You are on page 1of 2

LURRINAK

USAIMEN PIRAMIDEA

-Irteera: Lehendabizi usaitzen diren notak, 5-15 minuturen bat irauten dute
(normalki zitrikoak, loreenak edo piperbeltza bezelako espeziaren bat).

-Bihotza: Ondoren datozen notak, 10 bat minutu igarota azaltzen dira eta
30-60 minutu artean irauten dute (loreenak, espeziak…)

-Hondoa: Lurrinaren oinarria. Gehien irauten duten notak eta lurrinari


finkapena ematen diotenak. Hauen presentzia areagotu egiten da 60
minututik aurrera (vetiver-a, patxulia, anbarra, musketa, zedroa, larrua,
banilla…).

•Badaude bilakaerarik ez duten lurrin linealak ere.

USAIMEN FAMILIAK

Hesperideak

Familia honetan dauden lurrin guztiak bergamota, limoia, laranja,


mandarina eta arabisagarra bezelako zitrikoez daude osatuak bereziki,
laranjondotik eratorritako (azahar-a, petit-grain, neroli-a…) osagaiekin
batera. Lurrin hauek beraien freskotasun eta arintasunagatik nabarmentzen
dira. Era hontakoak ziren lehenengo “Eau de Cologne”-ak.

Berdeak

Hosto eta belarren usaina edukitzen dute. Hala nola, huntza, albaka,
pikondoaren hostoa… Gehienetan nota zitriko edo loreenez lagunduak
izaten dira.

Loreena

Famili honetan, lore bakarraren usaina dutenetik asko nahasten


dituztenetara aurki daitezke. Perfumegileek beraien sormenaren arabera
ukitu berde, fruituenak edo espeziatuak eman ditzakete lurrinean. Bere
usain naturalagatik, loreen nota, lurringintzan egon daitekeen
garrantzitsuenetako bat da.

Orientalak

Lurrin orientalak, batzuetan anbar-atuak ere deituak, beraien epeltasun eta


sentsualitatearengatik bereizten dira. Musketa, banilla eta egur bitxiak
bezelako materialak dira aberastasuna ematen dietenak, eta askotan lore
exotiko eta espeziaz lagunduak egoten dira.

Egurrenak

Egurtutako bihotzak izaera epel eta aberatsa ematen die, sandaloa eta
patxulia bezelako notak gailentzen direnean, eta aldiz lehorragoak zedroa
edo vetiver-aren presentziarekin.

You might also like