IRUÑA-VELEIAREN PLAN ZUZENDARIA

HEDABIDEENTZAKO TXOSTENLABURPENA

2010. URTEKO APIRILA

1

Iruña-Veleiarako Plan Zuzendaria 2010-2020 arabar aztarnategirako orain eta gerorako dokumentu estrategikoa da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinaturiko lankidetza-komenioaren ondorioz eta Julio Nuñez Marcén irakaslearen koordinaziopean buruturikoa, lan honetan 7 pertsonak osaturiko talde erredaktoreak, 13 laguntzaile zuzenek eta euskal, estatuko eta nazioarteko museo eta unibertsitateetako 11 arduradunek parte hartu dutelarik. Aztarnategiaren historian diseinatu den era honetako lehendabiziko dokumentu zuzentzailea dugu eta, ikerkuntza, kontserbazioa, zabalkundea eta dokumentazioa bezalako eremuak egokiro baliatuz, Iruña-Veleia Ipar Penintsulako erreferente bilakatu gura du. Azken helburua, funtsean, aztarnategia maila eta arlo guztietan berreskuratzea besterik ez da: eremu publikoak eta eremu publikorako berreskuratu, bai eta alderdi zientifikoan ere, bai eta zabalkundeari edo kontserbazio eta paisaiari dagozkion alderdietan ere. Berreskurapen, hortaz, integrala. Dokumentuak 10 kapitulutan banatzen da, 336 orrialdetan barrena.

SARRERA

Iruña-Veleiako aztarnategia administratiboki Araban, Tresponde herrian kokatzen da, Iruña Okako udalerriaren barruan, arabar lautadaren mendebaldean, Vitoria/Gasteiztik hamar kilometrotara eskas. Iruñako Oppiduma Monumentu Historiko Nazionala da 1916. urtetik. Egun, Oppiduma Euskal Autonomi Erkidegoko monumentu, monumentumultzo eta aztarnategien kategorian dago sailkatua, Euskal Gobernuak ezarritako babes-mailarik gorenaz, Kultur Ondare Kalifikatua alegia, 1990.eko Kultur Ondarerako legearen arabera. Aztarnategi hau, zientzi komunitatearen eritziz, erromatarren garaiko garrantzitsuena da Euskal Herriko Autonomi Erkidegoaren barruan. Arkeologi arlotzat hartzen den hedadura, batez beste, 126 hektareatakoa da, Zadorra ibaiak egiten duen meandroak ipar, hego eta mendebaldetik inguratuta eta A-3302 errepideak ezartzen duen diagonalak ekialdetik itxita.

2

Jabetzari dagokionean, lursail ia gehienak jabetza publikoarenak dira. Hesitutako eremu osoa Arabako Foru-Aldundiarena da, beste sail batzuk bertako administrazio-batzarreenak dira eta apur batzuk besterik ez dira lursail partikularrak.

AZTARNATEGIAREN IBILBIDE HISTORIOGRAFIKOA
Iruña-Veleiako aztarnategia Araban ezagutu den lehendabizikoa da, XVI mendetik aipatu eta erreferentziatua. Ibilbide historiografiko luzea du, hortaz, 150 urtetatik hona denboran bata bestearen ondotik jaso diren eskuhartzeak bizi dituelarik. Honako fase hauek bereiztu ahal dira: > > > > > 1866. urtea. Arabako monumentuen batzordeak izaera antikuarista, hau da, zientzia aurreko esku-hartzeari ekin zion. 1900. urtea. Jaime Verásteguik bere esku-hartzea burutu zuen, hau ere antikuarista izanda. 1949tik 1954ra. Gratiniano Nietok gerora aztarnategian egindako indusketa-lan iraunkorrak burutu zituen. XX mendeko 70. urteko hamarkadan. Juan Carlos Elorzaren eskuhartzea. 1994tik 2008ra, Eliseo Gilen etapa.

PLAN ZUZENDARIAREN ESPARRU NAGUSIAK
ORGANIGRAMA

Arabako Foru Aldundia izango da erakunde arduraduna IruñaVeleiaren Plan Zuzendariaren gauzatzea bermatze aldera, bai eta Plana garatzeko alde guztien arteko beharrezko koordinazioari dagokionez ere. Bi dira aurreikusi diren batzordeak:

3

>

Batzorde teknikoa. Euskara, Kultura eta Kirol saileko zuzendaria buru izanik, planaren gainbegiratze eta jarraipena ditu helburu eta eginkizun eta, era berean, erakunde-batzordeak eskatuko lizkiokeen proposamen eta txostenak burutu eta Iruña-Veleian urtero egin beharreko proiektuak definitu. Zientzi aholkularitzarako batzordea. Batzorde teknikoak eskatuko lizkiokeen proiektu, esku-hartze, jardun eta proposamen guztiei buruzko aholkularitza ematea du eginkizun.

>

4

KONTSERBAZIO ETA ZAHARBERRITZE ARKITEKTONIKOA Larritasun handiko zenbait ekintzari berehalakoan ekiteko premia planteatzen du, elementu batzuen egoera ikusita eta hainbat baliabideren ezinbesteko behar gorriak behartuta, baina bestelako proiektu edo proposamenak iradokitzen ditu datorren hamarkadan zehar gauzatzeko. > Hegoaldeko atea eta harresiaren ondoko hormatalak irmotzeko lanetarako kontserbazio-proiektua. Atearen eta alboetako hormatalen eraikuntza eta egitura-egokitzapena helburu duten lanak, monumentuaren kontserbazioa bermatuko bada. Aztarnategiaren hesi berria. Maila ezberdinetako eraginak ditu: esaterako, ikerkuntzaren mailan, beharrezkoa da indusketa-esparru berriei ekin ahal izateko; baina, era berean, zabalkundearen mailan, azken garaiotako hesia kenduz, hiriaren elementu monumentalik nagusia behar bezala preziatu ahal izateko aukera erraztuko baita eta aparkaleku berria, bisitarien harrera-gunea edo Oppidumeko hego ate berria bezalako eremuak egokiro kokatu ahal izango da. Oppidumaren barruan indusi izan diren sektoreetan jarduteko lehentasunen mapa, esku hartu deneko sektoreetako murru zaharrek duten arriskuen arabera.

>

>

5

IKERKUNTZA ARKEOLOGIKOA (LEHENENGO ATALA) Ikerkuntza arkeologikoari dagokion atala da planaren muin eta gune funtsezkoen eta erreferentziala, proposatutako gainontzeko ekintza eta jarduera guztiak esangura eta antolaketa markatzen baitu. Beraz, ikerkuntzarekin erlazionaturiko gaiak eta alderdiak egokiro diseinatu eta planteatzea da planaren abiapuntua, izan ere, ikerkuntzaren emaitzetatik ondorioztatuko baitira zabalkundeari, paisaiaren trataerari edo kontserbazioari dagozkion alderdi funtsezkoak (ikus ondoko grafikoa hobeto ulertzearren).

>

Aztarnategiaren Erroma aurreko etapari buruzko jakintza sakona lortzea, lehengo herri-gunearen benetako hedadura definitzearren eta, honetara, orain arte erabili diren hipotesiak kontrastatzeko. Astorga-Bordele XXXIV bidearen eraginen testuingurua definitzea eta, honetarako, bi indusketa-eremu berri planteatzen dira: bata, 17.000 metro koadratutakoa hiriaren hego ekialdean eta, bestea,

>

6

8.000 m2-takoa, hiriaren ipar ekialdean, zenbait Oppidumaren bigarren ate bat ote dagoen proposatu baitute. >

ikerlek

Oppidumaren hedadura topografikoaren benetako definizioa: ‘castellum aquae’ izenekoaren iparraldean kokatutako indusketasektore berri baten bidez. Erromako Estatuaren osteko etapa berreskuratzea, Jerusalemgo San Joan ordenako komentua eta ospitalea bertan kokatu zirenekoa, eta berreskuratu nahi da, hain zuzen ere, helburu funtsez didaktikoekin, paisaia egokitzeko ekintza baten bidez, baina dokumentazio eta egituren erregistroa oso aintzat harturik.

>

IKERKUNTZA ARKEOLOGIKOA (BIGARREN ATALA)

Ikerkuntza arkeologikoaren atalaren barruan bada, ere berean, kapitulu bat zeinak gai metodologiko funtsezkoen inguruan gakoak eta oinarriak ezartzen dituena. Besteak beste, arlook jorratzen dituena: > > Erregistro estratigrafikoaren oinarri teorikoak, ezinbestean garatu eta baliatu beharrekoak. Esku-hartze arkeologikorako protokoloak, indusketa eta alfanumerikoan, argazkiekin eta geometrikoki dokumentatzeko moduak barne izanik, bai eta material arkeologikoa jaso, bildu eta dokumentatzeko moduen ingurukoak ere. Lagin analitikoak jaso eta dokumentatzeko protokoloak. Datu-baseak: gestiorako tresna berria, SIGARQ. Zientzi argitarapenak burutzeko programa. Ondasun higigarrien tratamendua.

> > > >

7

GIZARTE-HEDAPENA ETA ZABALKUNDEA 1. Plana indarrean egonen den bitartean, guztira, bisitarako bost ibilbide egokitu eta, zabalkundearen ikuspuntutik, dokumentatzeko aurreikuspena egiten da, zein bere eduki espezifikoarekin, proposatu diren ikerkuntza, indusketa eta esku-hartzeei erlazionaturikoak. Ibilbide hauek elkarri loturik egongo dira (ikus ondoko grafikoa hobeto ulertzearren): > > > > > Barruko ibilbidea: Oppidum barruko ibilbidea. Harresirako bisita, hego-mendebaldeko atalean soilik. 1. esparrurako ibilbidea (17.000 m2-tako indusketa-eremu berriaren inguruan) 2. esparrurako ibilbidea (8.000 m2-tako indusketa-eremu berriaren inguruan) Kanpoko ibilbide perimetrala: Zadorraren ibaiertzetik gertuko natur

8

eremuaz baliatuko lukeen ingurumen-ibilbidea litzateke, ondare arkitektoniko eta naturalaz gozatzeko aukerak eskainiz.

2. Bibat Arkeologia Fournier de Naipes Museoaren eta aztarnategiaren arteko lotura zuzena diseinatzeko estrategia proposatzen da, bai seinaletikari dagokionez, bai eremu biotako edukiak elkarri erlazionatuz. 3. Bisitariak hartzeko harrera-gune berria eta bestelako zerbitzu osagarriak egiteko proposamena (aparkalekuaren egokitzapena eta beste).

9

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful