You are on page 1of 108

Azpeitiko

kulturaren
egoeraren
azterketa
2015
-1-

0.
1.
2.
3.

Sarrera
Helburua(k): orokorra eta zehatzak
Metodologia
Herriko datu orokorrak
3.1
3.2
3.3
3.4
3.5

Datu orokorrak
Historia
Azpeitia, Urola-kostako herria
Azpeitiko herritarren eboluzioaren azterketa
Azpeitiko langabezia tasaren eboluzioa

4. Kultur jardueren eskaintza eta jarduera maila


4.1
4.2
4.3
4.4
4.5

Ikastetxe eta eskolak


Norberaren kultur jarduera aurrera eramateko taldeak
Gazteentzako bereziki
Helduentzat bereziki
Emakumeentzat bereziki.

5. Antolatzaileak
5.1
5.2
5.3
5.4
5.5

Kultur Mahaiaren kooperatiba (Sanagustin eta Soreasu)


Udala (Antzerki topaketak eta beste)
Gaztetxea
AZTE eta tabernak
KMko talde ez diren herriko eragileak

6. Azpiegiturak
6.1 Kultur ekitaldiak eskaintzeko eta jasotzeko
6.2 Sormenerako

7. Herritarren pertzepzioa kultur mugimenduaren inguruan


7.1
7.2
7.3
7.4

Herritarren inkestak
Kultur Mahaiko taldeen iritzia
Udalaren iritzia
Herriko eragile ezberdinen iritzia

8. Ondorio nagusiak
-2-

Sarrera
Sarrera
-3-

0. Sarrera
Hau da Azpeita diot eta ez naiz lotsatzen hasten zen Xabier Aldai idazleak behin idatzitako poema
antologikoa. Ordutik urte asko pasa dira, ikaragarri, eta gauzak asko aldatu Azpeitiko herrian.
Onerako eta txarrerako. Guk, gure arloari, kulturari, diagnosia egin nahi diogu.
Azpeitiak kultur mugimendu emankorra izan du beti, eta baita gaur egun ere. 22 kultur talde inguru
daude. 2006an Azpeitiko Kultur Mahaia sortu zenetik talde horiek guztiak egituratuta daude,
elkarlana xede. Eta herrian kultur jardueretarako azpiegitura ofizialik ez izatetik, toki bat baino
gehiago izatera igaro da. Azpeitiko Kultur Mahaiak berak kudeatzen duen Sanagustin kulturgunea
dago batetik, Soreasu antzokia ere bai, eta Betharrametako lokal bat erakusketetarako atondu da.
Gainera, esanda bezala, ofizialez haratago hor daude oraindik ere tabernak, herriko plaza, frontoia,
liburutegia eta Gaztetxea, besteak beste.
Jendaurrean egiten diren ekitaldiak dira kulturaren aurpegi publikoak eta horretan herri honek
eskaintza oparoa du. Lan egiteko moduetan ere aldaketak egon dira eta elkarlanean eginiko sormen
emaitza gehiago daude. Baina, herritarrak Azpeitiko Kultur jardueraren, eskaintzaren eta
instalazioen erabileraren inguruan zein pertzepzio dute? Zenbat jende dabil kulturan, zale nahiz
sortzaile, eta non daude ez daudenak? Galdera asko sortzen zaizkigu: zergatik?, zertarako?,
zenbat?, zeinek eta non?, zeinentzat?, ze behar?...
Hau da Azpeitia diot eta kuriositateaz begiratzen ditut. Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin
kulturguneak ere kuriositate handiz begiratzen dio herriko kulturaren esparruari. Esfortzu eta
maitasun asko eskaintzen diogun kulturak, herria pairatzen ari den krisi ekonomikoa kontuan
hartuta eta aktibo ekonomikoa izan daitekeela ahaztu gabe, zein norabide eta zein helbururekin
egiten dugu egiten duguna?
Hau da Azpeitia diot eta hemen ama da semearen heriotza jakiten azkena. Poemaren amaierak dio
hori. Guk, Kultur Mahaiak eta Sanagustin kulturguneak, ez genuke nahi gure arloaren balizko
heriotza baten aurrean azkenak izan jakiten. Ezta balizko arrakasta oharkabean pasatzen utzi ere.
Azken urteetan jarraitu dugun bideari so eginez, herriko kultur sarea handitze prozesu horretan (ikus
irudia, Kultur Mahaiaren sorreratik nola joan den zabaltzen) tarte bat hartuko dugu herri guztiari
begira jartzeko.
Kulturaz ari garela kontuan izanda, diagnosiak Hau da Azpeitia diot esatea da proiektu parte
hartzaile honen funtsa. Eta hortik aurrera herriak erabaki dezala zein Azpeitia nahi duen izan.
Horretarako, egoeraren argazkia behar dugu. Baina argazki hori ez dugu klik bakar batean atera
nahi. Collage moduan osatu nahi dugu, herritar bakoitzak bere ekarpena eginaz, bere zatitxoak
jarriz. Horrela osatuko dugu, denon artean, egoeraren diagnosi erreal bat; argazki garden eta argi
bat.
-4-

Helburua
-5-

1. Helburua(k): orokorra eta zehatzak


Azpeitiko Kultura bere osotasunean aztertu eta diagnosia egitea da, datozen
urteetan landu beharreko helburuak detektatu eta finkatzeko, besteak beste.
Non jarri behar du Iparra Azpeitiko Kultur mugimenduak?

Bitarteko helburuak:
1. Azpeitiko eta inguruetako errealitate demografikoa aztertu.
2. Langabezia tasaren bilakaera aztertu, horrek jendearen denbora librean izan duen eragina
ikusteko (kultur jarduerara bideratu baitaiteke).
3. Aisialdian egiten diren jarduera nagusiak zeintzuk diren jakin.
4. Azpeitiko kultur instalazioak aztertu. Zeintzuk dira? Zein aukera ematen dituzte? Zein
erabilera dute? Zenbat jende, nolakoa etabar.
5. Azpeitiko kultur mugimendua aztertu. Zein talde/eragile/norbanako daude, zer egiten du
bakoitzak? Zenbat jende dabil?
6. Kultur programazio eskaintza aztertu.
7. Herritarrek kulturarekiko duten interesa neurtu. Zer interesatzen zaie? Ze kultur jarduera? Ze
ikuskizun?
8. Kultur sormenean ari direnen beharrak ezagutu.
9. Aurrera begira, garatu beharreko bidea zehaztu. Kultur baliabideak egokitu behar dira?

-6-

Metodologia

-7-

2. Metodologia
Prozesua modu logiko eta ordenatu batean egiten ez bada, datu bilketa eta pilaketa zentzugabeko
bat izan daiteke ondorioa. Halakorik gerta ez dadin, eta emaitzak nahi bezalakoak izan daitezen,
beharrezkoa da prozesua bera prestatzea, eta hura aurrera eramango duten pertsonak ere gertu
egotea. Beraz, prozesua bera martxan jarri aurretik honako pausoak eman ditugu:
2.1 Prozesua aurrera eramango duen taldea osatu
Azpeitiko Kultur Mahaia eta Sanagustin kulturgunea izan dira prozesu guztiaren arduradunak. Bien
artean parte hartze prozesua gainbegiratuko duen taldea osatu dute. Kultur Mahaiko Talde Eragilea
izan da talde horren funtzioa bete duena, eta behar denetan lanerako eskua bota duena ere.
Prozesua aurrera eramateko taldearen lehen egitekoa, parte hartze proposamen hau aztertu eta
barneratzea izan da.
2.2 Prozesuan parte hartuko duten biztanleria taldeak eta eragileak identifikatu
Parte hartze prozesu honetatik ondorio errealak ateratzeko, ezinbestekoa zen herritar guztien parte
hartzea bermatzea. Biztanle guztiena ez bada, bai behintzat gizarte talde guztiena. Beraz, talde
horiek identifikatu ditugu, parte hartze prozesuaren ekimen, ekitaldi eta fase guztietan talde horien
guztien parte hartzea bermatzeko.
Biztanle talde horietako bakoitzean emakumeen eta gizonezkoen parte hartzea parekidea izan dadin
saio berezia egiten saiatu gara, desberdinak izan baitaitezke haien iritziak, gogoetak eta beharrak.
Biztanle talde horietako bakoitzean garrantzitsua izan da kultur munduan daudenez gain ez
daudenen parte hartzea ere. Beraz, Azpeitian kultur mugimendutik aparte dauden eragile
desberdinak identifikatu dira ere, Azpeitiko Kultur Mugimenduaren inguruan haiek duten iritzia
jakiteko. Honakoa litzateke sektoreka edo eragileka banaketa.
Kultur elkarteak
Kultur antolatzaileak
Azpiegituren arduradunak
Ikastetxeak
Emakumeen elkarteak
Gazte taldeak
Adinekoen elkarteak
Aisialdirako elkarteak
Udala
-8-

2.3 Parte hartzeari bide eman aurreko informazio eta datu bilketa
Parte hartze prozesua zein egoeretatik abiatzen den jakitea ezinbestekoa zen, beraz, Azpeitiko kultur
mugimenduaren egoera zehatza zein den jakitea eta herriaren beraren nolakotasunarena ere
aztertu behar zirela iritzi genion:

Herriko datu orokorrak Azpeitiaren deskripzio orokorra egiteko.


Kultur jardueren eskaintza eta jarduera maila.
Azpeitiko kultur eragileak.
Azpeitiko Kultur instalazioak.
Kultur jardunaren inpaktu ekonomikoa.

2.4 Parte hartze prozesua bera


Behin hasierako informazio bilketa lanak eginda, parte hartze prozesua bera egiteko bitartekoak
ezarri ditugu:

Kutur taldeekin batzar ireki


Elkarrizketak
Kaleko galdeketak
Inkestak herriko kultur talde eta eragileei
Harremana programatzaileekin

Horietako bakoitza eragile eta gizarte talde desberdinei bideratuta egin da. Horregatik, bakoitza
modu desberdinean landu dugu. Adibidez, oso desberdina izango da kultur hartzaile bati, edo
sortzaile bati eman beharreko tratamendua.
2.5 Azterketa eta balorazio txostena
Iritzi bilketa egindakoan, jasotako dokumentazio hori guztia ordenatu eta txosten batean idatzi dugu
(hauxe bera) datu horiek guztiak interpretatu eta ondorioak atera ahal izateko. Herriko kultur
panoramaren diagnostiko osoa atera dugu hortik, indarguneak eta aukerak detektatuz, baina baita
ahuleziak eta mehatxuak ere. Zer dagoen ondo, zer gaizki eta zer erdipurdi.
Txosten hau publikoa da. Prozesuan parte hartu duten pertsona guztiek jasoko dute txostena
(itzulera), eta herritar guztientzat eskuragarri jarriko da.

-9-

2.6 Gogoeta eta aurrera begirakoa


Azpeitiko kulturaren argazki aterata, herrian zer dagoen zehatz dakigu, eta herritarrek zer
pentsatzen duten ere bai. Dagoenari buruz, eta ez dagoenari buruz. Herritarrek herriko kultur
jarduerari buruz duten iritziaren datuak ditugu. Kultura interesatzen zaien edo ez, zer interesatzen
zaien, zenbat, zertarako... Herritarrek ez ezik herriko kultur taldeek eta eragileek zer pentsatzen
duten ere bai.
Datu horiek guztiak eskuan, aurrena gure buruekin egin beharko dugu lan Azpeitiko Kultur Mahaiak
eta Sanagustin kulturguneak eta orain arte jarraitu den bidea eta egin den lana nola ikusi duen
herriak baloratu.
Hortik aurrera diagnosi hau eskuan, aukera asko dago zer egin erabakitzeko, baina Udalarekin
batera mahai baten bueltan eseri beharko genuke Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin
kooperatibak, herrian landu beharreko kultur eredua, proiektua, norabideaz hitz egiteko.

-10-

Herriko
datu
orokorrak
3.1 Datu orokorrak
3.2 Historia
3.3 Azpeitia, Urola-kostako herria
3.4 Azpeitiko herritarren eboluzioaren azterketa
3.5 Azpeitiko langabezia tasaren eboluzioa
-11-

3. Herriko datu orokorrak


3.1 Datu orokorrak
Azpeitiko herria Urola ibaiaren arroan kokatuta dago, Gipuzkoako erdialde geografikoan.
Azpeitiak 69,4 kilometro koadro ditu eta hedaduraz Gipuzkoako udalerririk handienetakoa da.
Udalerriko azalera gehien aldapatsua da; iparraldetik Izarraizko mendigune zabalak eta hegoaldetik
Izazpi eta Irumugarrietako mendizerrak markatzen dituzte mugak. Azpeitiko punturik altuena Erlo
mendia da; 1.026 metroko altuera du. Gutxieneko altuera Urola haranean dago 80 metro, nahiz
eta lurraldearen zatirik handiena 200-250 metro bitartean egon. Azkoitia, Deba, Zestoa, Errezil,
Bidania, Beasain, Ezkio-Itxaso eta Zumarragarekin egiten du muga.

2013ko datuen arabera, Azpeitiak 14.540 biztanle


ditu. Horietatik %85 baino gehiago hirigunean bizi
dira. Gainontzekoak zazpi auzotan banatuta
daude: Izarraitz (270 biztanle), Aratz-erreka (171),
Eizagirre (132), Elosiaga (213), Loiola (349), Odria
(113), Oatz (211), Urrestilla (243) eta Nuarben
(43). Sei herrigune nagusi daude: Azpeitia bera,
Aratz Erreka, Matxinbenta, Nuarbe, Oatz eta
Urrestilla. Gainera, gaur egun 360 baserri daude
Azpeitian.

Azpeitia Lapurdiko Hazparne herriarekin senidetuta dago 1983tik.


-12-

3.2 Historia
Azpeitia 1310ean jaso zuten paperetan Castillako Fernando IVak. Baina beste izen batekin ekin zion
historiari herriak: "Garmendia de Iraurgui" izenarekin bataiatu zuen Castillako erregeak. Urtebete
beranduago, "Salvatierra de Iraurgui" izena jarri zion errege berak, eta 1397ra arte ez da Azpeitia
izenik ageri inongo paperetan. Urte horretako Getariako Batzar Nagusietako dokumentuetan
azaltzen da aurreneko aldiz Azpeitia izena, "Ayzpeitia" hobeto esanda. XVI. mendera arte herria
izendatzeko izen bat nahiz bestea erabiltzen dira dokumentu desberdinetan, eta baita "Urazveitia"
ere.
Azkoitiarekin batera, Iraurgi bailaran feudalismoak indar handia izan zuen eta jauntxo askoren
bizitoki izan zen. Horregatik arreta berezia eskaini zioten erregetzatik ere. Urola, Deba, eta Oria
bailarek komunikazio bide garrantzitsua osatu zuten, eta bide horretatik egin zen erret bidea.
Arrasatetik Getariara joan behar zuten bidaiari orok erabiltzen zuen erret bide hori.
Bandoen arteko gatazkek zuzen-zuzenean jo zuten Azpeitia, Oaz sendiak euren etxea bertan
baitzuten. Ganboatarren eta oaztarren arteko borrokek Loiolako lur ugari zapaldu zituzten XIII eta
XIV. Mendeetan.
XVIII mendea krisi eta aldaketa sozial garaia izan zen Gipuzkoan, eta baita Azpeitian ere. Matxinada
ugari izan zen herrian, eta aldaketa ugari ere bai. XVI eta XVII. mendeak burdinolen urrezko aroa izan
ziren Azpeitiarentzat, eta hamaika baino gehiago ziren Urrestilla inguruetan kokatuta egon zirenak.
1718an erregeak aduana Ebrotik Biriatuko mugara aldatzea erabaki zuenean izan zen aurreneko
matxinada edo altxaldia.
Handiena, ordea, 1766an izan zen. Gariaren salerosketa liberalizatzea erabaki zuen Carlos V.a
erregeak. Ordurako haragia eta beste hainbat produkturen salerosketaren gaineko hainbat neurri ez
herrikoi hartuak zituen, eta herritarrak altxatzea erabaki zuten. Udal iraultzailea sortu eta ezartzea
lortu zen. Erantzuna berehala iritsi zen, ordea, eta bost egun beranduago Donostiatik iritsitako
tropek iraultzaileak atxilotu zituzten.
Burdinolen herentzia egun ere nabari da Azpeitiko ekonomian. Garai bateko burdinolek eman diote
egungo metalgintza industriari indarra eta sostengua. Metalaren ondoan, egurraren sektorea da
Azpeitiko industriaren beste oinarrietako bat.
Hori idatzitako historiari dagokionez, Azpeitia eta inguruetan aurkitu diren aztarna arkeologikoek
prehistorian lur hau gizakiaren kokaleku aspalditik izan dela erakusten baitute. (Iturria:
www.azpeitia.net)

-13-

3.3 Azpeitia, Urola-kostako herria

Azpeitia Urola Erdiko eskualdean kokatuta dago. Bertako herririk handiena da, eta handitik txikira,
atzetik ditu Azkoitia, Zestoa, Aizarnazabal, Aizarnazabal, Errezil eta Beizama.

ZONALDEA

BIZTANLEAK

Gipuzkoa

715.148

Azpeitia

14.580

Azkoitia

11.480

Zestoa

3.656

Aizarnazabal

775

Errezil

594

Beizama

167

Eskualde naturala, berez Urola-Kosta da (Azkoitiatik


Zarautzeraino) eta zerbitzu batzuek eskualde guzti hori
kontutan hartzen badute ere, eta horren adibidea da
Urola-Kostako Hitza egunkaria, zerbitzu praktikoak
Urola erdira mugatuta dago; adibidez, Urola Erdiko
Mankomunitatea dago. Instituzionalki, eskualde
ofiziala Urola-Erdia da, eta Azpeiti da eskualde burua.

Iturria: INE

3.4 Azpeitiko herritarren eboluzioaren azterketa


Azpeitiko populazioa azken hamarkadan poliki-poliki hazten joan da: 1975. urtean 12.209 biztanle,
1981ean 13.196, 2004an 13.893, 2011ean 14.351 eta 2014an 14.580.

URTEA

1981

1986

1991

1996

BIZTANLEAK

13.196 13.205 13.427 13.536 13.708 13.814 14.540 14.580

Iturria: INE

-14-

2001

2006

2011

2014

Azpeitiko biztanleen eboluzioa, adinaren eta sexuaren arabera

100-104
95-99
90-94
85-89
80-84
75-79
70-74
65-69
60-64
55-59
50-54
45-49
40-44
35-39
30-34
25-29
20-24
15-19
10-14
5-9
0-4
-800

-600

-400

Emakumeak 2004

-200

Emakumeak 2014

200
Gizonak 2004

400

600

800

Gizonak 2014

Iturria: gipuzkoa.net

Irudian azaltzen den biztanleriaren piramidean1 2004 eta 2014ko biztanle kopurua alderatu
dira, adin-taldeen eta sexuaren arabera. Biztanleriaren adina kontuan izanik eta 2001 eta
2011ko datuen artean dagoen aldea parekatuz, Azpeitiko biztanleak zahartzen ari direla esan
daiteke, piramidearen oinarriak estua izaten jarraitzen baitu eta adinean aurrera doazen
herritarrak ugaritzen ari baitira.
Azpeitiak biztanle-piramide atzeragarria du, trantsizio demografikoa amaitu duten gizarte garatuen ezaugarri
dena. Zahartutako biztanleak ditu, jaiotza-tasa eta heriotza-tasa txikiak eta, horrenbestez, hazkunde
begetatiboa nulua edo oso txikia du.
1

-15-

Azpeitiko biztanleen eboluzioa, sexuaren arabera

Iturria: INE

Nabarmentzekoa da eboluzio horretan etorkinen etorriak izan duen eragina.


URTEA

ETORKIN KOPURUA
(atzerriko herritartasuna)

2003

258

2004

288

2005

330

2006

417

2007

521

2008

665

2009

855

2010

803

2011

855

2012

941

2013

909

Langabezia datuak datu ofizialak dira. Litekeena da,


datu errealekin bat ez etortzea, paperik gabeko
etorkinak ofizialki egon ez arren praktikan egon
badaudelako.

2014

896

Iturria: INE, Azpeitiko errolda.


-16-

3.5 Azpeitiko langabezia tasaren eboluzioa


Euskal Herriko beste toki gehienak bezala, une honetako krisiak gogor jo du Azpeitia ere. Herrian
hainbat lantegi itxi dira, eta langabezia tasak ere gora egin du. Lanbideko datuen arabera,
langabezia tasa %90,7 igo da 2008tik 2014ra. Hau da, ia bikoiztu egin da langabezian zeuden
herritarren kopurua.

URTEA

BIZTANLERIA
AKTIBOA

BIZTANLERIA
LANGABEA

LANGABEZIA
TASA (%)

2008

6.498

491

7,56

2009

7.121

722

10,14

2010

7.178

709

9,88

2011

7.059

791

11,21

2012

7.059

998

14,14

2013

6.832

1.045

15,30

2014

7.245

1.044

14,41

-17-

Kultur
jardueren
eskaintza
eta
jarduera
maila
4.1

Ikastetxe eta eskolak

Ikastetxeak
Ikastetxeetatik kanpoko eskolak

4.2

Norberaren kultur jarduera aurrera eramateko taldeak


4.3 Gazteentzako bereziki
4.4 Helduentzat bereziki
4.5 Emakumeentzat bereziki

-18-

4. Kultur jardueren eskaintza eta jarduera maila


Herritarrek herrian bertan beren kultur sormena garatzeko, kultur jarduera aurrera eramateko edo
transmisioa lantzeko dituzten aukerak aztertzen dira atal honetan.
4.1 Ikastetxe eta eskolak
Azpeitian hiru ikastetxe daude: Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba, Karmelo Etxegarai Azpeitiko
Ikastola eta Iraurgi Ikastetxea. Hirurek dute kultur eskaintza bertako ikasleentzat, bai eskola
orduetan eta baita eskola orduetatik kanpo ere.
Hiru ikastetxeetan azpimarratu dute kontabilizatu ezin den moduan ere lantzen dutela kultura. Nola?
Beste ikasgaietan, zeharka, bai musika, bai marrazkiak, literatura etabar. Horregatik, eskola orduei
dagokionean, ez daude orduak zehatz emanda. Hona hemen, hiru ikastetxeetako eskaintza, banaka:
4.1.1 Ikastetxeak

AZPEITIKO
IKASTOLA
IKASBERRI
KOOPERATIBA
Kultur programa berezia dute martxan: Euskara eta Euskal Kulturaren Plana. Lau urterako plan
estrategikoa da (2014-2018) eta urteroko plana ere egiten dute.
Euskal kulturari berebiziko garrantzia ematen diote; Euskal Curriculum-a ikastolen elkarteko ikasmaterialean txertatuta dago, eta Ikasberrin, derrigorrezko hezkuntzan material hori soilik erabiltzen
dute.

-19-

Ekimen zehatzak:

Liburuaren Eguna: Apirilaren 23an ipuin lehiaketa.


Idazleekin solasaldiak: Batxilerreko mailetan irakurritako eleberri baten idazlearekin
solasaldia (aurten Julen Gabiria).
Euskararen Eguna: Abenduaren 3an euskararen aldeko lelo lehiaketa.
Ni ere bertsolari: LH 5 eta 6an, ahozkotasuna lantzeko Bertsozale Elkarteak antolatutako
programa.
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: Ikasleek parte hartzen dute, ahoz zein idatziz.
Hitanoa: LH 5 eta 6 eta DBH-3 eta 4an hitanoaren erabilera eta zuzentasuna indartzeko
saioak (10 ordukoak).
Durangoko Azoka: DBH-4 eta DBHO-1eko ikasleekin irteera.
Azpeitiko Antzerki Topaketak: Emanaldiak ikustera DBH-1 eta 2ko ikasleekin.
Donostiako Zinemaldia: LHko 2. eta 3. zikloko ikasleekin irteera.
Frantsesa: Euskal Herriko hizkuntza kontsideratzen duten heinean, ikasgaietako bat da.
Bestelako kultur eskaintzak eta egun bereziak: Ikastolen jaiak, Xabier Eguna (Nafarroaren,
Ikastolaren eta Euskararen Eguna), Olentzero eta Mari Domingiren etorrerak, Santa Agenda,
danborrada ikastolan eta herrian, Euskal inauteriak herrian, maskaradak, pastoralak,

-20-

Eskola orduetatik kanpoko kultur eskaintza


Euskal dantzak (gurasoentzat eta herritar guztientzat), trikitixa, panderoa, bertso-eskola, dantza
garaikidea, marrazki, gitarra eta antzerki tailerra. Azken horretan, emanaldia prestatzen da beste bi
ikastetxetan, ikastolan bertan eta Azpeitiko Antzerki Topaketetan aurkezteko.
Orduko 4-5 euro ordaintzen dituzte tailerrak ikasleek, eta denera 100 lagun inguruk hartzen dute
parte. Horietako %70 neskak dira, eta %30 mutilak.
Eskaintzen dituzten tailerrak eskariaren arabera antolatzen dituzte. Haietako irakasleak herrian
bertan topatzen dituzte, ahal izatera, herriko kultur taldeetako jendea da irakasle aritzen dena.
Hiru hilabeteko ikastaroak izaten dira, eta denbora horretan gehiengoak jarraitu egiten du. Gero
aldatzen doa. Askotan moda modura funtzionatzen dute, eta hala, ikasleak probatzen joaten dira
bat eta beste. Norberak berea topatzen duenean, jarraitu egiten dute normalean. Gertatu ohi da,
ikasleak tailerretan deskubritzea beren gustu edo afizioren bat. Kasu batzuetan, herrian dauden
eskola espezializatuetara joaten dira halakoetan, baina ikastetxeak, berez, ez du ikasleak haietara
bideratzeko joerarik.
Ikastetxeak berak, etorkizunari begira bere buruari jarritako erronkak

Euskara eta euskal kultura sustatzeko gela barruan nahiz kanpoan egiten dena aztertu
eta osatzeko asmoa, hurrengo bi ikasturtetan.
Frantsesean orain DBH-2 arte bezala, ikasle guztientzat Eleanitz proiektua ezartzea.
Euskarazko produktuen kontsumoa bultzatzen jarraitzea.
Euskal Kulturarekiko sentsibilitate eta atxikimendu maila mantentzeko sustapen
ekintzekin jarraitzea.
Ikastolak antolatzen dituen jarduera guztietan euskarak eta euskal kulturak
protagonismoa izatea.
Ikasle atzerritarrak, DBHkoen kasuan Udalak euskaltegien bidez eskaintzen dituen
ikastaroetara bideratzea eta LHkoak Udal euskaltegitik etortzen diren irakasleengana.
Ikastolako irakasleek Euskaltzaindiaren arauak egunean izatea.
Ikastolako gurasoen euskararen erabileran eragile izateko hizkuntz prestakuntza
antolatzea.
Gurasoen hizkuntza jarreretan eragitea, euskararekiko atxikimendua, kontzientziazioa
eta jarrera positiboa mantentzeko.
Udaleko Euskara Patronatuarekin nahiz inguruko Euskara Elkarteekin elkarlanean
aritzea ekintzak antolatzen eta parte hartzen.

-21-

KARMELO
ETXEGARAI
AZPEITIKO
IKASTOLA
Ez dute kultur programa berezirik. Gelaka lantzen dituzte kultur jarduerak; batzuetan mailaka eta
zikloka ere bai.

Ekimen zehatzak

Liburuaren Eguna: Ekimen desberdinak kurtsoka.


Ni ere bertsolari: LH 5Ean, ahozkotasuna lantzeko Bertsozale Elkarteak antolatutako
programa. Datorren ikasturtean, LH 5 eta LH 6an izatea nahi dute.
Hitanoa: LH 6an lantzen dute..
Donostiako Zinemaldia: LHko 3. zikloko ikasleekin irteera.
Azpeitiko Antzerki Topaketak: emanaldiak ikustera LH 1 4 ikasleekin.
Xabierko Frantzisko Eguna (Nafarroaren, Ikastolaren eta Euskararen Eguna): Hainbat kultur
ekitaldirekin osatutako jaia, Ikastolan.
Bestelako kultur eskaintza eta egun bereziak: Olentzeroren etorrera, Sansebastianetan
danborrada Ikastolan eta herrian, Santa Ageda, Inauteriak, ikasturte amaierako jaialdia...

-22-

Eskola orduetatik kanpoko kultur eskaintza


Zirkoa eta musika, marrazki, euskal dantzak,
argazkigintza
digitala, dantza
modernoa,
marrazki eta sormen tailerra dituzte, HH-n eta
LHn.
Bataz beste, hilean 15 euro ordaintzen dituzte
ikastaroak, eta 126 ikaslek hartzen dute parte
haietan. %65,9 neskak dira, eta %34,1 mutilak.
Zirko tailerra da mutilak gailentzen diren bakarra.
Eskaintzen dituzten tailerrak eskariaren arabera
antolatzen dituzte. Haietako irakasleak herrian
bertan topatzen dituzte, ahal izatera, herriko
kultur taldeetako jendea da irakasle aritzen
dena. Normalean ez dute ikasleak herriko eskola
espezializatuetara bideratzeko joerarik, nahiz eta
egin izan den.
Ikasleek normalean tailerra amaitu arte behintzat jarraitu egiten dute. Ez dira behartuta joaten.
Moda moduan funtzionatzen du asko, gelaka edo koadrilaka betetzen dira, asko, tailerrak.

Ikastetxeak berak, etorkizunari begira bere buruari jarritako erronkak

Ikasleen motibazioari eustea ahal den neurrian: Ikastola barruko ekintzak mantenduz,
Eskolaz kanpoko ekintzekin jarraituz, herri mailan egiten diren ekintzen parte hartzea
bultzatuz

Ikastolan ospatzen ditugun festak amaitzean, balorazioa egiten dugu (ikasleen iritziak
eta irakasleak ikusten duena batiz bat) hurrengoko ikasturtean balorazioa eskuan
dugula prestatu izan ditugu festak.

-23-

IRAURGI
IKASTETXEA
Eskola orduetan zeharka lantzen dute kultura, batik bat. Gai desberdinetan lantzen dituzte,

olerki, abesti, pertsonaiak adinaren arabera egokituta.


Ekimen zehatzak

Gizaldi arteko Programa: San Martin Egoitzako aiton amonekin programa berezia.
Ikasleak, euskal abesti, dantza, antzerki, jolas eta beste hainbeste ekintza egiten
dituzte.
Iraurgi Astea: Maiatzean izaten da, eta euskal kulturarekin lotutako hainbat ekintza
egiten dituzte: idazleen hitzaldiak, antzerkiak, abesbatza, musika,
Festak: Ikasturtean zehar, festetan parte hartzen dute eskolan zein herrian: Errege
kabalgata, Santo Tomas, San Blas, San Sebastian, Santa Ageda, Inauteriak, Gabon
Eskea.
Gabon Jaialdia: Bertsolaritza, musika, dantza
Antzerkigintza: Urtero 6. Mailako ikasleek antzerkiak sortzen dituzte ikasle eta
gurasoei eskaintzeko.
Euskararen Eguna eta Korrika: Euskararen aldeko ekintzetan parte hartzen dute.
Ni ere Bertsolari Programa

Eskola orduetatik kanpoko kultur eskaintza

Kulturari zuzenean lotutako bi tailer dituzte eskola orduetatik kanpo: Iraurgi ikastetxeko
abesbatza eta bertso eskola. Haietan 100 bat lagunek hartzen dute parte. Abesbatzan parte
hartzaileen perfila aldatzen ari da, nabarmen: lehen neskek hartzen zuten parte, batik bat,
eta orain mutilak ere apuntatzen dira, nesken pare. Gaur egun %60 neskak eta %40 mutilak
dabiltza abesbatzan. Bertso eskolan, guztiak dira mutilak.
Doanekoa da abesbatzako tailerra.
-24-

Ikasleak herriko kultur taldeetara bidaltzeko joera dute, haien dohainak eta zaletasunak
ikusita.
Ikastetxeak berak, etorkizunari begira bere buruari jarritako erronkak

Herriko talde gehiagorekin harremanak izatea du erronka.

-25-

4.1.2 Ikastetxeetatik kanpoko eskolak


Ikastetxeetatik kanpo kultur espresio desberdinak lantzen dituzten eskola eta talde ugari daude
herrian. Haietako gehienak Azpeitiko Kultur Mahaiaren barruan daude. Azpimarratzekoa da,
ikastetxe arautuetatik kanpoko eskolak hartzeko Udalak diru laguntza bat eskaintzen duela (Ikusi 1.
eranskina).
Hona hemen herrian dagoen eskaintza:
Juan de Antxieta Musika Eskola (Kultur Mahaiaren barruan)
1983an sortu zen. Musika ikasketak eskaintzen ditu. Imaginazioa zorrozten du, sormenari laguntzen
dio eta sentikortasuna handitzen du. Lau urterekin hasi eta adin guztientzako eskaintza zabala
eskaintzen dute:
- Hizkuntza Musikala
- Haize eta Perkusio instrumentuak
- Soka instrumentuak eta Polifonikoak
- Tradizionala: Txistua, Trikitixa, Panderoa, Txalaparta.
- Ikasleen araberako saio egokituak. Mota guztietako taldeak osatzen dira, eskariaren
arabera.
Eskaintza eta parte hartzea:
Batanaz beste, astean ordu eta erdi egiten ditu ikasle bakoitzak, hilean 50 euro ordainduta. 314
ikasle dituzte: 168 neska (%53,5) eta 146 mutil (%46,5).

Kitarrista taldea (Kultur Mahaiaren barruan)


1995ean sortua. Kitarra jotzen erakusten du. Euskal kantu tradizionalen, berrien eta munduko
kantagintzaren transmisioa egiten du, belarria, ahotsa eta abilezia landuz.
Eskaintza eta parte hartzea:
Astean ordubete edo bi orduko eskolak eskaintzen dira, hurrenez hurren, hilean 10 edo 20 euro
ordainduta. Une honetan 16 ikasle daude; 13 neska (%81,25) eta hiru mutil (%18,75).

-26-

Erniarraitz Bertso Eskola (Kultur Mahaiaren barruan)


2.000 urtean sortu zen elkartean bailarako bertsozaleak biltzen dira. Azpeitia, Azkoitia eta Errezileko
lagunez osatuta. Hainbat helburu zehatz dituzte: bertsolaritzari eskolatik hasi eta helduen garaira
arte laguntzea, herrian bertsoaren sua bizirik mantentzea, bertsozale berriak sortzea; eta, nahi eta
ahal dutenei, bertsolari izateko aukera ere eskaintzea.
Haur eta gaztetxoentzat egiten duten eskaintza ikastetxeekin elkarlanean eta ikastetxeetan bertan
egiten duenez, aurreko puntuan dago azalduta. Helduen bertso eskola ere badute.
Eskaintza eta parte hartzea:
Helduen eskolan astean bi orduz lantzen dute bertsolaritza, urtean 20 euro ordainduta (txapelketa
garaian ordu gehiago). Une honetan 18 ikasle dituzte, hiru taldetan. Haietako hiru emakumezkoak
dira (%16,66), eta 15 gizonezkoak (%83,34).

Itsasi Euskal Kultur taldea (Kultur Mahaiaren barruan)


1977an sortu zen, eta orduz geroztik euskal kultura landu eta zabaltzea da Itsasi Euskal Kultur
Taldearen helburua. Euskal dantzak erakusten zaizkie eskolako kide direnei. Lau azpitalde daude
organigraman: Dantza taldea, Zanpanzar edo ttuntturroak, Musika taldea eta Dantza eskola.
Eskaintza eta parte hartzea:
Haur eta gaztetxoei dagokienean, astean hiru ordu laurden aritzen dira HH4tik LH2rarteko haurrak,
dantzan; hortik aurrera, DBHra arte, ordubete. Urtean 60 euro ordaintzen dituzten guztiek.
Aurreneko adin tartean 66 neska (%86,17) eta 13 mutil (%13,83) aritzen dira (guztira 79 haur); eta
bigarrengoan 15 neska (%100) eta mutilik ez(%0).

Dantza Suelto eskola (Kultur Mahaiaren barruan)


1995ean sortu zen. Dantza sueltoa erakusten hasi bazen ere, sueltoa ez ezik euskal dantzak ere
erakusten ditu gaur egun. Haur eta gaztetxoekin aritzen da. Euskal dantzen transmisioa du helburu,
bide batez haurren zikomotrizidadea eta gorputza landuz. Dantza suelto txapelketetan parte hartzen
dute.
Eskaintza eta parte hartzea:
Astean bederatzi orduko eskolak dituzte, hilean 23 euroren truke. Gaur egun 52 ikasle daude, 16
mutil (%30,77) eta 36 neska (%69,23).
-27-

Arte eta Diseinu ikastegia (Kultur Mahaiaren barruan)


1980an sortu zen, eta orduz geroztik artearen inguruko formazioa ematen du. Autoestimua,
artearekiko kuriositatea eta errespetua garatzen dira.
- Haurrentzat: Marrazketa, pintura era eskulanetako tailerra; argizari eta arkatzekin
marraztea, eskaiolazko figurak margotzea, papiroflexia, buztina...
- Gazte eta helduentzat: Pintura eta teknika ezberdinetako tailerra: oleoa, akrilikak, akuarelak,
plumilla, komikia, ilustrazioa... Egur taila eta eskultura.
Eskaintza eta parte hartzea:
Ikasleen artean 52 haur (34 neska, %65,38; eta 18 mutil, %34,62) eta 32 heldu dituzte (10
emakumezko, %31,25; eta 22 gizonezko, %68,75). Astean sei ordu izaten dituzte, baina ez daude
derrigortuta guztietara joatera; norberak hartzen dio neurria. Hilean 29 euro ordaintzen dituzte, eta
10 euroko matrikula.
DiArt pintura eta eskultura estudioa
DiArt 1993an sortu zen, hasiera hartan, Enparan kaleko lokaltxo batean. Enkarguzko lanak egiten
zituzten, argazkiak oleo eta pastel teknikaz eta buztinezko eskulturak erretxinaz amaituta.
Arratsalde eta iluntzetan klaseak ematen hasi ziren haur eta helduei zuzenduta, margotzeko teknika
ezberdinak irakasteko.
Espazio gehiago behar zutela eta, egoitza aldatu zuten eta gaur egun Eliz kalean dago DiArt. Zeregin
beraiekin jarraitzen du. Koadroak lantzen dituzte, formatu handikoak eta txikikoak (argazkiak,
baserriak, abstraktuak) eta brontzezko eskulturak Eibarko Alfa Arten fundituta.
Parte hartzea:
Akademia gisa 15:00etatik 17:00etara ematen ditu klaseak Diego Cruz-ek. Ikasleak Azpeiti, Azkoiti,
Zestoa, Zumaia eta Aizarnakoak dira. Adin mugarik ez du.
Teknikak eta gaiak ikaslearen arabera egokitzen dituzte eta horrela askotariko emaitzak lortzen,
Oleoa, pastela, akriklikoa eta akuarela teknikak erabiltzen dira eta gaiak figuratibaok eta
abstraktuak izaten dira.
Guztira 45 ikasle dabiltza DiArt-en gaur egun, 20 ume eta 25 heldu. Umeetan 12 neskak dira (%60)
eta 8 (%40) mutilak, eta helduetan 20 emakume (%80) eta 5 gizonezko (%20). Kuotak 22 umeek
eta 40 helduek hilean izaten dira.
-28-

Jose Mari Orbegozo Dantzak


Jose Mari Orbegozo 1995ean hasi zen dantza ikastaroak jasotzen Donostian eta bi urtetan
txapelketetan parte hartzen hasi zen. 1997tik 2000. urtera arte Euskal Herriko txapelketan
irabazlea izan zen. 1999an Europako txapelketetan hasi zen parte hartzen eta haiek ere irabazten.
Horrek Europako dantzariekin ikasteko aukera eman zion.
1999an zabaldu zuen lehen dantza eskola Beasainen, eta ondoren Azpeitian 2000.ean. Azpeitiko
Igerilekuan hasi zen ikastaroak ematen eta oraindik ere han jarraitzen du. Saloiko dantza guztiak
eskaintzen ditu: Salsa, Merengea, Batxata, Txa-txa, Boleroa, Pasodoblea, Tangoa, Rock and Rolla,
Balsa eta Samba.
Ostegun eta larunbatetan ematen ditu ikastaroak (2015ean astelehenetan ere hasiko da), ordu eta
berrogeita bost minutukoak. Asteartetan Baigeran ere ematen ditu, ordu eta erdiz. Hiru dantza estilo
irakatsiz hasten da eta maila hartu ahala beste bi sartzen ditu.
Ikastaroez gain, erakustaldiak egiten dituzte eta txapelketetan parte hartzen. Egiten dituzten saioak
dira: ETBrekin urtean hiru, Soreasu Antzokian Azpeitia dantzan-en barruan, Sanjuandegiko festetan,
eta Sanagustin kulturgunean ETBrentzako grabatzen duten dantza saioa. Txapelketetan 5 neska
azpeitiarrek hartzen dute parte.
Parte hartzea:
Dantza ikastaroetan 165 lagun dabiltza, 55 mutil (%33,33)eta 110 emakume(%66,67). Horietatik
ume eta gazteak 120 dira eta helduak 45. Kuota 40koa da igerilekuko bazkide ez direnentzat;
aldiz, bazkide izanez gero, 25koa.

AJL dantza (Urrestilla)


2013ko ekinaean sortu zen, Urrestillan. Batxata, salsa eta Txa-txa dantzak erakusten dira nagusiki,
baina baita tangoa eta pasodoblea ere. Urrestillako eskoletan (Udalaren eraikina) ematen ditu
ikastaroak Anjel Oiartzabal irakasleak.
Astean 4 saio ematen ditu, 2 ordukoa bakoitza. Irailetaik uztailera bitartean izaten da eta irailean
eta maiatzean hasiberrientzat klaseak ematen dira. Momentuz, ez dituzte klasetatik kanpo
erakustaldi eta dantza saioak eskaintzen.
Parte hartzea:
Dantza ikastaro bakoitzaren kuota 6-takoa da eta 50 lagun dabiltza ikastaroan, 45 emakume
(%90) eta 5 gizonezko (%10). 10-30 urte bitarteakoak 30 lagun eta 31-60 bitarteako 20.
-29-

4.2 Norberaren kultur jarduera aurrera eramateko taldeak


Eskola formatutik aparte, hainbat gune eta talde daude Azpeitian kultur jardueran aritzeko. Sormena
eta transmisioa horietan guztietan lantzen da. Talde horiek Azpeitiko Kultur Mahaian (KM) bilduta
daude. Hona hemen taldeak, banan-banan.

Azpeitiko Musika Banda (KMren barruan)


1866koa da bere lehen erreferentzia. Herriko festa eta jaiak musikaz janzten ditu. Kontzertuak,
kalejirak, dianak, bailableen kontzertuak, guatekeak, zezenketak...
Parte hartzea:
Bandarako musika gustuko duen eta instrumenturen bat jotzen dakien ororentzat irekita dago. Gaur
egun 53 lagunek osatzen dute. Emakumezkoak dira haietako 17 (%31,07), eta gizonezkoak 36
(%68,93).

Julian Barrenetxea Abesbatza (KMren barruan)


1986an sortu zen. Urtean zehar hainbat emanaldi egiten dituzte, batzuk beste taldeekin
elkarlanean; esate baterako, kantu jira.
Parte hartzea:
Abestea gustatzen zaien pertsonen bilgunea da. Une honetan 20 kidek hartzen dute parte bertan.
Emakumezkoak dira horietako 15 (%75), eta gizonezkoak bost (%25).

Antxieta Arkeologia taldea (KMren barruan)


1965ean sortu zen. Gipuzkoako ikerketa arkeologikoa egiteko biltzen den talde kulturala da. Diru
irabazi asmorik gabekoa. Arkeologi Prehistorikoaren aurreneko fasea egiten dute: Gipuzkoako aran
ezberdinetan aztarnategi prehistorikoak bilatzea. Foru Aldundian baimenarekin Kata edo zundaketa,
planoak, mapak eta lekuko koordenadak, materialaren siglaketa eta abar. Lehenengo ikerketa egin
ondoren Foru Aldundiari aurkezten zaizkio emaitzak.
Parte hartzea:
Interesa duen ororentzako ateak irekita dituzte. Gaur egun 10 lagun inguruk osatzen dute taldea;
guztiak gizonezkoak dira (%100).

-30-

Azpeitiko Argazkilari Elkartea (KMren barruan)


1978an sortu zen. Argazkigintzan trebatzea du helburu. Taldeko kideek elkarri erakutsiz eta
kanpotik ere jendea ekarriz. Urtean zehar hainbat ekitaldi egiten dituzte: Imanol Elias
Sokamuturreko Argazki Lehiaketa, Udaberriko Argazki Rallya, Udazken eta mendiko argazki rallya,
elkarteko kideen arteko lehiaketa, Santo Tomasetako argazki lehiaketa, Gau Txori argazki rallya...
Parte hartzea:
Urte osoan ateak irekita daude elkarteko bazkide egin nahi duenarentzat. Egun 52 bazkide dira,
zortzi emakumezko (%15,38) eta 44 gizonezko (%84,62).

Azpeitiarron Napar Zuzterrak (KMren barruan)


2002an sortu zen, Euskal Herriko historia lantzeko helburuz. Herritar burujabe libreak aktibatzea
helburu duen herritar talde independentea dira. Euskaldun izaten jarraitzeko, napar bezala izan eta
nahi duten burujabetza berreskuratzen laguntzeko. Horretarako, izan ginen subjektu politikoaren
transmisioa egitea dute xede, errelato propioarekin eta gaur garenetik eraikuntza, garapen propiotik
solidarioki egiten lagunduz.
Parte hartzea:
Ateak irekita, beti. Kideak, gaur egun, 25 azpeitiar dira 11 emakumezko (%44) eta 14 gizonezko
(%56).

Erniarraitz Bertsozale Elkartea (KMren barruan)


2.000. urtean sortu zen bailarako bertsozaleak biltzen dituen elkartea. Azpeitia, Azkoitia eta
Errezileko lagunez osatuta. Hainbat helburu zehatz dituzte: bertsolaritzari eskolatik hasi eta helduen
garaira arte laguntzea, herrian bertsoaren sua bizirik mantentzea, bertsozale berriak sortzea; eta,
nahi eta ahal dutenei, bertsolari izateko aukera ere eskaintzea. Urtero antolatzen dituzte Bertso
astea, Txapelek omenezko bertso saioa, Bertso parranda, Azkoitiko udaberriko saioa, presoen
aldeko saioa (bi urtez behin)...
Parte hartzea:
Elkartea 35 lagunek osatzen dute. Horietako 11 emakumezkoak dira (%31, 42), eta 24 gizonezkoak
(%68,58). Azpeitiarrak bakarrik kontuan hartuz gero, 20 lagun dira, lau emakumezko eta 16
gizonezko.

-31-

Itsasi euskal kultur taldea (KMren barruan)


1977an sortu zen, eta orduaz geroztik euskal kultura landu eta zabaltzea da Itsasi Kultur Taldearen
helburua. Euskal dantzak erakusten zaizkie eskolako kide direnei. Lau azpitalde daude
organigraman: Dantza taldea, Zanpanzar edo ttuntturroak, Musika taldea eta Dantza eskola.
Parte hartzea:
Helduen taldeari dagokionez, 18 dantzari dituzte: 12 emakumezko (%66,66) eta sei gizonezko
(%33,34). Musikariak bost dira, lau emakumezko (%80) eta gizonezko bat (%20). Eta ttuntturroak
14: guztiak gizonezkoak (%100). Guztira hartuta, emakumeak (%43,24) eta gizonezkoak (%56,76).

Orkatz Kultur Elkartea (KMren barruan)


1993an sortu zen, herriko taldeei beren ekitaldi kulturalak egiteko leku bat eskaintzeko
helburuarekin; izan kontzertu, bertso saio, hitzaldi, argazki erakusketa, poesia... Baldintza duinak
eskaintzen saiatzen da, horretarako tablatua, ahots ekipoa, afaria, kartelak, dirua eta edariak
baliatuz. Beharra egonez gero, giza baliabideak ere eskaintzen zaizkie.
Parte hartzea:
Gaur egun 12 lagun inguruk osatzen dute elkartea; horietako hiru emakumezkoak dira (%25), eta
gainerakoak gizonezkoak (%75).

Aurkitu Internet (KMren barruan)


Euskara, teknologia berriak eta kulturarekin loturiko elkarte bezala sortu zen Aurkitu Internet
elkartea, 2003an. Hainbat lan aurkeztu dituzte azken urteotan; Pinturarte, Giza Anatomia, Gure
Lurraren Arbasoak, iEduka, Etika eta munduko erlijioak, aldezaharra, aurkitu, bilatu ezazu,
geografia
Parte hartzea:
Gaur egun bi lagunek osatzen dute, biak gizonezkoak (%100).

-32-

Izarraitz Txistulari Elkartea (KMren barruan)


1981ean sortu zen taldea. Musikaren alde lan egitea eta batez ere, herriz herri txistua eta gure
kultura zabaltzea dute helburu. Txistuaren ikasketak egin nahi dituzten taldekideei beraien
titulazioak lortzen laguntzen diete. Txistuaren bidez kultura sustatzeko eta, bai musika-tresna
autoktono moduan bai beste orkestra-tresna batzuei laguntzea dute helburu. Igandero goiz eresia
egiten dute. Herriko festetan hainbat emanaldi egiten dituzte, eta urtean zehar kontzertuak ere bai.
Edonori laguntza eskaintzeko prest daude: dantza talde, omenaldi, etabar.
Parte hartzea:
Une honetan bost lagunek osatzen dute taldea, eta guztiak gizonezkoak dira (%100).

Lakrikun Antzerki taldea (KMren barruan)


1994an sortutako antzerki talde amateurra da, noizean behin antzerki obra berriak prestatu eta
jendeari eskaintzeko asmoz eratua. Denborarekin, taldeak obra berri asko estreinatzeaz gain, herrizherri antzezten dihardu. Gaur egun, GREBAN GAUDE eta PREST GAUDE eta NON GAUDE? lanekin
osatutako trilogiarekin dabiltza plazaz-plaza. Beren lanak prestatu eta antzezteaz gain, herriko
antzerki mugimenduan parte hartzaile aktiboak izaten saiatzen dira. Ekitaldi txikietan parte hartuz
eta abar
Parte hartzea:
Gaur egun bost lagunek osatzen dute taldea, hiru emakumezkoak dira (aktoreak, %60)) eta bi
gizonezkoak (teknikoak, %40).

Azpeitiko Metal Boskotea (KMren barruan)


2003an sortu zen Azpeitiko Metal Boskotea, metal boskoteko musika lantzeko asmoz. Musika mota
guztiak jorratu nahi dituzte, musika klasikoa, musika garaikidea, Euskal kantak etab. Metal boskote
eta organo kontzertuak ere egin izan dituzte. Tuba Jaialdia eta Metal topaketak antolatzen dituzte
Parte hartzea:
Bost lagunek osatzen dute taldea, eta bostak gizonezkoak dira (%100).

-33-

Erabaki Produkzioak (KMren barruan)


2012an sortu zuten taldea, Natasha films eta Nazkau ez produkzioak taldeek bat eginda. Helburu
nagusiena zine eta bideogintza indartzea da, laburmetraiak ekoiztuz. Eta aldi berean, Azpeitian
dagoen hutsune eta gabezia betetzen saiatzea.
- Zine eta bideogintza arloa indartzea.
- Laburmetraiak ekoiztea, esparru eta ikuspegi berezi batetik.
- Zine eta bideogintzako tendentzi berrien ildoa lantzea.
- Taldeak egiten dituen lanak herriari erakustea.
Parte hartzea:
Bost lagunek osatzen dute taldea, eta guztiak gizonezkoak dira (%100).

Sahatsa Dantza taldea (KMren barruan)


Sahatsa Euskal Dantza Taldea 1976.urtean sortu zen, Urrestilan. Gaur egun Azpeitia eta Azkoitiko
gaztez osatuta dago, eta euskal folklorea ezagutaraztea eta zabaltzea du helbururik nagusiena eta
horretan dihardu tinko eta irmoki.
Parte hartzea:
Taldean 49 lagun daude guztira; haietako 27 gizonezkoak dira (%55,10) eta 22 emakumezkoak
(%44,90).

Triku Musika Elkartea (KMren barruan)


Herriko hainbat musika talderen entsegu lekua da. Gelak dituzte eta beharrezko tresneria.
Asanblada bidez antolatzen dira han. 1987tik daude han herriko taldeak.
Parte hartzea:
Une honetan 14 musika talde eta sei DJk dute entsegu lokala han. 52 bazkide daude, eta horietako
bakarra da emakumezkoa (%1,92) , nahiz eta hainbat proiektutan neska gehiago ere gerturatzen
diren.

-34-

Zubi Zaharreko Musika taldeak (KMren barruan)


1998. urtean Urrestilan entseatzen zuten hainbat taldek beraien lokalean aldaketa batzuk egiteko
baimena eskatu zioten garai hartako Udalari. Honek beste irtenbide bat eskaini zien: Zubi Zahar
eraikinera pasatzea. Taldeek Zubi Zaharrera joatea erabaki zuten. Harrezkero talde asko pasatu dira
handik eta era askotako musika sortu da.
Parte hartzea:
10 musika talde elkartzen dira han une honetan. 40 lagun inguru dira denera, eta haietako bi
emakumezkoak dira (%5).

Ta3. Zine kluba (KMren barruan)


2006an sortu zen. Soreasuko zine zaharra eraistearekin bat, 2005. urtean, 1976tik zine klubean
buru-belarri zebiltzan kideek uztea erabaki zuten. Herria nahiz eta horretarako prestatutako zine
aretorik gabe gelditu, 2006. urteko urrian 5 laguneko taldetxo batek zine klubari jarraipena ematea
erabaki zuten. Ohiko bide komertzialetatik kanpo geratzen den zine independente edota
alternatiboa, eta gai sozialak lantzen dituena, azpeitiarren eskura jartzen saiatzen dira.
Parte hartzea:
Une honetan hiru lagunek osatzen dute taldea, eta hirurak emakumezkoak dira (%100).

4.3 Gazteentzako bereziki

Gazteria-Jauzika
Jauzika Heziketa Elkarteak Azpeitiko Gazteria Saileko baliabideak kudeatzen ditu. Langintza horren
barruan, hiru hilabetero ikastaro edo tailerrak antolatzen dituzte gazteentzat. Haien interesak eta
eskariak kontuan hartzen dituzte ikastaro horien nondik norakoak erabakitzerakoan. Normalean bi
orduko zortzi bat saioz osaturik egoten dira eta Gaztelekuan burutzen dira. 30 bat euroko kostua
izan ohi dute.
Honetaz aparte, urtean hiru bat hitzaldi antolatzen dituzte. Hitzaldi horien ardatza hezkuntzaren
inguruan hausnartzea izan ohi da. Eta gaztetxoentzako ekitaldiak ere antolatzen dituzte. Aurten
adibidez Sanagustin kulturgunearekin batera Txiki Biran izeneko programa, non ia hilean behin
ekitaldi bat antolatu ohi duten. Gabonen garaian ere ekitaldi bereziak prestatzen dituzte.

-35-

4.4 Helduentzat bereziki


Baigera
Azpeitian Baigera jubilatuen elkartea dago. Bi egoitza ditu, alde Zaharrean Baigera I eta Sanjuandegi
auzoan Baigera II. Jubilatuen elkarteak ere hainbat ekintza kultural proposatzen dizkie bertako
bazkideei, batik bat Alde Zaharreko egoitzan. Hona hemen, eskaintzen duten kultur ekimenen
zerrenda:

Josgintza
Eskulanak
Kakorratza
Margo eskola
Areto Dantza Eskola
Ibilaldiak (museoetara-eta, normalean motibazio kulturalarekin).
Kantu Jira herrikoia.
Hitzaldiak.

Ekitaldi horiek harrera ona dute oro har. Jubilatuak gizartetik ez baztertzea dute helburu, eta
horretarako beste hainbat ekintza ere egiten dituzte, herriko eragile sozialekin.
Parte hartzea:
Dantza: 20 lagun (17 emakume, %85; eta 3 gizonezko, %15).
Kakorratza: 6 lagun (guztiak emakumeak, %100).
Margo eskola: 9 lagun (guztiak emakumeak, %100).
Josgintza: 4 lagun (guztiak emakumeak, %100).

4.5 Emakumeentzat bereziki.


Jabetze eskolak

Emakumeen Mahaiak antolatzen ditu bereziki emakumeengan pentsatutako tailerrak eta ekimenak.
Haietako asko kultur jarduerak dira, baina beste batzuk ez. Jabetze Eskolak deitzen diete:
Emakumeei zuzendutako ikastaro eta tailerrak dira, eta; emakumeen jabetze prozesuari begira
lantzen dituzten gaiak anitzak dira. Haien artean daude:

Antzerki tailerra: 9 lagun.


Sabel dantza: bi txanda, bakoitzean 17 lagun.
Amatasun gogoaren mila galdera: 8 lagun.
-36-

Herrigintza feminismotik: 8 lagun.


Mindfulness: 20 lagun.

Emakumeen Txokoan parte-hartze, sentsibilizazio eta integrazioari begirako ekimenak ere


antolatzen dituzte, herritar orori zuzenduta. Hemen, iaz antolatutakoen lagin bat:

Irrintzi tailerra: 7 lagun.


Prostituzioa Euskal Herrian liburuaren aurkezpena: 11 lagun.
Emakumeak jendaurrean inprobisaziorako beldurra galduz tailerra: 7 lagun.
Alardearen seme-alabak dokumentala: 6 lagun.
Izan zaitezke feminista euskalzale izan gabe? mahai-ingurua: 19 lagun.
Emakume musulmanak: aurreiritziak eta errealitate soziala hitzaldia: 40 lagun.

Udaleko Hezkuntza Sailak ere antolatzen ditu beste tailer batzuk. Herritarrei ematen die
proposamenak egiteko aukera, eta berez emakume zein gizonezkoentzat diren arren, emakumeek
hartzen dute parte. Azken ikasturtean ikastaro hauek egon dira.

Eskulanak
Joste tailerra
Pintura tailerra

30 euro ordaintzen dituzte.

-37-

Antolatzaileak
5.1 Kultur Mahaiaren kooperatiba
5.2 Udala
5.3 Gaztetxea
5.4 AZTE eta tabernak
5.5 KMko talde ez diren herriko eragileak

-38-

5. Antolatzaileak
Hainbat eragilek antolatzen dituzte kultur ekitaldiak Azpeitian. Haiek guztiak koordinatzea da
erronkarik handiena. Kontaktuan daude gehienak, eta parte hartze prozesu honen barruan, herriko
egutegia koordinatzeko egitasmoa jarri dute martxan Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin
kulturguneak, beste eragile batzuekin elkarlanean.
5.1 Kultur Mahaiaren kooperatiba (Sanagustin eta Soreasu)
Azpeitiko Kultur Mahaiak Sanagustin kooperatiba sortu zuen Sanagustin kulturgunearen
kudeaketara aurkezteko. Gero, Soreasu Antzokiaren lehiaketara ere aurkeztu zen, eta orain,
kooperatiba horrek kudeatzen ditu bi azpiegitura horiek. Azpiegitura horietan egiten dira herriko
kultur ekitaldi gehienak. Haietako batzuk kooperatibak berak antolatzen ditu, baina gehiena herriko
eragilek, kooperatibarekin elkarlanean.
Guztira 29.303 ikus-entzule izan ziren 2014an kooperatibak Sanagustinen aurrera eramandako
kultur ekitaldietan. 2013an baino %24,68 gehiago eta hainbatetan bete zen kulturgunea.
2014ko programazio eskaintza honako ardatzetan oinarritu zen:
Kultur diziplina desberdinen eskaintza: musika, antzerkia, dantza, erakusketak, hitzaldiak,
mahai inguruak, aurkezpenak, proiekzioak
Kultur programazio jarraia eta oparoa: hilabetero bataz besteko 15 ekitaldi, bizpahiru
egunetik behin zerbait.
Aste osoko eskaintza: astegunetako nahiz asteburuko programazioa.
Adin eta esparru desberdineko kulturzaleentzako eskaintza: gazteak, umeak, helduak,
adituak, herritar soilak
Orekak kontuan hartzea programazioa osatzean: kultur espresio desberdinen arteko, herriko
beste espazioen orekak, egutegiaren oreka...
2014ko ekitaldietarako 235.000 laburpena dago ondoko koadroan. (Nahi izatera ikusi iazko datu
osoak biltzen dituen eranskina)

-39-

5.2 Udala (Antzerki topaketak eta beste)


2011-2015 legegintzaldian Azpeitiko Udal gobernuan kulturan bi zutabe nagusi izan ditu helburu:
1. Azpeitiko udalak urteetan burutu izan dituen zikloak mantentzea,
2. Sortu daitezkeen ekimen berriei bide ematea.

Udalaren jarduna aztertzeko azken legegintzaldia hartu da kontuan. Aurreko urteetan egin izan dena
ez da ezbaian jarri, lehendik zetozen egiturei eta hainbat usadiozko eskaintzari eta lan egiteko erari
eutsi egin zaio, eta ondorioz alde horretatik beste irizpide garbirik ez dute ezarri.
Ekimen berriei dagokionez, berriz, Kultur Mahaia izan da erreferentzia eta gidari, eta bertatik
sortutako proposamenei bide ematen saiatu dira. Eragile denak batzen dituen gune bat egoteak
ahalbideratzen duela hori diote, eta Udalak horretan bidelagun izan beharko lukeela. Udalak bere
kabuz kultur ekimenak antolatu ordez, mahai bat lanean ari dela aprobetxatu eta bertan jarrita lan
egin beharko lukeela. Eta zergatik ez, urteetan egin dena hori mahai gainean jarri, baloratu eta
aldatzera jo egoki ikusten denean.
Udaleko Kultura sailetik at ere kultur ekimen asko antolatzen da, zenbatzen zaila dena. Batez ere,
Festen sailetik.
Udal gobernu honen filosofia honakoa da: herri eragileek bete dezaketen espazioetan udal
administrazioak bide lagun izatea eta gauzak errazten saiatzea denon errekurtsoen kudeatzaile den
aldetik. Udalak, bere kultur politika propioa ere garatu behar du, baina herritarrekin informazioa
konpartituz eta herriko eragileekin lankidetza garatzeko bideak sustatuz, herritar orori kulturaz
gozatzeko, kultura sortzeko, eta kultur transmisioan parte izateko aukerak zabalduz azken batean.
Udalak urtero antolatu ohi dituen eskaintzak hauek dira:

Trikiti Jaialdia
Asteburu musikalak
Azpeitia Dantzan
Antzerki Topaketak
Organo Erromantikoen Zikloa
Udazken Abesbatza

Esan bezala, Udalaren kultur arloak harreman estua du herriko festekin eta horietan parte handi bat
izaten dira udalak bultzatzen/laguntzen dituen ekimenak, are nabarmenago azken urteetan,
auzolaneko taldeak sortu direlako. Herriko gizarte eredu eta adin guztiekin pentsatuz laguntzen
dituzten festak dira:

-40-

San Sebastianak
Iauteriak
Auzoetako festak (Sanjuandegi, Lasao, Nuarbe, Urrestilla, Eliz Kalea, Enparan kalea,
Errebala, Loiola, batez ere)
Santio Eguna
San Juan Eguna
Saninazioak
Santo Tomasak
Ardo eguna

-41-

5.3 Gaztetxea
Azpeitiko Gaztetxeak hainbat kultur ekitaldi antolatzen ditu: kontzertuak, antzerkiak, bertso saioak,
tailerrak, hitzaldiak Beraien publiko objektiboa ez dute gazteetara bakarrik mugatzen; gizarte osoa
dela diote. Hala ere, batik bat gazteak biltzen dira Gaztetxean, eta Gazte Asanbladak antolatutako
ekitaldietan.
Gaztetxeko kideek beraiek esandakoaren arabera, ez dituzte irizpide jakinak jarraitzen ekitaldi horiek
antolatzerako orduan. Hala ere, badute idatzi gabeko arau bat, egiten duten denean kontutan
hartzen dutena: Gune kritiko bat izan nahi dugu, eraldaketa sozialerako gune bat.
Gauzak horrela, unean-unean herriko asanbladan parte hartzen duten gai eta interesen araberakoa
izaten da programa, batik bat. Hala ere, diziplina guztietara irekita daude, eta orden jakinik gabe
izan arren, kontzertuak ez ezik, antzerki emanaldiak, bertso saioa, tailerrak, hitzaldiak eta film
emanaldian ere antolatzen dituzte, besteak beste.

Antzerki Topaketetan antzerki alternatiboaren zikloa; Udalarekin elkarlanean.


Urteurrena uztaileko bigarren larunbatean.
Gazte Astea, urtero data ezberdinetan, baina apirilaren bueltan.
Garagardo azoka, Sanjuandegiko festen hurrengo astean.
Bertsio gaua, martxoaren hasieran.
Zine gaua, asteazken gauetan. Otsailaz geroztik ez dute egin..
5.4 AZTE2 eta tabernak

Hasieran sortu zenean Alde Zaharreko merkatariak eta tabernak batzen zituen elkartea izan zen,
baina dendariena eten egin zen eta tabernek AZTE sortu zuten. Hilean behin biltzen dira. Gaur egun
Alde Zaharrean 18 taberna daude eta horietatik 12 daude AZTE barruan:
1. Pikua
2. Fideo de Mileto
3. Lokotx
4. Sanagustin kulturgunea
5. Oatz
6. Zuhatz
7. Intz
8. Korrale
9. Orkatz
10. Topa
2

Azpeitiko Alde Zaharreko Tabernarien Elkartea (AZTE)


-42-

11. Ertz
12. Etxe Zuri
AZTEren helburu nagusiak Alde Zaharra indartzea eta ekintzak antolatu edota elkarlanean ekintzak
antolatzen laguntzea dira. Beraiek antolatzen dituzten ekitaldiak, oro har, kontzertuak izaten dira eta
gazteei zuzenduak. Elkarlanean egiten dituztenak, berriz, eguneko programazioa izaten dituzten
ekimenak. Laguntza eske joaten zaizkie eta bileran baloratzen dute. Asmo oneko ekitaldiak eta
herria suspertzen laguntzeko ekitaldiak azpimarratzen dituzte. Laguntzen dituzten ekimenen
zerrenda honakoa da (azken bi urteak hartuta) batzuk kulturarekin zerikusirik ez dutenak:
1. Iraurgi Saskibaloi taldearen garagardo azoka (1000).
2. Lagun Eguna (1.000 taldeari + kontzertua 5.500).
3. Zezen beltz eguna (1.000)
4. Azoka Herritik
5. Presoen aldeko ekimena, azken ostiraletako pintxo poteoa.
6. Elkartasun eguna (1.000 antolatzaileei + 5.500 kontzertua).
7. Kar-en lasterketa (1.200)
8. Ikasberri Futbol taldeari (600 publizitate bailaren truke)
9. Gure Esku Dago eguna (eguna antolatzeko 5.000)
10. Kultur eragileei (Txarrantxa, Sanagustin, Orkatz 6.000)
11. Kontzertu zuzenak (8.000-10.000)
12. Bestelakoak (3.000)
Gauzak antolatzeko eta laguntza horietarako AZTEK 40.000 - 45.000 gastatzen ditu urtean, gutxi
gorabehera. Probeedoreen laguntzaz (16.000), baina batez ere kide bakoitzak kuotak ordainduz
osatzen dute poltsa, eta kasuan kasu aportazio extrak eginda. Hiru motatako kuotak daude,
tabernaren ezaugarrien arabera ordaintzen direnak: 200, 120 eta 90.

TABERNAK
AZTEko kide izateaz gain, taberna bakoitzak bere egitaraua ere izaten du. Puntualki antolatzen
dituzte gauzak eta denetarikoak izaten dira, taberna bakoitzaren publikoari lotuta. Orokorrean,
kontzertuak, bertsoak, monologoak eta DJ-k izaten dira.
Teknikoki ere taberna bakoitzak bere baliabideak ditu, eskaintzari lotuak gehienbat. Orkatz da
musika ekipoa duen taberna bakarra (Txarrantxa zen bestea 2015ean itxi zen arte).

-43-

Zenbait taberna gehiagotan noizbehinka zerbait antolatzen bada ere, batez ere, hauek dira
frekuentzia gehiagorekin edota data jakin batzuetan ekitaldiak antolatzen dituztenak:

Lokotx: Dj saioak.
Etxe Zuri: Dj saioak eta kontzertua.
Orkatz: Kontzertuak, bertso saioak, poesia saioak, monologoak...
Korrale: Bertso saioak, kontzertua.
Oatz: Monologoak eta Bertso saioak.
Pikua: Kontzertuak.

5.5 KMko talde ez diren herriko eragileak


Kultur ekitaldi ugari antolatzen dira Azpeitian urtean zehar. Horietako gehienak KMren kooperatibak
ematen ditu aurrera, bakarrik edo beste taldeekin elkarlanean. Kultur Mahaiko talde ez direnek ere
antolatzen dituzte kultur ekitaldiak inoiz. Beti ere, beren taldeak lantzen duen gaiarekin lotuta.
Normalean hitzaldiak antolatzen dituzte, baina poema errezitaldiak, kontzertuak etabar ere izaten
dira. Ekimen gehien antolatzen dituzten eragileak jaso ditugu hemen:

Udal Liburutegia:
Urtero, gutxienez hiru ekimen hauek antolatzen ditu: Ipuin kontaketak, literatur solasaldiak eta
liburuaren eguna. Dirua eta denbora dutenean, ekimen gehiago ere antolatzen dituzte, beti ere
euskal kultura eta irakurletasuna bultzatzeko helburuarekin.

Emakumeen Txokoa:
Parekidetasuna bultzatzeko mota askotako ekintzak antolatzen dituzte. Parte-hartze, sentsibilizazio
eta integraziorako ekimenak izan ohi dira; herritar guztiei zuzendutako ekintzak dira, hala nola,
hitzaldiak, erakusketak, zine-emanaldiak

Elkar-Ekin:
Gai sozialak lantzen dituzte, elkartasuna eta alternatiba justuak helburu izanda. Askotariko izaera
irekia dute, herri justu bat helburu duena. Bide horretan hitzaldiak antolatzen dituzte batik bat,
baina ez hori bakarrik, Aniztasun Astea ere urtero antolatzen dute, esate baterako, eta bertan
hainbat kultur ekitaldi izaten dira.

-44-

Bilgune feminista:
Hitzaldiak, zine emanaldiak, bertso saioak, kontzertuak etabar antolatzen dituzte, baina ez asko.
Eduki feminista lantzea izaten da irizpidea.

Gure esku dago:


Hitzaldiak antolatzen dituzte batik bat, eta festaren bat ere antolatu izan dute. Erabakitzeko
eskubidea lantzen dute ekimen horietan.

Kooperazio taldeak:
Herrian hainbat kooperazio elkarte daude: Child Bright Fundazioa, KHAMAR Saharar Aldeko Elkartea,
Behar Bidasoa, Mixio Taldea, PERUrEKIN, EH-Salvador, Nava Jeevan, Nikaraguarekin Elkartasuna
eta Chernobilen Lagunak. Haiek kultur ekitaldiak antolatu izan dituzte, beti ere, elkartasuna
sustatzeko, lantzen duten problematikaren berri emateko, edo dirua lortzeko. 2014ean kooperazio
astea antolatu zuten, esate baterako, guztiek elkarlanean.

Natul Euskara taldea:


Euskara gaitzat hartuta, hitzaldiak antolatu izan dituzte, eta baita herriko artistekin erakusketa bat
ere.

Festa Batzordeak
Udalaz aparte, herriko festa ezberdinak antolatzeko hainbat batzorde daude Azpeitian: HaujijiJai!,
Xanjuandegiko Festa Batzordea, Urrestilakoa etabar. Festetako ekitaldi asko kultur ekitaldiak
direnez, hemen jaso ditugu haien irizpideak ere.
Orohar, auzoetako batzordeek publiko guztiengana iristea dute xede, eta horregatik mota
desberdinetako ekitaldiak antolatzen dituzte. HaujijiJai! batzordeak, berriz, Udalarekin batera
antolatzen ditu Saninazioak, eta beraz, Udalaren hutsuneak betetzera gehiago bideratzen dira.
Azken horrek, gainera, irizpide ideologikoak ere baditu: herriko taldeei lekua egitea, parekidetasuna
kontuan hartzea, etorkinei lekua egitea, festa euskaldunak izatea, parte hartzea sustatzea etabar.

-45-

Azpiegiturak
6.1 Kultur ekitaldiak eskaintzeko eta jasotzeko
6.2 Sormenerako

-46-

6. Azpiegiturak

Mapa honetan dituzue zenbakituta jarraian aipatuko diren herriko zenbait azpiegitura.

-47-

6.1 Kultur ekitaldiak eskaintzeko eta jasotzeko

1. Sanagustin kulturgunea

Kokapena:
Herriko plaza.
Aforoa:
Zutik 560, eserita 268.
Erabilera:
Kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak, bertso saioak, erakusketak...
Kudeaketa:
Azpeitiko Kultur Mahaiak kudeatzen du 2011ko uztailetik, eta herriko taldeek erabat irekita dituzte
ateak.
Besterik:
Ostalaritza zerbitzua du.

-48-

SOREASU ANTZOKIA

Kokapena:
Soreasu auzoa, Azpeitiko Alde
Zaharra.
Aforoa:
Eserita 560 lagun.
Erabilera:
Zinema, antzerkia, dantza, kontzertu
bereziak
Kudeaketa
Azpeitiko Kultur Mahaiak kudeatzen
du 2015etik; herriko taldeek ateak
erabat irekiak dituzte.

SINDIKATU ZAHARRA

Kokapena:
Plaza Txikia, Azpeitiko Alde Zaharra.
Aforoa:
60 bat lagunentzako bi gela.
Erabilera:
Hitzaldiak, bilerak, mahai inguruak,
ikastaroak
Kudeaketa:
Udalak kudeatzen du. Baimena
eskatuta, herritar guztientzat irekita.

-49-

BAIGERA

Kokapena:
Plaza Txikia, Azpeitiko Alde Zaharra.
Aforoa:
85 lagun eserita.
Erabilera:
Hitzaldiak, bilerak, mahai inguruak, ikastaroak
Kudeaketa:
Udalak kudeatzen du. Baimena eskatuta, herritar guztientzat irekita.

Betharram hitzaldi aretoa


Kokapena:
Plaza Txikia, Azpeitiko Alde Zaharra.
Aforoa:
131 lagun eserita.
Erabilera:
Hitzaldiak, mahai inguruak..
Kudeaketa:
Udalak kudeatzen du. Baimena eskatuta, herritar guztientzat irekita.

-50-

BETHARRAM ERAKUSKETA ARETOA

Kokapena:
Jose de Artetxe Kalea. Azpeitiko erdigunea.
Aforoa:
Erabilera:
Erakusketak.
Kudeaketa:
Udalak kudeatzen du. Baimena eskatuta, herritar guztientzat irekita.

UDAL LIBURUTEGIA
Kokapena:
Enparan Dorretxea,
Azpeitiko Alde Zaharra.
Aforoa:
Erabilera:
Liburuen mailegua,
irakurketak, ipuin
kontaketak, liburu
aurkezpenak
Kudeaketa:
Udal eraikina den arren,
bertako langileek
osatutako enpresak
kudeatzen du.
-51-

AZPEITIKO GAZTETXEA

Kokapena:
Urola kalea. Alde Zaharretik gertu.
Aforoa:
350
Erabilera: Kontzertuak, antzerkiak, ikastaroak,
hitzaldiak, bilerak, mahai inguruak...
Kudeaketa:
Gazte Asanbladak kudeatzen du, modu erabat
irekian.

EMAKUMEEN TXOKOA
Kokapena:
Goiko kale 12. Azpeitiko
Alde Zaharrean.
Aforoa:
70 bat lagun
Erabilera:
Kontzertuak, antzerkiak,
ikastaroak, hitzaldiak,
bilerak, mahai inguruak...
Kudeaketa:
Emakumeen Mahaiak
kudeatzen du. Herritar eta
taldeentzat irekia.
-52-

Sanjuandegiko auzo lokala


Kokapena: Salbe Auzunea 13
Aforoa: 30 lagun.
Erabilera: Ikastaroak, hitzaldiak, bilerak, mahai inguruak...
Kudeaketa: Auzo elkarteak kudeatzen du. Herritar eta taldeentzat irekia.

Besterik:
Azpiegitura horiez aparte, herriko beste txokoetan ere antolatzen dira kultur ekitaldiak, inoiz: Izarraitz
Pilotalekua, hainbat taberna, herriko plazak eta festetan karpak-eta ere jartzen dira, beharrezkoa
jotzen badira.
Eta aipamen berezia egin behar zaie ere herrian ditugun museoei. Gaur egun, lau eraikin historiko
ditugu museo zerbitzuarekin.
BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOA. www.bemfundazioa.org
Euskal trenen historia ezagutu
ahal izango duzu bertan,
industriaren iraultza ekarri zuten
tren zaharretatik hasi eta
Bilboko Metroan erabiltzen diren
unitate modernoetaraino. Horrez
gain,
lurrun
trenek
nola
funtzionaten zuten edo garraio
publikoek
gure
gizartearen
garapen iraunkorrerako duten
garantiza ikasiko duzu. Museoak
Europako
tren
bilduna
hoberenetarikoa du, moeta
guztietako ibilgailuekin: lurrun
lokomotoreak,
dieselak,
elektrikoak, automotoreak, eta
mota guztietako bagoiak.

-53-

INGURUGIRO ETXEA www.ingurugiroetxea.org

1998an inauguratuta, Egibar Etxean


dago Ingurugiro etxea. Museoaren
helburua bisitariari lur planetaren
ingurumen-arazoa
nagusien
berri
ematea da, arrazoiak eta ondorioak
ezagutzen saiatuz, eta irtenbideak
topatzen
ahaleginduz.
Museoak,
elkarren artean lotuta dauden areto
ditu: bertan, panel eta maketen bidez
hainbat gai ikusteko modua dago.

LOIOLA SANTUTEGIA www.santuariodeloyola.org

MADALENAKO OSPITALEA

-54-

6.2 Sormenerako

Herriko kultur taldeek hainbat lokal dituzte beren sormena garatzeko, guztiak ere Udalak
utzita:
Musika Eskola: Perdilegi 1.
Arte eta Diseinu Ikastegia: Jose Artetxe, 3.
Urrestilako eta Zubi Zaharreko taldeen egoitzak
Perez Arregi plazako lokalak: Antxieta Arkeologia Taldea, Erniarraitz Bertsozale Elkartea,
Azpeitiko Argazki Elkartea.
Soreasuko lokalak: Egokitzeko metro koadratu asko daude. Udal Musika Banda eta Julian
Barrenetxea bertan daude.
Izarraitz Frontoian lokala dauka Lakrikunek.
Dantza Suelto Eskolak Betharramen du egoitza.
Itsasi Kultur Taldeak Urola kalean.
Emakume Txokoa. Izarraitz Frontoian (Kitarristak+Lakrikun)

-55-

Herritarren
perzepzioa
7.1 Herritarren inkestak
7.2 Kultur Mahaiko taldeen iritzia
7.3 Udalaren iritzia
7.4 Herriko eragile ezberdinen iritzia

-56-

7. Herritarren pertzepzioa kultur mugimenduaren inguruan


7.1 Herritarren inkestak
7.1.1 Haur eta gaztetxoak
Herriko hiru ikastetxeetako haur eta gaztetxoek osatu dituzte inkestak. Adin lagin ezberdinetan
banatu ditugu. Hemen, datuak, adin tarteka emanda.
6-9 urte bitartekoak

6-9
urte
bitarteko
haurrak
Beste zerbait: Kirol desberdinak.

6-9
urte
bitarteko
haurrak
Beste nonbaiten: Kirol instalazioetan.
-57-

6-9
urte
bitarteko
haurrak
Beste zerbait: Telebista, kirolak.

6-9
urte
bitarteko
haurrak
Beste nonbaiten: Telebistan, Donostian.

-58-

10-12 urte artekoak

10-12
urte
bitartekoak

Beste zerbait: kirolarekin lotutako ekintzak.

10-12
urte
bitartekoak

-59-

10-12
urte
bitartekoak

Beste zerbait: kirol desberdinak eta telebista.

10-12
urte
bitartekoak

-60-

13-15 urte bitartekoak

13-15
urte
bitartekoak

Beste zerbait: kirola, lokalean egotea.

13-15
urte
bitartekoak

-61-

13-15
urte
bitartekoak

13-15
urte
bitartekoak

Beste nonbait: Donostian, telebistan, interneten.

Zer jarduera berri proposatuko zenuke? Kontzertuak debalde eta kirolarekin lotutako ekintzat.

-62-

16-18 adin artekoak

16-18
urte
bitartekoak

Beste zerbait: kirola.

16-18
urte
bitartekoak

Beste tokiren bat: Kirol instalazioak.

-63-

16-18
urte
bitartekoak

Beste zerbait: kirolak eta telebista.

16-18
urte
bitartekoak

Beste tokiren bat: Donostia, lokala

Ezer berririk proposatuko zenuke? Kontzertu gehiago eta doan.

-64-

7.1.2 Helduak
Helduen artean egindako inkestak hiru adin tartetan banatu dira:
18-35 adin bitartekoak

18-35
urte
bitartekoak

Kultur Mahaiaz ezagutza

Kultur Mahaia ezagutzen al duzu?

Bai
Ez
Eta Kultur Mahaiaren lana?

0%

18-35
urte
bitartekoak

20%

40%

60%

80%

100%

Kultur eskaintzaren ezagutza


Neskak

Mutilak
45,45%

47,62%

28,57%
24,24%
18,18%
9,52%

3,03%
1; Batere ez

9,09%
4,76%

3; Gutxi

-65-

9,52%

5; Nahiko

7; Asko

10; Dena

18-35
urte
bitartekoak

Kultur ekitadietara joatea


Neskak

Mutilak

42,86%
30,00%
16,67%

23,33%

20,00%

19,05%

19,05%

14,29%
10,00%
4,76%

1; Batere ez

3; Gutxi

5; Nahiko

7; Asko

10; Dena

Ze ekitaldi mota kontsumitzen dituzu?


30,00%
25,00%
20,00%
15,00%
Neskak

10,00%

Mutilak

5,00%
0,00%

18-35
urte
bitartekoak

Kultur eskaintza zabala dagoela


uste duzu?
Ez
4%

Bai
96%

-66-

36-65 adin bitartekoak

36-65
urte
bitartekoak

Kultur Mahaiaz ezagutza

Kultur Mahaia ezagutzen al duzu

Bai
Ez
Kultur Mahaiak egiten duen lana?

0%

36-65
urte
bitartekoak

20%

40%

60%

80%

100%

Kultur eskaintzaren ezagutza


Neskak

34,15%

Mutilak

33,33%
29,63%

25,93%

24,39%
19,51%
12,20%
7,41%

9,76%
3,70%

1; Batere ez

3; Gutxi

-67-

5; Nahiko

7; Asko

10; Dena

Kultur ekitaldietara joatea

36-65
urte
bitartekoak

Neskak

Mutilak
39,29%

39,29%

36,59%

26,83%
17,07%

12,20% 14,29%
7,32%

7,14%

0,00%

1; Batere ez

3; Gutxi

5; Nahiko

7; Asko

10; Dena

Ze ekitaldi mota kontsumitzen


dituzu?
25,00%
20,00%
15,00%
10,00%
5,00%
0,00%

36-65
urte
bitartekoak

Neskak
Mutilak

Kultur eskaintza zabala


dagoela uste duzu?
Ez
5%

Bai
95%

-68-

65 urtetik gorakoak

65
urtetik
gorakoak

Kultur Mahaiaz ezagutza


ezagutza
Bai
Ez
KM egiten duen lana

0%

20%

40%

60%

80%

100%

Kultur eskaintzaren ezagutza


100,00%
80,00%
60,00%

Neskak

40,00%

Mutilak

20,00%
0,00%
1; Batere ez

3; Gutxi

5; Nahiko

7; Asko

10; Ikaragarri

Kultur ekitaldietara joatea


70,00%
60,00%
50,00%
40,00%
30,00%
20,00%
10,00%
0,00%

Neskak
Mutilak

1; Batere ez

3; Gutxi

5; Nahiko

-69-

7; Asko

10; Ikaragarri

65
urtetik
gorakoak
Ze ekitaldi mota kontsumitzen
dituzu?
30,00%
25,00%
20,00%
15,00%
10,00%

Neskak

5,00%

Mutilak

0,00%

Kultur eskaintza zabala dagoela uste


duzu?

Bai
100%

-70-

7.2 Kultur Mahaiko taldeen iritzia


Kultur Mahaia osatzen duten 22 taldeekin dinamika bat egin genuen haien pertzepzioa jakiteko
zenbait gai zehatzen inguruan. Bilerara etorri ziren taldeen ordezkariak lau talde txikitan bilduta hitz
egin genuen gaien inguruan, eta bilerara etorri ez ziren taldeek ere beren iritzia emateko modua izan
zuten. Lau galderak eta haiei emandako erantzunen interpretazioa jasota daude ondoren.
1. Azpeitiko Kultur Mahaiak zein helburu jarri behar luke epe motz-ertainean? Eta zein luzean?

Kultur Mahairen proiektua egonkortu.


Elkarlana gehiago bultzatu. Diziplinak nahastu.
Kultur Mahairen eta hezkuntzaren arteko zubiak eraiki eta sendotu.

2. Taldeen elkarlanerako garrantzitsua al da denak fisikoki toki berberean egotea? Soreasu hutsik
dago, baina hauteskunde kanpainan litekeena da alderdiek horri eustea. Kultur Mahaiak plan bat
egin behar al luke Soreasurako? (Kultur laborategiaren ideia berreskuratuz).

Musika Banda eta Julian Barrenetxea Soreasura doaz. Plan orokor baten beharra dago,
zatika eta inprobisatzen aritu beharrean. Horrek ez du esan nahi plan hori epe motzean bete
behar denik. Izan ere, herrian krisiak nola jo duen ikusita, ez dugu uste lehentasuna dirua
Soreasura bideratzea denik.
Kultur Mahaiak eta Udalak elkarrekin egin behar lukete plan hori. Proiektua biena izan.
Une honetan, kulturara bideratu behar den dirua dirua sormenera bideratu behar da, eta ez
azpiegiturara. Kultur mugimenduan inbertitu behar da. Sormenak aurretik behar du, eta
horrek ekarri azpiegitura, ez alderantziz.

3. Taldeetatik aparteko sormena bultzatu eta garatzeko ekimenak bultzatu behar al lituzke kultur
mahaiak?

Ateak beti zabalik izan behar ditugu sormenari, izan banakako edo izan taldekako.
Norbanakoekin ahalegin berezia egin behar genuke, hor hutsunea baitugu.
Hutsuneak topatu eta betetzen saiatu behar dugu. Parte hartze prozesu honek horretarako
balioko du.

-71-

7.3 Udalaren iritzia


7.3.1 Udalak gaur egungo egoeraz eta Udaleko kultur irizpideen gainean
egiten duen hausnarketa
Gauzak dauden-daudenean, esan daiteke lehendik zegoena mantentzea beste irizpide garbirik ez
dugu izan udaletik (agian orain urte batzuetako arduradunek izango zituzten: zeuden zenbait
hutsune betetzea dela, dela espektakuluari eta ikusle izateari lehentasuna ematen zion kultur eredu
bat), baina aurrera begira irizpideak markatzeko espazio nagusi bat badagoela uste dugu, Kultur
Mahaia hain zuzen.
Hau guztia, diru poltsak banatzerakoan ere islatzen da, kopuru batzuk badaude urteetan
mantentzen direnak eta ez direnak ukitu ere egin (urteroko zikloak, Antzerki Topaketak). Diru
laguntzak banatzerakoan irizpide orokor batzuk markatu dira, hor ere bada lana egiteko dio, bai
udalaren aldetik, bai herriko talde eta beste eragileen aldetik, urteetako diru banaketaren inertziak
asko zamatzen baitu gaur egungo joera.
7.3.2. Harremanen gainean

Udalen artean: Bailarako Udalen arteko koordinazio maila (programazioan) oso txikia da
(Organo Erromantikoaren Zikloa, eta gutxi gehiago).
Eragileekin: Udal teknikari-langile eta herri mugimenduko kideen arteko zubiak eraikitzea
erronka.
Kultur taldeen artekoaz eta behinola denak Soreasun biltzeko zegoen aurreikuspenaz:
Kultur talde denak leku batean pilatzea ez da izan inoiz legegintzaldi honetako gobernuaren
helburua, eta lau urte hauetan horretarako garai batean prestatu zen proiektuan ia ez da
inbertsiorik egin. Eragileek esan beharko dute hori den jarraitu beharreko bidea, eta Udalak
eragileekin aztertu beharko du hori guztia. Kultur Mahaiaz, eragile denak batzen dituen
gunean Udalak bidelagun izan behar du. Udalak bere kabuz kultur ekimenak antolatu ordez,
mahai bat lanean ari dela aprobetxatu eta bertan jarrita lan egin beharko lukeela. Eta
zergatik ez, urteetan egin dena hori mahai gainean jarri, baloratu eta aldatzera jo egoki
ikusten denean.

7.3.3 Udalaren izaeraz eta lanaz


Udal gobernu honen filosofia honakoa da: herri eragileek bete dezaketen espazioetan udal
administrazioak bide lagun izatea eta gauzak errazten saiatzea denon errekurtsoen kudeatzaile den
aldetik. Udalak, bere kultur politika propioa ere garatu behar du, baina herritarrekin informazioa
konpartituz eta herriko eragileekin lankidetza garatzeko bideak sustatuz, herritar orori kulturaz
gozatzeko, kultura sortzeko, eta kultur transmisioan parte izateko aukerak zabalduz azken batean.
-72-

7.3.4 Kultur eskaintzaz eta azpiegitiurez


Orokorrean herrian badago kultur kontsumorako joera joria, eta horretan Sanagustinek zeresan
handia izan du. Azpiegiturei dagokionez ere, orain urte batzuk baino egoera hobean gauden arren
bada zertan hobetua. Autokritika eginez, Soreasun lau urte hauetan egin ez dena egin beharra
dago, mahai gainean jarri eta barrutik hutsa den eraikin honetaz hitz egiten hasi, eta plan bat egin.
Ekonomikoki bideragarri beharko du izan plan horrek, eta kultur inbertsioetan lehentasunak non
jarri behar diren ados jarri beharko da, eta segur aski epe luzera begira betetzekoa izango den
plana. Herri ikuspegi orokorraz jabetzeko pedagogia lan sakona burutu behar da, eta kultura zer den
eta zer ez den ahalik eta zehatzen finkatu ondoren, Azpeitia bezalako herri batek kulturari zenbateko
inbertsioak eta zer eratakoak (kultura eredua) eskaini beharko lizkiokeen serioski hausnartu.
Aurrera begira lan egiteko oinarriak hauek dira.

7.4 Eragileen iritzia


Kulturaz Mahaitik kanpoko eragileekin harreman estua dute Sanagustinek eta Azpeitiko Kultur
Mahaiak. Batik bat, gauzak elkarrekin antolatzen ditugulako sortu direlako harreman horiek, alegia,
talde horiek Sanagustinen hainbat ekimen antolatu dituztelako. Hortik sortutako harremanek
elkarlanera eraman dituzte batzuetan, eta harreman horiek hortxe gelditu dira beste batzuetan.
Eragile horiekin egin diren bileretatik honako ondorio orokorrak atera dira: (Bileren transkripzio
zehatzak, XX eranskinetan)
Eragileekin egindako bilera gehienetan ekarpen antzekoak jaso dira. Blokeka banatu ditzakegu
eragileak, Kultur Mahairekin eta Sanagustinekin duten harremanaren arabera.
7.4.1 Sanagustin Kulturgunea beren ekimenak antolatzeko erabiltzen duten
eragileak.
Azpeitian hainbat talde daude, azkenaldian mugimendu handia dutenak, eta batez ere Sanagustinen
hitzaldi zein mahai inguruak antolatzen dituztenak. Honako elkarteak dira: Elkar-Ekin, Azpeitiarron
Napar Zuzterrak, Gure Esku Dago, Natul euskara elkartea. Haiek guztiek ikaragarri baloratzen dute
herriaren erdi erdian, alegia, plazan, Sanagustin bezalako eraikin bat edukitzea eskuragarri.
Ekimenak antolatu nahi izan dituztenean ez da arazorik izan, eta eskuragarri izan dituzte behar izan
dituzten baliabideak.
Adibidez, honakoa dio Natul Euskara elkarteak: Sanagustin geure-geurea sentitzen dugu, eta uste
dugu oso erraza dela Kultur Mahaiarekin zein Sanagustin berarekin harremanetan jarri eta
akordioetara iristea.

-73-

Hala ere, talde horiek beraiek aitortu dute, Kultur Mahaian dauden kultur taldeak elkarren artean
ondo koordinatuta eta antolatuta dauden arren, handik kanpo dauden taldeak bakoitza berera
doazela.
Horregatik, elkarte horiek badute bereziki kezkatzen dituen puntu bat: ekimenek egutegian txoke
egin izan dutela. Gauzak horrela, eta gabezia horrekin lehenago ere konturatuta geundenez, egutegi
bateratuaren ekimena jarri genuen martxan, parte hartze prozesu honen barruan.
(Ikusi eranskina).
Bestetik AZTE dago. Honek diruz laguntzen dituen ekimenak edota antolatzen dituen kontzertuak
Sanagustinekin egiten ditu. AZTEk dio beraiek beti egon direla herriko eragileekin harremanetan eta
laguntzen ere saiatzen direla asmo onez dabiltzan eragileei, herria suspertzeko. Azoka Herritik
bezalako ekimenak asko baloratzen dituzte jendeak parte hartzen duelako. Sanagustin dagoenetik,
kooperatibak egiten ditu produkzio lan guztiak Elkarteari zama kenduz eta lan hori guztia eskertu
egiten dute.
Elkarlanean, udala-Sanagustin-AZTE mahai baten bueltan jarri eta lan gehiago egitea badagoela uste
du elkarteak. Gaur egun, udalarekin eta Sanagustinekin agenda bateratuan parte hartzen dute (diru
poltsa bat sortuz kontzertuak antolatzeko), baina askotan motz geratzen direla diote diruz. Besteak
beste, gastuak aprobetxagarriagoak izateko, AZTE prest egongo litzateke kulturguneak material
teknikoetan dituen hutsune handien konponbidean laguntzeko ere, plan bat eginez, kanporako eta
barrurako kontzertuak kontuan hartuta, baina Udalak behar duela pausoa eman dio. Egindako
gastua urte gutxi batzuen barruan amortizatuko litzateke.
AZTEk komunikazioan ikusten du ahulgunea. Gehiago probestu beharko litzatekeela Azpeitiko kultur
eskaintza iruditzen zaie. Euskal Herrian ez da egongo horrelako eskaintza kulturalik duen herririk.
Pedegri hori lortu beharko luke. Eta hori komunikazioa landuta lortzeko aukera ikusten dute:
jendearengana iristea falta da.

7.4.2 Sanagustin gutxi erabiltzen duten eragileak:


Berez beren azpiegitura eduki arren, tartean behin Sanagustin Kulturgunea ere erabiltzen duten
eragileak sartuko genituzke bloke honetan. Emakumeen Txokoa, Bilgune Feminista, Urolab
Kultur Mahairekin harremanak izan dituzte talde horietako gehienek, eta balorazio baikorra egiten
dute. Nolanahi ere, harreman horiek informalak izan dira orain arte. Haietan sakontzea ontzat jotzen
dute guztiek. Adibidez, hau dio Emakumeen Txokoak: Gure asmoa, pixkanaka kultur eta gizarte
arloko mugimenduarekin zubiak eraikitzen joatea da. Dagoeneko elkar-lanean burutu ditugu hainbat
ekintza, eta bide horretatik jarraitzea da gure helburua.

-74-

Bloke honetan sartuko genituzke kooperazio taldeak ere. Beraien artean elkarlanean jardundakoak
dira. Hala ere, elkarte batzuek beraien arteko harremanaz aparte ez dute herriko gainerako
taldeekin harremanik, eta beste batzuek bai. Harreman hori ez dutenek beharrik ere ez dute ikusten,
beren lanaz harago denbora ere gehiegi ez dutelako.
Urolab elkarteak ekintzailetasuna sustatzea du helburu, eta bide horretan pare bat dinamika egin
ditu Sanagustinen. Kultur Mahaia tresna ezin hobea da, Urolaben ustez, kultur arloan dabiltzanen
arteko bisagra lana egiteko eta herriko kultur aniztasuna sustatzeko. Hala ere, zer hobetua ere
badagoela diote: Parte hartzea gehiago sustatzen duten ekintzak antolatzea edota egiten denaren
komunikazio eraginkorragoa egitea herriko eragile desberdinetan eragin ahal izateko eta pixkanaka
kulturara erakartzeko. Ahal bada, ikuspuntu ekintzaile, berritzaile eta eraldatzaile batekin.

7.4.3 Sanagustin ezertarako erabiltzen ez duten kultur eragileak.


Herrian dauden kultur eragileen artean, badira bi Sanagustin kulturgunea ezertarako erabiltzen ez
dutenak. Haiek, beraien azpiegiturak dituzte, eta haietan egiten dituzte beren ekimenak. Gaztetxea
eta Udal Liburutegia dira. Biek ala biek, balorazio baikorra egiten dute, oro har, Azpeitian dagoen
kultur mugimenduaren inguruan, eta halako kultur eskaintza duen beste herriren bat topatzea ez
dela erraza diote.
Nolanahi ere, badituzte baina batzuk. Gaztetxeko kideek diote Sanagustineko eskaintza
bideragaitza dela gazte askorentzat, kontzertu batzuen sarrera 10 eurotik gora izaten delako, eta
bertako kontsumisioarekin-eta prezioa igo egiten delako. Prezio horiek jarri beharra onartzen dute,
eta gazteei bidea irekitzerako orduan Kultur Bonoak egiten duen lana ere errekonozitzen dute
(begiratu XX eranskina). Hala ere, Azpimarratu dute, Gaztetxeak beste aukera bat ematen diela
gazteei, dituen sarrerengatik (inoiz ez dute ezer jarri bost euro baino garestiago, eta bertako barran
dituzten prezioengatik.
Plazan, edo aire librean gero eta kontzertu gutxiago egiten da orain. Nahiz eta musika taldeentzat-eta
Azpeitikoa plaza txarra izan, kaleko kultur ekitaldi gehiago egin behar liratekeela uste dute.
Kultur Mahairen antolaketari dagokionez, herriko kultur talde gehienak elkartuta egotea ontzat
jotzen dute, elkartze horrek ematen duen indarrari begira. Indar hori instituzioei gauzak eskatuexijitzeko eta Sanagustin bezalako azpiegiturak kudeatzeko ezinbestekoa dela diote. Gero, zalantzak
sortzen zaizkie egitura hori, egunerokotasunean, eraginkorra den edo ez esateko.
Gaztetxeko kideak kritikoak dira Udalaren kultur politikekin ere. Beren lanak besteen esku gehiegi
delegatu dituztela uste dute, nahiz eta ontzat jotzen dute egiten ari denari lanean uztea edo
horretan laguntzea. Hala ere, Udalak gehiago egin dezakeelakoan daude.
Herriko Udal Liburutegiak, berriz, urteetako inertziaren eraginez-edo, modu nahiko isolatuan lan
egiten duela uste dute haren kudeaketa eskuratu berri duen elkarteko kidee. Baina, nolanahi ere,
-75-

harreman horiek zabaldu egin behar liratekeelakoan daude Harremanak modu naturalagoan
izatean, liburutegiaren zerbitzua zabaldu eta herriaren beharrei egokiago erantzungo lieke.
Liburutegia herrira zabalduko litzateke.
Azpeitiko Kultur Mahairen lanari buruz, berriz, balorazio oso baikorra egiten dute: Kultur eskaintza
izugarri hazi da, bai kantitateari zein aniztasunari dagokionez. Euskal komunikabideak, musika,
zinea, bertsolaritza... interesa izanez gero parte hartzeko gune asko daude, eta aisialdirako
kontsumitzeko berriz, egitarau oparoa izaten da. Kanpotik begiratuta beraz ondo funtzionatzen duela
dirudi. Gainera, Kultur Mahaian ez dauden eragileek ere hainbat kultur ekitaldi antolatzen
dituztenaz jakitun, herria bizi-bizirik dagoela diote.
Horregatik, eragile horiekin guztiekin harreman gehiago izan nahi luke liburutegiak, eta ideiak ere
badituzte: Batetik, herrian kontsumo moduen inguruko eztabaida dagoela? Horien inguruko
dokumentuen (liburu, pelikula, dokumental...) erakusketa edo gida bat prestatu dezake liburutegiak,
kulturaniztasunaren inguruko dinamikak lantzen ari direnean, honen inguruko erakusketa edo gida
prestatu..... eta abar. Bestetik, talde edo elkarte ezberdinek liburutegiak ezinbestean eduki beharko
lituzkeen dokumentu edo zerbitzuen inguruko iradokizunak zuzenean jasotzea interesgarria
litzateke. Eta, hirugarrenik, Herriko Atala etengabean elikatu behar da eta horretarako herrian
sortzen dena edo herria gai bezala lantzen dituzten dokumentuak liburutegira zuzenean helaraziz
lagundu dezakete beste eragileek. Horrela herriko fondo osatua eta guztiontzat erabilgarri eta
eskuragarri izango du herriak.

7.4.4 Ikastetxeak
Aurretik esanda bezala, Azpeitian hiru ikastetxe daude. Kultur eskaintza zabala dute, oro har, eta
gainera herriko kultur taldeekin saiatu ohi dira irakasleak bilatzen. Ikasle kopuru politak dituzte,
gainera, kontuan hartuta eskola orduetatik kanpoko saioak direla. Kultur taldeekin harreman
gehiago izateko prestutasuna dute guztiek eta elkarlanean ekintza gehiago egin daitezkeela diote.

7.4.5 Komunikabideak
Uztarria. Harreman sakona du Azpeitiko Kultur Mahairekin eta Sanagustinekin. Elkarlanean hainbat
ekimen egiten dituzte, adibidez, otsailean amaitutzat eman duten Aho Bizarrik Gabe zikloa egin dute,
Urola-Kostako Hitza eta Erlo Telebistarekin batera elkarlanean. Kultur Mahaiak gestionatzen du,
gainera Uztarria.com/kultura orria.
Uztarriak balorazio ona egiten du Azpeitiko Kultur Mugimenduaren antolaketa moduaz. Gainera,
beraiei ere lanak errazten dizkietela onartzen dute, KM interlokutore gisara erabiltzeak asko
errazten baitizkie gauzak.

-76-

7.4.6 Kirol taldeak.


Hainbat kirol talde daude herrian, eta normalean kultur ekimenik antolatzen ez duten arren, elkartea
batzuek urtean behin beste eguna egiten dute, eta han kontzertuak antolatzen dituzte. Lagun Onak
futbol taldeak eta Iraurgi Saskibaloi taldeak, esate baterako. Festa egun horiek antolatzerakoan,
Sanagustinekin harremanetan egin ohi dute normalean. Hala ere, oro har, harremanik ez dute
herriko kultur taldeekin.
Harreman horiek lantzea ez du txartzat jotzen inork. Honakoa dio, adibidez, Xeye atletismo taldeak:
Akaso interesgarria litzateke kirol ekitaldietarako harreman zabalagoa izatea kultur eragileekin eta
sarritan ekintzak elkarrekin koordinatuak antolatzea. (lasterketa + argazki rallya + kontzerturen bat
+ erakusketak). Horrelako bakan batzuk egiten dira herrian dagoeneko. Adibidez, Lagun Onak
Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkartean mendiko argazki rallya antolatzen dute, urtero,
elkarlanean.

-77-

Ondorio
nagusiak
-78-

Ondorio nagusiak

Txosteneko datuak ondo aztertuta, bigarren fase batean egin beharreko lana da ondorioak
ateratzea. Hala ere, badira datu hutsekin atera daitezkeen ondorio batzuk. Hona hemen:
DATU BILKETETATIK ATERATAKO DATUAK
1.Harremanak
Elkarren arteko harremanak oso positiboak dira guztientzat eta zaindu eta landu beharrekoa da.
Honekin lotuta atera diren gai batzuk:

Koordinazioa eta egutegi bateratua garrantzitsua.


Kultur taldeak elkartuta egoteak indarra eta ekimena eman dio mugimenduari,
eta kultur taldeetatik haragoko elkarlana bideratzeko ere gai izan da
Elkarlana gehiago sustatu behar dela diote elkarte gehienek.

2. Azpiegiturak
Azpiegituren atalean bi atal dira banatu beharrekoak. Batetik (A), sormena lantzera bideratutako
leku gisa ulertzen direnak batzen dituen atala eta, bestetik (B), kultur ekitaldiak eskaintzeko leku
gisa ulertzen direnak batzen dituen atala.
A) Sormen guneak: Atal honetan egoera ezberdinak aurkitzen dira.
Herriko kultur taldeak: gehienek badituzte egoitzak; guztiek ez modurik
egokienean; Batzuek lokala falta dute.
Soreasuko eraikina, Antzokiaz apartekoa, hutsik dago. Haserako asmoa kultur
talde guztiak han elkartzea bazen ere, plan hori aparkatuta gelditu da. Berez,
talde guztiak batera egotea ontzat jo arren, une honetan, eta dagoen krisiari
begiratuta, ez da hori herriko lehentasuna KM osatzen dute taldeen ustez.
Soreasuk plan bat behar du, Udalak eta KM-k egina, baina aurrera begirakoa.
Lehentasuna sormenerako laguntzek (edukiek).
Norbanakoek ez dute sormenerako espaziorik, norbere etxea edo txokoa ez
bada. Herrian ez dago sormena bultzatzeko toki espezifikorik.
B) Azpeitia azpiegiturez osatuta dagoen herria da. Gaur egun badira 10 bat leku kultur
ekitaldietarako erabiltzen direnak. Tamaina aldetik ere osatua dago, ekitaldiaren arabera
batean edo bestean egiteko azpiegiturak daude (gainera, adibidez, Gaztetxeak eta
Sanagustinek ekitaldi handi nahiz txikirako aukera ematen dute). Baina:
Ekipamendu teknikoetan hutsuneak daude, esate baterako, Sanagustin
kulturgunean eta Soreasu Antzokian. Gaztetxeak ere ez du soinu ekipo propiorik.
Herriko eragile hainbat prest agertu dira gero guztiona izateko baldintzarekin
inbertsioa egiteko ekipamenduetan (eta erabili plazako ekitaldietan, Gaztetxean,
Sanagustinen...).

-79-

3. Eskaintza
Izugarri hasia eta denetarikoa. Oro har, jendea gustura dago eskaintzarekin. Jarraian gaiarekin
lotutako ondorio batzuk:
Kaleko eskaintza gehiago botatzen da falta.
Antzerkia egin nahi duten gizonezkoek ez dute talderik. Badago gaztetxoentzat
antzerki eskola bat eta Emakumeen Txokoak ere badu emakumeen talde bat.
Gizonezkoak, ordea, solte gelditzen dira adin batetik aurrera.
Antzerkirako zaletasuna duen herria da Azpeitia, baina, topaketetatik aparteko
saioetara jendea eramatea kostatu egiten da. Ohitura kontua da.
Haur eta gaztetxoetan neskak dira batik bat kultur sormen edo kultur
ekitaldietara gerturatzen direnak. Adinean aurrera joan ahala, ordea,
emakumezkoek utzi egiten diete zaletasun horiek praktikatzeari, eta gizonezkoek
ez. Herriko taldeetako parte hartze datuek esaten dute hori.
Kultur eskaintza aberatsa eta osoa dagoela uste dute herritarrek, eta eskertzen
dute eskaintza aberats hori. Hala ere, ez dira jabetzen horrek dakarren
kostuarekin.
Kultur ekitaldiak ordaindu behar direla ulertzen hasiak dira, baina orain arte
doan izatera ohituta, aldaketa nahi baino mantsoago gertatzen ari da. Publikoak
Kultur Bonoaren eskaintzan asko eskertu du. Gazteentzat sarrerak arazoa dira.
Zer ote da hori?, filosofia ez dago. Jendea ez da joaten ezagutzen ez duen hori
entzutera. Batik bat eskaintza komertziala da Azpeitian funtzionatzen duena.
Euskadi Gazteako musika.
4. Kultur Mahaia eta Sanagustin
Eragileek bien gaineko iritzi positiboak dituzte. Kultur Mahaia, Sanagustin, Udala trinomioaren
ezagutza erlatiboa da. Jakin nahi dutenek ondo dakite bakoitza zer den, baina interesatzen ez
zaionak gauzak nahastu egiten ditu. Kulturaz aparteko taldeek baikor baloratzen dute Kultur
Mahaiaren lana.
5. Kultura-Hezkuntza
Bai ikastetxeek, bai kultur taldeek bien arteko lotura handiagoa izan daitekeela diote eta
elkarlanerako prest.

-80-

INKESTETATIK ATERATAKO DATUAK


1.Kultur eskaintza ezagutza + parte hartzea
Gehienek asko jarraitzen dute (%35). Parte hartzean gehienek nahiko (%29), baina oso gertu batere
parte hartzen ez dutenak (%26).
2. Kultur ekitaldiak
Antzerkia da gehien kontsumitzen den arloa (%19) eta ondoren kontzertuak (%18). Gutxien dantza
eta bertsoak (%9).
3. Kultur eskaintza zabala
Eskaintza zabala dagoela uste du ia %96ak.
4. KM ezagutza + jarduna
Herritarren %72ak ezagutzen du KM; bere jarduna %67ak.
5. KM inguruko balorazioa
Ondo / ona / gurean dago arazoa / 9-10 / 8 / oso ondo / nahiko ondo / bikain / ondo beti
hobetzeko jarreraz / oso positibo / gehiago landu beharra / lan handia / eredugarria / ezinbestekoa
/ aukera zabala baina berrikuntzak KMtik kanpo...

-81-

KULTUMETRIA
AZTERKETA

Azpeitiko Kultur Mailak eratutako


Sanagustin Kooperatibaren inpaktu
kultural, Sozial eta Ekonomikoa

Txostena

2015 uztaila

Aurkibidea

1. Sarrera.
2. Erronka, eremuak eta adierazleak.
3. Eremu Kulturala.
4. Eremu Soziala
5. Eremu ekonomikoa.
6. Ondorioak.

1. Sarrera.
Sanagustin Kooperatibak 4 urte betetzen ditu. Momentu egoki bat begirada hurrengo
pausuetatik une batez kentzeko eta egindako bidaiari so egiteko.
Lan handia egin da. Asmo bat izatetik egunez egun gertatzen den errealitate bat
bilakatu arte.
Egunerokotasun horretan helburuak zehaztu egiten dira,gertu dauden erronkatan
bilakatzen dira. Batzuetan hurbilegi.
Atzera bota nahi duten begirada horrek ikuspegi ugari eduki liteke. Egin duten 4
urtetako lana bere baitan dituzten funtsezko helburuei erantzun dien izan daiteke
begirada horren kolorea.
Neurtzeko nahia azaltzen zaie eta deitzen gaituzte.Zenbateraino erantzun diegu sortu
ginenean geneuzkan helburuei?
Nahia azaldurik baliagarria izatea ere komeni da. Neurketa honek baliagarri izateko
barrura begira erakundearen funtzionamendua hobeto ezagutu eta kanpora begira
hobeto azaltzeko aukera eman behar du.

2. Erronka, eremuak eta adierazleak


Baina nola zehaztu neurketa hori?
Sanagustin sortu zenean erakunde kultural bat bezala sortu zen. Argi dago orduan
gure neurketaren barruan eremu Kultural bat egon behar dela.
Kultur Maia sortu zenean erakunde sozial bat bezala sortu zen. Kontuan hartu behar
da kultura hori ez dala edonon gertatzen, gizarte baten gertatzen da, eragile batzuekin
lan egiten, herritar batzuentzat, bata eta besteei zerbitzu bat eman nahian. Orduan
emaitzak gizartean ere azalduko dira. Horri eremu Soziala deitu diogu.

Eta azkenik enpresa bat dira baita. Eta enpresa batek emaitzak lanpostuetan eta
ekonomian ematen ditu. Hortxe eremu ekonomikoa azaltzen zaigu
Hortaz badaukagu lan honen zehaztapena:
Modu ulergarri baten, Sanagustin kooperatibak egindako lanak eremu kultural, sozial
eta ekonomikoan eduki dituen emaitzak neurtu.
Erronka galanta.
Dokumentuan zehar mugitzeko taulatxo honetan ikusi dezakezue neurketaren egitura.

Neurketa erronka
Eremu kulturala

Eremu soziala

Eremu ekonomikoa

Kultur mugimenduaren

Gizartearekin elkarlanean

Inpaktu zuzena

Ereintza ahalegina

Eragindako inpaktua

Elkarrizketa

Zeharkako inpaktua.

dinamizazioa.
Euskal kulturaren sustapena.
Ereduaren egituraketa.

3. Eremu Kulturala.

Kultura Maila eta Sanagustin Kooperatibak egindako lanaren oihartzuna aurkitzen


saiatzen garenean, lehenengo begirada, euren lanean, euren egitearen funtsean
jartzen dugu. Egunerokotasunean eskuetan dituzten betebehar eta erremintetan.
Kulturak sortzen dituen ekintza eta ekitaldiak, nork eta norekin egiten dituzte e.a.
Eremu kultural hau neurketa zehazterakoan honela egiten dugu: Azpeitiko Kultur
Mahaiak Euskal Kultura nola sustatzen duen, herri mugimendutik abiatuta eta
sormenena eta transmisioa ardatz izanik.

Hiru adierazle erabiltzen ditugu, oso esanguratsua den esaldi hau banakatzeko.

1. Herri kultur mugimenduaren dimentsioa eta koordinazioa

Funtsezko betebeharren artean, kultur eragileen beharrak eta nahiak asetzen


laguntzea dute. Eragile hauek Kultura sortzen dute, kultura kontsumitu, herria
ezagutzen dute eta bere nahi kulturalak ere. Atal honetan KM eta Kooperatibarentzat
zein garrantzitsu diren eta egunerokotasunean zenbateraino kontuan hartuta dauden
azaldu nahi dugu.
Horretarako hemen kopuru batzuk eta guretzako zer esan nahi duten.

Eragileen esku jartzen dituzten espazioak ugaritu dira


Gero eta lan gehiago sartzen dute eragile bakoitzak bere espazio eduki dezan. Ez
dituzte espazioak bereganatzen, eragileen zerbitzura jartzen dituzte.

Eragileen eskura jarritako espazioak


8

espazioak

6
4

2012

2013

2014

urteak

Espazio hauetatik esanguratsuenak Sanagustin bera edo Soreasu izan daitezke baina
nabaria da beste espazio batzuetan lan egiteko nahia, kalea bera Kulturarentzat
irabazteko lana adibidez.

Egiteko modu hau, nahi hau, argi ikusten da hurrengo datuetan


Ekitaldiak herriko eragileekin egiteak gora jo du. Bai zenbakietan eta bai ratioan.
Hurrengo adierazpenean ikusten da nola kooperatibaren lana eta eragileekin elkarlana
batera doaz gora.

Elkarlanaren Bilakaera
eragileekin

danatara

elkarlana

160
135

128
99

69

67

64

32
2011*

2012

2013
urtea

2014

Urteko ratio bat eginez urtero gora doa elkarlanean egiten ditugun ekitaldien %koa.

Ratio Eragileak
0,7
0,6

ratio

0,5
0,4
0,3
0,2
0,1
0
2011*

2012

2013

2014

urtea

Eredua herritik sortutako kultura suspertzean oinarritzen da eta goraka doa.


Hazten hari dira baina herriko eragileekin hazten, ereduan barne.
Herritik kanpo datozen eragileekin egindako lanak gehitzen baditugu hazkundea
antzeko kopuruetan mantentzen da.

Kanpokoak Gehituz
120

Ekitaldiak

100
80
60
40
20
0
*2011

2012

2013

2014

urtea

Barnetik sortutako proiektuak hazten hari dira


Herriarekin eta herriarentzat, barnetik sortutako proiektuak ere hazten hari dira baina
gure irakurketak proiektu integralen hazkundeari garrantzi berezia ematen dio, proiektu
hauek direlako epe ertain eta luzera emaitzak emango dituztenak, gizarteari balore
sakona emango dietenak. Guretzako hauek estrategikoak dira.
Honela definitzen dituzte:

Proiektu teknikoak: Azpiegituren eta elementu teknikoen hobekuntza helburu


dutenak.

Proiektu programatiboak: Ohiko programazioa aberasteko, helburu jakin batzuk


dituzten ekimenak.

Proiektu integralak: Euskal (euskarazko) kulturaren sustapena oinarrian duten


proiektu eraginkor eta orokorragoak, herri ikuspegitik abiatuta Euskal Herrirako
proiekzioa dutenak.

Gure irakurketa:
Egunerokotasun programatikoari uko egin gabe lan eraginkorra areagotzen dute.

2. Euskal Kulturaren sustapena.


Erakundearen euskararekiko konpromisoa jatorritik datorkio, urtero indar berdintsua
sartzen dute eginbehar honetan.

Euskarazko Ekitaldiak
100
95
90
85
80
75
70
65
60
55
50
2011*

2012

2013

2014

urtea

Irakurketa errazteagatik, egiten dituzten 10 ekitalditik 9 euskaraz egiten dituzte.

Euskal erkidegoarekin alderatuta nabaria da desberdintasuna.

Iturria: Kulturaren euskal behatokia. http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/.

Konparazio hau egiten dugu ikus-entzuleria %97an Euskal Herritik datorrelako.


Sanagustin Kooperatibak antolatutako ekitaldiak zenbatzerakoan, hizkuntzak edukian
garrantzi nabaria izatea kontuan hartu dugu. Hau da, erakusketa bat edo dantza
ekitaldi bat naiz eta aurkezpena euskaraz izan ez dugu kontuan hartu. Irizpide hau
kontuan izan gabe %100etik hurbil egongo zen.
Barrurago begira, ingurukoekin dituzten erlazioak 95% euskaraz dira, publiko irekiari
begira egiten den komunikazioaren %100 euskaraz da, eta herrikoek mezu hau hain
barneratuta daukate, non neurketa hau egiterakoan, barne akats bat dela medio,
inkesta sorta bat gaztelaniaz egin genuen eta hondoko emaitzak jaso genituen.
Deia gaztelaniaz jaso zuten pertsonen artean %50ak adierazi zuen arraro egiten
zitzaiola Sanagustinen inguruan galdeketa bat euskaraz ez egitea.
Guretzako euskararen alde egiten den lanaren adierazle nabaria da hau. Sanagustin
marka euskararekin nabarmen erlazionatuta dago. Jendeak bere baitan txertatuta
dauka Sanagustin euskaraz dela.

10

3. Ereduaren egituraketa

Ikus-entzuleria nabari handitu egin da.

Totalei begira*.

ikus- entzule totalak


29303
ikus-entzuleak

25513
15995

15946
6853

*2011

2012

2012

2014

*2015

urteak

Urteroko gorakadari begira hazkundea izugarria da 2012tik 2013ra %43a eta 2013tik
2014ra %25. 2015ko datuak ekainera jasota eta 2014rekin alderatuta %20 gorakoa.

Gure irakurketa.
2013an gertatutako igoera ahalmenak agortzera hurbildu du erakundea. 2014 eta
areago oraindik 2015ena gertatutakoa, Soreasuren aforo edo edukiera handiarekin

11

zerikusia dauka. Hazkunde hau dauden baliabideekin ez da jasangarria.


Azterketa sakonduta, hilez hil aztertuta jardueraren irudikatze bat lortzen dugu.
l

Danborrada eta inauterien inguruan lehenengo gorakada, udan sartu baino lehen
bigarrena eta udan ematen den beherakada pasa eta gero gabonetan emango dute
gorakadarik handiena.
Hurrengo irudian ikus-entzuleria, komunikazio ahalmena eta artista ezagunenak
kopurua alderatzen ditugu

Komunikazio baliabideak gehitu ez direnez gero koadroaren irakurketan gure ingurune


zabalan hala edo hala nabarmendu garela ulertzen dugu.

12

Gure irakurketa:
Ezin izan badute gehiago komunikatu eta jende gehiago etorri bada eta artista
nabari gehiago etortzea erabaki badute, inguruan sumatu dituzte.

Ikusleriaren jatorrira begiratuko diogu orain

Nongoa 2013-2014
iraurgi

kanpokoa

24%
76%

*Iraurgi bailara Azpeitia, Azkoitia, Zestoa

Herriko eragileak antolatzen dituzten ekintzak mugitzen dute herriko jende gehiena.
(2013an %22 15 motatik bat izanda) . Hau da dinamizazio eta bitartekaritza lanak
emaitzak eman ditu, kanpokoentzat aldiz, rok kontzertuak dira erakargarriena
(2013an %32 14 motatik bakarra izanda).
Publikoarekin daukagun arrakasta hau zer ikusirik dauka kulturari ematen diogun
baliorekin.
Nola antolatutako ekitaldi asko herriko eragileak Azpeitiko herritarrentzat antolatzen
laguntzen duten, sarrerak gabeko ekitaldi asko antolatzen dituzte.
Kulturari balore emateko bidean, dohainik diren horiek murrizten doaz.

13

Baina horrek ez du esan nahi jendearengan jartzen dutela ahalegina. Sarreren prezioa
neurri egoki baten mantentzeko lan handia egiten dute.

Eskaintzaren barruan gehien eman dan sarrera 5 berakoa izan da

Bonuak eskuragai jartzen dituzte. Huek gora jo dute. 2013 jarri zen martxan eta
52 saldu ziren. 2014 urtean 158. Eta 2015an dagoeneko 122 daramate.
Gainera %47-a prezio laguntza gehigarri bat jasotzen dute kolektibo berezien
artean egoteagatik.

Zenbaki zehatzen adibide bat emateko, zine eskaintza kapitaletan ematen den
bataz-bestekoaren %45 merkeagoa da.

Umeentzat egiten diren ekitaldien %71a ordaintzen da. Kulturaren balio hori
epe luzera lantzeko asmoarekin. Baina bonua daukatenek bi guraso debalde
sartzen dituzte.

Gure irakurketa:
Kulturari balio bat ematen diotela adierazi nahi dute, baina kultura gozatzeko
aukera denok izan dezaten indartsu lan egiten dute.
Azaltzen hari garen hau, zerikusi handia dauka nortasunarekin, egiten dutenarekin eta
egiten dutenaren zergatiarekin, ereduarekin alegia.
Eredu hau ikustera, kanpotik 69 bisita jaso dituzte eredu hau ezagutzeko nahirekin.
Beste aldetik 51 gonbidapen jaso dituzte eredu hau beste leku batzuetan azaltzeko.
Horitatik 42 kultura arlotik eta 7 enpresa arlotik.

14

4. Eremu Soziala
Kultura suspertzea da Kultur Maia eta Sanagustin kooperatibaren lana. Baina ez
edozein modutan, beraien bidea aukeratu dute herriko eragileekin herriko
jendearentzat. Bitartekaritza bat bezala uler daiteke, eragile eta herritarren arteko
bitartekaritza. Esateko ze o zer daukatenak eta gizartearen arteko bitartekaritza. Lan
horren emaitzari eremu sozialean daukaten oihartzuna deitzen diogu. Eta hori da atal
honetan neurtzen ari garena.
Gizarte horrekin nola erlazionatzen dira, gizarte horrek beraien ahalegina nola jasotzen
duten eta lanaren emaitzaz zer nolako elkarrizketa sortzen dan herritarrak eta beraien
artean.

1. Gizartearekin elkarlanean
Elkarlanean esaten dugunean, urte osoan zehar bere inguruan daudenekin batera
egiten dutela lan esan nahi dugu. Eta ez metaforikoki batera, ahalegin handia egiten
dute, denekin elkartu, gaiak landu, baliabideak jarri, informazioa zabaldu eta emaitzak
lortzeko.

Orokorrean esan genezake herrian dauden eragile kulturaletatik %95rekin


sistematizatutariko erlazio bat daukatela.

Horietatik %93rekin erlazio horrek emaitza zehatz bat eman duela. Elkarrekin
mota bateko edo bestelako ekintzak antolatu dituzte.

Lana sakonduz 14rekin (%64) eta 28 norbanakoekin lantalde bereziak sortu


dituzte.

Hau dena aurrera eramateko egunerokotasunean lan handia atera behar dute
aurrera.

KM eratzeko behar izan ziren batzar mordoa alde batera utziz, 2011ren
uztailetik 2015eko ekainera 17 aldiz elkartu da KM bere osotasunean. Urteko
4,25 bataz bestekoa emanez.

Talde eragilea bi astetan behin elkartzen da eta proiektu batek bultzakada bat
behar duenean oraindik eta gehiago. Urtean zehar 20-25. 4 urtetan 100gora.

15

Lehengoko ataleta gutxi gora behera ekintzen 2/3 herriko eragileekin egiten
dutela adierazi dugu. Geratzen den heren hori programatzeko Arlogo batzar
ugari eraman behar dituzte aurrera. Herriko jendeareki egiten dute hau ere.

Kulturan bereziki ez dabiltzan beste 8 eragileekin daukagu eratuta erlazio


sistematizatuta.

Sistema honek 55 batzar sozial inguru behar ditu.

Eta ekitaldiak antolatu behar ditugunean bestelako eragile hauek 20ra heltzen
dira 75 batzar behar izanik.

Pertsonei begira Talde Eragilean 10-12 ibiltzen dira, txandakako sistema baten
bidez. Arloko batzarretan 30 lagun eta KM bere osotasunean 1088 bat pertsona
dabiltza..

Gure irakurketa:
Gizartearekiko erlazioa zein garrantzitsua den nabaria da, berain ahalmenak
gainditzen dituen elkarlan sistema oso bat daukate eraikita beraien zereginaren
erdi erdian.
lan honek emaitzak eman dituela esatera ausartzen gara

Azkenengoko 4 urte hauetan 19 eragile pasa dira eskaintza bat ematera. Hau
da ekintza publikorik ez edukitzetik, publikoari bideratutako ekitaldiak egitera.
Izan liteke lehen existitzea baian orain nabaritu da.

Eragile horietatik 120tik gorako ekitaldi berri sortu dira.

Guztira hartuta (berriak eta lehengokoak) 250 ekitalditik gora egin dira San
Agustinen. Hau da, herrian egin diren %80-a

Barne kontsumoaren sustapena guretzat hain garrantzitsua izanik aipatu behar


dugu 2013 urtean Azoka Herritik sortu dela kontzeptu horren inguruan.
Badakigu beste batzuk badabiltzala esparru honetatik gertu.

Argi dago ezin ditugula gure gain hartu nahi beste eragile batek egindako
merituak, ez da hori neurketa honen xedea baina egindako lan honek hala edo halako
erlazio bat daukala ulertzen dugu.

16

2. Ereintza ahalegina.
Begirada oraindik eta areago jartzen badugu, gizarte orokorrean egindako lanaren
ondorioak neurtzeko aleginetan, hiru bide landu ditugu.
a) Kultura Maila eta Sanagustin Kooperatibak egindako lana eta adierazle sozialen
arteko erlazioak ikertu.
4 urte daramate lanean eta hau ez da nahiko erlazio sendoak neurtzeko garaian. Baina
kopuru serie batean erlazio hori ematen da. Sendotasun teknikorik gabe epe ertainera
mantentzen ez bada baina eman ematen da.
Enpresa txikien sormenarekin erlazio bat dago. Agian Kooperatibak egindako hurbileko
hornitzaileekiko apustua zerikusia eduki litzake.
Ematen den hazkuntzarik handiena Sanagustin ireki zeneko urtean da. Datu sorten
arteko erlazioa oso handia da.

mikroempresaren emplegua
Azpeitian
33,43 33,28 34,59

35,29 35

36,08

39,75 41

31,17 32,38 32,75 32,43

17

2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
urtea

b) Balore katean egindako ahalegina.


Eskaintza aukera egoteko, ekitaldia gertatzeko, herriak aukerak izan dezan egiten den
ahalegina, esfortzua neurtzeko ibiltze dugu adierazgarri hau. Bi ondorio irakurri ditugu.

Ekitaldi bat egiterakoan Sanagustin kooperatibak egiten duela ahaleginik


handiena

2014ko datuarekin, egindako ahaleginak gizarteak jasotzen duenarekin


alderatuta unitate bakoitzak ia 3 unitateko emaitza daukala.

18
c) Egindako ahalegina ez du baliabide publikoetatik zati handiago bat behar izan
Kultura gizartearen bilakaeraren parte garrantzitsu bat da, eta horretan lan egiten du
Kultura Mailak baina lan honek ez ditu baliabide publiko berezirik eskatu. Kultura,
Festak, Gazteria, Euskara eta Hezkuntzasailaren %2a jaso izan dute urtero.
Egoera ekonomikoarekin oso kontziente da erakundea eta herriak arlo sozialean
beharrezkoak izan dituen baliabideak ez ditu beretzat eskatu.

3.

Elkarrizketa

Arlo digitalean garrantzitsuak diren irispide kuantitatibo sorta anitz batean oinarritutako
diagnostikoa.

Webguneko errebotea hau da momentuan sartu eta interakziorik gabe irtetea %82a
da.
Gehien erabiltzen den sare sozialean (Facebook) puntu positibo baten bat badago,
aste baten interakzio egoki ikur bat jaso da adibidez baina ala ere hobekuntzarako
tarte handia dago. Ez dago me gusta berri askorik eta daudenak fanpagetik datoz.
Zabalkuntza ez dela handiegia alegia. Mugikorretatik oso gutxi sartzen dira.
Beste datu interesgarri bat euskararen erabileran datza. %100 egiten dute euskaraz.
Erakundearen xedetik dator hau. Barne azterketarako geratzen da publiko
orokorrarekin elkarrizketa ezartzeko dakarren murrizketa. Esate baterako, beste atal
batean aipatu dugu nola kanpoko ikus-entzuleria rock kontzertuetara datorren gehien
bat, egunen baten kopuru hau igo nahi bada hausnarketan komunikazio hizkuntza
politika jarri beharko zen.
Erabiltzaileen iritziak modu sistematiko batean jasotzeko sistema bat falta da.
Elkarrizketa batek esan eta entzutea behar du.

19

5. Eremu ekonomikoa.
Kooperatiba bat diren neurrian enpresa bat dira. Enpresa bat diren neurrian emaitza
ekonomiko bat eman behar dute. Gizartera begira lan egiten duten neurrian han aurkitu
nahi ditugu emaitza horiek.
Emaitza hauek hiru ataletan banatzen ditugu.
Zuzena: Enpresa bezala gastu bat egiten dute egunerokotasunean aktibitatea aurrera
eramateko. Hori dela eta zerbitzuak eta produktuak erosten dituzte.
Eragindakoa: Jarduera guzti honek ekonomia orokorrean sortzen duen inpaktua.
Sektore ekonomiko eta geografikoki kokatuta.
Zeharkakoa: Gure aktibitateak erakartzen dituen ikus-entzuleriak eragiten duten
inpaktua. Beraien gastuaren birbanaketaren azterketa bat da.

Argazki ulergarri bat egiteko asmoarekin:

2011ren uztaila eta 2015 ekaina bitartean. 1.557.224,88 sortu ditugu.


o

Horietatik % 54,8herrian.

Diru honek 2.322.359,27 eragin ditu ekonomia orokorrean.

2011-2015 epe horretan 25 lanpostu sortu ditugu.


o

Ekonomia orokorrean eragindako 20 lanpostu eragin ditugu.

Honelako banaketarekin. 0 1 sektorean , 3 2 sektorean eta 17 3


sektorean

Zeharkako inpaktuari begira 2013-2014 urte hauetan 64.360 erakarri dira


gure eraginaren ondorioz.
o

189.720 birbanatzen lagundu.

Bai merkatariek eta bai ostalariek onartzen dute gure ekitaldiak jendea
mugitzen dutela.

Ostalariek ikusten dute jende mugimendu horrek diru-sarrera bat


dakartzatela. Merkatariek ez.

20

4.

Urtez urtez aztertuta

Inpaktu zuzena (jasotako datuekin)

2011 246.521,737

Horietatik
o

Azpeitian %53,4 geratu da.

Eskualdean %20.

Gipuzkoan %9,6.

EAE %9,4.

Eragindako inpaktua

3 lanpostu bestelako sektoretan.


o

0 lehenengo sektorean

1 bigarren seKtorean

2 hirugarren sektorean

362.685 bestelako sektoretan


o

606,74 lehenengo sektorean

165.336 bigarren sektorean

446 eraikuntzan

196.295 hirugarren sektorean

Inpaktu zuzena (jasotako datuekin)

2012 389.423,87

Horietatik
o

Azpeitian %56,6 geratu da.

Eskualdean %10,4

Gipuzkoan %21,48.

EAE %9,3.

Eragindako inpaktua

5 lanpostu bestelako sektoretan.


o

0 lehenengo sektorean

1 bigarren sektorean

4 hirugarren sektorean

581.446 bestelako sektoretan


o

570 lehenengo sektorean

140.292 bigarren sektorean

21

817 eraikuntzan

439.794 hirugarren sektorean

Inpaktu zuzena (jasotako datuekin)

2013 371.586,19

Horietatik
o

Azpeitian %57,2 geratu da.

Eskualdean %7,8

Gipuzkoan %16,42.

EAE %15,78.

Eragindako inpaktua

5 lanpostu bestelako sektoretan.


o

0 lehenengo sektorean

1 bigarren sektorean

4 hirugarren sektorean

552.376,7 bestelako sektoretan


o

569 lehenengo sektorean

121.150 bigarren sektorean

810 eraikuntzan

429.845 hirugarren sektorean

Inpaktu zuzena (jasotako datuekin)

2014 387.462,59

Horietatik
o

Azpeitian %50,6 geratu da.

Eskualdean %11.

Gipuzkoan %16,3.

EAE %15,15.

Eragindako inpaktua

5 lanpostu bestelako sektoretan.


o

0 lehenengo sektorean

1 bigarren sektorean

4 hirugarren sektorean

582.525 bestelako sektoretan

22

480,25 lehenengo sektorean

134.596 bigarren sektorean

806 eraikuntzan

446.641 hirugarren sektorean

Inpaktu zuzena (jasotako datuekin)

2015 191.548,84

Horietatik
o

Azpeitian %56,19 geratu da.

Eskualdean %6,52.

Gipuzkoan %16,3.

EAE %10,35.

Eragindako inpaktua

2 lanpostu bestelako sektoretan.


o

0 lehenengo sektorean

2 bigarren sektorean

2 hirugarren sektorean

260551,37 bestelako sektoretan


o

189,42 lehenengo sektorean

48776,35 bigarren sektorean

381 eraikuntzan

211204,48 hirugarren sektorean

Zeharkako inpaktua.
Ikuspegi kualitatibo batetik egiten dugu eta datu kontserbadoreak erabili ditugu.

2013 urtean
o

88.650 herriko gastuaren ber-distribuzioa.

Kanpoko gastua 28.915.

Guztira 117.565

2014 urtean
o

101.070 herriko gastuaren ber-distribuzioa.

Kanpoko gastua 35.445.

Guztira 146.515

23

Zeharkako inpaktu honen bila ostalaritzan eta merkataritzan ibili garenean emaitza
hauek aurkitu ditugu.
Ostalaritza

Merkataritza

24

Gure irakurketa: Publikoari zuzen saltzen duten sektoretan lan egiten dutenak
adierazten digute Sanagustinen jarduerak Azpeitiaren ekonomiarako onuragarria dela.
Jende mugimendua areagotzen dugula ikuserraza da baita. Ostalariak nabariago
ikusten dute mugimendu honek euren fakturazioan eragina daukala.

6. Ondorioak.

Eredua herritik sortutako kultura suspertzean oinarritzen da eta goraka doa.


Hazten hari dira baina herriko eragileekin hazten, ereduan barne

Egunerokotasun programatikoari uko egin gabe lan eraginkorra areagotzen


dute.

Euskararekiko konpromisoa gizarteratuta dago.

Dinamizazio eta bitartekaritza lanak emaitzak eman ditu, herritik edo bailaratik
datorren jendeak eragileek antolatutako ekintzetara datoz. Kanpotarrak rock
kontzertuetara.

Lanak ingurune zabalan oihartzun bat izan du. Bai kultur arloan eta bai enpresa
arloan.

Kulturari balio bat ematen diotela adierazi nahi dute, baina kultura gozatzeko
aukera denok izan dezaten indartsu lan egiten dute.

Eragileekin egiten duten lana bere aktibitatean emaitzak ematen hari da.

Gizartearekiko erlazioa zein garrantzitsua den nabaria da, berain ahalmenak


gainditzen dituen elkarlan sistema oso bat daukate eraikita beraien zereginaren
erdi erdian.

Egindako lan hau aparteko baliabide publikorik erabili gabe egin da

Eragileekin egiten duten lana bere aktibitatean emaitzak ematen hari da.

Komunikazio digitalean hobekuntza gune handi bat daukate. Euskararen


erabileraren inguruan hausnarketa aukera.

Xedea ez bada ere emaitza ekonomikoa eta lanpostuak ekartzen dituzte


inguruneari.

Inguruko merkatari eta ostalariek sumatzen dute eragina beraien artean


desberdin sumatzen badute ere.

Aurrerantzean lana egiten eta emaitzen bila jarraituko dugula.

25