You are on page 1of 16

HEGO URIBEKO

HERRI KOMUNIKABIDEA
DOAN GEURIA.EUS
2016ko MAIATZAren 5a #019
ARRIGORRIAGA
BASAURI
GALDAKAO
UGAO
ZARATAMO

ADISKIDEK 40 URTE
Afizioa hazi eta hezi,
Ariznabarretatik
Urrutikoetxeara 4 2-3

SORAYA GONZALEZ
FUTBOLETIK ETA PINTXO POTETIK APARTE,
TABERNA BAT EGITEA POSIBLE DA 4 12

CNAko ekoizpen helburuak ia beteta,


Edesak lanean dihardu Basaurin
Urte amaieran lekualdatzea egingo zuela ziurtatu
zuen CNA taldeak, baina lau hilabeteren ostean
Basaurin lanean jarraitzen du Edesak

Iaztik ez du tokialdatzearen gainean berba egin


CNAk. Taldeko ekoizpen xedeak betetzetik
gertuen izan den proiektua izan da Edesa 4 5

GALDAKAO

Usansoloko jaiak
ospatuko dituzte
hilaren 6tik 8ra
Ekainaren 12an I.
Lasterketa herrikoia
antolatu du U113k 4 9
UGAO

Abentura eta herri


udalekuak aurkeztu
dituzte Ugaon
314 umek dute aukera
udaleku herrikoietan
izena emateko 4 11
BASAURI

Social Antzokia lepo La M.O.D.A.arekin / Tom Hagen

ZARATAMO

JENDEZ GAINEZKA
MAZ BASAURI
4

Bizkaiko motozaleak
batuko ditu V.
Motorockek 4 13

SAKONEAN 2-3 IRITZIA 4 BASAURI 5-7 ARRIGORRIAGA 8 GALDAKAO 9 ARGAZKIAK 10 UGAO 11 ELKARRIZKETA 12 ZARATAMO 13 AISIA 14 AGENDA 15 KONTRA 16

GONBIDAPENA
Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren,
energia berriztagarrien eta kontsumo
arduratsuaren azoka

Geuria

2016
13. EDIZIOA

Ekainaren 3tik 5era

Eko esperientzia bizi ezazu

bioterra.ficoba.org

Sarreraren prezioa
gonbidapen gabe: 3
(12 urte arte dohain)

gonbidapen hau moztu eta azokaren sarreran aurkeztu

3 pabiloi tematiko
Osasun eta ongizate jasangarria

dohainik

Ficobara,
zatoz
trenean!
(Irun-Ficoba
geltokia)

Hitzaldiak, tailerrak eta denontzako aktibitateak


Show Cooking

ANTOLATZAILEA

Bioterraza, elikagai ekologikoekin


Zozketak
Haurrentzako aktibitateak!

IRUN. GIPUZKOA
www.ficoba.org

SAKONEAN

Eztali gabeko frontoian, harmail


txikia eta afizioa handia / Adiskide
Pilota Elkartea

KIROLA

Afizioa ereitearen fruituak


Adiskide Pilota Elkarteak 40. urteurrena ospatzeko jaialdia egin berri du. Kluba eratu zenetik hainbat pilotari
ezagun irten dira bertatik, tartean Larunbe, Elezkano eta Urrutikoetxea profesionalak
testua MAIDER IBAEZ
argazkiak ADISKIDE PILOTA ELKARTEA
GALDAKAO
1975. urtea zen Galdakaok eskupilota
modu ofizialean zabaldu zuenean. Izan
ere, denboraldi horretan Adiskide Pilota
Elkartea sortu zuen lagun talde batek,
dio Juan Luis Ibarretxek, gaur egungo zuzendaritza-batzordeko kideak eta kazetariak.
Klubak ez du datu zehatzik lehendabiziko denboraldiaz, baina honakoa ziurtatu du Ibarretxek: 1975. urtean bazegoen
ohitura handia pilotan jokatzeko. Zuhatzu auzoan futbolean jokatzen omen zuten bertakoek eta Kurtzean, berriz, pilota
omen zen nagusi. 70eko hamarkadan
bere kabuz jokatzen zuen pilotari asko zegoen Galdakaon, baina ez zegoen egitura
ofizial eta sendo bat. Horregatik Adiskide
sortzeko ideia izan zuten, dio Ibarretxek.
Horren harira, arazo batekin topo egin
zuen lagun taldeak: denbora hartako udaletxeak gaztelaniaz jarri nahi izan zuen
taldearen izena. Garai hartan Francoren
diktadura amaitu berri zen eta Espainia
Trantsizio garaian murgildu zen. Frankismoan (1936-1977) jazarpen latza pairatu
zuen euskarak eta Trantsizioan ere ez zuen
ofizialtasunik izan. Horregatik elkarte be-

rrien sorreran euskarazko izenak jartzean


trabak jartzen zituzten maiz.
Hala eta guztiz ere, Adiskide aurrera
ateratzea lortu zuten eta apurka-apurka
umeak izena ematen hasi ziren klubean.
Esate baterako, 80. hamarkadaren hasieran Eguzkibegi Ikastolan jokatzen zuten
ume asko pasatu ziren Adiskide klubera,
dio Juan Luisek.

Taldearen filosofia
Gaur egun 61 pilotari daude Adiskide Pilota
Elkartean, zazpi mailatan banatuta -aurre
benjaminak, benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak, gazteak eta nagusiak-.
Galdakoztarrak dira gehiengoa, baina Zaratamoko, Basauriko zein Dimako pilotariak ere badaude taldean.
Adiskideren helbururik garrantzitsuena da afizioa sortzea eta umeek eskupilotaz gozatzea, emaitzak alde batera utzita,
dio Ibarretxek. Kirol guztietan bezala, hori
da oinarririk hedatuena, baina ez da askotan urrunegi iristen. Juan Luis Ibarretxek
dioenez, gazteek zaletasun hori galdu
egiten dute nerabezarora heltzen direnean. Askok eskupilotan jokatzeari uzten
diote eta hori oso kezkagarria da. Txikitatik hasi bai, baina oso gutxik jarraitzen
dute aurrera nagusien mailara iritsi arte.
Hala ere, dena ez da ezkortasuna:
Adiskide Elkarteak senior arteko maila
dauka, hau da, pertsona batek 40 edo 50

urte dituen arte joka dezake klubean, lasai-lasai. Ibarretxek azaldu du orain dela
urte batzuk beteranoen arteko txapelketak antolatzen zituela Adiskidek eta bertan 60 urtetik gorako pilotariak ere lehiatzen zirela.
Era berean, gaur egungo zuzendaritza
-batzordeak asmo berria dauka buruan:
neskak eta emakumeak pilota munduan
barneratzea. Orain dela urte batzuk neska bat izan genuen Adiskiden. Oso pilotari
ona zen, baina 14 edo 15 urte zituela pilotan modu ofizialen jokatzeari utzi zion.
Izan ere, lehen ez zen nesken lehiaketarik
antolatzen eta orain, zorionez, gauzak aldatu eta pixkanaka-pixkana genero berdintasunari aurre egiten ari zaio Federakuntza. Hori dela eta, emakumeek izena
eman dezaten deia zabaldu du Ibarretxek,
Galdakaon ere emakume txapeldunik
egon daitekeelako, noski!.
Pilotariez gain, Adiskidek bazkideak
ere baditu. Guztira, 300 bazkide inguru
egongo dira gaur egun izena emanda eta
partiduez disfrutatzeko aukera zabalagoa
dute, dio Ibarretxek. Bazkideek ere zaletasuna indartzen laguntzen dute eta pilotariak ez ezik, haiek ere garrantzitsuak
direla adierazi du Juan Luisek.

Beharrezko diziplina
Teknika lantzeko eta eskupilotarenaganako zaletasun hori pizteko era askotako

61

pilotari daude gaur egun Adiskide Pilota Elkartean, zazpi mailatan


banatuta.

Orain dela urte batzuk


neska bat izan genuen
taldean, baina modu
ofizialean jokatzeari utzi
zion. Orduan ez zen nesken
txapelketarik. Egun, zorionez,
gizonen eta emakumeen
berdintasunean ere
aurrerapausoak eman ditugu
entrenamenduak egiten dituzte, kategoriaren arabera: Ezberdina da umeekin
entrenatzea edo gazteekin eta nagusiekin
entrenatzea, dio Ibarretxek: Diziplina
bat egon behar da, baina harrobiko umeekin gehien lantzen duguna heziketa da,
ez lehiaketak. Ondo pasatzea da gakoa.
Federazioko Txapelketetan aritzen direnekin entrenamendu gogorragoak prestatzen dituzte eta horretan zer ikusia dute

BANAN-BANAN

ADISKIDEKO 6 PILOTARI

ANARTZ AJURIAGOGEASKOA
1970, Galdakao (Bizkaia)

KARMELO ARIZNABARRETA
1970, Galdakao (Bizkaia)

OIER ZEARRA

1977, Galdakao (Bizkaia)

IDATZIZ
JUAN LUIS IBARRETXE
kazetaria

100 urte beteko


lituzkeen frontoia

A
Adiskide Pilota Elkarteko lehendakaria
Adiskiden: 8 urtetatik
Lorpenak:
Euskal Ligan 3 txapela
Euskal Liga, Ohorezko mailan txapela
(Mikel Urrutikoetxearekin)
Herri mailako hainbat txapela

MIKEL URRUTIKOETXEA
1989, Zaratamo (Bizkaia)

Debuta: 2009
Lorpenak profesionaletan:
2015eko Banakako txapelduna
2015eko Lau terdiko txapelduna
2016ko Binakako txapelduna
2009ko 2. mailako Lau terdiko txapelduna
Lorpenak amateurretan:
2008ko Elgetako lau terdiko txapelduna
2007ko DV torneoko binakako txapelduna
2008ko DV torneoko binakako txapeldunordea
2011ko Baque torneoko gazte mailako txapelduna

Oliden, Ariznabarreta eta Sainz entrenatzaileek.


Txapelketei dagokienez, Bizkaiko Txapelketa jokatzen dute denboraldi hasieran; Gabonak pasa eta gero, Euskal Liga
hasten da eta bertan sailkatzerik ez dutenek Udaberriko Torneoa jokatzen dute.
Bestetik, pilotari batzuek -Kerman Galarzak, esaterako- Lezama, Mungia edo
Zaldibarko Torneo pribatuetan hartzen
dute parte, eta eskola-mailan Uribe-Kosta
Torneoa jokatzen da urritik abendura bitartean, dio Ibarretxek.
Adiskideren lorpenik nabarmenen artean aurki daitezke: Bizkaiko Herriarteko
Txapelketak (2009an eta 2011n), Berria
Txapelketa eta Euskal Herriko Txapelketa
(2015ean). Era berean, Ander Elezkanok
-Danel Elezkanoren anaiak- nagusi mailako Bizkaiko Buruz Buruko Txapelketa
irabazi du aurten eta Karregal-Artola bi-

Debuta profesionaletan: 1990


Erretiroa: 2007
Lorpenak:
Binakako txapelduna 2. mailan (1994)
Buruz buruko txapeldunordea 2. mailan
(1994 eta 1995)

MIKEL LARUNBE

1993, Galdakao (Bizkaia)

Debuta profesionaletan: 1997


Erretiroa: 2011
Lorpenak:
Binakako txapelduna 2. mailan (1998)
Buruz buruko txapelduna 2. mailan (1999)
Binakako txapeldunordea 1. mailan (2006)

DANEL ELEZKANO

1994, Zaratamo (Bizkaia)

Debuta: 2013
Lorpenak profesionaletan:
2015eko Promozio Binakako Txapeldunordea (profesionaletan)

Debuta: 2012
Lorpenak profesionaletan:
2013ko Promozioko Banakako Txapeldunordea

Lorpenak amateurretan:
2012ko DV torneoko txapelduna
2010eko GRAVN torneoko txapelduna
2010eko Euskal Herriko txapelduna

Lorpenak amateurretan:
2011ko Euskadiko Binakako txapelduna
gazte mailan
20111ko DV-Bankoa promesetan
2011ko Baque torneoko banaka gazte
mailan (amateur)txapelduna

koteak Bizkaiko Txapelketako Gazte Mailako Binakako titulua lortu dute.

Pilotalekua, elkartzeko tokia


Kurtzea Frontoia da Adiskide Klubaren
arima. Leku aproposa da jendea erakartzeko eta elkartzeko, dio Juan Luis Ibarretxek: Izan ere, Euskal Herriko udalerri
guztietan frontoia beti egon izan da udaletxe, plaza eta elizaren ondoan eta horrek
herritarrak hurbiltzea eragiten zuen.
Aitzinean estaligabea zen Galdakaoko
frontoia eta jendea elizatik irten ondoren,
pilotakadak entzun eta frontoira hurreratzen zen. Gaur egun ohitura hori galdu
egin den arren, frontoia estaltzea beharrezkoa zen: pilotazaleen artean aldaketa
nabarmenena erosotasuna izan da. Ostiralero giro polita sortzen da Kurtzean eta
herritarrak hurbildu egiten dira eskupilotaz gozatzera.

itzinako Kurtzeako frontoi estaligabeak 100 urte beteko lituzke aurten


zutik mantendu izan balitz. Hain zuzen ere,
1916ko otsailaren 29ko urteurrena ospatu
beharko izango luke.
Kurtzea frontoiko akta-liburuak dioenez, [...] seirehun eta hogei metro karratuko zabaleran eraikia dago [...] Iturriondo
Etxearen lurzoru oinordetuan. Frontoiak
hogeita hamar metroko luzera du eta hamasei metro zabaleran; guztira, laurehun eta
larogei metro karratuko azalera hartzen du
frontoiak. Frontisaren horma harlanduzkoa
da, zorua lauza ladradoritaz eta alboko hormak -zazpi metroko altueran- harlangaitzez eginda daude [...]. Ekialdean Iturriondo baserria dago, Mendebaldean Durangora
joateko errepidea, Hegoaldean seirehun eta
hogei metro karratuko orubea eta Iparraldean bola-jokoa duen etxea.
Deigarri gertatzen da frontoiaren dimentsioa, izan ere luzeeran dituen 30 metro
karratuekin konparatuta, zabaleran dituen
16 metro karratuak heinetik aterata daude.
Akta-liburari jarraiki, honakoa dio:
Frontoiaren inskripzioa Don Len Asa e
Iturriozen izenean dago, Felipe Barrena y
Aguirrezabala notarioaren aurreran [...] eta
1916ko otsailaren 29an sinatuta dago.
Ondoren eraiki zituzten etxebitzitza
berri batzuk, Julinen denda zegoen lekuan. Dokumentuaren arabera, bi bizileku dituen etxebizitza eta bi lokal komertzial
daude -Generalisimo plazatik sarrera dutenak-, baita etxebizitza garai bat bi bizileku
independenteekin [...], zeintzuek sarrera
arestian aipatutako plazaren atzeko aldetik
zuten.
Dakigunez, frontoi estaligabea eraitsia
izan zen [...]. Pilotaleku berriaren inaugurazioa 2001ko irailean izan zen, baina bi egun
aurretik, Patxi Eugi pilotariak instalazio berriak ikusi zituen Luis Beroizen eskutik eta
Karmelo Ariznabarreta eta Oier Zearra lagun
zituela [...].
Pelotazale aldizkarian
argitaratuta apirilean

iritziak

4 IRITZIAK

Geuria Maiatza 2016

KARMELO AYESTA
euskaltzalea
IRITZIA

Txingar
txikiak

skotan entzuten ditugu euskararekin loturiko berri txarrak


eta kezkak. Errealitatea bere
horretan ikusi behar da, baina etsigarria
izan daiteke gehiegizko pesimismo-dosia errealitatearen interpretazioan. Euskal
hiztunok ilusioa behar dugu aktibatzeko,
egiteko eta eragiteko. Ilusioa eragin zidan
niri Durangoko Hizkuntza Aktibismoa tailerrak: aktibatu egin ninduen. Han entzundako bi ideia azalduko dizkizuet.

BIDALI ZURE IRITZIA


info@geuria.eus

Euskaraz egiteko, noiz


dago berde semaforoa?
Erantzun zuzena da
komunikazioa gauzatu
daitekeen egoera guztietan;
esatera baterako, lagunak
erdaraz erantzun arren,
ulertu egiten duenean
zer esan nahi diogun.
Euskaldun askok, ostera,
semaforoa berde egon
arren, gorri ikusten dugu.
Lehen ideia da itzelezko iraultza lortuko
genukeela euskararen erabileran, ditugun
aurreiritziak gaindituz gero. Semaforoaren
metafora erabiltzen du Gemma Sanginesek aurreiritzien arazoa azaltzeko. Euskaraz egiteko, noiz dago berde semaforoa?
Erantzun zuzena da komunikazioa gauzatu
daitekeen egoera guztietan; esate baterako, lagunak erdaraz erantzun arren, ulertu
egiten duenean zer esan nahi diogun.
Euskaldun askok, ostera, semaforoa
berde egon arren, gorri ikusten dugu. Esate
baterako, ez dakigunean ziur aurrean dugunak euskaraz egin nahi duen ala ez, edo
erdaraz egiten digunean lehen hitza. Baina semaforoa egon berde dago. Daltonismoa eragiten digute aldean daramatzagun
betaurrekoek, hau da, aurreiritziek. Nire
kasuan, behintzat, betaurreko horiek kenduko banitu, sano areagotuko nuke euskararen erabilera.
Bigarren ideia da hizkuntz inbertsio
txikien batuketak mesede handia egin
diezaiokeela euskararen erabilerari. Gemmaren iritzian, norberak erabaki behar du
zenbat inbertitu nahi duen erronka linguistiko bakoitzean. Adibide bat erabiltzen
du iritzi hori azaltzeko. Baraurik eta presaka zoaz goizean lanera; tabernara sartzen zara, bost minutu duzu gosaltzeko,
gosaria euskaraz eskatzen duzu eta taber-

nariak no te entiendo, en castellano esaten dizu. Beharbada, egoera horretan ez du


merezi hizkuntz inbertsio handirik egitea:
lehenbailehen gosaldu eta lanera.
Beste egoera batzuetan, berriz, erakargarriagoa izan daiteke hizkuntz inbertsioa.
Adibide moduan, kontatuko dizuet lagun
bati gertaturikoa. Eroskira joan zen, iluntzean, azken orduko erosketak egitera, eta
haur-taldea topatu zuen atean, zozketa baterako txartelak saltzeko asmotan: lau neska, hamar urte ingurukoak. Erdara hutsean
eta denak batera hasi zitzaizkion txartelak
eskaintzen. Banan-banan eta euskaraz,
mesedez; bestela ez dizuet ezer ulertuko
esan zien, eta euskaraz hasi zitzaizkion
haurrok azalpenak ematen.
Esan zioten zertarako zen zozketa, eskaut taldeak antolatua zela, saria zein zen...
eta, esanikoa frogatzeko, zozketa-txartelak erakutsi zizkioten. Harrituta geratu zen
laguna, txartelak erdara hutsean baitziren!
Euskaraz zenez elkarrizketa, gehiago luzatu nahi izan zuen eta galdera batzuk egin
zizkien haurrei. Ondo - esan zien amaieran - txartel bana erosiko dizuet, baina hitzeman behar didazue eskaut taldean esango duzuela euskaldunontzat ere egin behar
direla txartelak: euskaraz. Bale! esan
zioten haurrek, barrez eta saltoka. Ze
majoa gizona! entzun zien urruntzean.

SAIOA HERNANDEZ
sexologa
IRITZIA

Zerk edertzen zaitu?

z dugu behar edertasuna liluratzeko, baina ezinbestean eder-ederrak gara.


Pertsonak, izatez, ez gara sentitzen egunero berdin,
batzuetan gure sex-appeal edo sexu-erakarpena erakusteko grina dugu. Mundura atera eta bidean topatzen dugun orori gure erakarpen distira erakutsi nahi
diogu, eta ez soilik komunean dugun ispiluari. Zenbat
denbora pasatzen dugu ispiluaren aurrean apaintzen,
arropa aukeratzen, gimnasioan jo ta ke sabeleko tableta
izatearen ilusioz edo beste zerbait egiten itxuroso eta
sexy egoteko?

Gazte askok dutxa hartu ondoren,


euren burua apaintzeko hamar bat
minutu behar dituztela diote; beste
batzuk, ordea, egunero lau ordu
apaintzen ematen dituztela diote.
Baina, ba al dakigu zerk edertzen
gaituen?

Hizkuntza aktibismoa
zabaltzen bada euskal hiztun
komunitatean eta dimentsio
kolektiboa hartzen badu,
errotik aldatuko dira egungo
hizkuntz jokabideak. Izan ere,
askotan, nahikoa dira txingar
txikiak su handia pizteko. Ez
galdu protagonista izateko
aukera!
Bost minutuko eta lau euroko inbertsioa
izan zen lagunarena.
Gustura geratu zen bera, hizkuntz jokabide eredugarria erakutsi zuelako eta, bost
minutu horietan, behintzat, euskaraz aritu zirelako haurrak. Etxera heldu eta posta
elektronikoa idatzi zien eskaut taldekoei.
Pentsa daiteke horrelako keinuak hutsalak
direla, baina mota horretako hizkuntz inbertsio txikiek norberaren ilusioa eta motibazioa berpizten dute.
Gainera, keinu txiki asko batzeak eragin handia izan dezake euskararen erabileran. Hizkuntza aktibismoa zabaltzen bada
euskal hiztun komunitatean eta dimentsio
kolektiboa hartzen badu, errotik aldatuko
dira egungo hizkuntz jokabideak. Izan ere,
askotan, nahikoa dira txingar txikiak su
handia pizteko. Ez galdu protagonista izateko aukera!

Umeei, gazteei eta zaharrei galdezka ibili ondoren,


ezinbestean oso erantzun desberdinak entzun ditut.
Hamar urteko umeetan bi jarrera eta pentsamendu
desberdin agertu dira. Batetik, erakargarriak ez direla
esaten dutenak, ume gehienak horrela azaltzen dira...
A ze panorama! Bestetik, egon badago bestelako jarrera bat agertzen duenik ere, ezer berezirik egin gabe,
erakargarriak direla esaten duten neskak eta mutilak.
Gazte baten esanetan, egin behar den gauza bakarra
benetakoa izatea da, autentikoa izatea da erakargarriak
egiten gaituena. Denboraren datuari eutsiz gero, gazte
askok dutxa hartu ondoren, euren burua apaintzeko hamar minutu behar dituztela diote; beste batzuk,
ordea, egunero lau ordu apaintzen ematen dituztela
diote.

Edadeko gizon batzuk edertasun


kontuak emakumeen gauzak direla
esan dute. Adin bereko emakumeak
ordea gazteen interesak direla: Gure
adinean zertarako?. Zertarako. Oso
galdera interesgarria.
Baina, ba al dakigu zerk edertzen gaituen? Planteamendu horren aurrean harridura aurpegiak, irribarreak
eta erantzun oso anitzak jaso ditut. Edadeko gizon batzuk edertasun kontuak emakumeen gauzak direla esan
dute. Adin bereko emakumeak ordea gazteen interesak
direla: Gure adinean zertarako?. Zertarako. Oso galdera interesgarria. Emakume baten esanetan pertsona
izate bera da edertzen gaituena. Bere esanetan, begirada samurrak, behar dituzun hitz atseginak entzutea,
besarkada grinatsuak, aho zirikatzailea, besteak beste.
Zuen erantzunak bilatzeko lagungarria izan daitekeen Benito Lertxundiren abesti batean agertze den
esaldi batekin bukatuko dut zutabea: Grinen zirrarek
naute edertzen.

BASAURI 5

basauri

Geuria Maiatza 2016

CNAko ekoizpen helburuak lortzetik


gertuen izan den proiektua da Edesa
Makinen tokialdatzearen gastu handiak eta, lekuz aldatuz gero, ekoizpen handia
ezin mantentzeak ezbaian jar lezake Edesa Basauritik kanpo eramatearen plana
testua JON VILLAPUN
Emaitza onek ez dakarte halabeharrez etorkizun oparoa, baina bai esperantza. Hala ere, zuhurtzia da nagusi
Basauriko Edesan. Joan den hileko
osoko bilkuran, EH Bilduko Jon Bizkarguenaga zinegotziak Andoni Busquet alkateari galdegin zion ea ba
ote zuen Edesaren inguruko berririk
eta honek erantzun: CNA taldearen helburuak betetzeko gertuen ibili
den proiektua izan da Edesa. Ehuneko
ehunean bete ez baditu ere, gainontzekoekin alderatuta, emaitzak onak
izan dira. Horrek guztiak, nolabait,
langile taldeak egindako lanari arrazoia ematen dio.

Iazko martxoan baino


558 langabe gutxiago
ditu Basaurik
GIZARTEA > Joan den urteko martxoko datuekin alderatuz gero,
4.006 langabe izatetik 3.448 izatera jaitsi da Basauri, 558 gutxiago. Halaber, langabezia-tasa iazko
20,8tik aurtengo 17,9ra jaitsi da.
Bizkaian, ostera, 15,8koa da langabezia-tasa eta 14,5ekoa Euskal
Autonomia Erkidegoan.

Abarka Eguna, musika


eta kale-animazioa
Bentako jaietan

Lantegiko kamioien sarreran iaz hartutako irudia / Maider Ibaez

Ekoizpen maila bermatzea


Azken egunotan prentsan agertutako
albisteei buruz, Busquetek dio argitaratu diren gauza batzuk soilik direla
egia: CNAren bertsio ofiziala ez da
aldatu eta jarraitzen dute esaten lantegia hemetik eramateko asmoa dutela. Gure ustez, zuhurtziaz jokatu
behar dugu kontu estrategikoa baita
gu guztiontzat. Dena den, bi gako
nagusi aipatu zituen alkateak: Egia
da makinen leku aldatzea garestia
dela eta, egia da ere bai, geroari begira, posible dela leku aldatzea eginez

LABURREAN

gero, ezinkoa izatea ekoizpen maila


handia bermatzea, beti ere leku aldatzea nora egiten dutenaren arabera,
jakina.
Iazko urte bukaerarako zuten aurreikusita lantegiaren tokialdatzea,
baina maiatzean gaude eta Edesak
Basaurin lanean dihardu. Bizkarguenagaren hitzetan, egun 30 bat langile daude fabrikan eta 12 dendan.
CNAk aurreikusten zituen 65 langileetatik urrun, are gehiago Fagorren
erosketaren aurreko 230ekin.

Lekualdatzeak ekoizpen
handi bat ezin bermatzea
ekar liezaioke CNAri.
Iazko urte bukaerarako
programatuta zegoen
tokialdaketa ez da bete
eta Edesak Basaurin
jarraitzen du lanean

JAIAK > Maiatzaren 14tik 22ra bitartean ospatuko dira San Isidro
Jaiak Basaurin. Gaueko Txantxangorri Auzo Elkarteak antolatzen
ditu jai hauek, Udalarekin, Herriko Taldeakekin, Txarraska Gaztetxearekin, Emakumeak Aniztasunean Elkartearekin, Gurutze
Gorriarekin eta Babes Zibilarekin
lankidetzan.
Bentako jaietako egitarau osoa
irakurgai duzu Hego Uribe eskualdeko albisteak, elkarrizketa,
bideaok eta argazki bildumak jasotzen dituen geuria.eus atari digitalean.

BENTAKO JAIAK

egitaraua: geuria.eus

BASAURI

1.350 IKUSLE
MAZ BASAURIKO
LEHEN ASTEBURUAN
The Long Riders, The James Hunter
Six eta Dan Stuarten kontzertuan 350
ikusle inguratu ziren Social Antzokira.
Larunbatean, 600 lagunek bete zuten
La M.O.D.A. eta Moonshine Wagonen
emanaldia. Kaleko emanaldietan 200
bat lagun bildu ziren bakoitzean. Asteburu honetan, WAS eta Yellow Big
Machine Social Antzokian eta kalean
Rubia, Sonic Trash, Larry Bird eta
Grand Matter arituko dira
argazkiak TOM HAGEN

6 BASAURI

Geuria Maiatza 2016

Zuztarluze lehiaketaren finala hilaren


13an ospatuko da Social Antzokian
Urbi, Uribarri, San Jose eta Kooperatiba ikastetxeetako ordezkariez gain, kirol eta kultura
munduko kapitain ezagunek ere hartuko dute parte Zuztarluze lehiaketaren finalean
testua MAIDER IBAEZ
Zuztarretatik Ahora proiektuaren
baitan dagoen Zuztarluze lehiaketaren finalaurrekoak ospatu
ziren apirilaren 27an Social Antzokian. Basauriko lau ikastetxek
hartu zuten parte: San Jose ikastetxea, Urbi Institutua, Uribarri
Institutua eta Basauri Kooperatiba.
Bi txandatan banatuta (DBHko 1. eta 2. maila eta DBHko 3.
eta 4. maila), lau bikotek lortu
zuten finalera heltzea. Basauriko Zuztarluze lehiaketaren finala
maiatzaren 13an, ostiralez, izango da Social Antzokian 18:00etatik 19:30era: Finalera iritsi diren
ordezkariek hirugarren partaide baten laguntza izango dute.
Hain zuzen ere, Basauriko kirol
eta kulturarekin zer ikusia duen
eragile bat, diote antolatzaileek: Jolas interaktiboarekin
batera, tartekako beste proba batzuei aurre egin beharko diete laguntzialeek eurek. Proba hauek
puntuagarriak izango dira eta

Urdinez Urbiko bikotea, gorriz Uribarri, laranjaz San Jose eta berdez Kooperatiba / Geuria
interaktiboan jasotako puntuekin batuko ditugu txapelduna nor
den erabakitzeko.

700 ikasle bertsotan


Euskal Astean, ikastetxeen arteko Bertso Topaketa ere ospatu da
Social Antzokian. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek
parte hartu dute Topaketan, guztira, 700 ume. Bertsoak denon

aurrean botatzeaz gain, euskal


kantak abestu dituzte.
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen laguntzarekin, bertsolaritzaren transmisioa ez galtzeko
ikastaroak antolatzen dituzte Basauriko eskoletan, 10 eta 11 urte
arteko ikasleen artean. Irakasle
lanetan ibili dira ikasturte hasieratik Arkaitz Estiballes eta Irati
Erkizia bertsolariak.

Urbi, Uribarri,
San Jose eta
Kooperatiba
ikastetxeetako
bikote bana
izango da hilaren
13ko finalean

30 obra antzeztuko dituzte Basauriko ikasleek


Ibaigane Kultur Etxean X. Antzerki Topaketetan
Ikastetxeetan hogeita
hamar antzezlan
prestatu ostean,
hilaren 2tik 13ra
bitartean taularatuko
dituzte obrak ikasleek
Ibaigane Kultur Etxeko
areto nagusian

LABURREAN

Ikusentzuleen
mezuak jasoko ditu
Zirzira eta Biarte
taldeen emanaldiak
KULTURA > Hilaren 14an, larunbatez, Zirzira Ahots Taldeak
kontzertua eskainiko du San Pedro Elizan, doan, 20:30etik aurrera. Lagun izango ditu, gainera,
Biarte Dantza Eskolako ikasleak.
Berrikuntza moduan, teknologia
erabiliko dute emanaldian zehar
Facebook eta Twitter sare sozialeetatik, emailez edo mugikorretako Whatsappetik jasoko
ditugun eskaintza guztietatik,
denak sailkatu eta familiakoei
zein lagunei sorpresaren bat
ematean datza ideia, dio Nuria
Gomez Zirzirako zuzendariak:
Musika eskerrak emateko edota zoriontzeko tresna aparta da.
Beraz, jendea animatzen dugu
mezu dibertigarriak eta hunkigarriak bidaltzera.

Hipnosis marrazketa
tailerra eskainiko du
Nadia Bakartek
KULTURA > Basauriko Kultur
Etxeak Esperientzia Kulturalaren Programa antolatu du urte
bukaera bitartean. Erakusketa
eta artista bakoitzeko ekintzak
hartzen ditu programak eta helburua publikoa eta artista elkarrengana hurbiltzea da: Artelan
baten azken emaitza eta obraren
lan prozesuak ezagutarazi gura
ditugu programa honekin, diote antolatzaileek.
Horren harira, maiatzaren
6tik ekainaren 5era Nadia Barkate artistak -iaz Juan eta Pablo
de Otaola Beka jasotakoa- No hoy
ni maana erakusketa aurkeztuko du Arizko dorretxean. Era
berean, erakusketari buruzko
bisita gidatua eta hipnosis marrazketa tailerra eskainiko ditu
Barkatek hilaren 13an, ostiralez.
Interesa duen orok parte har dezake ekitaldira bertaratuta eta
sarrera doakoa izango da Arizko
dorretxean.

Ikasleak taulagainean antzezten / Antzerki Topaketak

testua MAIDER IBAEZ


laguntzaile EUSKARABILA
Hamar urte dira dagoeneko Basaurin Antzerki Topaketak ospatzen direla. Euskarabila Elkarteak eta Basauriko Udalak
elkarlanean antolatzen dituzte
topaketa hauek, Bizkaiko Foru
Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
Aurten hogeita hamar taldek
parte hartu dute eta maiatzaren
2an hasita hilaren 13ra arte Ibaigane Kultur Etxeko areto nagusian antzezten ari dira aurretiaz

prestatutako lanak. Jose Etxegarai, Bizkotxalde, Basozelai-Gaztelu, San Jose, Kareaga Goikoa,
Sofia Taramona, Soloarte eta
Basauri Kooperatiba ikastxeetako, Arizko Ikastolako, eta Urbi
eta Uribarri Institutuetako ikasleek hartu dute parte aurten. Irakasle lanetan izan dira Kristina
Soto, Iraide Urkiaga, Sonia Villamor, Aitor Ormaetxea eta Eneko
Amezketa.
Era berean, X. Antzerki Topaketek berrikuntza bat izan
dute: Aurten berezitasuna izan
da, emanaldien aurretik doku-

11

eskolek hartu
dute parte X.
Antzerki Topaketetan

mentaltxo bat eskainiko dugula ikasleek beraiek urte osoan


zehar garatu duten prozesuaren
isla izan nahi duena, diote antolatzaileek. Horren helburua da
ikasleek eurek ikus dezatela antzerki topaketaren prestaketa
nola egin duten eta nolakoa izan
den antzerkigintzaren ikasketa
ibilbidea.

HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA GEURIA.EUS

BASAURI 7

Geuria Maiatza 2016

KRONIKA
MAIDER IBAEZ

kazetaria eta berbalaguna

Euskaltegitik
plazara

BASAURI

II. MINTZODROMOA

argazkiak MAIDER IBAEZ / argazki bilduma GEURIA.EUS

igarren urtez jarraian antolatu dute Mintzodromoa


Basauriko eta Galdakaoko hainbat
erakundek elkarlanean. Aurten
180 lagun inguru bildu dira, denak
euskara praktikatzeko eta ahal
dela berbalagun berriak egiteko.
Goizeko saioa jendetsuena
izan da 120 bat berbalagunekin.
Bertan aritu dira, besteak beste,
Nagore, Alazne, Jon Mikel, Iaki,
Tania, Garbie, Leire, Gorane, Pedro, Bego, Nerea, Naiara,
Laura eta Olaiz. Basaurikoak eta
Galdakaokoak ez ezik, Bilboko,
Etxebarriko eta Laudioko berbalagunak dira arestian aipatutakoak.
Arratsaldeko saioan 60 lagun inguru elkartu dira, tartean Basauriko Udaleko hainbat zinegotzi.
Bi saioek ordu eta erdiko iraupena izan dute eta bakoitzean hiru
gai jorratu dituzte bost pertsonez osatutako errotazio-taldeek.
Emakumea eta kirola, komertzioak igandeetan irekitzea eta
elikadura osasungarria izan dira
hizpide hartu dituzten gaiak.

Berdintasunerantz

BASAURI

KAREAGAKO
III. MENDI MARTXA
argazkiak MAIDER IBAEZ / argazki bilduma GEURIA.EUS

Nagorek, Alaznek, Jon Mikelek, Iakik eta Taniak osatu dute


lehen Berbalagun mahaia. Talde
honetako gehiengoaren ustetan,
emakumeak eta gizonak kirol
munduan ez daude berdintasunean. Gizonek emakumeek
baino kirol gehiago egiten dutela
ikusten dugu, baina ez horrela
delako, baizik eta horrela ikusten
dugulako komunikabideetan. Hori
aldatzeko, publizitate eta garrantzia gehiago eman beharko genieke emakumezkoen kirolari.

Ahobatekotasuna
Garbie, Leire, Gorane, Pedro eta Bego denak ados daude
igandeetan komertzio guztiak
itxi egin beharko liratezkeela
esatean: Beti egon gara borrokan
lanorduak luzeegiak ez izateko
eta jaiegunak edukitzeko eta hau
guztiz kontrakoa da. Hala ere,
komertzioren batek igandeetan
ireki nahi badu -atzerritarrek zein
bertokoek-, denok baldintza eta
dirulaguntza berak izan behar
ditugula iritzi diote.

Denbora eta elikadura

BASAURI

EUSKAL EZKONTZA
argazkia MAIDER IBAEZ / argazki bilduma GEURIA.EUS

Gure bizimoduagatik ez dugu


behar bezala bazkaltzen esaldiarekin bat datoz Nerea, Naiara,
Laura eta Olaiz: Denborak esaten
digu zer eta non jan, eta horrek
gure elikadura gutxiago zaintzera
garamatza.

arrigorriaga

8 ARRIGORRIAGA

Geuria Maiatza 2016

LABURREAN

2019ra bitarteko
Legelaldi Plana
aurkeztu dute EAJk
eta PSEk

Jessica Arpin bizikletaren gurpil


gainean / Luisan Garcia

Clown eta Pailazoen Nazioarteko


Jaialdiak 13 konpainia ekarriko ditu
Maiatzaren 6tik 8ra izango da Clown eta Pailazoen Nazioarteko jaialdia. Gainera
Ezinen Azoka erakusketa eta umeentzako zirko tailerra antolatu dituzte
testua MAIDER IBAEZ
Maiatzaren 6tik 8ra bitartean Clown
eta Pailazoen Nazioarteko XXI. Jaialdia ospatuko da Arrigorriagan. Guztira hamahiru konpainiak hartuko dute
parte: Rojo Teln (Bilbo), Meriko (Japonia), Hortzmuga Teatroa (Bilbo),
Tiritirantes (Euskal Herria-Gaztela
eta Leon), El Gran Dimitri (Andaluzia), La Belle Tour (Katalunia), Kate
eta Pasi (Finlandia), Dado Oddall
(Kanada), Joan Catal (Katalunia),
Clownbaret (Kanariar Uharteak),
Oihulari Clown (Euskal Herria), Wilbur Clown (Alacant) eta Cie. Krilati
(Frantzia).
Era berean, Ezinen Azoka erakusketa ikusteko azkenengo aukera egongo da udaletxeko Euskaldun

Gurasoentzako eta
seme-alabentzako
jolastoki bat da zirku
tailerra, elkarrekin
jolas dezaten. Ez
dago trebetasunak
erakusteko begiralerik.
Hala eta guztiz
ere, arduradunak
bertan izango dira
materiala behar
bezala erabiltzen dela
ziurtatzeko

Berria Gelan. Bertan hamaika joko


izango dira, tartean, kutxa magiko
eta ilusio optikoak sortzen dituztenak.

Zirku tailerra
Nazioarteko jaialdi honen baitan,
umeentzako zirku tailerra antolatu
dute Herri Ikastetxean. Zirku-tailerra gurasoentzako eta seme-alabentzako jolastoki bat da, elkarrekin
jolas dezaten, diote antolatzaileek:
Instalazio honetan ez dago trebetasunak erakusteko begiralerik. Hala
eta guztiz ere, arduradunak bertan
izango dira materiala behar bezala
erabiltzen dela ziurtatzeko eta nagusiak karpan sartu eta proposatutako
jardueretan parte hartzera animatzeko.

POLITIKA > Arrigorriagako Udaleko gobernu taldeak Legealdiko


Plana izeneko ibilbide-orria aurkeztu berri du. Horren helburua
da herritarrei eskaintzen zaizkien
zerbitzuen kalitatea etengabe
hobetzeko aurrepausoak ematea. Asier Albizua alkatearen eta
Maite Barahona alkateordearen
esanetan, planak hiru ardatz nagusi ditu: aurrena, herritarrak;
bigarrena, udalerria zaintzea eta
mantentzea; eta hirugarrena, enpresen zerbitzura dagoen organizazioa izatea. Guztira, 94 xede
estrategiko zehatz jasotzen dira
Legealdi Planean, 2019ra bitartean
bete beharrekoak.
Legealdi Planaz gain, urteko
aurrekontuak ere aurkeztu ditu
jeltzaleek eta sozialisten osatzen
duten gobernu taldeak.

34 herritarrek eman
dute izena Berdinean
Euskaraz kanpainan
HEZKUNTZA > Haur zaintzaile eta
kirol zein aisialdi begirale euskaldunen bila aritu da apirilean
Arrigorriagako Udala, Berdinean
Euskaraz kanpainaren barruan,
eta zerrenda horietan hogeita hamalau lagunek eman dute izena.
Udalak gurasoen esku jarriko ditu
zerrenda horiek eta interesa daukaten familiak eurak jarriko dira
harremanetan izena eman duten
arrigorriagarrekin. Udalak argi
utzi nahi izan du bitartekaritza
lana egingo dutela, hau da, lan bila
dabiltzanen datuak ematea begirale zerbitzua behar duten gurasoei. Hortaz, haur zaintzaile eta
kirol zein aisialdi begiraleen zerrenda ez da lan-poltsa bat izango.

Ordutegi zabalagoa
liburutegietan
ekainaren 25era arte

ARRIGORRIAGA

AZTERKETA GARAIA
argazkia ARRIGORRIAGAKO UDALA

KULTURA > Maiatzarekin batera ikasteko denboraldia hasi da. Liburutegiak betetzen dituzten ikasle uholdeari zerbitzu hobea eskaintzeko
asmoz, hilaren 9tik ekainaren 25era
bitartean liburutegien ordutegia luzatuko du Udalak, herrigunean eta
Abusun. Lehenengokoaren kasuan
zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara eta
larunbatetan 09:00etatik 14:00etara. Abusuko Liburutegiari dagokionez, 09:00etan irekiko dute eta astegunetan 20:30ean eta larunbatetan
14:00etan itxiko dute.

GALDAKAO 9

galdakao

Geuria Maiatza 2016

Abesti didaktikoen bidez haurrak


hezteko sortu da Kantu Kolore
Egitasmoaren parte dira Sandra Gallardo eta Mikel Leibar galdakoztarrak.
Eguneroko haurren hezkuntzan laguntzeko abestiak sortzea dute helburu

Egipto eta Euskadiko


Eskubaloi Selekzioak
ekainean Urretan
KIROLA > Eguna zehazteke dagoen arren, ekainaren 11n edo
12an Urreta kiroldegiak maila
goreneko lagunarteko eskubaloi
partidua hartuko du, Euskadiko
eta Egiptoko selekzioen artekoa.
Joko Olinpikoetan eta Munduko
Txapelketetan ohiko selekzioa da
Egipziarra eta maila goreneko jokalariak ditu.

40 ekitaldi baino
gehiago Usansoloko
jaietan

Zazpi lagunek osatzen dute zazpi


koloreko proiektua / Kantu Kolore

testua MAIDER IBAEZ

GEURIA.EUS
eduki guztiak

LABURREAN

Urte hasieran Kantu Kolore proiektua


abiarazi dute irakaskuntzako maila eta gai ezberdinetan murgildurik
dauden zazpi gaztek: Sandra Gallardo (Galdakao, 1991), Mikel Leibar
(Galdakao, 1972), Maitane Salbador
(Bilbo, 1982), Iigo Agirrezabala (Donostia, 1973), Aarn Castillo (Sevilla, 1990), Jess Caparrs (Murtzia,
1992) eta Aiora Etxebarria (Bilbo,
1982). Musikarekin eta irakaskuntzarekin lotutako lagun batzuk batu
ginen haurrentzako erromeriak eskaintzeko helburuarekin, dio Aiora
Etxebarriak: Batzuk Haitzama erromeria taldekoak dira eta beste batzuk
dantzen irakaskuntzan aritutakoak
gara.
Ekimen hasiberri honen xedea
argia da taldekideentzat: Haurrek
musikarekin gozatu, abestu eta dantza koreografiatuak ikasteko aukera
izatea da gure helburua. Etxebarriak
dioenez, esate baterako, herriko
jaietan ez dago musika eta haurrak

LABURREAN

Usansoloko I.
Lasterketa herrikoia
ekainaren 12an
ospatuko da
KIROLA > Ekainaren 12an, igandez,
Usansoloko I. Lasterketa herrikoia
antolatu du U113 Triatloi Taldeak.
Irteera Arlo Baltza plazan izango
da: 11:00etan umeak (500 metro),
11:30ean gazteak (2,3 kilometro) eta
12:00etan nagusiak (6,9 kilometro).
Parte hartu nahi duenak 7 euroko transferentzia egin behar du kon-

lotzen dituen eskaintza zabalik, beraz, esparru honetan aritzea pentsatu


dugu. Euren musika herriko jaietan
eskaintzeaz gain, eskoletan eskaintzea ere badute helburu.

Abesti didaktikoak lantzen


Irakasleak izanik beste gabezia bat
ikusi dugu: askotan, eskoletan, gai
jakin bat lantzeko euskarazko abestirik ez dugu topatu izan. Hortaz,
guk geuk sortzea pentsatu dugu,
dio Etxebarriak: Abesti hauek zerbait erakustea dute helburu, hau da,
abesti didaktikoak dira. Horren adibide da oraintsu aurkeztu duten Zazpi

kolore kanta, ortzadarraren koloreen


esanahia azaltzeko tresna: Guztiok
gustuko kolore bat izan ohi dugu, baina ba al dakigu bakoitzak zer esanahi
duen? Kanta entzutean, gozatzeaz
gain, kontzeptu horiek ikasi eta lantzen ditugu.
Abesti eta musika berriak eratzeko lanaz galdetuta, gaien aukeraketa
behin eginda abesti honekin zein
eduki transmititu nahi dugun sakonki
hausnartzen dugu, dio Etxebarriak.
Hala ere, gaztelaniazko eta ingelesezko kantak ere euskarara moldatzen dituztela azaldu du.

Abesti hauek zerbait erakustea dute helburu,


abesti didaktikoak dira. [...] Gutariko batzuk
Haitzama erromeria taldekoak dira eta beste
batzuk dantzen irakaskuntzan aritutakoak gara.
[...] Herriko jaietan ez dago musika eta haurrak
lotzen dituen eskaintza zabalik, beraz, esparru
horretan aritzea pentsatu dugu

tzeptuan partaidearen izen-abizenekin 2095 0073 10 9114640903


(BBK) kontu korrontean, eta lasterketa egunean aurkeztu. Hala
ere, lasterketa egunean bertan
ere izena eman daiteke 10 eurotan. Umeek eta gazteek doan parte hartuko dute. Izena eman duten guztiek kamiseta jasoko dute
opari.
Duela bi urte sortu zuten U113
taldea Usansoloko kirolariak talde batean batzeko asmoz. Ordutik, bi kirol proba antolatu dituzte: joan den azaroaren 8an,
Usansoloko I. Mendi Duatloia eta
datorren ekainaren 12an I. Lasteketa herrikoia.

JAIAK > Maiatzaren 6etik 8ra ospatuko dira Usansoloko jaiak.


Tailerrak, gin poteoa, gastronomia eta kirol lehiaketak, ibilgailu
klasikoen erakusketa, danborrada
eta musika kontzertuak dira nagusi jaietako egitarauan.

USANSOLOKO JAIAK

egitaraua: geuria.eus

Olabarrietako jaiak
maiatzaren 27tik
29ra ospatuko dira
JAIAK > Galdakaoko Olabarrieta auzoak maiatzaren 27tik 29ra
bitartean ospatuko ditu jaiak.
Umeentzako txokolatada eta pizzodromoa, bingo saioa, kirol eta
gastronomia lehiaketak, gaueko
mozorro lehiaketa, euskal dantzen emanaldia eta musika kontzertuak eta erromeriak prestatu
ditu bertako Jai Batzordeak. Olabarrietako jaien egitaraua irakurgai duzu Hego Uribe eskualdeko
albisteak jasotzen dituen geuria.
eus atari digitalean.

OLABARRIETAKO JAIAK
egitaraua: geuria.eus

Galdakao Kantariren
bigarren hitzordua
hilaren 20ean
MUSIKA > Apirilaren 15ean lehen
agerraldia egin zuten hainbat
kantarik eta herritarrek, tartean
Arrigorriagako soinu-joleak eta
abeslariak, Galdakao Kantari ekimenean. Datorren hilaren 20an
berriro elkartzeko deia zabaldu
dute. Hileko hirugarren ostiralean
batuko dira euskaraz abestu eta
gozatu nahi dutenak 20:00etan
Kirikiausi Dasta Dendaren aurrean.
Lehen agerrialdia / Galdakao Kantari

10 ARGAZKIAK

Geuria Maiatza 2016

KRONIKA
HEGO URIBEKO

BERBALAGUN TALDEA

Pintxo txapelketa ederra

L
GALDAKAO

PINTXO
TXAPELKETA

argazkia HEGO URIBEKO BERBALAGUNAK

au urte joan dira ostegunetako


berbalagunek antolatu zuten
lehen pintxo-txapelketa hartatik.
Gauza asko aldatu dira taldean ordutik, baina ekintzak antolatzeko eta
ekintzetan parte hartzeko ilusioak
bere horretan jarraitzen du. Aurtengo
pintxo-txapelketak argi erakutsi du
irudimena eta gogoa direla horrelako topaketetan gozatzeko osagai
bakarrak.
Txapelketa antolatu zuen taldekoez gain, beste talde batzuetako
zenbait kide ere animatu dira eta
guztira hamazazpi pintxo mota dastatzeko aukera izan dugu. Odolostea,
bakailaoa, olagarroa, piper beteak,
edulis-kroketak, patata-tortilla... A
ze betekada!
Partaide guztien bozkak zenbatu ondoren, sailkapenaren berri
eman zuten, eta horrela geratu zen
podiuma: 3. postuan, Rakelen Pingui-pinguino; 2.postuan, Rubenek
aurkeztutako Panama konexion. Eta
aurtengo irabazlea, Robertok egindako Lurraren sustraiak. Berbalagun
ikurraz bordatutako amantalak beste
sari biek borobildu zuten atzoko egun
ederra.
Langa oso altu jarri arren, gainditzen saiatuko gara datorren urtean.

GALDAKAO

ETXEBARRI

DUATLOI TXIKIA

argazkiak MAIDER IBAEZ / argazki-bilduma GEURIA.EUS

Txus Martin presoari


buruzko hitzaldia
Torrezabalen
HITZALDIA > Maiatzaren 18an, asteazkenez, Txus Martin hizpide izango
duen mahai ingurua antolatu dute.
Hitzordua 19:00etan izango da Torrezabal Kultur Etxean.

ETXEBARRI

300 bat lagun batuko


ditu Etxebarriko
I. Koadrila Egunak
ARRIGORRIAGA

IRRISTAKETA
ARTISTIKOKO
TXAPELKETA

argazkiak MAIDER IBAEZ / argazki-bilduma GEURIA.EUS

JAIAK > Lehendabizikoz historian,


Etxebarriko San Antonio auzoak
Koadrila Eguna ospatuko du maiatzaren 14an, larunbatez, auzoko jaietako giroa berotzen hasteko asmoz.
Izan ere, ekainaren 11tik 19ra bitartean izango dira San Antonioko jaiak.
300 bat sanantoniarrek hartuko dute
parte Acofisan Elkarteak antolatu
dituen hamar ekitaldietan. Ekintza
gehienak Begiralekuan izango dira,
eta euria eginez gero San Antonioko
Institutuan eta Kukuiaga ikastetxean
izango dira jarduerak.

ugao

UGAO 11

Geuria Maiatza 2016

Abentura anitzeko udalekuak eta


ludoteka zerbitzua izango dira udan
Espeleologia, troka eta puenting bezalako jarduerak egingo dituzte partaideek.
Era berean, ludoteka zerbitzua ekaina eta uztaila artean egongo da zabalik
HEZKUNTZA > Udaleko Gazteria Sailak Abentura anitzeko udalekuak antolatu ditu ekainaren 27tik uztailaren
1era bitartean, 09:00etatik 19:00etara. 12 eta 14 urte bitarteko ugaotarrei
daude zuzenduta udalekuok, 2002
eta 2004 urteen artean jaiotakoei,
alegia. Jardueraren arabera, parte hartzaileek Bizkaiko, Arabako eta
Kantabriako hainbat leku ezagutuko dituzte: Gorbeia, Landa, Antoana, Murgiako Urrezko Santutegia, El
Vesubio, Ramales de la Victoria eta
Atxaspi Lamina, besteak beste. Bertan abentura kirolak praktikatuko dituzte, hala nola, espeleologia, troka
eta puenting.
Izena emateko epea zabalik dago

LABURREAN

600 euro jaietako


kartel iragarleen
irabazleentzat

Udaleku herrikoiak, ostera, ekainaren 27tik uztailaren 22ra biartean

izango dira, astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30ak arte, eta 4 eta 11


urte bitarteko ugaotarrek parte hartu ahal izango dute. Udaleko ordezkariek adierazi dutenez, erroldaren
arabera 314 umek aukera dute udaleku hauetan izena emateko.
Jolasez, tailerrez, irteerez eta
irakaskuntzarako zein aisialdirako
festez gozatzeko aukera izango dute
partaideek. Izena emateko inskripzio-orriak Jane Jauregian izango dira.
Nahi izanez gero, udal webgunetik deskargatu daitezke izen emate
orriak eta kultur.ugao@ortzadar.es
helbide elektronikora bidali, maiatzaren 30etik ekainaren 10era bitartean.

JAIAK > Udiarraga jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa martxan jarri da. Lehiaketan edozeinek parte har dezake eta bi talde
bereizten dira: 6 urtetik 14 urtera bitarteko kategoria eta 15 urtetik gorakoa. Kartelak Ugaoko
jaiak 2016 testua izan behar du eta
jaietako berezitasunen bat agertu beharko da. Lanak aurkezteko
epea ekainaren 30ean 13:00etan
itxiko da eta parte hartzaileek
Jane Jauregian entregatu beharko
dituzte 10:00etatik 13:00etara.
Epaia uztailaren 21ean jakitera
emango du Jai Batzordeak. Lehenengo kategoriako irabazleak 100
euroko saria jasoko du marrazkigintza materialetan eta bigarren
taldeko garaileak 500 euro eskuratuko ditu.

Iratxe Etaiok irabazi du


Lesakan egonaldia

Bideo-kurrikuluma
sortzeko ikastaroa

Bizikleten mantenua
hobetzeko tailerra

EUSKARA > Komertzioetan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Udalak Ugaon erosketak euskaraz
kanpaina martxan jarri zuen martxoan. Parte hartu duten 37 dendetan
edo erakunde publikoetan hitzen bat
euskaraz egin dutenen artean txartelak banatu dituzte. 3.000 txarteletik
gora banatu dituzte eta horien artean
bi pertsonentzako Lesakan asteburu
bateko egonaldi bat zozketatu dute.
Irabazlea Iratxe Etaio Iturri izan da.

GAZTERIA > Lan bila ari direnei zuzenduta dago Bideo-Kurrikuluma


ikastaroa. Aurkeztu zure burua beste modu batean lelopean, parte hartzaileek teoria eta praktika ikasiko
dute eta teknologia berriak erabiliz
curriculuma egiteko aukera izango
dute. Ikastaroa doakoa da eta hilaren
16an, 17an eta 19an izango da Jane
Jauregian, 17:00etatik 19:30era. Izena emateko epea irekita dago hilaren
12ra arte Gazteinfo bulegoan.

IKASTAROA > Bizikletaren mantentze-lanei buruzko tailer teoriko-praktikoa izango da hilaren


11an, doan. Tailer honen helburua
herriko gazteei oinarrizko jakintza batzuk eskaintzea da, beraien
txirrindulak puntuan jartzeko gai
izan eta herrian zehar txirrindulaz
ibil daitezen. Ikastaroa Gaztelekuan izango da, 19:15etik 21:15era.
Izena emateko epea zabalik hilaren 6ra arte Gazteinfon.

314

umek dute aukera udaleku


herrikoietan izena emateko,
erroaldera arabera

maiatzaren 16tik 29ra bitartean Gazteinfo bulegoan edo Jane Jauregian.


Udaleku hauen prezioa 90 eurokoa
da.

Udaleku herrikoiak

UGAO

ZUHAITZ EGUNA
Eskualdeko beste herrietan
bezalaxe, Ugaon ere Zuhaitz
Eguna ospatu zuten apirilaren 8an. Eskularruak jantzi,
pala hartu eta ibaiertzean
landatu zituzten hainbat
zuhaitz
argazkiak

UGAO EZAGUTZEKO
HISTORIA ZENTROA

ELKARRIZKETA

12

SORAYA
GONZALEZ
TABERNARIA

Orain dela hamar urtetik buruan izan


duen proiektua izan da. Joan den
otsailean martxan jarri zuen Nai Lua
Teteria, besteak beste, literatura, yoga
eta musika uztartzen dituen taberna

Futbola eta pintxo potetik aparte,


taberna bat egitea posible da
testua IRANTZU CHAURRONDO
argazkia MAIDER IBAEZ
BASAURI
Gizarte eta kultura arloan lan egindako
basauritar honek Mapa Munditik bueltak
eman baditu ere, bere jaioterrian berriro
lurreratu da, oraingoan hemen geratzeko
asmoz. Izan ere, Basaurin dagoen teteria
bakarraren jabea dugu bera, Nai Lua Teteria.
Zelan sortu zen teteria bat sortzeko
ideia hau?
Gizarte eta Kulturan egindako moduloan,
auzo bakoitzak daukan hutsunea identifikatzen ikasi nuen eta Basaurik ez zeukan
horrelako tabernarik. Basaurik baditu partiduak ikusteko edota pintxo-potea hartzeko tabernak, baina ez dauka naturala
den zeozer edaten duzun bitartean erlaxatzeko, liburu bat irakurtzeko, koadro
erakusketa bat ikusteko edota zenbait tailerretan parte hartzeko lekurik. Horrelako antzeko proiektu bat baneukan ikusita
Leioan eta hau guztia pentsatzen hasi nintzenetik, aurreko urtean otsailaren 28an
Teteria ireki nuen arte, hamar urte pasatu
dira.
Beldurtzen ninduen nik bakarrik horrelako enpresa bat sortzeak, baina beldurra gainetik kendu eta gogor ekin nion.
Geroxeago ikusi nuen, Teteria nirea izan
arren, inguruan nituen eta bidean ezagu-

tu ditudan lagun askoren laguntza ere izan


dudala, besteak beste lokala margozteko,
mahaiak eta eskulanak egiteko eta ikastaroak emateko eta horregatik guztiagatik
eskerrak eman nahi dizkiet nirekin egon
diren guztiei.
Nolako ikastaro edo ekintzak antolatzen dituzu teterian?
Mota askotariko tailerrak antolatzen ditugu. Gorputzari dagokionez, astearte
eguerdietan Yoga egoten da eta ostegunetan Hipopresibo tailerra, hau arnasaren
bitartez diafragma lantzean datza, horrela
emozio negatiboak kanpora ditzagun.
Bestetik, arteari ere lekua utzi diogu
eta astearte arratsaldetan Kitarra tailerra
eskaintzen da eta dagoeneko bi eskola
ematen dira. Asteazken arratsaldetan Arteterapia lantzen da. Teterian materiala
dago eta nahi duguna da jendea margoztera etortzea, bakoitza norbere artea azaleratzeko eta bide batez erlaxatzeko; ez da
beharrezkoa horretan aditua izatea.
Eta azkenik, orain pixkat geldirik dagoen arren, Tarot ikastaroa ere landu izan
dugu eta landuko dugu berriro.
Ba al daukazu etorkizunerako beste tailer berririk buruan?
Bai, noski. Apirilean Pastelgintza beganoa landu genuen eta bertan labea behar
ez duten hiru pastel egin genituen eta
azaldu genituen zeintzuk diren azukrea
ez erabiltzeko beste aukerak. Aurreko
hilabetean beste tailer bat ere estreinatu

Mota askotariko tailerrak


antolatzen ditugu: Yoga,
Hipopresiboak, Kitarra,
Arteterapia eta Tarota,
besteak beste
Azken bi tailerrak
pastelgintza eta artisau
garagardoen dastaketa
izan dira
Ekologikoak dira gure
zukuak, garagardoak,
ardoak eta infusioak,
baita jatekoak ere,
entsaladak, crep-ak,
guakamoleak eta
humus-a
genuen, baina honetan edatekoari erreparatuz. Garagardo-dastatzea egin dugu
jendeak hainbat eta hainbat artisau-garagardo ekologiko proba ditzan. Ikus dezakezuenez gauza asko eta oso ezberdinak
lantzen dira.

Teterian eskaintzen ditutzun janari eta


edari gehienak naturalak edota ekologikoak al dira?
Gehienak, bai. Edatekoan, besteak beste,
zukuak, garagardoa, ardoa eta infusioak.
Esan beharra dago produktu hauek ordaintzean, askotan planetari laguntzen ari
gatzaizkiola; izan ere, infusio saltzaileak
irabazitakoaren ehuneko bat planeta salbatzeko destinatzen du.
Jatekoan, bi ostegunean behin Dimako
baserri batetik garaiko barazkiez beteriko
otarreak datoz eta nahi duenaren eskura
daude salgai. Aukera hau aprobetxatuz,
bertatik hartzen ditut hemen egiten ditudan entsaladak, crep-ak, guakamolea,
humus-a, etab. egiteko erabiltzen ditudan
osagaiak. Probatzera etorri behar duzue,
ez zarete damutuko!
Zer mezu botako zenuke inoiz etorri ez
den norbait etorrarazteko?
Norberak dituen teterien gaineko aurreiritziak albo batera uztea da onena. Askotan uste baita hemen tea baino ez dela
eskaintzen, edota emakumeei edo gazteei
zuzenduriko esparrua baino ez dela, eta ez
da horrela. Gonbidatzen zaituztet eskaintzen ditugun tailerretan parte hartzera,
ondo pasatzera, jendea ezagutzera, modu
osasuntsuan jan eta edatera. Eta proposamenik izatekotan, jakizue helarazi ahal
dizkiguzuela.
Nahi izanez gero Facebook bitartez
(Nai Lua Teteria) jarrai gaitzakezue antolatzen ditugun gauzen berri izateko.

zaratamo

ZARATAMO 13

Geuria Maiatza 2016

V. Motorock jaialdiak Bizkaiko


motorzaleak bilduko ditu Arkotxan
Motorzaleen arteko bazkaria da aurtengo nobedadea. Horrez gain, ordu eta
erdiko ibilbidea, jolasak eta kontzertuak izango dira hilaren 14ko ekitaldian
testua MAIDER IBAEZ
Bosgarren urtez jarraian, Arkotxako Los Visitadores Motorzaleen Taldeak V. Motorock Jaialdia antolatu
du. Ekitaldia maiatzaren 14an izango da, larunbatez, Olagane parkean
11:00etatik aurrera. Euria eginez
gero, frontoira eramango dituzte jarduera guztiak.
Egunean bertan ordu eta erdiko ibilbidea egingo dute motorzaleek eskualdean zehar. Umeentzako
eta nagusientzako jolasak eta musika kontzertua ere antolatu dituzte.
Elkartasun keinuak ere bere lekua
izango du Motorock jaialdian eta APA
Puppy Bilbao Animalien Aterpetxeak
saltokia jarriko du. Horrez gain, antolatzaileek hainbat zozketa prestatuko
dituzte.

EGITARAU OSOA

LABURREAN

Arkotxako jaiak
ekainaren 3tik 5eko
asteburuan
JAIAK > Ekainaren 3an, ostiralez,
hasiko dira Arkotxako jaiak eta
hilaren 5era arte luzatuko dira.
Oraindik egitaraua zehazteke dute
Jai Batzordekoek, baina aurreko
urteetan bezala, mota askotako
ekimenak antolatuko dituzte.

Madrilgo Jolas
Parkera bisita
Txarrotaren eskutik
IRTEERA > Maiatzaren 20tik 22ra
bitartean Zaratamoko Txarrota
Kultur Elkarteak irteera antolatu
du Madrilera. Hain zuzen ere, Jolas Parkera joateko aukera izango
dute umeek zein familiek. Txangoan parte hartu nahi duenak
Txarrota Elkartean eman beharko
du izena, Arkotxan.

geuria.eus

Urtetik urtera, kolore beltza nagusi / Motorock

Euskara eta ingelesa lantzeko Udalekuak


ekainaren 20tik uztailaren 1era arte
Maiatzaren 16tik 27ra bitartean izena-emateko epea zabalik egongo da. 3
urtetik 12 urtera bitarteko umeek har dezakete parte udalekuotan
testua MAIDER IBAEZ
Zaratamoko Udalak maiatzaren 16an
irekiko du udalekuetan izena-emateko epea eta hilaren 27ra arte mantenduko da zabalik Elexaldeko eta Arkotxako liburutegietan. Zaratamoko 3
eta 12 urte bitarteko umeek jolas eta
jarduera ezberdinak egin ahal izango

dituzte euskara zein ingelesa lantzen


duten bitartean.
Euskarazko udalekuak ekainaren
20tik uztailaren 1era bitartean izango dira, eta ingelesezkoak uztailaren 5etik 15era arte. 9:30etan hasiko
dira jarduera ezberdinak egiten eta
14:00etan bukatu, ordu erdi gehiago
luzatzeko aukerarekin.

Udaleku hauen helburuen artean honakoak nabarmentzen dira:


umeengan ingelesaren zein euskararen aldeko jarrerak sustatzea, tailer-,
kirol- eta jolas-jardueretan parte
hartzea, hizkuntzak ikasteko era erakargarri eta dibertigarria eskaintzea,
baita adiskidetasuna eta bizikidetasuna indartzea ere.

Recilla mendira
irteera antolatu du
Txifumendik
KIROLA > Txifumendi Taldeak
hilero antolatzen dituen mendi-irteerei dagokienez, maiatzaren 15ean Arabako Recilla mendira (1.381 metro) igoera egingo
dute partaideek. Irteera-ordua
08:00etan da eta 19:00etan Zaratamora itzultzea aurreikusi
dute.

18 ekintzaz betetako
egitaraua Burbustuko
Jaiak ospatzeko
JAIAK > Maiatzaren 5etik 8ra bitartean ospatuko dira Zaratamoko
Burbustuko Jaiak, Asentzio Eguna
ardatz. Guztira, 18 jarduera antolatu ditu Jai Batzordeak, adin guztietako herritarrei zuzenduta.

BURBUSTUKO JAIAK
egitaraua: geuria.eus

Seiren pop eta folk


taldeak kontzertua
emango du Elexalden

ZARATAMO

SEIREN ELEXALDEN

MUSIKA > Seiren talde zornotzarrak kontzertua eskainiko du


maiatzaren 21ean, larunbatez,
Zaratamon. Hitzordua 19:00etan
izango da Elexaldeko Kultur
Etxean.

aisia

14 AISIA

Geuria Maiatza 2016

HITZ GEZIDUNAK

ANDRA MARI DANTZA TALDEKO LEHENDAKARIA

SUDOKUA

SUDOKUA

EZETZ ASMATU!

KEKRUZ

JAVIER ORUEREN ESKUTIK

HITZ ZOPA

EUSKAL TRIBUAK
Nola dago arbola?

ASMAKIZUNA

Errepikatu barik,
1etik 8rako zenbakiekin bete hamar
laukizuzenak eta,
aldi berean, lerro
horizontalak, bertikalak eta diagonalak

Bi ama eta bi alaba,


ondo zenbatzen baduzu,
ez dira lau, hiru baizik.
Badakizu nik esan gabe?

EMAITZAK

Asmakizuna: Alaba, ama eta amona


Jeroglifikoa: Tn T.
Tente
Hitz zopa: Beroiak,
Barduliarrak, Karistiarrak, Baskoiak,
Autrigoiak

agenda

AGENDA 15

Geuria Maiatza 2016

JAIAEN EGITARAUAK
irakurgai geuria.eus

ZARATAMO

GALDAKAO

BASAURI

JAI HERRIKOIAK
5-8 MAI
ZARATAMO

BURBUSTUKO JAIAK
GALDAKAO

USANSOLOKO JAIAK

14-22 MAI
BASAURI

BENTAKO JAIAK

27-29 MAI
GALDAKAO

OLABARRIETAKO JAIAK

3-5 EKA
ZARATAMO

ARKOTXAKO JAIAK

MUSIKA
6 MAI / BASAURI

MAZ BASAURI
WAS + YELLOW BIG MACHINE
21:30 Social Antzokia
7 MAI / BASAURI

MAZ BASAURI KALEAN


SONIC TRASH + LARRY BIRD +
GRAND MATTER + OPTIGAN1
19:00 Solobarria plaza

17 + 19 + 21 MAI / BASAURI

UDABERRIKO KONTZERTUAK
17+19: 20:00 Taberna Nagusia
21: 19:00 San Migeleko eliza
18 MAI / BASAURI

EUSKAL MUSIKA TRESNA


TRADIZIONALAK
18:30-19:30 Taberna Nagusia
20 MAI / GALDAKAO

GALDAKAO KANTARI II

ERAKUSKETAK
5 - 13 MAI / BASAURI

GANORABAKO 2016

Pozokoetxe Kultur Etxea

20:00 Kirikiausi denda


21 MAI / ETXEBARRI

EHUNEKO BAT JAIALDIA


17:00-04:00 Bekosolo parkea

ANABASA

KIROLA
14 MAI / ARRIGORRIAGA

5 + 30 MAI / BASAURI

Egun osoan zehar. Egino-Asparrena

5: 17:30-18:30 Pozokoetxe KE
30: 17:30-18:30 Basozelai GE

LEZE ARROILAREN JAITSIERA

MARSEL MAGOA

18 + 25 MAI / BASAURI

BASAURIKO FUTBOL SELEKZIOA


18: 18:30 Artunduaga
25: 19:00 Soloarte

6 - 8 MAI / ARRIGORRIAGA

CLOWN ETA PAILAZOEN


JAIALDIA
Arrigorriaga

3 + 10 + 24 + 28 + 30 EKA / BASAURI

7 MAI / GALDAKAO

SURF IKASTAROA SOPELAN

GAZTE EGUNA

Izena emateko epea: maiatzak 22


euskarabila@topagunea.com

10:30 Kurtzea plaza


15 MAI / ZARATAMO

MENDI IRTEERA: RECILLA

TAILERRAK

08:00 Zaratamotik

6 MAI / ZARATAMO

15 MAI / ETXEBARRI

MAGIA: IMANOL ITUO

SAHARA BIDAIA AURKEZPENA

18:00 Moiordin bolatokia


11 MAI / BASAURI

18:00 Elkargunea

LARRUA LANTZEKO IKASTAROA


18:00-19:00 Bolintxu AEK
13 MAI / BASAURI

PIZZA TAILERRA

18 MAI / BASAURI

MARIMENDI TALDEA

19:00 Pozokoetxe Kultur Etxea


21 MAI / HEGO URIBE

17:30-19:00 Taberna Nagusia

EGUN-PASA: URDAIBAI

Izena emateko: 607 146 855

5 - 31 MAI / BASAURI

21 MAI / ZARATAMO

Marienea

19:00 Elexaldeko Kultur Etxea

27 MAI / ETXEBARRI

26 MAI / ZARATAMO

9 - 15 MAI / ARRIGORRIAGA

21 MAI / BASAURI

19:30 Talka Gaztegunea

Antolatzailea: Enarria

Euskaldun Berria erakusketa gela

22:00 San Isidro plaza

EMAKUMEAK ETA LANA

ARTE PLASTIKOEN TAILERRAK


11 - 22 MAI / BASAURI

MANUELA EGIGUREN PINTURA


TAILERRA
Arizko Dorretxea

16 - 18 MAI / ARRIGORRIAGA

PINTURA TAILERRAK

Abusu Zentro Soziokulturala


23 - 27 MAI / ARRIGORRIAGA

PATCHWORK, EHOZIRI ETA


ESKULANA
Abusu Zentro Soziokulturala

SEIREN

TXALAPARTA TAILERRA

FESTIBAS JAIALDIA
28 MAI / BASAURI

EZ-3

20:00 Bananas taberna

TXANGOA: DONOSTIA
27 MAI / ARRIGORRIAGA

HAURRENTZAKO PARKEA

17:00 Abusu Zentro Soziokulturala

ZINEMA
14 - 15 MAI / GALDAKAO

27 - 29 MAI / ETXEBARRI

17:00 Torrezabal

Udaletxe plaza eta inguruak

ODDBALL

ERDI AROKO AZOKA

DANTZA
6 MAI / GALDAKAO

ANDRA MARI TXIKI


Bekea auzoa

7 MAI / GALDAKAO

MAIATZEKO ERREGINAK
12:30 Ardanza parkea

Ekitaldi gehienak argitaratze aldera,


GEURIAk idatziak laburtuko ditu luzeegiak badira n

BIDALI ZURE EKITALDIA


info@geuria.eus

LITERATURA
10 + 17 MAI / BASAURI

IRAKURKETA KLUB FAMILIARRA


10: 17:30 (3-5 urte) Ibaigane
10: 18:45 (6-8 urte) Ibaigane
17: 17:00 (3-8 urte) San Migel
12 MAI / BASAURI

GORBEIALDEKO SENDABELAR
TRADIZIOLANAK
19:00 Arizko Dorretxea
18 MAI / BASAURI

GOZA DAITEKE GEHIAGO


(2. SAIOA)
18:30 Euskarabila Elkartea

ANTZERKIA
7 + 22 MAI / GALDAKAO + BASAURI

PIRRITX, PORROTX ETA


MARIMOTOTS

7: 17:00+19:00 Torrezabal
22: 16:45+19:00 Social Antzokia
27 MAI / BASAURI

URTAROAK VIVALDIREN
BEGIETATIK

17:30-19:30 Kareaga Gizarte


Etxea

BASAURI

KONTZERTUA EZ3
28 MAI / 20:00 / PUB BANANAS TABERNA

JON VILLAPUN
kazetaria
IRITZIA
KOMIKIA

Ivanper

Ume saskelak
AZAL ILUSTRATUA

Dani Maiz

abash (Indiana, AEB) kartzelako


presoek bi ordu ematen dituzten
egunero patioan: Eguzkia, euria , haizea aurpegian sentitzea eguneko unerik
inportanteena da. Eta nola sentituko
zinateke bi ordutik bakarrera murriztuko
balitz?, galdetu diote. Ez litzateke ona
izango, amorrua bikoiztu lidake, tortura
izango litzateke erantzun presoek.
Horrela hasten da OMO xaboi markak
egindako Dirt Is Good publizitate kanpaina. Ba al dakizu zeinek pasatzen duen
ordu bete eskas kalean? Umeek. Izan ere,
hamar herrialde ezberdinetako 12.000
gurasoek parte hartu duten inkestak dio,
batez beste, egunean ordu erdi ematen
dutela umeek kalean libre jolasean. Hala
bada, benetan etsigarria dio preso batek.
Zuhaitz batera igo, hanka bat apurtu...
bizitzaren parte da hori. Besterik ez, izan
zaitez ume.
Bost eta hamabi urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoekin egin dute
ikerketa. Hego Uriben asko dira adin bitarte
horretako seme-alabak dituztenak. Baina,
gure herrietan ba al dugu tokirik umeek jolas dezaten? Non daude errekak, belardiak,
zuhaitz erraldoiak edota animaliak? Oso
bestelakoak dira gure eskualdeko herriak:
Basauri hiriburu baten antzekoa, Galdakao
herri handia, Etxebarri Bilbori itsatsita,
Arrigorriaga Bilbo Handitik kanpo, Ugao
herri txikia eta Zaratamo mendiko herria.
Guztira 100.000 biztanle eta horietako asko
umeak.
Gure aiton amonek, euren ume garaietan, orduak eta orduak eman zituzten
jolasean, kalean korrika edo larreetan futbolean; gure gurasoek ere euren bide bera
jarraitu zuten, baina ikasketen loturekin
hasi ere bai; gure ume garaia ikasteketei
lotuta egoteaz gain, aisialdiaren zati handi
bat profesionalizatuta izan dugu, hau da,
kirol eskola batean izena emanda, atletismo klubean edo milaka mota eta koloreko
ikastaroetan.
Horiek guztiak ondo daude, baina gauza
guztien gainetik umeak libre izan behar
du eta libre izaten ikasiko du. Bizitza ez da
kaiola bat, ez da jolastoki prefabrikatu bat.
Bizitzan gauzak gertatzen dira eta gertatu
behar dira: batzuetan hanka apurtuko dugu
zuhaitz batetik erorita eta beste batzuetan
errekatik arraina harrapatuko dugu. Ume
saskelak dira sanoak, zoriontsuak eta zorionekoak.

HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA DOAKO HARPIDETZA GEURIA.EUS 2016 MAIATZA #019

ilustrazioa Umeek ezin dute kalean libre jolastu

Helbidea: Basozelai kalea 11, -3 48970 Basauri (Bizkaia)


Bidalketak: 42 Posta Kutxa 48970 Basauri (Bizkaia)
Kontaktua: 94 440 66 92 - info@geuria.eus
Lege gordailua: BI-1366-2014 Tirada: 10.000 ale

Ale honetan lagun izan ditugu: Adiskibde Pilota Elkartea,


Los Visitadores Motorzale Elkartea, Ugao Ezagutzeko Historia
Zentroa, Kantu Kolore, Karmelo Ayesta, Saioa Hernandez,
Dani Maiz, Ivanper, Euskarabila, Hego Uribeko Berbalagunak.

Koordinatzailea: Jon Villapun - jon@geuria.eus


Erredakzioa: Maider Ibaez - maider@geuria.eus
Publizitatea: 94 440 66 92 - info@geuria.eus

Diseinua: Hopper Ink | Maketazioa: Geuria | Inprenta: BEPSA


Banatzailea: Zarata | Argitaratzailea: Ameba Kultur Elkartea

Erakunde laguntzaileak

Arrigorriagako
Udala

Basauriko
Udala

Galdakaoko
Udala

Ugaoko
Udala

Zaratamoko
Udala

Toki
Komunikabideen
Bateragunearen
bazkide da
hedabide hau