Anonimoa
ESCUALDUN COCINERA
Salcen da Baionan,
CLUceAU liburu eta paper marchantaren baithan
cilharguin carrican, 12 numeroan.
1864.
ABISUA
Liburu huntan hanitz gauça franses guisa icendatuac içanen dire,
ezdaquiulacotz escuaraz icenac.
Propiété
EScUALDUN cOciNERA
Ogui-çopa
çopa gucietaric chimplena eta errechena. Eçarraçu supier batean behar den
ogui achala mehe picatua eta colore ederrecoa, ichuraçu gainera bi çalhi edo
cuilera handi salda oguiaren trempatzeco eta guero betheçaçu supiera. Elceco
berdagailiac acieta batean berech cerbitzaçaitzu.
Irrisa-çopa
Harçaçu lau presunendaco laurden bat irrisa ogui escutan pasatua, garbi
çaçu laur edo borz aldiz ur eppelean eta azquenean ur hotzian ongui frotatuz:
emaçu gainera salda ausarqui, irrisa ez dadin bouili bilhaca; egosaracico duçu
bi orenez su ezti batean. colore eder baten içaiteco emoçu cuilera erdi bat
aratchequi iusa. Carolinaco irrisa da cocinaco hoberena.
çopa à l'Italienne
çopa à la Condé
Pica çaçu pastanagria phiruca, eta tipula cheha; eçaratzu casolan urina
berotu denean. Gorritu direnean, eçaratzu han cerbac eta espinagriac, gatza eta
biper belcharequin. Egosi direnean, betheçaçu casola ur beroz. Utzaçu
iraquincerat, eta cerbitzatzeco mementoan oguia eçar.
kuia çopa
Pika çaçu kuia puchcaca, eta eçarraçu elce batean edo marmita batean
urarequin. Iraquinaraçaçu bi oren, kuia lehertu artio eta ura irets artio;
emozcotzu gatza eta burra puchca bat; eguinarazcotzu oraino çombait iraquin,
guero egosarazten duçu taça bat esne eta sucratzen; ichuraçu çure esnea kuiaren
gainera; arraniaçaçu ogui cherracatua supier batean: oguia bustitzen duçu çure
kuia saldaz, estalaçu, eta eçar hauts bero puchca baten gainean oren laurden
bat, oguia trempa dadin, bainan iraquin gabe; cerbitzatzeco mementoan eçarraçu
gaineraco salda ongui beroric.
Idi muinac
Eguiten duçu hachicha chingar azpiqui guicenaz eta guinharriaz; uzten duçu
gorritzera arras urin gutitan. Emaiten duçu baso bat arno eta berce haimberce
salda, biper belcha eta perrechila buquet bat; muina trempan atchiqui ondoan ur
hotzian, garbitzen duçu ur beroan. Itzulica çaçu irinian eta fritaraz urinian
gorritu artio. Eçarraçu salsan eta egosaraz su ezti batean.
Idi mihia
Atchiquitzen da egosten egun bat osoa; egosi ondoan bero beroa pelatzen
edo churitzen da, erditic arrailatzen da eta eçarcen casolan eguin duçun iusian.
iusa edo culisa beherago errana den beçala.
Tripaquiac
Eçarraçu elce edo duppina baten çolan tipula, chingar azpiqui chehatua,
carrota edo pastanagre cherracatua; eçaraçu idiquia gainean eta berriz idiquiari
gainetic azpian duen gauça berez berce cucha bat. Baso bat arno eta urez bethe.
Estalaçu elcia paperra azpian eta utz egosterat. Ez bada asqui gorrasta, behar
da gorrastatu.
Eçarraçu fileta marinatzen olioan eta citroin iusian, biper belch eta
gatzarequin; itzulaçu ardura egun batez edo biez; eçarraçu guerrenian, iusa
harça bustiz. Eçarraçu casola batean licherrian den iusa, emendatuz salda chorta
batez, han eçarraçu çure fileta bero atchiquitzeco eta cerbitzaçaçu.
Aratchequia à l'Oiseau
Aratche çangoac
Aratche burua
Behar da ongui garbitu eta garrian pasatu. Inguraçaçu oihal batean eta
eçar berz edo panderu baten urarequin, ahur bat irin, gatz, pastanagre eta
phorruequin. Utzi behar da egosten hirur orenen ingurua, eta miratu çombait
aldiz egosia denetz.
Fricandaua mingotchetan edo minetetan
kencen dazcotzu çain guciac, chingarstatzen duçu barnian, eta hartaco den
orratz handi batequin chingarra phiruca picatua sistaca sar. Eçarraçu casola
batean pastanagria, tipula, buquet garnitu bat, bi jirofla itze eta çombait
chingar puchca. Eçarraçu guero fricandaua, bustiçaçu salda chorta batequin eta
noicetic noicera gainetic trempa azpico iusarequin. colore hori eder bar hartuco
du. Egosi denian, salsa iraçaçu. Emaçu lursagar irin pochi bat, nahasçaçu
urarequin, doraçaçu fricandaua eta cerbitza salsaren gainean. Mingotchetan nahi
baduçu, asesonaçatzu iusa harequin, guri edo culant içan behar baitute.
Hachicha chiquiroquiz
chiquiro bulharra
Bildots costeletac
Jambon glacé
Picaçaçu chingar azpiaren heçur handia eta ongui garbi; atchicaçu trempan
hirur egunez gaciduraren kenceco. Inguraçaçu torchon batean, ongui esteca eta
egosaraz berz bat uretan, belhar, erramu, estragon, pastanagre eta phorruequin.
Egosi denean heçurrac kençotzu eta churi edo pela. Eçarraçu supier batean
formaren harrarazteco guicenaz beheiti eta ahalaz orotan bardin hedatua. Hoztu
denian atheraçaçu; emaçu sucria guicenaren gainian eta phala gorritua pasa.
cherri çangoac
cherri guibela
Harçaçu chingar frescoa guicena eta guinharria, cheha çaçu ongui chehequi
bainan ez hachicha; açasona çaçu gatza eta biper belchaz, emoçu citroin achala
carracaturic, agordient chorta bat. Frotta çaçu terrina bat baratchuriarequin
barne gucian, eta han orrhatu ondoan çure araguia, utz çaçu han betian biharamun
arte, guero bethe, tuçu çure herciac isquilimbaz chistatuz noicetic noicera.
Odolguiac
Garbi çatzu ongui herciac eta utz çaitzu trempan ur ,an gau gucia arramu
hostoequin; emaçu egosten cherriaren burua, beharriac, muthurra eta mihia
kenduric, emoitzu carrotac, nabetac, perrechila, baratchuria, cembeit bipper
gorri, chingar guicen puchca handi bat, eta cherriaren biria chiri batean
sarturic goiti iuan ez dadin. Horiec guciac egosi eta hachicha çaçu, salbu
chingarra chehatu behar da puchquetan; emaitzu horiec guciac cherriaren odolian,
emaiten duçularic gatza, bipper belcha, tipula fritatua eta espiceria puchca
bat; emaiten duçu pasta hori suaren gainean eta bethetzen tuçu herciac,
estecatzen tuçu odolguiac eta egosten chingarra egosi duçun ur hartan berian,
bethi higuituz eta chistatuz isquilimba batequin. Eçagutuco duçu noiz diren
egosiac odolgui lodia urratzen hasten denian.
Ahatia iusian
cheha çatzu hirur tipula, hirur carrota, celeria guti bat; emaitzu horiec
guciac casola batian chingar trancha batequin guicena eta guinarria; bi cuilera
ur eta çure ahatia utzaçu iraquitzerat su eztian emendatuz noicetic noicera ur
bero chorta batequin ez dadin lot itzulcian; ahatia erre denian, athera çaçu,
pasa çaçu iusa eta nahaz irin pusca batequin. Açasona çaçu gatz, biper belch,
cornichon edo caprac; gorri çaçu ez badu asqui colore hartu, emaçu berriz ahatia
iuserat eta utz çaçu su eztian cerbitzatu arteraino.
Ahatia olibetan
Atheratu behar da hechurra oliben barnetic mamia picatuz sagarra churitzen
baliz beçala, guero emaiten dira hechurra barnian balute beçala; eguiten da
chingar, hachi bat, tipula, chalota, biper belch, perrechil; pasatzen dira
horiec guciac çarthainean; erre direnean pasatzen dira olibac barnian, eta
farcitzen da ahatia hoiequin heçurrac kendu ondoan, eta egosten da errana den
guisan.
Ahate salbaia
Eguiçu hachiz bat composatua carrota arrondaz, tipula eta chingar hachitua
guicena eta guinarria; emaçu erdia elce baten çolan, emaçu ahatia gainian eta
berce hachiz erresta ahatiaren gainian; estal çaçu gucia erdia urez eta erdia
arnoz, biper belcha eta perrechila; estal çaçu elcea paper batez eta utz çaçu
egosterat su ezti batian; nahasten duçu guero irin puchca batequin eta
gorritzen, beharric baldin badu.
Oiloa irrissian
Egos çaçu oiloa ahatia iusian beçala, egosten duçu lau cuilera irris elce
batian chingar puchca batequin eta canela guti batequin; egosi denian pasa çaçu
culoirrian, emaçu casola batian eta barreia çaçu emequi emequi iusarequin arras
guritu arte, emaçu çure oiloa gainian eta atchic çaçu beroqui.
Oilascoa à l'Estragon
Emaçu oilasco bat osoa casolan hirur edo lau tipula ongui chehaturequin,
cuilera bat urin iadanic berotua eta chingar azpiqui puchca bat; utzquiçu
gorritzerat, emaçu ur beroa oilascoaren erditaraino estragon buquet batequin eta
irin puchca bat.
Oilasco fricassa
Emaiten duçu urin puchca bat casolan, chehatzen duçu tipula, urina berotu
denian, emaiten duçu oilascoa dembora berian; guciac gorritu direnian, emaiten
duçu irin biper belch, gatz, perrechil buquet bat, edo chehaturic, busti çaçu
eta utzaçu iraquitzerat oren bat, nahas çaçu sutic campoan bi arrolce gorringo
minagrearequin nahasiric; ez bada tipula berria, emoçu sucre bula ttiqui bat.
Oilascoa à la Crapaudine
ken çaçu oilascoaren burua eta leppoa, lurra çaçu luçara crupiuna hautsi
gabe, idec çaçu eta çabal çaçu; erre çaçu grilaren gainean, alde gucietaric
flamba çaçu, emaçu plat batian olioa, minagria, biper belcha, gatza eta
perrechila ongui chehatua, dreça çaçu oilascoa gainean eta cerbitza çaçu.
Cochevisac caissan edo choriac
Emaçu casola batian chingar aspiqui puchca bat urin guti batequin;
chingarra fritatu denian, emaiten dira choriac, cembait mementoren buruan,
emaiten da tipula baratchuria eta perrechila chehatua; guciac gorritu direnian
ongui, emaiten ogui rapa puchca bat, salda chorta bat, mahats molco bat eta
espiceria puchca bat.
Epperrac acequin
Egosten duçu çure epperra elcian belharrequin, egosten duçu berce elce
batian açac chehaturic garbura batençat beçala tipularequin flambatzen dena;
eguiten duçu ius bat (icus çaçu iusa seguidaco palmetan); bustitzen duçu
epperraren saldarequin eta emaiten tuçu açac barnerat çappatu-eta; cerbitzatzen
tuçunean, estalcen duçu epperra burua beicic agueri ez duen guisan.
Pecada salmian
Gorri çaçu tipula urin puchca batian, ken çaçu sutic; emoçu guero irin
puchca bat, salda, baso erdi bat arno gorri, gatza eta biper belcha; pila çatzu
pecadaren crupiona eta burua eta ematzu salsan, cheha çaçu pecada ,stant bat
guerrenean atchiquiric, emaçu salsalat iraquiten utzi ez delaric. Emotzu ogui
achalac chiorturic eta gorri çaçu sucre erriarequin.
Erbi civeta
Har çaçu tipula bat, lau edo borz echalota chister eta chingar azpiqui
puchca bat; horiec guciac chehatu eta emaiten tuçu casola batetarat, urin puchca
bat han beroa delaric; hachicha gorritzen hasi denian, emaiten duçu çure erbia,
puchquetan hautsiric; nahasten duçu odola baso bat arno gorrirequin eta berce
haimberce urequin, emaiten tuçu guciac batean biper belch puchca batequin eta
utz çaçu egosterat.
Erbi pastiça
Emaçu çure erbia puchquetan chehaturic elce batian; estal çaçu erdi arnoz
eta erdi urez bainan arno guehiago, perrechil buquet bat, baratchuri chister
bat, canela puchca bat, espiceria, biper belcha, gatza, chingar azpiqui puchca
bat guicena eta guinarria tipularein chehaturic pasa çaitzu çarthainean, ogui
rapura coloriaren emaiteco; eta utz çaçu egosterat.
Pasta: harçaçu ahur bat mestura lemami, hurtaraz çaçu hirur laurden burra
barnian emaiten tuçularic hirur laurden sucre eta gatz puchca bat, trempatzen
duçu çure lemamia horrequin eta emaiten dioçu baso erdi bat agordient, berce
haimberce fleur d'oranguer eta citron rapatua; ongui errimatu-eta, orha çaitzu
çorci arrolce gorringo, emaiten duçu guero irina emequi emequi casola bererat
eta utz çaçu pasta gurichco; pasatzen duçu irinez torchon bat eta emaiten duçu
pasta barnian biharamun arte, beroqui estalgui lenazco batean.
Pastiça à la Lanterne
Indi-oilua olibetan
Larrutzen tuçu eta hechurra kencen; pica çatzu eta esteca elcarrequin
fricando baten formaren emaiteco. Emaiten tuçu casolan iusa composatzen
deunarequin. (Beha çaçu iusa seguidan).
Oilasco croquetac
Bi oilasco egos eta ongui cheha churi guciac; guero ongui cheha chingar
azpiquia, aratchequia eta carrotac, frita burra puchca on batequin, guero eman
irin pochi bat eta taça bat esne. Guciac ongui egosi direnean, pasa çaitzu
cethabe batian; botatzen dutzu culis hortarat oilasco hachichatuac; eguiten
tutzu buletac, guero inguratzen tuçu ogui mamian, hausten tutzu hirur arrolce,
ioiten tutzu churia eta gorringoac, trempatzen dutzu buletac, pasatzen dutzu
berriz ogui mamian eta fritatzen olio onian edo burran.
Eguiten duçu hachiz bat oilasco haragui hondarrequin, dela aratchequi edo
bildosqui; chehaturic chingar azpiqui eta tipula puchca bat, fritatzen duçu
çarthainean, eta pasatzen tuçu çure haragui hondarrac; baditutzu lur sagarrac
egosiac, lehercen tutzu bero beruac, nahasten tutzu çure hachicharequin, emaiten
dioçutelaric hirur arrolce gorringo; eguiten tutzu builetac, trempatzen ditutzu
arrolce churingo ioric, hartan, ogui mamian eta fritatzen ditutzu.
Macailau croquetac
Egos çaçu macailaua; asasona çaçu olio, biper belch, perrechila eta
baratchuriarequin; ongui chehaçaçu. Nahasçatzu lur sagarra egosiac, ongui
leherturic, eta eguin builetac gorago beçala.
Macailaua à la Créme
Harçaçu laurden bat burra; emaçu casola batian bi cuilera irinequin; emoçu
esnia emequi emequi irinaren trempatzeco: emoçu taça baten ingurua, biper
belcha, baratchuri chister bat eta perrechila; guciac ongui chehaturic, emaçu
suaren gainean, bethi itzulic crema eguin arte; berech çaçu macailaueco
hechurrac, çoina behar baita ongui egosia eta gatz-gabetua. Emaçu salsa hartarat
eta cerbitza.
Macailaua au Gratin
Harçaçu cilharrezco edo burdin io blat bat, emoçu çolan ogui mamia,
echalota, perrechila, cornichonac, horiec guciac ongui chehatuac, olio fina
bainan guti. Ohe hortan, anthola çaitzu macailau puchcac egosiac, chukaturic
oihal batian; estal çaçu macailaua erran ingredient berequin. Estal ogui mamiaz
arrosatzen duçularic olioarequin, emoçu sua gainian eta guti azpian; utz çaçu
gratina gorritzerat eta cerbitza çaçu.
Macailaua à la Baionnaise
Macailaua salsan
Gatz-gabe çaçu ongui eta egosaraz. Emaçu casola batian burra puchca bat
eta, urthu denian, emaiten duçu ahur bat tipula ongui chehatuac, uzten tuçu
gorritzerat; athera çaçu casola sutic eta emoçu cuilera on bat irin; busti çaçu
emequi emequi higuituz macailaua egosi duçun ur harequin, utz çaçu iraquitzerat.
Biper belcha, baratchuria eta perrechil chehatua. Salsa eguin denean, berechten
tuçu macailauaren hechurrac, eta emaiten barnerat gostuaren harceco. Manera hori
echcelenta da pastiz fuiletatuendaco.
Macailaua à la Provençale
Ainguirac iusian
Emaçu casola batian olio chorta bat edo urina, tipula chehatuarequin eta
carrote arrundac; guciac gorritu direnean, emoçu ur beroa eta utz çaçu
iraquitzerat. Pasa çaçu çure iusa, nahas çaçu, eta emaçu ainguira barnerat
lehenic suan pasaturic, oihal batequin frottaturic pelatu gabe, eta puchca
ttipietan chehaturic. Biper belcha, gatza, cornichon, mahatsac, adan merlatuac.
Emaiten tuçu ogui achalac chiorturic. Eta gorritzen.
Ainguirac salsan
Behar da tipula chehatua fritatu. ken çaçu casola sutic eta eman cuilera
on bat irin uzten delaric puchca bat gorritzerat. Trempatzen da emequi emequi bi
baso ur et baso bat arnorequin. Emaiten da ainguira lehenic suan pasaturic,
frottaturic eta chehaturic; uzten da egosterat eta emaiten çaizco ogui achalac
chiorturic eta cuilera bat sucre.
Lampreda
Harçaçu ahur bat phorru eta haimberce tipula; chehatzen tuçu eta frita
çaitzu hirur cuilera oliotan; emoçu guero echalota puchca bat chehatua, cuilera
bat irin, higui çaçu eta utz çaçu gorritzerat. Busti çaçu baso bat arnorequin
eta berce haimberce saldarequin edo urequin, arnoarequi nahasi ondoan odola.
Gatza, biper belcha, mahats, adan merlatuac, pinonac. Utzaçu iraquitzerat oren
erdi bat su eztian. Emaçu çure lampreda ur iraquituan, chuka çaçu oihal
batequin, ongui frottatuz. cheha çaçu eta çartahinean frita. Emaçu salsan eta
utz çaçu egosterat. Gorriçatzu.
Murlo farcituac
Eguiten duçu hachiz bat ogui mami, cembeit baratchuri chister, biper
belcha, gatza. Trempatzen duçu olioarequin, edo minagrearequin, edo mahats molço
baten iusarequin. Farciçaçu murloa eta trempa olioan, eta egos grilan. Emaiten
duçu plat batian olioa eta minagria, perrechila ongui chehatua. Horiec guciac
ongui nahas eta emaçu çure murloa gainean.
Anchoiac
Anchoi erriac
Hauts çaitzu oguia lau cadroca achalic gabe. Frita çaitzu olio finean.
Garbi çaitzu anchoiac gorago beçala; cheha çaitzu eta heda oguien gainean. cheha
echalotac, perrechila; pasa çaitzu casolan, emaçu olioa, biper belcha, minagre
chorta bat. Bota çaçu hori ancho errien gainerat eta cerbitza.
Ecrebiçac
Taça bat ur, taça bat minagre on, berce bat arno, gatza, biper belcha,
epiçac, perrechila, tipula, belhar finac. Ecrebicen cantitatiaren arabera, behar
da saldaz estali. Eraquit çaçu salda hori ecrebiçac eman gabe. iasta çaçu eia
gostu asqui alchatua duen. Ecrebiçac eman onduan behar du saldac goiti igan
hirur aldiz. Aldi bacotchian ecrebiçac itzul çatzu, pausa çaçu pherça taula
baten gainian atheratzen duçunian, eta bota çaçu baso tiqui bat minagre, eta utz
çaçu pausatzerat memento bat. Arrima çaitzu saladier batian eta plat batera
bota.
Aça à l'Anglaise
Harçaçu aça buru churi bat edo biga eta eraquitaraz puchca bat. harcen
duçu guero chingar azpiqui, aratchequi edo lumadun egosia, tipula, echalota
puchca bat. cheha çaitzu guciac elkarrequin emaiten duçularic aça ere
chehaturic. Emaitzu horiec guciac casola batian, emaiten dioçutelaric noicetic
noicera cuilera bat ius, colore doratu bat hartu arte. Egosi direnean, nahas
çaitzu hirur arrolce gorringorequin, sutic campo.
Berce casola bat pasatzen duçu urinarequin, emaiten duçu ogui mamia,
inguru gucian, gratin baten formatzeco guisan. Emaiten duçu çure aça barnian,
pausatzen duçu furnegoan, su eztian edo ikatz bici gainean, maiz casola
higuituz. Emoçu estalgui bat suarequin gainean. Ardiquitzen duçu plat barnedun
batetarat eta emaiten iusa inguruan.
Espinartac esnean
Tipula purea
Tipula ttiquiac
Nahas çaçu urin puchca bat casola batian. Beroa denian, emaitzu çure
tipulac barnerat. Uzquitzu ongui gorritzerat; emaçu arras ur guti, biper belcha,
gatza, et utz egosterat; sucria, minagre chorta bat. Ez badira asqui gorri,
behar dira gorritu.
Minatac
Garbi çaitzu minatac eta egos; gorri çaçu tipula puchca bat, chehaturic
urinean. Tipula gorritu denian, emaçu minata ongui chehaturic; sucra çaçu çure
gosturat, eta cerbitza arrolce edo arrain edo chingar elcecoaren edo gacituaren
azpian.
Baba de Marais
Egosten tuçu çure babac elce batian, oren laurden bat, kiretsaren kenceco.
Emaiten duçu casola batian urin puchca bat eta tipula chehatua; gorritu denian,
emaiten tuçu babac irin puchca batez estaliz eta gatza; emoçu ur bero chorta bat
eta utz çaçu egosterat. cuilera on bat sucre. ken çaçu sutic eta loth bi arrolce
gorringo nahasiric cuilera bat minagrerequin.
Artichaut farcituac
Egos çaitzu urian, pica çoiçute hosto punta eta ken belharra. Eguin çatzu
hachis bat chingar aspiquiarequin, tipula, biper belch puchca bat, eta frigui
çaçu çarthainean; egosi denean, eman çoçu ogui mamia, eta uzten duçu
gorritzerat. Farci çaitzu çure artichautac, eta pasa phala gorria gainean;
frigui çaitzu urinian.— Meheco guisan eguiteco, ez eman chingarric eta urinaren
plaçan emaçu olioa gatz puchca batequin.
Ilhar chehea
Purea
Egosten tuçu çure ilhar cheheac edo ilharrac urian, carrotez eta phorruz
asesonaturic; couloirrian pasatzen tuçu. Friguitzen duçu tipula urinian eta,
gorritu denean, emaiten duçu purea gatz puchca batequin eta cuilera bat sucre.
Ilhar pherdiac
Bi buruac kendu onduan, picatzen tuçu luçara; egos çaitzu urian memento
bat. Friguitzen duçu tipula urinian eta, gorritu denean, emaiten tuçu ilharrac,
cuilera bat irinequin, perrechil buquet bat, biper belcha, gatza eta ur bero
chorta bat; egosi direnean, cuilera bat sucre. cerbitzatzeco mementoan, loth
çaçu arrolce gorringo bat minagre chorta batequin nahasiric.
carrote farcituac
Har çaitzu carrote ederrac; cheha çaitzu puchquetan carrian arrolce baten
lucetasunian; eguiçu cilho bat alde batetic eta eguiten duçu chingar azpiqui
hachiz bat eta tipula çarthainean pasaturic, eta emendatzen duçu cembeit haragui
egosi pichcaz. Farcitzen tuçu çure carrotiac, eta farcituac direnean glaçatzen
tuçu sucre puchca batequin eta phala gorriaz. Emaiten duçu urina casola batian
eta friguitzen tuçu egos arte. cerbitzatzen tuçu salsa bichi baten gainean edo
ius bat.
Eguiten duçu chingar azpiqui, tipula eta perrechila hachiz bat; egosten
duçu casolan. Frigui çaitzu lur sagar chehatuac, eta emaitzu hachiz hartarat.
Lur sagar salsa
Egos çaitzu lur sagarrac, churi eta lehert casola batean, emaiten
duçularic esne chorta bat, cuilera bat sucre, hirur arrolce gorringo eta gatz
puchca bat. Eguiten duçu hachiz bat tipulaz, chingar azpiquiz, cembeit
aratchequi edo lumaqui puchcaz, edo horien escasian ançara ichtequiz; pasatzen
duçu çarthainean. Urina pasatzen duçu guero casola batian, hedatzen tuçu çure
lur sagarrac inguru gucian eta çolan bi escuequin eta utz çaçu chilo bat erdian;
bethetzen duçu huts hura çure hachicharequin eta estalcen lur sagarrez. Emaiten
duçu hori suaren onduan coloriaren harceco eta itzul maiz casola; behar da
oraino hauts beroa azpian. cerbitzatzen duçu plat barnedun batian, iusa emanic
azpian.
Egos çaitzu urian, leher çaitzu bero-beroac, emaitzu lau arrolce gorringo,
sucria eta fleur d'oranguer; io çaitzu arrolcen churingoac eta guciac nahas.
Emaçu hori casola burraz frottatu batean eta errearaz labian.
carrotiac
celeria iusian
Pica çaçu celeri punta eta ez utz churia beicic; garbiçaçu ongui eta egos
çaçu urian. Emaiten duçu guero iusian caprequin.
celeria marinadan
Egos çaçu eta ura ken, salsa çaçu marinadan; ez badu asqui harcen, emaiten
duçunian friguitzen çarthainean, ichur çaçu chorta bat gainera currerarequin.
Lentilac
Ongui garbitu onduan, egosarazten dituçu urian elce batian. Emaiten duçu
chingar azpiqui puchca bat casola batian urin puchca batequin eta tipula
chehatua. Egosi denean, emaiten tuçu lentilac eta utz çaitzu eraquitzerat; nahas
çaçu arrolce gorringo bat eta minagre chorta batequin.
Oniuac
Behar dira ongui chucatu oihal batequin. cheha çaitzu buztanac eta emaitzu
egosten casola batian urinarequin edo olioarequin; emaiten duçu perrechila eta
echalota chehaturic, biper belcha eta gatza. Friguiçaitzu çure honiuac urinian
edo olioan. çure hachicha gorritu denian, emaiten tuçu barnerat, emaiten
duçularic arno chorta bat edo berius eta ogui mamia.
Arrolciac au Miroir
Emaçu burra puchca bat plat baten çolan, edo ez baduçu, esne chorta bat
sucretua; hauts çautzu çure arrolciac, burra urthu denian edo esnia bero.
churingoa hartua denian athera çaçu sutic. Emoçu sucria gorringuen gainian,
glaça çaitzu phala gorrituarequin erretziaz finitzeco.
Arrolciac iusian
Baduçu unci bat ur eraquitu suaren gainian; hauts çaitzu arrolce frescuac
barnerat, artha emanez gogor ez diten; athera çaitzu hartu duten phondutic.
cerbitza çaitzu iusian.
Arrolciac esnian
Arrolce farcituac
Gogor araz çaitzu çure arrolciac; hauts çaitzu erditic luçara, ken çaitzu
gorringuac eta orrha acietta batean sucrearequin, perrechilarequin ongui
chehatuz, arras gatz guti. Emaçu hori arrolce hetan eta glaça çaitzu
sucriarequin phala gorrituaz. Eguiten duçu salsa bat tipula chehatua friguitzen
duçularic, irin puchca bat; gorritu denian, emaiten duçu ura, sucria eta minagre
chorta bat. Gorritzatzu.
Arrolciac à la Tripe
Omeletta erhuman
Omeletta uffatua
Gogor araz çaitzu arrolciac, pica çaitzu erditic; ken çatzu gorringoac,
leher çaitzu sucre, perrechila ongui chehatu, bi itze jirofla, canela pochi
batequin. Salsarençat, frigui çaçu tipula olioan ogui mamiarequin, emaitzu bi
arrolce gorringo gogortu; onsa leher eta nahas çaitzu guciac unci batean sucre,
gatz eta biper belcharequin; trempa çaitzu guciac ur eppelarequin eta cerbitza
arrolciequin.
Arrolciac tomatiequin
Baduçu tomate salsa eta emaiten duçu casola batean furnegoan. Berotu
denean, emaiten tuçu çure arrolciac ioric barnerat, eta higui bethi itzuliz
crema beçala; athera çaitzu hartu duten phondutic sobera egosterat utzi gabe.
Salsac behar du asesonatua.
Gorriaraz çaçu tipula bat ongui chehatua urin puchca batean. Emaçu cuilera
bat irin, utz çaçu gorritzeat, busti çaçu ur beroarequin, emequi emequi
higuituz. Gatza, biper belcha, perrechil buquet bat, jirofle itze bat; utz çaçu
eraquitzerat oren bat, pasa çaçu. Sucria eta minagre chorta bat. cerbitza çaçu
gacituarequin, edo arrolce friguitu edo haragui puchquequin.
Emaçu arno churia casola ttipi batean canela puchca batequin eta hirur
cuilera sucre; utz çaçu agorcerat lucequi su eztian. Siropa beçala denean,
emaiten dioçu minagre chorta bat sutic atheratzian.
iusa
Emaçu casola batean bi cuilera ur, chingar azpiqui puchca bat, tipula eta
carrote tranchaca picaturic, oilasco bat edo lumaqui hegalac edo leppuac,
gorriaraz çaçu maiz higuituz eta emanez noicetic noicera ur bero guti bat ez
dadin loth casolan. Horiec guciac ongui gorritu direnean, emanen duçu ura
oilascoaren neurriraino. Utz çaçu eraquitzerat; pasatzen duçu guero. Pasa çaçu
ur chorta bat casolan, emaçu cuilera bat irin trempatzen duçularic emequi emequi
culatu duçun ius horrequin. Emaçu biper belcha eta gatz pochi bat, emaçu berriz
suaren gainean loth dadin. cerbitzatzeco mementoan, emaitzu caprac edo cornichon
chehatuac.
Emaçu chingar azpiqui pochi bat casola batian urin guti batequin eta
tipula chehatua. Tipula gorritu denean, emaiten duçu irin puchca bat eta
bustitzen salda chorta batequin eta ius chorta bat balin baduçu; biper belcha,
gatza, limon pochi bat. Eguiten da higual salsa hori chingarric gabe eta
echalota tipularen plaçan. Eman çure eminçac salsan berotzeco iraquitzerat utzi
gabe.
Maionesa
Emaçu bi arrolce gorringo gathelu batean. Içul çaitzu cuiler çurezco
batequin, bethi alderdi batetarat ichuriz chortaca chortaca laurden bat olio
fin, manera hortaz eguin dadien salsa bat crema baten loditasunaren heinecoa.
Emaiten duçu barnerat citron ius bat eta bi cuilera minagre. cheha çaçu ongui
echalota pochi bat eta perrechila emaiten dioçu cerbitzatzeco mementoan biper
belcharequin eta gatzarequin. Hori cerbitzatzen da edoçoin haragui hotzequin,
gacituarequin, ainguirequin, etz.
Emaiten duçu ius puchca bat plat batian, echalot chehatua, biper belch
puchca bat eta minagre chorta bat. Athera çaçu fileta guerrenetic eta emaçu
salsan aurdiqui duen ius harrequin.
Salsa idiquiaren
Salsa burran
Emaçu casola batian burra puchca bat irin puchca batequin, biper belça eta
gatza; emaiten duçu casola furnego heguian eta higuitzen duçu salsa ohu arte.
Emaiten tuçu caprac sutic atheratzian, eta arrolce gorringo bat çure burra
churiegui bada.
Salsa à la Rémoulade
Emaçu plat batian echalota bat, perrechila, baratchuria, ancho bat eta
caprac, guciac ongui chehatuac, gatza eta biper belcha. Nahas çaçu mustarda
pusca batequin, olioa eta minagria.
Tomate salsa
Emaitzu tomatiac çarthainean batian, uric gabe. Utz çaitzu egosterat eta
pasa çaitzu pasoir batian asqui fina bihiac pasa ez diten. Emaiten duçu casola
batian ahur tipula chehatuac, chingar azpiqui guicen puchca bat, baratchuri
sister bat, biper belcha, gatza. Gorritu direnean, emaiten tuçu çure tomatiac
eta irin puchca bat; utz çaitzu egosterat. cuilera bat sucre.
Limon salsa
Frigui çaitzu casola batian ahur bat tipula chehatu. Gorritu direnean,
emaçu cuilera bat irin, utz çaçu gorritzerat. Busti çaçu baso bat saldarequin
eta baso erdi bat arno churi, biper belcha, gatza eta limon puchca ttipi bat.
Salsa hori on da edoçoin lumaqui errestarençat.
Grila çaitzu bi ahur cafe eta botha çaitzu casola bat esne iraquiturat
behar den sucriarequin. Esnia asqui hoztu denian, trempatzen tuçu çure arrolce
gorringoac emequi emequi eta egosarazten bethi itzuliz alderdi bererat. Noiz eta
ere eguin beita, culatzen duçu cafe bihien kenceco.
crema cafian
Egos çaçu çure esnia, sucra çaçu eta emoçu cafia. Eppeldu denian,
trempatzen tuçu çure arrolce gorringoac eta egos çaçu erran den beçala.
crema banilan
Emaiten duçu çure esnia egosten banila puchca batequin eta sucratzen duçu.
Hirur taça esnetan, behar dira çazpi arrolce gorringo; trempatzen tuçu eta
egosarazten erran beçala. Ez baduçu arrolceric asqui, trempa çaçu irin puchca
bat borz arrolce gorringorequin esnia eman gabe.
crema à la Neigue
Eguiçu crema bat banilan. io çaitzu churiac elhurra beçala eguin arte.
conserbatu duçu esne chorta bat parfumatua eta sucratua emaiten duçu suaren
gainean. Emaiten tuçu çure arrolce churingoac egosten harren barnian, aldian
cuilera bat, guero arrimatzen tuçu esniaren gainean.
crema friguitua
Emaçu casola batian hirur cuilera irin, nahas çaçu emequi emequi sei
arrolce churingo eta gorringo, citron raspura pochi bat eta fleur d'oranguer,
edo banila bakarric, emaiten duçula egosten esnian, gatz pochi bat; trempa
çaitzu arrolciac esniarequin eta egos çaçu su eztian oren erdi batez bethi
itzuliz. Ongui loditu denian, heda çaçu errhi baten loditasunian irinez
pasaturicaco plat batetarat eta bota irina gainera. Hoztu denian, picatzen duçu
nahi duçun beçala friguitzeco urin onsa berotuan. guero glaçatzen duçu
sucrearequin eta palha goriarequin.
Emaçu crema plat batian arrolce gorrin bat, cuilera bat sucre, eta bethe
çaçu cafez. Negur çaitzu cembat unchi nahi tuçun eguin eta huts çaitzu saladier
batetarat, nahas çaçu, eta bethe çaitzu berriz çure potac. Baduçu guero casola
largo bat furnego gainean ur beroarequin, emaiten tuçu potac barnian, sua
gainean emanic egosteco.
Blanc Manguer
Egosaraz çaitzu bi taça esne, libera erdi bat amanda ezti churitu eta
ongui pilatuequin pilun batian. cula çaçu hori eta emaçu suaren gainean unça bat
guelatinequin urtharazten duçularic bethi itzuliz. Sucra çaçu. io çaitzu hamar
arrolce churingo elhurra beçala, ichur çaçu çure esnia itzuliz eta egos çaçu
crema churia beçala. Oliosta çaçu molde bat arinqui eta eman çure crema. Utz
çaçu hozterat, athera molde hartaric eta cerbitza.
crema au Caramel
Urtharaz çaçu chocolat prisa bat hirur taça esnetan. Harçaçu berce casola
ttipi bat nun emaiten beituçu cuilera on bat sucre, cuilera bat urequin;
gorriaraz çaçu caramelua beçala eta utz çaçu hozterat; trempa çaçu guero çure
esniarequin, suaren gainean, higuituz. Harçaitzu sei arrolce gorringo, lehercen
tuçu hirur cuilera sucrerequin; emaçu çure esnia emequi emequi; ongui nahasi
denian emaçu hori suaren gainean eta egos çaçu itzuliz betze crema bat beçala.
crema açotatua
crema churia
Egosarazten tuçu hirur taça esne banila puchca batequin, eta sucratzen
duçu. io çaitzu sei arrolce churingo elhurra beçala eguin arte, çure esnia
eppeldu denian, ichurcen duçu emequi emequi çure churingoen gainerat bethi
itzuliz. Emaçu suaren gainean eta egos çaçu bethi itzuliz.
crema chocolatian
Urtharaz çaçu hirur bila chocolat hirur taça esnetan eta sucra çaçu. Onsa
urthu denian eta eppeldu, trempatzen tuçu sei arrolce gorringo emequi emequi
chocolat horrequin eta emaiten bi cuilera cafe. Egosaraz çaçu erran beçala.
Escautuna esnian
Taça bat esnerençat, bi cuilera artho irin eta cuilera bat sucre.
Trempatzen duçu irina ur chorta batian, pasta baten eguiteco; botatzen duçu esne
iraquiturat nun eman beituçu sucre eta arramu espainol hosto bat. Egosten duçu
itzulic crema beçala. cerbitza beroric.
Irris oguia
Leher araz çaçu libera erdi bat irris esnian banila pichca batequin,
sobera guritu gabe. Lehertu denian, emaitzu çorci arrolce gorringo banazca,
higuituz. Sucra çaçu. Harçaçu molde bat emaiten duçularic sucria hartan hurcen
furnegoan, eta caramelua beçala eguin denean itzulcen duçu moldea sensu
gucietarat hori ongui heda dadin alde oratarat. Botatzen duçu orduan çure irrisa
eta egosarazten au bain marie labian. iaquiteco eia eguina den, behar çaio sartu
lasto bat barnian eta ez du behar içan bustia atheratzian.
Irrisa burua
Leher araz çaçu irrisa esnian banilarequin. Sucratzen duçu eta emaiten
gathelu batian; ez eguin guriegui. Eguiten duçu crema hori bat banilan, emaiten
duçu plat barnedun batian. çure irrisa hoztu denian, atheratzen duçu moldearen
barnetic eta pausatzen cremaren gainean; pica çaçu amanda churituequin eta hauts
cartierca.
Irrisa esnian
Leher araz çaitzu laur cuilera irris esnian canela puchca batequin; emenda
çaçu esnez gogorcen den arabera, emoitzu bi cuilera sucre. Athera çaçu sutic
onsa lehertu denian, utz çaçu hozterat eta nahas çaçu bi arrolce gorringorequin.
Ogui chigorrac esnean
Montagne Russe
coca cafian
Egos araz çaitzu hirur taça esne, sucratzen tuçu eta emaiten cafia;
emaitzu plat batian hamabi edo hamabotz arrolce gorringo, trempatzen tuçu çure
esniarequin emequi emequi eppeldu denian. Baduçu guero molde bat nun emaiten
baituçu sucria hurcen furnegoan irris oguiarençat beçala, eta egos çaçu bardin.
Nahi baduçu banilan edo chocolatian, eman diteque cafiaren plaçan.
Gateau de Savoie
Harcen dira hogoi eta lau arrolce, libera bat irin, libera bat sucre
raspatu, laurden bat amanda nahi bada, citron baten raspura eta fleur d'oranguer
puchca bat. Arrolce gorringoac ioiten dira sucriarequin noiz eta ere berce
presuna batec ioiten beititu churingoac dembora berian. Guciac ongui io direnean
nahasten dira guciac elgarrequin eta emaiten da irina emequi emequi bethi
higuituz cuiler batequin. Emaiten da burramolde sucrez herraustatu batian.
Emaiten da oppila eta erretzen labian oren bat eta erdi.
Tarta à la Compote
Nouga
Emaçu libera bat amanda ezti ur beroan churitzeco. Garbi çaitzu eta chuca
oihal batian. Hauts çaitzu filetetan eta eguitzu borz filet amanda bacotchetic.
Idorraraz çaitzu furnegoan edo su onduan, guisa hortan har deçaten colore doratu
bat. Emaçu libera bat casonade horitic casola batian, urtharaz çaçu furnegoan
higuituz cuiler çurezco batequin. Botz çaitzu çure amandac beroric barnerat.
Athera çaçu casola sutic eta nahas çaitzu çure amandac ongui sucriarequin. Eman
deçaqueçu berriz memento bat suaren gainean sucria gogorcen bada sobera eta
badeçaqueçu aise higui. chuca çaçu modea, frota çaçu olioarequin, bota çaitzu
amandac beroric eta heda çaitzu mehequi citron bat çappatzen duçularic amanden
gainean. Eguiçu hori fite hozterat ez uzteco; noiz eta ere nouga ongui moldatu
beita, emaçu terrina bat ur hotzetan, moldetic ken çaçu eta cerbitza.
Beignets
Eraquitaraz çaçu cafetiera bat ur banila puchca batequin edo canela eta
fleur d'oranguer. Emaçu ur hori parfumatua casola cobrezco batian furnegoan,
burra puchca bat eta gatz pochi bat; botatzen duçu guero irina emequi emequi,
bethi higuituz cuiler çurezco batequin, casola atchicaraciz berce presuna bati.
Eçagutuco duçu pasta egosia dela, casolari lotzen denian. Behar da içan
gogorscua. Athera çaçu sutic eta emaçu terrina batian hozterat uzteco. Hauts
çaitzu arrolciac bat berciaren ondotic, bethi orrhatuz asqui gorritu arte. Emoçu
agordient chorta bat eta sucre pusca bat. Harcen da pasta hori cuiler batequin
eta friguitzen urinian. Herrausta çaçu sucriarequin eta cerbitza beroric.
Meringac
çorci arrolce churingo ongui ioac, libera erdi bat sucre raspatu, nahas
elgarrequin cuilera bat fleur d'oranguerequin. Plega çaçu paper bat barrica
bunda baten inguruan, çoinac emanen beiteraitzu molde ttiquiac çoinetan emanen
beitituçu çure pasta, hiruretatic bat bethia. Errearaz çaçu labe ez sobera
beruan. Heda deçaqueçu higual cuilertaraca paper baten gainean edo plata
burrastatu baten gainean, utz çoçu chilo bat, pasa çaçu labian memento bat, eta
guero eman crema açotatua edo crema à la chantili. iunta bi puchca elgarrequin
eta berreman laberat gorritu arte.
colinetta
Laurden bat amanda, laurden bat sucre raspatu. Behar dira churitu eta
idorraraci amandac. Behar dira guero pilatu emequi emequi sucria emanez.
Pasatzen da pasoir batian ikusteco eia guelditzen den puchcaric, eta
errepilatzen da berriz. Harcen dira çazpi arrolce, separatzen dira churingoac.
Nahasten dira gorringoac emaiten direlaric amanden gainean eta higuitzen ongui
beguiac eguin arte. ioiten dira churingoac biha guehiago emanic, emaiten dira
bercearequin fite higuituz, eta behar da içan artha churingoen çolan guelditzen
den ura ez emaiteco. Emaiten da emequi emequi ahur bat irin fin bethi higuituz.
Bada molde bat burrastatua eta ichurcen betan oppil gatoa barnerat.
Herraustatzen da sucrez eta furneian emaiten berehala. Banilan nahi bada behar
da ongui lehertu.
Oppil amandazcoa
Laurden bat artho irin ongui pasatua, libera erdi bat sucre raspatu, ahur
bat amenda pilatu, çazpi arrolce gorringo emplegatzen tuçu oppil ianin eguiteco
molde berian churingoac aparte.
Erregue oppila
Dotzena arrolce bakotchian, libera bat lemami irin lorez eguina. Hausten
dira arrolciac, nahasten dira gorringuac, ioiten dira churingoac, nahasten
beroatziz ahal becembatian hotz balimba; bero lalin buda asqui dute arrolciec
eppel içaitia. Hori eguin eta, nahasasten da lemamia arrolce hetara dena ongui
busti arte; orduan urtharazten da su eztian libera erdi bat burra bethi iguituz
alderdi bererat, itzul ez dadin. Nahasten da burra urthu hori arrolciequin eta
lemamiarequin, nahasten dira hirur laurden sucre raspatu, emaiten necesario den
irina pasta arin baten eguiteco, çoina behar baita trabailatu bici bicia arrosa
ura emanez, eta floratzen da irin finarequin. Oiial badi baten barnian emaiten
da pasta harcen duçu artha floratzeco. Behar da goitatu pasta ongui alchatu
arte. Arrimatzen da oppila, doratzen da arrolce gorringo batequin ur eppelian
nahasiric, eta emaiten da labian.
Harçaitzu hirur arrolce bere cuscuequin, harçaçu irinetic pisu bera, berce
haimberce burra fresco, pisu bera sucre raspatu, çoinarequin pilatuco beititutzu
hirur unça amanda ezti churituac, citron achal puchca bat edo fleur d'oranguer.
Emaitzu hirur arrolce churingoac eta gorringoac pilun batian berce guciequin
pasta baten eguiteco. Burrasta çaçu casola baten çola, errearaz çaçu su eztian
gainetic eta azpitic. Herrausta çaçu sucriarequin.
Tablettac
Harçaiçu hirur arrolce, hirur cuilera irin eta hirur cuilera sucre
raspatu. Nahas çaitzu guciac ongui elgarrequin eta heda plata burrastatu baten
gainerat. Ereguiten tuçu cembat amanda puchca eta emaiten labian. Noiz eta ere
pasta hasi beita gogorcen, hausten tuçu luçara çure oppilac eta emaiten laberat
ongui crocant eguin arte.
Amandazco biscotchac
Harçaitzu bi unça amanda ezti eta bat amanda kirets, churitzen tuçu eta
ioiten ongui pilun batean, eta ezditen itzul oliotara, emaiten duçu noicetic
noicera sucre pochi bat. Behar dira guero io oren laurden bat. Irin puchca
batequin, hirur arrolce gorringo eta laur unça sucre raspatu. io çaitzu laur
arrolce churingo eta nahas berce gaiticoarequin. Badituçu paperezco moldeec
caicetan eguinac. Burrasta çaitzu arinqui barnetic eta arrima çure bizcotchac.
Herrausta çaitzu sucre finarequin irinarequin nahasiric. Errearaz çaçu labe
eztian. colore ederra harcen dutenian atheratzen tuçu paperetic bero direlaric.
Macaronac
churi çaitzu libera erdi bat amanda ezti, chuka çaitzu eta pilun batean
leher, arrosatuz fleur d'oranguer chorta batequin ez diten itzul. Harçaçu berce
haimberce sucre herrauts, lau arrolce churingorequin eta io ongui guciac
elgarrequin. guero antholatzen tuçu çure macaronac paperaren gainean cuiler
batequin eta erretzen su eztian.
Semeilac
Hirur arrolce fresco, cuilera bat arno espainol, lau unça irin, lau unça
burra fresco. Emaitzu guciac mahain baten gainean, emoçu fleur d'oranguer chorta
bat. Eguiçu horietaz pasta bat, trabailatzen duçu eta hedatzen makil
biribilarequin. Hauts çaçu cuadro lucian eta errearaz erdizco labe batian.
Eguiçu guero caramelua, eta ken semeila sutic. Glaça çaitzu caramelu horrequin
erdi hoztu direnean, ganibet mihi batequin, eta berriz eman çaitzu erretzen su
eztian.
Macaronac chocolatian
Bi unça eta erdi chocolate leher eta ioiten tuçu sei unça sucrerequin. io
çaitzu laur arrolce churingo elhurra beçala, eta emaiten tuçu oro batean.
Anthola çaitzu çure macaronac paperaren gainean cuilertaraca, eta errearaz
çaitzu labe eztian.
charlotta
churi çaitzu dotzena bat sagar, ken dioçute bihotza, emaitzu egosten
canela puchca batequin, sucria eta ur chorta bat. Eguiçu pasta bat risolena
beçala. Hedatzen duçu ruloarequin eta eguitzu ttipiac puscac, hausten tuçula
erhi trebes baten largotasunian. Burrasta çaçu casola bat eta pausa çaitzu çure
puscac barnian curutzian, asqui hurbil eta asqui luce casolaren estalceco.
Emaiten duçu çure compota barnian eta estalcen pusquequin eguiten dutelaric
carro ttipi batzu. Errearaz çaçu labian.
Milas
Libera erdi bat artho irin, berce haimberce sucre, haimberce burra fresco,
hamar arrolce; orrha çaitzu guciac ongui salbu arrolce churingoac, çoinac ioiten
beitira ongui eta emaiten beitioçute citron raspura eta fleur d'oranguer, berce
gaiticoarequin nahasiz, io çaitzu guciac elgarrequin, burrasta çaçu turtiera bat
eta errearaz labe eztian.
Rissoles
Marinada
Eppel çaçu ur chorta bat. Badituçu casola batian hirur cuilera irin
trempatzen tuçunac, urarequin, pasta gogor baten eguiteco, nun emaiten beituçu
gatz pochi bat, hausten tuçu hirur arrolce churingoarequin, higuituz; cuilera
bat agordient, bi cuilera sucre eta citron raspura. Hauts çaitzu sagar arrundac
trempatzen tuçunac marinade hortan eta friguitzen urinian. Noiz eta çarthainean
beitire, behar çaiote botatu marinada puchca bat guehiago, ceren eta ez beitute
asqui harcen. Erreman deçaqueçu sagarra oilasco hotzarequin, celeria
egosiarequin, salsifiarequin, aratche irisequin, etz.
Crèpes
Harçaitzu hirur cuilera irin, borz edo sei arrolce gorringo, hirur arrolce
osoac, sucre raspatua eta fleur d'oranguer. Nahas çaitzu guciac ongui eta nahas
guero esniarequin bouilida claro baten sustancialaino. Emaçu burra puchca bat
çarthainean, choilqui orotan burratzeco. Urthu denian, eta pasaraci duçunian
çarthainean inguru gucian, emaçu cuilera bat çure pastatic, heda çaçu ongui
makurtuz sensu gucietan; itzul çaçu coloriaren harrarazteco. Herrausta çaçu
sucriarequin eta cerbitza bero beroa.
Gateau à la Janin
Laurden bat lur sagar irin, libera erdi bat sucre raspatu, çazpi arrolce
fresco: harçaçu saladier bat eta emaçu cuilera bat irin, berce haimberce sucre
eta arrolce gorringo bat. Leher çaitzu eta nahas ongui elgarrequin, eta guisa
hortan arrolciac dituçunac. io çaitzu ongui çure churingoac, eta egon diten
ongui musatuac, bota çaçu çure sucre hondarra. Nahas çaitzu oro elgarrequin,
cuilera bat fleur d'oranguerequin. Burrasta çaçu casola bat edo molde bat, emaçu
oppila barnian eta ehorz erditaraino brasan. Emaçu estalgui bat suarequin,
çoinaren aspian emaiten beita paper hosto bat. Utz çaçu erretzerat oren erdi
bat. Ikusteco erria den, sarcen duçu lasto bat, çoina behar baita atheratu
idorra.
Macaronia
Emaiten duçu çure macaronia egosten casola batian eta estalcen duçu saldaz
eta urez, gatz puchca bat, gasna raspatua eta burra puchca bat. Sobera idorcen
bada, emoçu salda edo ura eta utz çaçu onsa lehercerat; emaiten duçu dena plat
batian, furnego gainean, su puchca batequin, choilqui beroqui atchiquitzeco.
Estal çaçu gasna raspatuz, guero ogui mamiz arosatzen delaric. Emaçu estalgui
bat suarequin gainean gratinaren eguiteco eta gorritzeco.
Pralinac
Harcen duçu libera bat amanda ezti, fretatzen tuçu oihal batean
herrautsaren kenceco. Emaiten duçu libera bat sucre casola batian çure
amandequin, baso erdi bat ur eta carmin puchca bat. Emaitzu guciac suaren
gainean amandac hazcarqui petilatu harte. Athera çaitzu sutic eta trabaila
sucria amandetaric lachatu arte. kencen duçu sucretic pharte bat eta
berreimaiten amandac suaren gainean higuituz arinqui cuiler batequin. Sucria
harcen duten arabera, eguiçu casu biciari; hartu dutenian, berreman çaçu alderat
duçuna eta aitzina grila çaçu. Emaitzu paper hosto baten gainean eta desloth
çaitzu elgarri lothuac direnac.
Biscuits du Palais-Roial
Sei arrolce fresco, pisu bera sucre herrauts eta irin. Hauts çaiçu çure
arrolciac, emaitzu churingoac a parte, io çaitzu elhurra beçala, emaçu sucria
eta higui çaçu churingoarequin nahasi arte; emaitzu gorringoac, nahas çaçu
emequi emequi irina; io çaitzu guciac. Emaçu cembet parfum. Emaitzu moldetan,
glaça çaitzu arinqui sucre herrautsarequin eta errearaz çaitzu labian.
Erregue-Biscotcha
Biscuit á la Créme
Merveiles
Emaçu mahain baten gainean ahur bat irin, gatz pochi bat, taça bat cafe
esne, arrolce baten heineco burra puchca bat, orrha çaçu eta io ongui pasta
hori, heda çaçu makil biribilarequin eta plega lau partetan; has çaçu berriz eta
plega lau partetan, has çaçu berriz lau alditaraino. Heda çaçu ongui eta hauts
puchquetan luçara friguiaraz çaitzu. Herrausta sucriarequin.
Pastiz biarnesa
Pastisa
Noich confites
Behar dira hautsi helçaurrac bi buruetaric, chilatu kurutzian, eman
trempatzen hamaborz egunez ura saniatuz egun guciez. Eraquitaraz çaitzu perz
batian guritu arte. guero hedatzen dira lastoaren gainean chukatzen. Sarcen
çaiote chilo bacochian citron achal puchca bat. Eguiçu çure siropa emanez libera
bat eta erdi sucre libera fruttarençat. Emaiten tuçu suchet oihalezco batian
itziac lehertuac ongui emaiten tuçunac sirop hartan, eta abançu eguin denian,
emaiten dira helçaurrac barnian eta uzten dira eraquitzerat oren laurden bat.
ken çaitzu guciac sutic eta utz çaitzu trempatzerat, helçaurrac biharamun arte.
Emaiten tuçu guero suaren gainean egosten akabatzeco.
Behar dira churitu codoinac, laurdenca hautsi eta bihotza ken. Emaitzu
çure codoinac egosten caneila puchca batequin eta estal urez eta cembeit codoin
achalez. Eraquirataz çaitzu guritu arte. Atheratzen tuçu ecumoar batequin eta
emaiten chukatzen oihal baten gainean. Pasatzen duçu ur hori cethabian eta
harcen haimberce tassa cembat ere baituçu frutta libera eta sucre. Emaiten duçu
sucria eta ura suaren gainean, eta siropa abançu eguin denian, emaiten tuçu
codoinac eta atheratzen guciac sutic biharamun arte. Berriz emaiten duçu suan
codoinac egosten akabatzeco. Emaiten tuçu uncietan. Utz çaçu akabatzerat çure
siropa; eguin denian, azquen chortac ichurcen direnean cuilerala, ez du behar
içan eraquitua codoinen gainera ichurceco. Bustiçaçu agordientean codoinen
estalceco papera.
Behar dira hartu ongui berdiac eta ongui gogorrac. Hausten dira changoac
erditic, emaiten çaiote cembat isquilimba sistaco, botatzen dira unci bat ur
hotzetarat, nun emana beita minagre chorta bat. guero emaiten dira pherz batetan
asqui urequin, gatz pochi bat eta hur baten heineco alun pochi bat. Eguiten da
orduan azpitic su lama bat; adanac egosten diren arauca igaiten dira gainera.
Orduan sua birppizten da hartuz artha atheratzeco goiti heldu direnean eta
sarceco ur hotzian. Eguiten da orduan sirop bat quilo bat sucre emanez ehun
adanençat. Noiz eta ere siropac eraquitzen beitu, sarcen tuçu adanac eta uzten
minuta baten heina. Atheratzen da pherça sutic et uzten dira hozterat biharamun
arte. Egosten da bigarren aldian siropa eta eraquitzen duelaric, ichurcen da
adanen gainera eta uzten oraino hozterat. Biharamunian hirurgaren aldicotz
egosten da siropa akabatzeco eta hoztu denian bakarric emaiten çaio agordienta
gostuaren arabera. clarificatzen da berce licurrac beçala. Eman daquioque banila
puchca bat.
guelée de Groseiles
Berech çaitzu bihiac, egos çaitzu guero pasatzeco. Pisatzen duçu haimberce
libera sucre cembat ere beituçu libera ius. Egosaraz çaçu çure siropa casean
eçagutuco beituçu çure erhia bustiz baso bat uretan, atchiquitzen duçularic escu
batez; trempatzen duçu erhia çure siropian eta emaiten duçu berehala basoan, eta
çure sucria idorcen bada baso urian eta hausten bada çure erhietan çappacian,
marca da iusa eman behar dela barnerat. Utz eraquitzera memento bat ongui
estaliric, haunda çaçu eta emaçu çure jelea uncietarat. Utz çaçu ongui hozterat
eta estal paper agordientean trempatuarequin.
guereci marmelada
Merchica marmelada
cheha çaitzu puchca ttipietan sei libera merchica eta emaitzu pherz
batian. Hauts çaitzu hechurrac eta cheha chehequi emaiteco higual phercerat
merchiquequin. Emaitzu lau libera eta erdi sucre pilatu. Emaçu çure pherça
suaren gainean eta higui çaçu bethi ecumoar batequin beldurrez marmaladia lot
dadin solan. Merchicac abançatu direnean egostetic, iautsico duçu noicetic
noicera pherça leherceco guelditzen diren puchcac. Egosaraz çaçu marmalada çure
erhietan lothu arte, sobera borcha gabe bi erhien artean. Emaiten duçu guero
uncietan eta estal ongui hoztu denian.
Merchicac agordientean
Emanaraz dioçute salda bat çure guinder eta emaitzu chucatzen. Harçaçu ur
beretic haimberce taça cembat ere beituçu frutta eta sucre, çure siroparen
eguiteco. Eguin denian, ichur çaçu guinden gainera eta utz çaçu biharamun arte.
guero beroaraz çaitzu, eta noiz eta ere guindac arrimatu beitituçu uncietan
estal çaitzu siroparequin.
Pastecac
Inçaur ura
Harçatzu çorci helçaur berde litre bat agordiençat; leher çaitzu eta
emaitzu unci batian, agordientaquin, ilhabete batez eta higui egun guciez. Pasa
çaçu guero hori oihal cerratu batian, iunta çaçu ongui. Erremeti çaçu uncian
laurden bat sucrerequin litre agordientaren, hirur itze, cembet citron sister
eta caneila puchca bat. Utz çaçu gochatzerat hamaborz egun, hartuz artha
higuitzeco egun guciez; clarifica çaçu guero erran gogo dugun beçala.
Licur clarificatzeco moldia
Hechurrezco Ratafia
Anis Olioa
Trania Licurra
cheha çaçu puchca ttipietan sei iraniaren achala eta emaitzu goçatzen
litre bat agordientetan ilhabete batez, hirur itzerequin. Pasaçaçu eta emoçu
laurden bat sucre. Urthu denian, clarifica çaçu berciac beçala.
cedrata higual eguiten da.
Içan çaçu unci bat baçoscoa, buchon on batez garnitua. Bethe çaçu uncia bi
laurdenac agordientez, berce laurdena bego hechurrençat. Bota çaitzu banazca
agordienterat; uncia bethia denian, tapa çaçu eta utz çaçu goçatzera cambera
gora batian. Urthe baten buruan utz çaçu çure licurra, negur çaçu, emoçu
haimberce taça ur nola beituçu litre licur eta haimberce hirur laurdeneco sucre
urthu. clarificatzen duçu licurra eta baduçu ratafia on-on bat banila gostu
perfet batequin.
guereci Ratafia
Harçaitzu guereci onac eta onthuac, ken çoiçute guirtoinac eta hechurrac,
emaçu framboasa puchca batequin; leher çaitzu guciac elgarrequin eta eman pegar
batian han uzteco lau edo borz egun. Hartuco duçu artha marcaren higuitzeco bi
edo hirur aldiz gostuaren harceco eta colore eder baten, orduan ongui çappatuco
duçu marca iusaren atheratzeco. Behar da guero negurtu iusa, eta hirur litre
iusençat, eman hirur litre agordient; borz litre ratafiarençat, behar dire
crescatu hirur ahur hechur guereci beretaric, laurden bat sucre litre batençat.
Emaitzu guciac goçatzen pegar berian ahur bat coriandrerequin eta canela puchca
bat. Behar da higuitu egun guciez çorci egunez, guero clarificatzen duçu eta
emaiten botoiletan.
Ratafia economica
Hauta çaitzu mahats gorri onac. Emaitzu unci baten hirur laurdenetaraino,
bihi hutsac, berce laurdena unciaren hutsa bethe çaçu agordientez, tapa çaçu
ongui eta utz çaçu goçatzerat hamaborz egun. Ordu horren onduan, ichur çaçu
agordienta eta mahats bihiac terrina batetara; leher çaitzu bihiac, tapa çaitzu
guciac oihal cerratu batian. Berreman çaçu licurra unci batian ongui tapaturic;
emoçu canela puchca bat eta merchica hechur cembait bere amandequin ongui
leherturic, utz çaçu goçatzen berce hamaborz egun eta clarificatzen duçu.
çaharrago eta hobiago da.
Oriat siropa
churi çaitzu libera erdi bat amanda ezti cembat kiretsequin, hartuz artha
emaiteco noicetic noicera çucre puchca bat ez itzulceco. Pilatu direnean, emaçu
çure libera sucriaren erresta taça urequin, amanda pilatuetan eta fleur
d'oranguer chorta bat. Pasa çaçu ohal betan eta eguin itzuliz crema beçala.