You are on page 1of 14

2.

maila

Estresa
Gaixotasunak
Osasuna

HAU ESTRESA!
Ataza honetan estresa
bera, eta estresari aurre
egiteko alternatibak
izango dituzu aztergai.

Horretarako:

a. Estresa zer den

aztertu, test bat
erantzun, eta gaiari
buruzko irratsaio bat
entzungo duzu.

b. Ikaskide estresatu bati

aholku batzuk idatzi,
gaiari buruzko bideo
pasarte bat ikusi, eta
artikulu bat irakurriko
duzu.

AUTOIKASKUNTZA
TUTOREAREN ORRIA

ATAZA: HAU ESTRESA! (5:00)

A ESTRESA ZER DEN AZTERTU, TEST BAT ERANTZUN, ETA GAIARI BURUZKO IRRATSAIO BAT ENTZUNGO DU.

TUTORETZAN
”Klasekideen estresa” orrian zer idatzi duen azalduko dizu.

MINTZA SAIOAN EDO MINTZA-LAGUNAREKIN

Testean zer atera zaion azalduko du. Bera estresatzen duten faktoreak zeintzuk diren, eta aurre egiteko
zer egiten duen ere azalduko du.
Irratsaioan (Atazen entzungaiak 1, 6. pista, edo DB 4.290 zk., 8. diskoa, 69. pista) entzundakoari buruzko
azalpentxo bat eta bere iritzia emango ditu.

B IKASKIDE ESTRESATU BATI AHOLKU BATZUK IDATZI, GAIARI BURUZKO BIDEO PASARTE BAT IKUSI, ETA ARTIKULU BAT
IRAKURRIKO DU.

TUTORETZAN
Idazlan bat erakutsiko dizu, zuzen dezazun.
Bideo-pasartea gustuko izan duen komentatu (Ikus-entzunezkoak 1, 33. pista, edo DB 588 zk.): ea berak
asmatutako amaiera antzekoa izan den,...

MINTZA SAIOAN EDO MINTZA-LAGUNAREKIN

“Estresa: bizitza patxadaz hartu behar da” artikulua komentatuko du: atentzioa gehien eman diona, bere
iritzia,...

Mintza saioan gaiaz aritzeko proposamena

Bideo-pasarte bat ikusi, irratsaio bat entzun eta gaiari buruz hitz egin
HAU ESTRESA!
”Estresa” bideo-pasartea ikusi (DB 588 zk.) eta komentatu egingo dugu.
Gure ustez, estresa zer den eta nola definituko genukeen esango dugu.
Estresari buruzko irratsaioa entzun (DB 4.290 zk., 8. diskoa, 69. pista), 5. orriko
galderak banatu, eta talde txikietan komentatu egingo dugu: esan dena, iritzia,...
4. orria banatu, eta taldetxoetan hutsuneak bateko ditugu. Azaldu zer jartzen duen
testean (ikus 13. or.), eta bakarka testa erantzungo dugu.
Taldetxoetan, atera zaizkigun emaitzak komentatuko ditugu, eta 4. orriko galderak
ere erantzungo ditugu ahoz.
Talde handian, taldetxo bakoitzean esan dena laburbildu, eta estresari aurre egiteko
aholkuak ematen saiatuko gara: zer egin beharko genukeen eta zer ez.

2
IKASLEAREN ORRIA

ATAZA: HAU ESTRESA!

A ESTRESA ZER DEN AZTERTU, TEST BAT ERANTZUN, ETA GAIARI BURUZKO IRRATSAIO BAT ENTZUNGO DUZU.

EGINKIZUNAK ZUZENKETAK
Irakurri “Zer da estresa?” ariketako definizioak, Erantzunak 13. orrian.
eta hutsuneak bete (4. or.).

Bete “Klasekideen estresa” ariketako koadroak Azaldu idatzi duzuna ikaskide, edota tutoreari.
(4. or.).

Egin “Testa” orriko ariketak (5. or.). Hutsuneen erantzunak 13. orrian.
Azaldu ikaskide, mintza-lagun edota tutoreari
testean atera zaizkizun emaitzak, eta koadroetan
idatzi duzuna.

Entzun “Estresa” irratsaioa, eta erantzun itzazu ”Estresari buruz” orriko galderak lagun, azaldu
“Estresari buruz” orriko galderak (6. or.). ikaskide, mintza-lagun edota tutoreari irratsaioan
Aukeratu puntu bat eta gaia garatu (6. or.). entzundakoa, eta aukeratutako puntu horri buruz
prestatu duzuna.

B IKASKIDE ESTRESATU BATI AHOLKU BATZUK IDATZI, GAIARI BURUZKO BIDEO PASARTE BAT IKUSI, ETA ARTIKULU BAT
IRAKURRIKO DUZU.

EGINKIZUNAK ZUZENKETAK
Irakurri “Lagun estresatu hori” orriko egoera, eta Erakutsi tutoreari egindako lana.
idatzi gutuna (7. or.).

Ikusi “Estresa” bideo pasartearen zati bat: Ikusi ”Estresa” bideo pasarte osoa eta alderatu
“zenbat urte duzu?” galderara arte, eta asma zuk asmatutako amaierarekin.
ezazu bukaera posible bat (8. or.). B ariketako erantzunak 14. orrian.
Egin itzazu B eta C ariketak ere (8. or.). Azaldu tutoreari C ariketan idatzi duzuna.

Irakurri “Estresa: bizitza patxadaz hartu behar Komentatu artikulua ikaskide, mintza-lagun
da” artikulua (9. - 10. orr.). edota tutorearekin.

3
ZER DA ESTRESA?
Badakizu zer den estresa? Hemen duzu definizio bat. Baina hiru esaldi falta dira. Testuaren ondorengo aukerak
arretaz irakurri, esaldien esanahia argitu, eta zure ustez egokiak direnak testuan idatzi.

Euskal Hiztegi Entziklopedikoak honela definitzen digu estresa:

edozein motako agentek (hotzak, gaixotasunak, ebakuntza kirurgikoak
edota txoke traumatikoak) organismoaren aurka burututako erasoa,
beronen existentzia kinkan jar dezakeena; (1)........................
…………………………………………………………...…………………...
…………………………………………………………...…………………...
……………………………………………………………………….

Estresa, beraz, gorputzaren erreakzio arrunta da, hala eguneroko

erronka txikiei nola aparteko gertakariei edo bizitzako oso abagune
zailei ekiteko balio diguna. (2) .....………………………........................
...............................................................................................................
...............................................................................................................
.............…………………………………………………………...……..

(3) ……………………………………………………….......................
………….............................................................................................................................................................……….
……...................................................................................................... Gehiegizkoa izanez gero, berriz, kaltegarria
izan daiteke oso osasunarentzat eta ongizatearentzat.

1 a. eraso horren aurrean organismoak emandako erantzun fisiologiko, metaboliko eta psikologikoen multzoa.
b. eraso horren eraginez organismoak pairatzen dituen kalte fisiologiko, metaboliko eta psikologikoen multzoa.

2 a. Gorputza areagotu, azkartu egiten da une jakin batean behar duen energia eta indarra berehala eskuratzeko.
b. Gorputzak erantzun ezegokiak ematen ditu, eta galdutako energia eta indarra berreskuratu ezinean
geratzen da.

3 a. Erreakzio hau gizakiontzat batere egokia ez izan arren, neurri txikian ez du arazo larririk ekartzen.
b. Erreakzio hau ezinbestekoa da bizitzeko, izan ere berarekin jaiotzen gara. Neurri batean ona da.

KLASEKIDEEN ESTRESA
Eta, aurrekoa irakurri ondoren, zure inguruneari arretaz begiratu eta esaiguzu:

NOR DA EUSKALTEGIKO LAGUNIK ETA NOR DA EUSKALTEGIKO

ESTRESATUENA? LAGUNIK PATXADATSUENA?

ZERGATIK USTE DUZU HORI? ZERGATIK USTE DUZU HORI?

4
TESTA
Interneten aurkitu dugun zerrenda honetan gertaera estresagarriak garrantziaren arabera antolatuta daude.
Baina hutsune batzuk daude zerrendan. Ondoko sei gertaera estresagarriak garrantziaren arabera antolatu
(estresagarrienetik lasaigarrienera), eta zerrendan dagozkien lekuan idatzi.

A. HIPOTEKA EDO MAILEGUA EPEMUGARA IRISTEA D. SEXU ZAILTASUNAK

B. EZKONTZA E. OPORRAK
C. NAGUSIEKIN ARAZOAK IZATEA F. DIBORTZIOA

45. zbk. 2001eko ekaina bienvenido benvingut benvido web mapa idatziguzu consumer

Bilatzailea:
Estresa eragiten duten gertaerak
Bilaketa aurreratua
Holmes eta Rahe ikertzaileen arabera, aparteko gertaera bakoitzak estres maila
jakin bat eragiten du. Koadro honetan agertzen diren zifren batuketak urte batean
150 gainditzen badu, pertsonak estresa izateko % 50eko aukera du. 300etik CONSUMER EROSKI
gorakoa bada, % 90era iritsiko da. zure posta
GERTAERA Balioa elektronikoan

- Ezkontidearen heriotza.................................................................... 100 zure e-maila

- ......................................................................................................... 73
- Ezkontidearengandik banantzea ..................................................... 65 Harpidetu Ezabatu
- Kartzela ........................................................................................... 63
- Familia hurbileko norbaiten heriotza ............................................... 63
53 GAI HAUETAKO
- Gaixotasun larria .............................................................................
50 ARTIKULU
- .........................................................................................................
47 GUZTIAK
- Lana galtzea ....................................................................................
- Ezkontidearekin adiskidetzea .......................................................... 45
45 Azaleko gaia
- Erretiroa ..........................................................................................
- Familiako norbaiten osasun aldaketak ............................................ 44
40 Produktuen
- Haurdunaldia ...................................................................................
39 azterketak
- .........................................................................................................
- Familian kide berri bat izatea ........................................................... 39
37 Txostena
- Finantza egoeran aldaketak izatea .................................................
- Adiskide min baten heriotza ............................................................ 36
35 Osasuna
- Lan mota aldatzea ...........................................................................
- Familian liskarrak gehitzea ............................................................. 35
31 Psikologia
- Diru-galera garrantzitsua izatea ......................................................
- ......................................................................................................... 30
29 Saski-naski
- Legearekin arazoak izatea ..............................................................
- Aparteko arrakasta pertsonala izatea .............................................. 28
26 Etxeko ekonomia
- Ezkontideak lana utzi edo lanean hastea ........................................
- Ohitura pertsonalak aldatzea .......................................................... 24
23 Elkarrizketa
- .........................................................................................................
- Lanean aldaketak izatea ................................................................. 20
16 Ingurugiroa
- Lo egiteko ohiturak aldatzea ...........................................................
- Elikadura-ohiturak aldatzea ............................................................. 15
13 Elikadura
- .........................................................................................................
”X” BAT JARRI AZKEN URTEAN GERTATU ZAIZKIZUNETAN, ETA PUNTUAK GEHITU...
BESTE ZERBAITEK ESTRESA SORTZEN DIZU? ZERK? ESTRESARI AURRE EGITEKO ZERBAIT EGITEN DUZU? ZER?

5
ESTRESARI BURUZ
Irratsaioan estresari buruz hitz egin dute: arrazoiak, erantzunak,… Gogoratzen duzu zer esan duten?

A. Irratsaioan estresa zer den azaldu dute. Zer esan dute?

.....................................................................................................

B. Estresa eragiten duten faktoreak ere aipatu dituzte. Zeintzuk dira?

.....................................................................................................
.....................................................................................................
.....................................................................................................
.....................................................................................................

C. Zeintzuk ondorio dakartza estresak?

D. Kezka handiagoa dago gaur egun estresaren inguruan? Zergatik?

.....................................................................................................
.....................................................................................................
.....................................................................................................
.....................................................................................................

E. Zer egin behar da estresari aurre egiteko?

.....................................................................................................
.....................................................................................................
.....................................................................................................
.....................................................................................................

Orain aurreko puntuetako bat aukeratu, eta erantzun argia, garatua, eta zehatza presta ezazu:

.....................................................................................................................................................

...............................................................................................................................................
..........................................................................................................................................
.....................................................................................................................................
...................................................................................................................................

6
LAGUN ESTRESATU HORI
Imajinatu beheko gutuna zure ikaskide (edota lagun) batena dela. Idatziozu erantzuna zure diagnosia egiteko
eta aholkuak emateko.

Estresak sortutako gaitzen alorrean mundu mailako adituak zareten heinean, zuengana
jotzea erabaki dut aspaldi honetan kezkaturik naukan gai honen inguruan aholku eske.

Horretarako, gutunarekin batera, estresari buruz bete dudan inkestaren emaitzak ere
erantsi ditut.

Eta, orain, hiru galdera egin nahi nizkizueke:

1. Inkesta irakurrita, eta klasean egunero ikusten duzuena kontuan hartuta: nola
ikusten nauzue fisikoki eta psikikoki? Larritzat jotzen al duzue neurea?
2. Zuen ustez zergatik iritsi naiz egoera honetara? Zeintzuk izan dira arrazoiak?
3. Eta, azkenik: zer egin beharko nuke horren estresaturik ez jarraitzeko?

Eta hauxe da dena. Aldez aurretik zuen laguntzagatik eskerrak emanez

agurtzen zaituztet.

Lagun estresatu hori:

7
EXEKUTIBOEN BIZIMODU PETRALA
A Bideoaren hasiera ikusi duzu. Baina, nola amaituko da? Elkarrizketaren jarraipena asma dezazun, pertsonaiek
esan dituzten hitz batzuk eskaintzen dizkizugu. Horiek erabilita zure ustez esango dituzten esaldiak idatzi.
HITZAK HONAKO HAUEK DIRA : INFARTO , SINESTEZIN , ENPRESA , BIHOTZEKO , LARRIA , NAGUSI , BILERA

Zer duzu ba?

Enpresa bateko exekutibo handi bat

naiz. Bizimodu oso lanpetua daramat, egundoko
tentsiopean, nire estresak kotizatuko balu,
Bill Gates gizajo bat nire ondoan.

Ulertzen dut.

Lo gutxi egiten dut. Hiru urte oporrik hartu

ez dudala eta emaztea apenas ikusten dut
eztabaidatzeko ez bada. Jaki koipetsuak
jaten ditut, squahsean zoro moduan ibiltzen
naiz, eta larrutan jo eta su 100 kilotik gorako
finlandiar batekin baina, ezer ere ez.

Ezer ere ez?

Ezertxo ere doktore.
Zenbat urte duzu?

B Exekutibo honen arazo bitxia ezagutu ondoren, hurrengo aholkuak irakurri, eta bere helburua lortzen lagun
diezazkioketenak aukera itzazu.

a. Nik lan gutxiago eta lo gehiago egingo nuke .......................................................................................................

b. Hobe duzu kirola alde batera uztea, eta alkohola edateari ekitea ......................................................................
c. Dozena bat kilo gehiago hartu beharko zenuke ..................................................................................................
d. Estresa gainditzeko yoga, erlaxazioa, edo horrelako zerbait egin dezakezu ......................................................
e. Gantz asko daukaten gauzak jateak asko lagunduko dizu ................................................................................
f. Zure helburua lortzeko komenigarria da legearekin arazoren bat izatea, esate baterako zerbait lapurtzea ......
g. Familian arazoak izateak ez dizu batere onik egingo ........................................................................................

C Eta, amaitzeko, emango dizkiozu zuk bere helburua lortzeko beste aholku batzuk?

1. .................................................................................................................................................................................
2. .................................................................................................................................................................................
3. .................................................................................................................................................................................
4. .................................................................................................................................................................................

8
Estresa: bizitza patxadaz hartu behar da
Irabazteko moduko eta irabazi beharreko eguneroko borroka
Pertsona helduen erdiak baino gehiagok jasan du edo jasaten du estresa, Estresaren
Ikerketarako Espainiako Elkartearen esanetan. Stress hitza fisikan erabili zen lehen aldiz
eta hogeita hamarreko hamarkadan hartu zuen Hans Seyle-k, pertsonarengan eragina
izaki, erreakzioak sortzen dituzten gorabehera eta gertaerak aipatzeko. Estresa fenomeno
fisiologiko normala da, mehatxuzko hautematen dituen estimuluen aurrean organismoak
ematen duen erantzuna. Horregatik, estres ona positiboa da: egoera zailak jasaten eta
ingurunearen eskaeren aurrean erreakzionatzen laguntzen du. Estres negatiboa edo
distresa agertzen da, berriz, organismoa egoera batera egokitzeko gauza ez denean,
ingurunearen eskaerei erantzun egokirik emateko gai ez denean. Neurriz gaineko aktibazio
eta antsietatea sortzen da, gauzetan eraginkortasunez zentratzeko gaitasunik ezarekin
batera. Malabaristak ere hiru pilotarekin egiten ditu bere maniobrak, gero laurekin, ondoren
bostekin; baina seigarrena sartzean, pilota guztiak erortzen zaizkio, ez seigarrena bakarrik.

sintomak agertzen diren arren, ongi erantzuten du

oraindik. Estresa eragiten duen egoera desagertzen
denean, organismoa normaltasunera itzultzen da.

Eta, azkenik, akidura fasean, aktibazioa, estimuluak eta

eskaerak jaisten ez badira, erresistentzia maila agortu
egiten da azkenean eta alarma pizten da berriro. Arazo
fisiko eta psikikoak agertzen hasten dira. Hans Seyle-ren
esanetan, "estresa arriskutsu bihurtzen da maiz agertzen
denean, ezohiko eran luzatzen denean edo gorputzeko
organo batean pilatzen denean".

Estresaren gorputzeko sintomak

Ondorio psikologikoez gain, gorputzaren osasunari ere
eragiten dio estresak.
Pertsonek gaitasun mugatua dute lanerako eta egoeren
aurrean erantzuteko. Une horretan erantzun dezakeguna Liseriketa aparatua: Urdailak azido gehiago jariatzen du.
baino gehiago eskatzen badigute, erabat blokeatzeko Egoerak iraun egiten badu, urdaileko hormak narritatu
arriskua dago eta ia zailtasunik ez duten lan errazak ere egiten dira azkenean. Odolak alde egiten du urdailetik eta
egin ezinda geratzekoa. Eguneroko beharrei eta ezohiko liseriketa prozesuak gorabeherak izaten ditu. Urdail eta
egoerei erantzuteko nolabaiteko aktibazio maila behar duodenoko ultzera eta ultzeradun kolitisa estres egoera
dugu, tentsio puntua. Behar adinakoa ez baldin bada, ez luzeekin loturik egoten dira askotan.
dugu ongi erantzungo, baina tentsioa larregikoa bada,
erantzuteko ahalmenik gabe gera gaitezke. Gihar-aparatua: Tentsioa uzkurdura eran agertzen da,
hainbat tokitan: masailezurrean, lepoan, bizkarrean,
zangoetako minaren bidez,....
Estresaren faseak
Arnasa-aparatua: Arnasa bizkortu eta eten bihurtzen da.
Estresa ez da bat-batean agertzen; hiru fase daudela Biriketara airerik ez zaiola iristen sentitzen du pertsonak.
esan ohi da.
Sistema kardiobaskularra: Adrenalina eta noradrenalina
Alarma fasea: Egoera zail edo berri bati aurre egiteko askatzen dira eta horren ondorioz bihotzaren erritmoa eta
unean, gure burmuinak aztertu egiten ditu elementu berriak, odolaren presioa areagotu egiten dira. Odol-basoak
antzeko koiunturen memoriarekin konparatzen ditu eta dilatatu egiten dira eta likido-erretentzioa gertatzen da.
horien aurrean erantzuteko behar adina energia ez dugula
irizten badio, organismoak adrenalina aska dezan agindua Larruazala: Izerditzea gehitu egiten da. Estresak luzaro
ematen du. Gorputza prestatu egiten da erantzuteko eta irauten badu, antsietate egoerari lotutako larruazaleko
bihotzaren erritmoa eta arterietako tentsioa areagotu egiten patologiak ager daitezke.
dira, giharrak tentsioan jarri,... erantzuteko prestatzen
Sintoma "funtzional" horiek (itxuraz arrazoi organikorik ez
gaituen erreakzio biologikoa da.
dutenak) agertzen direnean, atzera-elikatze negatibo bat
gertatzen da, eta alarmarako prozesu biologikoak berriro
Erresistentzia fasean, pertsonak aktibo jarraitzen du
piztu eta sintomatologia bikoizten du horrek.
estimulazioak irauten duen artean eta nekearen lehen

9
terapiak eta talasoterapia puri-purian jarri dira berriro.

Musika-terapia: Musika erabiltzen du (normalean

instrumentala eta goxoa) elementu lasaigarri gisa.

Estresaren prebentziorako aholkuak

Behar adina lo egin. Normalena zortzi ordu izaten da,
baina pertsona bakoitzaren arabera aldatzen da. Loak
berritzailea izan behar du eta ohetik jaikitzean deskantsaturik
sentitu behar dugu.

Ariketa fisikoa egin. Pertsona bakoitzaren adinera eta

egoerara egokitua baldin bada, lagungarri izaten da
tentsioak askatzeko eta endorfinak gehitzen laguntzen du;
substantzia horrek plazerezko sentsazioak sortzen ditu.

Elikadura zaindu. Ez bakarrik dieta orekatua izatea,

baita jateko behar adina denbora hartzea ere.

Lasaitzeko teknikak. Egunean hamabost-hogei minutu

hartzea komeni da teknika horiek praktikatzeko. Teknikak
Estresari aurre egiteko tresnak ezagutzen ez badituzu, eskatu informazioa. Egunero siesta
labur bat egitea da beste aukera bat.
Estresaren sintomak gure bizitza kalitateari kalte egiten
hasten direnean eta sufrimendu psikologikoa eta Denbora ongi antolatu. Arineketan ibiltzeak, presak
suminkortasuna eragin, laneko etekin maila gutxitu, eta lanak antolaketa gabe pilatzeak estresa eragiten dute.
kontzentratzeko gaitasuna jaitsi, lorik egin ezina edo Gauza bakoitzari bere denbora eskaini behar zaio, geure
errealitatearen ikuspegi ezkorra agertzen direnean, buruarentzat ere denbora hartzea ahaztu gabe.
espezialisten laguntza eskatu beharra dago. Ezin zaie
estresa eragiten duten egoerei etengabe ihes egin. Bereiztu lana eta bizitza pertsonala. Ez eraman lanik
Noizbait aurre egin behar zaie, eta horretarako badira etxera eta ikasi lanean ez zaudenean lanaz ahazten.
tresna baliagarriak, profesional kualifikatuengandik hartuz Aukera bat: egun bakoitzerako beste "betebehar" batzuk
gero. Hona hemen tresna horietako batzuk. aurkitzea.

Botikak: Lasaigarri edo depresio aurkakoak (beti Norbere gauzak komunikatzen ikasi. Konfiantzazko
medikuaren aginduz), antsietatea murrizteko egokiak dira. pertsonekin gure arazoetaz hitz egiteak lasaitu egiten ditu
Oso baliagarriak dira sintomak bakarrik ez baina estresaren barne-tentsioak.
arrazoiak desagerrarazten laguntzen duten beste
tratamendu batzuekin osatuz gero. Hautsi monotonia. Tentsio emozionalarekin batera
datorren faktorea izaten da errutina, eta insatisfakzioa eta
Erlaxatzea: Arnasketa sakona (oxigenatze egokia asperdura sortzen ditu. Bila ditzagun egunero egiteko
bermatzen duena), eta giharrak lasaitzea bateratzen gauza desberdinak.
dituzten teknikak. Ongi oxigenaturiko burmuina, eta giharrak
erlaxatzearen ondoriozko ongizatea antzematen duena
prestatuago izango da errealitate arazotsua era baikorrean
ikusteko. Teknika asko dago, baina baztertu egin behar
dira pazienteak ezagutzen ez duen pertsonalitatearen
manipulazioa dakartenak eta paranormalak edo zientifikoki
frogaezinak direnak.

Teknika kognitiboak: Adituek artikulaturiko metodo

psikologikoak. Sufritzen duenaren pentsamendua
berregituratzen saiatzen dira, ondoeza sortzen dioten
egoerak egoki interpretatzen ikas dezan.

Masajea: Giharrak lasaitu eta odol-zirkulazioa estimulatzen

du. Fisiologikotik hasi eta masaje sentsitiborainoko
teknikak daude.

Hidroterapia: Ura, presio eta tenperatura egokian, elementu

lasaigarria da. Ur termalak dituzten bainuetxeetako

10
BIDEO PASARTEAK ETA ENTZUNGAIAK

1. ENTZUNGAIA: ESTRESA (IRRATSAIOA)

Iraupena: 00:06:52

-Hiri estresantei eta, oro har, estresari buruz hitz egin dugu Karmele Benito Del Valle psikologoarekin.
Lehenik eta behin Karmele Benitok uste du gure eta Ameriketako Estatu Batuetako bizimoduak
ezberdinak direla, eta ez duela uste hiri estresaturik dagoenik gure artean, norberarengan dagoela
batik bat auzia.
-Gure herrian oraindik ez da hainbeste kanpoko faktorerik. Ez dut uste beraiek direla arrazoia. Nik
uste dut oraindik ere nahiko burujabeak bagarela, bizimodua ere hor bai izan daitekeela, ez? Baina
barneko baliabideak, guk erantzuteko modua, hori asko egin dezakegu, nolabait, nik uste dut giltza
gehiago dagoela guregan kanpoko gauzetan baino.
-Baina zer da estresa? Eta zerk eragiten du? Oro har jendeak kezkarekin, ezinegonarekin identifikatzen
du estresa, baina estresa aldaketaren sinonimoa da. Gure bizitzan ematen diren aldaketa orok estresa
eragiten dute, onerako edo txarrerako izan daiteke, alegia. Estres ona eta txarra dagoela kontua da.
Txarra dena ahalik eta gehien murriztu behar dena.
-Gorputzak, estimulu baten aurrean, ba, edozein aldaketa, edozein gauza berri, barruko zerbait ere
izan daiteke, ez? Ba, gaixotasun batekin hasten garela, edo, nolabait erlazio berri batekin, edo, beno,
ba, emozio batekin, ba, horren aurrean, guk gorputza berak ematen duen erantzuna.
-Egungo gizartean ematen diren aurrerapen teknologikoek dakartzaten aldaketa eta berrikuntzetara
ohitzeko ahalmena izan behar dugu, bai fisikoa zein psikologikoa, eta aldaketa horietara guztietara
moldatzeko ahalmenik ez dugunean sortzen da estres kaltegarria.
-Gauza berrien aurrean, gure baliabideak, ba, nolabait ez ditugunean guztiz landuta, ez? Eta berriak
direnean, ba, sartzen gara korapilo batean bezala, ez? Ez dakigula nola erantzun, eta orduan
erantzuten den moduan batzuetan guretzako kaltegarria izan daiteke, ez? Gehiegizko exijentzia jartzen
diogu gure buruari, edo beno, bakoitzak erantzuten du era ezberdin batean, baina erantzun hori izan
daiteke guretzat kaltegarria nolabait.
- Estresa ezin da guztiz ezabatu, fisiologikoki estres ezak heriotza suposatzen duelako.
Estresarekin jaio egiten gara.
- Umea jaiotzen denean, jaiotzeko estresa handia pasatzen du, ez? Hor utero barrenean, beno,
batez ere hor ateratzeko bide horretan, ba, estresa handia. Baina horri esker jaio egiten da, horri esker
arnasa hartzen du, eta bueno, ba, nolabait gu bizi gara estresari esker. Kontua da, ba, bueno, batzuetan
gehiegizkoa izaten dela, ez? Eta garbi dago jaio eta gero behar izaten dugula atentzio handi-handiak,
ez? Eta batzutan atentzio horiek gero ez daude.
-Estresak psikologia alorrean kaltea eragiteaz gain, gure gorputza hondatzen du ere. Esan ohi da
zahartze prozesua azkartzen duela, eta gure bizitza laburtu egiten duela.
-Psikologikoki, berez, erantzun bakarra dakigu ematen. Edo jartzen gara alerta handiarekin, edo
jartzen gara suminkorragoak, edo ahulagoak, edo bakoitzak bere rola hartzen du. Eta fisikoki gauza
bera, ez? Gainera hori ikusten da, horietan ere, magnesio galtzen dugu, eta azala zimurtu egiten da,
ahoa sikua sentitzen dugu, bai, eta zahartu, zahartu egiten gara, nolabait, hori dudarik gabe.
-Esan dugun moduan asko dira estresa eragiten duten faktoreak, norberak bere buruari asko exijitzetik
hasita, ba, zerrenda luze oso bat osatu arte, baita kontu ñimiñoak ere, eguraldia esate baterako.
Estresa gainera, gaitzen sorburua da.
-Izan daiteke faktoreak bai sozialak, baina harreman haustura bat izan daiteke, edo izan daiteke ere
gaixotasun bat baita ere. Gaur egun asko eta asko aipatzen ari da estresa dela nolabait gaixotasunen
sortzailea, ez? Edo behintzat faktore eragile nagusi bat.
-Ameriketako Estatu Batuetan estresa eragiten duten hirien zerrenda egin dutela aipatu dugu, eta
adituek estresa eragiten dituen faktoreen zerrenda eginda daukate. Gehienetan aipatzen da estres
gehien eragiten duena bikotekidearen heriotza dela, eta ondoren dibortzioa. Elkar bizitza eta bikote
harremanen inguruko kontuak beraz. Aipatu izan ohi da kontsulta mediku gehienek estresarekin edo
eta honek eragindako gaitzekin dutela zer ikusia. Estatistiken arabera Ameriketako Estatu Batuetan
kontsulta medikuen %90ren jatorria horixe da. Karmele Benitoren aburuz jendeak lehen baino askoz
gehiago jotzen du medikuarengana arazo horiek direla eta.
-Gero eta gehiago ikusten da psikologikoki edo nolabait galduta gaudenean, ba, medikuarengana
jotzen dugula, ez? Eta nolabait da, ba, laguntza eskatu egiten dugula kontsultan, ez? Eta izan daiteke
bai gorputzak gaixotasun bat duelako, edo baita ere ba psikologikoki, ba, nolabait antsietatearekin
gaudelako, edo lo problemak, edo gauza asko, nolabait estresa duela sorburua, ez?
-Baina zer egin behar dugu estresari aurre egiteko? Ba, adituek diote prebentzioa bultzatu behar
dela. Prebentzioa ildo askotan jorratu daiteke. Oro har bizimodu sano eta lasaia gomendatzen da.

11
BIDEO PASARTEAK ETA ENTZUNGAIAK

-Dieta zaintzea. Frogatu da bai fruituek eta bazkariek ere badutela magnesio ugari, eta estresarekin
magnesioa galdu egiten dugu. Bestetik kirola. Kirola egiten, nolabait ikusten da, ba, estresa gutxitu
egiten dela. Gauza bera gertatzen da loarekin, ez? Loa nahikoarekin edo erlaxazio teknikarekin. Gero
terapia alternatiboak ere, lan handia egiten dute, homeopatia, psikoterapia bera, akupuntura... Hainbat
tratamendu daude horretan oso eraginkorrak ez? Nolabait adimena eta gorputza kontuan hartzen
dutela elkarrekin.
-Harremanak landu, jendearekin komunikatu, eta emozioei murrizpenik ez jartzeko ere gomendatzen
da estresari aurre egiteko. Beraz laburbilduta: gaur egungo gizartea den modukoa izanda esan daiteke
nahiz eta ez estresak eragiten duela guregan, faktore eragile asko dagoelako, eta estresari erantzun
egokia ematen jakin behar dugu, besteak beste bizimodu sano hori landuz, dieta egokia segituz, eta
kirola eginez, gure erresistentzia maila handitzeko, eta estresari eman beharreko erantzun ahalmena
areagotzeko.

1. BIDEO PASARTEA: ESTRESA

Iraupena: 0’56”

Doktorea - Zer duzu ba?

Exekutiboa - Enpresa bateko exekutibo handi bat naiz. Bizimodu oso lanpetua daramat, egundoko
tentsiopean, nire estresak kotizatuko balu, Bill Gates gizajo bat nire ondoan.
D.- Ulertzen dut.
E.- Lo gutxi egiten dut. Hiru urte oporrik hartu ez dudala eta emaztea apenas ikusten dut, eztabaidatzeko
ez bada.
E.- Jaki koipetsuak jaten ditut, squahsean zoro moduan ibiltzen naiz, eta larrutan jo eta su 100 kilotik
gorako finlandiar batekin baina ezer ere ez.
D.- Ezer ere ez?
E.- Ezertxo ere doktore.
D.- Zenbat urte dituzu?
E.- Hori bada kontua, 38 urte ja, eta infartu seinale ziztrin bat ere oraindik
D.- Joño!
E.- Uler ezazu doktore. Bihotzekorik izan ez duen exekutibo bakarra naiz enpresa osoan.
D.- Sinestezina!
E.- Honela jarraitzen badut ezer ere ez dut lortuko, ez igoerarik, ez nagusien errespeturi bileretan.
Barre egiten didate denek. Mesedez egin zerbait dotore.
D.- Uste nuena baino larriagoa da.

12
ZUZENKETA ORRIA

ZER DA ESTRESA?

E uskal Hiztegi Entziklopedikoak honela definitzen digu estresa: edozein motako agentek
(hotzak, gaixotasunak, ebakuntza kirurgikoak edota txoke traumatikoak) organismoaren aurka
burututako erasoa, beronen existentzia kinkan jar dezakeena; eraso horren aurrean organismoak
emandako erantzun fisiologiko, metaboliko eta psikologikoen multzoa (b).

Estresa, beraz, gorputzaren erreakzio arrunta da, hala eguneroko erronka txikiei nola aparteko
gertakariei edo bizitzako oso abagune zailei ekiteko balio diguna. Gorputza areagotu, azkartu
egiten da une jakin batean behar duen energia eta indarra berehala eskuratzeko (a).

Erreakzio hau ezinbestekoa da bizitzeko, izan ere berarekin jaiotzen gara. Neurri batean
ona da (b). Gehiegizkoa izanez gero, berriz, kaltegarria izan daiteke oso osasunarentzat eta
ongizatearentzat.

13
ZUZENKETA ORRIA

ESTRESA ERAGITEN DUTEN GERTAERAK

GERTAERA Balioa

- Ezkontidearen heriotza 100

- Dibortzioa 73
- Ezkontidearengandik banantzea 65
- Kartzela 63
- Familia hurbileko norbaiten heriotza 63
- Gaixotasun larria 53
- Ezkontza 50
- Lana galtzea 47
- Ezkontidearekin adiskidetzea 45
- Erretiroa 45
- Familiako norbaiten osasun aldaketak 44
- Haurdunaldia 40
- Sexu zailtasunak 39
- Familian kide berri bat izatea 39
- Finantza egoeran aldaketak izatea 37
- Adiskide min baten heriotza 36
- Lan mota aldatzea 35
- Familian liskarrak gehitzea 35
- Diru-galera garrantzitsua izatea 31
- Hipoteka edo mailegua epemugara iristea 30
- Legearekin arazoak izatea 29
- Aparteko arrakasta pertsonala izatea 28
- Ezkontideak lana utzi edo lanean hastea 26
- Ohitura pertsonalak aldatzea 24
- Nagusiekin arazoak izatea 23
- Lanean aldaketak izatea 20
- Lo egiteko ohiturak aldatzea 16
- Elikadura-ohiturak aldatzea 15
- Oporrak 13

EXEKUTIBOAREN BIZIMODU PETRALA

B EXEKUTIBO HONEN ARAZO BITXIA KONPONTZEKO, HAUEXEK DIRA AHOLKU EGOKIAK:

b. Hobe duzu kirola alde batera uztea, eta alkohola edateari ekitea. D
c. Dozena bat kilo gehiago hartu beharko zenuke. D
e. Gantz asko daukaten gauzak jateak asko lagunduko dizu. D
f. Zure helburua lortzeko komenigarria da legearekin arazoren bat izatea, esate baterako zerbait
lapurtzea. D

14