Norbega S.A.

-k antolatuta

COCA COLA SARIA EUSKARAZKO NARRAZIO LABURREN LEHIAKETA 2010-2011
PARTEHARTZEA: • DBH 2. ikasturteko ikasleek parte hartuko dute (parte hartzeko gehieneko
adina: 16 urte). ? Ikastetxeak eta Hego Euskal Herriko Coca Cola botilaratzaileak bisitaldiak antolatuko dituzte. Ikasleek Coca Cola- ren planta botilaratzailea bisitatuko dute, eta, hori ezinezkoa bada, harreman publikoetako talde berezi bat joango da ikastetxera, parte hartzeko behar den informazioaren eta material inprimatuaren berri ematera. Oinarri hauetan jasoko dira parte hartzeko modua, hautaketa eta sariak.

?

OINARRIAK
ESKOLAKO FASEA:
? ? Coca Cola botilaratzaileak lehiaketa honen eta fase honetan erabili beharreko material inprimatuaren berri emango die ikasle partzaileei. Euskarazko irakasleak aukeratuko ditu DBH 2.mailako gela bakoitzeko bi lan onenak eta Coca Cola botilaratzaileari bidaliko zaizkio martxoan.

AZKEN PROBA:
? Apirilaren lehenengo hamabostaldian deialdia egingo zaie ikastetxe bakoitzean aukeratutako ikasleei, eskolako fasea bu katu ostean antolatuko den proban parte har dezaten. Lurralde osoa sei sektoretan zatituko da, deialdi honetako partehartzaile kopurua kontuan izanik. Ikasleek Coca Cola botilaratzaileak proposaturiko gaiari buruzko narrazio laburra idatziko dute arduradunen zaintzapean. Gaia, hitz batzuk, irudi bat edota soinu bat izan daiteke . Ariketa hau egingo da antolatzaileak aldez aurretik aukeratutako lekuetan. Lanak bi orritakoak (bi aldeetatik idatzirik) izango dira gehienez eta sinatu gabe aurkeztu behar dira. Ikasleek bi ordu izango dute idazlana egiteko.

?

?

Euskaltzaindiaren laguntzarekin

Norbega S.A.-k antolatuta

?

Lanak, lehiaketako paper ofizialetan idatziko dira. Paper hauek goi- buru bat izango dute zenbaki identifikatzaile eta guzti. Zenbaki hori lanaren orrian ere agertuko da. Proba bukatutakoan, goi-burua eta orria bananduko dira eta goiburu hori antolatzailearen zaintzapean geratuko da, epaimahaiak emaitzak jakinarazi arte; horrela beraz, epaimahaikideek ez dute egilearen inolako erreferentziarik izango lanak ebaluatzean.

HAUTAKETA PROZESUA :
a) LEHEN HAUTAKETAKO EPAIMAHAIA ? Azterketa proban idatzitako narrazioak, aurreko atalean esan bezala, sinatu gabe bidaliko zaizkio kazetariz eta irakaslez osaturiko epaimahai bati, eta epaimahaiak sektore bakoitzeko sei ariketa onenak hautatuko ditu. Sektore bakoitzeko lan irabazlea bigarren hautaketako epaimahaira igaroko da.

?

b) BIGARREN HAUTAKETAKO EPAIMAHAIA Idazle, kazetari eta kultura munduko beste pertsona ospetsu batzuez osaturiko epaimahaiak berriro aztertuko ditu lan hauek maiatzean. Epaimahaiak saritutako finalisten sailkapen- ordena zehaztuko du eta lan irabazleak “Euskarazko Narrazio Laburren Lehiaketaren Lehen Saria 20 10-2011” jasoko du. d) LANEN BALORAZIOA Lanak ebaluatzeko orduan, epaimahaikideek gramatika trebetasunak eta originaltasuna baloratuko dituzte eta arreta berezia eskainiko diote lanen aurkezpenari. e) OBJEKTIBITATEAREN BERMEA Lanak kalifikatzeko moduak berak bermatzen du lehiaketaren objektibitatea, sinatu gabe aurkeztuko dira eta. Epaimahaien erreferentzia bakarra zenbaki identifikatzailea izango da, “Azken proba” atalean esan bezala.

Euskaltzaindiaren laguntzarekin

Norbega S.A.-k antolatuta

SARIAK
?

SARI SEKTORIALAK:
Sektore bakoitzeko lehen sailkatua “EUSKARAZKO NARRAZIO LABURREN COCA COLA SARIETAKO SEMIFINALISTA 2010- 2011” izango da, Lehen Hautaketako Epaimahaiak ezarritako kalifikazioen arabera. Sektore bakoitzeko lehen sei sailkatuek Coca Cola markako zenbait opari jasoko dituzte eta baita Diploma egiaztagiria ere. Bigarren hautaketako Epaimahaiak aztertuko du sektore bakoitzeko lehen sailkatuaren lana eta lehiaketako 6 irabazleak hautatuko ditu. Hona hemen sariak, sailkapen- ordenaren arabera:

?

AZKEN SARIAK:
? Bigarren Hautaketako Epaimahaiak aukeratutako irabazleek sari hauek jasoko dituzte:

a) LEHEN SAILKATUAK “Euskarazko Narrazio Laburren Lehen Saria 2011” jasoko du, baita ere ekipo informatiko zoragarri bat (ordenagailua eta inprimagailua) eta estatura edo atzerrira bidaia (antolatzaileak esango du nora). BIGARREN SAILKATUAREKIN eta euskarazko irakasleekin batera joango da bidaian. b) 3.ETIK 6.ERA BITARTEKO POSTUETAN euskarazko irakasleekin joango dira bidaian estatuko edo atzerriko tokiren batera (antolatzaileak esango du nora). d) Sei sailkatuek oroitzapenezko agiri bana jasoko dute. Hona hemen irakurgaia: “EUSKARAZKO NARRAZIO LABURREN COCA COLA SARIEN FINALISTA 2010- 2011”.

LEHIAKETAREN ARAUAK
1. Lehen eta Bigarren Epaimahaiek aukeratutako emaitza apelaezina izango da; antolatzaileak ebatziko ditu sor daitezkeen gorabehera guztiak. 2. Lehiaketara aurkezteak berekin oinarriak tazituki onartzea. dakar oinarri hauetan jasotako

3. Saria k ezin daitezke diruagatik edo beste edozein sariengatik trukatu eta alor fiskalean xedatutakoa bete beharko da. 4. NORBEGA, S.A., Coca Cola botilaratzaileak eskubidea du bidaien baldintzak aldatzeko, baldin eta egoerak aldaketa justifikatzen badu eta bidaia ren segurtasuna bermatzen bada; gainera, ez da erantzule

Euskaltzaindiaren laguntzarekin

Norbega S.A.-k antolatuta izango, greba, gerra edo porrot kasuetan hegazkin konpainiak ezin badu kontratatutako bidaia eskaini. 5. Irabazle bakoitzak ikastetxeko irakasle batekin batera bidaiatuko du. Ikastetxeak berak aukeratuko du irakaslea. Irakaslearekin joatea ezinezkoa balitz, ikaslearen aita/ama edo tutorea joango litzateke berarekin. Edozein kasutan, ezinbestekoa izango da irabazle bakoitza adineko batekin joatea bidaiara. Irakasle, guraso edo tutoreek egunean izan beharko dute NAN edo pasaportea. 6. Irabazleek, adin txikikoak direnez, gurasoen edo tutoreen baimena behar dute bidaian joateko eta, irakasleek bezala, egunean izan beharko dute NAN edo pasaportea. Baimenik gabe ezin izango da bidaia ra joan. 7. Bertan behera utziko da saria, irabazleak edo irakasleek ez badute saria onartzen, guraso/tutoreek ez badiote ikasleari baimena ematen edota ikasleek ez badute dokumentazioa eguneraturik bidaiatzeko momentuan. 8. Lanak ez zaizkie egileei itzuliko, zeren parte hartzean beren ja betza intelektualeko eskubideak esklusiboki lagatzen baitizkiete lehiaketaren antolatzaileei, epemuga jakinik gabe eta kontinente guztietan erabili ahal izateko. Hortaz, lan hauek hedabideetan, edizio digitalean, ikusentzunezko produkzioetan edota liburu eta foiletoetan (lehiaketako material didaktiko diren heinean) argitara daitezke eta NORBEGA, S.A.k komenigarri irizten dion beste edozein helburuetarako ere erabil ditzake, baina inola ere ezingo du trukean ordainsari edo preziorik jaso. 9. NORBEGA, S.A. Coca Cola botilaratzaileak, gordeko ditu partehartzaileen eta irakasleen datu pertsonalak, irabazleen lanak identifikatzeko; NORBEGA, S.A.k bere datu-base batean satuko ditu irabazleen (eta bakarrik hauen) datu pertsonalak. Datu- base hau lehiaketako sariak jakinarazi eta entregatzeko sortuko da. Interesatuek datuetarako sarbidea izango dute, datuok ezagutu, zuzendu, ezeztatu edo horien kontra jarri ahal izateko. Partehartzaile guztiei jakinarazten zaie Fase Sektorialean edota Azken Fasean irabazle ateratzen badira, balitekeela beren izen- deiturak eta irudia tokiko eta nazioko prentsan argitaratzea. Hori guztia gutun baten bidez jakinaraziko zaie irabazleen guraso edota tutoreei, baimena espreski eman dezaten eta, hartara, irabazleek dagokien saria jaso dezaten. 10. NORBEGA, S.A.k ebatziko ditu sor daitezkeen gorabehera guztiak. Informazio gehiago:

www.cocacola.es/concursojovenestalentos

Euskaltzaindiaren laguntzarekin