You are on page 1of 2

Hemen dituzue, gure

gurasoen deskribapen
batzuk, ea gustuko duzuen.

Nik aita aukeratu dut berarekin pasatuko dudalako asteburua. Aitak ile
beltza, begi marrioak eta sudur handia du., baita, aho handia eta bizarra moztua.
Aita lodia da, oin handiak eta hanka luzeak ditu. Altua eta indartsua ere bada.
Nirekin egotea gustatzen zaio, horregatik, Izabara nirekin etorriko da;
mendira joatea gustatzen zaio, barregarria eta oso dibertigarria da.
Aita, xelebrea, makua eta oso oso alaia da. Nirekin txantxa asko egiten ditu, niri
axola ez zaidalako.

Iker Arruza

Nik nire ama Itxaso aukeratu dut, gauza bat baino gehiago egin ahal
duelako minutu batean.
Nire amak begi berdeak ditu, aho txikia eta sudur txikia. Belarri oso politak
ditu. Amak ez du oso ile luzea, ezta laburra. Bere ile kolorea horixka da. Bere
larruazalak orain tono beltza eta oso polita du, udan eguzki asko hartu duelako.
Ama oso alaia eta oso barregarria da. Bere jazkera oso polita da. Ez ditu
betaurrekorik.
Beti laguntzen digu, eta horregatik asko maite dugu.

Maider Basterretxea

Nik nire aita aukeratu dut, zeren gauza asko dakit berari buruz. Alvaro du
izena. Baxua da, argala eta indartsua. Bere ilearen kolorea beltza da, Begietako
kolorea marroi argia eta bere besoak eta hankak luzeak dira.
Oso eskuzabala da. Asko gustatzen zaio berba egitea eta lo egitea.
Oso majua da, beti dagoelako zuri entzuteko prest. Oso txantxazalea da,
barregarria eta irribarretsua. Baina haserretzen denean... Hobeto berarengandik
urrun egotea !

Miguel Diez
Nik nire ama aukeratu dut, gehiago nagoelako berarekin eta majua delako
(nire aita ere bai).
Isabel deitzen da, altua da eta ez dago ez argala ezta lodia. Bere ilea
marroia da eta ile motza du. Bere begiak ere marroiak dira eta sudurra ez da
zorrotza. Ahoa normala du eta belarriak ere bai. Besoak eta hankak normalak
ditu.
Oso majua eta dibertigarria da eta askotan jokatzen du nirekin, oso ona da
beti, gauza bat egiten ez badakit, laguntzen dit egiten.

Ana Shuyu Esnaola

You might also like