You are on page 1of 4

BERTSOLARITZA

A) Zortziko handia lau puntutako ahapaldia da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta 8 bikoitietan. Errimahitza ere azken hauetan doa. ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 10 ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 8 A ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 10 ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 8 A ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 10 ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 8 A ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 10 ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 8 A Hona hemen zortziko handiaren adibide bat: Peñagarikano: Beti euskaldun sentitzen gara bai egunez ta bai gabaz ta zeintzuk geran geuk azaltzeko gu ez ote gera kapaz? Sarri askotan nago amorruz sarri askotan algaraz baina egungo lema bakarra: Euskal Herrian euskaraz nahiz batzuk egin erdaraz. Eta sarritan ni triste antza nago begira jarririk ez dagoelako nire bihotza poztuko duen berririk. Beti euskeraz behar genuke ez dago beste neurririk. Nik ez nuke nahi bere hizkuntzan mintzatzen ez den herririk. (bis) Euskal Herrian sortu ginen gu bertan hazi eta hezi eta inolaz ez det joan nahi neure herritik ihesi. Denek ez dute hemen egiten denek ez dute ikasi eta egiten ez dunak ez du euskaldun izenik mezi. (bis)

B) Zortziko handiak bezala, zortziko txikiak, lau puntu ditu eta errima lerro bikoitietan doa. Neurri hau
egoera bizi eta umoretsuetarako gehiago erabiltzen da, berbaldi luze dramatiko eta epikoetarako baino. ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 7 ----- ----- ----- ----- ----- ----- 6A ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 7 ----- ----- ----- ----- ----- ----- 6A ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 7

----- ----- ----- ----- ----- ----- 6A ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 7 ----- ----- ----- ----- ----- ----- 6A Hona hemen zortziko txikiaren adibide bat:

Triste bizi naiz eta
hilko banintz hobe badaukat bihotzean hainbat atsekabe. Maite bat maitatzen det bainan haren jabe sekulan izateko itxaropen gabe. Nere maite polita nola zera bizi? Zortzi egun hauetan etzaitut ikusi. Uste det zabiltzala nigandik ihesi ez didazu ematen atsekabe gutxi.

Bihotz baten lekuan
mila banituzke, zuretzako maitia izango lirazke. Baina milan lekuan bat besterik ez det har zazu ba maitia bat hau mila bider.

Beste doinua: “Bautista Basterretxe”, “Behin batian Loiolan”, “Iturengo arotza”, “Astoa ikusi nuen” C) Hamarreko handiak zortziko handiaren egitura bera du, baina puntu bat erantsiko diogu. Ahapaldi hau,
normalean, egokiagoa izango da berbaldi luzeagoak adierazteko, testuak berak leku gehiago baitu zortziko handian baino. ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 10 ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 8A ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 10 ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 8A ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 10 ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 8A ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 10 ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 8A ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 10 ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 8A Hona hemen hamarreko handiaren adibidea:

Jexux Lopetegi: Asko da falta detela. Berak, zeruan! erantzuten dit teknikari den bezela. Bertako izar distiratsu bat ilunik gelditu zela. Besteek ezin konpondu eta zeu joan omen zinela. Nik banekien denetarako aita onena nuela! Azken boladan iruditzen zait jendea niri begira, gaiztakeririk ez det egin ta zergatikan ari dira? Halere ezer ez da nirea ondo nago eta, tira!

Baina amatxo dabil arraro ez da irtetzen herrira. Nirekin ez du azaltzen baina zeharo triste bizi da. Lotaratzeko ordu honetan badakizu honezkero zure argazki bat badudala almoadapean bero. Kolore pixkat galtzen ari da muxuak emanda edo. Aitatxo asko maitatzen zaitut! esaten diot gauero eta amatxok “ta nik ere bai” xuxurlatzen dizu gero.
D) Hamarreko txikiak, zortziko handiak bezalako egitura du, baina puntu bat eta errima bat erantsita. ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 7 ----- ----- ----- ----- ----- ----- 6A ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 7 ----- ----- ----- ----- ----- ----- 6A ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 7 ----- ----- ----- ----- ----- ----- 6A ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 7 ----- ----- ----- ----- ----- ----- 6A ----- ----- ----- ----- ----- ----- ----- 7 ----- ----- ----- ----- ----- ----- 6A Hona hemen hamarreko txikiaren adibide bat:

Mañukorta: Lehenagotik auzuak, lehenago lagunak, (bis) txirrinduakin sarri gera biok junak; zu goiko puntan zaude gu berriz ilunak; nahi ta bihotzetikan izanak bigunak, ez al dituzu maite anai euskaldunak? (bis) A. Sarasua: Beraz osatu ezinik ziklista kuadrila,(bis) ni gabe talde hori daukagu debila, baina ne'kontzientziz ni nago trankila, bizimodua ezpaita oraingoz fazila; ni diru bila nabil ez famaren bila.(bis) D) Badira beste neurri batzuk, koplak, tradizio handia dutenak eta oso erabiliak direnak eskerako eta

errondarako. Neurriaren arabera bi mota kopla daude: Kopla txikia -------7 - - - - - - 6A -------7 - - - - - - 6A Adibidez: Maritxu nora zoaz edert galant hori Iturrira Bartolo nahi badezu etorri Iturrian zer dago? Ardotxo txuria Biok edango degu nahi degun guztia Kopla handia - - - - - - - - - - 10 --------8A - - - - - - - - - - 10 --------8A Hauek bertso modu ezagunenak dira, baina beste asko ere badaude.