You are on page 1of 39

LORA SORTA ESPIRITUALA

Pedro Antonio Ainibarro

__________

LORA SORTA ESPIRITUALA,


TA PROPOSITU SANTUAC BICITZA BARRI BAT EGUITECO

Aita Palacios misionariac misino ondoan emoten cituanac

Fr. Pedro Antonio Ainibarroc,


Çarauzco colejio A. S. Franciscoren ordeaco misionariac
Bizcaico eusqueran ifini ditu.

Bear dan leguez.

Tolosan: Liburuguile don Francisco la Lamaren etchean.


1803. urtean.

__________

BICI BEDI JESUS

Misino santua prediquetara, elduten garean errietan, eguiten deuscuez ain


esquer-mesede asco, ta andiac bertaco auço, nagusi, ta tchiquiac, ece, uste
dogu, preminaturic gagoçala, eracutsi, ta adieraçotera guztiai eurac ganaco
esquertasun andia gure aldetic; alanche da; baina içan arren çordun andiac, gu
laco pobreac ecin erançun leioe mesede andi oneei doe nagusiacaz; baina çor
guztia quitutu ecin danean, noc esango eztau, aleguinaz erançun bear dala?
Aramen bada non opa dogun, gure biotz esquertuac idoroten daben guitchitchoa,
adieraçoteco gure lealtasuna.
Misino santuac iraun daben dempora guztian, berein arança-cicadaz sumindu,
ta çatitu doguz çuen biotzac; çuen oneraco, ta alde eguiteco eureetatic era
guztico gaisotasunac; orra bada, ce galanto datorren orain, eurac goçatuteco,
lora goço osagarriac dituan Lorategui eder usainsu bat, cein emoten dogu
moldera; ara ce gatic; Pulpitutic eçarten dirian Lorac, ta paperean moldetuten
dirianac dauque bardinça, ta anz-irudi bat hortuco lora, ta ol, edo eun baten
pintetan dirianacaz; oneec baino aec obeac dira; baina dauque çorigatcha bereala
macaldu, eçaindu, ta igartutea.
Gura guenduque, pulpitutic egotzi doguçan lorac, lucero, betico, ta inos
igartu baga iraun daguien, ta loratatic, frutu goço elduac içatera igaro
ditecen. Onegatic, bada, eretchi deuscu, emotea moldera; moldeturic paperean,
aldatu daiçueçan ceuroen biotzetara; ta ceruco inonçaz, ceuroen aleguin
ardurazcoaz, ta debocinozco beroagaz batera, eldu ditecen lora oneec içatera
ceuroen arimetan frutu eldu goçoac Jesus gure jabe maitearençat.

__________

SART-AURREA
ceinetan eracusten dan, cetaraco dan Lora-sorta santu au

Anaje maiteac Jesusegan; ara cer dirudigun misino santuac dirauan


eraldiac; eguiaz ez besteric, ezpada jaço jaqueena Isrraeldarrai Jordaneco ibai-
corrontac igarotean. Urten eben oneec Ejitoco erbestetic, eta ango atsecaba,
neque-pen andien azpitic; jarraitu eben ermuco bidea, batzuetan çorionduric
mirari arrigarriacaz, beste batzuetan aricaturic, Jangoicoac euren oneraco
biralduten eutseçan nequeacaz; baina aror non idoreten dirian beste bein mirari
barrien bearturic, igaroteco ibai çabala.
Igaro bear eben ibaia, ta ez egoan çubiric, ez barcuric, ez cetan igaro;
urac cirian andiac, corrontac bildurgarriac, ta errequea ochin ondura andicoa.
cer uste doçue jaço çala? Ençun: Josue aguintariaren adi-bidez sartu cirian
sacerdoteac ibaira, ta gueratu cirian uric andienen erdian Testamentuco utcha
santua lepoan ebeela; au eguin, ta beste baga, guelditu cirian bideriozco mendi
miragarrien ancera goitic etocen urac; becoac barriz beranz euren bidea
jarraituric, ur bien erditic eguinçan bide leorra, ta oinazpia busti baga, igaro
cirian Israeldarrac beste aldera.
Etzan miraria icusgarri bat, urac gueldi-baturic icustea? Ur bien erditic
bide leorra idiguitea? Baina cembat, uste doçue, iraun ebela urac istanda eguin
baga? Bacarric utcha santua euren erdian gueldi egonçan bitartean; bada
berpetatic artu eben bidea; ta asi cirian ibiltera, orduguino esturic egoçan ur
corrontac.
Aramen misino santu baten jaço oi danaren irudin eguiazco, baina
erruquigarri bat. Jesusen misionariac erri baten erdian ifinten dabenean crutze
santea, ceinaren anz adigarria çan araco legue çarreco utchea, dirudi, bicio
guztiac bildur-içuturic atzeratu, ezcutatu,ta guelditu ditueçala euren corronta
atsituac; baina ceimbat dirau egotaldi onec? Misino santuac dirauan aldiac baino
asco gueiago ez; bada demporau igaroric, eta misionariac Jesusegaz joan, ta aric
laster, euren bide, ta corronta galdu ebela cirudien becatuac, arcen dabe ain
bizcortasun, egoa, ta indar andia, ece, dirudi, damuturic gueldi egon içanaz,
bete, ta aurreratu gura dabela lengo utsunea, ta ego-taldia. Eztacutsuez emen
galduric misionarien lan neque, buru-auste, ta ardurazco aleguin guztiac?
cerren, ondu cirianetatic batec, edo besteac iraun arren bere propositu onetan,
azcoçaz gueiago dira, biurcen dirianac lenagoco gaistaquerietara.
Baitabere jaçoten da, guertaten dana itchasoco ecatcha bildurgarri baten;
ceinac dirauan artean, guztia da Jesusi dedarrez deitutea; macaldu, ta otsandu
cirian acheac? baquetu çan ecatcha? Bada epeldu çan debocinoa; aztu çan guztia.
Onetan jatort gogora gure colejioco almendru bat; ecusenac ude-barrian loraz
bitchituric, uste içango eban, etzala arbola, ezpada lorategui eder andi apaindu
bat; baina ez egoan cer itchadon bere garauric; bada inosco alditan icusi
eneutsan almendra garau bat.
Beste onembeste jaço eztedin arimetan, gogoratu jacu, ta eretchi deuscu,
opa, ta esquinitea çuei, adibide dun beste lora dituan Lora-sorta bat; euroen
bitartez mantendu daiçueçan sendotasun irmeaz ceuroen propositu onac, ta oneec
iraun daien frutu ugariz beteric, ta inos igartu baga eguite on guztietan.
Bada eguiaz, cer balio dau udebarrian arbolac lora eder icusgarriz
jancitea, beimbere fruturic emoten ezpadabe? cetaco da Madrileco bidea eun bider
asitea, bide erditic atzera biurcen bada? Ozta idoroco da infernuan arima bacar
bat, beinic bein cristinaua, ceruraco pausuren batzuc emon etzituanic; baina cer
dau orregaz? Andiagoa, saminagoa içatea bere neque-pena. Frutu ugarien
itcharomena euqui danean, gueiago sentietan da abustu escas urria. Gogatu
eguiçue, ce pena erruquigarria içango litequean aberats itsasoz datorren batena,
igaro ezquero mila gora bera ta peiligru, irunsi ezquero eun ecatch bildurgarri,
galduco balitz caia, edo portuaren aurrez aur, eta ondatuco balitz ondasun onci
ta guzti; ia ecusela bere etchea, ta bereai laztan goço bat emoteco leguez
besoac çabalic joianean.
Adu gaistoco infernutarra! dinot nic orain, a, aldi baten jarraitu ezquero
Jesusi, igues eguinic bera ganic, ta eguinic Satanasen bandera-pecoa, ondatu
çana betico infernuan! ce gogaituric egongo dan! Icaratu çaitece, neure maiteac,
gogoraturic Judasen çorigatch adu gaistocoa; ta beimbere aztu ezpedi ceuroen
gomutetic Jesusen sentenciau, dinoanean: bacarric au salbauco dala, azquen guino
ondo iraunten dabena. Bildurtu gaizteçan bada, ta au gueiago, gomuteteaz, ce
guitchic irabazten daben, azquenera artean ondo irautea.
cerren, cer adieraço gura içango deuscu Jesusec esateaz, au bacarric
salbauco dala? Eztino aec bacarric, ezpada au. Uste dot adietan emon gura
deuscula, len esan dodana, au da, guitchitcho, ta neurri laburrecoac diriala
ondo ta lucero dirauenac, asco içan arren Jaunaren serbicioan asten dirianac.
Ederto esa eban san Pabloc: Israeldarren guertaldiac, gureen anz-irudicoac
ciriala; ta nire eretchian, eztaquit cetan au obeto icusten dan, orainche
eracustera noianean baino.
Asco ta tchito asco cirian faraon gogorraren aguinduaren azpitic urten
eben isaeldarrac, ta guztiz ondo asi eben erri santuraco urtetea. Ondo; baina
ceimbat eldu cirian Israelgo erri çorionecora? Bacarric bi, Josue, ta caleb.
Aramen misino santu baten irudi eguiazco, baina negargarri bat! Gauça miragarri
bat da, icustea misino baten, largaric deabrua ta becatua, ceruco bide arteça
asten daben arimac; baina ceimbat dira lucero jarraitu ta iraunten dabenac?
Esango badot eguia, guitchitcho.
Bitartean, anaje maiteac; noc segurutuco deutsue, danez au azquenengo
misinoa? Içango dan ala ez guerorengoa orain artu doçuen propositu ta onduteco
gogo santua? Euquico dabenez beste bein çuecaz misericordiaric Jesusec?
çorionecoac ondo irauten dabenac! Bai, ce bestela, cer jaçoco da çuecaz? Ara:
icusiric colejio onetaco guardiana batec, beimbere fruturic ez ecarrela len esan
dodan almendro eroac, icusiric alper alperric betetan ebala hortuco lurra,
aguindu eban, jo sustraitic, ta bota eguieela surtara. Aramen Ebanjelioco
icoaren irudia berbera. Iru urte çan icoric emon baga, lurra galcen egoala;
sarri joan çan jabea icustera, fruturic becarren, baina beti alperric; ta
gogaituric icusteaz ganora baga beteten ebala lurra, esa eutsan irainduric
Hortulauari; Ea, ebagui eguiçu ico ori, cetaco itchico dogu doaric lurra jaten?
ceimbat becatarigaz eguin oi dau auche egunoro Jangoicoac?
Esan eguidaçue bada orain: cembat misino santu daroaçuez ençunic? cembat
confesino jeneral eguin eztoçue? cembat gogo ta asmo on artu eztoçue, onduteco
ceuroen bicitza deungac? Bete doçuez? Iraun doçue? Ai! Bearren doçuen gauçan;
baina cer da ardura merecietan dabena, ezpada salbacinoa? Lanic andienetan, ta
cereguinic ardurazcoenean eguiten doçue umetchiquien jocoaren ancera. Lotsatuco
cintequez, guiçon prestu bategaz eguitea, gure Jangoico maiteaz eguiten doçuena.
Baina nos artean? Ah! auche ameneco içango da guerorengo urtea.
Uste dot, amaric maite goço Maria santisima içan dala bitarteco bere seme
laztanaz; ta Ebanjelioco hortulauac baino bitartetasun eguiazcoaz erregutu
içango deutsela, bete eztidila oraingoan bere sentencia gogorra. Baina gogoratu
eguiçuez, ta bildurtu çaitece Ebanjelioco berbacaz. Jauna, cinoan hortulauac,
itchadon eguiçu arren aurten, bearbada frutua ecarrico dau, ta ezpadacar, ebagui
cinei. Ara, ce dempora laburra escatuten daben; bacarric urte bat; baina noc
daqui, gurea laburrago içango danez? O guiçonen itsutasun eroa! O neure Jesus
maitea, ta emon al banei mundu guztian ençun al litequean dedar andi bat! Jauna,
iraçartu, ta arguitu eguiçuz guiçonac, ceinçucaitic il cinian crutze baten.
Beinic bein ondo daquigu, gorputzeco gatch bacotchac dituan leguez bere
medicina osagarriac; alan arimeco gatchac bere ditueçala euren sendagarri
berezcoac. Baina noc eztaqui, osagarri guztirocoen ancera, oi diriala gauça
batzuc, onsuac içanic gatch guztiençat, onsuac diriala gatch bacarrençat?
Esateraco: dietea, edo guitchi jan-edatea da ain onsua, ta osasun-emoile
alasocoa, ece, botican dirian osagarri guztiac eztauque cer icusi bere aldean;
salduco balitz, elegoque cegaz erosi; mundua danic ona asmatu dirian osagarri,
ta botica guztiac baino, gueiago osatu ditu beronec bacarric.
Onelan, bada, arimeco gatchetan bere idoroten dira osagarri batzuc,
osasunsuac içanic gatcha guztiençat, onsuac dirianac gatcha bacotcharençat. Guc
emon gura içan arren osagarri banacac gatch bacotchençat, eztaucagu astiric, ez
lecuric oneraraco, misinoco cereguin andiacaz; eta çuen artean bere asco çale
eztira onelaco adi-bide ceruzcoac iracurteco; orregaitic obetzat daucagu,
osagarri guztirocoac çuei emotea. Ganecoan neure maiteac Jesusegan, misino
santuan luçaro, ta astiro ençun deuscuçueçan adi-bidetatic, artu eguiçuez,
bearren doçuecenac ceuroen gatchetaraco, baina ez urten ecetan ceuroen
confesoren esanetic.
Eguiçue onetan, eguiten oi dabena, sarcen danac lorazco jardin eder baten;
bada onen adierançacoa dirudit misino santu batec; sarcen dana lorategui baten,
mirarituric dago, lora guztiai adi; baina eztau escua esarten guztiai, ezpada
ondoen deritchacaçan eder usainsuenai; eta eurecaz eguiten dau lora-pila eder
bat, lora-sorta polit bat.
Guri, bada, jatorcuna da, çuei opa, ta esquinitea era guztico lorac dituan
Lora-tegui bat, baina tchito usainsuac, ta guztiz ederrac. contuz bada arren
gorde eguiçuez Jesus gatic; ta ez beguiratu aimbeste, noren escuz eguinac, ta ce
borondate onaz opa deutsueguçan; aditu bai, diriala ceuroen arimen çorion
beticoraco, ta Jesusen honra, ta gloria andieneraco; bada bere bost ilaga
miragarrien erreberencian, bost lora euquico ditu lora-sorta, edo Lora-tegui
onec.

__________

LENENGO LOREA

ceuroen biotzean ifini bear doçuen lenengo Lorea, da, arcea gogo sendo
benetaco bat, aurrerancean, ta gaur-gueiago alde eguiteco ocasino becatutsuac,
ta igues eguiteco ceuroen arimea lenago eçaindu, ta il deutsuen gal-bide, ta
ondamendietatic. Eta alan, daquiçu urlia persona, edo besteaz lagundu, edo berba
eguitea gaitic jatorçuçala gogoracino loiac, gurari tchaarrac, ta araguizco
tentamenduac? Urrindu çaite bera ganic; ebagui eguiçu bere adisquidetasuna;
jatorçuz, or-emen çabalduric, non nai deslai dabilcelaco çure cençunac? batu
eguiçuz. Eçarten doçuz juramentuac, biaraoac, ainenac; aserratuten çara,
ordietan çara urlia etchean sartu, edo lagun gaistoacaz batuten çarealaco? Alde
eguiçuz; quen ortic; larga ori.
Onetara, bilatu, ta aracatu bear ditu bacotchac bere biotzeco ezcutuac,
(eta onetan betiraun guztico salbacinoa bachen guitchiago ez joaco), eta bilatu
cein dan, ta nondic datorren bere bicio bacarren sustraia; bada jaquin ece,
eztagoan leguez guindaric aretch guindatic jaioten eztanic; alan ezta idoroco
becaturic, bere sustrai jatorrizco, edo ocasino deungaren bateric azten eztanic.
Sinistu eidaçue, neure maiteac Jesusegan, ece, irecaste au gorde ecic, il-
otzituac urtengo dabela çuen berotasunic echetuenac. cer bada? jausi çan
Salomon, jausi çan Dabid, jausi çan Sanson, jausi çan san Pedro peiligruzco
ocasinoan ifiniric; bada gu argaloc celan jausi, ta laprast eguingo eztogu
becatuan, gatch-bide ta ondamendi deunguetatic alde eguin ecic? Alperric negar
eguingo doçue; utsac içango dira oracino, ta libru santuen iracurçac; igartuac
urtengo dabe çuen eguitecoric onenac; ta eztira prestu çuen proposituric
sendoenac, ocasino becatutsuetatic urrinduten etzarean artean; lagun
tcharretatic igues eguiten eztoçuen bitartean.
Ain benetaco eguia da au, ece, Jangoicoac berac dauco baiezturic; ençun ez
niri, ezpada Espiritu Santuari: qui amat periculum, dino, peribit in ilo:
ifinten dana peiligruan galduco da berean. Gura doçue ez jausi, ta ez galdu
betico? Bada arin-lasterca urrindu çaitece ocasino, ta becatu-bidetic. Bilostu
arren guindaz beteric dagoan arbola bat, icusico doçue urrengo urtenan garauz
beteric. Baina ez alan ateraco balitz sustraitic. cetaco, bada, dira
orainguinoco eguite on guztiac, biurcen baçara barriro lenagoco gal-bideetara?
Ucatu ecin leian eguia da, eztala benetaco combersino, edo biurrerea, quencen
ezpada borondatezco ocasino urcoa. Baina dana dala ocasinoa, nai borondatearen
contracoa, nequez batec asco iraungo dau gracian, ocasinoa quencen eztan artean.
Beinçat gauça bildurgarria da; bada lapurra bici da etche barruan; beragaz artu
bear dira neurri estuac, irauteco jausi baga, eta içateco confesinoa ona.
quendu arren itoguinatic jausi dan ura, beste bein bere jausico da,
euriari badinotso, teila urratua quencen ezpada. Gure arimetan bere sartuco dira
becatuen ur edenduac, çarratuten ezpadira ocasinoac idigui cituan ateac. Ez
eiqueçue eguin, oi ebana arotz batec, ceinac, emen egoan teila ausia ifinteban
an; euquiric beti itoz-ura, euqui leiençac beti non bear eguin. Era onetara
misino santu baten, ondu arren asco araguizco becatuetan, jausten dira
murmuracinoan. Ez, ene anaje maiteac, ezta onelan eguin bear, cerren bardin
içango da gure ondamendia, ondatuten bagara infernuan. cer gueiago doa, ez
galcean gaistaqueri onegatic, bestea gaitic galduten bagara?
Baina jaquin, çuen oneraco, ece, ecin litequean gauça dan leguez ondutea
arima bat, quendu baga ocasinoa; alan tchito erraz da, berau quenduric, ateretea
biotzean dan bicio gaisto sustraituena. Ara ce argal mea dan biderioa, bada
alambere iraute andicoa da, austeco peiligruetatic ondo gordetan bada. Alanche,
castidadea, edo garbitasuna, esateraco, balio andicoa, baina lora argalac,
graciaren bitartez ondo gorderic ocasino galdugarrietatic, euquico dau betico
irautasun miragarri bat.
Lora onen orria içango da, alde eguitea ocasinoa, urrindu, ta igues
eguitea lagunça gaisto, ta batzar oquer guztietatic; bada Dabid Erregueac dino:
onacaz batzen baçara, ona içango çara; ta deunguecaz lagunduten baçara, gaistoa
içango çara. Jazteco bat ifinten danean lora usain onecoen artean, eransten jaco
usain goçoa; baina nastuten bada gauça atsituen artean, usain quirastua emon
daroa. Baçabilce lagun onacaz, eransico jatzuez euren ecandu onac; baina
tcharrac, gaistoacaz laguncen baçara.
Eta oitura tcharrac, onac baino erraçago oratuten dira gueienetan; cerren
gure borondate argal gaisotua, gatchera macurturic dagoan leguez, onera baino,
prestago doa gatchera. Pestez atsituric dagoan gaiso bat da asco, gaisotuteco
erri guztia; baina mila osasundun ibili arren gaiso baten inguruan, eransico
ezteutse osasunic. Jesus gaitic erregututen deutsuet, etzaitecela meetasun
andiaz onetan ibili, esanic, au edo beste ocasino, edo adisquidetasuna bearsua,
preminazcoa, edo onsua dala çuençat. cer bada, obeagoa, ta bearragoa ezta çuen
salbacinoa? Ara cer dirauscun Jesusec Ebanjelio santuetan çure escoaco beguiac
emoten badeutsu ocasino edo bideric becaturaco, atera eguiçu, ta bota ceuganic;
obe jatorçu, begui bat galcea, ece ez gorputz guztia infernuan erretea. Auche
berau dino, eguin daigula escoaco escuaz, becatura eroango bagaitu.
cetaco bada dira orain, ocasinoçale ascori, euren aitutasun araguizcoac
asmaeraçoten deutseçan asmuac, irauteco urten baga becatu-bidetic? Batec esan oi
dau: joan bearra daucat urlia etchera; euqui neure etchean araco presonea. cer
dino Jesusec? Ain bearra cein ceure beguia ta escua içan arren bere, larga bear
doçu, atera, ebagui, ta urrindu ceuganic. Nori sinistuco deutsegu? Nori obeditu,
ta noren esanera egon bear gara? Beste batec urtengo dau esateaz: cer esango dau
munduac? Ta erançun eguidaçu: cer esango dau Jesu cristoc? cer ceru guztiac?
Bateo santuan larga ez guenduan mundua? inoc serbidu ecin leiz erabatera ugaçaba
contrario bi, dino Jesusec.
Gure arimea salbetarren, irunsico eztogu mundu çoroaren cer esan, esamesa
ero uts bat? Onembeste ta gueiago eroaten eztoçuez algara andiaz beste eun
gauceetan? cer esango dabe? Ta eriotzaco orduan cer esango doçue? cer balioco
deutsue, çor ez jatzuen icenac, Jangoicoaren juicio bildurgarrian icusten
çareanean? Santa Maria Madalena, etzan içango dana, onenebeste puntu, ta
meetasunaz beguiratu içan baleutso bere onra, ta on-eretchiari. Aurreratuten nas
esatera, bera iraindu baga; ece, ez bacarric etzala içango santa Maria Madalena,
ezpada andra argal erruquigarri bat. Eta bada jarraitu deutsaçue gaistaquerian,
jarraitu eguioçue penitencian; despreciatu eguiçuez bere ancera munduco cer
esanac, irabazteco onra eguiazcoac.
Besteren batec esango dau: joango nas urlia etche edo lecura, baina joango
nas contuan; egongo nas serietasun ta arpegui ilunaz; enas sarri sartuco; ez nas
lucero egongo; eztot bacarrean berba eguingo. Asmu çoragarriac! Polboreac bear
eztau, ez su andiric, ez dempora luceric, calte andiac eguiteco. Bada oraindino
polborea baino prestago erecheguiten da araguizco amorea. Lagunduric baçabilz,
laster bacartu, ta becatuan jausi çara. Eztino Jesusec: guitchi icusi daiçula,
urrinetic beguiratu daiçula; eztino bere, çarratu edo itchi daiçuçala beguiac,
estu escuac. Begui itchiac erraz çabalduten dira ifiniric ocasinoan. guitchi
beguiratuten danean, gustu gueiagoaz icusi gura içan oi da; ta oni darraio, atan
guelditutea. Dirauscu bai Jesusec, atera daigula beguia, ta bota campora; beste
aimbeste dino besoa gaitic; ta ain bicitasun andiaz au aguinduteaz, adieraçoten
deuscu, bota daiguçala tchito urrin; ez bacarric peiligruren bat etorri eztidin,
ocasinora barriro biurceco, baita quendu dedin gure gogotic bere gomute guztia.
Eta ara adibide bearsu bat; eta da, borondatearen contra, edo gura ta
gurezco ocasinoac esan oi dirianetatic, ozta idoroco da bat, alan danic.
Dacuscuna da, ondasunen bat galduco danean, eragozgarri guztiac bencietan
dirala; ta etcheco otsein batec cerbait ostu dabenean, eceri aitu baga, ateretan
da etchetic campora. Niri cer deust, esan oi da, jentea oinoten egon arren?
Baldin nire ondasuna gordetan badot, esan daiela, aora jatorquen guztia. Bada
alan, adigarri da, bere cera dala, campocoen bildurrez ateretan eztanean
etchetic araco mutil edo emacume maitea? Bai. Ta cein içango da? adisquidetasun
ciquina, maitetasun araguicorra. guertaldi asco, ascotan jaçoac, esaneiz, eguiau
baieztuteco, ezpaliz çuec gogaitute arren.
Auche baino besteric jaçoten ezta, ecerezqueria çatar bategaitic ebaguiten
danean beingoan araco etcheco sart-urtena, ta urte ascotaco adisquidetasuna. cer
balio dau, esatea onelacoari, deunguero dinoala jenteac? Guztien aotan dabilela,
ta eçain dirudiala bere aldeguiteac? Epetasun soseguzcoaz erançuten da; laster
aztuco dala, ta ecerezqueria bat gaitic guztia biaramoneco ichilian gueldituco
dala; bere conciencian arric, ez quezcaric eztauquela, ta alan jenteen cer
esaneen arduraric ez dabela. Eta aimbeste atzerapena, becatuzco etchea
itchiteco? Bai; cerren maite dan; ta itchitea, neque eguiten dan. Ta onechec
dira ocasinoco etchea ez larguetaco, asmu eragozgarriac, ez benetacoac, bai
açaleco irudituac, ta beguitanduac.
Dinot bada, preminazco, edo naigura bagueco esaten dirian mila ocasinotic,
ozta idoroco dala bat, alan danic. Eta alan, nequez jaçoco da, benetan bat
Jangoicoagana biurcea, sustraitic atera, ta alde eguiten ezpada becatuzco
ocasinoa, begui bat baino bearrago ta maiteago içan arren; ebagui ecece, guganic
urrin bota bear da; ta bestela, esana esanic, dinot osterabere Jesusgaz: obe
dala gorputz çati bat galcea, betico iraute guztian infernuco su ta gar bician
erretea baino. çorigatch onen aldean ce beste gatchec bildurtu bear gaitu?
çarratuco dot goico guztia guertaldi eder bategaz. guiçon gazte batec gura
eban artu bicimodu on ceruzco bat; ta ondo asteco escatu eutseçan adibide
santuac ermutar agure santu bati. Bai, esa eutsan onec, emongo deutsudaz çucen-
bide eguiazcoac, ta escribidu eguiçuz paper baten, nic esaten deutsudaçan erara.
Prestau çan guiçon gaztea, ta asi çan onela ermutarra. Lenengo consejua: neure
seme maitea, urrindu çaiteçala ocasino deunguetatic. Escribidu eban guiçon
gazteac. Bigarren consejua, jarraitu eban agure santuac: urrindu çaiteçala
ocasino deungueetatic. Ifini eban. Irugarren consejua, seme maitea, esa eban
ermutarrac: urrindu çaiteçala ocasino deunguetatic. Aita, esa eban orduan
gazteac, conseju ori bein ecece, birritan bere ia dago escribiduric, ta cetaco
diraustaçu irugarrenez ifinteco?
Orra emen agure santuaren erançuna: neure semea, ain balio andicoa da
conseju au, ece, berau baga, eztabe ecer balio, nic emon aldaiçudaçan çucen-bide
guztiac; baina baldin auche gordetan badoçu ardura andiaz, erraz gordeco doçuz
ganeco guztiac; ta bideric gueiena euquico doçu ibiliric, gura doçun ceruzco
bicitzea eguiteco. Onen ondoren berbatcho bat, eta da, eztauquenac biotzic
ateretaco ocasinoac sustraitic, eztabela euquico, ecandu tcharrac quenduteco.
Emon arren negarric ugarienac, açalezcoac içango dira negarrampuiluac. O
becatari gaisoa, dino Santo Tomas Vilanovacoc, eguiaz negar eguiten badoçu,
campora urten eguiçu. Esango baleu leguez: benetacoac ta biozcoac badira çure
negarrac, itchi eguiçuz becatuzco bideac, ocasino, ta adisquidetasunac. Ta
azquenez dinot: dan leguez uts guçurtia confesinoa, alde eguiten eztanean
borondatezco ocasino urcoa ta berez becatutsua; alan sospetcha ta bildurrezcoa
içango da confesinoa, borondate bagaco ocasinoac içan arren, icusten ezpada
emienda eçagun bat.

__________

BIGARREN LOREA

Bigarren lorea içango da, sarritan, ta debocinoaz confesatu, ta


comulguetea. Dinot debocinoaz, bada cetaco da sarri confesetea, debocino bici
eguiazcoaz eguiten ezpada? Eguiaz, ascotan confesetea, ta lenagoco becatu
andietara biurcea, eracusgarri da, uste-içateco, uts guçurrezcoac diriala
confesinoac. Bada inos ez ondu, ta ez obetuteac, adietan emoten dau, eguiazcoa
eztala biotz-damua, ta benetacoa eztala propositua; ta euroc baga utsa da
confesinoa.
contu bada çuec,beti çabilcenoc inos ondu baga, beti sarturic, ta çarturic
ecandu gaistoetan, dana dala becatua, nai dala mandamentu onen edo bestearen
contra, beti gora ta bera, bein jausi, beste bein jagui, nosbait jaguiten
baçara; contu, dinot, çuec, becatuzco ocasino galgarrietan buruz sarturic
çagoçanoc; ta ameneco sarrituric sacramentu santuac, debotoen paper polita eguin
oi doçuenoc; baina eztoçuez çorrac quitutzen, ezteutsaçube jabeari biurtuten
gauça ostua, ez osotu besteari quendu ceuncen famea. cetaco ain arguiro guçurtu,
ta engainetan çara? Ecer balio eztau biurtuco dot otz batec, secula biurcen
ezpada. Benetacoac balira proposituac, euroc betetaco aleguinac eguingo
litequez. Laburtuco litequez gastu costotsuac, guitchitu larreguia soinean,
janean, jocoan, bisitan, cuartelean, otsein alperretan. Eguiten da au? Baita
bearbere; bai ascotan jarraituten dira bere oinean, gueroric guero andiagotuten
ezpadira.
Eta icusi arren, onela jarraituaz, çorrac pagatu bearrean, gueiric gueira
doaçala çor barriac, orregaitic bici da quezca baga soseguz. Sarri ta ondo sarri
ençuten da pulpituetatic san Agustinen sentencia erabaguia: Ezta parquetan
becatua, ezpada biurcen gauça ostua. Uts guçurti prestueça da, eguiten daben
penitencia, aldaiela, biurcen eztabenac çorrai erançutea. Ençuten da, baina
jaramoten ezta. cer esan oi doçue çuec, besteren batec ceuroc irainduric,
biurcen ezteutsuenean onrea? Dedar eguiten doçue, alacoac engainetan dabela
confesorea, deungaro confesetan dala. Biurtu eguiçue orain barrucoaz campora
soinecoa. cegaitic auche berau eztoçue ceuroc gaitic uste içaten? Jangoicoaren
leguea bat bardina ezta guztiençat? Nos edo nos iraçarri çaitece, ta çabaldu
eguiçuez beguiac icusteco ceuroen peiligruzco ondamendia.
Becatuac benial arin tchiquiac, ez eguiçuez itchi confesaçaga euren damu
andiaz; bada arinac içan arren berez, astun pisutsuac dira Jangoicuaren aurrean,
cerren diran bere ontasun maitegarriaren contra eguinac. Ez içan ume tchiquiac
leguez, ceinçuei euren amac arpeguia garbitu, ta aric laster ciquindu ta
loituten dira barriro. Eztacutsue au ascotan ceuroen etcheetan? Eta au jaço
dedin, gura doçue, ceuroen conciencietan? Seincho espiritualac çara.
Ondo confeesetaco, artu, lora onen iru orri diran, iru adi-bideoc.
Lenengoa, esamina, edo concienciaco bilacunçaren ondoan, emon daiçuela ordu
lauren bat, gogoratuten Jesusen ontasun, esquer, ta mesede andiac, ta ceuroen
esquer-baguetasun, ta bilautasun prestueça; biztuteco oneen gomuteaz becatuen
damu, ta gorroto eguiazco bat.
Bigarren. confesetara çoacen guztian, uste içatea, bearbada auche içango
dala çuen azquenengo confesinoa. Bein, edo bein içango da atzerengoa, baina noc
segurutuco deuscu, cein içango dan? Enda celan confesatuco cinateque, bacengoce
eriotzaco ordu larri birldurgarrian, candela erecheguina escuan, il-jancia
aburdicoan, ta arimea urten aguinean? Orduan gura cenduquean leguez, confesatu
bear çara, confesetara çoacen bacotchean.
Irugarrena. confesorearen oinetan çagocenean, uste içan, idoroten çareala
Jesusen oinetan, cein ilçan crutze baten çuec çorionduteco. O ce maitetasun, ce
humiltasun, ce biotzmin, ta negarrezco lotsa santuaz esango ceusquioeçan ceuroen
erru, ta argaltasunac Jesusi berari, aurquituco bacinatee Magdalenea leguez
etchunic bere oinetan, edo bere crutze-pean calbarioco mendian! Alanche eldu
bear çara ceuroen confesoreetara. O alan eguingo bacendue, eta ce erraz, ta ce
laster, sarrituric sacramentu santuau, ateraco cenduquean ceuroen biotzean
dirian bicioric sustraituenac!
Eztago infernuaren contra, sacramentu santuac, sarri, ta ondo artutea
baino arma içugarriagoric. Guçurraren aita asmu-guilac berac, conjuroen indarraz
preminaturic, alan çala, esan eutsan aldi baten, aita santo Domingoren ordeaco
erlijioso on bati, beronen eriotzaco orduan.
Baina bildur lar artu ez daien arima bildurti, ta biotz garbicoac,
adieraçoten deutsuegu, eztaiçuela itchi, sarri confesetea, ascotan jausi arren
becatu, ta uts tchiquietan. Eldu çaitece damu humil bategaz; ta aldaiçuen gogo
sendoaz propondu, ez biurcea beste bein onelaco uts-eguiteetara; ta beti
irabacico doçuez graciazco ondasun ugariac.
Gara becatariac, araco ura sarcen jaquen barcutcho çar nequetuac leguez.
Elegoque ondo eguinic, itchitea onei urez beteten, bada ondatuco litequez. Atera
eguiçuez, bada, bertatic, çueroen biotzean sartuten dirian becatu benial, edo
arinen urac. Orain sarri garbitu arren, baçabilce ondo loituric, cer içango
litzateque meatz, ta lucero garbitu ecic? Alan, bada, maiz, ta sarritan
garbietan doçueçan leguez escuac, oneec barriro loitutera biurtu arren; alan,
ascoçaz erraçoi andiagoaz, ta ardura benetacoagoaz, garbitu bear doçuez çuen
arimac.
Ez esan, ascoc esan daroena: cer confesauco dogu? Bada nor da ain aitua,
ta mena, eta egun guztian becatu tchiqui ascotan jausten eztana? Onecheec dira
arimeco gaisotasunac; eta bada, escuac min guitchi bat eguiten jatzuenean,
bereala ifinten doçue osagarri bat, eztoçuez ardura guitchiagogaz osatu bear
çuen arimeco gatchic tchiquienac. Orrez ostean, sacramentu santu au ez bacarric
da becatuen parcagarria, baita sendagarria bere, aurrerancean becatuan ez
jausteco. Eztoçue on guitchi irabacico, ateretan badoçue, ez jaustea
aurrerancean becatuan.
Baina nosic nosera confesatuco gara? itanduten deustaçue. Gura neunque
çorciric, çorci egunera. Asco escatuten dot? Aldatuten eztoçue alan alcondarea?
eta larçat euquico da, astean bein ceuroen arimea garbitetea? Onen alcondarea da
conciencia. Ez eguidaçue esan, cereguin andiac dauqueçueçala, bada daquiçue, au
dala bear-lanic ardurazcoena. Eztoçue idoroten dempora, ta astia jateco, lo-
eguiteco, alperric egoteco, eta baita becatu eguiteco bere? Eta bacarric ezta
içango bearren doçueneraco?
Batez-bere gura neunque, etzenguiela lucetu confesinoa amostic aurrera; ta
gueiago lucetuten badoçue, esango dot, ondo guitchitan doçuela ceuroen arimea.
Baina onetan, ta esan dodan baino sarriago confesetaco, ez urten confesoren
esanetic; bada euroc dira, Jesusec itchi eutsueçan angueru icusgarriac, çuec
çaindu, ta çucenduteco; obedituric euroi, obedituco deutsaçue Jesusi. Alan dauco
adieraçoric Jesusec berac.
Orrez ganetic erregututen deutsuegu, beneracinoric andienean euqui bear
badoçuez bere Jangoicoaren ministro guztiac, cerutic jatsirico angueruac
bailitzen leguez; baina alambere euren artean danen onic onena autu bear doçue
fietaco çuen conciencia. Eztoçue alan eguiten ceuroen gorputzeco medicu
osaguileaz? ceuroen aucietan letradunaz? Beguira bada, onembeste, ta ascoçaz
ardura gueiago merecietan badau arimeac, ta betiraun guztico cereguinac!
Eta gura badoçue artu gure adibidea, uste dogu, confesoreric onena içango
dala çuençat, estuago, ta ciurrago idoroten doçuena. Sugueac aldatu gura
dabenean açal çarra, ta janci barriaz, igaroten da çulo estu batetic, ta estura
onegan itchiten dau açal çarra. Alanche gueratuten da barriztauric. Bildur nas,
confesore çabalen bila dabilcenac, iraun gura dabela euren oitura, ta ecandu
tcharretan, ta deungaro confesetan ete dirian.
Sacramentu santu comuninocoa besteac baino miragarriago da, dan leguez
iturria bera urez beteric dagoan edonci baten aldean. ceruzco sacramentu onetan
idoroten da Jesu cristo, cein dan gracia guztien emoilea, ta iturria. Ez
contentu Jesus, guri eguinico mesedeacaz, emen emoten jacu bera eguinic janaria,
mantenduteco gure arimac.
Beguira bada, ce bildur lotsazcoaz, ce humiltasun, ta amore erecheguinaz
eldu bear çarean, bera artutera. Eta ce mesede, ta ondasun ugariac itchadon ecin
cinaiquez? cer ucatu leigu, dan guztia emoten jacunac? ce garbitasuna eransico
ez jaco, ondo arcen daben arima çorionecoari? San Francisco Salesec dino,
Alpesco mendietan jan, ta janaz erbiac edurra, biurcen diriala çuriac bera
leguez; alan Jesus sacramentadua ondo artuten dabenac, janari ceruzco au sarri
jateaz, biurcen dira edurra baino çuriago, ta ederragoac.
Eldu çaitece sarritan, debocino, humiltasun, ta maitetasun eguiazcoaz, ta
orduan icusico doçue, ce maitegarria dan gure Jauna, ta ce goçoa, ta osasunsua
dan bere gorputz, ta odolaren janari miragarria.
Gura doçue oraindo, lora onen orri bi leguezco adi-bide eder bat,
confesatu, ta comulguetaco espirituaz, ez bacarric egunean egunean, baita ordu
guztietan bere? Ara: becaturen baten jausten çareanean, uste-içan, elduten
çareala Jesusen oinetara; ta humiltasun, ta damuaz, baina içutu baga; eta
confiança osoaz bere ontasunagan, etchuten çareala bere aurrean. Onetan esan
eguioçue humildancia maiteaz oneec, edo onelaco berbacunçac: «Orra, neure Jesus
maitea, nic ostera bere eguin dot, oi dodana! Ostera bere jausi nas criatura
çantar prestueça leguez. Baina aramen, Jesus maitea, non naucaçun parquesca,
damuturic, ta lotsaturic ceure oinetan. Damu dot, o neure jabe bacarra, damu dot
biotz guztiric çu ofendidua; ta çure graciaren bitartez, arcen dot gogo sendo
bat aurrerancean çu ez irainduteco. Nic seme bilaua leguez eguin badot bere,
eguiçu nigaz, o Jesus maitea, aita erruquitsua leguez. cer ezpada onelaco ar, ta
arança gogor gaistoac emon leiqueçan nire biotz çorigaistoco onec? Eta cer
itchadon lei nire arimeac çure ontasun andiaganic ezpada gracia, ta parcacinoa?
Bai arren Jesus çareana çarealaco».
Au eguin ta bereala gueratu tristura baga epetasun andian; ta Jesusec emon
bailitzuen leguez penitenciaz, eguin nequeren bat, erea danean, celan dan lurra
mun-eeguitea, cerbait errecetea, becatu eguinaren castiguan. Orra modu erraz bat
biotz-confesinoraco, cein eguin cineique nosnai, ta non-gura, ta batezbere
arratseco concienciaco bilacunça, edo esaminea egui-torduan.
Alan eguiten badoçue, itchadoten dot, onic asco ateraco doçuela; ta bein
baino gueiagotan jaguico çareala Jesusen oinetatic, becatuac parcaturic; cerren
Jesusec emon eutsenean confesoriai, becatuac parquetaco escubide, ta poderioa,
etzan bera baga gueratu Jesus. Baina alambere preminaturic, ta bearturic çagoce
esatera confesoreari ceuroen becatu mortal guztiac.
comunino espirituala, edo arimazcoa, da, euquitea gurari erecheguin bat,
ta gose-egarri bici bat Jesus sacramentadua bularrean errecibietaco. Noc
eragotzico deutsue berari deitutea, ceuroc gura doçuenean, edocein lecutic, nai
arta-jorran çagocen solotic? Noc galaçoco deutsue, deitutea biotz guztiric?
Alan, bada, gogoratu, sacramentu adoragarri onetan gueratuteaz, eracutsi euscun
maitetasun ochin baguea, biciteco gure lagunçan, ta sendotuteco gure argaltasun,
ta gatch guztiac. Bai, onçat artuco dau, ta pocic etorrico da gure biotzetara,
deituten badeutsagu maitetasun eguiazcoaz.
Deitu, bada, ce bere graciac eztau uts eguingo; eta dei-eguin onaco berba,
edo beste onelacoacaz: «Nos elduco da, Jesus maitea, ni çugana elduteco ordu
çori-onecoa? Neure Jesus laztana, cergaitic lucetuten çatchataz? Merecietan
ezpaçaitudaz bere, çu çara nire çori-on guztia! O neure jaun, ta jabe bacarra,
deustaçun amore andia gaitic erdu, erdu sagrariotic nire biotzera; bada bideric
gueiena emon doçu!». Etzinian etorri cerutic lurrera, çorionduteco nire
arimatchoa? O joan albaneiteque çu errecibietara, eta ce pocic elduco nintequean
çugana, Jesus neurea! Erdu laster nigana, ni poztutera, bada argalduric nauco
çuri asco gura içateac.
Abia çaite onelan, ta etorri bailitza leguez Jesus çure biotzera, beroen
guilça guztiac emon eguioçuz berari. Eçarri eguiçuz bera oinetara çure almen, ta
cençun guztiac; erregutu eguioçu, euqui çaiçala beti bere oinetan; escatu
eguioçuz, bearren doçuçan mesedeac, batez-bere quencea araco calte gogor gueiago
eguiten deutsun grina, ta ecandu gaistoa.
Ez ibili Jesusegaz pildinca. Escatu eguioçue gauça andiac, cerren Erregue
andia da. Esaiçue: edocein Erregue lurreco elitzateque aserratuco, laucirico bat
escatuteco, biralduco baceunsquioe paper, edo memorial bat? Fraide pobrea nas,
baina eneunque onçat eroango; eta onçat eroango dau Jesus Erregue guztien
Erregueac?
Baina aita, cer esacatuco deutsagu? Esanic daroat, escatu bear doçueçala
gauça andiac; eta içanic tchiquiac, çantarrac, ta prestueçac lurreco gauçac, edo
ez escatu euroc, edo escatu bigarren lecuan. Ah! baina ce oquerretara eguiten
doçuen! Onetan dirudiçue araco elech-ateetan ifinten dirian esqueco gaichoac,
ceinçuec erruqui andiaz escatuten dabe, lauciritcho emon daioela, baina aztuten
dira osasuna escatutea. çuec bere lauçuricoac esquetan doçuez, ta ez osasuna; ta
baldin inos escatuten badoçue osasuna, da gorputzecoa, ta ez arimecoa. ce
çoraqueria! Ardura andia astoaren osasunaren, ta jaramon ez bere jabeari. Gure
gorputza da gure astoa; ta nor da bere jauna, ezpada arimea? Alan bada.
çarratuco dot iracurçau urre gorrizco guilce bategaz; au içango da,
confesino, ta comunino guztietatic atera daiçuela ondasunen bat, esateraco,
irabaztea au, edo beste bertutea; edo ebaguitea au edo beste ecandu tcharra.
Eguiçue çuen arimacaz, eguin oi dabena andrac alcondara çar lechibian icuciaz.
Jarten dira, arcen dabe escuetan, ta goiric bera jagocaz adi, icusteco non
dagoan urraturic; asten dira ebaguiten atal ifin gaiac, ta adobetan çuloac, ez
guztiac beingoan, ezpada banaca, ta bearren daben lecutic:. Auche eguin bear
doçue, çueuroen concienciacaz, garbitu ezquero lenago confesinoco garbitegui
ceruzcoan. cer bada, miesazco alcondareagaz eguiten doguna, eztogu eguingo gure
arimeco alcondareaz, cein dan gure conciencia?
Eztoçue guitchiago eguin bear comunino santuagaz. Negargarria da arima
ascogaz jaçoten dana. Testamentuco cacha santua ifini ebenean filisteoac Dagon
Jainco guçurrezcoaren elechan, jausi çan escu-taiu uts au bere altaretic bera,
ta çatitu çan. Ezta erruquigarria, guc aimbeste bider artutea Jesus
sacramentaua, ceinen ancirudia çan a cacha edo utchea, ta orrez guztiaz gure
Dagonac, au da, bicio tcharrac bere oinean guelditutea? Ain sarri, gu osatutera
etorri ceruco medicu osaguilea, ta alambere gure arimac beti gaisoric
gueratutea? Ah! gorputz-eticu batençat, mila arima tisicu idoroco dira.
Arima asco mantenduten dira sarritan comunino santuco janari goço
miragarriaz; comunino santu bat ondo eguinic, içan bear leuque asco, becatariric
andiena santu eguiteco; ta orrez guztiaz icusten da, eticu dagoçanac, jan arren
jatecoric oneenac, ecerbere aurraratuten eztaben leguez osasunean, alan
onelacoac guitchi edo bapere irabazten eztabela, Jangoicozco oguiau jateaz.
Edocein neque artuco leuque eticu gaiso batec, urtetearren bere egoquera
erruquigarritic; inguratuco leuquez erriac; joango liteque Londres, ta Paris
guino bere; ta poz pocic urtuco leuquez onetan bere ondasunac.
Ara bada emen sacramentu santu onetan osagarriric sendoena irabazteco
osasuna, ta au neque baga, doaric, ta lauciri costa baga. Beguira celan; baina
nola dan ardurazco lana, goaçan astiro çabaldutera urrengo adi-bidetan. Ençun
bada.

__________

cOMUNinO SANTUcO PRESTAEREA

Lenengo prestaerea: garbitu eguiçuez ceuroen arimac confesino on, humil,


damuzco, ta benetaco bategaz; erabaguiten doçuela, Jesusen graciaz, gogo sendo
bategaz bicitza barri bat artutea, ez erdizca, ezpada osoro.
Bigarren prestaerea: Fede bici bategaz sinistu comunino santuco
sacramentuaren anditasun miragarrian. Sinismen baga pausuric aurreratuco
eztoçue; bera da argui çucenguilea.
Irugarren prestaerea: Biztu Jesusen graciaz batera, Jesus sacramentadu
beraganaco maitetasun andi erecheguin bat. Amore au da ezteguco apaindura
edergarria. Eta celan nei nic ori, diraustaçue? Ara: nola ecin euqui guinei
amore au, Jesusec berac emoten ezpadeuscu, berari lenengo escatu bear deutsaçue;
eta bada emoten deutsue bere gorputza ta dan guztia, ta onetaraco aguinduten
deutsue, amoreaz presta çaiteela, escatu eguioçue, arren ucatu ezteiçuela, berac
aimbeste deseatu, ta çuec aimbeste gura doçuen doe estimagarrien au.
gueiago: gogoratu eguiçue ondo, Jesusec eracusten deutsuen maitetasun muga
baguea ceruzco mai santu orretan. Ah! cinoan san Juan crisostomoc, ama maite
batec eracusteco bere amore andia, azten dau bere umetcho laztana bere bularreco
ugatzagaz; eta idoroten dira ama asco, dino santuac berac, neque guitchi au
artuteçarren, emoten dituenac azteco euren seinchoac beste andra inudeai. Baina
o neure biotzeco Jesus! çuc gugaz eguin oi doçu alacoric? O, çati bat ecece,
çarean guztiori emoten çatchacuz, gorputza, odola, arimea, Jangoicotasuna. Eta
mesede neurri-baga ori bacarric eguin ete ceuscun tchiquitan? Ez, ezpada bicitza
guztian. Eta oraindino gueiago dana, Ai, içan arren bere gu mila bider esquer-
baga gaisto oquerrac, baldin humilduric, ta damuturic elduten bagara, amorez
beteric çatorcuz. Neure Jesus: balitz çu etortea arima garbi ta serafinen ancera
amorez erecheguinetara, onçat igaro litequela dirudi; baina Jaun andia, celan
daroaçu onçat ni, ta nilaco bilau prestuez ta criatura çantarren biotz, ta
bularretara etortea?
Beguira, çor baiaco amorea; ta preminaturic baçagoce eguiteco aleguina
berau irabazteco. Amoreaz amorea paguetan bada, ta alan eguiten badoçue,
mesederen bat eguiten deutsuenagaz, celacoa içan bear da çuena, comulguetan
çarean bacotchean? Erregue batec combidauco bacinduez bere maira; berac bere
escuacaz platera eguin; ta gueiago dana; berac bere gorputz çati bategaz
prestauco baleu janaria; nor mirarituco ez liteque? Orra bada au eguinic Jesus
Erregueen Erreguea gaitic. ce maitetasun andia, bada çor ezteutsaçue?
Atera eguiçuez, bada, ceuroen biotz citelac, baldin maite badabe, Jesusec
gorroto daben gauçaric. Eta baldin, opa ezpadeutsaçue Jesusi amore guztia,
esatera ninoian san Pablogaz; ta cegaitic esan bearco eztot eguiaz? norbaitec
maite ezpadau gueure Jesu cristo Jauna, altareco sacramentu santuan, dinot orain
nic; madaricatua içan bedi. Betor Jangoicoa bera juzguetara, açalduten dau
Duamelec, maitetasun au da gueien Jangoicoac escatuten deuscuna, ez bere bearric
dabelaco; bai, bera dalaco prestamenturic bearrena, sacramentu santu onen frutu
ugariac errecibietaco. Orregaitic araco atchinaco mana ceru-janaria, onen
irudia, gordeten çan urre-gorrizco utcha baten. Urre-gorria da caridadearen
irudinça; berau irabaztarren ifini bear dogu aleguin ardurazcoena, Jesusen
graciaz batera.
Bai; baina amore sendo eguiazco bat; ez lastozco suaren ancecoa, cein ain
laster da garra, cein quetan amatau itoa. cer balio dau negar ampuilutcho bi
eçartea, ta aric laster lengo citelquerietara biurcea? Ez. Biztu bear dogu amore
oso eraguin-guile bat, muguietan gaituena Jangoicoaren leguea gordetara;
becaturic tchiquienari gorroto andi bat artutera; Jesusen borondatea gueurea
beeratu ta azpitutera; gurari bici bategaz berari gustu emon, ta bere bertute
amagarriac jarraitutera; benic bein humiltasuna, paciencia, garbitasuna ta
guztien ganean caridadea, bertute guztien Erreguina, baina ez aozcoa, ezpada
escuz ta eguitezcoa.
Eztinot, sacramentu santu onec eguingo gaituela ilezcorrac edo inos ilgo
ezcareanac, baina çorigatch andi eçaina da, ez beste bein gaisotuteco arduraric
ez arcea; orain santututen doguz gueure minac Jesusen gorputz santua berean
ifiniaz, ta aric laster odoltu, ta eçainduten doguz minoc, bein murmuracino ta
esaca gaistoacaz, beste bein berba loiacaz, biaroacaz. Baina nos artean alan
eguingo dogu? Biurtu gaiteçan lengo firu albinua artutera.
Laugarren prestaerea: comulguetara joan baino len, badacutsue dauqueçuela
gorroto ta icusi ecin tchiquienen bat personaren bategaz, edo joan bertati
beragaz baquetu, ta adisquidetutera, edo aserraldi andia ezpada, artu asmo sendo
bat, lenengo era danean, au eguiteco, emonic amore fin baten seinale adigarriac.
cerren, doeric artu gura ezpadau Jesusec arerioturic dagoanen escutic; ta
aguinduric badauco Ebanjelio santuan; Altarearen oineetan dagoana doeac
esquiniten, baldin gomuten bada, arerioturic dagoala inogaz, anche itchiric
doea, edo ofrendea len bait len baqueac eguitera arerioagaz; ce deunguerotzat
eroango eztau, amore baga eldu gaiteçala amorezco sacramentura?
Au adieraço ta iracasteco dispondu eban sacramentu onen gueia içan cedila
oguia, ta ardaoa. Oguia eguiten da gariagaz, baina oinetaraco gari garauac alcar
batu bear dira. Eioten da, eralgui, alderatu çaia, garau baten uruna bilduten da
bestenagaz, oratu, ta gorputz bat eguiten da. Alan alde batera bota bear dira
aserre ta gorrotozco çaiac, ta alcartu arimac maitetasunean, gustetaco
sacramentu onetaco goçotasun, ta ondasunezco iturriac. Bardin icusico doçue,
eguiten dala, mats garau iracietatic ateretan dan ardaoagaz.
Baina berba bat; eta da, eztala bardin, asmetea batec bere arteco grina
edo inclinacino tchar caridadearen contracoa, cein caridadean uts eguitea.
Baldin, gomutauric Jesuen maitetasun prest goçoa guri parquetaco, quencera
eguiten badau bere grina, muguida edo mobimentu tcharra, ta escatuten badeutso
Jaunari, goçotu ta beraatu daiola bere biotza, ta orrez gueiago, tchera onean
ondo portetan bada esatez, ta eguitez bere arerioaz; eztau orregaitic uts
eguiten, berari jatorcan preminari. Aloguera guitchiago çor ezjaque marinelai,
ecatch ta achearen contra itchasoan doaçanean. Grina, ta naigura deungac eciric
Jaunaren graciaz, eztabe guitchituten meritu ta bear-saria; gueiagotu bai. Eta
orregaitic itchi euscuçan bateo santuan, quendu al içanic. Dira urrezco
merecimentu asco atera gueinqueçan mina edo meatzea. Alan balia cirian santuac
Jesusen graciaz, ta bardin guc eguin guinei.
Boscarren prestaerea: Humiltasun andi bat, baina ez confiança guitchiago.
Dira Jesus gana egaz eguiteco ego biac. Egaztiric bizcorrena, baldin ego bacar
bat osoric, ta bestea ausiric badauco, ozta jaguico da lurretic; baina egaztiric
tchiquienac bere ego biac osoric ta ondo lumaturic baditu, canta ederca igoten
dau campantorreric altuen ganera. Orainche mirarituten nas, icusiric, ce erraz
ta bizcor egaz eguiten daben, auche escribietan nagoala, emen dabilcen euli
tchiqui gogaicarriac. Ha neure Jangoicoa! criatura guztiacaz iracatsi ta
biztuten noçu. Eulitcho pitinoc alan egaz eguiten badabe, celan egaz eguingo
dabe çure arime maiteac humiltasun, ta confiançaco ego biacaz, çure graciaz
lumaturic?
Muguitu çaitecen humiltasunera, escatu ezquero Jangoico doe guztien
emoileari, biztu eguiçuez gogarte bi oneec. Lenengo: Jangoico sacramentaduaren
anditasun adoragarria. Bigarren: çuen tchiquitasun, ecereztasun ta bilautasun
prestueça. Humiltasun onetara eguiteco, egun aurretic emon çaitece gauça humilac
eguitera, edo dala, lurra mun eguitea, besoac çabalic belaunico, edo buruz
auspaz lurrean etchunic ifintea, colpeac ceuroen bularrean jotea; edo uste içan,
oinac mun eguiten çogocela gorrotoren bat deutsaçuen personaren bati; edo
bisitau hospitaleco gaisoren bat. Ez gueratu bacarric gogozco humiltasunean.
Erraz ifinten gara, gogoz baino ezpada, danic tchiquienen oinetan; baina
atzerapena, eurtada, ta aldats esquergac asmetan ditu gurezco amore ta
ascogureac, au eguiteco gure bardin bategaz biztuteco confiança andi eguiazco
bat Jesusegan, gogoratu eguiçue, bere ontasun ecin gueiagoan andian, ta ez
bacarric gueratu çala sacramentu santuan arime garbiençat, baita eguiaz beragana
biurtuten dirian becatariric andienençat.
Seigarren prestaerea: egun aurretic nequegarri guitchi bat eguin.
Atchinaco bildots pazcoetacoa (oraingo sacramentuaren irudinça), jan oi çan
letchuga edo urraça garratz-minacaz nasturic. Prestauric arimea necaldi ta
penitencia guitchi batzucaz, obeto abiatuten da, goçotasun gueiago idoroten dau,
ta on gueiago eguiten deutso ceruco janari miragarri onec. Enago gauz andien
esque; baina edolabere auche eguiçue: itchi jan baga gauça çalegarriren bat, edo
laburtu afaria. Preminaturic dagoçanac gura ta gurez labur eguitera, auche berau
borondate poçaz eroanic, içango da Jesusen aurreraco nequegarri, ta prestaerea
agradu andicoa. Era onetara asmau eguiçuez beste penitencia tchiqui batzuc, bada
eguinic borondate onagaz, andiac içango dira Jangoicoaren beguietan.
çazpigarren prestamentua: eta da, albaitenez, beimbere joan etzaiteceela
comulguetara, confesau, ta bertatic. Premina andiren bat ezpadoçue, çagoce asti
guitchi baten, gogoratuten, cetara, ta cer errecibietan çoacen; ta orduanche da
orduric onena, gomutetaco Jaunaren anditasunean, ta eguiten deutsuen mesede
andian. Ez guitchiago biztu bear doçue ceuroen ecereztasuna, ateretaco emetic
esquer onac, humiltasuna, amore erecheguina. guero eldu arrotasun ta baneria
baga; contu onetan; bada eçain ta donguero dirudi, eracutsiric Jesus ain humil
sacramentu onetan, beragandutea goituraz ta andiustez arroturic gu autsa ta
lurra baino ezcarean criatura becatuaz astunduac. Ailega çaitece altarera
astiro, ta moduz, ceuroen Jangoicoa errecibietara. Baina combeni bajatzuez
prestaera oneec, comunino aurretic; eztira beearsu-eçagoac emotera noatzueçan
adibideac comunino osteraco. Goaçan bada.

__________

EguiN BEAR DANA cOMUNinO SANTUAREN ONDOAN

Ez eban alperric esan Jesusec berac beragatic, janaria çala. Nire araguia,
cinoan, da eguia guztiaz janaria. Oartuten deuscu, aleguin guztia eguin bear
dogula bere graciaz bitartez, ondo egosi edo dijerietaco. Janaria osasunsuenac,
ondo egosten ezpada, on guitchi edo bapere eguiten ezteutso jaten dabenari. Ain
bertute andicoa da sacramentu santu au, ece, bein ondo artutea, içan bear leuque
asco, gareanoc santu eguiteco. Mirari arrigarriac jaçoten cirian elech barria
çanean. Ete dau orain bertute guitchiago? Ez; ezpada gueienetan ezcara lenengo
cristinauaren ancera prestatuten comunino aurrean, ta comulgatu ezquero. Eta
asco, janari santu au jatea, ondo egosi edo dijeridu bear da, berotasun
ceruzcoaz artu ezquero. Modua da au: itchi ta çarratuten dan leguez conchea,
ceruco inonça artu ezquero, inz tantacaz perlac bere barruan sortuteco; era
onetara arimeac artu ezquero inonz ceruzco au, çarratu bear da bere bacarrean,
ta bertan ondo gogotu, nor çarratu daben bere biotzean; ce mesede miragarria
eguin deutsan Jaunac; ta onetaric erne ta biztuco dirian afecto ta gogarte
santuacaz, ceinçuc erecheguingo ditu Jesus berac, egosten da ederto janari
ceruzco au. Orretaraco:
Gauça guztien aurrean, aztu eguiçue, doçuen ecandu deunguea ascoc, igues
eguitea elechatic comulgau ta bertatic. cer esango leuque herejeac au alan
çuecaz icusico balebe? Uste içango leuque, euren ustecoac ta sinisten etzenduela
Jesusen egote eguiazcoa sacramentu onetan. Eguiaz: eztator ondo sinismen au, ta
bestetic alaco lotsari eçaina. Eguingo cenduque alan lurreco Erregue bategaz?
contu eguiçue, sartu jatzuela ceuroen etche barruan; itchico cenduque bacarric?
Ibilico cintequee escas ta urri beragaz? Ta alan balitz, ce mesede itchadon
cineiquee beraganic, içan arren Erregueric prestu escu çabalena? Aramen
erraçoietatic bat, cegaitic frutu apurric ateretan eztoçuen aimbeste
comuninotic.
Euqui daiçuen cetan emon comunino bacotchean, orainche emongo deutsuedaz
gogarte, edo meditacino labur batzuc; ez guztiac beingoan batera eguiteco, bai
ceuroen comuninoetan çatica ta aldizca euquiteco. Eta artu eguiçue adibideau
gogoan, eta da: ez doçuela bata bestearen jarraian joan bearra; ezpada, equin
eguioçue sarriago, ondoen berotuten çaituenari, edo debocino gueiagora
çacarcenari. Erleac estabilz bestebaga lora batic bestera, doaz nai ta
gueratuten dira, non ezti-gaia ondoen arquituten daben. Içan bedi bada.
Lenengo gogarte, edo meditacinoa. Gogoratu eguiçue, ce arin, ce prest, ta
ce debocino andiaz joan cirian Jesus jaioparria adoretara Belengo arçaitcho
pobreac, angueruac barri on au emon eutsenean. ce amore, erreberencia, ta
humiltasunaz etchun cirian bere oinetan; mun eguingo eutseçan, busti euren
beguietaco negarracaz, gurari andiaz berari opa ta esquiniteco euren biotz
maiteac. Orain bada: Jesus berbera, Belenen jaio çana, artu doçue ceuroen
bularrean. Biztu bada fedea, ta erago arçai aen ancera, al daiçuen gogo guztiaz
humiltasun, amoreco eguicaiac.
Baina ezteritchat au asco; oraindino jatsi bear çara gauça bacarretara;
esateraco; maitetu pobrecea, beartasuna, ta bacartasuna. Pobre bearsuac baçara,
eroatera pacienciaz. Aberatsac baçara, ascatu biotza lurreco ondasunetatic,
josiric euqui baga emeco gauçai; luceturic escua, besteen preminac betetaco;
gogoan euquiric san Juanec diurautsuena; eztabela balio aozco erruquitasunac,
escuac laguncen ezpadeutse. Bada cer balio dau, dino Santiagoc, esatea ao goço
laban bategaz bearturic ta preminaturic dagoan bati: ea, çoaz, berotu çaite,
erremedia çaite, ecerbere emoten ezpadeutsaçue? contu bestetic, ez inori ecetan
calteric tchiquiena eguiteaz. Propondu eguiçue jarraitutea paciencian, eroanic
Jesusen amorea gaitic, onetan, edo atan jaçoten jatchaçueçan nequeac,
despacenciac, gaisotasunac, irainac. Eguiçuez propositu banac ta bacarrac,
irabazteco bearrago doçuen bertutea, edo azpituteco guerraric andiena eguiten
deutsuen bicio gaistoa.
Secula gueratu etzaitece beingoan igaroten dan açalezco debocinoan. Ez eta
gogo guztirocoetan, içateco humilac, paciencia dunac. Alan erabaguitea andizca,
içatea humildeac, ez jacu gatch eguiten. Nequea ta ondo andia dago, guertaldi
bacarretan ta gora bera nequezcoetan humiltasunau euqui ta eracustean; ta auche
da balio dabena. cer balioco deutso presona bati, martirioa, ta purgatorioa bera
igarotera opa ta esquinitea Jesusen amorez, aric laster doilorturic macurtuten
bada edocein pasino tchiquiaren azpira? Berbatcho batec itchiten badau
irainduric ta soberbiaturic? Neuc daucat mila bider neure erruquia; ta negar
eguin bear neuque, icusiric, aimbeste promes eder eguinic, bapere betetan
eztodala. Adibide au euqui bear da buruan meditacino guztietan, ta gogozco
oracinoa eguiten ifinten çarean bacotchean. Nic alan eguin oi dot; entero
bearsua da, ta agaitic gura neunque, josiric gueratu cedin çuen biotzetan.
Bigarren gogartea: gomutau, celan Erregue Magoac içarra icusi, ta
arguituric Jangoicoaren graciaz, abia cirian prest ta pocic adoretara Jesus
seinchoa, larguetan citueçala euren erriac etcheac ta ondasunac, aztuten cituela
bide luceac ecaçan neque gogor guztiac, ta jenteen cer-esanac. Beguira, ce
humiltasun andiaz opa deutseçan Jesusi euren biotzac, euren coroiac, urrea,
mirrea, incienso, ta doe estimagarriac. O arimac! andiago da çuen çoriona, bada
comunino santuan, ez bacarric adoretan doçue Jesus Erregue Magoac leguez, baita
çarratuten doçue or ceuroen biotzetan. celan maitetasun andiaz estutu ta
laztanduten eztoçuez bere oin ederrac arimeco besoacaz, esanic esposeagaz: idoro
dot neure maitea, eutsico deutsat, ta ezteutsat itchico. Esan eguioçue Jacobgaz:
etzaitut, Jauna, largaco, bedeinquetan enoçun artean; neure becatuac parquetan
ezteustaçucen artean; araco bicio aguintaria goiartuteco, araco bearrago dodan
bertutea irabazteco, sendagarriac emoten ezteustaçucen artean.
Ta ez Erregueac, ez Aberatsac ezpaçara bere, esquiniteco coroiac, urrea,
opa eguioçuez euroc adieraçoten dabena. coroiaren ordez, egotzi eguiçue Jesusen
oinetara grina gueiago eguiten deutsuen pasino tcharra, mila bider gorrotauten
doçuela biotz guztitic. Urrearen ordez, opa eguioçue amore benetaco bat, ez
çatica, ezpada oso osoric biotz guztia; alangoz ece, maite badoçue Jesusen
ganetic beste gauçaric, ez bedi içan Jesusez campora; au da, amau eguiçue maite
içan bear doçuena; baina Jesusegan, Jesus gaitic, Jesusençat. Aberatsac baçara
opa limosnaren bat; ezpadoçue cetaric, asmau erruquizco gauçaren bat lagun
urcoaren oneraco, bada asmaguila andia da caridadea.
Mirrearen gomutean faltaco etchaçuez atsecabac, naibagueac, nequeac, ta
crutzetchoac, Jesusi esquiniteco; araco gaisotasuna, araco persecucinoa, araco
eregui eutsuen guçurra, galdu doçuen aucia, ondasuna, senarraren gogortadea,
emaztearen muquer ta oinoteac, ugaçabenac.
Inciensoaren lecuan, esquini ordu laurengo oracino gogozcoa egunean. Berau
da Jangoicoaren aurreraco inciensoric estimaquiçunena. Eta noc eguiaz esa lei,
eguneango oracino au ecin euqui leiela? Ogueta lau ordu ditu egunac; gueiegui
eretchico deuscu, batcho arimeari emotea? cereguinac dagoz? Eta cer, arimeco
salbacinoco lana cereguina ezta? cein da berau baino ardurazcoagoa? Baldin
salbetan bagara, betico çorionecoac içango gara, il arren arrac janic, ta
hospitale baten. condenetan bagara, oraingo çoriontasun ta pozcari uts laburrac
cer balioco deuscuez? O! Eta celan dan eguia, Jeremiasec dirauscun leguez,
galduric badago mundua, dala aitutasun ta consideracinoaren faltaz!
Orrez gueiago, opa eguiçue Jesusen presencia, ermuco mana baino balio
andiagocoa dana. Beragan ditu gustu çalegarri guztiac; goçotuten ditu neque-
bearrac; sendotu gure arimea; arguitu gure concienciaco quezca ta dudac; ta
eguiten dau içan diteçala mereciquiçun ta balio andicoac gure eguitecoric
tchiquienac. O Jesusen presencia santua! O doe estimagarria! celan gurari
andiagoaz bilatuten etzaitugu? Ibili çaitece beti Jesusegan, arrainac uretan
leguez. Uretic urteten daben arraina, laster ilten da; bildur bada, il
etzaiteeçan Jesus azturic baçabilce. Uste içan ceuroen alboan darabilçuela
crutzeaz astunduric; edo daucaçuela çueuroen biotzaren erdian. Gogoratu, cerbait
esaten deutsuela, ta erançun eguioçue cer edo cer.
Irugarren gogartea: pensatu, ce maitetasun, humiltasun, biotzbera, ta
damuagaz, urtuten eban Madaleneac bere biotza, negar andiac emoten cituala bere
becatuacaiti, etchunic humilduric Jesusen oinetan. Gomutau bere eguiçue, ce
gurari erecheguinaz egotzico çan san Pedro Jesusen oinetara, negar eguiten bere
becatua, aguertu jacanean bizturic. Ea, ez doçue cer joan Jerusalenera, Jesus
idoroteco, eztauqueçue cer igo cerura; or orche ceuroen biotzean daucaçue.
Arimac! celan etchuten etzara amorez, ta ceuroen becatuen dolorez? Negar bada
humiltasun, ta esperança andi bategaz; çatitu an ceuroen taiu guçurrezcoac,
ceinçuc dirian ceuroen grina ta bicio tcharrac; erabagui eguiçue Jesusen
graciaz, igues eguitea onelaco ta alaco ocasino ta becatu-bideetatic; artutea au
edo beste sendagarria; ateretaco sustraitic araco oitura ta ecandu gaistoa;
irabaztea bertuteren bat; asteco bicitza barri bat; ta jarraituteco eriotzara
artean eguite on santuetan.
Bada cer balio deuscu cristinauac içatea fedean, fede bagueac bagara
ecanduetan? Ori beragaitic içango da gogor garratzagoa gure condenacinoa; bada
eguiaz desonretan dogu gure Jangoicoa, san Pabloc dinon leguez, ta eçainduten
dogu cristinautasuna; ta ceimbat andiagoac dirian gure sinismena, gure arguiac,
guc arturico esquer-mesedeac, ta sendagarri erraçac, gu erraz salbetaco; aimbat
andiago ta estuagoac içango dira contuac, carguac, ta juicioa; ta emetic
etorrico da, icaragarriagoa içatea gure condenacino galçaera ta ondamendia,
atchaquia, ta escusa baguea gure becatua.
Betoz, dino san Pabloc, etorri bitez deunguero bici dirianen ganera,
Jangoicoaren aserrea, atsecaba, larritasun, ta gogortade guztiac. Baina ara, cer
dinoan: betoz dino lenengo judeguen ganera, guero barriz jentil fede baguearen
ganean. Baina cegaitic lenago Judeguaren ganean? cerren fedeaz arguituago, ta
Jangoicoa ganic mesede gueiago artu dituan. Eta ara, ecer balio eztau, onelaco
propositu bacar onac artutea, guero barriz aztu, jaramon ez, ta ez betetea;
cerren cumpliten bada, guiçon prestu bati emonico berbea, orrembeste çor ez jaco
Jangoicoari? Ta au da bearren doguna.
Laugarren gogartea: gogoratu celan egoten dan gaiso bat medicu osaguilea
itchadoten, ta ce luce eguiten jacan bere etorrerea. Asmetan daben bacotchean
oinatz edo çarata bat, uste dau, medicua datorrela. ce arguiro aguertuten
deutsaçan bere gatchac! ce arduraz betetan dituan bere esanac! Neure Jesus! bago
çu laco medicuric? Jesus ceure icen bera da osasuna. celan egonic ni ain
gaisoric, ain mascar argalduric, ez dot çure bisita goçoaren gurari andiagoric?
Beste medicuac, mila bider, eurac gura ez içan arren, osasunaren lecuan,
eriotzea emon oi dabe; çu neure Jesus! çara ain medicu ta osaguila eguiazcoa,
ece, berba bategaz, ta guitchiagogaz osatuten cenduçan gatchic gatcheenac. Esan
begui araco Ebanjelioco lepradunac, ceini, esateaz bacarric: gura dot; garbitu
çaite, quendu ceunsan sarna ats guztia.
Esan begui araco odolezco gatchagaz amabi urtean gaisoric egon çan andra
erruquigarriac; ceure jaztecoaren magaleco erça ucututea çan asco, guztiz
osaturic gueldituteco. çure aoco tchuac equien beguiac arguituten itsuai. çure
guericea, çure Berbea çan guztia al ebana. Esateaz bacarric Laçarori, urten
eguiçu campora, ustelduric sepulturan ilic etzala, emon ceunsan bicitzea, ta
sendotasuna. cer costa jatchun biztutea Naingo alargunaren seme ila? Ucutu bat
eguin ceunsan ceure escu bedeincatuaz bera eroien il-oeari, esan ceunsan
gazteari, çuri dirautsut, jagui çaite, ta bestebaga biztu ta bizcortu çan.
Azquenez; ez dabe mugaric Jesusen mirariac; bere gura içate bategaz sortu
cituanari cerua ta lurra, ecin ecer costa lequiquio, eguitea, ta ecereztutea
gura daben guztia.
Guc orain gure gatcheetan aimbeste desetan badogu medicuaren bisitea,
celan da, idororic gure arimea guztiz gaisoturic, adina demporan comunino
santura ez eldutea? celan comunino ondoan aguertuten eztzeutsaguz arguiro ta
humiltasunaz gure gatchac? celan artuen eztoguz bereala berac emonico erreceta
osagarriac? Bitaric bat; edo ilic dago gure fedea, edo maite eztoguz gure
arimac. Ta eztaquit, cein bietaric dan deungago. Alan bada arimac! aguertuten
deutsaçueçan leguez ceuroen gatchac osaguileari, ta artu berac aguinduco
sendagarriac, eztoçue guitchiago eguin bear Jesusegaz; bada, cer da, gure
arimeco osasuna lain beste, balio dabenic?
Eta cetaco da deitutea medicuari, bere errecetac ençun, ta beimbere artuco
ezpadira? Jesus maiteac emoten deuscuçan osagarri arimazcoac dira; lenengo gure
confesoreen adibide ta abisu santuac; ta guero, arimetan çabalduten dituan
argui, biotz-quisquetada, ta dei ceruzcoac, batezbere comunino santuaren ostean.
O arimac! ençun eguioçue Jesusi amore ta humiltasunaz; eguiçue beragaz, eguingo
cenduquena baino obeto medicu bategaz, idororic tchito tcharric, bacenquie,
emongo leusquiçuela eguia guztiaz osasuna. Munduco medicuetan, jaquinsuac içan
arren, ozta fia liteque, baina bai ciur ta duda baga Jesusegan. Gura doçue
osatu? dirautsue araco Ebanjelioco perlaticoari leguez. Benetan gura badoçue,
seguru alcançauco doçue. Nequeric bapere, ez lauciritcho bere costaco ez jatzue
osasuna. Ta gaisoric çagoce? O erruquiçun negargarria!
Boscarren gogartea: eta celan poztuco liteque esposa bat, bere esposoa
luçaro campoan lecu urrinetan egon ezquero, ençungo baleu, ondasun andiz beteric
eldu dala urrengo portura, ta ia ur urrean egoala? ce poça artuco eleuque? ce
goçotasuna berea gogoraturic ia laster çala? ce maitetasun garbi, ta amorez
laztanduco eleuque aurrean icusiric? Eta cer esan guinei bere alaba bategaitic
anche bertan aurquituco balitz? Ha! Ondo gogoratuten badoçue, oneec baino
ascoçaz afecto biciagoac erne ta jaioco dira çuen biotzeetan, Jaunaren graciaz
batean.
Bada, ce esposo, ce guraso dago, Jesus bachen goçoagoric, laztanagoric, ta
aberatsagoric? Alan, icusico çara bearturic esatera Jacob leguez, Josepe bere
seme maitea icusi ebanean: pocic orain ilgo nas, bada euqui dot çorion ta
ditcha, icusteco çure arpeguia neure arimeco beguiacaz. ia esan bearco doçue
esposa santeaz: nire maitea niretzat, ta ni neure maitearençat. ia dedar eguingo
doçue Simeon santuaz: orain, Jauna, itchiten doçu baquean ceure serbitzaria;
cerren icusi dabe nire beguiac neure salbatzailea. Ta onen ondoren asmauco
doçuez cia amorezcoac, esquer on, humiltasun, ta confiançaz betecoac.
Eta auche comunino santuco asti au da eraric onena, ez bacarric mesedeac
escatuteco, bai ta gogoric sendoenac artuteco, ia Jaunaren icenean au edo beste
ejercicio debotoa eguiteco, ia oni edo beste bertuteari equin ta eragoteco, ia
alde eguiteco araco ocasino donguetic. Eta gauça oneec, esan ecece, eguin bere
bear dira. Bada eguiaz, eztago gure irabaztea debocino senticorrean, ondo
eretchi arren; dago bai bearrenez, bertuteetan aurreratutean. Eztia goçoa da,
baina ez adina osasunsua. Ez eguiçue bada eguin ume tchiquiac leguez, ceinçuei
emoten deutsenean euren amac ogui ganean eztia, jan oi dabe ezti goçoa,
milisquetan dabe ogui gana, ta jan joan danean eztia, oguia botetan deutse
tchacurrari. ce eraqueria! ceimbat osasunsuagoa da oguia, eztia bachen? Alan
gustuzco çalegarriac irudi arren guri gueure eguite debocinozcoac, esateraco
comuninoa, oracinoa, onen bat euroetaric ateretan ezpadogu gure arimençat,
erraçoiaz bildur içan bear gara, onac dirianez gure debocinoac.
Seigarren gogartea: gogoratu, orainche errecibidu doçuen Jesus, dala, çuec
aberastutera datorren Erregue andi bat. Enda, esquecoac eracusten ditueçan
leguez euren soineco eten çarrac, euren erruquia euqui daguien Jaun aberatsac,
alan çuec bere eracutsi eguioçuez Jesus erruquiorrari ceuroen preminac. Pensau,
dala arçai maite ardurazco, ardi galduen bila datorren bat, ez ilteco, bai bere
lepo ganean arçai on baten ancera eroateco. Gogotu, dala çuei icasbideric
oneenac emotera datorren maisu jaquinsu bat; abogadu bitarteco bat; bada au ta
gueiago da çuen Jabe maiteau, ceinegan idoroco doçue pensa alitequean guztia.
Eta graciaz batean, ceuroen biotzeetan asmetan doçueçan onelaco gogarte
santuetan, çagoce astiro comunino santuaren ostean; gomutauric, ez dala, berau
baino asti ta era oberic, bada berean doçue ceuroen bularretan, ez Jesusen
irudina, ezpada Jesus berbera. cembat bider embidiau doçue Marta ta Mariac euqui
eben çoriona, euren etche barruan Jesus artuteaz? Simeon santuarena, bere
besartean euqui ebalaco? Eta cer eguingo cenduen, onelaco era çori onecoric
euqui içan bacenduen? Eguiçue orain. Baina adibide bi.
Lenengoa: Norbaitec min dabenean atzean edo edonombere, an, non mina dan,
ifinten dau unguentu sendagaia. Arima debotoac ara: comunino guztiac, len
adieraço dodan leguez, çucendu bear doçuez, edo ceuroi calteric andienac eguiten
deutsueçan bicio aguintariari buru gaistoa ebaguitera; edo bearren doçuen
bertutea irabaztera. Eta alan, comunino bateric bestera, propondu ezquero
Jaunaren laguntasunaz graciau alcancetea, bici çaitece contuz bitartean, alan
eguiteco.
Bigarren adibidea: aurre-bide guztiz andia içango da, çati bitan
erdibitutea comunino bateric bestera dagoan bitartea; emonic lenengo erdia
emoten esquer onac Jaunari, ta gogo onezco afectoacaz, Jesus sacramentadua
oraindino gure bularrean balego leguez, adoretan dogula amore ta erreberenciaz,
nosic bein biotz-berba goçoac esaten deutseguçala. Beste dempora erdia urrengo
comunino guinocoa, ondo içango da emotea, escatuten Jesus berari, bere Ama
maitea bitarteco ifiniric, presta daiçala gure biotzac bere gorputz beneragarria
ondo errecibietaco urrengo comuninoan.
O arimac! esa-lei moduren baten desonretan doguçala ceruzco misterio
miragarrioc; bada jagui bearrean mai santu onetatic leoi indarsuen ancera,
esetsi, goiartu, ta azpituteco era guztico bicioac, urteten dogu argal, erbal,
otz, mascarrac. Suzco tchatarrac bota bear guenduquecenean, icusten gara epelac,
cer epelac! edurra baino otzagoac. çori tcharreco miraria! ceruco su guztia
euqui gueure bularrean, ta ez gu erretea. cer esango dabe hereje adu gaistoco,
sinisten eztabenac gure Jesus adoragarriaren egotea sacramentu onetan? Gogortuco
dira euren dotrina guçurtietan, deungaro uste içanic, an balego eguiaz Jesu
cristoren gorputza, mirari ençueçac gugan icusico litequeçala; ecin litequen
gaucea dala, içan Jangoicozco janari bat, jan ain sarritan, ta idorotea gu ain
argalic; içan ceruzco osagarri ecin gueiagoan osasun-emoilea, gu barriz beti
gaisoric. Eta berba baten, içan Jesus errecibietan doguna, ta ez guc maitetasun
gueiago berari euquitea! Au alan içanic, eztogu cerbait parte içango herejeen
itsutasun gogorrean?
Baina ez neure Jesus! ez, gueurea da errua, gueurea çorigatcha, gueurea
galçaerea. Eta cergaitic? Obeto prestetan ezcarealaco. cafarnaun dun beste
mirari, etzituan Jesusec eguin Naçaret bete errian; ta au cetan ete cegoan? bere
erritarrac federic sinismenic ez euquelaco. Eztoçuz, Jesus, nigan mirariac
eguiten, epela dalaco nire sinistea, ta laburra nire prestaerea; ta oraindino
epelago nago çu errecibidu ezquero. O! iguçu, Jauna, gracia, nos edo nos ondu ta
obetu gaiteçan. Alan içan dedila Jesus.

__________

IRUGARREN LOREA

Içan bedi irugarren Lorea libru santuen iracurça guitchi bat, eta
adimentuzco oracinoa. Ecin bici liteque jan, ta lo eguiten eztaben gorputza.
Iracurça da arimearen janaria, ta bere loa da oracinoa. Bai; gorputzac artuten
daben leguez bere descansua, loa, ta atseguina igaroric eguneco lan bear
nequezcoac; alan arimeac, itchiric alde batera lurreco ardurac, arcen dau bere
atseguina ifiniric oracinoan Jesusen oinetan; emonic guztia, bere esquer mesede
muga bagueac gogoratuten. cer gura doçue, bada, beragaz jaço dedin, quencen
badeutsaçue bere jatecoa, ta ucatu asti guitchi bat espirituzco egotaldi
bateraco? Ez esan, astiric ez doçuela onetaraco, ta cereguin andiz inguraturic
çagocela. Esan: eztoçuez idoroten ordu asco, gorputzari jaten emoteco,
olguetaco, ta çuec gura doçueçan gaucetaraco? Eta bacarric arimarençat ezta
içango ordutcho bat? cein da lenago, ta ceinec balio dau gueiago?
Oraindino guitchiago escatuten dot. Ah! Guc eguingo baguendu, dendariac,
ta jostunac eguiten dabena! guztiraco legoque demporea ta astia. Ara celan oneec
bilatuten ditueçan atal-çati emparauac, ta gueienetan ostuac, ta eurecaz eguiten
dituez seinchoen buru tchapel politac. Ardura andiaz, bada, gorde eguiçuez çuec
bere eraldi utsac, ta orduan euquico doçue astia, iracurça ta oracinoa emoteco.
Joateco erromeria batera, etzara jaguiten bestetan baino ordu bi, edo iru
gochago? Eta ceruco erromeriaraco ordu bi lenago jaguico etzara? Esaçue emacume
deungac, idoroten eztoçue demporaric asco, iracurri, ta escribietaco papercho
ero çoragarriac ceuroen adisquide maiteai? Eta esango doçue, astiric
eztauqueçuela, Jesusegaz berba eguiteco, bere bicitza, ta pasinoco mirariac
iracurteco? Ez ori; esaiçue bai, naguiac çareala, ta onetaraco gogoric ez
doçuela. O ceimbat arima, necatzaile artean bere daçaudaçan, çuec baino asti
guitchiagogaz, idoroten dabenac demporea oracino, ta Jangoicoaren gauceetaraco!
Gura doçuez adi-bide batzuc onen ganean? Alan içan bedi bada. Ara:
lenengo, eguin bear doçuena, iracurten asten çareanean, da, jaquitean baino,
ondo eguitean ardura gueiago ifini daiçuela. Jaquinsuac içatea bachen, santuac
eguitea, gueiago gura içan bear doçue; jaquituria bachen lenago bilatu bear
doçue debocinoa; onelan guztia idoroco doçue; ta bestela, ez bata, ta ez bestea.
Bigarren, arcen doçuenean escu artean librua, uste içan, Jesusec biralduco
carta bat iracurtera çoacela. Berau escribidu daben guiçona, eztala ezpada
Jesusen secretario bat, baina Jesus berac escribidu dabela. ceruco angueru
bategaz biralduco baleutse Jesu cristoc paper bat, ce goçotasun andiaz
iracurrico etzeunquee? Iracurri alan, iracurten doçuena.
Irugarren, ez estutu, asco iracurtarren, ezpada iracurten doçuena, ondo
irunsi, ta egostearren. Obe da ondo egostea, ece ez, asco jatea. Lenengoa da
osasunsua, bigarrena barriz caltetsua, ta asco il dituana. contu bada neure
maiteac, adi-bide onegaz; bada bestela, galdu, ta otzitu çan çuen berotasun
guztia. Suric andiena egon arren ceuroen suatean, laster ilgo da, eçarten
ezpadeutsaçue egurra, ta aurretuten ezpadoçuez ilintiac. Iracurça da gure
arimeco berotasuna biztuten daben egurra; berotuco etzara, iracurten ezpadoçue.
Batez-bere, Jai-eguna euqui bear doçue, correo egunçat. Nongoa? cerucoa. Norena?
Jesusena. Aste guztia emoten doçue correo joan-etorriacaz, Londres guinocoac
doçuez; eta cerucoac?
Berein aldats ifinten deuscuçuez, oracino euquitera, preminatu gura
çaitugucenean! Asco dira, baina ondo tchiquiac. Aita, nic eztaucat ataraco
gogoric, ez bururic. Maiteac, Jesus eztabil buru esque, ezpada borondate, ta
biotz humil bila. Eldu çaitece biotz çucen garbiaz, ece, ganecoa berac emongo
deutsue. Beragandu çaitece, dino profeteac, ta berac arguituco çaitue. Baçaudaz
andra necatzailetcho necor jaquineçac, ceinen oracinoen embidia beti içangot.
Noc iracatsi deutse? Jesusec; cegaz irabaci eben iracaste andiau? Humiltasunaz
erago, equin, ta irauteaz.
Bai, bere berbacunça goço ceruzcoac ditu Jesusec arime sempletchoacaz,
beragana humiltasun garbiaz elcen dirianacaz; eta onelaco tchiquerchoai aguercen
deutsez, Jaquinsu arrotuac euren jaquituria guztiaz eçagututen eztitueçan
ceruzco eguiac. Equin, bada, ta iraun beti humilduric, ta etchunic Jangoicoaren
aurrean, eguin eban leguez araco aita san Iganacio Loiolacoari asto
serbitzaritzat opa, ta esquini jacon necatzaile pobrea leguez; eta icusico
doçue, ce oracino andira jasoco çaituen Jesusec. Alan da, bada; eta nire aita
San Buenabenturac esan eutsan leguez fr, guileri: atsotcho simple ecer eztaquian
batec amadu lei Jangoicoa, munduan dan guiçon jaquinsu letradunic dun beste;
bada badauco burua, Jesus ametaco, euquico dau beronen obetande miragarriac
icasteco.
Eztoçue au beingo batean irabacico; baina bai demporaz; ezta guitchi,
ceimbat lasterren onetara elduteco poça. Iracurten, escribietan, contuac
ateretan, josten, goruetan, ta calcerdiac eguiten etzenduen beingoan icasi;
baina gueroenez, eurai inardun, ta equinaz, maisu eguinac çagoce. ce oquer
eguiten etzendueçan lenengo letra, ta goruetac? Orain barriz laster, ta arin
escribietan doçue; eta albora beguira, ta bateric bestera adi egon arren,
goruetan, ta calcerdia eguiten doçue. Sarri eguiteac dacar erraztasun andi au.
Ume tchiquiac lenengoan eztaquie berez ibilten, baina guero arin ta carra
eguiten dabe galanto. Tchoritchoac bere ecin egaz eguin dabe jaioparriac
dirianean, guero barriz, erraz dabilz aidean bateric bestera. Alan arima bati,
neque-gatch eguin arren asieran oracinoa, atara emonic ta Jaunaren lagunçaz,
erraztasun andia irabazten dau. Eztau logretan? alambere meritu andia ateraco
dau; ateraco dau humiltasuna, paciencia, ta ezta au merecimendu guitchia. Santu
ascogaz au alan eguin eban Jesusec; ce asco frutu garratz-minau becatarioc jan
bear içatea?
Bestetan barritz, nai dala epeltasuna, nai naguitasuna, nai gogoracino
tcharrac, ascotan asmauco doçuez, ta paciencia andia bearco doçue, ez
gogaituteco; baina çuec epetasun, humiltasun, ta soseguz irauten badoçue
oracinoan, beti cerbait irabacico doçue. Pacienciaz iraunic, bardin cein
bacengoce debocino beroaz agradauco deutsaçue Jesusi; ta Jesuseri gustu emonic
cetaco doçuez ganeco gauçac? contentu bada Jesus, cer doa, çuec ez egotean? Bada
ondo daquiçue, nai dala oracinoan, nai beste edocein gauçatan, eztagoala gure
çoriontasuna, guc gura doguna eguitean, baina bai Jesusen borondatea betetean.
Baina onez-guztiaz artu adi-bide au, eta da, iracurten badaquiçue, artu
daiçuela meditacino, edo gogarteac dituan librutcho bat; jarraitu berean, erleac
lorac leguez. Icusten doçue celan dabilen erle bat egaz loraric lora; baina
eztoa bateric bestera, aric eta ustu artean ango ezti guztia. Eta onetara
gueratu gogarte bacotchean; eta ez igaro bigarrenera, aric eta ustu artean ango
debocino, ta un goçoa. Darabilçue bateric bestera gogoa? Iracurri beste çati
bat; eta onetara bete oracinoco demporea. Muleta, edo maquilaz baino ibili ecin
dana, ezta orregaitic ibili baga egoten; jarraitu eguioçue bada oracinoco
bideari, arturic iracurça escu-maquilatzat.
Bearbada jaçoco jatzue seincho tchiquerrena, ceinçuec ecin ibili dira
oinez, ezpada amaren escutic oraturic; baina guero icasten dabe berez arin oinez
ibilten. Araco ceure adisquida maitearen billete çoragarriac, amorez itsuturic,
iracurten cenduçanean, etzinian ego-taldi ero lotsabaguean gueratuten? Iracurri
eguiçuez amoreaz Jesusaren fineçac; bada oneec berez dacarde çaletutea bere
amorio maitegarrira.
Baina iracurten ezpadaquiçue bere, aramen oracino eguiteco modu eder erraz
bat. contu eguiçue, beguien aurrean dacutsuela Jesus; edo gogotu gura doçuena;
içan bedi v, g, celan Jesemanico hortuan emo-eban odolezco içardia; içan bedi,
errudun gaisto bat leguez lotu ebenean soca, ta cateaz; edo gugatic eroan cituan
açote gogor erruqui bagueac. Esan bada orain; idoro içan bacina an, gogortade
oneec igaro, ta irunsi cituanean Jesus maiteac, etzeusquion cerbait esango? ta
etzirian erecheguingo bere maitetasunean ceuroen biotzac? Ah! mirarituco cinian,
icusiric guri euscun amoreac ta ez bestec, igaro-eraguiten eutseçala ain neque
garratz minac!
Eta ce erruqui andia biztuco etzan çuen biotzetan, icusiric, batetic bere
erru-baguetasuna, ta bestetic bere necaldi gogor latzac? ce lotsa andia artuco
etzenduque, icusiric Jesusen paciencia, ta ichiltasuna bere penen erdian; ta
ceuroen sufrimentu guitchia neque, ta gatchic tchiquienean? ce damu, ta erruqui
andia artuco etzenduque, gogoraturic, ce garratzac içan cirian Jesusençat gure
pozcari, ta atseguin guçurrezcoac? ce amorio andia çor jacala, uste içango
cenduquee onembeste amore gaitic?
Baina ezta au bacarric. Uste dot, ece, idoro bacina Jerusalenen orduan, au
ecece, baita etchungo cineala bere oinetara, eurai laztanca; erecheguingo
cineala bere amorean; bustico cendueçan beguietaco negar-ampuiluacaz bere oinac;
eguingo cenduen aleguina bera defendietaco; erregutuco ceunceen borreruai,
açotadu ez leiela Jesus ona; esquinico senduqueen ceuroen solbardea, beretzat
egoçan açoteac arceco; eta au laquetu ecic Jesusec edolabere etchungo cinean
auspez bere aurrean; batuco cenduen bere odol baliotsua; gorde odol tantac perla
estimagarriac leguez; ta negarturic, icusteaz ostico-peturic, batuco cenduen
ardura andiaz, laztanca mun-eguin, ta irunsico cenduen goçotasunez beterico
edari ceruzcoa leguez. Ea bada, maiteac, eguiçue orain oracinoan, eguingo
cenduena, idoro içan bacinee Jerusalenen, Jesus biotzecoac padecidu ebanean.
Artu bere eguiçue bitarteco au; euqui ceuroen escuetan Santo cristo bat,
beguiratu eguioçue goitic bera Jesus crutzean josiari; mun eguin erreberencia
andiaz bere ilagac; estutu ceuroen bular ta besartean amorezco laztanacaz; ta
uste içan, biciric balego leguez, berba eguiten deutsuela crutzetic, esanic:
Semea beguira ce amore neurri baguea euqui neutsun, ta çuc maite içango enoçu?
Beguira, cembat costa jataçan çure becatuac, ta guraco doçu becatuari jarraitu?
Beguira, cembat humildu ninçan, ce paciencia andiaz igaro ninduan erru baga
gogortaderic minsuenac; celan obeditu neban, ta ce maitetasun andia eracutsi
neban crutzean josiric ifini ninduenacaz. Arimea, ta au alan içanic, jarraituco
eztzeustaçu? Esan bada orain, au alan balitz, Jesusec çuei berba eguitea, cer
eguin, ta cer esango cenduquee? ce amore, ta ce damu bicia erecheguingo ez
liteque çuen biotzetan?
Baina onetan, calte andiac ecarri ta guztia galdu-eraçoten deutse oracinoa
daben ascori, dauqueen umeen ecandu tchar batec. Ara ce baquean, ce moduz
dagoçan escola-mutilac euren aurrean dagoan artean maisua; bada oneganic
urrinduric, ta escolatic urtenic, banatu çan guztia; alcar joten dabe, dedar
eguiten dabe, eztago eurecaz baqueric, batzuc asten dira trompan, besteac
pelotan, besteac cecenca.
Auche berberau jaçoten da arima ascogaz; oracinotic urten da aric laster,
otzitu, ta aztuten dabe guztia; baina eleuque alan içan bear, ezpada atera bear
leuque oracinotic, ondoen deritchen consideracinotcho bat, barrirotuteco nosic
bein, eguiten daben leguez lora-tegui baten sarcen danac, ceinec beti ateretan
dau loratcho bat, betibere usain eguiteco. Bestela, or emen darabildenac
çabalduric euren gogoa, nequez beraganduco dira; ta oracinoco dempora guztia
emon bearco dabe bildu ecinic euren almen, ta cençun deslaituac, dabilceen
leguez guraso asco, batu ecinic jatorduan erri guztitic çabalduric dabilcen
euren ume deungaro aciac.
Eta orainguino gura badoçuez consideracino erraçago bi, ibilteco beti
Jesusen aurrean, ta guitchiago nequetuteco burua; aramen. Gogoratu lecu
guztietan darraitzula Jesusec, crutze santea lepoan dabela; ta betibere gugananz
biurturic, amorezco quecha bategaz dirautsuçala berba oneec: cer da au
becataria; crutze astuna lepoan dodala çugaitic, noa çure alboan; ta ori baino
gueiago lagundu, ta jaramongo ezteustaçu? Erançun eguioçu: O Jesus maitea, çuri
lagundu, ta çure oinai mun-eguitea baino, besteric desetan eztau nire arimeac.
Edo uste-içan, dacutzula Jesus, seincho baten ancera, crutzetcho bat
solbardan arturic, pintetan daben leguez, lirio, ta eguzqui guztiac baino
sotilagoa; ta onetan dirautsula: Orra becataria, non, neure amaren sabelean
sortu ninçanac ona, ibili ninçan crutze onegaz çugatic; eta çuc maite-içango
enoçu? O Jesus! Nos erecheguingo doçu çure amorezco sua nire biotz otzituan;
cerren gura eztot ezpada amorioaz erre, ta iltea çugaitic? çu çabilz nequeturic
crutze astunaz nigaitic, cer eguinei, ezpada çuri pocic jarraitzea neure neque,
içardi, ta penetan, bada çuc astun-gogorragoac eroan cenduçan nigatic?
Auche eguiten badoçue sarritan, icusico doçue, celan Jesusec eguiten
çaitueçan prest, gai, ta aurreratuac oracinoraco, ta becaturic urrinduteco. Alan
prestago, ta çoliago egongo çara gauz on guztietaraco; bestela, gueratuco çara
epelduric, ta itsalturic, biztaten eztan candela erecheguin bat leguez, ceinec,
lenengoan argui bici arguitsua emon arren, guero, erdi ilic gueratuen da,
biztuten ezpadabe barriro.
Ecin bada adieraço lei, dempora, ta paper asco emon arren, ce ondasun
çorionecoac dacaçan, beti gogoan Jesus erabilteac, ta onetan gogarte labur
batzuc, ta biotz-dei santuac eguiteac; bada dira, ceruguinoco elcen dirian
deiac. Onen bitartez irabacico dau arima batec, egotea beti adimentuzco
oracinoan, bere lan, ta bear guztietan; ta baldin ordu erdico astia bere
itchiten ezpadeutse bacarrean egoteco bere ardurazco cereguinac; quitutuco dau
onelan, galdu baga orregatic bere bearra, ta demporea.
Icusi içan içango doçuez andrea pobre batzuc dabilcela janciric maquina
bat atal-çatiz adobauric dagoçan soinecoacaz. Eçagutu bere ecin lei, cein çan
lenengo telea. çati bat da gorria, beste bat çuria, bata balça, ta besteac
urdinac ta colore nastucoac. Baina alambere eztacutsuez, ce beroric, ta ce
escutaduric dabilcen otzetic? Onelan bada çuec bere egun artean, ta ceuroen era
ascotaco cereguinetan, jaso betibere Jangoicoagana çuen biotzac, ateraric biotz-
berba ta afecto maitegarriac, laburrac bai, baina erecheguinac. Eta arrainchoac
jasoten ditueçan leguez euren buruac ureen artean, alan çuec bere goratu ceuroen
arimac Jesus gana, era ascotaco afecto labur, baina bero echetuacaz, ia
amorezcoac, ia humiltasunezcoac. Alan bete cineie, ceuroen cereguin preminazcoac
eragozten deutsuenean noisbait, oi doçuen oracinoa; ta onelan ateraco doçue,
ceuroen lan-bear neque, ta cereguinac içatea oracino betico jarraitu bat leguez.
Eta sinistu eguidaçue, ece, gona atal ascoz adobauac berotu, ta estalduten daben
leguez decenciaz presonea, alan çuen arimea otzituco ezta caridadean; ta
gomutauric, beguira jagocala Jangoicoa, gauça guztietan ibilico da garbiro.
Eguiçue bada, neure cristinau maiteac, eguiten dabena etche ascotaco
otseinac, ta serbitzariac, ceinçuc gose dirialaco, edo asti guitchi ugaçabac
emoten deutseelaco, oinez dabilcela jaten dabe bazcaria; ta onelan batzuc eta
besteac eguiten dabe berea; edo eguiçue oi dabena denderuac, ceinçuc feria
demporan erabatera eguiten dabe guztia, saldu, ibili, berba eguin, bear, jan, ta
diruac batu. Alanche çuec bere inardun ta equin bearrari, ta oracinoari;
oracinoari, ta lanari.
Adieraçoteco oracinoac dacarçan on andiac, bear litequez escribidu libru
asco, ta andiac. Baina ataraco iru gaucen bearra daucagu, eta dira, demporea,
dirua Libruguilearençat, ta jaquituria echperienciaz; ta onegatic biralduten
çaitueguz ama santa Teresac bere bicitzearen ganean atera eban librura. Ni
contentu nas, eguia bacar bat çuei esateaz, au da, loçorroac artuco çaituela
Jangoicoaren serbicioan, azturic munduco gauçac, atseguin ta egotaldi bat
eguiten ezpadoçue Jesusen oineetan; gogoraturic edo eriotzea, edo juicio, edo
Jesusen pasino santua. Eta alan, baldin aurreratu gura badoçue arimeco gaucetan,
ez galdu oracinoco egoquerea. Uste doçue nire esatea dala au? Ez; urte asco da,
iracatsi euscula Espiritu Santuaren esposeac esan ebanean: Ni lo natz, baina
iraçarriric dago nire biotza. Oracino-lo santuari darraio çur çoli egotea
bertuteraco.
Bestela jaçoco jatzue, oi dabena, bear daben loa artu baga, bear eguiten
ifinten danari. Ifinten bada iracurten, itchiten jacoz beguiac. Asten bada
josten, jausten jaco burua almo adatchoen ganean, oeco aburdico ganean leguez.
cergaitic alan? Loaren faltea dauquelaco. Bai, mila burujauste emongo doçue
Jesusen serbicioan; nagui epel alperrac urtengo doçue, ta laprast eguingo doçue
bere legue santuaren bidean, artuten ezpadoçue bear dan atseguina oracinoan.
Gura doçue bada egon iraçarriric? Ardura guztiac azturic, guelditu nosic bein,
ta egotaldi bat eguiçue oracinoco loan; ta onelan Jangoicoaren bitartez, egongo
çara iraçarriac bere lan santuetan.
çarratuco dot iracurçau irudinça eder bategaz. Uste dot, oracinoa,
batezbere gogozcoa, dala bicitza espiritualaren arimea leguez. Eta alan emon
eguidaçue guiçonic sendo, bizcorrena, ta icusico doçue, celan alderaturic
arimea, gueratuten dan idulqui bat leguez ilic; ta gai ezta pausu bacar bat
emoteco. Hai! bildur içan bear da, ozta pausu bat emongo dabela Jaunaren
serbicioan, oracinotic alderaturic dagoan arima batec. gueiago: aldeguinic
arimea gorputzetic, içan arren au len eder politena, gueratuten da guztiz eçaina
ta icaragarria. Ha! cembat bider au icusi oi da, oracinotic aldeguinic dabilcen
arimacaz?
Oraindino gueiago: beguira ce laster ustel-quirastuten dan, arima baga
guelditu dan, gorputzic sendo indarsuena. Berpetatic asten da emoten usain
tcharra; betetan da ar atsituz. Eta cer, beste onembeste jaço eliteque, oracino
santua alde batera larguetan daben arimeagaz? Itchiric oracinoa, ezta asco
içango, itchitea, len eucan moduzcotasun, ta berba-eguicune ona; ta orra emen;
non guitchituten jacan lenago emoten eban usain goço santua. Ta gauça barria
içango da, aric ara eldutea arimau, ardura baguea içatera bere cençunetan, ta
laprast eguitera becatu tchiqui arinetan? Ta becatu tchiquerren ondoan, ce
bildurquiçuna ezta, becatu mortalen batec guztia ondatu ez daian? Berein onelaco
guertaldi erruquiçunac dauqueguz beguien aurrean.
Ai Jauna! Arimai dacarqueçan çoriontasunac oracinoac, balecarquez
gorputzai; au da: oracinoagaz arindu, bizcortu, edertu, ta osatuco balira gure
gorputzac, gareanoc içango guintequez oracinoguilac. cer eguingo ez gueunque ez
inos atso-aguratuteagaitic? cer emongo eleuquee emacume batzuc, balitz
edonombere, euren arpeguiac edertu, ta betico edertasunean irauneraçoco lituan
gauça ederguilaren bategaitic? Non da bada orain gure fedea, gure sinismena?
Maite badogu osasuna, ta gorputz galducor onen edertasuna; cergaitic eguiten
eztogu irabaztarren, betico iraungo daben gure arimeco edertasuna? Eta santuac
mantendu ecin baciran bertutean, ez goi-beratu euren arerioac oracino baga;
celan eguin al içango dogu becatarioc?
cer balio dau esateac, argalac gara? gru gueuroc condenetan gara; ta guere
erançute onegaz arpeguian emongo deuscu Jangoicoac, Ebanjelioco serbitzari
alperrari leguez; esanic: guiçon gaistoa ceure aotic atera doçuçan berbacaz
juzguetan çaitut. Badaçaugu gure argaltasuna, sendotu, escudatu, gorde bear
guinatequez, emonic oracinora, sacramentuac sarri ta ondo artuteaz. Osasun
guitchicoa dan argala contuz dabil, alde eguiteco gatch eguin leioen gaucetatic,
ta artuten ditu on eguiten deutsen sendagarriac, garratz-minac, ta costu
andicoac içan arren. Dituanac escu artean osdagarri bigun, erraz, ta onac,
baldin ilten bada, artueçarren, egotzi beguio errua bere buruari.

__________

LAUGARREN LOREA

Opa içan deutsuedan laugarren Loreac, içan bear dau, ardura guztizco bat
ifintea, ez jausteco bestebein becatu tchiquietan, dala, guçur tchiquietan, edo
murmuracinoetan, desobediencietan, impacienciatan. Onechec dira, araco Espiritu
Santuac esaten cituen, arimeco mastui guztia banatu, ta galduten eben
acearitchoac. çorionecoa aci, ta nagusitu baino len, ilten dituena arerio
tchiquioc; erraz da beeratu, goiartu, ta iltea edocein bicio tchar bere asieran;
baina bein andi eguinic, aimbat gatchago. çuetaric çantarrenac apurtuco ditu
amabi otsa-cume jaio-parriac; baina noc çuetaric ilgo dau bat bacarric, otso
nagusia eguiten danean?
Tchatar batetic biztu çan su echetu andi bat, bearbada tchua egozteaz
amatauco çan; baina garrac indar andia arturic, guitchi dira errico auço guztiac
bera ilteco. Jaquinuc çagoce, maiteac, ece, asmetan dabenean deabru asmutsuac,
arimaren batec erabagui dabela Jesusi jarraitutea, ezteutsala esetsiten gauça
andietan. Baqui ezteutsala onec ondo urtengo; eta cer eguiten dau? Asten da
gauça tchiquietatic, v, g, becatu arineetatic, esateraco, ocasinotcho bat,
berbaldi guitchi bat, adisquidetasun guztiz tcharra eztan bat, eldute bat araco
etchera, tchancha bat, ta beste onelacoac; eurocaz idiguiten dau atea, ta bidea,
lapurrac eguin oi daben leguez, ceinçuc lapurcho bat biralcen dabe, eurac baino
aurrerago etchean sarturic, ta atea idiguiric, nagusiac guero ostutera, ta
iltera sarceco. contu bada onetan cristinau maiteac. Bestela, erresqui bicico
çara mila urtean, baina quencen ezpadoçuez becatu benialac, edo arin-tchiquiac,
alper alperric nequetuco çara, ta eztoçue atz bat aurreratuco ceruco bidean.
Eticuac bici dira, ta batzuetan erregaletan dira, baina beti dagoz argal.
cetan ete dago au? Da, euren humore tcharrac eragozten deutselaco. Alan becatu
tchiquien humore deungac galaraçoten dabe bertutearen aurre-bidea. Ifini eguiçue
hortu baten letchuga landaren arlo danic onena, baina inurriz betea; icusico
doçue ce guitchi azten dirian, satsa ta ura eçarri arren. Ara celan, çantar
tchiquiac içan arren inurriac, ce calte andia eguiten daben.
Oraindino gueiago miraritu bear çara, icusi nebanagaz aldi baten gure
colejioan. Gomute dot, icusi içana igarturic, beste dempora baten bere orri ta
lora ederracaz poztuten guinduçan arbola bat; itandu neban, celan igartu çan au,
ta eracutsi eusten inurri pilo andi bat ebilela goiric bera, esaten eustela:
oneec onechec tchiqui pildinoc, aita, galcen dabe arbolea. Jangoico santua!
dedar eguiten dot gogoratuten jatan bacotchean guertaldi au; arerio ain pitin
ecetacoac mascartuten badituez aretchic sendoenac, celan aci litequez bertute
argal meac, esetsiten badeutsee becatu benialac? Emen dacuscu, ce erraçoi andia
eucan esposo santuac, aguinduteco bere esposeari, il eguiçala len esan nituen
acearitcho tchiquerrac.
Baina nic orain bacarric berba eguiten dot, gueuc eguin oi doguçan becatu
tchiqui ecanduzcoa caitic; ez argaltasun ta borondate oso baga jaçoten
jacucenacaitic; ezpada guc gura dogula, gure borondatez, ondo beguiratuaz, ta
ecer ezpalitz leguez, esanic guçur tchanchetaco bat, murmuracino guitchi bat, ta
epetasun andiaz esaten dala; ea, onegaitic inor eztoa infernura. Ai neure Jesus!
dirudi, onelacoac bacarric dauquela condenetaco bildurra, ez çu sentimentuz
betetearena, ez çu iraindutearena. cer eguingo ete leuque, becatu mortalac
ezpalecar betico erretea infernuan? Sartu beguie escua bularrean, ta erançun
beguie arguiro.
Baina goaçan aurrera; bacarric bada orain berba eguiten dot araco oitura
tcharreco ecanduzco becatu beniala caitic, ta dirudienean, eztaucala batec
emendetaco borondateric. Bai, ce beste becatu tchiqui argaltasunez, edo bearbada
preminaturic leguez eguin oi ditueçanac eguiazco arima onac bere; oneecaitic
dinot: baldin jausi ta laster damututen bajaque, ta arcen badabe gogoa,
aurrerancean ez jausteco, ezta cer bildur asco içan onelaco arimacaitic.
Hortulauac euren hortuan ateretan ditueçan bedar tcharracaz eguiten dabe
sats ona. Alan eguiazco arima debotac ateretan dabe onic asco euren falta
tchiquienetatic, edo dala negarrez ustelduaz, edo damu erecheguinaz erreteaz.
Balio dabe, dinot, dala humilduteco, dala Jaunaren serbicioan ardurazcoagoac
aurrancean içateco, eurac eureetan ez fietaco, itcharomen gueiago Jesusegan
ifinteco, ta biztuteco gugan eracusten daben maitetasuna, icusiric ain
erruquitasun bigunaz sufrietan gaituçala.
Azquenez, esango dot Espiritu Santuaz: Unguentuaren usain ona galcen
dabela, unguentuan bertan ilten dirian euliac. Orain esango dot neure aita maite
san Francisco Salesgaz: calte guitchi eguiten daben leguez balsamuan, eldu bat
eguin ta bertatic igues eguiten daben euliac, alan calte guitchi eguiten dau
ariman, jausi ta bereala gorrotauten danean becatu beniala; baina jausi
balsamuan, ta bertan il ta usteldu dan euliac galduten deutsan leguez usain ona;
era onetara ecanduzco becatu beniala galaraçoten dabe debocinoa. Arrac ta
arançac soloan itoten dabe frtua, baina gordeguilac dira ifinten badira esian.
cembat arimetara sartuco liteque soberbia amurratua, uts tchiquiac adieraçoco
ezpaleutse euren ecereztasun argala, ta emongo ezpaleutse humilduteco bidea?
Eçaguera onec çarratuten deutso atea arerioari, sartu eztidin. Laprastute
tchiquer bategaz, alde eguiten dau batec menturaz jauste andi bat. Dacus bide
tcharra, ta contuz dabil. Alan.
Baina arinac içan arren, gatch guitchitzat euquico doçuez becatu benialac?
O! ta ce bestela gogoratuten doçuen, ceuroen adisquide mesedetu batec eguiten
deutsuenean esquer-baguetasun tchiquien bat! Etzara orduan gogaitu, sumindu, ta
aserratuten, esquer gaisto andiac beilitzen leguez?
Sinistu eguidaçue, oracino, ejercicio, ta debocino guztiac baino, obe
dala, becatu tchiquietan ez jausteco, ardura aleguinezcoa ifintea. Eztoçue
euquico çoraqueritzat, asco errecetea, barau luceac eguitea, ta au guztiaz,
ardura baga becatu benialetan jaustea? cer esango cenduque dama bategaitic,
bitchiz, loraz, ta apaindura ederrez galantuco balitz, baina jazteco çar eten
atsitu baten ganean? Berein barre eguingo cenduque; erotzat euquico cenduque; ta
esango ceusquioque: urlia, jazteco loi bitchitu guztiori bachen, obe cenduque
soineco leun garbi bat.
Onetan artu bear doçue, Maria santisima amaric maite, ta iracasleric
onenac iracasten deutsuena. Ara cer dinoan beronegaitic Dabid santuac: Egoan
Erreguina Erreguearen escoatara urre-gorrizco jaztecoaz, cein cegoan bitchiz
ederturic; beguira celan dagoan; lenengo jazten dau ceruco Erreguinac urre-
gorrizco soinecoa; guero barriz ifinten ditu bere ganean apaindura politac.
Auche da eguin bear doçuena çuec bere; janci çaitece caridadezco soineco
çuriagaz, alde eguiçuez becaturic tchiquieneac; ta onen ondoan datoz galanto
oracino ta debocinoac.
Baina ez uste içan, dinodala orregaitic, icaratu bear çareala, jausten
çareanean uts eguite arinetan; au litzateque, aztutea, argalac, ta gueldo
prestueçac çareala. Nor ceinatu, ta miraritu da inos, icustea gaitic, lurrean
jausten ume tchiqui bat, edo austen bideriozco onci argal me bat?
Gogoratu bear doçue, seincho tchiquiac çareala oraindino bertutean. Etzara
icaratu bear, eztoçue gogaitu bear, jausten çareanean gatch biciozcoen baten;
ezta au osagarria, ezpada humildutea, damututea, Jesus gana confiança osoaz
eldutea, ta aurrerancean ardura andiagoaz bicitea.
Onechec dira atera bear doçueçan frutuac ceuroen falta tchiquietatic, ta
orduan jaçoco da, san Pabloc dinoana: Jangoicoa maite dabenai, guztia onean
biurtuten jaqueela. Bai, falta tchiqui oneec, berez deungac içan arren, dira
arimeen oneraco; bada dacardez humiltasuna, ta len esan dodaçan probetchuac.
Erleac lupetz loien balia dira, euren eztiabia goçoac eguiteco. O ce maisu
eguile miragarria dan gure Jesus! bada gure gatchetatic bere ateretan dituz
onac.

__________

BOStzARREN LOREA

Boscarren lorea içan bedi, eldu çaiteceela lasterren confesino santuco


garbi-teguira; jausten baçara argaltasunez becatu ilcor, eriotzco, edo
mortalean. Eguiçue oi dabena basaunçac, ceinec icusten danean eriozturic, ta
çaorituric, bertati arin eguiten dau iturrico urera, anditu eztidin gueiago
çaoria. Eguiçue oi dabena musquerrac, cein edendu dabenean sugueac bere izpiaz,
bereala carra-eguiten dau cardoaren laztasunaz odol edendua ateretera.
Eguiçue, oi doçuena, gaisoric etchuten çareanean. Esaiçue: ezteutsaçue
bertatic deituten medicuari? Bai, ce bestela, dinoçue, indar, ta su andia artuco
leuquela çuen gatchac. Eta cer besteric, uste doçue, jaçoco litequela çuen
arimetan? Eztacutsue au ondo sarri ascotan? Erraz da, ilaga, edo çaori bat egui-
parria danean osatutea, baina guero nequez, belu, ta gatch; beste onembeste jaço
oi da arimeco gatchetan.
cer bada orain? Orren ardura andicoac içanic gorputzeco gatchetan,
bacarric içango çara nagui nasaiac arimearençat? Gorputza sendatute arren,
paguetan doçue medicu osaguilea, ta irunsiten doçuez min andiac, ta edari
garratzac; eta barriz, euquiric ascoçaz galdu gaisoagoric arimea, doaric
osaguilac, ta osagarri bigunac, orren gogorrac içango çara beragaz? Sinismen
apurric badoçue? Baçauçue, idoroten çareala Jangoicoaren arerio eguinic? Betico
galdu, ta ondatuteco çorian çagocela?
Baquiçue, cer dan, condenetea betiraun guztico? Gogoratu doçue, cer dan,
Jesusen lagunçatic erbesteturic egotea; betico infernutarra, deabruen auço, ta
arerio gogor onen serbitzari, ta men-pecoa içatea? Bururatu doçue, cer dan,
erretan egotea infernuco carobi sutuan Jangoicoa Jangoicoa dan artean; prichidu,
ta quiscaldutea gorputz, ta arima ango tchingar gori, su, ta garrean, ceinen
aldean eztauque cer icusi munduco carobi echetuenac, ez Babiloniaco laba gori
famatuac, ez metal gorizco cecenac, ez mundua danic asmau dirian necaldi
arrigarrienac? Arima maiteac Jesusegan, guiçon ta emacume delicaduac
senticorrac, ta su-tchatar bat escura jausiric, negar-ampuiluac beguietara
ateretan deutsueçanac; arimac, celan lo-eguiten doçue?
celan lo, jan, edan, ibili, ta ain pocic bici çara, egonic becatu
mortalean? Egongo cinateque esqueguiric torre altu bateric firu-albinu mee erbal
batetic? ceuroen bicitzea baino ce ari meagoric, içan arren çuec gazte sendo
indarsuenac? Eztacutsue egunean egunean ceuroen beguiacaz?
Aztu daiguçan atchinaco jaçoerac. celan eztacarçuez gogora, araco ceuroen
lagunac, araco adisquidac, cençuecaz, ezta dempora asco, berba eguiten cenduela,
ta çuecaz paseetan urteten ebela? Esan orain: cer eguinçan eureecaz, ta non dira
orain? Etzirian il, indarsuac içan arren? Beguira bada orain, noguino elduten
dan çuen itsutasuna, bada bildur etzara onembesten aurrean, ta egonic
esqueguiric firu argal mee bateric, jausteco, ez torre altu batic, ezpada
mundutic infernura. Eta alan çagoce? O! Iraçartu çaitecee.
Ondo galanto berba eguin eban carlos boscarrenac itandu eutsenean bere
capitaiai, ea nor çan munduco guiçonic açartuena? Eta ençunic guztien
erançuerac, ichildu cituan dirianac, esanic, ez egoala munduan, becatu mortalean
egonic, bildur-icara baga bici çan guiçona baino açartuagoric. Nos artean lo
eguingo doçue? Baldin eguia bildurgarri oneec ençunic, iraçarten ezpaçara,
esango dot, eztala ori loa, ezpada eriotzea.
Jaquin, bada, ece, catea bateco garça, edo elestunac dagoçan leguez ain
alcarturic, non bati tiraturic, onec besteac beraganduten dituan; era onetara,
becatuac alcartu, ta bilduten dira; batac besteari deituten deutso, ta becatu
bati darraio beste batec. Jangoicoaren arerio çagocen artean, aurquitzen çara
bere gracia oituar baga; ta graciazco egoqueran cengoceela, jausi bacinan
becatuan; cer guertaco jatzue gracia baga egonic?
çuen ondamendien bildur içango nas beti, argalac leguez jausiric becatuan,
cembat lasterren jaguiten ezpaçara; aurrerancean ardura andiago bat ifinten
ezpadoçue, ez biurceco becatura; ta eçaguturic çuen ecereztasun prestueça,
escatuten ezpadeutsaçue Jesus onari, gaur-gueiago becatura ez biurceco gracia,
escua, sendotasuna, ta bitartetasuna.

__________

URRE-GORRIZcO ARI-ALBinUA
Lora-sorta onetaco lora guztiac estuten dituana

Da au eguneango lan bat guztiz erraça, baina tchito baliotsua. Gochean


bada iraçartu, ta bertati, esquer onac emon Jesusi, orduguino gorde çaituelaco.
Jazten çarean artean, esan Abe Maria batzuc ceuroen ama goço laztanari. Jagui ta
bereala, adoradu belaunico iru bider trinidade, edo irutasun tchito santua, ta
esan Aita gurea. Eguin lastercho fede, esperança, ta caridadezco eguicaiac. Opa,
ta esquini egun ataco gogo, berba, ta eguite guztiac Jesus, ta bere Ama Maria
Birjinaren honran, ta escaturic beronen bitartetasuna, esan iru Abe Maria.
Ifini gogo sendo bat Jesus, ta Ama Birjinaren icenean, ez jausteco, gueien
galcen çaituela uste doçuen, uts onetan, edo bestean; edo azpituteco araco bicio
aguintaria v, g, araguizcoa, aserracunça, lar jan-edatea. Edo ezpabere esquini,
au edo beste cençuna gordetea, esateraco, beguiac, mina, edo irabaztea au, edo
beste bertutea, esateraco, humiltasuna, obedencia, baquetasuna, escaturic egun-
artean sarriro Jesuseri, emon daiçuela gracia, alan irabaci, ta alan eguiteco.
Esagarri eztan gaucea da, adieraçotea, ce ondasun ugariac dacaçan
eguiquera onec, urrinduteco bicio tcharrac, ta irabazteco bertuteac. Lora-pila
tchiqui bat dan leguez au, balitz Lora-sorta nagusi bat, eracutsico neusquiçue
luceroago, eguicai onec, Jesusen graciaz batean, dacaçan mirari neurri-bagueac,
ebaguiteco sustraiac bicio gaisotenari, ta irabazteco bertuteac; icusi, ta
eçagutuco doçue, eguia badirautset, ala ez.
Onelan banan banaca irabacico doçuez bertuteac; ta erbestetuco doçuez
ceuroen bicio, ecandu, ta oitura tchar çorigaistocoac. Ez beingo baten esetsi
guztiai erabatera, (dinot tchiquiac dirianean, ta lucerea emoten dabenean)
ezpada banaca, ta bacotcha berez, gaur bat, biar beste bat; bestela, erbi bien
jarraian doianari, batac, eta besteac igues eguiten deutsen leguez; alan jaçoten
jaco, bicio, edo pasino gaisto biri batera esetsiten deutsenari; eta oraindino
gatchago da au; bada esan deutsuet, diriala aceariac, ta erraz ezta oneec
cojietea.
Baina orrez guztiaz, artu arren gochean gogoa, bertute oni, edo besteari
jarraituteco; edo bicioren bat goiartu, edo ebaguiteco; badacutsue, besteren
batec jasoten dabela burua egun-artean, ez eiqueçue galdu ocasino au, edo
irabazteco bertutea, edo ebaguiteco burua, jagui gura daben bicioari; cerren,
gogo au artu eçarren gochean, etzan onei ez jaramoteco, ezpada batagan ardurea
ifiniric, bestean çur egoteco.
Onetaraco ifini eguioçue ceuroen buruai penitencia, edo neque tchiquien
bat uts-eguiteren baten jausten çarean bacotchean; bada çartea da sendatzaileric
onena çoro batençat. Edolabere lurra mun.eguitea, Aita gure bat Abe Maria
bategaz besoac crutzeturic errecetea, uts-eguite bacotcha gaitic.
Eguneango lan, ta cereguin oneen çati galant bi dira: lenengoa, eguitea
Jesusen boroondatea gauça guztietan, nai dala bere escutic jatorcuçan crutze
arineetan, nai dala egun ataco guertaldietan jatorcuçan jaçoera nequezcoetan.
Uste içan, guztiac biralduten deuscuçala Jesus maiteac gure oneraco; nai
datoçala artez bere escutic, nai cearretara bere aguinduz beste batzuen escutic.
Bai, neure maiteac Jesusgan. Guztiz erruqui andia arcen dot, gogoraturic,
erraztasun andiaz santutuco litequecela asco, eroango balituez pacienciaz,
bicitza onec dacarçan neque-pen, garratz-min, naibaga, ta atsecaba andiac.
Necatzaile, edo oficiodun bearsu batec, ce neque-bear latz-garratzac
eztitu igaro bear içaten, mantenduteco bere etchea? ce içardi labanac, ce
eraldi, ta eguraldi tcharrac, ce aleguin ardurazcoac? cembat bider gosea,
egarria, eguzqui beroa, otzac, ta euriac? ce nequeac igaroten eztituez gurasoac
semeacaz, ta semeac gurasoacaz? Auçoac auçocoacaz, ta nor naic bere lan ta
igaro-pidean? Bada nor dago crutze baga erbeste negarrezco onetan? Bai; ta
batzuetan aberatsac, jaun aguintariac, ta aide-nagusiac daroez crutzeric
nequezcoenac.
Ea bada Jesusen arima maiteac; dana dala, nai dala gaisotasuna, nai beste
edocein atsecaba, irunsi, igaro, artu, ta maitetu pocic Jesus gaitic. Alan
eguinic, ondasun bi ateraco doçuez çuen oneraco: bata, irabacico doçue ceru
asco, ta quitu-ordetuco doçuez purgatorioco çorrac; bestea, erraztu, guitchitu,
ta arinduco dituçuez, gura ta gurez igaro bear doçueçan neque-bearrac, ceinçuen
garraztasuna goçotuco dau Jesusec bere graciaz. Bada, edari garratz, ta
açuquereaz eguiten dan leguez goço-garratz çalegarri bat, alan, çuen neque, ta
Jangoicoaren graciaz urtengo dau goçotasunez beteco edari batec.
celan eroango doçue obeto egur carga bat, edo arrastaca oinetatic, ala
besartean edo lepoan jasoric? Lepoan obeto. Eta bada gura ta gurez eroan bear
doçue ceuroeen sorta edo carguea, edo lepoan pocic, edo oineetan gogaituric,
ezta bada obe lepoan jasoric eroatea?
Maitetasun goçoaz eroan daiçueçan, bada, ceuroen nequetchoac, orra emen
gogarte labur batzuc, gogoratu bear doçueçanac sarri egunean. Lenengoa:
gomutautea Jesus crutzean josiric, ta arançazco coroi gogor bategaz coroituric
guri asco-gurea gaitic. celan biztu bear ez gaituz gomute erruquiçun onec? ce
bestec indartu cituan santuac, gu leguez argal senticorrac cirianac?
Bigarrena: emon ta itchi euscuen ejemplu ta icasbidea santuac eurac, ia
martirac, ia confesoreac, ia birjina argalac, ceinçuc içanic gu baino erru
bagueagoac, igaro eben gueiago.
Irugarrena: gogoratu, igaroten doçuena baino gueiago çor jacala çuen
bacatuai. Ascotan mereci içan badogu infernua, ceren quechetan gara?
Laugarrena: eroanic pacienciaz, orain doçueçan nequeac, ez bacarric
aurreratu, edo obeto, paguetan doçuez lenagotic, purgatorian igaro bear
dituçueçan penac; bai ta, eguiten doçue coroi eder bat, ceruan itchadoten
doçuena. Nqueric tchiquiena da, coroi au apainduco daben, perla balio andico
bat. Bearguile bati aztu eraguiten badeutsaz bere neque içardiac, itchadoten
daben bear-sari edo aloguerac, celan goçotasunez betatan ezcara san Pablogaz,
gogaturic oraingo neque-pen arinac ecarrico deuscuela beti iraungo daben pozcari
goçoa?
Esango doçue: neque eguiten dala, alaco gogarte edo consideracinoac
betibere eguitea. Baina nequetzat doçue, ain çorioneco goçotasunac dacarçana?
cer dinoçue? Içan bedi bada alan; baina da egazti batec asmetan daben nequea
leguez, ceinec lurrean dabilenean, bere lepo ganean darabilz bere egotchoac. Ara
ce arina dan pisua; baina beguira, celan daucan guero bere egoen bearra, pocic
egaz eguiteco aidean. Da bidezco baten nequearen ancecoa, ceinec igaro bear
dituanean bide luce, nequezco, ta bacarrac, prestetan da bere bide-çorroagaz;
pisua daroa, baina cer jaçoco lequiquio, cerbait aldean ezpaleroa, ezpada
mendiren baten il, ta abere ta egaztien janaritzat bera anche gueratutea?
O ce engainauric dagoan mundua, nequetzat dauquecenean, garraztasun guztia
quendu, ta nequeac eurac goçotuten dituan bitarteco ederrac! cergaitic santuac
ez eben asmetan goçotasun, ta pozcariric, ezpa Jesu cristo gaitic padecietan?
cirian gu baino içate obeago, ta indarsuagoren batecoac? Ez ascoche. celan beti
citueçan josiric euren biotzetan eguia oneec, pocic eroaten citueçan necaldiric
garratzenac. cer gaitic guri gogor ta aldats gora eguiten jacuz nequeac? Abereen
ancera bici garealaco asco, cençun baga, ta eçauguera baga.
Eguneango cereguinen bigarren çatia da, oera joan baino len, eguitea
concienciaco bilacunça, edo esaminea gau bacotchean; bada lauciri guinoco contu
ciur estua arcen badeutsaçuez gau guztietan ceuroen otseinai, cergaitic artuco
ezteutsaçue ceuroen arimai, celan emon daben eguna, ta cetan emon ditueçan
Jesusen esquer-mesedeac? confesa çaitece Jesusegaz gau guztietan; eguiçue acto
contricinozco, edo biotz-damuzco eguicai bat; cerren oera joan arren osasunaz,
noc segurutu deutse, elduco çareala biciric egunsentira?
Eta contu, eguin bear doçueçan propositu, ta penitenciacaz; içan bedi
guitchienez estacino bat besoac çabalic, edo guitchiago, edo gueiago; eta
gochean cilicio, edo laztasunen bat; ce mbai dabenac, baqui erabilten sedearen
azpian bere; ta guitchiagoren bearra ez dabe araco eder ederric janzten dirian
emacume ero, arrotu ascoc.
Emenche dator galanto, eguitea comunino espirituala. Eguneco esamina
laburra eguin ezquero, confesau çarean leguez espirituz Jesusegaz acto
contricinoco damuzco baten bitartez; eguinic penitenciaren bat, Jesusec
crutzetic ifini baleutsuen leguez, asico çara barrirotutera Jesus
sacramentaduaren gomutea. Ta lenengo gogotu eguiçue: celan egui guztiaz gueratu
çan altareco sacramentuan, gure lagunçan bicitearren, guri euscun maitetasun
ochin baguea eracustarren, gu ondasun ugariz çoriondutarren ta gu gueure estura
preminazcoetan beregana eldu guintecen.
Bigarren bururatu: bere goçotasun guztiac dituan leguez, gure artean
egoteaz; gurari andiaz dagoala, bere anditasun çabal miragarria alcartu ta
batuteco gure arimacaz, deseozco comuninoaren bitartez; ez gure bearric dabelaco
ain Jaun andiac, bai bacarric, gu betetaco mesede ta bendicinoz; bada dan leguez
neurri, marra, ta mugaric ez daben ontasuna, bere consuelua dago, çorionez
betetan gu, argal esquer bagueac içan arren.
Orain: cençundunac bagara, gomutauric aimbeste ontasun, ta jatorcuçan
ondasun andiac, erançunic bere amoreari amoreaz, ta deseoai deseoz, celan egon
gueintequez erecheguin baga gure biotzac, ta maitetasun amagarrienaz berari
escatu baga, arren etorri dedila, gu icustera, ta gure arimacaz alcartutera?
Alanche bada, biotz-dei arin, baina biciagaz erregutu eguioçue, etorri dedila
ceuroen bularretara. Erdu, Jauna, esan eguioçue, ta ez arren atzeratu ure
etortea. Baçaut nire ecerbereztasun prestueça, baina celan aurreratuco enas,
celan itchadongo eztot çure ontasun miragarriaren aurrean? cerutic etorri cinian
leguez, ez onen, ezpada becatarien bila, etzinian batzuen, ta besten
consueluraco guelditu sacramentu santu adoragarri orretan? çu baçara nire
arimearen bicitzea, celan bicico nas çu baga?
Ea; sosega çaitece; batu eguiçuez o arimac, ceuroen cençun ta almenac;
josi eguiçuez sacramentuan bertan, ta etorrico jatzuez gogo on, gurari, ta
biotz-berba asco onetaraco. Beinic bein, ez ibili berba ederren bila, contu bai,
biotz bicicoac içan ditecen. guero guitchi baten uste içango doçue, ia
daucaçuela ceuroen biotzean Jesus sacramentadua, ta erecheguinic bere amorean,
ta laztanduric mosuca bere oinac, Madaleneac eguin eban leguez icusi ebanean
bizturic, çagoce an asti labur baten, esaten ta eguiten mila afecto, ta
propositu on, Jaunac berac adieraçoten deutsuen erara.
Presta çaitece guero oera joateco, eranciten çareala decencia ascogaz.
Acorda çaicece orretaraco, ceuroen ondoan dagoala beti angueru eder bat. Esan
Abe Maria batzuc, edo beste erregutre batzuc Ama Birjinari, jazte orduan leguez;
ta bizturic guero emongo deutsuedaçan consideracinoetatic bat, arturic ur-
bedeincatua debocinoaz ta becatu tchiquienen damuaz, ta egotziric fede biciaz
ur-beincatua oean, ta guelan, oeratu çaitece, esquiniric biotza Jesusi. Berba
bat: Jesus gaitic erregututen deutsuet, eztaiçuela inos artu ur-bedeincatua
ganora baga. Da erruquigarria, çanic ain bertute andicoa, ez gugan fruturic
ateretea, artutearren epeltasun cençun bagueaz.
Ona bada orain, len oartu deutsuedaçan consideracino biac. Gogotu lenengo,
loa dala eriotzearen irudinça bat; oea, sepulturaco il-oearena; ta guerta
litequela, iraçartutea beste munduan, ta oetic sepulturara jasotea. cembati au
alan jaço jaque, etchun içan arren onac, ta osasunsuac? cetaco da, esatea,
olango gogoracino tristeac tristura itsalac dacarqueçala biotzai? contrara bai;
gogarte oneecaz etzaten dirianac, bereala asmetan dabe ceruco arguia, Jaunaren
lagunça, ta consueluz betetan dira. O arimac! icusi ta beguiratu eguiçue eguia
dinodanez. Ez ençuteric emon asmuguila ero ascori, goçotzat garratza, ta
garratz-minçat goçoa dauquenai.
Baina aror bigarren consideracinoa lengo baino goço çalegarriagoa; eta da,
oera etchutorduan, uste içan, angueru batec ifini deutsuela oea, calbarioco
mendi santuan Jesu cristoren crutzearen ondoan, edo gogoratu, anche çatzacen
toqui bertan dagoala crutzean josiric gure Jesus maitea. Pensau, crutzetic berba
eguiten deutsuela, esanic goçotasun andiaz: descansuzco lo goçoa artu eguiçu
semea, bada nic iraçarriric jagon ta çainduco çaitut. Gomutauric çagocela arbola
santuaren guerizpean, cantetaco esposea leguez, ta Jesusec berac gordetan
çaituela, celan goçotasunez beteco etzara? ceren bildurra euqui cineie? Gogoratu
bere eguiçue: loraturic dagoçan arboletatic udebarrian, jausten dirian leguez
lorac lurrera, alan crutze santa arbola loratsutic, ta frutu bedeincatu Jesus
ganic jausten diriala loratcho gorri goçoac, bere odol balio andicoaren tantac,
dinot, ia çuen becoqui ganera, ia çuen beguietara, ezpanetara, guztia
santutzeco. Eta arimeac, erletcho ardurazcoaren ancera, batuten dituala aec
loratchoac, ta daroaçala biotzera eztiabia goçoac eguiteco; au da, era ascotaco
afecto amorezcoac. Esan eguidaçue, ce goçotasun ezti-darioac asmauco eztitu
arima on batec gogarte ceruzco onecaz?
Neure Jangoicoa! ecin eldu nas ni au adieraçotera, cerren, ai ene! argal
erruquigarria nasan; ta onen ganean bacarric berba eguin lei, probau dituanac
çure ontasunaren goçaldiac. Bacarric biurturic mundutarreetara erruquituco nas
euren itsutasunaren, icusiric, euren asmo eroa caitic galcen ditueçala aimbeste
çorion. Baina çuec arima debotac, alabatu Jesus, aimbeste arguiz bete
çaituelaco. Eta eurecaz baliaturic, jarraitu eguiçuez meditacino santuoc.
Loac artu baino len, gura badoçue, berbaric ez tchitic eguin baga, esan
canta-soinu amorezcoac Jesusi; deseatu, lo çagocen artean bere, bera ametan
egotea. Ez uste içan, onec loa galcen dabela, bai emoten dau ondo baque goçoa;
ta onelan arturic loa, preminazcoa dalaco, bicico bagara, ta jaunaren serbiciora
emoteco, lo-demporaco atseguinac berac balio leigu merecimendutzat. Bada san
Pabloc badirauscu, jatean, ta edatean irabazten dogula ceruraco, cergaitic loan
ez? Edolabere asco irabaci guinei, lotara baino len ditugun consideracino
santuetan.
Berba bat: onez guztiaz, bajatorçue lo tcharren bat, gura eztoçuela, ez
bildurtu, tchar gaistoena içan arren; bada eztago becaturic, eztanean eçaguera
ta borondateric; quencera eguiçue, iraçartu ta laster; ta mun-eguin gogoz ta
asmoz Jesusen ilagaren bat. Esaçue: Bici bedi Jesus, ta ez gueiago gomutau, ez
jaramon. Gochean barriz, ta oeric jaguitean, equin ta erago lenago esanic daroa
danari. Ta onembestegaz goaçan azquen emotera lorasorta santu oneri eracuste
labur bategaz.

__________

ERAcUSTE LABUR BAT

Orra, celan ifinten ezteutsugueçan emen gogortadeac, açoteac, laztasunac,


ez barauac; emo-lei euroc baino osagarri erraçagoric? Arcen ezpadoçuez, adigarri
da, gura eztoçuela osasuna. Bada esan: cer esango cenduque gaiso bategaitic,
euquiric bere escuan osagarri bigun osasunsu bat, ta doaric, bera artu baino, il
bere gurago baleu? Esango cenduque, maite-ebala osasuna, ta ondo eguiten ebala?
Ha! çuei, ta niri joacu onetan, ez guitchiago, ezpada gure arimea, ta
içatea, edo çorionecoac, edo adu-gaistocoac. Eta cembat joacu onetan? Ecin esa-
lei. Eta nos artean? Beti iraute guztiraco. Eta, maiteac, artu gura eztoçuez ain
osagarri erraçac? Bada alan, gura eztoçue osasuna; bildur nas, egunen baten
negar eguingo doçuela.
Bestela, maiteac, jaquin, ece, misino, confesino jeneral edo guztirocoa,
ta ejercicio santuen ostean, (iruroc doaz onetan batera), jaquin bat, dinot, ece
arcen ezpadoçuez çucen-bide bacar barri batzuc, obetuteco bicitzea; eta
contentetan baçara bacarric, Jangoicoa obeto serbietaco propositu jeneral, edo
guztirocoacaz, sinistu eguidaçue, cimendu baco etcheac leguez, laster emongo
doçuela lurrean. Eguiçue çuen concienciacaz, oi-doçuena ceuroen soinecoacaz; non
egozten deutsaçue atal-çati adoba-gueia? Urraturic dagoan çatian, ta ez edocein
lecutan. Eta jausteco dagoan etche bati estribo eutsigarria? An, non jaustera
doian. Alan da.
Era onetara, icusico doçue, celan errenac ifinten daben polibi andiago
bat, baina inos ifinten eztabe oin lucean, ezpada orpo laburragoan. Beguira
nondic erren-eguiten daben ceuroen arimeac, ta eransi eguioçue anche tacoi, ta
ardurea; cerren bestela, içango çara etche cimendu bagueac, ondo laster
banatuten dirianac leguez. Içango çara, araco itchasoan itchas-orratza, ta norte
segura baga dabilcenac leguez; edo bideac uts eguinic or-emen nequetuten dirian
bidezcoac leguez; cer eguiten dabe oneec? nequetu alperric; ta cer gueiago? ecer
ez gueiago; edo san Pabloc esaten eban leguez: quasi aerem verberans: acheari
colpeca esetsi, ta daragoiona leguez, cein galanto nequetuten da, baina nequea
baino gueiago ateretan eztau.
Artu eguiçuez, bada, adi-bide tchiquioc, ta ondo gordetan badoçuez,
seguru-bere, orain bacarric lorac dirianac, elduco dira demporaz frtutu elduac
içatera. Dinot demporaz ta ez beingoan, cerren au da gure çori-gatcha, canaca
gura içatea aci santutasunean, ez balitzan leguez au gauçaric gatchena, erraça
bada bere, gogo sendo, ta Jangoicoaren graciaz bat-batean. Baina esaçue: ezta
çoraqueri andi bat? Gorputza aci dedin, itchodoten eztoçue? Beste frutuac
artuteco, itchadoten eztoçue? Orain çarean erdia, ozta aci cinian amabi urtean.
Escu bete guinda itchadoten doçue urte betean arbola bati. çorci clabelina
arceco, urte guztian çagoce, ura eçarten bere sustraiai.
Itchadon eguiçue, bada, santutasun, ta bertutezco frutua, cein dan
fruturic eguiazcoena; eta eztoçue guitchi eguingo, irabazten badoçue ilte
orduco; onetaraco, ta ez alperric emoteco, lucetuten dau Jesusec çuen bicitzea.
Eztaquiçue, ceimbat onec iraungo daben; orra bada, ce ardura andiaz bici bear
çarean, cerren lana da ardurazcoa, ta lucea, eta eztaquiçue laburra danez
demporea. Alan bada, ezcara ibili bear umeac leguez pensetan, azten bagara, edo
ezpagara, ezpada pacienciaz diardu ta erago beti lan santu oni. Eta contuz bici,
cergaitic ce, esetsico deuscue tentacino andiac, ta deabrua beti ibilico da çur.
Ezqueunque gura, uste-içan daiçuen, ascoc leguez, bertutea dagoala, ez
asmetan guerra, ta tentamenduac. Alaba maiteac, dino San Francisco Salesec,
gauça bi bear dira onetaraco. Baquiçue ceinçuc? Iltea; ta cerura joatea; bada
bici garean artean, bearturic gagoz peleetara. guerra utsa da guiçonaren
bicitzea; il baino ordu laurencho bat lenago bere, eguingo ez jacu mesede au.
Gara angueruac? Baina cer? Mila bider ençun ezteuscuçue, guc aleguina gure
aldetic eguinic, ez indarca, ez larritasunaz, ezpada biotz humil bigun bategaz
Jesus, ta Maria gana egaz lasterca eguinic ta joanic, eurac estalpetu, ta
escudatuco gaituela?
Ea bada, ez içu-bildurtu; arerioa tchacur estu bat da; ausica eguin lei,
guc gura ez içan arren; tentau gaiquez; baina eldu, ta useguin, ez; bada
bacarric bere borondatez beraganduten danari useguin leio. Ez, ez, maiteac,
infernu guztia amurratu arren çuen contra; ta tentacino gogaicarriac sarritan
biraldu arren. Maiteac, deitu fede biciaz Jesusi, emonic dauco berbea, ençungo
gaituçala; esanic dauco, prest egongo dala, guri lagunduteco; gugaz egongo dala
estura guztian, non arerioaren asmu, ta guerra guztia, içango da gure bitoria,
ta oneraco.
Sendotu, ta biztu, bada ceuroen biotz jausioc; ea, Jesus, Mariaz egonic,
ceren bildur çara? cetaraco larrituten çara? Jangoicoa badago gure aldetic, noc
azpitu, ta goiartuco gaitu? Jangoicoa içanic gure arguia, bidea, ta osasuna,
noren bildurra euqui guinei?
Bai, guztiraco prest, ta gaiac içango gara Jesusegaz, ta Jesusegan;
gueratu çaitece beragaz, ta bere ama laztan goçoagaz; ta erregutu eguiçue orain
ta beti, escatuten dabena caitic çuecaitic Jesusen oinetan.

__________

PROPOSITU EguiAZcOAc ONDO BIciTEcO


ADI-BIDEA IRAcURLEARI

Iracurle maitea: Aurrengo lora-sortaren ostean ifinten dot çure escuetan


librutcho au, ta berean: 1. Propositu eguiazco batzuc ondu daiçun çure bicitzea;
2. Bitartecoac mantenduteco igartu, ta eçaindu baga lora oneec; 3. Bertuteric
onenac, ta bearrenac; 4. ta azquenean loilo, bedar gaistozco sorta bat surtan
erretaco.
Artu eguiçu, bada, maitetasunaz tchuri au; eta ez aitu aimbeste bere
guitchitasunari, ezpada çure oneraco opa, ta esquiniten deutsudan borondate
onari. Bear-bada esango doçu, libru onic ascoc lenago bere urten dabeela; alan
da; baina egunean egunean badagoz libruac ateretan jente alperrençat; ezta ondo
etorrico, ateretea cristinau on bertutera emoten dirianençat?
çuc dacutsu, ta guztiac dacusde, cembat eraco jateco çalegarri asmetan
dirian gaurco egunez, betetaco, gogaituric garabilceçan gurari çori-gaisto
oneec; cegaitic bada nosic bein asmauco eztogu janari santu çalegarrien bat
goçotuteco gure arimea?
Eta esaten badeustaçu, cegaitic beti ateretan dodaçan libru tchiquiac, ta
ez nagusiagoac? erançungo deutsut, erraçoi asco gaitic, batzuc çuen aldetic, ta
beste batzuc niretic. Nire aldetic dagoçanetaric ona emen lenengoa, nire
jaquituriaren laburtasuna, cein ezta aurreratuten empeinu andietara; baina enas
orregaitic atzeratu bear eguiteco aleguina, apainduteco Jangoicoaren templu
biciac. Ecarçuz beste bein gogora, Ebanjelioco alargun pobreac esquini cituan
tchuriac; ta araco atchinaco legueco jente humilac, ez euquiric urre, ta
aberastasunic, apainduteco Testamentu Utcha santua, esquiniten eben borondate
oso, ta biotz maiteaz auncen uile, ta narruac. Echod. 35. v. 23. Bigarren
erraçoia, da, nire betico cereguinac, ta ibilteac bateric bestera misino, ta
ejercicio santuetaco laneetan, ta asti guitchi euquiteac, astiro, ta lucero
escribietaco.
çure aldetic idoroten dodaçan erraçoiac dira onecheec: uste dot, iru eraco
pobre bearsuz beteric dagoala mundu au; eta dira, debocinoric eztauqueenac;
bolsaric ez dabenac; ta demporaren preminadunac. Lenengoac debocino ta
espirituric euquite eçarren, icaratuten dira dacusenean libru andi bat; ta
guztia iracurte eçarren, eztabe ecerbere iracurten.
Bigarrenac, eztauquee cegaz erosi libru andia, ta alan ecin iracurri leie.
Eta dempora, ta astiric ez dabeenac, celan emon leiez ordu luceac libru andiac
iracurten? Orra bada, daucadaçan erraçoiac, ez ateretaco libru andiac, ezpada
tchiquerchoac; eta onetan eguin daroat becatari gaisoaz, oi dabeena medicuac
euren gaisoacaz, ta amac seincho tchiquiac caz. Eguia da, sarri emoten jaqueela
saldea gaisoai, ta ugatza ume bularrecoai; baina bacotchean guitchi. Onetan
euroi jarraituten deutset nic bere, ez ascotan emotean, ase, ta lar bete
eztitecen, batera asco emonaz.
Berba bacar baten deutsut guztia esanic; çuc gorde eguiçu guitchi au
Jesusen graciaz, ce, onegan itchadoten dot, asco aurreratu, ta dendotuco çareala
Jangoicoaren beguien aurrean; ta escatuten deutsut, berari erregutu daioçula
nigaitic, bada gurari andiaz gura-dot çure arimearen aurre-bidea.
Agur.

SARTAURRE LABUR BAT

Aldi ascotan adieraço dot, ejercicio santuac, edo misinoac dirauen


demporeac dirudiela ude-barri eder goço bati. ce lora ederrezco proposituac, ta
gogo santuac eguiten dirian orduan! Baina o erruqui negargarria! bada aric
laster otzitu cirian gogo on guztiac, aztu proposituac, ta ecereztu guztia,
jaçoten oi dan leguez lei, edo içotz andi batec igartu, cimeldu ta eçainduten
dituanean lorac. Eta ceimbat bider biurcen eztira asco, orduan euquen egotaldia
baino gaistoagora?
Gauça ascotaric dator au; baina icentauco dodaz bi aguirienac; lenengoa
da, eguiten eztirialaco bacotcha berez propositu bacarrac; ta aidean eçarten
dirian tiroac leguez, ilten eztitubeçalaco pasino gaisto, ta bicio tcharrac ta
caltetsuac. Biagarrena da, eguin arren propositu banaac, escribietan ezpadira,
aztuten dirialaco; ta escribietan badira, iracurten eztirialaco; eta alan guztia
galcen da. Onegaitic bada Jesusen graciaz, noatzu emotera urrengo propositu
santuac.
PROPOSITUAc

Lelengo propositua
Alde eguin ardura andiaz ocasino becatutsu guztietatic; eta batezbere a,
ta a: beguira bacotchac, nondic asmetan dan argalago. Auche da lenengo
propositua, ta beste guztien burua; bera gorde baga, ecer balio eztabe ganeco
proposituac; eta alan, gura dabenac cerua, alde-eguin beguiz becatuzco ocasino,
ta galdu-bideac.

Bigarren propositua
Urrindu lagun gaisto, ta batzar oquer guztietatic; bestela, galdua nas
betico. Eransgarriac badira gorputzeco gatchac, gueiago dira arimecoac.

Irugarren propositua
Gorde neure cençun, edo gorputzeco sentiduac; Ai! bada bestela celan
gordeco dot biotza? Santuac ecin eben.

Laugarren propositua
Erbestetu alperqueria, cerren bera da bicio ama, sustraia, ta iturria.
Euqui lei guiçon batec lotsaria eçainagoric, cein, ez içatea ezpada jan, edan,
lo, ta alperric egoteco? Gauça onen batera emoten ezpada, cer eguingo dau? era
guztizco gaistaqueriac. Eztinot bacarric, soloan bear eguin daiçula; bada ezta
au çuc eguin cinaquean bear bacarra; munduac dirudi gorputza; onec ditu bere
çati bacotch, ta cençun banaac; ta dirianac dira cetaraco, edo ataraco; escuac,
bear eguiten dabe; beguiac, icusi; belarriac, ençun.
Ez jaque escatuten surrai, icustea; ez beguiai, ençutea; bai, bacotchari
jagocana eguitea. Era onetara munduco gorputzean, batzuc eguiten ditu Jangoicoac
necatzaile, beste batzuc beste oficio-dunac; baina guztiac içan bear dabe
cerbait on eguiteco. Eçain badirudi, beguiac ez icustea; cer irudingo dau guiçon
bat ez ecertaco içateac?

Bostzarren propositua
Ardura andi bat ondo emoteco demporea, bada da balio andicoa; ta bein
galduric, betico galcen da. Alan, erago beti gauz onen bati; ta onac uten daian
ceruraco, euqui beti gogoan Jesus, ta eguin borondate onagaz. Arrainac burua
uretan jasoten daben leguez, ni-pere jasoco dot sarri nire biotza Jesus gana, ta
esango deutsat: O Jesus maitea, indaçu arren gracia neure estaduco preminac
betetaco, neure umeac ondo azteco, neure etchea çucen erabilteco.
Bai neure arimea, auche eguinic ceure lan-bearretan, ain agradu andicoa
içango da Jesusençat, cein erlijiosa bat coruan oracinoan dagoanean. San Isidroc
irabazten eban cerua soloco bearretan; san crispin, ta crispinianoc oinecoac
josten; san Sebastianec guerran peleetan; santa catalina Senacoac suateco lan ta
tresnac garbietan; santa Francisca Erromatarrac obedituric bere senarrari, ta
bere etcheco gobernu onagaz. O aimac, cetaco alan eguiten eztoçue bada bide
batez arinduco doçue bearra, ta irabacico doçue ain bear-sari andia!

Seigarren propositua
Paseoa, jocoa, debrsinoa eztodaz artuco, ezpada onac dirianean, ta bere
neurrian, gatza leguez, ez ecandu-oituraz, ta oficiotzat; gatza leguez; Eçarten
deutsaçu jatecoari escutadaz? Ez, ezpada garauca, guitchitcho; onelan, ta onetan
çucenduric Jangoicoari, irabaci cinei ceru asco. Paseoan nabilenean, cerura joan
al-içanic; jocoan gloria irabaci al badot, cetaco galduco dot? Enas çoro bat
içango? Bai.

çazpigarren propositua
Gogo sendo bat ez jausteco becatu tchiquietan; nic onçat epadaroadaz,
bestec eguiten deustaçan irain, ta ofensa tchiquer arinenac, cegaitic nic
eguingo deutsedaz neure Jangoico onari? Eta eguiten badeutsadaz, esango dot,
maite dodala? Baldimbere, becaturic tchiquerrenac aurretuten dau cerbait, becatu
mortalean jaustea; jaramoten ezpadeutset, tchiquiac dirialaco, segurubere
laprast eguingot nagusietara; eta nire çoriontasunaz alan guerta ez-arren,
içango nas arima eticu argal bat leguez. Emo-lei erruquitasun andiagoric?

çorcigarren propositua
Argaltasunez jausten banas becatu arinetan, bertatic biurtutzo nas
Jangoicoa gana, (baina içu-itsutu baga), eta nagoanean bacarrean, etchungo nas,
parquesque, lurrean. Au baino gueiago eguiten eztot catarro bat dodanean? Eta
cein da bietaric gatch andiago? Ai! lorac jaten dituan arrac ilten dodaz;
cegaitic bada itchico dodaz bici-bizcorric bertutea jaten deusteenac?

Bederatzigarren propositua
Nire adu-gaistoz jausten banas becatu mortalean: O Jesus maitea! eztira
asco gueiegui ta lar lenagocoac? alambere jausten banas, dinot, laster laster,
mila bider laster, ta bertati arin eguingo dot confesorearen oinetara; baina
lenago Jesu cristoren oinetara; emen urtuco nas negarrez, ta bigun-samurturic
ondo ondo neure biotza, ta barau, ta oracino luceren bat lenago eguinic,
confesauco nas bereala.

__________

IRAUN-GARRIAc IRAUN-ERAçoTEcO
LORA ONEI inOS IGARTU, TA EçaINDU BAGA

Lenengo iraun-garria
Sarritu sacramentuac, baina debocino guztiz andiaz, eta aurrerancean
onduteco gogo benetacoaz; ez modara, confesinoric becatura; becaturic
confesinora, betico inguruan; au da burlaçar ibiltea. Damu eguiazcoaz; onetaraco
uste-içan, orain eguiten noian confesinoa dala ezquenengoa. cer alan balitz? cer
alan dala, angueru batec esango baleust?

Bigarren iraun-garria
Abogadu letradun, ta medicu osaguila onenen atzean banabil, cegaitic
bilatuco eztot confesoreric angueruzcoena? Orren guitchi joat? Ez dot onen bear
gueiago? Itsuac beste itsu bat badaroa, cer jaçoco da? bata, ta bestea
ondatutea.

Irugarren iraun-garria
Egunean ordu erdico iracurça santua, ta beste ordu erdico oracinoa. Au
baino gueiago emoten eztot gorputz ustel onegaz? Arimeari çor etchaco arduraric?
Enda cer? Neque andia da, seme batec berba-eguitea bere aitagaz, ta Jesus laco
aita bategaz? Onetan gagoçan, ece, lorai eçarten ezpaiaque ura, igartuco dira
laster.
Eztaquigu oracino eguiten? Lotsatu gaitean; baina len bere ez guenquian
iracurten, ta escribietan. Oituraz equinaz icasi dogu; eldu gaitean Jesus gana,
ce berac iracatsico deuscu. Oracino lan-gueiac içan bitez azquenengoac, au da,
eriotzea, juicioa, infernua, ta gloria; eta Jesu cristoren pasino santua içan
bedi eguneango oguia; berau da guztia goçotu, ta erraztuten daben oguia, ta
eztia; bera da espilua, non apaindu bear garean, humildu, ta beeratu, icusiric
bere humiltasuna.

Laugarren iraun-garria
Beti gueure gogoan erabiltea Jesus, da ermuco janari ceruzcoa, gauça
guztira emoten dabena; argala, sendotuten dau; tristea, poztuten dau. Jesusen
gomutea bachen ce gauça goçoagoric? Mila bider beguiratuco deutsat arimeco
beguiacaz; eta uste-içango dot, dacusdala crutze astun bategaz lepoan, ta
diraustala: Semea, bacutsu, ce maite çaitudan? Ofendidu nei onelan? gueiago:
itchi nei; biotz guztiric bere ontasuna ez maite içatea? Becatu eguiten dot?
Bai; baina da, aztuten dodalaco: desolatione desolata.

Bostzarren iraun-garria
Debocino guztiz andi bat, guztiz biotzeco bat ama Birjina tchito santeari.
Maite eztabenac Maria, cetaraco dau biotza? atera bear leusquioe. Edertasun çale
bagara, non andiagoric? O Maria guztiz sotil eder maitegarria? Baina debocino
onec balio eztau, ezpada eguiazcoa. Errosarioa, dira gauz onac, baina o Ama
nirea! çu, ta çure seme Jesus laztana ofendietan baldin baçaituedaz, cetaraco
dot çu alabetea? Alan bada, bere seme eguiazcoac içateco, euqui bear da biotz
garbi bat; eta jarraitu bere bertute miragarriai, batezbere humiltasuna,
garbitasuna, paciencia, caridadea. Semeac irudin bear dabe euren amai.

Seigarren iraun-garria
San Josepe çorionecoa içango da nire biotzeco cutuna; san Miguel nire
bitartecoa; angueru gordetzailea nire lagun, ta adisquida; purgatorioco arima
bedeincatuac inos aztuco eztodaz.

çazpigarren iraun-garria
Limosnea içango da nire bertuteric maiteena; bada bera da bertute
miragarriena; baina eztot eguingo limosnea, besteai ostuagaz; eta neure
errentari bearsu guicha-gaisoacaz erruquia eracustea, içango da nire
eçaugarriric maiterena. Ezta erruquia, icustea atsecabaz, ta neque-peturic aec
eurac, ceinçuetatic jatort nire çoriontasuna? neque-bear gogor latzacaz betetan
deuscuez erregaluz gure maiac; eta eurenetan arto guitchi bat bere eztago aldi
ascotan.
celan da, bada, au? Ona emen: gueitu da guztiz asco baneria; mantendu gura
da bere oinean andiqueria; eta onetaraco ain estura, ta premina erruquigarrian
ifinten dituez euren errentariac, ece, ozta oneec atera aldabe eguneango igaro-
pide guitchi bat. Da au prestutasuna? Ezta au gogortaderic eçainena? Bai, ta
ondo negargarria, bici garealaco, gure eretchian, eraric arguienean! O
arguitasun çori gaistocoa, ta ce itsuturic, ta çorabiaturic garabilçuçan!
Alan bada neure errentore guichajoac eroango babe aurrerancean nire
erruquitasuna; eguingot aleguina, albait ondoen ifinteco euren bici-lecuac;
eztot eguingo oi dabena Jabe ascoc, ceinçuc errentea osoric, ta aurraturic
eroanic, eztauque arduraric, etche jausi-banatuac ondu, ta çucenduteco. Eta cer,
etcheac badira ain ganora bacoac, non, alacr ta erabatera lo eguin bear içaten
dabe nasturic era guztico personac aposentu baten, ta au dagoanean? Ha! osasunac
ecece, ascoçaz calte-gatch andiagoac eroan bear içaten ditu garbitasun, edo
honestidadeac! ceimbat arima galcen dirian onelan alcar nastauaz! O gurosoac! O
etche jabeac!
Orrez gueiago: eguingo dodaz aldaidaçan limosnac, baina bere moduan; au
da, eztot eurecaz emongo bideric inori alperrac urteteco, baina bai bearguilac,
ta onsuac eguiteco pobreac. O ceimbat bendicino, itzadoten dodan, eroango
dituala Jangoicoa ganic, daçaudan persona bertuosa, ta nagusi batec! ara cer
eguin daroan: dauco alde batera pobren ondasuna deituten deutsan irabazte bat;
beragaz erosten dau quirru pilo bat, cein emoten dau andra gorulari bearsuai; ta
euna eguinic, ta salduric; eta ateraric costaçana barriro asiteco, ganeco guztia
emoten deutse gorulari pobreai, euren neque, ta beartasunac escatuten daben
leguez. Alan alde eguiten dau alperreria ta gaistaqueria; alan iracasten dau
ondo bear eguiten; eta erabatera on eguiten deutse gorputz, ta arimai; aei,
bear-sariaz socorriduric; ta onei, urrinduric alperqueria, gaistaqueria guztien
ecarlea. Eta agaitic deritchat tchito ondo pobre esquecoen on, ta bearreraco
eguiten dirian misericordiaren etcheac; ta nire aldetic beti eguingo dot
aleguina, alan eguin, ta gorde ditecen.
çaletu nadin, limosna eguitera, euquico dodaz beti josiric nire biotzean
iru eguia oneec: lenengoa, enasala ni neure ondasunen jabea, ezpada jabe-orde
beguiratzaile Jangoicoac ifinico bat, ceinec artuco badeust berba alper baten
contu estua, estuago artuco deust, nire erruz galduten dan, lauciri guinocoa,
cerren cerbait gueiago dan.
Bigarrena, ondra apur bat, ta on-eretchi utsa bat irabazten badot lau
guiçon buru bacoen aurrean, emonic neure ondasunac baneria, ta andiquerian,
galcen dot gloria eguiazcoa, bai ta neure on-eretchia guiçon prestuen aurreraco.
Azquenez, Jangoicoac euqui daian nigaz erruquia, bitartecoric andiena da, neuc
besteacaz euquitea. Ezta au Jangoicoac emonic daucan berbea? Içan liteque ni
baino prestutasun, ta misericordia guitchiagocoa? Enda biurcen badodaz beguiac
nire bicitzara, euquico ete dot Jangoicoaren erruquitasun, ta ontasunen bearric?

çorcigarren iraun-garria
Urtean bein ejercicio santuac, neure etchean baino brere içango ezpadira;
ta ile bacotchean bacartasuneco egun bat, lan santuai emoten deutsadala.

Bederatzigarren iraun-garria
Gochean esquini Jangoicoari egun ataco eguiquerac; egui-cai, edo acto
fedecoac, proposituac azpituteco pasino, edo bicio aguintaria; iru Abe maria Ama
Birjinari; Mecea debocinoaz; eta egun guztico lan-bear santuetan Jesus gogotic
inos quendu baga. Arratsean, esaminea, acto contricinocoa; eta uste-içan, natzan
oea dagoala crutzearen oinetan, ez aztu Jesus, ta maitetu goçotasunaz.

Amargarren iraun-garria
Astero eguin neque bat, celan dan barau bat, edo itchi jan baga au, edo
beste copau çalegarria, edo frutea. Necaldi, edo mortificacinoa da gatz
espirituala; gatza baga ustelduten da araguia; nequegarri baga galcen da
bertutea. Gatz baga gauça ezta jatecoa; ta debocinoa bere ez, mortificacino
baga; içan bedi gatza leguez, baina bere neurrian.

Amacagarren iraun-garria
Astean bein barrirotu propositu oneec, baina ardura gueiagoaz
bacartasuneco egunean, iracurriric euroc beti belaunico. O Jangoicoa! Eztot
eguingo ain gauça erraz bat çure amorea gaitic, ta nire arimearen oneraco? Bai,
çure gracia, ta lagunçaz.

__________

BERTUTERIc ONEN,
TA BEARRENEN LORA-SORTA BAT

Lenengo bertutea
Humiltasuna, berau da bertute guztien sustraia; berau baga cerbait irudi
leie, iraun ez; da bertute-cume asco dituan ama. Irabazten dabena, içango da
çorionecoa, cerren euquico ditu ondasun guztiac. ceimbat nagusiago çarean,
aimbat gueiago humildu bear çara; lenengo, goitura, arrotasun, ta andi-usteaz
gueiago galduco cenduquelaco; bigarren, gagoçalaco argaltasunez, ta doacabaz
beteric, ta euroc dira asco humildu, ta beeratuteco guiçonic pamparroiena;
irugarren, doguçan doeac cer dira ezpada çorrac? Ta nor poztuco da, çor andiac
euquitea gaitic? Alangoric bada, adietan emoen dau, cençun guitchi daucala.
Azquenez, gueiago artu dabenac, gueiago çor dau; ta eztago çoriona contu lucea
emotean, ezpada ondo emotean.

Bigarren bertutea
Paciencia, edo onez-igarotea, da humiltasunaren alaba-len-jaioa; eztago
au, bachu berba eguitean; burua, ta beguiac beranz erabiltean. Paciencia edo
eroa-pena da menast-arria ceintean eçagutzen dan humiltasuna; bada aimbat
humiltasun euquico dau batec, ceimbat paciencia.
Paciencia, datorrela datorren escutic. Jangoicoa ganic badator, etorri
leite escu oberic? badator criaturac ganic, Jangoicoaren mandatariac dira, eta
bere aguindua eguiten dabe gure oneraco. Daigun, besteac becatu eguiten dabela
ni ilaraço, suminfu, ta gogaeraçoteaz; baina nic asco irabacico dot sufrieteaz.
Eta cer doa, nic ataraco bideric emon eceiteaz? Ai! Ez jatort obeto, jarraitutea
Jesusi, ece ez lapur onari? Igarotea erru baga, beragaz baino? calbarioco iru
crutzetatic ceinegaz ezpada Jesusenagaz laztandu bear nas? Argaltasun andia!
Içan seinqueria bat igaroten dodana; euqui aimbeste, cegaitic padecidu; ta
içatea ain bildurtia!
celan euquico nas Jesusen jarraitzailetzat; bere maite-laztançat, atz
bategaz arinduten ezpadot bere crutzea? Azquenez, gogoratu bear dot, neure
gurariz ez jatordaçan neque tchiquiac, estimagarriac diriala Jangoicoaren
beguietan.
Aurreratuco ninçateque, esatera, içan arren guztiz estimagarria
penitenciazco nequea, oraindo onça bat pacienciaz gueiago balio dabeila, libra
bat neque-pen borondatezcoac baino. Eguiaz, eztaucala neque-penac igaroteco
eguiazco biotzic, esan lei, jaçoera tchiquietan echetu, gogaitu, muquertu, ta
aguirica asten danac. O ceimbat arimazchco ondasun galduten doguçan, ajçoten
doguz astunagoac gure crutzeac.

Irugarren bertutea
Obedencia, cerren sacrificioa baino obeagoa dan; eta alan obedencia gaitic
itchiten dodaçanean nai debocinoac, nai beste lan santuac, ez bacarric eztot
ecer galcen, baina bai asco irabazten Jesusen aurreraco. Naguitasunez itchitea
ezta on, baina larguetan dodaçanean obedenciaren aguinduz, aldatuten dodaz gauça
obera.
Jarraitu onetan santa Francisca Erromatarrari. Eucan onec debocino ascoen
artean, Ama Birjinaren oficio tchiquerra errecetea; ta berso bat esaten asiric,
lau bider eucan cer itchi, eguitearren bere senarrac aguindu eutsan etche-bear
bat; ez bacarric etzan quechau, ezpada ain baque, ta epetasun andiaz cein
lenengoan, biurtuçan laugarrenez aguindua eguitera. Orra bada cer jaço çan:
biurutric boscarrenez emotera asierea berso berari, idoro eban urre-gorrizco
letraz escribiduric; gogaituric santeac obeditu, ta jaramon ezpaelutso bere
senarrari, esango neuque, angueruac borrauco ebala a bersoa, edo bearbada erreco
ebala librua, adieraçoteco, Maria santisimari eguin aleion eguitecoric onena, ta
maitegarriena, çala, nagusien aguindura prest egotea.

Laugarren bertutea
Angueruzco garbitasuna edo castidadea; au euquitea tentamenduac asmau
baga, ecin litzeteque; baina goi-artuten badodaz Jesusen graciaz, gloria gueiago
euquico dot. Orretaraco, O neure Jauna! indaçu gracia alde-eguiteco ocasino
tcharrac, gorde ta jagoteco neure almen, ta cençunac, eta debocinoa, irauteco
ondo oracinoan. Berau da almibera ceinetan gordetan dan eçaindu baga castidade
lora argal-mea.
Asmetan dodaçanean gogoracino, ta tentacinoac, enas içututzo, ezpada,
usoac usateguira leguez, egaz-eguingo dot laster, ta estal-petuco nas Jesusen
biotzean, an sendatu, ta erre naguiançat bere amorezco suaz.
Gagoçan beti onetan, eztala irabazten bitoriaric pelea baga; Jangoicoac
gura gaituala guerrariac, ez oilotu-bildurtiac; ta tentamendu gogaicarrien
artean idoroten gareanean, eztogu uste-içan-bear aztu gaituala, ezpada, sal-
sendoac gura gaituala.
celambere, o eta ce tentacino bildurgarriac igaro citueçan santa Teresac,
santa catalinac, santa Anjelac, san Benitoc, san Agustinec, aita san Franciscoc,
ta beste santu ascoc! Baina ce gloria andia irabaci ez eben? Gura dogu guc içan
onetan, santu miragarrioc bachen çorionecoagoac; edo joan cerura, euroc joaz
etzirian beste biden batetic?
Eguin daigun gure aldetic jatorcuna, celan dan, len esan dodana, urrindu
belatuzco ocasino, lagun ta bide galduetatic, beti daragoiot oni, bai, bein edo
bein aditu daiçuen, gorde gorputzeco cençun edo sentiduac; oracinoa;
nequegarria, ce, au eguinic çuen Jangoicoaren lagunçaz, ganecoa eguingo dau
Jaunac bere graciaz. Baina contu, esango dot mila bider, eguiteaz ceuroen
aldetic dagoana; cerren bestela eraqueri açartua içango liteque, gura-içatea, ez
eçaindu castidade, edo garbitasuna, ifiniric peiligruan, sarturic ocasinoan,
erabiliric deslai çabalduric sentiduac.
Bada santa Teresa batec, san Francisco Salesec, eta berba baten, edocein
santu garbienac, gura-içan balebe gorde garbitasuna, urrindu baga peiligruzco
ocasinoetatic, edo emonic alperqueria, jan-edan larretara, benetan dinot, marai
bat emongo eneuquela euren garbitasun guztia gaitic. cer bada, san Jeronimo
batec argalduric penitenciacaz, sarturic Belengo lurruspe lece estu baten,
egonic gau ta egun oracinoan, eucan cereguinic asco, gordetean bere garbitasuna;
çuec barriz gogo guztiaz sarturic munduan, ta bere gal-bide bildurgarrienetan,
ta euquiric biotza mundutasunez beteric, gura doçue goiartu, ta goiartu arma
baga; ta orreçaz gueiago, ceuroc bizturic tentacinoac?
cetaco da, esatea, argalac gara, baldin sendotu bearrean oracinoan, ceuroc
baçabilce araguiaren su-biztugarrien bila? ceuroc condenetan çara. Ez bada
egotzi errua munduari, ta bere oquertasunari; mundu onetan, gaistoa bada bere,
euqui ditu Jangoicoac, ta daucaz gaur arima guztiz onac, ceinçuei jarraitu
guineie. Daigun arimearen gatchetan, eguin oi doguna gorputzecoetan, artu
sendagarriac.

Bostzarren bertutea
Modestia moduzcotasuna edo modu ona, baina gauça guztietan, beguietan,
minean, ibiltean, jancitean, bai onec içan bear dau nire apainduraric maitenac;
berac eguiten dau bat estimagarria Jangoico ta guiçonen beguietan; baneriac
barriz, ta arrotasunac eguiten dabe gorrotogarria, ta daroe ondamendira. Bai
bada, moduzcoa içango nas gauça guztietan; enas inos muquertu, ta itsaltuco;
pocic bai, baina Jesusegan; ta beti icusico nabe modu, ta tchera arguian.
cotorrac adieraçoten dabe eruen poça berba asco eguinaz; arcumeac saltuca. Ondo
legoque nic alan eguiteaz? Ez ori.

Seigarren bertutea
caridadea, da bertute guztien erreguina, ta bai euren arimea bere; bera
baga ots andiac emo-leiz bertuteac, baina beti içango dira utsac. Ardura andiaz
jagongo dodaz bere ego biac. Lenengoa, maitetasun benetaco bat neure Jangoico
laztanari, gogoraturic, bera laztan-maite dabenac, gordetan dabela bere legue
santua.
Bigarrena, biotzezco maitetasun eguiazco bat neure projimu edo lagun
urcoari; baina ez aozco maitetasuna bacarric, ezpada aoaz, ta biotzaz; esate, ta
eguiteaz. Orrela bada, ce gorroto andia artu bear ezteutzet murmuracino, ta
esate gaistoai? Danic tchiquerrena alde eguingo dot Jesuen graciaz. Murmuracinoa
da caridadea eçainduten daben sitsa. Erruquigarria litzateque aimbeste gatch
laquetutea. Onçat eroango cenduque ceure jaztecoan? Ez; ta ariman? Bai: arima
guichajoa!
Bestetan esana esan, eztala gauça aozco caridadea bacarric, dino san
Juanec. Ara bere berbac: balecus batec bear-preminaturic bere anajea, ta itchico
baleusquioz bere erraiac, ecer emon baga, celan iraungo dau beragan caridadeac?
Beste onembeste dino Santiagoc tchito ederto: baldin çure anajea, edo arrebea
arquietan badira bilosic, ta goseac-ilic, ta çuc orduan berba goço labanacaz
esaten badeutseçu: ea çoace edo nombere beroetara, ta gosea quencera; baina
eurac bear dabena, emoten ezpadeutseçu, quid proderit? cer dabe ori esateaz?
Eçagutu eguiçue bein, edo bein.

çazpigarren bertutea
Desconfiança noberagan, ta confiança Jangoicoagan; biac batera, ta neurri
bardinean. Batec berez bacarric ecin lei ecer, baina guztia Jesusen graciaz
batan. Tchoritcho batec ecin egaz-eguin dau ego bacar bategaz, baina biacaz ce
erraz eztau eguiten? Alan, danic arimeric tchiquerrenac Jesusen graciaz batean,
egaz-eguin lei santutasunic andienera.
ce erruquia! Uste-içatea, santutasuna bacarric eguin çala comentoetaraco!
Bada cer, estadu bacotcha ezta bertutezco bide bat? Munducoac eztira bardin
Jesussen arimac? Etzan bardin il eurecaitic? Ezteutse dei-eguiten, erlijinoco
arimai leguez? Eztau guztiacaz berba-eguiten, dinoanean: içan çaitece onac,
ceuroen aita cerucoa dan leguez? Gaurco egunez eztaucaz arima tchito onac
munducoen artean? Eta alan ezpalitz cer litzateque munduaz?
Daçaugun bada aldien baten, ce, erlijinoco estadua bada bere guztiz
miragarria, ta erraz daroiana santutasunera, baina ezta guztiençat preminazcoa,
guztioc gagoçala bearturic perfecinozco estadura bide-eguitera; onec içan bear-
leucala gure cereguinic ardurazcoena; bada ganeco guztiac onen aldean ecer
eztira. Bada eguiaz, dempora guitchi barru cetaraco doguz ganeco gauçac? quid
prodest homini. O Jauna, çabaldu eguiguçuz beguiac.

çorcigarren bertutea
Intencino edo gogo garbia, çucenduric gauça guztiac Jangoicoa gananz;
lenengo, oitu, ta ecanduco enas eguitera neure eguitecoac ganora baga, ta
epeltasunaz. Ai! eta ceimbat galcen dogun, alan ez eguitea gaitic! cer ateraco
dogu, eguiteaz gauçac animalia, edo abereac leguez? Bai bada, içan bedi guztia
gogo garbi biciaz, ta gurari andiaz Jesusi agradetaco; alan, gauçaric
tchiquienac urtengo dau andiac; ta eguitecoric çantarrena içango da tchito
nagusia.
ce gauça tchiquerra dna diamantea! Baina balio andicoa. Alacoac içango
dira nire eguitecoric tchiquitchoenac. gueli-oquela ondo ifiniac, eperra dirudi;
baina ondo ifinten ezpada gauça ezta ezpada catuai eçarteco. Eztacutsue ceimbat
balio daben guisu on batec? Jangoicoaren gaucetan gueiago balio dau a modu, ta
intencino onac ceinegaz eguiten dan gaucea, gauça berac baino.
Bigarren, eztodaz eguingo gauçac, munduari ondo eretchitarren; baina
eztodaz itchico, asmau arren v. g. baneria, cerren, celan liteque ez asmetea
onelaco ache utsac? dira euliac leguez, ta eurai jaramon baga, jarraitu bear
deutsat gogo garbiaz neure bearrari; eguiten dodan leguez, iracurten, edo
escribietan nagoanean, bada enas gueratuten euliac joten; galduco neunque
demporea, ta paciencia. Aurrera, baina esan dodan leguez, intencino ta gogo on
bat euqui bear dot Jesus bilatu, ta berari gustu emoteco.
Bestela, ce eraqueria andia ez liteque içango, autsa, lurra, ta achearen
bila ibiltea cereguin ta lan santuetan? Eta bitaric bat: edo paguetan deust
munduac eguiten dodana bera gaitic, edo ez; paguetan badeust, Jesusec esango
deust azqueneco egunean: recepisti mercedem tuam: artu cenduan ceure bear-saria.
Paguetan ezpadeust munduac, esango deust Jesusec, ecer çor ezteustala, cerren
eneban bear-eguin beretzat ta bere maitetasuna gaitic, eta jaquin bear neban,
enebala serbidu bear mundua lango ugaçaba bilau prestuez bat.

Bederatzigarren bertutea
Sendotasuna. Lenengo, irauteco azquenengo ordu guino neure lanean; bada
bacarric alan dirauanari emoten jaco bear-saria. Bigarren, ez naguitu, ta
nasaituteco neure ejercicio santuetan, asmau arren epeltasun, atzeracunça,
naguitasun, ta iluntasunic andienac. Aurrera, ce aldatsa igoric, idoroco dot
bide celaia. Erromeria batera igoteco aldats-gorac, ta neque-içardi guztiac
aztu-eraço, ta goçotuten badeustaz, noian lecuco gomute goçoac; Ai Jauna! ceru
ederrac, ceinetara noian, ceimbat gueiago biztu, ta poztu bear nau?
Neure Jesus maiteac igoten dau calbarioco mendira arançaz coroituric, ta
crutze astunaz lepoan; eta nic becatari onec gura dot igo cerura loraz
coroituric, ta neque guitchi bat costa baga? cetan eracutsico dot nire amorea?
cer legoque orduan cer saritu? Olgura, ta atseguinic idoroten ezpadot, asco
içango da, Jesus contentu euquiteaz. Eta eztator ondo, ni içatea, ume tchiquiac
leguez, ceinçuc ezpadacusde prest confit goçoa, naguitasun andiaz ibilten dira.
Sendotasuna, ostera-bere, ez oilotu, ta bildurtuteco tentacinoetan,
dirianac diriala, ta edocein bertuten contra. guerra utsa da guiçonen bicitzea;
edo il, edo esetsi. cetaco ditu Erregueac soldaduac? Eta nos çoriondu, ta
sarituten ditu, ezpada leialac dirianean? Alanche eguiten dau Jangoicoac
peleetan dabenacaz sendotasun irmeaz.
Mila bider esango dot: urrindu çaiteceela ocasinoetaco bide galduetatic;
maite içan daiçuela oracinoa, ta nequezco mortificacinoa; etzaiteceela bildurtu;
estalpetu, ta ezcutau çaitecela, erleac erla-teguira, ta tchoriac orma çuloetara
leguez, alan çuec bere escutau, ta egaz-eguin daiçuela Jesuen bost ilaga
goçoetara; an idoroco doçuez pozcari, ta çoriontasun guztiac.
Icusten gareanean tentacinoan, ez ta seinale, Jesussec aztu gaituela;
baina bai, bere urrean euqui gura gaituela. Ai! ce, onetan, ume tchiquiac leguez
gara. Ume tchiquerrac olguetan euren gustura dabilcenean, eztauque euren amaren
gomuteric; baina jaçoten bajaque gatch-min guitchi bat, orduan lenengo gomutea
ta deia da euren amarena, ta bereala doaz bere alçora. Apostolu santuac
itchasoan ondo ebilcen artean, itchi eutsen Jesusi lo-eguiten; iraçartu eben
guero, baina çan, ecatch bildurgarria asmau ebenean.
Orrez gueiago dira tentacinoac, gu humilduteco; çur çoliac eguiteco;
bertutean sustraituteco, gu sendotu, segurutu, ta çorionduteco. Eta cetaco ez?
Ai! ce ondasun asco ta ugariac dacardeçan! O gueure Jangoicoaren probidencia
miragarria! Baina çu nire arimea beeratu, ta humildu çaite, ta eldu çaite beti
Jauna gana. Emonic dau bere berbea, lagunduco deutsula; eta Jangoicoa egonic
çure aldetic, nore bildur içango çara? Alan, galdu ez eguiçu bein-bere çure
biotzeco baquea, ta Jangoicoagan itcharomena.

__________

LOilO, EDO BEDAR GAISTOZcO


SORTA BAT ERRETAcO SURTAN

Danic onena içan arren soloan ereinten dan acia, ardura andiaz ateretan
ezpadira loilo, ta bedar tcharrac, frutu guitchi, urri, ta meatzac emongo ditu.
Ea, jaramon ez eguiçue, ta icusico doçue, lo-çorrora emoten baçara, ce çur-
iraçarria egongo dan guiçonaren arerio asmutsua, ta ereingo dau loiloa, çuec
erein doçuen aci onaren ganean, utsac, ta prestueçac urten daguien çuen bear-
neque guztiac.
Agaitic bada, çoli, ta prest egon bear doçue, erein ez daian, ta ereinten
badau, bedar tcharrac aci, ta ito eztaguieçan bertutezco lora ederrac. Ai! Gure
lenengo gurasoac becatu eguin ebanic, lar-bere gueratu-çan gure biotza
macurturic, ta gai gatch guztietaraco. Bada orregaitic, aramen non opa
deutsuedaçan atera, ta erre bear doçueçan bedar gaistoac; içan ditecen çuen
biotzac lorategui maitegarriac Jesusençat.

Lenengo bedar tcharra


Lenengo, aldaiçuen guztia urrindu bear çara danceetatic, comedia, cecen,
erromeria, ta bisita costotsuetatic; guiçon ta andreen batzarretatic,
eztirianean preminazcoac. Bai, cerren ezta erraz jaquitea, ce calte gogorrac
dacacen oneec guztioc, ta ceinçuc eureetaric eguiten dituen gatch andiagoac gure
ariman.
Esango doçue, gauça gatcha, ta neque andia dala, dibersino oneec largatea.
Bain nic dinot, eun bider gatchago dala, baneria ta dibersino oneec maite
içanic, Jangoicoaren legue gordetea. Eta esan: etzagoce bearturic legue santuau
gordetara, ecetan ausi baga? Beguira bada, egarriac ilic dagoan gaiso bat,
erraçago egongo danez edan baga, uric estacusenean, ala bere aurrean, ta bere
escuetan basu bete ur garbi-otz ifinten deutsenean.
Bigarren, eztagoz beste mila dibersinlo oneecj bachen obagoac,
peiligruric, ta gal-bideric eztacardenac? Guri ondo ezpaderitchagu eguin ebena
Adan ta Eba gure lenengo gurasoac, itchiric beste fruta goço eder asco, jan
ebelaco Jangoicoac eragotzi eutsen frutu galaçoa, cergaitic gura deutsagu
jarraitu euren eraqueria eçainari? Galaraçoa daucagu goçoagotzat? Ezta itsutasun
icaragarria?
Euquiric bere auqueran edari bi; bata goçoa, baina edendua; bestea ez ain
goçoa, baina osasunsuagoa, au itchi ta bestea edango baleu, ez gueunque esango
cençunic ez eucala? Baina guitchi dinot; bada goçoago baderitchagu gauça
eragotziari, da, aoa minduric daucagulaco. Gaiso batec jatecoric onena dauco
garratz-minçat.
Orrez ostean, orain neque-gatch eguiten bajat itchitea naiera guitchi
batzuc, euquiric beste dibersino becatu eztirian asco; cer içango da egotea
beti-betico erretan infernuan, pozcari, ta dibersino oneec baga?
Esan dot, aldaiçuen guztia urrindu çaiteceela, cerren onetarico gauça
batzuc, v, g, dançac preminazco aldiren baten laquetu litequez; baina eun
condicinogaz dancea baino len, dançan, ta dança ostean. Iracurri eguiçue onen
ganean san Francisco Sales bere sart-aurrean.

Bigarren bedar tcharra


Joco lucea ta diru ascotacoa. Au baga bere bago cetan emon dirua, ta
demporea, ceinçuc eceutsueçan emon Jangoicoac onetan urtu, ta galduteco. Bago
çorric? Bago seme alabaric? Bago pobre esquecoric? cer bada, gustia emongo jaco
dibersinoari?

Irugarren bedar tcharra


cuartelac guitchitu bear dira sco, irudi arren onac; bada esan ce, gau
bacotchean emon bear diriala ordu bi, edo iru utsic; eta au ez lan-neque-bear
andiac igaro ezquero, ezpada paseo, ta dibersino ostean; adisquidacaz berbaz
lucero egon ezquero; maitic jagui çanic, ez goch guztian anis garau batec balio
daben dun beste gauçaric eguin ecic; esan, ain dempora lucea emongo dala
dibersinoan, ez euquiric ordu lauren bat, libru on bat iracurteco, ta beste bat
meditacino, ta gure arimeco lan santu bearren dogunean emoteco; esan gure
etcheco familia euquico dogula azturic, ta gogaituric gure beguira; ta
gogaeraçoco deutsagula gueiago, cuarteletic belu, aldi tcharrecoac, ta
aserraturic gatocelaco, edo jocoan dirua galdu dogulaco, edo larcho edan
dogulaco; esan azquenez, berandu joango gareala oera, itchiric errosarioa, esan
daien etchecoac, edo lenago erreçau ebalaco; eta belu etchunic, belu jagui, ta
goch gueiena emongo dogula, ecer eguin baga; ondo deritchaçue oni? Eta au guzti
au euquico doçue gauça onçat, santutzat, merecimendutzat beti iraungo daben
ceruco gloriaraco? O alperreria santua! esango neuque, alan balitz; baina ezta
au itsutasun icaragarri bat?

Laugarren bedar tcharra


Bisita luceac, ta sarritacoac eztira guitchitu bear esan dodaçan
erraçoiacaitic? Etcheco otseinac badaquie, ce egunetan, ta ce ordutan doaçan
etcheandrac bisitara, etchaque faltaco eurai bere noc bisitau daicen. Au alan
da, alan icusten da, ta eçagutzen dira emetic datocen gaistaqueriac, baina
jaramoten ezta. Jesusec itchiten eban oracinoa, bere icasleac çaindu, ta
jagotarren.
Bai, ascoc urtengo dabe araco esate ondo esana, baina ez ondo adituaz: len
dala debocinoa baino obligacinoa; au esaten dabe, igues eguin gura dabenean
oracinotic, elechatic, Jangoicoaren gaucetatic; baina eztabe alan uste,
guitchituteco bisitac, paseoa, loa, oean lucero ta loaz aspertu artean egotea.
ce itsutasuna!
Enda cer, cuartel, ta bisitetan batzen badira erabatera guiçon, ta
emacumeac? Onelaco batzar nastuac bildurgarriac dira, onac, ta angueruzcoac içan
arren personac. Mila gauça esaneiz onen ganean; baina eztot ichilduco san
Agustinec dirauscuna; dino bada: San Jeronimo, ta san Ambrosio baino sendoagoac
cirudienac, eracutsi ebela euren argaltasuna, sarrituric ocasinoa, ta ifiniric
peiligruan. cetaco bada gagoz orren segurutzat? Sartu daigun escua bularrean, ta
idoroten ezpadogu, ceri negar eguin, bildur içan bear gara, içan ez daitean ori
gure egoquera tcharraren seinale adigarria.

Bostzarren bedar tcharra


Lotsa-baguetasun edo modu tcharra berba-eguitean, beguiratutean, ibiltean,
cençun ta ganora baga gauça guztiac eguitean; escutadac, tchaloac, barre ta
sansoac. cer doa, nic ez euquitean gogo ta intencino deungaric? Dauco arerioac.
Nic intencino, ta asmo deungaric euqui eçarren, egongo da erre baga lastateguia,
urtuten badeutsat sua? cer ezpada sua, dira çuen eraquerioc? cer da guiçona,
erretaco prest ta gai dagoan lasto ta bedar igartua bachen?
Nagusitu eztidin lar librotcho au, itchiten dot emen. Norbera beguiratu
bedi; ta escatuten badeutso humiltasunaz arguia Jangoicoari, eracutsico deutso
Jaunac, cer itchi, ta cer artu bear daben ona içateco. Artu begui bacotchac j.
j. bi dituan confesore bat, au da jaquinsua, ta justua, ta emongo deutsaz adi-
bide on bearrenac.
Bacarric dauquedaz cer adieraço gauça bi. Lenengoa, eraqueria andiena dala
uste-içatea, eldu guintequecela bertute ta santutasunera, eguin baga cerbait
gure aldetic Jaunaren graciaz batan. Dira bertuteac lorac leguez, ta arimea
lora-tegui, edo jardin bat leguez. Esaiçue, eleuque euquico barregarritzat
guiçon bat, aserratu, ta quechatuco balitz, ez etorrelaco loraric bere hortuan,
berac ez ereinic, ez landuric, ez uric eçarriric, ez lora-landarac ifiniric, ez
jaramonic? Onelan bada da esan dogunean; baina alambere ezta bietan bardin, bada
lora-teguia loraz bete lei besteen escuz, ta bitartez; baina arimea norbverac ta
ez bestec landu lei.
Arimeco apaindurea ezta gorputzecoa leguez; au ederric dabilen, asco da
dendari batec jazteco eder bat jostea, ta urre-guilac joia perla galantac
emotea; baina arimeco soineco polita norberac josi bear dau. San Agustinec dino,
çu ecer-ecetic, ta çuc ecer-bere eguin baga sortu cinduan Jangoicoac; baina
etzaituz salbaduco ceu baga, edo ceure aldetic aleguina eguin baga. Gracia da
bearrena, bera baga ecin guinei ecer, baina beragaz batean equin bear dau
guiçonac.
Gure Jangoico maiteac ez bacarric gura gaitu çoriondu, ta doatsutu ceruan,
baita bere gura dau, guc pere euqui daigula pozcaria, guc gueuroi çor içatea
cerbait a çoriontasuna; coroitu, ta sarituten gaituz; baina gura dau, gueuc
landu daigun coroia.
Bigarren, cer dira ganeco gauça guztiac gure arimen aldean? Salbetan
bagara, cer joacu, bicico garean lau egunetan cerbait tchiquiagoac içatea?
condenetan bagara, ce on eguingo deuscu, oraingo lau egunetan çorionecoac
içateac? Igues doaz gure egunac; ez, egaz doaz. ce laburrac eguiten jacuçan
igaroco urteac! Urrengoac içango dira luceagoac? Baina noc daqui içango dirianez
urteac, ala egunac? Ordu baten segurançaric eztaucat; bada cer eguiten dot?
cergaitic, bada, dot ain maite daucadan ondra guitchi au? Lau egun iraungo daben
bicitzea gaitic bear latz-gogorrac eguiten dodaz, ta bear-neque arina eguingo
jat gatch, irabaztzo betico irautea daben çoriontasuna?
Aztu ez eguiçuz beimbere nire aita san Franciscoc bere semeai esan oi
cituan adi-bide ceruzco oneec: O neure anaje guztiz maiteac, ta betico seme
biotzecoac; ençun naguiçue, ta aditu eguiçuez ceuroen aitaren berbac:

Gauz andiac opa guenduçan,


Andiagoac opa jacuz;
Gorde daiguçan aec,
Irabaci daiguçan oneec;
Laburra da goçotasuna;
Azquen baguea penea;
Arina nequea;
Betirocoa gloria;
Asco dira deituac,
guitchi autatuac,
Guztiençat dago saria. Amen.