You are on page 1of 14

XLV.

EUSKAL JAIA

EGITARAUA

MAIATZAK 23, IGANDEA

AURREZ AURRE DANTZA IKUSKIZUNA

Maritzuli Dantza konpaniaren eskutik


Arratsaldeko 19:00etan Coliseoan
Sarrerak: 8!

MAIATZAK 27, OSTEGUNA

KALAMUAKO PARLAMENTUKO LEHIAKETA.


Kalamuako parlamentua jokuarekin binako txapelketa.

Arratsaldeko 19:30ean Deporren.

MAIATZAK 28, OSTIRALA

KALIAN JOLASIAN

KALIAN JOLASIAN eta Zurrumurruka Zirko Eskola Txikia


Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Untzaga plazan
Umeentzako eta gurasoendako tailerrak eta jolasak.
Pertsonaia bereziak izango ditugu aurten gurekin jolasean.
Zirko tailerrak egongo dira eta ondoren jolasak.

Udaletxeko Euskera sailaren eskutik.

GOSE

Gabeko 11:00etan Untzaga plazan.


Eguraldi txarra izanez gero Untzagako Karpan.
Eibarko Udalaren eskutik.

1
MAIATZAK 29, LARUNBATA

GOIZEAN

ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA

-10,00etatik 14,00etara Toribio Etxebarria kalean.

Eibarko artisauak:

-Eskulan (Beira)
-Arrate Bidasoro (ukenduak)
-Nieves Maidagau (Erreztaurazioa)
-Marta Irusta (Bitxiak)
-Ione Martinez (Kamisetak)
-Mertxe Rodriguez (Bitxiak)
-Miren Monasterio (Bitxiak)
-Nikolas Zurrutuza (Makilak)
-Enrique Zialzeta (Egurra)
-Manuel Telleria (Egurra)
-Mary´s Keler (Jantzi osagarriak)
-David (Egurra)
-Jesus Belaustegi (Zeramika)
-Mikel Korta (Egur tresneri erakusketa)
-Debako arte eskola (artelanak)
-Iratxe Unanue (Kamiseta margotuak)

Erakustaldiak:

-Igor Obeso (Beira haizatua)

-Zeramika eskola (Raku)

Kanpoko artisauak:

-Taller Lekutxu (Jostailuak)


-Maider Telletxea (Narrua)
-Ana Herce (makramea, txontxongiloak)
-Maria Berreteaga (Euskal Jantziak)
-Alberto Gonzalez (Pilotak)
-Iker Gabilondo (Bitxiak)

2
Baserritarrak:

-Gisasola
-Zelai
-Barrundia
-Mandiola
-Mendigoiti
-Gorostixa
-Itturrua
-Sosola

Eibart elkartea eta Eibarko baserritarren eskutik.

-Eguerdiko 12,00etan HERRI-KIROLAK (Beñat Telleria eta Goenatxo III


harrijasotzailek eta Aritz Irazabal eta Aratz Mugerza aizkolariak) +
BERTSOLARIAK (Beñat Ugartetxea eta Estitxu Eizagirre).

-13,00etan ESKOLEN ARTEKO IV. HERRI-KIROL LEHIAKETA.

-Goiz osoan zehar TALO POSTUA.


A.E.K.ren eskutik

Dena Toribio Etxebarria kalean.

ARRATSALDEAN

BERTSO-TRIKI HERRI PARRANDA

Euskal herriko herri desberdinetako trikitilariak eta Eibarko


Hankamotxak bertso eskolako bertsolariekin batera, Eibarko kaleetan zehar
trikitixa eta bertsoz osatutako parranda herrikoiaz gozatzeko aukera
paregabea.

Arratsaldeko 18:30etatik Untzagako karpatik


Hankamotxak bertso-eskola eta Eibarko trikitilarien eskutik.

KANTU AFARIA

Gaueko 22,00etan Kantu afaria Untzagako karpan.

23,00etan KANTUAK + ERROMERIA Jainaga eta Narbaizarekin


(karpan).
Sarrerak: 14 edo 20 !
Maiatzaren 3tik 23ra sarrerak salgai Depor eta Kultun.

3
MAIATZAREN 30, IGANDEA

-12,00etan EUSKAL JAIKO KALEJIRA Urkizutik Untzagaraino:


Ezpalak jaialdiko talde guztiak, gaiteroak, joaldunak eta Eibarko, Musika
Eskolako eta Jainagaren eskolako trikitilariak.

-12:30etan Ezpalak, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Untzaga Plazan.*


Euskal Herriko eta atzerriko dantza erakustaldia:

-Kezka dantza taldea (Eibar): marmutx, xinple, zapatain-dantza.


-Baztandarrak: mutil-dantzak.
-Argia dantzari taldea: aintzina pika (edo mariana) eta ostalertsa.
-Maritzuli dantza-konpainia: mutxikoak, azkaindarrak, lakartarrak
eta ahuntxa.
-Ossau haraneko folklore-musika eta dantza: branle d' Aussau, le
peyretou, le monein eta le moutchicou.
-Dantzaldi irekia Aiko taldearekin; dantza-jauziak eta mutil-dantzak
dantzatu nahi dituzten guztientzat.

-14,30etan HERRI BAZKARIA Untzagako karpan.

Sarrerak: 14 edo 20 !
Maiatzaren 3tik 23ra sarrerak salgai Depor eta Kultun.

-17,00: ERROMERIA Untzaga plazan AIKO taldearekin.

-19,00: LARRAIN- DANTZA popularra Untzaga plazan.

-20,00: LARRAIN- DANTZA popularra DEPORTIBO parean.

Oharra: Euria egingo balu, Ezpalak jaialdia eta arratsaldeko ekitaldiak,


Untzagako karpan izango lirateke.

IGANDEAN DENOK BASERRITAR JANTZITA!!!!

4
Aurrez aurre Maritzuli konpainiaren eskutik

Claude Iruretagoienak zuzenduta, euskal dantza tradizionalean


oinarritutako ikuskizuna maiatzaren 23an, igandean, 19:00etan Eibarko
Coliseo antzokian.
Biarritzeko Maritzuli konpainiak, Behobiako Eraiki dantza taldearekin batera, eta Aiko
taldearen musikarekin, Aurrez aurre
eskainiko du datorren maiatzaren 23an,
igandean, Eibarko Coliseo antzokian,
arratsaldeko 19.00etan.
Claude eta Jon Iruretagoienaren
zuzendaritzapean, euskal dantza
tradizionalaren mundu harrigarrian
barrena bidaia hunkigarria planteatzen
du Maritzulik ikuskizun honetan.
Lapurdiko inauteriei edo Zuberoako
maskaradei begi berriekin begiratzen
die Maritzulik.

Bestalde, Italiako berpizkundeko dantza eskolen tradizioa eta euskal dantza


tradizionalaren arteko lotuneak bilatzen ditu "paperezko jantziak" izendatu duten
atalean. Ijitoen kultura, ijitoek han eta hemen jaso, bere egin, eta berriz guri eskaintzen
diguten hori oinarri hartuta "Ando drom" atala eskainiko du Maritzulik.
Ikuskizunean zehar jantzi eta apainketa
lan harrigarria eskaintzen du Claude
Iruretagoienak, eta Aiko taldeak
ikuskizunerako sortutako musikaren
graziak atontzen du dantzarien lana.

Maritzuli Konpainia: Aurrez


aurre
2010eko maiatzak 23, igandea, 19:00
Eibar, Coliseo Antzokia
Sarrera: 8 !
http://www.generaltickets.com
Dantza-jauziak izango dira protagonista Euskal Jaian ospatuko den
Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdian
! Biarno, Baztan, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantzakerak.
! Maiatzaren 29an Iruñean eta 30ean Eibarren egingo da dantza

Dantza-jauziak egiteko modu desberdinak ekarriko ditu 2010eko ezpalak jaialdiak:


! Lapurdi eta Nafarroa Beherean dantza-jauziak egiteko izan diren eredu
desberdinak ekarriko ditu Maritzuli konpainiak A i k o taldearen musikak
lagunduta.
! Argia dantzari taldeak 60ko hamarkada bukaeran Zuberoan eta Nafarroan
Beherean ikasitako dantza-jauzien tradizioa aurkeztuko du.
! Biarnoko musikari eta dantzari talde batek Ossau bailarako sauts edo jauziak
eskainiko ditu.
! Luzaideko dantzariek, Nafarroa Garaia eta Behearen arteko mugan bolantek
dantzatzen dituzten jauziak ekarriko dituzte
! Baztandar dantzari talde batek baztango mutil-dantzak eskainiko ditu.

Taldeen emanaldia bukatuta dantzaldia ireki eta Aiko taldeak dantza-jauziak jotzen
jarraituko du, nahi duten guztiek dantzatu eta gozatzen jarrai dezaten.

Dantza-jauziak, genero zahar eta interesgarria


Dantza genero zahar eta intesgarria osatzen dute dantza-jauziek eta mutil-dantzek. Jean
Michel Guilcherrek dioenez, XIX. mendean hainbat idazle ohartu zen jauzien
garrantziaz, baina ongi ezagutzen ez dituenarentzat konplexutasun handia dute. S.
Harruguet-ek 1927an idatzitako hitz hauek jasotzen ditu Guilcherrek: "Dantza guztien
artean, originalenak, berezienak, originalenak, zientifikoenak esan genezake, dantza-
jauziak dira".

Dantza-jauzien generoa Biarno, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Baztan-en


dantzatzen da, baina eskualde batetik bestera ezaugarri, estilo eta dantzakera
desberdinak aurkezten ditu. Izen desberdinak erabili arren, jauziak, sauts, mutil-dantzak
eta mutxikoak, funtsean dantza-sistema bera dela ikusi ahal izango dugu 2010eko
ezpalak jaialdian, eta horrekin batera, genero bera dantzatzeko estilo eta ezaugarri
desberdinak ezagutu ahal izango
ditugu.

Desagertzeko kinka larrian izan


dira ordea. 60ko hamarkada
hasieran jauziak oso urrituta
ziren plazetatik eta ikertzaile eta
sustatzaile sorta bati esker
berpiztu eta plazetan sendotu
dira berriz jauziak. Pierre Betti
Betelu, Jean Michel Guilcher,
Migel Angel Sagaseta, Juan
Antonio Urbeltz eta Claude
Iruretagoiena dira berpizkunde
horren eragileetako batzuk.

Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Baztan eta Bearn dira dantza-jauzien, mutxikoen
eta mutil-dantzen gordeleku naturalak. Baina horietatik haratago zabaldu eta errotu dira
eta gaur egun badira taldeak hilean behin elkartu eta plaza agerian nahiz areto itxietan
dantzatzen dituztenak, Baiona, Biarritz, Angelu, Donostian, Iruñean, Bilbon, Gasteizen
eta beste hamaika herritan, festatan nahiz festatik kanpo.

Aurtengo Ezpalak jaialdian dantza-jauziak izango ditugu ardatz, eta maiatzaren 29an
Iruñean, eta 30ean Eibarren, talde eta dantzari bikainen eskutik dantza-jauzien eredu,
estilo eta tradizio desberdinak ikusi eta ezagutzeko aukera izateaz gain, dantzaldia ireki
eta edonoren parte hartze eta gozamenerako dantza-jauzien ekitaldiek osatuko dute
ekitaldia.
Egitaraua
Maiatzak 29, larunbata, Iruñea

17:30 Kalejira alde zaharreko karriketan barna

18:00 EZPALAK, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Burgoen plazan. Euskal


Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:

! Duguna dantza taldea - Iruñea (Nafarroa)


! Baztandarrak – Baztan (Nafarroa)
! Osseau haraneko musika eta dantza – Osseau (Biarno)
! Luzaideko bolant-dantzariak – Luzaide (Nafarroa)
! Argia dantzari taldea – Donostia (Gipuzkoa)
! Maritzuli konpainia – Baiona (Lapurdi)

Segidan: Dantzaldi irekia Aiko taldearekin.

Maiatzak 30, igandea, Eibar

12:30 EZPALAK, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Untzaga plazan. Euskal


Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:

! Kezka dantza taldea - Eibar (Nafarroa)


! Baztandarrak – Baztan (Nafarroa)
! Osseau haraneko musika eta dantza – Osseau (Biarno)
! Argia dantzari taldea – Donostia (Gipuzkoa)
! Maritzuli konpainia – Baiona (Lapurdi)

Segidan: Dantzaldi irekia Aiko taldearekin.

17:00etan Erromeria Aiko taldearekin.


Urtero gai desberdina, mamia berbera

Iruñeko Duguna eta Eibarko Kezka dantza taldeek antolatzen duten jaialdia gai baten
inguruan egituratzen da urtero. Hauek dira aurreko urteetako gaiak:

! 2006: Ezpata-dantzak
! 2007: Makila-dantzak
! 2008: Arku-dantzak
! 2009: Karaktere-dantzak
! 2010: Dantza-jauziak

Bost urte hauetan Ingalaterra, Flandes, Frantzia, Portugal, Katalunia, Valentzia, Gaztela,
Galizia eta Euskal Herriko hainbat bazterretako dantzak eta dantzakerak ikusteko aukera
eskaini du ezpalak jaialdiak. Baina desberdintasunak baino gehiago, kultura
koreografiko guzti horien arteko antzekotasunak nabarmentzeko ahalegina da Ezpalak.
Izan ere, folkloreak herrien arteko loturak aspaldikoak direla erakusten digu, eta dantza
tradizionalak ikusiz, Europako eskualdeen artean, historian zehar behin eta berriz elkar
trukatu eta konpartitu ditugun musika eta dantzakerak ezagutzeko aukera dugu.