You are on page 1of 12

CRISTINAU DOCTRINIAREN LAU PARTIAC

__________

Cristinau doctriniaren Lau partiac

I. Cristineu sara?
E. Bai jaune Jangoicoaren graciegaitic.
I. cristineuen usen ori noganic dauquesu?
E. cristo gueure Jaune ganic.
I. Ser esan guredau cristineuec?
E. cristoren guisona, edo cristoren dicipulue.
I. Ser entenditan dosu cristoren guisona gatic?
E. Jesu cristoren fedia dauquen guisona, sein artu eben Bautismu santuen,
eta ofreciduric dagoana bere serbicio santure.
I. Sein de cristineuen seinalia?
E. curce santia Jaune.
I. Segaitic?
E. Dalaco cristo cursifiqueduen figuria, seinetan erredimidu guendusen.
I. Seimbet moduten usetan dau cristineubec seinale orretaric?
E. Biten.
I. Seinsuc dire?
E. Siguinetia, eta Santiguetia.
I. Ser da siguinetia?
E. Eitia iru curce escu escuaco ats orcoroagas: lelengoa becoquin,
bigarrena aoan, irugarrena bulerrian, berba eiten dogule guere Jangoicoagas.
I. Ecusi selan?
E. curce santiaren seinalia gaitic gueure arerioetaric libredu gaguisus
gueure Jaune, eta Jaingoicoa.
I. Segaitic siguinetuiten sara becoquien?
E. Jangoicoac libredu gaguisen pensamentu deunguetaric.
I. Segaitic aoan?
E. Jangoicoac libredu gaguisen berba deunguetaric.
I. Segaitic bulerrian?
E. Jangoicoac libredu gaguisen obra ta deseo deunguetaric.
I. Ser da santiguetia?
E. Eitia curcebat escu escuaco ats biecas becoquiric eta bulerrera
esquerreco solbardaric eta escuacora, aitetuten dogule Santisime Trinidedia.
I. Ecusi selan?
E. Aitiaren, eta semiaren, eta Spiritu santuaren usenian. Amen.
I. Nos useducodosu seinale orretaric?
E. Obra onembat asten dogun gustien, edo tentasinoe, necesidede, edo
peligrurembaten aurquituiten garianian, prinsipalmente oeric iaiquitorduen,
etseric urteitorduen, elessan sarsaitorduen, iaten astorduen, eta oera
joatorduen.
I. Segaitic aimbeste bider?
E. Segaitic gueure arerioac perseguitan gaituesan dempora, eta lecu
gustietan.
I. Se arerio dire orreic?
E. Demoninoa, Mundua, eta araguie.
I. Bada cursiac birtuteric bauco euren contra?
E. Bai Jaune.
I. Nondi dauco cursiac birtutiori?
E. Bensidu ebalaco cristoc berian bere eriosiagas.
I. cursia adoretan dosunian selan esaten dosu?
E. Adoretan saitudes cristo, eta bedeinquetuiten saitudes curse santuegas
erredimidu senduleco Mundue.

cristineuec iaquin biardabesanac


Ecusidogo cristineu sariala cristineuen usen eta seinaleti; esan eguidesu
orain:
I. Seimbet gause iaquin, eta entendidu biarditus cristineuec usu
errasoecora elsaiten danian?
E. Lau Jaune.
I. Seinsuc dire?
E. Lelengoa ser sinistuco daben: bigarrena ser escatuco daben: irugarrena
ser obraduco daben: eta laugarrena ser errecibiduco daben.
I. Selan iaquingodau ser sinistucodaben?
E. iaquinic eta entendiduric credoa, edo amalau Articulu fedecoac.
I. Selan iaquin godau ser escatucodaben?
E. iaquinic eta entendiduric Paternosterra eta beste Elecha ama santien
orasinoiac.
I. Selan iaquin godau ser obraducodaben?
E. iaquinic eta entendiduric Jangoicoen legueco Mandamentuec, bost
elechacoac, eta amalau obra misericordiscoac.
I. Selan iaquin godau ser erresibiducodaben?
E. iaquinic eta entendiduric saspi Sacramentuac.

Lelengo partia

I. Noc esan eban credoa?


E. Apostoluec jaune.
I. Setaraco?
E. Guri fede santuco gausac iracasteco.
I. Eta suc setaraco esaten dosu?
E. cristineuec dauquegun fedeau confesetaco.
I. Ser da fedia?
E. Ecusi estogune sinistutia.
I. Ecosi sendun iaioten Jesucristo?
E. Es Jaune.
I. Ecusi sendun ileiten, edo ceruetara igoiten?
E. Es Jaune.
I. Sinistutendosu?
E. Bai, jaune, sinistutendot.
I. Segaitic sinistutendosu?
E. Jangoicoac alan errebelau dabelaco, eta Elecha ama santiac alan
irecasten desculeco.
I. Se gause dire dauquesusenac, eta sinistuitendosusenac cristineube
legues?
E. Dauquesanac, eta sinistuitendabesanac Erromaco Elecha santiac.
I. Se gause dire suc eta Elechiac dauquesuesanac eta
sinistuitendosuesanac?
E. Fedeco Articuluec principalmente, credoan dagosan legues.
I. Se gause dire fedeco Articuluec?
E. Dire fedeco misterioric principalenac.
I. Setaraco dire fedeco Articuluec?
E. Emaiteco notisie distintoa gueure Jangoicoena, eta Jesu cristo gueure
erredentoriena.
I. Nor da gueure Jaungoicoa?
E. Da gausebat ain echelentia, ta admirablia, sein esin esan, ta esin
pensau leien; Jaun bat gustis ona, poderosoa, sabioa, justoa, gause gustien
principio eta fine.
I. Santisime Trinidadea nor da?
E. Da Jaungoicoa bera Aitia, Semia, eta Spiritu Santue iru persona
distinte, eta Jaungoico eguiescobat.
I. Aitia Jaungoicoa?
E. Bai Jaune.
I. Semia Jaungoicoa da?
E. Bai Jaune.
I. Spiritu Santue Jaungoicoa da?
E. Bai Jaune.
I. Dire iru Jaungoico?
E. Es Jaune, espada Jaungoico eguiesco bacarbat.
I. Aitia semia da?
E. Es jaune.
I. Spiritu Santue bá Aitia edo Semia?
E. Es jaune.
I. Segaitic?
E. Direlaco personac bata bestia estirianac, isen arren Jaungoico
eguiescobat.
I. Orretati seimbet Naturaleça, Entendimentu eta borondate dauco
Jaungoicoac?
E. Naturaleça bat bacarric, Entendimentu bat, eta Borondate bat.
I. Eta seimbet persona?
E. Iru distintac, seinsuc dirian Aitia, Semia, eta Spiritu Santue.
I. Selan da Jaungoicoa gustis poderosoa?
E. Bere poderioagas bacarric eiten dabelaco gure daben gustie?
I. Selan da criadoria?
E. Gause gustiec eguin ebesalaco esebereserianic.
I. Eta setaraco criedu ebasan Jaungoicoac?
E. Bera ametaco, eta serbietaco bisise onetan, eta guero gocetaco glorian.
I. Selan da Salbadoria?
E. Emaiten dabelaco gracie, eta parcatuiten dabesalaco pecatuec.
I. Selan da Glorificadoria?
E. Emaitendautselaco glorie bere gracian ileitendanari.
I. Bauco Jaungoicoac gorputsic gueuc legues?
E. Jangoico dan partes es jaune dalaco Espiritu purue, baie bai guison dan
partes.
I. Iru personetaric sein eguinsen guison?
E. Semia jaune.
I. Aitia eguinsen guison?
E. Es jaune.
I. Espiritu Santue eguinsen guison?
E. Es jaune.
I. Bada nor?
E. Bacarric Semia, seineri guison eguinasquero deretcho Jesu cristo.
I. Orretati nor dá Jesu cristo?
E. Da Jaungoico bisien semia guison eguinsana, gu erredimidutarren, eta
bisiseco echemplua emotarren.
I. Eta seimbet naturaleça, entendimentu, eta borondate dauco Jesu cristoc?
E. Naturaleça bi, bata Jaungoico dan partes eta bestia guison dan partes:
Entendimentu bi, Jaungoico dan partes bata, eta bestia guison dan partes; eta
borondate bi, Jaungoico dan partes bata, eta bestía guison dan partes.
I. Eta seimbet persona, eta memorie dauco?
E. Persona bat bacarric sein den Santisime Trinidadeco bigarren personia;
eta memoribat bacarric guison dan partes, estauquelaco memoriric Jaungoico dan
partes.
I. Bauco Jesu cristoc gorputsic gueuc legues?
E. Jaungoico dan partes es jaune, dalaco espiritu purue, baie bai guison
dan partes.
I. Ser esan gure dau Jesusec?
E. Salbadoria.
I. Setaric salbadu guendusen?
E. gueure pecatuetaric, eta diabruen cautibidederic.
I. Ser esan gure dau cristoc?
E. Unjidue.
I. Segas isensan unjidue?
E. Espiritu santuaren gracie eta doiacas.
I. cristo gueure Jaune selan isensan concebidue, eta iaiosan Marie
Birjiniaganic?
E. Obraduric Jaungoicoac sobre natural, eta milagrosamente.
I. Se misterio da ori?
E. Encarnacinoco misterioa Jaune.
I. Eta ser entendidutendosu Encarnacinoco misterioba gaitic?
E. Santisime Trinidadeco bigarren personia, sein dan semia, guison
eguinsala Ama Birjinien entraina gustiz garbietan, es guisonen obras, espada
espiritu santuen birtutes bere donseilatasunen calte baga.
I. Seimbet gause obradu situsen bada Espiritu santuec encarnacinoco
misterioan?
E. Lau jaune.
I. Seinsuc diré?
E. Lelengoa formau eguin gorputs bat Ama Birjinien sabel santan bere odol
gustis garbiegas.
Bigarrena criedu eguin arimebat esebere eserianic.
Irugarrena á arime eta gorputsa batu eguisen alcarregas.
Laugarrena Santisime Trinidadeco bigarren Personiac artu ebasan beragan
gorputs, ta arime oneic; eta gueratusen len Jaungoico sana guison eguinic,
seineri deretcho Jesu cristo.
I. Eta selan iaiosan milagrosamente?
E. Urteitebala Marie santisimien sabeleric bere donceilatasunen calte
baga, egusquiec urteiten daben legues cristel bateti urrutu baga, eta loitu
baga.
I. Bere ama bisisen beti Birjine edo donceila?
E. Bai jaune beti.
I. Segaitic gure isen eban il curcian?
E. Gu libretarren pecaturic, eta betico eriotsaric.
I. Ser entenditan dosu infernuegaitic, seinetara iatsisen cristo gueure
Jaune ilasquero
E. Es condenaduec egosan lecure, es pada Limbora, non egosan justoac.
I. Selan iatsisen?
E. Arimiagas Jangoicotasunera uniduric.
I. Eta bere gorputse selan gueratusen?
E. Uniduric Jangoicotasun beragas?
I. Se moduten erresucitedu san irugarren egunian?
E. Baturic barriro bere arime gloriosia gorputsegas es ostera ileiteco.
I. Seimbet garren egunian igoeban ceruetara?
E. Berrogui garrenian.
I. Se moduten?
E. Bere birtute propioagas.
I. Ser esan guredau dagoala iarriric Aite Jaungoico gustis poderosoen alde
escoan?
E. Jesucristoc Jaungoico dan partes dauquela igual glorie sein Aitiac, eta
sin Espiritu Santuec, eta guison dan partes ceruco bienabenturadu gustiec baino
gueiago.
I. Nos etorrico da bisiec eta ilec jusguetan?
E. Munduen acaberan.
I. Eta orduen biztuco dire il gustiec?
E. Bai Jaune euquisituesan gorputs, ta arime eurecas.
I. Nor da Espiritu Santue?
E. Santisime Trinidedeco irugarren personia, Jaungoico eguiescoa Aitia
legues eta Semia legues.
I. Ser sinistutendosu esaten dosunian Santuen comuninoia?
E. cristineu fiel gustiec dauquiela parte bestien obra onetan gorputs
baten satiec legues, sein den Elechia.
I. Ser da Elechia?
E. Da fiel cristineuen congregacinoia seinen burue da Aite Santue.
I. Nor da Aite Santue?
E. Da Erromaco Pontifice cristoen biquerioa lurrian, seineri gustioc gagos
obligueduric obedesitan.
I. Ser esan gure dau pecatuen parcacinoiac?
E. Elecha ama santiac dauquesala medioac, eta erremedioac pecatuec
parquetaco, seinsuc dirian Sacramentu santuec.
I. Ser esan gure dau araguien erresurrecinoiac?
E. Juicioco egunian gustioc bistuco gariala orain dauquegusen gorputs, ta
arime eurecas erresibitaco bacotchac aloguera, edo castigue segun merecitan
daudien bere obrac.
I. Ser esan gure dau seculeco bicisiac?
E. Au bicisa au acabadu asquero dagoala beste bicisebat eternidadecoa, edo
inos acabaduco estana, seinetan egongodirian onac ceruen glorie gosetan, eta
deungac infernuan pena andiac sufritan, Jaungoicoa Jangoico dan artian.
I. credoa eta fedeco Articulues ganeti sinistuitendosu beste gauseric?
E. Bai jaune Escriture santan dagoan gustie eta Jangoicoac errebeladuric
deutsen gustie bere Elechiari.
I. Se gause dire orreic?
E. Ori es itendu niri nasalaco ignorantia. Doctoriac dauques Elecha ama
santiac iaquingo daudienac eransuten.
M. Ondo dinosu Doctoriai toquetan iaquiela ta es suri contu emoitia banan
banan fedeco gausetan, suresat asco da iaquitia Articuluec credoan dagosan
legues.

Bigarren partia

I. Noc esan eban Paternosterra?


E. Jesucristoc jaune.
I. Setaraco?
E. Guri orasino eiten irecasteco.
I. Ser da oracino eitia?
E. Jangoicoari biotsa alsau, eta mesediac escatutia.
I. Paternosterra esaten dosunian nogas berba eitiosu?
E. gueure Jangoicoagas.
I. Non dago gueure Jangoicoa?
E. Lecu gustietan, especialmente ceruen, eta Santisimu Sacramentu
Altaracoan.
I. Eta Jesucristo non dago?
E. Jangoico dan partes lecu gustietan, eta guison dan partes bacarric
ceruen, eta Santisimu Sacramentu Altaracoan.
I. Oracinoetaric onena sein de?
E. Paternosterra jaune.
I. Segatic?
E. Esan ebalaco cristoc bere aoti Apostoluen escaris.
I. Segatic gueiago?
E. Dauquelaco saspi escari fundeduric caridade gustien.
I. Seinsuc dire?
E. Lelengoa da santifiquedu bidi seure usena.
I. Ser escatutendosu escari orretan?
E. Jangoicoen usena isendila esaune, eta honradue mundu gustien.
I. Sein de bigarrena?
E. Betor gueugana seure Erreinue.
I. Ser escatuitosu escari orretan.
E. Erreineu daguila Jangoicoac gueure arimetan emen lurrian grasies, eta
guero emondaigule glorie.
I. Sein de irugarrena?
E. Eguin bidi seure borondatia selan ceruen alan lurrian.
I. Ser escatuitendosu escari orretan?
E. Eguindaigule Jangoicoen borondatia lurrean gagosanoc bienabenturaduec
eiten daudien legues ceruen.
I. Sein de laugarrena?
E. gueure ogui egunian eguniangoa emon eguisu gaur.
I. Ser escatuitendosu escari orretan?
E. Jangoicoac emon daigule gorputseraco mantenimentue, arimeraco gracie
eta Sacramentuec.
I. Sein de bostgarrena?
E. Parcatu eigusus gueure sorrac, selan gueuc parquetan deutsugusen gueure
sordunei.
I. Ser escatuitendosu escari orretan?
E. Jangoicoac parcatu daigusela gueure pecatuec, gueuc parcatu
deutsegunlegues gatch edo agrabio eguin descuenai.
I. Sein de seigarrena?
E. Etchi eseguisu tentasinoian iausten.
I. Ser escatuitendosu escari orretan?
E. Jangoicoac es taigule etchi iausten, da es consentitan pensamentu ta
tentacino
[OHARRA: Escuiscribuan, badirudi «egunien eguniengoa» ipincen çuela eta
çucenduta dagoela «egunian eguniangoa» ipinceco.]
deunguetan, seinsuques Demoninoac gure daben iausigatesan pecatuen.
I. Sein de saspigarrena?
E. Baie gaguisus libradu gatcherianic.
I. Ser escatuitendosu escari orretan?
E. Jangoicoac libredu gaguisela arimeco eta goputseco gatch eta peligru
gustietaric.
I. Segaitic esatendosu lelengoan Aite guria ceruetan sagosana?
E. Jangoicoari biotsa alsau, eta mesediac escatuiteco humildade eta
confiansiagas.
I. Ser esan gure dau acaberan esaten dosun berbiac Amen?
E. Alan isendila.
I. Se oracino esaten deutsesu principalmente Ama Birjiniari?
E. Abe Marie eta Salbia.
I. Noc esan eban Abemarie?
E. Angueru San Gabrielec etorrisanian Ama Birjinia saludetan.
I. Noc esan eban Salbia?
E. Elecha ama santiac dauco errecibiduric.
I. Setaraco?
E. Ama birjineari mesediac escatuiteco.
I. Abemarie edo Salbia esaten dosunian nogas berba eitendosu?
E. Ama Birjiniagas jaune.
I. Nor da Ama Birjinia?
E. Da Seinorabat birtutes betia, sein den Jangoicoen Ama, eta dagoan
ceruan.
I. Eta altaran dagoana nor da?
E. Da ceruetan dagoanen imajine eta semejansabat.
I. Setaraco dago an?
E. Gu beretati acordaugaitesansat ceruetan dagoana.ganic, eta dalaco bere
imajinia erreberensiadu daigun.
M. Bada bardin eingo deutsesu beste Santuen imajinai bere.
I. Eingo deutsegu oracino Angueru eta Santuai bere?
E. Bai jaune gueure bitertecoai legues.
I. Se gause dire Angueruec?
E. Dire espiritu bienabenturedu basuc, seinsuc dagosan Jangoicoa gocetan
ceruen.
I. Setaraco criedu ebasan Jangoicoac?
E. Bera beti alabadu, eta bedeinquetu daguiensat.
I. Setaraco gueiego?
E. Bere ministruec legues Elechia gobernaudaguiensat, eta guisonac gorde.
I. Orretati suc bere bauquesu Angueru guardacoa?
E. Bai jaune, eta bacotchac dauco beria.
M. Bada euqui eguiosu debosinoe andie, eta encomendau saquios egun
gustietan.

Irugarren partia
Ecusi dogu ia ser sinistu, eta ser escatu biardan; ecusi daigun orain
selan daquisun ser obrau biardan: esan eguidesu
I. Sein de Jangoicoen legueco lelengo mandamentue?
E. Jangoicoa amatia gausa gustien ganian.
I. Noc ametandau Jangoicoa?
E. Bere mandamentuec gordetan dabesanac.
I. Ser da Jangoicoa ametia gause gustien ganian?
E. Gure iseitia lenago gase gustiec galdu se es bera ofendidu.
I. Setara gueiago obliguetan gaitus mandamentu onec?
E. Bera bacarric adoretará gorputseco ta arimeco erreberensi gustiscoagas,
sinistu eta esperetan dogule beragan fede bisiegas.
I. Noc pecatu eiten dau onen contra?
E. Adorau edo sinistuiten dabenac Idolo, edo Jangoco falsoetan.
I. Noc gueiago?
E. Sinistuten dabenac agorerietan edo usetan dabesanac etchicerie edo
gause superticinocoac.
I. Sein de bigarrena?
E. Bere usen santuen Jurementoric es eitia alperric.
I. Noc eiten dau juremento alperric?
E. Juremento eiten dabenac guçurregas, justicie baga, eta necesidade baga.
I. Eta pecatu da jurementu eitia alperric crieturac gaitic?
E. Bai jaune jurementu eiten iacolaco criedoriari euretan.
I. Se moduten eitenda juremento criaturac gaitic?
E. Esatendala B.G. Neure arimia gaitic, ceruegaitic, lurre gaitic au alan
dala.
I. Se erremedio dago juremento alperric es eiteco?
E. Usedu esaten bai edo es, cristoc irecasten deuscun legues.
I. Sein de irugarrena?
E. Domecac eta jaiec gordetia.
I. Noc gordetan ditus jaiec?
E. Mesa osoa ensun, eta biarric eitestabenac necesidade baga euretan.
I. Sein de laugarrena?
E. Aite eta ama honretia.
I. Noc honretanditus guresoac?
E. Obedecidu, socorridu eta erreberensietan dabesanac.
I. Norsuc besteric entenditan dire guresoen usenian?
E. Nagosigoac edadian, dignidadean eta gobiernuan.
I. Sein de bostgarrena?
E. inor es ileitia.
I. Ser aguinduten da mandamentu onetan?
E. Es inori gatchic eguin es obras, es berbas, es deseos.
I. Sein de seigarrena?
E. Araguisco pecaturic es eitia.
I. Ser aguindutenda mandamentu onetan?
E. Isen gaitesala castu eta garbiac pensamentu, berba, eta obretan.
I. Sein de saspigarrena?
E. inori eser es ostutia.
I. Ser aguindutenda mandamentu onetan?
E. Es quendu, es euqui, es gure bestena jabien borondates contra.
I. Sein de çorcigarrena?
E. inori falso testimonioric es ereiguitia, eta es guçurric esatia.
I. Ser aguindutenda mandamentu onetan?
E. Es juzgueu fundementu baga tchar projimue gaitic, es esan, es ensun
bere faltac.
I. Noc austendau mandamentu au?
E. Errasoe andibaga juzgu deunguia eiten dabenac, creitue quendu, secretoa
aguer aguertu, edo guçurre esaten dabenac.
I. Ser eragostenda bederaci, eta amargarren mandamentuen?
E. Araguisco atseguinen, eta inoen ondasunen deseo bidebacoac.
Elecha ama santien mandamentuac dire bost.
Lelengoa, mesa osoa ensutia domeca eta jaietan.
Bigarrena, confesetia urtian bein edolabere, edo lenago eriotsaco
peligruric badago edo comulgueuco bada.
Irugarrena, comulguetia Pascua erresurrecinocoetan.
Laugarrena, barau eitia Elecha ama santiac aguinduiten dabenian.
[OHARRA: «aguertu» huts hutsean ipini ordez, «aguer aguertu» ipini du.]
Bostgarrena, amarrenac eta primiciac paguetia Elecha ama santiari.
I. Setaraco dire mandamentu oneic?
E. Obeto gordetaco Jangoicoen leguecoac.

Misericordisco obrac dire amalau: saspi espiritualac eta beste saspi corporalac

Espiritualac dire oneic.


Lelengoa, estaquinari irecastia.
Bigarrena, biardabenari conseju ona emoitia.
Irugarrena, erratuiten dabena correjitia.
Laugarrena, injuriac parcatuitia.
Bostgarrena, triste dagoana consoletia.
Seigarrena, projimuen faltac, eta argaltasunec pasensitan eroatia.
Saspigarrena, bisiec eta ilec gaitic Jangoicoari erregutuitia.
corporalac dire oneic.
Lelengoa, gachoac bisitetia.
Bigarrena, gose danari iaten emoitia.
Irugarrena, egarri danari edaten emoitia.
Laugarrena, cautibuec errescatetia.
Bostgarrena, bilosac iansitia.
Seigarrena, peregrinuei ostatu emoitia.
Saspigarrena, ilei lurre emoitia.
I. Segatic deretche misericordiscoac?
E. Justicies sor estirialaco.
I. Nos obliguetandaude pecatuen pian?
E. guison discreto eta entendiduen eretchien necesidade andie dagoanian.

Laugarren partia

Ecusi dogu ia selan daquisun ser sinistu, escatu eta obraducodosun.


Dacusgun orain selan daquisun ser errecibiducodosun: esan eguisus elechaco
Sacramentuac.
Elechaco Sacramentu santuac dire saspi, lelengo bostac dire necesidadecoac
iseites edo borondates, seinsuc baga esin salbauliteque guisona etchiten baditus
menosprecios; beste biec dire borondatescoac.
Lelengoa Bautismue.
Bigarrena confirmacinoa.
Irugarrena Penitencie.
Laugarrena comuninoa.
Bostgarrena Estremauncinoia.
Seigarrena Ordia.
Saspigarrena Matrimoninoa.
I. Se gause dire Sacramentuac?
E. Dire seinale aguiri basuc instituidu edo eguin situsenac Jesucristo
gueure Jaunec emoiteco euren medios bere gracia eta birtuteac.
I. Ser da gracie?
E. Da iseite dibinubet, seinec eguitendau guisona Jangoicoen seme, eta
ceruco erederu.
I. Se birtute emoitendaudie Sacramentuec graciegas batera?
E. Principalmente iru teologalac eta Dibinuec.
I. Seinsuc dire?
E. Fedia, Esperansia, ta caridedia.
I. Ser da Fedia?
E. Ecusi estogune sinistuitia Jangoicoac alan errebelau dabelaco, eta
Elecha ama santiac alan irecasten dausculeco.
I. Ser da Esperansia?
E. Esperetia Glorie Jangoicoen gracie dala mediante, eta gueure obra onac.
I. Ser da caridedia?
E. Jangoicoa ametia gause gustien ganian eta projimue gueure burua legues,
portaduric eurecas selan gura gueunquian portadu ditesan gueugues.
I. Setaraco da Sacramentu santu Bautismucoa?
E. quensaiteco pecatu orijinala, eta beste edoseimbere aurquituiten dana
batiatuiten danagan.
I. Ser da pecatu orijinala?
E. Da á, sein gustioc eredadu guendun gueure lelengo guresoetaric.
I. Necesidadeco lansian noc batiatu lei?
E. Usu errasoecoa dauquen edoseinec.
I. Eta selan batiatucodau?
E. Esatendabela: nic batiatuiten saitudes Aitiaren, eta Semiaren, eta
Espiritu santuaren usenian. Amen. Berba oneicas batera esarten deutsela seiniri
ure buruti biera cristineu eiteco intensinoagas.
I. Setaraco da Sacramentu santu confirmacinocoa?
E. confirmetaco eta fuertetuteco bautismu santuen artuguendun fedian.
I. Setaraco da Sacramentu santu Penitensi coa?
E. Batiatu asqueroco pecatuec parcatuiteco.
I. Se pecatu dire orreic?
E. Mortalac, eta benialac bere bai jaune.
I. Ser da pecatu mortala?
E. Da esatia pensetia eitia edo desietia edosebere Jangoicoen leguien
contra gause pisucoan.
I. Segaitic deretcho mortala?
E. Ileiten dabelaco eiten dabenen arimia.
I. Selan ileiten dau?
E. Grasien bisitsia quenduric jaune.
I. Nos erresibitandogu sacramentu Penitencicoba?
E. Ondo confesetan garianian, eta artu asolusinoia.
I. Seimbet gause biardire confesino ombat eiteco?
E. Bost, jaune.
I. Seinsuc dire?
E. Lelengoa esamine consensicoa eitia: bigarrena, arsaitia damu eguiescoa
Jangoicoa ofendidudabelaco: irugarrena, imintia propositu firmebat es gueiago
ofenditaco bere majestadia: laugarrena, bere pecatu gustiec ondo confesetia:
bostgarrena, confesoriac emoiten deutsen penitensie artu gogoa cumplitaco eta
guero cumplitia.
I. Ser da esamine consensicoa?
E. Len ondo confesau senic, eta artian eguin ditusen pecatuec gogora edo
memorira ecartia?
I. Nondi eiten da esamine consensicoa?
E. Amar mandamentuetati, bost elechacoetati, eta amalau obra
misericordiscoetati, discurritan dabela mandamentu bacotchian setan faltau daben
obras, berbas, eta pensamintus; beguireturic bere empleo, edo estaduco
obliguesinoetara, escatu asquero Jangoicoari arguie esaututeco bere pecatuec.
I. Seimbet modutecoa da damue?
E. Bitecoa jaune.
I. Seinsuc dire?
E. contrisinoescoa eta Amodioscoa, eta atrisinoescoa edo bildurrescoa.
I. Ser da contricinoesco damue?
E. Da sentimentu, pena, edo damu eguiescobat arsaiten dabena pecatariac
bere biotsian ofendidu dabelaco bere Jangoicoa isenic ain ona.
I. Ser da atricinoesco damue?
E. Da sentimentu, pena, edo damu eguiescobat arsaiten dabena pecatariac
bere biotsian ofendidu dabelaco bere Jangoicoa, infernuen bildurregaitic, edo
pecatuen esaintasune gaitic, edo galdu dabelaco gloriie.
I. Damu biotaric onena sein de?
E. contrisinocoa, jaune.
I. Segaitic?
E. contricinoco damuegas confesau baino lenago alcansetan dalaco pecatuen
parcasinoia, eta Jangoicoen grasie; baie atricinoeco damuegas bacarric es
confesinoagas batera espada.
I. Eta damu biotaric sein biarda ondo confesetaco?
E. Esan daroe atrisinoecoa dala bastante, baie obeto eta segurugo da
eroatia contricinoecoa; eta au logretaco dilijensie eingo dau confesetan danac.
I. Eta nos artu edo euqui biarda damue?
E. Absolusinoa artu baino lenago jaune.
I. Ser da propositue?
E. Da animu edo gogo firmebat es ostera ofenditaco Jangoicoa.
I. Ser da aosco confesinoa?
E. Da esatia confesoriari pecatu mortal gustiec engainu eta guçur baga.
I. Eta pecatu mortalembat etchiten dabenac confesau baga eiten dau
confesino ona?
E. Etchiten badau lotsas, bildurres, edo esamine faltas es Jaune; baie
etchiten badau aistute edo erru baga bai jaune.
I. Eta acordetan baiaco guero ser eguin biardau?
E. Urrengo confesinoian confesau, jaune.
I. Penitensie cumplitan estabenac eiten dau confesino ona?
E. confesoriac aguinduten dautsenian badauco intensinoa cumplicataco bai
Jaune: baie confesoriac emoiten deutsenian espadauco intensinoeric cumplitaco es
jaune guero cumpliu balegui bere.
I. Eta se pecatu eitendau cumplitan estabenac penitensie?
E. Pecatu mortala, jaune, penitensie bada grabia, edo pisuscoa.
I. Eta pecatu mortalian iaustendan gustien biardau batec confesau bertati
parcatu daquiunsat?
E. Ondo litsateque, baie estago obliguesinoric.
I. Ser eguingo dau bada?
E. Euqui contrisinoeco damu eguiescobat, bere pecatuena proposituegas
emendetaco, eta confesetaco Elecha ama santiac aguindutendabenian.
I. Ser da pecatu beniala?
E. Da pecatu mortalen disposisinoebat.
I. Segatic deretcho beniala?
E. Laster iaustendalaco berian guisona, eta laster parcatuten iacolaco.
I. Seimbet gause gaitic parcatuten iaco?
E. Bederatsi gaitic, jaune.
I. Seinsuc diré?
E. Lelengoa, mesa ensutia gatic.
Bigarrena, comulguetia gaitic.
Irugarrena, confesino jenerala esatiagatic.
Laugarrena, Obispoen bendesinoa gaitic.
Bostgarrena, ur bedeinquetue gaitic.
Seigarrena, ogui bedeinquetue gaitic.
Saspigarrena, pater nosterra esatia gaitic.
Sorsigarrena, sermoia ensutia gaitic.
Bederatsigarrena, bulerra ioitia gaitic, Jangoicoari parca
escatuiten iacala.
I. Segaitic dinosu Jangoicoari parca escatuten iacala?
E. Emoiteco entenditan, se logretaco pecatu benialen parcasinoia gause
oneitati, euqui biardala euren damue.
I. Eta bago obliguesinoric confesetaco pecatu benialac?
E. Es jaune; baie da gause ona, eta probetchu andicoa eitia.
I. Setaraco da sacramentu santu comuninoecoa?
E. Erresibiduric biardan disposisinoagas isendinsat gueure arimeen
mantenimentue, eta aumentadu daigunset grasie.
I. Seimbet gause biardire comuninoe santue erresibitaco.
E. Iru, jaune.
I. Seinsuc diré?
E. Lelengoa, bareu naturelian egotia.
Bigarrena, Jangoicoen grasian egotia.
Irugarrena, nor erresibitan doian iaquitia.
I. Ser da barau naturala?
E. Gaberdis bera eser artu bagaric egotia.
I. Ser da grasian egotia?
E. Pecatu mortal bagaric egotia.
I. Eta selan parauco da grasian.
E. Ondo confesaute, jaune.
I. Nor erresibitandosu comulguetan sarianian?
E. Jesucristo Jangoico eta guison eguiescoa, sein dagoan berdaderamente
ceruan eta Santisimu sacramentu altaracoan.
I. Ser da Santisimu sacramentu altaracoa?
E. Ostie consagradue, eta calis consagradue.
I. Nos imintenda Jesucristo ostian, eta calisian?
E. Sacerdotiac esandaguisenian consagracinoco berbac.
I. Eta berba santuaic esan baino lenago ser dago ostian eta calisian?
E. Ostian ogui pisquebat eta calisian ardao pisquebat.
I. Eta consagrasinoco berbac esan asquero ser dago?
E. Ostian Jesucristoen gorputs berdaderue, eta calisian bere odol gustiz
preciosoa.
I. Eta ostie consagraduen bago Jesucristoen odola bera?
E. Bai Jaune ostie consagraduen Jesucristoen gorputsegas batera dago bere
odola, arimia eta Jangoicotasune; eta bardin calis consagraduen Jesu cristoen
odolagas batera dago bere gorputse, arimia eta Jangoicotasune.
I. consagrasinoco berbac esan asquero bago ostian oguiric, edo calisian
ardaoric?
E. Es jaune, espada bacarric oguien eta ardaoen urudic edo acsidentiac
seinsuc dirian useine, coloria, gustue eta ganecoac.
I. Bisiric ala ilic dago Jesucristo ostie eta calich consagraduen?
E. Bisiric jaune, ceruetan dagoan legues; baie estalduric oguien eta
ardaoen irudie edo acsidentiacas.
I. Ostie consagradue erdibitu edo apurtuiten bada, erdibituitenda
Jesucristoen gorputse?
E. Es jaune, bada ain osoric dago satibaten, sein bestian, ain osoric
ostie tchiquien sein andien; eta ostien apurchuric tchiquienian sein ostie
osoan, dagoalaco Jesucristoen gorputse osoric ostie gustien, eta osoric ostien
edosein sati edo apurrian.
I. Pecatu mortalian comulguetan danac erresibitan dau Jesucristo?
E. Bai, jaune, baie probetchu baga eta bere caltian, eiten dabelaco pecatu
mortal iqueragarribat eta Judasec eguin pecatu berbera.
I. Eta comunino santuric frutu gueiago ateretaco ser eguin biarda?
E. comulgueu baino lenago considerau nor dan gueu gana datorren Jaun
soberanue; eguin fedeco, esperançaco eta caridadeco actoac; erresibidu
humiltasun, eta erreberensi andiegas, eta comulgueu asquero grasiac emon mesede
ain andie gaitic, urtembagaric bertati campora Judasec legues.
I. Setaraco da Sacramentu santu Estremauncinocoa?
E. Iru gausetaraco, jaune.
I. Seinsuc dire?
E. Lelengoa, lenagoco bistse gaistoco errastu eta erreliquiac quensaiteco.
Bigarrena, emoiteco arimiari inderra demoninoen tentacinoen contra.
Irugarrena, emoiteco gorputseri osasune combenitan baiaco.
I. Eta usu errasoecora eldu asquerocoac gacho peligruscoagas aurquituten
badire bauquie obliguesinoeric erresibitaco Sacramentu santu au?
E. Bai, jaune, eta eiten daudie pecatu mortala espadaudie erresibitan al
isenic, edo erresibitan badaudie pecatu mortalian dagosala.
I. Bada ser eguin godau pecatu mortalian dagoanac ondo erresibitaco?
E. confesau lenago, jaune, eta esin confesau bada, eguin contrisinoco
actobat.
I. Setaraco da Sacramentu santu Ordiacoa?
E. consagretaco eta ordenduteco Elechaco dignu ministruec, selan dirian
Sacerdotiac, Diaconuec eta Subdiaconuec.
I. Setaraco da Sacramentu santu Matrimoniocoa?
E. Esconduiteco eta esconduei emoiteco grasie, seinegas bisiditesan
alcarregas baquian eta asi daguiesan seme alabac cerureco.
I. Eta Sacramentu santu au ondo erresibitaco biar daude egon Jangoicoen
grasian esconduten dirianac?
E. Bai, jaune, pecatu mortalen pian.
I. Eta grasian estagosanac selan disponiduco dire esconduteco?
E. Ondo confesaute, jaune.

Llodio