You are on page 1of 4

FORMAZIO IRAUNKORRA:

Sindikalgintza
2016ko maiatza
FORMAZIO IRAUNKORRA:
Sindikalgintza

1. Zer garrantzia dauka formazio iraunkorrak euskal


sindikatuentzat? Zer nolako rola betetzen du
sindikalgintzak enplegurako formazio iraunkorraren
gaineko politika publikoetan? Zer nolakoa bete lezake?
Legeek eta marko normatiboak zer aitortzen diete
sindikatuei? Zein ikuspegi daukate sindikatuek
enplegurako formazio iraunkorraz? Zer planteatzen
dute? Ba al dago irakurketa partekaturik euskal
sindikatuen artean?

2. Galdera potoloak eta sakonak dira, hausnarketa eta


eztabaida interesgarriak bezain biziak pizteko
adinakoak. Hori bai, ariketa hori egiten jarri aurretik
egungo testuinguruaz aipamen berezia egitea ia ia
derrigorrezkoa iruditzen zaigu.

3. Lehenago azaldu dugun bezala, enplegurako formazio


iraunkorra erreforma prozesu baten baitan murgilduta
dago. Hala ere, ezin daiteke amaitutzat eman
erreforma prozesua 2015ko irailean indarrean sartu
zen lege berria:

a) Kontsolidatu gabe dagoelako, hain zuzen ere,


araudi-garapena (lau lege dekretu) ez delako
oraindik orain burutu.

b) Eta are gehiago, ez dagoelako argi gobernu


berri batek 30/2015 legea bere horretan
garatzeko asmorik eduki dezakeenik. Bestela
esanda, zalantza handiak daudelako PP ez den
alderdi politiko batek edo alderdi koalizio batek

2
FORMAZIO IRAUNKORRA:
Sindikalgintza

30/2015 legearen araudi-garapena bultzatuko


duenik.

4. Egungo testuingurua eta etorkizun hurbilean ireki


daitezkeen agertokiak aipatzea garrantzizkoa da
arrazoi askogatik, eta sindikalgintzari dagokionez
bereziki:

a) Estatu mailako sindikalgintzak enplegurako


formazio iraunkorra egituratzen duten politika
publikoetan parte hartzen duelako modu zuzenean.

b) Enplegurako formazio iraunkorra


erreformatzeko zergaitien oinarrien artean estatu
mailako sindikatuen jarduerak sortzen zituen kezkak
zeudelako.

c) 30/2015 Legeak bere arrazoi-azalpenetan


formazio iraunkorraren gaineko politika publikoen
kudeaketan sindikatuek eta patronalak izan duten
protagonismoa mugatu nahia adierazten duelako.

d) Sindikatuei begira 30/2015 Legearen


adierazpena eta espiritua bat ez datozelako eta
sindikatuen rola bera eztabaidaren erdian dagoelako.
Badirudi legearen baitan, sindikatuek neurri handi
batean jarraitu ahal izango dutela formazio iraunkorra
kudeatzen formazio erakundeekin elkartze-
hitzarmenen bitartez.

5. Hau dena kontuan hartuta, auzia ez da soilik egungo


markoa behin behinekotzat hartzea, baizik eta

3
FORMAZIO IRAUNKORRA:
Sindikalgintza

jabetzea marko horren erreforma prozesuan


sindikalgintza bera erdiguneko eztabaida gaia izan
dela.

6. Enplegurako formazio iraunkorra erreformatzeko


estatu mailako eztabaidan sindikalgintza, oro har,
urakanaren begian egon da. Sindikalgintza eredu jakin
bat oso dudatan jarri izan da, nahiz eta lege
erreformarekin zalantzagarria den zenbateraino beste
eredu bat sustatzeko baldintza egokiak jarri diren.

7. Hori dena, marko normatiboren itzalaz aurreratu


daitekeena. Hala ere, eta hau ere esan beharrekoa da,
EAEn egoera bestelakoa da. Hasteko, erkidego
autonomoko testuinguran ezin daitekeelako
sindikalgintzaz oro har gauza askorik esan.

8. Formazio iraunkorraren gaiaren inguruan euskal


sindikalgintzan gutxienez bi jarrera eta bi estrategia
erabat ezberdinak ageri zaizkigu.

You might also like