You are on page 1of 1

Esne merkea edo kalitatezkoa?

2010-05-02

JUAN MARI ARREGI/ ARGIA


Azkeneko hamarkadan esne ustiategien %80 desagertu da Hego Euskal Herrian. 800 ustiategi
baino gutxiago geratzen da orain. Erritmo hori mantentzen bada, esnezale sektorea denbora
gutxian desagertu egingo da. Sektore hori galduz gero, gure baserriek eskaintzen diguten
kalitatezko esnea ere galduko da. Eta beste sektoreetan egokitzen errazak ez diren milaka
lanpostu ere galduko dira. Jasaten ari diren birmoldaketa ikaragarria da: %64 murriztu da
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta %48 Nafarroan. [...]. Larritasuna areagotuko da 2015 urtean,
Europar Batasunak merkatua liberalizatzen duenean. Espainiako Estatuan prezioak %15
jaitsiko dira. Nahikoa da esatea esnezalearentzat produkzio kostua litroko 35 euro zentimotan
dagoela, baina banaketa enpresa handiek 28 eta 30 zentimo artean ordaintzen dietela.

Zergatik egoera larri hori? Agerikoa da bi produkzio eredu daudela. Alde batetik intentsiboa,
industriala, produkzio merkea lehenesten duena, enpresa handiek eta administrazioek
lagundua. Eta bestetik kalitatezkoa, gure abere esplotazioetatik datorrena, EHNE sindikatuak
eta baserritarren zati batek defendatua. Erdian kontsumitzaileak daude. Horiek, baserritarrek
ezin eskaini dizkieten erraztasun guztiak eta prezio merkeak aurkitzen dituzte merkatal
guneetan. Administrazio publikoek, ez badute esnezale sektorea desagertzerik nahi, kalitatezko
esnearen kontsumoa bultzatu beharko lukete eta laguntza gehiago bideratu. Ez industria
handietara.

1. Zein da albistearen xedea?


a. Enpresa multinazionalen gehiegikeriak salatzea?
b. Gurean esnearen sektoreak duen etorkizun beltzaz ohartaraztea.
c. Instituzioen utzikeria agerian uztea.
2. produkzio kostua litroko 35 euro zentimotan dago, hau da:
a. 1.35€
b. 0.35€
c. 0.035€
3. produkzio merkea lehenesten du, hots:
a. gauza guztien gainetik produkzio merkea bilatzen du
b. helburu bakarra produkzio merkea du
c. produkzio merkea lortzeko sortu zen