Emakumeekin esku-hartzen lan egiten duten zazpi erakundek

osatutako sarea

Emakumeok bidean sarea
kalera
aterako da indarkeria
matxista salatzeko

“Emakumeok Bidean” emakumeekin esku-hartzen duten
erakundeen sareak Bilboko puntu ugaritan salatuko ditu hilero
(eta noski tamalez Estatuan beste emakume bat erailtzen
duten bakoitzean) indarkeria matxistako egoerak, emakumeen
errealitateari ikusgarritasuna emateko asmoz eta, hala,
eskubide-urraketa hori desagerrarazteko bidean beste urrats
bat egiteko asmoz, gizarte bidezkoagoan eskubide- eta
baldintza-berdintasunaren alde eginez.
“Ni una más, ni una menos – Erailketa matxista gehiagorik ez”
leloarekin, kontzentrazioak Bilboko puntu ugaritan egingo dira hileko azken
ostegunetan, Indautxu Plazan, San Felicisimo parrokian eta Arriaga Plazan,
13:00etatik 13:15era; aldiz, Abusun 09:15ean izan Zamakola-Juan Delmás LHIn,
emakumeek duten egoera salatzeko eta bereizkeria matxistaren forma
hauen aurka esku-hartzeari lotutako erakundeetatik arazo hauei emandako
erantzun bat bistaratzeko.
Emakumeok bidean sarea jendaurrean aurkeztu ostean, Arriaga Plazan
kontzentrazio bateratua egingo du lehen aldiz eta aldi bakar batean, 11:30ean.
Emakumeok bidean honako elkarte hauek osatzen dute: Susterra Elkartea,
Berriztu Hezkuntza Elkartea, Suspergintza Elkartea, Zubietxe Elkartea, Ignacio
Ellakuria Gizarte Fundazioa, Fekoor eta Bidegintza Gek-Cis.
Duintasunari egindako atentatua
Emakumeok bidean-en arabera, emakumeen aurkako indarkeria emakumeen
duintasunaren, gorputzaren, osasun fisiko eta psikologikoaren aurka, bai maila
indibidualean, bai maila kolektiboan, egiten duen ekintza oro da.
Urtean eraildako emakume kopurua ez da zifra bat bakarrik, baizik eta
emakume izateagatik soilik emakumeek jasaten duten indarkeria
sistematikoaren adierazpen agerikoena. Indarkeria hori ezagutzea eta
desagerraraztea da helburua, askotan ikusezina izaten da, baina ondorio oso
larriak izaten ditu emakumeentzat, baita gizartearentzat ere, oro har; giza
eskubideen urraketa larria baita.
Garrantzitsua da indarkeria horiek eta adierazpen horiek izendatzea eta
bistaratzea, normaliza ez daitezen, emakumeek eta neska gazteek (edozein
egoera, klase sozial, jatorri, jatorri etniko, erlijio, desira erotikoaren norabide eta
aniztasun funtzional izanda ere) identifika dezaten eta indarkeria horri ezezkoa
esan diezaioten duintasunez eta askatasunez, justizia eskatuz eta eskubideak

aldarrikatuz, beldurrik gabe. Azken batean, aldaketa sozialaren subjektu politiko
bihurtuz gizarte bidezkoago baterako, gizon-emakumeak benetako baldintzaberdintasunean bizi daitezen.
Emakumeok bidean-eko zati diren erakundeak eraldaketa sozialeko bide
horretan daude, emakume eta gazteen autonomia babestuz eta lagunduz,
gizarte patriarkalean emakume izateak dakarrenaz kontzientzia-hartzeaz gain.
Nahiago genuke erakunde eta pertsona gehiagok, gizon eta emakume, bat
egingo balute guztion ongi honekin, mundu bidezkoagoa eta indarkeriarik
gabekoa izan dezagun.

Red formada por siete entidades que trabajan en la intervención con
mujeres

Emakumeok bidean sale a
la calle
para denunciar la violencia
machista
La red de entidades de intervención con mujeres “Emakumeok
Bidean” denunciará mensualmente en distintos puntos de
Bilbao -y por supuesto cada vez que se produzca
lamentablemente cualquier nuevo asesinato de otra mujer en
el Estado- las situaciones de violencia machista, con el
objetivo de dar visibilidad a la realidad de las mujeres y dar
así un paso más para erradicar esta vulneración de derechos,
apostando por la igualdad de condiciones y derechos en una
sociedad más justa.
Bajo el lema “Ni una más, ni una menos – Erailketa matxista gehiagorik
ez” las concentraciones se realizarán en diversos puntos de Bilbao el último
jueves de cada mes, en la Plaza Indautxu, parroquia de San Felicísimo y Plaza
del Arriaga, de 13.00 a 13.15 horas; mientras en Abusu será a las 9.15 horas en
el CEP Zamakola-Juan Delmás LHI, para denunciar la situación por la que
pasan las mujeres y visibilizar una respuesta a estos problemas desde
entidades vinculadas a la intervención contra estas formas de discriminación
machista.
Tras la presentación pública a los medios de Emakumeok bidean se realizará
una primera y única concentración conjunta en la Plaza del Arriaga a las 11.30
horas. Emakumeok bidean está conformada por la Asociación Susterra, la
Asociación Educativa Berriztu, Suspergintza Elkartea, la Asociación Zubietxe, la
Fundación Social Ignacio Ellakuria, Fekoor y Bidegintza Gek-Cis.
Atentado a la dignidad
La violencia contra las mujeres la define Emakumeok bidean como todo acto
que atenta contra la dignidad, el cuerpo y la salud física y psicológica de las
mujeres, tanto a nivel individual como colectivo.
El número de mujeres asesinadas al año no es sólo una cifra, sino la expresión
más evidente de la violencia sistemática que sufren las mujeres por el mero

hecho de serlo. Se trata de reconocer y erradicar esta violencia, muchas veces
invisible pero con consecuencias muy graves para las mujeres y también para
nuestra sociedad en su conjunto, ya que se trata de fragrante vulneración de
derechos humanos.
Resulta importante nombrar y visibilizar estas violencias y sus manifestaciones
para que no se normalicen, para que las mujeres y las jóvenes
-independientemente de su condición, clase social, procedencia, origen étnico,
religión, orientación del deseo erótico, y diversidad funcional- la identifiquen y
digan no a la violencia desde la dignidad y la libertad, pidiendo justicia y
reclamando sus derechos, sin miedo. En definitiva, convirtiéndose en sujetos
políticos del cambio social necesario para una sociedad más justa, donde
mujeres y hombres vivan en auténtica igualdad de condiciones.
Las organizaciones que forman parte de Emakumeok bidean están en ese
camino de transformación social, apoyando y acompañando la autonomía de las
mujeres y jóvenes, además de la toma de conciencia que supone ser mujer en
una sociedad patriarcal. Ojalá más organizaciones y más personas, mujeres y
hombres, se sumaran a este bien común, por un mundo más justo y libre de
violencias.