You are on page 1of 60

DONOSTIA

Augustin Anabitarte

__________

I
Donostia!

Azqueneco guerratea bucatu çan. Tchomin donostiarra Ernani-co aldapan gora


çaldi-gainean cetorren. An, atzean, guelditu çan Ernani ta Ernani-co carcela,
Tchomin ain luçaroan egondacoa. Paquearequin ascatasuna eman cioten eta Tchomin
eta çaldia alcarrequin ichilic cetocen. çaldiac eup eguin çuan; nequez ba-çan
ere, aldapa gaitza menderatu çuan. çaldunac eta çaldiac atseden artu.
Gaina azpiratu çutenean goiceco amarrac-aldea içango çan. Eguzquia goi-
chamar cegoan. Goiceco inça ecereztu çan; baino guerizpeac oraindic busti-
ancecoac ceuden. Eguzquia itzalari ondotic cijoaquion, orpoz-orpo, eta
arrapatzen cion pusca belça çuria biurtu. Bideco usai goçoac liluratuta ceucan
gaztea. Aspaldian ez çuan orrelacoric aitu! «Nagoan, nagoan», cion. carcelaco
itzalean oituta eguzquia bicieguia citzaion. Tchomin-ec guipuzco-co çati eder
ura ondo icusi nai, guimbaila quendu, çapi çuriarequin copeta legortu ta...
echeri çaldi gainean. çaldiac, bide ercean, cosc eguiten cion belarrari. çaldiec
lepoa luçatzen dutenean, lengoa alaco bi dutela ba'dirudite.
Amairu ilabete eguin cituan Ernani-co carcelan eta, etchera cetorrela,
etchecoec ez jaquinagatic, ez çuan nai azcartu ibil-neurria. Bide artatic
beretic ecarri çuten aita carlista çualaco beste aitzaquiric gabe. Tchomin
Hasparren-en çan guerratean. Etcheratu naiean Socoan Santander-eraino cijoan
oncian sartu ta Donosti-ratu çan. Doi-doi aita gazteluan guilçapetuta cegoala
jaquiteco beste betaric ez çuan içan: aita gaztelura, semea Ernani-ra.
A cein icuste ederra goi artatic! Bularra ta biotza çabaldu citzaizquion.
Mendi galantac dança icarragarria cebilquiten: cerua jo ta macurtu, alcarrequin
topo ta alchatzen ciran: batzuc çucen, besteac oquerca, urrenac atzecoz aurrera.
Atzenean icusmena tincotu ta bat-batean guelditu ciran guztiac: erpinena
Mendiçorrotz çan, lasaiena Arratzain, bacarrena Burunça...
çaldiaren atze-aurreracac loaraci liçaioqueten. Orain icusten cituan
mendi-betic goraino alcarren atzetic arbolac laisterca; beste toquietan,
alcarren ondoan gueldic, batzarra artuta ceuden. Icusmena gueiago garbitu
citzaionean, arbol batzuc mendian gora bide erdian guelditu citzaizquion, oquer-
oquer eguinda, ta beste batzuc, bacarca, bidea galduta becela, atzean. Orduan
ederqui oarcen cituan belar ta lurgorriac, sasi ta oteac, baita ere salto batean
eguzquitatic itzalera abiatzen çan beco erreca jostalaria, bide-ondotic atzera
cijoazquion lili çuri, gorri, colore ascotacoac. Tarteca-tarteca, arnasa sendo
artuta, Tchomin-ec osasungarrizco aicez bete-bete eguiten çuan bularra... Daca-
daca, Tchomin etche-aldera...
Bide çabal artan eguzquiac guero ta gueiago jotzen çuan. çaldiagana
cetocen euliac arpegui-ondotic cebilzquion Tchomin-eri. Oriamendi escubide-
aldean icusita gure Erri gachoaren istorio tristia gogoratu citzaion.
Euscalerriac quemenac oparo eman içan ditu, bearrezcoac içan eta gainezcacoac
ba-litzaizquio becela. Mendi onetan bertan euscaldun-carlistac ebain-ebain eguin
cituzten ingueles eta portugues soldaru çarrac. Mendian beera seguica, soldaru-
talderic ar ceçaquean juliparic gogorrena, mingarriena, artu çuten. Orduan ez
ciran içan euscaldunenac metac eguinda pilaca erre cituzten larru çuriac.
Azqueneco guerratea bucatu-berria çan. Oraindic ere sutauts-usaia nabari
ez ote çan. «Benta ciquin»-dic eta Mendiçorrotz-tic dambaguinen quea icusten
çala esan citequean. Soldaruen oinatzac oraindic eceztugabeac; sasietaco adarrac
orduanchen banaca çucencen ari ez ote ciran. Tchomin gogoeta ilun auequin
cegoala, çaldia belarrez aldatzeagatic, jabearen gogoa eguiteagatic baino,
ba'cebilen tarteca ta bestetan belarra jan.
guerocheago «Muntto» baserri-ondotic cijoacen, Aiete-n barrena.
«Pintore»an açaldu çan, 1813garren urtean aimbat izquilu-su eguina, arriac
aguinac quendu ba-liçaizquio becela.
Amabiac ez ciran urruti. Baserritar mercatariac ba'cetocen Donostia-co
merquetzatic etche-aldera. Aien oju ta berriqueta biciac cerbaitcho ernaitu
çuten Tchomin, Donostia aldean cegoala jaquiteac ere bai. Pilaca cetocen
mercatari carrachiçaleac, asto-gainean ala bestela aldamenean. çorcina ta
amarnaco asto-taldeetan pasatzen ciran, asto-çaiac beste aimbeste. Tchomin-eri
arritu-itchuran beguiratzen cioten. Ura ondotic pasata burua biurcen çaldunari.
Esan bear deguna da mercatariac amaiquetacoa eguinda etorcen cirala; beraz,
pocic eta auçoco contuac esateco gaituac. Ordea, astoec, Tchomin-en çaldiaren
guisara, locatzac utzi ta bide-bachtarretic poliqui asco cetocen anca-azpian
arcen çutena ondaturic.
Baino

Arin, arin, ailaatu nincen Donostin.

Ernani-tic Donosti-rainoco bidea lembici igo eguiten da Ernani-tic gora,


guero mendi-gainetic joan eta, Donostia aldean daucanean, Aldapeta-n beera
jetchi.
Tchomin donostiarra Aldapeta-n beera asi çan. çaldia çancoac aurrera ta
burua atzera cijoan. "Lazcano"-baserriaren ondotic ba'cijoacen. Ta andic pichca
batera Tchomin-ec çutitzea eguin cion guerriari ta erria aurrean icusi:
Donostia!
Tchomin-en biotza pil-pil asi çan. Gorputzari icara eman cion eta escua
burura ceramala çaldia berez guelditu çan. Tchomin eguiazco donostiarra içan eta
jaioterria icustean barren guztia muinetaraino alaitu citzaion, biotza lasaitu
ta çoriona gainezca etorri. Norbait ezcutatu edo galdutacoan jaquin içan degu
cembat maite guenuan.
Aboa biotz-araçoen aterabidea da. Tanquera artan, buru-utsic, Tchomin
erriari inon diran chamurqueriac esaten asi citzaion: «cantauri-co pitchia,
Hirurçun çaarra, Easo ederra, Irutchulo maitagarria, Urumea-co erreguina, ene
biotzeco cutuna, sorguin-marama, ezti-tantoa, lili tchuria, içar dizdiçaria,
amets-iturri goçoa, urrezco pimpilimpaucha, pochpolin jostalaria...» Tchomin
guiçajoac beguiac busti-busti ceuzcan.
Iracurleac ere icusi beça Tchomin-ec icusi çuana. Asibidez, Donostia
campotic icus deçagun, guero barrenen arituco gatzaio-ta: iracurgai onen
bucaeraino ori içango degu gueren bicitoquia.
Donostia-n iru tontor dira: Tchubilo-mendia, Santa clara-ugartea (orduan
doi-doi ugartea) ta Gaztelu-mendia; iruron artean itsasbarrena dago, urrezco
ondarra ercean. Donostia, Gaztelumendiaren atzean.
Egun artan udazquena aldean cegoan. Tchubilo-co argui-etche çarrac
Donostia-ondoco tontor erpinenatzat eracusten çuan bere burua. Ondarreco cacheta
çuriac diz-diz eguiten çuten eguzquitan. Itsasoa beera ta gora, cachetac,
atzetic eta aurretic jostatzen ari ciran pochpolinac ciruditen, ala mutilac
oinetacoac bustitzen. Donosti-ureta, diru-meta.
Gaztelumendiaren atzean, esan degunez, herria. Baino erri-cascoa urruti
chamar bucatzen çan. Andic Aldapeta-raco celai çabala cegoan eta Aldapeta-ren
oinean San Martin-etchadia. Beraz, erria an eta San Martin emen. Orra, çacur bat
burua ta isatsa ecic lurpean sartuta becela, burua erria litzaque ta isatsa, San
Martin-etchadia.
Erriac guda gogorrac içandaco itchura ceucan. gueztelumendia moailaz
inguratua, gainean gaztelu çar aundia. Donostia-n ingueles, prances ta portugues
gudariac ascotcho ibili da guda gogorretan. Ta oso gutchi çala carlistac
Mendiçorrotz-tic bidalitaco aleac itsasbarren-gainetic aicea tchistuca urratu ta
tarteca lercen ciran. Atzocoa çan campaiac jo ta donostiarren caleetan
baztarreratzea. Erri-inguruco moaila aundia, orduan urte gutchi çala tchirchildu
çuten; erriac copetan min-içan eta bein sendatuta lotailua bota içan balu
becela, edo-ta, bazcari on baten ondoren erriac guerria lasaitu balu becela.
Beraz, Donostia-c ongui elcartutaco etche ederren aurrea eracusten çuan.
Donostiarrac atera citezquean noiz-nai erritic campora, ez len becela, moailaco
atea itchi ta San Martin-era etorri bear içaten çuten lotara. Naiz guztia
Donostia içan, erria bat eta San Martin bestea. Sanmartindarrac jende alaia çan
eta erritarrac baino borrocalari obeac. Ecaitz-egunetan onci bat baino gueiago
apurcen çala bide, bildutaco egurrarequin cembait etche eguin eta bertaco cecen-
Plaçac bear çuan egur guztia içan çuten. San Martin-go etcheac lasaiac ciran,
bea ta bicitza bacarrequicoac gueienac; etche-arteac ere çabalac. Ecin
ba'guibela estua içan sanmartindarrec. Batez ere arrera onecoac ciran eta
caletarrac becin atseguinac. Plaça polita ere ba'çuten; maquinabat jai ta
aurrescuac eguiten cituzten. San Martin-go Sebastopol-en ibilcen ciran Ichquina,
Etchecalte, Brocolo ta cembait çurrut-çale ospetsuac...
Tchomin San Martin-go ildeguiaren ondotic cijoan, San Martin-goia
ezquerrera ta San Martin-bea escubira. Bereala celaian çan eta Erreguesoro-tic
barrena errian sartu çan Plaça çarretic. Escotila-caleco ucuilu batean çaldia
utzi ta etchera abiatu tan Plaça Berrian bazcaritaraco garaian...

__________

i
Santomasetan

Erle amorratuac becelatsu cebilen jendea batetic bestera Plaça Berrian.


Santomas-egunean baserritar asco etorcen çan Donosti-ra ta, baserritarrac eta
caletarrac, guztiac Plaça Berrian bilcen ciran: an içaten bai-çan iru eguneco
peria.

Santo Tomas-eco periia


tchorichua ta oguiia.

Plaça osoa mota ascotaco saltoquiez betea cegoan. gueienac nolanai jarriac
ceudela, jendea arren guisan irabioca cebilen saltoquien tartean. Batzuetan,
ustegabean, irtendaco toquian açalcen ciran. Bestetan, baserritar sendocote
batec, aurrez-aurre, caletar nechca mechca baten ondotic joan bear içaten çuan.
An içaten ciran carrachi ta algarac! Denda-edo ciralaco aiec, ola ta oialez
erdipurdi eguinda itchura besteric ez çuten aiec, maiz bean jo ta gaineco onciac
itzulipurdica erorcen ciran. Salçalea «asto» ta «cancailu»-ca asten citzaion
cijoanari; bestea berriz, parrez, «denda arraiua jarri deçutena». Arcupearen
parean cegoan bide erosoa; baldin erosleec guztia icusi naiez atzeraca batean
ibilçaleequin istilua jarcen ez ba-çuten. Erle amorratuen guisan cebilçala esan
degu ta alache çan. Gazteec tchibilitoac eta coscabiloac erosi ta gueiago
ecinean Gorra gaztain-salçalea «ernegacico» çuten. Nesca lirainac, irria
ezpainean, jostatzeco ez besteric jaioac cirala ematen çuten.

Ume eder bat icusi nuben


Donostiia-co calian.

Etchecoandreac goicean eguiten çuten erostea. Orduan içaten çan —orain ere
bai— etcheco nesca-mutileri jostailuac eta gochoac ecarceco eguna. Nesca-mutilec
arcen cituzten ardit, cuarto ta tchamponac —edo gastatu nai ez cituztenac,
beinçat— «elchetchoan» gordetzen cituzten: lau tchampon, çazpi cuarto. Santomas-
egunean urte guztian aurreratutaco diruac elchetchotic atera ta, cerbait
gueiagorequin, amac bacoitzari ecarcen cion peria. Donostiar nesca-mutilençat ez
çan urte guztian Santomas-eguna becin çorioneco egunic.
Ordea, jostailuac ecic, onciac, oialac eta etcheraco bear içaten diran
gauça asco salcen cituzten. Baserritarrac pilan icusten ciran toquietan,
maquilac, acuiluac, capusaiac, çamarrac, aizcorac, atchurrac-eta aldean egongo
ciran. Egaztia —capoia batez ere— erruz icusten çan. Gorra ceritzatzen gaztain-
salçale emacumeac, gaztainac ecic, lampernac, carraquelac eta lapac ojuztatzen
cituan. Teresa Boba-c «pampocho» ta «pampocha»-eri pastelac esqueini. Bertan
prejitzen çuten aimbat cana lucainca: beatzequin artu, aboarequin jan eta escu-
atzearequin ezpainetaco coipea... çabaldu. Olio-queari «Tchardin-berri»-coec
eguiten cizquioten musinac!...
Tchomin-en etchea Plaça Berrico aldetic bigarren bicitza çan eta Icaz-cale
aldetic irugarrena. Donostia-co aberatsenac Plaça Berrian bici ciran eta jairic
ederrenac bertan eguiten cituzten.
Tchomin-en etchean aita ta seme-alabac bici ciran, alaba Tchomin baino bi
urtez çarragoa; Tchomin-ec ogueitaçorci urte cituan. Aiequin batean catalin
mirabea çuten. Sucaldean egoten çan, planchan aritu ere bai ta etchecoandreari
ileac orraztu. Ascotan iruten aritzen çan. ilean ogueitamar errialeco «soldata»
çuan —orduan ez tcharra— ta Santomasetan beste ogueitamar errialeco saria,
çapata parea, gorua ta arizco bi alcandora... catalin-ec berac ardazcatua.
Urteac ceramazquian etchean.
Nescame bat ere ba'çuten, Madalen, beste ajola gutchiagoco
cereguinetaraco. Ala bearco. Orduan Donostia-co etcheetan uric ez çala-ta,
maquinabat aldiz joaten çan suilarequin San Telmo-calera ur-bila. Ta
guiçasemeren batequin itzeguiteco auquera içanez gueroz, baita fregaderan suila
ustu calera lembailen ateratzeagatic ur-bearraren aitzaquiarequin.
Tchomin-en etchean ederqui bici ciran; urre asco icusten çan etche artan.
Don Jose, aita, notarioa çan, baserri ascoen nagusi-ordezcoa ta, orrez gainera,
soldaruen alarguneri «pagac» ematen cizquien ilero-ilero. «Pagac» emateco dirua
cale Nagusico Aduana-tic ecarcen çuten. Dirua cuartotan arcen çutela-ta, ascotan
etchecoandre gaztea ta catalin arratsalde guztian egoten ciran, ari ta ari,
cuartoac contatu-ala pilaca jarri ta urrena, escua irristatuaz, paperean bildu
ta muturrac itchi.
Emacumeac bacarric bici ciraneco çorigaiztoco egunac joan ciran. inorc ez
çuan gogoratu nai iru urtez lenago soldaruac etchera etorri, baztar guztiac
miatu, arrotuta guero, ta, galgarriric topatu eçagatic, etcheco nagusia
Gaztelura eraman çuteneco egun ura. Esquerrac jana etchetic eramatea aal içan
çutela. Ta urrena Tchomin eraman çutenean! Orduan ez çuten jana eramateco
auqueraric içan. Esquerrac bere çaldia, argalduta ba-çan ere, biurtu ciotela.
Orain paquean bici ciran. Aita-semeac, aurrez-aurre, mai bertan aritzen ciran
lanean.
Baino egun ura ez çan lan-eguna, jan-eguna baicic, batez ere Tchomin-en
etchean. Baserritarrac urteco «errentac» ecarceco eguna çuten. «Errentaz»
gainera, baserrian oilo asco euquitzen-eta, egaztia ba-çan, beste cerbait ba-
çan, emaitz ederrac ecarcen cituzten, «barcatu escasiagatic, urte tcharra içan
degu» urtero becela asiagatic. Ta Don Jose-c baserri ascoen contua eguiten
çuala-ta, emaitz ugariac bilcen cituzten etche artan; bai orduan, bai gabonetan
ta bai Sanjosetan. catalin-en sari-eguna ere çan egun ura.
Ta ona cergatic esan degun «jan-eguna». Amabiac ezqueroztic baserritarrac
jabeen etcheetara etorri oi ciran bazcaritara. Tchomin-en etchera ogueitabost-
bat lagun etorri ciran, ez orrembeste baserrien nagusi-ordeco çalaco, baserri
batecoac ascotan pamili guztia ecarcen çualaco baicic. Etchecoandreari, catalin-
i ta Madalen-i bildu citzaien lan aundia!
Etcheco guela nagusiac doi-doi arcen cituan danac. Amabitaraco maiac
alcartu, çapi ta onciac jarri ta elceac gal-gal. Mai-burutzat çarrena jarri
çuten. Tchapelac belaunaren gainean, «Gure Aita» bat esan eta mai-burucoaren
bedeinca cioarequin asten ciran. Ta asitzea asi ta galanqui jan ere bai: ogui-
çopa, elcecaia, guisatua ta bichigu erria, gazta ta gaztainac; ardoa ta sagardoa
edan-ala ta cafea pattarraquin. Batzuc maitic aldendu chamarrac jarrita,
tchaliarequin aritu bear çutenean, gorputza maiari alderatu, besoa luçatu ta,
onunceracoan, plateratic abora bitarteco tchirrio polita eguiten çuten.
Nequez asten çan izqueta; jan-ala, edo edan-ala, berriqueta gueitu.
Uztaren galerarequin asico citzaiçuten; batez ere sagarra içango çan gogotic
aren lore ederra! ta içotzac eta cascabarrac guztia ondatu. «Alaco tchal guri-
ederra ba'guenuan, gaitzac jo ta galdu citzaigun». Emacumeac, batez ere, auçoco
contuac içaten cituzten: cereco ceraren ezconça, aimbat baserrietaco morroienac
eta alaco nescac onembeste edo orrembeste eramango ote çuan. Artean nesca-
mutilac ango oparotasunaz arrituta, ichilic ari ba-ciran ere, ecin gueiagoan
jaten çuten. A cer guicendua!
Bazcari-bucaeran Don Jose açaldu çan maisterren artera ta bai gogoz ta
inon diran atseguinezco itzaquin artu. Urdaila beteco poçarequin bat bersotan
asi çan eta nagusiari ta etcheco guztieri çorion guztiac opa cizquien. Maitic
alchata agur eguiteracoan, urrengo Santomasetan ere «errentac» tchincho asco
ecarrico cituztela, atzeraco çor-puntta ura ere berdinduco çutela-ta, urteroco
esanequin abiatu ciran, andreac sasquiac besoan. Orduraco Anita etchecoandre
gazteac edo libra tchocolate ala bacailo-cerra sartu çuan sasqui bacoitzean...
Arratsaldean ibilera berbera Plaça Berrian ala nescatcha gueiago esango
guenuque, eguardi-artean baino. Jendea sartu ta atera Escotila-caletic eta
Esnategui-caletic eguiten çan eta nola! alcarri bulçaca, alcarren gainca.
çurrunguilo aietan irri-carcarac maiz ençuten ciran, asarrezco itzac ere bai ta
noizbait eme baten carrachia. Itsasaldiac guztiac nastutzen cituan ta jo batera
ta jo bestera, çancoen gainean biraca ateratzen ciran.
Arcupetan ibiltoqui erosoa cegoan. guiçaseme apain eta nescatch
pimpirrinac arunz-onunz cebilçan. Plaçac ba'ceuzcan buru ta oinac, Plaçac
ba'ceuzcan urdaila (lucainca-usaia nabaritu) ta Plaçac ba'ceucan biotza, biotza
arcupetan. Anchen cebilçan errico gazteac. gueren bicitzaco oroitz samurrenac
labe orietan trincotzen dituçu, iracurlea.
Arcupe-campotic sudur-çapi pochpolina cetorren goitic beera, cereco
ilunabar-argui gorrian, balcoi batetic eroria. Nesca polit lirain batec beatz-
muturrequin jaso çuan. Bereala iduri ederreco guiçasemea açaldu çan aren pareco
escaratzan. Asi çan bila ta, ustegabean, nescatch politarequin aurrez-aurre
arquitu ciran bi gazteac. Biac lotsatu chamarrac ceuden: nesca gueldic çapi
tchucuna beatzetan eta guiçasemea escua doi-doi luçatu ta arceco tanqueran.
—Escarric asco, gazte —esan cion guiçasemeac.
Nescatchac ez çuan itzic atera aal-içan, beguiratu bacarric.
guiçasemea bigarren bicitzara iritchi çanean, Anita-c ala esan cion
anaiari:
—Ez citzaiçun joana damutuco, e...?

__________

i
Plaça Berria

cutcha baten barrenen bestea, onen barruan urrena eta bestea ta bestea...
erdico cutchatila Donostia-co Plaça Berria. Plaça Berria oriche çan, aranaren
echurra, echurraren mamia. çain guztitaco odola biotzean sartu ta irtetzen dan
becela, alatsu, Donostia-co eguiteco nabari guztiac eguitera donostiarrac Plaça
Berrira joaten ciran. Beraz, sagarraren adarraren punttaren punttan...
Goicean açoca içaten çan Plaça Berrian. Baserritarrac aulquietan
echeritzen ciran eta eguerdiaz gueroztic aulqui aiec jaso eguiten cituzten.
«Tratua» bucatuta guero etchera-bidean abiatzen ciran eta len ere icusi
guenituan Aldapeta-n gora asto ta guzti.
Urrengo goicean oinutsic cetoztenac erri-sarreran oinetacoac janci,
chechtoac cochcan utzita, ta cerchobait albait apainduta, Escotila-caletic
sarcen ciran. Plaça Berrian sartu baino len, Escotila-caleco «recaderac» asten
citzaien aalic-eta onena merqueen erosteco asmoz; batez ere eperrac eta
oilagorrac içatecotan, bacanac içaten bai-ciran egazti aiec. Bein baino
gueiagotan iscambila jarrita tchinelac cer-eguina içaten çuten an sarcen ciran
naste-borrasteequin.
Barazqui, fruta ta lorez edertua egoten çan Plaça Berria açoca bitartean.

«Donostiaco plaçan
Dira gaur agueri
Gauça merqueac eta
Naicuac ugari».

Nesca-mutilec, aal çutenean, «tchampon baten mamiia» escatzen çuten besoa


luçatuta. Escu-atzea gora çutela, baserritarrec tchalia-bete mami-mordosca
jarcen cieten escu-gainean. Urrena, çupa ta çupa, gueldiro abiatzen ciran;
lembici, nequez ba-çan ere, escuco çuria quendu ta guero gorritzeraino.
Jai-egunetan emparança goiz asco ustutzen çan. Beatzitaraco Ibarguren,
Tchambolin eta chagararbola, errico tchistulariec, Plaça Berritic asi ta
Arrandegui, Esnategui, Ureta ta Escotila-caleetan barrena bira osoa eguiten
çuten ostera Plaça Berrian sarceco. Onetan eçagutzen cituzten igande ta jai-
egunac Donostia-co mutil coscorrec. Ascotan caleco soinuac esnatzen cituan. A
cein esnatze eztitsua! Egunaren eguzquia citzaien, gorputzaren soineco berria,
guilçapetuaren ascatasuna. Soinuac calean arrapatzen cituanac, tchistularien
ondotic joaten ciran; calearen muturreraino bacarric tchiquitchoac ba-ciran.
Amabiac laurden gutchiagotan berriro tchistularien otsa içaten çan Plaça
Berrian. Amabiac tarteco ordu laurdenean, nesca-mutil, aurçai ta muquiçuen
goçagarri içaten ciran soinuaren irabio ta biurquetac. Amabiac jota Ibarguren-ec
queinua eguiten cion chagararbola-ri, ta onec, lenagotic Ibarguren-i beguira
cegoquionac, atabalari bat-batez eraguin eta ez gueiago escatu, bazcaritara
cijoacen-eta. Baldin euria ba-çan, tchistulariec arcupetan jotzen çuten.
Neguan arratsaldeco lauetatic seiac arte jotzen çuten Plaça Berrico
tchistulariec. Ibarguren tchistulari iaioa çala-ta, dançari asco etorcen çan
Plaça Berrira, batez ere caieco Jarana-co nesca ajolagutchiac.
Berdin cien, ajola cien bost, soinuaren neurria onelacoa edo alacoa ba-
çan, çorcicoa edo polca içan. Oriche bai, Arin, arin jotzen çutenean, iaio asco
dançatu ecic, jendea carrachica asten çan. Baino Iriiarena becelaco soinuric ez
çuten donostiarrec. Erricochemeac umore onecoac içaqui ta berec asmatutaco jai
ta cantac içaten cituzten.

«A la quinquirrinera
A la chamurrera
Jochpantoni Plaça Berrico
Jira adi beste aldera».

Orra, bada, La ciudad alegre i confiada.


Erri-etchea Plaça Berrian cegoan; etche ederra ala ere. Egun aundietan,
gauez, inolazco argui motaequin arguitzen cituzten etche-aurrea ta arcupea.
Aurrez-aurre, beste aldean, errico aberatsenac bilcen ciraneco Casinoa edo
lagun-artea cegoan. Ba'çan ere jatetche bat Plaça Berrico tchoco batean orobat
gochoteguia çana.
Plaça Berrian nolanaico jaiac eguiten cituzten: bai meçac, bai
cecenquetac; bestetan comparsa politac ere bai. Jai aundietan emparança itchi
eguiten çuten, barren-aldera mailaz-maila olezco echeri-toquiac jarriric.
Echeri-toquico maila aiec lurretic asi ta ia lembicico bicitzarainocoac ciran.
cembaitec dirua poliqui irabazten çuten etcheco balcoia alogueran emateagatic.
Plaça Berrico balcoi guztiec numero bana çuten ipinia gainean.
Matchinada gueienac emparança onetan bertan sortu ta lertu içan ciran.
Gu esaten ari gueranetic egun gutchiz lenago tcherpolari ta
tchotchonguiloac içan ciran. Emparança guztia sare ta tantaiez josi çuten. Batez
ere El hombre volador eguitecoac ecarri çuan jendea. Ba'çan bi soca alcarren
parean goitic beera ta muturretan maquil bat duteneco tilinga orietaco bat goi-
goien, oso gora, emparançaco teilatuen parean. Tilingatic cincilic, ancaz gora,
guiçon bat "guiçon egalaria" etorri bear çuan aldera beguira.
Aurrez-aurre, urruti chamar, beste tilinga bat; au oso lucea. Emengo
guiçona, gazte bat, echerita ibilcen çan tilingan; lengoa gueldic ancaz gora,
esan degunez. Gazteac tilinga utzita beste guiçonaganaino aidean joan bear
çuala-ta, orrengatic çuan soca luceco tilinga. Ba'cebilen, bada, atze-aurrera,
gora-beera, gazte egalaria. Musica ichildu çan. Jendea asnasic gabe «orain» noiz
içango ote çan larri. Gaztea ba'cebilen naico abiadura artu arte. Ots bat ençun
çuten buruzperaco guiçonac eguinda. Ta tilinga lucea bacarric utzita aidean joan
çan egalaria...
Orretcheri esaten cion El hombre volador, aidean ibilcen çalaco. Len esan
degunez, oriche çuten eguitecoric aundiena tcherpolariec. A bai ba... egalaria
aidean cijoala buruzperaco guiçonaganaino iritchi, bi escuac eracutsi ta,
alcarri escuac emanez, anche atchitu çuan "guiçon egalaria". A cein lasaitasuna
icusleena! Gaztea jetchi çanean oraindic pir-pir ceucan biotza.
Bein, orregatic, buruzperaco guiçonari irrichtatu eguin citzaion
escuetatic egalaria ta beera erori çan; ez ordea lurrera, sarera baicic. Errenca
atera çan gaztea, bere aalez, cerbait min-artua.
Urrengoan burniari baten gainean einca joango citzaiçuten oinez. Eta
olache. Musica jo ta jo, batez ere balseac. Lau lagun ciran. Aien musica
jotzecoac alcarren ancic ere ez çuten, aleguia aien soinuac ain bestelacoac
cirala-ta, lau lagunen artean canta bat jotzen çutela baino, lau canta batean
jotzen çutela obeto ematen çuten. Tarteetan emacume bat oncia escuan diru-esque
ibilcen çan jendearen tartean; ordea icusteco asco, emateco gutchi.
Emacume onec berac noizpeinca, musicaren lagunçarequin, erderazco berso
batzuc cantatzen cituan eta beroiec saldu ere bai.
Oietaco bat "modan" jarri çan Donostia-n egun aietan. Arratsalde batean
Anton çurrut eta Joche Ogui Esnategui-calean barrena edaneguiac cetocela, Plaça
Berrian sartuta modazco canta ura eztarriratu citzaien. Eta onela aritu ciran
alcarri lepotic elduta:

Mamá, io quiero subir, subir,


Mamá, io quiero bajar, bajar,
Mamá, io quiero subir
En el globo de Milán.

Todas las poilitas de aquí, de aquí,


Les disen a sus mamás, mamás:
Mamá, io quiero subir
Aunque me caiga a la mar.

Tchomin-en etcheco Madalen nescamea, suila sorbaldan escaratzatic


ateratzean, Anton çurrut «cirrit» asi citzaion eta Joche Ogui ere bai.
Madalen-ec ala bota cien:
—«Mamá, io quiero?» Naicua ez ote deçute ean.
—Ic, ascatic bacarric eaten al den? —çurrut-ec.
—çu, astua —Madalen-ec.

__________

IV
Anton çurrut eta Joche Ogui

1860garren urtean Anton çurrut eta Joche Ogui donostiarrac Aprica-co


gudaraco irten ciran. Guda asi çan eta bucatu ere bai. Bucatutacoan, ez Anton,
ez Joche, ez ciran açaldu. Beren senarrac ilçat emanda, «alargunac» ileta-
elizquiçunac eguin cizquieten bieri.
Irten ciranez çazpi urtez gueroz Plaça çarreco Erregue-ostatuco aurrean bi
lagun moro-jancian jetchi ciran çalgurditic calera: Anton çurrut eta Joche Ogui.
Aldameneco jendea arritu citzaien. Bereala inon diran mutil cozcorrac inguratu
citzaizquien abo-çabalic.
Anton eta Joche arrituric ceuden nora jo ez cequitela. Donostia-tic
aldeguin çutenean erri-inguruco moaila oraindic çutic cegoan; orain, ordea, ezta
arrastoric ere.
Alaco batean cale Nagusiari anceman eta cale Nagusitic jo eçaçute. Aurrera
cijoacela Joche-c paper bateri oar eguin cion: Se halquila un gavinete con su
alcova. «—Ez, emen dec», dei eguin cion Anton-ec, eta Barbara-eneco
sagardoteguian sartu ciran.
Arratsaldeco iruretan sartu ta arratseco amaicac arte norçuc ciran inori
ez cioten adieraci. Garai orretan sagardoa asi çan aien ordez izquetan eta
sagardoac eusqueraz minçatu bear. Orduan eman çuten beren buruen berri.
Sagardoteguian sortu çan poçarequin, bizcar-gainean artu ta aidean eraman
cituzten etchera. Aien «alargunac», ordea, ilac ceuden.

Orain ere Barbara-enean ari ciran cembait lagun: sardin çarra ogui-tartean
artu ta sagardoa edan.
Sardin çarrac aldameneco escaratzean salcen cituzten. Sasoi artan
Donostia-co etche-escaratzetan, ateco sardin çarrac ecic, oguia, sagarrac,
pelotac, esparcinac, tchapelac eta jaquia içaten ciran.
—Gaur tchich eguingo cenduten nic bejela currutaco ain apaina icusi ba-
cenduten —ari çan Joche Ogui—. Gaur marca guztiac autsi ditu. Arren jazquera!
Errosaiuac aliac baino calabaça gueio bildu ditun mutilçarra! Lepoco aundi çuri-
çuri batequin; corbata, berriz, sedazco oietacua lepuari bi buelta emanez,
colore ascotacua... Botac tcharolezcuac, diz-diz eguiten dutenetacuac. Galçac...
nola galçac eta botac batian etera biar diranetacuac...? oietacuac. Ezta
cimurric ere, numbait tirantiaquin çucencen dituzte. Echtu-echtuac galçac.
Alcandora-aurrian bi botoi tchiqui urrezcuac alcarri cate tchiqui batequin
lotuac. Tchalecua tchuriia, tchit iriquiia. Prac ecarri du berdia ta sombrerua
«Galerna»-ren baforiaren tchiminiia bejelacua. Guantiac ere i, Antton,
crabitila-eo nola esaten dec ic?, tchuriiac aiec e'; indi-maquila escuan
cilarrezco quirtenaquin... moteilac!
Donostia-n «currutacos» deitzen cieten alaco janci-berriçale arrochcoeri
ta aldi artan gure mutilçar ori baino apainagoric ez çala-ta, bacarçat artu ta
«currutaco» jarri ciotzen gaitzicena.
Guzriac çazpi-bat lagun içango ciran Barbara-eneco ilumpean sardin çarrac
jan eta sagardoa edan ari ciranac. Egunez ere arguia beeraino sarcen ez çala,
cupela-ondoco crisailu batequin eguiten çuten sagardotegui guzticoa: cupela-
ondoan, nosqui, basoac beteeguiac ez emateco, eta ardit, cuarto ta tchamponac
ongui icusteco.
Mai luce bat bi aulqui lucequin; an ceuden guiçonec cer parreguin içan
çuten Joche Ogui-c icusitacoaz. Baten-batec cion, bai, currutaco orrec tchaldan-
arpeguia ceucala, baino bada-ezbada, errico onchoenaren atzetic cebilela,
poilitena ta aberatsenetacoa. Beste batec galdetzen çuan non arraiotic
cetorquion bicimodua, cer jaten çuan jaquin eçagatic, ain janzqui garestiac nola
ibili citzaquean, egun guzrian calean inon lanean aritu gabe. Urrenac «auscalo
nungua dan ori», cion.
Baino aien artean ba'çan bat, chanti, nesca-contuetan oso iaioa çana,
currutaco baino gazte jatorragoa. currutaco-c ogueitamalau urte cituan; aundi
chamarra içanagatic, mea, lerdentasuna galcen asia; arpeguian eta lepoan açalcen
citzaizquion granoac ematen cioten lana. currutaco-c andregairic arrapatu ecin
becela, chanti-c artu ta laga eguiten cituan bereala aspertuta. chanti-c nai
aina andregai içan citzaquean.
Ichquichalda aren atzetic auche asmatu çuten: chanti currutaco-ren
nescaren atzetic asitzea, ea areri nesca quendu ta arrotza moco-uts uzten çuan.
chanti, naiz orain sagardoteguian icusi, bai arte artan ta bai beste
itchura oneco jendearequin ibilcen çan gazte ondotcho acia çan. «La
Fraternal»-en batzarrecoa içango çan nai içan ba-çuan. Baino oraingoa eguiteco
gogorra ceritzan; orduraino onelaco edo alaco nesca tchucunequin ibili ba-çan
ere, ez ciran gain-gainecoac, orain auqueratu nai liotequen becelacoa. Nosqui,
au ere guero uzteco asmoarequin asico çan chanti.
—I saiatu ari —equin cion batec.
—Guc lagunduco diiagu nolabait —urrena Anton çurrut-ec.
Artan guelditu ciran baietz esanda.

—I, ta cer moduz bicitu cinaten moruen artian? —galdetu cion batec azquen
itzeguindacoari.
—Ni oso ederqui bisi ninuquen nere nagusiiarequin. Nere nagusiiac asco
maite ninun. Nic arrec etzequisquiquen arostegui-lanac eguiten nizquioquen. Ondo
jan, oi ederra biscarraren aspiian, nai bejela bisi ninuquen nere nagusi mutur-
belçarequin. Jaquinçac mutur belça isanagatic guetaco ascoc baino biiotz obia
seucala. Bein-edo-bein gu ustarpecuac beste prisioneruequin trucatu biar
guinustela-ta, aimbeste urtian arren onduan pasata, laga biar isan niquen. Ta,
tchinist sadasute, agur esateracuan malcuac ichuri situn nere nagusi sarrac —
bucatu çuan Anton-ec.
Eta guisa onetara beste cheetasun gueiago ere contatu cituan. Ordea,
norbaiteri, chamurqueriac alde batera utzita, sagardo-tchanda norc pagatu
«Didon, Didonié»-ra jocatzea otu citzaion.
Ona nola aritu ciran. chanti jarri çan aguintari. Ezquerretic asita
escubiraino icen auetchec jarri cien mendez-mende: Didon, Didonié, charbon,
charbonié, chimon, chimonié.
chanti asi çan: «trabailé titu», ta guztiec beatzarequin tiqui-taca eten
gabe jo bear çuten mai-baztarra. «Reste-la Didonié» esaten ba-çuan, Didonié-c
beatza alcha ta ura ecic gaineraco guztiec joca jarraitu bear çuten. Urrena
«trabailé Didonié», ostera Didonie asi; «reste-la chimon», chimon gueldic;
«reste-la titu» esaten ba-çuan, guztiac gueldi ta chimon len becela. Norbaitec
aguindu becela berealacoan eguiten ez ba çuan, tanto bat galdu ta aimbeste tanto
galduz gueroz sagardoa pagatu.
Aguintariac beti cantari egon bear du: Didon, Didonié, charbon... eta
berac ere maia jo oi du. Alaco batean «reste-la charbonié!» eta abar.
Jocu ori, nosqui, gascoin-jocoa da. Donostia-n guda asco içan cirala-ta,
prances-condarrac guelditu ciran. Len soldaru ibilitacoac soldaruzca utzita
Donostia gogoratu ta prances bat baino gueiago etorri çan bertara. Prances
orietaco batzuc, batez ere, mai tchiquiac eta sucalde-aulquiac eguiten cituzten
eta baita ere maletac; aspaldico Escotila-co Mr. de chevalié-c becela ta San
Telmo-co Fransuá-c becela.
Orrez gainera gascoinec urteetan içan cituzten artu-emanac
donostiarrequin. Oso sartu ciran Donostia-n. Beingo Nicolao de la Maison alcatea
gascoindarra çan. Esnategui-caleari «Narrica» (na-Rica) jarri cioten icena,
Açacaleçarrari, «Embeltrán» (en-Beltrán) eta abar.
Gascoina içan ez-içan, chimon-ec galdu çuan jocoa. Ta chimon Anton içaqui.
Aulquietatic alchatzean batec ala esan çuan:
—Ba'al daquiçute cer aitu deten? Oraingo ogueitamar chigarruac aurqui
ogueitabost içango dirala ta sei cuarton toquiian çorci t'erdi pagatu biarco
ditugula.
Orduan Anton moruen artean bicitacoac onela itzeguin çuan:
—Naiago niquec ezpaninz etorri. Emen micheriia besteric etzioc.

__________

V
caiean

Jarana-co amaquide alaiac... ari ciran, ari ciran truquean. Arrançaleen


etchadia! cer çan ura, etche luce bat aimbeste etche tchiqui eguina ala alcarri
ondoratutaco etchetchoac bat osatua? Jarana-co etchadiac ogueitaçazpi arri-oin
ceucaan eta azpian utsa. Jarana-co etchadiaren aterpean sarez betetaco escu-
gurdiac içan oi ciran; sareac, gorriac. Sareec tilistaren anceco corcho
borobilac içaten dituzte. Sare-gurdiaz gainera arrai-caja pila aundiac içaten
ciran; arraia, gatzatuta. Oso languile azcarrac içaten ciran cajalariac.
guiçonec mailuca batez sarcen cituzten ilce luceac. Emacumeec eta mutilec ere
bai. Tina ta tinaco asco icusten çan gatzac çurituac. Tinataco bocartac angulen
ugaritasuna ceucaten. Usai nazcagarria çabalcen. Oin-azpian artutaco arraiac
icusten ciran lurrean. Ta Jarana-co amaquide alaiac, sare, gurdi, caja, tina ta
arrai-lertu tarteco mai batean, ari ciran, ari ciran truquean.
Indar gueiegui esan citequean aren lan arinaraco. Bospasei guiçon aundi
tresac beitatzen. Ola batzuc belaunen gainean, beitatu ta beitatu egun guztian.
guiçon bacoitzac ola bacarra. Ola tramanculu bateri alderatua. Amudun listaria
ezquerrarequin artu ta escubico beatzequin bocartaren beguitic sartu ta amuaren
musua isatsaraino sarcen cieten. Bat, bi... errescadac ugari. Alaco gai arront
arequin olac edertu. Banaca-banaca guztiac alcarren ondoan jarri. Bocartac
pitchien guisara diz-diz. Milacoa nolanai beitatu. Ta beitalariac eraguin
bitartean, Jarana-co amaquide alaiac ari ciran, ari ciran truquean.
caia erri bat çan, urezco cale ta emparançaquin. Onciac, tchiquiac eta
aundiac, ba'cebilçan arunz eta onunz caleetaco idigurdi ta çalgurdiac becela.
Oriche bai, ez çuten soinuric ateratzen caleetan barrena curpildunac becela;
baino ba'ceuzcaten tchistu batzuc icaragarriagoac... Tchanelac tchacurrac
ciruditen. Onci bat eta bi tchanel ezquer-escubi, aita-semeac.
caietar mutilac moailatic uretara buruz beera saltoca aritzen ciran. Une
batean ur-azpian ezcutatu ta berriro açalcen ciran.
Habana-tic onci asco etorcen çan açucre-cajaz beteac; aueri çuloac eguin
eta andic ichuritzen çan açucrea gogoz jaten çuten mutil cozcorrec. Beste onci
batzuec çura ecarcen çuten Suecia-tic, cafea Puerto Rico-tic, gatza Pranci-tic,
jela Baltico-aldetic.
Ba'ciran onci aundiac sabel-uts etorcen ciranac; bete ta bete aritzen
citzaieten, çacuac cirala, barricac cirala, cajac cirala, (sal-erosqueta aundia
çan orduan Donostia-n) ta orainche —nai aina iretsita guero— sarbidea itchitzen
cieten, ba'ciruditen escu-atzearequin ezpainac igorcitzen cituztela.
Praticoac oju eguin du ta auzco bi onci-mutilac soca lodi batetic ecin
gueiagoan tiratzen dute. Soca, çulo batetic ateratzen da. Legorreco jendea
ichilic dago. Auzco muturretic «Pipar-pottoo!» mutil biurri batec dei eguin du.
Praticoac tchapela dauca buruan. Biçarra aguitz çuritua, arpeguico açala
gorria, belarrian belarritacoa. Urrezco cate aundi bat dauca sabel aundi baten
gainean. curpil bat darabilqui, ezquer-escubi, tchimpartac atera bear balitu
becela. Berriz ere oju eguin du praticoac. Jendea ichilic dagoquio. Onciac
burrundara batez apar çuria asi da botatzen gainezca atze-aldetic. Onciac
ateetatic atera bear du. Praticoac tiro bat bota bear balu becela çucencen du
oncia. Larri ibili bear degu. Oncia ateratu danean, bidea estutu eguin çaio ta
oncia lasaitu, edo ala iruditu beinçat. Oncia ba'dijoa. Guztiac onciaren bi
aldeetara so-eguiten dute: lecune berbera. Oncia atera da. Praticoari tchaloric
ez jotzearren escuac saquelan sartuta nequezcoa çaie egoera ori cembaiteri.
Urrena onciac ezquerrera eguiten du ta çabalera ateratzen da. Jendea ere lasaitu
eguin da. guerocheago batel achcar batean ecarri dute erditzale iaioenac baino
arteça gueiago eracutsi duan guiçona.
cai-mingainchoco muturrean bi arrançale ceuden alcarrequin itsasoaren
gora-beerac asmatzen.
Bat ala ari çan:
—«Epactac» amaica, ilea bigarrena, amairu; amairu... ileac bost,
emeçorci...
—Quita quince, besteac.
caia, ondarça ta Gaztelu-mendia, orra Tchomin-en gogoco eguraztoquiac;
beti itsasoari beguira. currutaco-c celaira, çurriola-ra, Plaça Berrico
arcupetara ala Santa catalina-eguraztoquira joera çuan becela, Tchomin-ec
esandaco toquitara. currutaco-c nesca non icusico çuan becela, Tchomin
arrançaleen artera.
Eguia da currutaco, naita ere, ez litzaquela ibilico Jarana-co inguruan.
guiçonec ez lioteque ecere eguingo. Emacumeec, ordea, jan eguingo luteque. Icusi
orduco destaina ta iseca eguingo cioten, «chanco machcal» areri, «tchotch-
apaindu» ura; itzic ateratzen ba-çuan gordinac esan, ta «educasiio» conturic
aipatzen ba-çuan, putzura bota escumaquila eta guzti. campotar batec edo bestec
çaplateco ederrac artuac içan dira Jarana-co nescaequin çuriquerizco ta
bestelaco itzequin aritzeagatic: «seinorito arraiuac, caarajo!».
Tchomin-eri ur-gaciaren usaia atseguina citzaion; oncietaco soca, sare,
oial çuri ta maquila luceac oargarri, ta mutilen carramarroac alcarrequin
burrucan jarcea, jostagarri.
Leenagoco urteetan «Don Jose-n semia» esaten ba-cioten, orain Tchominçat
ceucaten guztiec. caieco arrançale ascoc maite çuten. Etcheco lanac errez
eguiten cituzten aita-semeec eta maiz etorcen çan Tchomin cai-aldera. Jarana-co
nesca gazte ajolacabeac «agur, Tchomin» esaten cioten lotsatuta, besteeri
«ariio» esaten ba-cioten ere.
Urtearen aurreneco egunetan, gueienean, egoaicea içaten çan, eta içan oi
da, Donostia-n. cai-aurreco etcheac, gazteluraco bidea, gobarateguia,
arrançaleen eliça, Jarana-co etchadia —moaila çarraren azpian—... oncien soca,
oial eta paluac; lur-gaineco arricatz-bildeguiac, idi-gurdien joan-etorriac,
garabi beso-luceac... a cer icustea eguerdi arteco eguzqui epelean! Uraren
urdintasuna! Baserritar itzaia ta arrançalea, ibaico ur gueça ta itsasoco ur
gacia dituçu, iracurlea, usoa ta ancheta.
«Bost errial» balio çuan bildeguietatic cai-puntarainoco ibilaldia;
maquinabatetan eguin içan çuan Tchomin-ec Ernani-co carcelatic atera çanetic
ere. Orduztic gueiago ta gueiago maite çuten Tchomin caiean. Esca ceçaquean
edocein batel arraunean aritzeco asmotan. Oso arraun-çalea citzaigun Tchomin.
Ascotan icusten çuten bacarric bi arraunean ari ta ari beinere necatzen ez çan
guiçasemea.
Tchomin-ec ez çuan eceren bearric arrançalea içateco; «sobra» bai, ordea:
Plaça Berrian bici içatea ta çaldun jancian ibilcea. Ascotan eguin içan çuan
goiceco lauetan treineruan sartu ta arrançaleequin batean arratsarte ibili.
Tchomin patroi jatorra çan; ecerc ez lioque gueiago tchuricatuco patroi içate
orrec baino. Esandacoaz gainera oso guiçaseme burutsua.
Arratsaldean çaldia artu ta Astigarraga-aldera joango ba-çan ere, goiz
artacoa eguin çuan. Ta Tchomin caia utzita etchera becela, caieco emacumeac
Gaztelumendira igo ta, escua copeta-azpian eta tchimac aiceac arrotuta, itsasoco
azquen-baztarrari beguiratzen cioten elchoa ainaco tanto belça noiz açalduco ote
çan...

__________

VI
Bego Donostia

Irutchu-lo-co
Gaztelu-pe-co
jochemaritar
çar eta gazte,

Festaric bear ba-da, bego Donostia. Donostia-n ba'ciran bersolari iaio


ascoac. Bestetic, Sarriegui ta Santesteban, musicari trebeac ciran eta bear aina
musica asmatuco çuten. Beraz, Donostia-c ez cion inori baitu bearric umore ona
ta jostagura. Donostiarrac beren chalchan jostatzen ciran.

cer santuba
ta cer erriia
ta cer gaurco
gure alegriia.

Pum, pum... Irutchu-lo-co, Gaztelu-pe-co... Jende guztia estu-estu eguinda


cetorren cale-Nagusian. Erriaren eguna çan, Ilbelçaren ogueigarrena: San
Sebastián. Jendea aguitz meartuta cebilen caleetan barrena. Batzun-batzuc,
bulçatuta, escaratz-barrenetan sarcen ciran eta guero lanac içaten cituzten
lenagoco guiz-oldean sarcen. Artarache quendu citzatequean egun artaco otzac. Gu
çorcitaraco jaiqui gueralaric, atabal-otsa goiceco iru t'erdietan asi çan.
An cijoacen aurrelariac çaldiz, bost lagun: bat lenemburua, lau aren
urrenac. Orien atzetic atabalariac; lau, errencadan, eta errencada asco.
Azquenic «La Euterpe»-co musicari-taldea.

caleric-ca-le
damborra-jo-az

dio berso berberac.


Auche çan batez ere errico jai jatorra, inon ez becelacoa; ori ta urrengo
«soca-muturra». Mutilençat goiçabarra icusi ceçatequean urteco egun bacarra çan.
Ascoençat, ordea, escaratzaco ormac besoac çabalduta batean icutu citzatequean
becela, alatsu arrapatzen cituzten ilunabarrac eta goiçabarrac.
Alatsu arrapatu cituzten Anton çurrut-ec eta Joche Ogui-c, orain ere
Esnategui-caleco «Amabirjina»-enean, beguiac diz-diz, «tamborrada» etorceco çai
atean ceudenac.
Joche Ogui-c ala bota çuan:

San Sebastián tarrapatatán


mucha bandera i poco pan.
Baina çaldizco aurrelariac Amabirjina-eneco atarian açaldu ciranean, Anton
çurrut, bat-batean, oguia ta jaquia escuan cituala, aquica aurreratu citzaien
seculaco dança parragarria eguinaz caieco muquiçuen tartean. Batec tira, besteac
bulça, erorico-al-aiz cebilen Antton guichaioa. Tchinelac igarri ta an jarri
çuan bizcarra etcheari pegatuta. Goico balcoietan jendea parrez. Beinçat
jarraigo guztia pasa arte ecin içan cituan Amabirjina-eneco ateac arrapatu. Ez
çan, ordea, gueldic egon, aleguia bustiaren bustia cegoala, currutaco nescaren
atzetic icusi çuanean, ain garbia ceramaquian oinetaco ciquin-ciquin eguin cion
eta ez nolanai jota. Orra nolabait chanti-ri lagundu.
Tchinelac eraman bear Antton, berau inoiz tchinel içana! Aprica-tic
etorriberrian erri-çai jarri çuten eta, gueieguizco edateac eguiten ez ba-cituan
ere, batez ere, oquerric guertatzen ba-çan, aren berri edo «partia» idatzi
(iscribitu)-bearrac ematen omen cion lan iguingarria. Onetchengatic utzi omen
çuan erri-çaitza.
Ta Antton-equin ari guinala atabalariac igues eguin digute. Urte artacoa
«La Fraternal» ta «La Unión Artesana» sociedadeac eratutaco jaia çan. 1874garren
urtetic 1876garreneco bitartean, guerratea çala-ta, ez çuten «tamborrada»-ric
ibili; baino gueroztico urteetan bai bicainac eguin Irutchulo alaian.
Urrena Icaz-calean açaldu ciran atabalariac. Bancuetche-jabearen alaba an
cijoan bere adisquideari besotic elduta.

«Moino altubarequin
Lepuan laçua
Au da moda berric
Jazquera-modua».

currutaco ez cegoan urruti. Ezta chanti ere. Aldizca currutaco-c galcetan


garbitzen çuan oinetaco gachoa. Au, beti becela, atzetic ibili ta ibili. Ibili
besteric ez. chanti aurrerago cijoan. Nola beguiratu ederqui cequian. Irri-par
gochoa asi citzaion ezpainetan nescari. currutaco-c atzera eguiten çuan
bertaegui jarcen çanean. chanti-c, ordea, bildur gutchi ta arreta asco. Janzqui
berria ceucan soinean eta oso ederqui arcen. gueienetan ondoan cebilquion.
Jendeac bein nescaren ezquer-aldera eramaten çuan chanti, bestean escubira,
urrena atzera; ez nai aurrean açaldu, atzeraca eguiten çuan. currutaco cerbait
igarrita cegoan. Orduraino, pocic cijoala-ta, ez cion ajol aundiric ematen
cizquioten ucalondoco ta bulçacaequin. Orain asarretu eguiten çan.
currutaco, arrituta. chanti-n lagun bat etorri citzaion. Bi mutilac bi
nescaen inguruan cijoacen. chanti-c oparo itzeguiten. Lagunari ecic bi nescaeri
par-eguinerazten cien. Naiz besteec aina ez, bancuetche-jabearen alabac ere
arpegui alaia ceucan. Bi nescaen tartean ari çala, onoco onec atzera beguiratu
ta arpeguiz-arpegui mutila icusi.
currutaco-c igarri ta ibaian beera datorren abarra ondoari lotuta, ura
aurrera ta abarra gueldic egoten dan becela, currutaco çotz bat eguinic
urrutiratu citzaion. Noicean bein, begui bat arrotza çualaric, ezquer-escubi
beguiratzen çuan norbait guertaera artaz igarrita ote cegoan. Musicac eta
atabalariec guero ta gogorrago jotzen çuten. Bera naigabetuago ta atabalariec
ecin gueiagoan.
Açacaleçarra-aldetic muquiçuac berriro aguertu cirala ta oju-otsa guero ta
aundiagoa çala, ala dio Joche Ogui-c Amabirjina-eneco ateetan orain ere:
—Oguia garestitu ta viva la Reina?

Goiceco «tamborrada»-ren ondaquin guztiac inigo-calean bildu ciran.


Arrandegui-atzetic asi ta Plaça Berrirainoco bide guztian jendez beteric,
guiçonezcoac, nosqui, «soca-muturra» atera bear bai-çuten. Gal-gal cegoan guiça-
taldea, aleguia goiceco pattarrac eta bestelaco edariac lan eguinda
berriquetaraco ta laisterca ta oju eguiteco gai ceudela. Idia atera citequeala-
ta, guiçonen çancoen tartean madaricatzen cebilçan muquiçuac tchint nabaritu
orduco eguinaalean asten ciran.
Idia, len esan degun Arrandegui-atzeco tchabol batean ceucaten. Idiari
soca luce bat lotu cioten lepoan. Soca-muturra, corapilo batez gogorturic,
biraca cerabilquian lembici atera çanac bidea garbitzearren. Aren atzetic ascoc
elcen cioten socari, lagun gueiago ecinean, batez ere aurre-aldetic, idi-ondoco
aldean garbi chamarra ba-cegoan ere.
Bein soca teinc jarriz gueroz guelditu ciran. inigo-caleco ardo ta
sagardotegui guztiac cearo itchi cituzten. Atzeneco toquian Araquina ceritzatena
jarri çan. Idiari atea idiqui ta beste muturrean ojuca asi ciran «emen dec!,
emen dec!». Jendea corrica. Ordea, idiac ez atera nai. Tira ta tira guiçonac.
Azquenean bulumban atera çan. Ipurdiz gora erori ta azcar asco abiatu ciranac!
Auzco muturrean orain ere «emen dec!, emen dec!», cioten.
Alaco batean —«soca-muturra» asi çan ba'— non icusten degun idia amabi-bat
urteco mutil baten atzetic. Bai mutil iaioa! Sarcen da eguinaalean ondoco San
Juan-calean, «Gaci-gueçac» ureta-etchearen aldamenean, eta orainche alcarren
bitartea gutchitu çaie, idia socaz lotua cegoala, socac cale-cantoia arrapatu ta
arec eguin cion tincaçoarequin idia ito ez çanean... Mutila an joan çan.
Baino auche guertatu çan. Ateraberrian soca çucen ba-cegoan ere, idia San
Juan-cale aldetic asi çanean, soca bat-batean oquertu ta, Araquina ecic,
bospasei guiçon ancaz gora joan ciran. Bai ba', Araquina socaren azpitic beste
aldean jarri çan; eroritacoac, ordea, socac sabeletic artu ta atzeraco bota
cituan.
Idia berriro asi çan eta esquerrac Araquin azcarrari! Bat idiac
arrapatzeco çorian baldin ba-cegoan, tira socari Araquinac beste aldera; onera
ba-çan, ara tira berriz. Idia ba'cijoan arinqui, Araquina bera ere naico larri.
«Emen dec!, emen dec!». caleco leioetan guiçon asco ceuden jarriac. Idia ondotic
pasatzen ba-çan, osticoca asi. Alderatzen ba-citzaien, burnietan gora igo. «Emen
dec!, emen dec!». Alaco batean, «soca-muturra» azcarric cijoala-ta, guiçon bat
erori ta beste atzeco guztiac eta idia bera ere gainetic pasa citzaizquion. cein
ote ta Anton çurrut! Ala ere tancatecoa bai, baino min aundiric ez.
Idia Plaça Berrira iritsi çanean, socaren muturra arcupetaco arriari lotu
cioten. Plaça Berrico denda guztiac itchita ceuden. Ta an içaten çan urrengo
donostiarren gogoco jolas parragarria. Arcupeac cirala, soca çala, maquinabaten
arinaala anche icusten çan; baita ascoen baldarqueria. Baino, danetara ere,
«soca-muturrac» ba'ceucan bere elburua: idia adarretatic artu ta aunatzea, edo
donostiarrec cioten becela «errendi» eguitea. Beraz, ez çan edocein cecenlari
chancamec eguitecoa. Jaçar artan beso ta çanco indarsuac bear. Araquinac
«errendi» eguinda bucatu çan egun artaco «soca-muturra».
Onuncean, berdinsu.

Amabitan Santa Maria-co eliça ederrean aspaldico urteetan becelaco meça


ederra içan çan. Eliça gainezca bete. Meça bucatuta, eliça-atarian ongui
apaindutaco jendea icusten çan.
Tchomin eta Anita, anaia-arrebac, an cetocen ere. Bat-batean Tchomin
gueratu ta ala galdetu cion arrebari:
—Adiçu, orco nesca lirain ori, nor da?
—Ori apaiz-calecoa dala uste det, «candi» du icena. Orio-n ere aldizca
içaten omen da. Ez al cera gogoratzen Santomasetan orrec berac çuri nere sudur-
çapia emana?
Asto-calean barrena Anton çurrut eta Joche Ogui cetocen alcarri
bizcarretic elduta. Anton-ec Joche Ogui-ri bulça ta, çatoa escuan,

«Egarri çan ta nola


Onciric etzuen
cerura apunteriian
Jarri t'edan çuen».

Urrena asto bat icusi çuan cale-erdian, bi çamucaquin ia bi etcheetaco


ormac arrapatzen cituala. Ta arrituric ala dio:
—Emen beinçat bi asto esin litesquian pasa parian.
Ta beste batec erançunda:
—Orren loriia al çaude?
Madalen çan.
__________

Vi
chanti menderatzalea

Erreguesoro, aurreragoco urteetan, soldaru-celaia çan; anchen saiatzen


ciran carlista-guerratean gazte borrocalariac. Oraingoan ez çan asarre-
arrastoric ere, guda bucatu ta sua itzali çan.
Oraingoan igandea çan, igande-arratsaldea. Bazcalondoz asi ciran nesca-
mutilac Erreguesoro-n, gazteac guerocheago ta urrena guiçon-emacumeac.
Erreguesoro-n jende asco bildu çan. Bai-ba' Erreguesoro-n tcherpolariac eta
tchotchonguiloac-eta ba'ciran.
Tcherpolarien teguia aundi chamarra çan, oialez osoric estalia, orduco
emacumearen guerritic beeraco gonaren ancera. Onela cegoan jarria: Compainía
guimnástica, acrobática i mímica de don Rafael Díaz de Lisboa. Beste toqui
batean Toni Grice par-eraguile ospetsua esaten çuten.
Ba'çan ere tchotchonguiloen tchabola, aurre-aldean bizcar-aulqui ascoquin.
Aur asco icusten çan an. celaian —Andoain-dic Irun-eraco bide çabalaren ercean
cegoan celaian— jendea ascotcho ibilcen çan eta baita Santa catalina-
eguraztoquian ere. Auec egualdi-oneco eguraztoquiac ciran.
chanti-ri arte batean bici ala bestean, ez cion ajol aundiric. Berdin
citzaion sagardoteguian egon, «La Fraternal»-en aritu ala nescaric aberatsenaren
atzetic ibili. Orduan nescaren atzetic cebilen —currutaco-ren caltezco asmoac
ba'daquizquigu— ta nesca icusten ez çuala-ta —berdin bai-citzaion batera ala
bestera jo— ta tcherpolariac icustera joan çan. Barrengo musica çarra campoan
ere bear baino gueiago ençuten çan.
Orduco tcherpolariac ez ciran bestetacoac baino ascoz obeac. Araco emacume
lodi ura, çaldiarequin ari çana, ez citzaion oso atseguingarria chanti-ri. Onen
iritziz dança baino eguiteco egoquiagoric ez du emacumeac. Ezconcecotan,
berarençat bacarric dançatu leçaquean andrea artuco luque. Beraz, emacumea
dançaria atseguin chanti-ri.
Tcherpolarien jauzca ta irabioac, alde-alde, beti bat cirala-ta, ez cioten
cer arritu aundiric ematen gazteari. Aidean, bai aurrera bai atzera, bira osoa
eguiten daneco salto ura, ala ere, beti atseguinena içan çuana çan; garbi
eguitecotan.
Toni Grice-ri esquerrac, par-eguina oparo etorri citzaion. Oial belz baten
aurrean, çuriz jancia, içugarrizco saltuac eguiten cituan Toni Grice-c. chanti-c
berac ere, cerbait saiatua çala, ecin sinistu icusten çuana; guero-ta icotica
aundiagoac eta luceagoac eguiten cituan inolazco arrigarrizco tanqueran. Ecin
sinistu-ala ari çala, chanti cerchobait quezcatzen asita, orra non salto batean
Toni Grice aidean guelditzen dan jetchi gabe. Soca batetic cincilic cegoala
jendeac igarri cionean aiec eguin çuten par-goçoa!
Urrena mai bat ecarri cioten. Ecin-itchuran igota beste bat escatu çuan.
Orduan ere igo eguin çan, besoarequin «aztutaco» çancoari lagunduz. Beste mai
bat eta barrica, eta guztiaren gainean Toni Grice ospetsua. Asi çan «beinere
erorcen ez dan guiçona»-rena eguiten. Batean onunz, bestean arunz, guero-ta
balança icaragarriagoac eguiten cituan. Toni carrachica ta jendea ere bai.
Erceraino joan, bertan guelditu ta atzeracoa nola arcen çuan guiçon arec! Buruco
ileac tente ta icara biotzean icusleac jarri cituanean, bere aldico carrachica
eguinda uzten du bere burua goitic erorcen eta... maiac-eta cilipurdica alde
batera ta Toni colchoi bigun baten gainera.
guero, çapia alcha ta jetchi, icusgarriac eguiten cituan Toni-c. Alde
batetic besoa atera ta letra auec eracutsi cituan: La salida del sol
(Eguzquiaren irteera). çapia alcha ta mai bacarra utsic erdian. Maiaren atzetic
borobil çuria asi çan goraca: Toni-ren buru-soil aundia. Aiec parrac arpeguia
eracutsi çuanean! Eta era onetaco cembait gauça parragarri.
Eta bucatutacoan, parrez ler-eguinda guero, ango aice beroac eta musica
çarrac bulçatuta, besteequin batean atera çan chanti.
Asi çan, bada, nescaren bila. Tchotchonguiloen tchabola-aldera abiatu çan.
Jende asco cegoan echerita, çai, tchotchonguiloac noiz asico ote ciran. Echeri-
toqui gueienac artuac ceuden. Jendeari beguira, ez çuan bancuetche-jabearen
alaba oartu; currutaco, ordea, bai. An cegoan orain ere itoco-al-aiz lepoco
arequin; bai tchucuna guiçona.
chanti-c bereala igarri: currutaco an ba-cegoan nesca ez çan urruti
ibilico. Ta chanti bera ere aurre-aldeco toqui batean echeri çan. Bioc
ba'cequiten alcarren berri.
currutaco alde guztietara beguira cegoan, achcurea belarrian. chanti,
currutaco becin tchotchonguiloric ez çala bere buruari ari citzaion. Jendea
larri tchotchonguiloac asteco. Bat-batean currutaco larriago ta chanti-c bereala
igarri aren dar-darca icusita nor açaldu citequean.
Nesca erdico lecune artatic cijoan aurrera ezquer-escubi beguira. Beste
norbaiten bila cebilen. chanti cegoaneco baino cerchobait atzerago guelditu çan,
beguiequin bilaca. Mutilac jaquin nescac cer nai çuan. Ala ere, aurrerago ez
cetorrela icusita, aldendu ez ceçaion, uste oquerreco itchura eguin cion:
ba'çala an echeri-toquia utsic, aleguia —escuarequin eracutsiric— echeri
citequeala.
Nesca çutic cegoan eta chanti ere bai. Nescac esquerrac eman
esqueiniagatic eta lagunaren bila etorri çala esan nai cion. Ordea, bai ongui
ençuten ez ala ez-ençuna eguin, chanti-c bere artan echeri-toqui garbia
eracusten.
Orduan nesca chanti-ganatu çan eta ala esan cion:
—Escarric asco, e'nuen silaren biarric. Nere lagunaren bila nembilen.
—A —erançun cion chanti-c— barcatu, ala iruditu çait. Danetara ere,
itchoeguin nai içatecotan or bertan echeri cindezque, aguidanian çure laguna
çure atzetic-edo dabil.
—Ez ba'ninjuaque; emen ez ba-dago numbait bilatuco det —cion nescac.
Eta chanti, arrano purrucatuac, tchanda onela artu cion:
—A cer çoritcharra! Ni, cerbaitian atseguin içan nai niçuna, ona ni
utsarequin gueldituba. Oraindic ere oneguin neçaiçuquiala derizquiiot. çure
lagunaren bila lagundu neçaiçuquet, neria becelaco lagunçaric tcharqui ez ba-
derizquiioçu... —ta oinca bat eguin çuan.
Nescac, bestea. Orduan mutilac beste bi. Ta, itzic gabe, alcarrequin atera
ciran, naiz aldendu chamarrac joan.
currutaco-ren ondotic igaro ciranean, ala ari çan berequicoz gure
çargaztea:
—Esne onetan ni beste euli-mandoric etzioc.
chanti, jendea cegoaneco toqui ura utzita, gogoz asi citzaion izquetan
nescari, baita gueiago alderatu ere; baino, çoritcharrez, laister arquitu çuten
laguna. Anchen bucatu çan egun artaco lana.

Ez çuten par tcharra eguin Barbara-eneco sagardoteguian! An ceudela, Joche


Ogui-c beste berriac ecarri cituan: currutaco oso naigabetua cegoala-ta, cipotz
eguinic, urrengo batean chanti-c icusico çuala norc aurrea artu. Etsi bearrean
gailenduta cegoala ta urrengo igandean chanti-c igarrico ciola. Oc guztiac
arroqueriz bota cituala. Eta gueiago ere bai.
Urrengo igandean cer çan galdetu çutenean, Joche Ogui-c esan cien:
«Datorren igandian daquiçutenez Andoain-en pelota-partidua içango da, errico
apaiçac onchuenetaco batequin. currutaco-c diioenez nescac aita-amaquin juan
biar omen du trenian, eta araino eramango omen du currutaco nesca galceco
bildurrac. Bera cein dan orainche icusico degula». Orra ba'bildurrac eman cion
adorea.
chanti-c bereala baietz, bera ere joan eguingo çala ta apaiçac pelotaca
baino ascoz erreçago irabacico çuala tchotchonguilo arraio arequin cerabilquian
aucia, naiz eta oinetacoac diz-diz ecarri ta «oilo-chanco» galça aiec janci.
Sagardoteguian asco poztu cirala cer esanic ez dago. Bien quemenac aucia
bicituco çuten, nosqui. A cer jaquia igande-arratsean! Parragarri utzico al
çuan? chanti mutil bizcorra ta apaina çan arec ateraco cizquion elcetic babac!
Igandea etorri çan. Burnibidea jarriberria orduan Donostia-n.Jende asco
cijoan Andoain-go pelotaca icustera. Nosqui, alcarrequin topatu bear çuten
nesca, currutaco ta irurac trenian. chanti trenian sartu orduco asico çan bere
iruteguian.
Garaia etorri citzaion. gueltoquira iritchi ta trenian igo çan. Asi çan
nesca non arquitu. Icusia ez-icusi, ba'cebilen batetic bestera ta, alaco batean,
non icusten dituan currutaco ta nesca pasadiçuan izquetan. Ura çan aurrea arcea!
Arritu citzaion chanti; ez, ordea, gueiegui estutu. Ta an, aldean, bera
ere çutic guelditu çan. Nescari beguira asi çan. Nescac noizbait igarri.
currutaco inoiz becelaco mutila cegoan. Oso eratsua ari citzaion izquetan. Esan
batzuc chanti-ren belarrietaraino iritchi ciran. Batean ala ari çan:
—çure icena poilita dalaren poilita, eztaquit cerc eramaten naun çure
aita-icenez deitzera: Araneder. Azqueneco eder ori çuri esatia ain gogozcua
çait...
Ta Araneder çan, baiqui, bancuetche-jabearen icena. Orduco Donostia-co iru
bancuetcheetaco bat çan Araneder-ena.
currutaco-c bigunqui, ezti, maitequi, ceramaquian jardunaldia. Baino
alperric, guero-ta beguiratu samurragoac eguiten cizquion chanti-ri Araneder-en
alabac. currutaco bera conturatu çan. Ta pasadiçua bi besoequin artuaz ta
chanti-ri bizcarra eracutsiaz jarri citzaion, ez nescac, ez chanti-c, ez alcar
icusteco moduan.
Onetchec asco mindu çuan chanti. Jaquin nesca bere aldecoa çuala ta ecin
ecere eguin. inoren tartean sarcea ez bai-da egoqui, ezta ere paquetsu. Orduan
chanti-c aita-amac ceuden barren artara cearca beguiratu çuan. Ta auche icusi
çuan: bien toquian ama cegoan echeria, beste bien toquian, aita; aurreco lenengo
bicoan inor ez ta urrengoan janci batzuc ceuden çabalduta. Bat-bateco ara cer
bururatu citzaion. Barruan echerico çan chanti ta orduan nescac currutaco utzi
ta bera ere barrenera sartuco çan. Orra currutaco-ri osticoa jo ta bera
nescarequin guelditu. Aurreac eracusten du atzeac nola dançatu.
Asnasa pichca bat artu, beguiac erne, çancoac tinco, aiec biac alde batean
utzita, sartu çan toqui utsean echeritzeco asmotan. Baino amac;
—Ori nescaren toquiia degu —esan cion.
—Ai, barcatu —ta atzera etorri çan chanti.
chanti lotsatu-asia atera çan. Nescac beguiratu ederra eguin cion.
currutaco aren cosca nabarituta dardarca asi ez ote çan. Eguia da cosca artan
orçac orçaquin jo cituala. chanti-ri «jo ta uts» eguin çuala iruditu citzaion.
Ez çuan, ordea, andic alde-eguiteco asmoric; ez orregatic. Nesca bere aldecoa
çuan eta non-edo-an bereganatuco çuan.
Bai azcar ere. Nescac bereala «agur» esan cion currutaco-ri ta barrenera
sartuaz campoan utzi çuan currutaco ezpainac luçatuta.
Ai, chanti-ren poça! «Au, neria dec!», cion. Bi guiçonac cristalatic
beguira jarri ciran. cearca beguira cegoala nesca echeritzen icusi çuan, edo,
obeto esateco, etzanda-tanqueran jarri çan, aldameneco janciac artu ta çancoac
estali. Beraz, aldameneco toqui ura utsic guelditu çan. «Orain deituco naun»,
pensatu çuan chanti-c. Ta deitu eguin cion nescac. Ordea, chanti-c ez-ençuna
eguin cion, currutaco-c bigarren aldiz nola deitzen cion icus ceçan. currutaco-c
ba'cequian chanti-ri deitu ciola, baino ezta itzic ere aipatu.
Bigarren aldian,
—Aiçu, ba'deçu toquiia nai ba-deçu —arguiago itzeguin cion.
—Escarric asco, orren urruti ez nua, ni ere Andoain-eco bidian nabil,
çutic ba'ninjuaquian; baino gogoz echerico naiz esquerrac demazquitzutan
bitartian.
Ta chanti barrenen eta currutaco campoan. chanti-c eta nescac lasai
itzeguin çuten Andoain-eco bitartean.
Trena guelditu çanean currutaco-ren aztarric ez çan.

__________

Vi
Goiz artan...
Goiz artan egualdi ederra cegoan. Donostia-n iparraiceac egualdi ona
ecarri oi du; Matchitchaco-tic datorrenac, euria; egoaiceac, açalcen danean,
eguzqui ederra ta alde-eguiten duanean, egualdi tcharra. Gainera udaberriac
mocoa eracutsi.
çurriola-co itsas-bazter alai ura amaica egonaldi goçoen garri içaten çan.
Iparraicea çala-ta, cerua ta itsasoa urdin-urdin agueri ciran. Auzco ercetic
asita, neque-neque cetorren aicea uraren gainean. Emengo aldetic, mendiec-eta
çuten erçatua celai çabala. Ulia-mendi beti edan-eta-edan ari dan abere aundia
çan.
Tchomin-ec ez çuan inoiz icusi aimbeste egazti batean. Ulia ta
Gaztelumendiaren tarteco artan urtu gabeco elur-malutac erruz icusten ciran çapi
urdinaren gainean: autsac alaco ugaritasuna. Baldin munduaren azquenean anchetac
berpiztu bear ba-luteque, Josapat-eco celaia anchen luteque.
Ancheta çuriac lasai ceuden uretan. Bazcalondoz arico balira becela.
Erriaren edergailua! Venecia-co usoac... ezta alderatzeco ere. Ura aundituta
ba'cetorren eta anchetac, atzetic artuac ipurdiz gora igotzen citzaizquitzun;
samalda osoa cerabilquian urac gora ta beera. Beguien atseguina!
Beste ancheta-mulsoa ibaian, Urumea-n, bi çubien tartean egoten citzaiçun.
Urlaisterrac itsasaldera cecazquian eta ba'cebilzquitzun aidean atzecoz-aurrera;
azquena leen, leena azquen. Anchetac legorrean, uretan eta aidean lebilzque.
Ancaequin uretan igari ta legorrean ibili; aidean, egoequin.
Itsas-autsia içaten çan toquian, ordea, anchetac pila aundi batean pi-pi
cebilçan nastuan janari-bila. Gora ta beera, eten gabe, ain nequezcoa citzaien
bazca mocoratu naiean, lan gogorra cerabilquiten. Urari icusten cioten jateco-
pusca quendu nai lioteque, orien begui çorrotza!, ta ura berdincen çanean
tchuchen-tchuchen cijoazquion bertaraino.
Arritzecoa çan alcarri icutu gabe alde guztietara nola cebilçan.
Tripaçairen batec angula-meta baten ança emango lioque alaco naspilari; jaquinsu
batec egaera icasi naico luquean; eiztari batec tiro batez laucoa ilco luqueala
beguiac itchita. Arrançaleac eta anchetac bere gain çuten putzua garbitzea: aiec
arraiez, auec ciquinqueriz.
Aitz baten gainean maiz asco arrançale bat icusten çuten canabela
lucearequin arrançan. Egoqui cegoquion arrançalea aitz puscari. Biac bat cirala
esan citequean. guiçona arriaren picorra besteric ez. Goiz artan arrançalea
aguiri ez çala-ta, concorra quendu dioten gambelua iruditu citzaion Tchomin-i.
Orduan ez cegoan arrançalea, ta aren toquian iru caio-çar arrian. guiçona
egoten çanean, beste guztiac ospa; ura ez ta caio-çarrac jarcen ciranean,
besteac alde. An aal çuanac nai çuan guztia eguiten çuan.
caio-çarrac itsusiac ciran. cebilçanean ba'cirudian escalaproinac
cituztela. Mocoa, berriz, çapata çarren guisan, oquertua; beera beguira, ez
goraca. Ain aundiac cirala ere bildurtiac ciran. Tchomin asmo tcharric gabe
urruti chamar ba-cebilquien ere, quezcatuta egoten ciran. Mocoa alde batera
jarrita, Tchomin-ec cearca beguiratzen çutela uste; ordea, beguiac bi aldeetara
içaqui ta aurrez-aurre icusi.
Ba'cijoan aurrerago ta atze-atzean jarrita orduan içaten çuten istilua,
ezquer-escubi beguira. guelditu çan pichca batean, içututa egan ez-asi
aimbestean, eta bat-bateco iru caio-çarrac ura jo çuten sabelez bete-betean.
Asi citzaizquitzun bi lirdingari tiraca, egoac alcha, irugarrena egonean.
Teinc jarri çuten, egoac guero ta arrotuago. Irudiguile batec baino gueiagoc
orren lanchoa eguin içan dute. Alaco batean gueien tira çuanac mila arraioca asi
çan abian. Beste biac aren atzetic. Bi aldeetatic çai cijoazquiola çucen joan
bear erdicoa. Tchomin buru-begui cegoquien certara iritchico ote ciran. gueiegui
urrutiratuco ez balira...
Escubicoac laga ta bira eman çuan bere aldera.
Baita ezquerrecoac ezquerrera.
Aurrecoac lirdinga ciquina iretsi.
Tchomin ibai-ondotic etorri çan Urumea-co cabarrariac icustera. guiçon
bacarrac alaco ondar-pil aundia, aren erraz, ain bide lucean nola eraman
leçaquean? Ara, ibaico ura beera cetorrela Loiola-tic Donostia-co muturrera
etorcen ciran, ura gora cijoala urarequin batean Loiola-ra. Urac eraman citzan
utzi, baino berec nai çutenean. Orra burua içatea.
Urumea-co cabarrariac taldean cetocenean icustea, politenetaco gauça.
Lurralde berrien jabe eguitera cetocela esan bear. Bat atzetic-aurrera aga
escuan etorri becela, beste batec, aga-muturra bizcarrari eutsita, çanco-joco
iaioa eguiten çuan atze-aldera.
Batec aurrea artu, urrena besteac. Ta onela: escubicoac laga, ezquerrecoac
eraguin; onunzcoac jo, arunzcoac utzi. Aga icaragarriac!
Irudi-mirudiac ciran. Urumea-co cabarrariac ondar bila etorcen ciran. Ez
çuten bidegabequeriric eguiten.
Iritchi, agaren burnizco muturra ondarrean sartu, cabarra cateaz lotu ta
galçac belaun cozcorretaraino goratuta alcha! oinetacoac eta guzti. Pala escuan
ari cirala, çanco-çastez barrenago sarcen çuten ondarrean eta guiçonec, çutitu
bacoitzean, aidean botatzen cituzten ondar-pilac.
cabarrac tontorreraino bete cituzten. Gainezca erruquigabea ta palacht
eguiten çuten cabarrec bi aldeetara. Ercetic ari çala, cabarrariac jo-ta-jo
sarcen çuan içugarrizco acuilua cabarra ibili cedin.
Ez çan politagoric, ordea, çubi azpitic sarcen icusi, ezcutatzeraino egon
eta çubiari laisterca aldez beste eguinda, cabarrac muturra nola açalcen çuan
icustea baino. cabarrac joan ciran.
Tchomin-ec Santa catalina-eguraztoquia ta celaia utsic arquitu cituan
astegun goiz artan. Erreguesoro-n ez çan tcherpolari ta tchotchonguiloen
aztarnic ere. Obe beretzat, ez ceçaiola inorc nastu buruan cerabilquian lana.
Tchomin, bere erria asco ta asco maite çuan gaztea çan. Tchomin-en erria, erri
alaia çan, jai-çalea, jostagura. Donostiarreri «cachcarinac» deitzen cieten; ala
ere, jolasa lanaren ondocoa içaten çuten. Igarotaco urteetan Donostia-co caiean
artu-eman aundia içan çan: batetic, burnibidea jarrigabea ta bicigaiac itsasoz
sarcen cituztelaco; bestetic, Donostia muga-ondoan cegoalaco.
Tchomin-ec arpeguico beguiequin oraingo Donostia icusten çuan, guc
eracutsi becela, eguzquitaco colore ta biciarequin; buru-barrengo beguiequin,
berriz, aspaldico Donostia ospetsua. Bai ba', Tchomin «La Fraternal»-en itzaldi
bat eguitecoa çan aiec ala escatuta. Noiz edo noiz içaten çan itzaldiren bat
sociedade artan eta Tchomin-ec eder ascoa eguingo çuala-ta escatu cioten. Beraz,
Tchomin egurazte ederrez ari citzaigun bere lanean.
Itzalbe ura «catia» ciotena çan, San Martin-dic Plaça çarreco bidean,
aurçai guztien toqui atseguina. Araco tchabola artan içaten çan errico cergac
ordaincea. guerratean bai bacarqui arquitzen çala gure tchabola toqui celai
artan. cainoi-alaiac ugari cebilquioten aldean eta arratsalde batez bi alec
çulatu tchabola. Arratzain-dic botatacoac.
Tchomin ondarrera jeisteco abiatu çan. cai-buru ondoco «Lasta»-n caleruac
ondar-lasta arcen. Orduan lantegui asco bai-cegoan Donostia-n eta caleru aiec
Somorrostro-tic burni-meatzaz beteric etorri ta, ustutacoan, ondarra arcen
çuten.
caiean, lana gogotic. Mailucac sarri jotzen cituzten eta burni-otsa,
etengabea. Bicigaiac oncietatic legorreratzen cituztenean, cate-arrastacoa
berriz. caiean, oial-onci asco. Oial, maquila ta soca erruz icusten çan. Oso
polita çan oial çuriac eta Jarana-co etchadia eguzquitan icustea.
Itsasoa beera nola bai-çan, Tchomin ur-erceraino joan çan ondarrean. Une
onetan oial-onci bat ari çan sarcen oso icusgarri. Aicea gutchi ta oialac çabal-
çabal içanagatic gueldiro cetorren bi «puntetatic» onunz. Itsasoa berdina dala-
ta, alacotan bacarric icusten çaizca bideac. Urrutico bicigaiequin batean
atzerrico asnasa dacartela dirudite. Buruari cerbait eraguinez gueroz, aguro
icusten ditu ango ta emengo itsasoac, onelaco ta alaco guiçonac, mota ascotaco
onciac, alde guztitaraco joan-etorriac, sortaldeco fruta ederrac, onci-jabe
aberatsac eta aspaldico erromatar ta greciar salerosle ospetsuac.
Tchomin batzuetan guelditu eguiten çan edertasun ura bein eta berriro
icusteco, aimbatetan ura bera icusi içanagatic. Donostia-co itsasoaz ez da errez
asetzen. Bestetan ibili eguiten çan eta bere artan ari çala, ascotan, conturatu
gabe, igues eguin bear içaten cien olatu tchiquieri bustico ez ba-çan.
«catia»-ondoco beera-bidetic concha-erdiraino, guiçaseme baten oinatza icutsi
citequean ondarrean.
Eta ba'cijoan aurrerago; itsas-beeraco ondar-gainean ibilce ori, maitea
bai-çuan. Legortutaco ondarretan legun ibilcen da. Aiceac gatz-usaia dacar eta
goçoa içaten da. Eguzquia bicia, baino ez du inor gaizquitzen.
Eguarte ura, beste asco becela, ederra citzaion Tchomin-eri. Ascoz gueiago
ibilia ez çala, letra batzuc oartu cituan Tchomin-ec ondarrean idatzita. Oar
eguin eta chomin itza iracurri çuan. Oarra oar, aurrera jarraitu çuan. Noizbait
auzco iritchi ta etcheracoa artu çuan Tchomin-ec; bestetan baino onunçago esango
nuque. «Ez al da ba' beste Tchomin-ic ni ecic» ari citzaion bere buruari. Baino
etorri-ala lengo itza berriro icusteco guero ta gogo aundiagoa cecarren.
Bertaratu ta guelditu çan. «Dana-dalarençat au eguitera berariz etorri da
norbait. Eguilearen oinatzac andic etorri ta bide berbera eguin dute aracoan.
inorc icustecotan eguin ba-du, ez çan ni baino ascoz lenago emendic ibilico,
urez estalia egon bai-da au. Ezta ascoz gueroago icusteco eguina, aurqui urac
ecereztuco bai-du, itsasoa beeraco azquen mailan bai-dago», alaco bururaquetan
ari çan Tchomin. Oinac etorritaco irten-bidera beguiratu çuan. Ez çuan inorcho
icusi. Urrena Andoain-dic Irun-eraco gaineco bideari ezquer-escubi beguiratu
cion oartu aal ceçaqueaneraino. Azquenez chomin iracurri çuan. Letrac ez cioten
ecere gueiago esaten. Asi çan ibilcen, baino ostera guelditu. An ibilitacoaren
oinac tchiquiac bear çuten içan, atzac eracusten çutenez. Tchomin arrituric
guelditu. Eta etcheraco asi çan. Lengo itzaldi-gaia aztu citzaion. Urrena ez
cion jaramonic eguin nai içan icusitacoari. Berriz ere «nor etorri ote da eta
norençat jarri ote du?». Burua atzera biurtu ta beguiratu çuan. Aimbestetan
ibilce ura bera eguin eta ez çuan beinere alacoric icusi. cer ote? Daquianac
esan deçala.
Orra goiz artaco eguraztea nola bucatu çan: anchetac, cabarrariac, oial-
onciac, itsas urdina eta, azquenez, «chomin» ondarrean.
«catia»-raino igota, Tchomin-ec errico bidea artu çuan, çucen Plaça
çarreraino. Lengo bururaquetac baztertu cituan. Azqueneco baserritar mercatariac
azcarric cebilçan «arre, mando» etcheraco. Goiztcho çala-ta, Escotila-caletic
artu bearrean Esnategui-calera aldatu çan. «Judua»-eneco parean nesca pil bat
icusi çuan izquetan. Aien artean candi eçagutu atze-aldetic. Bat-batean biotz
pir-pira etorri citzaion, baino oinetacoetan ez çuan nescac ez busti, ez ondar
aztarnic. Tchomin lotsatu çan. Orrez gainera candi-c ez çuan Tchomin-en aldera
beguiratu. Beinçat Tchomin cardaba arequin joan çan bazcaritara.

__________

Ich
Tchomin-en itzaldia

cartetan ari ciraneri jocoa utzieraci cieten; amarrac aldean eta arrats
artaco itzaldia guertu eguin bear. Batzuec jocoa bat-batean utzi ta alcha ciran;
beste batzuec jocaldia bucatzen uzteco arrenca escatzen çuten. Azquenez,
jocalarieri alchatzeco garaian contuac nastutzen citzaizquiela-ta, cartac eta
tantoac artu ta, izquetari utzi gabe, liburuteguian sartu ciran, besteac guela
nagusian echeri-toquiac egoquitzen ari bitartean. Escuac gaucez bete, ala cion
batec: «Etorcen çaio joco bat... gauça çarrari arra baino gueiago».
«La Fraternal»-en, beraz, liburuteguia ba'çuten. guela artan liburu-apalac
ecic bi mai ere ba'ciran; anchen iracurri ta idatzi ceçatequean socioac. Liburu-
apaletan ez çan gauça aundiric. Orra, bat-batean icusteco, Mainé i Flaquer-en El
Oasis-Un viaje al País de los fueros, Camino-ren Historia de San Sebastián,
Brost-en La partida doble; Cuentos tártaros, ia puscatuta, Manual de Homeopatía,
Elementos de Botánica, Medicina popular eta abar. Apalateguiaren azpian alasa
çuten; bertan ceuzcaten gordeac bandera bat, musica-paperac eta inauterietaco
colore ascodun cembait gauça, sociedade-çaiaren arrançaraco cainabel bi pusca
ere tartean ceudelaric.
Baino jocalariec bacarric egon nai dutenez gueroz, utzi ditzagun
liburuteguiaren barren artan atea itchita. Pasadiçu estu aietan jendea ascotcho
icusten çan, alcarri bulçatu gabe ecin ibilceco eran. Lenengo aldiz
etorritacoeri gogoz eta legunqueriz eracusten cieten «La Fraternal»-eco etchea
bertaco socioec; batez ere araco guela ura, sartu-aurreco orman itchurazco
sucaldea pintatuta ceucana. Atea idiqui-berrian edoceinec artuco luquean
eguiazcotzat itchura utsa çana. Aien poça ta atseguina norbaiteri oquerreco
irudipena jarcen citzaionean!
Norbaitec dei-eguinda pasadiçuco jendea asi çan guela nagusian sarcen eta
echeri-toquiac betetzen. guela nagusia ederqui cegoan, bai jendez, bai apainduz.
Izlariac egon bear çuaneco toquian oial gorri ederra jarri çuten escudelatic
beeraino. Iztoquia lurra baino bi arrabete gorago. Arguia ederra, orduco
«betrolio»-arguia ba-çan ere. Erraz icusi citezquean ormaetaco irudiac: batean
Pi i Margail, bestean Iparraguirre ta urrenean Manterola-tar Balendin. Ta
toquiric aguirienean auche iracurri citequean: Menos política i más
administración.
Amar-amarretan açaldu çan Don Jose-ren semea sociedadeco lendacariarequin.
Bere icenez Domingo de Lasurtegui e Inciarte çan.
Atea idiquita Tchomin açaldu çanean, ençule guztiac bere aldera jarri
ciran. Baten-bat asi ta bereala tchaloca artu çuten, iztoquira igo baino len.
Tchomin, gaztea çalaric, lasai açaldu çan jendearen aurrean, irria ezpainetan.
Iracurleac gaur dan eguneco gazteen arpegui-itchura ematen ba-dio Tchomin-
eri, oquer dago. Sasoi artan Donostia-n guiçonezco guztiac biçardunac ciran, eta
Tchomin orobat. Gaztea çalaric, biçar aundiric ez, ongui apaindua. ileac eta
biçarrac belçac ceuzcan. Arpeguia, aicetan eta eguzquitan ibilitacoa, iduri
onecoa. Becainetatic buruco iletaraino, copeta çabala. guiçaseme mardula;
bizcarra çabala, burua neurri ederrean.
Tchomin-eri itzaldia emateco escatu ciotenean, Tchomin-ec eusqueraz emango
çuala erançun cien; baldin alacotan, bai; bestela, ez. Orra ba' donostiar
jatorra. Don Jose-ren semeac arcen ari çan icenagatic ecic, eusqueraz cer nola
moldatuco çan quezcatuta ceuden ençuleac. Orretchengatic, abots eder batez eta
gueldiro asi çanean, lembicicoz itzaldi ura eusqueraz cergatic eguiten çuan
açaldu çuan. Erdizcaco euscaldunac ez omen dira euscaldunac; osoac ala batez.
gueienec eusqueraren aldetic galcen omen dute osotasuna. Eusquera ba'dala gai
edocein jaquinça-arlotaraco eta ez balitz ere gaitu eguin bear guenuqueala.
Ancinaco Donostia-z itzeguin eta erderaz eguitea, baserritar bateri aragondar
baten esparcinac jarcea becela litzaqueala; tchapela quendu ta Soria-tarraren
guimbaila jarcea litzaqueala. Orduan ençun cituan lenengo tchaloac.
Asi-itza esanda jarrai-bidea artu çuan. Donostia-ren icenic çarrena cein
çan? çarrenetacotzat Hiçurum ematen çuten; ordea, orrequin batean Hirurçun ere
icusten çan aspaldico paper çaarretan. Tchomin-en iritziz «Hirurçun» eta oraingo
«Irutchulo», hirur-iru dute alcarrequicoa biec. çun eta tchulo gauça berbera
ote? Izlariac cionez ez omen çan orren saconeraino sartuco; tchun lembici ta
guero tchulo içango çan.
çun-ec mendia esan nai ote? Tchubilo, Santa clara ta Gaztelumendia ote
ciran? Tchubilo, çun-bilo ote çan, naico «biloa» danez? Beste batzuen iritziz
«Irutchulo»-co itsasoaren iru sarrera edo «tchulo» adierazten omen du. Tchomin-
eri ez citzaion uste-erreça itsasoaren sarce oleri tchuloac deitzea. Tchomin-
ençat naicoa çan hirur ta iru-en batasuna Hiçurum bazterceco. Ta emen bucatu
çuan berac iceneco araço ori. Icenetic içanera aldatu çan.
«Donostia-ren aspaldico aunditasunaz itzeguitea —jarraitu çuan— ez da lan
çaila, ain da ugaria eguinça goragarri aien etorria. Ancinaco Donostia-ren
istorioac aunditasunezco tanto lodiac ichuri dario. Aspaldico donostiarren
baratzan ederretan ederrena cegoan; loreric pimpinena, muchicaric elduena.
Alache nai guenuque erriarençat: leen-leen usoa çan eta guero Donostia!
»Bearrezcoa degu gure asabaen eguinça icaragarriac aldizca gogora ecarcea.
Gurasoen eguiteetan gueren buruac icusi guenitzaque; alacotu guinçaizquiequela,
aleguia. Aspaldico donostiarreri beguiratuta aien leia gureganatu liteque,
beinçat aien ondorengoac içan eta aien aalecoac içan guindezquela eracutsico
liguteque; edo-ta, gueren aulqueriaren lotsa içango guenuque bederic.
»Donostia-ren guiçaldiz-guiçaldico aciera ta çabalcea —cion Tchomin-ec—
batez ere erbestecoequin artu-emanetan aritzeco bizcortasunari çor çaizquio:
balearen atzetic lurburuco jeletaraino joan ciran, bacailuaren bila Terranova-co
ondarretara; Erdico guiçaldian, La Rocheile-n eta Brujas-en açocac jarri
cituzten eta Ipar-itsasoetan ingueles saloscariequin ica aritu ciran; Donostia-
co itsasonci olaetan onci ederrac erruz eguiten cituzten eta Barren-itsaso
urdinaren cear joanda Itsas-Belçaren azquen-baztarretaraino sartu ciran; Mundu
Berriaren idorocunde ta acitzean aurrenecoen quideco içan ciran eta
emeçorcigarren mendean Caracas-eco Lagungo goragarria, «Compainía de Caracas»
ceritzatena, sortu ta eutsi eguin cioten: eta ez cacao-aren salerosquetan
holandarreri nagusitasuna quendu bacarric, baita Veneçuela-ren istorioan
euscaldun-eraguintasuna gueitu ta indartu...»
Izlaria guero ta gar biciagoa cecarrela, ençuleac berotu ta tchaloca
gogozcoa eguin cioten. Tchomin abo ederreco iztuna çan. Manterola-c berac ere
tchalo eguin ez ote çuan, Iparraguirre-ri ia guitarra escutatic erori ta Pi i
Margail-ec, Manterola-ri igarrita, urbilchoenari beatzarequin deitu ta Tchomin-
ec esandacoac erderara biurceco escatu ez ote cion.
Tchomin, beraz, bere eguinquiçunean aurrera cijoan; itzaldia, itsasoncia
eguinic, bete-batean arcen çuan aicea goico ta beco oialetan. «La Fraternal»-eco
jendea ichilic cegoala, itsaso barean cebilen aice-oncia, ta itsas-erri batean
sartua çan.
Negargarria omen çan 1813g. urteco suteac Errico-etchean eguin çuan paper
çarren erretzea. Anchen galdu ciran betico Donostia-ren istorioco aimbeste
jaquingarri. Ecinezcoa çala istorio ori osoric açalcea. Ta, berac eratutaco
itzaldiari cegoquion becela, urrena bale-arrançaren berri asi çan ematen.
«Bale-arrança —cion Tchomin-ec— oso jaso aundicoa içan çan aspaldico
urteetan. Sasoi batean berroguei bale-onci icusi içan citezquean Pasai-co caiean
donostiarren onciequin batean. Nolanai jota, bi mila itsas-guiçon içango ciran.
Arrançac bi mila barricaen irabacia ematen çuan; edo-ta, seireun mila peso
orducoac eta bale biçarrarequin beste irureun mila peso aiez gainera».
Eta onela jarrai:
«Ipar-itsasora cijoan bale-onciac, bear becelaco itsasguiçon açartu ta
gaituac ceramazquian berequin, bale-arrança arrisco aundicoa bai-çan. Emendic
ateratzean cecina, gaileta ta sagardoa, bide guztiraco arcen çuan; auez gainera
larruac eta burni landua sarcen cituzten oncian bideco itsas-errietan salceco.
»Bale-coipez bete bear cituzten cupelac, bata bestearen gainean jarcen
cituzten tontorca. Onci bacoitzean gaurco treineruen anceco tchalupa bat içaten
çan, amabost arraunlari ta tchabolin-botatzailearen dinacoa. Tchalupa au sendoa
içanez gainera, arina ere ba'çan eta, arrançan ari cirala, onen atzetic beste
tchalupac joan oi ciran burni-çorrotzequin bale çaurituac acabatzeco asmotan.
»Tchabolin-botatzaleac beste eguitecoric ez çuan tchabolina baleari sarcea
baicic. Tchabolinac burnizcoa çuan balearen araguian sarcen çan aurreco pusca,
ta quirtena, egurrezcoa.
»Bein balea beguitaratuta tchalupa aalic-eta bertaen joaten citzaion
arrai-çarrari, ta botatzalea, çutic, balearen buruari burni cacotua botatzen
cion. Baleac oinacea nabaritzean iguesari ematen cion, barren-barreneraino
murguildu ta berequin tchabolinari lotutaco soca eramanic. Azcarric ez
ibilcecotan, tchalupa ta guiçonac ur jelatu aren barruan sartu citzaquean.»
Oraingoan otzicara sartu citzaien ain ichilic ceuden «La Fraternal»-eco
ençule aieri. Tchomin-ec cion:
«Tchabolin-botatzaleac, naico soca lagata guero, busti eguiten çuan berau,
larrascatzearequin tchalupac alde artatic su artu ez ceçan. Beste marinel batec,
lema escuan, arrai-çarra nora cijoan, tchalupa ere alde artatic jarcen çuan
arrastaca cijoala.
»Balea arnasa arcera ateratzen çanean, tchabolindunac aalbait berriro
çauritzen çuan odolustu naiean; beste tchalupaetaco arrançaleac etorri ta aiec
ere burni luceequin eguinaalean aritzen ciran. Arrançaco eguiteco au arriscoric
aundienetacoa çan, balearen astinaldi batec guztiac aidean bota citzaquean-eta.
Bein balea ilda uraren gainean guelditzen çan; orduan oncira igo ala atoez arcen
çuten.
»Legorretic urrutitcho baldin ba-ceuden, balea onci-gainean çabalic jarri
ta anchen tchiquitu ta urtu eguiten cituzten puscac. guicena urtutzeco adriluzco
labe berarizcoa içaten çan; lembicicoz egurraquin su-eguin eta guero balearen
ondaquin berequin. Era au oso çan ona, baino baita arrisco aundia onciac berac
su arcecoa.
»Euscaldun arrançaleengandic icasi çuten holandarrac eta inguelesac bale-
arrançan.
»Baino batez ere Euscalerriaren aal eta indarrac America-co lurraldea
arquitu çutenetic gueitu ciran. 1348g. urtean Groenland-eco bidea oquer artu ta
bale-çale azcar batec Terranova-co lurra beguiztatu çuan. Orduan, berriz,
bacailu-arrança içugarria içan çan euscaldunençat. Eta bai al daquiçute nor içan
çan guiçon ospetsu ori? —galdetu çuan Tchomin-ec— Donostia-co Juan Etchaide-
tarra!»
—Ederqui! —oju eguin çuan batec. Ta une berberan tchalo ugariac sortu
ciran guela çabalean; uso-samaldaren egan-asitze bat-batecoa. Tchaloca lucea
içan çan. Tchomin ençuleen jabe çan. Guztiac donostiarrac içaqui ta donostiar-
biotza ederqui jo Tchomin-ec. guela nagusico aicea berotzen asi çan. Atseden-
aldi labur baten ondoren Tchomin gazteac jarraitu çuan.
Bacailu-arrançaran berri astiro eman çuan. Urrena Donostia-co Urumea-
ondoco itsasonciguinçac aipatu cituan; baita Injente-aurrecoa ere. Toqui onetan
bertan, 1615g. urtean, bucatu çuten Santa Ana-oncia eguitea ta 1857 garrenean
Felipe IV-ren aurrean onci-nagusiaren uretaratzea içan çan.
Ola aietan onci aundi ta tchiqui asco eguiten cituzten, bai bertaraco ta
bai atzerriraco. Felipe i garrenac Ingalaterra-ra bidalitaco oncitaldean, «La
Invencible» ceritzatena, amaica onci aundi aietan çorci ciran Donostia-n
eguinac.
Len esandaco onci-nagusia 1522 toneladacoa çan ta 90 cainoi aundienetacoac
cituan. Europa-n orduan çanic onci aundienetacotzat ceucaten.
Santa catalina-co ondoan aingura-ola omen cegoan. An eguindaco aingurac
Prancian eta ascori salcen omen cizquieten. Toqui ortan bertan, içoquiac
çurriola-tic sarcen ciran bitartean, colorezco oial-ola batean bandera
polit'ederrac cituzten, guda-oncietaraco ere.
Tchacolina, berriz, erruz etorcen çan. Ulia-ondoco ondar-ainoetan ceuden
azqueneco maastiac.
Sagarra ere asco bilcen çuten. 1625g. urtean bale-onciec 3680 barricote
artu cituzten.
cer çan caracas-eco guipuzcoar Lagungoa edo Compainía Guípuzcoana de
Caracas ceritzaana?
Ençun deçagun guela nagusico Tchomin-en abots bacarra:
«Veneçuela-co lur çabalac ia utsa ematen çuan Lagungoa asi baino len.
gueiensuena atzerritarren eta, batez ere, holandarren mempean cegoan.
»Aurreragoco 28 urtean bost onci bacarric joan ciran Espainatic alde
artara. Bein Gobernuagandic baimena iritchita, andic onera cacaoa ecarceco
Lagungoa sortu çan, 1728g. urtean.
»Bi urtez gueroz itsasoratu ciran lenengo lau onciac, guztiac gudaraco
gaituac. Guztion artean 561 itsasguiçon.
»Oncitaldea oquerric gabe iritchi çan bear çan toquira; baino bertan bici
ciran atzerritarrequin sortu citequean leiaren bildurrez, arrera aguitz gogorra
eguin cieten eta ori ecic matchinada bicia jarri ere bai. Ecin içan çuten
cacaoric erosi naiz-eta eros-neurria oi baino goragocoa içan.
»Ori ala guertatu ta joandaco onciac ecin içan çuten etcheracoa ascoz
gueroago baicic artu. Aimbeste itsasguiçon mantencen diru asco gastatu bear içan
çuten.
»Lagungoa, beraz, necaçarieri dirua urtean baitutzen asi çan, aleguia
dirua ordaincecotan eman corritu gabetanic;.cacaoa ondo baino obeto pagatu, ta,
orrez gainera, Europa-tic eramandaco salgaiac inorc baino merqueago saldu.
»cai batzuc ere eguin cituzten, onciguiçonac pichua bizcarrean eraman ez
ceçaten. Lagungoaren irabaciaz gainera Gobernuac ere diru asco jasotzen çuan.
Erritarrac lengo erdian pagatzen çuten caracas-etic ecarritaco cacaoa.
»Lagungoa sorcearequin Veneçuelas asco aunditu çan eta inoiz baino cacao
gueiago bildu.
»caracas, batez ere, oso aunditu çan. Etcheguinça azcartu çan, nolanaico
etche ederrez. Beste erri cozcor asco ere sortu ciran eta Veneçuelas osoa
aberastu çan Lagungoaren bidez etorri citzaion ondasunaz.
»Ingalaterra-quin orduan guda çala-ta, maquinabat erasoaldi içan cituzten;
aien «aida»-eri «ezti» gogor erançuten.
»1740g. urtean Lagungoac irureun guda-guiçon bidali cituen caracas-era
Nuestra Seinora del Coro ta San Sebastián oncietan.»
Jarraitu baino len utzi deçaiegun «La Fraternal»-eco socioeri tchalo
jotzen, oncien icenec arras çoraraci cien-eta.
Tchomin-ec cion:
«guerocheago Lagungo berberac çorci onci bidali cituen Habana-ra.
»Ta gueroago Lagungoa ogueitamar itsasoncien jabe çan. cembait urteetan
irabaci-ta-irabaci cijoan, asieraco dirutza alaco iru eguiteraino. Baino
noizbait beeracoa asi bear ta aren azqueneco egunac ez dira urruti pasa.
»Oroitza goçoac utzi dizquigu Lagungo goragarri arec: gure Santa María
eliça ta Loiola-co Inacio donearen cilarrezco irudia, Erroma-n eguina.»
Lengo tchaloac aundituta berritu ciran. Beraz, Tchomin-ec errico gauça
gogoragarriac gogoratzen erritarreri. Ta naiz orietaco batzuc jaquin, gutchic
arec aimbeste. Tchomin-ec donostiar pil areri Donostia-co gauça on asco
eracusten cien, arrotu citezquean neurrian.
Urrena Tchomin-ec chVig. mendean jarritaco Consuladoa aipatu çuan.
Donostia-co bancuetcheac jaso aundicoac cirala. consuladoac salerosquetaco artu-
emanac leguepean jarri cituala.
Oso on aundia etorri omen citzaion Donostia-ri consulado orren
içatearequin. consuladoac Tchubilo-co argui-etchea eguin çuan; orduan
ederrenetacoa, arguia amalau leguaco bidean bidalcen çuana.
caia ere edertu çuan, bear becelaco lanac eguinda. Santa clara ta
Tchubilo-co tartea itchitzeco asmoa erabili çuan, onci-toqui ona içatearren.
consuladoari esquerrac 1765g. urtean Escuela de Náutica çana jarri çuten.
Tchomin oraingoan itzaldia bucatzeco çorian cegoan, barren artaco aicea ere
naico beroa cegoan-eta. Egun aietan Eco de San Sebastián berri-paperac sutsu itz
eguin çuan Oquendo-ri, Donostia-co semeari, irudi bat eguin bear citzaiola.
Tchomin-ec, asmoari aria emanaz, ala cion:
«Ez da Euscalduna becelaco itsastarric içan. Bale-arrança çala-ta,
urrutico itsasoetara joan bear içaten çutela-ta, Euscaldunac ezcutueneco bazter
oiec ederqui eçagutzen cituzten. Euscalduna itsaso çabalaren jaun eta jabe içan
çan. Euscaldun itsastarrac ospetsuac ciran. Euscalerriac ba'cituan erbesteco
ordezcariac edo consulac derizquiotenac, bai Pranci-n, bai Ingalaterra-n, bai
Flandes-en eta bai Alemani-co Hansen-Urietan.
»Itsastar gain-gainecoac ciralaco guretaco asco joan oi çan eguinquiçun
aundietara. Beste aldez, norberaren jaquiteac ematen cien uste-ona ta
adorearequin, ajol aundico cereguinetan gogoz sarcen ciran. Espaina-co erregueac
içandaco oncitalde-buru ençute aundienecoac, euscaldunac ciran. Ta oien artean
Oquendo donostiarra, orain irudi bat eguin nai liotequena. Gora Oquendo! Ondo
irabacitaco oroigailua luque. Arrizcoa baino broncezcoa obe. Bego çutic
Donostia-tic itsaso çabalari beguira. Ur irristagarria, oinarri trincoa citzaion
borrocalari necatu-ecinari! cristau otoitzalea! Amaica jaçarretan garailari!
Ingueles ta holandar onci asco ta ascoz inguratuta, guerrico bat lertuco balitz
becela ebain-ebain eguin cien guiçona!
»Nere itzalditic batez ere —asnasa lasaituaz esan çuan— asmo au nai nuque
içan deçaçuten: Donostia-co erriac Oquendo-ri irudi bat esqueincea. Uste oso-
osoa daucat ala içango dala. Ondo dagoana, bego. Bucatu det.»
Liburuteguico batec «ordago» bota ta bat-bateco escu-tarta icaragarria
nabaritu çan an ondoco guela çabalean. Tchomin gazteac orduanche bucatu bere
itzaldia. Jaiqui ciran azcarric jocoan ari ciranac eta bizcarrac ormari lotuta
guela nagusi aldera asi ciran. An besteequin bat eguin çuten.
Tchalocac asco iraun çuan. Guztiec nai cioten escua estutu Don Jose-ren
semeari. Nequezco lambidea! Toquia betea ta inor joaten ez. Içarditu
guindezquean an. Lengo lagun çarrac, besteco çar lagunac, lagun ez ciranac, «La
Fraternal»-en bildutaco jende guztia bereganatu citzaion izlari iaioari. An
cebilen larri-larri currutaco. Tchitchigabea çanez argalean sendo ba-çan, orain
bular-bizcarrac bat eguiteco auqueran cegoan. Baita ere chanti begui çorrotza,
an çan. Eta beste asco.

<sangria> Tchomin-en itzaldiac «itzal» aundia eguin çuan. Donostia-n egun


batzuetan itzaldiaren jaquia içan çuten. caietarren lagunaren ospea arrabete igo
çan. Ona La Galerna asterocoac, «semanario satírico donostiarra» ceritzanac,
cein itz erabili cituan:
<sangria> «...el joven donostiarra don Domingo de Lasurtegui, hijo del
conocido procurador don José, nuestro respetable convecino... hiço del vascuence
vehículo superior de ideas e instrumento de ideas superiores... hombre
capacitado para grandes empeinos... quedó ampliamente demostrada la maravilosa
ductilidad del lenguaje de Euscalerria.»

__________

ch
Donostian Donosti

Plaça Berria! Orchen içan ciran Prim-en eta O'Doneil-en sarrerac; orchen
Urbiztondo-ri arrera ederra; orchen Isabel igarrenaren aldezco matchinada;
orchen agurtu cituzten Aprica-raco soldaruac (Joche ta Antton cirala); orchen
Campilo-ren matchinada ere; orchen 18, 33, 45, 50, 57, 66garren urteetaco
inauteri-arçaigo ospetsuac... Eta aurtengoac ere!
Donostian Donosti, gorostian gorosti.
«La Fraternal», «Unión Artesana», «La Euterpe»...
ilabetez aurretic asi ciran «La Fraternal» eta «Unión Artesana»-coac urte
onetan inauteri gogorrac eguin bear cituztela. Ain gogorrac ere; azquenic biac
alcarrequin jaiac antolatzea erabaqui çuten. «La Euterpe»-co musicariac saiatu
citezquean.
Lembicico, San Telmo-co ingueles-soldaruac utzitaco tramanculu luceac,
bitan ebaqui ta Burgos-era bidaldu, larru berriac jarri ta atabal egoquiac
eguin.

«Donostiarrac oi dira beti


Umore onian oitubac
inauteriian agueri dute
Bertaco canta soinuac.

Penac utzi eta


Maite polita
Atoz çu nere ondora».

Donostia-co inauteriac ospe aundicoac içaten ciran, aspaldidanic; baino


aurtengoac lengoen marrac autsico dituzte. çalduniote-goicean ba'ciran Donostia-
n 6.000 campotar, prances asco ta Pau ta Biarritz-tic etorritaco ingueles naico,
burnibidea ba'cegoan ba'sasoi artan Pranci-tic etorceco. Ordea, çarautz-aldetic
lengo çalgurdi çarra cebilen orain ere. Artanche eguin çuan Santa Cruz-ec
Donoti-racoa Aramaiona-tic itzuli-berrian; artanche etorri ciran Anton çurrut
eta Joche Ogui Plaça çarrera, Apricaco lurraldea utzita, moro-jancian.
Orain ere Plaça çarrean eguiten çuan gueldi-aldia çarautz-co çalgurdi
aundiac. çalgurdiaren goiac eta beac bete-betean ceuden jendez. Be-aldean amabi
lagunençaco toquia ba'çan: iru aurre-aldean, sei barren-aldean eta beste iru
atze-aldean. Gainean, berriz, lau lagun joan citezquean. çorci çaldi! Dançategui
artatic nequez ateratzen ciran, çancoac ecin luçaturic, autsez çuri-çuri eguin
eta, udara ez içanarren, naico berotuta ere.
Beinçat, çalduniote-goiceco amaiquetan, Ondarreta-n damba batez dios Momo
ba'cetorrela gaztigatu çutenean, caieco jendetza aundiac ulu icaragarria atera
çuan eta inguruco itsas-onciscac inolazco motazco tchistu biciaquin urratu çuten
aidea; batzuec tchalo eguiten çuten. cai-aurreco etche-çuloac jendez beteric
ceuden eta beeco cembaitzueri nequezco citzaien erce-ercean egon eta inoren
bulçacarequin uretara ez eroritzea. Beraz, Tchubilo-ren oinean cegoan Ondarreta-
tic, dios Momo eguin çuteneco lanteguitic berau atera ta itsasoz, Santa clara-
ren atzetic, caiean legorreratu jende asco ecarri çuan çalduneriac pasa bear
çuaneco caleetara, aurreco toquiac arrapatzera.
Anche cegoquion çai, caiean, çalduneria dios Momo-ri, areri laguncearren,
eta berau guero ta bertago cetorrela, çaldiac eta gurdiac guertutzen azcarric
cebilçan. Santa clara-co atera pasata, orainche urduri cebilen jendea. Erriçaiac
lan gogorra cerabilquiten jaia era onez eguingo ba-çan. Azquenic tchaloca
icaragarria jo çuten «dios Momo» bertaratu ta legorrera asi çanean. Lanac içan
cituzten! Onequin batean beste guiçon asco —çaldi ta gurdiz gainera— etorri
cirala bide, caia bete-betea cegoan; ain betea ere, amar urteco mutil cochcorra
putzura erori çala; ordea, bat-batean, escu batez çancotic eldu ta buruz beera
atera çuten uretatic. Orra ba'alaitasunaren jaincoiçunari arrera berebicicoa.
Ta tchingurritegui artatic tchingurri gueiago erorico çan uretara baldin
çaldi, çaldun eta çalgurdiac noizbait abian asi ez ba-ciran. Icus bitza
iracurleac Donostia-co inauteri ospetsuac.
Lenengo toquian iru aurrelari cijoacen çaldizcoac buruco gorriequin;
goronça gorria ta icurdi urdinac bular-bizcarretan; gona motz urdinac ere,
urrezco siztatuequin; luma tchuria burucoan eta oinetaco aundi ederrac. Erdico
aurrelariac auche ceucan jarria bandera batean: Carnaval de 1878 — La Fraternal
— Unión Artesana; aldameneco bi aurrelariac turuta bana ceramaten eta, tarteca,
turutari aice ematen cioten.
Bi sociedade oriec ederqui alcartuta açalcen ciran eta arpeguia onela
eracusten çuten; eguia da ere bat baino gueiago asi çala esaten «Unión
Artesana»-c eguindacoa gueiago ta obea çala «La Fraternidad»-ena baino.
Urrena errico dambolin-jotzaleac apain-jancian.
guero bi erraldoi edo guiçandi ta lau buruaundi: Alcatea, bi erriçai ta
beste tchinel bat, itchurazcoac.
Orien atzetic Estudiantina Euscalduna, berroguei laguneco taldea, belcez
janciac, eztarrico ta escumuturretaco egalun tchuriequin, galça motzac, çapata
luceac eta guimbail çabala colore ascotaco lumaequin. Aurreco toquian bandera
bat ceramaten onela jarcen çuala: Estudiantina euscalduna de la Universidad de
Vailadolid.
Bostgarrenez, Carroça de nigrománticos. An cijoan chanti, gure eçaguna.
cerua icusteco etchearen ança ceucan gurdicote arec. Tramanculu aundia ere
ba'çan ceruco içarrac miatzeco. Orrez gainera, an cijoacen lau lagunec urrutira
icusteco bana çuten tchiquiagoac. Arequin chanti-c iduri-oneco nesca guztieri
beguiratzen cien; urrena mutur estua aboan sartu ta bertatic itzeguinda
çuricatzen cituan. Beinolacoan, nesca polita irudituta, aboco bustia beguiari
eranci cionean, berealacoan oquertu çuan beste aldera: conchechi Araneder çan.
Seigarren toquian Musica japonesa ceritzatena cijoan, «La Euterpe»-co
musicari iaioac japondar jancian, beren lastozco guimbail çabalaquin eta
soinecoan inolazco letra ta marrac, berec eta tchinatarrac oi dituzten
becelacoac.
Dios Momo-ren bi aurrelariac Injente-caleco parean cijoacen, aurrera bai-
cijoan çalduneria. Batzuec cale-ercean jarrita gueldiric icusten çuten; besteac
çalduneriaren ondotic arequin batean joan. Ta dios Momo bera cale Nagusian sartu
baino lencheago, ate bateri bizcarra erancita ceuden «Tchardin-berri»-co ama-
alabac:
—Agur, don Amalio —esan cioten currutaco mutil çarrari. Irria ezpainetan
icaragarrizco sombrero-quencea eguin cien.
Icus deçagun dios Momo orain. Danetan gurdicoteric aundiena çan.
Amaseigarren guiçaldico Veneci-tar onciaren itchura ceucan, bi aldeetaco arraun
errencadaquin. Arraunlarien ordez musicariac cijoacen. Dios Momo toquiric
aguirienean, oial çabal baten itzalpean. Gurditzar au cochcabiloz ta tchilinchaz
josia cegoan eta cebilela, musicarien soinuarequin belarribarrenen atseguin
eguiten çuan. Sei mandoc ceramaten gurdia; auec mitcheleta-egoequin ceuden
edertuac.
guero Prachcu-talde bat, gure errico jancian, eta atzerago, Carro de
Ceres, goroldioaquin ancemana. Garia, artoa ta lurrac ematen dituan beste aliac
lanceco lanabasac. Orrez gainera ate batzuc ibili ainaco ur-onci aundia, ate ta
guzti.
Urrena Batailón de caca-jarios, aspaldico urteetan celaian içandaco
burrucaequin cer-icusia ceucana.
Eta onelache, gueiegui ez luçatzearren: Carroça infantil, Carro de Marte,
El moro Muça i su séquito, Carro de Mercurio, El robo de Elena, Carroça de
Vulcano, Concha de Neptuno, Escolta de carabineros de Offembach, Primer
reguimiento montado de jeringuería.
Ta azquenez, eun erromatar çaldizcoac... oilar-gainern echeriac, musica ta
tutuequin.
çalduneriaren buruan tchancho ta moçorro ba'cijoacen calecoac.
Azquenic, cale Nagusia pasata, Portu-caletic barrena, Plaça Berrian sartu
ciran guzti-guztiac. Ta tanquera onean jarrita ceudenean, Donostia-c esan
ceçaquean:

«inorc nai ba-du belar onican


Naiz dala lore, aciia,
Gure baratzan arquituco du
Asma ditequen guciia».

Baratz uta ederra çan bada. Plaça Berrico teilatuetan ere jendea ba'çala
esango guenuque. Jarraigo luce arec bira guztian arcen çuan emparança. Barren-
aldean, socaz erçatuta, erruz çan jendea; oinac ecin ibili-ala. Baita arcupetaco
ibiltoquian. Aietaco uztai baten azpian ceuden candi ta beste iru lagun alcarri
besotic elduta, lepoac luçatu ta inoren bulçacari arpegui gochoa jarcen. Noicean
bein aldeetara beguiratzen çuan atzecoa icusteco.
—Ori poliqui! —ari çan— cer diio dios Momo-ren curpileta? La Fra-ter-nal
(buruari eraguinaz), U-nión Ar-te-sa-na. ceinen ederqui! Otra chanti! cer dute
janciietan marreztuta? cocotzaren azpiian eguzquiiaren ança ta guero oin eta
escumuturretaraino içarrez josiiac. Oiec ate politac uretan!
Une batean ichildu çan besteac ere bere artan ari cirala. Andic pichca
batera jarraitu çuan:
—San Tomas-egunean becelaco lanabasac daramazquite or lurra lancecuac.
Ara, cerbait erori da balcoi artatic...!
—...San Tomas-en becela —itzeguin çuan atzean cegoan Tchomin-ec— eta
barcatu, candi ceralaco nesca polit orrec, ez det uste nere arrebaren sudur-
çapiia jaso cenduelaco esquerrac eman nizquitzunic ere.
Beste nescac, «Unión Artesana»-c gueiago eguin ba-çuan ala gutchiago —
esamesac ençunda ari cirala— «nesca polit orrec» itzac belarriratu
citzaizquienean, ari ura utzi ta Tchomin-en aldera jarri ciran beguira.
—Baietz uste det —erançun cion candi-c icara joanda guero.
—Ez det uste (gueçurretan ari çan Tchomin).
—Etzan cer eman ere. Beraz aztu cinan?
—Eta gogoratu naiz. Aztu içatia gogoratu. cer ote da, buru tcharra ala
buru ona içatia?
—Itzaldiiac eguiteco buru ona biarco deçute, nosqui.
Par goçoa eguin cion Tchomin-ec.
—Nolacoac diran.
—Gain-gainecuac ala...
—...nolanaicuac.
—çoriionac çuri, berandutcho ba-da ere.
—Escarric asco.
—Ia urrengo batian esquerrac ematia aztu cerala gogoratzen ceran.
Nescac irria çuten ezpainean.
—San Tomas-egunarequin becela nun eta beste cerbaitec inauteriiac burura
ez ba-dacazquigun...
Tchomin-ec aitzequia cecarren, baino candi-c San Tomas-eguna aipatu.
Tchomin-en erançuna alde tcharrera artu citequean, baino ez çan orrelacoric
guertatu.
Orduraco iru musicari-taldeac batera bildu ciran ta dios Momo bera ere
erdi-aldera ecarri çuten jendearen artetic eguizco Jaincoac daquian becela. Momo
çutic jarrita aguercai bat iracurcen asi çan. Aren jolasa esan bitartean,
Tchomin-eri ondarreco letrac burutaratu citzaizquion. Aspaldian quezca ura ecin
aienaturic cebilen. Berequicoz nescaren bat bear çuan içan, ango oin-atz
tchiquieri ancemanda. Eta ura ez ba-çan, nor içan citequean?
Momo-c bucatu çuan:

«Artu jende maitiac


Donostiiacuac
Oroipen aitormenac
Biiotz gurecuac».

Iru musicari-taldeaccanta bat jo çuten eta onen urren, etorri becela,


jarraigoa asi çan Plaça Berritic Portu-calera, cale Nagusitic Lasala-
emparançara. Emenchen çan çalduneriaren gorde-toquia.
Plaça Berritic atera baino len, Tchomin-ec ondarretic icusi çuala Momo-ren
etorrera esan cion candi-ri. candi, ichilic. Urrena itsasbeera cegoala-ta,
bertago egon eta ondo icusi çuala ondarretic. candi-c beste nombaitetic icusi
çuala erançun. Eta Tchomin-ec nescac agurtu cituan.
Ondo eguin omen çuan ez gueiago esatea. Berac cer icusiric ez çuan içango
ondarreco contuarequin. Ala cion Tchomin-ec beinçat. Beste esanac gogoratu
citzaizquion. cein polita cegoan nesca polit ura!
caleetan jende asco cebilen. Arrotzac nora etorri ondo jaquin.
Arratsaldeco ordu bata joa çan.

Lauac ezqueroztic Plaça Berrian ecin bucatu alaco musica çan. Donostia-co
moçorro ta tchancho guztiac anchen bildu ciran. Mutil cochcorrac tchanchoen
atzetic bichiga edo mascuriaquin jo ta jo ari citzaizquien. Bein edo bein
listaria autsi ta pelota becela joaten citzaien mascuria. Batzuen ondotic joanda
ardo-usaia galanqui aitzen citzaien. çurrumbilo artan gueienac carrachica ari
ciran. Baino tchistulariac ezta ere guelditu.
Anchen cebilçan Erri-etcheco ate-ondoan Joche Ogui ta Anton çurrut, beren
dina ceramatela. Ibilcen asmatzen ez çutenac, trebeac ciran dançan. Jende asco
cegoquien beguira.
Joche emacume-jancian cegoan, gorriz goitic beera, guimbail belz luce
batequin. Arpeguian ere cirrimar gorriac; beguiac, icaragarriac; guerri estua ta
lurrerainoco gona çabalac.
Antton emacume-jancian ere. Gonac, maindire batequin eguinac; bularrac,
sendo; buruan, tchapela; arpegui-ordeco moçorroa ta, emacume-guisan cegoalaric,
moçorroaren aboco çulotic, chigarroa. Dançan eguiteco baztar batean jarri çuan
cerabilquian caiola; barrenen, sardin-çarra tchori. Onoco tchanchoac orain ere
icusten dira arrançaleen artean.
Ta dança gogorrean ari cirala, non beste mozcor bat etorri ta irurac
alcarrequin asten diran —au eguneroco jancian etorri çan—. Ogui-ri guimbaila
erori ta etorriberriari tchapela quendu. çurrut-ec guimbaila lurretic artu ta
eçagutzen ez çutenari jarri. Ta onelache, bat erori, bestea alcha, urrena
jendearen gainera joan ala alcarren gainca ibili. Noizbait bucatu çan amaitu
ecineco dança ura. caiolac-eta eman cizquieten eta an joan ciran irurac
alcarrequin, bi alargunac eta bestea, içarditan, çacur bat atzetic çaunca.
Urrengo goiça arte ibili ciran eçagutzen ez çuten ideco arequin. Antton-ec
ez ceucan ez tchapelic, ez moçorroric, ez caiolic.
Asma, besteac.

__________

chI
Asteleniote. çampançart

Joche ta Antton-en adisquide berria, inigo-calean cegoan astelen-


arratsaldez.
«quilimach» goiticeneco beste mozcor batec cesaion:
—Moscorceco dirua ba'aucac, pochpoluac erosteco es.
Bestea lengo tanqueran gueldic, quilimach-eri beguira.
Urruticheagotic biurtu ta oraindic ere:
—Moscorra arrapatzeco dirua esan dec, es al euncaquen pochpoluac erosteco?
Bestea betico tanqueran eta beguira berriz itzic atera gabe.
Lengoac berriz ere, guero ta urrutiago:
—Moscorceco dirua isan dec ba', sergatic es dituc pochpoluac erosi?
Ez daquigu gueiagotan atzera biurtu ote çan. gueldic cegoana, aspertuta,
ez bein-beingoan, noizbait ibilceco asi çan eta beatz-tartean ceucan chigarro-
puntta erdeinuz bota çuan. Ezta itzic ere.

Arratseco çorciac baino gueiago içango ciran La Fraternal ta Unión


Artesana sociedadeac eratutaco çalduneria Lasala-emparançatic atera çanean.
Gutchi gora-beera çaldunioteco jarraigo bera çan.
Ibili cituan Lasala-emparança, Iniente-calea, Plaça çarra, Ureta-calea,
Esnategui-calea, inigo ta, amarrac aldean, Plaça Berrian sartu çan. Bideco cale
ta plaçac, jendez beteac.
Bai Plaça Berrian ere, gueiago ecin artu alaco jendea cebilen. çuci ta
argui-onci colore ascotacoequin arguitua cegoana-ta, liluragarria cegoan
Donostia-co tchulo maitagarri ura.
Lecu gueiago eman deçaiogun çampançart-arratseco jaiari. Orduan içaten çan
Tchardinaren lurperatzea ta, azquena azquen, neurriac autsita ibilcen ciran
Irutchulo-co erritar alaiac. Donostia, amabost urteco nesca buru arina soineco
berriarequin cebilen egun aietan.
Norc esan 1813garren urteco erria çala ura! Urte artaco Dagonilaren 31ean,
erria prancesen mempean cegoan. Inguelesac eta portuguesac alcartuta, aurrean
ceucaten errian sartu nairic. cembait egunean eguinaalean arituta, azquenean,
Urumea-ibaiac ur estua cecarrela, aldez beste eguin eta, Brecha icena jarritaco
toquitic, errian sartu ciran soldaru amorratuac. Nai aina gaiztaqueri ta
liçunqueri eguin eta arrats artan bertan su eman cioten erri gacho areri.
Seireun etche cituala ogueitamasei bacarric guelditu citzaizquion çutic. Ta
urrengo urtean, 1814garrenean, inauteri jatorrac eguin omen cituzten,
alajainetan! çarraren gainean erri berria aguidanean.
Lengo eguneco garai berean atera çan çampançart-arratseco jarraigoa.
Lasala-emparançatic atera, Açacaleçarratic sartu ta Esnategui ta inigo-n
barrena, beatziac doi-doi, çorioneco Plaça Berrian sartu çan orain ere.
Bosteun mamu maindire tchuritan bilduac. Bacoitza candel bana bi cerrenda
luceetan. Noizpeinca tarteco bat açalcen çan argui polit bat escuan.
Bigarrenez, Caçadores de guerolstein, bacoitza colore politazco argui
banaquin.
Gran banda de tambores, eun cantari atzetic eta tchinatar musicariac.
Nasteca, Il Trovatore-co miserere jo, Andre Marica trompeta jo ta nai becelaco
cantac jotzen cituzten.
Beste eun baino gueiagoco tchurizco-taldea.
Soldaru-mordo bat, apain-jancian, izquilu ederraquin.
ileta-gurdi aundia, lau çaldizcoa. çaldiec belcezcoa çuten bizcar-gainetic
eta galdur çuriac. Erdian, gorputz cegoan dios Momo luce-luce, itchuraz.
Tchurizco-pila batec çaitzen çuan.
Azquenez, il-aztiac edo esandaco nigromantes diralacoac. curcurchoac buru-
gainean, ceruan iracurcen çuten guiçadiaren etorquiçuna.
Argui gorrizco çucien arguitan icaragarrizco icustea eguiten çuan aren
jende aundiac. Plaça Berria, labe gorria.
Soldaruac eta il-aztiac erdico olaetan igota, içugarrizco dança ta icotica
politac eguin cituzten, tchurizcoac eta beste gaineraco lagun guztiac inguruan.
canta berarizcoarequin gogotic ari cirala, alaco batean ateratzen çaizquie
tcherren çarrac olaen azpitic eta, lengoac bidalduric, asten dituçu bere aldico
içugarrizco ots eta çarataquin dançan beste musica batequin eta Plaça Berrico
guztiac erotu ez ote ciran.
Musica bucatuta tcherrenac, cera atzetic cincilic, ola-barrenean sartu
ciran berriro ta berequin batean dios Momo ere ezcutatu çan, aiec eramanda.
Urrena, aidean igotzen diran globo borobil orietaco bat goraca asi çan, jendeac
tchalo beroac jo bitartean. Auche ceucan jarrita: Farrez dago ama chardina. Ta
Gariçuma asi bear çuala eracutsiz tchardin aundi bat ceraman cincilic ezcata
dizdiçariaquin.
Auchen çan, iracurlea, atzoco Donostia, jolasaraco Euscalerrian berdinic
ez çuan erria, euscal-baratzaco pimpilimpaucharic jostalariena ta politena. Ori,
Donostia maitea, Irutchulo biotzecoa.
Alatsu bucatu ciran urte artaco inauteriac. Jaiac, bai; baino arratsa, ez.
Jendea lotaraco etche-aldera cale-muturretan banatzen asi çala, Plaça Berria
usturic, jende mordo aundia guelditu çan inigo-calean çarata ta asarre bicia
cerabilquitela. Aien ojuac urrutitic ençuten ciran. Ba'daquiçu norçuc ciran,
iracurlea? Unión Artesana ta La Fraternal-ecoac. Esamesac besteric ez ciranac,
amor eman çuten, aunditu era berean gaizquitu ta orduanchen istilu gorria jarri
çuten.
Aiec ez çutela auec aina eguin, auec aiec aimbat eta obequi: besteac,
jaquin ba-çuten dios Momo lenago il bear-çuala. «—Baita çuec ere». Ta orduan,
amorraturic, alcarri elceco moduan jarri ciran. Esnea iraquiten guero ta gueiago
arrotzen dijoan era berean, ango iscambila ere goraca cijoan, alcarri tchistuca
asteco tanqueran. Ta orra uste gutchienarequin, asmo onez esandaco itzac nola
sortu çuten ecaitz belça.
Gogorregui ari cirala, paquetzearren, bateri alcartasuna escatzea otu
citzaion eta,
—Viva la unión! —oju eguin çuan.
Ai, ama!, esan ba-çuan esan çuan. «Viva la Unión Artesana» esan nai içan
çualacoan, beste ascoc, abo batez.
—Viva la Fraternal! —berealacoan erançun cioten.
Ta baita besteac ere:
—Viva la Unión Artesana!
—Viva la Fraternal!
—Viva la Unión Artesana!!
—Viva la Fraternal!!
Bi guiçon çartacoca asi ciran.
Urrutitic icaragarrizco ojua eguinaz,
—Viva Ingalatierra!
Anton çurrut çan edatea edanda.
Lengoac çartacoca ta beste batec «—Muera la Fraternal» oju eguin çuala,
ura çan borroca bicaina ta jatorra. Erriçai bat aidean bota çuten. Mozcorrac
nagusi. Sagardotegui bateco escaileran beera guiçon bat erori çan çancoac
buruaren aldetic. Lembici batec eta guero bestec, iguesari eman cioten
Esnategui-calearen barrena etsaiac atzetic cerraiquietela. Maquila batequin
cascoan jo ta puscac caleco arguia itzali çuan. Sagardoteguico andrea atea
itchitzera igo çan oquerreco jende gueiago sartu ez ceçaion. Min artuta bat
baino gueiago asi ciran aiosca. Mozcor batec besotic cosc eguinda ez cion nai
utzi besteari. Tchinelac asi ciran açalcen batetic eta bestetic. Asto-caleco
«bomberua», tchardina urdailean aspaldian oeratu çana ere, deitu çuten.
Noizbait, bai çutic ceuden asco erori ta ez alcha, bai besteac iguesari
eman ciotelaco, bai urrenac tchinelac icusi ta alde-eguin çutelaco,
sagardoteguian buruz beera erori çana aipatu gabe; noizbait borrocalariac
gutchitu ta erriçaiac gueitu ciran. Batzuc guilçapera eraman, besteac
eriteguira, orduanche ichildu ta ustu çan inigo-calea, baldin norbait,
amildeguiaren ercean becela, ate-tchocoren batean lo guelditu ez ba-çan.
Anton çurrut-ec ala cion.
—Escua sartu didate aboan. Jjj...! cer nazca! Au oilasco-cutsua!

__________

chi
Gari-pilaco tchoria

«La Fraternal»-eco balcoi ta tchimenetaco arte artan, lagun pila ura


alchatzeco asi çan inauterien buruz ordubete ta gueiago izquetan eguinda guero;
oso naigabetua cebilen «La Fraternal»-eco jendea egunac joanagatic.
Joan bear çutenac alchata bi bacarric guelditu ciran echerita, orduraino
alcarri itzic eguin ez ciotenac: chanti ta currutaco. Eguia esan, ez-ustean
arquitu ciran alcarren aurrean. Orain biec aldeguingo çuten bata besteagandic;
baino ecin ba' artaraino suertatu ciranez gueroz. chanti-ri, bere burua tanquera
artan icusita, gogoeta au etorri citzaion: baldin aguerbide esque asten ba-
citzaion, bi çartaco eman eta quito.
currutaco-ri, ordea, conchechi-ta bien arteco berri jaquiteco naia etorri
citzaion eta bere buruari adisquidetsu aritzea abindu cion. Tchimenetaren
gainean martin-arrançale deritzaion tchoria cegoan biciric gabea, beti alde
batera beguira, currutaco-ren begui arrotza becela.
Orduan currutaco-ri otu citzaion:
—Abian al cera?
—Ez, egonean.
—Ez daquit bai ote daquiçun emengo gueienac batzarra escatu dutela,
inauterien cerbaiten tcharqui arquitua gure buru diraneri arpeguira botatzeco
asmotan.
—Eguia esan, ez nequian —erançun cion chanti-c—; naiago nuque oquer
banengo, baino ortatic gauça onic ateraco degunic ez det uste; oso itchura
tcharra ematen diot «La Fraternal»-eri batez ere egun artaco iscambila gogorra
icusita.
Oartu bear degun gauça biac erderaz ari cirala. currutaco oso erderaçale
purrucatua çan, eusqueraz ederqui cequialaric. Eusquera baserritar izquera
ceritzan, naiz sasoi artan Donostia-n onchoenac ere eusqueraz eguin. Erdera,
nombait, apain janciarequin egoquiagoa çuan. Ta joera ori çualaco, ta parragarri
ibilcen çalaco ta tchatchua çalaco, ascoc nazca ceucaquioten.
Eusqueraz erderaz baino obeto cequian. Ascotan gain-gaineco gaucetan
aritzeagatic, içugarrizco ucalondo-sarceac eguiten cituan. Bein los raios
«echtra» violetas esango ciçun. Beste batean: Newton, el que inventó el asunto
ese de la gravedad. Prancesez puchca ere ba'cequiala adierazteagatic mile huit
cent quatre-vingt «dich» seice esango çuan. Urrena botaco çuan quieres que te
echplique el significado de la «sílaba» pemeable? Ta aparitan ari çaneco egun
batean, prances-porruari tiratzen ciola, onelaco gogai burutsua içan çuan: Todo
lo que cría la naturaleça es del hombre. Ondo berea çuan, beraz, prances-porrua.
chanti cerbaitcho arritu citzaion currutaco-ri, ain maitequi cetorquionez
gueroz; ez uste orren adisquide arquituco çuanic.
—Aguian uste içan deçu çuc, ari au utzita, —equin cion currutaco-c— asarre
naucaquiçula lengoan conchechi çala ta gu bioquin guertatutacoaz.
chanti-ri bat-batean parra eguiteco gogoa etorri citzaion; baino baita
arritu currutaco ain ausar icusita.
—Araço ura egun artan bertan bucatu çan neretzat —jarraitu çuan—. Nic
aitortu bear diçut garbi quendu cenidala; edo ura buru-arina dalaco, ala çu
iaioagoa ceralaco, ala bat eta beste. Nic, nere buruari gueiegui opatu gabe,
esan neçaiçuquet —bene-bene cion— nescac «onla» (beatz-muturrac elcarturic) içan
neçazquiqueala, janci ederrac nescac liluratzen bai-ditu, ta nic neronec içan
deten aciera ona urrutitic igarcen. (chanti larri cegoan parrari eutsi ecinaz).
Ta orretchec mindu ninduan, nesca batec ecetsi içan içatea, ni bestela oituta
nagoana. Ta orretchec goratzen çaitu çu, ni becelacoari nesca quendu içatea.
Aspaldian icusten cindutan cembait nesca onchoenaquin eta menderatzaletzat
cinduzcatela, orain arte ez nion ancic eman norainocoa cinan. Ez daucaquiçut,
bada, inongo asarreric.
Ez daquigu bildurrac ala ausardiac guisa artan itzeguinerazten ote cion.
Jaquin-naiac, beinçat, galdeeraci cion emequi:
—Eta gueroztic cer eguin cenuan arequin?
—Araço ura çuretzat orduan bucatu ba-çan, neretzat orobat. Ni ecin niteque
nesca berarequin luçaroan ibili; aspertu eguiten naiz. Ez nau barrenac aguincen.
Egun artacoa, beinçat, aguro utzi nuan, naiz nesca ederra içan. (currutaco-c
baietz buruarequin). Aguian nere eguitecoa tcharragoa irudituco çaiçu, nesca
quendu ta laga; aleguia ortaraco ez niola inori quendu bearric; çuretzat calte
ta neretzat mecederic ez. Baino eguia esan, ongui pensatuta, nere barrua
miatuta, an ez nuala nic ecer eguiteric icusi nuan; artean çu cerorequin norc
jaquin noraino iritchi cindezquetean. (currutaco pocez). Bai, ni, lortu
bitartean, oso çaletuta ibilcen noçu; baino bein atchituta guero, bereala
aspertu. Ez nuan uste çuc dioçun becelaco eracar-indarra ote cenuanic
nescaequin; baino eguia esan (gueçurra), orduan icusitacoarequin ez naiz ecercho
arritzen, lana eguin bear içan nuan gogotic.
«Nesca polita deçu oso, ta nerequico berriro asi bear cenuque. Nic,
beinçat, ez diçut calteric eguingo».
chanti-ri currutaco tchaldana ta parragarria citzaion. Parrez lertuco çan,
baino ez nai min gueiago ematea. currutaco-ri, berriz, barrena alaitzen asi
citzaion; chanti adisquidea içateac asco poztutzen çuan; chanti iaioa çan
nescaequin, aren bearra içan ceçaquean, ta uralaco mutil sendoa etsaia baino,
adisquide obe.
—chanti «adisquidea» —asi çan currutaco— ez çaitez ecercho ere larritu
conchechi-requin guertatutacoaz. çuc ura neri eguin içatea ez deritzat gaizqui,
çu gaztea cera «ere» ta nesca ez çan nerea. Eguia dioçut (gueçurra) bera beguira
ta beguira nereganaco beguitarte ona aspaldian açalcen asi ez ba-citzaidan, nic
ez nion jaramonic eguingo. Bera asi, nesca ascoc nai lutequena ain erraz
bereganatu ta beste bat, çu, tartetu cinalaco, baztertuco al ninduan ba'!
(chanti-c ecetz buruarequin). Neri ajola gutchi. Ni, çu becelaco «suertoso»-a
(ala esan cion) ez içanarren, ez al derizquioçu conchechi Araneder baino
ederragoa noiz nai topatu neçaqueala? Aguian, ceorrec igarrico dioçu, ostera
asico çait nere aldeco; baino don Amalio-quin (berac esan) ez du ecercho
eguiteric. Ta ez al deçute gueroztic itzeguin?
—Itzic ere. inauteritan icusi nuan azquenecoz ta ezta agur eguiteric ere.
Ta ascotan ala guerta oi da, cembat eta destaina gueiago eguin, orduan eta
çaletasun amorratuago arcen diçute nescac. çuc —lenago ere esan diçut— berriro
asi bear cenuque nesca orrequin. Ez liçaiçuque nequezco lana içango. Nesca
ederra, egoquia ta ederqui jancia: oriec guztiec bat jarcen dute. çuc, cerana
cerala, baldin nescac barrengo mamitic eçagutuco ba-cenitu, errech baino
errechago içango liçaiçuque.
—Nosqui, çu ortan ni baino jaquinagoa cera —currutaco-c barrengo poçari
ecin eutsiric. Ordurainoco ezcutuac icasico al cituan ba'? contu asco jaquitecoa
cegoan currutaco.
—guiçona emacumeagana becela, emacumea guiçonaren aldera —ta berac uste ez
çuala ere, bene-bene ari çan chanti—. Itchuraren contra sapua saltalari.
Emacumeac ecin bestez eracusten du bere naia; baino ancic eta cutsuric eracutsi
nai ez ba-liçuque ere, oargarria çaio, arreta eguiten ba-dioçu. cembat eta
bildur gutchiago, lotsa gutchiago içaten dute nescac. Ara, abiatu bear duan
çalgurdico nescac, nolanai eguingo diçu agur edo irri baldin çuc ere arpegui
gochoa jarcen ba-daquiçun. Orra barrena aguiri. Orra ba' maitasun-bidean asi-
asteco era polita. Orobat gurasoaquin dagoan nesca ausartuago içaten da
beguiratzen bacarric dagoanean baino. Gurasoequin ez besteric ateratzen ez diran
nescac içugarriac içaten dituçu. Mutilacanaco gogoa nescac? Oriche bai.»
Orduanche sociedadeco çaia alderatu citzaien bi guiçoneri ta pochpolo
batequin arguia piztuaz, tchimeneta-gaineco martin-arrançalearen errainua ormari
eranci citzaion, oso mocoa luçatuta. currutaco-ren sudurra ere çorroztu eguin
çala esan citequean eta chanti-ren copeta çabaldu.
Atseden pichca bat artu ondoren jarraitu çuan chanti-c:
—Baino maitasun-araçoetan irabaz-bidean ibilcea nai ba-cenuque, batez ere,
auche gogoan artu bear cenuque beti, guertaldia non eta noiz içan litequen, edo-
ta, nongo ta noizco ta nolaco chede oriec lagundu eguin bear digutela. Eguite
berbera alderacoa edo calteracoa içan ditequela non eta noiz eguiten dan, esate
batera. guertaldiac berac dacarrela alderacotasuna, aleguia.»
«çu ibili cindezque nesca bateri beguira jo ta tira. Berac ere beguitarte
ona eguin liçaiçuque. Baino luçaroan icusi-micusi çabilçatela, aspertu
cindezquete bioc-ala-bioc. Artean, nombait ondoan guertatu-bearrac bereala
alcartu cinduzquetean. chedea bear dala bata-bestetu eguingo ba-cerate. Beraz,
chedea legoquen guertaldia bilatu. Eta chederic ez balitz, çuc cerorrec sortu,
din bacina. Ara, gogoratzen al cera tchotchonguiloac icusten egon guinaneco
artan? Nic ba'nequian lagunaren bila cebilela conchechi; baino sila-bila ote
cebilenen itchura eguin nion. (currutaco-ri beguiac çabaldu citzaizquion
icasiaren pocez). Baino ori egoteco çailena deçu; naicotu cindezquean
guertaldiari garaiz eta bear dan eran escua emanaz. Ta aipatutaco auqueraric ez
içatecotan, lan gogorchoa içan oi da atariric atarira nescaren aurrera açalcea.
çurequin egoteco pocic legoquenac, gaizqui ar leçaque çure ausardia gutchiesten
deçulacoan. Beguirapena içatea asco atseguin dute emacumeec. Ni neroni
beguirapenez aritzen naiz; baino beguirapen-itchuran, ausarqui. Ausartua, bai,
trenean joan guinaneco artan becela. Orduanchen eguin cenuan eguitecoric
aundiena: baino ni ausartuago. Ta lendic çu baino arituago. Erriaren egunean
atabalen atzetic guinjoacenean cergatic ez cinçaion nescari alderatu ta neri
lecuric utzi ez?»
currutaco pocic cegoan ençuten bere-bereco tentelqueriac arrigarrizco
gauçac icasten ari çalacoan. Tarteca çaiaren joan-etorrien oin-jotzea nabaritzen
çan. Bestetan, sila mai-gainean jarri ta çapi batequin cirt-çart ari çan. A cer
eguitecoac eguin bear cituan currutaco-c! çuriqueriac esaten cizquion chanti-ri.
Ta biac bacar-bacarric ceudela, oraindic ere jarraitu çuan chanti-c «La
Fraternal»-eco guela nagusian:
—Nic içugarriac eguin içan ditut. Amasei-amaçazpibat urteco nescac oso
samurrac içaten dituçu. Legunqueriac esan eta bete-beteco maitasuna arcen
diçute. Ni bein batequin onela ari ninçaion: «çu nesca polita cera, nesca ona,
oso bioztia, çure biotza cimurric gabea. Beguiroçu oquerreco senargaia arcea,
biotz-min bicia letorquiçuque.» Ta oquerreco aldera jo çuan nescac. Ain ongui
eçagutu nuana, ni oneri maitecatu citzaidan. Ta biotz-nesca içan çuan
guiçajoac.»
«Atseguin çatarra da, baino bai atseguina ascoen cutuna içatea. Bai al
daquiçu çuc maitecatzen diran nescac cein gocho ta chamurrac içaten diran? Baino
maite-lan auec oso arrisco aundicoac içaten dira. Ascotan naicoa içaten da çu
nesca baten maite içatea, ta arec diçun maitasunarengatic, çuc ez uste ala nai-
eçagatic, çu cerori ere aren maitale biurceco. cer aundia dauca nescaeri ondo
itzeguiten jaquiteac. Baldin nesca bateri çu mutil ona cerala ta buru arguicoa
tchinisteraci ba-dioçu, aguro çureganatuco deçu aren biotza. Nescac ez dute
içaten nai ez adimen camotzeco mutilic ez-eta coldarric.»
Ta irri-ancean ari citzaion:
—Baino batez ere ni asco jostatzen naiz nic «bi paretaco» jocoa
derizquiotenarequin: bi nescaeri batean aritzea. Ori lan çail chamarra deçu.
(«Ez, ez» —cion currutaco-c). Biac icusi bear dituçu. Batec beguiratzen diçunean
areri beguitarte gochoa jarri; besteac beguiratzen duanean, berriz, aren
tchanda. Ta biac batera beguiratzen ba-diçute, inori ez. La cuestión está... —
cion— biac alcarren berri ez jaquitea ta bacoitzac bereganaco uste bacarra
içatea. A cembat larrialdi içaten diran eta cer par eguiteco gogoa ere!»
«Baino bein —arritu-itchura eguin çuan— «trinquetea» içan nuan,
«trinquetea». («Demontre»-currutaco-c). Bein nesca batequin echerita nengoala,
aurreco beste bat beguiraca cegoquidan eta irria ezpainetan ceucan nic
aldamenecoarequin nere iruteguia ain ongui nebilquialaco bereari ari ninçaion
bitartean. Ta guiçajoac ez ceucan onciaquin etorcen çan nescameari, prancesez
itzeguiteco aitzaquiarequin, cein gauçac esan eta nereganatuta nola neucan!
guero ere esan cidan Bidarte-co nesca arec cein min aundia ematen cion ni nerea
çalaco nesca aren ondoan egoteac!»
currutaco-c eguiten cizquion arritu-itchurac! Qué bárbaro! Baino bai pocic
atsalde artan chanti-requin batean. Gauça asco icasi cituan berequico. Nescac
«onla» içango cituan. Aietchec ciran oloac jarcen ari citzaizcanac buruan!
currutaco-c norbaiten ustea ba'ceucan eta, beartuta ere, chanti-ren lagunça
içango çuan. Oraingoz ez cion ecercho esango; baino garaiz alderatu ta biac
alcarrequin ibili citezquean corapiloac ascatzeco. Ura bai pocic!
Ez, ordea, chanti. gueiegui itzeguinac nazcatu çuan. Tchanchetan asi ta
inorainocoac esan cizquion guero! Amorruarequin jo ta botaco çuan martin-
arrançalea, tchoria ta errainua sendo elcarceco moduan. Alcha çan, bion çorra
currutaco-ri utzi cion berdincea ta, agur esanda, atzera beguiratu gabe,
caleratu çan gari-pilaco tchoria.

__________

chi
Sasian çarata

Tchomin-ec itzaldia iracurri çuaneco toqui berberan, «La Fraternal»-eco


toquiric ederrenean —ez ain joritua— socio guztien bilera çala, orduanche doi-
doi eman cion iracurraldia lendacariac socio ascoen icenean eguindaco paperari.
Len aipatu degunez, oso asarretuta ceuden sociedade onetaco socio asco
«Unión Artesana»-quin batean eguindaco inauterietan, onec «La Fraternal»-ec
baino bere eguimbearra ascoz obeto bete çualaco. An icusi bear arpegui copet-
ilunac!
Lendacariac iracurri bitartean ichil-ichilic cegoan guiça-taldea. Arec
ematen cigun bildurra! Oraingo ichiltasuna gueroco iscambila bai-çan. Gurequico,
lendacaria pocic arituco çan iracurri t'iracurri arratseco amabiac arte, naiz
pitcharra-bete ura ustu, baldin asper-asper eguinda jendea loac artuco ba-çuan.
Larumbat-arratsaldeco sei t'erdiac ciran. Onetan, çuri-çuri eguinda, gazte
bat alcha çan. Eztarrico tchistuari atzera bulçatuta asi çan noizbait:
—Beste inorc asi nai ezpalu... ta... ia que... neronec «firmatu» deten...
aurreneco... paper ori... asico naiz ba'. (Ta bat-batean asarretuta).
Lotsagarriiagoric ezta guertatu «La Fraternal»-en aspaldico urtietan!...
Lendacariac alchata tchilinari eraguinaz:
—Eztiiot inori consentituco builaca aritzia. Libertá pa'hablar, sí;
pa'gritar, no.
Orduan bai «gritar» ençun bear içan çuala! Bat-batean socio-pilaric
aundiena uluca asi citzaion lendacariari. Beste batzuec «icho!, icho!». Len
bulevaristas ta antibulevaristas içandacoaz gueroztic ez çan batzarric orren
itchura tcharrecoa asi. Ala ere, baretu ciran. Baztar batean bi lagun ceuden
izca. currutaco, ate-ondoan. Lendacaria ere çuri-çuri.
Batec:
—Que deja hablar.
—ia ha dicho antes tamién que libertá pa' hablar, sí; pa' gritar, no —
lendacariac.
—Icho, icho!
Izlariac:
—cer gritar arraio!
—Orden, orden!
—cer or-den ta emen den!
—Que se cailen!
Lendacariac çutituta:
—Izlariiac itzeguin beça ta beude ichilic bestiac.
Ichilunea içan çan eta orduan izlari moco-meac:
—Jaunac, odol tcharra jarceco ba'da pensatu utsaquin. ceinec esan, dembora
bateco «La Fraternal»... «La Fraternal» famatubac orren bera etorri biar çunic!
Beti-beti «La Fraternal» gorengo toquiian egon içan da Donostiian, «Unión
Artesana»-ric içan ez-içan. inauteriiac biar becela moldatzeco eztu inoten
biarric içan. Ta aurten guertatutacuaquin ez al det lotsagarriia içan dala
esango? (Surrumurrua jendearen artean). Lotsagarriia ecic nascagarriia!
(Lendacariac ichilerazten du jendea). Dios Momo-c iia tira-bira eguin çun eta
orduan docena pare bat cristau ito ba-çan ceinen culpa içango çan? (Tchalo
ugariac jo cizquioten izlariari). Gure carroçac danetan itchusiienac eta «Unión
Artesana»-c baino bi gutchiio. Gu emen an baino ascoz sosiio gueio cer eguiten
da gure diruaquin?
«Ori, ori!», naiz abots ederrez esan, doi-doi nabaritu çan an sortu çan
çalaparta ta iscambilaquin. Beren echeritoquitic alchata nasteca asi ciran
izqueta bician. Lendacariac ecin ichileraci jendea. Ba'cirudian ez çutela
aspertu bear. Jo ta jo lendacaria, batzuc «icho»-ca, besteac carrachica, ate-
ondoan ez çan currutaco-ren arrastoric.
Ordua aurrera, lendacaria gogotic saiatzen çan ichildu citecen.
gueienchoac baretu ciran. Lendacariac itzeguin nai ta batzun-batzuc uzten ez.
Noizbait ala esan çuan:
—Gure carroçac etziran «Unión Artesana»-coac baino bi gutchiio, baicic bat
gutchiio; orren truque Dios Momo-c edoceinec alaco bi baliio citun ta
orretchengatic biartu guinan bat gutchiio eguitera. Oraindic eztu inorc aitatu
emen arren edertasuna. Ta tira-bira eguiteco arriscoric etzan içan...
—Bai, jauna —ascoc.
—Ezta ere, eztu inorc aitatu Mirador de los nigrománticos...
—Bai, ta ola autsi ta chanti çalacain buruzpera erori. catelejuaquin baino
ascoz obeto icusi emen citun içarrac, alajaina —izlari moco-lucheac.
—Guc eztegu ez lotsagarriric ez nascagarriric eguiten. Diruaquin cer
eguiten degun? Biar becela gastatu, naiz biar guenduquen guztiia ez içan...
Batec:
—Malo, lau lagun t'iru talo.
Orduan diruçaiac asarreturic:

—Gure maia ondradu


ez falta t'ez sobratu.
Esta sosiedá se paga al contao las fauturas i cuentas. Si era la invidia
tina, cuántos tinosos habría.
Izlariac:
—Aiçu, Ama Birjina Erremediotacua ba'l daquiçu nun don? Tolosa-tic
berachio ta Irura-tic gorachio. Erderaz icasteco Pasaia-n gau bat pasatzia asco
deçu.
—No metes custiones ensima una otro!
—Fueraaa!!
—Viva la «Unión Artesana»!
—Abajo «La Fraternal»!
Orduanche çarata gorria. Tchistuca ere asi ciran. Lendacariac ichilceco ta
inorc ichildu nai ez. Tchilina autsi citzaion. çutic jarrita, bi besoac
çabalduric, pichca bat baretzeco arrenca escatzen cien. calean cijoacenac arritu
eguiten ciran «La Fraternal»-eco goian cer ote cebilçan.
Ta çarata aren erdian batec atera çuan burua beste guztien artean, bulçaca
ba-çan, ojuca ba-çan; ta lendacariac berac eguin-aal ez çuana, arec eguin
çuan...
Anton çurrut-ec bere tchamar belçaquin deadarca jarrita beregana biurtu
cituan buru guztiac. Ala ari çan:
—-Esan besaigute nai ba-dute arquitetoric onenac eguin situstela «gure»
carrosac, beste inorc baino diru gueio gastatu «guendubela»; oiec gustiiac
eguitzat emanda e' («gueçurra!» —batec) erriiari atseguina eman biar çaio ta
erriiac estu atseguinic içan «La Fraternal»-en lanaquin.
Orduan jo cizquioten lembicico tchaloac Antton-i. (Diruçaia guiçon
mochtaca bat çan eta beguiratu çorrotzaz beguira cegoquion Antton-i eten gabe.
Diruçaiac ba'cequian cergatic eta baita Antton-ec ere).
—Erriia beste juesic esto ausi ontan eta erriiac nola artu dun ederqui
daquigu emen gauden denac. Oraindainoco gustiian «La Fraternal» isan da
Donostiian sosiedadic bicainena jaiac antolatzen eta soriioneco junta au asi çan
esqueostic esta gausa susenic etche ontan. (Berriz ere tchaloac. Diruçaiaren
arpegui citala!) Baino emagun noisbait gausac susenduta erriia aguro astuco
litzaquela, baino ori es da oquerrena! Gu emen gaude, inigo-calian Sampansart-
arratsian ederqui «sampatu» guinusenac, —çurrut-ec beinçat ala cion— gueren
buruac naico larri icusi guenitunac eta guri «satisfasiioric» eman es? (Diruçaia
guero ta gueiago beguira. Antton-ec ez-icusia eguiten cion). Arritzecua al da
emengo sosiio gueienac etche au usteco asmotan egotia?
—Bien, Antton —ta escu-çarta beroa jo cioten guztion artean.
—«Gure» sosiedade ontan icusten diran gausac... Alchatzen da diruçaia
suminduta ta carrachica esaten dio:
—El que no son sosios, fuera!
—Saber no se quita nada, hombre.
—Fuera!!
Anchen sortu çan istilua! Lendacariaren aguinduz etche-çaia asi citzaion
bulçaca Anton çurrut-eri. Socio batzuc ere bai. Besteac, ordea, tira
tchamarretic, ez joatearren. Batera ta bestera an cebilen Antton guiçajoa naico
bulçaca artuz.
chanti-c ala dio:
—Toqui onian jarri aiz fandangua jotzen.
Aiec ojuac! Nolabait ateeratu çuten eta orra astoric onena cinçarri gabe
utzi.
guiçajoa escaileran beera asi çala ala cion janciari beguiratuta: «No es
cosa más rabia lo que me da, una ropa limpiao i planchao i roto... Todos los
pamparrones así se pasa. Cuántos hablan el que no tienen que hablar!»
Ordea, escaratz-ateetera iritchita çancoa alchatuz:

«Eun d'eun, berreun


Biba Astigarraga!»

Ta an joan çan.
Goico bicitzan ecaitz içugarria cebilen. Silari adarra quendu ta aidean
bota çuten. Esquerrac, motza içanarren, diruçaiac burua macurtu çuala; bestela
garbituco çuten. Ta burua macurtuz batean caleracoa artu çuan arec ere. Maquila
gueiago quencen asi ciran ta alaco batean plast! Manterola-ren irudiari copetan
jo cioten çartacoa ta, cristala çartatuta, eguzqui-ança artu çuan copetac izpi
ta guzti. Bide batez Iparraguirre-ren irudiaren erça jo çuan maquila berberac
eta au berriz dinguilica asi çan guitarra magalean. Pi i Margail aurrecoz atzera
jo ta goitic beera erori çan. Argui-onci bacarra ere ez çan osoric guelditu.

çoçoa çan, birigarroa çan,


sasian çarata çan.

Beste batzuec naiago çuten cembait gauça osoric... artu alde eguiteracoan.
Alache ezcutatu ciran libururic ederrenac. gueroztic ez çan martin-arrançalearen
arrastoric icusi.
Ormac ecic çutic ceuden gauça guztiac lurra jo çuten, ta ormac jo ez
çutenean! Ildeguia cirudian. Adarrac beso-eçurrac ematen çuten.
Onela ustu çan jendez etche ura ez gueiago inor etorceco. Ta «La
Fraternal» çarraco socioac «Unión Artesana»-ra joan ciran, çampançart-arratsean
ucabilca ta maquilaca ibili ciran besoac alcarrequin maitequi laztancera...

__________

chIV
Santo Domingo-iturrian

Orduan Irutchulo-n bi iturri ciran, erricoac, San Telmo-calean: bat Santo


Domingo-emparançan, bestea San Bicente-eliçaco «cochquetan».
Bi iturri orietara bestelaco jendea etorri oi çan. Emparançaco iturrira,
batez ere, aldameneco soldaru çarrac; oguia egosteco labea anchen ondoan
ceucaten.
Baita ere, iturri onetara, inguruco nescatchac etorcen ciran; tchanda
escatu, suilac lurrean jarri, bertan echeri ta ucalondotic ere itza ceriotela,
çai egoten ciran, izquetan goiac eta beac nastuz.
cochquetaco iturrira joaten ciranac, guztiac doi-doi erritarrac ciran:
Apalategui-eneco oquinac eta beroien idecoac, eta bertaco etcheguinçaetan
aritzen ciran pionçacoac.
Bai soldaruec eta bai erritarrac ura eramateco alaco barrica-cochcor
luceac içaten cituzten; barricac erdian çabalac ciran, lodiac. Mutur batean
echerita, bestea alchatzen citzaion barricari. Eta tanquera onetan jarrita
«Iriiarena»-edo tchistua jo ta beatzequin muturreco ola çabala jotzen çuten
orobat. Eta onelatsu egoten ciran çai.
Madalen emparançaco iturrico tarteco çan, Plaça Berritic bertago ceucanez
gueroz. Arratsalde artan soldaru ta nescatch tarteco naste artan suilaren
gainean echerita çai cegoan.
Anton çurrut eta Joche Ogui San Telmo-calearen barrena batetchoan etorriac
cirala, Madalen-en ondora joatea otu citzaien, destainaz artuco ba-cituan ere.
—Agur, Plasa Berrico erreguina —bota cion çurrut-ec Madalen-i.
Baino Antton-en agurra nolacoa içan çan jaquiteco, iracurleac beste
cerbaiten daquiana bear luque.
Donostia-n bost erreguin içan içan ciran sasoi berean: caieco erreguina,
Loiola-co erreguina, San Martin-go erreguina, Ategorrieta-co erreguina ta
Arrandeguico erreguina.
Batzuc beren edertasunaz jarcen cituzten erreguinçat; besteac errian gain-
gainecoac ciralaco. Norbere auçoan oso aipu aundicoac içaten ciran. Donostia-n
beti içan oi ciran nesca polit'ascoac. Aspaldico esaera çarra çan: «cein emacume
ederra, donostiarra dirudi».
Donostiar eder batzuc oso eçagunac içan ciran Donostia guztian eta
inolazco erderazco icenac jarcen cizquieten: la Dama Imperial, la Poila Real, la
Divina Pastora...
Orain iracurleac ba'daqui Anton çurrut-ec Madalen-i «Plaça Berrico
erreguina» esan cionean cer esan cion.
Bai Madalen-ec bere aldico eldu:
—Agur, «Pichepel»-eco currutaco (Anton «Pichepel»-en bici çan).
—Ni e'naun currutaco; ni naun çurrutaco.
Aitortu bear degun gauça auche da, Madalen-i Anton nazcagarria ba-citzaion
ere cer parreguin eman ciola «çurrutaco» arequin: «au astua —eguin cion— asto
guztic ez dira Igueldo-n».
—Aiçan, Tchomin eta or icusi dizquinagu... —cion Joche Ogui-c.
—Nun?
—...Bretcha-n barrena çaldiz cijoacela. Lenguan oso itzaldi polita eguin
emen cinan. çuen etchian pocic egongo cerate, nosqui. Ic daucan suertia! Berriz
ere nesca ederra egongo aiz; Barbara-eneco sardin-çar erriac janda baino obeto
bici aiz. Pocic al ago?, dança eçan ba'.
—Orra, quiloco oguiac artu aimbateco abuarequin esan —destainaz erançun
cion Madalen-ec.
Ta ichquineco aulquiguile prancesa ondotic cijoala, nescari beguira, ala
deitu cion çurrut-ec.
—Musiú, le gusta morena?
—Oh, bonita muquer para mi! —besteac.
Ta Madalen-ec cionez onec ere belarrieri cosc-eguin aimbateco aboa omen
ceucan. An joan çan «Fransuá» aulquiguilea.
Ta çurrut-ec «gaichtua sera, Madalen» esan ciolaco oni ere:
—çu ere ba'cinjuazque Miranda-ra, suilaquin ura eramaten ari diran
ezqueroz, abuan ura eraman deçaqueçula. (Ta tchanda cetorquiola iturri-ondoan
jarri çan).
—Ta iri abua tchiquiia daucanalaco ematen al diten suila?, eo tchoncatilac
nere ucabila ainacuac isan eta nai aina pichu gainian jarrita erorico es
aiselaco?
—Utsa litzaque suilaquin ibili-biarra noician bein mozcorraquin egotia
suertatuco ez ba-liçaiguque.
Ango suila-jendea pocic cegoan bateco ta besteco ciriequin, soldaru batec
edo bestec aieri parrez icusita irria ezpainetan ere. Ta urari arretaric ez eta
ango izquetara bai, ura gainezca asita ango ojuac! Suila buruan bat baino
gueiago ciran gueldituac icus-nai.
—Aiçan, Madalen, ez adi asarretu —asi çan Joche Ogui— orren sul-aundiia
cergatic ematen diten iri, calera gutchiiagotan ateratziatic? eta orrembeste ur
nola eraman deçaquen?
—Eta çuc aimbeste ogui nola jan deçaqueçu? Auche da legamiia!
—Esango dinat. Asten naun oguiia ta gazta jaten. Gazta bucatu baino len
oguiia aitzen ba-çait, beste ogui-pusca arcera biartuta egoten naun; urrena
gazta gutchitcho ta beste pusca jan-biarra etorcen çait, batez ere gazta
Idiaçabal-gua baldin ba-da. Ta gazta çarra dalaco ta Apalategui-eneco ogui
cochcor biguina dalaco, neurriiac eztizquinat beinere elcarcen eta bete-bete
eguin-arte e'naun guelditzen. Esquerrac Patchilardegui-eneco arduari!
—Mau, Joche Ogui —esanda, suila jarri çuan iturrian tchanda etorrita.
Ta Joche Ogui cantari asi çan. Ta çalaco canta artan frondas esan
bearrean, el aroma de las fondas ari çan inor conturatu gabe ta Madalen-ec atzea
ematen ciela. Urrena:
—E, Antton —lepaçamarrean jota— en la fonda buenas cordonises suelen
estar.
Suila beteta buru-gainean jarri ta abiatu çan Madalen. Joche Ogui-c
inolazco bide-uztea eguin cion itchuretan. Ta Madalen cerbait irri-eguina çala.
—Pocic al ago?, dança eçan ba' —berriz ere.
Etchera-bidean cijoala lagundu eguin cioten araco cale-muturreraino ibili
bitartean Joche ta Antton adarra jotzen ari citzaizquiola. Bein ezquer-escubi
jarrita erdian artu çutenean —"anima apartatuta", Atotcha-co astoa bi olo-
çamucaen erdian becela— utsagatic ez çuan suila aien buruetan ustu. Ta an
guelditu ciran biac, Madalen buru-gaineco tontorrarequin galbai çarraren çuloa
baino lasaiago San Telmo-calean barrena cijoala.
Onela agurtu çuten nesca sasoiezco ura:
Joche-c: —Ai Madalen, Madalen.
Antton-ec: —Madalenchua.
Joche-c: —Ire bila nebilen.
Antton-ec: —Eta ba'nua.
Ta joan ciran.
Madalen Plaça Berrico etchera irichtean, Anita-c edo catalin-ec cerbait
esango cioten orain ere. «Errotan beta ta bidean presa».

__________

chV
Biotz-nequea

Tchomin bacarric cegoan lan-guelan. Aita, atera-berria. Ta, edo escuari


atseden emateagatic ala cembait gogoetari buruan toqui uztearren, idazteco luma
utzi ta, ucalondoa mai-gainean, burua ezquerreco escuari eranci cion.
guelan, ichiltasuna. Etchecoac, ala ere, nabari ciran. cattalin,
etchecoandre-ordea, ta Madalen «tchoralda», arec esan oi çaona, ari ciran bien
arteco:
—Ez al den otzic colco çabal orrequin? Juiciiuan al ago?
—Ez det ecercho gueiago janci biarric. Loriia daucat soinecua, barrengua
ere loriia...
—Aaa! Lori-lori ua arta'? Oraindic amac esanac goatu biar çaizquin lau
bider. Eru ori, anchen ori, ez bestein ori!
—Ni e'naiz erua!
—Obe, obe cinçua içanda e'naico lana dago bicitzen. Ba'daquin ce'ordua
dan?
—Bai, eguingo det.
—Eguin eguin biar den; aitu utsaquin ez gaude ondo!
Baino Tchomin-ec euria arico balu baino arreta gueiagoric ez cion jarcen
aldameneco ecerchori ere: barrenen cerabilquian arec corapiloa. Aien izquetan-
ariac ez cion nasteric ecarcen, naiz-eta Madalen-ec larrutic atera etchea. Lanac
eguin arteco bare-aldia içan çuan; orain, ordea, barrengo cardaba aren
burrundarac quezca berritu ta goritu cion. Mutil guiçajoa, orrelacoric...! Ta
ilac ila aldean daucala, cembait ilabete atzeraco oroimenac aztertu ta
milizcatzen cituan bein eta berriro. Ecer ba-da ta biotza! Onci ori orrera
eçaçu, adisquidea.
Orain urrengoan Tchomin ondarrean içan çanean lengo tanqueran chomin icusi
çuan jarrita, bigarren aldiz. Ta Tchomin-ec candi ta ondarreco letrac elcarcen
cituan, naia arengana cijoaquiolaco, guero ta atseguinago bai-çuan. Bera balitz,
ez litzaque gaizqui, aleguia; eta bera ez içatecotan, nor içan citequean?
Ez da ecer gazte bat gueiago quezcatu leçaqueanic onelaco edo alaco
norbaiteri gogocoa çaiola esateac baino, nosqui, nor-nor dan esan gabe. Ta orrez
gainera Tchomin-ec candi-renganaco gogoa ceucan. Ondarreco icena berarençat
jarria çala ez çuan al-oteric bigarren tchanda onetan. Nescaren batena al çan?
Ez jaquin ba'; beste aldez ecetz esan citequean. Azqueneco aldian auche oartu
çuan: oin-atzac uretatic etorri uretara biurtu cirala, çana-çala tchalupa
batetic jetchi ta ostera sartu balitz becela. Ta oin-atzac tchiquiac cirala
mutilen batenac ote? Ta mutilena içatecotan cer eguitecoa ceucan berarequin?
Orretchengatic, quezcac aienatzearren, orain urrengoan içan çanean, chomin
cerizquionaren azpian, Nor aiz? jarri çuan berac. Ta eraguin ari çala, ain
garaiz ta berac tchaluparic icusi gabe nola içan citequean galdetzen cion bere
buruari. gueiago eraguin eta candi-ren itzaldia-aipatzea gogoratu citzaion.
Ongui iruditzen nombait, cion. Ta inoiz baino itzaldia bota içateac orduanche
poztu çuan.
çutitu çan. Paper batzuc alcartu, sombrerua janci ta çoaz, joan çan.
«Agur» esan cion Anita-ri alde-eguiteracoan.
Betico bidea artu çuan ondarreraco. Orain, udara çala-ta, beguien pozgarri
cegoan ondarra. Udarac «campotar» asco ecarri oi çuan Donostia-ra ta ondarreco
itsas-colco artan busti-aldiac maiz arcen cituzten, naiz guztiac igarilariac ez
içan. Donosti-ureta, diru-meta. Erdi-aldeco ondarra «cachetaz» josia cegoan eta
itsasbeera çala-ta, cachetac ur-ondoa eramanac ceuden errenca lucean.
Andic cijoan Tchomin cerbaiten egarri. Aurreragoco egunetan ere içan çan,
baino ez cion erançunic arquitu bere galderari. Oraingoan, batez ere, larri
cijoan. Bacarsu egon oi çan baztar artara abiatu çan, beti becela, Loretopia-co
baztar artara. cerbait icusi çuan. Norbait ibilitaco aztarnac beguitaratu
citzaizquion. Larritasuna biotzean bertaratu çanean auche iracurri çuan: I ez,
çu. Aztarnac ura-bitartecoac ciran eta ecereztu nairic ibili çan, çana-çala.
Orra ba' quezcac berritu. Mutila içatecotan «Nor aiz?» galderari «I ez,
çu» erançungo al cion? Ta nesca içatecotan tchalupan ibilico al çan ortaraco?
Nola edo ala, nescaren itchura obea ceucan. «I ez, çu» berriro iracurri çuan.
«çu» orrec ematen cizquion lanac. Nosqui, candi-ri ica ez citzaion arituco,
bururatu citzaion. Ta nesca içanda ere ez al citequean beste bat içan? Ez uste.
Eguia, nesca baldin balitz, ausartu chamarra çala inoren icenarequin orrela
ibilceco ta ez bein bacarric. Orrec ematen cion nequea candi içango ez çalacoan;
artean inauteri-co izquetaldian erreztasun-ança eman cion.
Tchomin-ec atzeraco bidea artu çuan. Gogoz galdetuco cion edoceineri artaz
cer cerizquion. Ez, baina, inori ajolic berac bacarric jaquitecoa çana ta,
galdetuta ere, inorc ez lioque argui berriric emango. Buruari ari ta ari
citzaiola, bi gauça auec artu cituan eguiazcotzat: letrac berari eguinac cirala
ta oin tchiqui aiec ez cirala mutilenac, «çu»-caco arec ongui-ongui adierazten
çuan becela. Nesca ori nor ote dan bego urrengoraco, cion; aleguia burua
gueiegui necatzeco bildurrez. Ta Judua-eneco ondoa gogoratuta, ura içango çan
azqueneco casqueta.
Orrela ari çala ia errian çan. Ta pichca bat guerocheago, Esnategui-
calearen barrena, Judua-eneco parean çan. candi-ren aztarnic ez: oartu-asmoac,
beraz, utzi eguin bear.
Judua icusi çuan eta orduan conturatu larumbata çala. Denda itchita ceucan
eta igandetan, berriz, idiqui eguiten çuan. Sudurrac arrano-mocoaren ança
ceucan; biçarra çuria, beguiac tchiquiac.
Juduac mora-anceco alaba belçarana ceucan, oso polita, ta mutila
berebicico biurria. Oso guiçon atseguina, itzeguin-çalea. Errico istorio-
mistorio guztiac ba'cequizquian. Ta norbaiten eguiteco tcharren bat aitatzen ba-
cioten, «vaia qué cristianos...!» (a cer cristauac...! ), esaten çuan.

Orduanche musu gorridun eguzquia, egun-arguia, itsasoan itotzen çan.


Orduanche Tchomin etche-aldeco bideari lotu citzaion. Gure gaztea, triste
Gaztelumendico ingurua artu çuan egurazteco, aguidanean bacarric ibilceagatic.
quezca ura ecin inola quendu. quezca batetic, toquia ta garaia bestetic, oso
biotz-necatua cijoan Tchomin... "Biiar eguna çabalduco du".
Eguzquia itsaspean sartu çanean, lertu balitz becela, azqueneco izpiac
ceru çabalean irratu cituan. Tchoriac inguelesen ilobietatic iguesca asi ciran.
Itsasoco ur çabalari, arrai-biciteguiari, gaua cetorquion. Orain une bateco
celai urdinari colore bicia oso aldatu. Bere oinen otsa nabari-nabari citzaiola,
Tchomin erri-aldetic açaldu çan. Emendic, mendi-ondoco erriaren oiu ta deiac
beeco calean becin argui ençuten ciran. Ta bidean beera cijoala, teilatuac
goraca. Poliqui-poliqui, San Bartolomé monja-etche aspaldicoa ta Adarra-mendia,
eguzqui-galdatan ceudela, itzalac arrapatzen cituan. Araco tchimini belz arec
guiçon bat echerita ematen çuan...
Ta errico caleetan barrena asi çan, ardoteguiz ta sagardoteguiz josita
ceuden caleetan barrena; arratseco ordu jaquinetan çaldiac bacarric ucuilura
joan eta guiçonac beren etcheetara joateco lagunça bear içaten duteneco caleetan
barrena.
caieco mutil biurriac poça ta algara gainezca cerabilzquiten: oinutsic,
çanco belçac aguiri, guiçon eta emacumeen artetic urduriqui corrica cebilçan.
Oguia, icatza ta cembait gauça batean salcen cituzten dendaetan, etchecoandreac
ate-ondoan echerita, lasai, besoac sabelaren gainean.
Tchardin-salçaleac bata bestearengandic aldenduaz biciro çabalcen ciran
erri guztian.
—Acul, aculaaa...!
—cembatian?
—Lau cuartuan.
—Jarrico naçu merquio.
—cembatian nai deçu ba'?
—Bostian bi.
—Bostian bi! Ostuta daucatela uste al deçu?
—cembat eguin du ba' arruac?
—Neri «de balde». Orrembeste berriqueta ez erosteco, caca jan biarco dute
çuen apupiluac. Acul, aculaaa...!
Ta carrachi bichi ura caleetan barrena sarcen çan, igues becela,
ichiltasunac ematen cion lecuarequin.
Onelacocheac ciran Jarana-co salçaleac. çoaz beste muturrera ta ara cer
ençungo deçun:
—Acula bici-biciiaaa...! Ai, au gauça!
—cembatian deçu?
—Bost cuartuan, etchecoandre.
—Ene ba', orrelaco arrai bastua ta preciio ori?
—Etchecoandre, ni ere alachen naiz, bastua, bainan orrengatic baliiua
ba'det.
—Emango al naçu bi cuartuan?
—Baino ce' carajo, beti asarretu biar al det? Binipin beorrec erositaco
arraiaquin ez degu gona ederric erosico. Azquen-azquena, iru cuarto.
—Ez, ez, urrengo batian içango da.
—E? çuaz «al c...» çure diruaquin, orrembeste berriquetac eguinazten. Ai,
au aculu ederra! Zéinec náidu?
Ta, len esan degunez, carrachiac caleetan barrena galdu ta urrena
alcarrequin topo eguiten çuten.
Garai triste artan guiroa aldatzen asi çan. Tchomin Plaça Berrira iritchi
çanean, lecu itchia ta oraindic aicea epela cegoan. Tchori bat, umeac atzetic,
cotchu baten urren cijoan arrapatu nairic. Arrapatu çuan...

__________

chVI
Patroia

celaian, aurrac, aurçaiac eta soldaruac ibilcen ciran. Tchistua, jo, ta


jendeac dançatu. Arratsean Plaça Berrira, arcupeetari birac eman eta etchera...
Ordea, udaran, Plaça çarreco Café del Comercio-n ere jende asco içaten
çan, arrotza. Boila, Campión eta Aiani dendetan erruz salcen cieten
campotarreri: euritacoac, escumaquilac, ureta-janciac, jostailuac, Baiona-co
galcerdiac, Baiona-co oinetacoac, Baiona-co cutchac eta baita ere Baiona-co
urdai-azpicoa.
Donostia-ri aspaldidanic datorquio arrotzen gogoa. Içan ere erria
tchucuna, itsas-bazterrean, ondarça ecin politagoa, erri-inguruac alaiac eta
donostiarrac berebicico abegui oneco jende jostaguina içan. Beraz, turismo
itzaric sortu ez ba-çan ere, araco gogoa ederqui çabaldu çan.
Ta eleac dira!, San Martin-ondoco cecen-Plaçan Lagartijo ta Frascuelo-c
cecenqueta icaragarriac eguiten cituzten. Teatro Principal-ean, berriz,
Compainía de çarçuela con la eminente tiple Dolores Franco de Salas, çuten.
Teatro circo-n ere cerbait ba'çan.
Urumea-ondoco çurriola-n jende apain-janciaren eguraztea içaten çan.
Igandero eguiten cituzten gau-suac, Gros-eneco ondarçan, çurriol oso
icusteco auqueran. Erritar batec escatu çuan linterna máguica-co icustaldiac
eguiteco musica bitartean. Ta gau-suen ondoren çurriola-n jotzen cituzten
fandango ta arin-arinac lotaraco ederqui galetuta uzten çuten jendea.
Urteco egunic ospatsuenac inauteriac eta Dagonilaren amabostgarrena içaten
ciran. Ta egun onetan, oi becelaco jai ederrac eguin cituzten urte artan.
Goicetic asi ciran itsasotic onciac etorcen. Santa Maria ta San Bicente-
eliçaetan meça nagusi joriac. Egun onetan mecetan echeritzeac bi cuarto balio
çuan, bestetan bacarra ematen ba-çuten ere.
Non-nai musica ta alaitasuna. cafe-etcheac, beteac. Jendea erruz caleetan.
Prances asco ciran etorriac cecenetara. Ta jan-edan "poliqui" eguin çutela,
ba'çan Donostia artanche çanco-jocoa ta jostatzeco gogoa.
Egunezco jaiac asperceco edo necatzeco naicoac ez ba-ciran, apal-ondoan
berritu eguiten citzaizquieten indar eta quemenac. Ta gogoac eman-ala dançatuta
guero, cecen-suzcoa açaldu çan çurriola-n tchimpartac cerizquiola.
cecen-suzcoa itchurazco cecena çan. Bi guiçonec eraman oi çuten
guerriraino sartuta ta lau ancaen itchura emanic. Aguidanean aspaldian idi ala
bei biciduna içaten çan, baino arrisco aundia ta, itchurazco cecen tchingarduna
ibilcen çuten. Ta tchingarduna ecic, bein edo bein dambada icaragarria bota bear
çuanean, barrengo bi lagunac alcarri estututa larri asco egoten ciran bizcar-
gaineco arec lertu bear çuanean.

«O, Donosti-co cecen-suzcoa,


içan çaitez çorionecoa!»

cecen-suzcoaren ondoren, berriz, Iriiarena jo ta arequin bucatu ciran egun


artaco jaiac.

Udara oraindic bucatu-gabea, donostiarrac asaldatuta ceuden asi ciran


esamesaequin. Ardoteguietan, sagardoteguietan, cale-buruetan, caietarrac eta
caletarrac, nonnai ta nornaic beste itz-gairic ez çuten. Ecerc ez ceçaquean
donostiarren donostiartasuna gueiago tchospertu, aboz-abo erri guztian
cerabilquiten gudu arec baino. Eta nondic etorri nor-nor baino gueiagoco ura eta
Orio-tic! Bai, iracurlea, treineru-estropada ta aupaca.
cembait egunez aurretic asiac ciran Orio-n donostiarrac aipatzen
estropadari buruz ez daquigu cer-nongo aquiaculuequin. Ta donostiarrac gora ta
donostiarrac beera, larrutu eguin cituzten easotarrac. Baten-batec «an ere amac
semeac eguiten dituzte» esan çualaco, ia jan çuten.
Ordea, ango gaizqui-esanac donostiarreri belarriratu citzaizquien eta,
esan degunez, auec ere orainche bero-bero asi ciran. Emendic araco ere ordain
ederrac bidalcen cituzten. Egun aietan ez çan arranz-onciric Donostia-tic Orio-
ra joaten. Ez-eta Orio-tic Donostia-ra. Jaincoac guarda!
Orio-n, oriotarrac ciran donostiarrac baino gueiago. Donostia-n
donostiarrac arraunlari obeac. Baino noizbait leia arec autsi bear ta autsi çan.
Alache bucatu oi dira nor-nor baino gueiagoco leiac: atzenean aupa-eguin eta
biac erdira. Ta Orio-tic aupa-eguin çuten.
Ta sendo eguin ere. Oguei mila errial jarri cituzten notario baten
escupean, donostiarrec beste aimbeste jocatu nai ba-çuten. Oriotarren etcheac
aurretic leioac. Treineru-estropada! Donostia-n bertan! Udara artaco jaiac ez
ciran bucatu. Onen-onena ate-tchocoan guelditu citzaigun, udazquen-aurretchoan.
Oriotarrac eta donostiarrac ichildu ciran. Donostiarrec erançun bear. Ta
erançungo çuten. Ezta acatsic ere ez cioten jarrico oriotarren deiari. Alde
batecoac eta bestecoac irain gutchi. çacurrac eldu bear duanean çaunca urri.
Aritu bear duanac jaquin oi du cembat eguinal eguin bear dan irabazteco, galcen
ez ba-da. Arraunlariac berac baino, itz eta gar gueiago ibili oi du jocatu bear
ez duan jendeac. Ala ere oriotarren aupa arec une bateco paquea ecarri çuan.
Donostia-n ez bacarric erançun, aguro erançun nai içan çuten eta ba'noa
batean oguei mila errialac osatu cituzten, patroia ta arraunlariac norçuc içango
ciran ez ba-cequiten ere. Alperra errotaria!
Beraz, estropada bicaina icusi bear degu. Orio-n gai ceuden noiz nai
jocatzeco, baino Donostia-n doi-doi arraunlariac autu ba-cituzten. Ta
arraunlariena bat eta patroiarena bestea. Donostia-n ba'ciran estropadetan
aritutaco patroiac, bat baino gueiago. Baino oraingo onetan ecin ba' ain erraz
bat auqueratu. Edo ain apostu aundi ta ugariac eguin eta galceco bildurrac
atzeratzen cituan patroi içanac, ala norberac baino besteac obeto eguitea uste;
naiz-eta beste batec ospa irabaci, donostiarrac etorri citecela lembici beinçat.
Arraunlariac bai ta patroiric ez. Egunac joan, egonac etorri, lengo uts
artan ceuden donostiarrac. Lotsa tartetu citzaien. Berandu astetic caltea
letorquiequean. Tchomin-engana jo çuten; liburu onetan esan içan degu Tchomin-ec
patroitzaraco nolaco çaletasuna ceucan. çaletasuna ecic Tchomin oso patroi iaioa
çan. Baino ezta Tchomin-ec, ez çuan nai içan. «Noiz eçagutu deçute ogueitaçorci
urteco patroia treineru-estropadetan?», cion. Aleguia patroiac cembait urtez
goracoac bear dutela içan; urteec asco eracusten dutela ta une bateco irabaci-
galceac erreçago çoratzen duala gaztea çarra baino.
Istilu gorria cegoan ba' Donostia-n. Toqui guztietan beste araçoric ez çan
nabari. Tchomin-en ustea ceucaten eta uste ez çutena guertatu. Artean
arraunlariac gueldi.
cofradian batzar bat eguin çuten. Errico çarrenac an ciran, batez ere
arrançaleen artecoac; baita patroi-gai guztiac, Tchomin ez-ecic. Azqueneco
izquetac anchen bucatu bear çuten eta, nai-ta nai-ez, patroiac andic eta batzar
artan bertan atera bear çuan. Norberac naita ecin ba-çan, beartuco çuten
cerizquiotena.
Baino urache bai araço gaitza! inoiz orrelacoric ez çuten icusi. Bai
guiçon cetatsuac! «Bildurra» itza bota çuten norbait acuilutuco ote çuten. Ezta
tchintic ere. Ta edonor auqueratu ta urache bearceco ceudeneco artan, orra non
batec Poli oriotar patroiaren icena aipatu. Aretchec bai Tchomin acuilutu. Poli
içaqui candi-c Orio-n egonaldiac eguiten cituanean çaletu citzaion ogueitamalau
urteco gaztea. Ta orduraino Tchomin-ec jaquin ez beste aldeco patroia çala. Ta
bat-batean aitzaquia bururatu ta patroi açaldu çan: Poli gaztea çanez, beste
gaztea jarrico citzaion aurrez-aurre. Ta Tchomin eguin çuten patroi. Donostia-c,
beraz, treinerua osatu çuan estropadetaraco.
Erregue bateri semea jaiotzen çaionean becelaco alaitasunarequin, edo
alatsu, açaldu çan Tchomin donostiarren abotan. Donostiarrec ba'çuten beren
cutuna. Erriec noizpeinca bear içaten dituzte alaco cutunac, naiz-eta umeen
guisara usteric gutchienean osticoz jo. Orducoa ez çuten jotzeco beinçat, mun
eguiteco baicic eta guero guerocoac.
Donostiarrec ez çuten beste gauçaric buruan egun aietan: Tchomin çala,
treineru-mutilac cirala ta treinerua çala. Treineruac aimbatec, ecerc eta inorc
ez du izquetaraco gaitzen: branca, toleteac, tostac-eta dirala. Treinerua,
biciduna esan liteque. Treineruac ez du izquetan eguiten, baino ibili eguiten
da. çaldiac corri eguiten du, baino jo-ala ibilcen da. Arraunlariec joco dute ta
ibili dedila treinerua aalic eta laisterren. Treinerua, beraz, —iduriz— necatu,
bizcortu, ajolagabetu, arduratu, auldu ta indartu eguiten da. Treineruac
leçaque. Ta orrengatic, egun aietaco saiaquetan treinerua legorretic artu ta
lagun ascoen artean escutic artuta uretaratu çutenean, treinero gajoac atzeraca
eguiten çuan necatu-bildurrez.
Baino bai saiaquetan bein asita ederqui ibili ere. Urache çan donostiarren
treinerua!, Donostia-ren icena eraman eta goien eutsi ala erorcen utzico çuana.
Ta treinerua legunqui irrichtatzen cijoala, legorreco milaca begui arritu-
itchuran, biotza pir-pir goçaren pocez egoten ciran. Aurre-aldetic gueieguitcho
sarcen ez ote çan... arraunean bear becela egoten ote çuten... Alaco çorrotzac
ciran bearresten, donostiarra içatea bestelaco arraçoiric gabe. Ta bitartean,
urrutitchoan, Tchomin çutic arrauna escuan eta mutilac jo danac batean treinerua
bizcortu cedin. Ta treineru bizcorra, arraunac aidean ceudela ere, aurrera
cijoan, beti aurrera...
Alache oi ciran saiaquetac. Auen ondoren cer-esan ugaria: sagardotegui-
bitartean, sagardoteguian eta oe-aruncean. Erri osoac ez çuan beste
itzeguitecoric. Içan ere Tchomin eta bere mutilac eracusten çuten batasuna...
urteetan guztiac bai ibili cirala esan litequean. Baino oriotarrac ere,
saiatzen...
Andic laister ciran estropadac. Tchomin çan egun aietan Donostia-co
guiçona. Ecin leçatequean autu arec jarrico çuan quemena içango çuanic. Tchomin-
ec bi gogo cituan irabaztecoac; bigarrena berac ecic beste inorc ez cequian,
ezta candi-c ere: beretarrac irabaztea nai çuan eta Poli apur-apur eguitea.
Beretarrec irabazteco gogoa ain aundia çala-ta, ecin esan bigarren gogoa
gueiagocoa çanic, baino bai aundia ura ere. Içugarriqueria iruditzen citzaion
Poli-ren candi-renganaco asmo utsa. Eta orretaraco Donostia-ra cetorren nor bera
aina, burrucatu naiez, goiarro ura... Edo ala iruditu beinçat Tchomin-eri
gogoeta aieri lecu gueiegui ematen cienean.
inorc, mundu guztian, ez du leiaric jocatu Tchomin-ec baino nai
indarsuagoarequin. Berea becelaco gorputzac gorde litzaquean, lertu gabe, gogo
ta nai ain sendoac. Aren osasunac iraun leçaquean alaco gogo biciari eusten...
Larumbatean, saio tchiqui bat, eta urrengo egunean, estropada.

__________

chVi
Estropada

Ordubete baino gueiago çan jendea Portu-calean barrena joan-eta-joan asi


çala. cai-ateac ez çuan seculan icusi aren guiça-mordo bucatu-ecina bere azpitic
pasatzen. Lengo belçura aienatu citzaion: ez du orain ilunabarraren argui
motelac jotzen; miquelete tchapelgorriac ez du cergariarequin berriquetan
eguiten; gaztaina-salçalearen carrachiac ez ditu erriçaiac ichilcen, aleguia
gaztaina baten gora-beeragatic ez duala iscambilic jarcen.
Ez-eta argui purcil baten azpian ez du gau-çaiac lo-eguiten... Goiz asco
anchen bilcen ciran tchalupa-mutilac arrançaraco. Aien oju ta escalaproin-otsac
carabinero guiçajoa esnatzen çuten... aboa çabalduric. Azpi artatic sarcen ciran
errian caieco arrai-salçale erritalariac.
Itsas-icastetcheco icasleac maiz ibilcen ciran emenche.
Ecaitz-eguna çanean, aterpe onetan bilduta ecaitzaren çucembide ta
norainocotasunari ancematen cion arrançale-jendeac. Baino oraingo jende-mordoa
ecaitz-egunez neurtu bearco baguenu, cantauri-itsasoa arras erotua ta errotic
aterea çan, nosqui.
Ardotegui-çuloac ustutzen asi ciran. Ura çan jendearen emana! An icusi
citezquean guetariar ichila, ondarrabiar lucea, pasaitar jatorra; oriotar
çabala, erdizca legortarra ta erdizca itsastarra; donostiar alaia, itsas-tchamar
urdin ilunaquin, guerricoa muturra cincilic, tchapel tchiquia escubi-aldera
beeratua.
guero-ta jendeac ematen cion azcarrari. Estropada-garaia orduanche doi-doi
ta atzeeneco muturra cristauaz ustutzen asi çan. Len mordo bacarra çana
taldeetan çatitu ta tarteetatic ba'cijoan laisterca bat baino gueiago.
Gu ere cai-atean ibiliac guera. Norc conta leçaque orain Donostia
ederraren çabal aren icustea? Ez Helesponto-co estropadetan, ez Beoci-co
bestelaco indar-jolasetan, ez Traci-n, ez Ejina-n, ez Megaro-n, ez çuten inoiz
icusi Euscadi-co izbazter maitagarri artan cegoan ainaco edertasun eta
aunditasuna; bada gu Portu-calean jendea icusten becela, beste amaica toqui
gueiagotic etorria çan jendea. çarautz-co çalgurdiac alcarren gainca cecazquian
estropada-çaleac. Urrutico toquietatic ere oinez etorriac ba'ciran. Itsasoz,
batez ere, onci-pil içugarria etorri çan cembait itsas-errietatic. Lengo erotua-
onciric ez çan eta guztiac lurrin-onciac ciran oraino. Onci berri aiec lengoen
aldean ascoz azcarragoac ciran.
Asi cai-gainetic eta Erreguesoro, catea ta Loreto-peco guztian
icaragarrizco guiça-pila cegoan, bai goi-aldean, bai ondarrean uretaraino
etorriac. Gaztelumendiari beguiratu ta ia ez çan belarric icusten. Santa clara-n
ere orobat, estropaden aldetic; icustoqui bicaina bai-da ura. Ta Tchubilo-n gora
arrapatazca, belar tchimaeri tiraca, igoac ba'ciran. Andic urrutico baliçac eta
bira-emateac ondoen-ondoena andiche icusten da.
Orainche estropada-unea ez da urruti ta anche dabilz apostalariac aice
guztietara apostuac botatzen. Arro dabilz oriotarrac. inoiz alcar icusi ez
dutenec apostu galantac eguiten dituzte, lecucoric ez ba dago ere; an guiçon
içatea asqui da. cembat diru escu-aldatuac gaur!
Lurrin-onciz ta arraun-onciz josia dago Donostia-co itsas barrena. Anchen
daude bi treineruac! Patroiaren ondoco oial oria duana oriotarrena da; oial
urdinecoa, donostiarrena. Irteera-toquico aurrean urduriqui dabilz bi treineruac
bacarric; ez aldez aurretic necatzen, besoeri —besoz gorrian— arinaala enlaten
baicic. Arraunlari guiçajoac erruqui çaituztet!
Turutac dei eguin du! Soinua toqui guztitara çabalcen da. Ta irichten dan
becela pir-pir jarcen ditu biotzac. Arraunlari ta patroiec barren-indarrez
baretu nai içan dute biotza gueieguizco bildurrez.
Orchen bucatu dira aupaca guztiac! Treineruac çucenduta balicetara abiatu
dira poliqui. Orchen arroqueri ta ilabetez aurreco jardun eta gueiago içateac!
Oraindic ere turutaren burrumba belarri-çuloetan dago sartuta. Orchen irain
desapiio ta jotzeco gogo guztiac! Escubeteco elur-pusca atzaparraquin estutu ta
urtuco baguenu becela, cembait egunez aurretico esamesa ta gaizqui-esanec bat-
eguindaco tantoac, turutari ichuri çaizquio.
Patroiac estatchari elduric daude. Bi treineruac, parean. Aurqui asico
dira. Tchomin-ec eta Poli-c estatcha-muturra escuan dutela, arraunlariec
arrauneri eraguiten diete estatcha teinc euquitzearren. Bi çacur —esan diteque—
isatsatic elduta laisterca asteco amorratzen. Jende guztia beguira dagoquie
beguiac itchi gabe, irten-unearen çai. Asi ditecela, bada! Ta turutac aicea
urratu du: tarari. Icara-aice bolara dabil guztion gainetic. Ichiltasuna dago.
Beguiac necatuac.
Orra, bi treineruac apar çuriz janciac! Asi dira. Turutaren azqueneco
«puntua» berandu iritsi da. Treineruac bel-belçac ematen dute aparraren erdian.
Ori tchampa icaragarria dabilquite. Ori jotzea! Ai, cer guertatu da! Jendeac ulu
içugarria atera du. Ene bada, donostiarreri cer guertatu çaie!
Artean, aurrera dijoaz. Nombait... arrauna autsi. Ta Tchomin-en beguiratu
batez arraunlariec bere burua bota du uretara. An ez dijoa inor egurazten! Ta
treineru errena aurrera dijoa beti. Mocoz-moco orche nombait bi treineruac,
oriotarrena pichca bat aurreracheago. Bi aldeetaco arraunlariec ecin gueiagoan
jotzen dute. Oial urdinac eta oriac dardar bizcorra darabilquite. Patroiac
eguinaalean ari dira. Poli-c gutchi eraguiten dio arraunari, ain ongui neurtu
ditu bi alboetaco indarrac. Tchomin-ec berriz, treinerua errendu çaionez gueroz,
maiz eraguin bear içaten dio çucentasuna ez galceco. Baino tchuchen dijoa. Oriec
treineru arinac!
Gaztelumendi ta Santa clara-co bi «puntetatic» pasatzean donostiarrec
tchalo beroac jotzen dizquiete beretarreri. Arraun baten palta guztiec oartu
dute. Alaco leietan erruquigarriac içan oi dira çoritcharrac cosc eguinda
berdinez beera guelditzen diran indarcariac. Ta escu-çarta bicia jotzen diete
donostiarreri. cembait donostiar poztu-edo dira, aleguia galduco ba-luteque
jaquina! ta alaz guztiz irabacico ba-luteque! Beste aldez, oriotar bat baino
gueiago atsecabetuta cegoan: irabacita ere besteac lagun bat gutchiago ta
galduco ba-luteque...!
Treineruac itsaso çabalean sartu dira. Urrutira gutchiago aurreratzen
dutela ematen dute. Olatuac aundiagoac dira campoan barrenean baino. Oriotarrec
lenen arcen dute goracoa. Donostiarrac gora, oriotarrac beera.
caietic ez da ecercho icusten. Jendeac oparo itzeguiten du arpeguiz-
arpegui. Norbaitec ucabila luçatu du arrauna autsi dalaco. Bi emacume asarretuta
içugarrizco iscambila jarri dute tchimatic tirata. Ia uretara erori dira biac-
ala-biac. Ta beste emacumeac tartetu dirala, gortu ainaco carrachiac ateratzen
dituzte.
Baino goi artatic icusten da ondoena. Ascoc catalejuac dauzcate beguieri
pegatuta. Polita da treineruen icustea! Biac «plaça» dutela, aurrera dijoaz eten
gabe. Arunzco baliçac anchen daude oial gorriac queinuca. Bi alboetatic jarrai
darraiquie maquinabat lurrin-onci azcarrac. quez beteco dituzte baztar guztiac.
Ara, bi pizti, bi basurde iguesca, ecin gueiagoan itzulca, esango guenuque
treinerueri ancemanda; ta alboetaco onciac, berriz, çacur amorratuac aieri
jarraica. Ori laisterca necagarria daramate!
Arraunlari guiçajoac jo ta jo aurrera dijoaz beti. Bildur daude orren
gogor asita azqueneraino iraungo ote duten. Patroiec bacarric itzeguin dute.
Estroboen soinu garratza! Arraun guztien artean soinu bacarra ateratzen. Arraun
guztiac batera çuritu eguiten dira. Itsas-ura iluna da, sacon aundico uretan
dabilz. Mendian oriotarrec deadarrez ari dira apostuac eguiten, baino donostiar
arraunlariec ba'daquite uberari igarrita (ubera, onciac uzten duan ur-erretena)
besteac aldean dirala.
Estropadaren bide erdia orainche dute. Oriotarrac sarcen dira lembici
balicetan. Legorreco oriotar-jendeac icaragarrizco deadarrac ateratzen ditu.
Andi pichca batera, berriz, donostiarrac asi dira ojuca, ez bai-dauzcate salceco
beren arraunlariac. Ta arrigarriric arrigarriena! Poli-ren onciac oso nequez
bira ematen duala, Tchomin gazteac estu-estuan artu ta bira osoa eguinda parean
jarri çaio, biac etorrera berdinean asteco moduan. Poli-c eta Tchomin-ec alcarri
beguiratu diote. Legorretic ulu icaragarria, donostiarrena, etorri da ur-gainean
irrichtaca arraunlarien belarrietara. Oriotarrac bildurtu dira, donostiarrac
bizcortu. Ta abots sendo batez, arrauna ezquerrean, Tchomin-ec bota die: «Equin,
mutilac; gurea da-ta!»
candi arroca aundi batetic ia beera erori da. Anche dago oraindic çutic,
gorputz guztia aulduta. Bacarric, tontor baten gainean, araino joatea nola
ausartu dan arritzen gaitualaric. Nombait inorc ez icustea nai. Aldamenecoaren
lotsaric ez nai içatea. Bere begui poilitac ceru ta itsaso-urdinez beteac
dauzca. Arraunlariec equiten diote eta nesca aieri beguira. Aiceac buruco ile
ederra tilingatzen dio...
«Equin, mutilac!» gueçurra dirudi itz batec norainoco eraguin-indarra
daucan. Aunatuta dauden indarcariac bicitu ta amairu arraunac aurretic asi
çaizquie amalaueri, ascoz ez ba-da ere. Orain ia batean arcen dute olatua
goraco, donostiarrec lembici. Len patroia igotzen çan azquena, orain lembici.
Legorreco jendea urduri-urduri dabil nor aurretic datorren. caiean aurreco
toquiac arrapatu dituzte berriz. Lurrin-onciac quea erraz botatzen dute. Bi
itchurazco basurdeac aurretic datoz. Arraunlariec lan erraça dute, baino
gogorra.
Ba'datoz legorreranz. Ez da erraz emendic aurrean ceir datorren ancematen.
Icusmenac itsasoan oquerreco usteac eman oi ditu. Olatuac asco esan nai du,
baino ez dira eraz etorcen. Alaz ere, itsastarrec usmatu dute ta donostiar
lurrin-onci guztiec tchistu biciz çarata icaragarria jarri dute. Legortarrec
onciac eçagutu dituztenean poztu ta tchaloca asi dira beren aldico. Donostiarrac
iparretic datoz (Gaztelumendi-aldetic); oriotarrac, bachotic (Santa clara-
aldetic). guero ta bertago daude.
caiean beguitaratu dituzte treineruac. Beguiac çoratu itchuran, deadar ta
oju bildurgarriac darabilzquite. Mutil batec, erorceco arriscoan, teilatu baten
gainean dança «suelto» eguiten du. Orainche treineruac bi «puntetan» sarceco
çorian daudela ta bi aldeetaco legortarrec donostiarrac aurretic datocela igarri
dutela, tchaloca ta uluca asi dira caiecoequin batean. Emacume batec, ucabila
eracutsiaz, çacurqueriac esaten ditu oriotarrençat eta guiçonen artean bacarric
ençun oi diran itz çatarrac.
Artean arraunlari guiçajoec ichilic daguite beren lana, arraunac atzera,
arraunac aurrera. Treineruan saiets luceac batean sartu, batean atera. Ura bare
dago emengo aldean. Treineruac çucen dijoaz elburura. Donostiarrec treineru
erdia eramaten oriotarreri ta tarte ori ecin inolaz ez aunditu, ez gutchitu.
Donostiar jendea pocic dago. Guztiac çai daude azqueneco unean cer
guertatuco dan. Jotzen dute donostiarrec, baita oriotarrec ere, ta arrabetearen
aldea ecin quenduric, sarcen dira bi treineruac balicetan. Donostiarrec arraunac
alcha ta oriotarrec ere bai. Arraun bat gutchiago donostiarren treineruan!
Arraunac erori ciran eta baita arraunlariac aunatuta etzan. Treineruac
arraunic gabe aurrera dijoaz ta patroiec biracoa eguin bear içan dute ondarrera
ez joateco. Tchomin-ec beguiratu dio Poli-ri ta Poli-c ez du burua jaso nai
içan...
—I, ederlari iaio ori, garaipenaren irudia marmo-arriz, broncez ala
cirribor utsez irudicatu gogo decanean, ez eçaquela emacumeric jarri, eta jaquin
eçac tchapelduna içatea coroiduna içatea baino gueiago dala. Jarri eçac
arraunlaria, bai, arraunlaria; ezquerreco escua arraunaren mutur-aldean, beste
besoa alcha eguinez, bien guiarrac austeco bildurrez, beguiac gora...
Arratsaldean donostiarrac besteric ez çan Donostia-n: joan ciran
oriotarrac, joan ciran pasaitarrac, joan ciran ondarribiarrac, joan ciran
guztiac. Estropadac icusita alde-eguin oi du gure itsas-jendeac.
Garaipena ederqui ospatu çuten Irutchulo-n. Tchomin goreneco mailan ibili
çuten. Jarana-etchaidean, dança bicaina tchistu ta guzti. Dirua erruz irabaci ta
edaneguiac bat baino gueiago ba'cebilen. Jarana-coac, berez ojuçaleac,
içugarrizco deadar ta carrachiac ateratzen. Anchen, tinacoen ondoan, uraren
ercean, eten gabeco ariqueta ari çuten. Anchen ardo ta tchardin-usai nastua.
Tchibiriscoac asi ciran dumbaca ta ez gutchi. Erria erotu çan. «La
Euterpe» arratsalde guztian ibili çan quelez-cale jo ta jo. Arratsean, berriz,
Plaça Berrian jo çuten. Ai ura naspila! Urrena cecen-suzcoa. Tchingarra ceriola
irten çan arcupetic eta jendearen tartetic bulçaca ta jiraca cebilela,
berebicico çalaparta sortu çan Plaça jendez beteric cegoala. Donostia-co cecen
suzcoa!

«Damatcho gazte ta galai finac


alcarri adi bat ecin eguinac
arcupetan
quiriquetan
ai, cer aleguinac!
cecen-suzcoa ba-da aurrean
igues-eguin nairic asmoan,
ceren larri
diran jarri
elcarren ondoan.
O cecen pizcor tchingar jariio,
cembat contu çure meriio!»

Ta cecen-suzcoac iraun bitartean, çacur bat balcoi batetic çaunca egon çan
ibili guztian.

__________

chVi
Udazquen-egun batean

Udazquena urte-sasoiric ederrena içaten da Donostia-n. Ez da udara, ez-eta


negua, bai bien artecoa: ez du udararen bero quiscalgarria, ez-eta neguaren otz
mingarria. Landa-ibarrac chamur agueri dira. Eguzquiac urre çarraren itchura
dauca. Nic ez diet galdetu nere iracurgaietaco maitaleeri biotzeco lera ori
noiz-eta aundiago nabaritzen duten; baino udazquenean eguingo nuque, batez ere
alaitasunera baino tristetasunera emanagoac ba-diran. Udaberrico maitasuna
biciagoa, çabalcorra; udazquenecoa, lodia ta sacona.
Udazquenean urrutico gauçac gogoratzen çaizquigu. Ernai-ametsac ugari
etorcen çaizquigu burura. Alaco cera! gueronen barruan sarcen guera ta asegabeco
naiac guerequin ditugula, bat eguiten degu. Aiec paa... goçoac! gueren biotz
gachoa!
Osto gachoac ere gorrituta cincilic egoten dira adarretan eta noizbait
bicitzari agur esanda, buruco cençua galduta, bai-ta-ez, bai-ta-ez, etorcen
dira. Gorria çana belça biurtu. Aicea etorri, erabat artu ta çurrunguiloca an
daramazqui. Urrena neguco elurrac estali ta acabo.
Baino, ez, urrutiegui joan guera, udazquenean gueunden, eguzquiac eztia
daucanean. Udazquen artan, bada, asegabeco naiaquin paa...ca ari çan Tchomin
goçoro. Gazteac ba'ceucan guztia ta guztia ecerez. Tchomin-ec itzal aundia
eguiten çuan Donostia-n, batez ere estropadac irabacita guero: ezpainac irritu,
tchapelac quendu, ateac idiquitzen cizquioten. Tchomin-ec erri guztia goratu
çuan eta erriac Tchomin goratzen. Tchomin-ec omen eta ospe-iturritic abo-beteca
edan çuan.
Baino oneraino iracurri duan iracurleac —esquerrac demazquiot— ba'daqui
Tchomin-en «cer» ura. guero-ta bicitu citzaion lera ura. Len ondarreco joan-
etorri aiec quezcatu ba-çuten, orain aunditu eguin citzaion corapiloa ascatzeco
naia. Ta Poli tartetu-edo çala, alaco grin batec eldu cion.
Tchomin-ec bere barrena maiz aztercatzen çuan. Berac maite al çuan candi?
Itchuraz bai. Beinçat ura gabe ondo egon-eça nabari-nabari çuan. Beraz,
bearrecoa bereganatzea. Eta candi, bere aldecoa al çuan? Baita, itchuraz ere.
Azqueneco alcarri-beguiratzeac esan-nai aundia ceucaten; ez da çaila inoren gogo
ona beguiratze onaz adieraztea. Baino on andi baten çai gaudenean, edocerc
bildurcen gaitu. Aguidanean beguiratze aiec beste norbaiteri eguin
leçazquioquean... Poli-c berac —arranoa!— ez ote cituan icusi aurrez-aurre
candi-ren beguiac?
Ta gazte guiçajoaren ametsac auts eguinda, escu-utsic arquitzen çan.
Orduan aldarte tchar batec gogoa galduta uzten çuan, macalduta egoten çan. Ta
ala içan oi dira maitaleen çalançac. Beste edoceinec argui icusten duana,
aulduta, indar gabe etorcen da beren beguietara. Artean besteena cearo jaquin
nai, besteac oparo eman beçate, ta gu urriçaleac. Içan ere ecerc ecin leçaque
lotsa aundiagoric eman, guc gueronec gueren naia eracutsi ta arritu-itchuran
erançutea.
Ta Tchomin berriro ondarreco araçora biurcen çan, artan indar aundia
ceucalacoan. Nesca çan çaletu citzaiona. Ta bide ortatic cerraiquiola, ostera
beguiratu-araçora etorri ta oraingoan garaile ateratzen çan: bi egunean, toqui
ta garai berean topatzea... ezpairic ez çuan.
Alacocheac içan oi ciran Tchomin-en azterquetac: naico bai-ta-ez ibilita
guero, azquenean bere artan... baietz. Tchomin garailari içateco jaioa çan.
Ordea baietzco ustea bildurrarequin nastuta cetorquion. Orra ba'gure gazte
lerdena candi-ren aicez nola macurcen çan...
Ascotan ere estropada irabaci-içatea gogozcoa citzaion, aleguia candi-ren
beguietara goico toquitara igoa içango çala. Baino urrena bere burua goregui
icusita, lotsatu eguiten çan arrotuta ez ote cebilen. Ta çalança artan azquenic,
Poli-ren aldera beguiratuta, ez al cegoan ondo baino obeto areri eman cion
etchera-bidea?
Tchomin-en ustez, nescaganatu baino len bear liraquen gauça guztiac içanac
ciran; berequico buru-austeen garaia ederqui joana cegoan. Ta orduraino ez
atzera, ez aurrera, egon ba-çan, oraingoan aurrera eguingo çuan, eta urrengo
egunean, aurreco bi egunetan becela, cale Nagusian ibilico çan, eta candi
icustean, arengana joan ta cerizquion ondoena itzeguingo cion, itchura quenduta
lembici; baino nai becelaco arrera eguingo balio, arec emango cion
indarrarequin, chamurretan chamurrenac esango cizquion.
Urrengo eguna etorri çan. Tchomin, estropadaren garailaria, nesca baten
mempecoa cebilen. Arratsean ibilitaco bururaqueta guztiac goiz-arguiac ecereztu
cituan. Gaueco irudipenac eguna etorri ta ecerez. ilumpean ustetacoac, egunez
itchuraric ez.
Itzeguin-bear utsac bildurra ta lotsa ematen cizquion. cer esango cion?
Nola asi? Len ain errazqui Plaça Berrian itzeguina, orain nequezco eguitecoa.
Len, nosqui, ez irabaci, ez galdu; orain, ordea, bat edo beste: çoriona ala
çoritcharra. Bildur çan oquerreco bidetic sartuco ote çan. Ai, Tchomin, biotzac
arrauneraco besoa auldu!
Goiceco bederatzi t'erdietan atera bear çuan candi-c Santa Maria-co
eliçatic eta cale Nagusian barrena etchera. Tchomin Apaiz-caletic aldean jarri
çan —andic sartu bear bai-çuan nescac— ta bein eliz-ateetatic ateratzen
icustean, araco asico çan, bidean topo eguitearren.
Noizbait garaia eldu ta, beste ascoen tartean, Tchomin baztarreratu çan
eta bertan chamar topatzea nai çualaric, aldizca egon, aldizca ibili, eguiten
çan bidea neurtuz. Aalbait ez ceçala oartu berta'arte, abian asita alcar icusten
çuten arte; ez Apaiz-caletic urruti, arrera onic ez eguitecotan bide laburra
naiago.
Otz-guiroa cegoan goiz artan. candi oso polita cetorren, lo-eguimberri ta
garbitu berrico arpeguiarequin: mantila buruan, meça-liburua escuan. Tchomin
abian asi çan ezquer-aldetic eta orainche alcarren aldean ceudela, escubiratu
çan bat-bateco icustea ta alderatzea balitz becela.
—Agur, candi —alai-itchuran esan cion.
—Agur, Tchomin.
Aurrez-aurre ceudeneco une ura larriena içan oi da alaco topa-aldietan.
Irabaci-galduac orretan erabaquitzen dira. Edo alcarrequin etorri ala banacaco
bidea artu. chanti-c ederqui cequian ori.
Tchomin-ec itzeguin nai cion:
—Escuco cate ori polita deçu —esan cion josta-ancean.
—Ez, errosaiua da —candi-c.
chanti-c orretan Tchomin-eri eramango cion, beste edocertan au aina ez
içanda ere. Asiera tcharra, beraz, Tchomin moteldu çan.
Baino candi-c lagundu cion:
—Nere icenic ba'cenequien? —ta tarteric eman gabe— çurea norc ez daqui?
Orainche alaitu citzaion barrena Tchomin-eri, bere buruaren jabe eguin
çan.
—çure icena —polita ala ere— alaco egun jaquinez daquit. Bein galdetu ta
esan eguin cidaten; gueroztic, nosqui, etzait aztu, aztuco ere.
Tchomin pichca bat escubiratu ta ibilceco asi çan, naico tartea utzita.
candi ere ezquerrera asi çan...
—Ez icena, ez bere jabea... —poliqui cijoacen— Eta cergatic aztu
atseguinezco gogoratzea baldin ba-çait?
Tchomin-ec irria ezpainetan beguiratu cion. Orduan bidearen laburtasunaz
damutu çan, baldin poçaren-pocez egonda orrembeste esatecoa ba-dan.
—Içan ere atseguin ori guero ta aundiagoa çait.
Ta cale Nagusico arguitatic Apaiz-caleco itzalean sartu ciran.
Orduan candi-c pocic:
—Esaidaçu berriz atseguin ori.
—Plaça Berrian nere arrebaren sudur-çapia jaso cenduenian asi citzaidala,
guero aundiagotu ta orain çure ondoan nagoanez ecin gueiagocoa dala.
—Escarric asco...
Andic pichca batera:
—Atzo ta eranegun ere icusi cinudan, beste noizbait ere bai. Orra gaur
irugarrena. guero-ta çaleagoa natzaiçu. Gaur aina çorionic ez det içan...
—Eta estropada irabaci cenduenian?
—Orduan ere çure aldeco çoriona içan nuen. çuc norc irabaci içatea nai
cenduen, Poli-c ala nic?
—Oi, donostiarrac!
—Ez, gu bacarrac guinan aldetic.
—Esan diçut ba', çuc.
—Escarric asco —mutilac ere.
Goicetic esquerrac alcarri ematen ederqui asi cidan. candi etcheratu ez
cedin, mutilac equin cion:
—Eguia esan, irabazteac poça ori ecarri cidan: ni çure çale ain çaletua
nengoela, çuc nereganaco beguicotasuna...
—Esaidaçu berriz poça ori.
Orduan Tchomin-ec esanaren truque par gochoa eguin cion eta... escaratzaco
atean guelditu çan, candi-requin batean. Orra ba' etcheraco bidea luçatu.
—Aiçu, candi polit'ori, nere atseguin eta poça çatzaidala esan diçut egui
utsa dalaco. Aspaldidanic gogozcoa cinçaidan. Plaça Berrian inauterietan
alcarrequin itzeguin guenduenian nere buruari çorion guztiac opa nizquion. Eta
gueroztic cembat bider! Artean gaur ainaco poça inoiz ez. çuri esan
niçuqueanaren puchca tchiqui au esan aal-içateac çorabidean jarcen nau. Eta
cembat gauça gueiago esango nizquitzuque bein eta berriz! Ascotan bacarric
nembilela, orco bazterretan, nere buruan nembilquiçun beti. Ondarreco eguraztea,
batez ere, maite nuen. An eguin dituten ametsac!
Tchomin-ec nesca bere aldecoa çuala icusi. Arpeguian maite-minaz jota
cegoala eçagututa, Tchomin oso bere buruaren jabe eguin çan. Izqueta bere
gogozco alderdira ecarri çuan. Ondarreco letraen jabea orainche jaquin bear. Ain
seguru cegoan Tchomin!
Ta aurrera jarraituaz:
—Ondarreco egurazteac, batez ere! Itsas-beeraco nere ibili-aldiac! An
ascoz bertago cengoquidala iruditzen çatzaidan. Batzuetan çu cerori nabaritzen
cinudala uste içaten nuen. Aguidanean, esaten nion nere buruari, emendic ibilico
çan. Artean etzinudan beinere icusten. Aiec ametsac, alcarrequin egon ba-
guindezquian! Orain becela, çure aldamenean. Ta alaco ibilialdietan gauça batec
arritu ninduen. Ibili-ibili juaten ninçala, bein, eta gueiagotan ere bai, —ez
det esaten neretzat jarri çutenic— norbaitec chomin iscribitu çuen ondarrean. Ta
bein icusi ta ez nion arretaric eguin; baino urrengoetan auche igarri nion: oin-
atzac uretatic etorri ta uretara biurcen cirala. Letrac eguimberriac cirala ta
nai ta nai-ez iscribatzalia tchalupan etorria bear çuela içatea nolatan ez nuen
nic icusten?
Orduan candi-c erançun cion:
—Tchalupan etorri-içatea etzuen bearrezcoa içango. Oinetacoac quenduta,
urrutitic asita, uretan sartu ta ercetic juan eta etorri citequian...
Ordurarte ez citzaion Tchomin-eri alacoric bururatu ta oraindic arrituta
cegoalaric, gaineratu cion:
—çu, itsas-beera dagoela eguraz-çalea cerala jaquin, eta araco bacoitzean
bestelaco oinetacoac jarcen dituçula icusi, ta ara baino len beste ibilcea
eguiten deçula usmatuta, ez litzaque çaila asmatzea. guero Esnategui-calera
juatecotan, ondar-aztarnac oinetacoeri quendu, ancic ez emateco ta... Ala ere —
erdi-parrez asi çan— bein aguro chamar juanda ia arrapatu ninduçun...
Tchomin çoraturic cegoan. Arpeguiz-arpegui jarrita esan cion:
—Beraz çu cinan, enetchoa?
Ta candi, eceri arretaric eman gabe arrigarria! besoac luçatu, mutilari
lepotic eldu ta une batean lepotic cincilic guelditu citzaion.
Ta lotsaren lotsaz besoac quendu ta iguesca escaileran gora etcheraco
abiatu çan. candi guiçajoa! gueroztic cembat demboran egon çan Tchomin icusi
gabe aguitz lotsatuta!
Tchomin, bacarric, tchaldantuta guelditu çan escaratzean.
Udazquen-egun baten içan çan, ostoac cimeldu ta erorcen diran sasoian...

__________

chIch
Bretcha-n

Atal onetan Donostia-co Bretcha irudiaci nai niçuque, iracurlea: emen


contatutaco guertaeraen sasoi berbereco Bretcha; bada gauçac eta cristauac
demboraz aldatu eguiten dira ta gaurcoari ez nioque nai ancic eman ere.
Auche çan, çorioneco Bretcha ori, Donostia-co igande-goicetaco toquiric
alai ta atseguinena. Plaça Berria çan Donostia-co biotza; Bretcha, arnasa ala
aboa ta abotic sartu citzaizquien donostiarreri inguelesac 1813garren urteco
guda madaricatuan itsas-aldeco moaila tchiquituta.
Bai, arnasa; ta aice-bearrez joango çan, nosqui, dioteneco donostiar ura.
Aimbeste urteetan urrutico lurretan ibili ta, Donosti-ratuta, lenen-lenengo
Bretcha-ri mun eman omen cion eta urrena San Bicente-eliçari, Plaça Berriari ta
Portu-caleco ateari.
Ara çan, bada, donostiarren joera igande-goicetan: donostiarrena ta
baserritar ascoena ere bai. Meça-ondorengoan erruz ibilcen çan jendea ta gauça,
ta guiça-talde artan alaitasun-usaia nabari-nabari çan.
Bretcha-co saietsean, moaila çarraren. muturrean çulo bat eguinda, ceucan
lanteguia pasi-componçale batec. guiçajoac burua macurtu bear içaten çuan sartu
bacoitzean. Eguzquiac izpi biciaz jotzen çuanean, pasi guztiac diz-diz jarcen
ciran... «Mocoluche» alperraren galça çar arabaquituac ecic.
Onen aldamenean Fermin perratzalearen çuloa: perratzalea ta albaiteroa.
Maquinabat perra jarri cituan, onec ere aldizca burua macurtu bear içaten ba-
çuan ere.
çoaz ezquerrera ta Santero-n etchea, purcileri-denda. Santa Ana-caleco
beste aldean Elicegui-eneco ostatua. Arrotz edo ostalari asco içaten cituzten;
eta ascoençat jana asco bear nolanai oguei-ogueitamar cerri euquitzen cituzten
San Martin-goian.
San Juan-caleco muturrean, «Muttur-oquerra»-ren pattar-denda.
Etche orien aurrean, berriz, Bretcha-co beste aldean, tchabola çarra:
aterpe ta saltoquia. An salcen cituzten socac, arto-tchuriquina, cigarroac,
abarquetac, seiloac eta abar; anchen bilcen ciran gobaraçale guztiac; ara
gaztigu ta mandatu guztiac; au çan «Socaguilietaco denda».
Onen aurreco iturria, Tchoritoquieta-co arriaquin eguina; gainean lau
borobil eta inguruan echeri-arriac.
Bretcha-n bilcen ciran gaztaina ta tchardin-salçaleac, lore ta tchori-
salçaleac, salerosleac. Ostatuac onci çarrac berritu nai cituztenean, ara
bidalcen cituzten çarrac salceco, ta onci aiec ostatuaren eçaugarriequin erri
guztian çabalcen ciran.
Baino igandero

«Bretcha-n canta berriac


Bretcha-n dira cantariac».

Tchampon bana canta-paperac. Ba'cegoan anche borda-bete bordari Segura-co


itchuari adi-adi. Itchuac cantatu ta guitarra jo ta andreac canta-paperac saldu.

«Segura-co itchua
da nere senarra,
cantatzeco ba'deçu
Manu-ren biarra.

çorrua galçarbian
besuan guitarra
etzenduben icasi
opiciio tcharra».

Ain pocic ere egoten çan jendea, batez ere baserritarrac! Asco salcen çan
paper aietatic; «Nesca-mutilenac» erruz saldu ciran. Tchomin-en etcheco catalin-
ec ogueitabat berso icasi cituan buruz arrats batean, Bretcha-n salcen
ciranetacoac.
Ancari anca ecin eman, an ibilcen çan jendearequin. Urrengo baztar batean,
an icusico cenuan jendearen gainetic, pitchi ta era guztitaco gaucez
inguraturic, elatari belarrimotza salcen.
An ari çan berritsua, çalaco quita-manchas ecin obeagoarequin.
Urrena jaboi tchiquiac salcen asico citzaiçun.
—Respetable público: Me cabe el honor de ofrecerles a ustedes unas
deliciosas pastilas de jabón, presentación maravilosa... Hagan corro,
seinores... dejen pasar a los que están detrás... verdadero jabón higuiénico;
produce abundante espuma; toda persona medianamente aseada lo debiera usar para
la limpieça de sus manos. Esto es aroma, fragancia, perfume i no lo que se vende
por ahí con este nombre, valiendo más el frasco que su contenido, que no vale
nada. Pero este jabón que un servidor tiene el gusto de presentarles a ustedes,
tiene la virtud, insospechada hasta ahora para esta clase de artículos, de curar
las heridas de las manos producidas por rasguinos i toda clase de incisiones...
Eta aurrera cijoan jardunean. Baino alaco batean ençule batec erançun
cion:
—Ese jabón, igual como ese, te venden «ande» la Bichenta por sinco
cuartos.
—Qué entenderá de jabones este ignorante! «Ande» la Bichenta, eh?
«El respetable público que me presta su atención, entenderá de jabones
seguramente mucho mejor que este buen hombre que, por lo visto, no está obligado
a saber más; i io, por mi parte, he de ainadir que como este jabón no lo vende
nadie en las Provincias Vascongadas i en todo el territorio de Espaina, no lo
vende nadie más que io, para quien trabajan echclusivamente varias fábricas. Si
ese seinor que se está riendo no lo cree, que se ponga conmigo cien, doscientos
pesos, i veremos si tiene razón el que les dirigue a ustedes la palabra...»
«i era justo que si este jabón me cuesta a mi cinco cuartos lo venda en
seis, pues no va a ser todo hablar con la garganta. Pero para que vea ese seinor
que a mí no me achica nadie, aunque pierda quinientos pesos, lo voi a vender a
tres cuartos».
«Otro? Va enseguida. Dos? Ahora mismo. Tengan el dinero preparado».
—Es que le ilevarán a usté al procurador por vender igual jabón a ese
presio —berriro itzeguin çuan lengoac.
—No hai procuradores para los ambulantes! Usted no sabe eso? «Una docena
para ese seinor. Otra? Otra».
«i ahora, para que vean los seinores que me escuchan que a mí no me duele
el dinero perdido, voi a vender las dos únicas pastilas que me quedan en cuatro
cuartos para que tome café con puro mi secretario. Oie, Anguel, dáselas a esa
seinora».
Len bacarrra iru cuarto pagatutaco batec ala dio: «Nic erosi detenian iru
ta orain bi? ez naucaçu berriz arrapaturic.»
Orduan elatariac, ençuleac joan ez ceçaizquion, arnasa arceco betaric
gabe, botil ur-gorrichca bar artu ta besoa aurrean guztieri eracutsiaz equin
cion berriz ere.
—io no soi orador como los que hablan en los ateneos, que echan un
discurso i nadie les hace caso. io hablo i vendo. i vendo porque digo las
verdades i presento artículos que nadie más puede vender ni puede discutir sus
méritos. Como es este elichir del Toncín que me cabe el gusto de presentar al
respetable público, verdadero elichir, de efectos asombrosos, procedente de las
lejanas tierras del Toncín, tan lejanas como las de las Américas, aunque en
dirección opuesta, como podrán aseverar los seinores aquí presentes que haian
saludado la gueografia; para lo cual, mi secretario i un servidor de ustedes,
disfraçados de moros, ilegamos hasta ailí, i en el mismo momento de la luna
nueva me apoderé io del líquido en la fuente...
«Este líquido posee virtudes echcepcionales en todo lo que a la dentadura
i boca se refiere. Si lo empleáis en gotas diluidas en medio vaso de agua, evita
la caries de las muelas, limpia la dentadura i refresca la boca, concediéndole
un aroma agradabilísimo. Empleando un poco de guata o algodón que se impregna en
este líquido, usado puro, i colocándola en el mismo sitio del mal, cura
instantáneamente el más rabioso dolor de muelas.»
«Seinores: esos elichires que con el nombre de tales se venden por ahí,
son una brutalidad, porque estropean el esmalte de los dientes. i si por un
descuido vienen a caer algunas de esas gotas en el estómago del que las usa qué
pasa entonces? i io digo: malditos sean los inventores, porque si una muela se
hace polvo, qué le va a pasar al estómago de un cristiano? Vamos a ver, qué es
más duro, un estómago de una persona humana o un pedaço de porcelana?»
«Sí, seinora, también para los flemones. Hai flemones así de duros que no
los aplasta ni el tren. No hai más que frotar con un troço de algodón embebido
en este maraviloso elichir...»
«No quisiera más, sino que hubiera aquí uno que tuviera un flemón...»
Izlariac ençuleen artean orçoi aunditua duanic ez dagoala igarri dionean, guero
ta gueiago deadar eguiten du:
—Si hai alguno que suba aquí!, que suba, hombre, que suba!...
Ta orra non Antton çurrut, La Fraternal-en artutacoaz gueroztic aguinetaco
minarequin maiztcho cegoana, orra non açalcen dan masaila aundituta.
Berritsuac icusi çuanean, copeteco cimurra icaragarria jarri cion eta
arras asarretuta onela eguin cion carrachia:
—Que suba! que le voi a dar una patá en la cabeça que se le va a quitar el
sueino pa'un mes!
— Tú a mí dar patata? —Anton-ec bere aldicoz— io sí a ti te voi a sacar
plemones en dos laos.
Ta utsagatic ez çuan jo. Jendeac eguin çuan par goçoa! çalaco «elichir»
ura utzi ta beste aritic jarraitu çuan.

__________

chch
Tchaldana

—Bai, chanti adisquidea, orain Maalencho Sarobe beguiz jota daucat eta ni
gogozcoa natzaiola ancemanda nagoalaric, ain jaso aundico nere araço au ecerc
galdu ez deçan, çure lagunçaren bearra bai nuque; baldin çuc toqui bertara
jotzeco asmoric ez bacendu, len becela «bioc» gudacatu ez gaitecen.
—Ez, oriche —ençun cion currutaco-ri—; baino pena da conchechi Araneder-en
lagunarequin asi içatea; biac beti alcarrequin ibilcen bai-dira ta ni,
daquiçunez, conchechi-requin asarretuta nago...
—Baita ni ere —arroqueriz currutaco-c.
—...ta bestela eguin neçaiçuquearen erdia ere ez det uste eguin
neçaqueanic; ala ere nere iritzia on ba-liçaiçuque ez diçut ucatuco.
Ta contu arequin cer-icusi polita içango çuala-ta, chanti asco poztu çan.
—Ordea —eranci cion— bear da bear oquerreco usteric ez arcea. çu orretara
emana ote çauden quezcatuta nago, bada çuc oquerreco itchura ematen ba-didaçu,
oquerreco bidean sartu guindezque ta calteac «letozquiguque».
currutaco bildurtu çan chanti-ren gaitzac leporatu bearco ote cituan.
Beste aldez, esquer beroac cemazquion ain bere aldeco jarri citzaiolaco.
—Ez ba', chanti adisquidea, egun auetan guertatutaco cembait gauçaen
jaquindun jarri bear çaitut eta orduan esango didaçu bai ala ez.
—Bada jaso aundicoa da —cion oraindic chanti-c— guc açaletic oarcen
ditugun gauçac, ez gure naiez beste aldera icustea, barren-aguerbidea diralacoan
gure uste bacarra içan litezque-ta.
—Sí, es la esencia principal, —bota çuan currutaco-c, erderaz ari cirala.
Ta celain barrena ibili cebilçala, ichilune baten ondoren, aipatutaco
guertaerac esateco gogoa etorri citzaion currutaco-ri, chanti bai-ceucan orain
eguraztera joateco.
—Ta esquerrac çuri, chanti; aleguia çure esaneri jarraituaz aimbat ondore
on içan ditutala.
«çuc abagunea datorrenean escua eman bear çaiola esaten cenidan, beti
beguiraca aritzearequin ez dala aurreratzen, edo-ta, aitzaquia bilatu ta
aitzaquia tarte dala, itz-bidea sartu...»
—Bai, guiçona; eta ba'daquizquiçu onoco berso auec:

«O cecen pizcor tchingar jariio,


cembat contu çure meriio!»

—Bada igande batean goiceco çazpietatic eguardi arteco meça guztiac ençun
nituan San Bicente-n, Maalencho Sarobe-requin topo eguitearren eta urrengo
igandean bostetan jeiquitzeco asmotan nembilela Santa Maria-n içan çala jaquin
içan nuan.
Ecin ba chanti parrez çutic egon «guiçona, guiçona!» ciola.
Ta currutaco ere irria ezpainetan besotic elcen cion chanti-ri ondorengoa
bota naiez:
—Baino joan dan igandean iru meça bacarric ençunda nengoala, orra non
icusten deten Maalencho Sarobe pimpirrina... çuc cer derizquioçu nesca?
—Polita nesca. çuretu aal ba-ceneçaque ez cenuque «ganga» tcharra.
Ta currutaco guero ta poztuago guertatu çanarequin.
—Ta ateratzeco çai nengoala, alaco batean ba'dator urbedeincatu-oncira. Ta
ni, araço auetan cerbait jaquina naicelaric, (beatz-muturra begui-azpiari eranci
cion) ba'nengoan aldean, atera-itchuran, nic neronec beatza bustita areri
emateco. Ta beatza luçatu nionean, lembici atzera eguin çuan ez-artu itchuraz.
Baino ni gai auetan asco jaquina içaqui, eta, bera ta onciaren bitartean
jarrita, «egun on, Maalencho» gochoqui esanaz, azquenean nere beatz-
muturrarequin bere beatz-muturra icutzeco çoriona içan nuan. Parrez abiatu çan
nic eman nion poçarequin.
Ta, arrotuta, gueldic ecin egonic —chanti ere parrari gogotic elduz— besoa
bizcarraren gainean dançatzen cion.
—çaude, çaude!, —chanti-c— ara non datocen berac.
—Nor-eta?
—conchechi Araneder ta Maalencho Sarobe.
Ta ala çan. Erreguesoron barrena biac cetocen onunz, eta bi mutilac arunz
cijoacela, bide berberetic, —besteric ez bai-çan— nai ta nai-ez alcarren ondoan
pasa bear. Orra ba', etchea bear ta bideac ecarri.
currutaco-c bestearen bizcarretic besoa erorcen utzi ta bat-bateco arequin
icara sartu citzaiolaric, orain esanac ucatu-mugan guelditu çan.
chancoac «colocan» ceuzcala, ala galdetu cion chanti-ri.
—Ta orain cer eguin bear «degu»?
—Seguru al çaude esan dizquidaçun guztiac eguiac dirala?
—Nic ala uste... neri ala iruditzen beinçat.
Nescac irria cecarten ezpainetan, currutaco icusi bai-çuten. chanti ere
pocic arec ematen cizquion atseguin-aldiac! catua chaguarequin becin ederqui
jostatzen çan chanti currutaco-requin.
—Orain cer eguin bear det? —cion onec.
—Orain «agur» batez sombrerua quendu nescari.
—Baino nescac ez dauca sombreroric.
—çurea, guiçona!
—Eta ezquerreco besoa, atze-adera?
Nescac parrez cetocen.
—Ez, biotzaren ondoan.
Ta currutaco guertu cijoan.
Orainche alderatu dira, orra non currutaco-c jarcen duan oin bat aurrera
ta bestea atzera, aurrera gorputza macurturic, ezquerreco besoa biotzean eta
escubico sombrerua... ceruco urdinean. Beguiac tchiquituric, begui arrotza ere
bai, maitequi esan cien, Maalencho-ri beguira:
—Aguuur...
Nescac irri-carcara atera çuten. Ezta erançun ere. chanti, escua aboan,
eguinaaletan currutaco-c ez icusteagatic conchechi Araneder-ec, parrez
cegoalaric, arpegui alaiez beguiratu nai içan cion chanti-ri...
Içardi otzetan alderatu citzaion currutaco chanti-ri ta,
—Ta, ta? cer derizquioçu? —galdetu cion.
—Oso ederqui. Beguira, nescac ascotan irria eguiten dute barrengo «cera»
eracusteco lotsa dutenean. Ta Maalencho-ren barrengo «cera» atera duan irriaz
neurtu bearco baguenu, nosqui, çoriondunic çoriondunena çu cinaque munduan. Ta
orra nere bostecoa.
—Bai e?
Ta batac besteari bostecoa eman ciotenean, currutaco-c burua atzera eguin
çuan. Ta nescac ere atzera beguiraca cijoacela, berriz ere parrez topatu cituan.
currutaco-ren poça, beraz, ez çan ucatzecoa. Ta arian ari cirala, guero-ta
arrotuago cebilen, azqueneco içualdia cearo aztuta.
Orduan chanti-n —currutaco aparra baino arrotuago cebilenez gueroz— lengo
esan beroac pichca bat epelcea otu citzaion, ez ceçaiola guero berari aitzaquia
eman bear-eça guertatuta ere.
—Ala ere —asi citzaion beti atzera beguiraca cegoanari— ez da egoqui
gueieguizco usteac arcea, uts eguin gueneçaque, oquer egon guindezque. Bada-
ezbada, guztiac gogoan artu bear dira. Neri onetchec ematen dit quezca: biac par
eguin içateac. Maalencho-ren cer-icusia içanic, berari bacarric cegoquion
beguitarte ona jarcea. Jostatzeco gogoa ote ceucan? çuc cer derizquioçu?
—Auche ta besteric ez: conchechi-c ecin duala eraman ni bestearequin asi
içatea. Orra berriro nesca nereganaco gaituta. Or, ez dago besteric, orain biac
nai lutequela; baino ez noa ni orain lengo bideac arcera; orretara, aimbeste
bide artu neçazquiqueala, ez liçaidaque erreça nora jo jaquitea. Ni pocic nago
gaurco guertaeraz. Ta çuc ongui icusi deçu çure eracutsiaz abagune egoquiac nola
atchitzen ditutan. Esquerrac çuri, chanti adisquidea. Baino icusi deçu ni ere ez
naicela camotza gauça auetan. Bai, eguia da, guertaldiari escua eman bear
çaiola. Sí, es la esencia principal —berriz ere.
Orduan Plaça çarreco aurrean ceuden gueldituta. chanti-c ibilaldi goçoa
eguin çuan currutaco-requin. Aren jostaqueta atseguina! currutaco-ren bein-edo-
beingo arroqueriagatic, chanti-c nai çuana eguinerazten cion. Oraingoan ala esan
cion:
—Baino bear da bear gauçac ez nastutzea. Nic, eguiazqui, abagune ona
atchitu bear dala esan diçut; baino nesca-mutilac alcarri begui ona jarcecotan;
baldin orrelacoric ez balitz, ascotan tcharqui içango litzaque inori arpeguia
ematea ta ausarqueria. Baino çuc esan cenizquidan çuen bion beguiratzeac eta
mecetaco ain ongui alcar-aditzeac...
—Ta ez da irudipena, egui utsa baicic. Ta orrengatic nago onen pocic,
çorion betea atchitu neçaquealaco, «nere» Maalencho polita neretu neçaquealaco.
Ene chanti maitea, ni becela andregai eder baten jabe icusi nai cinduzquet.
cerbaitean lagundu aal ba-neçaiçuque?
—Bueno, nere contua alde batera utzi oraingoz ta escarric asco. Ba'al
daquiçu cer bururatu çaiten? Oiec guztiac eguiac içanda, ta nic ez diçut
ucatuco, ba'al daquiçu cer eguin bear cenuquean? carta bat iscribitu.
Ori ençundacoan currutaco-c aquica eguin çuan poçaren pocez ta bostecoa
eman cion chanti-ri.
—Asmatu dec! —esan cion— ta barca eçadac ica asitzea. Ni ortan nengoala
esango ba-niquec cer esango uquec? Ea asmoa artu bacarric, saiatu ere eguin
nauc. Poztutzen nauc i nere iritzecoa icusteaz. To, iri detan guztia esateac ez
cidac batere lotsic ematen, i mutil ondradua aicelaco. Ba'al daquic gau guztian
lo-tantoric ere ez detala eguin carta ori burutic quendu ecinic? Asiera eguin
cioat, ederra ala ere, ta ecin içan diat andic aurrera jarraitu, inola ere. Ta
aalmenic gabe ez nagoala daquitalaric eta i cembat onesten autan jaquin eçacan,
iracur eçac onoco paper onetan eguin diaten saioa.
chanti-c ez çuan inoiz icusi currutaco orren parragarri, arras
tchaldanduta ala erotuta ez ote cegoan ia bildurtu çan. Ta esan becela paper
tchuri bat atera ta letra aundi aiec ala cioten: Distinguida seinorita: Desde
que tube la inmensa dicha de conocerla, mas i mas ha ido creciendo en mi corazón
la pasión que desespéra a todo ser humano... Ta emenchen bucatzen çan currutaco-
ren gau guztico lana.
chanti-c ez cequian, edo parra eguin ala ezquerrez jo ta Plaça çarreco
arcupetaco arriarequin currutaco-ren burua joeraci. Baino ez ceucan çalançan
luçaro egoteric, toqui artan egon gutchi eguin çuan currutaco-c; bada bat-batean
nola jarraitu bururatu citzaiola-ta, etchera abiatu çan azcarrean, chanti
bacarric utzita.
chanti-c çurriola-aldera jo çuan. Orren tchaldana içateac arrituta ceucan
chanti. Ura guiçon arraioa! Ala ere cer par-eguin ematen cion eta cer icusteco
ceuden ez cequian. çalaco carta arequin gauça gogorren bat guertatu bear çuala
seguru cegoan, bada currutaco-ri eroqueria burrundara biciz cebilquionez gueroz,
arec içugarrizco carta eguingo cion, bidali ere bai ta corapiloa nola ascatzen
çan icusi bear. Maalencho-ri icara pichca sartuco cion, baino ondorenean ederqui
jolastuco ciran conchechi ta biac. Ta baldin beragana, chanti-gana,
aitzaquiarequin baletor, cer erançun beti içango çuan eta bestela ancaz gora
bota.
«Baino oquerrena ori ez da —eguiten cion bere buruari chanti-c— cençuco
guiçonac ere, nescac dirala-ta, nola tchaldancen diran. Artean ezcongaietan
usoac diruditen nescaeri atzaparrac jaiotzen çaizquie ezcondutacoan. Emacume
oien guiçona çapaldu-bearra! "Au al da etchera etorceco garaia?", esaten diote
ilundu orduco etcheratzen dan «guiçonezcoari»; ta patricac miatu ondoren "certan
gastatu deçu palta deçun tchampona?", egarriac amorratzen egun guztian egoten
dan diru-jabeari. Nic daquitalaric, eta nic ederqui daquit ori, gutchieneco
ogueitic emeretzi emacumec menderatzen dituzte beren senarrac; eta çampa-çampa
eguin ere eguiten dituztenac ba'dira. Bestetan nai dutena eguin ecin dutenean,
beren burua gaizquitu ta senarraren erruquitasuna uztiatuz eguimbidea sorcen
dute. Orreri buruz teatro-liburu osoa eguin neçaque ta icen au jarrico nioque:
"El imperio de la víctima"».
«Beste aldez, emacumeec ez dute beren senarrençat bear becelaco lotsa. Ni
ascotcho icusia nago. guiçonac ez ditu aipatzen emaztearen eguitecoac; artean
emacumeec, bai».
chanti-c gai ortatic gogor eldu cion. guiçonec emazte bat baino gueiago
duten erriac gogoratu citzaizquion; baino ari ura lacar chamarra çala-ta,
beatzetatic quendu çuan. «Danetara ere —cion— emacumea guiçona baino ascoz
gutchiago da, alderatzeco ere. guiçona guiçon eta emacumea... ecerez. Nic ez
daucat bestela emacumea gogoan: guiçonaren aurrean diran dançaric politenac
dançatzen. Ecercho ere ez legoquio ain eder emacumeari. Emacumea ta dança cein
elcarcunde ederra! guiçonaren atseguina!»
Ta lengo uste tcharrac, etchera-bidean, beste atseguinagoequin aldatu
citzaizquiolaric conchechi-ren berarençaco irri goçoa, Erreguesoro-coa, gogoratu
citzaion...

__________
chchI
Tchoralda

Gauça arrigarriac ba'dira. Amaica bider ustez beste aldeco guertaquiçunac


guertatu oi dira: alaco çulotic sartu, bestetic atera; aimbeste cituan arec
itsusienarequin ezcondu; nardagarria, maitegarri biurtu. Ta auchen eta bera
guertatu citzaion Madalen-i Anton çurrut-equin edo berac cion
«çurrutaco»-requin. Ta cembat-eta amorrua ta nazca aundiagoac içan orduan-eta
naitasun eztiagoa ecarri oi dute ascotan.
Beraz biotz-icutua cebilen Madalen ere. Orra ustegabeco erbia non atera
citzaion. Norc esan mozcorra ceritzanari maitecatu bear citzaiola! Artean, egui-
eguia. Ta iguingarriena, gogaicarriena citzaionean. Orra aldez bestecoa bat-
batean eguin.
Len nai ez çuala eguiten çuan topo Antton-equin; orain ez nai aimbeste.
Len gogorrac esaten cizquion; orain ecin samurragoac. Eta len copet'iluna jarcen
ba-cion, orain aal çuan irriric goçoena. «Agur, çurrutaco», esan oi cion
maitequi. Orra ba', orra.
Ez Anita-ren erritac, ez catalin-enac, ez cioten deus ajolic. Lotsagabetu
çan, len baino gueiago. catalin-ec cerbait usmatu çuan. «Ba'daquin batzuetan oso
pocic etorcen aicenala? —esaten cion— cer ematen diten? Obia ago i orla
aiceneco». Bestetan, ordea, asarre etorcen çan. «Bai... gaur... nai unana ez den
icusi. Edo nai-ezcoa guertatu al çain?»
Madalen, beraz, maite-guiroac cerabilquian.
Bein eztabaida bician cetocen Anton çurrut eta Joche Ogui; cale Nagusian
asi ta San Telmo, Escotila, Icazcale, Esnategui, Astocale ta Bretcha-rainoco
guztian: alaco Santa Maria-co iletac bigarren ala irugarren mailacoac ote ciran,
aleguia. Ta Bretcha-n aurrez-aurre jarrita ecin bucatu ainaco izqueta
cebilquiten. Ez ciran asarreçaleac; baino orduco artan norbera çucen cegoalacoan
ez utzi nai ba' itz-bideari.
Madalen-ec Esnategui-calean icusi cituan eta istilu ura Anton-en alde
erabaqui gabe ecin eramanic —ençun bai-çuan cer ari ciran— Bretcha-n alderatu
citzaien poliqui-poliqui. Ta çaldiac eta il-cutcharequin ari cirala, alaco
batean non Madalen asten çaion erderaz Joche Ogui-ri:
—Si cabailos tenían plumeros, segunda. Basta; no hablas más de eso.
Ta Joche-c bi lagun aurrean cituala:
—El día el que estar cailada tú...
—io doi rasón a todo el mundo el que tiene —Madalen-ec berriz.
—Contigo hai que tener mucha pasiensia.
—Pasiensia? Ni sabes tú qué es tamién tampoco! El que se dise lo que
quiere, se oie lo que no quiere.
—Aaa... io ia le conosco el guente como tú! Ere buruz al abil? Pocic al
ago orain? Dança eçan ba'.
Ta Antton-i beguiratuz alde eguin çuan Madalen-ec. Orratch ba', orratch.
Baino Madalen maite-contuan guero ta oquerrago cegoan. Orduanche, bai,
orduanche! inon diran asmatzecoac asmatzen cituan. Baino batez ere au citzaion
gogozcoa: etcheraco sagardo-bila ateratzen çanean, Escotila-calera joan
bearrean, urrutiagoco Barbara-eneco sagardoteguira joaten çan Antton-equin topo
eguitearren, Antton ango çalea bai-çan.
Ordea, onetchec bere corapiloa ba'ceucan. Madalen-ec sagardoa ecarceco
garaia lencheagoa çan Antton-eta Barbara-enera joaten ciranecoa baino. Ta
orrequin ibilcen cituan istiluac Madalen-ec.
—I, Madalen, gaur sagardoric gabe apaldu biar al dinagu? Ba'uaque
lembaitlen —bein esaten cion catalin-ec.
Beste batean:
—Ez al den aitu sagardo-bila juateco? Noiztandic etorri çain orren berandu
juateco gogua? Ecarri-biar bacoitzian, aiazca egon biar al det ba'?
—ceorrec ez al diaçu esan sucaldeco lurra garbitzeco?
—Sagardoteguitic etorrita ere naico dembora içango den.
—Bai, ibilico naiz lana utzi ta berriz esparçua artu ta bustitzen.
catalin-ec arritu-itchuran:
—Nesca, ire bicitza guztiian ez den lurric onen ondo garbitu. Arrituta
nion. Etchequinat cer arrano darabilquin. Ala ere e'litzaquen ecere orren jaboi-
pusca aundiiac ondatuco ez ba-ituzquenan.
Ta eguia çan. Beranducheago ateratzeagatic «larrua» quencen cion lurrari
indar guztiz larrascaturic. Ta abiatzeco asmoan mantala quencen asten çanean,
oraindic ere catalin-ec esaten cion: «Mugui ari, nesca».
Baino Madalen-eri «bost» aren erritagatic baldin Antton icusten ba-çuan.
Aien jocoaren aitzaquiarequin cembatetan ez çan egoten pitcharra sorbaldan pocic
Antton-en ondoan! Antton-ec irabazten ba-çuan, Madalen goçatuta egoten çan;
galcen ba-çuan, goibel. Oriec guztiac Antton-ec ederqui igarri citzaquean
moduan. Bai chanti begui çorrotzac ere.
—Nesca, quen a'i emendic —batec.
—Sagardua epelduco çain —besteac.
—Ai, Madalen; «ire bila» berriz ere ibilico 'itun —urrenac.
Ta joateracoan sagardoteguicoac agurcen cituanean, batez ere bere
«çurrutaco»-ri beguiratu ta bera bacarrarençaco beste agurra eguiten cion.
Orduan corrica asten çan etcheraco, catalin-en icusi-bearrac azqueneco
goçoaldia samincen ciolaric. Orduan içaten ciran gueçurra asmatu-bearrac: bein,
jende asco cegoala sagardoteguian; bestean, tchotcha beerago jarri bear içan
çutela sagardoa aitzen cijoalaco; urrena, sagardoa tchit aitu ta cupela berria
asi çutela, naiz-eta sagardoac berriaren ancic içan ez.
Egun batean baso bat sagardo pagatuta utzi çuan Madalen-ec Antton-ençat.
Ecin ba'orrela egon. carta eguingo omen cion Antton-i. Bere gogoco cerbait
esan nai cion; baino inorc ez jaquiteco moduan. Gainera cartan jarrita, esatean
içaten dan lotsa ez çuan içango. Ez, nosqui, ez cizquion eroqueriac esango,
itsusqui litzaque emacumezco bategan; baino Antton-ec igarri leçaioquen
tanqueran, bai. Aguidanean biotz-icutua eguingo lioque, nosqui, ondo
eguitecotan. Ta cer erançungo çuan Antton-ec? Ura poça, berriz, beregana
etorrico balitz. Nola artuco çuan carta? Ta ondo artuco balu cer gauçac esango
lizquioque berari? Ai, alacoric!
Ura içateco, ordea, Madalen-ec eguiteco aundia eguin bear çuan, carta
eguin; baino eguingo çuan, lotsagarri ba-citzaion ere. Ta bat-batean auche
bururatu citzaion: berac idazten tutic ez cequialaric norc eguingo cion? Ez
catalin-ec beinçat. Norc bada? Ta buru-barrena ondo aztercatuarren ez çuan nai
çuana bilatzen. Ta Antton-ez gainera carta eguin bear luqueanac ere jaquingo
çuan bera cer cebilen... Aiec istiluac! Or... ajolic ez cion baten-batec eguin
bearco, besteen contuequin ecer jaquiteco ez cegoan batec. Ta au esanda bat-
batean Fransuá aulquiguile prancesa gogoratu citzaion; bai, aulquietan «letrac»
eguiten icusten çuan. Bai, orretchec ondoena...
An ciac gure nesca tchoralda Fransuá-gana! Esparçua bear çanaren
aitzaquiarequin abiatu çan calera Madalen. Ta Escotila-calean sartu becin
laister non icusten dituan Anton çurrut eta Joche Ogui, gain eta muin oraingoan,
onunz datocela. Ustegabeco arec oso lotsatu çuan nesca, Anton-ec certara cijoan
igarri bear ba-lioque becela. Ta ia etsita cijoalaric, ala ere, ez çuan beste
bideric artu nai içan.
Bein parean agur esan cioten alcarri. Joche ancemana cegoan, lendic, eta
irria ezpainetan pasa çan. Madalen, lotsatzen asia, ascoz atseguinagoa iruditu
Antton-eri. Agur chamurra içan çuten. Madalen-ec burua atzera eguin eta Antton-
en arpeguia beguira cegoquiola icusi. Nescaren poça! Non dira lengo
nardagarriac?
San Telmo-calean sarceracoan Madalen-c berriro atzera beguiratu çuan,
baino Antton eta biac ezcutatu ciran. Orduan asi citzaion larritasuna Madalen-i;
prancesari barrenen cebilquiona aitortu-bearra. Santo Domingo-co ichquin artan
maquinabat aulqui icusten çan ola-çuriz eguinac, cincilic batzuc, besteac
atarian. Une batean guelditu eguin çan Madalen: atzera-aurreraco artan gueldic
egon bear. Beatza aboan ceucala, prancesaren mailuquetac Madalen-en
balarrietaraino irichten ciran. Alderatu çan. Nosqui, Fransuá-c idazten
ba'cequian, anchen icusten ciran bere escuz eguindaco letrac. Ta ia bertaratu
çala, non ateratzen dan Fransuá aulqui bat cincilic jarcera. Bat-batean
aurreraca asi çan Madalen.
—Eh be ...! Com' está por aquí Matalen? —eguin cion prancesac.
—Buenos días, Musiú. Usté siempre trabajando, —asi citzaion Madalen
barrenen beste norbait ote cegoan beguiratuz.
—Sempre a trabacar. E tú a pasear desde la mainana?
—No, mir'usté, Fransuá... —asi citzaion legunqui beste inor icusi ez
çuanean— sab'usté... io quería que usté a mí haser un pavor. Mir'uste, io tengo
nesesidá d'escribir una carta, sab'usté? i como io no sabe escribir, si me haría
tanto pavor...
Ta Madalen-ec esan bitartean, Fransuá-c larruzco prances-tchapelaren
azpian lapitz aundia sartu çuan, aulquia lurrean utzita.
Madalen poliqui-poliqui cer bear çuan guztia ari citzaion esaten. Prancesa
adi-adi cegoquion, surpeco bibote lucearen muturrac perraren ancera beeraino
eroriac ceuzcalaric. Ta bein Madalen-ec bere nai guztia eracutsi cionean —biotz
onecoa bai-çan prancesa— biboteac goratu ta barrenatu baino len cincilic jarri
çuan ate-buruan cecarren aulquitchoa.
Madalen-ec berac cecazquian paperac eta açalac. Ola-tarteetatic ibilita
noizbait echeri çan Fransuá mai tchiqui batean, Madalen ondoan, ta aspaldian
erdoituta cegoan luma errenca asi çan... Madalen-ec cer gogoa çuan esan eta bien
artean antolatuta guero Fransuá-c idazten çuan. inorc ez cien galaci lan artan.
carta eguiteco guztian ezta inorcho ere ez çan açaldu; beraz tajuz eguin
ceçatequean, lucetchoa çalaric, bada Madalen cerbait gueiago esateco gogoarequin
guelditzen çan beti.
Azquenean, eguin çuten bien arteco ura. Guc icusi baino len jarri diote
açala. Madalen gogo-bete dago. Ta açala itchi ondoren onela idatzi çuan
prancesac: Signor Çurrutaco. Madalen-ec çurrutaco icenarequin nai içan çuan eta
prancesac bere erara ala jarri çuan, aien Ç cacodunac gure Z-c aimbat balio du-
ta.
Madalen pocic atera çan, Fransuá-ri naico esquerrac biotzetic emanda
guero, eta an joan çan cartari estu-estu eguinda, catalin-en oroimena gogo
tcharrez cetorquiola.
Ajola gutchi areri; ta ez ori bacarric, arratsaldean berriro caleratzeco
auquera içan çuan. Ta ez ori bacarric: bada-ezbada carta berequin artu çualaric,
non, escaratz-atean cegoala, non icusten duan Anton çurrut bacarric Plaça
Berrico beste aldean cijoala. Bat-batean muquiçu deitu ta bi pico emanez, eman
ceçaiola araco ari carta ura ta eman becin aguro igues eguin ceçala ecer galdetu
ez ceçaion. Ta mutila abiatuta, Madalen-ec ere escaratzean gora inolazco
abiadura artu çuan.
Ordea... muquiçuac açala iracurri ta currutaco —Madalen-ec ez icusi—
aurretchoan cijoala ez cion ba' currutaco-ri carta eman!

__________

chchi
currutaco ebainduta

Arrandegui-co ondoan, currutaco-c dei eguin cion chantiri, biac San Juan-
caletic cijoacela. currutaco-c «chanti» deitu ta orrez gainera saquelatic
paperezco bat atera ta arequin etorceco esaten cion. Alcarri «arratsalde on»
esanez ta lengo ica aritzea aztuta, currutaco guztiz arrotuta açaldu citzaion
chanti-ri.
—Len ere çuri esquerrac emanic nago, chanti; baino araço onetan ni neroni,
inoren lagunçaric gabe, bacar-bacarric asi içan baninz ere berdineco ondore ona
içango nuan. Icus Maalencho Sarobe-c neretzat eguindaco carta au, baldin leenic
arec neri iscribitu-içatea utsac arrituta ez ba-çauzca. Ni, berriz, ez nau
arritzen. Onelaco auciac gueienetan erabaqui neçazquique nere alde. Gai onetan
oquer bat içan det oraindaino: ni neroni naicen baino nere burua gutchiagotzat
eguitea. Orrec ondatu nau. Ta gauçac cer diran! Maalencho-ren araço au ain
erreça icusten detala ba'al daquiçu jaso aundiric ez diotela ematen? Icus eçaçu
bere icena —carta çabalcen lagunduaz esan cion.
chanti, ichil-ichilic. Ez-ustecoren bat cebilela usmatu çuan. cer arrano
içan citequean? «Signor Çurrutaco?» Norc jarrita? Ez Maalencho Sarobe-c
idatzita. Aren letra çatarrac! Idazquera prancesena çan. Ta «Madalen» icempena
icusita bat-batean asmatu. copeta escuarequin jotzeracoan itchura quendu cion
currutaco-c ecer igarri ez ceçan. Berac bai-cequian Madalen nescamearen berri!
Ta currutaco izquetan gogotic ari çala, cion:
—A, bai; ba'daquiçu, nescac ascotan obe-ustean tcharqui eguinac eguiten
dituzte, «don Amalio» icenic jarri gabe «Signor Çurrutaco» jarcea otu çaio;
aguidanean nic prancesez daquitala jaquinan gainean dagoalaric atseguin gueiago
emateco ustean eguingo çuan. Iracur eçaçu guztia. Danetara ere letra politagoac
eguin citzaqueala uste nuan. Orrec cerbait mindu nau. Nic nola esaten nizquitzun
igande artaco meçaren ondorengoaz? Ona emen eguia berac esanda; ordea, Maalencho
politac «San Vicente» jarri bearrean «Santa María» jarri du. Icusi emen (erderaz
cegoan idatzita) «eguin içan dizquitzutan irri goçuac», çuc aguian par-algarac
uste cenituanac; «çure nereganaco beguiratu chamurrac, nic biiotz-biiotzez
escarcen nizquitzuenac», ori ez al da gauçac bear becela eguitea ta biotzeraino
çucen joatea? Ta oiec guztiac Maalencho Sarobe becelaco nesca batec neri esatea!
Arretaz iracurri beste au: «çuec biioc icusi çaituztenian, burua atzera eguinda
alcarri beguiratu diiogunian», orra Erreguesoro-co egun artaco topo-aldia, ni
seguru ta çu quezquetan. «Nosqui, çuc nic baino letra tanquera politagua içango
deçu», dio emen berriz.
Ta au ere oar gueiegui eguin gabe bere alde artu çuan. Azquenic carta ura
bereari «bai» erançunaz cetorrela erabaqui çuan currutaco-c. Ez cegoan eguina
damutan.
Orduan chanti-c carta açalaz janci ta currutaco-ri biurtuz ala esan cion:
—Orra nere bostecoa bete-batean eta çure eguiteco aundi au jaitu deçagun,
Elicegui-enean cerbeça-bombila edatea esqueini eçadaçun escubidea ematen diçut.
Ta Bretcha-n sartu ciran.
Elicegui-enean cerbeça-botila aundi bat escatu çuan chanti-c eta naiz
currutaco berritsua egarrituago egon, chanti-c edan çuan gueiena, bada
chancameac muchin ez eguiteagatic, atseguinic ematen ez cion edariari indar
aundiz bulçatzen cion pitin bat sarceco.
Ta edan-oncia gora ceucan batean, carta ura currutaco-ren escuetara nola
etorri içan citequean bururatu citzaion chanti-ri: «çurrutaco» deitzen bai-cion
Madalen-ec Antton-eri.
currutaco-c cerbeça pagatuta, ateratzeracoan, orra non aurrez-aurre beti
becela conchechi ta Maalencho açaldu ciran biac alcarrequin. Bretcha-co bancuan
echeri ta beren arteco contuetan asico ciran, nosqui, Elicegui-enea atzean
ceucatelaric. Beraz, bi nescac echerita aurrean, beste aldera beguira, ta bi
mutilac Elicegui-enean.
—Nere esanen bearric deçunic —cion chanti-c— ez det uste onuzquero, bacar-
bacarric cembat deçaqueçun orainche icusiac gaude carta orrequin; baino baldin
nere itzac calteric eguin ez liçaiçutequela uste ba-deçu, orainche deçu abagune
eder-ederra: çoazquie ta çu mutil eratsua ceranez gueroz, itzeguin eta ceorrec
igarrico dioçu Maalencho-ren ondoan echeritzeco auquera noiz daucaçun. Ez uste,
bada, nescac çuc dioçun becelaco carta eguin —eta nic orobat diot— ta «aspertuco
al aiz» utzitzea ondo dagoanic. çure tchanda da orain. Nere ustean —ta çurean
aguidanean ere bai— nesca çu beregana joateco amorraturic dago. Ez eçaçula
abagune eder au galdu. Beranduegui ibilceagatic, seguru nago —eta çu ere uste
ortacoa içango cera— amaica nesca eder joan çaizquitzu!
Orain beste escu batec artu çuan candela. Orain chanti-c itzeguin eta
currutaco mututu. carta aibesterainocoa ez çala esateco gogoa etorri citzaion,
aguroegui ez çala ibili bear, abaguneac «sobra» içango cituala; baino
beranduegui ibilceagatic aimbeste nesca eder joan citzaizquiola tchinistuta,
larritasuna sortu ta mutil guiçajoac berebicicoac icusten.
—Bioc ez ote guinaque joango? —galdetu cion chanti-ri.
—Baino, guiçona, ez al daquiçu ni conchechi-requin asarre nagoala? Edo nai
al deçu echeritzeco garaian ni Maalencho-ren ondoan jarcea?
Onoco onec ciricatu çuan gueiena, len conchechi quendu cion becela ea
orain Maalen quencen ote cion.
Ta currutaco, bildurrez ba-çan ere, abiatu çan.
—Esaioçu carta artu deçula —cion oraindic chanti madaricatuac lerceco
çorian.
—Escua emango al diet? —galdetu çuan currutaco-c burua atzera eguinda;
baino ez çuan chanti icusi.
Iritchi çan bada nescaen toquira. Sombrero-quence içugarria eguin cien.
Irria ere bai, baino eçagun çuan chancoac dar-dar ceuzcala.
—Arratsalde on, Maalen —ta conchechi esatea aztu çan.
Nescac lenengo aldian içutu ciran, baino guero bereala lasaitu.
Asi çan bada cein poçarequin icusten cituan esaten eta maiz chamar
içanagatic ez omen cituan nai aimbeste icusten. «Içan ere gu alacoac içaten
guera: ona ba-da, ez gaitu inoiz asetzen».
Nescac parrez asi ciran. Ta chanti-ren esana gogoratuta asi çan pichca bat
Maalencho-ren utsunearen aldera bear baino lenago aldatzen. Ordea, nescac
igarrita oso poliqui alde artaraco muguitu ciran, toquiric ez uzteagatic.
chanti, berriz, Elicegui-eneco barrumbean parrez çoratzen.
cer gueiago ecin esan guelditu çan currutaco. chanti egon bear çuaneco
aldera beguiratzen çuan, baino ez icusten. Ez ba' esateco gueiago etorcen eta
guero ta larriago gure tchaldana. Orrez gainera conchechi-c galdetu cion:
—Ori al ceneucan esateco guztia?
—Ez, ba'neucan Maalencho-ri cerbait esatecoa. Aleguia, Maalencho, çure
carta artu detala ta esquerric beroenac demazquitzutala. Nic ba'nequian çu biotz
oneco nescatcha cinala ta ni beçalaco «gazteari» —ez nic esateagatic— abegui ona
eguingo cenidala, ez bai-naiz ni beste asco moduzco mutil tchoroac becela.
Beraz, oso ondo arquitu ditut çure esanac eta, nosqui, nere adisquidetasunic
chamurrena çuretzat içango da.
Orain arte nescac parrez aritu ba-ciran, oraingoan ederqui asarretu
citzaizquion.
—cer carta ta carta-orde? —galdetu cion Maalencho-c içututa.
—Maalencho polit'ori, ain goça-aldi ederra eman didaçu ta cergatic nai
cenuque nere çoriona —çu bai-cera nere jabea— nere çoriona ondatu? carta eguin
ba-didaçu cergatic ucatu?
—Nic çuri carta? Uste al deçu tchoratuta nagoala? Ala guztiac çu beçalaco
tchoroac gaudela? Naiago nuque Tchina-ra joanda baceunde!
—Baino Maalencho; emen bai-daucat çuc eguindaco carta!
—Nic, nic? —ta bi nescac alcha ciran.
Santa Ana-caleco muturrean, Bretcha-co aldean, Madalen-ec Anton çurrut
topatu çuan. Lotsatuta ba-çan ere alderatu çan eta arritu citzaion inori ez
eguindacoa berari bacarric eguin eta ain nequezco cartari ez batere jaramonic
eguitea, artean bene-beneco carta eguin omen cion. cergatic çan orren muquerra
berarequin? cerbait gaizqui eguin al cion? Ez al çuan beti ongui artu bada? Esan
ceçaiola cer iruditu citzaion gaizqui.
Antton-ec asieran ez çuan tchinistu cartaric eguin cionic eta tchanchetan
ari çala uste. Madalen guero ta maiteago ari citzaiola., «baino, nesca, —esan
cion— nic es dinat es ireric es inoren cartic artu. Ta gainera es dinat
tchinisten nois icasi unan ic iscribitzen? Ta serc eman din cartac iscribitzen
aritzeco?»
Madalen-ec baietz, carta eguin ciola ta bera Plaça Berrian barrena cijoala
mutil bateri eman omen cion berari escuratzeco. «Nere bi pico goçuac!» Bai ba',
bi pico eman omen cizquion mutilari. «Orainche bertan tchiqui-tchiqui eguingo
nuque topatuco ba-nuque», amorratuta cion. «Baino eguiia al da, Antton, —berriz
ere— etzenduela artu?» Madalen oso samurtuta ari citzaion. cartan jarri çuana
esatea nai ba-çuan galdetu cion, Antton-en erançuna jaquin nai bada. Ta berriz
ere mutilarequin asi çala non icusten duan muquiçu berbera an aldean cijoala.
Asten da Madalen arengana corrica ta,
—Ic, granuja orrec, nun daucac nic emandaco carta? —besotic min emateraino
elduta esan cion.
Antton ere etorri çan. Bion artean içutu çuten. Ta bere burua minatic
libratzeagatic mutilac erançun çuan:
—Orrec quendu cidan —currutaco eracutsiaz.
—Orrec ostu? —Madalen-ec.
—Bai.
—Orrec lapurtu?
—Antton-ec.
—Bai.
Abiatzen dira, Madalen aurretic. Ta bertaratu ta non icusten duan
currutaco bere carta Maalencho Sarobe-ri eracutsi naiez. quencen dio carta
escutic eta «lapurra» esanaz elcen dio tchamarratic eta berebicico astindua
emanaz, alaco batean ia bota çuan cilipurdica. Ta erorico çan nerequico, baldin
Antton atzean egon eta çutic jarceco ondoena jo ceçaquean toquian, ostico bat
bete-betean jo ez ba-cion.
currutaco çuri-çuri eguinda, itzic atera ecin ceçaqueala, etcheracoa artu
çuan eta Elicegui-eneco aurretic bear baino azcarrago cijoala, norbaitec
barrendic campora çancoa atera ta beste osticoa jo cion, azcarrari uztea otuco
ba-citzaion ere. chanti çan.
Bretcha-n jende asco bildu çan.
Ta conchechi Araneder ta Maalencho Sarobe içututa ibili ba-ciran, azquenic
cer par-eguin etorri citzaien. currutaco guiçajoa!

__________

chchi
Azquena

Ori deçu, iracurlea, Donostia ederra. Ori çan nere erria: erri maitea,
nere biotzeco cutuna. Alachen jostatzen ciran donostiar alaiac. Donostia bacarra
munduan: ori bera ta ez beste. Donostiarren içaquera berecia ascotan aipatu içan
dute. Aiec umore onecoac! Aiec jolas-çaleac! Ta umore onecoac ciralaco
«cachcarinac» esaten cieten. Ta jolas-çaleac ciralaco maquinabat jai eder
antolatzen cituzten; ordea, antolatu esatea gauça bat da: aiec sortu, aiec
tajutu, aiec eguin. Ba'cituzten musicari bertacoac, ba'cituzten bersolariac,
ba'cituzten teatrolariac; ba'çuten erria, teatroric politena. Ez da
ba'arritzecoa aimbeste erbesteco ango jaietara joatea: ba'cequiten-eta an
arquituco çuten eztia beste inon topatuco ez çutela. An ez çan beste errico
usairic: Donostia-n Donosti, iracurlea. Gure opila etchean egosia, adisquidea.
Orduco Donostia cer çan jaquin eçaçun, eguinaalac eguin ditugu. Eguia
esan, cerbait lortu degunaren ustea daucagu. Gu mami-mamico donostiarrac içan,
erre-beroa errapetic edan, copeta errico arrietan eguindaco aundituaz josia içan
eta içuri esan-bearrac buruco ariac naspilatuco al cizquigun ba'!
Orra, bada, «Donostia». Lanac eman dizquit seme onec acitzen! Ta calera
tchapelic gabe atera ez dedin, eman deçaiodan bucaera.
Aste ta asteetan ez çuten Tchomin donostiar jatorrac eta candi-c alcar
icusi. Tchomin-equin escaratzean içandaco egonaldiac lotsatuta ceucan candi,
doi-doi etchetic ateratzen ba-çan. Nequezcoa ba-citzaion ere, an egon bear,
berac maite çuana etchetic campora ibiliarren. caiolatic atera nai ez duan
tchorinoa esan citequean, naiz ateac çabalduta egon eta ascatasuna maite.
Tchomin ere arrituta ibilcen çan, cer guerta ote citzaion, non ote
cebilen. inolaz ere inon arquitzen ez; aren berriric ezta batere. Orainche
çorionaren jabe eguin ciran, beatz-tarteetatic igues eguin cien. Eguia ote ala
ametsa? Bi besoetan euquitzea uste ta escu-utsic arquitu. cembatetan ez citzaion
Tchomin-eri candi-ren beso-botatzea irudibiatu!: nola edo ala içan ba-çan,
cincilic guelditzeraino lotu ba-citzaion. Orduan Tchomin, lepoan aztarnen bat
edo mina guelditu balitzaio, pocic egongo çan egui-ança aundiagoarequin; artean
candi-ren ança bera ez al citzaion galduco?
Gure iracurleac, ordea, ança obea emango dio; besteen gaucetan argui
icusten bai-da. Bein ba' alcar icusi çuten. Tchomin-ec ez çuan, ez eguin, ez
esan, escaratzaco egonaldia gogoaraci ceçaquean ecercho. Ez batec, ez besteac,
ez çuten besteaganaco gueieguizco çaletasunic eracutsi; urrengo batean
lotsagarrizco ura aztutzat utzi ceçatequean. Baino icustaldi arec poz berria
ecarri cien; urrengoraco oso gaituta ceuden.
Ta urrena etorri çan eta urrenaren urrena ere bai. Ta icustaldi aien berri
eman bearrean, bildur guinaque. Tchomin nor çan eta candi nor jaquinic, eztia
non ba'daquigu. Ta certaraco guztiac esan? Gainera, atzeraco contuaquin ari
guera urtebetez guerozticaco berriac bai-daquizquigu! Bai ba', Tchomin eta candi
ezcondu ciran. Ta ezcomberritan bein Gaztelumendian gora egurazten cijoacela,
Santa clara-aldetic, candi ari citzaion Tchomin-eri:
—...ta çuc bacarric daquiçun nere belauneco orbana, arcaitz artan eguin
nuen, çuc estropada irabaci cenuen egun artan bertanche...
chanti menderatzalea menderatu çuten; gaitz erdi, bancuetche jabearen
alabaren aldera erori çan. Ez çan nolanai erori, erorcecotan; baino erori. Araço
onetan ez da naicoa nai ez içatea ala aquiaculuac jarcea. conchechi chanti-ri
çaletu citzaionetic, bere aldera egon çan beti, mutilaren erdeinuagatic.
Ba'daquigu Erreguesoro-n beguitarte ona eguin ciola; ecin ba' ucatu barrenen
cebilquiona. Maitasun epela ceucaquionarren, irauncorra. Ta chanti-ri biotz-
aldiac eman cionean, conchechi-rengana joan çan. Ederqui irabacita ceucan
nescac. Ez çuan chanti-c lan aundiric içan; aundiagoac errez berdincen cituan.
Beraz, chanti çalacain eta conchechi Araneder ere ezcondu ciran. chanti-c
uztarpea atsecabez icusi çuan. Bere ustez, emacumeengatic esaten cituan guztiac
eguiac ciran. Ezconceco garaian, beraz, ba'cequian-edo cer icusi bear çuan.
Artazquero ala bear çala ta lepoa macurtu bearco ciola uztarriari. Ezcondu-
berrian, bein galçac artu ta emazteari eman omen cizquion:
—Ar itzaçu —esanaz— guero ere ceorrec jancico dituçu-ta.

Ara currutaco ere ezcondu; «Tchardin-berri»-enera ezcondu çan.

«Auquera daucanac
nequea berequin
norc eguingo ote du
portuna nerequin?»

Amaguiarrebac suiaren polcha maiz aipatzen çualata, berari «Polcha» jarri


cioten icena.
Ordea,

«Ango çocoac
ezconduz gueroztic
garbitzecoac.»

Edo-ta,

«Nere andreac camisa çarra;


berea balu, ecerrez,
quearra baino belçago dauca
garbitutzeco alperrez.»

currutaco guiçajoa beti iraulca ta azquenean ucuilua jo çuan buruarequin.


Baita Anton çurrut eta Madalen ere, ezcondu ciran. Anton-ec ezconçara bi
alaba eraman cituan, emen orain arte aipatu ez ditugunac.
Gauez ezcondu ciran, bacailu platera apaldu ta urrengo goicean Antton
bacarric atera çan etchetic Miranda-ra, oinez, ango burnibide berrian urpeco
lanez çubi bat eguiten.
Joxe Ogui-c ez çuan andreric artu.