You are on page 1of 27

CRISTINAU DOCTRINIA

__________

CRISTINAU DOCTRINIA
AITA GASPAR ASTETEC
ERDERAZ ESCRIBIDUA
ETA GUERO
D. Gabriel Menendez de Luarcac gauça
asco erancita atera ebana.
Orain eusquerara biiortuta, urteiten
dau arguitara cerbaist gueiiagoturic.
LAUDIIOCO ABADE JAUNEN
encarguz eta costuz.
BIAR DIRIAN BAIIEZCOACAZ
BILBON

Misericordiiaco etsian; Felipe Morales-en


Moldateguiian
1828 garren urtian

SARÇAIIERIA

Cristinau fiiel guztiiac


dagoz obligaduric
debocino artutera
euren biiotz guztiric
JESUS gueure arguiiaren
curce santuari:
Non il gura içan eban
gu ateretiarren
gueure pecatuaren
ta areriio gaistoaren
aguindupetaric.
Orregatiarren bada
ecandu biar çara
sarri cinatutera
ta santiguetara
eguinic iru curce:
Bicoquiian bata,
Jaincoac líbrau gaiçan
gogo deunguetaric:
bigarrena aoan,
Jaincoac librau gaiçan
berba deunguetaric:
guero bularrian,
Jaincoac librau gaiçan
obra-gogo tcharreric:
onela esanic:
curce santiaren
seinalia gaitic:
gueure†areriioetaric
libradu gaguiçuz
gueure Jauna†
eta Jangoicoa.
Aitiaren, ta † semiaren, ta
Espiritu Santuaren ucenian. Am.
AITA GURIA

Aita guria ceruetan çagoçana: santificadu bedi çure ucena: betor gugana
çure erreinua, eguin bedi çure borondatia celan ceruan, alan Lurrian. Emon
eguiguçu gaur gueure egunian eguniango oguiia: eta parcatu eiguçuz gueure
çorrac, gueuc gueure çordunai parquetan deutseguçan leguez: eta itchi ez eiguçu
tentacinoan iausten: baia libradu gaguiçuz gatcheric. Amen.

ABE MARIiA

Abe mariia, graciiaz betia, Jauna da çugaz, bedeincatia çara çu andra


guztiien artian, ta bedeincatua da çure sabeleco frutua, JESUS. Santa Mariia
Jangoicoaren Ama, Erregutu eguiçu gu pecatariioc gaitic, orain ta gure
eriiotzaco orduan. Amen.

cREDOA

Sinistuten dot Jangoico Aita guztiz poderoso, ceruaren eta Lurraren


criiadoriagan; eta bere Seme bacar JESUcRISTO gueure Jaunagan, cein sortuçan
Espiritu Santuaren obraz ta graciiaz; iaio çan MARIiA Birjinia ganic: padecidu
eban Poncio Pilatosen poderiaren beian; içan çan curcificadua, ila ta
sepultadua; iatzi çan infernuetara, aric iru garren egunian erresucitadu çan
ilen arteric; igon eban ceruetara, an dago iarriric
Aita Jangoico guztiz poderosoaren alde escoan; aric etorricoda biciiac;
eta ilac juzguetan. Sinistuten dot Espiritu Santuagan, Elecha Santa catoliquia,
Santuen comuninoia, pecatuen parcacinoia, araguiiaren erresurresinoia, eta
seculaco bísitzia. Amen.

SALBIA

Salbe Erreguina, ta Ama misericordiazcoa, bicitzia, ta dulçuria, Salbe


esperança gueuria; çuri deiiez gagoz Ebaren ume desterraduoc; çugana gagoz
cizpuruca, ilantu ta negar eguiten dogula negarrezco erri onetan. Ea bada
Abogada gueuria, biiortu eguiçuz gugana çure misericordiiazco beguiioc; ta
desterru au igaro azquero eracuscuçu JESUS, ceure sabeleco frutu bedeincatua. O
clemenciazco Ama! O Piadosia! O Dulce Birjina MARIiA! Erregutu eguiçu gu gaitic
Jangoicoaren Ama Santia, merecidu daigun alcancetia JESU cristoren promesac.
Amen JESUS.

Jangoicoaren Legueco Mandamentuac dira amar:


lelengo irurac pertenecietan iacaz Jangoicoaren onriari: eta beste çazpirac
projimuaren probetchuari

Lelengoa, Jangoicoa ametia gauça guztiien gainian.


Bigarrena, bere ucen santuagaz juramentu alperric ez eguitia.
Irugarrena, domecac ta Jaiac gordetia.
Laugarrena, Aita, ta Ama onretia.
Bostgarrena, inor il ez eitia.
Seigarrena, araguizco pecaturic ez eguitia.
çazpigarrena, inori ecer ostu ez eitia.
çorcigarrena, inori falso testimonioric ez ereguitia, ta ez guçurric
esatia.
Bederatzigarrena, projimuaren senar emazteric ez desietia.
Amargarrena. inoen ondasun bidebagacoric ez gura içatia.
Amar Mandamentu oneec sartuten dira bitan, Jangoicoa amau ta serbitian
gauça guztiiac baino gueiiago, ta projimua gueure burua leguez. Amen.
Fedeco Articuluac dira amalau:
lelengo çazpirac dira Jangoicotasunaren gainian; ta beste çazpirac JESU cristo
gueure Jaun, Jangoico, ta guiçon eguiiazcoaren guiçontasun santuaren ganían

Jangoicotasunaren ganecoac dira oneec.


Lelengoa, sinistu Jangoico guztiz poderoso bacar bategan.
Bigarrena, sinistu dala Aitia.
Irugarrena, sinistu dala Semia.
Laugarrena, sinistu dala Espiritu Santua.
Bostgarrena, sinistu dala criiadoria.
Seigarrena, sinistu dala Salbadoria.
çazpigarrena, sinistu dala Glorificadoria.

guiçontasunaren ganecoac dira oneec.


Lelengoa, sinistu Jesu cristo gueure Jauna, guiçona dan partez, sortua
içan çala Espiritu Santuaren obraz, ta graciiaz.
Bigarrena, sinistu iaio çala Mariia Birjinia ganic, Seinora au donceila
çala, Semia iaio baino lenago, iaioqueran, eta iaio azquero.
Irugarrena, sinistu artu ebala eriiotzia, ta pasinoia gu pecatariioc
salbetarren.
Laugarrena, sinistu iatzi çala infernuetara, eta atera cituçala bere
etorrera santuaren beguira egoçan Guraso Santuen arimac.
Bostgarrena, sinistu irugarren egunian biztu çala ilen arteric.
Seigarrena, sinistu igo ebala ceruetara, eta an dagoala iarriric Aita
Jangoico guztiz poderosoaren escoatati.
çazpigarrena, sinistu aric etorrico dala biciiac, eta ilac juzguetan; onai
emoiteco gloriia, bere mandamentu santuac gorde citueçalaco; eta deungai betico
infernua, gorde etzitueçalaco.

cRISTinAU DOcTRINIAREN ESPLIcAcinOIA ITANDU, TA ERANçuTEN DALA

Itanduten dot, cristinaua çara?


Erançuten dot, Bai Jauna, Jangoicoaren graciia gaitic.
I. cristinauaren ucen ori noganic iatorçu?
E. cristo gueure Jauna ganic.
I. cer gura esan dau cristinauac?
E. cristoren guiçona.
I. Eta cer esan gura dau cristoren guiçonac?
E. guiçon bat, ceinec daucan Jesu cristoren fedia, Bautismu Santuan artu
ebana, eta cein dagoan bera serbiietaco opaturic.
I. cein da cristinauaren seinalia?
E. curce Santua.
I. cegaitic?
E. Dalaco cristo curcificaduaren irudiia, ceinetan erredimidu guenduçan.
I. ceimbat modutan eguiten dau cristinauac seinale ori?
E. Bitan.
I. ceinçuc dira?
E. cinatutia, ta santiguetia.
I. cer da cinatutia?
E. Da eguitia iru curce escu escoaco orcoroagaz; lelengoa becoquiian,
bigarrena aoan, irugarrena bularrian, gueure Jangoicoagaz berba eguiten dogula.
I. Eracutsi celan!
E. curce santiaren † seinalia gaitic, gueure † areriioetaric, libradu
gaguiçuz † gueure Jauna, ta Jangoicoa.
I. cegatic cinatuten çara becoquiian?
E. Jangoicoac libradu gaguiçançat pensamentu deunguetaric.
I. cegatic aoan?
E. Jangoicoac libradu gaguiçançat berba deunguetaric.
I. cegatic bularrian?
E. Jangoicoac libradu gaguiçançat obra, ta deseo deunguetaric.
I. cer da santigüetia?
E. Da eguitia curce bat escu escoaco atz biiacaz, becoquiric bularrera, ta
ezquerreco sorbaldaric escoacora, ucentetan dogula Trinidade guztiz santua.
I. Eracutsi celan?
E. Aitiaren, eta Semiaren, eta Espiritu Santuaren ucenian. Amen.
I. Nos eguin biar doçu seinale ori?
E. Obra onen bat asten dogun guztiian, edo tentacinoren baten, necesidade,
edo peligroren baten aurquituten garianian: baita bere, oeric iaiguitorduan,
etseric urteitorduan, Elechan sartutorduan, iaten asitorduan, eta oera
ioatorduan.
I. cegaitic orrembeste bider?
E. cegaitic dempora, eta lecu guztiietan tentau, eta perseguietan
gaitueçan gueure areriioac.
I. ce areriio dira orreec?
E. Demoninoa, Mundua, ta Araguia.
I. Bada curciac bauco orreen contra indarric?
E. Bai Jauna.
I. Nondi dauco curciac indar ori?
E. cristoc berian bere eriiotziagaz bencidu cituçalaco.
I. curcia adoretan doçunian celan esaten doçu?
E. Adoretan çaituguz, cristo, eta bedeinquetan çaituguz, ceure curce
santuagaz erredimidu cendulaco mundua.

cristinauac iaquin biar dituçan gauçac

Ecusi dogu cristinaua çariana, cristinauaren uceneti, ta seinaleti: Esan


eguidaçu orain.
I. ceimbat gauça iaquin, ta entendidu biardituz cristinauac uso
erraçoezcora elçaiten danian?
E. Lau gauça.
I. ceinçuc dira?
E. Lelengoa iaquitia cer sinistuco daben: bigarrena cer escatuco daben;
irugarrena cer eguin, edo obrauco daben; eta laugarrena cer artu, edo
errecibiduco daben.
I. celan iaquingo dau cer sinistuco daben?
E. iaquinic, eta entendiduric credoa, edo articulu fedecoac.
I. celan iaquingo dau cer escatuco daben?
E. iaquinic, eta entendiduric Aita guria, eta beste Elecha Ama Santiaren
oracinoac.
I. celan iaquingo dau cer obrauco daben?
E. iaquinic; eta entendiduric Jangoicoaren legueco amar Mandamentuac, bost
Elechacoac, eta Obra misericordiiazcoac.
I. celan iaquingo dau cer errecibiduco daben?
E. iaquinic eta entendiduric çazpi Sacramentuac.

cristinau doctriniaren lelengo partia,


ceinetan espliquetan dirian credoa eta Articulu Fedecoac

I. Noc esan eban credoa?


E. Apostoluac.
I. cetaraco?
E. Guri fede santuco gauçac iracasteco.
I. Eta çuc cetaraco esaten doçu?
E. cristinauoc daucagun fedi-au confesetaco.
I. cer da fedia?
E. Ecusi eztoguna sinistutia.
I. Ecusi cendun çuc iaioten JESU cristo?
E. Ez Jauna.
I. Ecusi cendun ilten, edo cerura igoiten?
E. Ez Jauna.
I. Eta sinistuten doçu?
E. Bai Jauna, sinistuten dot.
I. cegaitic sinistuten doçu?
E. Jangoicoac alan aguertu deutsalaco Elecha Ama Santiari, ta onec alan
iracasten deuzculaco.
I. ce gauça dira, cristinaua leguez, daucaçuçanac eta sinistuten
doçuçanac?
E. Erromaco Elecha Ama Santiac daucaçan, ta sinistuten dituçanac.
I. Ta cerçuc dira orreec?
E. Fedeco articuluac, credoan dagoçan leguez.
I. ce gauça dira Fedeco Articuluac?
E. Dira Fedeco misteriioetaric principalenac.
I. cetaraco dira Fedeco Articuluac?
E. Emoiteco eçauera arguiiago bat gueure Jangoicoarena, eta JESU cristo
gueure Erredentoriarena.
I. Nor da gure Jangoicoa?
E. Da gauça bat esan, eta pensau al leitequianic andiiena ta
miragarriiena: Jaun bat ecin gueiiagoan ona, poderosoa, sabiioa, justoa, gauça
guztiien principiioa, eta acabua.
I. Trinidade guztiz Santua nor da?
E. Da Jangoicoa bera, Aitia, Semia eta Espiritu Santua, iru persona
distinta, eta Jangoico eguiiazco bacar bat.
I. Aitia Jangoicoa da?
E. Bai Jauna.
I. Semia Jangoicoa da?
E. Bai Jauna.
I. Espiritu Santua Jangoicoa da?
E. Bai Jauna.
I. Iru Jangoico dira?
E. Ez Jauna ezpada Jangoico eguiiazco bacar bat.
I. Aitia semia da?
E. Ez Jauna.
I. Espiritu Santua da Aitia edo Semia?
E. Ez Jauna.
I. cegaitic?
E. Dirialaco personac bata bestia eztirianac, içan arren Jangoico
eguiiazco bacar bat.
I. Orlan ceimbat içaite edo naturaleça, entendimentu eta borondate dauco
Jangoicoac?
E. Naturaleça bacar bat, entendimentu bat, eta borondate bat.
I. Eta ceimbat persona?
E. Iru distinta, ceinçuc dirian Aitia, Semia, eta Espiritu Santua.
I. celan da Jangoicoa guztiz poderosoa?
E. Bere gura içanagaz bacarric eguiten dabelaco gura daben guztiia?
I. celan da criiadoria?
E. Gauça guztiiac eguin cituçalaco ecebere eceric.
I. Eta ceu cetaraco eguin cinduçan Jangoicoac?
E. Bera bicitza onetan ametaco, ta serbiietaco, eta guero gloriian betico
gocetaco.
I. celan da salbadoria?
E. Graciia emoiten dabelaco, eta pecatuac parcatuten dituçalaco.
I. celan da glorificadoria?
E. Gloriia emoiten deutzalaco bere graciian ilten danari.
I. Bauco Jangoicoac, guc leguez, gorputzic?
E. Jangoico dan partez, ez Jauna, dalaco espiritu purua; baia bai guiçon
dan partez.
I. Iru personetaric cein eguin çan guiçon?
E. Bigarrena, cein dan semia.
I. Aitia eguin çan guiçon?
E. Ez Jauna.
I. Espiritu Santua eguin çan guiçon?
E. Ez Jauna.
I. cein bada?
E. Bacarric Semia, ceineri, guiçon eguin azquero, deretcho JESU cristo.
I. Orlan, bada, nor da JESU cristo?
E. Da Jangoico biciiaren Semia, guiçon eguin çana, gu erredimiietarren,
eta guri celan bici eracustiarren.
I. Eta ceimbat içaite, edo naturaleça, entendimentu, eta borondate dauco
JESU cristoc?
E. Naturaleça bi, bata Jangoico dan partez, eta bestia guiçon dan partez:
entendimentu bi, Jangoico dan partez bata, eta guiçon dan partez bestia: eta
borondate bi, bata Jangoico dan partez, eta bestia guiçon dan partez.
I. Eta ceimbat persona eta memoriia dauco?
E. Persona Jangoicozco bat bacarric, cein dan Trinidade guztiz santuco
bigarren personia; eta memoriia bat bacarric guiçon dan partez, bada Jangoico
dan partez, eztau biar memoriiaric, gauça guztiiac bere aurrian daucaçalaco.
I. cer esan gura dau JESUSEc?
E. Salbadoria.
I. cetaric salbau guinduçan?
E. gueure pecatuetaric, eta Diabruaren cautiberiioric.
I. cer esan gura dau cristoc?
E. Unjidua.
I. cegaz içan da unjidua?
E. Espiritu Santuaren graciiaz, eta doez.
I. cristo gueure Jauna celan sortu çan, eta celan iaio çan Donceila çan
Ama ganic?
E. Jangoicoac ori milagroz eguiten ebala.
I. ce misteriio da ori?
E. Encarnacinoco misteriioa.
I. cer sinistuten doçu encarnacinoco misteriioan?
E. Trinidade guztiz santuco bigarren personia, cein dan Semia, guiçon
eguin çala Ama Birjiniaren errai guztiz garbiietan; ez guiçonaren obraz, ezpaba
Espiritu Santuaren birtutez, bere donceilatasunaren calte baga.
I. ceimbat gauça obrau cituçan, bada, Espiritu Santuac Encarnacinoco
Misteriioan?
E. Lau gauça.
I. ceinçuc dira?
E. Lelengoa, formau eban gorputz bat Ama Birjiniaren Sabel santuan bere
odol guztiz garbiiagaz. Bigarrena, criiadu eban Arima bat ecebere eceric.
Irugarrena, gorputza, ta arimia batu cituçan alcarregaz. Laugarrena, Trinidade
guztiz santuco bigarren personiac beragan artu, ta beragaz batu cituçan gorputz,
ta arima oneec; eta alan, leen Jangoico baino etzana, Jangoico içatia galdu
baga, gueratu çan guiçon eguinic; ceinari deretcho JESU cristo.
I. Eta celan iaio çan milagroz?
E. Urteiten ebala Mariia Santisimaren Sabeleric, bere donceilatasunaren
calte bagaric, eguzquiiaren arguiiac cristal bateti urteiten daben leguez,
cristala urratu, ta loitu bagaric.
I. Bere Ama guero beti donceila bici içan çan?
E. Bai Jauna beti.
I. cegatic curcian il gura içan eban?
E. Gu libretarren pecaturic, eta betico eriiotzaric.
I. celan, bada, iauci guinçan betico eriiotza orretan?
E. Pecatu eguiten ebala Adan gure lelengo gurasoac, ceinegan guztiioc
eguin guendun pecatu.
I. Bauco cristoc Aitaric, edo Amaric?
E. Jangoico dan partez, dauco Aita, cein dan Aita eternoa, eta eztauco
Amaric: eta guiçon dan partez dauco Ama, cein dan Ama Birjinia, eta eztauco
Aitaric.
I. Eta nosic onacoa da JESU cristo?
E. Jangoico dan partez beti beticoa Aita Eternoa, ta Espiritu Santua
leguez; baia guiçon dan partez Ama Birjiniaren Sabel santuan sortu çanic onacoa.
I. cer deretchaçu dala á Infernua, ceinetara iatzi çan, il azquero, cristo
gueure Jauna?
E. Ez condenaduen lecua, ezpada justoac egoçan Limboa.
I. Bada, bago infernubat baino gueiiago?
E. Bai Jauna, lau dagoz lurraren biiotzian; eta deretche condenaduen
Infernua, Purgatoriioa, seinen Limboa, eta Justuen Limboa, edo Abrahanen Senoa.
I. Eta cer dira orreec?
E. condenaduen Infernua da lecu bat, ceinetara ioaten dirian pecatu
mortalian ilten dirianac, an tormentu, ta pena artian betico egoteco:
Purgatoriioa da lecu bat, ceinetara ioaten dirian graciian ilten dirianen
arimac, baia pagau baga guztiz euren pecatuen çorra, an pena icaragarriiacaz
garbituac içaiteco: Seinen Limboa da lecu bat, ceinetara ioaten dirian, uso
erraçoescora eldu baino leenago, batiatu bagaric ilten dirianen arimac, an beti
egoteco Jangoicoa eguino ecusi bagaric: Eta Justuena, edo Abrahanen Senoa da
lecu bat, ceinetara ioaten cirian, JESU cristoc gu erredimidu baino leenago,
graciian ilten cirianen arimac, guztiz garbituta egoçanac: eta lecu berbera,
ceinetara benetan iatzi çan JESU cristo.
I. celan iatzi çan?
E. iatzi çan bere arimia, Jangoicotasunagaz baturic.
I. Eta bere gorputza celan gueratu çan?
E. Baturic Jangoicotasuna beragaz.
I. celan biztu çan irugarren egunian?
E. Batuten ciriala barriro bere gorputz, ta arima gloriiaz betia, ostera
inos il eceiteco.
I. ceimbat garren egunian igo eban ceruetara?
E. Berrogueigarren egunian.
I. ce modutan?
E. Bere poderiioz, ta birtutez?
I. cer esan gura dau iarriric egoitiac Aita Jangoico guztiz poderosoaren
alde escoan?
E. JESU cristoc Jangoico dan partez daucala gloriia bardina Aitiagaz, ta
Espiritu Santuagaz: eta guiçon dan partez beste guztiiac baino gueiiago.
I. Nos etorrico da biciiac, eta ilac juzguetan?
E. Munduaren acabuan.
I. Eta orduan biztuco dira il guztiiac?
E. Bai Jauna, leen citueçan gorputz, ta arima eurecaz.
I. Eta Munduaren acabua baino leenago juzgaduac içango gara?
E. Bai Jauna, guztiiac ilten dirianian juzgadu, eta sentenciaduco dituz
Jangoicoac; onac ceruco gloriia gocetara, eta deungac betico penac padeciietara
Infernuan.
I. Nor da Espiritu Santua?
E. Trinidade guztiz Santuco irugarren personia; Aitia ta Semia leguez
Jangoico eguiiazcoa dana.
I. cer sinistuten doçu esaten doçunian: sinistuten dot Santuen comuninoa?
E. cristinau fielac dauquiela parte batac bestien obra onetan, gorputz
baten çatiiac leguez, cein dan Elechia.
I. cer da Elechia?
E. Da cristinau fiel guztiiac batera eguiten daudeen gorputza, ceinen
burua dan Aita Santua.
I. Nor da Aita Santua?
E. Da Sumo Pontifice Erromacoa, cristoren Bicariio, edo ordeco mundu
onetan, ceineri guztiioc obeditu biar deutsagun.
I. cer esan gura dau pecatuen parcacinoac?
E. Elecha Santan dagoçala pecatuac parquetaco mediioac, ceinçuc dirian
Sacramentu Santuac.
I. cer esan gura dau araguiiaren erresurresi- inoiac?
E. Judiciioco egunian guztiioc biztuco gariala orain daucaguçan gorputz,
ta arima eurecaz: arçaiteco bacotchac merecietan daben aloguera, edo castigua.
I. cer esan gura dau seculaco bicitziac?
E. Bicitzau acabau azquero, içango dala beste betico bat, edo inos
acabauco eztana: ceinetan egongo dirian, Jangoicoa Jangoico dan arte guztiian,
onac ceruan gloriia gocetan, eta deungac Infernuan pena icaragarriiac
padecietan.
I. credoa eta Fedeco Articuluez gaineti beste gauçaric sinistuten doçu?
E. Bai Jauna, Escritura Santan dagoana, eta Jangoicoac bere Elechiari
aguertu deutsan guztiia.
I. ce gauça dira orreec?
E. Ez ori itandu niri, nasalaco iaquituriia bagacua: Doctoriac dituz
Elecha Ama Santiac erançuten iaquingo daudeenac.
M. Ondo dinoçu: bada Doctoriai iagoque, ta ez çuri, gure fede santuco
gauça guztiien contu emoitia: çuretzaco asco da Articuluena, credoan dagoçan
leguez emoitia.

cristinau Doctriniaren bigarren partia


ceinetan espliquetan dan cer escatu biar dan; eta Elecha Ama Santiaren oracinoac

Ecusi dogu celan daquiçun cer sinistu biar doçun, cein dan lelengoa:
gatoçan bigarrenera, cein dan cer escatu biar dan iaquitia. Esan eguidaçu.
I. Noc esan eban Aita guria?
E. JESU cristoc.
I. cetaraco?
E. Guri oracino eguiten iracasteco.
I. cer da oracino eguitia?
E. Da Jangoicoagana biiotza ereguitia, ta berari mesediac escatutia.
I. ceimbat modutacoa da oracinoa?
E. Bitacoa.
I. ceinçuc dira?
E. Gogoagazcoa, edo mentala; eta aoagazcoa, edo bocala.
I. cer da oracino mentala?
E. Da arimaco sensun, edo potenciiacaz eguiten dana: memoriiagaz gogora
gauça onen bat ecarten dogula: entendimentuegaz gogoan gauça ori darabilgula, ta
bere ganian pensetan dogula: eta borondatiagaz afectoac, eta deseo santuen frutu
onac ateraten doguçala: contu daigun, pecatuen gorrotoa, humiltasuna &a. edo
gogo onen batzuc arçaiten doguçala, celangoac dirian, ondo confesetaco, bicitza
obatuteco, edo besteren batzuc.
I. cer da oracino bocala?
E. Da berbacaz eguiten dana, celangoa dan eguiten doguna Aita guria esaten
dogunian.
I. Eta celan eguin biar da oracino?
E. Atencinoagaz, humildadiagaz, confianciagaz, eta perseberanciiagaz.
I. Aita guria esaten doçunian nogaz berba eguiten doçu?
E. gueure Jaun, eta Jangoicoagaz.
I. Non dago gure Jangoicoa?
E. Lecu guztiietan, especialmente ceruan, eta Santisimo Sacramentu
Altaracoan.
I. Eta JESU cristo non dago?
E. Jangoico dan partez lecu guztiietan, eta guiçon dan partez bacarric
dago ceruan eta Santisimo Sacramentu Altaracoan.
I. cein da oracinoen artian onena?
E. Aita guria.
I. cegaitic?
E. cristoc bere aotic esan ebalaco, Apostoluac escatu ta.
I. cegaitic gueiiago?
E. Daucaçalaco çazpi escari caridadeti datoçanac.
I. ceinçuc dira?
E. Lelengoa da santificadu bedi çure ucena.
I. cer escatuten doçu escari orretan?
E. Jangoicoaren ucena içan dila eçagutua, eta onradua mundu guztiian.
I. cein da bigarrena?
E. Betor gugana çure erreinua.
I. cer escatuten doçu escari orretan?
E. Erreinau daiiala Jangoicoac gure arimetan emen lurrian graciiaz, eta
guero emon daigula gloriia.
I. cein da irugarrena?
E. Eguin bedi çure borondatia celan ceruan, alan lurrian.
I. cer escatuten doçu escari orretan?
E. Eguin daigula Jangoicoaren borondatia lurrian gagoçanoc, ceruan
dagoçanac eguiten daudeen leguez.
I. cein da laugarrena?
E. Emon eguiguçu gaur gueure egunian eguniango oguiia.
I. cer escatuten doçu escari orretan?
E. Emon daigula Jangoicoac gorputzeraco mantenimentua, eta arimaraco
graciia, ta Sacramentuac.
I. cein da bostgarrena?
E. Parcatu eguiguçuz gueure çorrac; gueuc gueure çordunai parquetan
deutseguçan leguez.
I. cer escatuten doçu escari orretan?
E. Jangoicoac parcatu deiguçala gueure pecatuac, gueuc parcatu deutsegun
leguez gatch eguin deuscuenai.
I. cein da seigarrena?
E. Itchi ez eiguçu tentacinoan iausten.
I. cer escatuten doçu escari orretan?
E. Jangoicoac ezteigula itchi iausten, ez consentietan pensamentu, ta
tentacino deunguetan, ceinçucaz Demoninoac pecatuan iausi eraguin gura deuscun.
I. cein da çazpigarrena?
E. Baia libradu gaguiçuz gatcheric.
I. cer escatuten doçu escari orretan?
E. Jangoicoac libradu gaiçala arimaco ta gorputzeco gatch, eta peligru
gustiietaric.
I. cegaitic dinoçu asiqueran, Aita guria ceruetan çagoçana?
E. Jangoicoagana biiotza ereguiteco, ta escatuteco mesediac humildadiagaz,
ta confianciagaz.
I. cer esan gura dau acabuan esaten doçun, berbiac: AMEN?
E. Alan içan deila.
I. ceinçuc dira ama Birjiniari esaten deutsaçuçan oracinoric onenac?
E. Abe Mariia, eta Salbia.
I. Noc esan eban Abe Mariia?
E. Angueru San Gabrielec Ama Birjiniari barri onac emoitera etorri çanian.
I. Noc esan eban Salbia?
E. Elecha Ama Santiac dauco beretzacoçat artuta.
I. cetaraco?
E. Ama Birjiniari mesedeac escatuteco.
I. Abe Mariia edo Salbia esaten doçunian nogaz berba eguiten doçu?
E. Ama Birjiniagaz.
I. Nor da Ama Birjinia?
E. Da Seinora bat birtutez, eta graciiaz betea, Jaungoicoaren Ama, eta
ceruan dagoana.
I. Eta altaran dagona nor da?
E. Da ceruan dagoanaren imajina, eta irudi bat.
I. cetaraco dago an?
E. Guri acordaraçoteco ceruan dagoana, eta bere imajinia dalaco
erreberenciia eguin daiiogunçat.
M. Bada beste aimbeste eguin biar deutseçu beste Santuen imajinai eta
gorpu-çatiiai bere.
I. Eguin biar deutsegu oracino Angueruai, eta Santuai bere?
E. Bai Jauna, gueure bitertecoai leguez.
I. ce gauça dira Angueruac?
E. Dira, ceruan Jangoicoa gocetan dagoçan Espiritu çoriioneco batzuc.
I. cetaraco eguin cituçan Jangoicoac?
E. Bera beti alabadu, ta bedeincatu daguiiençat.
I. cetaraco gueiiago?
E. Bere Ministroac leguez Elechia gobernetaco, eta guiçonac iagoteco.
I. Orlan çuc bere baucaçu çure Angueru guardacoa?
E. Bai Jauna , baucat, eta bacotchac dauco beria.
M. Bada artu eguiioçu debocino andi bat, eta egunian egunian encomendau
çaquiioz.

Irugarren partia,
ceinetan espliquetan dan cer eguin, edo obrau biar dan

Ecusi dogu celan daquiçun cer sinistu, ta cer escatu biar doçun: dacusgun
orain celan daquiçun cer obrau biar doçun.
I. Esan eguiçu: cein da Jangoicoaren legueco lelengo mandamentua?
E. Jangoicoa ametia gauça guztiien ganian.
I. Noc ametan dau Jangoicoa?
E. Bere mandamentuac gordetan dituçanac.
I. cer da Jangoicoa ametia gauça guztiien ganian?
E. Gurago içaitia gauça guztiiac galdu, bera ofendidu baino.
I. cetara gueiiago obliguetan gaituz mandamentu onec?
E. Bera bacarric adoretara gorputzeco ta arimaco erreberenciia guztiiagaz,
beragan sinistu, ta esperetan dogula fede biciiagaz.
I. Noc eguiten dau pecatu onen contra?
E. Idolo, edo Jangoico falsoac adoretan, edo sinistuten dituçanac:
fediaren contraco gauçaren bat sinistuten dabenac; edo fedeco misteriio
santuren baten dudetan dabenac; edo doctrinia biar dan leguez eztaquiianac;
Fedeco, esperançaco, ta caridadeco actoac, eguin biar dirianetan eguiten
eztituçanac; Jangoicoagan biar dan asperancia galçaiten dabenac; edo
Sacramenturen bat disposicinoe tcharragaz arçaiten dabenac.
I. Noc gueiiago?
E. Aztuen contuac, ta barri emonac sinistuten dituçanac; eta
sorguinqueriiac, edo beste onelango bide bagaco gauçaren batzuc eguiten
dituçanac.
I. cein da bigarrena?
E. Bere ucen santuagaz juramentu alperric ez eguitia.
I. Noc eguiten dau juramentu alperric?
E. Juramentu eguiten dabenac eguiia bagaric, justiciia bagaric, eta
necesidade bagaric.
I. cer da juramentu eguiia bagaric eguitia?
E. Da juramentu eguitia guçurragaz, edo batec uste dabenaren contra.
I. Eta ce pecatu da juramentu eguiia bagaric, edo dudiagaz eguitia?
E. Pecatu mortala, Jauna, juramentua gauça tchiquer baten gainian bada
bere.
I. Eta inori on eguitiarren, edo inoc erregututa, eguin lei , guçurragaz
juramentu?
E. Ez da mundu guztiia gatic bere.
I. cer da juramentu justiciia bagaric eguitia?
E. Da juramentu eguitia gauça gaisto, edo tcharren bat eguingo dala; contu
daigun, projimuari gatchen bat eguingo deutsala.
I. Eta ce pecatu da justiciia bagaric juramentu eguitia?
E. Pecatu mortala, gauça tcharra pisuzcoa bada: eta arina bada, pecatu
beniala.
I. cer da juramentu necesidade bagaric eguitia?
E. Da juramentu eguitia eguin biar andi bagaric, edo ecerezqueriiac
gaitic.
I. Eta ce pecatu da ori?
E. Pecatu beniala, faltau ez azquero juramentuaren eguiiac, ez justiciiac.
I. Eta gauça onen bat eguiteco juramentu, boto, edo promesa daucanac
cumplidu biar dau?
E. Bai Jauna; eta ez cumpliietia, edo lar luçatutia da pecatu mortala,
gauça pisuzcoaren ganian içan azquero.
I. Eta pecatu da criiaturac gaitic juramentu alperric eguitia?
E. Bai, Jauna, euretan euren criiadoriari juramentu eguiten iacolaco.
I. ce modutan eguiten da juramentu criiaturac gaitic?
E. Esaten dala, contu daigun, neure arimia gaitic, cerua gaitic, lurra
gaitic &a. au alan da.
I. ce erremediio dago juramentu alperric ez eguiteco?
E. Artutia usua esateco bai, edo ez, cristoc iracasten deuscun leguez.
I. Eta mandamentu onetan eragozten da beste gauçaren bat gueiiago?
E. Bai, Jauna, eragozten da blasfemia bere, cein eztan besteric, ezpabere
berba lotsabacoren batzuc Jangoicoaren, edo bere Santuen contra esatia; eta da
pecatu mortala.
I. cein da irugarrena?
E. Domecac eta Jaiac gordetia.
I. Noc gordetan dituz Jaiiac?
E. Meça ençun, eta bearric eguiten ezdabenac necesidade baga euretan.
I. Eta ce pecatu da Jai egunetan necesidade bagaric biar eguitia?
E. Pecatu mortala, ordu biz gora eguiten bada; eta aez beera bada, pecatu
beniala gueiien partez.
I. cein da laugarrena?
E. Aita, eta Ama onretia.
I. Noc onretan dituz gurasoac?
E. Obedecidu, socorridu, eta erreberenciietan dituçanac.
I. Noc eguitendau onen contra pecatu mortala?
E. Etzeco gobernuco, eta aciiera oneco gaucetan gurasoen esanic eguin gura
eztaudeen humiac: euren necesidadetan socorridu, edo lagundu gura ezteutseenac;
birao, barre, edo burla eguiten deutseenac; escua eranci, edo cematuten
ditueçanac; eta euren conseju, ta baiezcoa bagaric esconçaraco bidiac arçaiten
ditueçanac.
I. Norçuc besteric sarçaiten dira gurasoen ucenian?
E. Nagusiiagoac edadian, dignidadian, eta gobernuan.
I. Eta mandamentu onetan sarçaiten dira humiac euren gurasoen alderaco
dauquieçan obligacinoa baino gueiiago?
E. Bai, Jauna, nagusiiagoac euren azpicoen alderaco, eta gurasoac euren
humien alderaco dauqueeçanac bere.
I. Eta ceinçuc dira orreec?
E. Emoitia ian edana, doctrina ona, ejemplu ona, eta bere demporan ondo
iagoquen estadua.
I. Eta ce pecatu da orreetan faltetia?
E. gueien partez, pecatu mortala.
I. cein da bostgarrena?
E. inor il ez eitia.
I. cer aguinduten da mandamentu onetan?
E. Ez inori gatchic eguitia, ez obraz, ez berbaz, ezta desioz bere.
I. Noc eguiten dau pecatu mortala mandamentu onen contra?
E. Bere buruari, edo projimuari eriiotzia, edo beste gatch andiren bat
deseetan deutsenac, edo gorroto deutsenac; edonorbere il, eridu, edo manatuten
dabenac; ordituten danac; osasunian gatch andiia eguingo deutseen gauçac iaten
dituçanac; bere burua il, edo ilteco peligruan iminten dabenac; eta norberari,
edo besteri birao eguiten deutsenac.
I. cer da birao eguitia?
E. Da batec, edo norberaren buruençaco, edo besterençaco gatchen bat
escatutia.
I. Eta ce pecatu dau birao eguitia?
E. Pecatu mortala, Jauna, gatch andiren desioagaz eguiten bada; eta alango
desio bagaric bada, pecatu beniala, beti ez arren.
I. Norçuc, bada, eguiten daudee pecatu mortala alango desio bagaco
biraoacaz?
E. gueiien partez gurasoac, eta nagusiienac, euren azpicoen aurrian birao
eguiten daudeenac; eta birao eguiteco ecandu dauquienac, etchiteco aleguinac
eguiten ezpadituez.
I. Eta cegaitic ori?
E. cegaitic euren esate, ta ejemplu deungacaz emoiten deutseen bestiai
Jangoicoa ofendiietaco bidia, ceineri deretchon escandalua.
I. cein da seigarrena?
E. Araguizco pecaturic ez eguitia.
I. cer aguinduten da mandamentu onetan?
E. Içan gaiteçala castoac, eta garbiiac pensamentuetan, berbetan, eta
obretan.
I. Noc eguiten dau pecatu mortala mandamentu onen contra?
E. Eçauquera osoagaz pensamentu loiietan gustu arçaiten dabenac, obrazco
gauçaric eguiteco gogoric euqui ez arren; gauça loiiac cantau, esan, edo guztuz
ençuten dituçanac; eta norberagaz edo bestegaz escuca loiiac, edo gauça
desonestuac dauqueçanac, edo euqui gura dituçanac.
I. cein da çazpigarrena?
E. inori ecer ostu ez eitia.
I. cer aguinduten da mandamentu onetan?
E. Ez quendu, ez euqui, ta ez gura içatia besteren gauçaric, iaubiaren
borondatez contra.
I. Noc eguiten dau pecatu mortala mandamentu onen contra?
E. Gauça oneetaric edocein eguiten dabenac, edo beste moduren baten
projimuari bere ondasunetan calte andiia eguiten deutsanac.
I. Eta projimuari bere ondasunetan, dan moduan dala, calte eguiten
deutsanac ce obligacino dauco?
E. Dauco obligacino estua guztiien errescata albait leen eguiteco.
I. cein da çorcigarrena?
E. inori falso testimonioric ez ereguitia, ta guçurric ez esatia.
I. cer aguinduten da mandamentu onetan?
E. Ez projimua gaitic juzgu tcharric arin eguitia, eta bere faltac ez
esan, ta ez ençutia.
I. Noc austen dau mandamentu au?
E. Erraçoe andi bagaric juzgu deunguia eguiten dabenac, creitua quendu,
secretoa aguertu edo guçurra esaten dabenac.
I. Eta ce obligacino dauco projimuari creitua quençaiten deutsanac esaten
dabela bera gaitic eguin eztaben pecaturen bat, edo eguin badau bere, çabal ez
dabilena; edo aurpeguira bere faltac esarten deutsaçala?
E. Dauco obligacinoa lengo moduan iminteco galdu eraguin deutsan creitua,
edo estimacinoa.
I. cer eragozten da bederatzigarren, eta amargarren mandamentuan?
E. Araguisco atseguinen, eta inoren ondasunen desio bide bacoac.
M. Esan eguiçuz Elecha Ama Santiaren mandamentuac.
E. Elecha Ama Santiaren mandamentuac dira bost.
Lelengoa, Meça osoa ençutia Domeca, ta Jaietan.
Bigarren, urtian bein edolabere confesetia, edo leenago eriiotzaco
peligruric badago, edo comulgauco bada.
Irugarrena Pascua erresurrecinocoetan comulguetia.
Laugarrena Elecha Ama Santiac aguinduten dabenian barau eguitia.
Bostgarrena Amarrenac, eta primiciiac Elecha Ama Santiari paguetia.
I. cetaraco dira mandamentu oneec?
E. Jangoicoaren leguecoac obeto gordetaco.
I. Eta lelengora, cein dan Meça ençutia, norçuc dagoz obligauric?
E. Uso erraçoezcora eldu dirian cristinau guztiiac.
I. Eta celan ençun biar da?
E. Atencinoe, errespeto, eta debocinoe andiiagaz; cristoren pasino
santuan, edo beste gauça onen baten pensetan dogula; edo debocinoz errecetan
dogula.
I. Eta ce pecatu eguiten dau motibo, edo erraçoe on bagaric, Meça ençuten
eztabenac, edo Meça guztiian, edo çati andiian atencinoe baga dagoanac, edo
Mecia uts eguiteco peligruan iarten danac?
E. Pecatu mortala?
I. Eta bigarrenera, ta irugarrenera, ceinçuc dirian confesetia, ta
comulguetia norçuc dagoz obligauric?
E. Uso erraçoascoa dauqueen cristinau guztiiac.
I. Eta deungaro confesetan, ta comulguetan dirianac gordetan dituez
mandamentu orreec?
E. Ez, Jauna; eta confesino, ta comunino bacotchian eguiten dituez pecatu
mortal bi.
I. Eta ilteco peligruban confesore bagaric ecusten danac, cer eguin biar
dau?
E. contricinozco acto bat, confesetaco gogoagaz.
I. Eta laugarrenera, cein dan barau eguitia, norçuc dagoz obligauric?
E. Oguetabat urte cumplidu daudeenac.
I. Eta celan eguin biar da barau?
E. Egüerdiian, eragotzi baco ianariiacaz, bazcari bacar bat eguiten dala.
I. Eta onetan faltau bagaric goshian ecer artu lei?
E. Bai, Jauna, artu lei onçabat leguez motibo arinembat badago.
I. Eta gaubian cer artu lei?
E. Artu lei colacinoan conciienciia oneco jente artian usetan dana.
I. Eta motibo, edo erraçoe on bagaric barau eguiten eztabenac ce pecatu
eguiten dau?
E. Pecatu mortala.
I. Eta norçuc dagoz obligauric bijiliia, ta barau egunetan oquelaric ian
ez eiten; euretan oquelia ta pesca gaucia nastian iatordubaten ian ez eiten: eta
arraunçaric, ta esne gauçaric gariçuman, bulda bagaric, ian ez eiten?
E. Uso erraçoezcoa dauqueen guztiiac.
I. Eta ce pecatu eguiten daudee gordetan eztitueçanac?
E. Pecatu mortala, orreetaricoren bat austen daudeen bacotchian.

Misericordiiazco obrac dira amalau:


çazpi espiritualac, edo arimacoac, eta beste çazpi corporalac, edo gorputzecoac

Espiritualac dira oneec.


Lelengoa, eztaquiianari iracastia.
Bigarrena, biar dabenari conseju ona emoitia.
Irugarrena, erratuten dabena çucendutia.
Laugarrena, injuriiac parcatutia.
Bostgarrena, triste dagoana consoletia.
Seigarrena, projimuaren faltac, ta argaltasunac paciienciiatan eroatia.
çazpigarrena, biciiac, ta ilac gaitic Jangoicoari erregututia.

corporalac dira oneec.


Lelengoa, Gaishoac bisitetia.
Bigarrena, gose danari iaten emoitia.
Irugarrena, egarri danari edaten emoitia.
Laugarrena, cautiboac errescatetia.
Bostgarrena, bilosac iancitia.
Seigarrena, pobre bidestiiai ostatu emoitia.
çazpigarrena, ilai lurra emoitia.

I. cegaitic deretche misericordiiazcoac?


E. Justiciiaz çor eztirialaco.
I. Nos obliguetan daudee pecatuaren beian?
E. guiçon iaquinen eretchian necesidade andiia dagoanian.
I. Eta cer alcancetan dau batec misericordiiazco obra oneecaz, eta eguiten
dituçan beste obra onacaz, nai aguinduac diriala, nai borondatezcoac?
E. Jangoicoaren graciian badago, merecietan dau arimaco graciia, eta
ceruco gloriia gueiiagotutia; paguetan dituz bere pecatuen çorrac, eta
alcancetan dituz Jangoicoaganic ondasun andiiac, alan bere ariman, cein bere
gaucetan, combenietan baiacaz.
I. cegaitic dinoçu Jangoicoaren graciian badago?
E. cegaitic pecatu mortalian batec eguiten dituçan obra onacaz ecin
merecidu lei, ta ecin pagau lei pecatuen çorric; ta bai bacarric alcançau leiz,
edocelambere, Jangoicoaganic mesederen batzuc.
Laugarren partia,
ceinetan espliquetan dirian artu biar dirian Sacramentuac

Ecusi dogu celan daquiçun cer sinistu, cer escatu, ta cer obrau biar
doçun. Dacusgun orain celan daquiçun cer errecibidu biar doçun; cein dan
azquenengoa.
Esan eguiçuz Sacramentuac.
Elecha Ama Santiaren Sacramentuac dira çazpi: lelengo bostac dira biar
biarrac içatez edo borondatez, ceinçuc baga ecin salbau leiteque guiçona
etchiten badituz desprecioz: beste biiac dira borondatezcoac.
Lelengoa, Bautismua.
Bigarrena, confirmacinoa.
Irugarrena, Penitenciia.
Laugarrena, comuninoa.
Bostgarrena, Estremaucinoa.
Seigarrena, Ordia.
çazpigarrena, Matrimoninoa.
I. ce gauça dira Sacramentuac?
E. Dira seinale aguiri batzuc, JESU cristo gueure Jaunac eguin, ta imini
cituçanac, euren mediioz emoiteco guri bere graciia, ta birtutiac.
I. cer da graciia?
E. Da içaite Jangoicozco bat, ceinec eguiten daben guiçona Jangoicoaren
seme, ta ceruco herederu.
I. Eta celan deretcho graciia oneri?
E. Santificantia, edo santututen dabena.
I. Eta bagoz onez ostian beste graciia modu batzuc?
E. Bai Jauna, bagoz beste batzuc, ceinçuei deretchee graciia
lagungarriiac, eta arimaco arguialdiiac, ceinçuc bagaric ecin asi, ecin aurrera
eroan, ta ecin acabau guinaiquian salbacinoraco gauçaric.
I. Eta oneec cer dira?
E. Jangoicoac, pecatuan iausi ez eguiteco, eta obra onac eguiteco emoiten
deuscuçan socorru, edo laguntasun batzuc, celangoac dirian Sermoiac, ejemplu
onac, uste uste baco eriiotzac; eta argui-aldi batzuc, ceinçucaz, Jangoicoac
arguituten dituçan gure entendimentuac; eta desio santu batzuc, ceinçucaz
bizcortuten dituçan oneraco gure borondatiac.
I. cer birtute emoiten daudee Sacramentuac graciiagaz batera?
E. Principalenac dira iru, Teologalac, ta Jangoizcozcoac.
I. ceinçuc dira?
E. Fedia, Esperancia, ta caridadia.
I. cer da Fedia?
E. Ecusi eztoguna sinistutia Jangoicoac alan aguertu dabelaco.
I. cer da Esperancia?
E. Esperetia ceruco gloriia Jangoicoaren graciia, eta gueure obra onac
diriala mediio.
I. cer da caridadia?
E. Jangoicoa ametia gauça guztiien ganian, eta gueure projimuac gueure
burua leguez, euracaz eguiten dogula, eurac gueugaz eguin daguiien guraco
gueunquian leguez.
I. cetaraco da Sacramentu Santu Bautismucoa?
E. quençaiteco pecatu orijinala, ta beste, batiatuten danagan, aurquituten
dan edocein.
I. cer da pecatu orijinala?
E. Da araco pecatua, ceinegaz iaioten garian guztiioc, eta iatorcun gueure
lelengo gurasoetaric.
I. Nondi sarçaiten da Elechara?
E. Bautismu Santuti.
I. Eta bago ceruric batiatu eztirianençat.
E. Ez Jauna.
I. Bada nora doaz batiatu bagaric ilten dirian seinchuac?
E. Limbora.
I. Eta ce pena dauquee lecu atan?
E. Eztauquee sentiduco penaric Infernucoac leguez: baia bai Jangoicoaren
arpeguiia inos ecusi ecina.
I. Orlan pecatu andiia da seinari bautismoa galeraçotia?
E. Bai, Jauna, norberaren erruz içan azquero.
I. Norçuc euqui daroe, bada, onetan errua?
E. cerbaist eguiten daudeenac sortuta dagoan seinchua galçaiteco, eta
bardin onetaraco conseju deunguia emoiten daudeenac.
I. celango pecatua da au?
E. cerura guedar eguin daroan pecatua, eta Jangoicoac aserre castigau
daroiana.
I. Norçuc gueiiago euqui daroe onetan errua?
E. iarcen dirianac sabelian dauqueen seina galçaiteco peligruan.
I. Noc batiatu lei seina ilteco peligruan dagoanian?
E. Edoceinec, ondo batiatuten iaquin azquero.
I. celan ondo batiatuten da?
E. Eçarten iacala seinari ura, albaledi burura, ta ezpabere gorputzeco
çatiric andiienera, eta ura eçartorduan esaten diriala, batiatuteco adiiagaz,
berba oneec: Nic batiatuten çaitudaz Aitaren, eta Semiaren, eta Espiritu
Santuaren ucenian. Amen.
I. Eta cer eguin biar da seina iaioten bada il-etchuriagaz, edo eceri
eraguiten ezteutsala?
E. Batiatu bada-ezpadan, ustelduta urten ezpadau, eztalaco ilic dagoanean
seinale ciertua mobimenturic ez eguitia: eta esaten da alangoan: Bici baçara:
Nic batiatuten çaitudaz Aitaren, eta Semiaren, eta Espiritu Santuaren ucenian.
Amen. Eta bota ura berbacaz batera.
I. Eta cer eguingo da galçaiten, edo botetan dan seina bada demporabacoa,
ta guztiz tchiquerra?
E. Batiatu ardura baga, ura eçarten iacala berbacaz batera, leen esan dan
moduan.
I. cetaraco da Sacramentu Santu confirmacinocoa?
E. confirmetaco, eta indartuteco Bautismu Santuan artu guendun fedian.
I. Eta uso-erraçoezcora eldu danac ce pecatu eguiten dau Sacramentu au
pecatu mortalean arçaiten dabela?
E. Pecatu mortala.
I. Bada cer eguingo dau pecatu ez eguiteco?
E. confesau ondo leenago.
I. cetaraco da Sacramentu Santu Penitenciiacoa?
E. Batiatu azqueroco pecatuac parquetaco.
I. ce pecatu dira orreec?
E. Mortalac, eta benialac bere bai.
I. cer da pecatu mortala?
E. Da esatia, eguitia, pensetia, edo gura içatia cerbaist Jangoicoaren
leguiaren contra gauça pisuzcoan.
I. cegaitic deretcho mortala?
E. Ilten dabelaco eguiten dabenaren arimia.
I. celan ilten dau?
E. Graciiaren bicitzia quenduta.
I. Eta noiz arçaiten dogu Sacramentu Penitenciiacoa?
E. Ondo confesadu, ta ausolucinoa
arçaiten dogunian.
I. Eta ceimbat gauça biar dira ondo confesetaco?
E. Bost, Jauna.
I. ceinçuc dira?
E. Lelengoa, esamina conciienciiacoa eguitia.
Bigarrena, arçaitia damu eguiiazco bat Jangoicoa ofendidu dabelaco.
Irugarrena, euquitia propositu firme bat pecaturic gueiiago ez
eguiteco.
Laugarrena, confesoriari bere pecatu guztiiac artez esatia.
Bostgarrena, confesoriac emoiten daben penitenciia cumpliietaco
gogoa arçaitia.
I. cer da esamina conciienciiacoa?
E. Leen ondo confesau çanic, eta artian eguin dituçan pecatuac memoriiara
ecartia?
I. Nondi eguiten da esaminia?
E. Jangoicoaren legueco Mandamentuetati, bost Elechacoetati, eta obra
Misericordiiazcoetati; contua ateretan dabela batec mandamentu bacotchian cetan
uts eguin daben, obraz, berbaz, pensamentuz, edo desioz; beguiratuten dala
norberen bicimodu, oficiio, eta estaduco obligacinoetara bere: escatu azquero
leenago Jangoicoari norberen pecatuac eçaututeco arguiia.
I. ceimbat modutacoa da damua?
E. Bitacoa.
I. ceinçuc dira?
E. contricinozcoa, edo amodiiozcoa: eta Atricinozcoa, edo bildurrezcoa.
I. cer da contricinozco damua?
E. Da sentimentu, pena, edo damutasun eguiiazco bat, pecatariiac bere
biiotzian arçaiten dabena, Jangoicoa ofendidu dabelaco, içanic ain ona:
proposituagaz confesetaco, emendetaco, eta cumpliietaco penitenciia.
I. cer da atricinozco damua?
E. Da sentimentu, pena, edo damutasun eguiiazco bat pecatariiac bere
biiotzian arçaiten dabena, Jangoicoa ofendidu dabelaco, edo infernuaren
bildurrez, edo pecatuaren eçaintasuna gaitic, edo graciia, eta gloriia galdu
dabelaco; proposituagaz confesetaco, emendetaco, eta cumpliietaco penitenciia.
I. Eta damu biioetaric cein da onena?
E. contricinozcoa.
I. cegaitic?
E. contricinozcoa amore garbiti datorrelaco, atricinozcoa barriz,
bildurreti: contricinozco damuegaz; confesau baino leenago, parcatuten iacaz
bateri pecatu mortalac, eta iarten da Jangoicoaren graciian: baia atricinozco
bacarragaz ez, confesinoagaz batera ezpada.
I. Eta damu biioetaric cein euqui biar da ondo confesetaco?
E. gueiienac esaten daudee atricinozcoa asco dala; baia obeto eta
seguruago da contricinozcoa eroatia: eta au euquitiarran eguingo dau confesetan
danac.
I. Eta nos euqui biar da damua?
E. confesoriac ausolucinoa emon baino leenago.
I. cer da propositua?
E. Da gogo firme bat secula gueiiago Jangoicoa pecatu mortalagaz ez
ofendiietaco.
I. cer da aozco confesinoa?
E. Da esatia confesoriari pecatu mortal guztiiac, engainu bagaric, ta
guçur bagaric.
I. Eta pecatu mortalen bat confesatzagaric etchiten dabenac, confesino ona
eguiten dau?
E. Etchiten badau lotsaz, bildurrez, edo esamina faltaz ez Jauna, baia bai
aiztuta etchiten badau, edo bere erru bagaric.
I. Eta acordetan baiaco guero, cer eguin biar dau?
E. Urrengo confesinoan confesau.
I. Eta pecatu mortalen bat lotsaz confesau bagaric etchi dabena salbau
leiteque penitenciia eguinda?
E. Ez, Jauna, Santuac baino penitenciia gueiiago balegui bere, confesetan
ezpadau pecatua.
I. Eta bago confesoriac ausolbidu ecin leiian pecaturic?
E. Ez, Jauna, bada guztiiençaco topaucodau erremediioa bacotchac bere
erriian, Erromara-bagaric.
I. Eta ondo confesetan dira euren pecatuac jitchituta, edo edertuta leguez
esaten ditueçanac?
E. Ez, Jauna, esan biar dirialaco dauqueen gaistotasun guztiiagaz, eta
conciienciiac eracusten daben leguez.
I. Eta confesetan danac damu bagaric, propositu bagaric, edo penitenciia
cumpliietaco gogo bagaric confesino ona eguiten dau?
E. Ez, Jauna; eguiten dau, bai, sacrilejiiozco
pecatu mortal andi bat; eta barriro confesau biar dituz esan cituçan
pecatu guztiiac, eguin eban sacrilejiiozcoagaz batera.
I. Eta norçuc eguin daroez euren confesinoac damu bagaric, eta propositu
bagaric?
E. Ocasinoetaric apartetan eztirianac, eta emendiioric eztauqueenac.
I. Eta damu eguiiazcoa, eta propositua arçaiteco cer eguin biar da?
E. confesetara ioan baino leenago Jaungoicoari escatu arren, lagundu
daguiiola; gogora ecarri bere majestadiac eguin deutsaçan mesediac, edo bere
pasino, ta eriiotzia, edo bere ontasun parebacoa; eta biiotz biiotzetic ascotan
esan acto contricinozcoa.
I. cer da penitenciia, edo satisfacinoa?
E. Da paguetia pecatuac gaitic çor dan penia, cumpliietan dala confesoriac
emonico penitenciia.
I. Eta penitenciia cumpliietan eztabenac eguiten dau confesino ona?
E. confesoriac emoiten deutsanian badauco cumpliietaco gogoa, bai Jauna;
baia confesoriac emoiten deutsanian ezpadauco cumpliietaco gogoric, ez Jauna:
guero cumplidu arren bere.
I. Eta ce pecatu da penitenciia ez cumpliietia, edo lar luçatutia?
E. Pecatu mortala, Jauna, pisuzcoa bada penitenciia ori.
I. Eta pecatuac gaitic çor dan penia ecin pagau lei penitenciiagaz ezpada?
E. Bai, Jauna, paguetan da Jangoicoaren graciian eguiten dirian obra on
guztiiacaz bere, eta Induljenciiac irabaciiagaz.
I. cer dira Induljenciiac?
E. Dira graciia batzuc, ceinen bitartez parcatuten dan, mundu onetan, edo
Purgatoriioan, pecatuac gaitic pagau biar dan penia.
I. Eta celan irabacico dira?
E. Eguiten diriala estadu graciiazcoan, aguinduten dirian gauçac.
I. Eta Purgatoriiora doaçanac, pagau eztaudeelaco mundu onetan euren
pecatuen çorra guc socorridu guinaiz?
E. Bai, Jauna, gure pecatuen çorra paguetaco eguiten doguçan obra onacaz
euracaz, arimen oneraco eguiten badoguz.
I. Eta pecatu mortalian iausten dan guztiian, biar dau batec bertati
confesau parcatu daquiionçat?
E. Ondo litzateque, baia eztago obligacinoric.
I. cer eguin biar dau bada?
E. Artu pecatu eguin dabelaco contricinozco damu eguiiazcoa, proposituagaz
emendetaco, ta confesetaco Elecha Ama Santiac aguinduten dabenian.
I. cer da pecatu beniala?
E. Da pecatu mortaleraco disposicino bat.
I. cegaitic deretcho beniala?
E. Arin iausten dalaco berian guiçona, eta arin parcatuten iacalaco.
I. ceimbat gauça gaitic parcatuten iaco?
E. Bederatzi gaitic.
I. ceinçuc dira?
E. Lelengoa, Meça ençutia gaitic.
Bigarrena, comulguetia gaitic.
Irugarrena, Ni becatariiau esatia gaitic.
Laugarrena, Obispoaren bendicinoa gaitic.
Bostgarren, ur bedeincatua gaitic.
Seigarrena, ogui bedeincatua gaitic.
çazpigarrena, Aita guria esatia gaitic.
çorcigarrena, Sermoia ençutia gaitic.
Bederatzigarrena, bularra ioa gaitic, Jangoicoari parca escatuten
iacala.
I. cegaitic dinoçu Jangoicoari parca escatuten iacala?
E. Eracusteco artu biar dogula pecatu benialen damu santua, euren
parcacinoa gauça oneetati alcançau gura badogu.
I. Eta pecatu benialac confesau biar dira?
E. Ondo da confesetia, baia eztago obligacinoeric.
I. Eta pecatu benialac baino ezpadaucaz confesetara doianac, cer eguin
biar dau damua, ta propositua segurututeco?
E. confesau, benialacaz batera, leenago confesauta daucan pecatu mortalen
bat bere.
I. cetaraco da Sacramentu Santu comuninocoa?
E. Biar dan leguez errecibidu azquero, içan dinçat gueure arimeen
mantenimentua, eta graciia aci, ta gueiagotu deigunçat.
I. ceimbat gauça biar dira, bada ondo comulguetaco?
E. Iru Jauna.
I. ceinçuc dira?
E. Lelengoa, barau naturalian egotia.
Bigarrena, Jangoicoaren, graciian egotia.
Irugarrena, cer errecibietan dan iaquitia.
I. cer da barau naturala?
E. Gaberdico amabiietaric, eta comulgau artian ecerbere artu bagaric
egotia.
I. cer da Jangoicoaren graciian egotia?
E. Pecatu mortal guztiietaric libre egotia.
I. Eta celan iarrico da graciian comulguetaco, pecatu mortalian
aurquituten dana?
E. Ondo confesauta, Jauna.
I. Eta confesau azquero gogora baiatorco pecatu mortalen bat, cer eguin
biar dau?
E. Barriro confesau, comulgau baino leenago.
I. cer arçaiten doçu comulguetan çarianian?
E. Jesu cristo Jangoico, ta guiçon eguiiazcoa,
cein dagoan bene-benetan Sacramentu Santu Altaracoan.
I. cer da Sacramentu Santu Altaracoa?
E. Ostiia consagradua, eta caliz consagradua.
I. Nos iminten da Jesu cristo ostiian, eta calician?
E. Sacerdotiac consagracinoco berbac esaten dituçanian.
I. Eta berba santuaec esan baino leenago cer dago Ostiian, eta cer
calician?
E. Ostiian dago ogui puscabat, eta calician ardao puscabat, ur tanga
bategaz.
I. Eta consagracinoco berbac esan azquero cer dago?
E. Ostiian Jesu cristoren gorputza, eta calician Jesu cristoren odola.
I. Ostiia consagraduan bago gorputza baino beste gauçaric?
E. Bai, Jauna, an dago Jesucristoren gorputzagaz batera bere odola,
arimia, eta Jangoicotasuna; eta bardin caliz consagraduan Jesucristoren odolagaz
batera dago bere gorputza, arimia, eta Jangoicotasuna.
I. consagracinoco berbac esan azquero bago Ostiian oguiric, edo calician
ardoric?
E. Ez Jauna, ezpada oguiiaren, eta ardaoaren irudiia, edo accidentiac;
ceinçuc dirian usaina, coloria, gustua, eta ganecoac.
I. Biciric, ala ilic dago Jesucristo ostiia, eta caliz consagraduan?
E. Biciric, Jauna, ceruan dagoan leguez, baia estalduta oguiiaren eta
ardaoaren irudiiacaz, edo accidentiacaz.
I. Ostiia consagradua erdibituten, edo apurtuten bada, erdibituten ete da
cristoren gorputza?
E. Ez, Jauna, bada ain osoric dago çati batian, cein bestian; ain osoric
ostiia tchiquiian, cein andiian; eta ostiiaren apurric tchiquirrenian, cein
ostiia osoan: dagoalaco Jesu cristo guztiia ostiia guztiian, eta guztiia
ostiiaren edocein çatitan edo apurretan.
I. Pecatu mortalian comulguetan danac arçaiten dau Jesu cristo?
E. Bai, Jauna, baia ez bere oneraco, ezpabere bere caltian; eguiten
dabelaco sacrilejiio icaragarri bat, eta Judasen pecatua.
I. Eta biardan moduan comulguetan dirianac cer gueiago eguin biar daudee
frutu andiiagoac alcancetaco?
E. comulgau baino leenago pensau ondo nor dan euren biiotzetara datorren
Jaun andiia; eguin fedeco, esperançaco, eta caridadeco actoac; artu humiltasun
eta bildur santu andiiagaz: eta comulgau azquero esquer onac emon mesede ain
andiia gaitic, urten bagaric bertati (Judasec leguez) Elecharic campora.
I. Eta cer eguin biar da esquer onac emoiteco?
E. Munduco ardurac, eta cer eguin guztiiac aldebatera itchi, sensunac ta
biiotza batu, ta egon pensetan: nor etorri da nigana? Nor da Jesucristo? eta,
nor nas ni? Escatu guero gura dan gustiia, bada, ondo comulgau bagara, eztago
mesediac alcancetaco era ederragoric.
I. Orlan ezta ondo comulgau ta bertati Altarac bisitetia, Errosariioa
errecetia, edo confesoriac emon deutsan penitenciia cumpliietan egotia?
E. Ez, Jauna, bada orreec onac içan arren, eztira orduan eguin biar
dirianac: orduan egon biar dau batec, ordu lauren baten guitchiienez, leen esan
doguçan gauçac bere artian gogoan darabilçala.
I. cetaraco da Sacramentu Santu Estremauncinocoa?
E. Iru gauçataraco
I. ceinçuc dira?
E. Lelengoa, lengo bicitza gaistoaren errastu, ta ondaquinac quençaiteco.
Bigarrena, arimiari indarra emoiteco Demoninoaren tentacinoen
contra.
Irugarrena, gorputzari osasuna emoiteco, arimiaren calteraco içango
ezpada.
I. Eta uso-erraçoezcora eldu cirianac gaisho peligruzcoagaz dagoçanian,
ete dauqueen Sacramentu Santuau arçaiteco obligacinoric?
E. Bai, Jauna, eta pecatu mortala eguiten daudee aleguinez arçaiten
ezpadaudee, edo pecatu mortalian eguiten badaudee.
I. Bada cer eguingo dau pecatu mortalian dagoanac ondo arçaiteco?
E. confesau leenago, ta ecin confesau bada, artu contricinozco damua.
I. cetaraco da Sacramentu Santu Ordiacoa?
E. consagretaco, ta ordenduteco Elechaco ministro dignoac celan dirian
Sacerdotiac, Diaconuac, eta bestiac.
I. Eta Elechaco ministroai, besteen artian bere, Sacerdotiai çor iaque
errespeto andiiagoa?
E. Bai, Jauna.
I. cetaraco da Sacramentu Santu Matrimoniocua?
E. Ezconduteco, ta ezconduei graciia emoiteco, ceinegaz alcarregaz baquian
bici diteçan, eta cerureco aci daguiieçan seme alabac.
I. Eta Sacramentu Santu au arçaiteco graciian egon biar daudee ezconduten
dirianac?
E. Bai, Jauna, pecatu mortalaren beian.
I. Eta graciian eztagoçanac celan prestauco dira ezconduteco?
E. Ondo confesauta.
Pecatu capitalac dira çazpi.
Lelengo , Soberbiia.
Bigarrena, Abariciia.
Irugarrena, Luchuriia.
Laugarrena, Iria edo aserracunsia.
Bostgarrena, Guleriia.
Seigarrena, Embidiia.
çazpigarrena, Naguitasuna.
I. cegaitic emoten deutseeçu pecatu onei pecatu capitalen ucena,
gueiienian pecatu mortalen ucena emoiten baiatee?
E. Emoiten iaque pecatu capitalen ucena, dirialaco beste pecatuen buru,
iturri ta sustraiiac leguez: eta pecatu mortalen ucena etchatorque ain ondo,
bada ascotan benialac baino eztira.
I. Nos dira mortalac?
E. Jangoicoaren, eta projimuaren contra dirianian.
I. Nos dira caridadiaren contra?
E. Eurac gaitic austen danian Jangoicoaren, edo Elechiaren mandamenturen
bat gauça pisuzcoan.
I. cer da Soberbiia?
E. Bestiac baino gueiiago içateco gurari larreguibat.
I. cer da Abariciia?
E. Da ondasunen gurari larregui bat.
I. cer da Luchuriia?
E. Gorputzeco gustu loiien gurari tchar bat.
I. cer da Iria edo Aserracunsia?
E. Benguetaco gurari cital bat.
I. cer da Guleriia?
E. iateco, ta edateco gurari larregui bat.
I. cer da Embidiia?
E. Besten ona ecusi ecina.
I. cer da Naguitasuna?
E. Gauça oneraco iausitasun, edo atzeracunça bat.
çazpi pecatu oneen contra dagoz çazpi birtute.
Soberbiiaren contra, humildadia.
Abariciiaren contra, prestutasuna.
Luchuriiaren contra, castidadia.
Aserracunciaren contra, paciienciia.
Guleriiaren contra, ian edanian beguiratua içaitia.
Embidiiaren contra, caridadia.
Naguitasunaren contra, bizcortasuna.
Arimiaren areriioac, ceinçuc ganic ines eguin biar dogun dira iru.
Lelengoa, Mundua.
Bigarrena, Demoninoa.
Irugarrena, Araguiia.
I. Nor da Mundua?
E. guiçon mundu çaliac, ta gaistoac.
I. Nor da demoninoa?
E. Da Jangoicoac ceruan eguin eban Anguerubat, cein iaigui çalaco, beste
ascogaz batera, bere Majestadiaren contra, bota ebana Infernura bere lagunacaz
batera, ceinçuei emoiten deutsegu Demoninoen ucena.
I. Nor da Araguiia?
E. Da gueure gorputza bera, bere gurari deungacaz.
I. celan bencidu, ta ines eguiten da mundua ganic?
E. Bere andiqueriiai, ta banidadiai iaramon eçagaz.
I. celan bencidu, ta ines eguiten da Demoninoa ganic?
E. Oracinoagaz, ta humildadiagaz.
I. celan bencidu, ta ines eguiten da araguiia ganic?
E. Oneganic ines eguiten da, ta au benciietan da gorputza neque pian
erabiliiagaz, bere gustuac ucatuagaz, ta barau eguinagaz. Au da areriioric
andiiena, cegaitic ece ecin gueuganic bota guinai araguiia; mundua ta Demoninoa
bai.
Birtute Teologalac dira iru.
Lelengoa, Fedia.
Bigarrena, Esperancia.
Irugarrena, caridadia.
I. Eta celan eztogu utsic eguingo iru birtute oneen actoac eguiteco
daucagun obligacinoan?
E. Debocinoz, ta sarri errecetan dogula (edocein cristinauc eguin biar
leuquian leguez) credoa, ta Aitaguria: eta biiotzeric esaten dogula Neure Jesu
cristo Jauna.
Birtute cardinalac dira lau.
Lelengoa, Prudenciia.
Bigarrena, Justiciia.
Irugarrena, Fortalecia, edo Sendotasuna.
Laugarrena, Templancia, edo ianedanian beguiratua içatia.
Gorputzeco cençunac dira bost.
Lelengoa, Beguiiacaz ecustia.
Bigarrena, Belarriiacaz ençutia.
Irugarrena, Aoagaz gustu arçaitia.
Laugarrena, Surracaz usain eguitia.
Bostgarrena, Escuacaz ucututia.
I. cetaraco emon euscuçan Jangoicoac cençunac, eta gorputzeco alde
guztiiac?
E. Guztiiacaz, ta gauça guztiietan bera serbiietaco.
Arimaco Potenciiac dira iru.
Memoriia, entendimentua, eta Borondatia.
I. cetaraco emon euscun Jangoicoac Memoriia?
E. Bera, ta bere mesediac gogora ecarteco.
I. cetaraco emon euscun Entendimentua?
E. Eçagututeco gueure Jauna, eta bera gogoan erabilteco.
I. cetaraco emon euscun Borondatia?
E. Bera ametaco ontasunic andiiena leguez, eta beragaitic projimua.
I. Eta cer da gueure arimia, ceinenac dirian potenciia oneec?
E. Da Espiritu bat, inoz bere ilgo eztana, cein eguin eban ecebere eceric
Jangoicoac bere ancera ta irudira.
Espiritu Santuaren Doiac dira çazpi.
Lelengoa, iaquituriiaco Doia.
Bigarrena, Entendimenduco Doia.
Irugarrena, consejuco Doia.
Laugarrena, cienciiaco Doia.
Bostgarrena, Fortaleçaco Doia.
Seigarrena, Piedadeco Doia.
çazpigarrena, Jangoicoaren bildurraren Doia.
Espiritu Santuaren Frutuac díra amabi.
Lelengoa, caridadia.
Bigarrena, Baquia.
Irugarrena, Biotzeco anditasuna.
Laugarrena, Benignidadia, edo erruquitasuna.
Bostgarrena, Fedia.
Seigarrena, continenciia.
çazpigarrena, Arimaco poça.
çorcigarrena, Paciienciia.
Bederatzigarrena, Ontasuna.
Amargarrena, Mansotasuna.
Amacagarrena, Modu ona.
Amabigarrena, castidadia.
Bienabenturançac, edo çoriiontasunac dira çorci.
1. çoriionecoac biiotzeti pobre dirianac, bada eurena içango da ceruco
Erreinua.
2. çoriionecoac mansoac, bada eurac içango dira lurraren iaube.
3. çoriionecoac negar eguiten daudeenac, bada eurac içango dira poztuac.
4. çoriionecoac onaren gose ta egarri dirianac, bada eurac asiac içango
dira.
5. çoriionecoac erruquiiorrac, bada eurençaco bere erruquiia içango da.
6. çoriionecoac biiotz garbicoac, bada eurac ecusico daudee Jangoicoa.
7. çoriionecoac baquetsuac, bada eurei emongo iaque Jangoicoaren semeen
ucena.
8. çoriionecoac onac içanagaitic persecucinoia daruenac, bada eurena
içango da ceruetaco Erreinua.
I. cer esan dogu orain?
E. çorci Bienabenturança, edo çoriiontasunac.
I. ce gauça dira çoriiontasun oneec?
E. Dira Espiritu Santuaren birtuteetaric, eta doietaric datoçan obraric
onenac.
I. Norçuc dira biiotzeti pobriac?
E. Eztaudeenac gura munduco onraric, ez aberaztasunic, ezta laburrenic
bere: edo beinçat euretan biiotza ifini eztaudeenac.
I. Norçuc dira mansoac?
E. Aserreric arçaiten eztaquiienac, ezta bere apurric bere.
I. celan içango dira lurraren iaube?
E. Euren buruen iaube içanda.
I. Norçuc dira negar eguiten daudeenac?
E. Atseguinic laburrenac bere etchiten ditueçanac.
I. Norçuc dira onaren gose, ta egarri dirianac?
E. Aleguinaz ecetan bere utsic eguin gura ez leuqueenac.
I. Norçuc dira erruquiiorrac?
E. inori bere, on baino besteric, eguin gura ezteutseenac.
I. Norçuc dira biiotz garbicoac?
E. Euren gurari tcharrai ucatuten deutseenac.
I. Norçuc dira baquetsuac?
E. Euren buruai, ta besteenai baque ona emon daroioenac.
I. Norçuc dira onac içanagaitic persecucinoia daruenac?
E. Gauça on guztiietan sendo ta firme dagoçanac, perseguiduac içan arren.
I. cegaitic deretche onei çoriiontasunac?
E. Euretan dagoalaco bicitza onetan çoriionecoac içatia, eta ceruaren
esperança menetacoa.
I. ceimbat dira guiçonaren acabuco gauçac?
E. Lau Jauna.
I. ceinçuc dira?
E. Eriiotza, Judiciioa, Infernua, eta Gloriia.
I. cer da Gloriia?
E. Da estadu, edo bicimodu bat alde guztiietati eguin eguina, ceinetan
dagoçan on guztiiac gatchic bapere bagaric: Infernuan gatch guztiiac onic bapere
bagaric aurquituten dirian leguez.
I. Eta infernuti librau, eta Gloriia alcancetaco cer eguin biar da?
E. Mandamentuac gorde.
I. Eta bagoz bideren batzuc mandamentuac erraçago gordetaco?
E. Bai, Jauna.
I. ceinçuc dira?
E. Sarri confesetia, ta comulguetia; goshian eguneco obra guztiiac
Jangoicoari opatutia; egunian egunian mez-ençutia; Ama Birjiniari Errosariioa
errecetia; liburu debotoetan iracurtia: oracino mentala; gaubian gaubian
conciienciia esaminetia; eta guztiia baten esatiarren, confesore iaquitun,
birtute andico, ta ondo beguiratu bat artu, ta gauça guztiietan bere esanera
egotia.
M. Ondo dinoçu çuc ori, bada Jangoicoa serbidu, ta bicitza onian irauteco
laguntasun andiia da confesore on bat euquitia. Eguiçuz, bada, çuc bere aleguin
guztiiac topetaco, San FRANciScO SALESec, eta Santa TERESAc dinueen leguez,
ascoren artian oneen bat; eta confesoria içango iatzu Angueru bat leguez, ceinec
mandamentu Santuen bideti eroango çaituçan ceruco Gloriia gocetara elçaitartian.
M. Jangoicoac guztiioc ara eroan gaguiçala. Amen.

cONFESinO JENERALA

Ni pecatariiau confesetan naiaco Jangoico guztiz poderosoari, Santa Mariia


beti Birjiniari, San Miguel Arcanjeluari, San Juan Bautistari, San Pedro, ta San
Paulo Apostoluai, Santu guztiiai, ta ceuri neure Aita espirituala, eguin dodala
pecatu pensamentuagaz, berbiagaz, ta obriagaz: neure erruz, neure erruz, neure
erru andiz: orregaitic erregututen deutsat Santa Mariia beti Birjiniari, San
Miguel Arcanjeluari, San Juan Bautistari, San Pedro, ta San Paulo Apostoluai,
Santu guztiiai, ta ceuri neure Aita espirituala, erregutu daguiioçula nigaitic
gueure Jaun eta Jangoicoari. Amen.

AcTO cONTRIcinOZcOA

Neure Jesu cristo Jauna, Jangoico ta guiçon eguiiazcoa, neure criiadoria,


ta Erredentoria; çugan sinistuten dot, çugan esperetandot, çu ametan çaitudaz
gauça guztiien ganian; çu içanic ain ona, ofendidu çaitudaçalaco damu dot Jauna,
damu dot neure biiotz guztiric çure Majestadia ofendidua: eta iminten dot
propositu firmebat, ceure graciiac batera, ez gueiiago ofendiietaco, eta
apartetaco ofendidu cinaidaçan ocasino guztiietaric; neure pecatuac confesetaco
ta cumpliietaco emoiten iatan penitenciia. Ofreciietan deutsudaz, Jauna, neure
bicitzia, obrac eta trabajuac neure pecatuen pagureco: eta confiietan dot ceure
ontasun eta miserocordiia cabubacoagan parcatuco deustaçuçala ceure odol guztiz
preciosoagaitic, ta ceure pasino ta eriotziagaitic, eta emongo deustaçula
graciia emendetaco, eta irauteco ceure serbiciio Santuan neure bicitzia
emoitartian. Am.

Fedeco, Esperançaco, eta caridadeco Actoac

Sinistuten dot Aita Jangoicoagan, sinistuten dot Seme Jangoicoagan,


sinistuten dot Espiritu Santu Jangoicoagan, sinistuten dot Jangoico Bacar bat
iru personetan.
Sinistuten dot Trinidadeco bigarren personia Ama Birjiniaren Sabel guztiz
garbiian Espiritu Santuaren graciiaz guiçon eguin çala, eta gu salbetarren iaio
çala, curcian il, biztu, ta cerura igon ebala: eta Judiciioco egunian etorrico
dala biciiac eta ilac juzguetan; emoiteco onai betico gloriia, eta deungai
betico infernua; Sinistuten dot Santisimo Sacramentu Altaracoan dagola Jesu
cristo gueure Jauna Jangoico ta guiçon eguiiazcoa; ceruan dagoan berbera: eta
sinistuten dot Elecha Ama Santiac sinistuten eta iracasten daben guztiia; eta
fede onetan beti bici, eta il gura dot.
Esperetan dot Aita Jangoicoagan, Esperetan dot Seme Jangoicoagan,
Esperetan dot Espiritu Santu Jangoicoagan; Esperetan dot neure Jangoicoac
parcatuco deustaçala neure pecatu guztiiac, eta emongo deustala ceruco gloriia;
eta mundu onetan ara elçaiteco biar dodaçan graciia ta laguntasun guztiiac, bere
misericordiia cabubacoagaitic, Jesu cristo gueure Jaunaren merecimentuac gaitic,
eta bere graciiagaz eguiten dodaçan obra onac gaitic.
Ametan dot Aita Jangoicoa, ametan dot Seme Jangoicoa, ametan dot Espiritu
Santu Jangoicoa, ametan dot neure Jangoicoa neure biiotz guztiti, eta gauça
guztiiac baino gueiiago, dalaco bera guztiz ona, ta amorosoa: eta bere
amorearren ametan dot neure projimua neure burua leguez. Amen.

Goshian oeric iaigui, ta Jangoicoari fede bici bategaz beguiratu, ur bedeincatua


artu, curce Santiaren eguin, eta egun ataco obrac opatuteco
ORAcinOA

Esquer andiiac eta alabançac emoiten deutsudaz, neure Jangoicoa, ecereceti


criiadu noçulaco, cristinau eguin, eta Jesu cristoren odol preciosoagaz
erredimidu noçulaco orain artian gorde noçulaco, eta orain guino ceure escu
santuetaric artu dodaçan mesede guztiiac gaitic.
Aita guria, ta Abe Mariia.
Opa deutsudaz, Jauna, ceure gloriiaric andiieneraco gaurco neure
pensamentu, berba, neque, ta obra guztiiac, neure Jesus onaren odol, ta
merecimentuacaz batera.
Aita guria, ta Abe Mariia.
Jauna, neure pecatu guztiien damua daucat, ceu gauça guztiien ganean
ametan çaitudaçalaco; borondate sendo bategaz, ceure graciia lagun dodala, ceu
ofendidu baino leenago neure bicitzia galçaiteco. Baita arçaiten dot gogoa
irabazteco gaur dirian Induljenciia guztiiac neure pecatuen satisfacinoraco, ta
Purgatoriioco arimen oneraco: eta orretaraco opabere deutsudaz gaurco neure
neque, biar, atsacaba, ta pena guztiiac: eta obeto artuan içan diteçan,
ofreciietan deutsudaz Ama Birjiniaren escuetati, ceineri esquetan deutsadan bere
concecino garbiia gaitic, ta bere doloriac gaitic, gorde naguiala gaur, da beti
gatch guztiietaric, bein bere ceure graciia galdu eztaguidançat. Am.
Iru Abe Mariia Birjiniari.

Aingueru Guardacoari Oracinoa

Neure Angueru Guardaco maitia: gorde naguiçu gaurco neure pausu, berba, ta
gauça guztiietan, bencidu ez naguiiençat neure areriioac; eguin eztaguidan ceure
aurrian neure Jangoicoaren contraco gauçaric: neure oracino, ta obra onac eroan
eguiçuz Jangoicoaren Tronuaren aurrera, ta alcançadu eguidaçu guero eriiotza on
bat. Amen.
Aita guria, ta Abe Mariia.

San Joseperi Oracinoa

Neure Aita San Josepe bedeincatu goçoa; Ama Birjiniaren Esposo eguiiazcoa;
Jesus guztiz goçoaren Aita ordecoa; eta eriiotzaco orduan dagoçan tristien
amparu segurua: nic arçaiten çaitudaz egun onetan neure bitarteco ta
defensoretzat; lagun eguidaçu, bada, gaurco ta neure bici guztico obra, berba,
ta gauça guztiietan, dirianac içan diteçançat neure Jangoicoaren gloriiaraco;
eta neure eriiotzaco ordu estuan lagundu eguidaçu, eta eroan eguiçu neure arimia
Jangoicoa alabetan ceugaz batera, betico gloriian. Amen.
Aita guria, ta Abe Mariia.

Gaubian, oian sartu baino leenago ur bedeincatua artu, curce Santiaren eguin,
eta guero esango dirian
ORAciNOAc

Neure Jangoicoa, emon eguidaçu graciia gau au ceu ofendidu bagaric


igaroiteco, eta gorde naguiçu gauça deunga guztiietaric. Amen Jesus Mariia, ta
Josepe.
Aita guria, ta Abe Mariia.

Ama Birjiniari Oracinoa

O Birjina Mariia, Jangoicoaren Ama maitia, eta pecatari triste guztiien


misericordiiazco Ama! lagundu eguidaçu gau onetan, librau naguiçu gatch
guztiietaric, eta ez naguiçu desamparau neure eriiotzaco orduan.
Iru Abe Mariia.

Angueru Guardacoari Oracinoa

Neure Angueru Guardacoa, lagundu eguidaçu, eta gau onetan gorde naguiçu:
JESUS, MARIiA, JOSEPE socorridu naguiçue. Jangoicoac emon daigula bere graciia,
eta guero betico gloriia. Am.
Aita guria, ta Abe Mariia.

Maia bedeincatuteco modua

Aitiaren, eta Semiaren, eta Espiritu Santuaren ucenian. Amen.


Neure Jauna eta Jangoicoa, gueure esperancia dago ceugan, eta çuc emoiten
doçu bere demporan iateco biar doguna. ceure escua çabaldu, ta guztiioc
bendicinoz betetan goçuz.
Aita guria, ta Abe Mariia: eta guero esango da.
Ondasun guztiien emoilia, eta gueure Jauna; ceure escuetaric artu, eta ian
biar dogun guztiia çuc bedeincatu eguiçu, Jesu cristo ceure Semia gaitic:
Aitiac, eta Semiac, eta Espiritu Santuac guztiioc bedeincatu gaguiieçala, eta
bere gloriiaco Maira betico eroan gaguiieçala. Amen.

ian azquero graciiac emoiteco

Aitiaren, eta Semiaren, eta Espiritu Santuaren ucenian. Amen.


Esquerrac, eta alabançac emoiten deutsuguz, Jauna, orain ta beti eguin
deuscuçuçan mesede guztiiac gaitic.
ceuganic gueure ganera etorri dan bendicino, ta mesede onegaitic mundu
guztiiac alabau çaguiçala. Amen.
Aita guria, ta Abe Mariia.
gueure onguin guztiiai, Jauna, pagau eguiieçu ceure ucen santua gaitic;
eta arima fiiel guztiiac eroan eguiçuz ceu alabetan. Am.
Aita guria, ta Abe Mariia.
Arima fiiel guztiiai Jangoicoac emon daguiioela betico descansua, ta
gueuri emon daigula bere graciia, ta baquia.
Emen batu gaituçan Jaunac, batu gaguiçala guztiioc ceruco gloriian. Am.

Abe Mariietacoac

V. Angueruac barri onac Ama Birjiniari emon eutsaçan.


R. Eta Espiritu Santuaren graciiaz Jangoicoaren Semia bere sabelian sortu
çan.
Abe Mariia.
V. Ara emen Jaunaren esclabia.
R. Eguin bidi nigan çuc esan doçuna.
Abe Mariia.
V. Jangoicoaren Semia guiçon eguin çan.
R. Eta gure artian bici içan çan.
Abe Mariia.
V. Jangoicoaren Ama Santia Erregutu eguiçu gu gaitic.
R. cristoren promeseen digno içan gaiteçan.

ORAcinOA

Emon eguiguçu arren, Jauna, gueure arimetan ceure graciia, Angueruac barri
onac ecarri, ta cristo ceure Semiaren guiçon eguitia eçagutu dogunoc, bere
Pasino ta curcia gaitic, betico gloriiara eroanac içan gaiteçan. Amen.

Meça erasoteco modua

Sac. In nomine Patris et Fili et Spiritus Sancti Amen. Introibo ad Altare


Dei.
R. Ad Deum qui lætificat juventutem meam.
S. Judica me Deus, et discerne causam meam de guente non sancta, ab homine
iniquo et doloso erue me.
R. Quia tu es Deus fortitudo mea: quare me repulisti, et quare tristis
incedo dum affliguit me inimicus.
S. Emitte lucen tuam, et veritaten tuam, ipsa me de ducherunt, et
adducherunt in montem sanctum tuum et in tabernacula tua.
R. Et introibo ad Altare Dei, ad Deum qui lætificat juventutem meam.
S. Confitebor tibi in cithara, Deus, Deus meus, quare tristis est anima
mea, et quare conturbas me.
R. Spera in Deo, quoniam adhuc confitebor ili: salutare vultus mei, et
Deus meus.
S. Gloria Patri, et Filio, et Spiritu Sancto.
R. Sicut erant in principio, et nunc, et semper, et in sæcula sæculorum.
Amen.
S. Introibo ad altare Dei.
R. Ad Deum qui lætificat juventutem meam.
S. Adjutorium nostrum in nomine Domini.
R. Qui fecit Cœlum, et terram.
S. Confiteor Deo Omnipotenti etz. et vos fratres. orate pro me ad Dominum
Deum nostrum.
R. Misereatur tui Omnipotens, Deus, et dimissis peccatis tuis, perducat te
ad vitam æternam.
S. Amen.
R. Confiteor Deo Omnipotenti, Beatæ Mariæ semper Virguini, Beato Michaeli
Archanguelo, Beato Joanni Baptistæ Sanctis Apostolis Petro, Et Paulo, omnibus
Sanctis et tibi Pater quia peccavi nimis coguitatione, verbo, et opere, mea
culpa, mea culpa, mea machima culpa. Ideo precor beatam Mariam semper Virguinem,
beatum Michaelem Archanguelum, beatum Joannem Baptistam, Sanctos Apostolos
Petrum, et Paulum, omnes Sanctos, et te Pater orare pro me ad Dominum Deum
nostrum.
S. Misereatur vestri Omnipotens Deus, et dimisis peccatis vestris perducat
vos ad vitam æternam.
R. Amen.
S. Indulguentiam, absolutionem et remissionem peccatorum nostrorum tribuat
nobis Omnipotens, et misericors Dominus.
R. Amen.
S. Deus tu conversus vivificabis nos.
R. Et plebs tua læbitur in te.
S. Ostende nobis, Domine, misericordiam tuam.
R. Et salutare tuum da nobis.
S. Domine echaudi orationem meam.
R. Et clamor meus ad te veniat.
S. Dominus vobiscum.
R. Et cum spiritu tuo.
S. Oremus &a.
S. cirie eleison.
R. cirie eleison.
S. cirie eleison.
R. christe eleison.
S. christe eleison.
R. christe eleison.
S. cirie eleison.
R. cirie eleison.
S. cirie eleison.
S. Dominus vobiscum.
R. Et cum spiritu tuo.
S. Per omnia sæcula sæculorum.
R. Amen.

Epistolia acabau ta

R. Deo gratias.
S. Dominus vobiscum.
R. Et cum spiritu tuo.
S. Sequentia Sancti Evangueli secundum &a.
R. Gloria tibi, Domine.

Ebanjeliioa acabau ta

R. Laus tibi, christe.


S. Orate frates &a.
R. Suscipiat Donimus sacrificium de manibus tuis, ad laudem, et gloriam
nominis sui, ad utilitatem quoque nostram, totius que Ecclesiæ suæ santæ.
S. Amen.

Prefaciioa esaten danian

S. Per omnia sæcula sæculorum.


R. Amen.
S. Dominus vobiscum. R. Et cum spiritu tuo.
S. Sursum corda. R. Habemus ad Dominum.
S. Gratias agamus Domino Deo nostro.
R. Dignum et justum est.

Pater nosterra esan azquero

S. Et ne nos inducas in tentacionen.


R. Sed libera nos a malo.
S. Pach Domini sit semper vobiscum.
R. Et cum spiritu tuo.
S. Ite Missa est, edo, Benedicamus Domino.
R. Reo gratias.
S. Requiescant in pace.
R. Amen.
S. Pater, et Filius, et Spiritus Sanctus.
R. Amen.
S. Dominus vobiscum.
R. Et cum spiritu tuo.
S. Sequentia Sancti Evangueli secundum &a.
R. Gloria tibi Domine.

Ebanjeliioa acabau ta

R. Deo gratias

LAUS DEO