You are on page 1of 7

HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA:

MUNDUKO
BIZTANLERIAREN
BANAKETA

Maitane Arraiet
Ainara Artola
Nerea Goikoetxea
LH 3A 2010-2011
Hezteko objektu digitala: MUNDUKO BIZTANLERIAREN BANAKETA

A URKIBIDEA

1.- IZENBURUA ................................................................................................. 3

2.- KATALOGAZIOA ........................................................................................ 3

2.1.- IKT MAILA ............................................................................................ 3

2.2.- TIPOLOGIA ........................................................................................... 3

2.3.- ORIENTABIDE DIDAKTIKOA ........................................................... 3

3.- TESTUINGURAKETA ................................................................................. 3

4.- HELBURU DIDAKTIKOAK ........................................................................ 3

5.- OINARRIZKO KONPETENTZIAK ............................................................. 4

6.- EDUKIAK ...................................................................................................... 4

7.- ORIENTAZIO METODOLOGIKOAK ........................................................ 4

7.1.- JARDUERA SEKUENTZIA .................................................................. 4

7.2.- AZALPENA ........................................................................................... 5

7.3.- BALIABIDEAK ..................................................................................... 5

8.- EBALUAZIOA IRIZPIDEAK ....................................................................... 6

8.1.- ARLOAREKIKO .................................................................................... 6

8.2.- IKT-EKIKO ............................................................................................ 6

2
Hezteko objektu digitala: MUNDUKO BIZTANLERIAREN BANAKETA

1.- IZENBURUA
MUNDUKO BIZTANLERIAREN BANAKETA

2.- KATALOGAZIOA

2.1.- IKT MAILA


Maila aurreratua.

2.2.- TIPOLOGIA
Ikasketa objektua.

2.3.- ORIENTABIDE DIDAKTIKOA


Ikasketa objektuaren sailkapena: Esplorazio-jarduera.
Multzokatzea: banakakoa eta talde txikiak.
Formatu teknikoa: Exekutagarria.

3.- TESTUINGURAKETA
Txanela proiektuaren barruan, Lehen Hezkuntzako 5. Mailako 3. Unitate
didaktikoaren atal batzuk sakontzeko balio du hezteko objektu digital honek. Munduko
biztanleriaren banaketari buruzko hausnarketa egin, iritzi kritiko garatu eta batez ere,
IKTetan trebatzeko helburuarekin sortu dugu baliabide didaktiko hau.

4.- HELBURU DIDAKTIKOAK


- Munduko biztanleria eta bere bilakaera ezagutzea.

- Populazioaren banaketa munduan; biztanle dentsitatea kalkulatzea.

- Hainbat gairi buruz hausnartzea eta iritzia arrazoitzea.

- Egunkariak informazio iturri moduan erabiltzea.

3
Hezteko objektu digitala: MUNDUKO BIZTANLERIAREN BANAKETA

- Baliabide digitaletan trebatzea.

5.- OINARRIZKO KONPETENTZIAK


- Ikasten ikasteko gaitasuna.
- Matematikarako gaitasuna.
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

6.- EDUKIAK
4. eduki-multzoa: (175/2007 dekretuaren 4.eranskina 2010ean moldatua)
- Espainiako eta Europar Batasuneko biztanleria. Gaur egungo munduan
migrazioek duten garrantzi demografiko, kultural eta ekonomikoa aintzat hartu.
- Estereotipoak eta edozein motatako bereizkeriak gainditu, eta besteekiko enpatia
izan.
- Taldean lan egitearen aldeko jarrera, lankidetzarako eta parte hartzeko jarrera
arduratsuak agertuz; eta elkarrizketa eta eztabaidetan, besteen ideiekiko eta
ekarpenekiko ezberdintasunak onartu errespetuz eta tolerantziaz.

7.- ORIENTAZIO METODOLOGIKOAK


Kurtsoaren erdi aldean landuko dugu objektu digital hau.

7.1.- JARDUERA SEKUENTZIA


Ordenean;

-Testu irakurketa Munduko populazioa eta populazioaren bilakaerari buruzko


edukiei buruz.

4
Hezteko objektu digitala: MUNDUKO BIZTANLERIAREN BANAKETA

-Testuaren ulermen galderak.

-Biztanle dentsitatea kontzeptua barneratzeko ariketa.

-Kontinenteak eta arraza ezberdinak ezagutu eta identifikatzeko ariketa.

-Aurretik landutako kontzeptuen errepasoa egiteko jolasa; hizki-zopa.

-Ebaluazioa egiteko landutako edukiak lan idatzi batean islatzea. Horretarako,


internet eta egunkariak erabiltzea.

7.2.- AZALPENA
Lehenengo, munduko populazioaren eta populazioaren bilakaerari buruzko
irakurketa eta ulermena lantzeko testua eta honi buruzko ulermen galderak egingo
dizkiegu haurrei.

Bigarren, ikasleek, jardueran ageri diren herrialdeen biztanle kopuruei eta azalerei
buruzko informazioa bilatuko dute Internet-en. Ondoren biztanle dentsitatearen
(km2/biztanleria) emaitza kalkulatuko dute eta lotu dagokion herrialdearekin.

Hirugarren, munduko kontinenteak eta arrazak lantzeko ariketa egingo dute.


Irudietako jendeari azpian dagokion kontinentearen izena ipini beharko die.

Laugarren, kontzeptuak lantzeko ariketa egingo dute hizki-zopa batean, honela,


dibertigarriagoa egingo baitzaie ikasketa.

Azkenik, ikasitakoaren hausnarketa egiteko gaiarekin lotuak dauden berriak


bilatuko dituzte egunkarietan, talde txikietan jarri eta horma irudia egingo dute ondoren
aurkezteko.

7.3.- BALIABIDEAK
-Txanela testu-liburua.

-Internet.

-Edilim programa.

- Egunkariak.

- Horma irudia.

5
Hezteko objektu digitala: MUNDUKO BIZTANLERIAREN BANAKETA

8.- EBALUAZIOA IRIZPIDEAK

8.1.- ARLOAREKIKO (175/2007 Dekretua 2010ean moldatua)


4. Inguruneko aldaketa eta transformazio sozial, kultural, ekonomiko eta
teknologikoko zenbait prozesu (batik bat, globalizazioak eragindakoak) aztertu eta
deskribatzea, eta munduak egun bizi dituen desberdintasunen kausak
identifikatzea eta balioestea.
• Ea jabetzen den bizitzan eta ingurunean komunikazioaren
hobekuntzari eta teknologiari esker sortutako aldaketez eta ea balioesten
dituen.
10. Egoera edo arazo errazei buruzko txosten bat aurkeztea euskarri digitalean eta
paperean; hainbat iturritatik informazioa jasotzea (zuzenekoak, liburuak,
Internet...); lan-plangintzari jarraitzea, eta ondorioak ateratzea.
• Ea plangintzarik egiten duen hainbat iturritatik informazio esanguratsua
lortzeko, aurre-hipotesiak planteatuz eta iturriok sistematizatuz.
• Ea jaso eta hautatzen dituen, helburu zehatz batekin, egoerei eta
gertakizunei buruzko hainbat iturritako datuak (iturri zuzenetakoak,
liburuetakoak, komunikabideetakoak, Internetekoak...).
• Ea antolatu eta aztertzen duen jasotako informazioa (laburpenak,
galdetegiak...) helburu jakin batekin, ondorioak ateratzeko.
• Ea ematen duen lortutako konklusioen berri, kasuan kasuko metodo
egokiena (grafikoa, idatziz...) eta forma komenigarriena hautatuz (horma-
irudia, laburpena, koadroa...) eta ahalik eta era argienean, dela euskarri
digitalean dela paperean.
• Ea era txukunean eta argiro azaltzen dituen lan-plangintza jakin bati
jarraituz egindako prozesua, emaitzak eta ondorioak.

8.2.- IKT-EKIKO (Eskola 2.0 Irakasle eta ikasleentzako gaitasunen mapa


2010)
Jariakortasun digitala

F1: Oinarrizko Hardware baliabideak maneiatzea

F2:Informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko IKTak erabiltzea:

F2.1: Informazioa bilatzeko internet erabiltzea

6
Hezteko objektu digitala: MUNDUKO BIZTANLERIAREN BANAKETA

F3: Testuak prozesatzeko IKTak erabiltzea.

Ikasten Ikasi

A1: Komunikatu eta parte hartu

A 1.2: IKTak arduraz erabiltzea kulturaniztasuna eta tolerantzia garatzeko

Hiritartasun digitala

C3: Komunikazio elektronikoari dagozkion estilo eta forma desberdinak


errespetatzea.