You are on page 1of 11

Kafe Antzokia Urretxu-Zumarragan

Proiektua Zirriborroa

Kafe Antzokia Urretxu-


Zumarragan

Proiektu-zirriborroa

2007-03-13

Kultur Errota Lan Taldea


www.blogak.com/kulturerrota
-1-
Kafe Antzokia Urretxu-Zumarragan
Proiektu Zirriborroa

Aurkibidea
1 Aurkezpena.................................................................................. ....................3
2 Egoeraren azterketa................................................................................... ......3
2.1 Euskararen erabilera...................................................................... ..........3
2.2 Kultura-eskaintza eta egoera........................................... ........................5
2.3 Gizarteari begiratu bat......................................................................... .....6
3 Ikuspegia.................................................................................................. ........6
4 Helburuak................................................................................................. ........8
5 Kafe Antzokiaren eskaintza................................................................ ..............8
5.1 Kafe Antzokiaren kultur-eskaintza............................................. ...............8
5.2 Ostalaritza-zerbitzua.......................................................... ......................9
6 Funtzionamendua................................................................ ............................9
6.1 Kafe Antzokiaren kudeaketa................................................................... ..9
6.2 Barne-antolaketa.......................................................................... ..........10
6.3 Finantziazioa..................................................................... .....................11
7 Azpiegitura................................................................................................. .....11
7.1 Kokapen fisikoa...................................................................... ................11
7.2 Beharrezko azpiegitura eta materiala......................................... ............11

Kultur Errota Lan Taldea


www.blogak.com/kulturerrota
-2-
Kafe Antzokia Urretxu-Zumarragan
Proiektu Zirriborroa

1Aurkezpena
Urretxu-Zumarragan Kafe Antzokiaren proiektua laburbiltzen duen txostena
duzu hau. Herriotako kultura-giroa dinamizatu eta euskararen garapenerako
azpiegitura estrategikoa da Kultur- antzokia, bestelako kultura-eredu dinamiko
bat jorratzen hasteko motor-lana egingo duen bitartekoa. Datozen lerrotan
proiektuaren arrazoia eta funtsa azaltzen saiatuko gara.

Kafe Antzokia euskararen normalizaziorako eta kutur arloa biziberritzeko tresna


estrategikoa dela uste dugu, bi herriotako kultur dinamikaren motorra. Kafe
Antzokia euskaldunontzako eta euskara ez dakitenentzat topagunea eta
erreferentzia gunea izateko sortuko da: euskaraz bizitzeko, eta kulturaren
esparruan euskaraz ere errotu nahi duen topa-gunea, eta euskararen mundura
hurbildu nahi dutenentzako erreferentzia.

2Egoeraren azterketa
Euskararen, kulturaren eta gizarte-egoeraren azterketa laburra egin nahi dugu
lehendabizi. Egoeraren irakurketa horretatik, egoera eraldatzeko tresna
ikusten baitugu Kafe Antzokia. Hiru eremu desberdinetan:

2.1 Euskararen erabilera;

2.2 Kultura-eskaintza eta

2.3 Gizarte-egoera.

2.1Euskararen erabilera

Ez dugu gogoeta sakon eta luzerik egin nahi, aski ongi agertzen baita Urretxu
eta Zumarragako Udalek onartutako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren
baitan eta Soziolinguistika Klusterrak egindako 2005 Kale Erabileraren
Neurketa Txostenean.

Euskararen inguruan egiten diren irakurketetan, beti aipatzen da botila erdi-


betea edo erdi-hutsarena. Asko hobetu eta ezagutzan gora egin dugu, baina
argi dago, euskararen erabilera geldo dago, motelaldian dago eta orain arteko
politikek ezin izan dioten horri buelta eman.

Hona ondoren euskararen erabilerari buruzko grafikoa, gure ustez


adierazgarria:

Kultur Errota Lan Taldea


www.blogak.com/kulturerrota -3-
Kafe Antzokia Urretxu-Zumarragan
Proiektu Zirriborroa

"Bilakaera" hau gutxi balitz, azkenaldian gainera gazteen artean erabilerak


atzera egin du.

Orain arteko estrategiek ez dute behar adineko eraginik, eta euskararen


erabilera handitzeko proiektu irekiak eta erakargarriak sortzen ditugun
heinean, handituko dugu euskara erabiltzen duten pertsonen kopurua eta
euskararen mundura gerturako den jende-kopurua.

Zergatik diogu irekia?

Kultura bera irekia behar duelako izan. Ez dugu kultura itxi batean sinisten.Gaur
egun kulturaren inguruan adituek diotena oso aintzat hartu beharko genuke
kulturaz ari garenean. Izan ere, Kulturak gure errealitateari zentzua ematen
dion tresna dugu, eta hau sinboloen bitartez transmititzen da. Sinboloen
garaikurra hizkuntza bera dugu. Nekez ulertzerik dugu gure herriko kultura,
gure testuingurutik kanpo, euskal herriko errealitatetik at. Ez genuke nahastu
behar inola kultura eta folklorea. Oker arituko ginateke. Guk kultura anitza eta
bizia nahi dugu. Iturri desberdinetatik edan eta sortzeko gaitasuna duena.
Horregatik ez dugu uste instituzioetatik soilik sor daitezkeenik kultura hau, uste
dugu subjektu guztiek euren kultura garatzeko bitartekoak jarri beharko
genukeela, are gehiago gure artean kultura desberdinak bizi diren honetan.
Horregatik behar du irekia izan. Kulturen arteko mugak ez dira askotan errealak
eta kultura guztiek dute zer hobeto baina horretarako kulturak dinamikoa eta

Kultur Errota Lan Taldea


www.blogak.com/kulturerrota -4-
Kafe Antzokia Urretxu-Zumarragan
Proiektu Zirriborroa

erakargarria izan behar du, ezin dugu eskaini kultura atzerakoi eta estatiko
bat.

Bestalde gogoan hartu beharko genituzke administrazio guztiari dagozkion


egitekoak:

 Alde batetik Euskal Autonomia Erkidegoan hartutako neurri


garrantzizkoenetako bat Euskararen Erabilera Arauzkotzeko 10/1982
Oinarrizko Legea. Lege horrek hizkuntza politikako ekimenak garatzeko
bidea zabaldu zuen, gizarteko eremu giltzarrietan euskararen ezagutza
eta erabilera berreskuratzeko euskarari hain beharrezkoa zitzaion
erakundeen babesa eskaintzeko derrigortasuna dugu.

 Bestetik, Autonomi Estatuaren 6.1 artikuluan berriz zera dio:

“El euskera, lengua propia del Pueblo Vasco, tendrá como el


castellano, carácter de lengua oficial en Euskadi, y todos sus
habitantes tienen el derecho a conocer y usar ambas lenguas”.

Bere 2. artikuluan honela dio:

“Las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma, teniendo en


cuenta la diversidad socio-lingüística del País Vasco, garantizarán el
uso de ambas lenguas, regulando su carácter oficial y arbitrarán y
regularán las medidas y medios necesarios para asegurar su
conocimiento”.

Uste dugu Lege aldetik administrazioari badagokiola neurriak hartzea erabilera


hori areagotzeko eta euskararen normalizazioan neurriak hartzeko eta gure
ustez gure proposamen hau neurri eragilea izan daiteke.

2.2Kultura-eskaintza eta egoera

Ez dugu orain arte bi herriotan, bai Udalen aldetik nola elkarte eta herritarren
aldetik egin den lana ezerezean utzi nahi. Lan handia egin da, eta eskaintza
kultural duina dagoela uste dugu, eta horretarako azken urteetan ahalegin
handiak egin dira azpiegitura egokiak ere jarriz (Zelai Aristi aretoa, Labeaga
Aretoa...). Errealitate hori ez dugu ukatu nahi, baina uste dugu oraindik
haratago joan beharko genukeela. Gure ustez hainbat arlotan hobetu, aberastu
eta erakargarriagoa egin daitekeela eskaintza hau uste dugu. Hiru eremu
hauetan ikusten ditugu hutsune handienak bi herriotako kultura-eskaintzan:

2.2.1 Eskaintzaren aberastasuna eta berrikuntza

Kultur eskaintza ezin da kultur etxe desberdinetatik kudeatu. Bertako


profesionalak ondo prestatuak izan arren beti errealitatearen parte bat
ikusiko dute eta kultura zerbait baldin bada ikuspegi desberdinak erakutsi
behar ditu. Ezin da inola aurrez egindako programa eta aurrekontu finko
batzuei lotua egon.

2.2.2 Euskararen presentzia kultura-eskaintza

Kultur Errota Lan Taldea


www.blogak.com/kulturerrota -5-
Kafe Antzokia Urretxu-Zumarragan
Proiektu Zirriborroa

Gure ustez euskara, gure identitatearen ezaugarri nagusienetako bat da,


eta kultur eskaintzan beste hizkuntza batzuekin presentzia izateaz gain,
bera izan behar da gure kulturaren bizkar hezurra egituratzeko bitarteko
eta ardatza.

2.2.3 Partehartzea ahultzen ari da.

Lehen ere aipatu dugu nolabait puntu hau. Ez da nahikoa egiturak sortzea,
ez da nahikoa aretoak izatea. Horretaz gain partaidetza aktiboa sustatu eta
bultzatuko duen bilgunea behar da. Hori da askotan zailena eta askotan
kultur etxetik ezin dena. Hor asmatu beharko genuke. Gure ustez Kafe
Antzokiak adin desberdinetako gizarteko partaideak egoteko, espazio
konpartitzeko eta gizarte kohesioa bultzatzeko aukera paregabea da. Gure
herri honetako kultura desberdinak biltzeko, sortzeko eta erakartzeko gune
aproposa. Ezin gara gelditu gure espazio itxian, guri emandako lokalean
musika jotzen. Ateak irekiak behar ditugu, bihotza bero eta burua eragiteko
prest. Bilguneak behar ditugu, elkar ulertzeko zubiak.

2.3Gizarteari begiratu bat


Gizartearen gaur egungo joeretan ez dugu hausnarketa zabal eta sakonik egin
beharrik konturatu ahal izateko indibidualismoak, globalizazioak eta merkatu
legeetan soilik oinarritutako ekintzak hartzen ari diren indarra. Kafe Antzokiak
beraz korronte indartsu hauen alternatiba izango diren balioak sustatzeko ere
balio behar duela uste dugu: Kultura ez kontsumista hutsa, auzolana,
lankidetza...

3Ikuspegia
Kafe Antzokiak zein helburu eta zein kultur eredu bultzatuko behar lituzkeen
eman nahi dugu argitara. Kafe Antzokia kultur eragile guztion arteko
elkarlanean honako balioak bultzatu eta dinamizatu beharko lituzke.

Kultura, bere zentzu zabalean ulertu behar dela uste dugu. Herritarren
ongizatea eta harreman sozialak bideratzen laguntzen duen jarduera bezala
eta, beste alde batetik, denetariko ikuskizun eta emanaldien bitartez beraien
beharrizan estetikoak asetzen dituen jarduera bezala.

Beraz, abiapuntu honek errotik saihesten du honelako planteamenduetan


sarritan egin ohi den hutsa: kultura adierazpide artistikoen bilduma soil gisa
ulertzea, hori ez ezik, kultura herri baten jokaera eta jarduera sozialen multzoa
ere badelako.

Honako balioetan oinarrituko dugu gure jarduna.

•Autoeraketan eta herritarron parte hartzean oinarritutako kultura.


Ezin diogu alderdi artistiko eta programazioari soilik begiratu, kultura-
guneak egunean zenbait ordutako erabilera baino ez lukeelako izango,
eta horrek, bistan denez, zeharo murriztuko luke bestela eduki
lezakeen potentziala. Kulturaren alderdi soziala bultzatuko dugu,
herritar guztien partaidetza aktiboa bideratuko duen proiektu oso batez

Kultur Errota Lan Taldea


www.blogak.com/kulturerrota -6-
Kafe Antzokia Urretxu-Zumarragan
Proiektu Zirriborroa

•Elkarte eta norbanakoen sormena eta produkzioa sustatu: Herrikoak,


Euskal Herrikoak eta nazioartekoak.

Kultura-gune berriak herri, nazio zein nazioarteko ikuspegi hirukoitz


zabal batetik planteatuko ditu bere jarduera guztiak.
Lehenengo eta bat, herri mailako planteamendu bat izango du
herriko gizabanako eta talde guztien ekoizpenak plazaratzeko
foroa izan behar duelako Kafe Antzokiak. Gure ustez, herriko
ekoizleen partehartzea, euren lanak plazaratu eta sormena
bultzatzea ezinbestekoa da. Zoritxarrez askotan kultur etxeetako udal
langileen izaera legalak (administrazioko partaide baitira) ez du
laguntzen ideologi guztietako zenbait sektoreei hurbilarazten.

Baina nazio mailako ikuspegi batetik ere lan egin behar du, jakina, eta
Euskal Herrian unean-unean puntan dauden kulturgileen emaitzak
ezagutzera eman. Beraz, Urretxu-Zumarragako Kafe Antzokia gure
kulturgileek euren agendan izango duten nahitaezko erreferentzia
bihurtzea lortu behar da. Ezin ditugu ahaztu teknologi berriek ematen
dizkiguten aukera anitzak gure ekoizpenak kanporatzeko eta
konpartitzeko.

Dena den, herri eta nazio mailako arloak bereziki zaintzeak ez du


esan nahi, inondik ere, nazioartera eta beste kulturetara zabalik
egongo ez denik, inola ere ez. Gezurra eta mito faltsua da Euskal
Herria herri itxia eta isolatua izan denik bere ibilbide historikoan. Gure
herri honek kanpoko eragile ugari izan ditu eta betidanik izan da
Europako komunikabideko pasagunea. Ez diogu errealitate honi ere
gaur egun uko egin nahi. Horregatik Nazioarteko eskaintza-kulturalak
bere lekua izango du Kafe Antzokian, noski.

•Euskara ardatza

Euskara erabilera bultzatzeko estrategia asko zaharkituta daude, eta


euskarazko eskaintza erakargarri, zabal eta txukuna egiten badugu,
hizkuntzaren prestigioa eta euskararen erabilera handitzea lortuko
dugu. Gozamenarekin lotu behar dugu euskaldunon jarduna, limurtu
egin behar dugu jendea, erakarri gure hizkuntzan hainbat jarduera
egiteko lekua eskainiz: Aisialdirako, kultura adierazpideetarako eta
ludikotasunerako. Ahalegin kolektibo bidez, gure hizkuntzan eginiko
edozein jarduerari duintasuna emanez.

Euskaldunak ez direnei euskara eta euskal kultura eurekiko zabali


dagoela, euskararen unibertsoak inoren kulturak ondo hartzen dituela.
Esku zabal jokatuz. Berdintasunetik abiatuta elkar ezagutuz, ulertuz
eta errespetatuz eraiki nahi dugula.

•Kultura berritzailea eta erakargarria

Kultura-tradizioari ateak itxi gabe, berrikuntzarako,


esperimentaziorako eta proposamen ausartak plazaratzeko tokia
izatea nahiko genuke. Kultura-jarduera tradiziotik edan behar duela
argi dugu, baina berau birsortu eta birpentsatu gabe nekez egingo
dugu aurrera. Sormena, berrikuntza eta prestakuntza ezinbestekoak
ditugu errepikapenean erori nahi ez badugu.
Kultur Errota Lan Taldea
www.blogak.com/kulturerrota -7-
Kafe Antzokia Urretxu-Zumarragan
Proiektu Zirriborroa

•Osagarritasuna eta koordinazioa. Bai Udala eta elkarteon artean; bai


Urretxu eta bai Zumarragako kultur eskaintzari begira

Erakunde publiko eta gizarte mugimenduaren lanek elkarren eskutik


joan behar dute, uneoro lankidetza eta osagarritasuna bilatuz. Badira,
eta beti izango dira, herri erakundeen eskueran bakarrik dauden kultur
azpiegitura lan handiak, eta halaber, badira, eta beti izango dira,
berez daukaten hurbiltasun eta inplikazioagatik, gizarte
mugimenduaren baitan baizik sortuko ez diren kultur ekimenak. Koska
ez da, beraz, zein zeini gailendu behar zaion, bi indarrak nola uztartu
behar diren asmatzea baino. Eta Kafe Antzokiak aukera berdingabea
azaltzen zaigu guztioi esandakoa praktikan jartzeko.

4Helburuak
Kafe Antzokia bidez honako xede hauek lortu nahi genituzke:

•Euskararen erabilera handitu.

•Kultura-eskaintza berritu, aberastu eta produkzio lokala sustatu

•Kafe Antzokien kultura-zirkuituan txertatu

•Jarduera ekonomikoa sortu

•Bestelako gizarte-eredu eta harremanak bultzatu.

5Kafe Antzokiaren eskaintza


Hasiera batean, bi eremu hauetan banatuko da Kafe Antzokiak egingo duen
eskaintza. Kultura-eskaintza eta programazioa; Ostalaritza- eta taberna-
zerbitzua;

5.1Kafe Antzokiaren kultur-eskaintza

•Musika-kontzertuak.

•Formatu-txikoko antzerki-obrak

•Magia-saioak...

•Dantza

•Bertsolaritza

•Arte-erakusketak

•Ume eta gaztetxoentzat saioak

Kultur Errota Lan Taldea


www.blogak.com/kulturerrota -8-
Kafe Antzokia Urretxu-Zumarragan
Proiektu Zirriborroa

•Hitzaldiak.

•Ikastaroak

•Tailerrak

•Aurkezpenak eta prentsaurrekoak

•...

Antolatuko diren emanaldiak hiru multzo nagusitan bana ditzakegu. Hona


hemen zeintzuk:

1.Kafe Antzokiaren kudeaketa hutsekoak: Kafe Antzokiak bere kasa eta


esandako helburuen arabera antolatuko lituzkeen emanaldiak atzerriko zein
Euskal Herriko kulturgileen eskutik. Guztira, urteko 50-60 emanaldi izan
litezke.

2.Udalak eta Kafe Antzokiak batera antolatzekoak: Zenbait kasutan, eta


bi erakundeen interesekoa denean, bitariko formula hau erabil liteke,
antolaketa eta beroni dagozkion gastuak erdibana eginez. Sistema hau oso
egokia gerta liteke, kutur edukien aldetik oso aberatsak izan arren, txartel
salmenta hutsaren bidez bideragarritasun eskasa duketen kultur
ekoizpenak eskaini ahal izateko. Haur eta gaztetxo eta zaharrentzako
emanaldiak ere sail honetan sar litezke, berez guztiz defizitarioak izaten
direnez. Urtean 50 bat izan litezke.

3.Udalak bere kontura antolatzekoak: Kafe Antzokia herriaren azpiegitura


izanik, Udalak, Kultura Etxean nahiz beste edozein aretotan egiten duen
bezala, bestan ere antolatu ahal izango ditu bere kultur programazioko
zenbait ekitaldi. Mota honetako ekitaldiak 15 bat izan litezke urteko.

5.2Ostalaritza-zerbitzua

•Taberna-zerbitzua

•Jantokia. Bazkariak, afariak eta otartekoak

•Kateringa eta enkarguzkoak.

6Funtzionamendua
6.1Kafe Antzokiaren kudeaketa

Argi dugu kafe-antzokiaren proiektua eta berau hartuko duen eraikina eta
zerbitzua publikoa izan behar duela. Herriaren garapenerako proiektu
garrantzitsua da eta Urretxu eta Zumarragako Udalak lirateke bultzatzaileak

Kultur Errota Lan Taldea


www.blogak.com/kulturerrota -9-
Kafe Antzokia Urretxu-Zumarragan
Proiektu Zirriborroa

herriko elkarte eta herritarrokin batera. Zerbitzuaren jabetza beraz publikoa


litzateke.

Kafe Antzokiaren kudeaketa aurrera eramateko ordea, herritarren eta elkarteon


inplikazioa ezinbestekoa denez, honakoa da planteatzen dugun kudeaketa-
eredua:

•Eraikinaren eta zerbitzuaren jabetza Urretxu eta Zumarragako Udalena


izango da.

•Kafe Antzokiaren kudeaketa orokorra eramateko herriotako elkarte eta


norbanakoek bultzatutako izaera sozialeko enpresa edo elkarte bat sortuko
da. (Kooperatiba, Fundazioa edo kultur elkartea). Enpresa edo erakunde
hori irabazi asmorik gabekoa izango da eta herritarron partaidetzara
zabalduta egongo da.

•Erakunde hori eta Udalaren artean hainbat urtetarako hitzarmen-kontratua


sinatuko da, eta hitzarmen horren arabera zerbitzuaren ustiaketa baldintzak
ezarriko dira

•Udala eta zerbitzua kudeatuko duen erakundearen artean koordinazio- eta


jarraipen-batzorde bat osatuko da. Bertan, kultura-programazioaren
koordinazioa eta zerbitzuaren jarraipenari dagozkion gaiak jorratuko dira.

6.2Barne-antolaketa

•Erakunderen egitekoa urrera eramateko eta kudeaketaz arduratzeko


egitura profesionala izango du.

oKultura-dinamizatzailea-arduraduna

oSukalde-arduraduna

oZerbitzariak

oBeste kontratazioak (Soinu-teknikaria, Djak, aisialdi-monitoreak...)

•Eguneroko kudeaketa profesionalek eraman arren, Kafe Antzokiaren


zuzendaritza elkarte eta herritarren osatutako pertsonek osatuko dute.

•Kafe Antzokiak koordinazio-talde bat izango du, eta bertan lan-taldeetako


ordezkariak, profesionalek eta bazkideek osatuko dute.

•Lan-taldeak. Herritarron partehartzerako eta inplikaziorako guneak izango


dira, eta kultur-eskaintza eta programazioa diseinatzeaz arduratuko dira:

oMusika lan-taldea

oArte eszenikoak

oHitzaldiak, ikastaroak, tailerrak

o.....

Kultur Errota Lan Taldea


www.blogak.com/kulturerrota - 10 -
Kafe Antzokia Urretxu-Zumarragan
Proiektu Zirriborroa

6.3Finantziazioa
Honako finantziazio-bideak aurreikusten ditugu:

•Kultura-ekintzen sarreretatik lortzen diru-iturria

•Ostalaritza-zerbitzua.

•Bazkidetza-sarrerak.

•Udalekin hitzarmen bidez lortutako diru-sarrerak.

7Azpiegitura
7.1Kokapen fisikoa

•Eraikinaren kokapena orain arte Kalebarrenen Zumarragako Udalak duen


udal-biltegiaren eraikina aztertzea proposatzen dugu.

•Kultura-erabilera du eraikinak eta herrian oso kokapen egokia du.

•Kafe Antzokiaren eraikinak beste hainbat erabilerarako aproposa ere izan


daiteke. Musika-taldeen entsegu lokalak...

7.2Beharrezko azpiegitura eta materiala

•Eszenatokia

•Sukaldea

•Barra

•Biltegia

•Bilera-gelak

•Bulegoa

•Kamerinoa

Guzti hau Proiektu zirriborro bezala aurkezten dugu, zure ideiak, proposamenak
eta guztionak islatuta egon daitezen. Badakigu proposamen hau gauzatzea
erronka handia dela, zaila izan daitekeela eta agian ekonomikoki kostu handia
izan dezakeela ere bai. Baina ziur gaude ere aberatsa eta interesgarria izan
daitekeela, eta merezi dituela buelta bat baino gehiago emateak. Horrelako
egitasmoen adibideak badira gugandik oso hurbil, eta dutenek argi erakusten
dute proiektu honek duen potentziala.

Kultur Errota Lan Taldea


www.blogak.com/kulturerrota - 11 -

Rate