“EHUNEKOA-PORTZENTAJEA”

miniquesta

http://www.phpwebquest.org/euskera/miniquest/soporte_tablon_m.php?id_actividad=956&id_pagina=1

2007-08 IKASTURTEA ALTZAGA IKASTOLA - LEIOA KURTSOA : L.H. 6.MAILA IRAKASLEA: LURDES SUSTAETA

Miniquest hau matematikako Portzentajea gaiaren osagarri bezala planteatuta dago. Beraz edukiak aurretik landuta daude eta prozedurak ere bai.

1

METODOLOGIA Lana binaka edo hirunaka egitea proposatzen zaie. Hasieran miniquesta zer den azaltzen zaie bere atalak aztertuz. Eta berehala hasten dira lanean. Ekoizpena ordenagailuz zein eskuz idatzita onartzen da. Ordubeteko bi saio erabili dira ordenagailu aurrean eta beste bat lana garbi aurkezteko.

IKASLEEN IRITZIA Ez dut txantiloi berezirik erabili baina bai erabili dugu saio bat balorapena ahoz egiteko. Miniquestaren zailtasunak Ez dute zailtasunik izan burutzeko orduan. Errez ulertu dute eginbeharra eta ondo moldatu dira informazioa bilatzeko orduan.

Miniquestaren alde positiboak Ikasleen ustez dibertigarria da honela lan egitea. Liburuan aspertu egin dira ariketak egiterakoan honela ez.

2

Ikasitakoaren praktikotasuna ikusi dute eta hurbilago ere Leioako hazkundea ezagutu dutelako. Aditasun handia izan dute bi saioetan eta euren iritziz ez da lortzen liburuarekin lan egitean. Euren esana: “Orain gaia hobeto ulertu dugu eta ondo pasatu dugu”.

3