You are on page 1of 5

Katalunia.

INDEPENDENTZIA ERRENTA
OTE?
Working Paper 2015ko iraila
Katalunia. INDEPENDENTZIA
ERRENTA OTE?

1. DIU, edo Aldebakarreko Independentzia


Deklarazioaren oinarri den erabaki herritarra
hartzerakoan, katalanek aldekoak eta kontrakoak
balantzan jarriko dituzte, eta aldeko zein kontrakoen
artean pisu handia du DIU delakoaren eragin
ekonomikoak, baina baita noski Espainian
jarraitzearen eragin ekonomikoak. Ez da ahaztu behar
Espainian geratzearen kostua egon badagoela, eta
kuantifikagarria dela.

2. Independentzia gauzatzeko moduak zerikusi handia du


geroko ondorioetan. Hau da, independentzia adostuz
gero, negoziazio batek edo bi aldeek onartutako
arbitraje batek erabaki dezake ondare, karga, obligazio
eta eskubideen banaketa. Une honetan ez da
horrelakorik aurreikusten, eta ondoko lerrootan
DIUaren ondorio batzuk aztertuko ditugu.

3. Azterketa hau egiterakoan lehen galdera bat: egia al


da Europatik eta eurotik irtengo litzakeela Katalunia?
Deklarazio batzuetan hori esan den arren, europar
politikari esanguratsu eta pisu handienekoetako
batzuk isilik geratu dira edo hitzerdiz erantzun dute.
Zergatik? Erantzuna beste galdera baten bidez:
Benetan nahiko al luke Europak bideragarria den
Estatu bat (Katalunia), errenta maila altu xamarrekoa
den biztanleria duena (europar bataz bestekoaren
gainetik), Europatik kanpo utzi?
Enfrentamendu/negoziazio gogorreko testuinguru
batean Espainiak horrelako mehatxuak egitea logikoak
izan daiteke, baina behin haustura gertatuta Europa
praktikoa izango dela pentsatzea are logikoagoa da,
eta Europarentzat Katalunia hobeto dago barruan
Katalunia. INDEPENDENTZIA
ERRENTA OTE?

kanpoan baino. Fondo estrukturalei eta gainerako


fondoei dagokienez, Groenlandiak jasotzen baldin
baditu Kataluniak zergatik ez ditu jasoko? Erantzun
bakarra mendekua da, eta hori ikuspegi pragmatiko
batetik ez da egokia. Kontuan izan behar da gainera
Generalitatek egindako kalkuluen arabera Kataluniak
Europari urtero 1.400 milioi euro emango lizkiokeela,
eta kantitate horixe aurreikusten dela jasoko duela
Europatik 2020 artean. Balantza Europaren alde.

4. Finean, lehendik elkarrizketatik egon ez bada ere,


independentziarako trantsizioan elkarrizketak ia
ezinbestean izango direla pentsatzea da normalena.

5. Beste galdera bat: Espainiaren zorrarekin zer


gertatuko litzateke? DIUa gertatzen baldin bada, hau
da, haustura traumatikoa bada, ez dago negoziaziorik,
Espainiak Kataluniako herritarrei beraiekiko zuzenean
dituen obligazioak ordaintzen ez dizkienez,
Kataluniakoek ez dute zertan beren gain hartu
Espainiaren zorra, eta soilik bere egingo dute
Kataluniako Generalitatena eta Kataluniako gainerako
entitate politiko-administratiboena (udalak, lurralde
elkargoak eta abar). Horrek bi ondorio dakartza:

a. Independentziarako trantsizioa egiterakoan


gastuak igo egingo zaizkio Kataluniari DIU bidez
izan ala adostutako banaketa izan. DIU kasuan
gastu plusa ordaintzeko kreditua lortzea ez
litzateke zaila izango, zorpetze maila baxua
izango duelako Kataluniak Espainiaren zorraren
bere zatiari buruzko negoziaziorik egon ez
denez, zor hori jaso ez duelako.
Katalunia. INDEPENDENTZIA
ERRENTA OTE?

b. Katalunia joanda, Espainiako gainerako herritar


gutxiagoren artean (-%19) banatu beharko dute
kopuruz aldatu ez den zorra, eta ondorioz,
ahalegin handiagoa egin beharko dute
ordaintzeko. Ondorio posiblea: murrizketa
gehiago. Multzo honetan sartzen dira Hego
Euskal Herriko erakunde eta herritarrak. Hau ez
gertatzeko independentziaren baldintzak,
zorraren esleipenak tarteko, nazioarteko arau
eta praktiketan ezarri diren metodologien eta
irizpideen arabera negoziatzea izango litzateke
modua. Kalteak kalte (bere buruarenak barne),
negoziatu nahi ez duena Espainiako gobernua
da ordea.

6. Katalunian DIUa gertatuz gero, goran aipatutako


ondorio zuzena gertatuko da Hego Euskal Herrian,
zorraren munta pertsonako handitzea. Hau akuilu izan
beharko litzateke Espainiatik joatearen inguruko
hausnarketa egiteko, eta behingoz, eta Katalunian egin
duten bezala, serio hartzeko zer irabazi eta zer galtzen
dugun Espainian egonda. Katalanek kalkuluak egin
dituzte.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither
of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its
reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could
affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a
single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
facebook.com/EKAICenter scribd.com/EKAICenter
Katalunia. INDEPENDENTZIA
ERRENTA OTE?

You might also like