You are on page 1of 2

OROKIETA HERRI ESKOLA

Sarrera

Orokieta Herri Eskola orain 26 urte sortu zen. Zarautzen dago


kokatua. Ikasturte honetan 840 ikasle daude matrikulatuta. HH eta LH
mailak dituzte.

Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua

Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan ez da IKT plataformari dagokion erreferentziarik


egiten.

IKT baliabideak

Orokieta Herri eskola osorako ordenagailu gela bakarra dago. Ikasleak binaka jartzen
dira ordenagailu bakoitzean eta klase bakoitzean batek erabiltzen du xagua, hurrengo
saioan besteak erabiliko du.

HH4eko eta HH5eko gela bakoitzean ordenagailu bat dago. Bertan beren adinera
egokitutako programa informatikoak dituzte (Xango eta Ttantto), eta ordenagailuan
aritzeko aukera dute “Txokoak” saioan. “Txokoak” saioa, egunero izaten dute eta bertan
eraikuntza, marrazketa, plastilina, eta etxe txokoa dauden bezala ordenagailua beste
txoko bat da. Haur bakoitzak erabakitzen du zein txokotan parte hartu. Ordenagailu
bakarra dagoenez txandaka aritzen dira.

LH ko geletan ez dago ordenagailurik, eta ikasleak txandaka informatika gelara joaten


dira.

Tutoritza bakoitzean ordenagailu bat dago.

Ikastetxeko webgunea:

Ikastetxeko webgunean badago “multimedia” deituriko atala, non ikastetxean egiten


diren jaialdien bideoak eta argazkiak dauden.

Horrez gain, informazio instituzionala dago batez ere.

Informatikako tailerretan LH3-LH5 maila bitartean egiten dituzten aldizkari digitalak


ere zintzilik daude.

Irakasleak:

HHn, eta LHn informatika irakasleak tutoreak dira. Tutoreek beraiek ematen dituzte
informatikako klaseak.

Irakasleen prestakuntzari dagokionez ……………………

IKT heziketa berezira egokituta


Heziketa Premia Bereziak dituzten ikasleekin ez dituzte programa espezifikoak
erabiltzen. Programa orokorrak dira baina adinaren arabera eta gaitasunen arabera
ariketak aukeratu egiten dira. Landu beharreko gaien arabera ere ariketak hautatu egiten
dira.

Erabiltzen diren programa nagusiak: Xango, Ttantto eta Clic! dira.

Ordenagailuak arruntak diren arren, xagu berezi bat erabiltzen dute, esku osoarekin
klikatzen da bertan.

PROIEKTU BEREZIAK

KOSMODISEA

Orokieta Herri Eskolako LH5 eta LH6 mailakoak Cosmodisea proiektuan parte hartu
dute.

Proiektu honetan landutako programak: photostory, audithy, power point eta


bideomaker izan dira.

Emprendizaje garatzeko programa bat da.

ALDIZKARI DIGITALAK

3-4 mailakoak: Asmatu: Power Point programarekin egina

5. mailakoak: Txikinet: Power Point programarekin egina

Aldizkari digitalak ikusgai daude ikastetxeko webgunean