You are on page 1of 142

JESU CRISTOREN

LAU EBANJELIOAC
BATERA ALCARTURIC

Pedro Antonio Ainibarro

Bici bedi Jesus

JESU CRISTOREN
LAU EBANJELIOAC
BATERA ALCARTURIC

D. Bernardo Lami-c dacarçan erara,


ta A. Felipe Scioc erderatu cituan leguez.

A. Fr. PEDRO ANTONIO AINIBARRO,


ÇARAUZCO COLEJIO A. S. FRANCISCOREN ORDEACO
MISIONISTEAC EUSQUERATU DITU.

Azquenean ifinten da
Urte guztico Jaietaco Ebanjelioen Idorogarri bat;
ta bestebat jaquiteco Bizcaico icenen adierança guipuzcoa,
ta Nafarroaraco, onela libru santu beneragarri au
guztien oneraco içan dedin.

Bici bidi Jesus

SARRERA

Iracurle euscaldun maitea, aramen non emoten deutsudan libruric


preciatuena, santuena, beneragarriena, libru guztien iturburua, ta dacarçana
Jesusen bicitzea, esateac, iracasteac, eguiteac, eriotza, ta biztuerea. Emen
icusico doçu ceimbat çor deutsegun Jesusi, ce maite gaituan, ce bicitza
nequezcoa eguin eban, irunsi cituan gogortadeac, eguin cituan mirari
arrigarriac, beragandu cituan becatariac, irabaci cituan arimac, osatu cituan
gaichoac, arguitu cituan itsuac, atera cituan deabruac, janaritu cituan
gosetiac, biztu cituan ilac, inguratu cituan bideac, igaro cituan aldats gora
berac or emen bateric bestera erriric erri ardi galduen bila Arçain ardurazcoa
leguez. Emen icusico doçuz bere neque-penac, gose egarriac, icerdiac, negarrac,
pobreça, beartasun, persecucino, lotsaria, ta naibagueac. Emen bere humiltasuna,
ontasuna, erruquitasuna, biguntasuna, ta eroapena becatariric andianacaz; bere
maitetasuna bere arerio gaisquina perseguila guztiacaz, euracaz lagundu, euren
etchetara joan, euracaz jan, ta ebilala, guztia guztiençat eguiten çala, guztiac
irabazteco: guztiac mesedetu, çoriondu, ta arguituten cituala; ta eurac gaiti
bere Aita Jangoicoari escatuten eutsala bere eriotzaco larritasunic latzenean.
Ebanjelio santuari çor jacon errespeto lotsa ta beneracinoa adiraçoten
deuscu Elecha Ama Santeac eguiten dabenaz Meçan esaten danean. Misala aldatuten
da, escoaco aldera: guztiac çutic ifinten dira bera ençuten, ta adietan emoteco
prest abiaturic dagoçala bera autortu, ta bere defensan bicitzea emoteco:
Mecemoileac macurturic, ta Ebanjelariac belaunico iminiric Jangoicoari escatuten
deutse gogoz garbitu sutu berotu daicela euren biotz ta ezpanac Isaias
Profetarenac leguez: lagunduten deutse argui ta incensoaz: cinatuten ditu librua
ta bere burua, baitabere Elechaco guztiac cinatuten dira: incensetan dau
Ebanjelioa, ta daroioe mun eguiteco Sacerdote Mecemoileari. Eta cetaraco
orrembeste eguiquiçun? eracusteco fededunai ce gauça beneragarria dan Ebanjelio
santua.
Ebanjelio santu au escribidu eben lau Ebanjelistac Espiritu Santuaren
arguiaz çucenduric, ta laurac bat batera contraesan baga alcar dacarde guztia,
baina ez dempora, ta toqui baten; ta libru onetan darraiot albaitanez San Mateo
Jesusen lagunçan ibili çanari, ta beronen capituluetara dacardaz besteenac: bada
San Juan ta San Marcosec eztacardez Jesu cristoren tchiquitaco jaçoera, edo
guertaldiac, ta euren Ebanjelioa asten da San Juan Bautistaren predicaldiatic;
San Lucasec barriz ez eban escribidu icusi ebana, ezpada ençun ebana, ta
Espiritu Santuac aguertu eutsana. Laurac dacarren guztia bada ifinten da libru
onetan iracurça jarraian, batzuetan bat bacarra icentaturic, ta beste ascotan
laurac batera: ta orduan iracurçaren buruan adiraçoric norc ta non dacarren
Ebanjelista bacotchac, guero aitatuten eztira errengloi edo urrengo maileetan
Lami-c dacarçan deierac (Mt. Mar. Luc. Joan) ebagui eztaguien iracurça-jarraia;
bada eztira bear-bearrac euscaldun utsençat, ta eragotzico leusquioe iracurtea.
Arren bada Jesus cristo argui arguitsuac arguitu daiçala fedebague itsu
sor gor ilumpe itzalean datzaçanac, Ebanjelio Santu au eçagutu, sinistu, ta
autortuteco; beronen ceruzco barri on, ta sinisgueiac munduco lau aldeetan
çabaldu daiçala; baitabere çuri gogozco naigura çalegarri gartu bici eguiazco
bat emon daiçula berau iracurteco; ta bioi bertan dagoçan adibideac, eguiac,
aguinduac, ta gauça miragarriac bete, cumpli, ta eguiteco. Alan içan dedila. Bai
Jesus maitea.

Advertencia
a los Censores, o Revisores
de este Libro de los Evanguelios traducidos
según la Harmonía de Don Bernardo Lami

Se suplica encarecidamente que con la maior escrupulosidad se anoten las


faltas substanciales, voces improprias, o que hacen mudar el sentido del techto
sagrado, para correguirlo antes de darlo a la prensa: pues algunas voces se han
puesto a mas no poder, por no ocurrirme otras mas legales, i por que no era bien
echponer este manuscrito a publica Censura con vacios; i ni me he aferrado en
mantener otras voces, sino que las déjo a discrecion de practicos bascongados.
Estos bien saben, que el idioma bascongado enteramente dista de el latino, i que
ningun parentesco tiene con el: no assi la lengua casteilana que es hija de la
latina, i facilmente la traduce. i por esta parte hai que disimular algo a la
traduccion bascongada en quanto al mecanismo literal material. De lo contrario
no se le podria dar el aire, gusto, i eloquencia bascongada. Fuera de que los
primeros Autores del bascuence no nos dejaron los significados de muchas voces
aulicas, academicas, i forasteras que no se usaban en su epoca: v.g. Hipocrita,
Publicano, Sinagoga, Pontifice &a; ni el casteilano las tiene sino tomandolas
como suenan del latin.
i assi v.g. hipocrita se echplica con finguidor de virtud que no la tiene.
A Publicano a veces le viene bien alcabalero; otras, usurero; otras
publico pecador.
O gueneratio perversa! esta voz gueneracion echplican los bascongados con
casta charra. Cásta está en uso, gueneracion no.
Demoninoa, endemoniadua tienen en el bascuence cierto desabrimiento i
aspereça; no los usa sino un airado colerico; ni tienen nombre propio en este
idioma; i se suplen con deabrua, deabrutua.
A Duos viros, dos varones o Angueles que las mugueres vieron en el
Sepulcro de J.C. aunque correspondia guiçacume bi, se ha puesto gazte bi, dos
jovenes; i aun el mismo P. Scio pone dos personajes, i no dos varones.
Otras voces aunque tienen propio, i peculiar significado bascongado, se
han acomodado al estilo comun i usual en que son admitidos: v.g. cueva de
ladrones: lapur toquia; el toquia abraça cueva, albergue, sitio, i guarida de
ladrones. Por la misma raçon se invierte el singular por el plural; i assi omnis
homo, omnis guens: todo hombre va, o viene, no se echplica bien con guiçon
guztia dator, todo el hombre viene, sino guiçon guztiac datoz pluraliçado. Todo
hombre trahe: no guiçon guztiac dacar, sino guiçon guztiac dacarde &a. i a este
modo se han hecho algunas pequeinas i pocas variaciones, que no alteran el
sentido riguroso; i el mismo P. Scio, i otros traductores hacen maiores que
estas que ileva este escrito.
Bici bedi Jesus

LENENGO LIBRUA

Jesu cristo gure Jaunaren Bicitzea


bere Jaiotzatic Bateo guino

1. IRAcUrça

San Juan Bautistaren sortuera,


ta jaiotzaco barri onac emoten deutsaz
Angueru San Gabrielec çacarias bere Aitari.

San Lucasec cap. 1. v. 1 ad 25.

cerren ascoc ifini gura içan ditueçan moduz gure artean jaço içan dirian
gauçac:
Guri esan deuscueçan leguez, lenengotic icusi citueçanac, ta berbearen
ministroac cirian eurac:
Niri bere eretchi içan deust, ondo jaquin ezquero, celan lenengotic jaço
cirian, çuri, o Teofilo guztiz ona, era onean escribietea;
Icasi doçuçan gauceen eguia eçagutu daguiçun.
Herodes Judeaco Erreguearen egunetan egoan çacarias eritchon Sacerdote bat
Abiasen familiacoa, eta onen Emazte Isabel eritchona Aaron-en Alabeen artecoa.
Biac cirian justuac Jangoicoaren aurrean, ta ebilcen çucen Jangoicoaren
mandamentu, ta justutasunetan cer esanic emon baga,
Eta semeric ez euquen, cerren Isabel seinguea çan, ta bata ta bestea
cirian urte ascotacoac.
Eta jaço çan çacarias Jangoicoaren aurrean egoala Sacerdotearen lanac, ta
bere aldia eguiten,
Sacerdotetasunean oi çan leguez, berari egoquion suertez Jaunaren Templura
sartutea, incensoa esqueinitera:
Eta erri guztia egoan campoan oracino eguiten incenso temporan.
Eta çacariasi aguertu jacan Jaunaren Angueru bat çutic altara
incensodunaren escoatara.
Eta berau icusiric, çacarias icaratu çan, ta bildurra sartu jacon.
Eta Angueruac esan eutsan: çacarias, etzaite bildurtu, cerren çure
oracinoa ençuna içan da: ta Isabel çure Emazteac eguingo deutsu seme bat, ta
Juan deituco deutsaçu.
Eta içango jatzu atseguin ta pozcaritzat, ta asco bere jaiotzan poztuco
dira:
cerren andia içango dan Jangoicoaren aurrean: ardaoric, ez sagardaoric
edango eztau, Espiritu Santuaz betea içango da bere Amaren sabel beraganic:
Eta Israeleco seme asco Jaun ta euren Jangoicoagana biurtuco ditu:
Eta joango da bere aurrean Eliasen espiritu ta birtutean, gurasoen biotzac
semeetara biurtuteco, ta fedebagueac justoen çurtasunara, Jaunari erri oso bat
prestauteco.
Eta çacariasec Angueruari esan eutsan: celan ori jaquingo dot? bada ni
çarra nas, ta nire emazte bere urteetan aurrera doa.
Eta Angueruac erançun ta esan eutsan: ni nas Gabriel Jangoicoaren aurrean
egoten nasana: ta biraldua nas çuri berba eguiteco, ta barri on au çuri emoteco.
çu barriz mututuric gueldituco çara, ta berbaric ecin eguingo doçu, gauçoc
eguingo dirian eguna eldu arteraino, cergaiti ce bere demporan cumpliduco dirian
nire berba oneec sinistu eztoçuçan.
Bitartean jente guztia egoan çacariasi itchadoten: ta mirarituten cirian
lucetuten çalaco bere egotaldia Templuan.
Eta urten ebanean ecin berbaric eguin eutsen eurai, ta aditu eben
icusgarriaren bat Templuan icusi içango ebala.
Eta berac sinuacaz adietan emoten eban, ta mututuric gueratu çan.
Eta bere oficioco egunac bete cituanean, bere etchera joan çan.
Eta egunoc igaroric, bere emazte Isabel seindun guelditu çan, ta bost
ilebetean ezcutaturic guelditu çan; ta cinoan:
cerren Jaunac mesede eguin eustan, beguiratu eustan egunetan, nire
afruntua guiçonen aurretic quenduteco.

2. IRAcUrça

San Gabrielec barri onac Ama Birjinari


Jangoicoaren Semea bere erraietan guiçon eguingo çala
Espiritu Santuaren birtutez.

San Lucasec cap. 1. v. 26 ad 38.

Eta seigarren ilean Jangoicoac biraldu eban Angueru San Gabriel Naçaret
eritchon Galileaco Erri batera,
Birjina ezconduric egoan bategana guiçon bategaz, ceini eritchon Josef
Dabiden etchecoa, ta Birjinaren icena çan Maria.
Enda sarturic egoan lecura, esan eutsan: Jangoicoac salba çaiçala, graciaz
betea: Jauna da çugaz: Bedeincatea çara Andreen artean.
Eta berac au ençunic, icaratu çan aren berbacaz, ta pensetan eban ce
salbatasuna çan au.
Eta Angueruac esan eutsan: etzaite bildurtu Maria, cerren Jangoicoaren
aurrean gracia idoro doçu:
Aror non seindun gueratuco çarean ceure sabelean, ta arguitara emongo doçu
seme bat, ta Jesus deituco deutsaçu:
Au andia içango da, ta Jangoicoaren Semea deituco da, ta Dabid bere
Aitaren Erreinua Jaungoicoac emongo deutso; ta betico Jacob-en etchean
erreinatuco dau.
Eta bere Erreinuac azquenic euquico eztau.
Eta Mariac Angueruari esan eutsan: celan au içango da, nic guiçonic
ezpadaçaut?
Angueruac erançun eutsan cirautsala: Espiritu Santua çure ganean etorrico
da, ta Jaungoicoaren birtuteac estalduco çaitu.
Ta orregaiti çuganic jaioco dan Santua, Jangoicoaren Semea icentatuco da.
Eta aror non çure lencusina Isabel bere seindun dago bere çarçaroan: ia
sei ilebeteco dago, senguea deitu oi çana:
Bada Jangoicoarençat ez da ecin daitequen gauçaric.
Eta Mariac esan eban: Ara emen Jaunaren Serbitzaria, çure esana leguez
eguin bedi nigan: ta aldeguin eban Angueruac beraganic.

3. IRAcUrça

Santa Isabelen Bisitea, tan an jaço çana.

San Lucasec cap. 1. v. 39-56

Eta egun aetan jagui çan Maria, ta lasterca joan çan montaineetara Juda
ceritchan Uri batera:
Eta çacariasen etchera sartu çan, ta Isabeli agur eguin eutsan.
Mariaren agur eguite au Isabelec ençun ebanean, beronen sabeleco seinac
goçozco saltuac emon cituan: ta Isabel Espiritu Santuz bete çan:
Eta boz altuan dedar eguin eban, ta esan eban: Bedeincatea çu andra
guztien artean, ta bedeincatua çure sabeleco frutua.
Eta nondic niri au, nire Jaunaren Ama nigana etortea?
Bada çure agurraren boça nire belarrietara eldute orduan, seinac nire
sabelean goçozco saltuac emon cituan.
Eta çorionecoa çu sinistu cenduana, cerren beteco da Jaunaren partez esan
jatzuna.
Eta Mariac esan eban: Nire arimeac Jauna andizquetan dau:
Eta nire espiritua neure Jangoico Salbatzailean poztu çan.
Bere serbitzariaren humiltasunean bere beguiac ifini citualaco: bada
orainganic urrengo jeneracino guztiac çorionecoa esango deuste.
Guztia al dabenac mesede andiac eguin eustaçalaco, ta santua bere icena.
Eta bere misericordia urrengoetaric urrengoetara bildurra deutsenençat.
Bere besoan indarra eguin eban: banatu cituan soberbioac euren biotzeco
pensamentuetan.
Beratu cituan poderiodunac, ta goratu humildeac.
Goseac ilac ondasunez bete cituan: ta aberatsac utsic itchi cituan.
Israel bere serbitzaria artu eban, bere misericordiaz gomutauric.
Esan eutsen leguez gure gurasoai, Abrani, ta bere urrengoai betico.
Eta Maria Isabelegaz iru ilebete leguez guelditu çan: ta guero bere
etchera biurtu çan.

4. IRAcUrça

San Juan Batistaren Jaiotza,


ta orduan jaço cirian mirariac

San Lucasec cap. 1. v. 57 ad 80.

Eta Isabeli bete jacon seina eguiteco demporea, ta emon eban seme bat.
Eta bere auçoac ta aideac ençun eben, Jaunac beragaz bere misericordia
andizcatu ebala, ta poztu cirian beragaz.
Eta çorcigarren egunean etorri cirian seina circuncidutera, ta çacarias
bere Aitaren icenaz icentetan eben.
Eta erançun eban bere amac, cinoala: ez inolacoz, ezpada Juan deituco
jaco.
Eta esan eutsen beroni: çure aidetasunean eztago icen ori daucanic.
Eta seinaren aitari sinuacaz itanduten eutsen, celan gura eban deitu
equion.
Eta tintoncia escaturic, escribidu eban onelan: Juan da bere icena.
Eta guztiac miraritu cirian.
Eta ordu atan idigui çan çacariasen aoa, ascatu jacon mina, ta berba eguin
eban Jangoicoa bedeinquetan.
Eta euren auçocoen ganean bildur andi bat etorri çan: ta gauça oneen
barria Judeaco montaina guztietara çabaldu çan:
Eta ençueçan guztiac euren biotzean gordetan citueçan, ta esaten eben: Nor
içango dala, uste doçue, seinau? Bada Jaunaren escua beragan içan çan.
Eta çacarias bere aita Espiritu Santuz betea içan çan, ta profetatu eban,
esanic:
Bedeincatua Israelgo Jaun Jangoicoa, bere erria bisitau, ta erredimitu
dabelaco:
Eta osasunaren indarra guretzat jaso eban Dabid bere serbitzariaren
etchean.
Berba eguin eban leguez, mundua danic içan dirian bere Profeta Santuen
aotic:
Osasuna gure arerioetaric, ta gu gorroto guindueçan guztien escutic:
Gure Gurasoacaz misericordia eguiteco, ta bere testamentu santuaz
gomutetaco.
Juramentu juramentutu ebana Abran gure aitari, emongo euscula:
gueure arerioen escuetatic libraturic, bildur baga bera serbidu daguigun.
Santutasunean ta justutasunean bere aurrean, gure bicitzaco egun
guztietan.
Eta çu seina, Jangoicoaren Profeta deituco çara: cerren Jaunaren
arpeguiaren aurrean joango çara, bere bideac prestautera:
Osasunaren jaquituria bere erriari emoteco, euren becatuen parcacinoraco:
Gure Jangoicoaren misericordiaren erraia caiti, ceinçuetan bisitau gaitu
goico Sortaldeac:
Arguituteco ilunetan, ta eriotzaco gueriçan jarriric dagoçanac: gure oinac
baquezco bidera arteztuteco.
Seina barriz aci, ta sendotuten çan espirituan; ta bici çan ermuetan,
Israeli aguertuteco dempora eldu arteraino.

5. IRAcUrça

Jesu cristoren etorrerea guiçona dan aldetic,


San Mateoren erara.

San Mateoc cap. 1. v. 1 ad 17

Jesu cristo Dabiden seme, Abraanen semearen sortueraren librua.


Abraanec sortu eban Isaac: ta Isaac-ec sortu eban Jacob: ta Jacobec sortu
cituan Judas, ta bere anajeac.
Eta Judasec Tamarganic sortu cituan Fares, ta çara: ta Faresec sortu eban
Esron: ta Esronec sortu eban Aran.
Eta Aranec sortu eban Aminadab: ta Aminadabec sortu eban Naason: ta
Naasonec sortu eban Salmon.
Eta Salmonec Raabganic sortu eban Booz: ta Boocec Ruthganic sortu eban
Obed: ta Obedec sortu eban Jesse: ta Jessec sortu eban Dabid Erreguea.
Eta Dabid Erregueac Uriasen emazte içan çanetic sortu eban Salomon.
Eta Salomonec sortu eban Roboan: ta Roboanec sortu eban Abias: ta Abiasec
sortu eban Asa.
Eta Asac sortu eban Josafat: ta Josafatec sortu eban Joran: ta Joranec
sortu eban Ocias.
Eta Ociasec sortu eban Joathan: ta Joathanec sortu eban Acaz: ta Acacec
sortu eban Ecequias.
Eta Ecequiasec sortu eban Manasses: ta Manassesec sortu eban Amon: ta
Amonec sortu eban Jonias.
Eta Joniasec sortu cituan Jeconias ta bere anajeac Babiloniaco erbestean.
Eta Babiloniaco erbestearen ondoan, Jeconiasec sortu eban Salathiel: ta
Salathielec sortu eban çorobabel.
Eta çorobabelec sortu eban Abiud: ta Abiudec sortu eban Eliacin: ta
Eliacinec sortu eban Açor.
Eta Açorec sortu eban Sadoc: ta Sadocec sortu eban Atchin: ta Atchinec
sortu eban Eliud.
Eta Eliudec sortu eban Eleaçar; ta Eleaçarrec sortu eban Mathan: ta
Mathanec sortu eban Jacob.
Eta Jacobec sortu eban Josef senar Mariarena, ceineganic jaio çan Jesus,
cristo deritchana.
Eta alan Abraanganic Dabid guino dagoçan jeneracino guztiac dira amalau:
Dabidganic Babiloniaco erbeste guino, amalau jeneracino: Babiloniaco erbestetic
cristoren etorrera guino, amalau jeneracino.

6. IRAcUrça

Jesu cristoren etorrerea, San Lucasen erara.

San Lucasec cap. 3. v. 23 ad 38.

Eta Jesus bera asi çan içaten ogueta amar urteco leguez, ta uste eben
semea çala Joserena, cein çan Heli-rena, cein çan Mathat-ena,
cein çan Lebi-rena, cein çan Melqui-rena, cein çan Joanerena; cein çan
Jose-rena,
cein çan Matatiasena, cein çan Amosena, cein çan Nahunena, cein çan
Heslirena, cein çan Naggue-rena.
cein çan Mahath-ena, cein çan Mathatiasena, cein çan Semei-rena, cein çan
Joserena, cein çan Juda-rena,
cein çan Joana-rena, cein çan Resa-rena, cein çan çorobabelena, cein çan
Salathielena, cein çan Neri-rena,
cein çan Melqui-rena, cein çan Addi-rena, cein çan cossan-ena, cein çan
Elmadan-ena, cein çan Her-ena,
cein çan Jesusena, cein çan Eliecer-ena, cein çan Jorinena, cein çan
Mathat-ena, cein çan Lebi-rena,
cein çan Simeonena, cein çan Judasena, cein çan Joserena, cein çan Jonas-
ena, cein çan Eliaquin-ena,
cein çan Melea-rena, cein çan Mena-rena, cein çan Mathatha-rena, cein çan
Nathan-ena, cein çan Dabid-ena,
cein çan Jesse-rena, cein çan Obed-ena, cein çan Booz-ena, cein çan
Salmonena, cein çan Naasson-ena,
cein çan Aminadab-ena, cein çan Aran-ena, cein çan Esron-ena, cein çan
Fares-ena, cein çan Judasena, cein çan Jacob-ena, cein çan Isaac-ena, cein çan
Abraan-ena, cein çan thare-rena, cein çan Nacor-ena.
cein çan Sarug-ena, cein çan Ragau-arena, cein çan Faleg-ena, cein çan
Heber-ena, cein çan Sale-rena.
cein çan cainan-ena, cein çan Arfachad-ena, cein çan Sen-ena, cein çan
Noe-rena, cein çan Lametch-ena,
cein çan Mathusale-rena, cein çan Henotch-ena, cein çan Jared-ena, cein
çan Malaleel-ena, cein çan cainan-ena,
cein çan Henos-ena, cein çan Seth-ena, cein çan Adanena, cein çan
Jangoicoarena.

7. IRAcUrça

San Joseren celoac, ta Angueruac


emon eutsaçan barri onac

San Mateoc cap. 1. v. 18-25

Eta Jesu cristoren sorrera çan onela: Maria bere Ama Jose gaz ezconduric
egoala, batu baino len, idoro çan sabelean seina eucala Espiritu Santuaganic.
Eta Jose bere Esposoa, çan leguez justua, ta ez gura içanic bera infamatu,
ichilic larga gura eban.
Eta onetan egoala, aror non amesetan Jaunaren Angueru bat aguertu jacon,
ta esan eutsan: Jose Dabiden Semea, ez eguiçu bildurric euqui çure emazte Maria
artuteco, bada beragan jaio dana, Espiritu Santuarena da.
Eta seme bat eguingo dau; ta deituco deutsaçu Jesus; cerren berac salbauco
dau bere erria bere becatuetaric.
Eta au guztiau jaço çan, bete cedinçat Jaunac esan ebana Profetaren aotic,
ceinec dino:
Ara emen non Birjina batec concebituco dau, ta semea eguingo dau; ta
deituco deutse Emmanuel, ceinec esan gura dau Jangoicoa gugaz.
Jaguiric bada Jose lotaric, Jaunaren Angueruac esan eutsan leguez eguin
eban, ta artu eban bere emaztea.
Eta ez eban bera eçautu bere seme bacarra eguin artean, ta ifini eutsan
Jesusen icena.

8. IRAcUrça

Jesu cristoren Jaiotza.

San Lucasec cap. 2. v. 1-7

Eta egun aetan jaço çan, urtetea cesar Augustoren decreto bat, mundu
guztia paperetan escribitu cedila.
Seinalamentu lenengo au cirino Siriaco Gobernariac eguin eban:
Eta guztiac joiaçan bacotcha bere Urian escribiduac içatera.
Josec bere igon eban Naçaret Galileaco Uritic Belen Dabiden Urira Judean:
cerren çan Dabiden etche ta familiacoa,
Escribidua içateco bere Esposa Maria seindun egoanaz.
Eta an egoala jaço çan, Mariac seina eguiteco egunac eldutea.
Eta eguin eban bere Seme Lenjaioa, ta batu eban sein-oialetan ta eratzo
eban asca baten: ez egoalaco eurençat lecuric ostatuan.

9. IRAcUrça

Arçaien bisitea, ta Jesusen circuncisinoa.

San Lucasec cap. 2. v. 8-21.

Eta alderri atan Arçain batzuc egoçan, gau-biguiria eguiten, ta çainduten


euren elia arratseco gaubelan.
Eta aror non Jaunaren Angueru bat euren ondoan ifini çan, ta Jangoicoaren
arguiac alde guztitic arguitu cituan, ta bildur andi bat artu eben.
Eta Angueruac esan eutsen: etzaitece bildurtu: bada aramen non dacarçuedan
barri on bat, erri guztia pozcaria goçoz beteco dabena:
cerren gaur Dabiden Urian jaio jatzue Salbaguile, cristo Jauna dana.
Eta seinaletzat emoten deutsuet au: idoroco doçue mantiletan baturic, ta
asca baten etchunic.
Eta onetan batu çan Angueruaz beste cerutar ascoren neurri andi bat,
Jangoicoa alabetan ebela, ta cinoela:
Jangoicoari Gloria goietan, ta lurrean baquea borondate oneco guiçonai.
Eta Angueruac euretaric cerura alde eguin ta laster, cirautsen alcar batac
besteari Arçainac: Belen guino goaçan, ta dacusgun esan jacun au, jaço dana,
Jaunac eracutsi deuscuna.
Eta arin lasterca joan cirian, ta aurquitu eben Maria, ta Jose, ta Seina
ascan ifiniric.
Eta au icusiric, eçagutu eben esan jaquena, Seina gaiti.
Eta ençun ebenac miraritu cirian; bai ta Arçainac esan eutsenaz bere.
Baina Mariac gauça guzti oneec gordetan cituan, ta gogoratu bere biotzean.
Eta Arçainac biurtu cirian Jangoicoari gloria ta alabança emoten, ençun,
ta icusi citueçan gauça guztia caiti, eurai esan jaquen leguez.
Eta bete ezquero çorci egunac Sedia circunciduteco, ifini eutsen icençat
Jesus, Angueruac icentau eban leguez sabelean sortu baino len.

10. IRAcUrça

Erregue Magoac Jesus jaioparria adoretan dabe.

San Mateoc cap. 2. v. 1-12

Judaco Belenen Jesus jaio ezquero, Herodes Erreguearen demporan, aror non
Mago batzuc etorri cirian eguzquiaren Jaiotzetic Jerusalenera,
Esaten ebela: Non da jaio dan Judeguen Erreguea? bada icusi dogu bere
içarra eguzquiaren Sortaldian, ta bera adoretera gatoz.
Eta Herodes Erregueac au ençunic, icaratu çan, ta beragaz Jerusalen
guztia.
Eta deituric Sacerdoteen Nagusi guztiac, ta errico Letradunac, itanduten
eutseen, non jaioco çan cristo.
Eta eurac esan eben: Judaco Belenen, bada alan escribidu eban Profeteac:
Eta çu Belen, Judaco erria, etzara inolacoz Judaco erri nagusien arteco
tchiquerrena, bada çuganic urtengo dau Israel nire Erria gobernauco daben
guidaria aurrena.
Orduan Herodesec ichilic deituric Magoac, bilatu eban euracganic ardura
andiaz, içarra aguertu jaquen demporea:
Eta biralduric Belenera, esan eutsen: çoace, ta, aracatu eguiçue ondo
seina: ta idoroten doçuenean, jaquin eraguidaçue, ni bere bera adoretera joan
nadin.
Eurac au Erregueari ençun eutsenean, joan cirian.
Eta aror non Urteeran icusi eben içarra joian euren aurrean, etorri
artean, ta guelditu artean Seina egoan lecu ganean.
Eta guztiz poztu cirian, içarra icusi ebenean.
Eta etchean sarturic, aurquitu eben Seina Maria bere Ama gaz, ta
auspezturic adorau eben; ta ateraric euren tesoruac, opau eutseeçan urrea,
incensoa, ta mirraren doiac.
Eta amesetan erançuera arturic, Herodesgana biurtu etzitecela, beste bide
batetic euren errietara biurtu cirian.

11. IRAcUrça

Jesusen Esquença Jerusalengo Elechan.

San Lucasec cap. 2. v. 22-39


Math. ibi v. 13. Eta eurac joanic, Luc. ait seg.

Eta Mariaren garbitzearen egunac cumplidu ezquero, Moisesen leguearen


erara, eroan eben Jerusalenera Jaunari esqueiniteco:
Jaunaren leguean escribiduric egoan leguez: guiçacume lenjaio guztiac
Jaunari consagrauac içango dira.
Eta Jaunaren legueac aguinduten eban leguez tortola bi, edo usacume biren
ofrendea eguiteco.
Eta egoan orduan Jerusalenen Simeon eritchon guiçon justu, ta Jangoicoaren
bildurdun bat, Israelgo consuelua itchadoten ebana, ta Espiritu Santua egoan
beragan.
Eta arturic eucan erançuera Espiritu Santuaganic, ez ebala eriotzea
icusico, icusi baga lenago Jaunaren cristoa.
Eta etorri çan Templura espirituan.
Eta Gurasoac Jesus seina ecarriric, leguean oi çana eguiteco beragaz:
Simeonec bere besoetan artu eban, ta bedeincatu eban Jangoicoa, esanic:
Orain, Jauna, ceure esana çan leguez, itchico doçu çure serbitzari au
baquean ilten:
cerren nire beguiac icusi eben çure Salbatzailea, Prestau cenduana erri
guztien aurrengo,
Jentilac arguituco dituana, ta Israel çure errico gloria içango dana.
Eta bere Aita, ta Ama mirarituric egoçan, bera gaiti esaten cirian gauçac
gaiti.
Eta Simeonec bedeincatu cituan, ta Maria bere Amari esan eutsan: aramen
non seinau dagoan ifiniric Israeldar ascoren jausiera, ta jasoeratzat, ta
contraquiçunaren seinaletzat:
Eta çure arima ezpata batec igaroco dau, biotz ascoen pensamentuac aguertu
ditecen.
Eta egoan Profetisa bat, Ana eritchona, Fanuelen alaba Aser-go
probinciacoa: urte ascotacoa çan au, ta bere donceilatasuneti gueroz bici içan
çan çazpi urtean bere senarraz.
Eta au alarguna çan, larogueta lau urte urrean cituana: ta inos Templutic
urteten ez eban, gau ta egun serbietan ebala barau ta oracinoetan.
Eta berau etorriric ordu onetan, Jauna alabetan eban, ta bere berbac
esaten eutseeçan Israelgo erredencinoa itchadoten eben guztiai.
Eta gauça guztiac eguin ezquero Jaunaren leguearen erara, biurtu cirian
Naçaret Galileaco euren Urira.

12. IRAcUrça

Jesus doa igues Ejitora;


ta Herodesec ilten ditu Inocenteac.

San Mateoc cap. 2. v. 13-18

Eurac (Magoac) joan ezquero, aror non Jaunaren Angueru bat aguertu jacon
amesetan Joseri, ta esan eutsan: jagui çaite, ta artu eguiçuz Seina ta bere Ama,
ta igues eguiçu Ejitora, ta çagoz an, nic besteric esan artean: bada Herodesec
bilatuco dau Seina, ilteco.
Jagui çan Jose, Umea artu eban, ta bere Ama gaubez, ta joan çan Ejitora:
Eta an egon çan Herodesen eriotzaraino; bete cedin Jaunac esan ebana
Profetaren aotic: Ejitotic neure Semeari dei eguin neutsan.
Orduan Herodesec icusiric, Magoac burla eguin eutsela, asco aserratu çan,
ta biralduric, il eraço cituan Belenen ta bere inguruan egoçan urte bi ta beraco
Seinac guztiac, Magoetaric jaquin eban temporaren bitartecoac.
Orduan bete çan esan çana Jeremiasen aotic:
Raman ençun çan boça, negarra, ta dedar andia: Raquel negarrez bere
semeac, ta gura ez eban consueluric, eztirialaco.

13. IRAcUrça

Jesus bere Gurasoacaz biurcen da Naçaretera.

San Mateoc cap. 2. v. 19-23.

Eta Herodes il ezquero, ara non Jaunaren Angueru bat aguertu jacan
amesetan Joseri Ejiton,
Eta esan eutsan: jagui çaite, artu eguiçuz Seina, ta bere Ama, ta çoaz
Israelgo errira, cergaitic tze il dira Seina il gura ebenac.
Jaguiric Jose artu cituan Seina, ta bere Ama, ta etorri çan Israelgo
errira.
Baina ençunic Arquelaoc erreinetan ebala Judean Herodes bere aitaren
lecuan, bildur çan ara joaten: ta amesetan abisauric, aldeguin çan Galileaco
errietara,
Eta artu eban bici-lecua Naçaret eritchon Uri baten: bete cedinçat
Profetac esan ebena: Naçarenoa deituco çala.

14. IRAcUrça

Jesus Jerusalengo Templuan galdu,


ta idoro eben bere Gurasoac,
ta eurecaz biurcen da Naçaretera.

San Lucasec cap. 2. v. 40-52

Eta Seina aci, ta indartuten çan, jaquituriaz beteric: eta Jangoicoaren


gracia beragan egoan.
Eta bere Gurasoac urtero joaten cirian Jerusalenera Pazcuaco Jai andian.
Eta amabi urtecoa çala, igon eben Jerusalenera oi çan leguez jaiegunean,
Eta ango egunac azquendu ezquero, biurtuten ciriala, Jerusalenen Jesus
Seina guelditu çan, bere gurasoac oartu baga.
Eta uste içanic besten lagunçan etorrela, ibili cirian egun bateco bidea,
ta bere bila ebilcen aide ta eçagunen artean.
Eta ez idororic, biurtu cirian Jerusalenera, bere bila.
Eta jaço çan, iru egun igaroric idorotea Templuan Jaquitun Iracastunen
erdian jarriric, eurai ençuten, ta itanduten.
Eta ençuen guztiac icaratuten cirian bere çurtasun ta erançuteacaz.
Eta bera icusiric miraritu cirian.
Eta bere Amac esan eutsan: Semea, cegaiti alan gugaz eguin doçu? ara celan
çure aita, ta ni ibili içan garean larrituric çure bila.
Eta berac erançun eutsen: cer gaiti nire bila ibili çaree? Ecenquien nire
Aitaren gauceetan egotea combeni jatala? Baina eurac ez eben aditu esan eutsena.
Eta euracaz joan çan, ta Naçaretera etorri çan: ta euren aguindura egon
çan.
Eta bere Amac gauça guztioc bere biotzean gordetan cituan.
Eta Jesus aurreratuten çan jaquiturian, adinean, ta gracian Jangoico, ta
guiçonen aurrean.

Bici bedi Jesus

BIGARREN LIBRUA

Jesu cristoren Bicitzea San Juanen predicalditic


Bateoaren urrengo lenengo Pazcua guino

1. IRAcUrça

Oraindaino San Lucas, ta San Mateo Ebanjelistac


esan dabe Jesusi dagoquiona guiçona danez;
orain barriz San Juanec emoten deutso asierea
bere Ebanjelioari, Bautistac emon eban
testimonioaz Jesusen Jangoicotasunaren ganean.

San Juanec cap. 1. v. 1-18

Lenengoan çan Berboa, ta Berboa egoan Jangoicoagan, ta Berboa çan


Jangoicoa.
Au çan lenengoan Jangoicoaz.
Bera gaiti gauça guztiac eguin cirian; ta eguin çanic ecerbere bera baga
eguin ez çan.
Beragan egoan bicitzea, ta bicitzea çan guiçonen arguia: Eta arguiac
ilunetan arguia emoten dau, ta ilunac au ez eben aditu.
çan Jangoicoac biraldurico guiçon bat, Juan eritchona:
Au etorri çan testimonioan, arguiaren testimonioa emoteco, beragan guztiac
sinistu eguiençat bera gaiti.
Ez çan berau arguia, ezpada arguiaren testimonioa emoteco.
çan argui eguiazcoa, mundura datocen guiçon guztiac arguituten dituana.
Munduan egoan, ta mundua bera gaiti eguin çan, ta munduac eçagutu ez eban.
Bereetara etorri çan, ta bereac artu ez eben.
Baina bera artu eben guztiai, escubidea emon eutseen Jangoicoaren semeac
eguiteco, bere icenean sinistuten dabenai:
ceinçuec jaio cirian ez odoletic, ez araguiaren borondateric, ez
guiçonaren borondateric, ezpada Jangoicoaganic.
Eta Berboa araguitu çan, ta gure artean bici içan çan: ta bere gloria
icusi guenduan, gloria Aitaren Seme bacarrarena leguez, betea graciaz, ta
eguiaz.
Juanec beronen testigança emoten dau, ta dedar eguiten dau, dinoala: Au
berau da nic esan neutsuena; nire atzean etorrico dana, ni baino lenago içan da:
cerren ni baino aurrengo çan.
Eta bere betetasunetic guc guztioc artuten dogu, ta gracia gracia gaiti.
cergaitic tze Moises gaiti leguez emon çan, baina Jesu cristo gaiti eguin
cirian gracia, ta eguia.
inoc inos Jangoicoa icusi ez eban: Seme bacarrac, Aitaren sabelean
dagoanac, beronec au aguertu dau.

2. IRAcUrça

San Juan Bautistac prestauten ditu


bere predicacinoaz Jesusen bideac.

San Lucasec cap. 3. v. 1-6

Eta Tiberio cesaren aguintaritzaco amabost-garren urtean, Poncio Pilatos


Judeaco Gobernaria çala, ta Herodes Galileaco Aguintaria, ta Filipo bere Anajea
Itureaco Aguintaria çala, ta Traconiteco Probinciacoa, eta Lisania Abilinaco
Aguintaria,
Anas, ta caifas Sacerdoteen Nagusiac ciriala, Juan çacariasen semearen
ganean eguin çan Jaunaren berbea ermuan,

BATERA San Mateoc cap. 3. V. 1-4.


San Marcosec cap. 1. v. 1-4-6.
San Lucasec cap. 3. v. 3-6.

(Marc.) Jesu cristo Jangoicoaren Semearen Ebanjelioaren Asierea,


(Mat.) Eta egun aetan etorri çan Juan Batista (Luc.) Jordaneco alderdi
guztira (Mat.) (Luc.) prediquetan (Mat.) Judeaco ermuan (Marc. Luc.)
penitenciazco bautismua becatuen parcacinoraco.
(Mat.) Eta cinoan: penitencia eguiçue, cerren eldu da ceruetaco erreinua.
Marc. Isaiasen escribiduric dagoan leguez: aramen non nic nire Anguerua
biralduten dodan çure aurrean, prestau daguian çure bidea çure aurretic.
Mat. Luc. Ermuan dedar eguiten dabenaren boça: prestau eguiçue Jaunaren
bidea, çucendu eguiçuez bere bide cearrac.
Luc. Ibar guztiac leunduco dira: mendi, ta muna guztiac celaituco dira: ta
gauça oquerrac arteztuco dira: ta bide latz gogorrac bardinduco dira.
Eta aragui guztiac icusico dau Jangoicoaren Salbatzailea.
Mat. Eta Juan berac eucan gameluaren uilezco jazteco bat, ta ecarren
narruzco garrico bat garri ganean: ta bere janaria cirean ar saltucariac, ta
mendico eztia.

3. IRAcUrça

San Juan Batistac bateatu,


ta iracasten deutse jenteai.

BATERA. San Mateoc cap. 3. v. 5-10.


San Marcosec cap. 1. v. 5.
San Lucasec cap. 3. v. 7-14.

Eta beragana etorren Judeaco errico jentea, ta Jerusalengo guztiac, ta


Jordango inguruco jente guztia.
Eta bateatuten cituan Jordaneco ibaian, eurac euren becatuac confesauric.
Baina icusiric Fariseo, ta Sacerdoteetaric asco etocela bere bateora, esan
eutsen onei: sugue castacoac, noc iracasi eutsuen igues eguiten etorrico dan
arbintasunetic?
Eguiçue bada penitenciaco frutu duina.
Eta ez eguiçue esan gura içan ceuen barruan: Abran daucagu Aitatzat: bada
dirautsuet: alsua dala Jangoicoa ereguiteco semeac Abrani arri oneetaric.
Bada ia dago ifiniric azcorea aretcheen sustraian.
Bada frutu ona eztacarren arbola guztia, ebaguico da, ta surtara botaco
da.

San Lucasec an.

Eta jenteac itanduten eutsen, esanic: cer bada eguingo dogu?


Berac barriz erançunic, cirautsen: soineco bi dituanac, emon beguio
eztaucanari: ta cer jan daucanac, beste orrembeste eguin begui.
Baita bere etorri cirian beragana Publicano (edo Arrendatzaileac) bateatu
leguiçan, ta esan eutsen: Maichua, cer eguingo dogu?
Eta berac erançun eutsen: seinalaturic dagoana baino gueiago ez eguiçue
escatu.
Soldaduac bere itanduten eutsen esanic: eta guc cer eguingo dogu? eta esan
eutsen: ez eguiçue inor estutu, ez injuriatu: ta contentu çagoce ceuroen
alogueraz.

4. IRAcUrça

San Juanec eracutsi eban etzala bera cristo.

BATERA San Mateoc cap. 3. v. 11-12.


San Marcosec cap. 1. v. 7-8.
San Lucasec cap. 3. v. 15-20.

Eta erriac sinisturic, ta guztiac uste içanic euren biotzetan, menturaz


Juan çala cristo:
Juanec erançun eban, ta guztiai prediquetan eutsen, esanic:
Nic eguiaz bateatuten çaituedaz urean penitenciaraco: baina nire ostean
etorrico dana, ni baino indarsuago da,
Ez nas duin bere oinetacoa erabilteco, ez eta bere oineetaco locarria
ascatuteco.
Nic urean bateatuten çaituet, baina berac Espiritu Santuan, ta suan
bateatuco çaitue.
Berac bere escuan dauco ache-emoilea: ta garbituco dau ondo bere larrina:
ta bere garauteguian bere garia batuco dau: baina lastoac erreco ditu inos
amatauco eztan suan.

San Lucasec an.

Eta onelan bere iracaste asco adieraçoten eutsaçan jenteari bere


sermoietan.
Baina Herodes Aguintariac, cerren Juanec arpeguian emoten eutsan, beretu
ebalaco Herodias bere anajaren emaztea, ta Herodesec eguin cituan gaistaqueria
guztiacaz,
Eransi eban guztioi, Juan presondeguian sartute au bere.

5. IRAcUrça

San Juanec bateatuten dau Jesu cristo,


ta beronen ganera jatsiten da
Espiritu Santua, ta ençuten da Aitaren boça.

BATERA San Mateoc cap. 3 v. 13-17.


San Marcosec cap. 1. v. 9-11.
San Lucasec cap. 3. v. 21-23

Eta egun aetan jaço çan jente guztiac bateoa arturic, Jesus Naçaret
Galileacoa etorri çan Jordanera Juangana, beraganic bateatua içateco.
Baina Juanec eragozten eutsan, esanic: ni çuganic bateatua içan bearrean,
çu çatoz nigana?
Eta Jesusec erançun, ta esan eutsan: larga orain, bada combeni jacu alan
betetea justicia guztia.
Orduan Juanec itchi eban, ta Juanec bateatu eban Jordanean.
Jesus bateatua içan ezquero, bertatic uretic urten eban, ta ara non
bateaturic Jesus, ta oracinoan egoala, ceruac idigui jacaçan.
Eta icusi eban Jangoicoaren Espiritua, bere ganera jatsiten çala uso
icusgarriaren irudinçan, beragana etorri, ta beragan gueldituten çala.
Eta ceruetaric boz bat ençun çan, cinoala: çu çara nire Seme maitea; çugan
dot atseguin guztia.
Vers. 23 cap. 3. Luc. Et ipse Jesus erat incipiens quasi annorum
triguinta, ut putabatur filius Josepp, qui fuit Heli, qui fuit Matat &a vid.
supr. libr. 1. lect. 6.

6. IRAcUrça

Jesusen Baraua, ta tentamentuac Ermuan.

BATERA San Mateoc cap. 4. v. 1-11.


San Marcosec cap. 1. v. 12-13.
San Lucasec cap. 4. v. 1-13.

Eta Jesus Espiritu Santuz beteric biurtu çan Jordanera ta Espirituac eroan
eban Ermura, an deabruac tentau leguian.
Eta Ermuan egon çan berroguei egun, ta berroguei gau ta Satanasec tentau
eban, ta bici çan abere artean, ta egun aetan ecer jan ez eban.
Eta barau eguin ezquero berroguei egun ta berroguei gautan, guerorengo
gose çan.
Eta tentaguilea beraganduric, esan eutsan: Jangoicoaren Semea baçara,
esaçu, arrioc ogui eguin diteçala.
Eta berac erançun ta esan eutsan: escribituric dago: ogui utsaz bacarric
bici ezta guiçona, ezpada Jangoicoaren aotic urteten daben berbatic.
Orduan deabruac artu eban, ta eroan eban Uri santura, ta Templuco goi
ganean ifini eban.
Eta esan eutsan: Jangoicoaren Semea baçara, itchi çaite jausten emendic
bera.
Bada escribiduric dago: aguindu eutsela çu gaiti Angueruai gorde
çaguieçala, ta euren escuetan eroan çaieçala, çure oinac arriric jo eztaguian.
Eta erançunic Jesusec, esan eutsan: baita bere escribiduric dago: ceure
Jaungoicoa tentauco eztoçu.
Barriro igon eban deabruac mendi guztiz goi batera, ta bat batean eracutsi
eutsaçan munduco Erreinu guztiac ta bertaco gloria.
Eta esan eutsan: au guztiau emongo deutsut, çuretzat içango da Erreinu
oneetaco escubidea, ta gloria guztia, bada niri emon jataz, ta neuc gura
dodanari emoten deutsadaz.
Bada baldin çuc auspez adoretan banoçu, çureac içango dira dirianoc.
Orduan Jesusec esan eutsan: çoaz ortic Satanas; bada escribiduric dago:
ceure Jaungoicoa adorauco doçu, ta bera bacarric serbiduco doçu.
Eta azquenduric tentamendu guztia, aldeguinçan deabrua beraganic bere
demporara guino.
Eta onetan Angueruac eldu cirian, ta serbidu eben.

7. IRAcUrça

Judeguac San Juani biraldu eutseçan


mandatariac jaquiteco cristo baçan.

San Juanec cap. 1. v. 19-28

Au da Juanec emon eban testimonioa, Judeguac biraldu eutseeçanean


Jerusalendic beragana Sacerdote ta Lebitac, itandutera: Nor çara çu?
Eta autortu eban, ta ucatu ez eban; ta autortu eban: ez nasala ni cristo.
Eta itandu eutsen: cer bada? Elias çara? ta esan eban: ez nas. Profeta
çara? Eta erançun eban: Ez.
Bada esan eutsen: Nor çara, erançun daioguen biraldu gaitueçanai? ceuc ceu
gaiti cer dinoçu?
Berac esan eban: ni nas Ermuan dedar eguiten dabenaren boça: Jaunaren
bidea çucendu eguiçue, Isaias Profetac esan eban leguez.
Eta Fariseotarrac cirian mandatari biralduac.
Eta itandu eutsen, ta esan: cegaiti bada bateatuten doçu, ezpaçara çu ez
cristo, ez Elias, ez Profeta?
Erançun, ta esan eutsen Juanec: nic uragan bateatuten dot: baina çuen
erdian egon çan çuec eztaçauçuena:
Au da nire atzean etorrico dana, ni baino len içan dana: ceinen oinetaco
locarria ascatuteco ez nas duin.
Au eguin çan Betanian Jordanetic beste aldean, non Juan egoan bateatuten.

8. IRAcUrça

Juanec eracusten dala, Jesus dala


Jangoicoaren Açuria, ta au ençunic
jarraituten deutse San Pedro ta San Andresec.

San Juanec cap. 1. v. 29-42.

Biaramonean Juanec icusi eban Jesus beragana etorrela, ta esan eban:


Aramen Jangoicoaren Açuria; aramen munduco becatua quenduten dabena.
Au da, cein gaiti esan neutsuen: nire ostean dator guiçon bat, ni baino
len çana: cerren ni baino lenagocoa dan.
Eta nic ez neban eçagututen; baina Israelen aguertu dedin, orregaiti ni
etorri ninçan urean bateatuten.
Eta Juanec emon eban testimonioa, esanic: icusi neban cerutic jasten
Espiritua usoaren irudinan, ta bere ganean jarri çan.
Eta nic ez naçauan: baina uretan bateatutera biraldu ninduanac, esan
eustan: A bera ceinen ganean icusten doçun Espiritua jatsi ta ifinten dala, au
berau da, Espiritu Santuan bateatuten dabena.
Eta nic icusi neban: ta eracutsi neban, berau dala Jangoicoaren Semea.
Urrengo egunean bestebein egoan Juan, ta beste bere discipulu bi,
Eta beguiraturic Jesusi igarotean, esan eban: Aramen Jangoicoaren Açuria.
Eta ençun eutsen discipulu biac jarraitu eutsen Jesusi.
Eta biurturic Jesus, ta icusiric jarraioela, esan eutsen: ceren bila
çabilce? Eurac esan eutsen: Rabbi, ceinec esan gura dau Maichua, non bici çara?
Esan eutsen: erdue, ta icusi eguiçue. Eurac joan cirian, ta icusi eben non
bici çan eta egun atan beragaz guelditu cirian: orduan cirian amarrac leguez.
Eta Andres Simon Pedroren anajea çan, Juani au esaten ençun, ta Jesusi
jarraitu eutsenetaric bata.
Onec lenengo Simon bere anajeari berba eguin eutsan, esanic: Idoro dogu
Mesias, cristo esan gura dabena.
Eta Jesusgana eroan eban. Eta beguiratu eutsan Jesusec, ta esan eban: çu
çara Simon Jonaren semea: çu deituco çara cefas, Pedro esan gura dabena.

9. IRAcUrça

Jesus ezcutau çan Galileara,


ta deitu eutsen San Felipe, ta Natanaeli.

San Mateoc cap. 4. v. 12.


San Marcosec cap. 1. v. 14.
San Lucasec cap. 4. v. 14.

Eta ençunic Jesusec, Juan preso egoala, igaro çan Galileara.

San Juanec cap. 1. v. 43-51.

Biaramonean Galileara joan gura içan eban; ta aurquitu eban Felipe.


Eta Jesusec esan eutsan: jarraitu eguidaçu.
çan Felipe Betsaidacoa, Andres eta Pedroren erricoa.
Felipec idoro eban Natanael, ta esan eutsan: idoro dogu araco Moisesec
leguean escribidu, ta Profetac adieraço eben, Jesus, Jose Naçaret-coaren semea.
Eta Natanaelec esan eutsan: Naçaretic gauça onic urten lei? Felipec esan
eutsan: erdu, ta icusicoçu.
Jesusec icusi eban Natanael bere bila etorrela, ta bera gaiti esan eban:
aramen eguiazco Israeldar bat, ceinegan engainuric eztagoan.
Natanaelec esan eutsan: nondic naçauçu? Jesusec erançun eutsan, esanic:
Felipec çuri deitu baino len, ico-pean cengoçanean, icusi cendudaçan.
Erançun eutsan Natanaelec, esanic: Maichua, çu çara Jangoicoaren Semea, çu
çara Israelgo Erreguea.
Erançun eutsan Jesusec, esanic: esan deutsudalaco, icopean icusi
cendudala, sinisten doçu: oneec baino gauça andiagoac icusico doçuz.
Eta esan eutsan: eguiaz, eguiaz dirautsuet, ceruac idiguiric icusico
doçueçala, ta Jangoicoaren Angueruac igo, ta jatsiten guiçonaren Semearen
ganean.

10. IRAcUrça

Deitu eutsen Jesusi cana Galileaco Ezteguetara,


non ura biurtu eban ardaotan.

San Juanec cap. 2. v. 1-11.

Eta andic iru egun içan cirian eztegu batzuc cana Galileacoan, ta an egoan
Jesusen Ama.
Eta Jesusi bere deitu eutsen, ta bere discipuluai ezteguetara.
Eta faltauric ardaoa, Amac dirautso Jesusi: ardaoric eztauque.
Eta Jesusec dirautso: Andrea, cer joacu çuri ta niri? oraindo nire ordua
eldu ezta.
Bere Amac esan eutsen serbitzariai: eguiçue berac dirautsuen guztia.
Eta an egoçan sei arrizco onci, Judeguen garbitzearen erara, ta bacotchac
bi edo iru cantaru artuten cituan.
Jesusec esan eutsen: oncioc urez bete eguiçuez.
Eta goi guino bete citueçan.
Eta Jesusec esan eutsen: atera eguiçue orain, ta eroan eguioçue Mai-
buruari. Eta eroan eutsen.
Eta gustau ebanean maico Buru nagusiac ura ardaoan biurtua, ta ez equian
nongoa çan, baina serbitzariac baequien, cerren uretic atera eben: Mai-puruac
dei eguin eutsan Esposoari.
Eta esan eutsan: guiçon guztiac lenengoan ifinten dabe ardao ona: guero
barriz ondo edan dabenean, orduan emoten dabe adin ona eztana: baina çuc
ardaoric onena oraingo gorde doçu.
Au çan Jesusec eguin eban lenengo milagroa cana Galileacoan.

11. IRAcUrça

Naçaretic urtenic doa Jesus cafarnaunera,


ta emen emoten dau asierea prediqueteari.

BATERA San Mateoc cap. 4. v. 13-17.


San Juanec cap. 2. v. 12.

Eta Naçaretzo Uritic aldeguinic Jesus, joan çan bicitera cafarnaunera


çabulon, ta Neftalingo bazterreco itchas aldera,
Bera, ta bere Ama, ta bere anajeac, ta bere icasleac: ta an egon cirian ez
egun ascotan.

San Mateoc an.


Bete cedin Isaias Profeteac esan ebana:
çabulongo erria, ta Neftalingo erria, itsasoco bidea, Jordanetic beste
aldecoa, jenteen Galilea,
Ilumpean jarriric egoan Erriac icusi eban argui andi bat: ta eriotzaren
guerizpeco errian bici cirianai jaio jaquen arguia.

BATERA. San Mateoc an.


San Marcosec cap. 1. v. 14-15.

Ordutic asi çan Jesus prediquetan Jangoicoaren Erreinuco Ebanjelioa, ta


esaten:
Eta bada bete da demporea, ta urreratu da Jangoicoaren Erreinua, eguiçue
penitencia, ta sinistu Ebanjelioari, cergaitic tze eldu da ceruetaco Erreinua.

San Lucasec cap. 4. v. 14-15.

Eta bere famea çabaldu çan erri alde guzti aetan.


Eta berac iracasten eban euren Batzarretan, ta guztiac pocez andizquetan
eben.

12. IRAcUrça

San Pedro, ta San Andresec ateraten ditue


arrain asco itchasoan Jesusen icenean, ta euroc,
ta Santiago, ta San Juanec largaric sareac darraioe.

BATERA San Mateoc cap. 4. v. 18-22.


San Marcosec cap. 1. v. 16-20.

Eta Jesus ebilela Galileaco itchasoaren urrean icusi cituan anaje bi,
Simon Pedro deritchona, ta Andres bere anajea, sarea eçarten itchasoan ebilcela,
(cerren arrainçaileac cirian).
Eta pusca bat aurrerago igaroric, icusi cituan beste anaje bi, Santiago
cebedeorena, ta Juan, bere anajea, cebedeo bere Aitagaz barcu baten egoçala,
sareac adobetan.

San Lucasec cap. 5. v. 1-11.

Eta jaço çan, tropelduric ebilela beragana etorren jentea Jangoicoaren


berbea ençutera, bera egoan Jenesaret-co ur ochinaren bazterrean.
Eta icusi cituan ochinaren bazterrean egoçan barcu bi: ta arrainçaileac
igaro cirian lurrera, ta egoçan sareac garbietan.
Eta igonic Simonena çan barcu batera, erregutu eutsan, leorretic pusca bat
alderatu eguiala.
Eta jarriric egoala barcutic jenteari iracasten eutsan.
Eta azquenduric berba eguitea, Simoni esan eutsan: sar çaite barrurago, ta
ascatu eguiçuez ceuroen sareac pesquetaco.
Eta Simonec erançun, ta esan eutsan: Maichua, gau guztian bear eguin
ezquero ecerbere atzitu eztogu: baina çure icenean ascatuco dot sarea.
Eta au eguinic, artu citueçan aimbeste arrain, ece, urratuten çan sarea.
Eta deitu eutseen beste barcuan egoçan lagunai, lagundutera etorri
citecen.
Eurac etorri cirian, ta aimbesteraino bete citueçan barcu biac, non casi
ondatuten cirian.
Eta au icusiric Simon Pedroc etchun çan Jesusen oinetara, esaten ebala:
Jauna, aldeguin çaite niganic, cerren guiçon becatari bat nas.
Bada bera, ta bere lagunac guelditu cirian arrituric, icusteaz aimbeste
arrain artu citueçala.
Baitabere Santiago, ta Juan cebedeoren semeac, Simonen lagunac cirianac.
Ta Jesusec Simoni esan eutsan: etzaite bildurtu: Emendic aurrera guiçonen
arrainçailea içango çara.

BATERA San Mateoc, San Marcosec, San Lucasec an.

Eta esan eutsen (Simoni, ta Andresi) erdue nire atzean, ta eguingo dot,
çuec içan çaitecen guiçonen arrainçaileac.
Eta eurac bereala sareac largaric, jarraitu eutsen.
Eta deieguin eutsen bertati (Santiago, ta juani), ta eurac itchiric
barcuan cebedeo euren aita alogueracoacaz,
Eta ifiniric barcuac leorrean, dana itchi eben, ta jarraitu eutsen.

13. IRAcUrça

Jesusec ateraten dau guiçon bateganic deabrua;


ta beste gaicho asco osatuten ditu.

BATERA San Marcosec cap. 1. v. 21-28.


San Lucasec cap. 4. v. 31-37.

Eta cafarnaunen sartu cirian: ta guero çapatuetan Batzarrean sarturic,


iracasten eutsen.
Eta mirarituten cirian bere jaquituriaz: bada iracasten eban, al ebanac
leguez, ta ez Escriba, edo Eracuscariac leguez.
Eta euren Batzaarrean egoan guiçon bat espiritu loiciquinac jabeturic; ta
dedarra goratuaz
Esan eban: Larga gaiçuz; cer doçu gugaz çuc Jesus Naçaretzoa? Gu galdutera
etorri çara? Ondo daçaut nor çarean, Jangoicoaren Santua.
Eta Jesusec aguiraca eguin, ta cemaitu eban, esanic: Mututu çaite, ta
urten eguiçu guiçonaganic.
Eta espiritu loi-ciquinac esetsiten eutsala indarsuz, ta dedar andiac
emoten cituala, ta erdian deabruac botaten ebala, urten eban beraganic, ta
calteric bapere eguin ez eutsan.
Eta guztiac guelditu cirian icaraz beteric, ta miraritu cirian; ta batac
besteari cirautsan, ta alcar euren artean itaunduten eben, esanic: cer da au? ce
berba da au?
ce dotrina barri da au? bada aguintaritzaz, ta birtuteaz espiritu ciquin
eurai bere aguinduten deutse, ta obedietan deutse, ta urteten dabe?
Eta bereala çabaldu çan bere famea.
Eta bere famac ots andia eguiten eban Galileaco Probinciaco erri
guztietan.

San Mateoc cap. 4. v. 23-25

Eta Jesus Galilea guztian ebilan, euren Batzaarretan iracasten, ta


Erreinuco Ebanjelioa prediquetan, ta osatuten Errico gaichotasun, ta mintasun
guztiac.
Eta urten eban bere fameac Siria guztira, ta ecarri eutseçan gaichotia
guztiac, gatch ta minac cituenac, ta deabrutuac, ta alditsuac, ta baldaduac, ta
osatu cituan:
Eta jente ascoc beerrajon Galileatic, ta Decapolitic, ta Jerusalendic, ta
Jordanen beste aldetic.

14. IRAcUrça

Aldeguinic Jesus jenteaganic doa mendira,


ta gau guztia oracinoan emonic,
autu cituen besten artean amabi Apostolutzat.
BATERA San Mateoc cap. 5. v. 1.
San Marcosec cap. 3. v. 13-19.
San Lucasec cap. 6. v. 12-19.

Eta egun aetan jaço çan, icusiric Jesusec jenteac, igo eban mendi batera,
oracino eguitera; ta gau guztia emon eban Jangoicoari oracinoa eguiten.
Eta egundu çanean, deitu eutsen beragana bere discipuluetaric gura
cituanai.
Eta jarri ezquero eldu cirian beragana bere discipuluac.
Eta autu, ta eguin eban, euretaric amabi beragaz egon citecen, ta icentau
cituan Apostolutzat, prediquetara biralceco.
Eta emon eutsen escubidea gaichotasunac osatuteco, ta deabruac botateco.
Eta Simoni ifini eutsan Pedroren icena.
Eta Santiago cebedeorenari, ta Juan Santiagoren anajeari, ceinçuei emon
eutsen Boanerjesen icena, ceinec esan gura dau; trumoiaren semeac;
Andres-i, Feliperi, Bartolomeri, Mateori, Tomasi, ta Santiago Alfeori, ta
Simon cananeo celataria deituari,
Judas Tadeo Santiagoren anajeari, ta Judas Iscariotes-i, cein çan saldu
eban traidorea.

San Lucasec an.

Eta euracaz jatsiric, guelditu çan celai baten, ta an bertan bere


discipuluen lagunça, ta jente asco Judea guzticoa, Jerusalengoa, itchas aldeco,
Tiro, ta Sidongoa,
ceinçuc etorri cirian berari ençutera, ta osatu eguiçançat curen
gaichotasunetaric.
Eta Espiritu loiaz necalduric egoçanac osatuten cirian.
Eta jente guztiac eguiten eban aleguina berari ucututeco: cerren beraganic
urteten eban birtuteac, ta guztiac osatuten cituan.

15. IRAcUrça

celaian bertan Jesusec iracasten ditu


çoriontasunac, ta beste adibide ceruzcoac.

BATERA San Mateoc cap. 5. v. 2-12.


San Lucasec cap. 6. v. 20-26.

Eta berac jasoric beguiac bere discipuluetara, Eta bere aoa idiguiric
iracasten eutsen esanic:

San Mateoc an.

çorionecoac espiritu, (edo biotzeti) pobreac, cerren eurena dan ceruco


Erreinua.
çorionecoac mansoac cerren euren mendean euquico daben lurra.
çorionecoac negar eguiten dabenac, cerren eurac içango dirian poztuac.
çorionecoac justiciaren gose egarri dirianac, cerren aseac içango dirian.
çorionecoac erruquiorrac, cerren arquituco daben misericordia.
çorionecoac biotz garbicoac, cerren icusico daben Jangoicoa.
çorionecoac baquetsuac, cerren Jangoicoaren semen icena emongo deutsen.
çorionecoac justicia gaiti persecucinoa daroenac, cerren eurena içango dan
ceruetaco Erreinua.

BATERA San Mateoc, San Lucasec an.

çorionecoac içango çaree, guiçonac gorrotauten çaitueçanean, madaricatuten


çaitueçanean, ta euracganic botaten çaitueçanean, ta irainac esaten
deutsueçanean, ta çuen icena tcharçat desprecietan dabenean, guiçonaren semea
gaiti,
Eta perseguietan çaitueçanean, ta guçurtauric tchartasun guztia çuen
contra dinoenean ni gaiti:
Poztu çaitece egun atan, ta goçorotu çaitece: cerren çuen saria andia dan
ceruan.
Bada onela euren gurasoac bere perseguitu citueçan, çuec baino lenago içan
cirian Profetac.

San Lucasec an.

Baina ai çuei aberatsoi, cerren doçuen ceuroen consuelua!


Ai çuei ase-beteric çagoçanoi, cerren gose içango çaree! Ai orain barre
eguiten doçuenoi, cerren adiaca, ta negar eguingo doçuen!
Ai çuei, guiçonac ondo esaten deutsuenean, bada euren gurasoac bere alan
eguin oi eutsen euren Profeta guçurtiai.

16. IRAcUrça

Jesusec iracasten deutsez


bere Discipuluai adibide santuac.

San Mateoc cap. 5. v. 13-26.

çuec çare lurreco gatza: ta gatza uts-baguetuten bada, cegaz gatzituco da?
guero gauça ezta, ezpada campora botateco, ta guiçonac oinazpituteco.
çuec çare munduco arguia.
Mendi baten ganean dagoan Uria, ecin ezcutau liteque.
Eztabe candela bat erecheguin, ta ifinten imilaunaren azpian, ezpada
candeleruan argui eguin daguioen etchean dagoçan guztiai.
Alangoz arguitu bear dau çuen arguiac guiçonen aurrean, non icusiric çuen
eguite onac, gloria emon daguioen çuen Aita ceruetan dagoanari.
Eztoçue uste içan bear, ni etorri ninçala leguea, edo Profetac
deseguitera: ez ninçan etorri quendutera, ezpada betetera.
Bada eguiaz dirautsuet, cerua, ta lurra igaro arteraino, legueco jota, ez
tilde bat bere igaroco ezta, guztia cumplidu baga.
Beragaiti, austen dabena mandamentu oneetatic tchiquiena, ta alan
iracasten deutsena guiçonai, tchiquia deituco da ceruetaco Erreinuan: baina
eguiten dituanac, ta iracasten dituanac, au andia deituco da ceruetaco
Erreinuan.
Bada dirautsuet, çuen justutasuna ugariago ezpada Escriba, ta Fariseoena
baino, ceruetaco Erreinuan sartuco etzareala.
Ençunic doçue, atchinacoai esan jaquela: Eztoçu inor il bear, eta ilten
dabena, errudun içango da juicioan.
Baina nic dirautsuet, aserratuten dana bere anajearen contra, errudun
içango dala juicioan: ta dirautsana bere anajeari irain astunen bat, errudun
içango dala Batzarrean: ta dirautsana cençun baguea, errudun içango dala
infernuco suaren.
Eta alan ceure ofrendea esqueinitera baçoaz altarera, ta gomuten baçara,
çure anajeac çure contra cerbait dabela:
Larga eguiçu an altara aurrean çure esqueinia, ta çoaz lenago ceure
anajeaz baquetutera, ta guero opa eguitera ofrendea etorrico çara.
compondu çaite laster çure contrarioaz, beragaz bidean çagoçan bitartean:
jaço eztidin çure contrarioac çu Jueçari entreguetea, ta Jueçac çu bere
Ministroari entreguetea, ta presondeguian sartu bear içatea.
Benetan dirautsut, andic urtengo eztoçula, azqueneco maraia pagau
arteraino.

17. IRAcUrça
Jesusec eracusten dau Ebanjelioco leguea,
atchinaco legue guztiac baino estuagoa dala.

San Mateoc cap. 5. v. 27-48.

Ençun cenduen, atchinacoai esan jaquela: adulterioric eztoçu eguingo.


Baina nic dirautsuet, bere beguiac ifinten dituanac emacumeagan, berau
cuticiauteco, ia eguin dabela adulterioa bere biotzean.
Eta ceure escoaco beguiac emoten badeutsu becaturaco bidea, atera eguiçu,
ta çuganic campora bota eguiçu; bada obe doçu gorputzeco çati bat galdutea,
ceure gorputz guztia infernuan sartua içatea baino.
Eta ceure escoaco escuac emoten badeutsu becatu-bidea, ebagui eguiçu ta
bota eguiçu ceuganic: bada obe doçu, ceure çatietatic bat galdutea, çure gorputz
guztia ifernura joatea baino.
Baitabere esan çan: larguetan dabenac bere emaztea, emon beguio larga-
carta.
Baina nic dirautsuet, itchiten dabenac bere emazte, ezpada desonesqueria
gaitic, beartuten dabela adultera içatera: ta artuten dabenac besteac itchia,
eguiten dau adulterioa.
Orrez gueiago ençun cenduen, atchinacoai esan jaquela: etzara içango
guçur-juramentuguilea; baina cumplituco deutsaçuz Jaunari ceure juramentuac.
Baina nic dirautsuet, inolacoz juramenturic eguin eztaiçuela, ez cerua
gaiti, cerren Jangoicoaren jar-lecua dan:
Ez lurra gaiti, cerren dan bere oinazpicoa: ez Jerusalen gaiti, dalaco
Erregue andiaren Erria:
Ez eta eztoçu juramenturic eguin bear ceure burua gaiti, bada ecin eguin
cinei uile bat çuria, ez balça.
Eta alan au içango da çuen berbea: bai, bai: ez, ez; cerren emendic
igaroten dana, gatchetic dator.
Ençun cenduen, esan çala: beguia beguia gaiti, ta aguina aguina gaiti.

BATERA San Mateoc an.


San Lucasec cap. 6. v. 27-36.

Baina nic dirautsuet, eztaguioçuela contraratu gatchari, lenago bai inoc


escoaco matrailan joten baçaitu, prestau eguiçu bestea bere.
Eta çugaz aucitan ibili gura dabenari, ta soinecoa quendu gura deutsunari,
capea bere larga eioçu.
Eta inoc beartuten baçaitu mila pausu joatera, beste birmila bere çoaz
beragaz.
Emon eguioçu escatuten deutsunari: ta ordeaz escatu gura deutsunari ez
eguioçu atzea biurtu.
Ta ceurea dana artuten dabenari, ez eioçu gueiago escatu.
Eta gura doçuena, guiçonac çuei eguin daiçuen, ori berori euracaz çuec
eguiçue.
Ençun cenduen, esan çala: maitetuco doçu ceure lagun urcoa, ta gorratauco
doçu ceure arerioa.
Baina nic dirautsuet, dançuçuenoi: maitetu eguiçuez ceuroen arerioac, on
eguieçue gorroto çaituenai.
Bedeincatu eguiçuez madaricatuten çaitueçanac, ta oracino eguiçue
perseguitu, ta injurietan çaitueçanac gaiti.
Içan çaitecen ceuroen Aita ceruetan dagoanaren semeac: ceinec jaio
eraguiten dau eguzquia onen, ta gaistoen ganean: ta euria biralduten dau justu,
ta becatarien ganera.
cergaiti tze baldin maite badoçuez maite çaitueçanac, ce sari euquico
doçue? Eztabe au berau Lucreruac eguiten? bada becatariac bere maite içaten
dituez eurac maite ditueçanac.
Eta on eguiten badeutseçue on eguiten deutsuenai, ce merecimendu euquico
doçue? becatariac bere beste orrembeste eguin oi dabe.
Eta ordeaz emoten badeutseçue, cerbait emongo deutsuela uste doçuenai, ce
meritu euquico doçue? bada becatariac bere alcar ordetuten dabe, beste
orrembeste artuteco.
Eta bacarric ceuroen anajeai agur eguiten badeutsaçue, cer gueiago eguiten
doçue? menturaz au berau eztabe Fede bagueac eguiten?
Amau eguiçuez bada ceuroen arerioac: eguiçue on, ta ordeaz emon eguiçue,
onegaiti ecer itchadon baga, ta çuen saria andia içango da, ta Jangoicoaren
semeac içango çare, bada bera ona da esquerbague, ta gaistoençat bere.
Içan çaitece erruquiorrac, çuen Aita erruquiorra dan leguez.
Içan çaitece bada obetanduac, ceuroen Aita cerucoa obetandua (edo
perfectoa) dan leguez.

18. IRAcUrça

Jarraituric Jesusec mendico sermoia,


iracasten dau celan eguin bear dirian
limosnac, oracinoac, barauac:
ta eracusten dau ce çoraqueria andia dan
ondasunen ardura gueieguia.

San Mateoc cap. 6. v. 1-34.

Beguira, eguin eztaiçuen ceuroen justutasuna guiçonen aurrean, eurac icusi


çaicençat; bada bestela, sariric euquico eztoçue ceuroen Aita ceruetan
dagoanaganic.
Eta alan limosna eguiten doçunean, trompeta soinutu ez eguiçu ceure
aurrean, Hipocritac (edo Irudiguilac) euren Batzar, ta caleetan eguin daroen
leguez, guiçonacganic honratuac içan ditecen.
Eguiaz dirautsuet, euren saria artu dabela.
Baina çuc limosna eguiten doçunean, escoiac jaquin ez begui, ezquerrac
eguiten dabena:
Alangoz ece, çure limosnea eguin bidi ezcutuan, ta çure Aita ezcutuan
dacusanac sarituco deutsu.
Eta oracino eguiten doçuenean, eztoçue hipocritac leguez içan bear, bada
oneec oracinoa eguin daroe çutic Batzarretan, ta plaça basterretan, guiçonac
icusi daicençat.
Eguiaz dirautsuet, euren saria artu dabela.
Baina barriz çuc oracino eguitorduan, ceure guelan sartu çaite, ta atea
itchiric, ezcutuan ceure Aitari erregutu eioçu; ta çure Aita ezcutuan çacusanac,
sarituco çaitu.
Eta oracino eguitean, ez eguiçuez esan berba asco, Jentilac leguez; bada
uste dabe berba asco eguitea gaiti ençungo jaquela.
Eztoçue gura içan bear euren ancecoac: bada çuen Aitac baqui cer bear
doçuen, çuec escatu baino len.
çuec bada alan oracino eguingo doçue: Aita gurea ceruetan çagoçana:
santificatu bedi çure icena.
Betor gugana çure Erreinua: eguin bedi çure borondatea, nolan ceruan, alan
lurrean.
Egun iguçu gueure ogui gurez ganeracoa.
Eta parcatu eiguçuz gueure çorrac, guc gueure çordunai parquetan
deutseguçan leguez.
Eta itchi ez eiguçu tentacinoan jausten: baina libradu gaiçuz gatcheric.
Amen.
Bada guiçonai parquetan badeutsaçuez euren becatuac, ceuroen Aita cerucoac
bere çuei çuen becatuac parcatu deutsuez.
Eta baldin guiçonai parcatuten ezpadeutsaçue çuei bere çuen becaturic
ceuroen Aitac parcatuco ezteutsue.
Eta barau eguiten doçuenean, etzaitece egon triste hipocritac leguez,
ceinçuec bestetuten ditue euren arpeguiac, adieraçoteco guiçonai barau eguiten
dabela.
Benetan dirautsuet, euren pagu-saria artu dabela.
Baina çuc barau eguiten doçunean, untau eiçu ceure burua, ta garbitu
eguiçu ceure aurpeguia:
Usteraço eztaguioçuen guiçonai, barau çareala, ta bai bacarric ezcutuan
dagoan Aita ceureari: ta çure Aita ezcutuan çacusanac sarituco çaitu.
Ez eguiçuez batu ceuroençat ondasunac lurrean, non uguerrac, ta sitsac
jaten dituçan: ta non lapurrac lurretic atera, ta ostuten ditueçan.
Baina gorde eguiçuez ondasunac ceruan, non ez uguerrac, ez sitsac
baguetuten eztituçan: ta non lapurrac atera ta ostuten eztitueçan.
Bada non çure ondasuna dan, an dago çure biotza bere.
çure gorputzeco arguia ceure beguia da: çure beguia mea bada, çure gorputz
guztia içango da arguitsua.
Baina çure beguia gaistoa bada, çure gorputz guztia içango da ilunsua.
Eta barriz çugan dan arguia iluntasunac badira, ce andiac içango eztira
araco ilunçac?
Ugaçaba bi inoc serbidu ecin leiz: cergaiti tze edo bata gorroto içango
dau, ta bestea amauco dau: edo bata sufriduco dau, ta bestea despreciatuco dau.
Ecin serbidu cineiez Jangoicoa, ta ondasunac.
Beragaitic dirautsuet, ibili etzaitecela necaturic ceuroen arimarençat cer
jango doçuen, ez ceuroen gorputzarençat cer jancico doçuen.
Menturaz arimea ezta jatecoa baino gueiago? ta gorputza jaztecoa baino
gueiago?
Beguira ceruco egaztiai, ceinçuc eztabe ereinten, ez iguitanduten, ez
garauteguietan bilduten; ta çuen Aitac cerucoac jaten emoten deutse.
Bada çuec etzare aec baino gueiago?
Eta noc çuetaric pensauric eransi leio ucondo bat bere tailuari?
Eta cergaitic çabilce larrituric soinecoa gaiti? Ara celan aciten dirian
campoco lirioac: eztabe bearric, ez goruetaric eguiten.
Dirautsuet bada, Salomon bere bere gloria guztian etzala estaldu onetarico
bat leguez.
Eta Jangoicoac onelan janciten badau campoco bedarra, gaur iraun, ta biar
laban sartuco dabena, ceimbat gueiago çuec, fede guitchico guiçonac?
Etzaitece bada larritu, esanic: cer jango dogu, edo cer edango dogu, edo
cegaz estalduco gara?
Bada jenteac onelaco gauçacaitic aricatuten dira: ta çuen Aitac daqui
oneen bearra doçuela.
Bilatu eguiçue bada lenengo Jangoicoaren Erreinua, ta bere justutasuna: ta
gauça guzti oneec eransico jatzuez.
Eta alan eztzaitece ibili arduraturic biarco egunaren ganean.
Bada biarco egunac bere ardurea euquico dau; asco dau egunac bere lanaz.

19. IRAcUrça

Azquenduten dau Jesusec mendico Sermoia,


beste adibide santuac emonic.

BATERA San Mateoc cap. 7. v. 1-29.


San Lucasec cap. 6. v. 37-49.

Ez eguiçue juzgatu, ta etzare juzgatuac içango: ez eiçue condenatu, ta


etzare condenatuac içango.
Parcatu eguiçue, ta parcatuco jatzue:
Emon eiçue, ta emongo jatzue: neurri betea, estutua, goratua, ta ganez
eguina çuen colcora emongo dabe.
Bada juzguetan doçuen juzguaz, içango çare juzgatuac; ta neurtuten doçuen
neurriaz biurtuco çaitue neurtuten.
Bai ta cirautsen irudinça bat: celan itsu batec beste itsu bat guidauco
dau? eztira biac çuloan jausico?
Ezta icaslea iracaslea baino gueiago: eta obetandua içango da bere maichua
dun beste dana.
Eta cergaiti dacutsu ceure anajearen beguico lasto tchiquia, ta eztacutsu
ceure beguian doçun ague andia?
Edo celan esan cineio ceure anajeari: itchi eidaçu, anajea, atera daiçudan
ceure beguico alsia, ceuc ez icusiric ceure beguico aguea?
Guçurtia, len ceure beguico abea atera eguiçu, ta guero icusicoçu,
aterateco alsia ceure anajearen beguitic.

San Mateoc an.

Tchacurrai santua emon ez eguioçue, ta lauinecoen aurrean ceuroen perlac


ifini ez eiçuez: jaço eztidin oineen azpian çapaldutea, ta çuen contra
abiaturic, çatitu ez çaieçan.
Escatu, ta emongo jatzue: bilatu eguiçue, ta arquituco doçue: deitu eiçue,
ta idiguico jatzue.
cerren tze escatuten daben guztiac artuten dau: ta bilatuten dabenac
idoroten dau: ta oles eguiten dabenari, idiguico jaco.
Edo ce guiçon da çuen artean emongo deutsana bere semeari arri bat, baldin
oguia escatuten badeutso?
Edo arrain bat escaturic, benturaz emongo deutso sierpe bat?
Bada çuec deungueac içanic, badaquiçue doe onac ceuroen semeai emoten:
ceimbat eta obeto çuen Aita ceruetan dagoanac ondasunac emongo ezteutsez,
esquetan deutseçanai?
Eta alan çuec gura doçuen guztia, guiçonac eguin daguiçuen, çuec bere
eurai eguin eieçue: bada au da leguea, ta Profetac dinoena.
Ate estutic sartu çaitece: bada andia, ta çabala da ondamendira daroian
atea, ta asco beraganic sartuten dira.
ce estua dan atea, ta ce bedarra Bicitzara daroian bidea! ta guitchi dira
beraganic sartuten dirianac.
Gorde çaitece Profeta guçurtietatic, ceinçuc datoz çuetara ardien
soinecoaz janciric, baina barruan otso lapurtiac dira.
Euren frutuetatic eçagutuco doçuez.

BATERA San Mateoc: San Lucasec an.

Bada ezta arbola ona, frutu tcharrac dacarçana: ez eta arbola tcharra
frutu onac dacarçana.
cerren bere frututic edocein arbola eçagututen dan.
Bada elorritic icoric artuten ezta: ta sasitic matsic bilduten ezta.
Onelan arbola onac frutu onac daroaz: ta arbola tcharrac frutu tcharrac
daroaz.
Arbola on batec frutu tcharric eroan ecin lei: ez arbola tchar batec bere
frutu onic emon ecin lei.
Frutu ona eztacarren arbola, ebagui, ta suan sartuco da.
Alan bada euren frutuetaric eçagutuco doçuez.
guiçon onac bere biotzeco ondasun onetic, ateraten dau ontasuna: ta guiçon
gaistoac ondasun tcharretic ateretan dau donguetasuna.
Bada biotzeco ugaritasunetic aoac berba eguiten dau.
cergaiti bada deituten doçue Jauna, Jauna, ta eguiten eztoçue dinodana?
Jauna, Jauna esaten daben guztiac sartuco eztira ceruetaco Erreinuan;
ezpada nire Aita ceruetan dagoanaren borondatea eguiten dabena ori sartuco da
ceruetaco Erreinuan.
Ascoc esango deuste araco egunean: Jauna, Jauna; bada eracutsi ez guenduan
ceure icenean? Eta çure icenean bota ezquenduçan deabruac? Ta miraria asco eguin
ez guenduan çure icenean?
Baina nic orduan arguiro esango deutset: inos eçagutu etzaituedaz: çoace
niganic gaistaqueria eguiten doçuenac.
Eracutsico deutsuet noren ança daben, nigana datorrena, nire berbac
ençuten dituana, ta beteten dituana:
Dirudi bada guiçon jaquitun bati, ceinec eguin eban etche bat, cimendua
ondo idiguiric, çaconduric, ta arri irme ganean seguruturic: ta urac aci ta
uriola bat etorriric jo eban etchean, baina banatu ecin eban.
Euriari binotson, ta etorri cirian ibaico ur corrontac, ta esetsi eutsen
acheac, ta emon eben gogor etchearen contra, eta jausi etzan, cimendu sendoa
arri-atch irmean eucalaco.
Baina nire berboc ençun, ta beteten eztituanac, irudingo dau guiçon
jaquinez bati, ceinec area ganean, lur utsean, cimendu baga bere etchea eguin
ebanari, ta ur corrontac bota eben.
Bada jausi çan euria, etorri cirian ibaiac, biztu cirian acheac, esetsi
eben etche onen contra, ta bertati jausi çan, ta andia çan etche onetan eguin
çan caltea.

San Mateoc an.

Eta Jesusec iracaste oneec azquendu cituanean, jenteac miraritu cirean


bere doctrinea ençunic.
Bada iracasten eutsen, aguintaritza eucanac leguez, ta ez euren Letradun
ta Fariseoac leguez.

20. IRAcUrça

Azquenduric mendico predicaldia, ta bera jatsiric,


osatueban Jesusec lepradun bat.

BATERA San Mateoc cap. 8. v. 1-4.


San Marcosec cap. 1. v. 40-45.
San Lucasec cap. 5. v. 12-16.

Eta jatsi çanean Jesus menditic, jente ascoc jarraitu eutsen.


Eta jaço çan Erri aetatic baten egoala, etortea guiçon bat lepraz beteric
egoana,
Eta icusi ebanean Jesus, etchun çan auspez lurrean, adoradu eban, ta
belaunicoturic, erregututen eutsan, esanic: Jauna, gura badoçu, osatu neiqueçu.
Eta Jesusec beragaz erruquituric, lucetu eban bere escua, ta ucuturic,
esan eutsan: gura dot: garbitu çaite.
Eta au esanic, berpetati quenduçan beraganic leprea, ta guelditu çan
garbiric.
Jesusec cemaitu eban, ta despeditu eban bertati.
Eta aguindu eutsan: ara, inori esan ez eioçu.
Baina çoaz, ta eracutsi çaite Sacerdoteen Nagusiari, ta ceure garbitasuna
gaiti opa eguiçu euren testimonioraco Moisesec aguindu ebana.
Baina berac joan ta laster asi çan aguertuten, ta çabalduten guerta çana.
Eta gueiago ta gueiago çabalduten çan bere famea: alangoz ece ecin sartu
çan Jesus aguertu baga Errian, ta gueldituten çan campoan lecu bacarretan, ta
lecu guztietaric etocen jente piloac beragana, berari ençuten, ta euren
gaichotasunetaric osatutera.
Baina bera aldeguiten çan ermura oracino eguitera.

21. IRAcUrça

cafarnaunen osatuten dau Jesusec


centurionen otseina il aguinian egoana.

BATERA San Mateoc cap. 8. v. 5-13.


San Lucasec cap. 7. v. 1-10.

Eta bere berba guztiac esan ezquero ençuten egoan jenteari, sartu çan
cafarnaunen.
Eta an egoan gaichoric, ta il aguinian centurionen serbitzari bat, bere
Ugaçabac maite ebana.
Eta Jesusen barriac ençunic, biraldu eutsaçan Judeguen çaar batzuc,
erregututen eutsela, etorri cedila bere otseina osatutera;
Eta cinoala: nire otseina etchean datz baldauric, ta guztiz minduric.
Eta eurac elduric Jesusgana, erregu andiac eguiten eutseçan, esanic:
mereci dau, mesede au çuc berari eguitea.
Bada maite dau gure jentea: ta berac eguin euscun Batzar-etchea.
Eta Jesusec esan eutsan: ni joango nas, ta osatuco dot.
Eta Jesus euracaz joian. Ta etchearen urrean egoala, centurionec bere
adisquideac biraldu eutseçan, cirautsala: Jauna, neque au artu ez eguiçu, cerren
duin enas nire etche barruan sartu çaiteçan.
Eta beragaiti eztot uste içan duin nasala çure bila urteteco: ta alan
bacarric berba bat esaçu, ta nire otseina osatuco da.
Bada ni nas oficiodun ordeco bat, nire aguindura soldaduac ditudana, ta
oni dirautsat: çoaz ara, ta doa; ta beste bati erdu ona, ta dator; ta nire
serbitzariari: eguiçu au, ta eguiten dau.
Au ençun eutsanean, miraritu çan Jesus: ta bere jarraian joian jenteagana
biurturic, esa eban: Eguiaz dirautsuet, Israelen bertan bere au baino fede
andiagoric arquitu eztot.
Eta dirautsuet, asco etorrico diriala eguzquiaren Urteera, ta Sartueratic,
ta jarrico direala ceruetaco Erreinuan Abraan, ta Isaac, ta Jacob gaz:
Baina Erreinuco semeac botaco dira campoco iluntasunetara: an içango da
negarra, ta aguin icarea.
Eta Jesusec centurioni esan eutsan: çoaz, ta sinistu doçun erara eguin
bedi çugaz. Eta ordu atan bertan osatu çan otseina.
Eta mandatari biralduac biurtu cirianean etchera, idoro eben osaturic,
gaichoric egon çan serbitzaria.

22. IRAcUrça

San Pedroren Aubea, ta beste gaicho asco


Jesusec osatuten ditu.

BATERA San Mateoc cap. 8. v. 14-17.


San Marcosec cap. 1. v. 29-34.
San Lucasec cap. 4. v. 38-41

Batzarretic urten ta laster, joan cirian Simon, ta Andresen etchera


Santiago ta Juanegaz.
Eta Jesus elduric Pedroren etchera, icusi eban onen Aubea gaichoric oean
etzala min andiacaz.
Eta bertati berba eguin, ta erregutu eutseen bera gaiti.
Eta elduric beragana, artu eban escutic, ta jagui eban.
Eta bere ondoan egoala aguindu eutsan gatchari, ta berpetati itchi eban
gatchac, ta jagui çan, ta asi çan serbietan.
Arratsaldean eguzquia sarturic bere aurrean ifini citueçan deabrutu asco,
ta era guztico gaichotasunac euqueçan mindunac ecarqueeçan.
Eta erri guztia etorri jacon ateetara; ta berac bere escuac bacotcharen
ganean ifiniric, osatuten cituan: ta bere berbeaz ateraten cituan deabruac; ta
gaicho guztiac osatu cituan.
Bete cedin Isaias Profetac esan ebana: berac beragan gure gatchac artu
cituan, ta bere ganean eroan cituan gure gaichotasunac.
Eta ascoganic deabruac urteten eben, dedarrez, ta esaten ebela: cerren tze
çu çara Jangoicoaren Semea: ta aguiraca eguin, ta itchi gura ez eutsen esatea,
equiela bera çala cristo.

23. IRAcUrça

Icusiric Jesus jente ascoz estuturic, alde eguin çan


lecu bacarrera bere Discipuluacaz oracino eguitera.
Bere Icasle bati laquetu ez eutsan
joatea bere Aita enterretara.

BATERA San Mateoc cap. 8. v. 18-22.


San Marcosec cap. 1. v. 35-39.
San Lucasec cap. 4. v. 42-44.

Eta jaguiric gochean gochetic, urten eban, ta lecu bacar batera joan çan,
ta an oracino eguiten eban.
Eta jarraitu eutsen Simon, ta beragaz egoçanac.
Eta idoro ebenean, esan eutsen: çure bila dabilz guztiac.
Eta berac erançun eutsen: goaçan urrean dagoçan Erri ta Urietara, euroetan
bere prediquetaco: bada onetaraco etorri nas.
Eta jenteac bere bila ebilcen, ta bera egoan lecuraino joan cirian; ta
gueldituten eben euracganic joan etzidin.
Eta esan eutsen: Beste Erriai bere adieraço bear deutset ceruco Erreinua:
bada onetaraco içan nas biraldua.
Eta euren Batzarretan, ta Galilea guztian prediquetan eban, ta deabruac
ateraten cituan.
Baina icusiric Jesusec jente asco bere inguruan, aguindu eban igarotea
beste ibai aldera.
Eta jaço çan, eurac bidean joiaçala,
Beragana elduric Escriba batec, esan eutsan: Maichua: nora nai çoaçala,
jarraituco deutsut.
Eta Jesusec esan eutsan: aceariac euren leceac ditue, ta ceruco egaztiac
euren abiac: baina guiçonaren semeac eztauco non eratzo bere burua.
Eta beste bere discipuluen arteco bati esan eutsan: jarraidaçu.
Ta berac erançun eutsan: Jauna, larga eguidaçu joatea neure aita
enterretara.
Baina Jesusec erançun eutsan: jarraidaçu, ta itchi eguiçu, ilac ilac
lurpetu daguieçan.
çu barriz çoaz, ta predicau eguiçu Jangoicoaren Erreinua.
Eta beste batec esan eutsan: Jauna, jarraituco deutsut: baina lenago itchi
eidaçu joatea neure etcheco gauçac abiatutera.
Jesusec esan eutsan: ezta gai Jangoicoaren Erreinuraco, bein escua goldean
ifiniric, atzera beguiratuten dabena.

24. IRAcUrça

Sarcen da Jesus barcu baten,


ta ecatcha soseguetan dau.

BATERA San Mateoc cap. 8. v. 23-27.


San Marcosec cap. 4. v. 35-40.
San Lucasec cap. 8. v. 22-25.

Eta egun baten jaço çan arrasteguian, bere discipuluac berari berrajoçala,
esan eutsen eurai: Ochinaren beste aldera igaro gaiteçan.
Eta jentea despedidu ezquero, alan celan egoan barcuan eroan eben, ta igo
eben: bai ta baciran an beste barcu batzuc bere.
Eta ugarotuten eben bitartean, bera loac artu eban.
Eta bertati itchasoan eguraldi tchar andi bat eguin çan: ta ochinean
achezco ecatch bat jagui çan,
Eta ur bagada olatuac barcura sartuten cituan, adina ce bagac barcua
estalduten eben; ta urez betetan cirian, ta arriscu andian egoçan.
Baina Jesus bera lo cetzan popan burucoaren ganean.
Eta beragana discipuluac elduric, iraçartu eben, cirautsela: Maichua: ecer
ez joatzu, gu galdu gaitecen? Jauna: gorde gaiçuz, ondatu ez gaiteçan.
Eta Jesusec esan eutsen: ceren bildurra doçue, guiçon fede guitchicoac?
Eta bereala jaguiric, cemaitu cituan achea ta ureco ecatcha; ta itchasoari
esan eutsan: çagoz ichilic, mututu çaite: ta guelditu çan achea: ta etorri çan
eguraldi on bat.
Eta esan eutsen: cegaiti çagoce bildurturic? oraindino ez doçue
sinismenic? non da çuen fedea?
Eta guiçonac miraritu cirian; ta icara andia euquen; ta alcarri cirautsen:
nor uste doçue dala,
Alan acheai, ta itchasoari aguindu, ta acheac, ta itchasoac obedietan
deutsen au?

25. IRAcUrça

guiçon bateganic atera cituan


deabruai aguindu eutsen Jesusec,
lauineco batzuetara sartu citecela.

BATERA San Mateoc cap. 8. v. 28-34.


San Marcosec cap. 5. v. 1-20.
San Lucasec cap. 8. v. 26-39.

Eta itchasoz igaro cirian Galilearen aurrez aur egoan Jerasenos-en erri
beste aldecora.
Eta Jesus barcutic urten, ta leorrera eldu, ta bertati, sepulturetatic
urten eben deabrutu biotz gogor bic, ceinçuc egoçanen bidetic inor igaro ecin
çan, etorri cirian beragana.
Eta aror espiritu loiaz beteric egoan guiçon bat, deabrua lucero eucana,
ta soinecoric janciten ez ebana, ta etchean bere bici etzana.
ceinec bere bicilecua sepulturetan eucan, ta cateacaz bere ecin lotu eben:
Bada sarri catea, ta griluacaz estu eben, ta cateac ausi, ta griluac
puscatu cituan, ta ecin eci eben.
Eta gau ta egun egoan beti sepultura, ta mendietan, dedarrez, ta arriacaz
bere burua astinduten.
Eta icusi ebanean Jesus urrinetic, beragana arin joan çan, etchun çan bere
aurrean, ta adorau eban.
Eta dedar andi bat emonic, esan eban: çuc Jangoicoaren Semea, cer doçu cer
eguin nigaz? Ona etorri çara, len bait len gu nequetutera? Jangoicoaren aldetic
conjuretan çaitut, ez naguiçula necaldu.
Bada Espiritu loi-ciquinari aguinduten eutsan, guiçonaganic urten eguiala:
cerren tempora lucea çan goiberatuten ebala; ta euquia gaiti bere itchiric, ta
loturic cateacaz, ta griluacaz, austen cituan dirianoc, ta deabruac esetsiric
ermuetara igues eguiten eban.
Eta Jesusec itandu, ta esan eutsan: ce icen da çurea? ta berac erançun
eutsan: Lagunquida da nire icena; cergaiti ce asco gara; cerren beragan deabru
asco sartu cirian.
Eta asco erregututen eutsen, erri atatic bota ez eguieçala; aguindu ez
eguiela Lecera ondatutea.
Eta ez urrin euracganic ebilan mendiaren inguruan lauineco talde andi bat.
Eta Espirituac erregututen eutsen, euretan sartutea itchi eguiela:
Esanic: emendic ateretan bagoçuz, biraldu gaiçuz laguineco taldera,
euretan sartu gaitecen.
Eta Jesusec bertati baimena emon eutsen.
Eta esan eutsen: çoace. Ta Espiritu ciquinac urtenic, lauoinecoetan sartu
cirian; ta talde guztia atch batic bera arinca itchasora jausi çan; cirian
birmila leguez; ta itchasoco uretan ito, ta ondatu cirian.
Lauoinecoen arçainac au icusiric, igues eguin eben: ta eldu cirianean
Urira, ta campoetara, ta errietara, esan eben jaço çan guztia, ta deabrutuen
guertaldia.
Eta urten eben icustera cer eguin çan, ta Jesusgana etorri cirian; ta
idoro eben jarriric a guiçona, ceineganic deabruac urten eben.
Eta icusi eben janciric, ta bere cençunean bere oinetan, ta bildur andia
artu eben.
Eta icusi ebenac adieraço eutsen, deabrutuari jaço jacon guztia, celan
librau çan Lagunquidatic; ta laguinecoacaz jaço çana.
Eta erri guztiac urten eban Jesusen bila, ta icusi ebenean, Jerasenos-
tarrac erregutu eutsen, euren erri mugatic erbestetu cedila, cerren bildur andia
euqueen. Eta berac barcura igo, ta biurtu çan.
Eta Jesus barcuan sartu çanean, deabruturic egon çana asi jacon
erregututen, itchi eguiola bere lagunçan joaten.
Baina Jesusec gura ez eban, ta esan eutsan: çoaz ceure etchera ceuretara,
ta esan eguieçu, ce mesede andia Jaunac eguin deutsun, ta çugaz euqui daben
misericordia.
Bera barriz joan çan Erri guztitic, ta Decapolisen asi çan adieraçoten,
ceimbat esquer-mesede Jesusec eguin eutsan: ta dirianac mirarituten cirian.

26. IRAcUrça

Jesusec Baldatu bat osaturic, eracusten dau


mirariac eguiteco daucan escubidea.

BATERA San Mateoc cap. 9. v. 1-8.


San Marcosec cap. 5. v. 21 et cap. 2. v. 1-12.
San Lucasec cap. 8. v. 40: et cap. 5. v. 17-26.

Eta barcu baten sarturic, igaro çan.


Eta jaço çan, Jesus biurturic, ta bestebein Jesus igaro ezquero barcuan
beste aldera, bere ingurura eldu çan jente pilo andi bat: jenteac artu eben;
bada guztiac bere beguira egoçan.
Eta osterabere cafarnaun bere Errian sartu çan, egun batzuc igaro ezquero.
Eta jaço çan, egun baten aditutea, etchean egoala, ta ain neurri baco
jentea etorri çan bertara, ce ecin artu eban, ez ta ate inguruan bere.
Eta bera egoan jarriric, iracasten: bai ta bere an egoçan jarriric Fariseo
batzuc, ta legueco Doctoreac, Galileaco Errietatic, ta Judeatic, ta
Jerusalenetic etorri cirianac: ta prediquetan eutsen berbea: ta Jaunaren
birtutea çan osatuteco.
Eta beragana etorri cirian guiçon batzuc, ceinçuc ecarren oe ganean
baldauric egoan guiçon bat: lau guiçonec ecarren: ta barruan sartu, ta bere
aurrean ifini gura eben.
Baina ez idororic nondic sartu jente piloen bitarteti, igo eben teilatu
ganera, idigui eben teilatua, an non egoan; ta çulo bat teilatuan eguinic, jatsi
eben baldadua cetzan oea, erdira Jesusen aurrera.
Eta Jesusec euren fedea icusi ebanean, baldau edo elbarriari esan eutsan:
semea fidancia euqui eguiçu: bada ceure becatuac parcatu jatzuz.
Eta an bertan egoçan Escriba batzuc.
Eta Escriba, ta Fariseoac euren artean pensetan asi cirian, ta euren
barruan esaten:
celan guiçon onec onelan berba eguiten dau? Nor da biraoac dinoçan au? Noc
ezpada bacarric Jangoicoac parcatu leiz becatuac? Onec ainenac dinoz.
Jesusec bere espirituan eçaguturic, au euren gogoan erabilela, erançun
eutsen, esanic: cergaiti orrela gogoratuten doçue? cergaiti deunguero ceuroen
biotzetan asmetan doçue?
cein da erraçago, baldaduari esatea: ceure becatuac parcatu jatzuz; edo
esatea: jagui çaite, ceure oea artu, ta çabilz oinez?
Bada jaquin daiçuen, guiçonaren semeac escubidea dabela lurrean becatuac
parquetaco; orduan baldauari esan eutsan:
çuri dirautsut: jagui çaite, ceure oea artu eguiçu, ta çoaz ceure etchera.
Eta guztiac ecusela jagui çan, ta etzan oea artu eban, ta guztiac beguira
egoçala bere etchera joan çan, Jangoicoari esquer onac emoten eutsaçala.
Eta jenteac au icusiric, arritu cirian.
Eta miraritu cirian, ta andizcatuten eben orrembeste escubide guiçonai
emon eutsen Jangoicoa.
Eta bildur-damuac arturic, cinoen: mirariac gaur icusi doguz: orrembeste
inos icusi eztogu.

27. IRAcUrça

Jesusec San Mateori deitu eutsan;


ta escudatuten ditu bere discipuluac Escriba,
ta Fariseoar salatu cituan gaucetatic.

BATERA San Mateoc cap. 9. v. 9-17.


San Marcosec cap. 2. v. 13-22.
San Lucasec cap. 5. v. 27-39.

Onen ostean urten eban, ta bigarrenez itchasora biurtu çan; ta beragana


jente guztiac etoçan, ta iracasten eutsen.
Eta Jesusec andic urtenic, icusi eban Lebi, Alfeoren semea,
arrendatzailea, Mateo eritchona, diru-maian jarriric egoala, ta esan eutsan:
jarraidaçu.
Eta gauça guztiac largaric, jagui çan, ta jarraitu eutsan. Eta Lebic
bazcari andi bat bere etchean emon eutsan.
Eta jaço çan, Jesus jaten egoala etche atan, arrendatzaile, edo lucureru,
ta becatari asco etorri cirian, beragaz ta bere discipuluacaz jatera: bada an
bertan egoçan asco jarraitu eutsenac bere.
Baina euren Fariseoac, ta Escribac deunguero esaten eben, ta cirautsen
Jesusen discipuluai: cegaiti jan, ta edaten doçue lucureru, ta becatariacaz? Eta
cergaiti lucureru, ta becatariacaz jan, ta edaten dau çuen Maichuac?
Au ençunic, Jesusec erançun, ta esan eutsen: osasundunac Medicuaren
bearric ez dabe, ezpada gaichodunac.
çoace bada, ta icasi eguiçue cer dan a: misericordia gura dot, ta ez
sacrificioa.
Bada etorri ez nas justuac dei eguitera, ezpada becatariac penitencia
eguin daguien.
Onetan beragana eldu cirian Juanen discipuluac, ta barau eguiten eben
Fariseoac, ta esan eutsen:
cegaiti Juanen discipuluac orrembeste barau, ta oracino eguiten dabe, ta
bai Fariseoenac bere, çureac barriz jan, ta edaten dabe?
Eta Jesusec esan eutsen: menturaz beartu cineiez barau eguitera esposoaren
semeac, esposoa eurecaz dagoan artean? Menturaz triste egon leitequez
ezteguetaco semeac, esposoaren semeac, esposoa euracaz egonic? Euren lagunçan
esposoa dauquen bitartean ecin barauric eguin leie.
Baina etorrico dira egunac, ceinçuetan esposoa quenduco jaquen, ta orduco
egun aetan barautuco dira.
Eta esan eutsen irudinça bat: oial barriaren adobaquia inoc soineco
çarrari ifini eztaroa: cergaiti ce bestela barriac çarra urratuten dau.
Bada soineco çarretic quenduten da artuten daben guztia; ta andiago ta
deunguego çuloa eguiten da: ta orrez gueiago adobaguei barria eztator ondo
çarrean.
Ez eta eztau inoc ardao barria çagui çarretan eçarten; cerren bestela
ardao barriac çagui çarra urratuco dau, ta ardaoa bera joango da, ta çaguiac
galduco dira.
Bada ardao barria çagui barrietara egotzi bear da, ta onela bata ta bestea
gordeco dira.
Eta igazco ardaoa edaten dabenac, ardao barria bereala gura eztau; bada
esan oi dau: obea da çarra.

28. IRAcUrça
Jesusec osatu cituan Jairoren alabea,
ta odol-darioa eucan andra bat.

BATERA San Mateoc cap. 9. v. 18-26.


San Marcosec cap. 5. v. 21-43.
San Lucasec cap. 8. v. 41-56.

Berac au esanic eurai, itchaso ondoan egoan;


Eta Batzarreco Nagusia çana, Jairo ceritchon guiçon bat etorri çan; ta
bera icusi ta bertati bere oinetara etchun çan, ta adorau eban erregututen
eutsala, sartu cedila bere etchean;
cerren amabi urte urrean eucaçan alaba bacar bat eucan, ta egoan il
aguinian.
Eta gogoz erregututen eutsan, cirautsala: nire alaba azqueneco arnasetan
dago; eta arren etorri çaite, bere ganean ceure escua ifini eguiçu, osatu, ta
bici dedin.
Eta jaguiric Jesus joan çan beragaz, ta bacerraioen bere discipulu, ta
jente ascoc. Eta joiala, jenteac estututen eben.
Eta etorri çan amabi urtean odol-jarioa eucan andra bat,
Eta neque asco Medicuen escuetan igaro içan cituan, bai ta urtu bere
euracaz eucan ondasun guztia; ta inolacoz ecin osatu çan; ta gueroago ta
gaichoago ifinten çan:
Jesusen barri onac bada ençunic, jente piloen bitartetic sartu çan, ta
atzetic elduric, bere soinecoaren erça ucutu eban.
Bada bere artean cinoan: baldin nic ucutu bat bere jaztecoaren erçan
eguiten badot, osatuco nas.
Eta ordu berean bere odol-jarioa guelditu çan, ta iguerri eban bere
gorputzean, gatch ataric osatu çala.
Baina Jesusec eçaguturic berac beragan, beraganic birtutea urten çala;
jenteagana biurturic, esan eban: Noc ucutu ditu nire jaztecoac?
Noc ucutu deust? Eta guztiac ucaturic, Pedroc esan eban, bai ta beste
beragaz egoçanac bere: Maichua, jenteac estu estuan çarabilce, ta dinoçu: Noc
ucutu deust?
Eta Jesusec esan eban: batec edo batec ucutu deust; bada nic eçagutu dot,
niganic birtuteac urten dabela.
Eta au eguin ebana icuste arren, egoan ingurura beguira.
Emacumea alan aguerturic icusi çanean, icaraturic, ta bildurturic,
jaquinic cer igaro jacan berari; eldu çan, ta bere oinetara etchun çan.
Eta arguiro eguia esan eutsan; ta jente guztien aurrean aguertu eban cec
ecarri eban berari ucututera: ta celan berpetati osatu çan.
Eta berac berau icusiric, esan eban: fidancia euqui eguiçu, alaba, çure
sinismenac osatu çaitu: çoaz baquean; ta librau çaite ceure gatchetic.
Eta ordu berean osaturic guelditu çan andrea.
Oraindo berbatutea azquendu ez eban, non bat etorri çan Batzarreco
Nagusiagana, ta esan eutsan: çure Alaba il da: cegaiti gueiago nequetuten doçu
Maichua?
Eta Jesusec ençun ebanean cinoena, Batzarreco Nagusi nescatcharen aitari
esan eutsan: Ez bildurric euqui, bacarric sinistu eguiçu, ta osatuco da.
Eta beste inori ezpada Pedro, ta Santiago, ta Juani, Santiagoren anajeari
itchi ez eutsan beragaz joaten.
Eta Jesus etorri çanean Nagusi onen etchera, ta icusiric flauten
soinulariac, ta otsa eguiten eban jente andi bat, ta negarrac, ta dedarrac
eguiten citueçanac, esan eutsen: cergaiti ots au eguin, ta negarrez çagoce?
çoace emendic; bada nescatcha eztago ilic, ezpada lo. Eta bere barre
eguiten eben, jaquinic, ilic egoala.
Eta an egoçan guztiac campora ateraric, laquetu ez eban sartu citecen
beragaz ezpada Pedro, ta Santiago, ta Juan, ta Nescatcharen Aita, ta Ama.
Eta berac oratu eutsan escutic, ta boça goraturic esan eban: Talitha cumi,
ceinec esan gura dau: Nescatcha, çuri dirautsut, jagui çaite.
Eta espiritua beragana biurturic, bereala jagui çan. Eta aguindu eban,
jaten emon eguioela.
Eta ibilten asi çan: ta amabi urte eucaçan: ta bere gurasoac guztiz asco
miraritu cirian.
Eta berac gogoz aguindu eutsen, inoc jaquin ez eguiala. Eta fama au
çabaldu çan erri guzti aetara.

29. IRAcUrça

Jesusec itsu bi arguitu cituan,


ta osatu deabrudun bat, ta beste gaicho asco.

San Mateoc cap. 9. v. 27-38.

Eta Jesusec erri ataric urten ezquero, itsu bic jarraitu eutsen dedarrez,
ta cinoela: Dabiden semea, gugaz arren erruquitu çaite.
Eta etchera elduric, beragandu jacaçan itsuac, ta Jesusec esan eutsen:
sinisten doçue, çuei nic au eguin neiqueçuela? Eurac esan eben: Bai, Jauna.
Orduan euren beguiac ucutu cituan, esanic: çuen fedearen erara eguin bedi
çuecaz.
Eta euren beguiac idigui cirian: ta Jesusec cemaitu cituan, esanic: contu
inoc au jaquin eztaguian.
Baina eurac andic aldeguinic, dana çabaldu eben erri guzti artan.
Eta urten ebenean, aror non opa eutsen guiçon mutu bat, deabrua eucana.
Eta deabrua atera eutsanean, mutuac berba eguin eban, ta mirarituric
jenteac cinoen: Israelen inos onembeste icusi ezta.
Baina Fariseoac cinoen: deabruen buruaren birtutean botaten ditu deabruac.
Eta Jesus ebilan Uri, ta Erri guztietan, euren Batzarretan iracasten, ta
Erreinuco Ebanjelioa prediquetan, ta gaisotasun, ta min guztiac osatuten.
Eta aec jenteac icusiric, ta euren erruquia euquiric, cerren nequeturic,
ta jausiric ebilcen, arçainic eztaben ardiac leguez.
Orduan bere discipuluai dirautse: lana eguiaz andia da, baina languilac
guitchi.
Lanaren Jaunari bada erregutu eguioçue, languilac bere lanera biraldu
daguiçala.

30. IRAcUrça

Jesusec bere discipuluac biralcen ditu prediquetara;


ta orretaraco escubidea, ta adibideac emoten deutsez.

BATERA San Mateoc cap. 10. v. 1-42. eta cap. 11. v. 1.


San Marcosec cap. 6. v. 7-13.
San Lucasec cap. 9. v. 1-6.

Eta amabi Apostoluac deituric, emon eutsen birtutea, ta escubidea deabru


guztien ganean, eurac aterateco:
Eta edocein gatch, ta gaichotasun osatuteco; ta binan binan biraldu
cituan.
Amabi Apostoluen icenac dira oneec: Lenengoa Simon, Pedro deitua, ta
Andres beronen anajea,
Santiago cebedeorena, ta Juan bere anajea: Felipe, ta Bartolome: Tomas, ta
Mateo Arrendatzailea: Santiago Alfeorena, ta Tadeo:
Simon cananeo, ta Judas Iscariotes, a bera saldu ebana.
Amabioc Jesusec biraldu cituan Jangoicoaren Erreinua prediquetara, ta
gaichoac osatutera.
Eta aguindu eutsen ez eroiela ecerbere bideraco, ez çorroric, ez oguiric,
ez diruric bolsan, ezpada bacarric escu-maquila bat,
Orrez gueiago çapata-idiguiac, ta janci ez eguieçala tunica bi.
Eta aguinduric, cirautsen: Jentilen bidera eldu etzaitece, ta Samaritanoen
Errietan sartu etzaitece.
Baina bai lenago çoace Israelgo etchetic galdu cirian ardietara.
çoace, ta predicau eguiçue, esanic: ceruetaco Erreinua eldu çala.
Osatu eguiçuez gaichoac, biztu ilac, garbitu lepradunac, bota deabruac:
doaric artu cenduen, doaric emon eguiçue.
Jabetu etzaitece urreaz, ez cidarraz, ez eiqueçue çuen fartiqueran diruric
erabili:
Ez eta bide-çorroric bideraco, ez soineco bi, ez oinetacoric, ez escu-
maquilaric: bada bearguilari bere janaria dagoquio.
Eta edocein Uri, ta Erri sartuten çarenetan, itandu eguiçue, nor dan duin
bertan.
Eta sarcen çaren edocein etchetan, an ostatua artu, ta andic urten ez
eguiçue.
Eta etchearen sarreran eguin bear doçuen agurra içango da, esatea: Baquea
etche onetan içan bedi:
Eta baldin a etchea dina bada, bere ganera çuen baquea etorrico da; baina
duin ezpada, çuen baquea ceuroetara biurtuco da.
Eta çuec artu, ta çuen berbac ençun gura ezpaditue, etche atatic, edo Erri
ataric urtetean, çuen oinetaco auts guinocoa irardausi eguiçue euren contracoz
adierançan.

San Mateoc an.

Eguiaz dirautsuet, a Erria baino gogortade guitchiagoaz tratauco dala


Juicioco egunean Sodoma, ta Gomorraco erria.
Aror non nic biralduten çaituedaçan ardiac leguez otsoen erdira.
Içan çaitece bada çurrac sierpeac leguez, ta menac usoac leguez.
Eta guiçonetatic gorde çaitece; bada aguertu eraçoco çaitue euren
Ençundetan, ta açotadu euren Batzarretan:
Eta Gobernari, ta Erreguen aurrera eroango çaitue, euren, ta jenten
testimonioraco.
Eta çaroeçanean, ez gogoratu celan, edo cer berbatuco doçuen: bada ordu
atan adieraçoco jatzue cer esan bear doçuen.
Bada etzare çuec berba eguiten doçuenac, ezpada ceuroen Aitaren Espiritua
çuetan berba eguiten dabena.
Baitabere anajeac anajea eriotzara emongo dau, ta aitac semea: ta semeac
aitaen contra jaguico dira, ta ileraçoco ditue.
Eta nire icena gaiti guztiac gorrotauco çaitue: baina azqueneraino
dirauana, au salbaduco da.
Eta Erri onetan perseguietan çaitueçanean, bestera igues eguiçue.
Benetan dirautsuet, eztoçuez inguratuco Israelgo Erriac, guiçonaren Semea
etorri baino len.
Ezta discipulua Maichuaren ganean; ez eta otseina Nagusia baino gueiago.
Asco da discipuluarençat bere Maichua adina içatea; ta otseina bere
ugaçaba dun beste içatea.
Belcebu deitu beutsen etcheco Buruari, ceimbat eta gueiago bere etchecoai?
Ez bada bildurric euqui: bada ezta, aguertuco eztan gauça ezcutaturic; ez
eta jaquingo eztan gauça ichilic.
Dirautsuedana ilunetan, esaçue arguitan: ta belarriz dançuçuena, predicatu
eguiçue teilatu ganean.
Eta gorputza il, baina arimea ileraço ecin dabenen bildurric euqui ez
eguiçue: bildur bai, infernura arima ta gorputz bota al dabenari.
Menturaz tchoritcho bi laumaraian salduten eztira? ta euretaric bat
lurrera jausico ezta çuen aita baga.
çuen buruco uile guztiac contauric dagoz.
Ez bada bildurtu, bada tchori asco baino obeac çare çuec.
guiçonen aurrean bada autortuten nabena, nic bere bera autortuco dot
ceruetan dagoan nire Aitaren aurrean.
Eta guiçonen aurrean baldin inoc ucatuten banau, nic bere au ucatuco dot
ceruetan dagoan Aita nirearen aurrean.
Eztoçue uste içan bear, baquea sartutera lurraren ganean etorri ninçala:
ez ninçan etorri baquea sartutera, ezpada ezpatea.
Bada etorri ninçan aldeguitera guiçona bere aitaganic, ta alabea bere
amaganic, ta errana bere aubeaganic.
Eta guiçonaren arerioac, bere etchecoac.
Bere aita, edo bere ama ni baino maiteago dabena, ezta nire dina: ta bere
seme, edo bere alaba ni baino maiteago dabena, nire duin ezta.
Eta bere crutzea artu, ta ez darraidana, nire duin ezta.
Bere arima idoroten dabenac, galduco dau: ta barriz nigaiti bere arimea
galduten dabenac, idoroco dau.
çuec artuten çaituenac, neu berau artuten nau: ta ni arcen nabenac, ni
biraldu ninduana arcen dau.
Profeta bat Profetaren icenean artuten dabenac Profetaren saria artuco
dau: ta justua justuaren icenean artuten dabenac, justuaren saria artuco dau.
Eta discipuluaren icenean basu bat ur otz oneetarico tchiqui bati emoten
deutsanac; eguiaz dirautsuet, bere saria galduco eztabela.

BATERA

Eta Jesusec adibideoc bere amabi icasleai emon ezquero, andic igaro çan
euroen Erriai iracastera, ta prediquetara. Math. cap. 11. v. 1.
Eurac barriz urten eben, ta ebilçan erritic erri Ebanjelioa prediquetan,
ta osatuten lecu guztietan. Luc. cap. 9. v. 6.
Eta urtenic prediquetan eben, penitencia eguin eguiela. Eta botaten
citueçan deabru asco, ta gaicho asco olioaz igozten cituen, ta osatuten cirian.
Marc. cap. 6. v. 12 et 13.

31. IRAcUrça

Jesusec irurogueta amabi discipuluac icentatu cituan.

San Lucasec cap. 10. v. 1-12

Eta onen ondoan Jaunac icentatu cituan beste irurogueta amabi, ta binaca
bere aurrean biraldu cituan, bera joango çan Erri, ta lecu bacotchera.
Eta cirautsen: Lana eguiaz andia da, baina bearguilac urri.
Erregutu eguioçue bada lanaren Jaunari, languilac bere lanera biraldu
daiçala.
çoace: Orra non nic biralduten çaituedaçan ardiac leguez otsoen erdira.
Ez eroaçue bolsaric, ez bide-çorroric, ez oinetacoric, agurric bere bidean
inori ez eioçue.
Sartuten çaren edocein etchetan, esan lenen: Paquea içan bedi etche
onetan.
Eta baldin bada an baquearen semeric, bere ganean çuen baquea gueldituco
da: ta bestela ceuroetara biurtuco da.
Eta etchean bertan guelditu çaitece, jaten, ta edaten eurac dauquena: bada
bearguilea bear-sariaren duin da.
Etche bateric bestera igaro etzaitece.
Eta sartuten çareen edocein Erritan, baldin artuten baçaitue, aurrean
ifinten deutsuena jan eguiçue:
Eta osatu eguiçuez bertan dagoçan gaichoac, ta esan eurai: Jangoicoaren
Erreinua çuetara eldu da.
Baina sartuten çaren Errian artuten ezpaçaitue, urten bere placetara, ta
esaçue:
çuen Errian eransi jacun autsa guino astinduten dogu çuen contra: baina
bada jaquin eguiçue, Jangoicoaren Erreinua eldu dala.
Dirautsuet, araco egunean a Erria baino Sodoma gogortade guitchiagoaz
tratauco dala.

32. IRAcUrça
Naingo Alargunaren seme ila Jesusec biztu eban.

San Lucasec cap. 7. v. 11-17.

Eta guero jaço çan, Nain eritchon Erri batera joian, ta beragaz joiaçan
bere discipuluac, ta beste jente asco.
Eta Errico atearen ondora eldu çanean, aror non ama alargun baten seme
bacar bat ilic campora atera eben: ta beragaz Errico jente asco etorren.
Jesusec icusi ebanean, bere erruquia arturic, esan eutsan: Ez eguiçu
negarric eguin.
Eta eldu çan, ta il-oea ucutu eban. Ta eroanac guelditu cirian. Ta esan
eban: Gaztea, çuri dirautsut, jagui çaite.
Eta jarri çan ilic egon çana, ta berbaz asi çan. Ta bere amari emon
eutsan.
Eta bildur andi bat guztiac artu eben, ta Jangoicoa andizquetan eben,
esanic: Gure artean Profeta andi bat jagui da: ta Jangoicoac bere erria bisitau
dau.
Eta Judea, ta bere inguru guztian mirari onen barria çabaldu çan.

33. IRAcUrça

San Juanec, carcelan egoala,


ençunic Jesusec eguiten cituan mirariac,
beronegana discipulu bi biralduten ditu,
jaquiteco cristo baçan. Eta Jesusec
euren aurrean milagro andiac eguiten ditu.

BATERA San Mateoc cap. 11. v. 2-6.


San Lucasec cap. 7. v. 18-23.

Eta Juani gauça guztioc bere discipulu bic contau eutseçan.


Eta Juanec carcelan egoala cristoren eguiteoc ençunic, bere icasle bi
biraldu cituan,
Eta esan eutsan: Etorrico dana çara çu, edo besteren bat itchadoten dogu?
Eta guiçonoc beragana etorriric, esan eutsen: Juan Bautistac çugana
biraldu gaitu, ta dino: etorrico dana çara çu, edo besteren baten beguira gagoz?
Eta Jesusec ordu berean osatu cituan asco euren gaichotasunetatic, ta
gatchetatic, ta espiritu gaistoetatic, ta itsu ascori icustea emon eutsen.
Eta Jesusec erançun eutsen, esanic: çoace, ta Juani esan eguioçue ençun,
ta icusi doçuena:
Itsuac dacusela, errenac dabilcela, lepradunac garbitu diriala, gorrac
dançuela, ilac biztuten diriala, ta pobreai Ebanjelioa adieraço jaquela.
Eta çorionecoa da, nigan escandalicetan eztana.

34. IRAcUrça

Jesusec alabetan dau San Juan Bautista.


Eracusten dau ez berari, ez San Juani
sinistea emoten ezteutsanen itsutasuna.

BATERA San Mateoc cap. 11. v. 7-19.


San Lucasec cap. 7. v. 24-35.

Eta Juanen mandatariac joan ezquero, Jesus asi çan Juan gaiti jenteari
esaten: cer icustera urten doçue ermura? cainabera acheac darabilana?
Baina cer icustera urten doçue? soineco bigunez janciric dagoan guiçonen
bat? Eguiaz soineco preciatuaz janciric, ta atseguinetan bici dirianac, Erreguen
etcheetan dagoz.
cer bada icustera urten doçue? Profeta bat? Bada dirautsuet; bai ta
Profeta baino gueiagoa.
Bada au da, ceinegaiti dagoan escribiduric: Aramen non nic nire
arpeguiaren aurrean neure Anguerua biralduten dodan, çure aurrean çure bidea
prestauco dabena.
Benetan dirautsuet: andretaric jaio dirianetaric Juan Bautista baino
andiagoric jagui ezta: Baina Jangoicoaren Erreinuan tchiquiagoa dana, bera baino
andiago da.
Eta Juan Bautistaren egunetatic orainguino ceruetaco Erreinuac indarra
sufrietan dau, ta indarra eguiten dabenac irabazten dabe.
cerren tze Profeta guztiac, ta legueac Juan guino etorquiçuna asmau eben.
Eta artu gura badoçue, bera da etorrico dan Elias.
Ençun begui, ençuteco belarriac dituanac.
Eta Erri guztiac, ta ençun eutsen Becatariaguiriac Jangoicoari gloria emon
eutsen; Juanen bateoaz bateatuac içan cirianac.
Baina Fariseoac, ta legueco Letradunac despreciatu eben Jangoicoaren
consejua euren calteraco; beraganic bateaturic ez egoçanac.
Eta Jaunac esan eban: Bada nor dirudiela, ta noren ancecoac diriala,
esango dot, casta onetaco guiçonac?
Dirudie araco mercatuan jarriric dagoçan mutilac, euren artean berbaz,
dinoela: soinutu deutsugue flautacaz, ta dançatu eztoçue: canta tristeac esan
deutsueguez, ta negarric eguin eztoçue.
Bada etorri çan Juan Bautista, oguiric jaten ez ebana, ardaoric edaten ez
ebana; ta esaten cenduen: deabrua eucala.
Etorri çan guiçonaren Semea, jan, ta edaten ebana, ta dinoçue: aramen
guiçon jatun bat, ta ardao-edale bat, Lucurari, ta becatarien adisquide bat.
Eta jaquituria justutu da bere seme guztiac gaiti.

35. IRAcUrça

Erri sinisgorren contra Jesus ifinten da;


ta esquer onac bere Aitari emoten deutsaz,
bere discipuluac eguiten dituen mirariac gaiti.

BATERA San Mateoc cap. 11. v. 20-30.


San Lucasec cap. 10. v. 13-22.

Orduan asi çan cargu eguiten, berac mirari gueiago eguin eutseçan Erriai,
penitenciaric eguin ez ebelaco.
Ai çugaz coroçain! Ai çugaz Betsaida! bada çuetan eguin dirian mirariac,
Tiron eguin içan balira, oraingoz jarriric eguingo eben penitencia, cilicioan,
ta autsean.
Beragaiti dirautsuet: çuec baino biguntasun gueiagoaz artuco dira juicioco
egunean Tiro, ta Sidon.
çu barriz cafarnaun ceruguino goitua, Infernu guino ondatuco çara.
cerren baldin Sodomaco Errietan eguin içan balira, çugan eguin dirian
mirariac, menturaz iraungo eben gaur guino.
Orregaiti dirautsuet, juicioco egunean çu baino gogortade guitchiagoaz
artuco dala Sodomaco erria.
çuei dançuenac, niri dançut: ta çuec desprecietan çaituenac, mezprecietan
dau biraldu ninduana.
Eta irurogueta amabiac biurtu cirian pocic, cinoela: Jauna, deabruac eurac
bere obedietan deuscue çure icenean.
Eta esan eutsen: Satanas oineztu bat leguez cerutic jausten çala icusi
neban.
Dacutsue, escubidea emon deutsuedala, sierpe, ta lupuen ganean ibilteco,
ta arerioaren al guztiaren ganean: ta ecerberec calteric eguingo ezteutsue.
Baina onetan atseguina artu ez eguiçue, espirituac çuen mempean
dagoçalaco: poztu çaitece bai, ceruetan çuen icenac icentaturic dagoçalaco.
Ordu berean Espiritu Santuan poztu çan; ta esan eban: Autortuten çaitut
Aita, ceru, ta lurreco Jauna, jaquitunai, ta çurrai gauçoc ezcutau ceunseçalaco,
ta tchiquitchoai aguertu ceunseçalaco.
Alan da, Aita: alan çalaco çure gustucoa.
Nire Aitac nire escuetan gauça guztiac ifini cituan.
Eta inoc ezpada Aitac eztaçau Semea; Aita bere inoc eztaçau ezpada Semeac,
ta Semeac aguertu gura deutsanac.
Eta biurturic bere discipuluetara, esan eban: çorionecoac çuec dacutsuena,
dacusden beguiac.
Bada dirautsuet: Profeta, ta Erregue ascoc icusi gura eben, çuec
dacutsuena, ta icusi ez eben; ta ençun, dançuçuena, ta ençun ez eben.
Erdue nigana nequepeturic, ta aricaturic çagoçanoc, ta nic arinduco
çaituedaz.
Eroaçue ceuroen ganean nire buztarria, ta niganic icasi eguiçue, cerren
mansoa nasan, ta biotz humilecoa; ta ceuroen arimençat atseguina arquituco
doçue.
Bada nire buztarria goçoa da, ta nire carguea arina.

36. IRAcUrça

Andra becatari batec bere negar ta


uileacaz garbituten ditu Jesusen oinac.

San Lucasec cap. 7. v. 36-50.

Eta Fariseo batec erregututen eutsan, joan cedila jatera beragaz: ta


Fariseoaren etchean sarturic, maian jarri çan.
Eta Errian egoan emacume becatari batec, jaquinic Fariseoaren etchean
maian egoala, alabastroco onci unguentuz bete bat eroan eban.
Eta bere atzean bere oinetan ifiniric, asi çan bustiten bere negarracaz
bere oinac: ta leortuten cituan bere buruco uileacaz, ta oinac mun eguiten
eutsaçan, ta igutziten eutsaçan unguentuaz.
Eta Fariseo combidau ebanac, au icusiric, cinoan bere artean: guiçon au
Profeta balitz, ondo jaquingo leuque nor, ta celangoa dan, ucututen deutsan
emacumeau, cerren becataria dan.
Eta Jesusec erançun, ta esan eutsan: Simon, gauça bat esan gura deutsut.
Eta berac erançun: Maichua, esaçu.
Arcecodun batec çordun bi cituan: batac bosteun diru çor eutsaçan, besteac
berrogueta amar.
Baina ez euquiric nondic quitutu, biai parcatu eutsen: ceinec bada
maiteago dau?
Simonec erançun eutsan, cirautsala: uste dot, ac non gueiago emon eutsan.
Ta Jesusec esan eutsan: çucen juzgau doçu.
Eta biurturic emacumeagana, Simoni esan eutsan: Bacutsu emacume au? çure
etchean sartu ninçan, uric oinetaraco emon ez eustan; baina onec bere negar
ampuiluacaz nire oinac busti ditu, ta bere uileacaz leortu ditu.
Mosuric emon ez eustan: baina onec sartu çanic, itchi eztau nire oinai mun
eguitea.
Orioaz nire burua igorci etzenduan: baina onec unguentuaz igutzi ditu nire
oinac.
Beragaiti dirautsut: becatu asco parcatu jacaçala, asco amadu dabelaco.
Bada guitchi parcatuten jacanari, guitchi ametan dau.
Eta berari esan eutsan: Parcatu jatzuz ceure becatuac.
Eta an jaten egoçanac asi cirian euren artean esaten: Nor da au, becatuac
bere parquetan dituanau?
Eta emacumeari esan eutsan: çure fedeac salbau çaitu: çoaz baquean.

IRUGARREN LIBRUA
Jesu cristoren Bicitzea
Bateo ondoco lenengo Pazcuatic
bigarren Pazcuaraino

1. IRAcUrça

Jesusec Jerusalenera igoten dau


Pazcuaco egunac celebretara.
Sarturic Templuan, campora botaten ditu idiac,
ta ardiac salduten egoçanac.

San Juanec cap. 2. v. 13-25.

Enda Judeguen Pazcua urrean egoan, ta Jesusec Jerusalenera igon eban:


Eta Templuan idoro cituan salduten idiac, ta ardiac, ta usoac, ta
cambiatzaileac jarriric.
Eta cordelacaz açote bat eguin eban, ta dirianac Templutic bota cituan, ta
ardiac, ta idiac, ta Gambiarien dirua lurrera bota eban, ta maiac banatu cituan.
Eta usoac salduten citueçanai esan eutsen: quen au emendic, ta nire
Aitaren etchea ez eguiçue eguin mercatu etchea.
Gomutau cirian bere discipuluac, escribituric egoala: çure etcheco celoac
jan ninduan.
Judeguac bada erançun eutsen, esanic: ce seinale emoten deuscuçu, gauçoc
eguiten doçuçala?
Erançun eutsen Jesusec, esanic: Banatu eguiçue Templuau, ta iru egunean
jasoco dot.
Judeguac esan eutsen: Berrogueta sei urtean eguin çan Templu au, ta çuc
iru egunean jasoco doçu?
Baina berac bere gorputzaren Templua gaitic cinoan.
Eta ilen artetic biztu çanean, gomutau cirian bere discipuluac, onegaiti
cinoala, ta sinistu citueçan Escriturac, ta Jesusec esan eban berbea.
Eta Jesus Jerusalenen egoala Pazcuaco Jai andian, ascoc bere icenean
sinistu eben, icusiric eguiten cituan mirariac.
Baina Jesus bera etzan eurecaz fietan, cerren guztiac eçaubaçan.
Eta berac guiçonaren testimonioa inorc emon bearric ez ebalaco: bada berez
equian guiçonagan egoana.

2. IRAcUrça

Nicodemo gaubez dator Jesusgana.

San Juanec cap. 3. v. 1-21.

Eta Fariseoen artean egoan Nicodemo eritchon guiçon bat, Judeguen Nagusia.
Au gaubez Jesusgana etorri çan, ta esan eutsan: Rabbi, daquigu Jangoicoac
biraldurico Maichua çareala: bada çuc eguiten doçuçan mirariac, inoc ecin eguin
leiz, beragaz Jangoicoa ezpalego.
Jesusec erançun, ta esan eutsan: eguiaz, eguiaz dirautsut, ecin icusi
içango dabela Jangoicoaren Erreinua, ezpada barriro jaioten danac.
Nicodemoc esan eutsan: celan guiçon bat jaio liteque, çarra içanic?
Menturaz bere amaren sabelera biurtu liteque, ta jaio barriro?
Jesusec erançun eban: eguiaz, eguiaz dirautsut, Jangoicoaren Erreinuan
ecin sartu leitequela, ezpada urean, ta Espiritu Santuan barriro jaioten dana.
Araguitic jaioten dana, araguia da: ta espiritutic jaioten dana, espiritua
da.
Miraritu etzaite, esan neutsulaco: barriro jaio bear doçuela.
Espirituac non nai achetuten dau: ta bere boça dançuçu, baina eztaquiçu
nondic datorren, ez nora doian: alanche da espirituaganic jaio dan guztia.
Nicodemoc erançun eban, ta esan eutsan: celan ori jaço leiteque?
Jesusec erançun ta esan eutsan: çu çara Maichua Israelen, ta au eztaquiçu?
Eguiaz, eguiaz dirautsut, daquiguna bera, dinogula; ta dacuscuna,
ciurtuten dogula, ta gure ciurtasuna artuten eztoçue.
Nic çuei lurreco gauçac esanic, sinisten ezpadoçue; celan sinistuco
doçuez, ceruzcoac esaten badeutsuedaz?
Eta cerura inoc igo eztau, ezpada cerutic jatzi çanac, guiçonaren semeac,
ceruan dagoanac.
Eta Moisesec ermuan sierpea jaso eban leguez; alan bear da guiçonaren
semea jasoa içan dedin:
Onelan beragan sinisten daben guztia, galdu eztidin, ezpada betico
bicitzea euqui daguian.
Bada onembeste guino Jangoicoac mundua maitetu eban, ce, bere Seme Bacarra
emon eban: beronegan sinisten dabena, galdu eztidin, baina bai betico bicitzea
euqui daguian.
Bada Jangoicoac bere Semea mundura biraldu ez eban, mundua juzguetaco,
ezpada beragaiti mundua salbau dedin.
Beragan sinistuten dabena, ezta juzgatua: baina sinisten eztabena, ia da
juzgatua: sinisten eztabelaco Jangoicoaren Seme Bacarraren icenean.
Baina au da juicioa: bada arguia mundura etorri çan, ta guiçonac arguia
baino maiteago içan citueçan iluntasunac: cerren euren eguiteac tcharrac cirian.
Bada deunguero eguiten daben guiçon guztiac, gorroto dabe arguia, ta
eztatoz arguitara, euren eguiteac lotsatuac içan eztitecen.
Baina eguia eguiten dabena, arguitara dator, bere eguitecoac aguertu
ditecen, cerren Jangoicoan eguinac diran.

3. IRAcUrça

Fariseoac eracusten dira Jesusen discipuluen contra,


Jai egunean gari buruac batuten ditueçalaco:
ta Jaunac defendietan ditu.

BATERA San Mateoc cap. 12. v. 1-8.


San Lucasec cap. 6. v. 1-5.
San Marcosec cap. 2. v. 23-28.

Eta çapatu bigarren lenengoan jaço çan, soloetan igarotea, bere


discipuluac gose içanic, garau-buruac atera, ta escu artean garauturic jaten
citueçan.
Eta Fariseoetaric batzuc esaten eutsen: cegaiti eguiten doçue, çapatuan
ecin eguin leiana?
Eta Jesusec berbea arturic, erançun eutsen: Iracurri bere eztoçue Dabidec
gose çala, ta beragaz egoçanac eguin ebena?
celan sartu çan Jangoicoaren etchean Abiatar Sacerdoteen buruaren
demboran, ta proposicinoco oguiac artu cituan, ta jan cituan, ta beragaz
egoçanai emon eutseçan, ceinçuc ez berac, ez beragaz egoçanac ecin jan euqueçan,
ezpada bacarric Sacerdoteac?
Edo leguean iracurri eztoçue, Sacerdoteac çapatuetan Templuan çapatua
ausiten dabela, ta becatu baga dagoçala?
Bada emen dagoan au, Templua baino andiago da.
Eta bacenquie cer dan araco: Misericordia gura dot, ta ez sacrificioa,
secula condenauco etzenduquez inocenteac.
Eta cirautsen: çapatua guiçona gaiti eguinçan, ta ez guiçona çapatua
gaiti.
Eta alan esaten eutsen: guiçonaren semea çapatuaren Jauna bere baçala.

4. IRAcUrça

Jesusec guiçon baten escu il sicatua


Jaiegunean osatutea gaitic
Fariseoen deunguero esateac esetsiten ditu.

BATERA San Mateoc cap. 12. v. 9-13.


San Marcosec cap. 3. v. 1-5.
San Lucasec cap. 6. v. 6-11.

Eta jaço çan, beste çapatu baten andic igaro ezquero, Batzarrean sartu
çan, ta iracasten eban.
Eta an egoan escoaco escua sicuric eucan guiçon bat.
Eta Escriba, ta Fariseoac celataca egocaçan, icusteco, osatuten ete eban
çapatuan; idoroteco nondic salatu.
Eta eurac salatuteco bidea arquitutearren, itanduten eutsen, esanic: ondo
ete çan çapatuetan osatutea?
Baina berac equiçan euren pensamentuac, ta escu ila eucan guiçonari esan
eutsan: Jagui çaite, ta ifini çaite erdian. Ta bera jaguiric, çutic ifini çan.
Eta Jesusec esan eutsen: itanduten deutsuet: ondo eguina bada çapatuan on
eguitea, edo deunguero eguitea? Bicitzea gordetea, edo galdutea? baina eurac ez
eben tchitic eguiten.
Eta berac esan eutsen: nor çuetaric da guiçona, euquiric ardi bat, ta
baldin au jaiegunean çulo sacon baten jausten bada, menturaz artuco eztau, ta
andic ateraco eztau?
Bada ardi bat baino ceimbat obeago ezta guiçon bat? Eta alan ondo eguina
da çapatuetan on eguitea.
Eta aserreaz eurai beguiraturic, ta sentimenduturic euren biotzeco
itsutasunaz,
guiçonari esan eutsan: Lucetu eguiçu escua.
Ta lucetu eban ta bere escua guelditu çan osaturic bestea leguez.
Eta eurac suminez bete cirian, ta alcar cinoen, cer eguingo eben
Jesusegaz.

5. IRAcUrça

Maria Magdalenac beste emacume debotacaz


darraio Jesusi erritic errira.

San Lucasec cap. 8. v. 1-3.

Eta guero jaço çan, joatea Jesus Uri, ta Errietara, Jangoicoaren Erreinua
prediquetan, ta adieraçoten; ta beragaz amabiac,
Baita bere berac espiritu tcharretaric, ta gaichotasunetaric osatu cituan
emacume batzuc; Maria, Magdalena eritchona, ceineganic çazpi deabru atera
cituan,
Eta Juana, cusa Herodesen Procuratariaren emaztea, Susana, ta beste asco
euren ondasunacaz serbietan ebenac.

6. IRAcUrça

Lapurren escuetan jausi çan guiçonaz,


Samaritanoac eguin eban erruquitasunaz,
eracusten dau Jesusec lagun urcoac maitetuten.

San Lucasec cap. 10. v. 25-37.

Eta legueco Letradun bat jagui çan, ta tentaurea gaiti esan eutsan:
Maichua, cer eguingo dot betico bicitzea irabazteco?
Eta berac esan eutsan: cer dago leguean escribituric? celan iracurten
doçu?
Berac erançun eutsan, esanic: ceure Jaun Jangoicoa maitetuco doçu ceure
biotz guztiaz, ceure arima guztiaz, ta ceure indar guztiacaz, ta ceure adimentu
guztiaz: ta ceure lagun-urcoa ceure burua leguez.
Jesusec esan eutsan: ondo erançun doçu: Ori eguiçu, ta bicico çara.
Baina berac justutu gura içanic bere burua, Jesusi esan eutsan: ta nor da
nire projimu, edo lagun urcoa?
Eta Jesusec irudinça bat arturic, esan eban: guiçon bat Jerusalendic
Jericora jatsi çan, ta emon eban lapur batzucaz, ceinçuc bilostu eben; ta ilagaz
bete ezquero, erdi ilic itchi eben, ta joan cirian.
Jaço çan guero, Sacerdote bat bide atan igarotea: ta icusi ebanean,
aurrera joan çan.
Eta bardin Lebita bat, a lecuaren ondora elduric, ta bera icusiric, joan
çan aurrera.
Eta bidez joian Samaritano bat eldu çan bere ondora: ta icusi ebanean,
erruquitu çan.
Eta urreraturic estu eutsaçan ilagac, euretan orioa, ta ardaoa botaten
ebala: eta asto ganean ifiniric, ostatura eroan eban, ta çaindu eban.
Eta biaramonean atera diru bi, ta emon eutsaçan ostatariari, cirautsala:
onen contu euqui eguiçu, ta gueiago gastetan badoçu, biurtuten nasanean
quitutuco deutsut.
cein iruroctaric uste doçu dala lapurreetan jausi çanaren projimua?
Letradunac erançun eban: aren erruquia euqui ebana. çoaz bada, esan eutsan
Jesusec, ta oriche eguiçu.

7. IRAcUrça

Jesus Martaren etchean sarturic,


quechau çan au Maria bere aiztaren contra.

San Lucasec cap. 10. v. 38-42.

Eta jaço çan, bidez joaçala, sartu çan Jesus Errialde baten, ta Marta
eritchon emacume batec bere etchean artu eban:
Eta onec eucan aizta bat Maria eritchona, ceinec jarriric Jaunaren oinetan
bere berbea ençuan.
Baina Martac eragoion etcheco lanari beti: etorri çan, ta esan eban:
Jauna, eztacusu, celan nire aiztac bacarric itchi naben serbietaco? esaioçu
bada, lagundu daidala.
Eta Jaunac erançun eutsan, esanic: Marta, Marta arduraz beteric çagoz, ta
gauça ascotan nasturic çabilz.
Eguiaz gauça bat bacarra da bearra. Mariac parteric onena autu dau,
quenduco ez jacana.

8. IRAcUrça

Jesusec bere icasleai iracasten deutse oracino eguiten.

San Lucasec cap. 11. v. 1-13.

Eta jaço çan, lecu baten oracino eguiten egoala, azquendu ebanean, bere
discipuluetaric batec esan eutsan: Jauna, iracasi eiguçu oracino eguiten, Juanec
bere bere discipuluai iracasi eutsen leguez.
Eta esan eutsen: Oracinoa eguiten doçuenean, esaçue: Aita, santificadu
bedi çure icena. Betor çure Erreinua. Iguçu gaur gueure eguneango oguia.
Eta parcatu eiguçuz gueure becatuac, guc gure çordun guztiari parquetan
deutsagun leguez. Ta itchi ez eiguçu tentacinoan jausten.
Baitabere cirautsen: Noc euquico dau adisquide bat, ta gaberdian joango
jaco, ta esango deutso: Adisquidea, ecarçuz ordeaz iru ogui,
Bada bidezco adisquide bat etorri jat, ta eztaucat cer aurrean ifini;
Besteac barriz barrutic erançungo baleu, esanic: ez çaquidaz gogaitua
eguin, atea ia dago itchiric, ta nire etchecoac bere ni leguez datzaz oean, ecin
jagui neindeque orrec çuri emoten.
Eta besteac olesca balirau atean: dirautsuet, baldin jaguico ezpaliz bere
emotera bere adisquidea dalaco; duda baga jaguico liteque bere gogaitasuna
gaiti, ta bear dituan ogui guztiac emongo leusquioz.
Eta nic çuei dirautsuet: Escatu eguiçue, ta emongo jatzue: bilatu eguiçue,
ta idoroco doçue: deitu, ta idiguico jatzue.
Bada escatuten daben guztiac, artuten dau: ta bilatuten dabenac,
arquituten dau; ta deiez dagoanari, idiguico jaco.
Eta inoc çuetaric bere aitari oguia escatuten badeutso, emongo deutso arri
bat? Edo arrainen bat, benturaz emongo deutso sierpe bat, arrainaren lecuan?
Edo arraunça bat escaturic, menturaz lucetuco deutso lupu bat?
Bada çuec gaistoac içanic badaquiçue gauça onac emoten ceuroen semeai;
ceimbat eta obeto çuen Aita cerucoac emongo deutse espiritu ona escatuten
deutsenai?

9. IRAcUrça

Jesusec bateatuten dau Judean.


Au jaquinic San Juan Bautistac, emoten dau
bigarren aldiz testimonioa Jesu cristorena.

San Juanec cap. 3. v. 22-36

Onez gueroz Jesus bere discipuluacaz Judeaco errira etorri çan: ta an


eurecaz egoan, ta bateatuten eban.
Eta Juanec bere Ennon Salin-en ondoan bateatuten eban; bada an ur asco
egoan, ta etoçan, ta bertan bateatuten cirian. Oraindino bada ez eben carcelan
sartu Juan:
Eta Juanen discipulu, ta Judeguen artean ezta-baida bat biztu çan
garbitzearen ganean.
Eta joanic Juangana, esan eutsen: Maichua, Jordanen beste aldetic, çugaz
egoanac, ceinen testimonio emon cenduan, aror non berac bere bateatuten daben,
ta guztiac beragana datoz.
Juanec erançun eban, esanic: guiçonac ecerbere artu ecin lei, cerutic
ezpajatorco.
ceuroc testigu çare, esan nebala: Ni ez nas cristo, ezpada bere aurrean
biraldua.
Esposa daucana, Esposoa da: baina Esposoaren adisquidea beragaz dagoana,
ta dançuana, Esposoaren boçagaz poztuten da. Bada nire poz au bete da.
Bear da bera aci dedin, ta ni guitchitu.
Goitic datorrena, guztien ganean da. Lurrecoa dana, lurtarra da, ta
lurreco gauçac dinoz. cerutic datorrena, guztiac baino gueiago da.
Eta eguiatuten dau icusi, ta ençun ebana, ta inocpere bere testimonioa
artuten eztau.
Bere testimonioa artu ebanac, sinaletu eban, Jangoicoa eguiatia dala.
Bada Jangoicoac biraldu ebanac, Jangoicoaren berbac dinoz: cergaitic ce
Jangoicoac ezteutso emoten espiritua neurriz.
Aitac Semea maite dau, ta beronen escuetan gauça guztiac imini cituan.
Semeagan sinisten dabenac betico bicitzea dau: baina Semeari sinismenic
emoten ezteutsanac, bicitzeric icusico eztau, cerren Jangoicoaren aserrea bere
ganean dago.

10. IRAcUrça

Jesusec Juanec baino discipulu guiago euquiteaz,


Fariseoac aserratuten dira; ta orregaiti itchiric Judea,
biurtuten da Galileara: ta Samariatic igarotean,
Samaritaneaz berbaz asten da.

San Juanec cap. 4. v. 1-26.

Eta Jesusec eçaguturic, Fariseoac ençun ebela, berac discipulu gueiago


eguiten cituala, ta Juanec baino gueiago bateatuten ebala,
(Ez Jesusec, ezpada beronen discipuluac bateatuten baeben bere):
Larga Judea, ta beste bein Galileara joan çan.
Baina barriz Samariatic igaro bear eban.
Etorri çan bada Sicar eritchon Samariaco Erri batera: Jacob-ec Jose bere
semeari emon eutsan celaiaren aurrean.
Ta an egoan Jacoben iturria. Jesus bada bidezco ibilteaz nequeturic egoan
alan iturri ganean jarriric. Eguerdi ordua leguez çan.
Samariaco emacume bat etorri çan, ura ateratera. Jesusec esan eutsan:
Ecarçu edaten.
Bada bere discipuluac Errira joan cirian, janarien bila. Eta ac emacume
Samaritarrac esan eutsan: celan çuc
Judegua içanic Samariatar oni edaten escatuten deustaçu? bada Judeguac
traturic ez dabe Samaritarracaz.
Jesusec erançun, ta esan eutsan: Bacenqui Jangoicoaren doea, ta nor dan
dirautsuna: Ecarçu edaten: ceuc berari eguiaz escatuco ceusquio, ta emongo
leusquiçu ur bicia.
Eta emacumeac esan eutsan: Jauna, ez doçu cegaz atera, ta ur-çuloau sacona
da: nondi bada doçu ur bicia?
Menturaz çara çu gure aita Jacob baino andiago, ceinec puçu au emon
euscun, ta bertan berac, ta bere semeac, ta abereac edan eben?
Jesusec erançun eutsan, cirautsala: Ur au edaten dabena, barriro egarri
içango da: baina nic emongo deutsadan ura edaten dabenac, secula egarriric
içango eztau.
Bada nic emongo deutsadan ura, eguingo da beragan ur-iturri bat, betico
bicitzara guino saltauco dabena.
Emacumeac esan eutsan: Jauna, ur ori indaçu, egarriric içan eztaidan, ta
ona ateratera etorri ez nadin.
Jesusec esan eutsan: çoaz, ceure senarrari deitu eguioçu, ta erdu ona.
Emacumeac erançun, ta esan eutsan: Senarric ez dot. Jesusec esan eutsan:
Ondo esan doçu, ez dot senarric:
Bada bost senar euqui doçuz: ta orain daucaçun au, ezta çure senarra:
onetan eguia esan doçu.
Emacumeac esan eutsan: Jauna, dacust Profeta çareala. Gure Aita
aurrenecoac mendi onetan adorau eben, ta çuec dinoçue, Jerusalenen dagoala
adorau bear dan lecua.
Jesusec esan eutsan: Emacumea, sinistu eidaçu, ordua datorrela, ez mendi
onetan, ez Jerusalenen Aita adorauco eztoçuena.
çuec adoretan doçue eztaquiçuena: guc adoretan dogu daquiguna, bada
osasuna Judeguetaric dator.
Baina ordua dator, ta orain da, non adoratzaile eguiazcoac adorauco daben
Aita espirituan, ta eguian. Bada Aitac bere bilatuten ditu alango adorauco
dabenac.
Jangoicoa espiritua da: ta bear da, adorauco dabenac, adorau daguien
espirituan, ta eguian.
Emacumeac esan eutsan: Nic daquit, Mesias cristo deituten dana datorrela.
Eta datorrenean, berac gauça guztiac aguertuco deuscuz.
Jesusec esan eutsan: Neu çugaz berbaz nagoan au nas.

11. IRAcUrça

Samaritarrac eçagututen dabe Jesus Mesias


Jangoicoaren Semetzat.

San Juanec cap. 4. v. 27-42.


Eta onetan bere discipuluac eldu cirian, ta mirarituten cirian emacumeaz
berbaz egoalaco. Baina inoc esan ez eutsan: cer itandu, edo cer dirautsaçu
emacume orri?
Emacumea bada bere ur-oncia larga, ta Errira joan çan, ta guiçon aei esan
eutsen:
Erdue, ta icusi eguiçue, eguin dodaçan gauça guztiac esan deustaçan guiçon
bat: menturaz da au cristo?
Urten eben orduan Erritic, ta beragana etorri cirian. Bitartean bere
discipuluac erregututen eutsen, esanic: Maichua, jan eguiçu.
Jesusec esan eutsen: çuec eztaquiçuen janaria bat daucat nic jateco.
cinoen bada alcar discipuluac: inoc ecarri ete deutso cer jan?
Jesusec esan eutsen: nire janaria da, biraldu nabenaren borondatea
eguitea, ta bere aguindua betetea.
Eztinoçue çuec, oraindino lau ilebete dagoçala iguitaitera? Bada nic
dirautsuet: jaso eguiçuez ceuroen beguiac, ta beguira celan dagoçan çurituric
soloac, prest iguitaituteco.
Eta iguitaituten dabenac aloguera artuten dau, ta frutuac batuten ditu
beti-betico bicitzaraco: batera poztu ditecen ereinten dabena, ta iguitaiten
dabena.
Bada onetan eguiazcoa da araco esatea: bat dala ereinten dabena, ta
bestebat iguitauten dabena.
çuec landu eztoçuena iguitaitutera biraldu çaituedaz: bestebatzuc landu
eben, ta çuec euren lan-bearretan sartu çare.
Eta Erri ataco Samaritano ascoc beragan sinistu eben, emacume aren berbea
gaiti, baieztuten ebala, esanic: eguin dodan guztia esan deust.
Baina Samariarrac beragana etorriric, erregutu eutsen, an guelditu cedila:
ta egun bian bertan gueratu çan.
Eta asco gueiagoc beragan sinistu eben bere predicacinoa gaiti.
Eta emacumeari cirautsen: çure esanaz eztogu ia sinisten; bada gueuc ençun
deutsegu, ta daquigu berau dala eguiaz munduco Salbaguilea.

12. IRAcUrça

Biurcen da Jesus Galileara, ta cana eritchon


Erri baten osatuten dau Jaun baten semea.

San Juanec cap. 4. v. 43-54.

Eta aric egun bi andic urten eban, ta Galileara joan çan.


Bada Jesusec berac baieztu eban, Profeta bat etzala andizcatua bere
errian.
Eta Galileara etorri çanean, Galilearrac artu eben, icusi ebelaco
Jerusalenen jai baten eguin cituan gauçac; bada eurac bere Jaira joan cirian.
Etorri çan bada beste bein cana Galileacora, non ura ardao biurtu eban.
Eta cafarnaunen egoan Jaun bat, ceinen semea gaichoric egoan.
Onec ençunic Jesus etorrela Judeatic Galileara, beragana joan çan, ta
erregututen eutsan, jatchi cedila, ta bere semea osatu eguiala: bada ilaguinian
egoan.
Eta Jesusec esan eutsan: icusgarriac, ta mirariac baldin ezpadacutsuez,
sinisten eztoçue.
Nagusi aguintari onec esan eutsan: Jauna, erdu nire seme il baino len.
Jesusec esan eutsan: çoaz, bada çure semea bici da. guiçonac sinistu eban
Jesusec esan eutsan berbea, ta joan çan.
Eta biurtuten çala, bere otseinac bidera urten eutsen, ta barria emon
eutsen, bere seme bici çala.
Eta itandu eutsen ce ordutan asi çan obetuten. Ta esan eutsen: atzo
çazpiretan itchi eban gatchac.
Eta orduan Aitac aditu eban, a çala ordu berbera, ceinetan Jesusec esan
eutsan: çure seme bici da: eta berac ta bere etche guztiac sinistu eban.
Bigarren mirari au eguin eban bestebein Jesusec Judeatic Galileara etorri
çanean.

13. IRAcUrça

Fariseoac Herodestarracaz asmetan dabe


Jesusi bicitzea quencea: ta berac au jaquinic
doa itchasaldera, jente ascoc darraiola.

BATERA San Mateoc cap. 12. v. 14-21.


San Marcosec cap. 3. v. 6-12.

Baina Fariseoac, urtenic Herodestarracaz batera bertati asmau eben bere


contra, celan ileraçoco eben.
Eta Jesusec jaquinic, erri ataric alderatu çan, ta bere discipuluacaz
itchas-aldera joan çan; ta Galilea, ta Judeaco jente ascoc jarraitu eutsen.
Eta Jerusalendic, ta Idumeatic, ta Jordaneco beste aldetic: ta Tiro, ta
Sidongo ingurutic asco ta asco beragana etorri cirian, ençunic, eguiten cituan
gauçac.
Eta bere discipuluai aguindu eutsen, prest euqui eguiela barcu bat, bera
sartuteco, jente piloac estutu ez eguian.
Bada aimbeste gaicho osatuten cituan, ece, gatchen bat euquen guztiac bere
ganera emoten eben, bera ucututeco. Eta dirianac osatu cituan.
Eta espiritu loi ciquinac cecusenean, etchunten cirian bere aurrean, ta
dedarrez cinoen:
çu çara Jangoicoaren Semea. Baina berac cemaituten cituan lazquiro aguertu
ez eguien.
Bete cedin Isaias Profeteac esan ebana, cinoala: Aramen nic autu neban
neure serbitzaria, nire maitea ceinegan nire arimea egoquitu dan: Bere ganean
nire espiritua ifinico dot, ta justutasuna jenteai adieraço deutse.
Eztau eztabaidatuco, ez dedartuco, ez bere dedarra placetan inoc ençungo:
Ausiric dagoan cainaberea ebaguico eztau; ez eta amatauco quea emoten
dagoan metchea, justutasuna ateraço artean bictoriaz.
Eta bere icenean jenteac itchadoten eben.

14. IRAcUrça

Jenteac estututen dau Jesu cristo. Ateraten dau


deabru bat; ta lotsatuten ditu Fariseo perseguilac.

San Marcosec cap. 3. v. 20-30.

Eta etorri cirian etchera, ta barriro eldu çan aimbeste jente, ece, jateco
bere astiric ez euquen.
Eta bereac ençun ebenean, urten eben gueldieraçoteco: cerren cinoen:
beraganic urten dau.

BATERA. San Mateoc cap. 12. v. 22-37.


San Marcosec an.
San Lucasec cap. 11. v. 14-31.

Orduan ecarri eutsen deabrutu, itsu, mutu bat, ta osatu eban; alangoz ce,
berba eguin, ta icusi eban.
Eta jente guztia miraritu çan, ta cinoan: Menturaz da au Dabiden Semea?
Baina Jerusalendic jatsi cirian Fariseo, ta Escribac au ençunic, cinoen:
Onec eztitu ateraten deabruac, ezpada Beelcebub deabruen nagusiaren
icenean; cerren Beelcebub daucan, ta Beelcebub deabruen buruaren bitartez
botetan ditu deabruac.
Eta beste batzuc tentatzearren, escatuten eutsen ceruco sinaleren bat.
Eta Jesusec jaquinic euren asmoac, ta deitu ezquero, cirautsen irudinetan:
Bere contra çatituric dagoan Erreinu guztia, banatuco da: ta bere contra-
arteco çatituric dagoan Erri, edo etcheac, iraungo eztau: Satanasec Satanas
celan bota lei campora?
Eta Satanasec ateraten badau Satanas, bere contra çatituric dago.
Eta bada Satanas beragan çatituric badago, celan bere Erreinuac iraungo
dau?
Eta baldin Erreinu bat beragan çatituric badago, Erreinu onec ecin iraun
lei.
Eta etche bat beragan çatituric balego, ecin iraun lei etche onec.
Eta Satanas bere contra jaguiten bada, çatituric dago, ecin iraungo dau,
baina bai jaustera doa.
celan bada bere Erreinuac iraungo dau? bada dinoçue, Beelcebub-en birtutez
ateraten dodaçala nic deabruac.
Bada nic Beelcebuen bitartez botaten badodaz deabruac, çuen semeac nogan
botaten ditue? Beragaiti içango dira eurac çuen Jueçac.
Eta baldin Jangoicoaren escu-atzean, Jangoicoaren espirituan botaten
badodaz deabruac, eguiaz eldu da çuetara Jangoicoaren Erreinua.
Edo celan bat sartu leiteque indarsuaren etchean, ta bere gauçac ostu,
lenago estuten ezpadau indarsua, ta orduan artuten ezpadeutso etchea?
Indarsu armadunac bere atartea gordetan dabenean, baquean dagoz bere gauça
guztiac:
Baina bera baino indarsuago bat etorriric goiartuten badau, bere arma
guztiac, ceinçuetan confietan eban, quenduco deutsaz, ta aren gauçac çatituco
ditu.
Nigaz eztana, nire contra dago; ta nigaz batuten eztabenac, çabalduten
dau.
Beragaiti dirautsuet: becatu, ta birao guztia guiçonai parcatuco jaque,
baina parcatuco ez jaque Espirituaren biraoa.
Eta guiçonaren semearen contra berbea dinoanari, parcatuco jaco: baina
dinoanari Espiritu Santuaren contra, parcatuco ez jaco, ez mundu onetan, ez
bestean.
Eztau inosbere parcacinoric içango; bada betico becatuaren errudun içango
da.
cerren cinoen: Espiritu loi-ciquina dauco.
Edo eguiçue arbola ona, ta bere frutua ona içan dedila: edo eguiçue arbola
tcharra, ta bere frutua tcharra içan dedin: bada frututic arbola eçagututen da.
Sugue castea, celan ondo berba eguin cineique, gaistoac içanic? bada
biotzeco ugaritasunetic aoac berba eguiten dau.
guiçon onac bere tesoru onetic ona ateraten dau: ta guiçon gaistoac tesoru
tcharretic donguetasuna ateraten dau. Eta dirautsuet, dinoen berba alper guztien
contua emongo dabela guiçonac Juicioco egunean.
Bada ceure berbeetatic justutuco çara, ta ceure berbetatic condenatuco
çara.

15. IRAcUrça

Jonasen guertaldiaz eracusten deutse Jesusec


bere Biztuerea, ta escatuten eutsen seinale miragarria.
Emacume batec dirautsaz alabança andiac Jesusi.

BATERA San Mateoc cap. 12. v. 38-45.


San Lucasec cap. 11. v. 29-32 et 24-28.

Orduan Escriba, ta Fariseotaric batzuc erançun eutsen, esanic: Maichua,


çuganic seinalea icusi gura dogu.
Eta celan alde guztietaric jenteac etocen, asi çan esatera: casta au casta
gaistoa da.
casta tchar ta adulterac seinalea escatuten dau: ta seinaleric emongo ez
jaco, ezpada Jonas Profetaren seinalea:
Bada Jonas çan leguez seinalea Ninibetarrai: alan guiçonaren semea içango
da casta, edo jeneracino oni:
Bada Jonas iru egun, ta iru gau Balearen sabelean egon çan leguez; alan
guiçonaren semea egongo da iru egun, ta iru gau lurraren biotzean.
Ninibetarrac jaguico dira juicioan casta onegaz ta condenatuco dabe, eguin
ebelaco penitencia Jonasen predicaldian: Ta aramen Jonas baino gueiago.
Austroco Erreguina jaguico da juicioan casta onegaz, ta condenatuco dau,
cerren lurraren bazterretic etorri çan, Salomonen jaquituria ençutera; ta aramen
Salomon baino gueiago.
Espiritu ciquinac guiçon bateganic urteten dabenean, lecu leorretan dabil,
atseguinen bila, ta idoroten eztau.
Orduan dino: biurtuco nas urten neban etche nirera. Ta biurtuten danean,
idoroten dau utsa, garbitua, ta apaindua.
Orduan doa, ta beste çazpi espiritu bera baino gaistoagoac artuten ditu,
ta etchean sarturic, an bici dira: Eta a guiçonarençat deungueagoa da azquenecoa
lenengoa baino. Onela içango da bada casta entero gaistoaz.
Eta jaço çan, au berac cinoala, jenteen erditic emacume batec dedarra jaso
eban, ta esan eutsan: çorionecoa çu erabili cinduan sabela ta ugatza artu
cenduan bularrac.
Eta berac esan eban: Bai lenagoz çorionecoac Jangoicoaren berbea
dançuenac, ta gordeten dabenac.

16. IRAcUrça

Jesusec adiraçoten dau bere Ama, ta Anajetzat dituela


bere Aitaren borondatea eguiten dabenac.

BATERA San Mateoc cap. 12. v. 46-50.


San Marcosec cap. 3. v. 31-35.
San Lucasec cap. 8. v. 19-21.

Oraindino jenteai berbaz egoala, bere Ama, ta bere Anajeac campoan egoçan,
berari berba eguin gura eutsela.
Eta ecin beragandu cirian, jente piloa gaiti; ta campoan egoçala, mandatua
biraldu eutsen deituten eutsela.
Eta tchit jente andia egoan jarriric bere alboan, ta esan eutsen: ara non
çure Ama, ta çure anajeac dagoçan campoan, ta icusi gura çaitue.
Eta berac erançun eutsen, esanic: Nor da nire Ama? ta norçuc dira nire
anajeac?
Eta beguiraturic, ta escua luceturic bere inguruan jarriric egoçan bere
discipuluetara, esan eban: Aramen nire Ama ta nire anajeac.
Bada ceruetan dagoan nire Aitaren borondatea eguiten daben guztia, au
berau da nire anajea, ta arreba, ta ama.
Nire Ama, ta nire anajeac dira, Jangoicoaren berbea ençun, ta gordetan
dabenac.

17. IRAcUrça

Jesusec adiraçoten dau ereinguilaren irudina.

BATERA San Mateoc cap. 13. v. 1-23.


San Marcosec cap. 4. v. 1-25.
San Lucasec cap. 8. v. 4-28.

Eta batu çanean errico jente pilo andi bat, ta Urietatic asco beragana
etorriric: Egun atan Jesus etchetic urten ezquero, jarri çan itchaso bazterrean,
ta barriro asi çan iracasten.
Eta aimbeste jente eldu jacon, ece, barcu baten jarri çan ta jende guztia
çutic egoan lurrean itchaso-bazterrean.
Eta anz-irudinçacaz gauça asco iracasten eutseen, ta cirautsen:
Ençuçue: Ereinguileac bere acia ereinten urten tchan.
Eta ereitorduan, aci çati bat bidearen ondoan jausi çan, ta çapaldu çan,
ta ceruco egaztiac etorriric jan eben.
Beste bat jausi çan lur guitchi egoan arri artean: ta laster erne çan, lur
sacon guitchi egoalaco.
Baina jaio ta laster eguzquiac erre eban: ta ez euquiric sustrairic igartu
çan, ezcotasunic ez eucalaco.
Eta beste bat arança artean jausi çan, ta arançac aci cirian, ta ito eben,
ta fruturic emon ez eban.
Eta beste bat lur onean jausi çan, ta frutua emon eban, igonic, ta aciric;
ta garau batec emon cituan ogueta amar, beste batec iruroguei, ta beste batec
eun.
Au esanic dedar eguiten eban cinoala: belarriac ençuteco dituanac, bençu.
Eta bacarric egon çanean, beragaz egoçan amabiac itandu eutsen: ce irudina
çan au; cirautsen: cetaco irudincetan berba eguiten deutseçu?
Berac erançun eutsen, esanic: cergaitic tze çuei jaquitera emon deutsuedaz
ceruetaco Erreinuco ezcutapen, edo misterioac, Jangoicoaren Erreinuco misterioa,
eurai barriz emon ezteutset.
Bada daucanari, emongo jaco, ta gueiago euquico dau; ta ez dabenari,
daucana bere quenduco jaco.
Orregaiti anz-adigarrietan berba eguiten deutset; campoan dagoçanai guztia
irudinetan eguiten jaque.
Onelan icusiric icusi, ta icusi eztaguien; ta ençunic ençun, ta aditu
eztaguien; biurtu eztitecen, ta becatuac parcatu ez daquioecen.
Eta euretan betetan da Isaiasen profecia, dinoala: belarriaz ençungo
doçue, ta adituco eztoçue; ta beguiratuaz beguiratuco doçue, ta icusico eztoçue.
cerren Erri onen biotza lodituric dagoan, ta belarriacaz ençun eben
astunduric, ta euren beguiac itchi citueçan: beguiz icusi eztaguien, ta belarriz
ençun eztaien, ta biotzez aditu eztaguien, ta biurtu eztitecen ta osatu
eztaguidaçan.
Baina çorionecoac çuen beguiac dacuselaco, ta çuen belarriac dançuelaco.
Bada eguiaz dirautsuet, Profeta, ta justu ascoc icusi gura içan eben çuec
dacutsuena, ta icusi ez eben; ta ençun dançuçuena, ta ençun ez eben.
Eta esan eutsen: Adirança au adituten eztoçue? celan bada irudinça guztiac
adituco doçuez?
Ençun bada çuec ereinguilearen anz-irudina.
Da bada irudinça au: Acia da Jangoicoaren berbea. Ereilea da ereinten
dabena aci au.
Bide ondoan jausi çana dira aec ceinetan ereinten dan, ta ençun ta aric
laster, dator bertati Satanas, ta euren biotzetan erein çan berbea quenduten
dau, sinisturic salbau eztitecen:
Eta onela arri artean jausi çanac adiraçoten ditu araco berbea ençunic,
pocic laster artuten dabenac:
Baina beragan sustrairic ez euquiric, demporazcoa da euren iraupena: guero
barriz naibaguea, ta persecucinoa berbea gaitic jatorquenean, bereala içututen
dira; cerren demporaz sinistuten daben, ta tentacino demporan atzera biurtuten
diran.
Arança artean jausi çanac adieraçoten ditu berbea dançuenac,
Baina munduco lan, ta ardurac, ta ondasunen itsumenac, ta beste grinai
emoten deutsen sarrerac berbea itoten dabe, ta fruturic areambere eztacar.
Eta lur onean jausi çanac adietan emoten ditu araco biotz on ta çucenaz
berbea ençunic, gordetan dabenac, ta pacienciaz daroe frutua, batec eun, beste
batec iruroguei, ta besteac ogueta amar bategaiti.
Eztau inoc arguia erecheguin, ta onciren bategaz estalduten, ez oe pean
iminten: ezpada candeleru ganean iminten dau, sartuten dirianac dacusen arguia.
Bada eztago gauça estalduric camporatuco eztanic, ez ezcutauric aguertuco
eztanic, ta jaquingo eztanic.
Belarriac ençuteco dituanac, ençun begui.
Eta cirautsen: Beguira bada, celan dançuçuen: neurtuten doçuen neurriaz,
çuec bere neurtuco çaitue, ta gueiagotuco jatzue.
Bada daucanari emongo jaco, ta ez dabenari, daucala uste dabena bere
quenduco jaco.

18. IRAcUrça

Bedar gaisto, berez ernetan dan aci, mostaça,


lebadura azcarria edo tchanchaduria, tesoro ezcutau,
perla preciatu, ta sarearen anz-adirançac.

San Mateoc cap. 13. v. 24-52.

Beste irudinça bat adiraço eutsen, esanic: ceruetaco Erreinuac dirudi aci
ona bere soloan erein eban guiçon bati.
Eta guiçonac lo etzaçala, euren arerioa etorri çan, ta gari artean loilo
edo bedar tcharra erein eban, ta joan çan.
Eta bedarra aci çanean, ta frutua ecarri ebanean, orduan loiloa bere
aguertu çan.
Eta etche-buruaren otseinac elduric, esan eutsen: Jauna, menturaz aci ona
ceure soloan erein etzenduan? celan bada dago an loiloa?
Eta esan eutsen: guiçon arerioac au eguin eban. Eta, serbitzariac esan
eutsen: naçu, joan, ta artu daigun?
Ez, erançun eutsen: jaço eztidin loiloa bilduric, beragaz batera garia
bere atera eztaguiçuen.
Larga bata ta bestea iguitaiteraino: ta iguitaiteco demporan iguitariai
esango deutset: batu eguiçue lenengo loiloa ta sortatan estu erretaco; garia
barriz neure garauteguian sartu eguiçue.

San Marcosec cap. 4. v. 26-34.

Baitabere cinoan: Jangoicoaren Erreinua da, lur ganean guiçon batec garaua
botaco baleu leguez,
Eta lo eguin daiala, ta gau ta egun jagui dedila; garaua bere erne, ta
aciten da berac eztaquiala.
Bada lurrac berez emoten dau, lenengo bedarra, guero burua, ta azquenean
buruan garau betea.
Eta frutuac emon dituanean, bertati iguitaia sartuten da, dalaco
iguitaiteco garia.

BATERA San Mateoc, San Marcosec an.


San Lucasec cap. 13. v. 18-21.

Beste irudinça bat adiraço eutsen, cinoala: Nori irudiraçoco deutsegu


Jangoicoaren Erreinua? Edo ce adirançagaz bardinduco dogu?
ceruetaco Erreinua da mostaça, edo ciape garauaren ancecoa, cein artu eban
guiçon batec, eta bere soloan erein eban.
Au eguiaz da tchiquiena lurrean dirian aci guztietatic:
Baina ereinic, igoten dau, ta azten da garau-egosari guztiac baino
gueiago; ta adar andiac azten ditu; aimbeste ce, bere guerizpean bici leitequez
ceruco egaztiac; ta abiac eguin bere adarretan.
Esan eutsen beste adirança bat: ceruetaco Erreinua anz-irudituten da
azcarriaz, cein andra batec artu, ta oratuten dau iru neurri urunetan, guztia
jagui arteraino:
Gauça guztioc esan eutseçan Jesusec jendeari irudincetan.
Eta alan adiraçoten eutsen berbea anz-bardinçacaz, ençun al eben erara.
Eta anz-irudinça baga ecerbere ez eutsen esaten.
Bete cedin Profeteac esan ebana, dinoala: Neure aoa irudincetan idiguico
dot: aguertuco dodaz mundua danic estalduric egoçan gauçac; baina bere
discipuluacaz bacarric egoanean, dana açalduten eutsen.

San Mateoc an.


Orduan jentea despedituric etchera etorri çan, ta bere discipuluac
beragana elduric, esan eutsen: adiraço eguiguçu soloco loiloaren irudinça.
Berac erançun eban, esanic: Aci ona ereinten dabena da guiçonaren semea.
Soloa da mundua. Aci ona dira Erreinuco semeac ta loiloa dira
gaistaqueriaren semeac.
Eta erein eban arerioa da deabrua: ta iguitandea da munduaren azquena: ta
iguitaileac dira Angueruac.
Alanche loiloa batu, ta surtan erre oi dan leguez, onela jaçoco da
munduaren azquenean.
guiçonaren Semeac bere Angueruac biralduco ditu, ta bere Erreinutic
campora ateraco ditue escandalo guztiac, ta gaistaqueria eguiten dabenac.
Eta labaco suteguian sartuco ditue. An içango da negarra, ta aguin-
garrazcotsa.
Orduan justuac arguia emongo dabe eguzquiac leguez euren Aitaren
Erreinuan. Ençuteco belarriac dituanac, bençu.
Soloan estalduric dagoan tesoru baten anz-adigarria dau ceruetaco
Erreinuac, cein idoroten dabenean guiçon batec ezcutauten dau: ta bere poz-
goçoaz doa, ta daben guztia salduten dau, ta a soloa erosten dau.
Baitabere dirudi ceruetaco Erreinuac guiçon mercatari balioco perleen bila
dabilan bati.
Eta arquitu dabenean balio andico bat, doa, ta daben guztia salduten dau,
ta a erosten dau.
Baitabere irudituten da ceruetaco Erreinua sare bati, cein botaric
itchasoan, dacarz era guztico arrainac.
Eta bete danean, dacarde bazterrera, ta an jarriric, aututen ditue onac,
ta oncietan sartuten ditue; tcharrac barriz campora botetan ditue.
Alan içango da munduaren azquenean: Angueruac urtengo dabe, ta alde-
eguingo ditue gaistoac justuen arteric.
Eta suzco laban sartuco ditue: an içango da negarra, ta aguin-carrascada.
Gauça guztioc aditu doçuez? Eurac esan eben: Bai.
Eta esan eutsen: Orregaiti ceruetaco Erreinuan iracasia dagoan Escriba
batec dirudi, bere tesorutic gauça barriac, ta çarrac ateraten dituan etche-Buru
bati.

19. IRAcUrça

Naçaret-co Batzarrean ifinten da Jesus


Jai baten iracasten. An despreciatu eben,
ta ifini eutseçan celatac bere bicitzeari.

BATERA San Mateoc cap. 13. v. 53-58.


San Marcosec cap. 6. v. 1-6.
San Lucasec cap. 4. v. 16-30.

Eta Jesusec azquendu cituanean irudinçoc, joan çan andic;


Eta joan çan Naçaret bere errira, ceinetan aci çan; ta bere discipuluac
berrajoçan.
Eta oi eban leguez sartu çan Jaiegunean Batzarrean, ta emen asi çan
iracasten, ta jagui çan iracurteco.
Eta emon eutsen Isaias Profetaren librua. Ta ascatu, edo çabaldu ebanean
librua, idoro eban lecua ceinetan egoan escribiduric:
Jaunaren Espiritua nire ganean: cerren unjitu ninduan, Ebanjelioa pobreai
prediquetara biraldu ninduan, biotz-ausiac osatutera:
cautibuai euren erospenaren barri ona ecartera, ta itsuai euren
icustearena, estutuac ascatutera, Jaunaren urte ona, ta sariaren eguna
adieraçotera.
Eta librua batu ezquero, Ministroari emon eutsan, ta jarri çan. Ta
batzarrean cirian guztiac euqueçan beragan beguiac josiric.
Eta cirianac autortuten eben, ta mirarituten cirian bere aotic urteten
eben graciazco berba, ta bere doctrinan,
cinoela: Nondic jatorcaz oni gauça guztioc? edo ce jaquituria da emon
jacon au; ta ce mirariac bere escuz eguiten dirian oneec?
Ezta au Oficiodun bat? Menturaz ezta au Oficiodun baten Semea? Ezta au
Josef-ren Semea?
Menturaz bere Amari ezteritcho Maria, ta bere anajeai Santiago, ta Josef,
ta Simon, ta Judas?
Eta bere arrebac eztagoz guztiac gure artean? Nondic bada ditu onec gauça
guztioc? Ta gatch-bidea beragan artuten eben.
Eta esan eutsen: Duda baga esango deustaçue adirançau: Medicua, osatu
eguiçu ceure burua: cafarnaunen eguin cenduçala, ençun doguçan gauça andi guzti
aec, eguiçuz emen ceure errian bere.
Eta esan eban: Benetan dirautsuet, ezta Profetaric ondo artua danic bere
errian: eztago Profetaric onra baga ezpada bere errian, ta bere etchean, ta bere
aide artean.
Eguiaz dirautsuet, Eliasen egunetan alargun asco egoçan Israelen, cerua
iru urtean, ta iru ilean itchi çanean; erri guztietan gose andi bat içan çanean:
Eta euretaric beste inora biraldu etzan Elias, ezpada Sarepta Sidoniaco
andra alargunagana.
Eta Eliseo Profetaren demporan lepradun asco egoçan Israelen; ta inor
euretaric etzan içan osatua, ezpada Naaman Siriacoa.
Eta au ençunic, Batzarreco guztiac amurruz bete cirian bere contra.
Eta jagui cirian, ta Erritic campora bota eben: ta eroan eben euren Erria
egoan tontor ganera, andic bera botateco.
Bera barriz guztien erditic igaroric, alde eguin çan.
Eta ecin an mirariaric eguin eban; bacarric gaicho banaca batzuc osatu
cituan, eureetan escuac iminiric.
Eta miraritu çan euren sinisbaguetasunez, ta inguruco errialde guztietan
ebilen prediquetan.

20. IRAcUrça

Jesusec emoten deutsez Fariseoai


euren arpeguian euren gaistaqueriac.

San Lucasec cap. 11. v. 33-54.

Inoc arguia erecheguin, ta ifinten eztau ezcutuan, ez eta imilaunaren


azpian, ezpada candeleru ganean, sartuten dirianac arguia dacusen.
çure beguia da çure gorputzeco arguia. çure beguia bada mee-tolesbaguea,
çure gorputz guztia arguitsua içango da: baina gaistoa bada, çure gorputza bere
ilunsua içango da.
Beguira bada çugan dagoan arguia, iluntasuna içan eztidin.
Eta alan çure gorputz guztia arguitsua bada, iluntasun bapere baguea,
guztia arguiduna içango da, ta argui arguitsu bat leguez arguituco çaitu.
Eta berbaz egoala, erregutu eutsan Fariseo batec beragaz jatera joan
cedila. Eta sarturic, maian jarri çan.
Eta Fariseoa asi çan bere artean gogoratuten, ta berac beragan esaten,
cegaitic garbituco etzan bazcaldu baino len.
Eta Jaunac esan eutsan: Orain çuec Fariseoac campotic onci, ta platerac
garbituten doçuez: baina barriz çuen barrua lapurreta, ta gaistaqueriz beteric
dago.
cençun bagueac, campotic dana eguin ebanac, barruan dagoana bere eguin ez
eban?
Orrez gueiago doçuen ganecoa, limosna emon eguiçue: ta gauça guztiac
garbiac içango jatzuez.
Ai çuec Fariseoac; bada batanaren, ta bostzotcharen, ta hortu-gaucen
amarrena emoten doçue, ta Jangoicoaren justicia, ta amorea ausiten doçue!
Bearrago çan gauçoc eguitea, ta aec ez itchitea.
Ai çuec Fariseoac, Batzarretan lenengo jar-lecuac, ta placeetan agurtuac
içateac maite doçuenac!
Ai çuecaz, icusten eztirian sepulturac leguez çareanoc, ta ganetic
dabilçan guiçonac eztaquiez!
Eta Legueco Letradun edo Doctore batec erançun eutsan, cirautsala:
Maichua, gauçoc esanic, gu bere lotsatuten goçuz.
Eta berac esan eban: eta ai çuec legueco Iracasleac; bada astunduten
doçuez guiçonac jaso ecin ditueçan cargacaz, ta çuec atz bategaz bere ucutu gura
eztoçuez cargac!
Ai çuec jasoten doçueçanac Profeteen sepulturac; ta çuen gurasoac il
citueçan.
Eguiaz adietan emoten doçue, onçat emoten doçueçala ceuroen gurasoen
eguiquerac: bada eurac eguiaz il citueçan, baina çuec eureen sepulturac eguiten
doçuez.
Orregaiti Jangoicoaren jaquituriac esan eban: biralduco deutseedaz
Profetac, ta Apostoluac, ta euretaric ilgo ditue, ta perseguituco ditue:
casta oni escatu daquion mundua danic ateraço eban Profeta guztien odola.
Abel-en odoletic çacarias Altare ta templuaren artean galdu ebenaren
odoleguino. Alan dirautsuet, casta oni bere escatuco jacola.
Ai çuec legueco Iracasleac, jaquindurearen guilceaz jagui çareanoc! ceuroc
sartu ez, ta sartuten cirianai eragozten ceunsen.
Eta gauçoc cinoçala, Fariseo, ta legueco Eracusleac asi cirian lazquiro
esetsiten, ta gogaeraçoten itauna ascogaz,
Laquioac asmetan, ta ateraçoten bere aotic cerbait, onelan salatuteco.

21. IRAcUrça

Jesusec iracasten deutse bere Discipuluai,


ez guiçonen bildurric euquiten, ta ez gorputz-janariaren
ardura gueiegui euquiten. Aberats cuticiotsua.

San Lucasec cap. 12. v. 1-31.

Eta Jesusen inguruan baturic aimbeste jente, non batac bestea tropelduten
eban, asi çan bere discipuluai esatera: Gorde çaitece Fariseoen lebadura, edo
azcarriatic, cein dan eztana iruditea, edo hipocresia.
Ez da gauça estalduric, aguertuco eztanic: ez eta gauça ezcutauric
jaquingo eztanic.
Bada ilunetan esan cendueçan gauçac, arguitan esango dira: eta guela-
aposentuan belarrira esan cenduena teilatu ganean dedartuco da.
çuei bada nire adisquidoi dirautsuet, eztaioeçuela bildurric euqui
gorputza ilten dabenai, guero barriz ecin gueiago eguin dabenai.
Baina nic eracutsico deutsuet noren bildur içan bear çaren: bildurra euqui
eguioçue, bicitza quendu ezquero, escubidea daucanari Infernura botateco, alan
dirautsuet, oni bildurra euqui eioçue.
çorci-maraien bost tchori salduten eztira, ta bat bacarra euretaric
azturic eztago Jangoicoaren aurrean?
Eta çuen buruco uile guztiac bere cembaturic dagoz. Ez bada bildurric
euqui: bada çuec tchori asco baino gueiago çaree.
Eta bai ta bere dirautsuet: guiçonen aurrean autortuten nabena, guiçonaren
Semeac bere bera autortuco dau Jangoicoaren Angueruen aurrean.
Eta barriz guiçonen aurrean ucatuten nabena, bera bere ucatua içango da
Jangoicoaren Angueruen aurrean.
Eta guiçonaren Semearen contra berba eguiten dabenari, parcatuco jaco:
baina Espiritu Santuaren contra biraoa dinoanari, parcatuco ez jaco.
Eta çaroeçanean Batzarretara, Juecen, ta Aguintarien aurrera, ez arduraric
artu, celan, edo cer erançun, edo esango doçuen.
Bada Espiritu Santuac ordu atan eracutsico deutsue, esan bear doçuena.
Eta Errico batec esan eutsan: Maichua, esaioçu nire anajeri, nigaz çatitu
daguiala senipartea.
Eta Jesusec erançun eutsan: guiçona, noc eguin nau ni çuen arteco Juez,
edo çatitzaile?
Eta esan eutsen: Beguira, ta gorde çaitece cuticia guztitic: cerren
bacotcharen bicitzea eztago dituan gauceen ugaritasunean.
Eta adiraço eutsen irudin bat esanic: guiçon aberats baten solo batec
frutu asco ecarri eban.
Eta bere artean cinoan: cer eguingo dot? bada eztaucat non sartu nire
frutuac.
Eta cinoan: Au eguingo dot. Banatuco dodaz neure garauteguiac, ta
andiagotuco dodaz: ta an bilduco dodaz neure frutu, ta ondasun guztiac.
Eta nire arimeari esango deutsat: Arima, urte ascotaraco ondasunac dituçu
baturic: atseguindu çaite, jan, edan, ta poztu çaite.
Baina Jangoicoac esan eutsan: çoro-eroa, gaur gabean biurtuco deutsue
arimea escatuten: batu doçuna norençat içango da?
Alan da beretzat gordeten dabena, ta Jangoicoagan aberats eztana.
Eta bere icasleai esan eutsen: Beragaiti dirautsuet: ez arduraturic ibili
ceuroen arimarençat, cer jango doçuen, ez gorputzarençat cer jancico doçuen.
gueiago da arimea janaria baino, ta gorputza jaztecoa baino.
Ara belac, ceinçuc ereinten eztabe, ez iguitaitu, gordelecu ez
garauteguiric eztauque, ta Jangoicoac janarituten ditu. Bada ceimbat aec baino
preciatuagoac etzaree çuec?
Eta noc çuetaric asco asmau arren, ucondo bat bere gorputzari eransi leio?
Bada guitchiago dana ecin badoçue, cergaiti beste gauça caiti çabilce
estu-larrituric?
Ara celan azten dirian campoco lirioac, oneec lan-bearric, ez goruetan
eguiten eztabe: bada dirautsuet Salomon bere anditasun guztian janci etzala
onetarico batcho leguez.
Orain bada, Jangoicoac alan janciten badau, gaur campoan dagoan bedarra,
ta biar laban sartuco dana, ceimbat eta obeto çuec fede guitchicoc?
Etzaitece bada ibili arduraturic, jan, edo edango doçuena gaiti: ta
etzaitece ibili asmo goratuacaz.
Bada onelaco gauça guztiac dira arduraturic darabilcenac munduco jenteac.
Eta çuen Aitac daqui, oneen bearra doçuela.
Eta alan, bilatu eguiçue lenengo Jangoicoaren Erreinua, ta bere justicia:
ta gauça guztioc eransico jatzuez.

22. IRAcUrça

Jesusec bere Discipuluen biotzetaric munduco gauçac


quendu gura ditu: ta iracasten deutse, celan beti çur,
iraçarriric egon bear dirian.

San Lucasec cap. 12. v. 32-59.

Talde tchiquia, ez bildurric euqui, cerren çuen Aitaren gogoco içan çan,
Erreinua çuei emotea.
Saldu eguiçue doçuena, ta limosna eguiçue. Eguiçuez çartuten eztirean
fartiquerac, ceruetan ondasuna inos uts eguingo eztana: nora lapurric elduten
eztan, ez sitsac jaten daben.
Bada non çuen ondasuna dan, çuen biotza bere egongo da an.
Egon bitez çuen garriac esturic, ta argui erecheguinac çuen escuetan.
Eta içan çaitece ezteguetatic datorrenean euren Jauna itchadoten daben
guiçonen ancecoac: datorrenean, ta atea joten dabenean, bertati idigui daioen.
çorionecoac Jauna datorrenean biguirian idoroten dituan otseinac: Benetan
dirautsuet, garri-estuco dala, ta bere maian jarri eraguingo ditu, ta igaroric
serbituco ditu.
Eta bigarren biguirian baletor, ta irugarren biguirian baletor, ta alan
idoroco balitu, çorionecoac dira aec serbitzariac.
Baina au jaquingo doçue, etcheco Nagusiac balequi, ce ordutan etorrico dan
lapurra, biguirian eguiaz egongo liteque, ta bere etchea çulotuten itchico
eleuque.
çuec bada prestaturic egon çaitece: cerren nos guitchien uste doçuen
orduan etorrico da guiçonaren Semea.
Eta Pedroc esan eutsan: Jauna, irudinçau dinoçu gugaiti, ala bai beste
guztia caiti bere?
Eta Jaunac esan eban: Nor uste doçu dala Jaunac bere etchecoen ganean
ifini eban Maiordomo fiel, ta çurra, demporaz emon daguioen gari neurria?
çorionecoa, Jauna datorrenean, alan eguiten idoroten daben serbitzaria.
Eguiaz dirautsuet, bere ondasun guztien ganean au ifinico dabela.
Baina ac otseinac bere biotzean esango baleu: nire Jauna ezta aguiri, ta
asico balitz jotera serbitzariac, ta criadac, ta jatera, ta edatera, ta
orditutera:
Nos guitchien uste daben egunean, ta eztaquian orduan etorrico da a
otseinaren Nagusia, ta andic quenduco dau, ta bere partea ifinico dau
desleialacaz.
Bada ascoganic açotadua içango da, jaquinic bere Nagusiaren borondatea, ta
prestatu etzan, ta onen borondatea eguin ez eban otseina.
Baina jaquin ez ebana, ta castigua çor jaquen gauçac eguin cituana,
guitchiganic açotadua içango da. Bada asco emon jaconari, asco escatuco jaco: ta
asco gomendatu jaconari, gueiago escatu deutse.
Sua sartutera etorri ninçan lurrera: ta cer gura dot, ezpada erechegui
dedin?
Bada bateo bategaz bateatuco nas: ta ce estu ez nago eguin arteraino?
Lurrean baquea sartutera uste doçue etorri ninçala? Dirautsuet, ecetz,
ezpada alde-eraguinça.
Bada emendic aurrera bost egongo dira etche baten alcarreganic alde
eguinic, irurac bien contra egongo dira, ta biac iruren contra.
Aita semearen contra egongo da, ta semea bere aitaren contra; ama alabaren
contra, ta alaba amaren contra; aubea bere erranaren contra, ta errana aubearen
contra.
Baitabere cirautsan jenteari: dacutsuenean odoia elduten dala eguzqui-
sartaldera, esan daroaçue: Euria dator; ta alan jaço oi da.
Eta egoi-achea danean, esaten doçue: bero eguingo dau; ta alan da.
Finjitzaile guçurtiac, ceru ta lurraren arpeguiac eçagututen daquiçue:
bada celan tempora oraingo au eztaquiçue eçagututen?
Eta cergaiti ceuroenez juzguetan eztoçue justu dana?
ceure arerioaz çoaçanean Aguintariaren aurrera, aleguina eguiçu beraganic
libretaco bidean, jaço eztidin berac çu Jueçagana eroatea, ta Jueçac çu
Alguacilari entreguetea, ta Alguacil edo Juraduac presondeguian çu sarcea.
Dirautsut, andic urtengo eztoçula, azqueneco maraia pagau arteraino.

23. IRAcUrça

Ogueta amaçorci urtean gaichoric egon çan


guiçon bat osatuten dau Jesusec Jaiegun baten
Jerusalengo Piscina edo Garbiteguian.

San Juanec cap. 5. v. 1-16.

Onen ostean çan Judeguen jai bat, ta Jesusec igon eban Jerusalenera.
Eta Jerusalenen dago Probatica Garbitoquia, Hebreoen artean Bethsaida
deritchona, bost atarte dituana.
Euroetan etzaçan gaicho asco, itsuac, errenac, baldauac, itchadoten uraren
muguiera.
Bada Jaunaren Angueru bat aldi baten jatsiten çan Garbitoquira, ta ura
muguietan çan. Ta ura muguitu ezquero, lenengo sartuten çana garbilecuan,
osatuten çan edocein gatchetic.
Eta an çan ogueta amaçorci urtean gaichoric egoan guiçon bat.
Eta Jesusec icusi ebanean an çatzala a guiçona, ta eçaguturic lucero
egoala, esan eutsan: Osatu gura doçu?
Gaichoac erançun eutsan: Jauna, ez dot guiçonic sartu naguienic
garbitoquian, ura irabiatuten danean: bada ni noianeco, ni baino lenago beste
bat sartuten da.
Jesusec esan eutsan: Jagui çaite, ceure oea artu eguiçu, ta çabilz.
Eta berpetati a guisona osatu çan, ta artu eban bere oea, ta ebilan. Eta
egun atan Jaia çan.
Esan eutsen bada Judeguac osatu çan guiçonari: Jaieguna da, ta ecin eroan
cinei oea.
Erançun eutsen: osatu ninduanac esan eustan: Artu ceure oea, ta çoaz.
Orduan itandu eutsen: Nor da esan eutsun guiçona: Artu eguiçu oea, ta
çabilz?
Baina osatu çan guiçonac, ez equian, noc osatu eban: cerren Jesus alde
eguin çan lecu atan egoan jente andien artetic.
guero Jesusec idoro eban Templuan, ta esan eutsan: Ara osatu çara: ez
eguiçu bada beste bein becaturic eguin, gauça tcharragoren bat jaço eztaquiçun.
A guiçona joan çan, ta Judeguai esan eutsen, Jesus çala bera osatu ebana.
Onegaiti Judeguac perseguietan eben Jesus, gauçoc jaiegunean eguiten
citualaco.

24. IRAcUrça

Judeguac Jesusi itanduric, cegaiti


Jaiegunean osatuten daben, berac dirautse,
bere Aita Jangoicoaz batera au eguiten dabela.

San Juanec cap. 5. v. 17-29.

Eta Jesusec erançun eutsen: Orainguino nire Aitac eguiten dau, ta nic
eguiten dot.
Eta ori beragaiti Judeguac gueiago il gura eben: ez bacarric Jaieguna
gordetan ecebalaco, baitabere, cinoalaco, Jangoicoa bere Aita çala, bardina
Jangoicoaz eguinic. Eta alan erançun eutsen, ta esan:
Eguiaz, eguiaz dirautsuet: Semeac berez ecin ecer eguin leiquela, ezpada
dacusana Aitac eguiten dabela: bada Aitac eguiten daben guztia, bardin Semeac
bere eguiten dau.
Bada Aitac maite dau Semea, ta eracusten deutsaz berac eguiten dituan
gauça guztiac: ta onec baino eguite andiagoac eracutsico deutsaz, orrembestez
non mirarituco çaree çuec.
cergaitic tze Aitac biztuten dituan leguez ilac, ta bicitza emon: alan
Semeac nai dabenari bicitzea emoten deutso.
Eta Aitac inor juzguetan eztau: bada juzgu guztia Semeari emon deutso,
Guztiac Semea onrau daguien, Aita onretan daben leguez: Semea onretan
eztabenac, eztau onretan Aita, bera biraldu ebana.
Eguiaz, eguiaz dirautsuet: nire berbea dançuanac, ta ni biraldu
ninduanagan sinisten dabenac, betico bicitzea daucala, ta eztator juiciora,
baina igaro çan eriotzatic bicitzara.
Egui eguiaz dirautsuet: ordua datorrela, ta orain da, nos ilac ençungo
daben Jangoicoaren Semearen boça; ta dançuenac, bicico dira.
Bada Aitac beragan bicitzea daucan leguez; alan emon eutsan Semeari
beragan bicitzea euquitea.
Eta escubidea emon eutsan, juicioa eguiteco, cerren guiçonaren Semea dan.
Etzaitece miraritu onegaiti, bada ordua dator, ceinetan sepulturetan
dagoçan guztiac ençungo daben Jangoicoaren Semearen boça.
Eta ondo eguin ebenac, joango dira biztueraco bicitzara: baina donguero
eguin ebenac, juicioco biztuerara.

25. IRAcUrça
Aserratuten da Jesus Judeguen contra sinistu gura
ezteutselaco ez berari, ez San Juani, ez Moisesi.

San Juanec cap. 5. v. 30-47.

Nic neurez ecerbere eguin ecin dot. Dançudan leguez, juzguetan dot: ta
nire juicioa justua da: bada ez nabil neure borondatearen bila, ezpada biraldu
ninduanaren borondatearen.
Nic nire testigança emoten badot, nire testimonioa ezta eguiazcoa.
Beste bat da nire testimonioa emoten dabena: ta daquit eguiazcoa dala
nigaiti emoten daben testimonioa.
çuec biraldu cenduen Juangana: ta testimonioa emon eutsan eguiari.
Baina nic guiçonen testimonioric artuten eztot: baina au dinot, salbau
çaitecen çuec.
Bera çan argui bat, erecheguinic egoana, ta arguituten ebana. Eta çuec
poztu gura cenduen dempora labur baten bere arguiaz.
Nic barriz Juanen testimonioa baino andiago daucat. cerren Aitac nic
betetaco emon eustaçan eguitecoac; nic eguiten dodaçan gauçoc, nire testimonioa
emoten dabe, Aitac biraldu nabela.
Eta ni biraldu ninduan Aita berac nire testimonioa emon eban: ta çuec
inosbere bere boça ençun eztoçue, ezta icusi bere bere anz-irudia.
Ez eta doçue bere berbea egotez ceuroetan: sinistuten eztoçuela berac
biraldu eban onegan.
Aracatu eguiçuez Escriturac, ceinçuetan çuec sinisten doçue beti betico
bicitzea doçuela: ta eurac dira nire testimonioa emoten dabenac:
Eta nigana etorri gura eztoçue, bicitza euqui eztaguiçuen.
Eztot guiçonen gloriaric artuten.
Baina nic eçagutu deutsuet, ez doçuela Jangoicoaren maitetasunic
ceuroetan.
Ni nire Aitaren icenean etorri ninçan, ta artuten enoçue: beste bat
baletor bere icenean a artuco cenduque. celan çuec sinistu cineique batac
besteaganic gloria artuten doçuela, ta Jangoicoarena bacarric dan gloria,
bilatuten eztoçue?
Eztoçue uste içan bear, nic salatuco çaituedaçala Aitaren aurrean: beste
bat dago salatuten çaitueçana, Moises, ceinegan çuec itchadoten doçuen.
Bada sinistuco baceunsquioe Moisesi, niri bere sinistuco ceunsquide: bada
berac ni gaiti escribidu eban.
Baina bere escribiduai sinisten ezpadeutsaçue: celan nire berbac sinistuco
doçuez?

26. IRAcUrça

Herodesec ençunic Jesusen mirariac,


uste eban çala San Juan berac ileraço ebana,
ta au biztu çala. San Juan Bautistaren eriotzea.

BATERA San Mateoc 14. v. 1-12.


San Marcosec cap. 6. v. 14-19.
San Lucasec cap. 9. v. 7-9.

Dempora atan Herodes Aguintariac ençun eban Jesusen barria.


Bere belarrietara eldu çan eguiten eban guztia, cerren çabaldu çan bere
icena; ta çan-ezpaçan leguez guelditu çan, cerren cinoen
Batzuc: Juan biztu çala ilen arteric, ta orregaiti beragan birtuteac
eguiten ebela.
Eta beste batzuc: Elias aguertu çala. Ta bestebatzuc: Atchinaco
Profetetaric bat biztu çala. Ta bestebatzuc cinoen: Profeta bat dala,
Profetetaric bat leguez.
Eta Herodesec esan eban: Nic burua ebagui neutsan Juani: Nor da bada au,
ceinegaiti aimbeste gauça dançudaçan? Ta aleguina eguiten eban, icustarren bera.
Eta bere otseinai esan eutsen: Au da a Juan nic idumbaguetu nebana, ilen
arteric biztu dana.
Au da ilen arteric biztu çan Juan Bautista; ta orregaitic birtuteac dabilz
beragan.
Bada Herodesec estu eban Juan, ta loturic ifini eban presondeguian
Herodias bere anaje Filiporen emaztea gaitic, ceinegaz ezcondu çan.
Bada Juanec cirautsan: ecin euqui cinei çure anajearen emaztea.
Eta il gura içanic, jentearen bildur çan: euqueelaco Profetatzat.
Eta Herodiasec laquioac asmetan eutsaçan: ta ileraço gura eban, baina ecin
eban.
cerren Herodesec jaquinic guiçon ona, ta santua çala, beneretan eban; ta
gordetan eban, ta bere adibidez gauça asco eguiten eban, ta gogo onaz ençuten
eutsan.
Baina guero elduric erazco eguna, ceinetan Herodesec celebretan eban bere
jaiotz-eguna, afaria emonic bere Aguintaritzaco Nagusiai, Buruai, ta Galileaco
Andiai:
Eta Herodiasen alabea sartu ezquero, dançatu, ta Herodesi ondo eretchi
ezquero, ta baitabere beragaz maian egoçanai: Erregueac nescatchari esan eutsan:
Escatu eguidaçu gura doçun guztia, ta emongo deutsut:
Eta juramentu eguin eutsan: Escatuten deustaçun guztia emongo deutsut,
neure Erreinuric erdia bada bere.
Eta berac urtenic, bere amari esan eutsan: cer escatuco dot? Amac esan
eban: Juan Bautistaren burua.
Eta sarturic berpetati Erregueagana, Bere amac contuan ifiniric, esan
eban: Ecarçu emen plater baten Juan Bautistaren burua.
Gura dot bertati emon daidaçula plater baten Juan Bautistaren burua.
Eta Erreguea tristetu çan: baina juramentua gaiti, ta beragaz maian
egoçanac gaiti, aguindu eban, emon eguioela; ez eutsan sentimenturic emon gura.
Enda bere çain egoan bat biralduric, aguindu eutsan, plater baten ecarri
eguiola Juanen burua: Ta idumbaguetu eban presondeguian.
Eta ecarri eban plater baten aren burua: ta nescatchari emon eutsan, ta
nescatchac bere amari emon eutsan.
Eta au ençunic bere dicipuluac, etorri cirian, ta bere gorputza artu, ta
enterrau eben, ta sepultura baten ifini eben; ta joan cirian Jesusi esatera.

27. IRAcUrça

Jesusec eçaguturic Herodesegaz igaroten çana,


aldeguin çan Bethsaidaco ermura, non bost oguigaz
janaritu cituan bost mila guiçon.

BATERA San Mateoc cap. 14. v. 13-21.


San Marcosec cap. 6. v. 30-44.
San Lucasec cap. 9. v. 10-17.
San Juanec cap. 6. v. 1-14.

Eta Jesusec au ençunic, andic alderatu çan.


Eta Apostoluac Jesusgana biurturic, esan eutsen eguin, ta iracasi eben
guztia.
Eta berac esan eutsen: erdue aparte lecu bacar batera, ta an atseguin
guitchi bat artu eguiçue. cerren asco cirian joan, ta etocenac: ta jateco bere
astiric emoten ez eutsen.
Eta eurac arturic joan çan lecu bacarrera.
Eta onci baten sarturic alderatu cirian Bethsaidaco lurreco ermu batera.
Tiberiades deritchan Galileaco beste itchas aldera.
Eta ecusen ascoc celan joiaçan, ta eçagutu eben: ta oinez joan cirian, ta
ara etorri cirian Erri guzti aetatic, ta eurac bachen lenago eldu cirian.
Eta jente pilo ascoc jarraitu eutsen ecuselaco gaichoen ganean eguiten
cituan mirariac.
Igon eban bada Jesusec mendi batera, ta an bere icasleacaz jarri çan.
Eta ur egoan Pazcua, Judeguen Jaieguna.
Eta oncitic urtetean icusi ebanean Jesusec orrembeste jente, erruquitu çan
eurecaz; egoçalaco arçain baga dagoçan ardiac leguez.
Eta artu cituan, ta asi çan iracasten eurai Jangoicoaren Erreinuco gauça
asco; ta euren gaichoac osatu cituan, ta sendatuten cituan bearra ebenac.
Eta beranduturic, beragana eldu cirian bere amabi dicipuluac, ta esan
eutsen:
Ermu bacarra da au lecuau, ta ordu igaroa da.
Biraldu eguiçuz jenteoc, inguruco Erri ta etchaguncetara joanic, bicilecua
ta janaria idoro daguien: bada emen ermu bacarrean gagoz.
Eta Jesusec esan eutsen: eztabe joan bearric, ceuroc jaten emon eieçue.
Eta esan eutsen: berreun diruen oguia erostera joango gara, ta jaten
emongo deutsegu.
Eta Jesusec beguiac jasoric, ta icusiric aimbeste jente beragana etorrela,
Feliperi esan eutsan: Nondic erosico dogu oguia, oneec jan daguien?
Au cinoan probetarren bera; baina berac bequian cer eguingo eban.
Felipec erançun eutsan: berreun erleguinen oguia ezta asco, bacotchac çati
bat artu daguian.
Eta esan eutsen: ceimbat ogui dauqueçuez? Joan, ta icusi eguiçue. Eta
icusi ezquero,
Andres Simon Pedroren anaje, bere dicipuluetaric batec esan eutsan:
Emen da mutil bat garagarrezco bost ogui, ta arrain bi dituana: baina cer
da au aimbesterençat?
Ez edo ezpagoaz gu janariac erostera jente guzti onençat.
Bada baciran bost mila guiçon leguez. Ta berac bere dicipuluai esan
eutsen: ecardaçuez ona.
Eta aguindu eutsen, jarri eraguin eguiela guztiai çatizca bedar ecearen
ganean.
Lecu artan egoan bedarluce asco.
Eta alan eguin eben. Ta jarrieraço citueçan dirianac alcarte banaquetan,
eunca, ta berrogueta amarca.
Eta bost oguiac, ta arrain biac arturic, cerura beguiac jaso cituan:
Eta esquer onac emonic, bedeincatu cituan, ta çatitu cituan oguiac:
Eta bere discipuluai emon eutseçan, jenteen aurrean ifini eguieçançat, ta
dicipuluac jarriric egoçan jenteai.
Baitabere çatitu eutseçan guztiai arrainac, gura eben guztia.
Eta cirianac jan eben, ta ase-bete cirian.
Eta ase cirianean, bere dicipuluai esan eutsen: batu eguiçuez emparau
dirian ondaquinac, galdu eztitecen.
Batu citueçan bada, ta bete citueçan amabi otzara, jan ezquero, emparau
cirian çatietatic bost garagar-ogui, ta arrainetaric.
Eta jan ebenen neurria cirian bost mila guiçon, contau baga andra, ta
umeac.
Jesusec eguin eban mirariau icusi ebenean aec guiçonac, cinoen: Au berau
da eguiaz, mundura etorrico dan Profetea.

28. IRAcUrça

Jesusec igues eguiten dau Erregue eguin eztaguien.


Bere Discipuluac itchasoco ecatch andi baten arriscuan
dagoçala, doa Jesus euracgana ur ganean.

BATERA San Mateoc cap. 14. v. 22-36.


San Marcosec cap. 6. v. 45-56.
San Juanec cap. 6. v. 15-21.
Eta Jesusec eçagutu ebanean, etorrico ciriala bera artu, ta Erregue
eguiteco, igues eguin eban beste bein berac bacarric mendira.
Eta aguindu eutsen bertati dicipuluai, sartu citecela barcuan, ta joan
citecela bera baino lenago Bethsaidaco beste itchas aldera, berac jentea
despedietan eban bitartean.
Eta despeditu ezquero, berac bacarric igo eban mendi batera oracino
eguitera; ta gautu çanean, an bera bacarric egoan.
Eta beluturic, jatsi cirian itchasora bere dicipuluac.
Eta barcuan sarturic, igaro cirian beste itchas aldera Gafarnaun-rança: ta
ilundu çan: ta Jesus etzan etorri euracgana.
Eta berandu içanic, barcua itchasoaren erdian egoan, ta bera bacarric
lurrean.
Eta ur-olatuac esetsiten eben barcua itchas erdian.
Eta jaguiten çan itchasoa ache andiaren indarraz.
Eta icusten cituan neque andiaz arraunean ebilcela, contraco achea
euquelaco.
Baina gaubeco laugarren biguirean euracgana etorri çan itchaso ganean
ebilala.
Eta arraundu ebenean ogueta bost, edo ogueta amar estadio (mila pausa)
leguez, icusi eben, Jesus itchaso ganean ebilala, ta euracgana etorrela, ta
bildurtu cirian. Ta usteraçoten eban, aurreragora euretaric joiala.
Eta icusiric ebilala itchas ganean, icaratu cirian, ta cinoen: coco-
icaragarria da. Ta içuturic dedarrez asi cirian. Bada guztiac icusi eben, ta
bildur-icara artu eben.
Baina Jesusec orduan berba eguin eutsen, ta esan eban: ez bildurric euqui.
Neu nas, ez icaratu.
Eta Pedroc erançun eban cinoala: Jauna, ceu baçara, aguindu eguidaçu
çugana joatea ur ganean.
Eta berac esan eutsan: Erdu. Eta Pedro barcutic jatsiric, uren ganean
ebilan Jesusgana elduteco.
Baina ache andia icusiric, bildur çan: ta ondatuten asiric, dedar eguin
eban esanic: Jauna balia çaquidaz.
Eta bertati Jesusec lucetu eban escua, ta oratu eutsan, ta esan eutsan:
Siniste guitchico guiçona, celan dudau cenduan? Eta eurac barcuan artu gura
eben.
Eta igo eban euretara; ta barcura igonic, guelditu çan achea, ta barcua
laster eldu çan, joan gura eben lurrera.
Eta barcuan egoçanac etorri, ta adorau eben, esanic: Eguiaz Jangoicoaren
Seme çara. Eta bere artean gueiago mirarituten cirian.
Bada orainguino ondo gogoratu ez eben oguien guertaldia; cerren euren
biotza ilunduric egoan.
Eta itchasoa igaroric, joan, ta eldu cirian Jenesaret-co lurrera.
Eta barcutic leorrera urten ebenean, bereala eçagutu eben.
Eta erri ataco guiçonac eçagutu ebenean, Arin biraldu eben, bera egoala
equien erri alde guztira, ta ecarqueeçan inguruco gaichoac euren oetan.
Eta ara bertara minduric cirian guztiac ecarri eutseçan.
Eta bera sartuten çan Erri, ta lecu guztietan ifinten citueçan gaichoac
cailetan.
Eta erregututen eutsen, larga eguioela ucututea edolabere bere soinecoaren
erça: ta ucututen eutsen guztiac osatuten cirian.

29. IRAcUrça

Jesusi darraioe ermuan janaritu cituan


jenteac cafarnaun guino; ta emen eracusten deutse,
bera dala eguiazco ogui bicitza-emoilea.

San Juanec cap. 6. v. 22-40.


Biaramonean itchasoaren beste aldetic egoan jenteac icusi eban, ez egoala
an ezpada barcu bat, ta etzala Jesus sartu barcuan bere dicipuluacaz, ta bere
dicipuluac eurac bacarric joan ciriala.
Eta Tiberiadeco beste barcu batzuc eldu cirian, oguia jan eben lecuaren
ondoan, graciac emon ezquero Jaunari.
Jendeac bada icusi ebanean, ez egocela an ez Jesus, ez bere icasleac,
barcuetan sartu cirian, ta cafarnaunera joan cirian Jesusen bila.
Eta arquitu ebenean itchasoz beste aldera, esan eutsen: Maichua, nos eldu
çara ona?
Jesusec erançun eutsen; ta esan: Eguiaz, eguiaz dirautsuet, nire bila
çabilcela, ez icusi doçueçan mirariac gaiti, ezpada oguia jan, ta ase-bete
cinielaco.
Bear eguiçue, ez galduten dan oguia gaiti, ezpada betico bicitzaraco
dirauana gaiti, cein guiçonaren Semeac emongo deutsue. cerren au Aita Jangoicoac
sinatu eban.
Eta esan eutsen eurac: cer eguingo dogu, Jangoicoaren Obrac eguiteco?
Jesusec erançun eutsen, cirautsela: Au da Jangoicoaren obrea, sinistu
daiçuela berac biraldu ebanagan.
Eurac orduan esan eutsen: ce miraria eguiten doçu, guc dacusgun, ta
sinistu daiçugun? çuc cer eguiten doçu?
Gure Gurasoac jan eben mana ermuan, esanic dagoan leguez: ceruco oguia
jaten emon eutsen.
Eta Jesusec esan eutsen: Eguiaz, eguiaz dirautsuet: Moisesec emon ez
eutsuela ceruco oguia, baina nire Aitac emoten deutsue ceruco ogui eguiazcoa.
Bada Jangoicoaren oguia da, cerutic jatsi çana, ta munduari bicitza emoten
deutsana.
Eurac bada esan eutsen: Jauna, iguçu beti ogui au.
Eta Jesusec esan eutsen: Neu nas bicitzaren oguia: nigan datorrenac,
goseric euquico eztau: ta nigan sinisten dabenac, inosbere egarriric euquico
eztau.
Baina esan deutsuet, icusi noçuela, ta sinistuten eztoçuela.
Aitac emoten deustan guztia, nigana etorrico da: ta nigana datorrena,
campora botaco eztot:
Bada cerutic jatsi ninçan, ez nire borondatea eguiteco, ezpada ni biraldu
ninduanaren borondatea.
Eta au da biraldu ninduan Aita onen borondatea; berac emon eustanic ecer
galdu eztaguidala, ezpada biztu daidala azqueneco egunean.
Eta biraldu ninduan Aitaren borondatea au da; bere Semea dacusana, ta
onegan sinisten dabenac, beti betico bicitzea euqui daiala, ta nic biztuco dot
atzerengo egunean.

30. IRAcUrça

Judeguac deunguero dinoe, Jesusec esan ebalaco,


bera çala, bicitzaco oguia: baina orrez guztiaz
darraio lan oni; ta eransiten dau, bere araguia,
ta odola diriala jan-edaria eguiazcoac.

San Juanec cap. 6. v. 41-59.

Baina Judeguac deunguero cinoen bera gaiti, cinoalaco: Ni nas cerutic


jatsi ninçan ogui bicia.
Eta aec cinoen: Ezta au Jesus Joseperen Semea, ceinaren Aita, ta Ama
daçaguz? celan bada dino beronec: cerutic jatsi ninçan?
Baina Jesusec erançun, ta esan eutsen: Ez eguiçue donguero esan alcarren
artean.
inorbere nigana etorri ecin diteque, biraldu ninduan Aitac ezpadacar: ta
nic biztuco dot guerorengo egunean.
Escribituric dago Profeteetan: Eta guztiac içango dira Jangoicoac
iracasiac. Nire Aitari ençun, ta icasi eban guztia, dator nigana.
Ez inoc nire Aita icusi dabelaco, ezpada Jangoicoarena danac, onec Aita
icusi dau.
Eguiaz, eguiaz dirautsuet: Nigan sinisten daben guztiac, betico bicitzea
dabela.
Ni nas bicitzaco oguia.
çuen Gurasoac jan eben mana ermuan, ta il cirian.
Au da cerutic jasten dan oguia: bera jaten dabena, il eztidin.
Ni nas, cerutic jatsi ninçan ogui bicia.
Baldin inoc ogui onetaric jaten badau, seculaco bicico da: ta nic emongo
dodan oguia, da nire araguia munduaren bicitzea gaitic.
Orduan Judeguac asi cirian disputan euren artean, ta cinoen: celan onec
emon leigu bere araguia jateco?
Eta Jesusec esan eutsen: Egui, eguiaz dirautsuet: guiçonaren Semearen
araguia jaten ezpadoçue, ta bere odola edaten ezpoçue, eztoçuela bicitzaric
euquico ceuroetan.
Nire araguia jaten dabenac, ta nire odola edaten dabenac, betico bicitzea
dauco: ta nic biztuco dot atzeneco egunean:
Bada nire araguia eguiaz janaria da: ta nire odola eguiaz edaria da.
Nire araguia jaten dabena, ta nire odola edaten dabena, nigan bici da, ta
ni beragan.
Aita bici danac biraldu ninduan leguez, ta ni nire Aita gaiti bici nas:
onelan jaten nabena bera nigaiti bicico da.
Au da cerutic jatsi çan oguia. Ez çuen Gurasoac jan eben mana leguez, ta
il cirian. Ogui au jaten dabena, betico-irautean bicico da.

31. IRAcUrça

Gauçoc ençunic, aldeguin cirian Jesusganic


bere dicipuluetaric batzuc: baina Apostoluac
irme guelditu cirian sinistean.

San Juanec cap. 6. v. 60-72.

Au esan eban cafarnaungo Batzarrean iracasten egoala.


Baina au ençun eben bere dicipuluetaric batzuc, esan eben: Iracaste
gogorra da au, ta noc ençun lei?
Eta Jesusec bere artean jaquinic, donguero cinoela onegaiti bere
dicipuluac, esan eutsen: Onec gatch-bidea emoten deutsue?
Bada cer liteque, bacencusee guiçonaren Semea len cegoan lecura igoten?
Espiritua da bicitza emoten dabena: baina araguiac eztacar probetchuric.
Nic esan deutsuedaçan berbac, espiritua, ta bicitza dira.
Baina çuen artean badira batzuc sinistuten eztabenac. Bada Jesusec
lenengotic equian, norçuc cirian sinisten ez ebenac, ta noc salduco eban bera.
Eta cinoan: Orregaiti esan deutsuet, inor nigana ecin etorri ditequela,
emoten ezpajaco nire Aitaganic.
Ordureanic bere dicipuluetaric asco atzera biurtu cirian, ta ez ebilçan
beragaz.
Eta Jesusec esan eutsen amabiai: Ta çuec bere joan gura doçue?
Eta Simon Pedroc erançun eutsan: Jauna, nogana joango gara? betico
bicitzaco berbac doçuz.
Eta guc sinistu, ta eçagutu dogu çu çareala cristo Jangoicoaren Semea.
Jesusec erançun eutsan: Amabioc ez cinduedaçan nic autu, ta çuetaric bat
deabrua da?
Eta cinoan Judas Iscariotes Simonen Semea gaiti: cerren amabietaric bat
onec salduco eban.

LAUGARREN LIBRUA

Jesu cristoren Bicitzea


Bateo ondoco bigarren Pazcuatic
bere Pasino guino

1. IRAcUrça

Pilatosec ileraço ezquero Galileo batzuc,


ta Siloeco Torrea jausiric il cituçanacaz,
artuten dau Jesusec bidea esateco:
condenauco diriala, penitencia eguiten eztabenac.
Osatuten dau Jai baten andra gaicho bat.

San Lucasec cap. 13. v. 1-17.

Eta dempora atan an egoçan batzuc esaten eutseçanac berari Galileoen


barriac, ceineen odola nastau eban Pilatosec euren sacrificiocoagaz.
Eta Jesusec erançun eutsen, esanic: Uste doçue, aec Galileotarrac becatari
andiagoac ciriala beste guztiac baino, alango gauçac padecidu arren?
Dirautsuet, ecetz: Baina barriz penitencia eguiten ezpadoçue, aen ancera
ondatuco çaree guztioc.
Bai ta bere araco amaçorci guiçon, Siloeco Torrea euren ganean jausi, ta
il cituçanac leguez: uste doçue eurac ciriala çordunagoac, Jerusalenen bici
cirian guiçonac bachen?
Dirautsuet, ecetz: Baina baldin penitencia eguiten ezpadoçue, guztioc aen
ancera galduco çaree.
Eta esaten bere eban irudin au: guiçon batec eucan ico bat ifiniric bere
mastian, ta joan çan beragana frutuaren bila, ta idoro, ez eban.
Eta masteguico languileari esan eutsan: Ara, iru urte da ico onetara
natorrela frutu bila, ta arquituten eztot: ebagui eguiçu bada: cetaco lurra
beteco dau oraino?
Berac erançun eutsan, esanic: Jauna, aurten bere arren itchi eguioçu, ta
inguruan atchurtuco dot, ta satsac botaco deutsadaz:
Eta onembestegaz frutua badacar, ondo; ta bestela guero ebaguico doçu.
Eta euren Batzarrean egoan iracasten Jaiegun baten.
Eta aror non amaçorci urtean gaichozco espiritua eucan andra bat: ta ain
macurturic egoan, ece, ecin goranz beguiratu eban.
Jesusec icusi ebanean, deitu eutsan beragana, ta esan eutsan: Andrea,
libre çagoz ceure gaichotasunetic.
Eta beragan escuac ifini cituan, ta bereala arteztu çan, ta esquer onac
Jangoicoari emoten eutsaçan.
Eta Batzarreco Nagusiac berbea arturic, aserraturic Jesusec Jaiegunean
osatu ebalaco, esan eutsan jendeari: Sei bear-egun dira: euroetan bada çatoce,
osatu çaieçan, ta ez Jaiegunean.
Eta Jesusec berari erançuten eutsala, esan eban: Irudinçaile-guçurtiac,
çuetaric bacotchac eztau Jaiegunean ascatuten ascatic bere idi, edo astoa, ta
daroa edaten emotera?
Eta Abranen alabau, Satanasec esturic amaçorci urtean euqui daben au, ez
çan ascatu içan bear estura onetatic Jaiegunean?
Eta gauçoc esanic, bere arerio guztiac lotsatuten cirian: ta jente guztia
poztuten çan, berac ain galanto eguiten cituan gauça oneetan.

2. IRAcUrça

Jesusec eracusten dau, ce guitchi salbetan dirian,


ta ce estua dan ceru-bidea.

San Lucasec cap. 13. v. 22-30.

Eta joian Uri, ta Erri guztietan iracasten, ta jarraituten Jerusalengo


bidea.
Eta guiçon batec esan eutsan: Jauna, guitchi al dira salbetan dirianac?
Eta berac eurai esan eutsen:
Dendatu çaitece ate bedarretic sarceco: bada dirautsuet, ascoc sartu
guraco dabela, ta ecingo dabela.
Eta etcheco Nagusia sartu ezquero; ta atea itchiten dabenean, ta çuec oles
ate-joca asten çarenean, dinoçuela: Jauna, idigui eiguçu: ta berac erançungo
deutsue, dinoala: eztaquit nongoac çarean çuec:
Orduan asico çaree esaten: çure aurrean jan guenduan, ta edan guenduan, ta
gure placeetan iracasi cenduan.
Eta esango deutsue: Eztaquit nongoac çarean çuec: çoace niganic
gaistaqueria eguiten cenduenoc.
An içango da negarra, ta aguin carrascada: dacutsueçanean Abran, ta Isac,
ta Jacob, ta Profeta guztiac Jangoicoaren Erreinuan, çuec barriz campora botaten
çaitueçala.
Eta etorrico dira Eguzquiaren-Sortaldetic, ta Sartaldetic, ta Eguerdi-
aldetic, ta Iper-aldetic, ta maian jarrico dira Jangoicoaren Erreinuan.
Eta aramen non azquenecoac diran lenengoac içango dirianac, ta lenengoac
dira, azquenecoac içango dirianac.

3. IRAcUrça

Fariseoac deunguerotzat emonic,


Apostoluac janen aurrean escuac ez garbitutea,
Jesusec defendietan ditu aen esaca gaistoetaric.

BATERA San Mateoc cap. 15. v. 1-20.


San Marcosec cap. 7. v. 1-23.

Eta beragana eldu cirian Fariseoac, ta Escribataric batzuc, Jerusalendic


etorri cirianac.
Eta icusi ebenean bere dicipuluetaric batzuc bestetango escuacaz jaten
ebela, au da, garbitu baga, gauça eçainçat euqui eben.
Bada Fariseoac, ta Judegu guztiac eztabe jaten, ascotan escuac garbitu
baga, onetan gordetan dabela çaarren jatorrizcoa:
Eta Plaçatic biurtuten dirianean jaten eztabe, lenago bustiten ezpadira,
ta gordetan ditue gauça asco, atchinatic datorqueçanac, garbituric onciac, ta
pitcherrac, ta metalezco tresnac, ta oe-cuchac.
Onegaiti Fariseo, ta Escribac itanduten eutsen, esanic: cergaiti çure
dicipuluac austen dabe çarretatic jatorcun etorquia? bada oguia jatean, eztitue
escuac garbituten, ta bestetaco escuacaz jaten dabe.
Eta berac erançun eutsen, esanic: Eta çuec cegaiti austen doçue
Jangoicoaren aguindua ceuroen datorquiçuna gaiti? Bada Jangoicoac esan eban:
Onetsi eguiçuz Aita, ta Ama. Ta il bedi, madaricatuten dituena Aita, ta
Ama.
Baina çuec dinoçue: Dirautsenac bere Aita, edo Amari corban, au da, nic
esqueiniten dodan doeac, çuri on eguingo deutsu.
Eta ezteutsaçue oni laquetuten beste gauça gueiago eguiten bere aita, edo
bere ama gaiti; ta eztitu onrauco bere aita, edo bere ama.
Eta Jangoicoaren aguindua utsa eguin doçue, ausiten doçuela Jangoicoaren
berbea ceuroen atchinati jatorçuen oi dana çuec asmatua gaitic: ta beste
onetarico gauça asco eguin daroaçue.
Irudinçaileac! ondo adieraço eban çuec gaiti Isaiasec, esanic: Erri onec
ezpanacaz andizquetan nau: baina euren biotza niganic urrin dago.
Alperric bada onretan nabe, guiçonen dotrinac, ta mandamentuac iracasiric.
Bada Jangoicoaren aguindua largaric, ardura andiaz gordetan doçue guiçonen
datorquia, garbituten doçueçala pitcherrac, ta edonciac, ta beste onetarico
gauça asco eguiten doçuez.
Eta cirautsen: Galanto eguiten doçue utsa Jangoicoaren aguindua, ceuroen
usadio atchinacoa gordetarren.
Eta beragana jenteai dei-eguinic, esan eutsen: ençuçue, ta aditu eguiçue.
guiçonaganic campora dan gauçaric ezta, beragan sarturic loitu leiqueanic
bera; baina beraganic urteten dabenac, onecheec dira guiçona ciquinduten
dabeenac.
Aoan sartuten jaconac eztau loituten guiçona; baina aotic urteten dabenac,
onec loituten dau guiçona.
Belarriac ençuteco dituanac, bençu.
Orduan bere dicipuluac beraganaturic, esan eutsen: Baquiçue, Fariseoac
berbau ençunic, gatch-bidea artu dabela?
Baina berac erançun eban, esanic: Nire Aita cerucoac landatuten eztaben
landara guztia, sustraibaguetuco da.
Larga eguieçue: Itsuac dira, ta itsuen itsu-aurrecoac: ta itsuac itsua
badaroa, biac çuloan jausten dira.
Eta jentea itchi ebanean, etchean sartu çan, ta bere icasleac itandu
eutsen irudinçaren ganean.
Eta Pedroc erançunic esan eutsan: Açaldatu eguiguçu irudin au.
Eta Jesusec esan eban: cer! oraindino çagoce çuec adimentu baga?
cer! çuec bere orren adimentu guitchi doçue? Eztoçue adietan, guiçonagan
sarcen dan campoco gauceac ecin gatchic eguin leiola?
Bada bere biotzean sartuten ezta, ezpabere sabelera igaroten da, ta guero
toqui loietara botaten da, beragaz daroaçala jatecoaren ondarrac.
Baina guiçonaganic urteten daben gauçac, cirautsen, oneec dira ciquinduten
dabenac.
Bada aotic urteiten daben gauçac, biotzetic urteten dabe, ta aec loituten
dabe guiçona.
Bada guiçonen biotzaren barrutic urteten dabe gogoracino gaistoac,
adulterioac, araguizco becatuac, eriotzac,
Lapurretac, testimonio guçurrezcoac, cuticiac, gaistaqueriac, engainuac,
deshonesqueriac, beguiracune tcharrac, biraoac, andigurac, eraqueriac.
Gatch guztioc barrutic datoz.
Oneec dira guiçona eçainduten dabenac. Baina escuac garbitu baga jateac,
eztau loituten guiçona.

4. IRAcUrça

Alderaturic Jesus, Tiro ta Sidonen azquenetara,


an osatuten dau cananearen alabea;
ta guero biurturic Galileaco itchaso aldera
osatuten dau guiçon gor ta mutu bat.

BATERA San Mateoc cap. 15. v. 21-31.


San Marcosec cap. 7. v. 24-37.

Eta Jesus andic urtenic joan çan Tiro, ta Sidongo erri aldeetara.
Eta etche baten sarturic, gura ez eban inoc jaquin eguian, baina ecin
ezcutau çan:
Bada cananeaco andra, erri-bazter aetic urten eban batec, bere barria
ençunic, eucan alaba bat espiritu ciquinac arturic,
Dedar eguiten eban, cinoala: Jauna, Dabiden Semea, niçaz erruquitu çaite:
nire alaba deunguero darabil deabruac.
Eta berac tchitic erançun ez eutsan. Ta beraganduric bere dicipuluac,
erregututen eutsen, cirautsela: Jaramon eguioçu, bada gure ostean dator
dedarrez.
Eta berac erançun, ta esan eban: Ez nas ni içan biraldua, ezpada Israelgo
etchetic galdu dirian ardietara.
Baina bera etorri ta bere oinetara etchun çan.
Andrau Jentila çan, ta Sirofenisa jaiotez, ta adoradu eban, esanic: Jauna,
balia çaquidaz: ta erregututen eutsan atera eguiala deabrua bere alabaganic.
Jesusec esan eutsan: Larga eguiçu lenago semeac ase-betetan: bada ondo
eztirudi semen oguia artu, ta tchacurrai emotea.
Berac barriz erançun eban, esanic: Bai, Jauna, bada tchacurchoac mai pean
jaten dituez semeen apurrac, Jaunen maitic jausten dirianac.
Orduan Jesusec erançun eban, ta esan eutsan: O andrea! andia da çure
sinistea: çugan eguin bidi, ceuc gura doçun leguez.
Esan doçun onegaiti, çoaz, bada deabruac urten dau çure alabaganic. Ta
ordu ataric osatu çan bere alaba.
Eta bere etchera eldu çanean, idoro eban bere alaba oe ganean etchunic; ta
deabruac beraganic urten ebala.
Eta Jesus andic urtenic, Tiroco muguetaric urtenic, Galileaco itchasora
joan çan Sidonetic, Decapolisco erri erditic igaroten çala.
Eta ecarri eutsen gor, ta mutu bat, ta erregututen eutsen, escua bere
ganean ifini eguiala.
Eta jenteen artetic alderaturic, atzac belarrietan sartu eutsaçan: ta
tchua bota eban, ta mina ucutu eutsan:
Eta beguiac cerura jasoric, cizpuru eguin, ta esan eutsan: Eppppeta,
ceinec esan gura dau: Idigui çaite.
Eta bertati bere belarriac idigui cirian, ta ascatu çan bere minaren
lotura, ta arguiro berba eguiten eban.
Eta aguindu eutsen eurai, inori esan ez eguioela. Baina ceimbat eta
gueiago eragozten eutsen, aimbat eta gueiago çabalduten eben: Eta are gueiago
miresten cirian, esaten ebeela: Guztia ederto eguin eban: gorrai ençun-eraço; ta
mutuai berba-eraguin eutsen.
Eta mendi batera igonic an jarri çan.
Eta beragana etorri cirian jente asco, euracaz ecar deeçanac mutuac,
itsuac, escuilac, ta beste asco: ta bota citueçan bere oinetara, ta osatu
cituan.
Alangoz ece, jenteac mirarituten cirian, icusteaz mutuac berba eguiten
ebela, errenac ebilcela, itsuac ecusdeela: ta tchito asco alabetan eben Israelgo
Jangoicoa.

5. IRAcUrça

Jesusec çazpi oguigaz jaten emoten deutse


lau mila guiçoni, ume ta andrac contau baga.

BATERA San Mateoc cap. 15. v. 32-39.


San Marcosec cap. 8. v. 1-10.

Egun aetan beste bein etorri ezquero jente pilo andi bat, ta cer jan ez
euquiric, Jesusec deitu bere dicipuluai, ta esan eutseen:
Jente oneen erruquia dot: bada iru egun dira nigaz dirauela, nire lagunçan
dagoçala, ta cer jan eztauquee: ta eztodaz barautan biraldu gura.
Eta barautan euren etchera biralduten badodaz, bidean indar-baguetuco
dira: bada euretaric batzuc urrinetic etorri cirian.
Eta bere dicipuluac erançun eutsen: Noc oguiz ase-bete leiz emen
bacartasun onetan?
celan ermu onetan idoro guinei bear dan oguia ase-betetaco orren jente
andia?
Eta Jesusec esan eutsen: ceimbat ogui doçuez? Eta eurac esan eben: çazpi,
ta arrain guitchi batzuc.
Eta aguindu eutsan jenteari lur ganean jarri cedila.
Eta çazpi oguiac arturic, ta esquer onac emonic, çatitu, ta emon eutseeçan
bere dicipuluai, jentearen artean çabaldu eguieçançat, eguin eben leguez.
Arraincho guitchi batzuc bere bacitueçan: ta bedeincatu cituan, ta aguindu
eban, aurrean ifini eguieçala.
Eta guztiac jan eben, ta ase cirian. Ta emparau cirian çatiacaz bete
citueçan çazpi otzara.
Eta jan ebenac lau mila guiçon cirian, ume ta andrac cembatetu baga. Ta
despeditu cituan.
Eta andic laster barcuan sartu çan bere dicipuluacaz, ta igaro çan
Dalmanuthaco errialdera, Majedango mugara.

6. IRAcUrça

Fariseoac beste bein escatuten deutsez


seinale adigarriac Jesusi. Eçainduten dau
bere dicipuluen fede guitchia; ta osatuten dau itsu bat.

BATERA San Mateoc cap. 16. v. 1-12.


San Marcosec cap. 8. v. 11-26.

Eta Fariseoac, ta Saduceoac beragana etorri cirian, ta beragaz disputan


sartu cirian, escatuten eutsela, eracutsi eguioela ceruco seinaleren bat:
tentetea gaiti.
Eta berac erançun, ta esan eutsen: Arrasteguian dinoçue:
Eguraldi ona içango da, cerren cerua gorri dagoan:
Eta gochean: Gaur ecatcha içango da, cerua ilun-gorri dagoalaco.
ceruaren arpeguia bada daquiçue eçagututen: ta ecin eçagutu doçuez
demporaren seinaleac?
Baina Jesusec bere espirituan cizpuruturic, esan eutsen: cegaiti casta
onec seinalea escatuten dau? Eguiaz dirautsuet, casta oni seinaleric emongo ez
jacola,
casta tchar, ta adulteroac seinalea escatuten dau, baina seinaleric emongo
ez jaco, ezpada Jonas Profetaren seinalea. Eta eurac itchi, ta joan çan.
Eta eurac largaric, barcura barriro sartu çan, ta itchasoaren beste aldera
igaro çan.
Eta bere dicipuluac igaroric beste bazterrera, aztu cirian oguiac artutea:
Eta ez euquen euracaz barcuan ogui bat bachen.
Eta aguindu eutsen, esanic: Ara; contuz gorde çaitece Fariseo, ta Saduceo,
ta Herodesen lebadura, edo azcarriatic.
Baina eurac euren artean uste, ta esaten eben: artu ez guenduçalaco
oguiac.
Eta Jesusec au eçaguturic, esan eutsen: Sinismen guitchico guiçonac,
cegaiti çagoce gogoratuten ceuroen artean, oguiric ez doçuela?
Oraindino adituten eztoçue? Oraindo itsuturic dago çuen biotza?
Beguiac doçueçala, icusten eztoçue? ta belarriac euquiric eztançuçue?
Gomuteric bere ez doçue?
Bost ogui bost mila guiçoni çatitu neutseçanean, ceimbat otzaracada jaso
cendueçan çatiz beteric? Amabi, erançun eutsen.
Eta çazpi ogui çatitu nituanean lau mila guiçonen artean, ceimbat otzara-
çati artu cendueçan? çazpi, esan eutsen.
Eta cirautsen eurai: celan bada adituten eztoçue oraindiocorren,
Ez neutsuela esan oguia gaiti; gorde çaitece Fariseo, ta Saduceoen
azcarritic?
Orduan aditu eben, ez ebala esan, gorde citecela oguien azcarritic, ezpada
Fariseo, ta Saduceoen dotrinatic.
Eta Bethsaidera etorri cirian, ta ecarri eutsen itsu bat, ta erregututen
eutsen, ucutu eguiola.
Eta itsua escutic arturic, erritic campora atera eban: ta tchistua botaric
beguietara, ta bere ganean escuac ifiniric, itandu eutsan, cerbait icusten ete
eban?
Eta berac beguiraturic, esan eban: dacusdaz guiçonac aretchac leguez,
dabilcela.
Eta beste bein escuac begui ganean ifini eutsaçan, ta asi çan icusten: ta
osatu çan, alangoz ece gauça guztiac arguiro ecusaçan.
Eta bere etchera biraldu eban, esanic: çoaz etchera: ta errian sartuten
baçara, inoribere esan ez eioçu.
7. IRAcUrça

Jesusec ezcutuan igoten dau Jerusalengo Jaira;


ta berba eguiten dau arguiro Templuan.

San Juanec cap. 7. v. 1-36.

Eta onen ondoan Jesus ebilan Galileatic, cerren Judeara igaro gura ez
eban, Judeguac bere bila berau ilteco ebilcelaco.
Baina ur egoan Judeguen jaia, Tabernaclena eritchona.
Eta bere anajeac esan eutsen: Emendic igaro çaite, ta çoaz Judeara, çure
dicipuluac bere çure eguiteac icusi daieçan.
Bada inoc ezcutuan eztau ecer eguiten, ta aleguina eguin daroa eçagutua
içan dedin aguirian: Au eguiten badoçu, munduari aguertu çaite.
Bada bere anajeac bere beragan sinisten ez eben.
Eta Jesusec esan eutsen: Nire demporea oraindio etorri ezta: baina çuen
demporea beti dago prest.
Ecin munduac çuec gorrotau cineiqueez: baina ni gorroto nau; nic bere
testimonioa emoten dodalaco, bere eguiteac tcharrac diriala.
çuec igo eguiçue jai onetara, baina nic igoco eztot jai onetara;
cergaititze nire demporea eldu ezta oraindino.
Au esanic, bera Galilean guelditu çan.
Baina bere anajeac joan ezquero, berac bere orduan igo eban jaira, ez
aguirian, ezpada ichilean leguez.
Eta Judeguac bere bila ebilcen jaian, ta cinoen: Non da a?
Eta esamesa andia ebilan jentearen artean bera gaiti. Bada batzuc cinoen:
Ona da. Ta bestebatzuc, ez, cerren jenteac engainetan dituan.
Bada inoc berba eguiten ez eban aguirian bera gaiti Judeguen bildurrez.
Eta jai erdian igo eban Jesusec Templura, ta iracasten eban.
Eta Judeguac mirarituten cirian, ta cinoen: celan daquiz onec letrac,
icasi ezpaditu?
Jesusec erançun eutsen, esanic: Nire dotrinea nirea ezta, ezpada biraldu
nabenarena.
Bere borondatea eguin gura dabenac, eçagutuco dau dotrina, Jangoicoarena
danez, edo nic neuronez berbatuten dodanez.
inoc beretic berba eguiten badau, bere gloriaren bila dabil: baina biraldu
ebanaren gloriaren bila dabilana, au eguiazcoa da, ta bidebagueric beragan
eztago.
Menturaz Moisesec leguea emon ez eutsuen: ta çuetaric inoc leguea eguiten
eztau?
cergaiti il gura noçue? Jenteac erançun eban, esanic: Deabrua doçu: Noc il
gura çaitu?
Jesusec erançun, ta esan eutsen: Eguite bat eguin dot, ta guztioc
mirarituten çaree.
Orregaiti Moisesec emon eutsuen circuncisinoa: ez bera Moisesena dalaco,
ezpada Aita-aurrecoena, ta jaiegunean guiçacumea circuncidetan doçue.
guiçonac jaiegunean circuncisinoa artuten badau, Moisesen leguea ausi
eztidin: nire contra jaguiten çaree guiçon guzti bat jaiegunean osatu dodalaco?
Ez eguiçue juzgatu campotic dirudienaz, baina jusgu justua juzgau eguiçue.
Jerusalengo batzuc cinoen: Au ezta, ilteco bilatuten dabena?
Aramen bada non aguirian berba eguiten daben, ta ecer esaten ezteutse.
Benturaz Nagusiac eçagutu dabe au berau dala cristo?
Baina baquigu au nongoa dan: ta cristo datorrenean, inoc jaquingo eztau
nongoa dan.
Eta Jesusec jasoten eban boça Templuan, iracasten, ta esaten ebala: çuec
banaçauçue, ta daquiçue nongoa nasan: baina barriz ni neuganic etorri ez ninçan,
baina eguiatia da biraldu ninduana, cein çuec eztaçauçue.
Nic baçaut, cerren berea nasan, ta berac bidaldu ninduan.
Eta preso artu gura eben: baina inoc escuric eçarri ez eutsan, bere ordua
oraindino eldu ez çalaco.
Eta errico ascoc beragan sinistu eben, ta cinoen: cristo datorrenean, onec
baino miraria gueiago eguin ete leiz?
Fariseoac ençun citueçan a gaiti errian esaten cirian murmuriac: ta
Sacerdoteen Buruac, ta Fariseoac biraldu citueçan ministroac bera estuteco.
Eta Jesusec esan eutsen: Dempora apur baten oraindo çuecaz egongo nas: ta
noa biraldu ninduanagana.
Bilatuco noçue, ta idoroco enoçue: ta ni nagoan lecura, çuec ecin etorri
ceintequez.
Judeguac euren artean esan eben: Nora joango ete da au, idoroco eztogunau?
çabalduric dagoçan Jenteetara joan guraco ete dau, ta Jentilai iracasi?
ce berba da esan eban au: Bilatuco noçue, ta ez noçue idoroco: ta ni
nagoan lecura, çuec ecin etorri cintequez?

8. IRAcUrça

Jesusec dino, bera dala ur bicitzacoa.


Ascoc dauque cristotzat. Fariseoac
amurru gueiago bere contra artuten dabe.

San Juanec cap. 7. v. 37-53.

Eta jaiaren azqueneco, ta andiaren egunean an egoan Jesus, ta dedarrez


esaten eban: inor egarri bada, betor nigana, ta edan begui.
Nigan sinistuten dabenac, Escritureac dinonez, bere sabeletic eriongo dira
bicitzaco urezco ibaiac.
Au cinoan beragan sinisten ebenac artuco eben Espiritua gaiti: bada
oraindino etzan emon Espiritua, cerren Jesus etzan içan gloriatua orainguino.
Jente aetatic bada ascoc berboc ençun ezquero, cinoen: Au profeta da
eguiaz.
Bestebatzuc cinoen: Au cristo da. Baina batzuc cinoen: cer bada cristo
Galileati etorrico ete da?
Eztino Escritureac, cristo datorrela Dabiden odoletic ta Dabid egon çan
Belengo Gaztelutic?
Eta onelan eztabaida egoan jenteen artean bere ganean.
Eta euretaric batzuc preso artu gura eben: baina beragan escuric inoc
ifini ez eban.
Ministroac, bada biurtu cirian Sacerdoten Nagusietara, ta Fariseoetara.
Eta oneec esan eutsen: cegaiti ecarri eztoçue?
Ministroac erançun eben: Onec leguez secula guiçonic berba eguin ez eban.
Fariseoac barriro esan eben: cer bada, çuec bere engainatuac içan al
çaree?
Menturaz inoc Nagusi, ta Fariseoetaric sinistu dau beragan?
Baina nolanaico jente leguea eztaquienac madaricatuac dira.
Nicodemoc, (Jesusgana gaubez etorri çanac, ta euretaricoa çanac) esan
eutsen:
Menturaz gure legueac juzguetan dau guiçon bat, lenago berari ençun baga,
ta cer eguin daben jaquin arteraino?
Beroni erançun, ta esan eutsen: çu bere Galileoa al çara? Beguira
Escriturai, ta eçagutu eguiçu, inosco alditan Galileati jagui eztala Profetaric.
Eta bacotcha bere etchera biurtu çan.

9. IRAcUrça

Fariseoac daroe Jesusgana adulterioan topau eben


andra bat. Dino, bera dala munduco arguia,
ta Jangoicoac biraldua; ta onegaitic
Judeguac arrica il gura dabe.

San Juanec cap. 8. v. 1-59.


Eta Jesus joan çan Olibeteco basora:
Eta biaramonean Templura biurtu çan, ta erri guztia beragana etorri çan,
ta jarriric iracasten eutsen.
Eta Escribac, ta Fariseoac ecarri eutsen adulterioan idoro eben andra bat:
ta erdian ifini eben.
Eta esan eutsen: Maichua, orainche andra au artu dogu adulterioan.
Eta Moisesec aguindu euscun leguean, onelacoai arrica eguitea. çuc bada
cer dinoçu?
Eta au cirautsen tentetarren, salatuteco bidea artute arren. Baina beranz
macurturic Jesusec, atzagaz lurrean escribietan eban.
Eta eurac itanduten irauela, çucendu çan, ta esan eutsen: çuen artean
becatu baga dagoanac, bota beguio lenengo arria.
Eta bestebein macurtu çan, ta irauan escribietan lurrean.
Eurac au ençunic, joan cirian bata besteen atzean, ta çarrenac lenengoac:
ta Jesus bacarric guelditu çan, ta erdian egoan andrea.
Eta Jesusec artezturic esan eutsan: Andrea, non dira salatu cindueçanac?
inoc condenau etzaitu?
Berac esan eban: inoc bere ez, Jauna. Ta Jesusec esan eban: Nic bere
condenatuco etzaitut. çoaz, ta inosbere becaturic ez eguiçu.
Eta beste aldi baten Jesusec berba eguin eutsen eurai, esanic: Ni nas
munduco arguia: darraidana, eztabil ilunetan, ta bicitzaco arguia euquico dau.
Fariseoac esan eutsen: çuc ceure testimonioa emoten doçu: çure testimonioa
ezta eguiazcoa.
Jesusec erançun eban, ta esan eutsen: Nic nire buruaren testimonioa emoten
badot bere, eguiazco testimonioa da nirea: bada baquit nondic etorri ninçan, ta
nora noian: çuec barriz eztaquiçue nondic natorren, ez nora noian.
Araguiaren erara çuec juzguetan doçue: baina nic inor juzguetan eztot.
Eta nic juzguetan badot, nire juzgamentua eguiazcoa da, cerren ce ez nago
bacarric; ezpada ni, ta ni biraldu ninduan Aita.
Eta çuen leguean dago escribituric, guiçon bien testigança eguiazcoa dala.
Ni nas neure testimonioa emoten dodana: ta ni bidaldu ninduan Aitac nire
testimonioa emoten dau.
Eta eurac cirautsen: Non dago çure Aita? Jesusec erançun eban: Ez naçauçue
ez ni, ez nire Aita: ni eçagutuco baninduçue, eguiaz nire Aita bere eçagutuco
cenduquee.
Jesusec berboc esan cituan ondasunteguian, Templuan iracasten ebala: ta
inoc escuric eçarri ez eutsan, cerren bere ordua etorri etzan.
Eta bestebein Jesusec esan eutsen: Ni banoa, ta bilatuco noçue, ta ceuroen
becatuan ilgo çaree. Ni noian lecura çuec ecin etorri ceindequeez.
Eta Judeguac cinoen: Menturaz berac bera ilgo dau, bada esan dau: Ni
noianera, çuec ecin etorri ceindequeez?
Eta berac cirautsen: çuec becoac çaree: ni goicoa nas. çuec mundu
onetacoac çaree, ni ez nas mundu onetacoa.
Onegaiti esan neban, ceuroen becatuetan ilgo çareala: bada sinisten
ezpadoçue ni nasala, ceuroen becatuan ilgo çaree.
Eta eurac cirautsen: Nor çara çu? Jesusec esan eutsen: ni nas Asierea,
berba eguiten deutsuedan au.
Gauça asco daucadaz çuec gaiti cer esan, ta cer juzgatu: baina biraldu
nabena eguiatia da: ta nic berari ençun neutsana, dirautsuet au berau munduan.
Eta adietan ez eben, bere Aitari deituten eutsala Jangoicoa.
Jesusec bada esan eutsen: guiçonaren Semea jasoten doçuenean, orduan
eçagutuco doçue neu nasala, ta neuc neurez ecer eguiten eztodala, baina nire
Aitac eracutsi eustana, au dinodala:
Eta biraldu ninduana, nigaz dago, ta bacarric itchi ez ninduan: bada nic
beti eguiten dot berari dagoquiona.
Gauçoc berac esanic, ascoc beragan sinistu eben.
Eta Jesusec cirautsen beragan sinistu eben Judeguai: Baldin çuec iraunten
badoçue nire berban, içango çaree eguiaz nire dicipuluac:
Eta eguia eçagutuco doçue, ta eguiac librauco çaitue.
Eurac erançun eutsen: Abranen etorquiac gara, ta inos besteren bean egon
ez gara: celan bada çuc dinoçu: Libreac içango çaree?
Jesusec erançun eutsen: Eguiaz, eguiaz dirautsuet: becatu eguiten daben
guztia, becatuaren mendepean dagoala.
Eta mempetuac eztau beti irauten etchean: semeac barriz beti dirau.
Bada baldin semeac libretan baçaitue, eguiaz içango çaree libreac.
Baquit Abranen semeac çareala: baina il gura noçue, nire berbea çuetan
artu ecin dalaco.
Dinot, nire Aitagan icusi nebana: ta çuec eguiten doçue ceuroen aitagan
icusi cenduena.
Erançun, ta esan eutsen: Gure Aita Abran da. Jesusec esan eutsen: Abranen
semeac baçaree, Abranen obrac eguiçuez.
Baina orain il gura noçue, içanic ni Jangoicoari ençun neutsan eguia esan
deutsuedan guiçona. Abranec ez eban au eguin.
çuec ceuroen aitaren obrac eguiten doçuez. Ta eurac esan eutsen: Jaio ez
guinian gu desonesqueriatic: Aita bat cein Jangoicoa dan daucagu.
Eta Jesusec esan eutsen: Baldin Jangoicoa balitz çuen Aita, benetan ni
maitetuco ninduqueçue. Bada nic Jangoicoaganic urten neban, ta nator: ta neu
neurez etorri ez ninçan, ezpada biraldu ninduan berac.
cegaiti adituten eztoçue dirautsuedana? Nire berbea ençun ecin doçuelaco.
Deabruaren semeac çaree çuec: ta ceuroen aitaren naigurac bete gura
doçuez: munduaren asieratic çan bera guiçon-ilçailea, ta eguian iraun ez eban;
cerren eguiaric beragan eztagoan: guçurra dinoanean, berez berba eguiten dau:
guçurtia, ta guçurraren aita dalaco.
Baina nic eguia çuei esan arren, sinistuten ez noçue.
Noc çuetaric arpeguian emongo deust becatuaz? Baldin eguia badirautsuet,
cegaiti sinisten ezteustaçue?.
Jangoicoarena danac, Jangoicoaren berbac dançuz. Orregaiti çuec
eztançuçuez, Jangoicoarenac etzarealaco.
Judeguac erançun eutsen, esanic: Guc ondo eztinogu, çu çareala
Samaritanoa, ta deabrua doçula?
Jesusec erançun eutsen: Ez dot nic deabruric: baina bai nire Aita onretan
dot, ta çuec desondrau noçue.
Bada ni ez nabil nire gloriaren bila: bago noc bilatu, ta juzgau daguian.
Egui, eguiaz dirautsuet: nire berbea gordetan dabenac, secula eriotzaric
icusi eztau.
Judeguac esan eutsen: Orainche daçaugu, deabrua daucaçula. Abran il çan,
Profetac bere bai, ta çuc dinoçu: Nire berbea gordeten dabenac, inosbere
eriotzea icusico eztabela?
Menturaz çara çu gure Aita Abran baino andiagoa, cein il çan, ta Profetac
bere il cirian? cein eguiten çara çu?
Jesusec erançun eutsen: Ni neu gloriatuten banas, nire gloria ecer ezta;
nire Aitac, çuec ceuroen Jangoicoa dala dinoçuenac, gloriatuten nau.
Eta eztaçauçue bera: baina nic baçaut: ta eztaçaudala esango baneu,
guçurtia, çuec leguez içango nas. Baina baçaut, ta bere berbea gordetan dot.
Abran çuen Aitac nai andiaz deseau eban nire eguna icustea: icusi eban, ta
poztu çan.
Orduan Judeguac esan eutsen: Berrogueta amar urte oraindio ez doçuz, ta
Abran icusi doçu?
Jesusec esan eutsen: Egui, eguiaz dirautsuet, Abran jaio baino lenago, nas
ni.
Orduan artu citueçan arriac berari botateco: baina Jesus ezcutau çan, ta
Templutic urten eban.

10. IRAcUrça

Jesusec jaiegun baten osatuten dau itsu bat;


ta Fariseoac botaten dabe Templutic campora,
dedarrez autortuten dabelaco Jaun au cristo çala.
San Juanec cap. 9. v. 1-41.

Eta igarotean Jesusec icusi eban, jaiotzatic itsua çan guiçon bat:
Eta bere dicipuluac itandu eutsen: Maichua, noc becatu eguin eban, onec,
ala bere gurasoac, au itsua jaio cedin?
Jesusec erançun eutsen: ez eban onec becatu eguin, ez eta gurasoac bere:
ezpada Jangoicoaren eguiteac beronegan aguertu ditecen.
Bearrezcoa da, nic eguitea, ni biraldu ninduanaren obrac, eguna dan
artean: gauba etorrico da, ceinetan inoc obrau ecingo daben.
Munduan nagoan artean, munduaren arguia nas.
Au esan ebanean, tchistua bota eban lurrera, ta tchuaz lupetza eguin eban,
ta lupetzaz igorci cituan itsuaren beguiac.
Eta esan eutsan: çoaz, garbitu çaite Siloeco garbitegui, Biraldua esan
gura dabenean. Joan çan bada, ta garbitu çan, ta etorri çan ecusala.
Auçocoac, ta len esquean icusi ebenac cinoen: Ezta au, len jarriric, ta
limosna esque egoana? Batzuc cinoen: bera da.
Bestebatzuc cinoen: Ezta au, ezpada bera dirudian bat. Baina berac cinoan:
Neu nas.
Eta cirautsen: celan idigui jacaçan beguiac?
Berac erançun eban: Araco Jesus deritchan guiçonac eguin eban lupetza; ta
igorci cituan nire beguiac, ta esan eustan: çoaz Siloeco icuz-lecura, ta garbitu
çaite. Ta joan ninçan, ta garbitu ninçan, ta dacust.
Eta esan eutsen: Non da a? Berac erançun eban: Eztaquit.
Itsua içan çana eroan eben Fariseoacgana.
Eta jaieguna çan Jesusec lupetza eguin, ta beguiac idigui eutsaçanean.
Eta Fariseoac barriro itandu eutsen; celan artu eban icustea. Ta berac
esan eutsen: Lupetza nire beguietan ifini eban, garbitu ninçan, ta dacust.
Eta Fariseoetaric batzuc cinoen: Jaieguna gordetan eztaben guiçon au, ezta
Jangoicoarena. Eta beste batzuc cinoen: celan guiçon becatari batec mirarioc
eguin leiz? Eta cer-esana ebilan euren artean.
Itsuari bestebein esan eutsen: çuc barriz cer dinoçu, çure beguiac idigui
dituana gaiti? Ta berac esan eban: Profetea dala.
Baina Judeguac ez eben sinistuten bera gaiti, itsua içan çala, ta icustea
artu ebala, aric eta icustea artu ebanaren gurasoai deitu arteraino.
Eta itandu eutsen eurai, ta esan eben: Au da çuen seme, itsuturic jaio
çala, çuec dinoçuena? celan bada dacus orain?
Bere gurasoac erançun eutsen, esanic: Baquigu au gure seme dala, ta itsu
jaio çala:
Baina eztaquigu, celan orain dacusan: edo noc idigui deutsaçan beguiac:
adina dau, berac beragaiti berba eguin daguiala.
Itsuaren gurasoac au esan eben, Judeguen bildur cirialaco: bada Judeguac
erabagui eben, Batzarretic campora botatea, autortuten ebana Jesus çala cristo.
Onegaiti bere gurasoac esan eben: edadea dauco, berari itandu eguioçue.
Barriz bada itsua içan çan guiçonari deitu, ta esan eutsen: Jangoicoari
gloria emon eguioçu: guc daquigu guiçon ori becataria dala.
Berac esan eutsen: Becataria danez, eztaquit: gauça bat daquit, ni itsua
içanic, orain dacusdala.
Eta eurac esan eutsen: cer eguin eutsun? celan idigui eutsuçan beguiac?
Berac erançun eutsen: Esan deutsuet, ta ençun doçue: cegaiti bestebein
ençun gura doçue? menturaz çuec bere aren dicipuluac içan gura doçue?
Eurac madaricatu eben, ta esan eben: Içan çaite ceu bere dicipulua: bada
gu Moisesen dicipuluac gara.
Guc daquigu, Jangoicoac Moisesi berba eguin eutsala: baina eztaquigu au
nongoa dan.
Ac guiçonac erançun eutsen, ta esan eutsen eurai: Gauça miragarria da,
çuec ez jaquitea au nongoa dan, ta idigui ditu nire beguiac:
Eta daquigu, Jangoicoac ez dançuioela becatariai: baina baldin bat bada
Jangoicoaren bildurrecoa, ta bere borondatea eguiten badau, oni bançuio.
inos ençun ezta, itsu jaio danaren beguiac inoc idigui dituala.
Au Jangoicoarena ezpaliz, ecin ecer eguin leiquean.
Erançun, ta esan eutsen: Guztiori becatuetan jaio çara, ta çuc iracasten
deuscuçu? Eta campora bota eben.
Jesusec ençun eban campora bota ebela: ta arquitu ebanean, esan eutsan:
Sinisten doçu Jangoicoaren Semeagan?
Berac erançun, ta esan eban: Nor da, Jauna, beragan sinistu daidan?
Eta Jesusec esan eutsan: Eta icusi doçu, ta çugaz berbaz dagoana, ori
berori da.
Eta berac esan eban: Sinisten dot, Jauna. Ta adorau eban auspaz.
Eta Jesusec esan eban: Juicioraco ni mundura etorri ninçan: dacusen
eztacusenac, ta itsutu ditecen dacusdenac.
Eta Fariseotaric batzuc au ençun eben, ta esan eutsen: cer bada, gu bere
itsuac al gara?
Jesusec esan eutsen: Itsuac bacine, ez cenduque becaturic euquico, ta
orain dinoçuelaco: Bacuscu; dirau çuen becatuac.

11. IRAcUrça

Jesusec dino bera dala Arçain ona:


ta daçauçala bere ardiac.

San Juanec cap. 10. v. 1-21.

Egui, eguiaz dirautsuet: Atetic eztan beste lecutic ardien arditeguira


sartuten dana, au quençailea, ta lapurra da.
Baina atetic sarcen dana, ardien arçaina da.
Oni ateçainac idiguiten deutso, ta ardiac bere boça dançue, ta bere icenaz
ardi bacotchari deituten deutso, ta ateraten ditu.
Eta ardiac atera dituanean, euren aurrean doa bera: ta ardiac darraioe,
daçauela bere boça.
Baina campotarrari ez darraioe, igues bai eguiten dabe beraganic: cerren
campocoen boça eztaçaue.
Irudin au Jesusec esan eutsen. Baina eurac aditu ez eben, cer cirautsen.
Eta osterabere Jesusec esan eutsen: Egui, eguiaz dirautsuet, neu nasala
ardien atea.
Etorri cirian guztiac quençaileac, ta lapurrac dira, ta ardiac ençun ez
citueçan.
Neu nas atea. Niganic sartuten dana, salbauco da: ta sartuco da, ta
urtengo dau, ta jangarriac topauco ditu.
Lapurra eztator ezpada ostutera, ta iltera, ta ondatutera. Ni etorri
ninçan, bicitza euqui daien, ta ugaritasunaz euqui daguien.
Ni nas Arçain ona. Arçain onac bere ardiac gaiti bere bicitzea emoten dau.
Baina ordecoac, ta arçain eztanac, ta ardiac bereac eztituanac, dacus
otsoa datorrela, ta larga bere ardiac ta igues doa: ta otsoac ostu, ta
çabalduten ditu ardiac.
Eta ordecoac (edo alogueracoac) igues eguiten dau, aloguerean dagoalaco,
ta parteric ardietan eztaucalaco.
Ni nas Arçain ona: ta neure ardiac daçaudaz, ta eneac naçaude.
Aitac eçagutu ninduan leguez, nic bere Aita daçaut: ta nire arimea neure
ardiac gaiti ifinten dot.
Artalde onetacoac eztirian beste ardi batzuc bere badodaz: ta neuc ecarri
bear dodaz, ta ene boça ençungo dabe, ta eguingo dira artalde bat, ta arçain
bat.
Orregaiti Aitac maite nau: nic nire arimea ifinten dodalaco, beste bein
artuteco.
inoc quenduten ezteust: baina neuc neuronez iminten dot, ta escubidea dot
ifinteco, ta escubidea barriro artuteco: aguinduau neure Aitaganic artu neban.
Eta berboc gaiti barriro jaio çan eztabaidea Judeguen artean.
Eta eureetatic ascoc cinoen: Deabrua dauco, ta çoratu jaco: cegaiti
dançuçue?
Bestebatzuc cinoen: Deabrutuaren berbac eztira oneec: menturaz deabruac
idigui leiz itsuen beguiac?

12. IRAcUrça

Judeguac arrica eguin gura eutsen Jesusi,


esan ebalaco Jangoicoaren Semea çala:
Au jaquinic Jaunac, aldeguiten da euracganic ermura.

San Juanec cap. 10. v. 22-42.

Eta Jerusalenen gordeten çan Barritzaco jaia: ta negua çan.


Eta Jesus ebilan Templuan Salomonen atartean.
Judeguac bada inguratu eben, ta esan eutsen: Nos artean gure arimea
eroango doçu? cristo baçara, esaiguçu arguiro.
Jesusec erançun eutsen: Dirautsuet, ta sinisten ezteustaçue: nire Aitaren
icenean eguiten dodaçan obra eurac nire testimonioa emoten dabe:
Baina çuec sinistuten eztoçue, nire ardietaricoac etzarealaco.
Nire ardiac nire boça dançue: ta nic daçaudaz, ta darraide: Eta nic beti
betico bicitza emoten deutset, ta inos galduco eztira, ta nire escutic inosbere
inoc ostuco eztitu.
Nire Aitac emon eustana, gauça guztien ganean da: ta nire Aitaren escutic
inoc inos ostu ecin leiz.
Nire Aita, ta ni gauça bat gara.
Orduan Judeguac arriac artu citueçan berari arrica eguiteco.
Jesusec erançun eutsen: Nire Aitaren gauça on asco eracutsi deutsuedaz,
euretaric ce obra gaiti arrica eguiten deustaçue?
Judeguac erançun eben: Arrica eguiten ezteutsugue eguite ona gaiti, ezpada
biraoa gaiti: ta çu guiçona içanic, ceu Jangoico eguiten çarealaco.
Jesusec erançun eutsen: çuen leguean escribiduric eztago: Nic esan neban,
Jangoicoac çaree çuec?
Bada Jangoicoac deituten baditu aec, ceinçuei Jangoicoaren berba eguin
jaquen, ta Escritureac ecin uts eguin lei:
Niri Aitac santutu, ta mundura biraldu ninduan oni, çuec diraustaçue:
Biraoa dinodala: esan dodalaco, Jangoicoaren Semea nas?
Neure Aitaren obrac baldin eguiten ezpadodaz, sinistu ez eidaçue.
Baina eguiten baditut, niri sinistu gura ezpadeustaçue bere, obrai sinistu
eguieçue; eçagutu, ta sinistu daiçuen, Aita nigan dagoala, ta ni Aitagan.
Eta eurac preso artu gura eben: baina euren escu artetic urten eban.
Eta joan çan osterabere Jordaneco beste aldera, ara bertara non Juan egoan
lenengoan bateatuten: ta an guelditu çan.
Eta asco beragana etorri cirian ta cinoen: Eguiaz Juanec milagroric eguin
ez eban.
Baina Juanec onegaiti esan cituan gauça guztiac dira eguiazcoac. Ta ascoc
beragan sinistu eben.

13. IRAcUrça

Fariseoac bildurtu gura eben Jesus, esanic,


Herodes bere bila ebilela. Jesusec despreciaten ditu;
ta negar eguiten dau Jerusalenen ganean.

San Lucasec cap. 13. v. 31-35.

Egun beronetan Fariseo batzuc beragandu cirian, ta esan eutsen: Emendic


urten eguiçu, ta çoaz: bada Herodesec il gura çaitu.
Eta berac esan eutsen: çoace, ta aceari orri esan eioçue, nic deabruac
botaten dodaçala, ta osasunac emoten dodaz gaur, ta biar, ta irugarren egunean
nas acabatua.
Baina ni ibili bear nas gaur, ta biar, ta beste egunean: bada ecin
dateque, Profeta bat Jerusalendic campora iltea.
Jerusalen, Jerusalen, Profetac ilten doçuçana, ta arrica esetsiten
deutseçuena çugana biralduac dirianai, ceimbat bider batu gura içan nituan çure
semeac, egaztiac bere abia egapean leguez, ta gura etzenduan?
Aror bada çuen etchea bacartua itchico jatzue. Ta dirautsuet, icusico ez
noçuela, eldu artean demporea, ceinetan esango doçuen: Bedeincatua Jangoicoaren
icenean datorrena.

14. IRAcUrça

Jesusec jaiegunean osatuten dau hidropesia,


edo urminez egoan bat. Adiraçoten ditu
combiteco irudinça, ta beste gauça asco.

San Lucasec cap. 14. v. 1-35.

Eta jaço çan, Jesus jai baten sarturic Fariseoen Nagusi baten etchera
oguia jaten, eurac celataca egocaçan.
Eta ara non bere aurrean egoan guiçon urminez egoan bat.
Eta Jesusec bere berbea çucenduric legueco Iracasleai, ta Fariseoai, esan
eutsen: Ondo eguina da Jaiegunean osatutea?
Baina eurac ichilic egon cirian. Orduan berac artu eban, osatu eban, ta
biraldu eban.
Eta eurai erançun, ta esan eban: Noc çuetaric icusiric puçuan sarturic
bere astoa, edo bere idia, bertati ateraco eztau jaiegunean?
Eta ecin onetara erançun eutsen.
Eta icusiric combidatuac aututen citueçala maian lenengo jarlecuac, irudin
bat eracutsi eutsen, ta esan eban:
Ezteguetara deituten deutsuenean, etzaite jarri lenengo jarlecuan, jaço
eztidin an egotea çu baino honraduago bat:
Eta elduric çu ta bera combidau çaitueçana, çuri esan eztaguiçun: Lecua
emon eioçu oni: ta orduan azqueneco lecua artu bear eztaguiçun lotsariaz.
Deitua çareanean bada, çoaz, ta azqueneco lecuan jarri çaite, combidadu
çaituana datorrenean, esan daiçun: Adisquidea, gorago igo eguiçu. Orduan çugaz
maian dagoçan guztien aurrean içango çara onratua.
Bada goratuten dan guztia, içango da humildua: ta humil-beratuten dana,
içango da goratua.
Baitabere combidau ebanari esan eutsan: Bazcari, edo afariren bat eguiten
doçunean, ez eguieçu deieguin ez çure adisquidei, ez çure anajeai, ez çure
aideai, ez çure auçoco aberatsai, jaço eztidin eurac bere çu combidetea, ta
quitututea.
Baina combite eguiten doçunean, deitu eguiçuz pobreac, gaichotiac,
errenac, ta itsuac:
Eta çorionecoa içango çara, eztauquelaco cegaz çuri erançun: baina justuen
biztueran sarituco jatzu.
Maian jaten egoan batec au ençun ebanean, esan eutsan: çorionecoa jango
dabena oguia Jangoicoaren Erreinuan.
Eta berac esan eban: guiçon batec afari andi bat eguin eban, ta ascori
deitu eutsan.
Ta afari-ordua eldu çanean, biraldu eban bere serbitzari bat combidaduai
esatera, etorri citecela, cerren gauça guztiac prest egoçan.
Eta guztiac batera asi cirian atchaquiac emoten. Lenengoac esan eban:
Etchagunça bat erosi dot, ta bera icustera joan bear nas: erregututen deutsut,
itchi naguiçula.
Eta beste batec esan eban: Bost pare idi erosi dodaz, ta noa euroc
probetara: erregututen deutsut, atchaquiatu naguiçula.
Eta beste batec esan eban: Emaztea artu dot, ta beragaitic ecin joan
neindeque ara.
Eta serbitzaria biurturic, guztiaren contua bere Jaunari emon eutsan:
Orduan gogaituric etcheco nagusiac bere otseinari esan eutsan: Urten eguiçu
laster Errico plaça, ta caleetara: ta ecarri eguidaçuz ona arquituten doçuçan
pobreac, ta gaichotiac, ta itsuac, ta errenac.
Ta otseinac esan eban: Jauna, eguin da aguindu doçun leguez, ta oraindaino
bago lecua.
Eta Jaunac otseinari esan eutsan: Urten eguiçu bideetara, ta esietara; ta
beartu eguiçuz guztiac sartutera, nire etchea bete dedin.
Dirautsuet, deituac içan dirian guiçonetaric inocbere nire afaria probauco
eztabela.
Eta jente asco joiaçan beragaz, ta euracgana biurturic, esan eutsen eurai:
Baldin nigana inor badator, ta gorrotauten ezpaditu bere aita, ta ama, ta
emaztea, ta semeac, ta anajeac, ta arrebac, bai ta bere bicitzea, ecin içan
leiteque nire dicipulua.
Eta bere crutzea eztaroana, ta nire jarraian eztatorrena, ecin içan
liteque nire dicipulua.
Bada noc çuetaric torre bat eguin gura içanic, eztitu lenago jarriric
contuac ataraten, ceimbat bearco dan, ta ete daucan cegaz acabatu?
Jaço eztidin, cimenduac ifiniric, ta acabau ecinic, dacusen guztiac bere
burlaçar asi eztitecen,
Dinoela: guiçon au obrea eguiten asi çan, ta ecin azquendu içan dau?
Edo ce Erreguec beste Erregue baten contra urten gura dabenac, lenago
epetasunaz gogoratuten eztau, amar mila guiçonaz urten algo ete daben arpeguia
emoten oguei mila guiçonez bere contra datorcanari?
Bestela bestea urrin dagoanean, mandataria biralduric, baque esque jagoco.
Alan bada edocein çuetaric, dabena largauten eztabena, ecin içan diteque
nire icaslea.
Gatza ona da. Baina gatzac, bere gacitasuna galduten badau, cegaz gacituco
da?
Ezta gauça, ez lurreraco, ez sats-teguiraco: baina campora botaco dabe:
Ençuteco belarriac dituanac, bençu.

15. IRAcUrça

Escriba ta Fariseoac deunguero dinoe,


Jesusec artuten ditualaco becatariac.
Ta berac adiraçoten ditu onetaraco iru irudin:
1: Ardi galdu bilatua. 2: Perla preciatua:
3: Seme galçaile, gastalari, ondatzailea.

San Lucasec cap. 15. v. 1-32.

Eta Lucurariac, ta pecatariac elduten cirian, berari ençutera.


Eta Fariseoac, ta Escribac deunguero cinoen, esanic: Onec becatariac
artuten ditu, ta euracaz jaten dau.
Eta adirança au ifini eutsen eurai:
Nor çuetaric da guiçona, eun ardi euquiric, ta baldin bat galduten badau,
itchico eztituana larogueta emeretziac ermuan, ta joango eztana galdu çanaren
bila, arquitu arteraino.
Eta idoroten dabenean, pocic bere lepoan ifinten dau:
Eta etchera etorriric, deituten deutse bere adisquide, ta auçocoai, esaten
deutsela: Indaçue çoriona, idoro dodalaco, galdu çan ardia.
Dirautsuet onelan pozcaria gueiago içango da ceruan penitencia eguiten
daben becatari baten ganean, ecen ez larogueta emeretzi justu penitencia bearric
eztabenen ganean.
Edo ce andrac amar erleguin dituana, baldin errealeguin bat galduten
badau, arguia erecheguiten eztau, inarraz etchea garbituten eztau, ta arduraz
bere bila eztabil, topau arteraino?
Ta guero barriz arquitu ezquero, deituten deutse bere adisquide, ta
auçoai, ta dino: Indaçue çoriona, idoro dodalaco galdu neban erleguina.
Alan dirautsuet, Jangoicoaren Angueruen aurrean içango dala poz-goçoa,
penitencia eguiten daben becatari bategaiti.
Bai ta esan eban: guiçon batec seme bi cituan:
Eta euretaric gazteenac bere aitari esan eutsan: Aita, indaçu dagotan
senipartea. Eta berac çatitu eutsen ondasuna.
Andic egun guitchi barru, berea çan guztia seme gaztenac baturic, bere
erritic urrin joan çan, ta an bere ondasun guztia ondatu eban, donguero biciric.
Eta dana ondatu ebanean, erri atara gose andi bat eldu çan, ta bera asi
çan preminaz beartutera.
Eta joan çan, ta batu çan alde ataco auço bategana, ceinec biraldu eban
bere cortara tcharriac çaindutera.
Eta bere sabela bete gura eban lauoinecoac jaten citueçan ezcurracaz: ta
inoc emoten ez eutsaçan.
Baina beraganduric, esan eban: ceimbat alogueracoc daben oguia franco nire
aitaren etchean, ta ni goseac ilic nago emen!
Jaguico nas, ta nire aitagana joango nas, ta esango deutsat: Aita, becatu
eguin dot ceruaren contra, ta çure aurrean: Ez nas duin çure seme deitua
içateco: Eguin naguiçu çure alogueraco bat leguez.
Eta jaguiric, joan çan bere Aitagana. Ta oraindo urrin egoala, bere aitac
icusi eban, ta erruquiz bigunduric, ta beragana arin joanic, besarcatu, ta
laztandu eban.
Eta semeac esan eutsan: Aita, becatu eguin dot ceruaren contra, ta çure
aurrean; mereci eztot çure seme deitutea.
Aitac, barriz bere otseinai esan eutsen: Ecarçue agudo ona soinecoric
preciatuena, ta janci eguioçue, ta ifini eioçue eleztuna bere escuan, ta
oinecoac bere oineetan:
Ta ecarçue tchalic guicenena, ta il eguiçue, ta jan daigun, ta jataldi bat
eguin daigun:
Bada nire seme au il çan, ta biztu da; galdu çan, ta arquitu da. Ta asi
cirian combitea celebretan.
Eta bere anaje nagusia soloan egoan, ta etorri çanean, ta etchera urreratu
çanean, ençun eban canta-soinua, ta corua: Eta etcheco otsein bati deituric,
itandu eutsan, cer çan a.
Eta onec esan eutsan: çure anajea etorri çan, ta çure aitac il-eraguin dau
tchalic lodiena, barriro biciric icusi dabelaco.
Bera orduan aserratu çan, ta sartu gura ez eban: baina urtenic aita asi
jacon erreguca.
Eta berac aitari erançun, ta esan eutsan: Aror non urte ascotan serbidu
çaitudan, ta inosbere çure aguindua ausi eztot, ta neure adisquideacaz jateco
inos aume bat emon ezteustaçu:
Baina etorri danean, andra galduacaz bere ondasuna ondatu daben çure seme
au, il eraço doçu tchal guicendua.
Orduan aitac esan eutsan: Semea, çu beti çagoz nigaz, ta nire ondasun
guztiac çureac dira:
Baina jataldi au eguin, ta goço-poztu bear guinean, cerren çure anaje au
il çan, ta biztu çan; galdu çan ta arquitu çan.

16. IRAcUrça

Jesusec adiraçoten dau Maiordomo lapurraren


irudinça. Limosna eguitea. Ez itchitea emaztea.
Aberats cequena, ta Laçaro esquecoa.

San Lucasec cap. 16. v. 1-31.

Baitabere cirautsen bere dicipuluai: Oi çan guiçon aberats bat, bere


Ordecoa eucan bat; ta bere aurrean au salatu eben, bere ondasunac galduten
cituala.
Deitu, ta esan eutsan: cer da çu gaiti dançudan au? ceure contura
dagoanaren erraçoia emon eguiçu: cerren ecin içango çara Ordecoa.
Orduan Jabe-Ordecoac bere artean esan eban: cer eguingo dot, neure Jaunac
ordecotasuna quenduten badeust? Atchurtu ecin dot: esquean ibilteco lotsa nas.
Baquit cer eguin, ordecotasuna quenduten deustenean, bere etcheetan artu
naguien.
Bere Jaunari çor eutsen bacotchari deitu eutsan, ta lenengoari esan
eutsan: Nire Jaunari ceimbat çor deutsaçu?
Ta onec erançun eutsan: Eun orio-onci. Ta esan eutsan: artu eguiçu ceure
escriturau, ta jarri çaite bereala, ta escribidu eguiçu berrogueta amar.
guero beste bati esan eutsan: Eta çuc ceimbat çor doçu? ta erançun eban:
eun anega gari. Ta berac esan eban: Artuiçu ceure papera, ta escribidu eguiçu
laroguei.
Eta Nagusiac alabau eban Maiordomo gaistoa, çurtasunaz eguin ebalaco:
cerren mundu onetaco semeac, arguiaren semeac baino çurragoac dira eurai
dagoquien gauceetan.
Eta nic dirautsuet: Adisquideac eguiçuez ondasun uts-guçurrezcoacaz,
içatea galduten doçunean artu çaguieçan beti-betico bicilecuetan.
Gauça tchiquian mena dana, andian bere içango da: ta bidebaguea dana
guitchian, bidebaguea içango da ascoan bere.
Bada ondasun bidebaguetan menac içan ezpaçaree: noc fiatuco deutsue
eguiazcoa dana?
Eta inorenean ezpaçaree içan fielac; ceuroena dana noc emongo deutsue?
Otseinic inopere Ugaçaba bi ecin serbidu leiz: edo bada bata gorroto
içango dau, ta bestea maitetuco dau: edo batagana batuco da, ta bestea
despreciatuco dau: Jangoicoa, ta ondasunac ecin serbitu cineiquez.
Baina Fariseoac cequen-cuticiosuac içanic, gauça guztioc ençueçan, ta
burla eguiten eutsen.
Eta berac esan eutsen: çuec çaree guiçonen aurrean justutzat eracusten
çareanac: baina Jangoicoac baçauz çuen biotzac; bada guiçonençat goratua dana,
gorrotogarria da Jangoicoaren aurrean.
Leguea, ta Profetac Juan guino: ordureanic da eracusia Jangoicoaren
Erreinua, ta guztiac indar eguiten dabe beragan.
Eta erraçago da cerua, ta lurra igarotea, ece ez legueco tilde bat
bacarra.
Edocein bere emazte itchi, ta beste bat artuten dabenac, adulterioa
eguiten dau: bai ta bere senarrac larga dabenaz ezconduten danac, adulterioa
eguiten dau.
çan guiçon aberats bat, soineco preciatuaz, ta eun guztiz finaz janciten
çana; ta egunoro galanto jaten ebana.
Eta an çan esqueco bat Laçaro eritchona, aberatsaren ateetan etzaten çana,
ilagaz beteric,
Aberatsaren maitic jausten cirian apurrac jan gura cituan, ta inoc emoten
ez eutsaçan: tchacurrac barriz etorri, ta çaoriac tchupetan eutseçan.
Pobre au il çanean, Angueruac eroan eben Abranen toquira: ta aberatsa bere
il çan, ta Infernura bota çan.
Eta neque-peneetan egoala, jasoric beguiac, icusi eban urrinetic Abran, ta
Laçaro bere lecuan egoala.
Eta berac dedarrez esan eban: Aita Abran arren erruquitu çaite niçaz, ta
biraldu eidaçu Laçaro, onec bere escu-atz puntea uretan sartu, ta busti daguidan
nire ao-mina, cerren neque latzetan nago sugar onetan.
Eta Abranec esan eutsan: Semea, gomute çaite ondasunac artu cenduçala
ceure bicitzan, ta, Laçaroc ez eucaçala ezpada gatchac: bada orain bera da emen
goçoratua, çu barriz neque-penatua.
Orrez gueiago utsune urrin andi bat dago çuen, ta gure bitartean: alangoz
ece emendic çuetara igaro gura dabenac, ecin igaro ditequez, ez eta ortic ona
bere.
Eta esan eban: Bada erregututen deutsut, biraldu daiçun nire Aitaren
etchera:
Bada bost anaje ditut, eurençat testimonioa içan dedin, jaço eztidin eurac
bere etortea nequezco lecu onetara.
Eta Abranec esan eutsan: Dituez Moises, ta Profetac: bençuez.
Baina berac esan eban: Ez arren orrela, aita Abran; bada baldin iletaric
bat bajoaque eurai, penitencia eguingo dabe.
Ta Abranec esan eutsan: Ezpadançue Moises ta Profetac biztuco baliz il bat
bere, sinistuco eztabe.

17. IRAcUrça

Dator Jesus Filipo cesareaco errira.


Emoten deutso San Pedrori lentasuna,
ta onec daçau Jangoicoaren semetzat.

BATERA San Mateoc cap. 16. v. 13-20.


San Marcosec cap. 8. v. 27-30.
San Lucasec cap. 9. v. 18-21.

Eta etorri çan Jesus Filipoco cesareara.


Eta jaço çan, bera bacarric oracinoan egoala, beragaz egoçan bere
dicipuluac.
Eta joan çan Jesus bere dicipuluacaz cesarea Filipoco erri aldetara.
Ta bidean itanduten eutsen bere dicipuluai, cirautsela: Nor dala dinoe
guiçonac guiçonaren semea?
Eta eurac erançun eutsen: Batzuc, Juan Batista dala, bestebatzuc, Elias,
ta besteac Jeremias; ta bestebatzuc lenagoco Profetetaric bat biztu dala.
Orduan esan eutsen: ta çuec nor nasala dinoçue?
Simon Pedroc erançun eban, esanic: çu çara cristo, Jangoico biciaren
Semea.
Ta Jesusec erançunic, esan eutsan: çorionecoa çara Simon, Juanen semea,
cerren ez araguiac, ez odolac ezteutsu aguertu, ezpada nire Aita ceruetan
dagoanac:
Ta nic dirautsut çuri, çu çareala Pedro, ta arri onen ganean ereguico dot
neure Elechea, ta Infernuco ateac ecingo dabe bere contra.
Ta çuri emongo deutsudaz ceruetaco Erreinuco guilçac. Ta lurrean estuten
doçuna, estuco da ceruetan: ta lur ganean ascatuten doçuna, ascatua içango da
ceruetan bere.
Orduan aguindu eutsen bere dicipuluai, ta cemaituaz eragotzi eutsen, inori
esatea au, bera çala Jesus cristoa.

18. IRAcUrça

Jesusec eracusten deutse bere dicipuluai,


ur egoala bere Pasinoa, ta eriotza.
Aserratuten da San Pedroren contra;
ta iracasten dau, bacotchac bere crutzea eroaten.

BATERA San Mateoc cap. 16. v. 21-28.


San Marcosec cap. 8. v. 31-39.
San Lucasec cap. 9. v. 22-27.

Ordutic asi çan Jesus adietan emoten bere dicipuluai, combeni çala
guiçonaren semea joatea Jerusalenera:
Eta gauça asco padecietea, ta despreciatua içatea çarreetatic, ta
Sacerdoteen Nagusiacganic, ta Escribataric, ta içatea eriotzara condenatua; ta
biztutea irugarren egunean.
Eta arguiro au berbatuten eban. Ta Pedroc aparte arturic, beragaz
aserratuten asi çan esaten eutsala: Jauna, çuganic urrin bijoa ori, ez çugaz
orrelacoric.
Baina bera biurturic, ta beguiraturic bere dicipuluai cernaitu eban Pedro,
cirautsala: çoaz niganic, Satanas: eragozgarria eguiten çatchataz, cerren
eztaquiçuçan Jangoicoaren gauçac dirianac, ezpada guiçoneenac.
Eta deituric jenteari bere dicipuluacaz, orduan Jesusec esan eban: Nire
atzean, ta jarraian etorri gura dabenac, ucatu begui bere burua, ta egunoro artu
begui bere crutzea, ta jarraitu beguit.
Bada bere arimea salbau gura dabenac, galduco dau a.
Baina bere arimea galduten dabenac nigaiti, ta Ebanjelioa gaiti, salbauco
dau a.
Ba cer balioco deutso guiçonari mundu guztia irabaztea baldin bera, ta
bere arimea galduten badau?
Edo cer emongo dau ordeaz guiçonac bere arimea gaiti?
Bada nirez, ta nire berbaz lotsatuten dana jente adultera, ta becatari
onen erdian, guiçonaren semea bere açaz lotsatuco da, datorrenean bere
Anditasunean, ta Aitaren, ta Angueruenean.
cerren guiçonaren semea etorrico da bere Aitaren glorian bere Angueruacaz:
ta orduan bacotchari emongo deutsu bere eguiteen erara.
Eta esaten eutsen: eguiaz dirautsuet, emen dagoçanetaric batzuc eztabe
igaroco eriotzea, Jangoicoaren Erreinua icusi baino lenago datorrela poderioaz;
guiçonaren semea datorrela bere Erreinuan.

19. IRAcUrça

Gloriaz beteric aguertuten da


Jesus Taboreco mendian.

BATERA San Mateoc cap. 17. v. 1-13.


San Marcosec cap. 9. v. 1-12.
San Lucasec cap. 9. v. 28-36.

Eta berba oneec esan ezquero, jaço çan aric çorci egun leguez, artutea
Jesusec beragaz Pedro, ta Santiago, ta Juan beronen anajea.
Eta eroan cituan bacarric mendi altu alderatu batera, ta igon eban mendira
oracino eguitera.
Eta oracinoa eguiten eban bitartean, bestetu jacan arpeguia:
Eta euren aurrean beste-iruditu çan. Ta arguitu çan bere arpeguia eguzquia
leguez:
Ta bere soinecoac arguitu, ta çuritu cirian edurra leguez orrembeste ce,
munduan dan garbitzaileric ecin çuriago ifini euqueçan.
Eta aror non beragaz berba eguiten eben guiçon bic. Ta oneec cirian
Moises, ta Elias,
ceinçuc aguertu cirian anditasunean, ta berbaz egoçan Jesus gaz: ta berba
eguiten eben Jerusalenen cumpliduco eban bere urterearen ganean.
Baina Pedro, ta beragaz egoçanac loz astunduric egoçan: ta iraçarri
cirianean icusi eben Jesusen gloria, ta beragaz egoçan beste guiçon biac.
Eta beraganic alde eguin cirianean, Pedroc Jesusi esan eutsan: Maichua,
Jauna, ondo da gu emen egotea.
Gura badoçu, daiguçan emen iru bici-lecu, bata çuretzat, bestebat
Moisesençat, ta bestea Eliasençat.
Bada ez equian cer cinoan: cerren içu-bildurturic egoçan.
Oraindino bera berbaz egoala, etorri çan odoi arguitsu bat, ceinec bere
guericeaz estaldu cituan: ta bildurtu cirian sarturic eurac odoian.
Eta odoitic etorri çan boz bat, cinoala: Au da nire Seme maitea, ceinegan
atseguin andia artu dodan: berari ençun eguioçue.
Eta boz au urtenic, idoro eben Jesus bacarric.
Ençun ebenean dicipuluac jausi cirian auspaz, ta icara andia artu eben.
Baina Jesus eurac-ganatu çan, ucutu cituan, ta esan eutsen: jagui çaitece,
ta ez bildurric euqui.
Eta beguiac jasoric, ta ingurura beguiraturic, beste inorbere ez eben
beragaz icusi, ezpada Jesus bacarric.
Eta menditic jatsi cirianean, Jesusec aguindu eutsen, icusi ebena inori
esan ez eguioela, guiçonaren semea ileen artetic biztu artean;
Eta eurac ichilic euqui eben, ta egun aetan inori esan ez eutsen icusi
eben gauçaric.
Eta guertaldi au gorderic euqui eben: bacarric euren artean itanduten
eben; cer esan guraco dau araco: ilen arteric biztu artean?
Eta itandu eutsen bere dicipuluac, cirautsela: Bada celan dinoe Fariseoac,
ta Escribac, Elias lenago etorrico dala?
Ta berac erançun eutsen, esanic: Elias eguiaz etorrico da, ta datorrenean,
gauça guztiac bere egotaldira biurtuco ditu; ta içango da, escribituric dagoan
leguez, guiçonaren semearen ganean, ceinec asco igaroco dau, ta despreciatua
içango da.
Baina dirautsuet, Elias etorri çala, ta eçagutu ez eben, ta gura eben
guztia beragaz eguin eben, bera gaiti escribiduric dagoan leguez.
Onela padecidu eraguingo deutse guiçonaren semeari bere.
Orduan dicipuluac eçagutu eben, Juan Bautista gaiti berba eguiten eutsela
eurai.

20. IRAcUrça

Jatsiric Jesus Taboreco menditic,


osatuten dau alditsu bat; ta iracasten dau,
ceimbat al daben fede bici batec.

BATERA San Mateoc cap. 18. v. 14-20.


San Marcosec cap. 9. v. 13-28.
San Lucasec cap. 9. v. 37-44.

Eta biaramonean jatsiten ciriala eurac menditic, urten eutsen bidera jente
pilo andi batec.
Eta bere dicipuluetara eldu çanean, icusi cituan euren ondoan maquina bat
jente, ta Escribac disputan egoçala euracaz.
Eta jente guztia Jesus icusiric bildurtu çan, ta icaraz beteric arin
berari agur eguitera joan çan.
Eta itandu eutsen eurai: ce disputa da çuena?
Eta aror non jenteen arteco guiçon bat beragana etorri çan, ta belaunico
ifiniric bere aurrean esan eban: Arren beguiratu eioçu nire semeari, bada
besteric ez dot.
Jauna, erruquitu çaite nire semeaz, bada alditsua da, ta asco igaroten
dau: ta sarritan surtara jausten da, ta ascotan uretara.
Eta aramen non espiritu batec artuten daben.
Eta arcen daben lecuan, lurraren contra joten dau, ta bertati asten da
dedarrez, ta bitza botaraço, ta aguin-otsac eraguiten deutsaz, ta igartuaz doa,
ta ozta beraganic aldeguiten da, çatituten dabela:
Eta çure dicipuluai eroan deutset;
Eta erregutu neutsen atera eguioela, ta ecin osatu içan dabe.
Eta Jesusec erançun eban, esanic: O jente-casta fede ta sinismen baguea,
ta gaistoa! nos artean çuecaz egongo nas?
Nos guino sufriduco çaituedaz? ecardaçu ona çure semea.
Ta ecarri eben.
Ta urreratu çanean, ta icusi ebanean, asi çan espiritua necalduten bera:
lurrera bota, ta goiberatu eban.
Eta beragaz lurrean emonic, irulcen çan bitza ceriola.
Eta bere aitari itandu eutsan: ceimbat dempora da au jaçoten jacola? Ume
tchiquia çanic, esan eban aitac:
Eta ascotan bota dau surtara, ta ureetara, beragaz acabetaco. Baina baldin
cerbait al badaguiçu, euqui eguiçu gure erruquia, ta lagundu eiguçu.
Eta Jesusec esan eutsan: Sinistu al badaiçu, içan-alac dira gauça guztiac
sinisten dabenençat.
Eta orduan mutilaren aitac dedarrez, ta negarrez esan eban: Jauna,
sinisten dot; lagun çaquioz nire fede guitchiari.
Eta Jesusec icusi ebanean jente piloa etorrela, cemaitu eutsan espiritu
loi-ciquinari, cirautsala: Espiritu gorra, ta mutua, nic aguinduten deutsut,
urten daiçula beroneganic; ta gueiago sartu etzaiteçala onegan.
Orduan tchilio andiac emoten cituala, ta gatch asco eguiten eutsala urten
eban beraganic, ta guelditu çan ilic leguez: adinabestez, ce, ascoc cinoen: ilic
dago.
Baina Jesusec escutic oraturic, lagundu eutsan jaguiten, ta jagui çan; ta
ordutic osatu çan mutila, ta biurtu eutsan bere aitari.
Eta cirianac miraritu cirian Jangoicoaren alaz.
Eta etchean sartu ezquero, orduan dicipuluac eldu cirian aparte Jesusgana,
ta itandu eutsen: cergaitic guc ecin atera guenduan a?
Jesusec esan eutsen: ceuroen fede guitchia gaiti. Bada eguiaz dirautsuet
ciapea garau bat dun beste fede baldin baceunque, esango deutsaçue mendi oni:
Aldatu çaite emendic ara, ta aldatuco da; ta eztago çuec ecin cineiquen
gauçaric.
Baina onelaco deabruac eztira botaten, ezpada oracinoaz ta barauaz.

21. IRAcUrça

Galilea, ta cafarnaunera Jesus biurturic,


adiraço eutsen bere dicipuluai
bere eriotza gogorra, bere biztuerea;
ta aguinduten dau paguetea Erregueari bere egoquia.

BATERA San Mateoc cap. 17. v. 21-26.


San Marcosec cap. 9. v. 29-31.
San Lucasec cap. 9. v. 44-45.

Eta urtenic erri ataric, igaro cirian Galileatic, ta gura ez eban inoc
jaquin eguien.
Eta eurac berba eguinic Galilean, ta guztiac mirarituric eguiten cituan
gauçacaz, bere dicipuluai esan eutsen: ceuroen biotzetan gauçoc ifini eguiçuez.
Ta iracasten eutsen bere icasleai, ta cirautsen: guiçonaren semea içango
da entregatua guiçonen escuetara.
Ta il eraçoco dabe, ta il ezquero biztuco da irugarren egunean.
Baina eurac berba au aditu ez eben, ta ain iluna eguiten jaquen, ce, ecin
oartu eben, ta bildur cirian itanduten orren ganean, ta entero asco tristetu
cirian.
Eta eldu ezquero cafarnaunera, etorri cirian Pedrogana Erregue-diruaren
cobratzaileac, ta esan eutsen: çuen Maichuac erregue-dirua paguetan eztau.
Esan eban: Bai. Eta etchean sarturic, Jesusec aurreraturic esan eutsan:
cer deritchaçu Pedro? Lurreco Erregueac norçuetaric artuten dabe tributua, edo
censoa? Euren semeetaric, ala campocoetaric?
campocoetaric, erançun eban Pedroc. Jesusec esan eutsan: beraz semeac
libre dagoz.
Baina gatch-bidea eurai emon eztaioguen, çoaz itchasora, ta eçarri eguiçu
amua, ta artu eguiçu lenengo datorren arraina; ta aoa idigui eioçu, ta idoroco
doçu amabi erreal balio dituan diru bat: artu ta emon eguiçu ni gaiti, ta çu
gaiti.

22. IRAcUrça

Apostoluac euren artean diardue,


cein andiago içango dan: Jesusec dirautse:
eguin daitecela an egoan sein baten ancecoac.
Berba eguiten dau gatch-bide, edo escandaloaren ganean.

BATERA San Mateoc cap. 18. v. 1-9.


San Marcosec cap. 9. v. 32-49.
San Lucasec cap. 9. v. 46-50.

Baita bere etorri jaquen gogora, nor euretaric içango çan andiena.
Baina Jesusec icusiric euren biotzeco asmoac,
Eta etchean egoçala, itandu eutsen: cer esaten cinoeçan bidean?
Baina eurac ichilic egoçan, cerren diardu eben bidean euren artean, nor
içango çan euretaric andiena.
Eta jarriric deitu eutsen amabiai:
Ordu atan dicipuluac eldu cirian Jesusgana, ta esan eben: Nor uste doçu
dala andiena ceruetaco Erreinuan?
Eta berac esan eutsen: Baldin inoc lenengoa içan gura badau, içango da
guztien azquerengoa, ta guztien serbitzaria.
Eta Jesusec sein bati deituric, ta arturic ifini eban bere ondoan euren
erdian.
Eta laztandu ezquero esan eutsen eurai:
Eguiaz dirautsuet, biurtu, ta eguiten ezpaçare seincho tchiquiac leguez,
etzaree sartuco ceruetaco Erreinuan.
Seinau leguez bada humilduten dana, au da andiena ceruetaco Erreinuan.
Eta nire icenean onelaco sein bat errecibietan dabenac neu artuten nau.
Eta artuten nabenac, ez nau ni artuten, ezpada artuten dau ni biraldu
ninduana.
Bada çuen guztien artean tchiquerragoa dana, auche da andiena.
Eta Juanec erançun eutsan, cirautsala: Maichua, icusi doguz çure icenean
deabruac botaten cituen batzuc, guri jarraituten ezteuscuenac, ta eragotzi
deutsegue, gugaz eztarraiçuelaco.
Eta Jesusec esan eutsan: Ez eioçue eragotzi: bada ezta nire icenean
miraria eguiten dabenic, ta laster nigaiti deunguero esan leienic.
Bada çuen contra eztagoana, çuen alde da.
Eta basu bete ur edateco emoten deutsuenac nire icenean cristorenac
çareelaco: eguiaz dirautsuet, bere saria galduco eztabela.
Eta nigan sinisten daben tchiquitchoai becatu-bidea emoten deutsanari; obe
leuque,
Errota-arri bat bere idunera estu, ta itchas-ondarrera botatea.
Ai munduaz bere escandaloac gaiti! Bearra da gatch-bideac etortea: baina
ai guiçonaz ceinegaiti becatu-bidea datorren!
Eta ceure escuac becatu-bidea emoten badeutsu; ebagui eguiçu: escu-
bacotchaz bicitzara sarcea obe doçu, escu biacaz secula amatauco eztan infernuco
suteguira joatea baino:
Non aen arra inos ilten eztan, ta sua beimbere amatatuco eztan.
Eta ceure oinac becaturaco bidea baldin emoten badeutsu, ebagui eguiçu:
bada obe da erren bicitzan sartutea, oin bi euqui, ta inosbere amatauco eztan
infernuco suteguira ondatutea baino.
Eta çure beguiac gatch-bidea emoten badeutsu, atera, ta bota eguiçu
ceuganic; bada, obeago doçu beguibacotcha bicitzan sartutea, begui bi euquiric,
infernuco su ta garrera bota çaguieçan baino:
Non aen arra ilten eztan, ta sua amatauco eztan inosco alditan.
Bada dirianac gatzituco dira suaz, ta sacrificio-guei guztia gatzaz
gatzituco da.
Gatza ona da: baina gatza gatzbaguetuten bada, cegaz gatzituco da? Euqui
eguiçue gatza ceuroetan, ta euqui eguiçue baquea ceuroen artean.

23. IRAcUrça

Jesusec eracusten dau daucan ardurea tchiquiacaz:


lagun urcoaz euqui bear dan caridadea:
ta amar-mila diruen irudinça.

San Mateoc cap. 18. v. 10-35.


Beguira ez despreciatuaz tchiquitcho oneetaric bat: bada dirautsuet, euren
Angueruac beti dacusela ceruetan neure Aita ceruetan dagoanaren arpeguia.
Bada galdu çana salbetara etorri çan guiçonaren Semea.
cer deritchaçue? Baldin batec eun ardi balitu, ta euretaric bat galduten
bada; menturaz larogueta emeretziac larga mendietan, ta eztoa galdu çanaren
bila?
Eta jaçoten bada arquitutea: dirautsuet, beragaz gueiago poztuten dala,
beste larogueta emeretzi galdu etzirianacaz bachen.
Alan ezta borondatea ceruetan dagoan çuen Aitaren aurrean, galdu dedin
onetarico tchiquercho bat.
Eta çure anajeac çure contra becatu eguiten badau, arteztu eguiçu ceure,
ta aren artean bacarric: Ençuten badeutsu, irabaci doçu ceure anajea.
Ta ençuten ezpadeutsu, testigu bat, edo bi ceugaz artu eguiçuz, testigu
bi, edo iruen aoan baieztu dedin berba guztia.
Ta ezpadançuz, esan eioçu Elecheari: ta baldin ezpadançuio Elecheari,
euqui eguiçu Jentil fedebague, ta Becatari aguiritzat.
Eguiaz dirautsuet, lurraren ganean estuten doçuen guztia, ceruan bere
lotua içango dala: ta lurraren ganean ascatuten doçuen guztia, ascatua içango
dala ceruan bere.
Baitabere dirautsuet, baldin çuetaric bic gogoz artuco balebe lurraren
ganean, escatuten daben edocein gauça emongo deutse nire Aita ceruetan dagoanac.
Bada non nai bi, edo iru nire icenean batuten dirianean, an euren erdian
nago ni.
Orduan Pedroc beragana elduric, esan eban: Jauna, parcatuco deutsat nire
anajeari nire contra becatu eguiten daben guztietan, çazpi bider guino?
Jesusec dirautso: Ez dirautsut çazpi bider guino, ezpada irurogueta amar
çazpi biderco guino.
Orregaiti ceruetaco Erreinuac dirudi guiçon Erregue bere otseinai contuac
artu gura eutseeçan bati.
Eta contuac artuten asi ezquero, etorri çan beragana amar mila diru çor
eutsaçan bat.
Eta ez euquiric nondic quitutu, aguindu eban bere Nagusiac saldu eguieçala
bera, ta bere emazte, ta bere semeac, ta eucan guztia, ta pagau equiola çorra.
Orduan serbitzariac auspaz etchunic bere oinetara, erregututen eutsan,
cirautsala: Jauna, itchadon eidaçu arren, ta guztia quitutuco deutsut.
Nagusiac serbitzari aren erruquia artu eban, larga eban libre, ta çorra
parcatu eutsan.
Urten eban serbitzari onec, ta idoro eban berari eun diru çor eutsaçan
beste serbitzari bere lagun bat: ta esetsiric ito gura eban cirautsala: Pagau
eguidaçu çor deustaçuna.
Eta etchunic bere lagunaren oinetara erregututen eutsan cirautsala:
Paciencia pisca bat euqui eguiçu, ta dana pagauco deutsut.
Eta ac gura ez eban: ta joan çan, ta presondeguian sartueraguin eban, çor
eban guztia quitutu artean.
Bere lagun serbitzariac icusiric jaçoten çana, sumindu cirian asco: ta
joan cirian Nagusiari esatera guerta çan guztia.
Orduan bere Nagusiac deitu, ta esan eutsan: Serbitzari gaistoa, çor guztia
nic parcatu neutsun, cerren erregutu ceustan:
Etzenduan bada ceure lagunaz euqui bear erruquia, nic çugaz euqui neban
leguez?
Eta aserraturic Nagusia emon eban borreroen escuetara, aric eta çor guztia
quitutu arteraino.
Auche berberau eguingo dau çuecaz nire Aita cerucoac, biotz-biotzetic
bacotchac bere anajeari parquetan ezpadeutso.

24. IRAcUrça

Samaritarrac eragozten deutse Jesusi


euren erritic Jerusalenera igarotea.
San Lucasec cap. 9. v. 51-56.

Eta bere Asuncinoco demporea etorren leguez, adiraço eban Jerusalenera


baliloa leguez.
Eta mandariac bere aurrean biraldu cituan: euroc joan, ta sartu cirian
Samaritanoen Erri baten, ostatua prestautera.
Eta artu ez eben, adietan emoten ebalaco, Jerusalenera joiala.
Eta au icusiric Santiago, ta Juan bere dicipuluac, esan eben: Jauna,
guroçu esan daigun, cerutic sua jatsi, ta erre daicela?
Baina bera euracgana biurturic, aserratu jaquen, esanic: Eztaquiçue ce
espiritucoac çareen.
guiçonaren semea etorri etzan arimac galdutera, ezpada salbetara. Eta joan
cirian beste errialde batera.

25. IRAcUrça

Jesusec berba eguiten dau escandalo, injuria,


ta fedearen ganean. Amar lepradun osatuten ditu.
inoc eztaqui nos etorrico dan contuac artutera.

San Lucasec cap. v. 1-37.

Eta bere dicipuluai esan eutsen: Ecin liteque escandalo edo gatch-bideac
ez etortea: Baina ai a ceinegaiti datocen!
Obe leuque, errota-arri bat bere idunean ifini, ta botaco balebe
itchasora, tchiquitcho oneetaric batchori becatu-bidea emotea bachen.
Beguira ceuroc gaiti: çure anajeac çure contra becatu eguiten badau,
arteztu eguiçu; ta damututen bajaco, parcatu eioçu.
Eta çazpi bider egunean çure contra becatu eguiten badau, çazpi aldiz
egunean çugana biurtuten bada, dinoala: Damu dot; parcatu eguioçu.
Eta Apostoluac Jaunari esan eutsen: gueiagotu eiguçu fedea.
Eta Jaunac esan eban: ciape garau bat beste fede baceunque, esango
deutsaçue masusta-arbola oni: Atera çaite sustraitic, ta aldatu çaite itchasora:
ta obedituco deutsue.
Eta noc çuetaric euquiric otsein bat lurra landu, edo taldea gordeten
daben bat, campotic datorrenean, dirautso: bertati igaro, ta maian jarri çaite:
Eta lenago eztirautso: Prestatu eguiçu afaria, ta serbidu naguiçu jan, ta
edaten dodan bitartean, ta guero çuc jan-edango doçu?
Menturaz çor deutso esquerric otsein ari, onec eguin ebalaco aguindu
jacona?
Uste dot ecetz. Alan çuec bere eguiten doçueçanean aguinduten jatzueçan
gauça guztiac, esaçue: Serbitzari gauceçac gara: eguin bear guenduana, eguin
dogu.
Eta guerta çan bera joiala Jerusalenera, igarotea Samaria, ta Galilearen
erditic.
Eta alde-erri baten sarturic, amar guiçon lepradunac urten eutsen,
urrinetic egoçala.
Eta dedarca esan eben: Jesus Maichua, euqui eguiçu gure erruquia.
Berac icusi cituanean, esan eban: çoace, eracusi çaitece Sacerdoteai. Eta
jaço çan, joiaçala, garbituric guelditutea.
Eta euretaric batec icusiric garbitu çala, biurtu çan esquer onac dedarca
Jangoicoari emoten.
Eta auspaz lurrean Jesusen oinetara etchun çan, esquer onac emoten
eutsaçala: ta au Samaritanoa çan.
Eta Jesusec erançun eban, esanic: Menturaz amar eztira garbitu dirianac?
ta bederatziac non dira?
Etzan besteric biurtu, ta Jangoicoari gloria emon eguionic ezpada campotar
au.
Eta esan eutsan: çoaz, bada ceure fedeac osatu çaitu.
Ta Fariseoac itandu eutsen: Nos etorrico da Jangoicoaren Erreinua? erançun
eutsen, esanic: Jangoicoaren Erreinua etorrico ezta oartu al litequean eraz.
Eta esango eztabe, ara an, ara emen: bada Jangoicoaren Erreinua ceuroen
barruan dago.
Ta bere dicipuluai esan eutsen: Egunac etorrico dira ceinetan icusi guraco
doçuen guiçonaren Semearen egun bat, ta icusico eztoçue.
Ta esango deutsue: ara emen, ara an non dagoan. Joan etzaitece, jarraitu
ez eioçue.
Bada oineztu-arguiac cerupean arguia emonic, batetic bestera arguituten
daben leguez; onela içango da guiçonaren Semea bere bere egunean.
Baina bear da lenago, berac asco igarotea, ta deunguetzat jente-casta onec
bera emotea.
Eta Noe-ren egunetan jaço çan leguez, alanche içango da guiçonaren
Semearen egunetan bere.
Jaten eben, edaten eben: guiçonac artuten citueçan emazteac, ta andrac
senarrac Noe Utcha-oncian sartu arteraino: ta Uriola etorri çan, ta dirianac
ondatu cituan.
Au berau jaço çan Lot-en egunetan; Jan, ta edaten eben: erosi, ta salduten
eben: landatu, ta etcheac eguiten citueçan.
Ta Lot-ec Sodomatic urten eban egunean, cerutic inotsi çan sua, ta sufrea,
ta guztiac il cituan.
Onelangoa içango da guiçonaren Semea aguertuco dan eguna.
Ordu atan teilatuan dagoanac, baditu bere alajac etche barruan, jatsi
ezpedi euren bila; ta campoan baldin badago, ezpidi biurtu atzera.
Gomute çaitece Lot-en emazteaz.
Bere bicitzea gorde gura dabenac, galduco dau: ta galduten dabenac,
biztuco dau.
Dirautsuet: gauba atan bi oe baten egongo dira, bata eroango da, ta bestea
gueldituco da.
Emacume bi egongo dira batera eioten: bata eroango da, ta bestea largaco
da: ta bi soloan; bata eroango da, ta bestea itchico da.
Erançun, ta esan eutsen eurac: Non, Jauna?
Eta berac esan eban: Non gorputza dan, arrainoac batuco dira an.

26. IRAcUrça

Jesusec oracino eguiten iracasteco dacarz Juez,


ta emacume alargun baten anz-adigarriac,
ta Fariseo, ta Becatari aguiri batena.

San Lucasec cap. 18. v. 1-14.

Baitabere cirautsen irudin au, cerren beti, beimbere uts eguin baga
oracino eguin bear dan,
cinoala: Erri baten egoan Juez bat; ez Jangoicoari bildurric ez guiçonai
lotsaric ez eutsena;
Eta erri atan bertan egoan andra alargun bat, beragana etorri, ta esaten
eutsana: Bengau naguiçu neure contracorraganic.
Ta dempora lucea igaro çan eguin gura ecic. Baina aric ara esan eban bere
artean: Nic ezpadot bere Jangoicoaren bildurric, ez guiçonen lotsaric;
Baina barriz alargun onec daragoidalaco, bengatuco dot, aimbeste bider
etorri eztaquidan gogaeraçoten.
Eta Jaunac esan eban: Ençuçue cer dinoan Juez justicia bagueac.
Enda bada Jangoicoac bereac dirianacaz, gau ta egun berari quechetan
dirianacaz, bengança eguingo eztau? ta paciencia euquico dau euretan?
Dirautsuet, laster eguingo dabela euren bengança. Eta guiçonaren Semea
juzguetara datorrenean, uste doçue fede asco idoroco dabela lurrean?
Eta esan eban irudinça au bere, euretan fiatzen cirian batzuei, justuac
bailitzan leguez, ta besteac desprecietan citueçan.
guiçon bic igo eben Templura, oracino eguitera: Fariseoa bata, ta bestea
Becatari-aguiria.
Fariseoac çutic egoala, bere artean oracino eguiten eban onela: Esquer-
onac emoten deutsudaz, Jangoicoa ez nasalaco ni beste guiçon lapur, justutasun
bague, adulteroac leguez, ta Becatari Publicano au leguez.
Astean birritan barau eguiten dot; dodan guztiaren amarrenac emoten dodaz.
Baina Becatari-aguiriac urrin egoala, beguiac bere jaso gura ecic cerura:
baina bai joten eban bere bularra, cinoala: Nire Jangoicoa, parcatu eidaçu arren
becatari oni.
Dirautsuet, au jatsi çala, baina a ez, justuturic bere etchera: cerren
goratuten dan guztia, humilduco da: ta humilduten dana, içango da goratua.

27. IRAcUrça

Jesusec berba eguiten dau


Matrimonioaren ganean.

BATERA San Mateoc cap. 19. v. 1-12.


San Marcosec cap. 10. v. 1-12.

Eta Jesusec gauçoc esan cituanean joan çan Galileatic, ta andic urtenic,
joan çan Jordanen beste aldeco Judeaco lur mugara.
Eta jente ascoc jarraitu eutsen, ta an osatu cituan; ta barriro iracasten
eutsen oi eban leguez.
Eta Fariseoac eldu jacaçan tentaçar, ta esaten ebela: Ondo eguina baçan
guiçon batec bere emazte larguetea edocein bidez?
Baina berac erançun, ta esan eutsen: Moisesec cer aguindu eutsuen?
Eurac esan eben: Moisesec laquetu eban larga-carta escribidu, ta emaztea
itchitea.
Eta Jesusec erançun eutsen, esanic: ceuroen biotzeco gogortasuna gaitic
aguindu au itchi eutsuen escribiduric.
Iracurri eztoçue, sortueraco asieratic guiçona eguin ebanac, arra, ta emea
eguin cituala Jangoicoac, ta esan ebala:
Beragaiti largaco ditu guiçonac bere aita, ta ama, ta batuco da bere
emazteaz.
Eta biac içango dira aragui baten.
Eta alan eztira ia bi, ezpada aragui bat.
Alan bada Jangoicoac batu ebana, ezpegui aldetu guiçonac.
Dirautse: cegaiti bada Moisesec aguindu eban larga-carta emon, ta
itchitea?
Esan eutsen berac: cerren Moisesec ceuroen biotz-gogortasuna gaiti laquetu
eutsuen ceuroen emazteac larguetea: baina lenengotic etzan orrela.
Eta dirautsuet: baldin inoc itchiten badau bere emazte, ezpada adulterioan
jausi dalaco, ta beste bat arcen badau, adulterioa eguiten dau: ta ezconduten
dana bestec larga dabenaz, eguiten dabela adulterioa, edo araguizco ezconz-
becatua.
Eta gai onen ganean guero etchean bestebein bere dicipuluac itandu eutsen.
Eta berac esan eutsen: Bere emazte itchi, ta beste bategaz ezconcen danac,
adulterioa aren contra eguiten dau.
Eta emazteac bere senarra larguetan badau, ta beste bategaz ezconetan
bada, adulterioco becatua eguingo dau.
Bere dicipuluac esan eutsen: guiçonaren gauça orrela bada bere emazteaz,
combeni ezta ezcondutea.
Eta berac esan eutsen: Guztiac eztira orren gai, ezpada aec ceinçuei emon
jaqueen.
Bada dira irandu batzuc, euren amaren sabeletic alan jaio cirianac: ta
dira beste batzuc, guiçonen escuz iranduac dirianac: ta beste irandu batzuc
dagoz, eurac irandu cirianac ceruetaco Erreinua irabaztea gaiti. Gai-capaz dana,
içan bedi.
28. IRAcUrça

Jesusec seinen ganean bere escuac ifinten ditu.


Eracusten ditu ondasunac dacardeçan arriscuac:
ta sari andiac esqueiniten deutsez darraionari berari.

BATERA San Mateoc cap. 19. v. 13-30.


San Marcosec cap. 10. v. 13-31.
San Lucasec cap. 18. v. 15-30.

Orduan ecarri eutseçan ume tchiqui, ta seinac, eurai ucutu eguioençat,


euren ganean escuac ifini, ta oracino eguin eguian.
Ta au icusiric bere dicipuluac, aserratu, ta oinoten eutsen ecarcenai
Ta Jesusec icusi ebanean, deunguerotzat artu eban, ta deituric esan eutsen
eurai:
Itchi eieçue seinai, ta eragotzi ez eguieçue nigana etortea, bada
onelacoena da ceruetaco Jangoicoaren Erreinua.
Eguiaz dirautsuet: Artuten eztabenac Jangoicoaren Erreinua ume tchiquiac
leguez, eztala bertan sartuco.
Eta besarca laztandu, ta euren ganean escuac ifiniric, bedeinquetan
cituan.
Eta escuac ifini eutseçanean, joan çan andic.
Eta urten ebanean bidean ifinteco, arin etorri jacon guiçon aidenagusi
andiqui bat, ta belaunico ifiniric, itandu eutsan, cirautsala:
Maichu ona: ce on eguingo dot, seculaco bicitzea irabazteco?
Eta Jesusec esan eutsan: cegaiti diraustaçu ona?
cegaiti itanduten deustaçu onaren? Bacarric bat da ona, cein dan
Jangoicoa. Ezta inor onic ezpada Jangoicoa. Baina baldin bicitzan sartu gura
badoçu, mandamentuac gorde eguiçuz.
Besteac esan eban: ceinçuc? Ta Jesusec esan eutsan:
Baquiçuz mandamentuac: Eztoçu inor ilgo: Eztoçu besteren senar-emazteaz
araguizco becaturic eguingo: Eztoçu ostuco: Eztoçu testimonio guçurrezcoric
esango: Eztoçu engainuric eguingo:
Honrau eguiçuz ceure aita, ta ceure ama: ta maitetu eguiçu ceure lagun-
urcoa ceure burua leguez?
guiçon gazteac esan eutsan: Dan ori tchiquitaric gorde dot: cer gueiago
eguin bear dot oraindiocorren?
Jesusec au ençun ebanean beragan beguiac ifiniric, eracutsi eutsan
maitetasuna, ta esan eutsan: Oraindio gauça bat falta jatzu.
On ona içan gura badoçu, çoaz, ta saldu eguiçu doçun guztia, ta pobreai
emon eieçu, ta ceruan ondasun bat euquico doçu; ta çatoz, ta jarraidaçu.
Eta çaldunac berba au ençun ebanean, tristetu çan, beraganic aldeguin çan,
cerren ondasun ugariac cituan:
cerren entero aberatsa çan.
Jesusec triste icusi ebanean,
Eta ingurura beguiraturic, esan eutsen bere dicipuluai: cein gatch sartuco
dirian Jangoicoaren Erreinuan aberastasunac dituenac.
Eguiaz dirautsuet, nequez sartuco dala ceruetaco Erreinuan aberats bat.
Eta dicipuluac mirarituten cirian bere berba oneecaz. Baina Jesusec
bestebein erançun eutsen, esanic:
Orrez gueiago dirautsuet, semeac; ce gauça gatcha dan sartutea
Jangoicoaren. Erreinuan ondasunetan confietan dabenac.
Erraçago da bada igarotea gamelua jostorratzaren beguitic, ceruetaco
Jangoicoaren Erreinuan aberats bat sartutea baino.
Bere dicipuluac berboc ençunic, asco miraritu cirian, ta alcar esaten
eben:
Nor bada salbau leiteque?
Orduan Jesusec eurai beguiraturic, esan eutsen: Ecin datequen gauça da au
guiçonençat, baina ez Jangoicoarençat.
Esan eutsen eurai: Ecin ala dana guiçonençat, al litequeana da
Jangoicoarençat, cerren Jangoicoarençat eguiquiçunac dira gauça guztiac.
Orduan Pedroc berbea arturic, esan eutsan: Aror non guc guztia larga
dogun, ta jarraitu deutsugu; ce esquer-sari bada emongo jacu?
Eta Jesusec esan eutsen: Benetan dirautsuet, jarraitu deustaçuenoc,
biztuera azquenecoan guiçonaren Semea bere Anditasunezco jarlecuan jarten
danean, çuec bere amabi jarlecutan jarrico çaree, Israelgo amabi Probinciac
juzguetaco.
Eztago inorbere itchi dabenic etchea, edo anajeac, edo arrebac, edo aita,
edo ama, edo emaztea, edo semeac, edo lurrac ni gaiti, nire icen, ta Ebanjelio,
Jangoicoaren Erreinua gaiti,
Eun bider gueiago artuco eztituanic, orain dempora onetan, etcheac ta
anajeac, ta arrebac, ta amac, ta semeac, ta lurrac, nequeacaz; ta guero barriz
beste munduan beti betico bicitza.
Baina lenengoetaric asco azquenecoac içango dira, ta azquenecoac
lenengoac.

29. IRAcUrça

Jesusec eracusten dau lan-bearguilen irudina.

San Mateoc cap. 20. v. 1-16.

ceruetaco Erreinua irudituten da guiçon familiadun Guraso, gochean


gochetic bere mastiraco languilen bila urten eban bati.
Eta alogueracoacaz ajuste eguinic euren eguneco bear-saria diruzcoa
emoteco, biraldu cituan bere mastuira.
Eta urten eban eguerdi aurrean, ta icusi cituan beste batzuc plaçan
alperric egoçala.
Eta esan eutsen: çuec bere çoace nire masteguira, ta dagoquiçuena emongo
deutsuet.
Eta eurac joan cirian. Bestebein urten eban bazcal-ondoan, ta
arrasteguian, ta ori berori eguin eban.
Eta urtenic iluncean, ta idororic bestebatzuc an egoçala, esan eutsen: cer
eguiten doçue emen alperric egun guztian?
Eta eurac erançun eutsen: inoc pere aloguerean eroan ez gaitualaco.
Dirautse berac: çoace çuec bere nire mastira.
Eta gauba elduric, mastico jabeac bere ordecoari esan eutsan: Deitu
languilai, ta euren aloguera emon eguieçu, azquenecoetatic asi ta
lenengoetaraino.
Gaberortean joan cirianac etorri cirianean, bacotchac bere dirua artu
eban.
Eta lenengo joanac eldu cirianean, uste eben, gueiago emongo eutsela:
baina ez eban artu bacotchac ezpada diru bat.
Eta artutean oinoten eben etche-buruaren contra,
cinoela: Azquenecooc bacarric ordu baten bear eguin dabe ta bardindu doçuz
gugaz, eguneco astuntasuna, ta beroa eroan doguçanocaz.
Baina berac aetaric bati erançun, ta esan eutsan: Adisquidea, bidebagueric
eguiten ezteutsut: compondu ezquinean alcar diru bategaitic?
Artu eguiçu ceurea dana, ta çoaz: bada nic atzerengo oni çuri laimbeste
emon gura deutsat.
Ez edo al dot nai dodana eguin? Menturaz tcharra da çure beguia, ni ona
nasalaco?
Alan içango dira azquenecoac, lenengoac: ta lenengoac, guerorengoac: bada
asco dira deituac, baina guitchi autuac.

30. IRAcUrça

Jesusec eracusten deutse bere icasleai


Jerusalengo bidean, ceimbat igaro bearco eban
Erri onetan. Aserratuten da cebedeoren semeen contra,
besteac baino andiago içan gura dabelaco.

BATERA San Mateoc cap. 20. v. 17-29.


San Marcosec cap. 10. v. 32-45.
San Lucasec cap. 18. v. 31-34.

Eta bidean egoçan Jerusalenera joateco, ta Jesus euren aurrean joian ta


mirarituten cirian, ta jarraioen bildurraz.
Eta bere amabi dicipuluac aparte arturic barriro, esan eutseeçan bere
ganean etorrico cirian gauçac.
Eta esan eutsen eurai: Gu goaz dacusuen leguez Jerusalenera, ta beteco
dira, guiçonaren Semea gaitic, Profetac escribidu citueçan gauça guztiac:
Bada guiçonaren Semea entregatua içango da Sacerdote-en Nagusiai, ta
Escribai, ta çaarrai.
Eta eriotzara condenatuco dabe.
Eta emongo dabe Jentilai, burlaçar darabilden, ta açotadu, ta crutzean
josi daguien; ta içango da iraindua, ta açotadua, ta tchistu-eguina.
Eta açotadu ezquero, bicitzea quenduco deutse.
Eta irugarren egunean biztuco da.
Baina ecerbere ez eben aditu onetaric: ta berbau ulertu ez eben: ez eben
adituten cirautsena.
Orduan eldu çan beragana cebedeoren semeen ama bere semeacaz, adoretan, ta
cerbait escatuten eutsala.
Berac esan eutsan: cer gura doçu? Berac esan eban: Esaiçu, nire seme bioc
jarri ditecela ceure Erreinuan, bata ceure escoatara, ta bestea çure
ezquerretara.
Orduan eldu cirian beragana Santiago, ta Juan cebedeoren semeac, ta esan
eutsen: Maichua, nai dogu eguin daiguçula escatuten deutsugun guztia.
Eta berac esan eutsen: cer guroçue eguin daiçuedan? Eta esan eben: Iguçu
jarri gaiteçan ceure Glorian, batau ceure escoian, ta bestea çure ezquerrean.
Eta Jesusec erançun eutsen, esanic: Eztaquiçue cer escatuten doçuen. Edan
algo doçue nic edango dodan caliça, edo bateatuac içan, ni bateatuco nasan
bateoan?
Eta eurac erançun eutsen: Bai gueinque.
Berac esan eutsen: Eguiaz nic edaten dodan nire caliça edango doçue: ta ni
bateatua nasan bateoaz bateatuac içango çaree.
Baina jartea nire escoatara, ta nire ezquerretara ez jagot niri çuei
emotea, ezpada nire Aitac prestaturic deutsenai.
Eta amarrac au ençun ebenean, aserratu cirian Santiago ta
Juan anaje biaren contra. Baina Jesusec beragana deitu, ta esan eutsen:
Daquiçue jenteen Buru-aguintariac euren erriac memperatuten dituela; ta
nagusiagoac dirianac escubidea dabela euren ganean.
Ezta orrela içango çuen artean: bada çuen artean nagusiago içan gura
dabenac, içan bedi çuen serbitzaria.
Eta çuen artean lenengoa içan gura dabena, guztien serbitzaria içango da.
Bada guiçonaren Semea etorri etzan, bestec bera serbitu daguian, ezpada
serbietara, ta bere bicitza emotera ascoen erospena gaiti.

31. IRAcUrça

Jesusec urreraturic Jericora


itsu baten beguiac arguituten ditu.

San Lucasec cap. 18. v. 35-43.

Eta jaço çan urreratu çanean Jericora, itsu bat an bidearen ondoan egotea
jarriric limosna esque.
Eta ençun ebanean igaroten çan jente tropela, itandu eban cer çan a.
Eta esan eutsen: Jesus Naçareno igaroten çala.
Eta dedarca esan eban: Jesus, Dabiden Semea, erruquitu çaite niçaz.
Eta aurrean joaiaçanac aserratuten jacaçan ichildu cedinçat. Baina berac
deadar gueiago eguiten eban: Dabiden Semea, euqui eguiçu nire erruquia.
Eta guelditu çan Jesus, ta aguindu eban ecarri eguioela. Eta beragandu
jaconean, itandu eutsan,
Esanic: cer gura doçu eguin daiçudan? Eta berac erançun eban: Jauna,
icustea.
Eta Jesusec esan eutsan: icusi eguiçu; çure fedeac osatu çaitu.
Eta berpetati icusi eban, ta jarraitu eutsan Jangoicoa gloriatuten ebala.
Ta jente guztiac au icusiric, alabatu eban Jangoicoa.

32. IRAcUrça

Jericon çaqueoren etchean


sartuten da Jesu cristo.

San Lucasec cap. 19. v. 1-10.

Eta Jesus sartu ezquero igaroten çan Jericotic.


Eta aror çaqueo eritchon guiçon bat: ta au Arrendatzaileen Burua çan, ta
aberatsa:
Eta icusi gura eban nor çan Jesus: ta ecin eban jente andia gaiti, cerren
gorputz tchiquizcoa çan.
Bera arin joan çan, ta ico batera igo eban, icusteco: cerren andic igaro
bear eban.
Eta Jesus lecu atara eldu çanean, beguiac jasoric, icusi eban, ta, esan
eutsan: çaqueo jatsi çaite laster, cerren çure etchean gaur gueratu bear nasan.
Bera barriz jatsi çan: ta pocic etcheratu eban.
Eta au icusiric guztiac, deunguero cinoen, joan çalaco guiçon becatari
baten etchera.
Baina çaqueo ifiniric Jaunaren aurrean, esan eutsan: Jauna, aror non nire
ondasunen erdia emoten deutsedan pobreai: ta baldin ecer inori quendu badeutsat,
lau bider gueiago biurcen deutsat.
Eta Jesusec esan eutsan: Gaur osasuna etorri jaco etche oni: au bere
Abranen semea dalaco.
Bada guiçonaren semea etorri çan galdu çana bilatu, ta salbetara.

33. IRAcUrça

Jesusec Judeguai adieraçoten deutse


irudinça bat guiçon Jaun andi batena,
cein joanic beste Erreinu batera, biurtu çanean,
contuac escatuten deutsez bere serbitzariai,
berac emonico diruen ganean.

San Lucasec cap. 19. v. 11-28.

Eurac au ençunic, jarraitu eban esaten eutsela bardinça bat, Jerusalen


ondoan egoalaco: ta uste ebelaco, laster aguertuco çala Jangoicoaren Erreinua.
Esan eban bada: Jaun andi bat joan çan urrin egoan erri batera, an
artuteco Erreinu bat, ta guero biurtuteco.
Eta deitu ezquero bere serbitzarietaric amarri, emon eutseçan amar diru,
ta esan eutsen: tratuan irabaci eguiçue ni natorren bitartean.
Baina bere Erricoac gorroto eben: ta bere atzean mandatari bat biralduric,
esan eutsen: Nai eztogu onec gure ganean erreguinatutea.
Eta biurtu çanean bere Erreinua arturic, aguindu eban deitu eguiela dirua
emon eutsen serbitzariai, jaquiteco ceimbat bacotchac irabaci eban.
Eldu çan bada lenengoa, ta esan eban: Jauna, çure diruac irabaci ditu amar
diru.
Eta esan eutsan: Ondo dago, serbitzari ona: gauça guitchian mena içan
çarealaco, euquico doçu aguintaritza amar Errien ganean.
Eta etorriric beste bat, esan eban: Jauna, çure diruac bost diru irabaci
ditu.
Eta oni esan eutsan: çuc bere amar Urien ganean euquico doçu escubidea.
Eta irugarrena etorri çan, ta esan eban: Jauna, aramen çure dirua, cein
gorderic euqui dot miesa baten:
cerren çure bildur içan nasan, çarealaco guiçon gogor-latza; daroaçu ifini
eztoçuna, ta iguitaituten doçu erein eztoçuna.
Orduan berac esan eutsan: Serbitzari gaistoa, ceure aoz condenetan çaitut:
Bacenquian ni ninçala gogorra, daroadana ifini eztodana, ta iguitauten dodala
erein ez nebana:
cergaiti bada nire dirua ifini etzenduan tratuan, neure biurreran artu
nenguiançat irabazteacaz?
Eta esan eutsen an aurrean egoçanai: quendu oni dirua, ta emon eioçue amar
diru dituanari.
Eta eurac esan eutsen: Jauna, orrec amar diru ditu.
Bada nic dirautsuet, daucanari emongo jacola, ta ascotuco jaco: baina ez
dabenari, daucana bere quenduco jaco.
Baitabere ecarri eguidaçuez ona araco nire arerio gura ez ebenac nic euren
ganean erreinatutea, ta emen bertan nire aurrean il eguiçuez.
Ta au esanic, joian aurrean igarotera Jerusalenera.

34. IRAcUrça

Jesusec Jericotic urtenic


itsu bien beguiac arguituten ditu.

BATERA San Mateoc cap. 20. v. 29-34.


San Marcosec cap. 10. v. 46-52.
San Mateoc an.

Eta eurac Jericotic urtenic, jente ascoc jarraitu eutsan:


Eta bidearen ondoan egoçan itsu bi jarriric, ta ençun ebenean Jesus
igaroten çala, dedarrez asi cirian esaten: Dabiden Seme Jauna, euqui eguiçu gure
erruquia.
Eta jenteac aguiraca eguiten eutsen ichildu citecen. Baina eurac tchilio
gueiago eguiten eben, cinoela: Jauna, Dabiden Semea, erruquitu çaite guçaz.
Eta Jesus gueratu çan, ta deitu eutsen, ta esan eban: cer gura doçue eguin
daiçuedan?
Jauna, erançun eben, gure beguiac idigui ditecela.
Eta Jesusec arturic euren erruquia, ucutu eutsen beguietan: ta ordu berean
icusi eben, ta jarraitu eutsen.

San Marcosec an.

Eta Jericotic urtetean bera, ta bere dicipuluac, ta euracaz jente asco,


Bartimeo itsua Timeoren semea egoan jarriric esquean bidearen ondoan.
Eta ençunic Jesus Naçareno çala, asi çan deadarca, ta esaten: Jesus
Dabiden Semea, arren nire erruquia.
Eta asco aserratuten jacaçan ichildu cedinçat. Berac barriz dedar
gueiagoaz cinoan: Dabiden Semea, erruquia nigaz.
Eta Jesus guelditu çan, ta aguindu eban deitu eguioela. Deituric bada
itsuari, dirautse: Abia çaite: jagui çaite, cerren deituten deutsun.
Berac bota capea, ta saltuca joan çan beragana.
Eta Jesusec berbea arturic, esan eutsan: cer gura doçu eguin daiçudan? Ta
itsuac esan eutsan: Maichua, icustea.
Eta Jesusec esan eutsan: çoaz, ceure fedeac salbau çaitu: ta bereala icusi
eban, ta jarraion bidean.

35. IRAcUrça

Marta ta Mariac biralduten deutse


mandatua Jesusi, euren neba Laçaro
tchar dagoala ta bitartean ilten da.

San Juanec cap. 11. v. 1-31.

Eta oi çan Laçaro eritchon gaicho bat Betaniacoa, Maria, ta Martaren erri
tchiqui batecoa.
Eta Maria çan araco igutzi eutsaçana Jaunari bere oinac unguentuaz, ta
leortu bere uileacaz, ceinaren neba Laçaro gaichoric egoan.
Bere arrebac bada biraldu eutsen esatera Jesusi: Jauna, aror non maite
doçuna gaichoric dagoan.
Eta Jesusec au ençunic, esan eutsen: Gaichotasun au ezta eriotzaraco;
baina da Jangoicoaren gloriaraco, beragaiti Jangoicoaren Semea andizcatua içan
dedin.
Jesusec barriz maite cituan Marta, ta bere aizta Maria, ta Laçaro.
Eta ençunic gaichoric egoala, lecu atan bertan guelditu çan beste egun
bian.
Eta oneec igaroric esan eutsen bere dicipuluai: Goaçan osterabere Judeara.
Dicipuluac esan eutsen: Maichua, orainche Judeguac arrica eguin gura içan
deutsue, ta ara çoaz bestebein?
Jesusec erançun eban: egunac amabi ordu eztitu? Egunaz dabilenac
estropeçuric emoten eztau, cerren mundu onetaco arguia dacusan.
Baina gabez badabil, laprast eguin daroa, an arguiric eztagoalaco.
Au esan, ta guero esan eutsen eurai: Laçaro gure adisquidea lo dago: baina
noa bere lotic iraçarritera.
Eta bere dicipuluac esan eben: Jauna, lo badatz osaturic egongo da.
Baina Jesusec bere eriotzea gaiti cinoan: ta eurac uste eben lozco loa
gaiti berba eguiten ebala.
Orduan arguiro esan eutsen: Laçaro il da.
Ta atseguin dot çuecaitic ez egon içana an, sinistu daiçuen. Baina goaçan
beragana.
Orduan Tomas, Didimo eritchonac esan eutsen beste dicipuluai: Gu bere
goaçan, ta il gaiteçan beragaz.
Etorri çan bada Jesus, ta idoro eban lau egun ciriala sepulturan egoala.
Eta Betania egoan Jerusalendic legua erdi leguez.
Eta Judegu asco etorri cirian consoletara Marta, ta Maria euren nebea
gaiti.
Martac bada ençunic Jesus etorrela, bidera urten eutsan: ta Maria etchean
guelditu çan.
Eta Martac Jesusi esan eutsan: Jauna, emen egon bacina nire nebea ilgo
etzan.
Baina orain bere baquit, Jangoicoari escatuten deutsaçun guztia,
Jangoicoac emongo deutsula.
Jesusec esan eutsan: çure neba biztuco da.
Martac dirautso: Ondo daquit azqueneco egunean biztuco dala.
Jesusec esan eutsan: Ni nas biztuerea, ta bicitzea: nigan sinistuten
dabena, ilten bada bere, biztuco da:
Eta nigan bici dana, ta sinisten dabena, secula ilgo ezta. Sinisten doçu
au?
Berac esan eban: Bai, Jauna, nic sinistu dot çareala cristo Jangoico
biciaren Semea, mundu onetara etorri çareana.
Ta au esanic, joan çan, ta ichilic deitu Maria bere aiztari, ta esan
eutsan: Maichua emen dago, ta deituten deutsu.
Berac au ençunic, agudo jagui, ta beragana joan çan.
Bada Jesus oraindino etzan eldu Erritcho atara, ezpabere egoan Martac
bidera urten eutsan lecu atan bertan.
Beragaz bada, ta bera consoletan etchean egoçan Judeguac, icusiric Maria
arin jagui, ta urteten ebala, joan cirian bere atzean, cinoela: Negar eguitera
doa sepulturara.

36. IRAcUrça

Jesusec Laçaro ila biztuten dau:


mirari onegaz Fariseoac gorroto gueiago artuten deutse;
ta beragaiti aldeguiten da ermura.

San Juanec cap. 11. v. 32-56.

Eta Maria eldu çanean Jesus egoan lecura, icusi ta bertati auspaz etchun
çan bere oineetara, ta dirautso: Jauna, emen egon bacina, etzan ilgo nire neba.
Jesusec icusi ebanean negarrez, beronegaz etorri cirian Judeguac bere
negar eguiten ebela, berac bere cizpuru eguin eban, ta minduric guelditu çan
beragan.
Eta esan eban: Non ifini cenduen? Esan eutsen: Erdu, Jauna, ta icusico
doçu.
Eta Jesusec negar eguin eban.
Orduan Judeguac esan eben: Beguira ce maite eban.
Eta euretaric batzuc esan eben: Onec bada itsuturic jaio çanaren beguiac
idigui ezquero, ecin eguin euquean au il etzedila?
Baina Jesusec beragan cizpuruturic bestebein, joan çan sepultura-obiara,
cueba-lece çanera: ta arri andi bat bere ganean ifini eben.
Jesusec esan eban: quendu eiçue arri-estali ori. Marta ilaren arrebeac
esan eutsan: Jauna, quirats-atsituric dago, bada lau egun dira il çala.
Jesusec esan eutsan: Esan ezteutsut, sinisten badoçu, icusico doçula
Jangoicoaren gloria?
Jaso eben bada arria: ta Jesusec goraturic beguiac, esan eban: Aita,
esquer-onac emoten deutsudaz ençun noçulaco.
Nic ondo nequian beti nançuçula, baina inguruan dagoan jentea gaiti, esan
neban: sinistu daguien, çuc biraldu noçula.
Eta au esanic boz goratuaz dedar eguin eban, cinoala: Laçaro, erdu
campora.
Eta berpetati urten eban egon çanac ilic, oinac esturic, ta escuac
loturic, ta arpeguia miesa çatiaz estalduric. Jesusec esan eutsen: Ascatu, ta
itchi eioçue joan dedin.
Maria, ta Marta icustera etorri cirian Judegu ascoc, icusiric Jesusec
eguin ebana, sinistu eben bertati beragan.
Baina euretaric batzuc joan Fariseoacgana, ta esan eutsen cer eguin eban
Jesusec.
Ta Sacerdoten, ta Fariseoen Buru-nagusiac bildu eben Batzarra, ta cinoen:
cer eguiten dogu, cerren guiçon onec mirari asco eguiten dituan?
Baldin orrela itchiten badogu, guztiac beragan sinistuco dabe: ta
Erromatarrac etorri, ta ondatuco ditue gure erria, ta jentea.
Baina, euretaric batec, caifas ceritchon Sacerdote nagusia çanac esan
eutsen: çuec ecer eztaquiçue,
Gogoratuten bere eztoçue, combeni jatzuela il dedin guiçon bat,
erriagaiti, ta jente guztia galdu eztidin.
Baina au ez eban esan bere buruz; ezpada içanic urte ataco Sacerdote
nagusia, adiraço eban, Jesus ilgo çala jentea gaiti:
Eta ez bacarric errico jentea gaiti, baitabere batuteco batzan çabalduric
egoçan Jangoicoaren semeac.
Eta alan egun ataric artu eben asmoa celan emongo eutsen eriotzea.
Eta beragaiti etzan eracusten Jesus aguirian Judeguen artean, ta aldeguin
çan Efren eritchon Erri ermuaren ondoan egoan lecura, ta an bici çan bere
dicipuluacaz.
Eta ur egoan Judeguen Pazcoa: ta erri ataric asco joan cirian Jerusalenera
Pazcoa baino len, eurac an garbituteco.
Eta ebilcen Jesusen bila: ta batac besteari cirautsan egoçanean Templuan:
cer uste doçue, etorri eztalaco Jaira?
Eta Sacerdoten Buruac, ta Fariseoac euquen aguinduric, inoc bequian non
çan, aguertu eguiala, preso artuteco.

37. IRAcUrça

Biurturic Jesus Betaniara,


Mariac unguentu balio andicoaz
igorciten ditu bere oinac: onen damu dau Judasec.
Batuten dira jenteac, ta datoz beragana.

BATERA San Mateoc cap. 26. v. 6-13.


San Marcosec cap. 14. v. 3-9.
San Juanec cap. 12. v. 1-11.

Jesus bada Pazcoa baino sei egun lenago etorri çan Betaniara, non egon çan
Laçaro ila, berac biztu ebana.
Eta an Simon lepradunen etchean presta eutsen afari bat.
Eta Marta çan serbitzaria, ta Laçaro çan maian egoçanetaric bat beragaz.
Orduan Mariac artu eban libra bat unguentu nardo-buru uts balio andicoa.
Eta Jesusen oinac igutzi cituan, ta bere uileacaz igorci cituan bere oinac
ta alabastroco oncia ausiric, bota eutsan burura, maian etchunic egoçala; ta
unguentuaren usainez etche guztia bete çan.
Eta bere dicipuluac au icusiric, aserratu cirian cinoela: cetaco galduten
da alan unguentu au?
Irureun dirutan saldu leitequean unguentu au, ta pobreai emon: ta gogor
berba eguiten eben bere contra.
Eta Judas Iscariotes bere dicipuluetaric batec, ceinec salduco eban, esan
eban:
cegaiti saldu etzan irureun dirutan unguentu au, ta emon etzan pobreai?
Au beronec esan eban, ez pobreen arduraric eucalaco, ezpada lapurra
çalaco, ta bere bolsac euquiric, eureetan ecarrelaco emoten ebena.
Baina Jesusec au adituric, esan eutsen: cegaiti çaree gogaicarriac emacume
oni?
Larga eioçue, gorde daian nire entierruco eguneraco.
Gauça ona nigan eguin dau.
cerren pobreac beti doçuez ceuroecaz, ta nos nai on eguin cineique eurai,
ni barriz ez noçue beti.
Onec berari dagoquiona eguin dau.
Bada emacume onec nire gorputzean unguentu au botaric, ni enterretaco
eguin dau, aurreragotic balsamaturic nire gorputza sepulturaraco.
Eguiaz dirautsuet, Ebanjelio au prediquetan dan munduco lecu guztietan,
onec eguin dabena bere aguertuco dala beronen gomutean.
Jaquin eben bada Judeguetaric ascoc, Jesus an egoala; ta etorri cirian ez
bacarric bera gaiti, baitabere icustea gaiti Laçaro ilen arteric biztu ebana.
Eta Sacerdoteen Buru nagusiac asmau eben Laçaro bere iltea: cerren asco
bera gaiti aldeguiten cirian Judeguetaric, ta sinisten eben Jesusegan.

BOSTGARREN LIBRUA

Jesu cristo gure Jaunaren Bicitzea


Jerusalenen triunfoz sartu çanetic
cerura igo artean.
Bere Pasino, Eriotza, ta Biztuera
1. IRAcUrça

Jesus sarturic Jerusalenen asta-ganean,


eçagututen dabe Jangoicoaren Semetzat.
Negar eguiten dau Erriaren ganean.

BATERA San Mateoc cap. 21. v. 1-11.


San Marcosec cap. 11. v. 1-11.
San Lucasec cap. 19. v. 29-44.
San Juanec cap. 12. v. 12-19.

Biaramonean Jerusalenera urreratu cirianean, ta elduric Bethfajera,


Olibeteco basora,
Orduan Jesusec biraldu cituan bi bere dicipuluetaric,
Eta esan eutsen: çoace çuen aurrez aur dagoan erritchiquira,
Eta an sartu ta bertati idoroco doçue asto bat, ta beragaz astacume bat
ceinaren ganean eguino inor jarri eztan guiçonetaric; ascatu eguiçue, ta ecarri
eidaçue.
Eta inoc itanduten badeutsue; cegaiti ascatuten doçuen, erançun eioçue,
Jaunac bear dituala: ta bereala largaco ditu.
Au guztiau jaço çan, bete cedin cinoana Profetac, esanic:
Siongo alabari esan eioçue: Aror non çure Erregue çugana datorren bigunic,
jarriric asto eme baten, ta astacume ar bustarri pean dagoanaren ganean.
Joan cirian bere dicipuluac, ta eguin eben Jesusec aguindu eutsena.
Eurac joan, ta arquitu eben astoa esturic bidez camporaco aurrean: ta
ascatu eben.
Eta astoa ascatutean, euren jabeac esan eutsen: cetaraco astoa ascatuten
doçue?
Eurac erançun eutsen, celan Jesusec aguindu eutsen; cerren Jaunac bear
eban; ta larga eutsen.
Eta ecarri eutseçan Jesusi asto eme, ta astacumea.
Jai-fiestara etorri çan jente pilo andi batec, ençunic Jesus Jerusalenera
etorrela,
Artu citueçan palma adar-orriac, ta berari bidera urtenic, dedarca cinoen:
Hosana, bedeincatua Jaunaren icenean datorrena, Israelgo Erreguea.
Eta Jesusec idoro eban astotchoa, ta beronen ganean ifini citueçan eurec
jaztecoac, ta bere ganean jarri-eraguin eutsen, escribiduric egoanez:
Etzaite bildurtu, Siongo alabea, aramen non datorren çure Erreguea
astacume baten jarriric.
Au orduan ez eben aditu bere dicipuluac: baina Jesus gloriatu çanean,
orduan gomutadu cirian, gauçoc bera gaiti escribiduric egoçala, ta euroc beragan
bete ciriala.
Eta bera joiala, çabalduten citueçan euren soinecoac bidean: ta beste
batzuc erinonz adarrac ebagui, ta bidean çabalduten citueçan.
Eta Olibeteco mendico oinera eldu çanean, dicipulu guztiac piloca goço-
pocez beteric asi cirian Jangoicoa alabetan dedarca, icusi citueçan miragarri
guztia caiti,
Esaten ebela: Bedeincatua içan bedi Jaunaren icenean datorren Erreguea,
baquea ceruan, gloria goietan.
Eta bere aurretic, ta atzetic etoçan jenteac, dedar eguiten eben cinoela:
Hosana, Dabiden Semeari.
Bedeincatua Jaunaren icenean datorrena: Bedeincatua Dabid gure aitaren
Erreinu datorrena: Hosana goietan.
Eta testimonioa emoten eban Jesusegaz egon çan jente andiac Laçarori
sepulturatic deitu, ta ilen artetic biztu ebanean.
Eta onegaiti bidera urten eutsen jente ascoc: ençun ebelaco, berac mirari
au eguin ebala.
Baina Fariseoac alcar esan eben: Eztacusue ecerbere aurreratuten eztogula?
Ara celan mundu guztiac darraion.
Eta jenteen artean egoçan Fariseo batzuc esan eutsen: Maichua, eguieçu
aguirica ceure dicipuluai.
Berac erançun eutsen: Dirautsuet, ece, baldin eurac ichilduco balira bere,
arriac dedar eguingo dabela.
Eta urreratu çanean, Erria icusiric negar eguin eban beronen ganean,
esanic:
Ai eta eçagutuco bacendu, ta beinçat ceure egun onetan, baquea ecarri
leiçuna! baina orain ezcutauric dago çure beguietaric.
Bada çure contra egunac etorrico dira, ceinçuetan ceure arerioac
inguratuco çaituen esituric, ta itchico çaitue, ta alde guztitic estutuco
çaitue:
Eta lurreratuco çaitue çu, ta çure barruan dagoçan çure semeac, ta çugan
itchico eztabe arriric arriaren ganean: ceure bisitaco temporea eçagutu
etzendualaco.
Eta Jerusalenen sartu çanean Erri guztia muguitu çan, cinoela: Nor da au?
Eta jenteac cinoen: Au da Jesus Profeta Naçaret Galileacoa.
Eta Jerusalenen sartu çan Templuan: ta gauça guztiac icusiric, berandutu
çanean, urten eban Betaniara amabiacaz.

2. IRAcUrça

Biaramonean biurtuten çala Jesus Jerusalenera,


madaricatu eban ico bat, ta bertati igartu çan.
Sartuten da Templuan, ta andic campora
botaten ditu erosle, ta salçaileac.

BATERA San Mateoc cap. 21. v. 12-22.


San Marcosec cap. 11. v. 12-26.

Eta urrengo egunean, gochean Betaniatic Urira biurcen çala gose çan.
Eta icusiric urrinetic bidearen ondoan ico batec orriac cituala, ara joan
çan icustera ecer idoroten baeban beragan.
Eta eldu çanean, orriac ez besteric topau etzituan: cerren ico dempora
etzan.
Eta erançunic esan eutsan: Secula çuganic jaio ezpedi fruturic: inoc inos
jango ez aldau çuganic fruturic.
Eta bere dicipuluac ençun eben au; ta bereala igartu çan icoa.
Eta Jerusalenera joan cirian. Eta Elechan sartu ezquero, asi çan andic
campora botaten bertan saldu, ta erosten ebenac.
Eta banatu cituan tratudunen maiac, ta usoac salduten citueçanen
jarlecuac.
Eta laquetuten ez eban inoc aldatutea Elechan aldagarriric.
Eta iracasten eutsen cinoala: Escribiduric dago nire etchea oracinoco
etchea deitua içango dala jente guztiaganic; çuec barriz lapur-toquia eguin
doçue berau.
Au ençunic Sacerdoten Nagusiac, ta Escribac ebilcen celan bicitzea
quenduco eutsen; cerren bere bildur cirian, bere dotrinaz jente guztia
mirarituric egoala.
Eta Elechan etorri cirian beragana itsu, ta errenac, ta osatu cituan.
Sacerdoten Buruac, ta Escribac icusiric eguin cituan gauça arrigarriac, ta
mutilac Templuan deadarrez, ta esaten: Hosana Dabiden Semeari: samindu cirian:
Ta esan eutsen berari: Bançuçu oneec dinoena? Ta Jesusec esan eutsen: Bai.
Eztoçue nosbait iracurri, ume tchiqui, ta bularreco seinetaric atera doçu
alabança oso-betea?
Eta elduric arrasteguia, eurac largaric joan çan Erritic campora
Betaniara; ta emen guelditu çan.
Eta biaramonean icoaren albotic igaroten ciriala icusi eben igarturic
sustraitic.
Eta au icusiric dicipuluac miraritu cirian, ta cinoen: celan orren laster
igartu da?
Eta gomutau çan Pedro, eta esan eutsan: Maichua, aror non igartu dan
madaricatu cenduan icoa.
Eta Jesusec erançun, ta esan eutsen: Jangoicoagan confiança euqui eguiçue.
Eguiaz dirautsuet, baldin federic baceunque, ta dudaric ez, ez bacarric
eguingo doçue icoaz; baina baitabere
Baldin inoc mendi oni esango baleusquio, jagui çaite, ta bota çaite
itchasora, ta dudau baga bere biotzean, sinistuco baleu eguingo dala dinoana,
guztia eguingo da.
Beragaiti dirautsuet, oracinoan escatuten doçuen guztia, sinistu eguiçue
emongo jatzuela; ta etorrico jatzuela.
Eta oracino eguiteco abiatuten çareanean, inoren contra baldin ecer
badoçue, parcatu eguioçue: onelan çuen Aita ceruetan dagoanac çuei bere parcatu
daiçueçan ceuroen becatuac.
Eta çuec parcatuten ezpadoçue: çuen Aita ceruetan dagoanac çuei bere
ceuroen pecatuac parcatu ezteutsuez.
Eta egunero iracasten eban Elechan. Baina Sacerdoteen Buru nagusiac, ta
Escribac, ta errico Aguintariac, il gura eben:
Eta cer eguin beragaz ez equien. Bada jente guztia mirarituric egoan,
berari ençuten.

3. IRAcUrça

Jentil fedebagueac datoz Jesus icustera:


ta euren aurrean cerutic datorren
boz batec andizquetan dau.

San Juanec cap. 12. v. 20-50.

Eta an egoçan Jentil batzuc, jaiegunean adoretara igo eben artecoac.


Onec bada eldu cirian Felipe Besaida Galileacoa çanagana, ta erregututen
eutsen, esanic: Jauna, icusi gura gueunque Jesus.
Felipe etorri, ta Andresi esan eutsan: ta Andresec, ta Felipec esan eutsen
Jesusi.
Eta Jesusec erançun eutsan, esanic: Ordua bator, ceinetan guiçonaren Semea
içango dan glorificatua.
Egui eguiaz dirautsuet, lurrean jausten dan gari garaua ilten ezpada, bera
bacarric gueldituco dala: baina ilten bada, frutu asco daroa.
Bere arima maite dabenac, galduco dau: ta bere arimea munduan gorroto
dabenac, gordeco dau beti betico bicitzaraco.
Baldin inoc serbiduten banau, jarraitu beguit: ta non ni nagoan, an egongo
da nire serbitzaria bere. Ta inorc serbietan banau, nire Aitac au onrauco dau.
Orain nire arimea turbaturic dago. Ta cer esango dot? Aita, salbau naguiçu
ordu onetaric. Baina orregaiti etorri nas ordu onetara.
Aita, andizcatu eguiçu ceure icena. Onetan etorri çan cerutic boz bat esan
ebana: Nic andizcatu dot, ta osterabere andizcatuco dot.
An egoçan jenteac, ençun ebenean boça, esan eben, trumoi bat içan da.
Bestebatzuc cinoen: Angueru batec berba eguin deutso.
Jesusec erançun eban, esanic: Boz au etorri ezta nigaiti, ezpada çuec
gaiti.
Orain da munduaren judicioa: orain botaco da campora mundu onetaco
Aguintaria.
Eta baldin ni jasoten banas lurretic, guztia neugana ecarrico dot.
Eta au cinoan adiraçoteco celango eriotzeaz ilgo çan.
Jenteac erançun eutsan: Guc leguetic dogu ençunic, cristoc betico iraungo
dabela: celan bada dinoçu çuc, guiçonaren Semea jasoa içan bear dala? Nor da
guiçonaren Seme au?
Jesusec esan eutsen: Oraindino çuetan argui pisca bat bago. çabilce arguia
daucaçuen artean, iluntasunac artu ez çaguieçan ta ilunetan dabilanac, eztaqui
nora doian.
Arguia doçuen bitartean, arguiagan sinistu eguiçue, arguiaren semeac içan
çaitecen. Au esan eutsen Jesusec; ta joan çan, ta euretaric ezcutau çan.
Baina orrembeste mirari euren aurrean eguin arren bere, ez eben sinistuten
beragan:
Bete cedin Isaias Profetearen berbea, esaten ebala: Jauna, noc sinistu
eutsan gure ençuteari? ta nori aguertu jaco Jaunaren besoa?
Orregaiti ecin sinistu eben, cerren Isaiasec beste bein esan eban:
Beguiac itsutu eutseçan, ta biotza gogortu eutsen, beguiacaz icusi
eztaguien, biotzaz aditu eztaien, ta biurtu ta osatu eztaidaçan.
Isaiasec au esan eban, bere gloria icusi ebanean, ta bera gaiti berba
eguin ebanean.
Orrez guztiaz Buru nagusietaric ascoc beragan sinistu eben: baina
Fariseoac gaiti ez eben aguertuten, bota ez eguieçan Batzarretic campora.
cerren ce maiteago eben guiçonen gloria, Jangoicoaren gloria baino.
Eta Jesusec boça goratu, ta esan eban: Nigan sinisten dabenac, eztau nigan
sinistuten, ezpada ni biraldu ninduanagan.
Eta ni nacusanac, dacus ni biraldu ninduana.
Ni arguitzat etorri ninçan mundura: nigan sinisten dabena, guelditu
eztidin ilunetan.
Eta inoc nire berbac badançuz, ta gordetan ezpadituz; eztot nic juzguetan:
cergaiti tze etorri ez ninçan mundua juzguetara, ezpada mundua salbetara.
Desprecietan nabenac, ta nire berbac artuten eztituanac, bauco noc juzgau
daian: esan dodan berbeac juzgauco dau bera azqueneco egunean.
Bada nic neuganic berba eguin eztot, baina ni biraldu ninduan Aitac berac
aguindu eustan cer esango neban, ta ce berba eguingo neban.
Eta daquit, bere aguindua dala betiraun guztico bicitzea. Bada nic
dinodana, dinot alan celan Aitac esan deustan.

4. IRAcUrça

Jerusalengo Aguintariac dirautse Jesusi,


ce escubidegaz gauçoc eguiten dituan:
ta Jaunac irudin bategaz adiraçoten deutse
euren biotz gogorra Jaungoicoaganaco.

BATERA San Mateoc cap. 21. v. 23-32.


San Marcosec cap. 11. v. 27-33.
San Lucasec cap. 20. v. 1-8.

Eta egun aetaric baten, bera egoala jenteari iracasten, ta prediquetan


Elechan, batu cirian Sacerdoten Buruac, ta Escribac, çarracaz.
Eta onela berba eguin eutsen berari: ce escubidez gauçoc eguiten doçuz? ta
noc emon deutsu poderioa gauçoc eguiteco?
Ta Jesusec erançun, ta esan eutsen: Nic bere berba bat itanduco deutsuet,
ta badiraustaçue au, nic bere çuei esango deutsuet ce escubidez au eguiten
dodan.
Juanen Bateoa nongoa çan? cerucoa, ala guiçonena? erançun eidaçue.
Eurac barriz euren artean gogoratuten eben, esanic: Badinogu cerucoa çala,
esango deuscu: cegaiti bada sinistu ez ceunsen?
Eta badinogu guiçonena çala, jenteen bildur gara: erri guztiac arrica
eguingo deuscu; bada eguiatzat dauco Juan Profeta çala.
Bada guztiac euquen Juan Profetatzat. Ta erançun eutsen Jesusi, cinoela:
Ez equiela nongoa çan: Eztaquigu.
Eta Jesusec esan eutsen: Nic pere esango ezteutsuet çuei, ce poderioaz
gauça oneec eguiten dodaçan.
Baina cer deritchaçue? guiçon batec seme bi cituan, ta elduric
nagusiagoagana, esan eutsan: Semea, çoaz gaur, ta bear eguiçu nire mastian.
Eta semeac erançun eutsan, esanic: Eztot gura. Baina guero damutu jacon,
ta joan çan:
Ta eldu çan besteagana, ta ori berori esan eutsan; ta berac erançun, ta
esan eutsan: Joango nas, Jauna: baina joan etzan.
ceinec oneec bioetaric eguin eban Aitaren borondatea? Eurac esan eben:
Lenengoac. Jesusec esan eutsen: Eguiaz dirautsuet: çuec baino lenago joango
diriala Jangoicoaren Erreinura Becatari aguiriac, ta emacume loi-ciquinac.
cerren etorri çan Juan çuetara Justutasuneco bidean, ta ez ceunsen
sinistu; ta Becatari aguiriac, ta emacume galduac sinistu eutsen:
çuec barriz icusi ezquero, penitenciaric bere eguin etzenduen guero,
sinistuteco berari.

5. IRAcUrça

Jesusec dirautse Fariseoai mastiaren irudinça.

BATERA San Mateoc cap. 21. v. 33-46.


San Marcosec cap. 12. v. 1-12.
San Lucasec cap. 20. v. 9-19.

Eta asi çan esaten jenteari: Ençuçue irudin au.


çan guiçon etche-buru bat, masti bat ifini ebana, ta esiz inguratu eban,
ta atchurraz saconduric eguin eban an bertan toilare bat, ta eguin eban torre
bat, ta emon eutsen errentan necaçari batzuei, ta joan çan urrinera dempora
luceraco.
Eta eldu çanean frutu demporea, biraldu eutsen necatzaileai bere
otseinetaric bat, oni emon eguioençat masteguico frutua.
Eurac oraturic, colpeca astindu, ta utsic biurtu eben.
Eta barriro biraldu eutsen beste otsein bat: baina eurac au bere jo eben,
arrica eguin eutsen, ta burua ausi eutsen, ta injuriaz bete ezquero, biurtu eben
ecerbere baga.
Eta biraldu eban irugarrena bere. Beste orrembeste cein besteai oni bere
eguin eutsen, ta campora atera ta il eben.
Barriro biraldu cituan lengoac baino serbitzari gueiago: ta eurac
deunguero artu citueçan: ta euroetaric batzuc mindu citueçan, ta beste batzuc
il.
Eta mastiaren Jabeac esan eban: cer eguingo dot? Biralduco dot neure seme
maitea: bearbada dacusenean errespetoa euquico deutse.
Euquiric bada seme bat entero maite ebana, biraldu eutsen azquenean,
cinoala: lotsea euquico deutse nire semeari.
Baina necaçariac icusi ebenean semea, esan eben euren artean:
Au da Jabegaia, erdue, il daigun, ta gurea içango da bere senipartea.
Eta oraturic, atera eben masteguitic campora, ta il eben.
Orain bada mastiaco Jabea datorrenean, cer eguingo dau aec necatzaileacaz?
Eurac esan eben: Ondatuco ditu gogortasunaz aec gaistoac, ta arrendauco
dau bere mastia beste necaçari bere demporan frutuac pagauco deutseçanai.
Etorrico da, ta ilgo ditu necatzaileoc, ta beste batzuei emongo deutse
mastuia. Ta eurac au ençunic, esan eben: Ez al da içango orrelacoric.
Eta berac eurai beguira esan eban: cer da bada escribiduric dagoan au:
Etchea eguiten egoçanac bota eben arria, au berau etorri çan içatera etche-
esquinaco icusgarriana?
Jauna gaiti au eguin çan, ta gauça miragarria da gure beguietaraco?
Beragaiti dirautsuet, quenduco jatzuela çuei ceruetaco Erreinua, ta emongo
jaco onen frutuac eguiten dituanari.
Eta arri onen ganean jausten danac istanda eguingo dau: ta berau inoren
ganera jausten bada, apurtuco da.
Eta Sacerdoten Nagusiac, ta Fariseoac ençun citueçanean irudinça oneec,
aditu eben eurac gaiti berba eguiten ebala.
Eta orduan escua egotzi gura içanic, jentearen bildurra euquen: cerren tze
Profetatzat euquen, ta larga eben, ta joan cirian.

6. IRAcUrça
Ezteguetaco bardinça gaz adiraçoten deutse
Jesusec Judeguai, euroc cerutic
camporatuac içango ciriala; ta euren lecuan
Jentil fede bagueac artuco ciriala.

San Mateoc cap. 22. v. 1-14.

Eta Jesusec eragoiola bere berba eguiteari, bestebein barriro cirautsen


irudinetan:
ceruetaco Erreinuac dirudi, bere seme bati ezteguac eguin eutsaçan guiçon
Erregue bati.
Eta bere otseinac biraldu cituan deitutera eztegura combidaturic egoçanai,
ta etorri gura ez eben:
Barriro beste serbitzari batzuc biraldu cituan, bere partez esatera
deituai: Jaquin eguiçue prestaturic daucadala jataldi bat, ilic dagoz cecenac,
ta guicenduten euqui dodaçan egaztiac, prest dago guztia: erdue ezteguetara.
Baina eurac despreciatu eben: ta joan cirian, bata bere landa-etchera; ta
bestea bere saldu-erosietara:
Eta besteac esetsi eutsen serbitzariai, ta galantac emon ezquero, il
citueçan.
Erregue au ençunic, aserratu çan: ta bere soldaduac biralduric, apurtu
cituan aec guiçon-ilçaileac, ta erre eban euroen Erria.
Orduan esan eutsen bere oguipecoai: Ezteguac prestaturic dagoz baina
combidauac dinac etzirian.
çoace bada bide urteeratara, ta idoroten doçueçan guztiai deitu eieçue
ezteguetara.
Eta urtenic serbitzariac bideetara, batu citueçan arquitu citueçan
guztiac, onac, ta deungac: ta bete cirian ezteguac maian jarri cirian jenteacaz.
Eta Erreguea sartu çan icustera maian egoçanac, ta icusi eban an guiçon
bat ezteguco janciera ez eucana.
Ta esan eutsan: Adisquidea, celan emen sartu çara ez euquiric ezteguzco
soinecoa? Baina berac ez eban tchitic eguin.
Orduan Erreguec esan eutsen bere Ministroai: Estu eguiçue ori oin, ta
escuz, ta bota eguiçue campoco iluntasunetara: an içango da negarra, ta aguin
carrascada.
Bada asco dira deituac, ta guitchi autuac.

7. IRAcUrça

Fariseoac biralduten deutsez mandatariac Jesusi,


itandutera, ondo çanez Erregueri censoa paguetea:
ta azpitic contuan ifinten dituez, preso artu daguiela.

BATERA San Mateoc cap. 22. v. 15-22.


San Marcosec cap. 12. v. 13-17.
San Lucasec cap. 20. v. 20-26.

Orduan Fariseoac joan cirian, ta euren artean esan eben, celan ustecabean
uts eraguingo eutsen bere berbeetan.
Eta azpitic celatan egocaçala, biraldu citueçan Fariseo batzuc euren
dicipuluac, Herodestarracaz, justuen irudi-ança artu eguien,
Jausi eraguiteco berbaren baten, ta ifinteco Aguintariaren escubide, ta
aguinduaren azpian.
Oneec bada itandu eutsen, esanic: Maichua, daquigu eguiatia çareala,
Eztoçula iracasten, ez esaten çucen-mena eztana, ta ezteutseçula jaramoten
munduco esamesai, ez beguiratuten guiçonai açaletic dirudiana gaiti, bada
Jangoicoaren bidea iracasten doçu eguiaz:
Orain bada esan eiguçu: cer deritchaçu?
Erregue-dirua paguetean ondo, ala deunguero eguingo dogu?
Jesusec barriz euren malsintasuna eçaguturic, euren asmu citela adituric,
esan eutsen:
Guçurtiac, cegaiti tentetan noçue? Eracusi eidaçue icusteco erregue-diru
bat, ta eurac ifini eutsen aurrean diru bat.
Eta Jesusec esan eutsen: Norena da anz-irudi au, ta letratailu au?
Dirautse: Erreguearena.
Eta Jesusec erançun, ta esan eutsen: Erregueri bada emon eioçu
Erreguearena dana, ta Jangoicoari Jangoioarena dana.
Eta au ençun ebenean, ecin contraesan citueçan bere berbac jentearen
aurrean; lenagotic bai mirarituric bere erançueraz, ichildu cirian, ta largaric
bera, aldeguin cirian.

8. IRAcUrça

Jesusec erabaguiten dau Saduceoac


ifinten deutsen disputa bat.

BATERA San Mateoc cap. 22. v. 23-33.


San Marcosec cap. 12. v. 18-27.
San Lucasec cap. 20. v. 27-40.

Egun atan etorri cirian beragana Saduceoetaric batzuc, araguiaren


biztuerea ucatuten dabenac, ta itandu eutsen;
cirautsela: Maichua, Moisesec itchi euscun escribituric, baldin inoren
anajea ilten bada, emaztea euquiric, ta umeric itchi baga, beragaz ezcondu
dedila anajea, ta onec eregui daiala bere anaje ilaren semetasuna.
Ona bada non cirian çazpi anaje, ta nagusiena il çan semeric itchi baga,
ondorengoric itchi baga,
Eta artu eban emazte au bigarrenac, ta il çan seme baga. Eta artu eban
irugarrenac. Ta onelan batac bestearen ondoren çazpiac, ta dirianac il cirian
umeric itchi baga; Ta guztien ondorengo emaztea bere il çan.
Orain bada, araguiaren biztueran, aetaric ceinena içango da emazte au?
Bada çazpirac euqui eben emaztetzat.
Eta Jesusec erançun eutsen, esanic: Eztacutsue uts eguiten doçuela,
adituten eztoçueçalaco Escriturac, ta Jangoicoaren birtutea?
Bada ilen arteric biztuten dirianean, ezconduco eztira, ezconçara bere
emongo eztira, ezpabere ceruetaco Angueruac leguez içango dira.
Mundu onetaco semeac ezconduten dira, ta ezconçan emoten dira: Baina mundu
atan, ta ilen arteco biztueran dinatzat euquiten dirianac, ezconduco eztira, ez
ezconçan emongo dira.
Eta andic atchina ecin ilgo dira: cerren Angueruacaz bardinac dira, ta
Jangoicoaren semeac dira, biztueraco semeac direalaco.
Eta ilac biztuco diriala iracurri eztoçue Moisesen libruan, Jangoicoac
esan eban leguez sasiaren ganean, cinoala:
Ni nas Abranen Jangoicoa, ta Isac-aren Jangoicoa, ta Jacob-eren Jangoicoa?
Ezta ilen Jangoicoa, ezpada biciena, cerren guztiac beretzat bici dirian.
Ta alan çuec uts eguiten doçue asco.
Eta Escribataric batzuc erançun eutsen, cirautsela: Maichua ederto esan
doçu.
Eta jenteac au ençunic, mirarituten cirian bere dotrinaren.
Eta andic aurrera etzirian aurreratuten gueiago itandutera.

9. IRAcUrça

Jesusec eracusten dau cein dan


mandamentuetaric lenena, ta bearrena.

BATERA San Mateoc cap. 22. v. 34-40.


San Marcosec cap. 12. v. 28-34.
Baina Fariseoac ençunic, ichildu eraguin eutsela Saduceoai, bildu cirian
batzarran:
Eta disputa ençun eban legueco Jaquitun euretaric bat eldu çan, ta
icusiric, ain ondo erançun eutsela, itandu eutsan tentautearren:
Maichua, cein da mandamentu andia leguean? Aguinduetaric lenengoa?
Eta Jesusec erançun eutsan: Mandamentu guztietaric lenena da: Ara, Israel,
çure Jangoicoa Jangoico bat bacarra da:
Eta maitetuco doçu ceure Jangoicoa ceure biotz guztitic, ceure arima
guztiaz, ceure borondate guztiaz, ta ceure indar guztiaz.
Au berau da aguindu andiena, ta lenengoa.
Eta onen ancecoa da bigarrena: Maitetuco doçu ceuc ceu leguez ceure lagun
urcoa. Eztago oneec baino aguindu andiagoric.
Mandamentu bi oneetan dagoz barruraturic legue guztia, ta Profetac.
Eta Escribac esan eban: Maichua, eguiaz esan doçu ondo, bat dala
Jangoicoa, ta bera baino besteric eztago:
Eta maitetuteac bera biotz guztitic, ta adimentu guztiaz, ta borondate
guztiaz, ta aleguin guztiaz; ta amaduteac lagun projimoa gueure burua leguez,
gueiago balio dabela ofrenda-esquença, ta sacrificio guztiac baino.
Eta Jesusec icusiric jaquinsuro erançun ebala, esan eutsan: Jangoicoaren
Erreinutic etzagoz urrin. Ta etzan inor açartuten gueiago itandutera.

10. IRAcUrça

Jesusec itanduten deutse Fariseoai, celan


adietan daben araco: cristo da Dabiden Semea?

BATERA San Mateoc cap. 22. v. 41-46.


San Marcosec cap. 12. v. 35-37.
San Lucasec cap. 20. v. 41-44.

Eta Fariseoac batera egoçala, Jesusec itandu eutsen; Esaten eutsela: cer
deritchaçue cristoren? Noren seme da? Eurac esan eutsen: Dabid-ena.
Eta Jesusec, Elechan iracasten egoala, erançun eban, esanic: celan dinoe
Escribac Dabiden semea dala cristo?
Bada Dabid berac Espiritu Santuac arguituric deituten deutso Jauna,
dinoala Salmoen libruan:
Jaunac esan eutsan Jaunari: jarri çaite nire escoatara.
çure arerioac ifini daiçadan artean çure oineen jarlecutzat.
Bada Dabidec deituten badeutso Jauna, celan da bere seme?
Eta tchitic inocpere ecin erançun eutsan: ta egun ataric inor açartu etzan
ecer itandutera berari. Ta errico jente maquina batec gogo onaz ençuten eutsan.

11. IRAcUrça

Jesusec aguertuten ditu Fariseoen gaistaqueriac;


ta iracasten deutso jenteari aen esanac eguitea,
baina inolacoz ez euren eguiteac jarraitutea.

BATERA San Mateoc cap. 23. v. 1-39.


San Marcosec cap. 12. v. 38-40.
San Lucasec cap. 20. v. 45-47.

Orduan Jesusec berba eguin eutsen erriari, ta bere dicipuluai,


Bere dotrinan cirautsela: Moisesen Iracas-lecuan jarri cirian Escriba, ta
Fariseoac.
Gorde, ta eguiçuez bada dirautsueçan gauça guztiac: baina ez eiçue eguin
euren eguitecoen erara: cergaiti tze esan bai, baina eguiten eztabe.
Bada carga astun, ta eroan ecinac estu, ta ifinten ditue guiçonen solbarda
ganean: baina eurac ezta atz bategaz bere muguitu gura eztabe.
Euren eguiquera guztiac eguiten ditue guiçonac icusi daicençat.
Gorde çaitece Escribataric, bada onec janciera luceacaz ibili gura oi
dabe; ta alan çabalduten ditue cinta luceac, ta arrotuten ditue euren franjac.
Afarietan maite ditue lenengo jarlecuac, ta lenengo aurquiac Batzarretan;
Eta agur onac ençutea, lecu aguirietan, ta guiçonac deitu daioen Maichuac.
Irunsiten ditue andra alargunen etcheac, oracino luceen atchaquiaz,
irudiraçoric oracino luceac. Oneec artuco dabe condenacino andiagoa, gogortasun
andiagoaz içango dira juzgatuac.
çuec barriz eztoçue gura içan bear deitu çaieçan Maichuac: bada bat
bacarra da çuen Maichua, ta çuec guztioc anajeac çaree.
Eta inori deitu ez eioçue ceuroen Aita lurraren ganean: bada bat da çuen
Aita, ceruetan dagoana.
Eta etzaitece deitu Maichuac: bada bat da çuen Maichua, cristo.
Nagusiago dana çuen artean, içango da çuen serbitzaria. cergaiti tze
goragotuten dana, humildua içango da: ta humilduten dana, andizcatua içango da.
Ai çuec Escriba, ta Fariseo guçurtiac irunsiten doçueçanac alargunen
etcheac, oracino luceac eguinic: beragaiti artuco doçue juicio estuago bat!
Ai çuec Escriba, ta Fariseo hipocritac; cerren itchasoa, ta lurra
inguratuten doçuez campotar bat ceuroctarra eguiteco: ta eguin ezquero, eguiten
doçue çuec baino bi bider dinago Infernuraco!
Ai çuec, itsu-aurrecoac, esaten doçuenac: Templua gaiti juramentu eguitea
utsa da: baina Templuco urrea gaiti juramentu eguiten dabenac, çordun da!
Barbuilo, ta itsuac! cer da andiago, urrea, ala urrea santututen daben
Templua?
Eta Altarea gaiti juramentu eguitea, ecer ezta: baina juramentu eguiten
dabenac Aldaran dagoan ofrenda gaiti, çordun da.
Itsuac: cein da andiago, ofrenda, ala Aldarea esquença santututen dabena?
Altarea gaitic bada juramentuten dabenac, juramentu eguiten dau bera
gaiti, ta bere ganean dagoçan gauça guztiac gaiti.
Eta Templua gaiti juramentu eguiten dabenac, juramentuten dau bera gaiti,
ta beragan bici dana gaiti:
Eta cerua gaiti juramentu eguiten dabenac, juramentuten dau Jangoicoaren
Jarlecua gaiti, ta bertan jarriric dagoana gaiti.
Ai çuec Escriba, ta Fariseo hipocritac, amarrena paguetan doçuenac batana,
eçamilua, cominua, ta hortu-bedarrac, ta larga doçuez bearrago diran gauça
leguecoac, justicia, erruquitasuna, ta fedea! Gauçoc eguin bear cirian, ta ez
itchi aec besteac.
guida çucembideguile itsuac, elcho bat iraci, baina gamelu bat irunsiten
doçuenac.
Ai çuec Escriba, ta Fariseo irudinçaile utsac, edonciac, ta platerac
campotic garbituten doçueçanac: baina barrutic çagoce lapurreta, ta
ciquinqueriaz beteric.
Fariseo itsua, garbitu eguiçu lenengo onci, ta plater barrua, campotic
dagoana garbia içan dedin.
Ai çuec Escriba, ta Fariseo guçurtiac, dirudiçuenac sepultura çurituai,
campotic eder guiçonen beguietan, baina barrutic ilen açur ta quirastasun guztiz
beteric dagoçanac!
Alan çuec bere campotic eracusten çaree eguiaz ederrac guiçonai; ta
barruan çagoce finjimentuz, ta gaistaqueriaz beteric.
Ai çuec Escriba, ta Fariseo finjitzaile utsac, eguiten doçueçanac
Profeteen sepulturac, ta açur-toquiac apainduten doçueçanac!
Eta dinoçue: Gure aita-aurrenen egunetan baldin gu bici içan baguina, ez
gueunsen lagunduco ilten Profetac.
Eta alan ceuroc ceuroen testimonioa emoten doçue, Profetac il citueçanen
semeac çareala.
çuec bere bada bete eguiçue ceuroen gurasoen neurria.
Sierpeac, sugue-cumeac, celan igues eguingo doçue Infernuaren juiciotic?
Beragaiti bada ara celan biralduten deutsuedaçan Profetac, ta Jaquitunac,
ta Letradunac, ta euretaric ilgo doçuez, ta crutzean josico doçuez, ta
euroetaric ceuroen Batzarretan açotauco doçuez, ta perseguituco doçuez erritic
errira.
çuen ganera etorri dedin lurraren ganean bota dan odol errubague guztia,
Abel justuaren odoletic çacarias Baraquiasen semearen odola guino, cein il
cenduen templu, ta altarearen bitartean.
Eguiaz dirautsuet, gauça guztioc etorrico diriala jente-casta onen ganera.
Jerusalen, Jerusalen, Profetac ilten doçuçana, ta arrica eguiten
deutsaçuena, çugana biralduac dirianai, ceimbat bider bildu gura içan eztodaz
çure semeac, oiloac bere egapean bere tchitac batuten dituan leguez, ta çuc gura
etzenduan?
Aror bada non çuen etchea bacarturic gueldituco jatzuen.
Bada dirautsuet, orainganic gueiago icusico ez noçuela; çuec esan
arteraino: Bedeincatua Jaunaren icenean datorrena.

12. IRAcUrça

Jesusec alabetan dau bere diru bi diru-toquian


bota cituan alargun pobrea.

BATERA San Marcosec cap. 12. v. 41-44.


San Lucasec cap. 21. v. 1-4. ta 37-38.

Eta Jesus jarriric egoala ofrenda-utcharen aurrean, beguira egoan celan


jenteac an botaten citueçan diruac.
Eta aberats ascoc asco eçarten eben.
Baitabere icusi eban andra alargun pobretcho batec botaten cituela diru
tchiqui bi, tchurico bien baliocoac.
Eta deituric bere dicipuluai, esan eutsen: Eguiaz dirautsuet, beste bota
eben guztiac baino onechec alargun beartu onec gueiago eçarri dau diru-cepoan.
Bada guztiac bota dabe an sobra euqui dabenetic; baina onec berac bear
içan dabenetic, bere igaropidetic.
Eta egunez egoan iracasten Elechan; ta gaubez urten, ta igaroten eban
Olibete eritchon basoan.
Eta gochean gocheti etorren jentea, berari ençute arren Elechan.

13. IRAcUrça

Jesusec dirautse bere icasleai Jerusalengo Templua


banatua içango dala: eurac perseguituac
içango diriala: ta gueroco demporetan
Profeta guçurtiac jaguico diriala.

BATERA San Mateoc cap. 24. v. 1-14.


San Marcosec cap. 13. v. 1-13.
San Lucasec cap. 21. v. 5-19.

Eta urten ezquero Jesus Templutic, aldeguiten çan. Ta bere dicipuluac


beragana eldu cirian, Templuco icusgarriac eracusteco.
Eta batzuc cinoela, Templua egoala arri preciatuaz, ta doez apainduric:
Bere dicipuluetaric batec esan eutsan: Maichua, beguira ce arriac, ta ce
apaindurac.
Eta Jesusec erançun eutsen, esanic: Bacusue au guzti au? obra andi
miragarrioc?
Eguiaz dirautsuet: Etorrico diriala egunac, ceinetan emen gueldituco eztan
arriric arriaren ganean, banatuco eztanic.
Eta Olibeteco mendian arpeguiz Templura egoala jarriric, etorri cirian
beragana bere dicipuluac ichilca,
Ta Pedro, ta Santiago, ta Juanec, ta Andresec ichilean itandu eutsen,
cirautsela: Maichua;
Esan eiguçu: nos içango dira gauçoc? ta ce seinale içango da gauçoc
beteten asten dirianean?
Eta ce seinale aguertuco da çure etorreran, ta munduaren acaberan?
Eta Jesusec erançun, ta esan eutsen: Beguira, inoc engainau etzaicen.
Bada asco etorrico dira nire icenean, esango dabenac: Ni nas cristo: ta
demporea ur dago, ta asco engainauco ditue: contu bada ez joatean, euren atzean.
Eta dançuçueçanean guerrac, ta guerren barriac, ta alborotoac, beguira
icaratu etzaiteeçan: bada combeni da au eguin dedin; baina ezta içango bereala
azquena.
Orduan cirautsen eurai: Ereguico da jentea jentearen contra, ta Erreinua
Erreinuaren contra.
Eta errietan içango dira lur-icara andiac, ta gaichotasunac, ta goseac, ta
içango dira cerutic gauça arrigarriac, ta seinale andiac.
Eta gauça guztioc min andien asierac dira.
Baina guzti au baino lenago, preso artuco çaitue, ta perseguitu, emoten
çaitueçala Batzarretara, ta presondeguietara.
Baina gorde eguiçuez ceuroen buruac. Bada entregauco çaitue
Batzarcuncetara, ta açotauco çaituez Batzarretan, ta aguertu bearco doçue nire
icena gaiti Aguintari, ta Erreguen aurrera.
Ta au jaçoco jatzue eguiatasuna gaiti.
Euqui eguiçue bada gogoan entreguetara çaroeçanean, ez asmetea lenago,
celan erançungo doçuen.
Baina esaçue emoten jatzuena ordu atan.
Baina nic emongo deutsuet aoa, ta jaquituria, ceini ecin jaurteraço, ta
contraesango deutsen çuen arerioac.
cerren çuec etzaree berba eguiten doçuenac, ezpada Espiritu Santuac.
Eta anajeac anajea emongo dau eriotzara, ta aitac semea: ta semeac jaguico
dira euren gurasoen contra, ta il eraguingo ditue.
Eta ceuroen gurasoac, ta anajeac, ta senideac, ta adisquidac entregauco
çaitue naigabera, ta il eraçoco ditue çuetaric batzuc.
Eta guztiac gorroto içango çaitue nire icena gaiti.
Baina çuen buruco uile bat bere galduco ezta.
Eta ascoc orduan becatu-bidea artuco dabe, ta alcar entregauco dira, ta
euren artean ecin icusi içango dira batac bestea.
Eta ereguico dira Profeta guçurti asco, ta asco engainauco ditue.
Eta cerren ascotuco dan gaistaqueria, otzituco da ascoen caridadea.
Baina dirauanac, ta sufrietan dabenac azqueneraino, au salbauco da.
ceuroen pacienciaz jabetuco çaree ceuroen arimaz.
Eta Erreinuco Ebanjelio au mundu guztian predicauco jaque jente guztiai:
ta orduan etorrico da azquena.

14. IRAcUrça

Jesusec eracusten ditu Jerusalen galduco danaren


seinaleac ta Juicio egunecoac.

BATERA San Mateoc cap. 24. v. 15-51.


San Marcosec cap. 13. v. 14-37.
San Lucasec cap. 21. v. 20-36.

Dacutsuenean bada Jerusalen equersituz inguraturic, jaquin eiçue ur


dagoala orduan bere ondagarria:
Beragaiti bada dacusuenean Daniel Profetac adiraço eban ondamendi
nazcagarria dagoala egon bear eztaben lecu santuan: aditu begui, iracurten
dabenac.
Orduan Judean dagoçanac igues eguin beguie mendietara: ta bere erdian
dagoçanac urten beguie: ta campoetan dagoçanac sartu ez beitez bertara.
Eta teilatu ganean dagoana, jatsi ezpidi bere etchera, ez eta sartu bere
cerbait aterateco bere etchetic:
Eta soloan dagoana biurtu ez bidi atzera, bere soinecoa artuteco.
cerren egunoc bengançazcoac dira, bete ditecen escribituric dagoçan gauça
guztiac.
Ai seindun dirianen, ta ugaçamacaz egun aetan! Erregutu eguiçue bada, çuen
igues eguitea jaço eztidin ez neguan, ez jaiegunean.
Bada egun aetan içango dira ain atsecaba andiac, ece, Jangoicoac criaturac
sortu cituaçanetic orainguino orrelangoric içan ezta, ez secula içango bere.
Bada estura andia içango da lurraren ganean, ta aserrea erri onençat.
Eta jausico dira ezpataren ao çorrotzean: ta esturic catigu eroango ditue
Erbeste guztietara, ta Jentilac oinazpituco dabe Jerusalen: Jenteen demporac
bete arteraino.
Eta baldin Jaunac ezpalitu laburtuco aec egunac: bici danic salbauco ez
liteque: baina Jangoicoac autu cituan autuac gaiti, laburtu cituan aec egunac.
Orduan inoc esaten badeutsue: Ara non dagoan cristo emen, edo an, sinistu
ez eguiçue:
cergaiti tze jaguico dira cristo falsoac, ta Profeta guçurrezcoac, ta
eguingo ditue seinale andiac, ta icusgarri miragarriac: alangoz ece, al baliz,
santuac bere jausico litequez erracunçan.
contuan çagoce bada: ondo dacusue lenagotic guztia esan deutsuedala.
Badirautsue bada: Ara non dagoan ermuan, ez eguiçue urten: ara non dagoan
etcheco ezcutuenean, ez eioçue sinistu.
Bada oineztu-arguia eguzqui-jaiotzetic urten, ta sartaldean aguertuten dan
leguez: alan içango da guiçonaren Semearen etorrerea bere.
Bada non gorputza dagoan, an batuten dira arrainoac bere.
Eta seinaleac içango dira Eguzquian, ta ilarguian, ta icerretan; ta
lurrean jenteen estura, itchaso, ta beronen olatuac emongo dituen ots
bildurgarriac gaiti.
gueldituten diriala guiçonac icaraz igarturic, mundu guztiari jaçoco
jacana itchadotea gaiti.
Eta egun aetaco larritasunaren ostean, eguzquia ilunduco da, ta ilarguiac
arguiric emongo eztau, ta cerutic içarrac jausico dira, ta ceruco Birtuteac
muguituco dira.
Eta orduan aguertuco da ceruan guiçonaren Semearen seinalea: ta orduan
lurreco jente guztiac negar eguingo dabe.
Ta orduan icusico dabe guiçonaren Semea datorrela ceruco odoietan
aguintaritza andiaz, ta gloriaz, ta anditasunaz.
Eta biralduco ditu bere Angueruac trompetacaz, ta dedar andiaz: ta batuco
ditue lau acheetatic bere autuac ceru goienetic euren cabuguino.
Gauçoc bada betetan asten dirianean, beguira, ta ceuroen buruac jaso
eguiçuez: cerren ur dago çuen erredencino erospena.
Eta anz-irudin bat esan eutsen: Beguira icoari; bere adarrac samur
dagoçanean, ta bere orriac jaioten dirianean, ta arbola guztiac:
Berezco frutua emoten dabenean, daquiçue, urrean dagoala udea.
Alan çuec bere dacusuenean, gauça guztioc eguin diriala, jaquin eiçue,
ateetan, ur dagoala Jangoicoaren Erreinua.
Eguiaz dirautsuet, eztala igaroco mundu au, gauça guztioc bete arteraino.
cerua, ta lurra igaroco dira; baina nire berbac igaroco eztira.
Baina nos içango dan a eguna, ta ordua inopere eztaqui, ez ceruco
Angueruac, ez Semeac, ezpada bacarric Aitac. Beguira bada, biguirian çagoce, ta
oracino eguiçue: bada eztaquiçue, nos içango dan dempora au.
contu ceurocaz, ceuroen biotzac astundu eztitecen gueiegui jateaz, ta
edateaz, ta bicitza onetaco arduracaz: ta ustebaga beingoan çuen ganera a eguna
etorri eztidin.
Iraçarriric çagoce bada, dempora guztian oracinora emonic, mereci daiçuen
aldeguitea gauça guztioc, guiçonaren Semearen aurrean içan, ta çutic egongo
dirianoc.
Eta Noe-ren egunetan jaço çan leguez, alan içango da guiçonaren Semearen
etorrerea bere.
Bada uriola baino lenago jan edanetan egoçan leguez, ezconduten cirian, ta
euren semeac ezconduten citueçan Noe Utcha-oncian sartu çan egun artaraino
leguez,
Eta aditu ez eben ugoldea etorri, ta guztiac eroan artean: alan içango da
guiçonaren Semearen etorrerea bere.
Orduan bi egongo dira soloan: bata eroango da, ta bestea gueldituco da.
Errota baten andra bic eioco dabe: bata eroango da, ta bestea gueratuco
da.
Iraçarric çagoce bada, cerren eztaquiçue ce ordutan çuen Jauna etorrico
dan.
Baina jaquin eguiçue ce, etcheco Nagusiac balequi, ce ordutan lapurra
etorrico dan, biguirian egongo liteque dudaric baga, ta itchico ez leuca etchea
çulotuten.
Beragaitic bada prest-abiaturic egon çaitece çuec bere, cerren nos eta
guitchiago uste doçuen, etorrico da guiçonaren Semea.
Nor dala uste doçue bere Jaunac ifini eban serbitzari men, ta çurra bere
etchecoen ganean, jaten emon daguioen onei bere demporan?
çorionecoa, bere Jauna datorrenean, alan eguiten idoroten daben serbitzari
a.
Eguiaz dirautsuet, ifinico dabela au bere ondasun guztien ganean.
Baina serbitzari gaisto ac esango baleu bere biotzean: Ezta oraindino
etorrico nire Jauna:
Ta asico balitz manatuten bere lagunac, ta jaten, ta edaten ordituten
dirianacaz:
Etorrico da serbitzari onen Nagusia itchadoten ez eban egunean, ta
eztaquian orduan:
Ta alderaguingo dau, ta bere çatia ifinico dau gaistoacaz. An içango da
negarra, ta aguin carrascada.
Urrinera joan çan guiçon batec leguez, ceinec larga eban bere etchea, ta
bere otsein bacotchari aguindu eutsan eguin bear eban guztia, ta ate-çainari
esan eutsan biguirian egon cedila.
Iraçarriric çagoce bada, cerren eztaquiçuen nos etorrico dan etche-jabea:
ala ilunçan, ala gauberdian, ala oilar-cantuan, ala gochean.
Jaço eztidin ustecaban etorriric, çuec lo idorotea.
çuei dirautsuedana, guztiai dirautset: Biguiran çagoce.

15. IRAcUrça

contuan gagoçala dirauscu Jesusec:


ta onetaraco eracusten ditu amar Birjinen,
ta ondasun emonen irudinac,
ta bacotchari emongo jacon bear-saria.

San Mateoc cap. 25. v. 1-46.

Orduan ceruetaco Erreinua içango da amar Birjineen ancecoa, ceinçuc artu


ezquero euren argui-onciac, urten eutsen bidera Esposoari, ta Esposari.
Baina euretaric bostac cirian ganorabacoac, ta beste bostac çur-çoliac:
Ganorabaco bostac artu ezquero argui-onciac, ez eben eroan euracaz
orioric.
çur-çoliac barriz argui-onciacaz batera artu eben orioa euren oncietan.
Eta celan etzan aguiri Esposoa beranduguino, loac artu, ta lo eguin eben
guztiac.
Baina aror non gauberdian ençun çan dedarca bat: Aramen non datorren
Esposoa, urten eioçue bidera.
Onetan aec Birjina guztiac jagui cirian, ta prestau citueçan euren argui-
onciac.
Eta eroac çurrai esan eutsen: Iguçue çuen oriotic, cerren gure argui-
onciac amatetara doaz:
Ta çur beguiratuac erançun eutsen, esanic: Bear bada ezta asco içango
guretzat, ta çuençat, eta alan çoace salduten dan lecura, ta erosi eguiçue
ceuroençat.
Erostera joan cirian bitartean, Esposoa etorri çan: ta prestaturic
egoçanac sartu cirian beragaz ezteguetara, ta atea itchi çan.
gueroago beste Donceilac bere etorri cirian cinoela: Jauna, Jauna, idigui
eiguçu.
Berac erançun eutsen, esanic: Eguiaz dirautsuet, eçaçaudeçala.
Biguirian çagoce bada, eztaquiçuelaco eguna, ez ordua.
Bada alan da guiçon bat leguez, ceinec urtetean bere erritic urrin batera,
deitu bere serbitzariac, ta bere ondasunac eurai emon eutseçan:
Ta bati emon eutsaçan bost diru, beste bati bi, ta irugarrenari bat emon
eutsan, bacotchari bere gaiaren erara; ta bertati joan çan.
Bost diru artu cituana, joan çan eurecaz irabaztera saldu-erosietan, ta
beste bost irabaci cituan.
Baitabere bi artu cituanac, beste bi irabaci cituan.
Baina bat artu ebana, joan çan, ta atchurtu eban lurra, ta an gorde eban
bere Jabearen dirua.
Andic dempora luce barru serbitzari aen Nagusia etorri çan, ta deieguin
eutsen contuac emotera.
Eta elduric bost diru artu cituana, emon eutsaçan beste bost diru,
cirautsala: Jauna, bost diru emon ceustaçan, aror euracaz irabaci dodaçan beste
bost gueiago.
Eta Nagusiac esan eutsan: Ondo, serbitzari ona, ta çucen-mena; guitchian
arteça içan çarealaco, ascoren ganean ifinico çaitut, sartu çaite ceure Jaunaren
goçotasunean.
Baita eldu çan onelan diru bi artu cituana, ta esan eban: Jauna diru bi
emon ceustaçan, orra bada euracaz irabaci dodaçan beste biac.
Bere Nagusiac esan eutsan: Ondo dago, serbitzari on, ta çucena: guitchian
mena içan çarealaco, ascoren ganean ifinico çaitut, sarçaite ceure Jaunaren
pozcarian.
Etorri çan diru bacarra artu içan ebana, ta esan eban: Jauna daquit aldi
gogor tcharrecoa çareala, iguitaituten doçu non erein etzenduan, ta batu-bildu
non çabaldu etzenduan:
Beragaiti bildur ninçan, ta joan ninçan ezcutatzera lurpean çure dirua:
aramen non doçun ceurea.
Eta bere Nagusiac erançun eutsan, esanic: serbitzari gaisto, ta naguia,
bacenquian iguitaituten dodala erein ez nebana, ta bildu non çabaldu eneban:
Bada emon bear ceunsen tratulariai nire dirua, ta nic etorri ezquero
artuco neban ciur irabazteacaz nirea çana.
quendu eioçue bada dirua, ta emon eioçue amar diru dituanari.
Bada daucanari emongo jaco, ta ugarituco da: baina eztaucanari, quenduco
jaco daucala uste dabena bere.
Eta alan serbitzari gaieçau bota eguiçue campoco iluntasuneetara: an
içango da negarra, ta aguin-irringa.
Eta barriz guiçonaren Semea datorrenean bere anditasunean, ta beragaz
Angueru guztiac, orduan jarrico da bere jarlecu andiensuan:
Eta jente guztiac bere aurrean batuco dira, ta aldeguingo ditu batzuc
besteetaric, Arçainac aldeguiten dituan leguez ardiac aumeetaric:
Ta ardiac ifinico ditu bere escoatara, ta aumeac bere ezquerretara.
Orduan Erregueac esango deutse bere escoatara dagoçanai: Erdue, nire
Aitaren bedeincatuac, goçatu eguiçue mundua danetic prestaturic jagotzuen
Erreinua:
cerren gose ninçan eta jaten emon ceunsteen: egarri ninçan, ta emon
ceunsteen edaten: campotarra ninçan, ta emon ceunsten ostatua:
Bilosic nengoan, ta janci ninduçuen: gaichoric, ta icusi ninduçuen: preso,
ta etorri cinen ni icustera.
Onac orduan erançun, ta esango deutse: Jauna, nos icusi cindugun goseac
ilic, ta jaten emon gueunsun: edo egarturic, ta edaten emon gueunsun?
Eta nos icusi cinduguçan ostatua esque, ta artu cindugun: edo bilosic, ta
janci cindugun?
Edo nos icusi cenduguçan gaichoric, edo preso, ta joan guinian çu
icustera?
Eta Erregueac erançunic esango deutse: Eguiaz dirautsuet, nire anaje
tchiquiai eguin ceunsena, niri eguin ceunstela.
Orduan ezquerretara dagoçanai bere esango deutse: çoace niganic
madaricatuac deabru, ta beronen Angueruençat prestauric dagoan sutegui beticora.
Bada gose ninçan, ta ez ceunsten jatecoric emon; egarri ninçan, ta
eceunsten edatecoric emon:
Ostatu esque nengoan, ta emon eceunsten: bilosic nengoan, ta janci ez
ninduçuen: gaichoric, ta preso, ta icusi ez ninduçuen.
Orduan eurac bere erançungo deutse, esanic: Jauna, nos icusi cinduguçan
goseac, edo egarriac ilic, edo ostatua escatuten, edo bilochic, edo gaichoric,
edo presondeguian, ta ez cinduguçan serbidu?
Orduan erançungo deutse, dirautsela: Benetan dirautsuet: nire tchiquitcho
oneetatic bati eguin ez ceunsena, niri bere eguin ez ceunsteela.
Eta oneec joango dira betibetico necaldietara: ta Justuac barriz betico
iraungo daben bicitzara.

16. IRAcUrça

componcen da Judas Sacerdoteen Nagusiacaz


eurai entreguetaco Jesus bere Maichua.

BATERA San Mateoc cap. 26. v. 1-5. 14-16.


San Marcosec cap. 14. v. 1-2-10-11.
San Lucasec cap. 22. v. 1-6.

Laster çan Tchanchadure bagueco Pazcoa deituten dana.


Eta Jesusec esateoc azquendu cituanean, esan eutsen bere icasleai:
Baquiçue egun bien ondoan içango dala Pazcoa, ta guiçonaren Semea içango
da entregatua crutzean josi daguien.
Eta Sacerdoteen Nagusiac, ta Escribac ebilcen asmetan celan Jesus ilgo
eben.
Orduan batu cirian Sacerdoteen Buruac, ta errico Aguintariac caifas
eritchon Sacerdote nagusiaren Jaureguian.
Eta euren batzarran berba eguin eben, celan Jesus lotu, ta il eraçoco
eben: baina erriaren bildur cirian.
Baina cinoen: Ez jaiegunean, jaço eztidin errian alborotoren bat.
Eta Judas, icen gaistoz Iscariotes eritchon, amabietaric bategan sartu çan
Satanas.
Eta Sacerdoten Nagusietara joan çan, eurai salduteco Jesus.
Eta Sacerdoten Buruacaz, ta Aguintariacaz berba eguin eban, ea celan eurai
escura emongo eutsen;
Ta esan eutsen: Nic çuei au entreguetarren, ceimbat emon gura deustaçue?
Eurac ençun ebenean poztu cirian, ta aguindu eutsen emongo eutsela dirua.
Ta eurac promestu eutseçan ogueta amar cidarrezco diru.
Eta ondodagoan euracaz guelditu çan. Ta ordureanic ebilan ocasino bila
entreguetaco jenteac batu baga.

17. IRAcUrça

Apostoluac prestetan dabe Pazcoaraco bear dana,


ta Jesusec afalduten dau euracaz.

BATERA San Mateoc cap. 26. v. 17-20.


San Marcosec cap. 14. v. 12-17.
San Lucasec cap. 22. v. 7-18.

Tchanchaduria-bagueco lenengo egunean, ceinetan il bear çan Pazcoa:


Eldu cirian Apostoluac Jesusgana, ta esan eutsen: Nora gura doçu joan
gaitecen prestautera, Pazcoa jan daiçun?
Eta biralduten ditu bere Apostoluetaric bi Pedro, ta Juan, cirautsela:
çoace Pazcoa maneatutera, jan daigun.
Eta eurac esan eben: Non guroçu dispondu daigun?
Eta esan eutsen: çoace Urira, ta bertan sartu ta bertati idoroco doçue
guiçon bat ur-onci bat daroala, jarraioçue sarcen dan etche guino:
Eta non sartuten dan, esaioçue etche-buruari: Maichuac dirautsu:
Nire demporea ur dago; çure etchean euquico dot Pazcoa nire dicipuluacaz.
Non da jate-lecua? Non dago Pazcoa nire dicipuluacaz jango dan sala, edo
aposentua?
Eta berac eracusico deutsue afal-lecu andi bat, apainduric: an prest euqui
eguiçuez gauçac guretzat.
Eta urten eben dicipuluac, ta Urira joan cirian; ta idoro eben esan eutsen
leguez.
Ta dicipuluac Jesusen aguindua eguin eben; ta prestatu eben Pazcoa.
Eta arrasteguia elduric ara joan çan amabiacaz.
Eta ordua çanean maian jarri çan, ta beragaz amabi Apostoluac.
Ta esan eutsen: Ondo asco deseatu içan dot çuecaz au Pazcoau jatea il
baino len.
Bada dirautsuet, emendic aurrera beste bein jango eztodala Jangoicoaren
Erreinua eldu arteraino.
Ta caliça arturic, esquer onac emon, ta esan eban: Artu eiçue, ta batac
besteari emon ceuroen artean.
Bada dirautsuet, eztodala gueiago edango matsaren edariric, etorri
arteraino Jangoicoaren Erreinua.

18. IRAcUrça

comunino santua baino len jaguiten da


Jesus afal-maitic, ta garbituten ditu
bere dicipuluen oinac.

San Juanec cap. 13. v. 1-17.

Pazcoaco jaieguna baino lenago, jaquinic Jesusec, etorri çala mundu


onetaric bere Aitagana igaroteco bere ordua: maitetu içan ezquero munduan egoçan
bereac, maitetu cituan azqueneguino.
Eta afaria eguinic, deabruac ifini ezquero Judas Simon Iscariotesen
semearen biotzean, saldu eguiala:
Jesusec jaquinic Aitac gauça guztiac bere escuetan ifini cituala, ta
Jangoicoaganic urten ebala, ta Jangoicoagana joiala:
Afaritic jagui çan, ta bere soinecoac quendu cituan, ta escu-çamau bat
arturic, ingurutu eban garritic.
Bota eban guero ura ur-onci baten, ta asi çan garbituten bere dicipuluen
oinac, ta leortuten inguraturic eucan escu-çamauaz.
Etorri çan bada Simon Pedrogana. Ta Pedroc dirautso: Jauna, çuc niri oinac
garbituten deustaçuz?
Jesusec erançun eutsan, esanic: Orain çuc eztaquiçu, nic eguiten dodana,
baina guero jaquingo doçu.
Pedroc dirautso: Secula oinic garbituco ezteustaçu. Jesusec erançun
eutsan: Garbituten ezpaçaitut, eztoçu nigan parteric euquico.
Simon Pedroc dirautso: Jauna, ez bacarric nire oinac, baita bere escuac,
ta burua.
Jesusec dirautso: Garbi dagoanac, oinac garbitutea baino besteric bear
eztau, bada guztia dago garbiric. Ta çuec garbi çagoce, baina ez guztiac.
Equialaco noc salduco eban, orregaiti esan eban: Ez çagoce guztiac garbi.
Eta euren oinac garbitu ezquero, bere soinecoac arturic, ta barriro maian
jarriric, esan eutsen: Baquiçue cer eguin dodan çuecaz?
çuec deituten deustaçue Maichua, ta Jauna: ta ondo dinoçue: alanche nas.
Bada nic çuen Jaun, ta Maichu onec garbitu badeutsuedaz oinac: çuec bere
batac besteari oinac garbitu bear deutsaçuez.
Jarraibidea bada emon deutsuet, nic çuecaz eguin dodan leguez, çuec bere
eguin daiçuen.
Egui eguiaz dirautsuet: eztala otseina bere Ugaçaba baino gueiago: ez eta
biraldua bere ezta biraldu dabena baino andiago.
Baldin au badaquiçue, çorionecoac içango çaree, eguiten badoçue.

19. IRAcUrça

Maian jarriric dagoala Jesusec adiraçoten dau,


beragaz egoçanetaric batec salduco dabela.

BATERA San Mateoc cap. 26. v. 21-25.


San Marcosec cap. 14. v. 18-21.
San Lucasec cap. 22. v. 21-23.
San Juanec cap. 13. v. 18-32.

Eztinot çuec guztioc gaiti: baquit norçuc autu nituan: baina bete dedin
Escriturea: Nigaz oguia jaten dabenac, jasoco dau bere orpoa nire contra.
Orainganic dirautsuet, jaço baino len, eguin dedinean, sinistu daiçuen ni
nasala.
Egui eguiaz dirautsuet: Artuten dabenac nic biralduten dodana, neu artuten
nau: ta ni artuten nabenac artuten dau ni biraldu ninduana.
Jesusec au esan ebanean icaratu çan espirituan: ta protesta eguin eban,
Eta maian jarriric, ta jaten egoçala, esan eban: Aramen non dagoan maian
ni entregauco nabenaren escua.
Eguiaz, eguiaz dirautsuet: çuetaric nigaz jaten dagoan batec entregauco
nabela.
Ta dicipuluac alcar beguira egoçan, dudan nogaiti cinoan.
Ta eurac guztiz tristeturic, asi çan bacotcha esaten: Menturaz nas ni,
Jauna?
Eta berac erançun, ta esan eban: Amabietaric nigaz escua platerean
sartuten daben batec, onec ni entregauco nau.
Ta guiçonaren Semea doa eguiaz, bera gaiti escribiduric dagon leguez.
Baina ai a guiçona, ceinegaiti guiçonaren Semea besten escura emona içango
dan! Obe çan beretzat, a guiçona secula jaio ezpaliz bere.
Eta Judas saldu ebanac erançunic, esan eban: Maichua, menturaz nas ni ori?
Erançun eutsan: ceuc esan doçu.
Eta eurac euren artean asi cirian batac besteari itanduten, cein euretaric
içango ete çan au eguingo ebana.

San Juanec an.

Eta Jesusec maite eban bere dicipuluetaric bat egoan etchunic maian
Jesusen besartean.
Simon Pedroc quinada bat eguin, ta esan eutsan: Nor da dinoana?
Berac orduan etchunic Jesusen bular ganean, esan eutsan: Jauna, nor da?
Jesusec erançun eutsan: Nic oguia bustiric emoten deutsadana a bera da. Ta
bustiric oguia emon eutsan Judas Simon Iscariotesen semeari.
Eta copauaren atzean sartu çan Satanas beragan. Ta Jesusec esan eutsan:
Eguiten doçuna, eguiçu laster.
Baina maian egoçanetaric inoc ez equian cergaiti cirautsan.
Bada batzuc uste içan eben, Judasec diru-bolsa erabilalaco, esan eutsala
Jesusec: Erosi eguiçu Pazcoaraco bear doguna: edo cerbait pobreai emon eguioela.
Eta berac copaua artu ebanean, campora urten eban. Ta gauba çan.
Eta berac urten ezquero, esan eban Jesusec: Orain da gloriatua guiçonaren
Semea, ta Jangoicoa da andizcatua beronegan.
Baldin Jangoicoa beronegan doatsututen bada, berac bere berau çorionduco
dau beragan, ta laster andizcatuco dau.
20. IRAcUrça

Jesusec eguiten dau


comuninoco Sacramentu adoragarria.

BATERA San Mateoc cap. 26. v. 26-30.


San Marcosec cap. 14. v. 22-26.
San Lucasec cap. 22. v. 19-20.

Eta eurac afaldu ezquero artu eban Jesusec oguia,


Eta esquer onac emonic bedeincatu, ta çatitu eban; ta bere dicipuluai emon
eutsen, esanic: Artu, ta jan eguiçue:
Au da nire gorputza çuec gaiti emoten dana: au eguiçue nire gomutean.
Baitabere arturic caliça afaldu ezquero,
Graciac emon cituan, ta eurai emon eutsen, cinoala: Onetaric guztioc
edaiçue. Ta guztiac edan eben ataric.
Ta esan eutsen: Bada au da nire odola, testamentu barricoa asco gaiti
ichurico dana, becatuen parcamentuan.
Ta dirautsuet: gaurgueiago edango eztodala mats-frutu onetaric araco
egunera artean, ceinetan çuecaz barria edango dodan Jangoico nire Aitaren
Erreinuan.
Eta himno-alabança esanic urten eben Olibeteco mendira.

21. IRAcUrça

Apostoluen artean jagui çan disputa bat


cein andiago içango çan euretaric
gueldituten dau Jesusec: ta adiraçoten deutse
euren iguesca gauba atan, ta San Pedroren ucaerea.

San Lucasec cap. 22. v. 24-38.

Baitabere euren artean jagui çan errierta bat, ea cein euretaric euquico
çan andiagotzat.
Eta Jesusec esan eutsen: Jenteen Erregueac euren Jaunac dira, ta euren
ganean aguintaritza dauquenac, onguilac dira deituac.
Baina çuec ez orrela: ezpada çuen artean andiago dana, eguin bidi tchiquia
leguez: ta aurrenean dagoana, serbietan dagoana leguez.
Bada cein da andiago, maian jarriric dagoana, ala serbietan dabena? ezta
andiago maian jarriric dagoana? Ni nago bada çuen erdian serbiduten dabena
leguez.
Baina çuec çaree nigaz iraun doçuenac nire tentacinoetan.
Eta orregaiti nic disponduten dot Erreinua çuençat, nire Aitac niretzat
prestau eban leguez berau;
Nire maian nire Erreinuan jan, ta edan daiçuen: ta jarri çaitecen jarlecu
ganeetan Israelgo amabi Probinciac juzguetaco.

San Juanec cap. 13. v. 33-38.

Semetchoac oraindino çuecaz nago pusca baten. Bilatuco noçue, ta Judeguai


esan neutsen leguez: Ni orain noian lecura, çuec ecin etorri cintequez: ori
berori dirautsuet orain çuei.
Mandamentu barri bat emoten deutsuet: Alcar batac bestea maitetu çaitela,
nic maitetu çaituedaçan leguez, çuec bere ceuroen artean maitetu çaitecençat.
Onetan guztiac eçagutuco dabe nire dicipuluac çareala, maitetasuna badoçue
çuen artean.
Simon Pedroc esan eutsan: Jauna, nora çoaz? Jesusec erançun eban: Ni orain
noian lecura ecin jarraitu cineit orain; baina guero jarraituco deustaçu.
Pedroc dirautso: cergaiti orain ecin jarraitu neiçu? çu gaiti neure
bicitzea ifinico dot.
San Lucasec an.

Eta Jaunac esan eban: Simon, Simon, ara Satanasec escatu çaitue garia
leguez galbaituteco.
Baina nic erregutu dot çugaiti utseguin eztaian çure fedeac: ta çuc bein
biurturic sendotu eguiçuz ceure anajeac.

BATERA San Mateoc cap. 26. v. 31-35.


San Marcosec cap. 14. v. 27-31.

Orduan Jesusec esan eutsen: çuec guztioc gauba onetan uts eguingo doçue
nigan, bada escribiduric dago: Joco dot Arçaina, ta çabalduco dira bere taldeco
ardiac.
Baina biztu nadinean ilen arteric, çuec baino lenago egongo nas Galilean.
Pedroc erançun, ta esan eutsan: Baldin guztiac uts eguiten badabe bere
çugan, nic ez, nic secula largaco etzaitut.

San Mateoc, San Marcosec,


San Lucasec, San Juanec an.

Berac esan eutsan: Jauna, prest nago çugaz joateco presondegui, ta


eriotzara bere; neure bicitzea çugaiti ifinico dot.
Jesusec erançun eutsan: çure bicitzea nigaiti ifinico doçu? Egui-eguiaz
dirautsut,
Pedro, oilarrac gaur soinotuco eztabela, çuc ucatu arteraino iru bider,
naçauçula.
çuc bada gaur gabean, oilarrac bi bider cantau baino len ucatuco noçu iru
aldiz.
Baina berac eragoion, esaten ebala: çugaz il bear baliz bere ucatuco
etzaitut. Ta beste dicipulu guztiac bere auche berau cinoen.

San Lucasec an

Eta esan eutsen eurai: Biraldu çaituedaçanean bolsa baga, ta bide-çorro


baga, ta oinetaco itchiac baga, menturaz ecer falta içan jatzue?
Ta eurac erançun eben: Ez. Berac esan eutsen: Bada orain bolsea dabenac,
artu begui; bai ta çacua bere: ta eztaucanac, saldu begui bere soinecoa, ta
erosi begui ezpatea.
Bada dirautsuet, nigan cumpli bear dala escribiduric dagoan au: Ta
gaistoen artean contau eben: Bada niri jagotaçan gauçac betetasuna dauque.
Baina eurac erançun eben: Jauna, aramen ezpata bi. Ta berac esan eutsen:
Asco dira.

22. IRAcUrça

Jesusec darraio bere sermoiari. consoletan ditu


bere icasleac; emonic bere barri onac, ta Aitaren,
ta Espiritu Santuarenac, baitabere caridade, oracino,
ta bere joatearenac.

San Juanec cap. 14. v. 1-31.

Ezpedi içutu çuen biotza. Jangoicoagan sinisten doçue, nigan bere sinistu
eguiçue.
Nire aitaren etchean bicilecu asco dago; alan ezpalitz, esango neutsuen:
Bada noa çuei prestatzera lecua.
Eta joaten banas, ta prestetan badeutsuet lecua; etorrico nas bestebein,
ta neugan artuco çaituedaz, ni nagoan lecuan; çuec bere egon çaitecen.
Baita baquiçue nora noian, ta bidea daquiçue.
Tomasec dirautso: Jauna, eztaquigu nora çoaçan, ta celan jaquin guinei
bidea?
Jesusec dirautso: Neu nas bidea, ta eguia, ta bicitzea: inor eztator
Aitagana, ezpada nigaiti.
Baneçauqueçue ni, eguiaz nire Aita bere eçagutuco cenduque: ta orainganic
eçagutuco doçue, ta icusi doçue.
Felipec dirautso: Jauna, eracuscuçu Aita, ta auche dogu asco.
Jesusec dirautso: Aimbeste dempora da çuecaz nagoala, ta eçagutu ez noçue?
Felipe, ni nacusanac, dacus nire Aita bere. celan bada dinoçu: Eracuscuçu Aita?
Sinisten eztoçu ni nagoala Aitagan, ta Aita nigan? Nic dirautsuedaçan
berbac, neuc neuronez eztinodaz. Ezpada Aita nigan egonic, berac eguitecoac
eguiten ditu.
Eztoçue sinistuten ni Aitagan nagoala, ta Aita nigan?
Bestela sinistu eguiçue eguiteco eurac gaiti. Egui eguiaz dirautsuet:
Nigan sinisten dabenac berac eguingo dituala nic eguiten ditudan obrac, ta
eguingo ditu oneec baino andiagoac; bada ni noa Aitagana.
Eta aitari escatuten deutsaçuen guztia nire icenean, au eguingo dot: Aita
gloriatua içan dedin Semeagan.
Nire icenean cerbait escatuten badeustaçue, au eguingo dot.
Maite banoçue, nire mandamentuac gorde eguiçuez.
Nic Aitari erregutuco deutsat, ta emongo deutsue beste consolatzaile bat,
çuetan beti bicico dana,
Eguiaren Espiritua, munduac artu ecin dabena, cerren icusi, ez eçagututen
eztaben: baina çuec eçagutuco doçue, çuetan bicico dalaco, ta çuetan egongo
dalaco.
Etzaituedaz itchico umeçurçac: çuetara etorrico nas.
Oraindino pisca bat: ta munduac icusico ez nau. çuec barriz banacutsue:
cerren ni bici nasan, ta çuec bicico çaree.
Egun atan eçagutuco doçue, nire Aitagan nagoala, ta çuec nigan, ta ni
çuetan.
Nire mandamentuac dituana, ta gordetan dituana, ori da maite nabena ni. Ta
maite nabena ni, nire Aitac maite içango dau: ta nic amaduco dot, ta neuc neugan
aguertuco dot.
Orduan esan eutsan Judasec, ez Iscariotesec: Jauna, cer jaço da, çu
aguertuteco guri, ta ez munduari?
Jesusec erançun, ta esan eutsan: inoc maitetuten banau, gordeco dau nire
berbea, ta nire Aitac maitetuco dau, ta beragana etorrico gara, ta beragan
bicico gara.
Ni maite ez nabenac, nire berbac gordeten eztitu. Ta ençun doçuen berbea,
ezta nirea; ezpada ni biraldu naben Aitarena.
Gauçoc esan deutsuedaz çuecaz nagoala.
Eta consolatzaileac, Espiritu Santuac, nire icenean Aitac biralduco
dabenac, berac gauça guztiac iracasico deutsuez, ta gomuteraçoco deutsue nic
dirautsuedan guztia.
Baquea itchiten deutsuet, nire baquea emoten deutsuet: ezteutsuet nic
emoten munduac emon oi daben leguez. Ezpedi icaratu, ez bildurtu çuen biotza.
Ençun cenduen, esan neutsuela: Banoa, ta banator çuetara. Maite
baninduçue, poztuco cintequez eguiaz Aitagana noialaco: bada Aita ni baino
andiago da.
Eta orain esan deutsuet, eguin dedin baino lenago: sinistu daiçuen, eguin
dedinean.
Ia çuecaz berba asco esango eztodaz, bada bator mundu onetaco Aguintaria,
ta nigan eztauco ecerbere.
Baina munduac eçagutu daguian, ametan dodala Aita, ta Aitac mandatua emon
eustan leguez, alan eguiten dot. Jagui çaitece, ta goaçan emendic.

23. IRAcUrça

Sermoi berari daragoiola, dino Jesusec,


bera dala matsa, bere Aita necatzaria,
ta bere dicipuluac mentuac.
Dirautse alcarregaz euqui bear daben
maitetasuna; ta Judeguac bera ilteaz
eguingo daben gogorqueria, iguesbide baguea.

San Juanec cap. 15. v. 1-27.

Ni nas mats eguiazcoa, ta nire Aita da necaçaria.


Nigan fruturic eztacarren mats-adar guztia quenduco dau: baina frutua
dacarrena, garbituco dau, frutu gueiago emon daguian.
çuec garbiric çagoce esan deutsuedaçan berbac gaiti.
guelditu çaitece nigan, ta ni çuetan. Mats-adarrac ecin ecarri leiquian
leguez fruturic baldin matsean ezpadago: ez eta çuec bere nigan ezpaçagoce.
Bada ni nas matsa, çuec mats-adarrac: nigan dagoanac, ta ni beragan, onec
frutu asco dacarz: cerren ni baga ecerbere ecin eguin cineie.
Nigan eztagoana campora botaco da mats-adarra leguez, ta igartuco da, ta
batuco dabe, ta suan sartuco dabe, ta erreco da.
Nigan baçagoce, ta nire berbac çuetan gueldituco balira, gura doçuen
guztia escatuco doçue, ta eguingo jatzue.
Onetan da nire Aita gloriatua, çuec frutu asco emotean, ta nire dicipuluac
eguinac içatean.
Aitac maitetu naben leguez, alan nic pere amatu çaituedaz. Nire
maitetasunean gueratu çaitece.
Nire aguinduac gordetan badoçuez nire amorean gueldituco çaree, nipere
nire Aitaren aguinduac gorde nituan leguez, ta nago bere maitetasunean.
Gauçoc esan deutsuedaz, nire goçorotasuna çuetan egon dedin, ta çuen poça
oso-betea içan dedin.
Au da nire mandamentua, batac bestea maitetu çaitecela nic maite
çaituedaçan leguez.
inoc maitetasun andiagoric au baino eztauco, cein dan bere bicitzea bere
adisquideac gaiti ifintea.
çuec nire adisquideac çaree, baldin eguiten badoçuez nire aguinduac.
Gaur-gueiago esango ezteutsuet serbitzariac, bada otseinac eztaqui bere
Jaunac cer eguiten daben. Baina çuei esan neutsuen adisquideac; eçagueraço
deutsuedaçalaco nire Aitari ençun neutsaçan gauça guztiac.
çuec ni autu ez noçue: baina nic çuec autatu cinduedaçan ta ifini
çaituedaz joan çaitecen, ta frutua dacarçuen; ta çuen frutuac dirauan: Aitac
emon daiçuen nire icenean escatuten deutsaçuen guztia.
Gauçoc aguinduten deutsuedaz maitetu çaitecela alcar.
Baldin munduac gorroto baçaitue, jaquin eiçue çuec baino lenago ni
gorrotau ninduala.
çuec munducoac bacine, munduac berea dana maite içango leuque: baina
munducoac etzarealaco, ezpada nic mundutic autuac, orregaiti gorroto çaitue
munduac.
Gomuta çaitece nic esan neutsuen berbeaz: Serbitzaria ezta bere Nagusia
baino andiago. Ni perseguitu banabe, çuec bere perseguituco çaituez: nire berbea
gorde baebenac, çuena, bere gordeco dabe.
Baina gauça guztioc eguingo deutsuez nire icena gaiti: bada eztaçaue ni
biraldu nabena.
Ni etorri ezpaninz, ta berba eguin ezpaneunse, ez leuque euquico
becaturic: baina orain eztauque euren becatuaren atchaquiaric.
Ni gorroto nabenac, nire Aita bere gorroto dau.
Bestec secula eguin eztituen obrac nic eguin ezpanitu euracaz, ez leuque
euquico becaturic: baina orain ia icusi ditue, ta ecin icusi nabe, ez nire Aita.
Baina au da bete dedin euren leguean escribiduric dagoan berbea: Bide-
bagueaz gorrotadu ninduen.
Baina datorrenean consolatzailea nire Aitac biralduco deutsuena, eguiaren
Espiritua, Aitaganic datorrena, berac nire eguiatasuna emongo dau.
Eta çuec eguiatasuna emongo doçue, lenengotic nigaz çagocelaco.
24. IRAcUrça

Jesusec oartuten deutsez bere icasleai


bere icena gaiti igaroco ditueçan neque-penac:
ta consoletan ditu bere despedidan.

San Juanec cap. 16. v. 1-33.

Au esan deutsuet, gatch-bideric artu eztaguiçuen.


Batzarretatic botaco çaituez: baina dator ordua, ceinetan çuec ilten
çaituanac, usteco dau mesede eguiten deutsala Jangoicoari.
Eta au eguingo deutsue, eçagutu ez ebelaco ez Aita, ez ni.
Baina au esan deutsuet: ordua datorrenean gomuta çaitecen, nic au esan
neutsuela.
Lenengoan gauçoc esan ez neutsueçan, çuecaz nengoalaco. Baina orain noa
biraldu ninduanagana; ta çuetaric inoc itanduten ezteust: nora çoaz?
Bainabada gauçoc esan deutsuedaçalaco, tristurac bete dau çuen biotza.
Baina nic eguia dirautsuet: combeni jatzuela ni joatea: bada ni ezpanoa,
etorrico ezta çuetara consolatzailea: baina joaten banas, biralduco deutsuet au.
Eta bera datorrenean, argudituco deutso munduari becatuaz ta justiciaz, ta
juicioaz:
Becatuaz, eguiaz, nigan sinistu eztabelaco:
Ta justiciaz, Aitagana noialaco, ta icusico ez noçue: Ta juicioaz, munduco
Aguintaria juzgatua dalaco.
Oraindino gauça asco daucat cer esan çuei: baina ecin eroan cineiez orain.
Baina eguiaren Espiritua datorrenean, eguia guztia iracasico deutsue: bada
eztau berba eguingo berac berez, ezpada esango dau ençun daben guztia, ta
aguertuco deutsuez gauça etorquiçunac.
Berac andizcatuco nau: cerren niretic artuco daben, ta çuei aguertuco
deutsue.
Aitac dituan guztiac dira nireac. Onegaiti esan neutsuen nireaganic artuco
dabela: ta çuei aguertuco deutsuela.
Pisca bat, ta ia icusico enoçue: ta beste pisca bat ta icusico noçue:
cerren Aitagana noian.
Onetan bere dicipuluetaric alcar esan eben: cer da dirauscun au: Pisca
bat, ta ez noçue icusico, ta beste pusca bat, ta icusico noçue, Aitagana
noialaco?
Eta cinoen: cer da dirauscun au: Pisca bat? Eztaquigu cer dinoan.
Eta Jesusec eçagutu eban, itandu gura eutsela, ta esan eutsen: Itaunca
çagoce çuen artean esan dodanaz: Pisca bat, ta icusico ez noçue; ta beste pisca
bat, ta icusico noçue.
Eguiaz, ta benetan dirautsuet: çuec negar eguingo doçuela, ta cizpuruac
emongo doçueçala, mundua barriz poztuco da: ta çuec triste egongo çaree, baina
çuen tristetasuna biurtuco da goçotasunean.
Seina eguiteco dagoan andrea triste dago, bere ordua datorrelaco; baina
semea eguin dabenean, bere esturaren gomutic ez dau, guiçon bat jaio dalaco
pozcariaz.
çuec bere orain triste çagoce eguiaz, baina beste bein icusico çaituedaz,
ta çuen biotza poztuco da: ta çuen goço-poça inoc quenduco ezteutsue.
Eta egun atan ecerbere itanduco ezteustaçue. Benebenetan dirautsuet: Aitac
emongo deutsuela nire icenean escatuten deutsaçuen guztia.
Oraindino ecer escatu eztoçue nire icenean. Escatu eiçue, ta artuco doçue,
çuen poça betea içan dedin.
Gauçoc anz-irudinetan esan deutsuedaz. Ordua dator ceinetan irudincetan
berba eguingo ezteutsuedan: cerren arguiro berba eguingo deutsuet neure Aitaren
ganean.
Egun atan nire icenean escatuco doçue; ta eztirautsuet nic çuec gaiti
Aitari erregutuco deutsadala.
Bada nire Aitac maite çaitue, çuec maite içan noçuelaco, ta sinistu
doçuelaco Jangoicoaganic urten nebala.
Aitaganic urten neban, ta mundura etorri ninçan: bestebein itchiten dot
mundua, ta Aitagana noa.
Bere dicipuluac dirautse: Aramen non arguiro orain berba eguiten doçun, ta
eztinoçu anz-irudinic.
Orain daçaugu gauça guztiac daquiçuçala, ta eztala çuri inoc itandu
bearric: onetan sinisten dogu Jangoicoaganic urten cenduala.
Jesusec erançun eutsen: orain sinisetan doçue?
Aror non datorren ordua, ta ia etorri da, ceinetan bacotcha bere aldetic
deslai çabalduco çareen, ta bacarric largaco noçue: baina ez nago bacarric,
cerren Aita nigaz dagoan.
Au esan deutsuet, baquea nigan euqui daiçuen: Munduan estura euquico
doçue: baina confiatu eguiçue; bada nic goiartu dot mundua.

25. IRAcUrça

Jesusec bere aitari escatuten deutso bera gaiti,


bere dicipuluac gaiti, ta beragan
sinistuco eben guztiac gaiti.

San Juanec cap. 17. v. 1-26.

Gauçoc Jesusec esan cituan: ta beguiac cerura jasoric, esan eban: Aita
ordua dator, glorificatu eguiçu ceure Semea, çure Semeac çu gloriatu çaiçan.
Aragui guztien ganean escubidea emon ceunsan leguez, berari emon ceunsan
guztiac, eurai bere betibetico bicitzea emon daioen.
Eta au da betico bicitzea: Eçagutu çaieçala çu Jangoico bacar eguiazcoa,
ta Jesu cristo çuc biraldu cenduana.
Nic gloriatu çaitut lurraren ganean, ta azquendu dot eguiteco emon
ceunstan eguiquerea.
Orain bada, Aita, gloriatu naguiçu ceuc ceugan mundua sortu baino len
ceugan euqui neban gloriaz.
Aguertu neutsen çure icena mundutic emon ceunstaçan guiçonai: ceureac
cirian, ta niri emon ceunstaçan, ta gorde eben çure berbea.
Orain eçagutu dabe, emon ceunstaçan gauça guztiac ceuganic diriala.
Bada emon deutsedaz emon ceunstaçan berbac; ta eurac artu ditue, ta eguiaz
eçagutu dabe, çuganic urten nebala, ta sinistu dabe çuc biraldu noçula.
Nic eurac gaiti erregututen deutsut: Eztot mundua gaiti erregututen,
ezpada emon ceunstaçan oneec gaiti, cerren çureac diran.
Ta nire gauça guztiac çureac dira, ta çureac nireac dira: ta eureetan içan
nas arguitua.
Eta ni ia ez nago munduan, baina oneec munduan dagoz, ta ni çugana noa:
Aita santua, gorde eguiçuz ceure icena gaiti emon ceunstaçan aec: gu leguez
gauça bat içan ditecen.
Euracaz egon nasan artean gorde dodaz çure icenean: Gorde dodaz emon
ceunstaçanac, ta inor euretaric galdu ezta, ezpada galçapenaco semea, Escriturea
bete cedin.
Baina orain çugana noa, ta dinot au munduan, nire goçotasun osoa euretan
bete dedin.
Nic emon neutsen çure berbea, ta munduac gorroto içan ditu, munducoac
eztirealaco, ni bere munducoa ez nasan leguez.
Ezteutsut erregututen quendu daiçuçala mundutic, ezpada gorde daiçuçala
gatchetic:
Munducoac eztira, ni bere munducoa enasan leguez.
Eguian santutu eiçuz. çure berbea eguia da.
çuc mundura biraldu ninduçun leguez, nic bere mundura biralduten dodaz.
Eta eurac gaiti ni neu santututen nas, eurac bere eguiaz santutuac içan
ditecen.
Ez bacarric erregututen dot eurac gaiti, baitabere euren berbea gaiti
nigan sinistuco dabenacaiti.
Dirianac gauça bat içan ditecen, çu, Aita, nigan, ta ni çugan leguez,
eurac bere gauça bat gugan içan ditecen: munduac sinistu daian çuc biraldu
ninduçula.
Nic eurai emon deutset çuc emon ceunstan gloria; gauça bat içan ditecen,
gu bere gauça bat garean leguez.
Ni euretan, ta çu nigan; gauça baten beteac içan ditecen; ta munduac
daçauan, çuc biraldu noçula, ta maitetu doçuçala, ni bere amatu noçun leguez.
Aita, gura dot, emon ceunstaçanac nigaz ni nagoan lecuan egon ditecen;
nire gloria icusi daien: bada mundua dan baino lenagotic maitetu noçu:
Aita justua, munduac etzaitu eçagutu, baina nic eçagutu çaitut: ta oneec
eçagutu dabe çuc biraldu ninduçula.
Eta eçagueraço deutset çure icena, ta eçagutu eraguingo deutset; amatu
noçun amorea egon dedin euretan, ta ni eureetan.

26. IRAcUrça

Doa Jesus Jesemanico hortura.


Iru bider oracino eguiten dau.
Bere tristeça, larritasun, ta agonia.

BATERA San Mateoc cap. 26. v. 36-46.


San Marcosec. cap. 14. v. 32-42.
San Lucasec cap. 22. v. 39-46.
San Juanec cap. 18. v. 1-2.

Jesusec gauçoc esan cituanean, urten eban bere dicipuluacaz cedrongo


ibaiaren beste aldera.
Urten eban, ta joan çan oi eban leguez oliboen mendira. Ta bere dicipuluac
bere jarraitu eutsen.
Orduan joan çan Jesus euracaz Jesemani eritchon hortu batera.
Hortu bat egoan lecuan sartu cirian bera, ta bere dicipuluac.
Eta Judas entregauco ebanac bere bequian a lecua: cerren ascotan joaten
çan ara Jesus bere dicipuluacaz.
Eta esan eutsen bere dicipuluai: jarri çaitece emen, ara noian bitartean,
ta nic oracino eguin artean. Oracino eguiçue, tentacinoan jausi etzaitecen.
Eta beragaz eroan cituan Pedro, ta Santiago, ta Juan: ta asi çan
larrituten, ta estututen, tristetu, ta icaratuten.
Orduan esan eutsen eurai: Triste dago nire arimea eriotzara guino:
itchoçue emen, ta biguira eguiçue nigaz.
Eta pausu batzuc emon ezquero aldeguin çan euretaric, arri tiracada bat
leguez, ta belaunico ifiniric oracino eguiten eban;
cinoala: Aita, gura badoçu, igaro eguiçu niganic caliz au: baina ezpidi
eguin nire borondatea, ezpada çurea.
Eta aguertu jacan ceruco Angueru bat, indartuten ebana, ta lurrean auspaz
etchun çan bere arpeguiaren ganean, ta oracino eguin eban.
Eta ilaguinian ifiniric oracino eguiten eban gogoquiago.
Eta esan eban: Abba, Aita, al badedi igaro bedi niganic caliz au.
Gauça guztiac eguin cineiz, aldeguiçu niganic caliz au, baina eguin ezpidi
nic gura dodana, ezpada çuc gura doçuna.
Eta eguin jacon bere icerdia, odolezco tantac lurra guino erioçanac.
Eta oracinotic jagui çanean, etorri çan bere dicipuluetara, ta idoro
cituan tristeçaz loac arturic.
Eta esan eutsen: cegaiti lo eguiten doçue? jagui çaitece, ta oracino
eguiçue, tentacinoan sartu etzaitecen.
Eta Pedrori esan eutsan: Simon, lo çagoz? Eta bada, ecin egon içan çaree
nigaz biguirian ordu baten.
Iraçarriric çagoce, ta oracinoan, tentacinoan sartu etzaitecen. Espiritua
eguiaz prest dago, baina araguia gaicho dago.
Eta osterabere joan çan oracino eguitera, lengo berbac esaten cituala:
Aita niria, ecin igaro bada caliz au nic berau edan baga, çure borondatea eguin
bedi.
Eta bestebein etorri çan, ta aurquitu cituan lo, cerren euren beguiac
astunduric egoçan; ta ez equien cer berari erançun.
Eta larga cituan, ta barriro joan çan irugarren aldian oracino eguitera,
lengo berbac esaten cituala.
Eta irugarrenez etorri çan bere dicipuluetara, ta esan eutsen: Lo eguiçue,
ta atseguin artu eiçue.
Asco da: ordua eldu da; aramen non guiçonaren Semea doian emona içatera
becatarien escuetara.
Jagui çaitece, goaçan: aramen non dagoan ur entregauco nabena.

27. IRAcUrça

Judasec mosu falsoaz entreguetan dau Jesus:


artuten dabe preso: biurtuten deutso Malcori
San Pedroc quendu eutsan belarria.

BATERA San Mateoc cap. 26. v. 47-56.


San Marcosec cap. 14. v. 43-52.
San Lucasec cap. 22. v. 47-53.
San Juanec cap. 18. v. 3-11.

Eta oraindino berboc azquendu etzituan, non aror Judas Isacariotes,


amabietaric bat.
Artu ezquero soldadu-tropa bat, ta Sacerdote nagusien, ta Fariseoen
Alguacilac, etorri çan ara, ta beragaz jente pilo bat ezpatacaz, ta maquilacaz;
farolacaz, ta suciacaz, ta armacaz,
ceinçuc biraldu citueçan Sacerdote Nagusiac, ta Escribac, ta errico
çaarrac.
Ta traidoreac onei emon eutsen seinale bat, esanic: Nic mosu emoten
deutsadana, ori berori da: estu eiçue, ta contuz eroan eiçue.
Eta eldu çanean, etorren euren aurreti;
Eta urreratu çan bertati Jesusi laztan-mosu emoteco ta esan eban: Maichua,
Jangoicoac gorde çaiçala: ta mun eguin eutsan.
Ta Jesusec esan eutsan: Adisquidea, cetara çatoz?
Judas, laztan-mosuaz entreguetan doçu guiçonaren Semea?
Baina Jesusec jaquinic beragan etorrico cirian gauça guztiac, aurreratu
çan, ta esan eutsen: Noren bila çatoce?
Erançun eutsen: Jesus Naçarenoaren bila. Jesusec esan eutsen: Neu nas. Ta
Judas bera entreguetan ebana bere an çan euracaz.
Esan eutsenean bada: Nau nas: atzera biurtu cirian ta lurrean jausi
cirian.
Baina bestebein itandu eutsen: Noren bila çatoce? Ta eurac esan eben:
Jesus Naçarenoren bila.
Jesusec erançun eban: Esan deutsuet, neu nasala: ta nire bila baçatoce,
larga eieçue onei joaten.
Bete cedin esan eban berbea: Emon ceunstenetaric inor galdu eztot.
Onetan eldu cirian, ta Jesusi escua eçarri eutsen, ta estu-lotu eben.
Eta beragaz egoçanac icusiric cer jaçotera joian, esan eutsen: Jauna,
ezpataz erituco dogu?
Eta Simon Pedro Jesusegaz egoçanetaric batec, escua luceturic atera eban
bere ezpatea,
Ta joten ebala Sacerdote Nagusiaren serbitzaria, ebagui eutsan escoaco
belarria. Ta serbitzari oni eritchon Malco.
Baina Jesusec berbea arturic, esan eban: larga eguiçue oraindino. Ta ucutu
eutsan belarrian, ta osatu eban.
Jesusec orduan Pedrori esan eutsan: Sartu eguiçu ceure ezpatea bere
toquian, cerren ezpatea artuten dabenac, ezpateaz ilgo dirian. Aitac emon eustan
caliça nic edango eztot?
Menturaz uste doçu, erregutu ecin neiola nire Aitari, ta biralduco
deustaçala berpetati amabi Angueruen ejercitu baino gueiago?
celan bada beteco dira Escriturac, alan combeni dala eguitea?
Ordu atan Jesusec esan eutsen Sacerdoteen Nagusiai, ta Templuco
Aguintariai, ta çarrai ara etorri cirianai: Lapur bategana leguez urten doçue
ezpatacaz, ta maquilacaz ni preso eguitera.
Egunean egunean çuecaz egon ezquero Templuan, escuric lucetu etzenduen
nire contra.
Baina au da çuen ordua, ta iluntasunetaco escubidea.
Baina au guztiau eguin çan, Profeten Escriturac bete citecen.
Orduan bere dicipuluac bera largaric, cirianac igues eguin eben.
Eta bere jarraian joian guiçon gazte bat, içara bategaz estalduric gorputz
utsen ganean: ta oratu eutsen.
Baina berac largaric içarea, igues eguin eutsen soineco baga.

28. IRAcUrça

Daroe preso Jesus Anas, ta caifasen etchera,


non bete eben bidebaguez.

BATERA San Mateoc cap. 26. v. 57-68.


San Marcosec cap. 14. v. 53-65.
San Lucasec cap. 22. v. 54. 55. 63. 65.
San Juanec cap. 18. v. 12-24.

guerrarideac bada, ta Erri-çainac, ta Judeguen Ministroac artu eben preso


Jesus; ta estu eben:
Eta lenengo eroan eben Anasgana, caifas urte ataco Sacerdote Nagusia
çanaren guierraba çalaco.
Eta caifas çan Judeguai consejua emon eutsena: combeni çala guiçon bat il
cedin erria gaiti.
Baina loturic euqueenac Jesus, eroan eben caifas Sacerdoteen Buru
nagusiaren etchera, ceinetan batu cirian Sacerdote guztiac; ta Escribac, ta
Agura çarrac.
Eta Pedroc jarraion urrinetic, bai ta beste dicipulu batec. Ta a dicipulua
Sacerdote nagusiaren eçaguna çan, ta sartu çan Jesusegaz Sacerdote nagusiaren
atartean.
Eta Pedro atetic campora egoan. Ta Sacerdotearen eçaguna çan beste
dicipuluac urten eban, ta ate-çain egoan nescatchari esan eutsan, ta sartu eban
Pedro barrura Sacerdote Nagusiaren etche barru guino.
Eta nescatcha ateçainac esan eutsan Pedrori: çu bere etzara guiçon onen
dicipuluetaricoa? Berac esan eban: Ez nas.
Serbitzariac, ta Ministrariac egoçan çutic suaren aurrean, cerren otz
eguiten eban, su erecheguina egoan atartearen erdian, ta berotuten cirian: ta
Pedro bere çutunic egoan suan berotuten.
Eta eurac inguruan jarriric, Pedro bere euren erdian egoan icusteco cer
jaçoten çan.
Sacerdote andiac bada itandu eutsan Jesusi bere dicipulu, ta bere
dotrinaren ganean.
Jesusec erançun eutsan: Nic aguirian berba eguin deutsat munduari: nic
beti iracasi dot Judegu guztiac batuten dirian Batzacunçan, ta Templuan: ta
ezcutuan ecer esan eztot.
cer itanduten deustaçu niri? Itandu eieçu nic esan nebana ençun dabenai:
aror non oneec daquien nic esan deutsedana.
Au esan ebanean, an egoan serbitzarietatic batec matrailaco bat Jesusi
emon eutsan, esanic: Alan erançuten deutsaçu Sacerdote nagusiari?
Jesusec erançun eutsan: Deunguero berba eguin badot, donguetasunaren
testimonioa emon eguiçu: baina ondo eguin badot, cegaiti joten noçu?
Eta Anasec biraldu eban esturic caifas Sacerdote Nagusiagana.
Baina Sacerdoteen Buruac, ta Batzar guztiac testimonio guçurrezcoaren bila
ebilcen Jesusen contra, eriotzara emoteco.
Ta idoro ez eben; etorri baciran bere testigu guçurti asco.
Bada ascoc cinoeçan guçurrezco testimonioac bere contra: baina ez etoçan
alcar ondo euren artean euroen esanac.
Baina gueroenean eldu cirian testigu falso bi:
Ta jagui cirian, testigança guçurrezcoa eroiala bere contra: ta esaten
ebela:
gueuc ençun deutsegu oni esaten: Jangoicoaren Templua banatu neique, ta
barriro eguin iru egun barru.
Nic banatuco dot guiçonen escuz eguin çan Templu au, ta iru egunean
eguingo dot beste bat escuz ez eguina.
Eta euren testimonioa ez etorren ondo.
Ta Sacerdote Nagusiac jaguiric guztien erdian, itandu eutsan Jesusi,
cirautsala: Eztoçu ecer erançuten oneec çure contra dinoenari?
Baina bera ichilic egoan, ta ez eutsan ecer erançun. Sacerdote Nagusiac
barriro itandu, ta esan eutsan: çara çu cristo, Jangoico bedeincatuaren Semea?
Jangoico bicia gaiti conjuretan çaitut, esan daiguçula, çu baçara cristo,
Jangoicoaren Semea.
Jesusec esan eutsan: çuc esan doçu: Neu nasala.
Baina dirautsuet, emendic aurrera icusico doçuela guiçonaren Semea
jarriric Jangoicoaren birtutearen escoatara; ta etorten ceruco odoietan.
Orduan Sacerdote Nagusiac urratu cituan bere jaztecoac, ta esan eban:
Biraoa esan dau: ce testigu gueiagoren bearric dogu?
Ençun doçue madaricacinoa? cer deritchaçue? Eta eurac erançun, ta esan
eben: Mereci dau eriotzea.
Orduan tchu-tchistua bota eutsen arpeguira.
Eta Jesus euqueenac burlaçar, ta joca erabilen.
Ta estaldu eben, ta colpeac emoten eutseçan; beste batzuc betondocoac bere
arpeguian emoten eutseçan, ta itanduten eutsen;
Eta esaten eben: cristo, iguerri eguiguçu; Nor da jo çaituana?
Eta beste gauça asco cinoen biraoca bere contra.

29. IRAcUrça

San Pedroc iru bider ucatuten dau Jesus:


Ta negarrez urtuten dau bere becatua.

BATERA San Mateoc cap. 26. v. 69-75.


San Marcosec cap. 14. v. 66-72.
San Lucasec cap. 22. v. 56-62.
San Juanec cap. 18. v. 25-27.

Bitartean Pedro egoan jarriric atartetic campora, bean: çutic egoan


berotuten.
Eta beragana eldu çan Sacerdote Nagusiaren criadataric bat.
Ta icusi ebanean Pedro suaren ondoan jarriric, contuz beguiratu eutsan,
berotuten egoala,
Eta esan eban: ta au bere beragaz egoan: ta çu Jesus Galileoaz cengoçan.
Baina berac ucatu eban guztien aurrean, cinoala: Emacumea, eztaçaut ori.
Eztaçaut, ta eztaquit cer dinoçun bere.
Eta urten eban campora atartearen aurrera, ta oilarrac cantau eban.
Eta berac urten ezquero atetara, beste criada batec icusi eban, ta an
egoçanai esan eutsen: Au bere Jesus Naçarenogaz egon çan. Ta esan eutsen berari:
çu bere etzara bere dicipuluetaricoa?
Eta bestebein ucatu eban juramentuaz: Ez nas: Eztaçaut guiçon ori.
Eta andic laster osterabere, ta ordu bete leguez igaroric, Sacerdote
Nagusiaren beste guiçon serbitzari Pedroc belarria ebagui eutsanen aide batec,
Baieztu, ta cinoan: Eguiaz au beragaz egoan: Galileoa bere ba. Etzindudan
neuc çu icusi beragaz hortuan?
Eldu cirian an egoçanac, ta Pedrori esan eutsen: Segurubere çu bere jente
orren artecoa çara: bada Galileoa çara: ta ceure berba eguicunac eçagutu
eraçoten çaitu.
Eta bestebein ucatu eban, ta esan eban Pedroc: guiçona, eztaquit cer
dinoçun.
Orduan asi çan erneguca, ta biraoca, ta juramentuca: Eztaçaut çuc dinoçun
guiçon ori.
Eta oraindino bera berbaz egoala, oilarrac soinutu eban bigarren aldiz.
Eta Jaunac biurturic, beguiratu eutsan Pedrori.
Eta gomutau çan Pedro Jesusec esan eutsan berbeaz, oilarrac bi bider
cantau baino lenago, ucatuco noçu iru aldiz.
Eta campora urten ezquero Pedro, asi çan negar eguiten: lazquiro negar
eguin eban.

30. IRAcUrça

Eriotzaco sentencia emoten deutse Jesusi.


Damututen da Judas bere traicinoaz;
ta ateraten dau emendic desesperacinoa,
ta bere burua urcatutea.

BATERA San Mateoc cap. 27. v. 1-10.


San Marcosec cap. 15. v. 1.
San Lucasec cap. 22. v. 66-71.

Eta egundu çanean batu cirian errico çarrac, ta Sacerdoten Buruac, ta


Escribac Jesusen contra, eriotzara emoteco.
Eta eroan eben euren Bilcunçara, ta esan eutsen: Baldin çu cristo baçara,
esaiguçu.
Eta esan eutsen berac: Badirautsuet, sinistuco ezteustaçue.
Ta itanduten badeutsuet bere, erançungo ezteustaçue, ez eta largaco
enoçue.
Baina gaurganic guiçonaren Semea jarriric egongo da Jangoicoaren
birtutearen escoatara.
Guztiac esan eben: Orrela çu Jangoicoaren Seme çara? Berac esan eban:
ceuroc dinoçue neu nasala.
Ta eurac esan eben: ce testigança gueiagoren bearric dogu? Bada gueuc bere
aotic ençun dogu.
Ta eroan eben loturic, ta emon eutsen Poncio Pilatos Aguintariari.
Orduan Judas bera entregau ebanac, icusi ebanean, eriotzara condenatu
ebela; damuaz bearturic, biurtu eutseçan ogueta amar cidar-diruac Sacerdoteen
Buruai, ta çarrai,
cinoala: Becatu eguin dot, entregaturic errubaguearen odola. Ta eurac esan
eben: Guri cer deuscu? Beguiratu ei cendu ceuc.
Ta botaric Templuan diruac, aldeguin çan, ta joan çan, ta urcatu çan
cordel batic.
Sacerdoteen Buruac artu citueçan diruac, ta esan eben: combeni ezta oneec
sartutea ondasun-toquian, odolaren precioa dirialaco.
Eta orren ganean alcar adituric, euracaz erosi eben Lapicoguila baten
landa bat, campotarren sepulturatzat.
Ta orregaiti deitu çan a lur-landea, Haceldama, au da, odol-ibarra gaur
guino.
Orduan bete çan Jeremias Profeteac esan ebana: Ta artu citueçan ogueta
amar cidarrezco diruac, preciotuaren precioa, Israelgo semeetaric preciotu
ebanarena:
Eta emon citueçan Lapicoguilaren landea gaiti, Jaunac aguindu eustan
leguez.

31. IRAcUrça

Daroe Jesus Pilatosgana, onec biralduten dau


Herodesgana, ta onec çorotzat biurtuten deutso Pilatosi.

BATERA San Mateoc cap. 27. v. 11-14.


San Marcosec cap. 15. v. 1-5.
San Lucasec cap. 23. v. 1-12.
San Juanec cap. 18. v. 28-38.

Eta jaguiric a jente pilo guztia, ta estu eraguin ezquero Jesus, eroan, ta
entregatu eutsen Pilatosi.
Eroan eben bada Jesus caifasen etchetic Gobernariaren Jaureguira. Ta
gochean çan: ta eurac etzirian sartu Jaureguico Tribunalean, ez loitute arren,
ta Pazcoa jan al eguiteco.
Pilatosec bada campora urten eban euracgana, ta esan eban: ce saladura
dacarçue guiçon onen contra?
Erançun, ta esan eutsen: Au erruduna ezpaliz, ecarrico ez gueunsun.
Orduan Pilatosec esan eutsen: ceuroc artu, ta juzgau eguiçue ceuroen
leguearen erara. Ta judeguac esan eutsen: Guri laquetuten ez jacu inor iltea.
Bete cedin Jesusec esan eban berbea, adiraçoric celango eriotzeaz ilgo
çan.
Eta salatuten asi cirian, esanic: Au aurquitu dogu gure Jenteari adibide
tcharrac emoten, eragozten dabela Erregueari erregue-dirua paguetea, ta dinoala,
bera dala cristo Erreguea.
Barriro bada Pilatos sartu çan Jaureguian, ta Jesusi deitu eutsan...
Eta Jesus eroan eben Aguintariaren aurrera; ta Aguintariac itandu, ta esan
eutsan: çara çu Judeguen Erreguea?
Jesusec erançun eban: Ori çuc ceuganic dinoçu, edo bestec ori nigaiti esan
deutsu?
Pilatosec erançun eban: Menturaz nas ni Judegua? ceure Jenteac, ta
Sacerdote Nagusiac nire escuetan ifini çaitue: cer eguin doçu?
Jesusec erançun eban: Nire Erreinua ezta mundu onetacoa: baldin nire
Erreinua mundu onetacoa balitz, nire aguindupecoac peleauco leuque duda baga, ni
Judeguai emona içan ez nendinçat: baina orain nire Erreinua ezta emengoa.
Pilatosec orduan esan eutsan: Orrela çu Erregue çara? Jesusec erançun
eban: ceuc dinoçu,
Ni Erregue nasala. Ni onetaraco jaio ninçan, ta onetaraco mundura etorri
ninçan, eguiaren eguiatasuna emotera: eguiarena danac, dançu nire boça.
Pilatosec dirautso: cer da eguia? Ta au esanic, urten eban bestebein
Judeguetara, Sacerdoteen Buruetara, ta jenteagana,
Eta esan eutsen: Eztot beragan idoroten gauça tcharric.
Eta Sacerdoten Buruac, ta çarrac salatuten ebenean gauça ascoren ganean,
ez eban ecerbere erançun.
Ta Pilatosec osterabere itandu, ta esan eutsan:
Eztançuçuz ceimbat testimonio dinoeçan çure contra? Eztoçu ecer erançuten?
ara ceimbat gauceetan salatuten çaitueçan.
Baina Jesusec ez eutsan areambere erançun bere berbaren bati; alangoz ece
Pilatos Aguintaria entero asco miraritu çan.
Baina esetsiten eben, cinoela: Baquebagueturic dauco jentea, Judea guztian
çabalduten daben dotrinaz, Galileatic asi, ta onaguino.
Pilatosec Galilea ençunic, itandu eban Galilearra çanez.
Eta eçagutu ebanean Herodesen aguintaritza azpicoa çala, biraldu eutsan
Herodesi, cein dempora atan idoroten çan Jerusalenen.
Ta Herodesec Jesus icusi ebanean, asco poztu çan: cerren atchinatic icusi
gura içan eban, gauça asco bera gaiti ençunic citualaco, ta itchadoten eban
icusico ebala mirariaren bat eguiten.
Itaune asco bada eguin eutsaçan. Baina berac ecer bere erançuten ez
eutsan.
Eta Sacerdoteen Buru, ta Escribac egoçan salatuten irme.
Eta Herodesec bere soldaduacaz despreciatu eban: ta jancieraço eban
barregarriz soineco çuri bategaz, ta biraldu eban atzera Pilatosgana.
Ta egun atan guelditu cirian adisquideturic Herodes ta Pilatos: euren
artean lenago arerioturic egon ezquero.

32. IRAcUrça

Judeguac escatuten deutse Pilatosi Jesusen eriotzea,


ta Barrabasen libertadea.

BATERA San Mateoc cap. 27. v. 15-26.


San Marcosec cap. 15. v. 6-15.
San Lucasec cap. 23. v. 13-25.
San Juanec cap. 18. v. 39-40.

Pilatosec bada deitu eutsen Sacerdoten Buruai, ta Aguintariai, ta


jenteari,
Ta esan eutsen: Nire aurrera ecarri doçue guiçon au, errico baque-
quençaile leguez, ta ara non çuen aurrean nic berari itandu ezquero, eztot ecer
beronegan topau salatuten doçuen gauceetaric.
Ezta Herodesec bere: bada beragana biraldu çaituedaz, ta orra non bapere
probau ezteutso eriotzea çor jacon gauçaric.
Largaco dot bada castigau ezquero.
Baina Gobernariac bear eban libertadea emon Jaia gaiti eurac gura eben
preso bati.
Ta dempora atan egoan Barrabas eritchon preso famadun bat, presondeguian
beste gaisto oquerracaz egoana, errierta baten eriotza bat eguin ebalaco.
Ta baturic erria, asi jacaçan escatuten oi çan mesedea.
Ta eurac baturic, Pilatosec esan eutsen: Gura doçue bada, emon daiçuedan
libre Judeguen Erreguea?
Nori gura doçue emon daiodan libertasuna? Barrabasi, ala Jesus cristo
deritchonari?
Bada bequian icusi ecinaz ifini ebela bere escuetan Sacerdote Nagusiac.
Eta bere adiçainean jarriric egoala, biraldu eutsan esatera bere emazteac:
Ecertan sartu etzaite justu orregaz: bada bart bera gaiti gauça asco beguitandu
jataz.
Baina Sacerdoteen Buruac, ta çarrac muguietan eben errico jentea
escatutera Barrabas, ta ileraçotera Jesus.
Eta Gobernariac erançun, ta esan eutsen: Bioc taric ceini gura doçue
libertadea emon diodan?
Eta jente guztiac ao batez deadarrez cinoen: Il eraguin eguiçu au, ta
ascatu eiguçu Barrabas. Barrabas barriz lapur bat çan,
cein ifini eben presondeguian errian eguin çan errierta bategaiti, ta
eriotza bat gaiti.
Eta Pilatosec barriro berba eguin eutsen, Jesus ascatu gura içanic:
cer nai doçue bada eguin daidan Judeguen Erregueaz? cristo deritchon
Jesusegaz?
Ta eurac barriro dedar eguiten eben, cinoela: crutzean josi eguiçu,
crutzean josi eguiçu: Guztiac dinoe: crutzean josia içan bedi.
Ta berac irugarrenez esan eutsen: Bada ce gatch eguin dau onec? Nic
idoroten eztot beragan eriotzea mereci daben gauçaric: castigauco dot bada, ta
ascatuco dot.
Baina eurac eragoion, escatuten ebela dedarca, crutzean josia içan cedila:
ta gueituten citueçan euren dedarrac, esanic: crutzean josia içan bedi; crutzean
josi eguiçu.
Eta Pilatosec icusiric ecerbere aurreratuten ez ebala, ta gueroago ta
gueiago azten çala erriertea; ecarri eraguin eban ura, ta guztien aurrean escuac
garbitu cituan, esanic: Justu onen odoletic ni erru baga nago: or compon ceuroc.
Eta jente guztiac erançunic esan eban: Bere odola betor gure ganera, ta
gure semeen ganera.
Eta Pilatosec gustu emon gura içanic erriari, juzgatu eban eguin cedila
eurac escatuten ebena.
Eta libretzat emon eban eurac escatu eben Barrabas presondeguian egon çana
errierta, ta eriotzea gaiti.
Ta açotadu eraguin ezquero Jesus, emon eutsen eurai, ta euren borondatera,
crutzean josi eguiençat.

33. IRAcUrça

Açotadu, ta arançaz coroitu ezquero Jesus,


ateraten dabe erriaren aurrera,
ta barriro escatuten dabe bere eriotzea.

BATERA San Mateoc cap. 27. v. 27-30.


San Marcosec cap. 15. v. 16-19.
San Juanec cap. 19. v. 1-16.

Pilatosec bada orduan artu eban Jesus, ta açotadu eban.


Eta Gobernariaren soldaduac arturic Jesus eroateco adiçainera, eroan eben
adiçaineco atartera, ta onen inguruan ifini eben soldadesca guztia.
Ta bilostuten ebela, janci eutsen granazco mantu bat:
Ta arançazco coroi bat eguinic, ifini eutsen buru ganean, ta cainabera bat
bere escoaco escuan.
Eta beragana etocen. Ta bere aurrean belauna biurturic, burlaçar erabilen.
Ta asi cirian agur buru macurtuac berari eguiten, esanic: Jangoicoac salba
çaiçala Judeguen Erreguea: ta belarrondocoac emoten eutseçan.
Eta gorro-tchu-tchistuac eçarten eutseçala, artu eben cainabera, ta joten
eben buruan: ta belaunico ifiniric adoretan eben.

San Juanec an.

Pilatosec bada urten eban bestebein campora, ta esan eutsen: Aramen non
campora ateraten deutsuedan, jaquin daiçuen, gauça tcharric beragan idoroten
eztodala.
Ta Jesusec urten eban eroiala arançazco coroi bat, ta erregue-janci gorri
bat. Ta Pilatosec esan eutsen: Aramen guiçona.
Eta Sacerdote Nagusiac, ta Ministroac icusi ebenean, dedar tchilioca
cinoen: crutzean josi eguiçu, crutzean josi eguiçu. Pilatosec dirautse: ceuroc
artu, ta crutzean josi eguiçue: bada nic eztot idoroten beronegan gauça
tcharric.
Judeguac erançun eutsen: Leguea dogu guc, ta leguearen erara il bear da,
Jangoicoaren Seme eguin dalaco.
Pilatosec berboc ençunic, gueiago bildurtu çan.
Eta barriro sartu çan adiçainera, ta Jesusi esan eutsan: Nongoa çara?
Baina Jesusec ez eutsan erançun.
Eta Pilatosec dirautso: Niri ezteustaçu berba eguiten? Eztaquiçu,
daucadala escubidea çu crutzean jositeco, ta dodala escubidea çu libretaco?
Jesusec erançun eban: Etzenduque euquico aguintaritzaric nire ganean,
goitic emon ezpalitchaçu. Beragaiti becatu andiagoa dauco çuri entregatu
nabenac.
Ta ordureaganic Pilatosec aleguina eguiten eban bera ascatuteco. Baina
Judeguac deadar eguiten eben; esanic: Baldin au libretan badoçu, etzara
Erreguearen adisquide: bada Erregue eguiten dana, cesar Erreguearen contracor
eguiten da.
Pilatosec bada berboc ençun cituanean, atera eban Jesus campora ta jarri
çan bere adiçaineco lecuan, Lithostrotos deituten dana, ta Gabbata Hebreoan.
Eta çan Pazcoaco Prestaeraco eguna, ta eguerdi aurreco ordua, ta esan
eutsen Judeguai: Aramen çuen Erreguea.
Ta eurac dedar eguiten eben: quen, quen, crutzean josi eguiçu. Pilatosec
dirautse: ceuroen Erreguea crutzean josico dot? Sacerdote Nagusiac erançun eben:
Guc ez dogu cesar bachen beste Erregueric.
Orduan emon eutsen eurai, crutzean josia içan cedin.

Ta artu eben &a. infra.

34. IRAcUrça

Doa Jesus bere crutzeaz calbariora:


jositen dabe crutzean: ta eguiten ditue
beragaz beste gogartade asco.

BATERA San Mateoc cap. 17. v. 31-34. 38. 37. 35. 36.
San Marcosec cap. 15. v. 20-23. 25-28. ta 24.
San Lucasec cap. 23. v. 26-34. ta 28.
San Juanec cap. 19. v. 16-24.

Ta artu eben Jesus.


Ta burlaz iraindu ezquero, bilostu eutsen erregue-soineco gorria, ta janci
eutseçan bere soinecoac, ta ateraten dabe campora crutzean josteco.
Ta berac bere solbardan bere crutzea eroiala urten eban calbario, ta
Hebreoan Golgotha deritchon lecura: ta an crutzean josi eben.
Eta eroiala idoro eben andic igaroten çan cireneco guiçon bat, Simon
eritchona, borda solotic etorrena, Alechandro, ta Ruforen aita.
Au beartu eben Jesusen crutzea eroatera, ta crutze carguea eroan eraguin
eutsen Jesusen atzean.
Eta berrajoçan errico jente ascoc, ta emacumeac, ceinçuc cizpuru ta negar
eguiten eben.
Baina Jesus biurturic euracgana, esan eutsen: Jerusalengo alabac, ez
eguiçue negar eguin nire ganean; negar eguiçue bai ceuroen ganean, ta ceuroen
semeen ganean.
cerren etorrico dira egunac ceineetan esango daben: çorionecoac seingueac,
ta umeric euqui ez eben sabelac, ta ugatzic emon ez eben bularrac.
Orduan asico dira esaten mendiai: Jausi çaitece gure ganean; ta munai:
Estaldu gaguiçuez.
Bada egur ecean au eguiten badabe, igarrean cer eguingo da?
Baitabere beragaz eroiaçan beste bi gaisquile cirianac il eraguiteco.
Eta eroan eben Golgotha deritchon lecu batera: ceinec esan gura dau
calbario toquia.
Eta emon eutsen edaten ardao mirraduna beaztunaz nasturic. Ta aoan sartu
ebanean, ez eban edan gura; ta artu ez eban.
çan bada eguerdia crutzean josi ebenean; ta beragaz beste lapur bi, bata
escoatara, ta bestea ezquerretara, bata alde batera, ta bestea bestera, ta
erdian Jesus.
Eta an bete çan profecia dinoana: Gaistoacaz bardindu eben.
Baina Jesusec cinoan: Aita, parcatu eguieçu: bada eztaquie cer eguiten
daben.
Ta Pilatosec bere escribidu eban letreru bat, ta crutze ganean ifini eban.
Ta letreruac eucan escribiduric bere eriotzaren motibua.
Eta bere buru ganean ifini eben escribiduric bere eriotzaren adiquiçun au:
Au da Jesus Naçareno Erregue Judeguena.
Eta Judeguetaric ascoc iracurri eben letratailu au; Uriaren urrean
egoalaco Jesus crutzean josi ebenen lecua. Ta escribiduric egoan Hebreo, Griego,
ta Latinez.
Ta Judeguen Sacerdote Nagusiac cirautsen Pilatosi: Ez eguiçu escribidu
Judeguen Erreguea; ezpada berac esan ebala: Judeguen Erreguea nas.
Pilatosec erançun eban: Escribidu dodana, escribidu dot.
Soldaduac Jesus crutzean josi ezquero, artu citueçan bere jaztecoac, ta
lau çati eguin citueçan: soldadu bacotcharençat bere çatia, ta tunica.
Euren ganean suerteac botaric, icusteco ceinec cein eroango eban: Baina
tuniqueac ez eucan josturaric, goitic bera eoa çalaco.
Eta alcar esan eben: Urratu eztaigun, ezpada suerteac bota daiguçan nori
dagoquion; bete cedin Escritura dinoana: Euren artean nire soinecoac çatitu
citueçan, ta nire soinecoaren ganean suerteac bota citueçan.
Eta soldaduac au alan eguin eben, ta jarriric goardia eguiten eutsen.

35. IRAcUrça

Jesus crutzean dagoala Judeguac irainduten dabe.


An idoroten da bere Ama Maria:
Eguzquia ilunduten da: Jesus ilten da.

BATERA San Mateoc cap. 27. v. 39-50.


San Marcosec cap. 15. v. 29-37.
San Lucasec cap. 23. v. 35-37.39-46.
San Juanec cap. 19. v. 25-30.

Eta igaroten cirianac madaricatuten eben eraguinic euren buruac,


Ta esanic: Ah çu Jangoicoaren Templua banatu, ta iru egunean barriro
eguiten doçuna,
Librau eguiçu orain ceure burua. Jangoicoaren Seme baçara, jatsi çaite
crutzetic.
Ta jentea beguira egoan, ta berari burlaçar.
Baitabere Sacerdoteen Buruac, Escriba, ta çarracaz barregarriz cinoen:
Besteac salbau ditu, bera barriz ecin salba da: Israelgo Erregue bada
jatsi bedi orain crutzetic, ta sinistuten deutsegu: salbau bedi bera, baldin
bada au cristo, Jangoicoaren autua;
cristo Israelgo Erreguea jatsi orain crutzetic, icusi, ta sinistu daigun.
Jangoicoan confietan dau: librau begui, ondo gura badeutso; bada esan
eban: Jangoicoaren Semea nas.
Soldaduac bere burla eguiten eutsen beragana elduric, ta birnaguea
opaturic,
Ta esanic: Baçara çu Judeguen Erreguea, salba çaite ceu.
Eta crutzean josiric egoçan lapurretaric batec biraotuten eban, ta esan:
çu cristo baçara, salbau gaiçuz ceu, ta gu.
Baina besteac cematuten eban, esanic: çuc bere ez doçu Jangoicoaren
bildurric egonic urcamendian bertan?
Eta gu eguiaz gure erruz, dogulaco gure eguitecoai dagocana: baina onec
gauça tcharric eguin eztau.
Ta Jesusi cirautsan: Jauna, gomutau çaite niçaz, çatoçanean ceure
Erreinura.
Ta Jesusec esan eutsan: Eguiaz dirautsut: Gaur neugaz içango çareala
Glorian.
Eta Jesusen crutzearen ondoan egoçan bere Ama, ta bere Amaren aiztea,
Maria cleofasena, ta Maria Magdalenea.
Eta icusiric Jesusec bere Ama, ta maite eban dicipulua an egoala esan
eutsan bere Amari: Andrea, aror çure seme.
guero dicipuluari esan eutsan: Aror çure Ama. Ta ordu ataric dicipuluac
artu eban beretzat.
Eta eguerditic iruretaguino iluntasunac eguin cirian mundu guztian.
Ta eguzquia ilundu çan.
Ta irurac baino len boz andiaz dedar eguin eban Jesusec, cinoala: Eli,
Eli, lamma sabacthani: au da, Neure Jangoicoa, neure Jangoicoa, cegaiti
desamparau noçu?
An egoçanetaric bada batzuc, au ençun ebenean, cinoen: Eliasi deieguiten
deutso onec.
Onen ondoan Jesusec jaquinic, gauça guztiac azquendu ciriala, Escriturea
bete cedin, esan eban: Egarri nas.
An egoan onci bat birnaguez beteric.
Eta berpetati euretaric bat arin joan ta artu eban esponja-arroquia, ta
busti-bete eban binagre-ozpinian, ta cainabera baten ifiniric, emoten eutsan
edaten.
Eta bestebatzuc cinoen: Itchoçue, dacuscun, datorrenez Elias bera
libretara.
Eta Jesusec artu ebanean birnaguea, esan eban: Acabatu da.
Eta Jesusec dedar andi bat emonic, esan eban: Aita, çure escuetan
gomendatuten dot nire espiritua.
Eta au esanic, ta burua macurturic emon eban espiritua, il çan.

36. IRAcUrça

Jesus il ezquero icusi cirian mirariac.

BATERA San Mateoc cap. 27. v. 51-56.


San Marcosec cap. 15. v. 38-41.
San Lucasec cap. 23. v. 45. 47-49. 46.
San Juanec cap. 19. v. 31-37.

Eta aror non bertati urratu çan goitic bera çati bitan Templuco belo-
estalguia. Ta lurra icaratu çan, ta arriac çatitu cirian.
Ta sepulturac idigui cirian; ta il cirian santu ascoren gorputzac biztu
cirian.
Eta urtenic sepulturetatic bera biztu ezquero, etorri cirian Uri santura,
ta aguertu jaqueçan persona ascori.
Ta aurrez aur egoan centurionec icusi ebanean jaço çana, alan il çala
dedar bat emonic, alabatu eban Jangoicoa, esanic: Au guiçonau eguiaz çan
Jangoicoaren Semea.
Ta beragaz egoçanac Jesus jagoten, icusi ebenean lur-icara, ta eguiten
cirian gauçac, bildur andia artu eben; ta cinoen: Eguiaz Jangoicoaren Semea çan
au.
Eta ecusen guztiac icusgarri au, ta igaroten çana, biurtuten cirian
colpeca euren bularrac.
Eta Jesusen eçagunac, ta Galileatic jarraitu eutsen emacumeac, ta bera
serbietan etorriac urrinetic beguira egoçan gauçoc.
Euren artean egoçan Maria Magdalena, ta Maria Santiago tchiquerraren ama,
ta Joserena, ta Salome cebedeoren semeen ama.
ceinçuc Galilean egon çanean jarraitu, ta serbiduten eutsen, ta beste asco
beragaz batera etorri içan cirianac Jerusalenera.

San Juanec an.

Eta Judeguac, Prestaera-eguna çalaco, Jaian guelditu etzitecen gorputzac


crutzean, orduco Jaiaren eguna andia çalaco, erregutu eutsen Pilatosi, bernac
ausi ta quendu eiçala andic.
Etorri cirian bada Soldaduac: ta ausi eutseçan bernac lenengoari, ta beste
beragaz crutzean josi çanari.
Baina Jesusgana etorri cirianean, icusiric ilic egoala, ez eutsen bernaric
ausi.
Baina soldaduetaric batec lança bategaz bularra idigui eutsan, ta bertati
urten eben odolac, ta urac.
Ta au icusi ebanac, emon eban testimonioa, ta eguiazcoa da bere
testimonioa: ta berac daqui, eguia dinoala, çuec bere sinistu daiçuen.
Bada gauçoc eguin cirian bete cedin Escriturea: Bere açurric ausico
eztoçue.
Baitabere dino beste Escritura batec: Icusico dabe igaro ebena.

37. IRAcUrça

crutzetic eratsiric Jesusen gorputza ifinten dabe


Sepulturan: ta Judeguac ifinten ditue
an guarda çain jaolac.

BATERA San Mateoc cap. 27. v. 57-66.


San Marcosec cap. 15. v. 42-47.
San Lucasec cap. 23. v. 50-56.
San Juanec cap. 19. v. 38-42.

Onez gueroz, ta berandu eguin çanean, bada çan Prestaera, Jaiaren aurreco
eguna.
Etorri çan Jose eritchon guiçon aberats bat, Senadore noblea, guiçon ona,
ta mena:
Onec ez eban lecuric emon gura içan ez batzarrari, ez bertan eguin cirian
euren gauçai, çan Arimathea Judeaco Uricoa, Jangoicoaren Erreinua berac bere
itchadoten ebana.
Au joan çan, ta açartasunaz sartu çan Pilatosgana, ta Jesusen gorputza
escatu eutsan.
çan Jesusen dicipulua; baina ez aguiria, Judeguen bildurrez.
Ta Pilatos miraritu çan, omen laster il çalaco: ta centurioni deituric,
itandu eutsan, il baçan.
Eta centurionganic jaquinic, emon eutsan gorputza Joseri.
Etorri çan bada, ta quendu eban Jesusen gorputza.
Ta Nicodemo bere, gaubez lenago joan çana Jesusgana, etorri çan eun libra
mirra ta balsamu leguez ecarçala nasturic.
Eta Josec erosi eban içara bat, ta crutzetic quenduric batu eban içara
garbian.
Ta Jesusen gorputza artu, ta estu eben miesetan balsamuacaz, Judeguac
entierruetan oi eben leguez.
crutzean josi eben lecu atan egoan hortu bat, ta hortuan inor lenago ifini
etzan sepultura barri bat.
An bada ifini eben Jesus, ur egoalaco sepulturea, ta Judeguen Prestaeraco
eguna çalaco.
Ta bere sepultura baten sartu eban (Josec), barria çan, ta atch baten
idigui eraguin eban. Ta sepulturaren sarreran arri andi andi bat ifini, ta joan
çan:
Ta Prestaeraco eguna çan, ta çapatu jaia asiten çan.
Ta bere atzean joiaçala andrac Maria Magdalena, ta beste Maria Joseren ama
Jesusi Galileatic jarraitu eutsenac, ta an sepulturaren aurrean egoçala
jarriric, beguira egoçan non iminten eben, ta celan iminten eben bere gorputza.
Eta biurtu cirianean prestau citueçan balsamu, ta untura usainsuac: ta
çapatu-jaian gueldiric egon cirian legueac aguinduten eban leguez.
Baina Prestaera egunaren biaramonean, Sacerdoteen Buruac, ta Fariseoac
etorri cirian batera Pilatosgana;
Esaten ebela: Jauna, gogoan dogu, ac engainatzaileac oraindo bici çala,
esan ebala: Iru egun barru biztuco nas.
Aguindu eguiçu bada, gorde daguiela sepulturea irugarren egun guino: jaço
eztidin, bere dicipuluac etorri, ta ostu, ta jenteari esatea:
Biztu da ilen arteric; ta azqueneco erracunçau içango da lenengoa bachen
deungueagoa.
Pilatosec dirautse: çainac doçuez, çoace, ta çaindu eguiçue daquiçuen
leguez.
Eurac joan cirian, ta segurututeco sepulturea, seilatu eben arria, ta para
gordetzaile-jaolac.
38. IRAcUrça

Jesusen Biztueraco barri onac emoten deutsez


Angueruac andra emacumeai.

BATERA San Mateoc cap. 28. v. 1-7.


San Marcosec cap. 16. v. 1-7.
San Lucasec cap. 24. v. 1-8.
San Juanec cap. 20. v. 1.

Eta çapatu arrasteguian, asteco lenengo eguna egundutean, Maria Magdalena,


ta Maria Santiagoren ama, ta Salomec erosi citueçan balsamuac, joateco Jesus
balsamututera.
Ta astearen lenengo egunean gochean gochetic, oraindo ilun egoala, eldu
cirian sepulturara urten ezquero eguzquiac, eroieçala prestau citueçan
balsamuac.
Eta euren artean cinoen: Noc quenduco deuscu sepulturaren aoan dagoan
arria?
Ta aror non ustecabean asmau çan lur-icara andi bat. cerren Jaunaren
Angueru bat cerutic jatsi çan; ta elduric eraguin eban arria, ta bere ganean
jarri çan: Iusture argui baten ancera arguia emoten eban bere arpeguiac: ta bere
soinecoac edurra cirudien.
Ta bere bildurrez icaratu cirian gordeguilac, ta ilic leguez guelditu
cirian.
Baina beguiratu eben (emacumeac), ta icusi eben aldeguinic sepulturaco
arria: ta au entero andia çan.
Ta sarturic sepulturan, idoro ez eben Jesus Jaunaren gorputza.
Ta jaço çan onegaiti icaraturic egoçala, euren ondoan ifini cirian gazte
bi jazteco arguitsuacaz.
Eta bildurturic egoçala, ta burua lurreranz macurturic, esan eutsen: Ez
eiçue bildurric euqui; bada daquit Jesus crutzean josia içan çanen bila
çabilcela.
cergaiti ilen artean bilatuten doçue bici dana?
Emen eztago: bada biztu da, esan eban leguez:
Gomuta çaitece esan eutsuenaz, Galilean egon çanean, cinoala: Bear da,
guiçonaren Semea emona içan dedila guiçon becatarien escuetara, ta crutzean
josia içan dedila, ta irugarren egunean biztu dedila.
Erdue, ta icusi eguiçue Jauna gorde eben toquia.
Eta çoace agudo, ta esan eioçue bere dicipulu, ta Pedrori, biztu dala: ta
jaquin eguiçue Galilean itchadoten deutsuela; an icusico doçue, esan eutsuen
leguez: lenago bere au adiraço deutsuet.
Ta gomutau cirian bere berbaren.

39. IRAcUrça

Jesusen Biztueraco barri poçac


emoten deutsez andrac Apostoluai.
San Pedro, ta San Juan datoz sepulturara.

BATERA San Mateoc cap. 28. v. 8.


San Marcosec cap. 16. v. 8.
San Lucasec cap. 24. v. 9-12.
San Juanec cap. 20. v. 2-10.

Eta berpetati urten eben sepultura egoan lecutic bildurraz, ta goço-poz


andiaz, ta arinca joan cirian dicipuluai esatera.
Ta inoribere ecer esan ez eutsen (bidean), bildurrac arturic egoçalaco: ta
au guztiau esan eutsen amaca (dicipuluai), ta beste guztiai.
Ta gauçoc Apostoluai esan eutseçanac cirian Maria Magdalenea, ta Juana, ta
Maria Santiagoren ama, ta eurocaz egoçan besteac.
Eta eurac beguitacino erotzat euqueçan berboc, ta sinistu etzitueçan.
Eta joan çan arin (Maria Magdalena) San Pedrogana, ta Jesusec maite eban
beste dicipuluagana, ta esan eutsen: Sepulturatic quendu dabe Jauna, ta
eztaquigu non imini daben.
Urten eben bada Pedro, ta beste dicipuluac, ta sepulturara joan cirian.
Eta biac batera arin eguin eben, baina beste dicipulua aurreratu çan,
Pedroc bachen arinago joanic, ta lenengo eldu çan sepulturara.
Ta macurtu ezquero icusi cituan ifiniric eun-miesac: baina barrura sartu
etzan.
Eldu çan bada Pedro bere jarraian etorrena, ta sepulturalecuan sartu çan,
ta icusi cituan eunac ifiniric,
Ta buru ganean euqui eban icercaria, ez eunacaz ifiniric, ezpada baturic
beste lecu baten.
Orduan beste dicipulu lenago eldu çana bere sartu çan, ta icusi eban, ta
sinistu eban:
cerren oraindino adietan ez eben Escritura cinoana, bera biztu bear çala
ilen arteric.
Eta bestebein euren etchera biurtu cirian dicipuluac.
Eta joan çan (Pedro) mirarituric bere artean icusi ebanaz.

40. IRAcUrça

Maria Magdalenari aguertuten jaco Jesus,


barriro biurtu çanean sepulturara.

BATERA San Marcosec cap. 16. v. 9.


San Juanec cap. 20. v. 11-17.

Eta biztu çanean (Jesus) asteco lenengo eguneco gochean lenengo aguertu
jacon Maria Magdaleneari, ceineganic çazpi deabru atera içan cituan.
Baina Maria negarrez egoan campoan sepulturaren ondoan. Ta alan negarrari
eragoiola, macurtu çan, ta sepulturara beguira egon çan:
Ta icusi cituan Angueru bi çuriz janciric, jarriric bata buru aldean, ta
bestea oinetan, Jesusen gorputza ifini içan çan lecuan:
Ta esan eutsen: Emacumea, cegaiti negar eguiten doçu? Dirautse: Eroan
deustelaco emendic neure Jauna, ta eztaquit non ifini daben.
Ta au esanic, atzera biurtu çan, ta icusi eban Jesus çutunic egoala: baina
ez equian Jesus çala.
Jesusec dirautso: Emacumea, ceri negar eguiten deutsaçu? Noren bila
çabilz? Berac uste içanic hortulaua çala, esan eutsan: Jauna, ceuc eroan badoçu,
esan eidaçu non ifini doçun; ta neuc eroango dot.
Jesusec dirautso: Maria. Berac biurturic dirautso: Rabboni, ceinec esan
gura dau Maichua.
Jesusec dirautso: Ucutu ez eidaçu, cerren oraindino igon eztot nire
Aitagana: baina çoaz nire anajetara, ta esan eguieçu: Igoten dot nire Aita, ta
çuen Aitagana, nire Jangoico, ta çuen Jangoicoagana.

41. IRAcUrça

Jesus aguertuten jaque sepulturatic etocen andrai.


Judeguac emoten deutse dirua sepultura-çain
egoçanai, esan daiençat, dicipuluac ostu dabela
Jesusen gorputza: ta Magdaleneac dirautse
Apostoluai, berari aguertu jacala Jesus bizturic.

BATERA San Mateoc cap. 28. v. 9-15.


San Marcosec cap. 16. v. 10.11.
San Juanec cap. 20. v. 18.
Eta Jesus idoro çan eurecaz (sepulturatic biurcen cirian emacumeacaz), ta
esan eutsen: Jangoicoac gorde çaieçala. Ta eurac beragana eldu cirian, ta
laztandu citueçan bere oinac, ta adorau eben.
Orduan Jesusec esan eutsen: Ez eiçue bildurric euqui: çoace, esaioeçue
nire anajeai, Galileara doaçala, an icusico nabe.
Ta eurac joiaçan artean, sepultura-çainetaric batzuc joan cirian Errira,
ta igaro çan guertaldi guztien contua emon eutsen Sacerdoteen Buru nagusiai.
Ta baturic çarracaz, ta cer eguin bear çan itunduric, maquina bat diru
emon eutsen gordeguila-çainai,
cirautsela: Esaçue, bere dicipuluac gaubez etorri, ta ostu dabela gu lo
gagoçala.
Ta au elduten bada Aguintariaren belarrietara, guc sinisteraçoco deutsegu,
ta segurutuco çaitueguz.
Eurac dirua artu eben, ta eguin eben iracasi eutsen erara. Ta Judeguen
artean çabaldu çan barri onec dirau gaurguino.
Maria Magdalena etorri çan esatera a gaz egon içan cirianai, ta triste ta
negarrez egoçan aei: Icusi dodala Jauna, ta au esan deust.
Ta eurac ençun ebenean, biciric egoala, ta berac icusi ebala, ez eutsen
sinistu.

42. IRAcUrça

Egun berean aguertuten jaque Jesus


Emausera joaçan dicipulu biai.

BATERA San Marcosec cap. 16. v. 12-13.


San Lucasec cap. 24. v. 13-35.
San Lucasec an.

Eta onen ondoan beste modu baten eracutsi çan erri tchiqui batera joiaçan
(Dicipulu) oneetaric biri.
Egun berean (Biztueracoan) joiaçan errialde Emaus eritchon batera,
Jerusalendic legua bi leguez egoanera.
Eta eurac joaçan euren artean berba eguiten jaço cirian gauça oneen
ganean.
Eta alcar berbaz, ta batac besteari itanduten joaçala, elduric Jesus bera,
euracaz joian bidean.
Baina euren beguiac estalduric egoçan eçagutu ez eguiençat.
Eta berac esan eutsen: ce berbac dira bidean ceuroen artean doçueçanac, ta
cegaiti çagoce orren triste?
Ta euretaric batec cleofas eritchonac erançun eutsan, esanic: çu bacarric
çara erbestecoa Jerusalenen, ta eztaquiçu an igaro dana egun oneetan?
Berac esan eutsen: ce gauça? Ta erançun eben: Jesus Naçarenorena, cein
içan çan guiçon Profeta, al andicoa eguiteetan, ta esateetan Jangoico, ta jente
guztien aurrean:
Ta celan Sacerdote Nagusiac, ta gure Aguintariac condenatu eben eriotzara,
ta crutzean josi eben.
Ta guc itchadoten guenduan, berac Israel erredimituco ebala: ta orain
guztionen ganean gaur da gauçoc jaço dirianen irugarren eguna.
Eta barriz gure arteco emacume batzuc icaratu gaituez, ceinçuc egundu
baino len sepulturara joan cirian,
Ta bere gorputza an ez idororic, cinoen: An icusi ebela Angueruen icustea,
bici dala dinoenena.
Ta gutaric batzuc sepulturara joan cirian; ta idoro eben alan celan
emacumeac esan eben çala, ta bera arquitu ez eben.
Ta Jesusec esan eutsen: O gogor, ta biotz atzeratucoac sinistuteco
Profetac esan eben guztia!
Menturaz bear etzan, cristoc gauçoc igarotea, ta alan bere glorian
sartutea?
Ta asiric Moises, ta Profeta guztietatic adiraçoten emoten eutseçan bera
gaiti berba eguiten eben Escritura guztiac.
Eta urreratu cirian joaçan gaztelura, ta berac adietan emoten eban
aurrerago joiala.
Baina gura ta gurez guelditu eben, esanic: gueratu çaite gugaz, cerren
gaberortea da, ta eguna boa. Ta euracaz sartu çan.
Eta euracaz maian jarriric egoala, oguia artu eban, ta bedeincatu eban, ta
çatitu ezquero emoten eutsen eurai.
Ta euren beguiac idigui cirian, ta eçagutu eben: ta orduan bera desaguertu
çan euren beguietaric.
Ta batac besteari esan eutsan: Menturaz su-garturic ez egoan gueure biotza
gueure barruan, bidean berba eguiten euscunean, ta iracasten euscuçanean
Escriturac?
Ta jaguiric ordu berean biurtu cirian Jerusalenera: ta batubilduric idoro
citueçan amacac, ta euracaz egoçanac,
Esaten ebela: Jauna biztu da eguiaz, ta Simoni aguertu jaco.

San Lucasec an.


San Marcosec cap. 16. v. 13.

Eta eurac esan eben bidean jaço jaquen guztia: ta celan eçagutu eben oguia
çatitzean (Marc.), ta ez eutsen sinistu.

43. IRAcUrça

Jesusec eracusten dau bere Biztuerea


eguerturic dicipuluai, sarturic euren etchean
ateac itchiric egoçala: ta andic çorci egun
beste bein Santo Tomasi bere ilagac aguerturic.

BATERA San Marcosec cap. 16. v. 14.


San Lucasec cap. 24. v. 36-43.
San Juanec cap. 20. v. 19-31.

Eta gauçoc esaten cituela, ta amacac jaten egoçala aguertu jaqueen.


Ta astearen lenengo eguneco arrasteguian, ta Judeguen bildurrez dicipuluac
baturic egoçala ateac itchiric, Jesus etorri çan, ta euren erdian ifini çan, ta
esan eutsen: Baquea içan dedila çuecaz: Neu nas, ez bildurric artu.
Ta eçaindu eutsen euren sinisbaguetasun, ta biotzeco gogortasuna; sinistu
ez eutselaco bera bizturic icusi ebenai.
Baina eurac içuturic, ta icaraturic, uste eben espirituren bat ecusela.
Ta berac esan eutsen: cegaiti çagoce arrituric, ta pensamentuac çuen
biotzetara igoten dabe?
Icusi eguiçuez nire escuac, ta nire oinac, bada neu nas: ucutu, ta
beguiratu eguiçue espirituac eztaucala araguiric, ez açurric, dacusuen leguez
nic ditudala.
Ta au esanic, eracutsi eutseçan escu, ta oinac, ta bularra. Ta goço-poztu
cirian dicipuluac Jauna icusiric.
Baina ez eben leguez oraindino osoro sinisten, ta poz goçoz mirarituric
egoçala, berac esan eutsen: Jangarriric badoçue?
Ta eurac aurrean para eutsen arrain erre çati bat, ta eztiabia bat.
Eta euren aurrean jan ezquero, artu ondaquin emparauac, ta eurai emon
eutseçan.
Ta bestebein esan eutsen: Baquea çuecaz, Aitac biraldu ninduan leguez,
alan nic bere biralduten çaituedaz.
Eta berboc esanic, arnasa-achea bota eban euren ganera, ta esan eutsen:
Espiritu Santua artu eguiçue:
Becatuac parcatuten deutseçueçanai, parcatuco jaquez: ta estuten
deutseçueçanai, lotuco jaquez.
Baina Tomas Didimo eritchon amabietaric bat, etzan egon Jesus etorri
çanean.
Ta beste dicipuluac esan eutsen: Jauna icusi dogu. Berac esan eutsen:
Baldin bere escuetan ezpadacust unceen çuloa ta unceen lecuan neure atza
sartuten ezpadot, ta bere bularrean neure escua sartuten ezpadot, sinistuco
eztot.
Ta çorci egunen buruan, ostera bere baturic egoçan barruan bere
dicipuluac, ta Tomas eurecaz: Jesus etorri çan ateac çarraturic egoçala, ta
euren erdian ifini çan, ta esan eban: Baquea çuei.
Eta guero Tomasi esan eutsan: Sartu eguiçu emen ceure atza, ta icusi
eguiçuz nire escuac, ta ecarçu ceure escua; sartu eiçu nire bularrean: ta
etzaite içan sinisguea, ezpada fededuna.
Tomasec erançun, ta esan eutsan: Nire Jauna, ta neure Jangoicoa.
Jesusec esan eutsan: Tomas, icusi noçulaco, sinistu doçu: çorionecoac
icusi ez ninduanac ta sinistu ebenac.
Beste mirari asco bere Jesusec bere dicipuluen aurrean eguin cituan,
escribiduric eztagoçanac libru onetan.
Baina oneec escribidu dira, sinistu daiçuen Jesus dala cristoa,
Jangoicoaren Semea: ta sinisturic euqui daiçuen bicitzea bere icenean.

44. IRAcUrça

Arrainçan ebilcela Apostoluac,


aguertuten jaque Jesus. San Pedrori
gomendatuten deutsaz bere ardiac; ta adietan
emoten deutso ce eraco eriotzeaz ilgo dan.

San Juanec cap. 21. v. 1-24.

guero bestebein aguertu jaquen Jesus bere dicipuluai Tiberiadesco


itchasoan: ta eracutsi çan onela:
Batera egoçan Simon Pedro, ta Tomas Didimo eritchona cana Galileacoa, ta
cebedeoren semeac, ta beste bi bere dicipuluetaric.
Simon Pedroc dirautse: Arrainçara noa. Eurac dirautse: Gu bere çugaz
goaçan. Urten eben bada, ta igo eben barcuan: ta gaubatan batcho bere artu ez
eben.
Baina gocha eldu çanean Jesus egoan itchas-bazterrean: baina dicipuluac
eçagutu ez eben Jesus çala.
Ta Jesusec esan eutsen: Semeac, badoçue cerbait jateco? Erançun eutsen:
Ez.
Berac dirautse: Eçarri eguiçue sarea barcuaren escoatara: ta topauco
doçue. Bota eben sarea; ta ecin atera eben arrain ascoren ascoz.
Orduan araco Jesusec maite eban dicipuluac esan eutsan Pedrori: Jauna da.
Ta Simon Pedroc ençun ebanean Jauna çala, janci eban bere soinecoa, cerren
jazteco baga egoan, ta bota çan itchasora.
Beste dicipuluac barriz etorri cirian barcuan, lurretic urrin ez egoalaco,
ezpada berreun ucondo, sarea arrainacaz ateraten ebela.
Ta lurrera elduric icusi citueçan su-tchingarrac ifiniric, ta euren ganean
arrain bat iminiric, ta ogui bat.
Jesusec dirautse: Ecarçuez ona orain artu doçueçan arrainac.
Orduan Simon Pedroc igon eban, ta ecarri eban leorrera sarea arrain andiz
beteric, eun ta berrogueta amairu. Ta orrembeste içanic, etzan sarea urratu.
Jesusec dirautse: Erdue, jan eguiçue. Ta beragaz jaten egoçanetaric inor
aurreratu etzan berari itanduten: Nor çara çu: jaquinic Jauna çala.
Elduten da bada Jesus, ta arturic oguia eurai emoten deutse, baita arraina
bere.
Au çan irugarren aldia, ceinetan Jesus aguertu jaquen bere dicipuluai,
biztu ezquero ilen arteric.
Eta jan ezquero dirautso Jesusec Simon Pedrori: Simon Juanen semea, maite
noçu oneec baino gueiago? Erançuten deutso: Bai, Jauna, ceuc daquiçu maite
çaitudala. Berac dirautso: Janaritu eguiçuz nire açuri-bildotsac.
Bigarrenez dirautso: Simon Juanen semea, maite noçu? Erançuten deutso:
Bai, Jauna, ceuc daquiçu maite çaitu dala. Berac dirautso: Janaritu eiçuz nire
açuriac.
Irugarrenez dirautso: Simon Juanen semea, maite noçu? Pedro tristetu çan
irugarrenez esan eutsalaco: Maite noçu? ta esan eutsan: Jauna, çuc gauça guztiac
daquiçuz: çuc baquiçu maite çaitudala. Esan eutsan: Janaritu eguiçuz nire
ardiac.
Bene benetan dirautsut, gaztea cinianean estuten cinian, ta nora nai
joaten cinian: Baina çartuten çareanean, lucetuco doçuz ceure escuac, ta bestec
estu, ta eroango çaitu gura eztoçun lecura.
Au esan eban, icentaturic ce eriotza eraz Jangoicoa glorificatuco eban; ta
au esanic, dirautso: Jarraidaçu.
Biurturic Pedro icusi eban bere atzean jarraiola araco beste dicipulu
Jesusec maite ebana, ta afarian bere bular ganean eratzoric egon çana; ta esan
eutsana: Jauna, cein da entregatuco çaituana?
Ta Pedroc icusi ebanean a, esan eutsan Jesusi: Jauna, ta au cer?
Jesusec esan eutsan: Alan gura badot au guelditu dedin ni etorri artean:
çuri cer deutsu? çuc jarraidaçu.
Berba au bada jagui çan anajeen artean a dicipulua eztala ilten. Ta
Jesusec esan ez eutsan: Ezta ilten; ezpada: Alan guelditu dedin gura dot ni
etorri arteraino, çuri cer deutsu?
Au da gauça oneen eguiatasuna emoten daben dicipulua, ta gauçoc escribidu
cituana: ta daquigu eguiazcoa dala bere testimonioa.

45. IRAcUrça

Aguertuten jaque Jesus bere dicipuluai


Galileaco mendian, ta Uri santuan:
biralcen ditu prediquetara; ta emoten deutse
Escritureen eçaguera arguia.

BATERA San Mateoc cap. 28. v. 16-20.


San Marcosec cap. 16. v. 15-18.
Apostoluen Actac cap. 1. v. 4-8.
San Lucasec cap. 24. v. 44-50.
San Mateoc an.

Ta amaca dicipuluac joan cirian Galileara Jesusec aguindu eutsen mendira.

San Pabloc 1. corinth. cap. 15. v. 6-7.

guero icusi eben bosteun anaje baino gueiagoc batera egoçala: ceinçuetaric
gaurco egunean asco bici dira, ta beste batzuc il cirian.
guero aguertu jacon Santiagori, ta guero Apostolu guztiai.

San Mateoc an.

Ta icusi ebenean adoradu eben: baina batzuc dudau eben.


Ta Jesusec elduric berba eguin eutsen esanic: Escubide guztia emon jat
ceruan, ta lurrean.
çoace bada, ta jente guztiai iracasi eieçue, bateatuten doçueçala Aitaren,
ta Semearen, ta Espiritu Santuaren icenean.
Iracasten deutseçuela gordeten aguindu deutsuedaçan gauça guztiac.

San Marcosec an.


Ta esan eutsen: çoace mundu guztiti, ta predicadu eioçue Ebanjelioa
criatura guztiari.
Sinistu, ta bateatuten dana salbauco da: baina sinisetan eztabena
condenauco da.
Ta sinistuten dabenai jarraituco deutseçan seinaleac oneec dira: Nire
icenean botaco dituez deabruac: berba-eguicuna barriac berba eguingo ditue.
Sierpeac quenduco ditue, ta gauça edenduric baldin edaten badabe, gatchic
eguingo ezteutse: gaichoen ganean escuac ifinico ditue, ta osatuco dira.

San Mateoc an.

Eta ara, ni çuecaz nago egun guztietan munduaren acabera guino.

Apostoluen Eguinçac an.

Ta euracaz batera jan ezquero aguindu eutsen Jerusalendic etzitecela


aldeguin, ezpada an itchadon eguiela, esan eban, Aitaren aguindea nire aotic
ençun cenduena.
Bada Juanec eguiaz uragaz bateatu eban, baina çuec içango çaree bateatuac
Espiritu Santuaz, ez egun asco barru.

San Lucasec an.

Ta esan eutsen: Oneec dira esan neutsueçan berbac oraindino çuecaz


nengoanean, bear bearra çala bete-cumplitea nigaiti escribiduric egoan guztia
Moisesen leguean, ta Profeteetan, ta Salmoetan.
Orduan idigui eutsen adimentua aditu eguieçançat Escriturac:
Eta esan eutsen: Alan dago escribiduric, ta alan bear çan cristoc padecidu
eguian, ta irugarren egunean biztu cedin ilen arteric.
Ta predicatu cedila bere icenean penitencia, ta becatuen parcacinoa jente
guztiai, Jerusalenetic asiric.
Ta çuec gauça oneen testiguac çaree.
Ta nic biralduten dot çuen ganera nire Aitaren aguindua: çuec barriz emen
Urian egon çaitece, goico birtuteaz janciac içan çaitecen bitartean.
Ta atara cituan campora Bethaniara...

Apostoluen Eguinçac an.

Orduan batu cirianac itanduten eutsen, esanic: Jauna, biurtuco ete doçu
dempora onetan Israelgo Erreinua?
Ta esan eutsen; Ez dagotzue çuei jaquitea, Aitac bere aguintaritza azpian
¡fini cituan dempora, ta orduac.
Baina artuco doçue Espiritu Santuaren birtutea çuen ganera etorrico dana,
ta içango çatchatacee testiguac Jerusalenen, ta Judea guztian, ta Samarian, ta
munduaren cabuguino.

46. IRAcUrça

Jesusec igoten dau ceruetara


Olibeteco menditic bere dicipuluac ecuseela.

BATERA San Marcosec cap. 16. v. 19-20.


San Lucasec cap. 24. v. 50-53.
San Juanec cap. 21. v. 25.
Apostoluen Eguinçac cap. 1. v. 9-12.

Marc v. 19. Eta Jesus Jauna eurai berba eguin ezquero,


Act. v. 9. Eurac ecusela igon eban.
Luc. v. 50. Eta bedeincatu cituan bere escuac jasoric.
Ta bedeincatu ezquero, euretaric aldeguin çan, ta çan cerura eroana.
Act. v. ibi. Ta artu eban odoi batec, ceinec quendu eban euren
beguietaric.
Marc an. Igo eban cerura, ta jarriric dago Jangoicoaren escoatara.
Act. v. 10. Ta bera joiala, eurac egoçala cerura beguira aror non euroen
alboan ¡fini cirian persona bi soineco çuriacaz,
Ta esan eutsen: guiçon Galilearrac, cegaiti çagoce cerura beguira? çuen
aurretic cerura igon daben Jesus au, etorrico da alan, celan icusi doçuen cerura
joaten.
Luc. v. 52. Eta eurac bera adoradu ezquero, Jerusalenera biurtu cirian
pozcari andiaz;
Act. v. 12. Jerusalenen ondoan dagoan Olibeteco menditic, Jaieguneco bide
ibilte bat.
Luc. v. 53. Ta beti egoçan Templuan Jangoicoa alabatu, ta bedeincatuten.
Marc. v. 20. Ta eurac urten eben, ta lecu guztietan predicau eben, Jaunac
eurai lagunduric, ta baiezturic euren dotrinea lagunduten eutsen mirariacaz.
Joan 25. Beste gauça asco Jesusec eguin cituanac dagoz: ta baldin guztiac
escribituco balira, uste dot, mundu guztian bere cabituco ez litequeçala
escribidu bear litequeçan libruac.
Luc. Amen.

* * * * * * * * * *

O.S.C.S.R.E.
Fr. Pedro Antonio de Ainibarro
[Sinatuta eta icempetutaJ

IDOROGARRIA
jaquiteco non dagoçan urte guztico Domeca,
ta Santuen Jaietaco Ebanjelioac

Onetaraco contuan egon bear da Predicaria ce Ebanjelista, ta ce Ebanjelio


dan egun atacoa.
Abenduco 1 Domecaco Ebanjelioa idoroco da 5n. libruan, 14n. iracurçan.
2. Domequea. 2. libr. 33. iracurça.
3. Domeca. 2. libr. 7. iracur.
4. Domeca. 2. libr. 11. iracur.
Gabon arteco Domeca. 1. libr. 11. iracur.
Erregueen urrengo 1 Domeca. 1. libr. 14. iracur.
2. Domeca 2. libr. 10. iracur.
3. Domeca. 2. libr. 20. iracur.
4. Domeca. 2. libr. 24. iracur.
5. Domeca. 3. libr. 18. iracur.
6. Domeca. 3. libr. 18. iracur.
Domeca Septuaguesima. 4. libr. 29. iracur.
Sechaguesima. 3. libr. 17. iracur.
Quinquaguesima. 4. libr. 30 iracur.
Autseen eguna. 2. libr. 18. iracur.
Gariçumaco 1 Domequea. 2. libr. 6. iracur.
2. Domeca 4. libr. 19. iracur.
3. Domeca 3. libr. 14. iracur. ta 15.
4. Domeca 3. libr. 27. iracur.
5. Domeca 4. libr. 9. iracur.
Erramu eguna 5. libr. 1. iracur. Cum apropinquasset Jesus Hierosolimam.
Pasino Santua. 5. libr. 26. iracur.
Eguen Santua 5. libr. 18. iracur.
Pazcoa loratua 5. libr. 38. iracur.
Astelena 5. libr. 42. iracur.
Marticena 5. libr. 43. iracur.
1. Domeca 5. libr. 43. iracur.
2. Domequea 4. libr. 11. iracur.
3. Domeca 5. libr. 24. iracur.
4. Domeca 5. libr. 24. iracur.
5. Domeca 5 libr. 24. iracur.
J.c. Ascensinoa 5. libr. 43. iracur.
Domeca urrengoa 5 libr. 23. iracur.
Maiaz Pazcoa, Pentecostes 5 libr. 22. iracur.
Astelena 3 libr. 2. iracur.
Marticena 4 libr. 11 iracur.
Trinidade Santua 5. libr. 45 iracur.
corputz cristi 3. libr. 30 iracur.
1. Domeca Pentecostes urrengoa 2 libr. 19. iracur.
2. Domeca 4 libr. 14. iracur.
3. Domeca 4 libr. 15. iracur.
4. Domeca 2 libr. 12. iracur.
5. Domeca 2 libr. 16. iracur.
6. Domeca 4 libr. 5. iracur.
7. Domeca 2 libr. 19 iracur.
8. Domeca 4 libr. 16. iracur.
9. Domeca 5 libr. 1 iracur.
10. Domeca 4 libr. 26 iracur.
11. Domeca 4 libr. 4 iracur.
12. Domeca 2 libr. 35 iracur.
13. Domeca 4 libr. 25 iracur.
14. Domeca 2 libr. 18 iracur.
15. Domeca 2 libr. 32 iracur.
16. Domeca 4 libr. 14 iracur.
17. Domeca 5 libr. 9 iracur.
18. Domeca 2 libr. 26 iracur.
19. Domeca 5 libr. 6 iracur.
20. Domeca 3 libr. 12 iracur.
21. Domeca 4 libr. 23 iracur.
22. Domeca 5 libr. 7 iracur.
23. Domeca 2 libr. 28 iracur.
24. Domeca 5 libr. 14 iracur.

Beste Ebanjelio lau Dempora, Bijilia, ta Gariçumaco Ferietacoac atera leiz


azqueneco Idorogarritic:

SANTUEN JAIETAcO EBANJELIOAc

Emen icentetan eztirian Santuac idoroco dira


bean Ascoen Ebanjelioetan.

San Andres Ap. Ebanjelioa 2 libr. 12 iracur.


S. Tomas Apost. 5 libr. 43 iracur.
Jesusen Jaiotza 2 libr. 1 iracur. In principio erat Verbum.
S. Esteban m. 5 libr. 11 iracur.
S. Juan Ebanj. 5 libr. 44 iracur.
S.S. Inocenteac m. 1 libr. 12. iracur.
Urtebarri eguna 1 libr. 9. iracur.
Erregueen eguna. 1 libr. 10. iracur.
Jesusen Icen S. 1 libr. 9. iracur.
candelario eguna. 1 libr. 11. iracur.
S. Felipe, ta Santiago Ap. 5 libr. 22 iracur.
Maiatzeco S. cruz eguna. 3 libr. 2 iracur.
S. Juan Bautista 1 libr. 4. iracur.
S. Pedro Apost. 4 libr. 17 iracur.
Maria S. Bisitacinoa 1 libr. 3 iracur.
S. Maria Magdalena 2 libr. 36 iracur.
Santiago Ap. Patroia 4 libr. 30 iracur.
Maria S. Asuncinoa. 3 libr. 7 iracur.
S. Bartolome Ap. 2 libr. 14 iracur.
S. Juanen Degoilacinoa 3 libr. 26 iracur.
Irailaco S. cruz eguna 5 libr. 3 iracur.
S. Mateo Ap. 2 libr. 27 iracur.
S. Simon, ta S. Judas Ap. 5 libr. 23 iracur.
Santu guztien eguna 2 libr. 15 iracur.
S. Martin Obisp. 3 libr. 20 iracur.

AScOEN EBANJELIOAc

Liber guenerationis, J.c. Maria S. Jaiotzan, ta S. Joaquinen egunean 1


libr. 5 iracur.
Missus est Gabriel Anguelus, Ama Birjina Marticoan, bere Icenean,
Abenduan, ta S. Gabrielen egunean. 1 libr. 2 iracur.
Loquente Jesu ad turbas: Maria S. concecino, Errosario, ta beste bere
Jaietan: 3 libr. 15 iracur.
Cum esset desponsata: S. Jose, bere Desposorio, Gabon egunean: 1 libr. 7
iracur.
Quis putas major est: S. Miguel, ta Angueruen egunetan 4 libr. 22 iracur.
Designavit Dominus: S. Marcos, S. Lucas, S. Ignacio Loiolacoa: 2 libr. 31
iracur.
Confiteor tibi Pater. San Matias Ap. Aita S. Francisco, S. Pablo
Ermutarra: 2 libr. 35 iracur.
Hoc est preceptum meum. 5 libr. 23 iracur.
Si quis venit ad me. 4 libr. 14 iracur.
Si quis vult post me venire. 4 libr. 18 iracur.
Nisi granum frumenti: San Lorenço, ta beste asco 5 libr. 3 iracur.
Ego sum vitis vera, et Pater meus: S. Isidro Necaçaria: ta beste asco 5
libr. 23 r.
Ego sum vitis, vos palmites. 5 libr. 23 iracur.
Cum audieritis prelia. 5 libr. 13 iracur.
Descendens Jesus de monte. 2 libr. 14 iracur.
Homo peregre proficiscens. 5 libr. 15 iracur.
Viguilate, quia nescitis. 5 libr. 14 iracur.
Vos estis sal terre. Doctoreen egunetan 2 libr. 16 iracur.
Sint lumbi vestri. 3 libr. 22 iracur.
Nolite timére. 3 libr. 22 iracur.
Homo quidan nobilis. 4 libr. 33 iracur.
Ecce nos reliquimus omnia. 4 libr. 28 iracur.
Simile est regnum celorum decem Virguinibus: 5 libr. 15 iracur.
Accesserunt ad Jesum: 4 libr. 27 iracur.
Simile est regn. celor. thesauro abscondito 3 libr. 18 iracur.
Ingresus Jesus perambulabat Jericho. 4 libr. 32 iracur.

BIZcAIcO IceNEN
ADIERAnça guiPUZcOAN,
TA NAFARROAN,
G. TA N.GAZ ADIRAçoRIc

Aguea, abea, viga.


aguindu: n. manatu: mandar.
aizta: g. n. aizpa: hermana de la hermana.
alboa, aldea: g. n. aldamena: lado.
aloguera, bearsaria: jornal.
amatau: g. itzali: apagar.
aracatu, aratu: rastrear.
arbintasuna: ira.
ardura: arreta: cuidado.
area: g. ondarra: n. legarra: arena.
arerioa: g.n. etsaia: enemigo.
aror. g. orra: ve hai.
arrasteguia, arratsaldea: la tarde.
arraundu: remar.
arteztu, çucendu: endereçar.
asquea: g. estrabia: n. gambela: pesebre.
asco: n. anitz: mucho.
asmau: n. sumatu: adivinar, discurrir.
astuna: n. aidurra: pesado.
atartea, ataria: portal.
atzea: n. guibela: tras, atras.
aubea: g. n. amaguiarraba: suegra.
aurrea: n. aitzinea: delante, tera.
auspaz jarri: postrarse.
autu, autatu: eleguir.
açartu: g. ausartu: atreverse.
azcarria, g. legamia: levadura.
azquendu: g. n. bucatu, aitu: acabar.
aztu: n. atzendu: olvidar.
açuria, bildotsa: cordero.

Bala, balea: bailena, pez.


barrua: g. n. barrena: interior, dentro.
basoa: n. oiana: monte.
batzarra: bilcunça: congreso, sinagoga, concilio.
bachen: g. n. baicic: tan.
bedarlucea: heno: ierba larga.
belu, berandu: tarde.
berbea: g. itza: n. minça, tzoa: palabra.
bertati, laster: n. sarri, fite: luego.
biguirea, g. gaubela: veladuria.
biguina: n. beratcha: blando.
biraldu, bidaldu: n. igorri: enviar.
biurtu: n. itzuli: volver.
boscotcha: ruda ierba.

Dendatu: esforçarse, aplicarse.


deunguea, donguea: g. n. gaiztoa: malo.
domequea: n. igandea: domingo.

Edena, edendu: g. n. poçoia: veneno.


edolabere: n. badere: alomenos.
ecandua: oitura: costumbre.
emparau: sobrar.
ençun: g. aditu, oir.
erago; diardu: insistir, darle a eilo.
eragotzi: g. n. debecatu: prohivir.
erbestea, deserria: destierro.
erdu, g. atoz, n, çato: ven tu.
erleguina, errealcirarra: real de plata.
erraz, facil.
errua: g. n. culpa.
erruquitu: g. n. urricaritu: apiadarse.
esan: n. erran: decir.
Escribac ciran legueco jaquinsu letradunac.
escudatu: defender.
estutu: n. ersitu: apretar i estu atar.
etchagunça: g. baserria: n. borda: caserio.
etchun, g. n. etchin, etzin, recostarse.
eçaina, itchusia: cosa fea.
ecer, cerbait: n. deus: algo.
eztegua: g. n. eztaia: boda.

Fariseoac cirian açalezco santutasuna eracusten eben guiçon batzuc, baina


biotz tcharrecoac, ta gaistoac.

Garaua: g. alea n. picorra, bia: grano.


garbitu: n. tchautu: limpiar.
gueitu: n. berretu: aumentar.
gueratu, guelditu: quedar.
guiarraba: g. n. aitaguiarraba: suegro.
goiartu, goitu: g. n. gailendu, garaitu: vencer.
goldea, bostorça: arado.
gorrotoa: g. gaitzerizcoa. n. etsaigoa: odio.
goruetan: g. ardazquetan egon: hilar.
gura içan: g. n. nai içan: querer.

Hipocrita, birtute finjitzailea.


hortua: g. n. baratza: huerto.

Iduna: g. n. lepoa: pescueço.


idumbaguetu: g. n. lepobaguetu: degoilar.
icoa: g. n. picoa: igo, iguera.
imilauna: g. lacaria: 16ª parte de una fanega: algo menos que celemin.
inarrea: g. erratza: escoba.
iraindu: agriarse, enojarse.
iraçarri: g. eznatu: despertar.
irme, irrime; sendo: fuertemente.
istanda: n. lerre eguin: reventar.
itandu: g. n. galdetu: preguntar.
itundu: convenir en palabra.
itchi: g. n. utzi, itchi: dejar, i cerrar,
iustura, inustura, oineztua: g. tchimista: relampago.
içarea: g. n. mandira: sabana.

Jagui: g. jaiqui: levantarse.


jagon, jaon, çaindu: g. n. çaitu: custodiar.
jaramon ez: no hacer caso.
jarri: g. eseri: sentarse.
jausi: g. erori: caer.
jaço, guertatu: acaecer, suceder.

copaua: g. n. mocadua: bocado.

Lagunquidea: leguion.
laquetu: permitir.
lapicoguilea: g. n. elceguilea: oilero.
larga: n. utzi: dejarlo.
laumarai: un quarto, moneda.
lauoinecoa, tcharria: g. ganaubelça: marrano.
leguez: g. n. becela: como.
loiloa, bedar tcharra: ciçaina.
lotsa, lotsatu: n. alquea, alquetu: avergonçarse.
lucurerua: logrero, usurero.
lupetza: g. loia: lodo.

Maguina. vaina.
maraia: maravedi.
mastia: n. ardança: vina.
miesea, euna: lienço.
muna: coilado.
Nebea: hermano de la hermana.

Obetandua: perfecto.
opa: g. n. esqueini: ofrecer.
oratu: g. n. itchasi: asir.
osatu: g. n. sendatu: sanar.
ostean, atzean, n. guibelean: atras.
ostu: n. ebatsi: hurtar.
otseina: g. n. mirabea: criado, sirviente.
otzarea: g. otarra: cesto.

Puplicanoac cirian errendatzaileac, edo lucurerauac, edo becatari


aguiriac.

Salatu: acusar, delatar.


sartaldea: occidente.
satsa: g. cimaurra: n. ongarria: fiemo, estiercol.
seina: g. n. aurra: nino n. seia.
seindun. g. n. aurdun: embaraçada.
seinguea: g. n. aurbaguea: esteril.
sortaldea: oriente.
sustraia: n. çaina: raiz.

Taldea: rebaino.
tchanchadurea, levadura.

Ugaçaba: g. n. nagusia: amo.


uguerra: g. erdoia: roina.
ulertu: comprehender, advertir.
ur, urrean, urreratu: g. n. urbil, urbildu: cerca, acercarse.
uriola, urjola: g. ugoldea: diluvio.
urrin: g. n. urruti: lejos.
urten: g. n. irten, n. atera: salir.

çaina, çaindu: g. n. çaia, çaitu: custodiar.


celan: g. n. nola: como.
cemaitu, cematu: n. meatchatu: amenaçar, reprehender.
centurion; euntaria.
cençuna: juicio, entendimiento.
ciapea: mostaça.
cizpurua: suspiro.

Beste icen batzuc dira berez eçagunac: alcar elcar: bardin berdin: açurra
eçurra: ebagui ebaqui: emon eman: idigui idiqui: gatcha gaitza: jagui jaiqui:
balça, belça: narrua larrua: soloa soroa: ucutu icutu: uilea ilea.