You are on page 1of 20

Nola sortu eta kudeatu

Bloglineseko kontu bat

RSS jarioak eta edukien sindikazioa; 
hasiberri batek prestaturiko gida 
xumea
1
Zure nabigatzailean idatzi
ezazu Bloglinesen web helbidea.

3
Hurrengo pausua izena
ematea da. Zure helbide
elektronikoa eskatuko zaizu eta
Bloglinesera sartzeko erabiliko
duzun pasahitza ere. Denbora
tarte baten ondoren, eman
duzun helbidean mezu bat
jasoko duzu. Zure kontua
aktibatzeko adierazitako
helbidean klik egin beharko
duzu. Une honetan prest zaude
Bloglines erabiltzen hasteko.

2 Bloglines lehenengoz
bisitatzen duzunean, interfazea
ingelesez topatuko duzu. Halere
aukera duzu beste edozein
hizkuntzetara itzultzeko.
Zoritxarrez ezin da euskaraz
erabili oraindik.
4 Zure posta helbidean jaso duzun mezuan
eskaintzen zaizun linkean klik eginez gero, pausu
hau ematea ez da beharrezkoa izango. Halere,
Cookieak desgaituta dituzulako edota ohikoa ez den
ordenadore batetik Bloglinesera sartu nahi duzulako,
batzutan beharrezkoa izango duzu saioa hastea
erregistroan eman duzun helbide elektronikoa eta
pasahitza erabiliz.
5 Zure jarioak kudeatzerakoan Bloglinesek
aukera ugari ematen dizkizu. Halere zure
egunerokoan gehien erabiliko dituzunak hemen
agertzen diren hiru atal hauetatik kudeatuko
dituzu. Beraz, tutotrial txiki honetan hiru atal
hauen inguruan arituko gara. Gehiago sakondu
nahi izanez gero Bloglineseko forora jo dezakezu

6 Goiburuan dioen bezala, hemen adierazten


diren extra hauek erraztu egiten dute zure
kontuaren kudeaketa baina ez dira
beharrezkoak zure jarioak ondo antolatuta
edukitzeko. Klik egin ezazu horietako
bakoitzaren gainean eta zuk zeuk erabaki zer
egin nahi duzun aukera horiekin.
7 Egizu klik hemen eta
eskuinean ikus dezakezun leihoa
agertuko zaizu.

8
Hemengo gelaxkan ipini behar duzu
harpidetu nahi zaren webgunearen jarioaren
helbidea. Azpian ikus dezakezun bezala,
Blogger, LiveJournal edota Xanga.com-eko
erabiltzailea bazara jarioa gehitzeko beste
bide bat daukazu baina, ia kasu gehienetan,
goiko gelaxkara jo beharko duzu.
9 Eman behar duzun hurrengo urratsa hauxe
da: interesekoa duzun blogaren jario edo
feedaren helbidea kopiatzea. Feed artxiboen
formato ohikoenak RSS edota Atom dira,
halere RDF edota XML izenpean ere
topatuko dituzu. Artxibo hauetan zure
blogean argitaratutako artikuluen informazioa
formato berezian jasotzen da. Hauen
helbidea kopiatu eta Bloglinesen
eransterakoan, honek bertako informazioa
ulertu eta jatorrizko blogean zuen formatu
berean aurkezten dizu.
Nahiz eta beti horrela ez izan, jarioa
gehienetan blogen eskuinaldean agertzen da,
blogaren behealdean. Feeda identifikatzeko
duela gutxi onartu zen ikono hau bilatu
beharko duzu.
Artxiboaren helbidea kopiatzeko bere
gainean klik egin dezakezu. Nabigatzailean
artxibo honen itxura zein den ikusiko duzu.
Ondoren artxiboaren helbidea kopiatu.
Nahiago baduzu, egizu klik eskuin
botoiarekin eta “Kopiatu Loturaren Helbidea”
hautatu
10
Kopiatu duzun
helbidea aurrean
aipatutako gelaxkan
itsatsi.
12 Besterik zehaztu ezean, 11
jarioa karpeta nagusian Hemen daukazu
gehituko da. Nahi izanez kopiatu berri duzun
gero, azpikarpeta bat sor jarioaren informazio
daiteke feed honentzat orokorra.

13
Jario honekin jasoko
dituzun bidalketak nola
bistaratuko dituzun erabaki
14 behar duzu hemen: osorik
Zure jarioa pribatuan
gordetzen baduzu zuk (ahal den kasuetan),
bakarrik irakurri ahal laburpen gisa edota
izango dituzu bertako goiburuak bakarrik.
bidalketak. Publikoa
izatea erabakitzen baduzu
edonork irakurri ahal
izango ditu jario honetako
artikuluak
15
Jarioa gehitu ondoren, blogaren izena agertuko zaizu ezker
zutabean, “Canales” izenaren azpian. Gehituko den artikulu
kopurua desberdina izaten da kasu bakoitzean (kopuru hau
blogaren administratzaileak erabakitzen du).
Hemendik aurrera gehitutako blogean artikulu bat
argitaratzen den bakoitzean Bloglinesek zuzenean hona
ekarriko dizu. Kanalaren izena letra lodiz agertzen bada,
irakurri gabeko artikuluak dituzula esan nahi du, artikulu
kopurua parentesi artean adierazten delarik.
16
Hauxe da
jasotako artikuluek
izango duten itxura.
Argitaratutako
azken artikulua beti
agertuko da lehen
postuan (alderantziz
izatea erabakitzen
ez baduzu
behintzat)
17
Aurrean adierazitako prozesua behin eta
berriro errepikatuz zure feed zerrenda
poliki poliki hazten joango da. Feed
kopurua handitzen doan heinean,
beharbada hauek ondo antolatzeko
beharra izango duzu. Horretarako “Editar”
aukeran egingo dugu klik.

18
Hemen ikusi ahal izango duzu zure
banakako jarioen eta karpeten antolaketa,
“Explorador de Windows” ereduaren
antzera.

19
Gerta daiteke Bloglines erabiltzen hasi aurretik beste jario agregatzaile bat erabil izatea.
Jada gordeta dituzun feed horiek Bloglinesera inportatzeko nahikoa da OPML fitxategi bat
sortzea eta Bloglinesera igotzea. Aukera daukazu ere kontrakoa egiteko: Bloglinesek zure
feedak esportatzeko aukera ematen dizu OPML fitxategi bat sortuz
20 Harpidetutako jarioak karpetetan
antolatu nahi badituzu, nahikoa da
“Carpeta nueva” hautatzea. Agertuko den
leihotxoan karpetari emango diozun izena
aukeratu eta listo.
21
Hemen ikus daiteke jario eta karpeten
egiturak hartzen duen itxura. Aurrean esan
bezala, Windowseko “Explorador”-earen
egitura berbera jarraitzen du
22
Feed edo karpeta bakoitzaren
gainean klik eginez berarentzat
definitu ditugun propietateak alda
ditzakegu
23
Jario zerrendaren gainean
agertzen den laukitxoan klik eginez,
zure zerrenda era desberdinetan
bisualizatzeko aukera duzu.
23 Jarioen kudeaketarekin
amaitzeko, zure Bloglineseko
kontuaren konfigurazioa aldatzeko
aukera ere badaukazu “Opciones”
deitzen den linkean klikatuz gero

24
Lehenengo aukeran, zure kontua
irekitzerakoan erabili dituzun
helbide elektroniko eta pasahitzak
alda ditzakezu
25 Bloglinesek blog bat
sortzeko aukera ere
ematen du. Gune
honetan konfigura
dezakezu zure bloga
26
Hirugarren atal
honetan zure profil
pertsonalaren inguruko
informazioa txerta
dezakezu
28 Gida honekin
amaitzeko, Bloglinesek
jarioak konpartitzeko
aukera desberdinak 27
eskaintzen ditu Azkenik, jarioen
kudeaketarekin zerikusia
duten hainbat atal
konfigura daitezke
29
Blogek duten
berezitasunetako bat
Blogrollarena da. Blogrolla
norberak jarraitzen dituen
blogen esteken zerrenda da.
Aukera dago zerrenda hau
Bloglinesen harpidetutako
jarioetatik sortzea. Horretarako
nahikoa da zure erabiltzaile
izena ipintzea, Blogrollean 30
agertuko diren estekak zein Azkenik, zure
karpetatakoak izango diren jarioak publikoak
adieraztea eta, azkenik, estekak badira, edonork
non agertzea nahi dugun. kontsultatu ahal
Jasoko dugun HTML kode zatia izango ditugu
gure blogaren alboko barran hemen adierazten
txertatzea nahikoa da gure den helbidean.
Blorrolla prest edukitzeko

You might also like