D

Argitaratzailea: Donostiako Hedabideak, S.L. Lege Gordailua: SS-226-05 Zuzendaria: Aritz Sorzabal Kudeatzailea: Karmele Urbistondo Egoitza nagusia: Katalina Eleizegi 36 behekoa Telefonoa: 943 46 72 36 Faxa: 943-44 65 32 E-posta: donostia@hitza.info Webgunea: www.irutxulo.hitza.info Iritzia: iritzia@hitza.info. 647-31 97 64 Hiria: hiria@hitza.info. 647-31 97 69 Kirola: kirola@hitza.info. 647-31 97 67 Agenda: agenda@hitza.info. 647-35 56 65 Publizitatea: donostia@iragarri.net. 943-30 43 34. Loiola kalea 14-1. 2. bulegoa

2011-01-14 Eguraldia

Goiza

Arratsaldea

Tenperatura

Itsasoa
ITSASGORA
METROAK
12:25 3,17 06:17-18:43 1,75-1,65

17° 8°

››

ITSASBEHERA
METROAK

››

Donostiako Hedabideak S.L.ko kideak: ‘Hitza’ diruz laguntzen duten erakundeak. Donostiako Euskararen Udal Patronatua Gipuzkoako Foru Aldundia

eta, oraingoz, Donostiako beste 40 eragile Hitza-k Bai Euskarari

Hitza-ko bezeroen arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko): 902 82 02 01

Groseko AEK euskaltegiko ikasleek auzoko eskultore baten lantegira bisita egin dute; hizkuntza bizitza errealean erabiltzeko aukera emateaz gain, jarduerak egurrezko tailen inguru gehiago ikasteko balio izan du.

Egurrean forma hartu duen euskara
Mikel Goñi kastoletara joaten direnen moduan, euskaltegietako ikasleek ere txangoak egiten dituzte, eskoletan ikasitakoa egoera errealetan erabiltzea izaten baita ikasgaiak finkatzeko modurik eraginkorrena. Hori guztia kontuan hartuta, Groseko AEK euskaltegiko hirugarren urratseko ikasleek Antxon Mendizabal eskultorearen tailerrera egin dute bisita. «Ni ere euskaltegian ibili nintzen. Orain, ordea, euskaraz bizi naiz». Eskultoreak, euskararekin izandako esperientziak ez ezik, bere jardueraren nondik norakoak ere eman dizkie AEK-ko ikasleei. Mendizabalek hiru alorretan aritzen dela argitu die bisitariei. Egur eskultura artistikoez gain, «ikastaroak eman eta artisautza lanak egin behar izaten» ditu-eta. Batez ere, egurrarekin egiten du lan Mendizabalek, eta honen inguruko hainbat zehaztapen eman ditu. «Intxaurrondoa asko gustatzen zait. Bi mota daude, amerikarra eta bertakoa, eta bertakoa da hobeagoa». Aspaldian eskultorearen irakasle izandakoak samurki zuzendu dio; «hobea? Intxaurren moduan orduan!» Bestalde, ikasle finen moduan, bisita prestatuta ekarri dute Grosen dagoen tailerrera. Hain zuzen ere, IRUTXULOKO HITZA-k eskultoreari egindako elkarrizketa baliatu dute galdera sorta osatzeko. «Bukatu al dituzu arotza ikasketak?», galdetu dute ikasleek. Barre artean, azkar erantzun du artistak, «bai, etxean obligatuta bai-

I

na bai». Bisitarietako batzuk solasaldiari adi-adi arreta ematen ari zaizkio. Beste batzuk, ordea, etxean apaingarri lana egin dezakeen obraren baten bila ari dira. Izen dantza eta lezio bikoitza Interesak lotsa arintzen lagunduta, bisitarietako batek zera galdetu du, «zenbat kostatzen zaio eguzki lore bat? Hala esaten da ez?». Geroago hitz egingo zutela erantzunda, Mendizabalek suak eta dantzak inspiratutako eskultura seriea erakutsi dio taldeari. «Honek Su-dantza dauka izena, eta beste honek Kalejira». Horiek entzunda beste ikasleetako batek San Juan dantza izena proposatu du hurrengo baterako. «Izenak besterik ez dira, bakoitzak zerbait ezberdina ikusten badu, hori izan daiteke eskultura». Horrela, kontu kontari, galderak eginez eta erantzunez, eskola ordua bukaerara iritsi da. Ikasleek lezio bikoitza atera dute eskultorearen lantegitik. Batetik, egu-

Eskultorearen tailerra ezagutzeko aukera izan dute Groseko AEKko hirugarren urratseko ikasleek. M.G.

rren izenak eta arteari buruzko hainbat gauza ikasi dituzte. Bestetik, ordea, euskaltegira joanda, euskaraz gain, beste gauza asko ikasten direla. Esaterako, euskaldun berriek euskaraz bizitzera irits daitezkeela. 1mgoni@hitza.info

Mendizabalek bukatutako hainbat lan erakutsi dizkie bisitariei. M.G.

Artistak pinua oso biguna dela frogatu die euskara ikasleei. M.G.

2

Agurrak

AGURRAK 943-46 72 36 donostia@hitza.info

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful