IKAS-UNITATEA

1. ATOMOAK ERAIKITZEN 2. ATOMOAREN HISTORIA 3.ORDENATU, MESEDEZ 4. KONTAKETA ERRADIOAKTIBOAK 5. IRUDI ATOMIKOAK 6. IRAKASLEENTZAT http://iloveatom.wikispaces.com
PILAR ETXEBARRIA Natur zientzietako ikas unitatea. BDHko 3. maila LEIOAKO BERRITZEGUNEA

1.

ATAZA: ATOMOAK ERAIKITZEN

Sagar bat handituko bagenu lurraren tamainua izan arte, beren atomoak sagarraren benetako tanainuakoak izango lirateke. Richard Feyman

JARDUERAK
1. Kontzeptu-mapa Ikas-egunerokoa 2. Atomoak eraikitzen 3. Atomoari buruzko lana 4. Nire lanaren aurkezpena Ikas-kontrola

1. JARDUERA: KONTZEPTU-MAPA
NOLA: talde finkoak DENBORA: 30 minutu

Kartetan adierazten diren kontzeptuak ordenatu eta haien artean harremanak aurkitu behar dituzue . Talde osoaren artean eta A3 tamainuko hormairudi batean , kartak lotuko dituzue gezien, esaldien, hitzen edo marrakien bidez, errotulkiak erabiliz. Bukatu eta gero, jarri zuen hormairudia ikasgelako hormetan .

Hurrengo jarduerarekin jarraitu baino lehen, geldi zaitezte eta zuen ikas-egunerokoa hasi.
I love atom 2.0 Mapa Gliffy rekin ere egin dezakezue, gero klaseko blogean edo wikian jartzeko

2. JARDUERA: ATOMOAK ERAIKITZEN
NOLA: talde finkoak DENBORA: 60 minutu + etxeko lana Orain atomoaren informazioa Internetean bilatuko dugu . Hasteko, Cantinflasen bideoa ikusi eta beren atomoari buruzko azalpenak entzun Azalpen pizka bat korapilatsua, ez da? Lagunduko duzue? Materiaren oinarrizko partikula ikertuko duzue: atomoa. Informazioa ondorengo Interneteko webhelbideetan dago. Zuen lana informazioa bilatzea eta testutxosten batean antolatzea izango da. Txostenaren eskema hau da: 1. Atomoaren definizioa eta egitura 2. Zenbaki atomikoa, masa zenbakia eta isotopoak (ibilbidea:

“átomos” - “estructura”) 3. Eraiki 4 atomoren adibideak gutxienez (ibilbidea: “átomos” “construir átomos”) 4. Ioia, katioa eta anioaren arteko desberditasuna
Bukatu duzuenean, gordezazue txostena. Zuen irakasleak 1. errubrika -ren bidez ebaluatuko du I love atom 2.0 Egindako txostena eta hurrengoak karpeta batean edo dokumentusistema komunean gorde ditzakezue, esate baterako Google docs.

3. JARDUERA: ATOMOARI BURUZKO LANA
NOLA: nork berea DENBORA: 60 minutu Hartutako informazioarekin lan bat prestatuko duzu. Hurrengo proposamen artean bat aukeratu ahal duzu:
  

Idazlana: folio batean deskriba ezazu zeure burua atomoa izango bazina bezala Komikia: 8-10 binetatan atomoari buruzko ikasitakoa azaldu Rap: gauza bera rap batean abesten (hitza idatzia ere bai folio batean)

I love atom 2.0 Aplikazio hauen bitartez ere zure lana egin dezakezu: Testua: scribd / Komikia: stripgenerator / Rapa: Goear / YouTube (adibidea)

4. JARDUERA: NIRE LANA AURKEZTEN DUT
NOLA: Nork berea / taldea DENBORA: 60 minutu Orain eta minutu batzuetan , bakoitzak bere lana aurkeztuko du taldearen aurrean . Talde bakoitzak, bere aburuz, onena dena aukeratu du atalez atal: idazlana, komikia eta rapa. Gero, aukeratutakoek klase osoari aurkeztuko diote. Dena bukatuta egon eta gero, eman irakasleari lan guztiak. Berak 2.errubrika erabiliz balorazioa egingo du.

I love atom 2.0 Lan digital guztiak klaseko blogean /wikian jar daitezke Etena egiteko ordua heldu da. Orain arte ikasi duzunaz pentsatu behar duzu. Erabili zure ikas-egunerokoa. GEHIAGO NAHI?
   

Atomo gehiago eraiki ahal dituzu simuladore honekin. Heidelberg ikastetxea CSIC-en ikas unitate honetan, informazio ugari izateaz gain, azken bi orritan atomoekin jolasteko ebakigarri bat duzu Lego piezak gustatzen zaizkizu? ba...atomoak ere egin ditzakezu. Proposamena: LEGO Crystals Sevillako Sagrado Corazón ikastetxeko lagunek egiten dituzten hau bezalako maketak eraiki ditzakezu.

2.ATAZA: ATOMOAREN HISTORIA
"Aurreko belaunaldien alde, gureak desberdintasun nabarmena badu: guk geure atomoak ikusi ditugu". Clarence Darrow

JARDUERAK
5. Curriculum vitae 6. Dramatizazioa Ikas-kontrola 5. JARDUERA: CURRICULUM VITAE
Nola: talde finkoak Denbora: 30 minutu eta etxerako lana Atomoak oso tamainu txikia du. Pentsazazu ur tanta bakar batean 1.000 trilloi atomo sartzen direla. Horregatik, Historian zehar, Zientziak bere egitura ezagutzeko metodo ez zuzenak erabili behar izan ditu, garai bakoitzean eredu atomiko desberdinak egon dira baita bat baino interpretazio gehiago ere. Ikusi eskalako hidrogeno- atomoaren eredua Zientzialaria izan nahi duzu?

Lehendabiziz, 3 talde eratu behar dituzue 1. Taldea: Dalton 2.Taldea: Thomson 3.Taldea: Rutherford Talde bakoitzak dagokion zientzialariari buruzko informazioa ( bai bere biografia, bai bere eredu atomikoa) bilatuko du ondorengo Weborrietan. Informazioarekin, pertsonaiaren paperean harturik, zuen CURRICULUM VITAE garatuko duzue aurkezpena egiteko eta beste zientzilarien aurrean zuen teoria defendatzeko. Curriculumak hurrengo atalak izango ditu:
 

Nire historial akademikoa, lanak, ikerketak... Nire eredu atomikoaren proposamena: egindako esperimentuak, argudioak, arrazoiak... Nire argazkia eta ereduaren eskema

Informazioa testu-dokumento batean idatzi eta taldekide bakoitzari kopia bat egin
 

  

Teoria atomikoak Historia de los modelos atómicos (ruta: átomo, historia:modelos atómicos) John Dalton Joseph John Thomson Ernest Rutherford

6.JARDUERA: DRAMATIZAZIOA
Nola: puzzle-taldeak Denbora: 60 minutu Ikas-jarduera honetan zientzialarien papera hartuko dugu...baita aktore eta aktoresenarenak ere. Orain taldeak berrantolatuko dituzue, talde berrietan zientzialari guztiak egoteko moduan. Jarraituan, txandakatuz, nork bere aztertutako pertsonaiaren CURRICULUMAz hitz egingo die taldekideei 10-15 minututan, bere eredua atomikoaren defentsa eginez. Bitartean, gainerakoek ebaluatuko zaituztete 3. errubrikaren bitartez.

Jarduera behin bukatuta, guztion artean bakoitzaren bataz besteko balorazioa egingo duzue zuen irakasleari emateko. I love atom 2.0 Curriculuma egin dezakezue diapositiben aurkezpen batean, Internetera Slideshare aplikazioaren bidez igo, gero zuen blogean edo wikian jartzeko.

Etena egiteko ordua heldu da. Orain arte ikasi duzunaz pentsatu behar duzu. Erabili zure ikas-egunerokoa. GEHIAGO NAHI?
   

Materiaren barrualdera bidaiatu weborri honetan: Nanoreisen Bideoan grabatutako lehenengo elektroia: Electron filmed for first time ever Hurrengo pasadizoa, fisikako azterketari buruzkoa, Sir Ernest Rutherford egilea dela uste da. Irakurtzea merezi du: aprender a pensar Birpasatzeko, egin teoria atomikoei buruzko denbora-lerroa. I love atom 2.0 : Dipity. aplikazioa erabiltzen baduzu oso txukun geratuko zaizu. Adibidea: Theory of the Atom on Dipity. Historian pixka bat gehiago jantzita egoteko, ondorengo bideoak ikusi :

100 Greatest Discoveries Atomic Weight 100 Greatest Discoveries Atomic Weight 2

3. ATAZA: ORDENATU, MESEDEZ
“Mundua zientziaz, egiaz, industriaz, senidetasunez, Naturarekiko laguntasunez beteko duen garaia helduko da” Dmitri Mendeléyev

JARDUERAK
7. Ordena Kimikan 8. Elementuen karta-sorta 9. Erakusketa periodikoa 10. Datuen analisia
Ikas-kontrola

7. JARDUERA: ORDENA KIMIKAN
Nola: talde finkoa Denbora: 60 minutu Ziur taula periodikoa ezagutzen duzuen, Kimikako ikurra ezagunetariko bat delako. Eta kopiatutagoa ere, ezkuinean dagoena, esate baterako, bideojolasez eraikita dago. Taula gehiagoa "el top 50 de las tablas periódicas" tokian. Baina, zergatik forma berezi hau? Sakontasunean ikasiko dugu. Gai honi buruzko ikerketa egingo duzue Interneteko webhelbide hauetan eta bideoan:
 

Tabla interactiva de FisQuiWeb Libros vivos: el sistema periódico 01 y 02

Informazioa ondorengo galdesortari jarraituz antolatu:
1. Zein da elementu kimikoaren definizioa? 2. Materia osoaren % 99 sei elementuz osotuta dago, zeintzuk dira? 3. Antzinakoek oinarrizko lau elementu besterik ez zeudela pentsatzen zuten, zeintzuk ziren? 4. Zergatik izan zen beharrezkoa elementuak ordenatzea? 5. Zein da taula periodikoaren garrantzia?

6. Elemento bakoitzak bere toki du Taulan. Zeren arabera? 7. Zer da periodoa? Eta taldea? Zenbat daude? 8. Nor jotzen da taula periodikoaren "aurkitzailea"? 9. Lantanidoak eta aktinidoak zer dira? 10. izendatu bi elementu alkalino, bi halogeno eta bi gas noble 11. Izendatu hiru metal, hiru ez metal eta semimetal bat. Zeintzuk dira beren ezaugarri nagusiak? Bukatu eta gero, gorde galdesorta. Irakasleak 1. errubrikarekin ebaluatuko du

8. JARDUERA: ELEMENTUEN KARTA-SORTA
Nola: talde finkoa Denbora: 60 minutu Orain taula periodikoaren antolakuntza hobeto ezagutzen dugunez, jolastera goaz! Esteka honetan dagoen taula periodikoa A3 tamainuko fotokopia batean haunditu. Moztu elementuak kartak izango balira bezala, "laukitxoetan". Karta-sorta ondo nahastu eta taldekideen artean banatu. Era berean, beste A3ko orri haunditu batean taula periodiko hutsa kokatu. Hau jokoaren mahaia izango da. Segituan berreraikitzen saituko gara. Ikasle bakoitzak karta bat kokatzen joango da, txandaka. Kokatzerakoan, besteei zein den eta zeintzuk diren bere ezaugarri nagusiak komentatuko dizkie. H edo He izanez gero (soilik dauden elementu bakarrak) , jokoa hasiko du pertsona horrek. Hurrengoa edo hurbilagoa den zenbaki atomikoko karta duenak jarraituko du. Txanda heltzen bazaio eta jartzeko elementurik ez badunak "paso" egingo du. Irabazlea: denbora gutxien taula beteko duen taldea

9.JARDUERA: ERAKUSKETA PERIODIKOA
Nola: talde finkoa Denbora: 120 minutu Kimika gugandik oso hurbil dago. Demostratzeko, 12 eguneroko elementuen erakusketa montatuko duzue. Talde bakoitza 3 elementuz arduratuko da eta beren ezaugarri nagusiekin fitxa batean (ikusi adibidea) , gure ingurunean dauden elementu horietako 2 materiala ekarriko ditu: objetuak, elikagaiak, botikak, garbigarriak...edota argazkiren bat beren industria-erabilerekin. Erakusketa ikastetxeko pasabidean edo sarreran jar daiteke, aste osoko atsedenaldietan bisitatu ahal izateko moduan. Bisitariek balorazio-galdesorta txiki bat beteko dute, gero, emaitzekin, estatistika bat egiteko. Aurrera! Elementuak: K, Mg, Ca, Fe, Cu, Al, C, Si, Pb, S, F, Na ( gaineratu zure gustoko beste elementu bat, nahi baduzue) Elementuen erabilera eta Informazioa biltzeko, bere izena bilatzaile batean klikatzerakoan nahiko (Google). Informazio ugari duten beste Weborri batzuk:
  

 

Educaplus Ciencianet Tabla interactiva muy completa con enlaces a wikipedia, fotos y vídeos The visual elements periodic table The periodic table of videos-University of Nottingham

Erakusketarako galdesortaren adibidea a. b. c. d. e. Erakusketa gustatu zaizu?. Baloratu 1etik 10era Zeozer ikasi duzu? Bai / Ez Zer da gehien gustatu zaizuna? Zer hobetuko zenuke? Mesedez, ideiak eman hurrengo erakusketa baterako

I love atom 2.0 Erakusketa elektronikoa ere montatu ahal duzue argazkiekin Flirck -ean. Adibide bat Argazkiak nahi duzuen informazioarekin estekatuta egon daitezke.

FITXAREN EREDUA
Hidrogenoa Kanpoko ezaugarriak: Taularen lehenengo Zenbaki elementua. atomikoa: 1 Egoera normalean Masa gasa da, usaingabea, atomikoa: koloregabea eta 1,00797 mau zaporegabea molekula diatomikezosatuta 1

Aurkikuntza: XVI.mendetik, alkimiaren garaia, ezagutzen da. Cavendish-ek, 1.781ean, hidrogenoa gasa airean erre zuenean eta oxigenoan ura eratzen denean , ura sortzen zela behatu zuen. Hidrogenoa likidoa lortu zuen lehenengoa J.Dewar izan zen,1.898an. Erabilpenak: XX.mendearen hasieran globo gidatuakbetetzeko erabili zen, baina istrupu asko gertatu ziren hidrogenoa oso gasa zukoia delako.Hidrogeno likidoa, oxigenoarekin batera, Espazio-ontzietako propultsioanerabiltzen da eta, azken bolada honetan, etorkizunerako energia-iturria izateko aukera handia du, bere errekuntzak ur-lurruna sortzen duelako, beraz, ez da kutsatzailea. Hidrogeno-kotxeen prototipoak eraikitzen ari dira ere bai. Amoniako sintesian ere erabilpena du eta petroleoaren krakignean (hydrocracking). Izena: Cavendishen aurkikuntzaren ondorioaz, Lavoisier ek hidrogenoa izandatu zuen, hau da, uraren ekoizlea. Berezitasunak: Uraren osagaietariko bat da, beraz, materia organikoarena ere bai. Lurrean zehar oso zabalera handia du, baita Unibertsoan ere. Naturan oso proportzio gutxitan aurkitzen da askea , batez ere gasa naturalean, sumendietako erupzioetan eta atmosferako goi mailako geruzetan. Taula periodikoan 1. taldean kokatzen da, nahiz eta bere propietateek honekin zerikusirik ez duten..

10.JARDUERA: DATUEN ANALISIA
Nola: talde finkoa Denbora: 120 minutu Bhin erakusketa bukaturik, gure lanaren balorazioa aztertuko dugu. Galdesorta bildu eta taldeetan banatu modu orekatuan. Talde bakoitzak, adibidez, kurtso desberdinetako iritsiak bildu ahal ditu. Irakasle eta familien ebaluazioak ere banatuko dituzue. Emaitzak taula batean deskargatu eta gero, analisia egin behar da ondorioak ateratzeko. Amaitu duzuenean, talde bakoitzeko lana komunean jarri eta klase osoko eztabaida sortaraziko duzue hurrengo erakusketak hobeto antolatzeko balio izango zaizuelako. Datu guztiak txosten batean bildu eta Zuzendaritzari eraman. Emaitzak grafika edo diagrama batean ere irudikatu ahal dituzue. Gogoaratzeko hurrengo Webhelbidea kontsultatu:tema 5, “gráficos estadísticos” Etena egiteko ordua heldu da. Orain arte ikasi duzunaz pentsatu behar duzu. Erabili zure ikas-egunerokoa. GEHIAGO NAHI?
    

KLIK jarduera honetan birpasatu ahal duzu: zonaClic - actividades - La tabla periódica Zure ezauguerak handitzeko, zoaz Merck-eko taula interaktibora Tetris jolasteko eta, aldi berean, ikasteko: Quimitris Orain dela gutxi elementu berri bat aurkitu da, taulan 112 zenbakiduna: UNUMBIO Hona hemen Taula berria Umore pixka bat "sistema peryodico"-an:

4.ATAZA: KONTAKIZUN ERRADIOAKTIBOAK
“Errezagoa da atomo bat desegitea aurreiritzi bat baino”. Albert Einstein

JARDUERAK
11. Madame Curie-k kontatzen digu... 12. Nire kontakizun erradioaktiboa 13. Kontzeptu-mapa osotu 1 1.JARDUERA: MADAME CURIEK KONTATZEN DIGU...
Nola: talde finkoa Denbora: 60 minutu Ondorengo kontakizuna irakurriko dugu elkarlanean. Zuetariko bat hasiko da lehenengo paragrafoa ozenki irakurtzen. Amaitzen duenean hurrengo kideak entzundakoaren laburpena egingo du eta bigarren paragrafoarekin jarraituko du. Prozesua errepikatzen da irakurmena denon artean bukatu arte.

Kontakizun atomikoa: Madame Curie eta erradioaktibitatea
Jaio nintzen Marja Sklodowska izaten, Varsovian (Polonia), 1867an. Txikitatik zientziazale amorratua izan nintzenez, ahal izan bezain laster, Parisera abiatu nintzen garai hartako Unibertsitate ezaguneneruntz: Sorbona. Han nire senarra izango zena ezagutu nuen, Pierre Curie, eta elkarrekin Fisikan pil pilean zegoen gaia ikertzen hasi ginen: erradioaktibitatea, elementu batzuen atomoak deusesten direnean gertatzen den fenomenoa. 1896an uranioa aurkitu zen, erradiazioak igortzen zituen lehendabiziko elementua, beraz, gure garaiako eskuragarriena zen uranioaren iturria hartu, pechblenda, eta ikerketari eman. Laster egiaztatu genuen minerala honek botatzen dituen erradioazioak oso gogorrak zirela, Marie eta Pierre Curie uraniokoak baino azkoz handiagoak. Honek pista eman zidan beste elementu ez ezagunak egon behar zirela pentsatzeko, hau baino erradioaktiboagoak.. Urtez mineral honen tonak erabili genituen Zientziarako bi lementu berrien oso kopuru txikia ateratzeko: polonioa (nire jatorrizko Herrien izena eman nion) eta radioa. Hori zela eta, Nobel sariaeman ziguten 1903an.

1911an bigarren bat etorri zitzaidan, baina nik bakarrik hartu nuen, nire Pierre maitea istripu batean hil zelako. Hala eta guztiz, nire ikerketekin jarraitu nituen eta 1914an Curie Institutoa sortu nuen. Garai hartan ez nekien erradiazioak zein kaltegarriak ziren , ezin nuen imaginatu zelulak hondatu zituela eta mutazioaksortzeko eragiletariko bat zela. Erradiazioez inguratuta bizi nintzen beti, baina nire aurkikuntzetako grinak opari hilgarria onartarazi ninduen. Radioa behar nuen eta gramo bakar bat lortzeak 100.000 dolar balio zuen, benetako dirutza. EEBBetan gramotxo bat oparituko ninduteela ezagutu nuenean, zalantzarik gabe beren bila joan nintzen. Madame Curie bere alabekin 1921eko maiatzan, Etxe Zurira abiatu nintzen Buruaren eskuetatik hartzeko. Beruneko kutxatxo batean zegoen eta Pittsburgeko lantegian atera zuten. Aste batzuk berarekin bidaiatu nintzen itsasontzian, altxorra izango balitz bezala zaintzen. Radio honek nire gaixotasuna bizkortu zuen eta leucemia-k jota bukatu nuen. Ze paradoxa! Gaur egun erradioaktibitateak medikuntzan hainbat erabilera probetxugarriak dituen! 1934ko uztailaren 4an mundu honetara joan nintzen...beno, nire bi alabetariko batek lan egiten Radioaren gramoa jarraitu zuenez, nolabait bere bihotzean ere bizitzen jarraitu nuen nik. Alabak elementu erradioaktibo gehiago aurkitu zituen, nire Institutoa gai honetan aurrendari eta bultzatzaile bihurtuz. Gaur egun zuekin egotea pozik egongo nintzateke, zuen garaian erradiaoktibitateari buruzko den dena jabetzeko. Tristatzen nau gudetan fisio nuklerratik ateratako erradiazioaren erabilpenez pentsatzeak ( bonbak eta saiakuntzak) , baina esan didate energia ugari sortzeko ere baliogarria dela ( zentral nuklearra)eta, bai industrian, bai zientzian, hainbat eta hainbat erabilerapositibo dituela ere bai, hala nola, aintzinako objetu eta fosilen datazioan, material berrien fabrikazioan, minbiziaren tratamenduan, erradiografietan, arte-lanak babesteko edo kutsatzaileen detekzioan, besteak beste. Ez beldurtu, zuen inguruan dago eta. Etengabe jasotzen dugu eguzkitik eta eguneroko bizitzan aurkitzen da, arnasten dugun airean, uran edo elikagaietan, gure planetako elementuen isotopo batzuetan presentea dagoelako: tritioa, radonaedo karbono 14. Gizakiak bideratzen ikasi behar du eta ni oso harro nago nire lanaren ekarpenarekin. Eta horretaz ari garela, radioren gramoak erradioazioak igortzen jarraitzen ditu ...eta 20.000 urte emango ditu "amatatu" arte.

Orain, taldeka, testuan dauden estekak analizatuko dituzue definizio komuna lortu arte:
        

Erradioaktibitatea Elementu erradioaktiboak Mutazioa Leuzemia Fizioa nuklearra Natur-erradioaktibitatea Zentral nuklearra Bomba atomikoa Erradioaktibitatearen erabilera positiboak

Egin ondoren, ikasgelan ere guztien artean eztabaidatu.

12. JARDUERA: NIRE KONTAKIZUN ERRADIOAKTIBOA
Nola: nork berea Denbora: 60 minutu + etxeko lana Madame Curiek bere historia kontatu digu. Orain zuri dagokizu kontakizun erradiaoktibo bat egitea. Irakurri duzunez, gai interesgarri asko daude informazioa hartzeko eta idazteko. Hurrengoak proposatzen dizkizut:
    

Energia nuklearraren guerra-erabileak: bonbak, saikuntza nuklearrak... Erabilerak Medikuntzan eta Zientzian Energia nuklerra Nuklear hori komunikabideetan: zinema, komikiak, abestiak... Natur-erradioaktibitatea: eguzki-erradiazioak...mutazioak eta eboluzioaren harremana

Kontakizuna folio batekoa izan behar da eta modu honetan antolatuta:
1- Aukeratutako gaiaren informazioa 2- Historia pixka bat 3- Zure iritzi pertsonala ( alde eta kontra) 4- Ikus-elementu batzuk (irudiak, eskemak, argazkiak...)

Madame Curie-ren testuan dauden estekak erabili ahal dituzu edo zuk zeuk aurkitzen dituzuen beste batzuk. Amaitzen duzunean, zure irakasleari eman, berak 2. errubrikaren bidez baloratzeko. Lana bueltatu dizuenean, kideen artean elkartrukatuko duzue. Bi aukeratu ( gai desberdinekin), irakurri eta komentarioak egingo dizkiezu, baita hobetzeko proposamenak ere. Gero, bere egileekin komentatuko duzu.

I love atom 2.0 Kontakizunak ikasgelako bloga edo wiki batean bildu ahal dira. Era honetan, lanak elementu multimediekin aberastuta gera daitezke eta komentarioak zuzenean egin ditzakete ikasleek. NAHIAGO NAHI?

Kontakizun bitxi batzuk irakur ditzakezu: El juego atómico / La radioactividad os sienta tan bien / Vida en condiciones extremas / La máquina del zapato perfecto Dokumental txiki bat egin eta Internetera igo. Adibide bat jarraituan duzu: Pierre y Marie Curie

13. JARDUERA: KONTZEPTU-MAPA OSOTU
Nola: talde finkoa Denboara: 30 minutu Gaiaren hasieran egin zenuten kontzeptu mapa gogoratzen duzue? Ziru orain askoz gehiago jdakizue. Egin proga! Zuen mapa berreskuratu eta ezaguera berriekin osotu. Gaineratu, nahi baduzue, beste karta batzuk , berregin, kontzeptuen arteko harremanak aldatu, irudiak edo argazkiak jarri...

AZKEN ATAZA: IRUDI ATOMIKOAK JARDUERAK
14. irudi atomikoak Ikas-egunerokoa bukatu Elkarlanaren balorazioa Ikas-kontratua 14.JARDUERA: IRUDI ATOMIKOAK
Nola: nork berea Denbora: 60 minutu Ziru orain atomoa menperatzen duzula, proga bat egiteko prest? Aurrera! Segituan bideo eta irudi batzuk dituzu. Ordenatu sekuentzia batean, zure gustoko bat, eta testu baten bidez ideak lotu. Testuak ikasitakoa laburtu behar du. Irakasleak 4. errubrika erabiliko du ebaluatzeko. 1. bideoa Inurri atomikoa 2. bideoa Nuclear explosion

3

4

5

6

I love Atom 2.0. Hormairudi birtuala egin dezakezu Glogstererabiliz Orain arte egin duzun bezala, bukatu zure ikas-egunerokoa. Zeozer argi ulertzen ez baduzu, zure irakaslearekin komentatzeko momentua da. Gai bat edo batzuk berreskuratu behar baduzu, bien artean akordio batera helduko zarete, ikas-kontratuaren bitartez. Gainera, zuen elkarren arteko lana taldean ere ebaluatuko duzue. Horretarako talde-kontrola erabiliko duzue.

EBALUAZIOA: ERRUBRIKAK
Errubrikak baloratzeko matrizak dira. Matrizetan, ebaluazioa irizpideak graduatzen dira maila desberdinetan, hau da beren indikatzaileetan. Oso baliogarria da irakaslea modu zehatz batean ebaluatzeko eta, aldi berean, ikasleek elkarren arteko ebaluaziaok egiteko. INDIKATZAILEAK EBALUAZIOA Gradazioa IRIZPIDEAK
1 2 .... 1.1 2.1 ...

Gradazioa
1.2 2.2. ...

Gradazioa
1.3 2.3 ...

Gradazioa
1.4 2.4 ...

4
Edukinaren erantzuna

1. ERRUBRIKA: TXOSTEN IDATZIAK 3 2
Galderen % 80k erantzunak dituzte Galderen % 50k gutxienez erantzunak dituzte Informazioa batzuetan ez da argia ezta galdetutakoarekin ere ez dator bat Dokumentazioaren erdia kontsultatuta dago eta ondo jarrita

1
Galderen % 50 baino gutxiagok erantzunak dituzte Informazioa korapilatsua da eta ez dator galdetutakoareki n Dokumentazioare n erdia baino gutxiago kontsultatuta dago edota ez dago ondo jarrita Galderen erantzunak ez daude birmoldatuta, kopiatu dira zuzenean

Galdera guztiek erantzunak dituzte

Edukinaren kalitatea

Informazioa oso argia da, galdetutakoarekin bat dator eta osotzen da Dokumentazio guztia kontsultatuta dago eta era egoki batean jarrita

Informazioa argia da eta bat dator galdetutakoarekin gehienetan Dokumentazioaren ¾ kontsultatuta dago eta ondo jarrita

Informazio-iturriak

Hausnarketa eta berrikuspena

Galderen erantzunak birmoldatuta daudela ikusten da. Ez dira kopiatu zuzenean

Galderen erantzunak pixka bat birmoldatuta daudela ikusten dira. Ez da kopiatu zuzenean

Galderen erantzunak pixka bat birmoldatuta daude, nahiz eta zuzenean kopiatu diren

2. ERRUBRIKA : EKOIZPEN IDATZIAK 4
Edukinaren kalitatea Sormena Informazioa argitasun osoz aurkeztuta eta oso ondo antolatuta Baliabideak sormenarekin erabili dira

3
Informazio argia eta ondo antolatuta

2

1

Informazioa ematen da Informazioa ez dago bat ere baina ez da argia eta egituratuta, datuak pilatzen dira oso gutxi antolatuta antolatu gabe

Baliabideak mosu Ekoizpena baliabideen Ekoizpena ez dago bate ere sortzailean erabiltzeko aldetik landuta daude landuta baliabideen aldetik ahalegintzen da Gaia nahiko Gaia menperatzen menperatuta dagoela Ziurtasun falta Ez da ikusten gaiarekiko Ulermena dutela ikusten da. Atal ikusten da. Atal nabaritzen da, nahiz eta identifikazioa, ez dute Argudiaketa nagusiak landuta gehienak argudioatuta atal batzuk argudiatuta argudiaketarik edota Koherentzia daude argudioekin daude edota edota koherenteak egon koherentziarik menperatzen edota koherenteak dira koherenteak dira. Taldeko partaide Taldeko partaide Talde lana eta Taldeko partaide guztiek guztiek parte hartu guztiek parte hartu Taldeko partaide guztiek ez partaidetza parte hartu dute, baian dute lanean modu dute lanean modu dute parte hartu eta ez modu orekatuan eta orekatuan, orekatuan, baina ez kooperazioa ez da (Taldean aritzen kooperazioa ez da kooperazioa da ikusten kooperazio nabarmentzen denean) nabarmentzen nabarmentzen da. askorik

3. ERRUBRIKA: AHOZKO AURKEZPENAK 4 3 2
Edukinaren kalitatea Nire taldekideak informazioa eta kontzeptuak argitasunaz aurkeztu ditu eta era bikaina antolatuta. Denboraren kontrola ondo Nire taldekideak informazioa eta kontzeptuak argitasunaz aurkeztu ditu eta ondo antolatuta. Denboraren kontrola ondo Nire taldekideak aurkezpena ondo egiteko nahiko ahalegina egin du Erakargarria izan da Gaia nahiko menperatuta duela ikusten zaio Atal gehienak argudiatu ditu Nire taldekideak Informazioa eta kontzeptuak eman ditu, baina ez da argi geratu, irakasleengana jo behar izan dut. Denbora kontrolatu du nahiko Nire taldekideak aurkezpena zuzena egin du Arreta mantendu da

1
Nire taldekideak informazioa eta kontzeptuak eman ditu baina ez da argi geratu, irakasleengana jo behar izan dut. Denbora ez du neurtu Nire taldekideak ez du ahalegindu aurkezpenean Emaitza ez da erakargarria Gaiarekiko identifikazioa ez zaio nabaritu Ezin du inor konbentzitu

Kreatibitatea Erakargarritasuna

Argumentazioa Ulergarritasuna Koherentzia

Nire taldekideak aurkezpena ondo egiteko ahalegina egin du Oso erakargarria izan da Gaia menperatuta duela ikusten zaio Atal nagusiak argudioekin landuta ditu

Gaian segurtasun falta nabaritu zaio Atal batzuetan argudioak eman ditu

4. ERRUBRIKA: NORBANAKO FROGA 4 3 2
Galderak Galdera guztiek erantzunak dituzte Galderen % 80k erantzunak dituzte Galderen % 50k gutxienez erantzunak dituzte

1

Edukinaren kalitatea

Informazioa oso argia da, galdetutakoarekin bat dator

Informazioa argia da eta bat dator galdetutakoarekin gehienetan

Argumentazioa

Gaia menperatuta dagoela ikusten da Emandako iritzia oso ondo argudiatuta dago

Gaia nahiko menperatuta dagoela ikusten da Emandako iritzia argudiatuta dago

Galderen % 50 baino gutxiagok erantzunak dituzte Informazioa batzuetan Informazioa ez da argia ezta korapilotsua galdetutakoarekin ez da eta ez dator bat ere dator galdetutakoar ekin Gaian segurtasun falta Gaiarekiko nabaritzen da identifikazioa Atal batzuk besterik ez da ematen ez dira argudiatzen Ez dago bat ere ez argudiorik

AUTOEBALUAZIOA: IKAS EGUNEROKOA
EZAGUTZEN DUT...
Atomoaren egitura eta isotopoak Nola eraikitzen diren atomoak Eredu atomiko desberdinak Eredu atomikoak eskemen bidez irudikatzen Atomoa ikertu zuten zientzialariak Elementuak nola ordenatu Taula periodikoaren oinarrizko egitura Nire inguruan dauden elementu batzuk ezagutzen Erradioaktibitatea eta bere erabilerak Substantzia erradioaktiboen erabileraren ondorioak pertsonengan, izaki bizidunengan eta ingurugiroan Informazioaren bilketa eta sailkapena iturri desberdinetatik Datuak bildu, antolatu eta grafiketan interpretatzen Txosten idatziak eta ahozkoak garatzea formato desberdinak erabiltzen Taldean lan egiten ardurarekin Nire lana kontrolatzen autonomiarekin Zer behar dut ikasteko Nork lagundu ahal dit

HASI ERA

1. 2. 3. 4. ATAZA ATAZA ATAZA ATAZA

KODEAK
1. Kontrolatzen dut 2. Menperatzen dut 3. Beste pertsona bati azaldu ahal diot 4. Ez dut kontrolatzen 5. Birpasatu behar dut 6. Laguntza behar dut

EBALUAZIOA: IKAS-KONTRATUA
Ondorengoa dakidala demostratzeko
Atomoen egitura eta nola eraikitzen diren Zeintzuk izan ziren eredu atomiko desberdinak eta ikertu zituzten zientzialariak Taula periodikoaren antolakuntza Elementu batzuen harremana eguneroko objetuekin Erradioaktibitatearen erabilerak eta beren ondorioak pertsonengan, izaki bizidunengan eta ingurugiroan Informazioa landu, bilatu, sailkatu, antolatu eta komunikatzen bai ahoz bai idatzizko formatoetan Elkarlanean aritzen

Gustatutu Nire irakaslearekin litzaidake bat nago (Kodea)
Kodea: Data: Kodea: Data: Kodea: Data: Kodea: Data: Kodea: Data: Kodea: Data:

Kodea: Data: Kodea: Data:

Nire lan pertsonala autonomiarekin kontrolatzen

KODEAK
1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. Txosten bat idaztea Kontakizun bat idztea Horma-irudi bat diseinatzea Eskema edo diagram batzuk sortzea Kontzeptu edo mapa mentala burutzea Diapositiben aurkezpen bat garatzea Bideo bat grabatzea Hitzaldi bat eskeintzea Ikerketa bat egitea Simulazio bat dramatizatzea Gai bat prestatzea beste kide bati azaltzeko Argazki-album bat komentarioekin biltzea Maketa bat eraikitzea Esperimentu bat egitea Gymkana bat diseinatzea Elkarlanean aritzeko proiektu bat garatzea Gaiarekin bat egon daitekeen musika-zerrenda bat sortzea Grafiko estatisktiko bat prestatzea Beste lan-iradokizun bat

Nire familiaren oharrak:

EBALUAZIOA: TALDE-KOADERNOA
1.Taldearen izena eta logoa 2. Partehartzaileen izenak eta eginkizunak 3. Taldean adostatutako arauak 4. ”Talde-plangintzak” 5. “Saioen egunerokoa” 6. Ebaluazioak

2.

“Asmoen adierazpena” denboraldi zehatz batean ( adibidez, ebaluazio bat)

DENBORALDIA: 1. ebaluazioa
IZENA Amaia Jon Isabel Andoni Eginkizuna Materialaren arduraduna Koordinatzailea Idazkaria Bozeramaila Konpromiso pertsonalak

HELBURUAK

Denbora ondo aprobetxatzea Elakrren artean laguntza ematea Garazi iristea Nork bere konpromisoak betetzea TALDEAREN FUNTZIONAMEDUAREN EBALUAZIOA

1: OSO ONDO

2: ONDO

3: HOBETZEKO BEHARRA

• Guztiok ikasi dugu? •Denbora modu zuzenean erabili dugu? •Lana garaiz bukatu dugu? •Elkarren artean laguntza eman dugu ? •Nork bere konpromisoak bete ditu? •Nork bere eginkizuna ondo bete du?

Bikaina egin dugu: .............................................. Hobato behar dugu: .............................................................. Hurrengo planerako helburuak:.......................................

BALIABIDE GEHIAGO
ATOMOA
WEB Tabla periódica El átomo Átomo en wikipedia Isótopo wikipedia Modelos atómicos2 Modelos atómicos Núcleo atómico y radioactividad Primera imagen detallada de un átomo Tabla de isótopos Euskera Atomoa wikipedian Teoria atomikoak isotopoa wikipedia MULTIMEDIA Experiencia de Rutherford ¿Cuántas partículas hay? Orbitales Atómicos Constructor de átomos e iones Build an atom Orden de llenado de los orbitales Animaciones átomo> Modelos atómicos MATERIALAK Átomos y moléculas Una ojeada a la materia Física de partículas Euskera Atomoaren egitura WEBQUEST Viaje al interior de la nada Estructura del átomo Los átomos estructura del átomo modelos atomómicos Clasificación y propiedades de la materia Donde está el electrón Euskera atomoaren egitura Eredu atomikoak

IKAS UNITATE INTERAKTIBOAK

KLIK Átomos

Estructura de la materia El núcleo atómico Teoría Dalton La materia interactiva Viaje al interior de la materia Física y química interactivas 3º ESO Modelos atómicos El mol La materia Euskera Unidad didáctica átomo y Atomo egitura ariketa Zenbaki eta masa atomikoa sistema periódico de Digital Text ariketa Estructura del átomo y Elektroiaren banaketa enlaces químicos ariketa Atomo mapa kontzeptuala Euskera ariketa Atomoak isotopoak Atomoaren egitura

ERRADIOAKTIBITATEA
Radioactividad y ondas Radioactividad monografía El acelerador de hadrones

TAULA PERIODIKOA
WEB Tabla periódica Webelements Tabla en Wikipedia Etimología de los elementos Euskera Taularen historia Zientzia.net Taula Wikipedian MULTIMEDIA Tabal periódica interactica de Merck Propiedades Periódicas Ppt sistema periódico Lenntech Q 23 taldea Educaplus Ciencia.net EducaMadrid Periodic table flash Webelements The visual elements periodic table Tabla fisquiweb tabla periódica etimológica Animated Periodic Table IKAS UNITATE INTERAKTIBOAK El sistema periódico Elementos químicos Materia interactiva Tabla periódica ISFTIC Romero Tabla periódica Euskera Rafa Muñoaren tokia ElHuyar- unitate praktikoak MATERIALAK Sistema periódico Elementtouch Sistema peryodico WEBQUEST Caza tabla periódica Curiosidades de la tabla periódica. Aprendiendo el alfabeto químico La tabla periódica

KLIK Sistema periódico de los elementos

LOTURA KIMIKOA- FORMULAZIOA
WEB Enlaces Enlace químico Formulación Formulación II Formulación III IUPAC Euskera Lotura kimikoa IKAS UNITATE INTERAKTIBOAK Elementos y compuestos Elementos químicos Las fórmulas químicas Formulación interactiva Ejercicios formulación A formular Estructura del átomo y enlaces químicos La química del carbono Compuestos del carbono MATERIALAK Enlace químico de 1º Bachillerato Uniones atómicas MULTIMEDIA Alcanos Enlaces Formulación interactiva Moléculas 3D Euskera Lotura kimikoa animazioa KLIK El enlace químico Formulación

IRAKASLEENTZAKO ORIENTABIDEAK
IKAS-UNITATEA: I LOVE ATOM MATERIA: natur zientziak (Dekretua) DBHkO 3. MAILA

ORIENTABIDE OROKORRAK
Zuen eskuetan dagoen ikas unitateak curriculumean garatu behar diren oinarrizko gaitasunak kontutan hartzen ditu . DBHko 3. mailan emateko programatuta dago. Ikas-sekuentzia klasiko baten eskema ez du jarraitzen, baizik eta lau sekuentziatan banatzen da, bakoitza ATAZA bat izanik, hau da, ZENTZUZKO IKAS JARDUERA , ikasleak informazioa bilatzeaz gain, zeozer ekoizteko erabiltzen du . Halako antolakuntzak ataza soilik lantzea ere baimentzen du, irakasleak ikasgelera errezagoa moldatzeko. Lan honek atazen adibideak eskeintzea du helburua, hain zuzen ere. Batez ere aurkezten den bezalako gai deskriptibo hauetan, lan esperimentala garatzeko sailak, baina bai beste ikerketa mota, informazio zientifikoaren bilaketa eta tratamendua aplikatzeko baliogarriak. Como elaborar tareas para la adquisición de las competencias básicas. CEP La Laguna Tareonomía, una taxonomía de tareas: Eduteka Inteligencias múltiples.net. Colegio Montserrat-Barcelona Aprendizaje cooperativo. Zientziaberriwiki

PROGRAMAZIOAREN OINARRIAK ETA GAITASUNAK
Natur Zientzietako curriculuma oinarrizko gaitasunak lantzeko egituratuta dagoela eta beren garapenaren gakoa gelako metodologian kokatzen dela kontutan harturik, ondorengo estrategia metodologikoak proposatzen ditut ikaslea bera bere ikaskuntza- prozesuaren protagonista izateko:  Ikas-jarduerak ATAZA bat egiteari begira daude. Era honetan informazioaren tratamendu osoa garatzen da, hau da, ikasleak ikertzen du, informazioa bilatzen, analizatzen, formato desberdinetan antolatzen eta komunikatzen du, ekoizpenak burutzen ditu, eztabaidatzen da, bere lana baloratzen du...Atazak apropos aukeratuta daude ere adimen eta ikasteko modu desberdinak lantzeko.  Lana TALDE KOOPERATIBOETAN egiteko planifikatuta dago. Elkarlanean aritzen denean, ikasleek informazioa elkartrukatzen dute, besteek laguntze dituzte, iritzi desberdinak entzuten eta errespetatzen ikasten du, akordioetara heldu behar du, konpromesuak hartzen ditu...gatazkak irtenbideratzen dira, komunikazioa efektibagoa eta ulergarriagoa da...  IKASKUNTZA AUTOERREGULATZEKO TEKNIKAK proposatzen dira ikasleak ikasegunerokoa , autoebaluazioak, koebaluazioak eta ikas-kontratuak erabiltzen ditu, bere ikaskuntzaz jabetzeko, bere buruaren hausnarketa egiteko eta, azken finean, ikasten ikasteko. Ikas-egunerokoa ataza bakoitzean berrikusten da, baina saio kopuru zehatz batean amatatzean ere egin daiteke.  Irakasleak ebaluazioa ERRUBRIKEN BIDEZ egiten du. Tresna hauetan ebaluazio irizpideak eta indikatzaileak guztiz zehaztatuta geratzen dira. Gainera ikasleek edonoiz ezagutzen dituzte eta zein izango den ebaluazio mota ere bai. Oinarrizko errubrikak proposatzen dira, ebaluatzen den edukia aldakorra izan daiteke, baina ez ebaluazioformatoa.  Jardueretan LAGUNTZAK ematen dira, beti orientabideak edo adibideak ematen dira eta beti ere, birpasoa egiteko eta haunditzeko jarduerak eskeintzen dira.  IKTeknologiak erabiltzen dira bai informazio bilatzeko, bai tratatzeko, baliabide multimedia aprobetxatuz. Era berean jarduera guztiak modu digitalean garatzeko aukera ematen da , WEb 2.0ko indarra kontutan hartuta. Sortzen den dokumentazio guztia (txostenak, lanak, ekoizpenak...) toki digital komun berean izatea komenigarria izango litzateke, edonork eskuragarriak izateko (Google docs, bloga, wikia...). Hala eta guztiz, ikas unitatea Interneta

erabili gabe ere lan egin dezakegu, Web-iturriak informazio idatziekin ordezkatuz edo, testu liburutik hartuz. Estrategia hauen nahasketak gaitasun gehienak era egokian lan egitea sortarazten du: zientifikoa, informazio-trataera, digitaltasuna, hizkuntz gaiatsuna, gizakoa eta hiritartasuna, autonomia pertsonala, ikasten ikastea eta, neurri gutxitan, artistikoa eta matematikoa. ATAZAK: 1. Atomoak eraikitzen (atomoaren egitura) 2. Atomoaren historia (eredu atomikoak) 3. Ordenatu, mesedez ( elementu kimikoak eta taula periodikoa) 4. Kontaketa erradioaktiboak ( erradioaktibitatearen erabilerak)

XEDE NAGUSIAK
ikas unitatea bideratzen duten xedeak dira. Irakasleak ikasturtean zehar, programazio osoan garatzen dituen ideiak, gaiaren arabera sakontasun desberdinarekin.  Zientziari ikertzea dagokio (metodo zientifikoa, proiektuak, informazioa-tratera)  Gaur egun taldean ikertzen da ( Elkarlana eta norbanako ardura)  Teoria baten atzean eta aurrean historia bat dago ( Zientziaren historia, Zientzia gizaaktibitatea)  Zientzia gure eguneroko bizitzan dago ( zientzia hurbila, gaur egungo gai zientifikoak)  Zientziari buruz jakiteak hiritar prestatuagoak eta kritikoagoak bultzatzen gaitu ( alfabetizazio zientifikoa)  Ikasten duguna kontrolatzeak hobetzen laguntzen gaitu ( ikaskuntzaren autoerregulazioa)

HELBURUAK
HELBURUA OROKORRAK (DEKRETUA) ZER + NOLA + ZERTARAKO
1. Errealitatea azaltzeko eskemak egitea. Kontzeptu, printzipio, estrategia, balio eta jarrera zientifikoak erabiliko dira gertakari natural nagusiak interpretatzeko, bai eta gure gizartean garrantzi handiena duten garapen eta aplikazio zientifiko eta teknologikoak kritikoki aztertzeko ere. 2. Problemak ebaztea eta ikerketa txikiak egitea, bakarka nahiz taldean, zientzien prozedurekin koherentzia duten estrategiak erabiliz. Horretarako, estrategia hauek erabiliko dira, besteak beste: argibide-hipotesiak egitea, datuak lortzea eta datu horietatik emaitzak eta ondorioak ateratzea, iritziak eman ahal izateko. Iritzihutsak froga jakin batzuetan oinarritutako ebidentzietatik bereiziko dira horrela, testuinguruan jarrita lantzeko interes pertsonaleko edo sozialeko egoera errealak, eta erabaki arduratsuak hartu ahal izateko. 3. Informazioa lortzea gai zientifikoei buruz, hainbat iturri erabiliz besteak beste, informazio- eta komunikazioteknologiak, eta informazio hori erabiltzea. Informazioa erabiltzeko, edukia baloratuko da, eta gai zientifikoei buruzko lanak oinarritzeko eta orientatzeko eta gai horietaz jarrera pertsonal kritiko eta oinarrituak hartzeko balio duten aztertuko da. 4. Zientziei buruzko informazioa duten mezuak aktiboki eta kritikoki interpretatzea, eta mezu zientifikoak sortzea. Mezu horiek sortzeko, behar bezala erabiliko dira ahozko hizkuntza eta hizkuntza idatzia. Beste zenbait idazkera- eta irudikapen-sistema ere erabiliko dira, zehatz komunikatzeko eta zientzien eremuko azalpenak eta argudioak emateko. 7. Zientziaren izaeraren, probak eta sorkuntzak egiteko izaeraren, ezaguera erabiltzea. Dogmatismoak gainditu zituzten eztabaida handiak eta historian zehar egondako iraultza zientifikoak aztertuko dira, ezaguera zientifikoak gizateriaren kultura-bilakaeran, premien erantzunean eta bizi-baldintzen hobekuntzan izandako garrantzia ulertu eta balioesteko.

IKAS UNITATEAREN HELBURU DIDAKTIKOAK
· Iturri desberdinetako informazio zientifikoarekin ikertzea, antolatzea eta formato desberdinetan komunikatu (1,2,3,4) · Talde lanaren abentailak estimatu eta bakoitzak berari dagozkion atazak onartu (2) · Kontrol pertsonala ikasteko estrategia erabili (2) · Atomoa materiaren oinarria dela ulertu (1) · Historian zehar erdu atomiko eta iritzi desberdinak izan dira (7) · Atomoaren egitura eta elementuen ordena lotu (1) · Gure eguneroko bizitzan dauden elementu kimikoei buruz ikertu (2) · Erradioaktibitatearen erabilera positibo eta negatiboak aztertu (2,7)

HELBURUAK / EDUKIAK / EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
HELBURU DIDAKTIKOAK EDUKIAK (Ulermenerako helmugak)
Lan zientifikoa -Gertakari naturalak ezagutzeko jakin-nahia eta interesa. –Hainbat euskarritan datuak eta ideiak bilatzeko informazio-iturriak erabilera. – Txosten deskribatzaile eta argudizkoen ekoizpena, ahoz eta idatziz, hizkuntz zientifikoa era egokian erabiliz -Lanak taldean eta bakarka -Eguneroko biziztako materialekin ikertzea -Emaitzen aurkezpena eta komunikazioa – Datuen bilketa, antolakuntza eta interpretazioa taula eta grafikoetan -Jarrera aktiboa eta arduratsua atazetan -Ikas-kontrolarako tekniken erabilpena -Materiaren teoria atomikomolekularra -Atomoaren egitura, isotopaok, zenbaki eta masa atomikoak -Atomoen errepresentazioa

EBALUAZIO-INDIKATZAILEAK (autoebaluazio moduan adierazita)
· Iturri desberdinetako informazioa zehaztasunez bilatu, sailkatu eta konpazioak egiten ditut, bai idatziak, bai elektronikoak · Lanaren emaitzak egituratzen dituzten txosten idaztiak eta ahozkoak garatzen ditut, kontzeptu eta prozesuak azaltzeko diagramak, eskema edo eredu egokiak erabiliz · Ikerketa txikiak egiten ditut eta emaitzak komunikatzen ditut · Zientziaren aplikazio nagusiak aztertzen ditut eta ezaguera zientifikoekin lotzen ditut · Zientziaren abentailak gizaongizatean desberdintzen ditut, osasunarako edo ingurunerako eragozpenekin konparatuz. · Atazaren planifikazioan parte hartzen dut, emandako lanez arduratzen naiz eta hartutako erabakiak barneratzen ditut. · Nire lan pertsonala autonomiarekin kontrolatzen dut, lanetan jarrera aktiboa eta arduratsua mantentzen. · Naturan dauden sustantzien aniztasunaren oinarria atomoa dela ulertzen dut · Atomoaren egitura ezagutzen dut · Zenbaki eta masa atomikoko kontzeptuak erabiltzen ditut atomoen eskemak eraikitzeko · Eredu atomikoak desberdintzen ditut, bere testuinguru historikoak eta eboluzioa · Ereduak eskema sinpleen bidez irudikatzen ditut · Elementu kimikoaren kontzeptua ulertzen dut · Elementu kimikoak taula periodikoan ordenatzeko interesa ikusten dut. · Taula periodikoaren oinarrizko antolakuntza ulertzen dut · Elementu batzuk antzematen ditutu inguruko objetu eta materialetan

-Iturri desberdinetako informazio zientifikoarekin ikertzea, antolatzea eta formato desberdinetan komunikatu -Talde lanaren abentailak estimatu eta bakoitzak berari dagozkion atazak onartu -Gure eguneroko bizitzan dauden elementu kimikoei buruz ikertu

· Kontrol pertsonala ikasteko estrategia erabili

-Atomoa materiaren oinarria dela ulertu

-Dalton, Thomson eta Rutherford-en eredu · Historian zehar eredu atomiko atomikoak eta iritzi desberdinak izan dira -Ezauguera zientifikoen kontextualizazio errealitate historikoarekin -Elementu kimikoaren kontzeptuaren sarrera -Sistema periodikoaren sarrera -Eguneroko elementu batzuk igartzea

· Atomoaren egitura eta elementuen ordena lotu

-Erradioaktibitatea -Erabilerak -Zientziaren ekarpena nabarmentzea -Aurrerapen zientifikoaren · Erradioaktibitatearen erabilera arriskuak baloratzea, positibo eta negatiboak aztertu gizakiengan eta izaki bizidunengan -Kultura zientifikoa izateko nahia hartzea, hiritarardurarekin aritzeko

· Erradiaoaktibitatea zer den ezagutzen dut · Sustantzi erradioaktiboen aplikazioak ezagutzen ditut eta beren erabilaren ondorioak, pertsonengan, ingurugiroan eta izaki bizidunengan baloratzen badakit

METODOLOGIA
1. ATAZA: ATOMOAK ERAIKITZEN JARDUERA
1-Hasierako kontzeptu-mapa 2-Ikasegunerokoaren hasiera 3-Atomoaren egitura ikertzen da informazioa tratatzen (MiniQuesta)

DESKRIPZIOA
Karta batzuk oinarrizko kontzeptuekin prestatzen dira ikasleek kontzeptu-mapa egiteko eta ikasgelako hormetan jartzeko Ikasle bakoitzak bere ikas-eguneroko pertsonala hasten du, bere aurreideiak idazten

DENB TALDEKA BALIABI . TZEA DEAK
30´ Talde finkoak (ikasturtean zehar egonkorrak) Kartak A3 papera eta errotulkiak

15´

IkasNork berea egunerok oa Txostenare n eskema

1.Informazioa Internetean bilatzen da baliabide deskriptiboak (Wikipedia) eta interaktiboak (UD.iniciaciación interactiva a la materia) erabiliz 2. Informazioa txsoten batean biltzen dute, irakasleak ebaluatzen du 3. Informazioarekin ekoizpenak egiten dituzte (testua, komikia, rapa) Ekoizpenak taldeetan banatzen dira. Talde 4-Lanen bakoitzak baloratzen ditu eta bat aukeratzen du aurkezpena klasean aurkezteko. Irakasleak ere ebaluatzen ditu. Ikas-egunerokoarekin jarraitzen dute ikasitako 5-Autoebaluazioa edukinak idazten, argi geratzen ez dena eta nork eman dezakeen laguntza

60´+ Talde etxeko finkoak lana Nork berea Errubrika: txosten idatziak 60 ´

Talde Errubrika: finkoak lan idatzia Nork berea IkasNork berea egunerok oa

15 ´

2. ATAZA: ATOMOAREN HISTORIA JARDUERA DESKRIPZIOA DENB TALDEKA BALIABI . TZEA DEAK
60 ´ + Talde etxeko finkoak lana Currículo vitae-ren eredua

1.Informazioa Interenetan bilatzen dute 6-Curriculum vitae 2. Informazioa biltzen da eta lan egiten da (MiniQuesta) curriculum vitae eran. Irakasleak ebaluatzen du lana.

Errubrika: txosten idatziak Errubrika: ahozko aurkezpen ak

Puzzle teknika erabiliz, taldeak berantolatzen dira. 7-Lanen Ikasle bakoitzak bere pertsonaiaren dramatizazioa aurkezpena egiten du, bere teoria eta erdu atomikoa. 60 ´ dramatizazio baten Gainerakoek bere interbenzioa baloratzen dute bitartez (koebaluazioa). Irakasleak ebaluazio guztiak hartuko ditu. 8-Autoebaluazioa Ikas-egunerokoarekin jarraitzen dute 15 ´

Talde puzzleak

IkasNork berea egunerok oa

3.ATAZA: ORDENA, MESEDEZ( TAULA PERIODIKOA) JARDUERA DESKRIPZIOA
1.Taula perioadikoari buruzko informazioaren bilketa Sarean 2. Informazioa galdesorta moduan biltzen da Irakasleak ebaluatuko du

DENB.

TALDEKA BALIABID TZEA EAK
galdesortare n eredua Talde finkoak

9-Orden kimikoa (Altzorraren bila)

60´

10-Karta-sorta periodikoa

Karta jokoa taularen elementuekin. Birpasatzeko eta izenak finkatzeko Talde bakoitza 2-3 elementuz arduratzen da. Informazioa bilatzen du fitxa bat garatzeko. Objetuak ere ekartzen dituzte eta erakusketa montatzen dute. Aste osoko atsedenaldietan egongo da ikastetxeko toki batean. Bisitariek baloratzeko galdesorta beteko dute.

11-Erakusketa ikastetxean: 12 eguneroko elementuak

Errubrika: txosten idatziak Taula Talde perioadikoak 30´ finkoak , beteta eta hutsa Fitxaren eredua 120´ Erakusketar Talde + ako finkoak etxeko materialak Klase osoa lana Bisitarientz ako galdesorta Talde Datuen finkoak analisia: Klase osoa apunteak Nork berea Ikasegunerokoa

galdesortak biltzen dira eta taldeka lantzen dira. Bakoitzak analisi estatistiko txiki bat egiten du. 12-Datuen analisia gero, klase osoan emaitzak bateratzen eta eta eztabaida baloratzen dira, hurregorako hobetzeko proposamenak ateratzen. 13-Autoebaluazioa Ikas-egunerokoa betetzen dute

60´

15 ´

4.ATAZA: KONTAKIZUN ERRADIOAKTIBOAK JARDUERA DESKRIPZIOA DENB. TALDEK BALIABID ATZEA EAK
Talde finkoak Kontakizuna :Madame Curie

Kontakizun baten irakurketa kooperatiboa. Adibide 14-Madame Curie- bat da eta gaiari buruzko kontzeptu nagusiak 60´ k kontatzen digu... barneratzen ditu. Beren definizioak garatu behar dituzte ikasleek. 15-Nire kontakizuna Aukeratzeko gaiak: ·Energia nuklearraren guerra-erabilera -Erabilera medikuntzan eta zientzian -Zentral nuklearrak -Nuklaer hori komunikabideetan -Natur erradioaktibitatea 16-Kontzeptumapa

Ikasle bakoitzak gai bat aukeratzen du eta ebre kontakizuna garatuko du. Kontakizunak testu, Weborrihistoria, iritzi pertsonala eta ikus-elementuak izan zerrenda 60´+ behar ditu etxeko Nork berea lana Errubrika: Ikasle bakoitzak bi kideren kontakizunak irakurtzen lan idatzia eta komentatzen ditu. Irakasleak ere baloratzen ditu

Hasieran egindako mapa berreskuratzen eta osotzen da gai osoa birpasatzeko

30´

Talde finkoak

Kontzeptumapa Proga

Norbanako proga idatzia. Ikasitakoa laburtu behar 17-Irudi atomikoak dute testu deskriptibo baten bidez, irudi eta bideo 60´ batzuk lotzen.

Nork berea Errubrika: norbanako txostena

18-Autoebaluazioa Ikas-egunerokoa bukatzen da 19-Lan-taldeen ebaluazioa 15 ´ Nork berea Talde finkoak Nork berea

Ikasegunerokoa Taldekoadernoa Ikaskontratua

Talde finko bakoitzak autoebaluazioa lantzen du, bere lan-langintza berikusten eta hobetzeko 15´ helburuak adozten Irakasleak azken kalifikazioa erakusten die. 20-Kalifikazioa eta Lantaldeen ebaluazioa egiten den bitartean, ikaste 30 irakasleak helburuak lortzen ez dituzten ikasleekin berreskurapena berba egiten du eta ikas-kontratua egiten du.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA EBALUAZIOA
GAITASUNAK JARDUERAK

A A 1 2 X X

A A A 3 4 5 X X X X X

A A A 6 7 8 X X X X

A A 9 10 X X X X

A 11

A 12

A 13

A 14

A 15 X

A 16

A 17 X

A 18

A 19 X

A 20

Hizkuntz gaitasuna G. Zientifikoa G. matematika Informaziotrataera eta digitala Ikasten ikastea Autonomia pertsonala Gizarte eta hiritartasuna Artistikoa
EBALUAZIOJARDUERAK

X X

X

X

X

X

X X X X

X X X X X X

X X X X X

X

X

X X X

X

X X X

X X X X X X X X X X X

X

X X E G O

X X X

O X X O X X O X

X

O

G

X: kalifikazioarako ebaluazioa. Irakasleak egindako oharrak edo behaketekin osotuko da eta ikasle batzuek egin ditzaketen handitze-lanekin. Nota bakoitzaren % azken kalifikazioan irakaslearen erabakia da eta irizpideekin bat egon behar da. O: Norberako ebaluazioa. Ikastearen erregulatzeko balio du. G: Taldearen funtzionamenduaren ebaluazioa E: kanpoko ebaluazioa

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful