You are on page 1of 27

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea

2. ATALA Enpresa eta merkatua

1. Sistema ekonomikoak
1.1. Zer, nola eta norentzat ekoiztu?
1.2. Doktrina ekonomikoak
1.3. Merkatu ekonomiaren funtzionamendua
1.4. Planifikazio zentrala
1.5. Ekonomia mistoa
1.6. Kapitalismo anglosaxoniarra eta europarra
2. Eskaintza-eskaria
2.1. Merkatuaren eragileak
2.2. Eskaria
2.3. Eskaintza
2.4. Oreka prezioa
2.5. Eskariaren kurban eragiten duten faktoreak
2.6. Eskaintzaren kurban eragiten duten faktoreak
3. Merkatu ereduak
3.1. Lehia hobezina
3.2. Monopolioa
3.3. Oligopolioa
3.4. Lehia monopolista
4. Enpresa
4.1. Zer da enpresa?
4.2. Mozkinak
4.3. Ekoizpen funtzioa
4.4. Kostuak
4.5. Teknologia
4.6. Input-output

2
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

1 SISTEMA EKONOMIKOAK
1.1 Zer, nola eta norentzat ekoiztu?

Gure ekonomiak baditu beste herrialdeekin antzekotasun eta desberdintasun nabariak.


Ondasunak nola ekoiztu, prezioen maila, ordaindu beharreko zergak, enpresek erabiltzen
duten makineria, eta beste gauza asko ere berdintsuago edo desberdinagoak izan daitezke. Oro
har, antzeman dezakegu gure ekonomia inguruko herrialdeen parekoa dela, adibidez, Portugal
edo Frantziakoaren parekoa eta beste batzuekiko arras desberdina dela, Kuba edo Indiakoa,
esaterako.

Ekonomia eta gizartea antolatzeko hiru sistema daude. Lehena, liberalismoa da, bigarrena, eta
kontrajarria, marxismoa eta, hirugarrena, sozialdemokrazia.

Ekonomiaren funtzionamendu orokorra ekonomialariek sistema ekonomikoaren bidez


azaltzen dute. Sistema ekonomikoa definitzeko hiru galdera hauei erantzun behar zaie.

• Zer ekoiztu?
Herrialde batek zein ondasun eta zerbitzu ekoiztuko diren eta zein kopurutan erabaki
behar du. Nork hartuko ditu erabakiak? Enpresa pribatuek ala publikoek? Gizarteak
janariak ala jantziak, tresna elektrikoak ala ibilgailuak, sendagaiak ala armak ekoiztea
erabaki behar du. Ekonomian aukera kostuaren legearen menpe gaude: zerbait
aukeratzen dugunean, beste zerbait ez egitearen kostua ordaindu behar dugu.
• Nola ekoiztu?
Nola ekoiztuko dira ondasun eta zerbitzuak? Zein baliabide eta teknika bidez
ekoiztuko dituzte ondasunak? Ekoizpena eskulanekoa izango da ala mekanizatua?
Enpresak jabetza pribatukoak ala publikokoak izango dira?
• Norentzat ekoiztu?
Norentzat izango da ekoizpena? Nortzuek kontsumituko dituzte ekoiztutako ondasun
eta zerbitzuak? Aberatsentzat bakarrik sortuko ditugu ala denentzat? Errentaren
banaketak berdinkidea izateko joera izango du edo alde nabariak egongo dira pobre
eta aberatsen artean?

Aurreko 3 galderei erantzuteko, funtsean, hiru sistema ekonomiko daude: merkatu librea,
plangintza zentralizatua eta ekonomia mistoa.

1.2 Doktrina ekonomikoak

Ekonomiaren inguruko doktrinek eragin bizia izan dute munduan gertatu diren aldaketa,
erreforma eta iraultzetan. Bi doktrina nagusi eta kontrajarri izan dira historiaren bilakaeran:
liberalismoa eta marxismoa.

3
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

LIBERALISMOA MARXISMOA

• Sortzailea: Adam Smith. • Sortzailea: Karl Marx.


• Lehentasun osoa: merkatu librea. • Lehentasuna: estatuaren esku
• Norbanakoa da bere interesen hartzea (interbentzionismoa).
aldeko epailerik onena. • Ongizate kolektiboa bilatzen da
• Horretarako askatasuna izan berdintasunean oinarriturik
behar du. • Askatasun ekonomikoak, aldiz,
• Bakoitzak bere interesen alde desberdintasun sozialak
egiten duen heinean, taldearen areagotzen ditu.
ongizatea lortzen lagunduko du. • Estatuak ekonomia planifikatu eta
• Estatuak ez du ekonomian eskua erabaki ekonomiko guztiak hartzen
sartu behar ditu.

1.3 Merkatu ekonomiaren funtzionamendua

Merkatua ondasunak eta zerbitzuak salerosten diren gunea da.


Lehen merkatua leku fisikoa zen. Jendea hara salerostera joaten zen, hala nola, Ordiziako
Feria edo hiri gehienetan dauden fruta eta barazki azokak. Gaur egun, teknologia berriei esker
merkatuak bere izaera geografikoa galdu du. Telebista, telefonoa eta internet merkatugune
bihurtu dira.

Merkatu librean zer, nola eta norentzat ekoiztu galderei eskaintza-eskariaren bidez
erantzungo zaie. Merkatuan, erosleek (eskaria) eta saltzaileak (eskaintza) batera zehazten dute
ondasun edo zerbitzu jakin baten prezioa eta kopurua.

Merkatuan ordena ezartzen duena Adam Smithek aipatutako esku ikusezina da. Merkatuak
berak erabakitzen du, esaterako, Irizar lantegiak 1.000 ala 2.000 autobus ekoitzi behar dituen
urtean. Erosleek adierazten diete ekoizleei zenbat ekoitzi behar den. Kontsumitzaileek
ibilgailu gutxiago eskatzen badituzte eta beste ondasun batzuen kopuru gehiago, ibilgailuen
ekoizpena murriztu eta beste ondasun batzuena areagotuko dute.

Merkatuko ekonomian, irabazirik handienak sortzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak


ekoizten dira teknikarik egokienak erabiliz. Horrela, produkturik onena preziorik baxuenean
salduko da eta enpresek garapena bultzatuko dute.

Sistema honetan estatuak esparru juridikoa arautu baino ez du egin behar, gizabanakoek
askatasunez erabaki ahal izateko. Hau da, estatuaren zereginari “laisser faire, laissez passer”
izena ematen zaio (utzi egiten, utzi merkaturatzen).

Sistema hau Europako eta Ipar Amerikako herri gehienetan indarrean dago gaur egun, eta
sistema kapitalista edo merkatuko ekonomia bezala ezagutzen duguna da. Izen hauekin
ezagutzen da, ekoizpen faktoreak (kapitala) kapitalisten jabetza pribatua direlako eta
merkatuak enpresen arteko lehiaketa orekatzen duelako.

4
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

Ezaugarri nagusiak Sistemaren mugak


ƒ Desberdintasun ekonomikoak
ƒ Ondasun, zerbitzu eta ekoizpen
areagotuko dira biztanleen artean.
faktoreen prezioak merkatuaren bidez
ƒ Lehiakortasun falta gerta daiteke,
zehazten dira.
adibidez, monopolioa
ƒ Ekoizpen faktoreen jabetza pribatua
ƒ Inguruarekiko errespetu eza,
da.
kutsadura isurketak
ƒ Enpresa askatasuna dago.
ƒ Baliabide naturalak xahutu egiten
ƒ Estatuak ez du ekonomian parte
dira, adibidez, itsasoa
hartzen (laissez faire)
ƒ Publizitatea kontsumitzaileak
ƒ Lehiakortasunak garapena bultzatzen
manipulatzeko erabiltzen da
du

JARDUERA

IRIZAR (klikatu erantzuna bilatzeko)

• Non dago enpresaren egoitza?


• Zenbat langile dauzka?
• Non ditu bere lantegiak?
• Zein autobus mota ekoizten ditu?

CAF

• Non dago enpresaren egoitza? Noiz sortu zen eta zein produktu ekoizten ditu?
• Zenbatekoa da kapital soziala? Zenbat akziotan banatua dago?
• Zein da burtsako azken kotizazioa? (klik)

IBERDROLA

• Zein motatako enpresa da? Noiz sortu zen eta zein produktu ekoizten ditu?
• Zenbatekoa da kapital soziala? Zenbat akziotan banatua dago?
• Zein da burtsako azken kotizazioa? (klik)

5
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

1.4 Planifikazio zentrala

Planifikazio zentraleko ekonomia sistema sozialistetan eman zen. Erakunde ekonomiko


bakarra dago, estatua, eta honek ekonomia osoa zuzentzen du.

Sistema honetan ez dago jabetza pribaturik. Honela, estatuak den-dena erabakitzen du (zer,
nola eta norentzat ekoiztu) eta bera da ekoizpen faktoreen jabea.

Errusiako Iraultzaren ondorioz Sobiet Batasunean sortu zen planifikazio zentraleko sistema
eta bertatik Europa ekialdeko herrialdeetara, Txinara eta Kubara hedatu zen XX. mendean.
1989tik aurrera (Berlingo harresiaren jauzia), Europako ekialdeko herri gehienak, sistemaren
porrota ikusita, merkatuko ekonomiara igaro dira. Gaur egun, planifikazio zentraleko sistema
honek herri gutxitan irauten du (Kuba, Ipar Korea, Birmania...).

Planifikazio zentralaren ezaugarriak


• Ekoizpen faktoreen jabetza Estatuak dauka.
• Prezioak estatuak ezartzen ditu, merkatuak ez du
garrantzirik.
• Ez dago enpresa askatasunik. Estatuak erabakitzen du zer,
nola eta norentzat ekoiztu.
• Estatuak erabaki ekonomiko guztiak hartzen ditu.

1.5 Ekonomia mistoa

Ekonomia kapitalistaren mugak eta plangintza zentralizatuaren eraginkortasun eza ikusirik,


ekonomialari batzuek tarteko sistema bat bilatu zuten. Honela, Europako estatuek hainbat
plangintza egiten dituzte zenbait sektoreren jarduera koordinatzeko, adibidez, elektrikoa,
errepideak, komunikazioak...

Bestalde, errentaren banaketari dagokionez, estatuak Gizarte Segurantza eta zerbitzu


sozialen prestazio sistema zabala egiten du, honela gutxieneko ongizate maila bermatzen du
hiritar guztientzat...

Ekonomia mistoa, merkatu ekonomia eta ekonomia zentralizatuaren arteko egoera gisa
agertzen den bezala, doktrina mailan ere liberalismo eta marxismoaren artean beste
kontzepzio bat dugu: keynesianismoa.

6
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

Keynesek garatutako teoriak merkatu ekonomia dauka oinarritzat eta haren joko arauak
onartzen ditu. Estatuaren esku hartze selektiboaren eraginkortasunean konfiantza dauka eta
politika ekonomiko nagusi gisa, zerga politikarako neurriak hartu behar direla uste du.
Estatuak zergen bidez ongizate politikak burutuko ditu denentzat: osasuna, hezkuntza,
pentsioak... Keynesen teoriak 1929ko krisia gainditzeko erabili ziren lehen aldiz Estatu
Batuetan, Roosevelt presidentearen agintaldian.

Ikus aurkezpena: Ekonomiaren fluxu zirkularra

1.6 Kapitalismo anglosaxoniarra eta europarra

Kapitalismo anglosaxoniarra, gaur egun, Amerikako Estatu Batuetan indarrean dagoena da.
Norbanakoaren arrakastan eta epe laburreko mozkinetan oinarritua dago. Lehentasuna
akziodunari ematen zaio eta, enpresaren lehiakortasun gorena lortzeko, derrigorrezkoa da
langile bakoitzaren lehiakortasuna muturrera eramatea (lan ordu ugari eta soldata baxuak).
Enpresa handiak burtsan kotizatzen dira eta hor bilatzen dute kapitala. Oso sistema
konpetitibo eta indibidualista da, norberak lana eta ahaleginaren bidez aurrera ateratzeko
aukera duela sinesten da.

Bestalde, Europako kapitalismoak Europa kontinentalean du oinarria: Alemanian, Suitzan,


Frantzian eta abar, hain zuzen ere. Hemen arrakasta kolektiboari eta epe luzerako etekinari
ematen zaio garrantzia. Gizartea osotasunean garatu behar dela pentsatzen da eta ez
norbanakoa soilik. Horretarako, estatuaren interbentzioa beharrezkoa da desberdintasunak
leuntzeko. Sistema honi ongizatearen estatua "welfare state" edo sozialdemokrazia deitu
ohi zaio.

7
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

2 ESKAINTZA-ESKARIA
Gai honetan merkatuaren funtzionamendua aztertuko dugu. Merkatuak zer, nola eta norentzat
ekoiztuko duen azaltzen saiatuko gara. Aldez aurretik merkatua definituko dugu:

Merkatua produkzio faktoreak edota ondasun eta zerbitzuak


eskaini eta eskatzen dituztenen arteko topagunea da. Antzina,
merkatua toki geografikoarekin identifikatu ohi zen. Gaur egun,
ordea, gunearen kontzeptua oso zabala da, elektronikoa
(internet) izan baitaiteke, besteak beste.

Merkatua aztertzerakoan hiru galdera hauei erantzuten saiatuko gara:

• Nola zehazten da ondasun, zerbitzu edo ekoizpen faktore


baten prezioa?
• Nola eragiten du produktu baten prezioak bere
ekoizpenean edo bere kontsumoan?
• Zergatik aldatzen dira prezioak eta ekoizpenaren maila?

2.1 Merkatuaren eragileak

Enpresek eta familiek merkatuan parte hartzen dute. Familiek produkzio faktoreak eskaini
(lurra, lana, kapitala) eta produktuak erosi egiten dituzte; enpresek, aldiz, produkzio faktoreak
erosi eta ondasun eta zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Sektore publikoak eta kanpoko sektoreak ere merkatuan eragiten dute. Sektore publikoak
faktore merkatuan eragiten du, adibidez, funtzionarioak kontratatuz eta produktuen merkatuan
ere parte hartzen du, esaterako, hegazkinak edo autoak erosiz.

8
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

Kanpoko sektoreak ere merkatuan eragiten du inportazio eta esportazioaren bidez. (Ikus
nazioarteko merkataritzaren gaia)

• FAMILIAK: produkzio faktoreak eskaini


ondasun eta zerbitzuak eskatu
• ENPRESAK: ondasun eta zerbitzuak eskaini
produkzio faktoreak eskatu
• SEKTORE PUBLIKOA: faktoreak eskatu
ondasun eta zerbitzuak eskaini
• KANPO SEKTOREA: inportazioak barneratu
esportazioak kanporatu

2.2 Eskaria

Errealitatearen azterketak frogatu du une jakin batean norbanako batek eskatuko duen
ondasun kopurua prezioaren araberakoa izango dela.

Ondasun baten truke kobratzen den prezioa zenbat eta garestiagoa izan, orduan eta norbanako
gutxiagok erosi nahi izango du. Era berean, prezioa merkeagoa den neurrian, eskatutako ale
kopurua handiagoa izango da.

Baina erabaki horretan ez du prezioak soilik eragingo, beste faktore batzuek ere parte hartuko
dute: nahiak, errenta, ordezko ondasunak.....

Adibidez: astean saltzen den disko kopurua ez da soilik diskoen prezioen baitan egongo,
moda, jendearen dirua eta diskoei lotutako beste ondasun batzuen prezioek ere eragingo dute
(ipod, mp3,...).

Demagun faktore guztiak prezioa izan ezik aldaezin mantentzen direla. Kasu honetan eskari
banakakoaren kurba izango dugu, hau da, aldi jakin batean diskoen prezioaren eta
kontsumitzaile batek nahi eta eska dezakeen disko kopuruaren arteko erlazioa.
Prezio bakoitzaren kasuan, norbanakoak erosi nahi duen disko kopurua batzen badugu, disko
merkatuaren eskariaren kurba lortuko dugu. Beraz, merkatu eskariaren kurbak
kontsumitzaileek eskatu nahi duten ondasun baten kopuruaren eta prezioaren arteko erlazioa
adierazten du, beste faktoreak aldaezinak izanik.

9
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

Adibidez: diskoaren prezioa 6€ denean, 200 disko eskatuko dira astean; aldiz, prezioa 12€
denean 150 diska eta, azkenik, 30 € denean 90 diska soilik. Diskoen prezioak gora egiten
duenean, bi arrazoi daude kopuru gutxiago saltzeko. Batetik, lehen diskoak erosten zituzten
kontsumitzaile batzuek orain mp3ak kontsumituko dituzte. Bestetik, kontsumitzaile batzuek
erosteari utziko diote prezioa dela eta.

Ikus grafiko interaktiboa.

2.3 Eskaintza

Eskariarekin gertatzen den moduan, ondasun jakin baten gaineko eskaintza ondasun horren
prezio eta beste faktore batzuen araberakoa da. Faktore adierazgarrienak teknologia,
merkatuaren bilakaeraren inguruko igurikapen eta ekoizpen
faktoreen prezioak dira.

Aipatutako faktoreak, prezioa izan ezik, aldaezinak direla


pentsatzen badugu, ondasun baten prezioaren eta une jakin baten
ekoizle batek eskaini nahi duen kopuruaren arteko erlazioan,
eskaintza banakakoaren kurba lortuko dugu.

Prezio bakoitzeko, ekoizle bakoitzak eskaini nahiko lukeen disko


kopuruak batzen baditugu, disko merkatuaren eskaintza kurba
lortuko dugu. Hau da, ekoizleek eskaini nahi duten disko kopuruaren arteko erlazioa
adierazten du beste faktore guztiak ( teknologia, faktoreen prezioak...) aldaezinak direla
kontuan hartuz.

Honela diskoen prezioa 30 € denean, ekoizleak 160 disko eskaintzeko prest daude.

10
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

Aldiz, diskoen prezioa 6 € denean, ekoizleak 140 disko eskaintzeko prest egongo dira.
Honela, eskariaren kurbak kontsumitzaileen jarrera azalduko du eta eskaintzarenak,
aldiz, ekoizleen jarrera.

Ikus grafiko interaktiboa.

2.4 Oreka prezioa

Merkatuaren funtzionamendua prezioaren inguruan mugitzen da. Orain arte eskaria eta
eskaintza banaka aztertu ditugu eta bertan eragiten duten faktoreak ere. Merkatuko ikuspegi
orokorra izateko bi kurbak era bateratuan aztertuko ditugu, honela, eskaintzaile eta
eskatzaileen interesak non egokitzen diren zehaztuko dugu. Horretarako grafiko batean bi
kurbak ipiniko ditugu. Ikusiko dugu eskaintza eta eskariaren kurbak bat egiten dutela une
zehatz batean. Bat etortzen diren puntu horri oreka puntua deituko diogu. Oreka puntuak
eskainitako eta eskatutako kantitateak eta prezioa zehazten ditu. Beraz, prezio zehatz eta
kopuru zehatz batean eskatzaile eta eskaintzaileak ados jartzen dira eta honi oreka
puntua deritzo.

Eskaintza eta eskari kurbak, edo biak batera, ezker edo eskuin aldera mugi daitezke; horrela,
oreka egoera berriak eta, beraz, prezio berriak sortzen dira.

Ikus eskaintza-eskariaren azalpena

Adibidez, aurreko egoeran, oreka puntua 18 € eta 120 disko


dira. Bertan, eskainitako eta eskatutako kopuruak berdintzen
dira. Oreka preziotik gora, 30 eurotan adibidez, ekoizleek
eskaini nahi duten kopurua eskatzaileek erosi nahi dutena
baino handiagoa da, ondorioz gehiegizko eskaintzaren
aurrean aurkituko ginateke. Ondorioz, diskoen soberakina
egongo da eta merkatuaren joera prezioak jaistearena izango
da.

Aldiz, diskoen prezioa oreka prezioa baino merkeagoa bada, 6


€, eskatzaileek erosi nahi duten kopurua ekoizleek eskaintzen

11
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

dutena baino handiagoa izango da, ondorioz, gehiegizko eskariaren aurrean aurkituko gara,
eta diskoa lortzerik izan ez duten erosleek goranzko prezioa eragingo dute disko gehiago
lortzeko asmoz. Kasu honetan, eskariaren urritasuna egongo da eta prezioen joera goranzkoa
izango da. Ikus grafiko interaktiboa.

ARIKETA 1

ORBEA txirrindu enpresa baten eskaintza-eskari kurbak egin itzazu.

prezioa eskaintza eskaria

100 € 20.000 180.000

200 € 60.000 140.000

300 € 100.000 100.000

400 € 140.000 60.000

500 € 180.000 20.000

a) Adierazpen grafikoa egin ezazu.


b) Zein da oreka puntua eta zergatik?
c) Zer gertatuko litzateke eskari kurban Txinako enpresa batek txirrindu
berdinak ekoizten baditu 60 €tan?
d) Txirrinduen prezioa 400 € bada zein egoeratan dago merkatua? Azaldu eta
adierazi grafikoan
e) Eta 200 €tan badago?

12
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

ARIKETA 2

GARIAREN ESKAINTZA-ESKARIA

prezioa eskaria eskaintza

6€ 220 400

5,50 € 240 360

5€ 260 320

4,50 € 280 280

4€ 300 240

3,50 € 320 200

3€ 340 160

• Eskari eta eskaintzaren kurba grafikoan adierazi


• Gariaren oreka prezioa........€takoa da
• Gariaren oreka kopurua.......Tn-takoa da
• Gariaren prezioa 3 €takoa balitz........Tn-tako gehiegizko.......egongo
litzateke eta prezioek........izango lukete.
• Gariaren prezioa 5 €takoa balitz, ..........Tn-etako gehiegizko.......egongo
litzateke eta prezioek.........izango lukete.
• Demagun berrikuntza teknologikoaren ondorioz gariaren eskaintza 60
milioi Tn handitzen dela. Bete ezazu taula eta marraz ezazu grafiko berria.
o Gariaren oreka prezio berria......€takoa da.
o Gariaren oreka kopuru berria.......Tn-takoa da.
o Gariaren eskaria aldatu da eskaintza aldaketa eman ondoren.

13
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

ARIKETA 3 (funtzioak)

A) Ondasun baten eskaintza eta eskariaren funtzioak merkatuan hauek dira:

Xo = 150 p - 300
Xd = 62.700 - 300 p

Kalkula ezazu:

1. Prezioa eta oreka puntua.


2. Azal ezazu zer gertatuko litzateke p = 170 eta p = 110 izango balira.
3. Adierazpen grafikoa burutu ezazu
erantzuna

B) Laranjen merkatuko eskaintza eta eskaria hauek dira:

Xo = 10.000 + 250 p
Xd = 50.000 - 150 p

1. Azal ezazu zein den oreka puntua


2. Zer gertatuko litzateke estatuak laranjen prezioa 85 €tan ezarriko balu?
3. Azalpen grafikoa egin ezazu.

erantzuna

2.5 Eskariaren kurban eragiten duten faktoreak

Eskariaren kurban, prezioaz gain faktore ezberdinek eragiten dute. Honen ondorioz, kurba
eskuin edo ezkerretara mugituko da. Faktore garrantzitsuenak hauek izango dira:

• Kontsumitzaileen errenta
• Ondasun lotuen prezioa
• Kontsumitzaileen nahien edo modaren
aldaketa

14
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

2.5.1. Kontsumitzaileen errenta

Kontsumitzaile baten errenta igotzen bada, gehiago gastatu nahi izango du eta ia ondasun
guztien kopuru handiagoa eskatuko du. Hemen, ondasun arruntak eta apalak bereiztu behar
ditugu.

• Ondasun arrunta: errenta handitzen den neurrian ondasun horren kopuruaren eskaria
igotzen da. Hauen artean desberdindu behar ditugu: luxuzko ondasuna (Mercedes
autoa) eta beharrezko ondasunak (esnea).
o Ondasun bat luxuzkoa izango da, errenta handitzen den
heinean, ondasun horren gaineko eskaria handitzen
denean.
o Ondasun bat beharrezkoa izango da, errenta handitzen
den neurrian, ondasun horren gaineko eskaria neurri
txikiagoan handitzen denean.
• Ondasun apala: errenta handitzeak ez dakar eskariaren igoera. Adibidez, ogia,
txorizoa, gurina, autobus garraioa... Errenta handitzen den heinean, ondasun hauen
kontsumoa murrizten da.

2.5.2. Ondasun lotuen prezioa

Ondasun baten eskaria hari lotutako ondasunen prezioen aldaketen menpe dago. Bi ondasun
lotu mota daude: ordezkoak eta osagarriak.

• Bi ondasun ordezkoak dira baten prezioaren igoerak bestearen eskaria igoarazten


duenean. Adibidez, margarinaren prezio aldaketak eragina izango du gurinaren
eskarian. Honela, margarinaren prezioa igotzen bada, kontsumitzaile batzuek gurin
gehiago eskatuko dute eta alderantziz. Beraz, kontsumitzaileek margarinaren ordez,
gurina erosiko dute. Kasu honetan, gurinaren eskari kurba eskuinera mugituko da.
• Bi ondasun osagarriak dira baten prezioaren igoerak bestearen eskaria gutxitzen
duenean. Adibidez, gasolinaren prezioa igotzen bada autoen eskaria
gutxitu egingo da eta eskari kurba ezkerrera mugituko da.
Ordezko ondasun baten prezioa igotzen denean, ondasun horren
eskariaren kurba eskuinerantz mugituko da. Aldiz, ondasun osagarri
baten prezioa igotzen denean, eskariaren kurba ezkerrerantz mugituko
da.

2.5.3. Kontsumitzaileen lehentasunen aldaketa

Une oro, kontsumitzaileen nahiak aldatzen dira eta aldaketa horiek eskariaren kurban eragiten
dute. Kontsumitzaileen nahiak, denborarekin eta, batez ere, publizitateak eraginda, aldatu
egiten dira. Beraz, honek guztiak kurban eragina izango du. Modan dagoen ondasunaren
eskari kurba eskuinera mugituko da; aldiz, modaz pasatuta dagoenaren kurba ezkerrera.

15
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

2.6 Eskaintzaren kurban eragiten duten faktoreak

Eskaintzaren kurban eragiten duten faktoreak hauek dira:

• Ekoizpen faktoreen prezioa


• Teknologia
• Merkatuaren etorkizuneko aurreikuspenak

2.6.1. Ekoizpen faktoreen prezioa

Faktoreen prezioen aldaketak eragina izaten du ekoizpen kostuetan, eta ondorioz, enpresek
eskainiko dituzten ondasun eta zerbitzu kopuruan. Hau aztertuz, langileek jasotzen duten
soldata gutxiagotzen bada, ondasun unitate bat ekoiztea merkeagoa izango da, enpresek
langile gehiago kontratatuko dituzte eta prezio ezberdinetan eskainiko duten ondasun kopurua
ere handituko da. Ondorioz, eskaintzaren kurba eskuinerantz mugituko da.

2.6.2. Teknologia

Teknologia da ondasun jakin bat ekoizteko erabiltzen den teknika multzo bat. Ondasun bat
prezio merkeagoan ekoiztu eta saltzea ahalbidetzen duen edozein hobekuntza teknologikok
enpresek eskainitako kopurua handitzea ekarriko du. Hobekuntza teknologikoek eskaintzaren
kurbak eskuinerantz mugiarazten dituzte.

2.6.3. Etorkizuneko aurreikuspenak

Etorkizuneko ekonomiaren gaineko aurreikuspen baikorrek eskaintza kurba eskuinera


mugituko dute, enpresak gehiago eskaintzeko prest egongo direlako.

16
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

3 MERKATU EREDUAK
Gai honetan, merkatu mota desberdinek duten funtzionamenduaren alderdirik aipagarrienak
aztertuko ditugu. Merkatua aztertzeko lau elementu hartu behar ditugu kontuan.

• eskaintzaileen kopurua
• eskatzaileen kopurua
• trukatzeko xedea den ondasunaren izaera
• prezioa

Enpresa gehienen helburua mozkinak lortzea da. Baina enpresa


guztiek ez dute mozkinak lortzeko aukera berdinik. Enpresa asko
txikiak dira eta merkatuaren menpe daude erabat; izan ere, ekoizten
dutenaren prezioa jaisteak hondamen ekonomikoa ekar diezaieke.

Hau ez da horrela gertatzen enpresa handien kasuan. Enpresa hauek


askotan prezioak igotzeko ahalmena izaten dute, kontsumitzaileen
nahiak aldararazten dituzte publizitatea erabiliz eta, gainera, nagusi
diren merkatuetan lehiakideak sartzea eragotzi dezakete. Enpresa
handiek mozkinak handitzeko ahalmen handiagoa dute. Hala ere,
gaur egun, globalizazioak enpresa handiak ere kolokan jar ditzake.

3.1 Lehia hobezina

Lehiakortasun osoko merkatu batean erosle eta saltzaile asko daude eta horregatik ekoizleek
ez dute ahalmenik merkatuaren prezioetan eragiteko. Adibidez, esnea ekoizten duen
baserritarrak ezin du esnearen prezioan eragin. Aitzitik, merkatuak markatzen duen prezioaren
menpe dago.

Merkatu lehiakor batek hurrengo lau baldintzak bete behar ditu:

1. Eskaintzaile eta eskatzaile asko egon behar dira. Honek esanahi du, saltzaile edo
erosle bakar batek ez duela ahalmenik merkatuaren prezioan eragiteko.
2. Produktuaren homogeneotasuna. Produktuak berdinak direla, alegia. Beraz,
erosleak prezioari begiratuko dio soilik.
3. Merkatuaren gardentasuna. Partaide guztiek merkatuaren egoeraren berri zehatza
izan behar dute: zein produktu saltzen diren, zein prezioetan, eta abar.
4. Enpresen sarrera eta irteera askea. Merkatuan parte hartzen duten enpresa guztiek
merkatura sartu edo merkatutik ateratzeko aukera izango dute nahi duten unean. Ez
dago lehia murrizten duen legerik.

Aurreko lau baldintzak aldi berean gertatzen direnean, merkatuan lehiakortasun osoa dago.
Bertan, merkatuko eskariak eta eskaintzak oreka prezioa zehazten dute eta prezio horretan,
enpresek erabakiko dute zein kopuru ekoiztu. Beraz, merkatua da, lehiaketa librearen bidez,

17
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

prezioa finkatzen duena eta ez enpresa bat edo batzuen erabakia. Oso zaila da horrelako
egoera aurkitzea merkatuan, lehengaien merkatuak edo burtsa izan daitezke adibiderik onenak

Adibidez, Ford enpresa eta tomateak ekoizten


dituen nekazari baten egoera merkatuan oso
desberdina da. Biek dirua irabazteko ekoizten
dute eta mozkinak ahalik eta handienak lortzen
saiatzen dira. Baina nekazarien ekoizpen
erabakiek ez dute eraginik izango tomateen
prezioaren gainean. Tomatea oso produktu
homogeneoa da, hau da, nekazari batek produzitzen dituen tomateak eta beste
nekazari batenak ia berdinak dira. Nekazari bat tomate merkatuak ezarritako
prezio altuagoan saltzen saiatuko balitz, bezeroak galduko lituzke,
eskatzaileek beste ekoizle batzuei erosiko lizkiekete.

Ford konpainiak, aldiz, merkatuaren prezioa zein den igarri eta horren
arabera bere prezioak jartzeko aukera du ibilgailu modelo berriak kaleratzen
dituenean. Beste markako ibilgailuek beharrizan berdina asetzen dute,
pertsonen garraioa, baina Ford autoak ez dira Renault edo BMW markakoak
bezalakoak. Bereizketa asko sar daitezke produktuan: diseinua, kolorea,
potentzia, osagarriak eta abar. Hori dela eta, Ford konpainiak badaki
gehiago sal dezakeela nahiz eta beste marka bat baino garestiago ipini
prezioa, baldin eta bere produktuak erosleen gustukoak badira.

Eskaintza-eskariaren jokoa ikusteko burtsara jo dezakezu. Bertan, une oro, salgai dauden
akzio eta dibisen kotizazioak aldatzen dira. Ikus ezazu nola doazen IBERDROLA eta
INDITEX enpresen kotizazioak azken astean. Eta Euro eta Dolarraren arteko
parekotasunaren eboluzioa. Klik egin Burtsan.

3.2 Monopolioa

Monopolio hitza grekotik dator eta saltzaile bakarra esan nahi du.
Monopolioa lehia ez-perfektuko merkatua da, erosle askok saltzaile bakar
bati erosi behar diote produktua beste aukerarik ez dutelako. Monopolioan,
beraz, eskatzaile asko eta eskaintzaile bakarra dago eta honek gaitasuna
dauka ondasun edo zerbitzu baten prezioan nahiz ekoizpenean eragiteko.

Monopolioa legala izan daiteke, administrazioak sortzen duenenean.


Gehienetan zerbitzu publiko batzuk (ura, gasa, elektrizitatea)
administrazioaren menpe gelditzen dira edo enpresa bakar bati ematen
zaio bere horniketa ziurtatzeko asmoz. Gaur egun, monopolio gehienak
estatuarenak dira. Adibidez: udaletako ur hornidurak, zaborra biltzen
duen enpresa, Renfe... Kasu hauetan prezioak estatuaren kontrolpean
egoten dira abusuak gerta ez daitezen.

18
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

Duela gutxi arte, Telefonica eta Campsa monopolioak izan dira, baina gaur egun, Europear
Batasunean sartzearen ondorioz, merkatuak liberalizatu egin dira, hau da, beste enpresa berri
batzuei merkatuan sartzea onartu zaie.

Beste monopolio mota bat naturala edo berezkoa da. Enpresa batek
bere jarduera arrakastatsuaren poderioz bere lehiakideak merkatutik
ezabatu dituenean, monopolio naturala dagoela esaten da. Adibidez,
Microsoft enpresak informatikaren arlo batzuetan merkatuaren %90
kontrolatzen du, monopolio naturala da. Egoera honetan enpresa batek
bere mozkinak izugarri handitu ditzake, merkatuaren prezioa berak finkatzen duelako.

3.3 Oligopolioa

Oligo hitzak gutxi esan nahi du grekoz; ondorioz, oligopolio hitzak


saltzaile gutxi dagoela adierazten du.

Oligopolioa lehia ez-inperfektuko merkatua da eta, bertan, prezioan


nahiz sorturiko kopuruan eragiteko moduko eskatzaile asko eta
eskaintzaile gutxi dago. Bi eskaintzaile bakarrik direnean duopolio izenarekin ezagutzen da.

Oligopolioa nahiko sarritan agertzen da. Honen oinarrizko ezaugarria elkarren mendekotasuna
da. Enpresa gutxi dagoenenez merkatuan, enpresa baten ekintzek eta erabakiek besteetan
eragina dute eta alderantziz.

Enpresak prezioak finkatzen ahaleginduko dira eskariaren funtzioaren arabera


(saltzea aurreikusten dutena) eta lehiakideen jarrerak kontuan hartuta.
Horregatik eztabaida asko ager daitezke merkatuan. Hauek gainditzeko, aukera batzuk daude:

• Lehiakideen jarrera zein izango den igartzen saiatzea.


• Prezioei buruz ados jartzea eta publizitate mailan lehiatzea.
• Kartel bat eratzea, hau da, elkarlanean aritu elkar lehian aritu beharrean. Jarduera
legez kanpokoa da baina modu desberdinetara lor daiteke
lehia ezabatzea:
o prezioak adostu eta kalitatean lehiatu soilik
o merkatua banatu geografikoki eta nor bere eremuan
monopolio bezala jardun
o ekoizpena murriztu prezioak altu mantentzeko.

Gobernuek legeria zorrotza ezartzen dute kartelik ez egoteko.

3.4 Lehia monopolista

Lehia monopolista eskaintzaile eta eskatzaile asko dituen merkatua da, baina ondasun eta
zerbitzuak bereiztuak daude. Ez da betetzen, beraz, homogeneotasunaren baldintza lehia
hobezina izan dadin.

19
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

Oro har, ekoizleak produktuak bereizten saiatzen dira lehia


prezioarekin bakarrik izan ez dadin. Kalitatea, marka, erosi
osteko zerbitzuak, osagarriak eta abar erabiltzen dira
produktuak desberdintzeko. Pentsa dezagun zenbat auto mota
desberdin dauden, nahiz eta denek funtzio bera bete:
garraioa. Publizitateak produktua bereizten laguntzen du, besteek ez duten
ezaugarriren bat nabarmenduz.

Lehia monopolista, beraz, lehia ez-perfektuaren eredua da, baina lehia hobezinaren antza
handia dauka:

• Saltzaile asko dago


• Enpresak erraz sartu eta irteten dira sektoretik
• Enpresa bakoitzak jakintzat jotzen ditu besteen prezioak
• Baina produktua oso heterogeneoa da

JARDUERA: Etxebizitza berri bat erostera zoaz. Honek beharrizan desberdinak dauzka:
argindarra, ura, altzariak, gasa eta telefonoa. Hauetako bakoitza kontratatzerakoan, merkatuan
dituzun aukerak aztertu eta zein merkatu eredukoa den esan behar duzu. Bilaketa interneten
bidez egin behar duzu. Azaldu zergatik aukeratzen duzun bata ala bestea. Ondorengo taula
osatu behar duzu.

MERKATU
ZERBITZUA AUKERA ARRAZOIA
EREDUA

Argindarra

Ura

Gasa

Telefonoa

Altzariak

20
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

4 ENPRESA
4.1 Zer da enpresa

Enpresa ekonomiaren oinarrizko unitatea da. Produkzio faktoreak (lurra, lana eta kapitala)
erabiliz, ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituen erabaki gunea da. Beraz, ondasun nahiz
zerbitzuen produkzioaren arduraduna enpresa dugu.

LANA ONDASUN
LURRA ENPRESA
KAPITALA ZERBITZUA

Enpresa desberdinak daude euren izaera juridikoaren arabera: batetik, pribatuak eta publikoak
bereiztu behar ditugu; bestetik, pribatuak pertsona bakarra edo jabetza kolektibokoak izan
daitezke. Hauen artean ohikoenak Sozietate Anonimoak SA, Erantzukizun Mugatuko
Sozietateak (EMS/SL) eta Sozietate Kooperatiboak ditugu.

Enpresa gehienek irabazi asmoa dute eta bere mozkinak ahalik eta handienak izatea bilatzen
dute, adibidez, Coca Cola, Iberdrola,.... Badaude, aldiz, irabaz asmorik gabeko enpresak,
hauen xedea funtzio soziala izaten da, adibidez, Gurutze Gorria, ikastolak, ONCE....

4.2 Mozkinak

Enpresa gehienen helburua jardueran lorturiko irabaziak ahalik eta handienak izatea da.
Enpresa baten etekina, denbora epe batean, sarreren eta kostuen arteko aldea da.

MOZKINAK = DIRU SARRERA - KOSTUAK

Diru sarrerak, (salmenta edo fakturazioa) denbora tarte horretan saldutako unitateak
salmenta prezioarekin biderkatuz lortzen dira.

DIRU SARRERAK = KOPURUA x PREZIOA

21
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

Kostuak berriz, enpresak produkziorako egindako ordainketa guztiak batuta lortzen dira.
Sorturiko ondasun eta zerbitzuen produkzioari lotuta dauden gastuak adierazten dute,
adibidez, lehengaiak, soldata, energia,....

Gastua eta kostua desberdindu behar dira, kostua ekoizpenean erabilitako faktoreen balioa da
eta gastua enpresak, oro har, egiten duen despoltsapena da. Esaterako, eskolako mahaiak
egiten dituen enpresa batek 10.000 €ko egurra erosten badu, baina 8.000 €ko balioa soilik
erabiltzen badu ekitaldi batean, bere gastuak 10.000 €koak dira baina ekitaldi horretako
kostuak 8.000 eurokoak...

4.3 Ekoizpen funtzioa

Ekoizpen prozesu gehienetan faktore guztiak erabiltzen dira, nahiz eta proportzio
ezberdinetan izan, eskura dagoen teknologiaren arabera. Erdi Aroan eskulana (langileak)
erabiltzen zen lantegietan, gaur egun, makinak (kapitala) erabiltzen ditugu enpresetan. Faktore
kopuru jakin batekin lor daitekeen produkzio kopurua teknologia eta lan antolaketaren
araberakoa da.

Ekoizpen funtzioak adierazten digu zenbat faktore behar dugun ondasun edo zerbitzu jakin
bat ekoizteko. Ikus grafiko interaktiboa webgunean.

Beraz, ekoizpen maila baliabideak erabiltzen ditugun moduaren arabera aldatuko da.
Ekoizpena maximizatzeko, baliabideak eraginkortasunez erabili behar ditugu eta horrek
ekoizpen faktore bakoitzetik ahalik eta etekin handiena ateratzea eskatzen du.

Enpresariak daukan arazoa azaltzeko, demagun ikasle talde batek ikasketa bidaia finantzatzeko
Perretxikoak Munduan izeneko enpresa sortu dutela. Enpresak kirol kamisetak ekoiztuko ditu.
Kamiseten ekoizpenerako oinarrizko faktoreak lana (josten arituko diren langileak) eta kapitala (lokal
bat eta josteko makinak) dira.

Perretxikoak Munduan erabaki behar du zenbat kamiseta ekoitz ditzakete dauzkaten baliabideekin.
Lokala eta josteko makina jadanik alokatua daukate, beraz alda dezaketen faktore bakarra egunero
egin dezaketen lana da (egunero kontratatu behar duten jostun kopurua).

22
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

Taula honek ekoizpen aukerak zeintzuk diren erakusten du, hau da, ekoizpen funtzioa. Ikus daiteke
lanik egin gabe ezin direla kamisetak ekoiztu. Aldi berean, langile kopurua areagotuz gero, ekoizpena
nola areagotzen den ikus daiteke.

Enpresak dauzkan instalazioak eta josteko makina kontuan hartuz, langilerik kontratatzen ez bada, ez
da kirol kamisetarik lortuko. Langile bat sartzean, egunean ekoizten diren kamisetak 20 dira.

Hirugarren langilea kontratatzen denean, ekoizpena areagotzen da, baina ekoizkin marjinala eguneko
18koa da. Langilearen ekarpena gero eta txikiagoa izatearen arrazoia, hauxe da: josteko makina
bakarra dago, beraz, langile batek kamisetak neurtu eta neurrira mozten baditu, eta beste langile
batek josi, hirugarrenak zain egon beharko du makina libratzen den arte, beraz, langile honek ezingo
du bete-betean lan egin. Beste faktoreen urritasun erlatiboak, lanean sortzen duen ekoizkina mugatzen
du.

Baliabideek ezartzen dituzten mugak, laugarren langilea sartzen denean, areagotu egiten dira. Zenbat
eta langile gehiago sartu, gehiago nabarmenduko da. Lan gehiago kontratatzen den heinean, unitate
bakoitzak kapital eta lur gutxiago dauka lanerako. Dauden instalazioak gero eta langile gehiagoren
artean elkar banatu beharko dira eta, normala denez, mugapen horrek une batean ekoizpenean
eragingo du.

Egoera hau beheranzko etekinen legearekin azaltzen da ekonomian. Legeak dio une jakin
batetik aurrera, langile gehigarri batek hazkunde gutxiago eragiten diola ekoizpenari.
Ikus grafiko interaktiboa webgunean.

4.4 Kostuak: osoak, finkoak eta marjinalak

Enpresa guztiek arazo garrantzitsu bati aurre egin behar diote: kostuak. Ekoizteak kostuak
ditu, ondasun edo zerbitzu bat ekoizteko erabilitako faktoreek (lurra, lana eta kapitala)
produktu horren kostua osatuko dute. Beraz, ondasun edo zerbitzu bat ekoiztearen kostua
kalkulatzeko, hura ekoizteko erabilitako baliabide guztien merkatu balioa batu behar dugu.

Adibidez, kirol kamisetak ekoiztearen kostu osoa kalkulatzeko bere ekoizpenean erabilitako
oihala, makinen amortizazioa, eskulana, energia eta abar batu beharko ditugu.

Ekoizpena handitzen dugun neurrian, kostuak ere aldatu egiten dira, adibidez, oihal gehiago
beharko dugu. Dena den, ez da hau gertatzen kostu guztiekin, esaterako, makinen kostua ez da

23
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

aldatuko kamiseta gehiago egiteagatik. Horrela bada, kostu finkoak eta kostu aldakorrak
desberdindu behar ditugu.

Kostu finkoak, ekoizpen maila aldatu arren, igotzen ez


diren kostuak dira: lokalaren alokairua, makinak, langile
finkoen soldata...

Kostu aldakorrak, ekoizpen maila aldatzen den neurrian


aldatzen direnak dira:lehengaiak, energia, aldiko langileen
soldata...

Ekoizpena handitzen dugunean, kostu osoa handituko da, baina kostu finkoa aldatzen ez
denez, kostu aldakorra da aldatzen ari dena.

KOSTU OSOA = KOSTU FINKOA + KOSTU


ALDAKORRA

Enpresarentzat oso garrantzitsua da bere kostuen eboluzioa zein den jakitea. Pentsa dezagun
enpresaren kostuak bere diru-sarrerak baino azkarrago igotzen direla, enpresa hori porrotera
doa. Kostuen eboluzioa aztertzeko erabiltzen den kontzeptua kostu marjinala da.

Kostu marjinala kostu osoan gertatzen den igoera da


beste unitate bat ekoizten denean. Bestela esanda,
unitate bat gehiago ekoizteak dakarren kostua adierazten
du.

Kostu marjinalak ekoizpenaren ibilbidean murrizten joan beharko luke. Bestela enpresaren
kostuak diru-sarrerak baino handiagoak izango dira. Une batetik aurrera kostu marjinala
igotzen hasten bada, "beheranzko etekinen legea" betetzen ari da. Lege honen arabera, une
jakin batetik aurrera, faktore gehigarri batek hazkunde gutxiago eragiten dio ekoizpenari.
Beheranzko etekinen legearen ondorioz, kostu marjinalak areagotu egiten dira ekoizpena
areagotzen den heinean.

24
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

4.5 Teknologia

Teknologia gizarteak une jakin batean dituen ezagutza


teknikoen egoera da.

Teknologia aipatzen dugunean, enpresek erabiltzen dituzten makinez gain, ondasunak eta
zerbitzuak egiteko giza baliabideak eta baliabide materialak nola konbinatzen dituzten ere
esan nahi dugu (know-how). Horrela, teknologia ondasunak eta zerbitzuak egiteko erabiltzen
diren prozesu, ekipo eta tresnak dira. Beraz, makinak berdinak erabili arren, prozedura
ezberdinak erabiltzen dituzten enpresek, teknologia ezberdina erabil dezakete. Horregatik da
hain garrantzitsua enpresak egindako ikerketa eta garapena, I+G.

Oro har, erabilitako teknologiaren arabera, ekoizpena 3 mailatan sailka daiteke:

• Eskuzko ekoizpena: indarra eta lanabesen erabilpena, gizakiak berak egiten duenean.
Esaterako, baserritarrek lurra aitzurraz lantzen dutenean.
• Ekoizpen mekanizatua: indarra makina eta tresnen erabilpenaz egiten denean.
Adibidez, baserritarrak lurra traktorez lantzen duenean.
• Ekoizpen teknifikatua: makina batzuek indarra eta beste batzuek maneiua egiten
dutenean. Horrelakoetan, gizakiak tresna mekanikoa programatu eta ikuskatu besterik
ez du egiten. Adibidez, Citroenek automobilak roboten bidez margotzen dituenean.

4.6 Input-output: lehengaiak, tarteko eta amaierako ondasunak

Ekoizpen prozesuan lehengaiak eta bitarteko produktuak hartu eta produktu burutuak
bilakatzen dira. Edozein enpresak, ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko, baliabideak behar
ditu; hauek ekoizpen faktoreak dira (lurra, lana eta kapitala). Ekonomiak INPUT bezala
ezagutzen ditu.

Lurra
BALIO
Lana INPUT OUTPUT
ERANTSIA
Kapitala

Ondasunak, kontsumorako prest badaude, amaierako ondasunak dira; gehiago landu behar
badira, aldiz, bitartekoak izango dira. Amaierako ondasunak merkatu gaiak dira, aldaketa
prozesu osoa pasa dutelako eta kontsumorako prest daudelako. Ekonomiak OUTPUT bezala
ezagutuko ditu. Beraz enpresek INPUT hauek hartu eta teknologia egokia erabiliz OUTPUT
bihurtzen dituzte.

25
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

Adibidez, MONTTE enpresak ikasgelako mahaiak egiten ditu. Horretarako,


EGUR enpresari egurrezko oholak erosi dizkio eta TUBACEX enpresari,
burdinazko hankak. Egurra baserritar baten pinuditik dator eta burdina,
Poloniako meategi batetik. INPUT-OUPUT katea honako hau izango da:
Poloniako meategiaren outputa burdina da. Berriz, TUBACEX
enprearentzat burdin hori INPUT da. Honek tuboak OUTPUT bezala
ekoizten ditu MONTTE enpresarentzat. Eta honentzat INPUT izango dira
oholak eta tuboak, bere OUTPUTa mahaiak direlako.

Informazio horrekin egin ezazu bi enpresa hauen INPUT-OUTPUT grafikoa eta eskatzen
zaizun guztia.

1. JAIZKIBEL SA enpresak bulegoko mahaiak ekoizten ditu eta datu hauek


aurkezten ditu:

• Soldatak 10.000 (Bere langile guztiak finkoak dira)


• Egurra 3.000
• Inbertsioa 20.000
• Salmenta 50.000
• Argindarra 1.000

a. Kalkula itzazu:

a.1 Enpresaren INPUT, OUTPUT eta BALIO ERANTSIA


a.2 Mozkinak
a.3 Kostu finkoak
a.4 Kostu aldakorrak

b. Azal ezazu grafikoki Enpresaren funtzionamendua.

2. Pasaia Untziola SA enpresak honako datu hauek ditu:

• Eraikuntza: 20.000 €
• Makineria: 15.000 €
• Lehengaiak 3.000 €
• Erositako bitarteko ondasunak: 2.000 €
• Soldatak langile finkoei: 9.000 €
• Argindarra: 1.500 €
• Telefonoa: 1.000 €

26
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
2. ATALA Enpresa eta merkatua

a) Kostu finkoa eta aldagarria kalkulatu eta azaldu zer den. Grafiko baten
bidez ere azal ezazu.

b) Salmenta: 80.000 €
Kalkulatu INPUT, OUTPUT eta BALIO ERANTSIA. Adierazi hori guztia
zer den.

27