You are on page 1of 5

Oarsoaldeko garapen ildoak

ENPRESA TXIKIAK
Working Paper 2015eko azaroa
Oarsoaldeko garapen ildoak
ENPRESA TXIKIAK

1. Oarsoaldeaz jardun dugu aurreko dokumentu


batzuetan, eta eskualdean enpresa txikien egoeraren
eta berauen garapenerako ildo posibleak aztertu
ditugu. Aurrerago lurralde garapenarekin zerikusia
duten beste arlo batzuk ukituko diren arren, honako
idatzi honetan enpresa txikien inguruko
proposamenak sintetizatuko dira batez ere.

2. Egindako azterketek eta izandako elkarrizketek


hainbat informazio eman digute Oarsoaldeko enpresa
txikien errealitatearen inguruan. Lehendik ere azaldu
denez, ez gara gehiegi luzatuko azalpenotan, baina
ondorengo azalpenen mesedetan merezi du apur bat
freskatzea. Oarsoaldeko enpresa txiki eta
mikroenpresek, oro har, honako ezaugarri hauek
dituzte: establezimendu presentzia-kopuru
portzentual oso handia, hainbat sektoretan jarduera
ekonomikoaren espresio bakarra dira; industriaren
kasuan maila teknologiko baxua edo oso baxua dute;
berrikuntzarako gaitasunik ez, eta are,
asmorik/ezagutzarik ere ez dute ohi izaten; saretze
urria elkarren artean; harreman gutxi edo bat ere ez
sektoreko beste enpresekin; krisiaren eragina handia
izan da dimentsio honetako enpresengan.

3. Eskualdearen garapen ildo estrategikoak


finkatzerakoan beraz funtsezkoa da arreta bereziz
enpresa txikien jardunari erreparatzea, eta berauen
gabeziei aurre egitea gain, sustapenerako bestelako
neurriak ere aurreikustea. Zentzu honetan sektore
industrialari begiratuko diogu xeheago. Berauen maila
teknologikoa, berrikuntza ahalmena eta ezagutza
hartzea zein partekatzea jarduera apalankatzeko
Oarsoaldeko garapen ildoak
ENPRESA TXIKIAK

funtsezko osagaiak dira, eta oso presente izango dira


proposamenak egiterakoan.

4. Lehenik eta behin beharrezko jotzen dugu enpresa


txikien ahalmen teknologikoa areagotzea. Aurrez esan
dugun bezala, gaitasun galera nabaria gertatzen ari da
enpresa txiki industrialen maila teknologikoan, eta
krisiak beherantz tiratu du gainera. Horretarako
hainbat lan lerro gara daitezke, guztiak ere ezagutza
hartzera eta ezagutza hartze horren inguruko
kontzientzia zabaltzera bideratuta:

- Berrikuntza plataformetara bideratu enpresa


txikiak, kontutan izanda gainera formazio zentroek
horretarako duten ahalmena. Kontutan izan behar
da Tknika eskualdean dagoela kokatuta
- Horretarako zentroon ahamenen diagnostikoa egin
daiteke, gerora hortik berrikuntzarako aukerak
eskaini ahal izateko enpresa txikiei
- Enpresa txikien arteko artikulazioa bilatu balio
katearen baitan (CORE proiektuak ematen duena
aprobetxatuz adibidez, baina funtsezko beste
sektoreetara zabaltzeko aukera baztertu gabe)
- Enpresa txikien arteko artikulazioa bilatu
zerbitzuak mankomunatuz. Maila ezberdinetan
egin daiteke gainera: industrialdeetatik abiatuta,
eskualde mailan, enpresa txikientzako zerbitzu
enpresak sortuz, etab.
- Trebakuntza zentroekiko harremana trinkotu, eta
zenbait arlo lehenetsi, etengabeko trebakuntza,
instalazioen eta makinariaren erabilera, zerbitzu
zehatzak, eta langile berriak lortzeko esate
baterako
Oarsoaldeko garapen ildoak
ENPRESA TXIKIAK

- Bolumena eskatzen duten diru-laguntzak


birformulatu enpresa txikiek sarbidea izan dezaten
beren kasa ala holding egiturak osatuz

5. Lehendik ere aipatu dugun moduan, dimentsioa ez da


berez soluzio bat, jarduera hobetzearen eta merkatu-
produktu-teknologia soluzioen ondorio bat baizik. Hori
dela-eta, zuztarrera jo behar da, eta zentzu honetan
logikoa da enpresa txikien produktibitatea areagotzea.
Horretarako zenbait lerro landu daitezke eskualdeko
enpresa txikien produktibitatea areagotzeko:

- Formazioaren igoerarekiko dauden errezeloak


saihesteko, beharrezkoa da produktibitatea igoera
trebakuntza mailaren igoerarekin batera doala
ageriko egitea. Honetan ahalegin bat ezinbestekoa
da, enpresa txikietan batez ere trebakuntza igoera
soldata kostuen igoerarekin lotzen baita, baina
gero ez da ikusten gaitasun igoera horrek dakarren
produktibitate areagotzea
- Hari horretatik tiraka, sektoreen araberako
formazio beharren diagnostikoak izatea oso egokia
izan daiteke
- Diagnostiko honez gain, enpresa txikien –gutxienez
lehentasunezko sektoretzat jotzen direnetan
dauden enpresa txikiak- parte hartzea bilatu behar
da trebakuntza eskaintza diseinatzerakoan
- Ekintzailetasunean trebakuntza zentroen ekarpena
oso garrantzitsua denez, berau ikasle ez diren
ekintzaileengana nola zabaldu aztertu beharko
litzateke
- Noranzko berean, azpiegitura eta makinaria
eskaintzak ekintzaile hauei ere zabaldu
Oarsoaldeko garapen ildoak
ENPRESA TXIKIAK

6. Enpresa txikien artean harremanik ez dago, eta


osagarritasunik ez dute bilatzen elkarren artean.
Horretarako hainbat lerro landu daitezke:

- Eskualdeko balio kateen araberako harreman


komertzialen eta produktuen osagarritasunari
buruzko azterketa bat egin

- Eskualdeko sektore estrategikoetako enpresa


txikien produktu eta zerbitzuen katalogoa egin, eta
berau hedatu enpresen txikion artean

- Gorago aipatu dugun enpresa txikien zerbitzuak


nolabait mankomunatzeko proiektu posibleak
aztertu

- Ekintzailetasunerako azpiegituren kasuan


(Torrekua, Mamut eraikina, Aingeru Guardakoa),
bertan daudenen arteko harremana eta sinergia
bilatzea planifikatu

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither
of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities.
EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its
reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could
affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a
single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1A MONDRAGON
TEL: 943250104 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520
E-MAIL: info@ekaicenter.eu
facebook.com/EKAICenter scribd.com/EKAICenter

You might also like