You are on page 1of 6

ELEKTRONIKA ANALOGIKOA

4 DBH

SARRERA
Zirkuitu elektriko arruntek energia elektrikoa sorgailu batetik hartzaile batera eramaten dute, azken honek
lanen bat egin dezan.
Zirkuitu elektronikoek, berriz, elektrizitatearen magnitudeak (tentsioa, intentsitatea, erresistentzia)
eraldatzen dituzte, hainbat efektu lortzeko.
Zirkuitu elektroniko gehienetan tentsio txikiak eta korronte jarraituak erabiltzen dira.
Oinarrizko osagaiak:
1. Erresistentzia: Elementu honek oztopoa jartzen du korrontearen pasatzeari. Intentsitatea
murrizten du, eta potentzial diferentzia sortzen du bere muturren artean.

Bere balore teorikoa ohmetan neurtzen da ()


Erresistentzia motak:
a. Erresistentzia finkoak: Beti balore bera daukatenak dira. Bi terminal
dauzkate.
Erresistentzien koloreen arabera bere balioa aldatzen dela ikusiko dugu.
Bere tamainak ez du zerikusirik izango ohmio kopuruarekin, baizik eta beroa
disipatzeko gaitasunarekin. Hona hemen kolore kodeen taula eta kalkulua
egiteko metodoaren azalpena:

- 1/6 -

ELEKTRONIKA ANALOGIKOA
4 DBH

Ariketa: Taula erabiliz, kalkulatu hurrengo erresistentzien balorea:

b. Aldakorrak:
Potentziometroa: eskuz alda dezakegu bere balorea.

LDR (light depending resistence): bere balorea inguruko argiaren


araberakoa da.

Termistorea: tenperaturarekin aldatzen da bere balorea

- 2/6 -

ELEKTRONIKA ANALOGIKOA
4 DBH

Bi motakoak izan daitezke:


 NTC: Tenperatura igotzean bere erresistentzia txikitzen da.
 PTC: Tenperatura igotzean bere erresistentzia txikitzen da.

2. Diodoa
Osagai honek noranzko bakar batean usten du korrontea pasatzen, eta ez kontrakoan. Bi hanka
ditu, anodoa eta katodoa. Elektroiak anodotik katodora arazorik gabe igaroko dira. Katodotik
anodora berriz ez.
Erdieroalez eginda dago. Erdieroalea material berezia da, egoera batzuetan eroale ona, eta beste
batzuetan isolatzaile elektrikoa.

LED diodoa diodo berezi bat da, bere barrutik korrontea pasatzen denean argia ematen duena.

- 3/6 -

ELEKTRONIKA ANALOGIKOA
4 DBH

3. Transistorea
Osagai honek hiru hanka ditu: oinarria (B), kolektorea (C) eta igorlea (E).
Oinarriaren bidez, kolektoretik igorlera doan korrontea kontrolatzen da. Kolektoretik igorlera
korrontea igarotzeko, oinarrian korronte txiki bat egon behar da.
Transistorea, diodoa bezala, erdieroalez eginda dago.

Esandakoa kontuan hartuta, transistorea hiru egoera desberdinetan egon daiteke:


Ebakidura moduan: oinarrian korronterik ez dagoenean, kolektoretik igorlera ez da
korronterik pasatuko, eta transistorea ebakiduran dagoela esango dugu.
Modu aktiboan: oinarrian korronte txiki bat dagoenean, kolektoretik igorlera pasatuko den
korrontea oinarritik pasatzen denaren multiploa izango da. Transistoreak anplifikatzen ari dela
esaten dugu, modu aktiboan.
Asetasun moduan: oinarrizko korrontea handiegia denean, transistoreak ezin du gehiago
anplifikatu, eta kolektoretik igorlera doan korrontea konstante mantentzen da. Transistorea
asetasunean dagoela esaten dugu.

Transistorearen oinarrizko aplikazioak hurrengo bi hauek dira:


Etengailu bezala, ebakidura etea asetasunean lan egiten duenean.
Anplifikadore bezala, modu aktiboak lan egiten duenean.
4. Errelea: Sarrerako zirkuituan darabilen korrontearen araberako kommutadorea da. Bakuna edo
bikoitza izan daiteke.

- 4/6 -

ELEKTRONIKA ANALOGIKOA
4 DBH

5. Kondentsadorea: korronte elektrikoa iristen zaionean karga elektrikoa metatzen du; bere
ahalmena adina. Deskonektatzean karga hori askatzen du.

ADIBIDEAK:

- 5/6 -

ELEKTRONIKA ANALOGIKOA
4 DBH

- 6/6 -