You are on page 1of 3

KPIren gabeziak

Ekonomian adierazle inportanteenetakoa bada ere, kontsumitzaileek uste dute euren errealitatetik
urrun dagoela eta bizitza KPIk aitortzen duena baino garestiagoa dela.

Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI), inflazioa kalkulatzeko erabiltzen den adierazlea alegia, bere
maila txikienean dago 1961ean datuak biltzen hasi zirenetik.

Azken hilabeteetan, gainera, prezioak merkatu egin direla adierazi du indizeak, baina
kontsumitzaileek ez dute poltsikoetan nabaritzen eta adierazlea euren errealitatetik urrun dagoela
uste dute.

Ez da gutxiagorako ere. Etxekoandreen, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen


Konfederakunde Espainiarraren (CEACCU) txosten baten arabera, euroa indarrean jarri zenetik
prezioak %60 garestitu ziren 2007 arte. Nolanahi ere, pilatutako KPIa %17koa baino ez zen izan
tarte horretan.

Praktikan, euro bateko txanponak 100 pezetakoa ordezkatu du, baina inflazioa ez da maila berean
hazi. Bizitza Espainiako Estatistika Institutuak (INE) aitortzen duena baino garestiagoa da.

Testua irakurri ahalean, aukeratu lokailu egokia:

KPIren gabeziak

Inflazioa 491 artikulutako 220.000 salneurri aztertuz kalkulatzen du INEk. ____(1) 1)


____ ondasun eta zerbitzu horiek ez dira oinarrizkoenak bakarrik. a) Alegia
____(2)____ , besteak beste, kabiarra, txitxardinak edo angulak, etxeko lanak
egiteko langileak (sukaldariak, lorazainak, gidariak...), detektibe pribatu b) Hori dela eta
zerbitzuak eta kirurgia estetikoko ebakuntzak ere kontuan hartzen ditu.
c) Baina
Inflazioaren azken portzentajean eragin txikia dute, baina ez dira herritar 2)
gehienen kontsumo ohituren adierazgarri. Eta INEk berak aitortzen du adierazleak
"herritar gehienek gehien kontsumitzen dituzten ondasunak" hartu behar dituela a) Bestalde
oinarri: "Hautaketa zenbat eta hobea, adierazlea gero eta adierazgarriagoa". b) Izan ere
_____(3)_____ , KPIren zulo handiena zera da, ez duela hipoteka kontuan hartzen c) Izaki
inflazioa kalkulatzeko, herritarren gastu handiena bada ere (soldataren %61
hogeita bost urtez EAEren kasuan, Julio Rodriguez doktorearen arabera), 3)
etxebizitza inbertsio ondasuntzat jotzen baitute, premiazko ondasuntzat izan a) Denik eta
beharrean.
b) Dagoeneko
Hipotekaren falta tranpa da kontsumitzailearentzat, hipoteka duenak benetako
prezioa baino gehiago ordaintzen baitu bere etxebizitzaren truke. Beraz, c) Dena dela
inbertsioa baino, etxebizitza erosteak behar baino gehiago ordaintzea dakar.

____(4)____ , etxebizitzen prezioa eta euriborra behera egiten ari diren honetan, 4)
jabeak paradoxa baten biktima dira: Gutxiago ordaintzen dute hilabeteroko a) Geroztik
kuotetan, baina haien aberastasuna txikiagoa da.
b) Gainera
KPIk hipoteken gastua kontuan ez duenez, inflazio ofiziala kontsumitzaileek
egunerokoan nabaritzen dutena baino txikiagoa da beti. c) Horrenbeste
z
5)
CEACCUren esanetan, euroa indarrean dagoenetik etxebizitza %156 garestitu zen
2007 arte. Hazkunde hori, baina, ez da inflazioan islatu. a) Bestalde
_____(5)_____, kontsumoko prezioen indizean merkealdiak kontuan hartzen b) Baina
dituzte, eta ondorioz hilabete horietan inflazioa txikiagoa izan ohi da, egoera c) Baizik
behin-behinekoa bada ere eta beherapenak produktu jakin batzuetan baino ez
badaude ere. 6)
KPIk krisi aurreko kontsumo ohiturak islatzen ditu. Kontsumoko prezioen
a) Batetik
indizearen beste arazo bat krisia hasi baino lehen kontsumitzaileek zituzten gastu b) Lehenik
ohiturak islatzen dituela da.
c) Hots
Azken portzentajea kalkulatzeko, Espainiako Estatistika Institutuak ez du 220.000
prezioen batez bestea egiten. Artikulu eta zerbitzu bakoitzaren pisua ezberdina
da, eta guztiak taldeetan eta azpitaldeetan banatuta daude.

_____(6)_____ , KPIn pisu handiagoa dauka ogiaren prezioak lore-sorta batenak


baino.

Inflazioan pisu handien duen taldea "Elikagaiak eta alkohol gabeko edariak" da.
Hain zuzen ere, %18,07ko ekarpena egiten dio azken portzentajeari.

Gainerako taldeak ondokoak dira: Garraioa (azken portzentajearen %15,29),


"Hotelak, kafe-etxeak eta jatetxeak" (%12,33); "Etxebizitza" (alokairuak eta
hainbat faktura) %10,74rekin; "Beste batzuk" (%9,04); "Jantziak eta oinetakoak"
(%8,81); "Aisia eta kultura" (%7,81); "Etxeko gauzak" (%3,13); "Alkoholdun
edariak eta tabakoa" (%2,54) eta "Hezkuntza" (%1,32).

INEk azaltzen duenez, ponderazio horiek urtero berritzen dira, batik bat Familien
Aurrekontuen Inkestaren (EPF) kontsumo ohiturak oinarri hartuta. Baina txosten
7)
hori 2007an publikatu zuten azkenekoz (2004ko eta 2005eko datuak oinarri a) Behik behin
hartuta), hau da, ekonomia osasuntsu zegoen garaian. b) Are gehiago
Orain, krisi ekonomikoan barrena, herritarren gastu ohiturak aldatu egin dira, c) Aitzitik
produktu eta zerbitzu oinarrizkoenak baino ez dituzte kontsumitzen, baina KPIa ez
dute berritu. 8)
_____(7)_____, 2007 urtetik, oinarrizkoak diren talde batzuek pisua galdu dute, eta a) Beraz
egunerokoan baztergarriak diren beste batzuek irabazi egin dute, alderantziz izan b) Bestalde
beharko balitz ere.
c) Adibidez
_____(8)_____, Nielsen konpainiak iazko azken hilabeteetan publikatu zuen
Consumer Confidence and Opinion txostenaren arabera, oinarrizko gastuak egin
eta gero, herritarren %27k baino ez dute aisialdian gastatzen dirua, hots,
portzentajea aurreko urtean baino 12 puntu txikiagoa da. Hala eta guztiz ere,
aisialdiak KPIn duen pisua 2007an %7,1ekoa izatetik %7,49koa izatera pasatu zen
iaz, eta %7,8ra aurten. 9)
Beste ezusteko bat: Soberan duten diruarekin arropa erosten dutenen kopurua a) Aitzitik
%39tik %23ra pasatu da, baina "Jantziak eta oinetakoak" taldearen pisua b) Baizik
hamarren bat hazi da aurten, %8,8tik %8,1era.
c) Geroztik
Ponderazioa zaharkitua duen beste talde bat garraioa da. INEk apirilean eman
zituen datuen arabera, hiri barruko garraioen erabiltzaile kopurua %11,5 jaitsi da
aurten, iazko datuen aldean, eta hirien artekoa %7, baina taldearen ekarpena 10
hamarren igo da KPIn, 2008ko %15,19tik 2009ko %15,29ra, hain zuzen ere.

_____(9)_____ , oinarri-oinarrizkoa den azpitalde bat, elikagaiena alegia, hiru puntu


jaitsi da azken hiru urteetan. Haren ponderazioa %20,8koa zen 2007an,
%19,14koa 2008an eta %17,06koa 2009an.

Laburbilduz, kontsumoko prezioen indizeak erabiltzen dituen kontsumo ohiturak


zaharkituak daude, krisia hasi baino lehenagokoak baitira.

Zertarako balio du KPIk?

KPI adierazle garrantzitsuenetakoa da ekonomian eta hainbat erabilera ditu.

Besteak beste, inflazioa kalkulatzeko; soldatak eta aseguruen eta beste hainbat
kontraturen pizgarriak ezartzeko eta etxebizitzen alokairu kontratuak
berrikusteko erabiltzen dute.