You are on page 1of 11

6.

UNITATEA: IKASTETXEAREN ESTRUKTURA ETA


EZAUGARRIAK
IKASTXEAREN ESTRUKTURA ETA EZAUGARRIAK

Irakasgaia: Haur Hezkuntzako Didaktika

Gaia: Ikastetxearen estruktura eta ezaugarriak

Maila: 2.maila Saio kopurua: 6 saio (12-13 ordu)

Proposamenaren testuingurua
Curriculum hitz aipatze hutsak, aurpegi arraroak ikustera bultzatzen gaitu sarritan. Ez da gai
bat edo ez da hitz bat apriori izugarrizko arrakasta edo erakargarritasuna ekartzen duena.
Kontrakoa esango nuke nik. Paradoxikoa bada, egia esan,
curriculuma baita edozein ikaste prozesuan oinarriko elementuetako
bat. Hau da, imajinatu dezagun etxea bat egin behar dugula
(ikastetxea bera), etxea bat egiteko diseinatu egin behar da,
erabiliko dugun materiala zein den jakin beharko dugu, zein lekutan
kokatu behar dugun... hori horrela, ondorengo unitateetan
ikastetxea “eraikiko dugu” paralelo bat sortuz, ikasleek hobeto
irudikatu dezaten. Horregatik unitatearen izenburua “ikastetxea,
etxearen materiala”, etxea sortzeko erabiliko diren elementuak eta
curriculumaren elementuen arteko irudikapen lotura du helburu.

Unitate honetan; irakasleak klase magistrala emango du arrotzak diren elementuak eta hitzak
zeintzuk diren azaltzeko. Ondoren ariketa praktiko batzuk egin beharko dituzte ikasleek eta
azkenik hausnarketarako bidea irekiko dugu.

Landuko diren konpetentziak (Oinarrizko Lanbide Heziketako Konpetentziak eta


Oinarrizko Hezkuntzako Konpetentziak)

Oinarrizko Lanbide Heziketako Konpetentziak


• 1.UC1027_3: Hezkuntza-komunitatearekin harreman arinak ezartzea eta harreman
horiei eustea, eta familiekin, hezitzaile-taldearekin eta bestelako profesionalekin
koordinatzea (jardueretan)

• 2.UC1028_3: Ikastetxerako eta haur-taldeentzako hezkuntzako esku-hartze prozesuak


programatu, antolatu eta ebaluatzea (jardueretan)

• 8. UC1033_3: Ikaskuntzak zehaztu, sekuentziatu eta ebaluatzea, eta zero eta sei urte
bitarteko haurraren garapenaren testuinguruan interpretatzea (jardueretan)
Oinarrizko Hezkuntzako Konpetentziak

• Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna. (jardueretan)

• Ikasten ikasteko gaitasuna (jardueretan)

• Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. ( jardueretan)

• Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. ( jardueran).

• Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna (jardueretan)

• Giza eta arte kulturarako gaitasuna (jardueretan)

• Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna (jardueran)

Helburu didaktikoak:

• Curriculum baten elementuak identifikatzea ulertzea eta hausnartzea.


• Haur hezkuntzako curriculumaren elementuak identifikatzea eta oinarri diren
printzipioak interpretatzea.
• Ariketen antolaketan parte hartzea errekurtsoen jabe egitea, erabakiak hartzea eta
irizpide propioen jabe izanik aurrerantzean horien antolaketan parte aktiboa izatea.
• Ariketen sorkuntza antolaketan teknologia berriak erabiltzea. (bai informazioa bilatzea,
bai antolatzea, bai idatziak egitea...).
• Informazioa metatzen jakitea eta garrantzitsuena aukeratzea eta modu egoki eta
justifikatu batean erabakiak hartzea.

Edukiak:
1.Eduki 2. Eduki 3.multzoa: 4.multzoa: 5.multzoa 6.multzoa:
Estrategia
multzoa: multzoa: Hezkuntzako : Esku
metodologikoak
Hezkuntzako Hezkuntzako esku Hezkuntza hartzeko
zehaztea
esku esku hartzea hartzean formaleko prozesuaren

hartzearen diseinatzea espazioak, eta ez ebaluazioa

testuingurua denborak formaleko diseinatzea

aztertzea eta jardueren


baliabideak abiaraztea

planifikatzea antolatzea

MULTZOAK

Prozedurazkoak • Gure erkidegoko Haur Hezkuntzaren


curriculuma aztertzea
• Egungo hezkuntza-ikuspegia
ulertzen lagunduko diguten egileen
eta joeren ibilbide historikoa egitea.

Kontzeptuzkoak • Curriculuma. Mota eta osagaiak.


• Haur Hezkuntzako curriculuma

Jarrerazkoak • Haurren eskubideak errespetatu eta


babestea.
• Konpromisoa hezkuntza-
zereginarekiko.
• Esparru formalean eta ez-formalean
haurren arreta planifikatzearen
garrantzia baloratzea.
• Talde-lanaren garrantzia baloratzea.
• Egungo eta lehengo hezkuntza-
esparruaren testuinguruarekiko
interesa.

• Curriculum baten elementuak identifikatzeko jabe izatea eta kudeatzeko informazioa


bilatu, antolatu, aztertu eta ebaluatu.
• Haur Hezkuntzako curriculumaren elementuak identifikatzea irizpide logikoen arabera
aztertu
• Norberaren iritziak aurkeztu haren baloreak estimuan jarriz modu erakargarrian
• Elkarren sentimenduekiko errespetua eta jatorriekiko kuriositatea

Jardueren sekuentzia:
• 1.saioa:
o Zertaz hitz egingo dugun zehazten: gaian girotzea
o Gure aurrebaluaketa: gaiaz dakigunaz
• 2.saioa:
o Curriculum baten elementuen inguruko klase magistrala.
• 3.saioa:
o Elementuen inguruko mapa kontzeptuala
• 4.saioa:
o Haur Hezkuntzako curriculumaren elementuen inguruko informazio biltzea
• 5. saioa:
o Curriculumaren inguruko hausnarketa
• 6.saioa:
o Ebaluazioak (autoerregulatu, unitatea ebaluatu eta irakaslea bera ebaluatu)

Ebaluazioa: Adierazleak

o Parte hartzen du aktiboki gelan planteatzen diren eztabaidatan.


o Curriculumaren inguruko informazio bildu eta era antolatuan gordetzeko gai da
o Desberdintzen ditu errealitate objektiboak eta bizitako esperientziak
o Informazio bildu, antolatu eta konpartitzeko gai da
o Curriculumeko elementuak identifikatzeko gai da.
o Curriculumaren garrantziaren jabea da eta baldintza hori kontuan hartzen du
erabakiak hartzerakoan
o Estrategiak ditu eskura dituen baliabideekin ahalik eta etekin egokiena
aurkitzeko
o Curriculuma, Hhko curriculumaren elementua ezagutzeko eta errespetatzeko
jarrera agertzen du.
o Talde lana aurrera ateratzeko borondate baikor eta lagunkor erakusten du
o Modu egoki batean adierazten ditu, eskola kideen aurrean, gaiaren inguruan
bizitutako esperientziak.
HAURREI ZUZENDURITAKO ARRETAREN BARNERATZEA

Bosgarren unitate honetako azken xedea hau da: alde batetik curriculumaren
elementuak identifikatzea, horretarako informazioa metatu eta mapa kontzeptual bat
egin beharko dute. Eta bestetik, Haur Hezkuntzako curriculumeko elementuak
identifikatzea eta beraren garrantziaren inguruko hausnarketa ariketa bat egitea .

Ikasleei ideia zaparrada eskatuko diegu gaiaren inguruan, ondoren, klase magistralaa
emango du. Horrela, zeren inguruan hitz egiten ari garen, zer den, nola antolatua
dagoen, nork kudeatzen duen, zeri deritzogun eta zer egin dezakedan profesionala
izango naizen heinean ikasiko dugu. Bai eta kideekin elkarlanean arituko gara, beraiei
hausnarketak eskatuko dizkiegu..

Curriculumaren garrantziaz jabetzea ezinbestekoa deritzot. Bakoitzaren bizipenak


ezberdinak diren arren, bizi garen komunitateak badu legedi bat komuna dena
denontzat. Beraz, haurrekin lan egin behar dugun profesionalak garen heinean, guk
geuk ere jakin behar dugu, zeintzuk diren arauak, zein den curriculuma... eskola
orekatu eta arautua bermatzeko.

Unitate honetan beraz, horixe aztertuko dugu, taldeka bildu eta bata bestearen
laguntzarekin taldearentzat baliagarria eta esanguratsua izango diren mapa
kontzeptuala eta hausnarketa lana egingo ditugu, gure lanerako erabilgarriak izango
zaizkigunak, alegia.

1.- JARDUERA. Gaian girotzea


Zer da curriculuma?

“Curriculum” latinetik datorren terminoa da. Hitz hori


irakurtzerakoan “Curriculum Vitae” esamoldea datorkigu
burura, eta horrek “bizitzako abiadura” esan nahi du hitzez
hitz. Analogiaz eta “cursus honorum” (erromatar
magistratuek zuten ibilbide profesionala) terminoari
kontrajarrita erabiltzen den terminoa da.

“Curriculum” esapidearekin pertsona baten esperientzia


multzoa adierazten dugu (ikasi dituen gauzak, bere
bizipenak).

Latindarrek “nabigazio-mapa” kontzeptuarekin ere erabiltzen


zuten curriculum hitza. Erromatarrek dagoeneko lotzen zuten
eskoletan irakatsi behar zenarekin, eta irakasgai edo
diziplinetan irakasten zenari eta ikasketa-planari
erreferentzia egiteko erabiltzen zuten.

Gaur egun curriculum moduan ulertzen da “ikasleek


hezkuntza-maila zehatz batean lortu behar dituzten
helburuen, edukien eta metodologia- eta ebaluazio-irizpideen
multzoa”. Oro har, curriculumak zer irakatsi?, nola irakatsi?
eta noiz irakatsi? galderei erantzuten die.
Bestelako ildoek gizabanakoak bizi duen
esperientzia-multzoa (nahitakoak edo
ez) bezala definitzen dute curriculuma,
eta horixe da geure kasua ere.

Curriculuma definitzea, beraz, norbaiten


prestakuntza-ibilbidea, alor horretan
behar bezala prestatuta egoteko jakin
behar dituen gauzak, bizi behar dituen
esperientziak definitzea da.

Horrenbestez, curriculumak adin eta


talde bakoitzerako egin behar den esku-
hartzea definitzeko aukera ematen digu.

Ondoren, idatzi ezazu zure koadernoan honakoa. Aurrebaluazioa

Oraingo honetan, zu zeu jarriko zaitut irakasle. Zure


aurrean irakaslea den pertsona bat duzu, hezkuntzaz hitz
egiten ari zarete. Bat-batean, sarritan entzun duela
curriculumataz hitz egiten baina inoiz ez dela ausartu
galdetzera zer den eta zertan datzan, ia benetako
garrantzia duen edo moda den zerbait den esan dizu.
Azaldu iezaiozu zuk zeri deitzen diozun curriculuma eta
zein iritzi duzun horren inguruan. Nahi duzun bezala azaldu
dezakezu, idatziz, mapa kontzeptualak bidaliz...
2.-JARDUERA. Klase magistrala
Hurrengo saioetan currriculumaren inguruan arituko gara. Saio honetan berriz
curriculumaren zenbait informazio eman eta gero bere inguruko mapa kontzeptual bat
egin beharko duzue.
J1gehitu

3.- JARDUERA: MAPA KONTZEPTUALA


Orain jaso duzunaren informazioren mapa kontzeptuala egin ezazu. Hona hemen,
mapa kontzeptualaren inguruan zenbait argibide lagungarriak egingo zaizkizunak.

Wikipedia(e)tik http://eu.wikipedia.org/wiki/Kontzeptu_mapa

IHMC CmapTools programa erabilita sortutako kontzeptu mapa.

Kontzeptu-mapa edo adimen-mapa informazioa aurkezteko


teknika bat da. Gai baten ikuspegi orokorra emateko erabiltzen da,
kontzeptuak erlazionatuak eta hierarkikoki antolatuak agertzen
direlarik. Hiru elementuk osatzen dute mapa kontzeptualak:
kontzeptuak, hauek lotzeko geziek, eta esteka-hitzak. Azkeneko
hauek kontzeptuen arteko erlazioak azaltzen dute. Hiru oinarrizko
elementu hauekin proposizioak sortzen dira, eta hauek dira benetan
kontzeptu mapa osatzen dutenak.
Kontzeptu mapak informazioa azaltzea errazten du eta ahalbideratzen
du gai baten inguruan ulermen maila ikustea. Bide batez,
kontzeptuen ulermena eta memorizazioa bideratzen du.

4.-JARDUERA.Haur Hezkuntzako curriculumaren elementuen inguruko informazio


biltzea

H curriculuma

⇒ http://www.isei-ivei.net/eusk/arau/araudia.htm
⇒ http://www.euskadi.net/bopv2/datos/2010/05/1002355a.pdf
⇒ http://b08leioa.net/berritzegune/?p=235
⇒ http://www.zarauzgune.com/documents/Curriculumaetacompetencias_00
0.pdf
⇒ http://www.google.es/url?
sa=t&source=web&ct=res&cd=7&ved=0CDMQFjAG&url=http%3A%2F
%2Fwww.oriapat.net%2Fzuzen%2Fdocuments
%2FIKASTETXEKOCURRICULUMPROIEKTUA_ICP_EGITEKOGARAIAN_2
bertsioak.ppt&rct=j&q=zer+da++curriculuma&ei=eNruS4iOD-
SdONufwZAP&usg=AFQjCNFuydxkQCp5ZW8UUOCRPS7y9ZrICw
⇒ http://eu.wikipedia.org/wiki/Curriculum_%28hezkuntza%29
⇒ http://tecnologiaedu.us.es/bibliovir/pdf/201.pdf
⇒ http://www.concejoeducativo.org/article.php?id_article=76
⇒ http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-
573/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/iii_erans
kina_oinarrizko_gaitasunak.pdf
⇒ http://www.google.es/#hl=es&q=competencias+basicas&meta=&fp=e6b
de3e476cc54bd
⇒ http://www.cprtomelloso.net/~tic2/competencias10claves.pdf
⇒ http://www.consumer.es/web/es/educacion/escolar/2008/03/19/175574.p
hp

Dokumentazio zentroa
• Ibáñez Sandín, C.: El proyecto de Educación Infantil y su practica en el aula.
Ed. La Muralla. Madrid 2003
• Méndez Zaballos, et al.: La tutoría en Educación Infantil. Ed. Praxis. Barcelona.
2002
• Parra Ortiz, J.M.: La Educación Infantil: su dimension didactica y organizativa.
Grupo Editorial Universitario, 2005.

Blogak
• http://haurhezkuntza.wordpress.com/2008/09/29/haur-hezkuntzako-
curriculuma/

• http://zuzeu.com/2010/03/11/hezkuntza-pilpilean/

• http://www.serferpensarconviure.xucurruc.org/

• http://www.oriapat.net/jornadas2006/2006/05/hezkuntza-
konpetentzietan_04.html

• http://ikteroak.blogsome.com/2008/01/12/konpetentzietan-oinarritutako-
curriculuma/

Albisteak
• http://www.eitb.com/albisteak/gizartea/osoa/414303/haur-hezkuntzako-eta-
batxilergoko-curriculumak-indarrean/

Haurren eskubidea, haurrei zuzendua deo-deoak

• http://www.youtube.com/watch?v=Am3_GuvNJeg
• http://www.youtube.com/watch?v=TwJrzMfId1w
• http://www.youtube.com/watch?v=PhytOqn-VAg&feature=related

5.-JARDUERA. Curriculumaren inguruko hausnarketa.


Jada informazioa bilatu duzue handik eta hemendik. Orain,
zuetariko bakoitzak hausnartze ariketa bat egingo du. Non
gaiaren inguruko zure iritzia azalduko duzun (garrantzitsua
iruditzen zaizun, zaila, beharrezkoa, gustukoa edo ez...).

6.-JARDUERA. Ebaluaketa
Aurreko unitateetan bezala egin dugun lana ebaluatzeko garaia iritsi da.
a) Autoebaluaketa. Bete ezazu unitate hasieran egin
zenuen “egoera ariketa berbera” . Eezagutza berririk baduzu? Ondoren jarrian
dauden galderak erantzun itzazu. Mila esker.
- Zer da gehien gustatu zaizuna?
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
__________________________________________________________________
- Zertan izan duzu zailtasun gehien?
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
- Nola moldatu zara zure lankideekin?
____________________________________________________________________
____________________________________________________________________
___________________________________________________________________

b) Irakaslearen
0tik 10era ebaluatu itzazu ondorengo premisak
Zenbatekoa
Irakaslearen azalpenak ulertu ditut
Irakasleak nire beharrei erantzun die
Material egokia erabili du
Besterik...

c) Unitatearen ebaluaketa
0tik 10era ebaluatu itzazu ondorengo premisak
ZENBATEKOA
GAIA GUSTUKOA IZAN DUT
DISFRUTATU DUT
EZER BERRIRIK IKASI DUT
DENBORA ALDETIK ONGI
ANTOLATUA DAGO
BESTERIK...

d) Irakasleak bere buruaren ebaluaketa

kuantifikatu

Ikasleen beharrei erantzun diet

Material egokia erabili dut

Denboralizazioa egokia zen

Hobeto beharrekoak
Besterik