You are on page 1of 1

D.A.G.E.T.-KO IKASLEENTZAKO 1.

BIDEO LEHIAKETA
2010eko apirilak 16

LEHIAKETAREN OINARRIAK:
1.-Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko edozein ikaslek parte har dezake.

2.- Gaia askea izango da. Bideoa DAGETen eta inguruko esparruetan filmatu behar da. Horrez
gain, derrigorrezkoa da honako elementu hauek agertzea bideoan zehar, edota hauen inguruan
aritzea:

3.- Hautatuak izateko, bideoak CD edota DVD batean aurkeztu behar dira, formatu arrunt
batean (avi, mp4, mpeg, mov, etab.).

4.- Egile edo egile-talde bakoitzak bideo bakarra aurkeztu dezake.

5.- Entrega guztietan egilearen/egileen datuak, helbide elektronikoa, telefonoa, lanaren
izenburua, iraupena eta formatua ageri behar dira.

6.- Lan guztiak sotoko AIM-ren txokoan (4. Aldizkari eta Argitarapenak) aurkeztuko dira.

7.- Lehiaketan parte hartu nahi duten lan guztiak 2010eko apirilaren 28an, 17:00-18:00 artean
aurkeztu behar dira.

8.- Lan guztien artean aukeratutako bideoak aurkeztuko dira 2010eko apirilaren 29an,
Eskolako ikasleek ikusi ahal izateko. Hurrengo sariak banatuko dira:

- Epaimahaiaren Saria: A3 imprimagailua
- Ikusleen Saria: A3 imprimagailua

9.- Epaimahaia 5 kidek osatuko dute. Euren epaia ezin izango da zalantzan jarri. Saria hutsean
geratu daiteke, baldin eta epaimahailak hala erabakitzen badu, eta lan batek ezin izango du sari
bat baino gehiago irabazi.

10.- Lehiaketako arduradunek oinarri hauek alda ditzakete, hala badagokio. Azken hau hala
izanik jakinarazi egingo da.

11.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartu direla esan nahi du.

arkitekturako
ikasle
mintegia