GIPUZKOA KOSTALDEA Euskadi

Argazkiak: Fermín Etxeberria, Txema Fernández, Javier García, Iñigo, Omar Ulacia, Javier Lucas, Orioko Udala, Aiako Udala, Zumaiako Udala, KSUB Urpeko zentroa, Pagoetako artxiboa, Lluis Llavori, José Ángel Chamorro, Jon Llordes eta Gorka Zabaleta.

Sarrera

Getaria, Orio, Zarautz, Aia eta Zumaiako udalerriek osatzen duten Euskal Kostaldeko eskualdea duzu eskura. Patxadaz hartu. Presarik gabe. Aztertu herri bakoitza, aukeratu natura, ondarea, kirola, museoak, itsasoa, Santiago Bidea... edo bakoitzarekin disfrutatu, etekina atera bertako gastronomiari, bertako txakolinari, hau da, itsasoaren haize leunak ferekatuta hazten den eta Jatorrizko Deitura duen ardo zuriari. Sentitu eskualde honetako biztanleen bizimodua eta egunerokotasuna, imajina ditzakezun baino plan gehiago eskainiko dizkizute.

Informazio baliagarria
San Salvador eliza
Bertan Gipuzkoako Ermandadea sortu zen, egungo Gipuzkoako Lurralde Historikoaren sorleku. Euskadiko bitxi gotikoetakotzat jotzen da -Monumentu Nazionala da-, eta harresi zaharrari atxikita dagoenez, bere egituraren azpitik ibili ahal da.

San Prudentzio ermita

San Prudentzio auzoko ermita arkitekturarik soilenaren adibide da, eta barruan dagoen harri biribil eta miraritsuak buruko minak sendatzen dituela diote.

San Anton mendia ('Getariako Arratoia')
San Anton mendia, 'Getariako Arratoia' izenez ezagutzen dena, Parke Naturaltzat jotzen da. Pasieran lasai ibiltzeko aukera eskaintzen du, itsasoko ikuspegi zoragarriez gozatzen den bitartean. Herriari lotuta dago arrantza-portuaren bitartez, eta horrela, Kantauriko haize zakarrez babesten du.

Malkorbe eta Gaztetapeko hondartzak
Arku-koilare bitxi batek inguratutako Malkorbeko hondartzan bela eta piraguismoa praktikatzeko ur lasaiak dira nagusi, eta Gaztetapekoan, berriz, olatuen marmarrak surf egitera gonbidatzen du.

Balenciagaren hari eta orratzaz xehetasunez josita, itsasoko haize leunek ihinztatutako txakolin-mahatsondoz marraztuta, munduari bira osoa eman zion lehena izan zen Juan Sebastian Elkano nabigatzaile geldiezinaren sehaska eta bale-ontzien gordeleku. Horixe da Getaria.

Balenciaga museoa

Moda munduko klasikoetako bat, handietako bat, Cristobal Balenciaga, Getarian jaio zen. Joskinen artean garrantzitsuenetakoa den honek Maria Cristina de Hadsburgo eta Victoria Eugenia bezalako bezero garrantzitsu eta finak izan zituen, eta goi-mailako joskintzaren mito bihurtu zen Parisen. Bere lana ikusgai izango da gutxi barru irekiko den Balenciaga museoan.

Artea

Harresi zaharraren hondakinak, Juan Sebastian Elkanoren estatua, Arriaundiko tumulua, San Martin eliza eta Aldamar Dorre eta Jauregia, Getariaren historia biziaren isla dira.

Getariako Turismo Bulegoa
Aldamar parkea, 2 20808 – Getaria T_943 14 09 57 turismo@getaria.net www.getaria.net

Informazio baliagarria
Indarra, gogoa eta kemena. Horiek dira hori koloreari, Orioren ikurrari, lotzen zaizkion gaitasunak. Eta ez daude herri arrantzale honen izaeratik oso urruti. Jorge Oteiza eskultoreak bertan aurkitu zuen bere pentsamendu artistikorako eragina, eta baita Benito Lertxundi euskal kantautoreak bere letren iturri ere. Orioko arraunlariek olatuetan aurrera egiteko duten indarrari esker, Kantauriko estropaden buruan egon ohi da herriko trainerua. Gainera, bisigua 'Orioko erara' da gastronomian nagusi Oria ibaiaren ertzeko herri honetako jatetxeetan.

Bariko San Nikolas eliza

Haitzari moldatuta. Horrela dago hiribilduko monumenturik zaharrena, XIII. eta XVII. mendeetako arkitektura eta lurraren orografia maldatsua bateratzen baitira. Zabalera eta diseinu ezberdinetako eliz atariak naturarekiko moldaketa honen isla dira.

Tourseko San Martin ermita

Hirigune Historikoaren goiko aldean Tourseko San Martin eliza dago. Puntu honetatik, ia airetik bezala, herri arrantzale honen ospea dago ikusgai, itsasontziak Orioko plazara bertara lotuta daudela.

Goiko Kale, Hirigune Historikoa
Nonahi azaltzen da haitzaren purutasuna XIII. mendeko Hirigune Historiko osoan. Eremu honetako eraikuntza askoren oinarri izanik, haren gainean elizak, etxebizitzak edo eskailera maldatsuak altxatzen dira. Bere kaleetan barrena galtzeak orografia gainditzeko hamaika moduri irekita egotea dakar berarekin, hala nola, eraikinak lotzen dituzten zurezko pasabideak, galtzada harriztatuak...

Oribarzar eta Antillako hondartzak
Bi hondartza daude herrian: Oribarzarkoa, txukunagoa, itsasadarraren beste aldean, eta Antillakoa, nagusia tamainagatik, eta biek ere Orioko herriaren oinetara hondartza-egun batez gozatzeko aukera eskaintzen dute. Antillatik bi ibilbide abiatzen dira; horietako bat Itxasperako bidea da, non Euskal Kostaldeko ñabardura aberatsez gozatzeko behatokia baitago.

Orioko Turismo Bulegoa
(Urte osoan irekita) Kale Nagusia, 17 20810 – Orio T_943 83 09 04 orioturismo@gmail.com www.oriora.com Santiago Bidearen Interpretazio Zentroa Kale Nagusia, 17 - T_ 943 83 09 04 20810 – Orio http://www.oriodonejakue.net

Informazio baliagarria
Itsasoak Zarautz besarkatzen du harea fineko hondartzaren bi kilometrotan zehar (Euskadiko luzeena da). Aire zabalean jarritako eskulturak, jatetxeak eta kafetegiak dira nagusi malekoian, eta honen aldean, babestutako biotopoa, hiriaren eta naturaren beraren arteko dikotomia eratuz. Euskadiko kostaldeko hiribildurik garrantzitsuenetako honetan, ondare aberatsa, merkataritza, ur-kirolak eta oinezkoen kaleak eta museoak bateratzen dira, bizitasuna nonahi eta etengabe nagusi izanik.

Photomuseum. Argazki & Zinema Museoa

Nola jendarteratu da argazkigintza? Zer da dagerrotipo bat? Eta kamera estenopeiko bat? Photomuseum museoak galdera hauei guztiei erantzuten die argazkigintzaren teknika eta artearen bilakaeraren ibilbide kronologiko baten bidez. Aldi baterako erakusketek aldian aldiko bisita merezi dute. San Ignacio, 11 3º T_943 13 09 06 photmuseum@photomuseum.name www.photomuseum.name

Santa Maria la Real Arkeologia Monumentu Multzoa
Gotorleku baten antzera, Santa Maria la Real elizak -hiribilduko zaharrena (XIV. mendea)Andres eta Juan de Araozen erretaula barrokoa gordetzen du. Garai hartako lanekin batera margolan eta eskultura garaikideak daude ikusgai, eta baita, Euskal Kostaldearen historia ere. Parrokiari itsatsita 'Zarauztarren Dorretxea' dago, eta bertan, Zarauzko Arte eta Historia Museoa. Elizaurre, 1 T_943 83 52 81 info@menosca.com www.menosca.com

Hondartza eta itsas pasealekua
Itsasoko haize leunaz gozatzea, uretan freskatzea, hondar gainean erlaxatzea eta olatuek orkatilak ferekatzen dituzten bitartean paseatzea, ekintza bereziak dira Zarauzko hondartzan. Bi kilometroko luzerak eta itsas pasealekuko eskulturek berezitasuna ematen diote eremu honi

Luzea dorrea

XV. mendeko eraikin bikain hau aparteko kontserbazio-egoeran dago, eta Zarauzko parke txiki batean altxatzen da. Gipuzkoako jauregidorretxe gotiko zibilaren adierazgarririk onentzat hartuta dago, eta harritzeko modukoa da honen silarrizko fatxada nagusi proportzionatua. Kale Nagusia, 28

Narros jauregia

Errege-erreginek ere jakin zuten, jakin, kostaldeko hiribildu honen ezaugarriak estimatzen eta Zarautzen ezarri zuten udako egoitzetako bat. Gaztelar estiloko jauregi honetan ingeles estiloko lorategia dago, eta Espainiako Isabel II.a erreginaren atsedenleku izan zen.

Zarauzko Turismo Bulegoa
(Urte osoan irekita) Nafarroa kalea, 3 20800 – Zarautz T_943 83 09 90 turismoa@zarautz.org www.turismozarautz.com www.gurezarautz.net

Informazio baliagarria
Aian posible da eguneroko presak ahaztea, bertan natura eta landa-bizimoduaren garaietara itzultzen baita. Baserriek edertzen duten paisaiak eta Pagoetako Parke Naturalaren freskotasunak horren alde egiten dute. Oteizak laudatutako pilotaleku urdin bereziak ere modernotasun kutsua ematen dio etxeen arkitekturaren xarmak oinetxeetan gordetzen dituen herriari. Herritarrekiko elkarrizketa hurbilei bide ematen dien eszenatokia, alegia.

Pagoetako Parke Naturala

Pagoetako Parke Naturalak, hondartzaren eta mendiaren arteko loturak, abeltzaintza eta basoberritzeko planak garatzearen aldeko apustua egiten du, naturan, aisia hezigarriarekin batera daitezen. Azken 60 urteez geroztik, erreserba natural honek irmo eutsi dio bere baso hostotsuak lehengoratu, fauna eta flora babestu eta balio naturalak sustatzeari. Parkeak 50 metrotatik 700 metrotara zabaltzen da 2.860 hektareatan zehar eta oinezkoen zidorrak, aparkalekuak eta olgetaeremuak eta atsedenlekuak biltzen ditu. Bertan daude, halaber, Iturraran baserria, Agorregiko burdinolak eta Altzolako finka ere, 40 metro arteko Elutz-aundiko ale ikusgarriekin batera.

Ekomuseoa / Iturraran baserria eta Lorategi Botanikoa

Parkeko Harrera eta Interpretazio Zentroa Iturraran baserriaren horma artean dago, eta Pagoetako ingurune fisikoari eta giza aztarnari buruzko erakusketak hartzen ditu. Zentrotik metro gutxira, bisitaria erlezain bihurtu edo, behintzat, erleen bizimodua gertutik ezagutu eta erlauntz baten barruan sar daiteke, Erlategi didaktiko batean. Gainera, mila landare-, zuhaitz- eta zuhaixka-espezie baino gehiago bizi dira eremu honetatik gertu dagoen eta bisitatzea merezi duen Lorategi Botanikoan.

San Esteban parrokia eliza eta Iturriozko San Juan Bataiatzailearen ermita

Sagastizabal baserria eta Amezketa-Lardi baserria

Agorregiko burdinola

Hauek dira Aiako erlijio-eraikin nabarmenenak. Lehenengoa jardunean dago igandeetako mezak bertan ospatzen baitira eta bigarrena, aldiz, jai- eta azoka-egunetako bilgune izan zen XVIII. mendera arte.

Sutegi batez eta bi errotaz, ubide, putzu, jauzi eta uhate eta guzti, osatutako monumentu protoindustrial hau, Pagoetako Parke Naturaleko ibar barrenean kokatuta dago.

Pagoeta mendiaren inguruetan daude zaharberritutako eta Ingurumen Eskola (Sagastizabal baserria) eta eskola-taldeen egoitza (Amezketa-Lardi baserria) bihurturiko eraikin hauek.

Pagoetako Parke Naturala
Iturraran baserria 20809 – Aia T_ 943 83 53 89 iturraran@gipuzkoa.net www.aiapagoeta.com

Informazio baliagarria
Eraginik ezberdinenen ondorio da gaur egun Zumaia: Ignacio Zuloaga margolaria, bere behin betiko estudioa Zumaian ezarri zuena, Baltasar Etxabe eta Julene Azpeitia idazleak, Julio Beobide eskultorea, eta Yeregui Anaiak, Estatuko lehenengo diesel-motorra muntatu zutenak, ditugu eragin horien adibide. Guztiek ere bere arrastoa utzi dute kostaldeko herri honetan, nortasun bereizgarria emanez. Gainera, musika klasikoaren adierazleetako bat izaten da abuztuaren hasieran, hots, izen handiko ikastaroak eta kontzertuak eskaintzen dituen ‘Zumaiako Uda Musikala’ Nazioarteko Jaialdia. Beste ikurretako bat olagarroa dugu, kaleetan barrena nagusi izaten baita irailean ospatzen den ‘Olarro Egunean’ plantxan edo eltzekari gisa prestatuta. Dena den, Zumaiak geologia bitxia dauka aparteko geruzekin, eta beste herri mugakide batzuekin batera, Flysch-aren Ibilbidea osatzen dute: itsas-lehorreko ibilbidea, itsaslabar ikusgarri, flysch beltz eta mineral-geruza anitzez gozatzeko. Eremu honen garapen iraunkorrak Geoparke izateko hautagai bihurtu du, UNESCOren babesarekin.

Algorriko Interpretazio Zentroa

Urola ibaiaren bokalea, Beduako padurak, Santiagoko dunak, San Migel artadia, marearteko zabalgunea eta itsaslabarrak. Horiek dira Zumaian dauden ekosistemak eta horietan sakontzen du Algorriko Interpretazio Zentroak publikoarentzako erakusketen bitartez edo natura-eremuak eurak bisitatuz. Juan Belmonte, 21 T_ 943 14 31 00 algorri@zumaia.net

Julio Beobide eskultorearen museoa
Kresala Julio Beobide ibiltokia, s/n T_ 645 70 62 12

Aldez aurretik txanda hartuta, Arte Ederren San Fernando Akademiako kide den Julio Beobide eskultore zumaiarraren estudioa ikus daiteke.

San Pedro parrokia
San Pedro kalea, 20 T_ 943 14 33 96

Kanpoaldetik itxura soila izan arren, barrualdean Juan de Antxietaren erretaula erromanista ikusgarria nabarmentzen da.

Ignacio Zuloaga museoa

Ignacio Zuloaga margolariaren estudioa izan zenaren hormetan eskegita, artista eibartarraren lanak egoteaz gain, bere bildumakoak ziren El Greco, Goya, Zurbaran edo Rodin bezalako pintoreen margolanak ikus daitezke. Santiago Etxea (Santiago hondartzaren ondoan) T_ 943 14 33 96 turismoa@zumaia.net / www.ignaciozuloaga.com

Artea

Ezagutu Arritokietako Andre Mariaren Marinel Kofradia, San Jose komentua, San Telmo ermita, Oikiako San Bartolome, Artadiko San Migel, Santiago ermita, jauregiak eta Dorretxeak eta Maria eta Jose ikastetxea.

Zumaiako Turismo Bulegoa
(Urte osoan irekita) Kantauri enparantza, 13 20750 – Zumaia T_943 14 33 96 turismoa@zumaia.net www.zumaia.net/turismoa

NATURA ETA TURISMO AKTIBOA

U

aaaaaaaaaaauuu a

uuu

Eskualdean itsasoa eta lurra mugatzen dituen lerro bitxiak forma aldapatsuak hartzen ditu itsaslabarretan, lasaiak hondartza zabaletan eta garaiak naturaz estalitako mendien hurbiltasunarekin. Bertako orografia bereziak, itsasoaren eta lehorraren artean kokatutako eremu honi loturiko kirol ugari egiteko aukera eskaintzen du.

uu u u u . .

Eskualde honetako naturaren ikonoetako bat flysch-a da, bere geruza geologikoekin; UNESCOk Geoparke izateko hautagai izendatu du. Itsasotik, ontzi batetik, edo mendi-ibilbideetatik ikusteko egin daitezkeen hainbat ibilbide ere eskualdeko bereizgarri dira. Pagoetako Parke Naturala eskualdeko zati berdeenaren beste adierazgarri bat da. Santiago Bideko erromesen urratsak ere sentitzen dira, sentitu, eskualdean. ‘Kostaldeko Bideak’ Orio eta Zarautza lotzen ditu. Orioko herrian Kantuari itsasoaren gaineko balkoi idilikoa den Tourseko San Martin ermita, Bariko San Nikolas eliza, Hirigune Historikoa eta Santiago Bidearen Interpretazio Zentroa bisita daitezke. Zarauztik Getariara, txakolinaren sorlekura, baserriak, zelaiak eta mahatsondoak ibiltarien lekuko leial bihurtzen dira, Zumaiaraino iritsi arte.

Urpeko jarduerak: Zarautz eta Getaria. Itsas ugaztunak begiztatzea: Getaria eta Zumaia. Golfa: Zarautz eta Zumaia. Parapentea: Zarautz eta Orio. Pilota: Herri guztietan. Kirol-arrantza: Kostalde osoan. Piraguismoa itsasadarrean: Zumaia eta Orio. Piraguismoa itsas zabalean: Kostalde osoan. Senderismoa: Herri guztietako ingurumarietan. Surfa: (Eskualdeko jarduera nabarmena) Zarautz, Zumaia, Getaria eta Orio. Bela: Getaria eta Zumaia. Ibilbideak ontzian: Getaria, Orio eta Zumaia. Zaldi-ibiliak: Aia.

GASTRONOMiA

M

m m m mu u u n n m

nn n

n n nm m m

Orioko parrilletan ezkaten txinpartak, pintxoez betetako Zumaiako barren kolore eta forma ugariak, Getaria edo Aiako txakolin freskoaren txilin-hotsa kopa barruan eta Zarauzko hondartzan itsasoari begira gastronomiaz gozatzeak ematen duen plazera. Gure gastronomiaproduktuen aniztasunak eta kalitateak zentzumenak aztoratzen dituzte. Tokiko merkatuei esker, eskualdeko txoko bakoitza kalitate handiko produktu freskoez hornitzen da, bisitariaren gozamenerako. Txakolin-upeltegiak ere bisita daitezke, ardo zuri, gazte eta fruta-usaineko honen lanketa-prozesua ezagutzeko.

EKITALDIAK

O

o o o o o o o o o o oo oo

oo o

o oooo o o

Eskualdean lehen mailako natura- eta ondare-elementuak egon arren, ezerezean geldituko lirateke bertako herritarrik gabe. Beren lurraren enbaxadore, bisitaria senitarteko bat bailitzan hartzen dute eta beren naturaltasun eta alaitasunaz kutsatzen dute, eskualdeko txokoetan zehar dabilen edonor. Ekitaldi, jai edo jarduera bakoitzean, dena ematen dute herriek folkloreari lotutako jai herrikoi eta tradizionalak edo XXI. mendeko ekitaldiak izan daitezen.

GETARIA Urtarrilak 17: San Anton. 'Bisigua monton'. Txakolin eta Bisiguaren jaia. Urteko lehen txakolina dastatzen da. Abuztuak 6: San Salvador zaindariaren omenezko jaiak; gastronomia-dastatzea, kulturaikuskizunak eta 'goitibera' txapelketa tradizionala bezalako kirol-ekitaldiak dira nagusi. * Lau urtez behin, Elkanoren lehorreratzea ospatzen da egun hauetan. Munduko lehen bira eman ostean, hiribilduko seme kutuna Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko eguna ospatzen da. ORIO Ekainak 29: San Pedro eguna. Uztaileko 3. astea: Bisiguaren jaia (ostegunetik igandera). Abenduak 6: San Nikolas eguna. * Bost urtez behin, 'Balearen eguna' ospatzen da, Oriok 1901. urtean arrantzatu zuen azken balearen omenez. AIA Pazko Igandea: Txakolin eguna. Apirila: Landare berezien azoka. Ekaineko 1. igandea: Pagoeta eta koadrilen eguna. Abuztuak 6 eta 10: San Donato eta San Lorenzo.

ZARAUTZ E k a i n a k 2 5 - 2 8 : San Pelaioak jai handienetakoak izaten dira Zarautzen. Besteak beste, haur eta helduen danborrada, erraldoi eta buruhandiak eta su artifizialak izaten dira, koadriletako kide guztiek brusa bera eramaten dute jantzita, eta jai-giroa da nonahi nagusi. Abuztuak 14-17: Andre Mariaren jaiak. Estropadak, herriko Pilota Txapelketa eta itsasoaren gainean botatzen diren suak izaten dira. Iraila: - Euskal Jaiak. Euskal kultura tradizionalaren eta ohitura sustraitutakoenen balioa nabarmentzen da, jai-giro izugarrian. - Munduko Surf Txapelketa. ZUMAIA Martxoa: Mendi Astea. Apirila: San Telmoren omenezko jaiak ospetsuenak izaten dira. Itsasoaren eragina nabarmena da. Prozesioa egiten da San Telmo ermitara, Udal Musika Bandak jotzen duen 'San Telmoren Martxaz' girotuta. Ekainak 29: San Pedro. Abuztua: - Zumaiako Nazioarteko Musika Jaialdia. - Euskal jaia eta Koadrila eguna. Iraila: Olarro Eguna. Udazkena: Jardunaldi mikologikoak.

OSTATUAK

Z

zz z z z z z zzzz zz

zzz

zzzzzzz

Eskualde honetan atseden hartu eta abegi onaz goza daiteke, hau da, etxean bezala sentitu. Hondartzatik gertu dauden hotelak talasoterapiarekin, landa-turismoko etxeak, landa-etxeak, apartamentu turistikoak, kanpinak, aterpetxeak... Esperientzia bizitzeko modua aukeratu baino ez da egin behar.

HAIN TXIKIA, HAIN HANDIA

ZUMAIA GETARIA

ZARAUTZ

ORIO

AIA

On Line Erreserba Turistikoak T_902 443 442 www.reservasguipuzcoa.com

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful