You are on page 1of 1

LAUBURUA jokua (galdera horiak “sena”ri dagozkionak)

1. “Herenegun 5 urte nituen baina datorren urtean 7 izango ditut”, bota die Katixak bere
lehengusu txikiei Gabonetako bazkari handietako batean, eta ez du gezurrik esan. Nola
liteke?

Erantzuna: Bazkaria Urte Berri egunean egin dute, hau da urtarrilaren lehenean. Antza
denez, Katixak abenduaren 31n betetzen ditu urteak. Urtarrilaren 1a baino bi egun
lehenago (abenduaren 30ean) 5 urte zituen, urtarrilaren 1ean 6 ditu eta hurrengo
urtean 7 beteko ditu.

2. 2 euroko txanpon kopurua euro batekoen bikoitza da. Guztira 50 euro baldin
baditugu, zenbat txanpon ditugu 2 eurokoak eta zenbat euro batekoak?

Erantzuna: 2 euroko 20 txanpon eta euro bateko 10 txanpon.

3. Zenbat urte bisiesto daude 1000 eta 2000 urteen artean biak barne?
Erantzuna: 250 urte.

4. Apeztegi-Irureta familiak arkume-txuletak ditu bazkaltzeko. Bakoitzak 6 txuleta


jaten baditu bost soberan geldituko dira. Aldiz, zazpina jan nahiko balituzte, daudenak
baino 8 gehiago beharko lirateke. Zenbat lagun elkartu dira bazkaltzeko?

Erantzuna: 13 lagun.

5. Zenbaki sekuentzia bat emango dizugu eta sekuentzia horren hurrengo zenbakia zein
izan beharko lukeen asmatu beharko duzu. Errazago egingo zaizu zenbakiak papertxo
batean ipintzen badituzu. Hauxe da sekuentzia:
11 109 1089 10889

Zein da, bada, atzetik etorri beharko lukeen zenbakia?

Erantzuna: 108889. Logikari jarraiki, hurrengo zenbakia lortzeko, azken zenbakia


bider hamar ken bat egin behako dugu.

6. Izaskunek eta Iñigok diru-kopuru berdina dute. Iñigok berea Izaskuni eman dionean,
Izaskun hamar euro gehiagorekin gelditu da. Zenbat diru eman dio Iñigok Izaskuni?

Erantzuna: 5 euro.

7. Auzoko okindegian mota askotako ogia egiten dute: barra arrunta, ogi integrala,
zekalezkoa... Ogi biologikoa besteak baino zertxobait garestiagoa da: kilo eta erdik hiru
euro balio du. Zenbat balio dute kiloko dozena erdi ogi biologikok?

Erantzuna: 12 euro.