You are on page 1of 28

Adierazpena eta Komunikazioa

Haur-literatura

LANBIDE
EKIMENA

Proiektuaren bultzatzaileak

Laguntzaileak

Hizkuntza-koordinazioa

Egilea(k): ABOITIZ ERKIAGA MIREN TERESE: Haur-literatura.
Zuzenketak: Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Maketa: Ainara Sarasketa
Azalaren diseinua: Naiara Beasain

2010ean prestatua

Haur literatura

Aurkibidea
1. KONTZEPTUZKO EDUKIAK........................................................................................................................3
1.1.

Haur-literaturaren definizioa ......................................................................................................3

1.2.

Literatura motak eta literatura-igorleak...................................................................................3
3 Literatura motak ................................................................................................................3
3 Literatura-igorleak .............................................................................................................4

1.3.

Tradizioaren ezaugarriak eta motak.........................................................................................5
3 Errima eta poesia ..............................................................................................................6
3 Antzerkia .............................................................................................................................8

1.4.

Ipuina.............................................................................................................................................8
3 Ipuinen jatorria ...................................................................................................................8
3 Ipuinaren osagaiak .........................................................................................................10
3 Ipuina, magiaren eta atseginaren iturri .......................................................................10
3 Ipuinaren balio hezitzailea .............................................................................................10
3 Zer ikasten du umeak ipuinarekin .................................................................................11
3 Ipuinaren ezaugarriak.....................................................................................................11
3 Ipuinaren hastapenak ....................................................................................................12
3 Ipuin-amaierak.................................................................................................................13
3 Ipuin-motak ......................................................................................................................13

1.5.

Hezitzailearen esku-hartzea. Aniztasunaren trataera ..........................................................14

1.6.

0-6 urteko haurrekin haur-literatura lantzeko baliabideak aukeratzeko irizpideak.........15
3 Nolako istorioak dituzte gogoko ...................................................................................15
3 Adina .................................................................................................................................15

2. IRAKASKUNTZA- ETA IKASKUNTZA-JARDUERAK..................................................................................17
1. jarduera .............................................................................................................................................17
2. jarduera .............................................................................................................................................17
3. jarduera .............................................................................................................................................17
4. jarduera .............................................................................................................................................18
5. jarduera .............................................................................................................................................18
6. jarduera .............................................................................................................................................18
7. jarduera .............................................................................................................................................19
8. jarduera .............................................................................................................................................19
9. jarduera .............................................................................................................................................19

LANBIDE EKIMENA

I

HAUR-LITERATURA

LANBIDE EKIMENA

1

KONTZEPTUZKO EDUKIAK

1

1.1 Haur-literaturaren definizioa
Haurra beti izan da kontakizunen (ipuin edo antzekoen) hartzaile, baita haurtzaroa maila soziokultural berezitzat hartzen ez zen leku eta aldietan ere.
Haur-literatura ez da helduen ikuspuntutik umeen mundua itxuratu nahi duen hori bakarrik, baita
haren garapen-sasoira egokitzen den eta berea bezala onartzen duen hori ere, edozein izanda ere
hasierako asmoa.

1.2 Literatura-motak eta literatura-igorleak
Literatura-motak
Oinarrizkoa da ahozko herri-literatura.
Ohiko literatura motak hauek dira: poesia, narratiba eta antzerkigintza. Haur-literaturaren kasuan,
material didaktikoa eta komikia gehitzen ditugu.

A. Poesia
Erritmoaren eta errimaren musikaltasunak erakartzen dute umea. Hainbat daude: asmakizunak,
sehaska-kantak, jolasekoak, altzokoak eta abar.

B. Narratiba
Ipuina eta nobela. Nobela bigarren haurtzaroari edo nerabeei zuzendua da. Normalean, 0-6 urteko
haurrentzat ipuina izaten da egokia, laburra izaten baita. Bai ipuinak eta bai nobelak sailkapen bat baino
gehiago izaten dituzte (formaren arabera, jatorriaren arabera, gaiaren arabera…)

C. Antzerkia
Hitza, keinuekin eta antzezpenarekin. Oso erakargarria da umearentzat istorioko pertsonaiak bizirik
ikustea. Umeentzako modalitateak txotxongiloak, itzalak… dira.

D. Material didaktikoa
Helburu pedagogiko eta artistikoak elkartzen dira. Garrantzi handia du heziketan, umeen ikaskuntzarako baliabide- eta aktibitate-proposamenak ematen dituelako. Haiei esker, haurrak era ludikoan ikasten
du (zenbakiak, bokalak, soinuak…).

E. Komikia
Haurrak kontatzen zaion istorioa ikusteko aukera du. Garrantzirik handiena umorezkoek eta abenturazkoek dute.

Zikloaren Izenburua

Literatura-igorleak
Haurraren bizitzako lehenengo egunetatik hasten da literaturarako sarbidea; familiak, eskolak eta
gizarteak dute zerikusia.

A. Familia
Haurraren lehen kontaktua literaturarekin. Hasieran, sehaska-kanta herrikoiak eta lehenengo ipuinak
izango dira, denak egitura xume batekin. Horrela, era natural batean, haurra era positiboan bultzatzen da
literaturara. Gogo on hori eskolan zaindu eta aprobetxatu behar da, irakurzaletasuna bultzatuz. Hasierako
interesa irudiztapenera bideratuko da; liburuak begiratu eta irudikatzeko izango dira. Liburuak erabiltzeak
hitz idatzia ezagutzen lagunduko dio. Aldi berean, heldua irakurtzeko behar izateak berarekin afektuzko
harreman bat ezartzen lagunduko dio, eta horrek eragina izango du irakurzaletasunean.
Gaur egun, literaturarako sarbidea beste bide batzuetatik ere gertatzen da haurretan: telebista, bideoak
edo CD-ROMak, Internet... Haurrak liburuetara baino errazago ohitzen dira bide horietara, baina, era
egokian erabiliz gero, biak batera eskain dakizkioke.

B. Haur-eskola
Haurraren eta literaturaren arteko kontaktua da hau ere. Hezitzaileak garrantzi berezia du haurra
literaturaren mundu magiko eta liluragarrian barneratzeko. Ingurune honetan, material didaktikoa sartzen
joaten da, eta teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen dira era pedagogikoan.

C. Gizartea
Haur-literaturaren zabalkundean gero eta ahalegin gehiago egiten da nazioartean, estatu edo herri
mailan, bai administrazio publikoaren aldetik eta baita enpresa pribatuen aldetik ere.
Gizarteak eskaintzen duen zerbitzu bat haur-liburutegiak dira; horietan, liburuen maileguaz gain,
irakurzaletasuna bultzatzen duten jarduerak garatzen dira. Liburutegietan, lehen haurtzarorako tokiak
aipatu beharra dago; helduekin joaten dira umeak, eta, beste jarduera batzuen artean, ipuinak kontatzen zaizkie.

4

LANBIDE EKIMENA

Moduluaren Izenburua

Argitaletxe eta liburu-dendek zeregin aipagarria dute zabalkundean, haurren publikoari zuzenduriko
bilduma, material eta egileak gehitzeko apustua egin dutelako.
Azkenik, komunikabideak aipatu beharra dago, bereziki zinema eta telebista, marrazki bizidunei esker
ipuinak ezagutarazi dituzte eta.

1.3 Tradizioaren ezaugarriak eta motak
Herri literatura tradiziotik sortu eta garatzen da; ahoz igortzen da. Sehaska eta altzoko kantekin
hasten da, baita umeari, altzoan dagoenean, kontatzen zaizkion istorioetatik ere. Geroago, haur-eskolak
tradizio horietan parte hartzen du.
Tradizio horiek helburu bikoitza dute: alde batetik, umea lasaitu, olgatu eta dibertitzea; eta, bestetik,
kolektibitatearen kultura-ondasunaren partaide egitea. Narrazio horien edukia egiazkoa izan daiteke ala
ez, baina mezu bat dute, eta jarraipenarekiko eta sinpletasunarekiko estimua ere bai.
Komunitate bakoitzaren narrazioekin batera, gizateriarenak diren beste batzuk daude, munduko
hainbat tokitan ezagunak.
Kontuan hartzekoak dira korroko kantak, belaunaldiz belaunaldi igortzen direnak, irakurtzen eta idazten
ikasi aurretik irakasten eta ikasten direnak.
Haur-abestiak izan daitezke:
`

Sehaska-kantak
9 Haurtxo txikia sehaskan dago,
9 Loa loa, etab.

`

Altzoko kantak
9 Txinkirrikitxin atzo nintzan Bilbora
9 Arre-arre mandako, bihar Tolosarako...
9 Txalo pin txalo, etab.

`

Korroko kantak
9 Ala kinkirrinera, etab.

`

Soka-saltoko kantak
9 Bat, Matxin parrat; Bi, Mitxel eperdi...
9 Mari Andresaren korotza

`

Zotz egiteko kantak
9 Harriola-marriola orratza zorrotza...
9 Dona dona katona...

LANBIDE EKIMENA

115

Zikloaren Izenburua

`

Eskuekin jolasteko kantak
9 Karikaturak, izenak, zerenak...
9 Txakur bat erosi dut...

`

Hatz-jolasak (ume txikiekin jolasteko)
9 Arraultzaren hatzamar-jokoa
9 Lehenengotxuori...

Hezitzailearen lana garrantzitsua da tokian tokiko tradizioa jasotzeko eta eskolarako material gisa
erabiltzeko.

Errima eta poesia
Oro har, haur-poesia erritmoaren eta errimaren atseginean oinarritzen da, hainbat baliabide erabiliz:
`

Aliterazioa: jarraian doazen hitzetan hots edo silaba jakin bat errepikatzean datzan figura (troka
txoko txikian kutxatxo itxia...).

`

Onomatopeia: hots naturalak imitatuz sorturiko unitate lexikalak (dinbili-danbala, miau, kuku,
ñirñir, burrunba...).

`

Oihartzuna: errepikapen-efektua (arantzan-tzan...).

`

Txikigarriak: txikitzat hartzen den objektu bat aipatzen duen izena (ttiki, umetxo...).

Umea laguntzaile aparta da etxean eta kalean ikasitako ipuin eta errimak kontatzeko. Poesiaren
agerpenak dira:

Abestiak: doinu jakin batekin kantatzen diren neurtitzak
Sehaska-kantak, altzorako kantak, biribilean jolastekoak...

Esaerak
9 Kutxi-kutxi, koipe asko eta urdai gutxi.
9 Kaixo! Hik arre eta nik so.
9 Zereko zeraren zera zertu da zerean.

Onomatopeiak: hots naturalak imitatuz sortzen diren unitate lexikalak
Dinbili-danbala, tok-tok, txipli-txapla.

Arao edo konjuruak (sorgin-esaldiak): magia-erritualak
9 Mirri-marrau
higi hadi, liburu hau

6

LANBIDE EKIMENA

Moduluaren Izenburua

9 Hodei guztien azpitik,
sasi guztien gainetik

Aho-korapiloak: ahoskatzeko zailak diren hitz edo esaerak; jolasteko erabiltzen dira
9 Akerrak adarrak okerrak ditu,
okerrak adarrak akerrak ditu
9 Otso itsu itsusiak
ezin etsi etxean!

Igarkizunak: esanahia igarri behar zaien esaldi ulertzeko ilunak
`

Igarkizunen hasierak
9 Tipitaki, tapataki, zer ote den nork daki?
9 Ikusi-makusi

`

Igarkizunak
9 Puntan punta 2,
atzean zulo 2,
zer dela eta zer dela,
ezetz igarri!”
9 “Kanpotik zuri
barruan gorri,
zer da?”

Atsotitzak: esaera zaharrak edo errefrauak
9 “Jan ta lo, potolo”
9 “A ze parea, karakola eta barea”

Jolasak: jolasteko erabiltzen diren jarduerak
9 Din dan
nor hil da?
Peru zapataria...
9 Mau, mau,
mimirrimi mau,
Matxin alproja hori,
katuak jango hau!

LANBIDE EKIMENA

117

Zikloaren Izenburua

Gorputz-jolasak (atzamarrekin egiten direnak): hitzak gorputzaren mugimenduari lagunduz egiten
diren jolasak
9 “Eragiozu eskutxoari,
orain batera, gero bestera”
9 “Honek txotak bildu,
honek sua piztu,
honek arrautza frijitu,
honek pixka bat probatu
eta potolo honek den-dena jan zuen”

Koplak: bertsoak eta, bereziki, kanta baten ahapaldiak
9 Urte barri-barri, txarri belarri...
9 Egun da Santimamiña

Antzerkia
Antzerkiak ere sustrai herrikoiak ditu. Literatura mota honek haurra antzerkiaren gertakizun kulturalean sartzen du, eta ekintzan era aktiboan parte-hartzea baimentzen dio.
9 Bi aizpak (Lizardi)
9 Ezkondu ezin zitekeen mutilla (Lizardi)

1.4 Ipuina
Ipuinen jatorria
Antzina hasi ziren ipuinak sortzen, jatorria zehaztea zaila den arren. Garai batean, “ipuin” deituriko
narrazioek naturako egoerak edota gertaera sinboliko edo mitikoak bakarrik azaltzen zituzten. Bitxia da,
baina munduko leku zeharo desberdinetan —elkarrekin harremanik izan ez duten lekuetan— antzeko
narrazioak sortu zituzten. Ahozko zabalkundearen eta denbora igarotzearen poderioz, gizarte-taldeen
araberako eraldaketak sortzen joan dira.

Nola sortzen dira umeentzako idatzizko ipuinak?
Hasiera batean, ipuinak ez ziren haurrentzat, baizik eta helduentzat, nahiz eta ipuin horietako batzuk
umeen gustukoak izan.
Ilustrazio garaian (XVIII. mendean) hasi ziren umeentzat pentsatutako lehenengo ipuinak egiten. Hain
zuzen, Jean Jacques Rousseau-k (1712-1778) haurtzaroaren garrantzia defendatu zuen garai horretan.
Haren arabera, haurrak haur bezala bizi behar du, ez heldu txiki batek bezala, eta horregatik, oinarrizkoa
da haurrek berentzako egindako lanak edukitzea irakurtzeko, entzuteko eta gozatzeko.
Charles Perrault-ek (1628-1703) gortesauak entretenitzeko eta dibertitzeko idatzi zituen Nire ama
antzararen ipuinak izenburupean bilduriko narrazioak, eta geroago moldatu ziren haurrentzako egokia zen
era didaktiko batera. Narrazio horietan artean daude Txanogorritxu edo Errauskine ipuin ezagunak.
8

LANBIDE EKIMENA

Moduluaren Izenburua

Herri-ipuinak Grimm anaiei esker —Jacob (1785-1863) eta Wilhelm (1786-1859)— aberastu ziren,
batez ere. Izan ere, Grimm anaiek jatorri herrikoiko ahozko narrazioetan oinarritu zituzten hainbat kontaketa, 1812an Haurrentzako ipuinak lanean argitaratu zituztenak. Horien artean ezagunak dira Erpurutxo,
Edurne zuri, eta abar.
Horiez gain, Hans Christian Andersen (1805-1875) danimarkarra da haurrentzako ipuingile garrantzitsuenetako bat. Gaur egun oraindik bizirik dauden ipuin hauek idatzi zituen, besteak beste: Berunezko
soldadutxoa, Sirenatxoa eta Ahatetxo itsusia.

Nola sortu ziren idatzizko euskal ipuinak?
Euskarazko haurrentzako liburuak geroago hasi ziren idazten, XIX. mendean.
1804. urtean, Bizenta Mogelek Ipuin onac liburua argitaratu zuen. Ipuin horiek moralki onak zirela
adierazteko erabili zuen “onac” adjektiboa. 1842an, Agustin Paskual Iturriagak 55 alegia itzuli zituen
euskarara, Fábulas y otras composiciones en verso bascongado, dialecto guipuzcoano izenburupean:
Esne saltzailea, Txitxarra eta txingurria, Belea eta azeria, eta abar. Gerora, “Ipuinac” izeneko liburuan bildu
ziren ipuin horiek.
W. Webster idazle ingelesak euskarazko herri-ipuinen lehen bilduma idatzi zuen. 1877an argitaratu
zen Londresen, Basque legends izenarekin. Harrigarria bada ere, mende oso bat geroago kaleratu zen
liburu horren euskarazko bertsioa: 1993an argitaratu zen lehen aldiz euskaraz, Xipri Alberbidek itzulita.
1980ko hamarkadaren hasierako urteetan kokatzen da euskal haur literatura modernoaren hasiera.
Garai horretatik aurrera, alor honetako ekoizpena eta itzulpenak ugaritu eta finkatu egin direla esan
dezakegu.

LANBIDE EKIMENA

119

Zikloaren Izenburua

Ipuinaren osagaiak

A. Osagai linguistikoak
Hitzak, esaldien egitura, esaldi eta hitzen intonazioa, esanahia... hurbiltzen dizkio umeari.

B. Osagai sinbolikoak eta irudimenezkoak
Umearen fantasia edo irudimena pizten eta garatzen du. Umearen nahiak, desirak... ipuinetako pertsonaietan betetzen edo islatzen dira.

C. Inguruneko osagaiak
Umeak ezagutzen dituen tokiak zein ezagutzen ez dituenak erakusten ditu ipuinak.

D. Adierazpen-osagaiak
Umearen adierazpena lantzeko edo bultzatzeko balio duen guztia: plastika, musika, lengoaia, gorputzadierazpena...

E. Osagai psikologikoak
Pertsonaien bidez, pertsonen izaera ezberdinak ezagutzen ditu umeak, baita bizitzan izaten diren
egoera ezberdinak ere: poztasuna, maitasuna, atsekabea, gaixotasuna, heriotza...

F. Gizarte-jarrerako osagaiak
Gizarteko ohiturak edo azturak: janak, jaiak... Gizartean edo inguruan izaten diren jarrerak ere
ikusten dituzte.

Ipuina, magiaren eta atseginaren iturri
9 Dena gerta daiteke, dena da posible.
9 Ipuina irudimenaren mundua da.
9 Ipuin zaharrenek ere gaurkotasuna dute, irudimena delako haien mundua.
9 Atenporalak dira: betikoak eta betiko.
9 Animismoa da nagusi: edozein gauzak zein animaliak gizakion ezaugarriak edo handiagoak izan ditzake.
9 Metamorfosia: Aldatzeko ahalmena ere posible da: sagua/erraldoia – igela/gizakia.
9 Pertsonaiak hainbat eratakoak eta boteretsuak izan daitezke, errealitatean izaten ez diren
ahalmenak izan ditzakete.

Ipuinaren balio hezitzailea
9 Umearen fantasia elikatzen eta aberasten du, haren esperientzia handituz.
9 Umearen nortasunaren garapen osorako lagungarri da.

10

LANBIDE EKIMENA

Moduluaren Izenburua

9 Sentikortasuna eta kritikotasuna lantzeko balio du.
9 Umea bere errealitatean kokatzen du.
9 Komunikatzeko gogoa asetzen laguntzen dio haurrari.
9 Baloreen mundua erakusten dio: ongiaren eta gaizkiaren arteko aldea; umiltasuna, harrokeria;...
9 Nagusien eta umeen arteko afektibitatea lantzen du.
9 Antsietate-egoeren aurrean, lagundu egiten du tentsioa, agresibitatea eta beldurrak gainditzen.
9 Edozein ezintasuni aurre egiteko moduak ere erakusten dizkio haurrari.
9 Gizakien arteko harremanak ulertzen laguntzen du.
9 Besteekiko tolerantzia, ulermena eta errespetua bultzatzen ditu.
9 Gaitasun estetikoa eta artistikoa garatzen du.

Zer ikasten du umeak ipuinarekin
9 Hizkuntza lantzen, hobetzen du.
9 Hiztegia ezagutzen, aberasten du.
9 Hitz egiteko moduak barneratzen eta adierazpena garatzen laguntzen dio.
9 Oroimena garatzen, estimulatzen du.
9 Denboraren egiturak indartzen ditu.
9 Kontzentrazioa izaten laguntzen dio.
9 Jakin-mina sortzen dio.
9 Hainbat informazio jasotzen du.
9 Zalantzak eta “zergatiak” argitzeko balio dio.
9 Hausnarketarako bidea irekitzen laguntzen dio.
9 Beste umeekin harreman lasaiak izateko eta ideiak trukatzeko balio du.
9 Literaturaz gozatzen eta poza sentitzen ikasten du.

Ipuinaren ezaugarriak
9 Irudimena hegaldatzen du.
9 Emozioak eta sentipenak sorrarazten ditu.
9 Errealitatea eta fantasia elkartzen ditu.

LANBIDE EKIMENA

1111

Zikloaren Izenburua

9 Mezu argia du, balioen transmisioaren garrantzia dela eta.
9 Gatazkak gainditzeko balio du.
9 Norberaren jarreraz gogoeta egiteko modu egokia da.
9 Ezaugarri gomendagarriak: 

Narrazioa da egokiena umearentzat. 
Gertaerek ordena bat izan behar dute. 
Interesak gutxitik gehiagora joan behar du, gradualki. 
Bukaera ipuinaren ondorioa da, eta argia izan behar du. 
Ipuinen luzera umeen adinera eta arreta mailara egokitu behar da. 
Argia izan behar du, bai edukiaren aldetik bai hizkuntzarenetik.
Ipuinaren hastapenak
Ipuinarekin hasi orduko formula batzuk erabiltzen ditugu, testu laburrekoak:
`

Behin batean ... edo halakoekin hasitakoak
9 Eta baziren bi sai, batek zuen buztan handia ...
9 Asko munduan bezala, baziren bi bele, batak zuen buztan handia,
9 besteak buztan txiki-txikia... ....
9 Askotan gertatzen den bezala...
9 Behin baziren Peru eta Marixe eta egiten zuten kaka berdie.

`

Atzamarrekin egiten direnak
9 Keinuak + ipuina.
9 Keinuak + abestia
9 ... Honek erosi zuen ... eta potolo honekin den-dena jan zuen.

`

Beste batzuk
9 ... Bi hego ditu beleak.
9 ... Egia da, begi bien artean sudurra.

`

ZOTZ egiteko ere balio dutenak
9 Isabela – Manuela ...
9 Kuku miku kaiola ...

12

LANBIDE EKIMENA

Moduluaren Izenburua

Ipuin-amaierak
9 Hala bazan ala ez bazan, gu ibili gara kalabazan.
9 Hori ez baldin bada egia, hola gerta dadila.
9 Egia, egia, ohe azpian txerria.

Ipuin-motak

Formaren arabera
FORMULA IPUINAK
Edukia ez da garrantzitsuena, umearengan duen eragina baizik. ZOTZ egiteko formulak izaten dira,
eta errepikapenak izaten dituzte. Adibidez:
Dona dona katona..., Kuku-miku kainola...
IPUIN LABURRAK
Bi esaldiz —hasierakoa eta bukaerakoa— osaturiko ipuinak dira .
INOIZ BUKATZEN EZ DIRENAK
... Nahi duzu berriro kontatzea, ....
ANIMALIEN IPUINAK
Protagonistak animaliak dira, eta pertsonak balira bezala jokatzen dute.
IPUIN MIRAGARRIAK EDO MAITAGARRIEN IPUINAK
Naturaz gaindiko pertsonaiak agertzen dira, gertaerak arruntak diren arren: sorginak, printzeak, maitagarriak, gizaki ikusezinak... Urruneko lurraldeetan gertatzen dira.
Egitura bera izaten dute beti:
1. GAIZTAKERIAREN bat gertatzen da.
2. HEROIAK aurre egiten dio gaiztakeriari.
3. Bukaera ZORIONTSUA izaten da: ONGIAK edo zorionak irabazi egiten dio gaiztakeriari.
Ipuin horietan, balioak, moralitatea eta ongiaren eta gaizkiaren arteko gatazka agertzen da; hori bai,
ongiak irabazten du beti.

Gaiaren arabera
MAITAGARRIEN IPUINAK
Adibidez: Marizikin, Sorgin gaiztoa.

LANBIDE EKIMENA

1113

Zikloaren Izenburua

HERRI-IPUINAK
9

Herri guztietan daude.

9

Askotan anonimoak dira.

9

Ahoz adierazten dira ohitura bezala.

9

Adibidez: Patxi errementaria, Makilakixki.

ALEGIAK
9

Protagonistak animaliak dira beti, eta pertsonen moduan jokatzen dute.

9

Orokorrean animalia bakoitzak rol bat jokatzen du.

9

Gehienetan hitz neurtuetan moldatuak izaten dira.

9

Asmo satirikoa ere izaten dute.

9

Bukaeran, erabilera praktikoa duen irakaspen moral bat igartzen da.

IPUIN MITOLOGIKOAK
9

Antzinako istorio misteriotsuak kontatzen dituzte.

9

Heroiak dira protagonista nagusiak.

9

Heroi horiek ezinezko egoera fantastikoak bizitzen dituzte.

BAT-BATEKO IPUINAK
9

Bat-batean sortzen dira.

9

Ongi pasatzeko, irakasteko eta haurrak lasaitzeko erabiltzen dira.

9

Hurbiltasuna adierazteko balio dute.

1.5 Hezitzailearen esku-hartzea. Aniztasunaren trataera
Hezitzaileak, umeen interesa eta sentimenduak jasotzen jakin behar du, eta entzuteko eta arreta jartzeko
ohiturak sustatu. Garrantzikoa da narratzailearen eta entzuleen artean kidetasun-giroa sortzea. Horretarako baliabideak dira:
9 Kontatzeko estiloa eta berezkotasuna, haurrenganako hurbilketa bultzatzen duena.
9 Haurren adinerako egokia den hizkuntza erabiltzea. Hizkuntza xume eta argia da egokiena,
umea hazten doan heinean egoera zehatzei loturiko hitz berriak sartzeko aprobetxatuz.
9 Xehetasunak, deskribapenak eta azalpen zehatzak lagungarriak dira haurrari istorioa ikusarazteko.

14

LANBIDE EKIMENA

Moduluaren Izenburua

9 Ahots-doinu desberdinak pertsonaia desberdinentzat.
9 Istorioa ulertzeko, lagungarria da onomatopeia, keinu eta mugimenduak erabiltzea.
9 Umeen parte-hartzea bultzatzea. Horretarako, pertsonaiei umeen izenez deitzea komeni da,
hitzak errepikatzea, onomatopeiak erabiltzea, keinu eta mugimenduak egitea, etab. 

Liburua ireki aurretik, liburua aztertu dezakete: ikusmenarekin (handia/txikia...), gainontzeko zentzumenekin (gogorra/biguna...), azala eta atzeko azala... 

Irekitzen dutenean, irudietako koloreak aipatu ditzakete, gustukoen dituzten irudiak adierazi, errepikatzen diren elementuak bilatu, ikusi-makusika jolastu... 

Itxi ondoren, pertsonaia zehatz baten marrazkia egin, eta beste amaiera bat asmatu
dezakete...
9 Hezitzaileak umearen prozesuei adi egon behar du, eta agertzen diren adierazpen-egoerei
balio hezitzaile eta moralak emateko aprobetxatu behar du, prestaketarako ikasketak baitira.
Antzezpen-jolasaren bidez, ahoskera edo gorputz-jarrerak zuzendu daitezke, eta trebetasunak
garatu: behaketa, sormena, adierazkortasuna eta bizitzarako jarrera premiazkoak (maila hauetan, heziketaxedeak dira).

1.6 0-6 urteko haurrekin haur-literatura lantzeko baliabideak aukeratzeko irizpideak
Nolako istorioak dituzte gogoko
9 Ekintza arinekoak; une bakoitzean zerbait berria gertatu behar du.
9 Errazak eta xumeak, misteriotsua badira ere. Ezagunak diren egoerak agertzen dira, baina
misteriotsuak ere izan daiteke.
9 Mundu miragarria, fantastikoa, umeek ezagutzen duten errealitatean ere sor daiteke.
9 Errepikapenak egotea komenigarria da; horrela, ipuinaren narrazioa errazago ulertzen da.

Adina

1-3 urte
9 Nahiago dituzte hitza + mugimendua duten ipuinak.
9 Gaiak ezagunak izatea gustatzen zaie: etxea, animaliak, senideak...
9 Ukitzeko, ikusteko ipuinak gustatzen zaizkie.

3-5 urte
9 Edozein izakiri gizakion izaera eta ezaugarriak jartzen dizkiote: SASOI ANIMISTA.
9 Nahiago dituzte istorio errazak, ekintza lineala edo jarraitua dutenak.

LANBIDE EKIMENA

1115

Zikloaren Izenburua

9 Animalien istorioak dituzte gogokoen.
9 Istorio labur bat kontatzen duten liburuak gustatzen zaizkie, irudi askokoak.
9 Hizki handiak.

5-8 urte
9 Mundu miragarriak dituzte gogoko.
9 Gizakiak ekintza konplexuen protagonistak izan daitezke, eta 2. mailako pertsonaiak ere
ager daitezke.
9 Hitz-jokoak, umorea eta zuhurtasuna ulertu eta gustatzen zaie.

16

LANBIDE EKIMENA

IRAKASKUNTZA- ETA
IKASKUNTZA-JARDUERAK

2

1. JARDUERA
Bete taula banaka. Literatura-motei buruzko taula da, eta ikasleek ezagutzen dituzten lanak idatzi
behar dituzte. Ondoren, aipatu idatzitakoa guztien artean, eta idatzi arbelean.
LANAK
Txakurra eta otsoa

LITERATURA-MOTAK

BESTE LAN BATZUK

Alegia
Asmakizuna
Errefraua
Kopla

2. JARDUERA
Haurrekin bultzatu nahi diren autonomia-ohiturak bultzatzeko, asmatu istorioak binaka.

3. JARDUERA
Ikasle bakoitzak istorio bat asmatu behar du (banaka), errefrau edo atsotitz batetik abiatuta.

LANBIDE EKIMENA

17

Zikloaren Izenburua

4. JARDUERA
Eztabaidatu talde handian: haur-literaturaren garrantzia 0-6 urte bitarteko garapen integralean.

5. JARDUERA
Aukeratu alegia bat, eta aldatu amaiera, 3-6 urte bitarteko haurrei azaldu nahi zaizkien jarreren
arabera (banaka). Ondoren, irakurri gelan.

6. JARDUERA
Irudi batetik abiatuz, asmatu ipuin bat (banaka).

18

LANBIDE EKIMENA

Moduluaren Izenburua

7. JARDUERA
Galdetu hainbat gauzaren zergatiari buruz,eta erantzun 10 lerroko ipuin bat asmatuz. Ondoren,
kontatu ahalik eta modu harrigarrienean edo barregarrienean.

8. JARDUERA
Talde txikian, egin fitxategi bat 0-6 urteko haurrekin lan egiteko haur-literatura mota desberdinak
biltzen dituena. Azaldu elkarri egindako lana, eta, ondoren, osatu gelako fitxategia.

9. JARDUERA
Talde txikian landutako fitxategitik abiatuz, antolatu haur literatura adin-tarte desberdinekin lantzeko
jarduerak, alderdi hauek kontuan izanik: aniztasunaren trataera, hezitzailearen betebeharra, erabiliko
diren baliabideak, garatzen diren gaitasunak, ebaluazio-tresnak eta -teknikak. Egin lanaren ebaluazioa, horretarako diseinaturiko tresnak eta teknikak erabiliz.

LANBIDE EKIMENA

1119

LANBIDE
EKIMENA