You are on page 1of 8

Kermanen giharrak

Ulermena
Kerman fisioterapeutarenean ikusi dugu. Zergatik joan da? Zer gertatu zaio? Zertaz hitz egin
dute? Saiatu ondo ulertzen Kermanen abenturatxoa!
Bideoari buruzko galderak dituzu hemen. Irakurri, ikusi berriro bideoa eta aukeratu erantzun
egokiak
1. Kermanek mina hartu du kalean. Zertan ari zen?

Autoa irekitzen

Kalea gurutzatzen

Laguna agurtzen
2. Non hartu du mina?

Besoan

Hankan

Sorbaldan
3. Kirolaria al da Kerman orain?

Bai

Ez
4. Fisioterapeutak non esan dio daukala lesioa?

Azalean

Giharretan (muskuluetan)

Hezurretan
5. Zein kirol mota egiten zuen Kermanek gaztetan?

Futbola

Saskibaloia

Tenisa
6. Kermanek txikitan, zer izan nahi zuen ?

Autobus-gidaria

Euskara-irakaslea

Medikua
7. Kermanen asmoa zen aurten ezkontzea, baina...

1
bere bikotekideak utzi egin du

datorren urtean ezkonduko da

ez dauka norekin ezkondu

Gorputz-atalak

Fisioterapeutak galdetu dio Kermani mina non daukan: sorbaldan, lepoan, bizkarrean... Ba al
dakizu horiek guztiak gorputzean kokatzen?

Irudian gorputz-atalak dituzu zenbakiz adierazita. Aukeratu bakoitza esateko hitz egokia
zerrendatik.

<!--[if !vml]--> <!--[endif]-->

Noiz?

Aspaldiko kontuak kontatu dizkio fisioterapeutari Kermanek. Horretarako denborazko esaldiak


erabili ditu. Orain ikusiko ditugu nola erantzun NOIZ? galderari denbora adierazteko:

Denborazko adberbioekin: atzo, gaur, iaz, beti, laster, orain, bihar, etzi, goiz, berandu

• Iaz hasi nintzen euskara ikasten


• Gaur ez naiz korrika egitera joan
• Laster ikasiko dut euskara

Izenak deklinatuta: igandean, goizean, arratsaldean, udaberrian,... Hauek NON kasua bezala
osatzen dira:

2
Singularrean astelehenEAN oso goiz jaiki nintzen
Pluralean igandeETAN zinemara joaten gara
hiru igandeTAN joan naiz pilota-partida ikustera
Mugagabean
gazteTAN kirol asko egiten nuen

Aditz laguntzaileari -(e)NEAN gehituta: nintzeNEAN, deNEAN, dueNEAN, zueNEAN...

• Txikia nintzeNEAN parke horretan jolasten nintzen


• Sartu nintzeNEAN atea itxi nuen
• Noiz esango diozu? Bakarrik dagoeNEAN

Gogoratu esan dezakezula txikia nintzeNEAN edo txikiTAN. Bi formak ondo daude. Baina ez
erabili biak batera! txikitan nintzenean

Osatu denborazko esaldiak hutsuneetan forma egokia aukeratuz

1. Larunbat (1) (an, ean, a) joan nintzen

2. Bihar arratsalde (2) (an, a, etan) ez naiz klasera joango

3. (3) (Atzorako, Atzo, Atzoko) zure ahizparekin hitz egin nuen

4. (4) (Orain, Oraingo, Orainera) gizenduta dago, baina gazte (5) (an,
etan, tan) oso argala zen

5. Lagunekin, normal (6) (ki, a, ean) euskaraz hitz egiten dut

6. Txiki (7) (tan, an, a) zenean gurekin joaten zen eskolara

Asmoak kontatu

Asmo onak dauzka Kermanek urte berrirako, ezta? Eta zuk? Hemen ikusiko dugu nola kontatu
zure asmoak

Etorkizuneko formak erabili ditzakezu:

• Aurten ez dut zigarrorik erreKO


• Aurten ingelesa ikasiKO dut

Utzi edo hasi aditzak erabili nahi badituzu, kontuan hartu behar duzu aditz bereziak direla:

• ErreTZEARI utziko DIOT / Ez DIOT kirola egiTEARI utziko


• Euskara serio ikasTEN hasiko naiz / Koadroak margoTZEN hasiko naiz

Asmoa hitza ere erabili dezakezu:

3
• Aurten zigarro gutxiago erreTZEKO asmoa dut
• Nire asmoa da aurten zigarro gutxiago erreTZEA

Irakurri esaldiak eta aukeratu falta den hitza edo hitz-bukaera

1. Udan Greziara joa (1) (an, atea, teko) asmoa dut

2. Txokolatea ja (2) (ten, teari, teko) utziko diot

3. Bihartik aurrera gimnasiora joa (3) (tea, teko, ten) hasiko naiz

4. Etxean obrak egi (4) (ten, teko, ngo) hasiko naiz

5. Nire asmoa da aurten gehiago irakur (5) (ri, tzea, tzeko)

medikuana/medikunea

Askotan entzungo duzu kalean:

• AmaNA noa / amaNEA noa


• MedikuaNA noa / medikuaNEA noa
• GureNA etorri dira / gureNEA etorri dira

Horrela entzunda agian ez duzu jakingo zer esan nahi duten. Baina oso erraza da. Begira nola
idazten diren:

• amana>amarengana / medikuana>medikuarengana / gurena> guregana


• amanea>amarenera / medikunea>medikuarenera / gurenea>gurenera

-RENGANA bukaera erabiliko dugu pertsona horrengana goazela esateko (ama, medikua, gu...
ikustera). -RENERA bukaera, aldiz, pertsona hori dagoen lekura esateko erabiliko dugu
(amaren etxera, medikuaren kontsultara, gure etxera...)

Kontuz! nahi duzun bezala erabili: fisioterapeuta(renga)na, fisioterapeuta(re)ne(r)a... baina EZ


fisioterapeutaRA

Goiko azalpenak irakurri ondoren, nola esango zenituzke hauek euskaraz? Aukeratu esaldi
egokiena kasu bakoitzerako, gaztelaniazkoa kontuan hartuta.

1. He ido a casa de los padres (1)

2. He acudido a ti para que me ayudes (2)

4
3. Vamos a la consulta del médico a recoger los resulatdos (3)

Vamos donde Miren a cenar. Quires venir? (4)

5. ¡No te acerques a mi! (5)

Erantzunal - Ulermena
8. Kermanek mina hartu du kalean. Zertan ari zen?

Autoa irekitzen

Kalea gurutzatzen

Laguna agurtzen
9. Non hartu du mina?

Besoan

Hankan

Sorbaldan
10. Kirolaria al da Kerman orain?

Bai

Ez
11. Fisioterapeutak non esan dio daukala lesioa?

Azalean

Giharretan (muskuluetan)

Hezurretan
12. Zein kirol mota egiten zuen Kermanek gaztetan?

Futbola

Saskibaloia

Tenisa
13. Kermanek txikitan, zer izan nahi zuen ?

Autobus-gidaria

Euskara-irakaslea

Medikua
14. Kermanen asmoa zen aurten ezkontzea, baina...

5
bere bikotekideak utzi egin du

datorren urtean ezkonduko da

ez dauka norekin ezkondu

Gorputz atalak

1. (1) (burua) 2. (2) (belarria) 3. (3) (ahoa)

4. (4) (begia) 5. (5) (lepoa)

6. (6) (eztarria) 7. (7) (sorbalda) 8. (8)

(bularra) 9. (9) (besoa) 10. (10) (ukondoa)

11. (11) (eskumuturra) 12. (12) (eskua ) 13. (13)

(bizkarra) 14. (14) (sabela) 15. (15)


(urdaila)

16. (16) (ipurdia) 17. (17) (hanka) 18. (18)

(belauna) 19. (19) (orkatila)

Goiko azalpenak irakurri ondoren, nola esango zenituzke hauek euskaraz? Aukeratu esaldi
egokiena kasu bakoitzerako, gaztelaniazkoa kontuan hartuta.

1. He ido a casa de los padres (1) (Gurasoenera joan naiz)

2. He acudido a ti para que me ayudes (2) (Zuregana jo dut


laguntzeko)

3. Vamos a la consulta del médico a recoger los resulatdos (3)

(Medikuarenera goaz emaitzen bila)

Vamos donde Miren a cenar. Quires venir? (4)

(Mirenenera goaz afaltzera. Nahi al duzu

6
etorri?)

5. ¡No te acerques a mi! (5) (Ez hurbildu niregana!)

KERMAN: Ui! Gaizkane! Aizu, Gaizkane!


GAIZKANE: aupa, Kerman!
KERMAN: Ai,ai, ai
GAIZKANE: aiba! Zer gertatu zaizu Kerman?
KERMAN: ez dakit. Zu agurtu zaitudanean, hemen, lepoan, ai ze mina! Ze mina!
GAIZKANE: baina, horregatik bakarrik ez?
KERMAN: Bai agurtzerakoan. Eske ez dakit zer egin, nora joan behar naiz?
GAIZKANE: hemen ezagutzen dut fisioterapeuta bat oso ona, Maita. Ea joango
gara
KERMAN: bai. Ideia oso ona
GAIZKANE: benga, goazen!
KERMAN: utzi dut kirola egitea eta beharbada horregatik izan da
GAIZKANE: horregatik bakarrik? Ezindu izan
KERMAN: ez dakit. Nire burua zaintzeari hasi behar diot.
GAIZKANE: bai, bai, bai
KERMAN: zuk ere kirola egiteari utzi diozu?
GAIZKANE: ni ondo nago. Nik egiten dut kirol apur bat
KERMAN: bai?
GAIZKANE:bai, bai, ni ondo nago
KERMAN: eta joan zara medikura?
GAIZKANE: ni medikuarengana?zuk joan biozu (behar duzu) medikuarengana.
Ni ondo nago eta
KERMAN: ba zure adinean medikura joan behar zara, e? Eta zaindu behar zara
GAIZKANE: aber, Kerman. Ni ondo nago. Fisioarenera zeu.
KERMAN: ba nik esaten dizut medikura joaten bazara seguru aski erretzeari utzi
beharko diozu, eta kafea edateari utzi beharko diozu, ur gehiago edan. Bueno,
ez zaitut larritu nahi, e, egia esan.
GAIZKANE:zuk daukazu mina, nik ez.
KERMAN: bueno ba horretan arrazoia daukazu, bai. Gaizak hobeto pentsatu
behar ditut. Eskerrik asko
GAIZKANE: ez horregatik. Hurrengora arte
KERMAN: agur.

Kermanek gaur zer egiten hasi behar duen eta zer egiteari utzi behar dion
kontatu du. Ez nahastu,
ZERBAIT EGITEN HASI, baina ZERBAIT EGITEA edo EGITEARI UTZI.
"Kirola egiten hasi naiz, eta horregatik erretzeri utzi diot"
edo
"horregatik erretzea utzi dut"

KERMAN: Ba kaletik laguna ikusi dut eta agurtzeko besoa altxatu dudanean
hemen kraska egin dit lepoan. Hezurra, edo ez dakit
FISIOTERAPEUTA: Bai. Bueno, kraska egin badizu...
KERMAN: euskaraz, e? Kraska euskaraz kraska egin dit, bai
FISIOTERAPEUTA: kraska egin badizu ez da hezurra, giharra izango da
KERMAN: Giharra? Honbre, normala nik giharra edukitzea e? Txikitan
nintzenean nik kirola asko egiten nuen
FISIOTERAPEUTA: bai?
KERMAN: bai, bai
FISIOTERAPEUTA: txikitan izango zen. Baina orain nabari da ez duzula egiten.
KERMAN: beharbada hemen sorbaldan ez, baina beitu, gaztea nintzenean nik

7
futbolean jokatzen nuen. Beitu, beitu ikutu izterra. Nik giharra hemen daukat,
izterrean. Gogorrak, e? Ze, nik gaztetan kirolari handia izan naiz.
FISIOTERAPEUTA: Baina orain ez dakigu, osea ke, etzan mesedez buruz behera
KERMAN: bale, oso ondo, primeran, bai, primeran.
FISIOTERAPEUTA: non daukazu min handiena, lepoan, bizkarrean,
giltzurrunetan...?
KERMAN: ba, beitu, lepoan, bueno, eta sorbaldan, eta bizkarrean, eta
giltzurrunetan. Unibertsitatean nengoenean kirol profesionala egiten nuen, e?
Bueno, musa kirol profesionala da, ezta?
FISIOTERAPEUTA: ez dut uste
KERMAN: hor dago eta enbidoak eta... bai. Bueno, eta ikasle nintzenean, nik
kirol asko egiten nuen. Baina gero, kirola egiteari utzi nion neska batekin
irteten hasi nintzenean
FISIOTERAPEUTA:bueno baina beste kirol mota bat egiten zenuen
KERMAN: bai, beste kirol mota... zu pixka bat zara lotsagabe, e?

Kerman garai bateko kontuak kontatzen aritu zaio fisioterapeutari. Hala, txikia
zenean, txikitan, kirol ugari egiten zuela kontatu dio.
TXIKITAN= TXIKIA NINTZENEAN
GAZTETAN= GAZTEA NINTZENEAN

KERMAN: zeinen ondo, e? Ni txikia nintzenean amatxok ere masajeak ematen


zizkidan. Baina, gero handitu nintzen eta amak ba, masajea ematen utzi zuen.
Zu ama zara?
FISIOTERAPEUTA: ez, ez oraindino ez
KERMAN: ba ama ona izango zinen, e? Oso ona. Horrelako masajeak ematen,
bueno! Eta neska-laguna ona e?
FISIOTERAPEUTA: Hori dio nire mutilak
KERMAN: ba arrazoia dauka orduan. Noiz hasi zinen masajeak ematen? Txikitan
masajista izan nahi zenuen?
FISIOTERAPEUTA: ez plazako barazki-saltzailea izan nahi nuen.
KERMAN: ba nik, txikitan, euskara-irakaslea. Eta gero, gaztetan,
Euskaltzaindiko kide. Baina begira non nagoen. Momentuz A2 mailan. Baina,
aurten? Aurten lortuko dut. Bai, bai, bai.
FISIOTERAPEUTA: animo! eta segi aurrera!
KERMAN: urtea hasten denean asmo onak eta politak izaten ditugu. Zuk urte
honetarako ze asmo dauzkazu?
FISIOTERAPEUTA:Ba, ni aurten, ezkondu egingo naiz.
KERMAN: a bai? Beitu, nire asmoa ere zen aurten ezkontzea baina neska falta
zait. Ze, zu libre ez zaude, ez?
FISIOTERAPEUTA: ez
KERMAN: ligatzeari ere utzi egin behar diot, ze, egunen batean zaplaztekoa
jasoko dut.
FISIOTERAPEUTA: bai. Hobeto izango da.

Kermanek urte berrirako zituen asmoak kontatu dizkigu. Batetik, erretzeari


utziko diola, kirola egiten hasiko dela, edota gehiegi jateari ere utzi nahi diola.
Eta bestetik, gazte denborako kontuak kontatu dizkio fisioterapeutari: txikia
zenean, edo txikitan, kirola egiten zuela. Kontuz horrekin, e?
Txikitan
edo
txikia nintzenean.
Sekula ere ez txikitan nintzenean.

Argi geratu da, ezta?

Bueno, ba, badakizu, honekin edo harekin, baina egin.

You might also like