Zure menua udako produktuaz osatu

:
Uraza Tipulatxa Tomatea Luzokerra Errefautxoa Piperra Azenarioa Erremolatxa Tipuleta Patata Zerba Espinaka Alberjinia Kuiatxoa Leka Babarruna Baba Ilarra Gerezia Marrubia Mertxika Madaria Sagarra Pikua

Udako Menua
Menú de Verano

Elige en tu menú productos de verano:
Lechuga Escalonia Tomate Pepino Rabanito Pimiento Zanahoria Remolacha Cebolleta Patata Acelga Espinaca Berenjena Calabacín Vaina Alubia Haba Guisante Cereza Fresa Melocotón Pera Manzana Higo

Elikadura giza eskubide unibertsala da
zentzuzkontsumitu@setem.org www.setem.org www.mugarikgabe.org www.ccoo-euskadi.net/paz www.madicusmundi.es

La alimentación es un derecho humano universal
Consumiendo alimentos de temporada locales y ecológicos cuidamos el medioambiente y contribuimos a que cada región desarrolle la agricultura necesaria para alimentar a la población. Defendamos nuestro derecho a consumir productos sanos, nutritivos, libres de residuos y de transgénicos.

Tokiko eta sasoiko elikagai ekologikoak kontsumituz ingurumena zaintzen dugu eta herrialde bakoitzak bere biztanleak elikatzeko behar duen nekatzaritza garatzea bultzatzen dugu. Elikagai osasungarriak, elikagarriak, hondakin eta transgeniko gabeak kontsumitzeko eskubidea defenda dezagun.

Plastikozko poltsak eta ontziak: gutxiago erabili eta birziklatu
Garai batean ohikoa zen erosketak egitera saskia hartuta edo oihalezko poltsa batekin joatea, eta honela, ingurumena zaintzen genuen; gaur egun, berriz, plastikozko poltsak erabiltzen ditugu barra-barra, eta hauek ehunka urte behar izaten dituzte desegiteko. Petrolioaren deribatuak dira, ez dira biodegradagarriak eta, segur aski, erabili eta botatzeko gauzen artean, gehien kontsumitzen den gauzakia da. Saltoki handi batek, esaterako, hilero plastikozko 70 bat milioi poltsa bana diezazkieke bertako erosleei. Plastikozko poltsa bat egiteko segundo bat besterik ez omen da behar, 20 minutuz erabiltzen omen da, eta poltsa hori deskonposatzeko 400 urte baino gehiago behar omen dira. Saltoki handietan eta autozerbitzuetan, higieneagatik, azkartasunagatik edota langile gutxiago hartzeagatik, ontziratze gehiago egiten dira; elikagai freskoak ere ontziratu egiten dira porexpanezko erretiluetan edo bezeroak berak plastikozko poltsetan sartzen ditu: fruta edo barazki bakoitza poltsa batean sartzen du eta, jarraian, prezioa adierazten duen etiketa itsasten dio. Ontziratutako produktuak erostea erosoa da, baina ontziratzeak baditu zenbait eragozpen ere: alde batetik, erosi nahi dugunaren kantitateari nahiz kalitateari dagokionez, gure aukeraketa mugatzen du; bestetik, gero etxean ontziak pilatzen zaizkigu edo bota egin behar izaten ditugu eta honek oso arazo larria eragiten du: sortzen dugun hondakin kopuru izugarri hori ñ eta handituz doana ñ nola kudeatu. Arazo honi aurre egiteko, garrantzizkoa da birziklatzea, baina ez da nahikoa. Birziklatzeaz gain, egin behar dena, zera da: plastikozko poltsen eta ontzien kontsumoa murriztu. Apaletatik ontzi mota bat edo beste aukeratze hutsak erakuts dezake zer-nolako jarrera dugun arazo honen aurrean. Baina nola eraman dezakegu erositakoa dendatik etxera? Gure erosketetarako orgatxoan, bizkar-zorroan, oihalezko poltsetan, arrautza-ontzietan, zakote-ontzietan... edo erabili eta botatzekoak diren poltsak berriro erabiliz.

Envases y bolsas de plástico: frenar su uso y reciclar
La tradicional costumbre de ir a la compra con una cesta o una bolsa de tela, tan respetuosa con el medio ambiente, ha dado paso al uso indiscriminado de bolsas plásticas, que tardan cientos de años en degradarse. Son derivadas del petróleo, no biodegradables, y son, con toda probabilidad, el objeto de usar y tirar que más se consume. Una gran superficie puede dispensar a sus clientes unos 70 millones de bolsas de plástico cada mes. Se calcula que fabricar una bolsa plástica toma un segundo, que el tiempo de utilización son 20 minutos y el tiempo de descomposición supera los 400 años. En las grandes superficies y autoservicios las consideraciones de higiene, rapidez y eliminación de personal incrementan el envasado, incluso de los productos frescos, en bandejas de porexpan, o en bolsas donde el cliente mismo pone cada fruta o verdura y pega una etiqueta con el precio. Los envasados proporcionan comodidad en el momento de comprar, pero en contrapartida tienen otros inconvenientes: limita nuestra elección con respecto a la cantidad y la calidad de lo que queremos comprar y nos obliga a acumular envases en casa o a tirarlos, originando un problema muy serio: la gestión de un volumen enorme y creciente de residuos. Ante esta situación reciclar es importante, pero no suficiente; la clave está en reducir el consumo de envases y bolsas de plástico. El simple gesto de escoger un tipo de envase ante una estantería puede definir nuestra actitud de colaboración ante este problema. Pero, ¿Cómo podemos llevar nuestros productos de la tienda a casa? En nuestro carrito de la compra, mochila, bolsas de tela, hueveras, fiambreras... o reutilizando bolsas desechables.

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful