MINIQUEST MEMORIA

http://www.phpwebquest.org/euskera/miniquest/soporte_tabbed_m.php?id_actividad=1080&id_pagina=1

Prestatu dugun miniquesta “Munduko sarraski eta bonbardaketak” izan da. Lanarekin hasteko, gelan komentatu genuen, tutoretza saio batean, nola dagoen gaur egun mundua, zelan dena konpondu nahi dugu bortzakeriaz. Gure hurbileko inguruan ere. Arazoak konpontzeko bidea ez dela horrela jokatzea komentatu genuen eta pentsatu genuen ondo egongo litzateke ikustea nola dagoen mundua horren inguruan. Bilatu genuen 16 leku ezberdin mundan non istiluak izan dira, eta gaur egun ere badaude, nagusi. (16 leku 16 ikasle direlako)

Hasiera batean azaldu genien ikasleei zer nolako lana egin behar zuten, bai ordenagailuetan, bai gero. Ikasle bakoitzak aztertu behar zuen leku bat baina, ez izateko bakarkako lana, bikote moduan esan genien egiteko.

Bikoteak osatu zuten haien gustukoak izanda eta joan ziren ordenagailuetara. Batzuek izan zuten informazioa zuzenagoa (bideoan) beste batzuek baino (interneteko helbideetan). Ikasleen zailtasuaren arabera banatu genituen aztertzeko lekuak.

Lana hau burutzeko eman genuen saio bat.

Hormirudia egiteko erabili genituen beste bi saio eta hitzaldia prestatzeko beste saio bat. Azkenengo saioan joan ginen alboko gelara kontatzera eta horrela ahozkotasuna ere neurtu egin genuen.

Oso pozik egin dute lana.