You are on page 1of 5

IRAKURKETA ETA ADIMEN URRIKO IKASLEAK

Iragana eta orainaldia:

Beti esan izan da, adimen urriko ikasleak ez zekitela ez irakurtzen ez idazten.
Honen zergatia, adimen urriko ikasleek ez zutela heldutasun nahikoa irakurketa eta
idazketa ikasteko zen. Esaten zenez, haur hauek ez zituzten beharrezko aurre-
betebeharrak finkaturik, eta horregatik, idazteko eta irakurtzeko ahaleginak edota
saiakerak oso urriak izaten ziren euren artean.
Esan beharra dago, norbait saiatzen zenean (irakurtzen edo idazten), garai hartan
ezagutzen ziren material eta metodologi berberak erabiltzen zituztela haur hauekin.
Beraz, ikasteko era ez zen aldatzen (metodologiak ez ziren moldatzen); gaur egun
gertatzen ez den bezala.
Urte bakoitzeko ikasturteari dagokionez, gaur egungoarekin konparatuz erabat
ezberdina zen. Egun, ikasleak kurtsoz pasa ezin baldin badira, askotan errepikatu behar
izaten dute; nahiz eta betiko lagunekin ezin diren egon. Lehen ordea, guztiz kontrakoa
gertatzen zen: Ikasturtez pasatzen ziren ikaskide berdinekin egoteko aitzakiarekin.
Gainera, ez zitzaien egokitzapen kurrikularrik egiten.

Zorionez, egoera hau aldatzen joan zen eta momentu honetan, ondorio hauek aipa
daitezke besteak beste:

♦ Teknologia berriak erabiliz (ordenagailua adibidez), haurraren irakurketa eta


batez ere idazmena hobetu daiteke.
♦ Adimen urriko ikasleek hasieratik jarraitzen baldin badute arreta goiztiarreko
programa batean, aurrerapenak oso nabariak izaten dira, ahozko hizkunztari
dagokionez.
♦ Idaztea, irakurtzea baino askoz ere zailagoa iruditzen zaie adimen urriko
pertsonentzat.
♦ Adimen urriko haur guztiak ez dira berdinak; hori dela eta, batzuek azkarrago
ikasiko dute beste ume batzuk baino.

IRAKURKETAREN METODOA: PROPOSAMEN BAT

Gaur egun badago adimen urriko ikasleentzat idatzi eta irakurri ahal izateko
metodologia konkretu bat.
Mota honetako ikasleek hainbat arazo izaten dituzte (memoria, entzumenezko
pertzepzioa...) eta horregatik, metodo honek eragin gehiago dauka begietan. Beste
metodo batzuetan ez bezala, hemen ez da beharrezkoa idazmena eta irakurketa batera
lantzea; izan ere, bakoitzak bere erritmoa dauka, batzuetan irakurketa landuko delarik,
eta beste batzuetan berriz, idazmena. Metodo honen beste ezaugarrietako bat honako
hau da: Sesioak aurretik oso ondo eta sakonki prestatu behar direla.

Irakurketari dagokionez, metodologia honetan, 3 zati edota etapetan ezberdinetan


lantzen da:

1. Pertzepzio globala eta hitzen ezagutza eta ulermena


2. Silabak
3. Aurrerapenak irakurketan
Gauza askok bezala, metodologia honek ere bere baldintzak ditu eta horregatik,
ikasleak hainbat gauza bete behar ditu: Osasuna izatea, nekatuta ez egotea, gose ez
egotea, entzuteko eta ikusteko arazorik ez edukitzea, irakaslearekin harreman ona
izatea, motibatua sentitzea baita interesa ere, familia eta etxeko giroa, lanerako erritmoa,
ikaslearen pertsonalitatea kontuan hartzea, ahalmen kognitiboak...
Laburbilduz, gutxieneko ulermen, begi pertzepzio, entzumen pertzepzio, eta gutxieneko
arreta mantentzen duela.

Ikasleak hitzak globalki ezagutu behar ditu eta ariketan, hitzak banaka eta
taldeka agertuko dira. Hitz horiek errazak, ezagunak, laburrak eta erraz irudikatzekoak
izan behar dira.

Materialari dagokionez, honek, bereizgarri batzuk edukitzen ditu: Hizkiak


handiak eta argiak izan behar dira (ikasleak oso ondo ikusteko), gorriz azalduko dira
idatzirik, hitzen luzera ez da 15 zm baino gehiagokoa izango, izen bereziak maiuskulaz
idatzirik azalduko dira (pertsonen izenak esaterako), hizkiak etzanda idatzirik egongo
dira, eta azkenik, izen arruntak artikuluarekin idatziko dira.

Lehenengo etapa: pertzepzio globala eta hitzen ezagutza

Helburu zehatzak:

♦ Ikasleak bere izena nola idazten den jakin beharko du, baita bere familiako beste
4 edo 5 pertsonena ere.
♦ Ikaslea hobetzen joango denez, lehenengo gauza batzuk eskatuko zaizkio eta
denbora pasa ahala, gauzak gehiago konplikatuko dira, gehiago eskatuko zaiolarik.

1) 20 hitz ezagutzea (2 silabakoak izango dira eta denak zuzenak. 2 edo 3 aditz
sartuko dira zeintzuek orainaldian egongo diren idatzirik, 3. pertsonan eta
singularrean).
2) 50 edo 60 hitz ezagutzea (Gehienak 2 silabakoak baina batzuk hirukoak ere.
5 aditz sartuko dira orainaldian idatzirik baina bai singularrean eta bi
pluralean. Adjektiboak sartzen dira).
3) 50 edo100 hitz ezagutzea (10 hitzek 3 edo 4 silabakoak izango dira eta 10
aditz agertuko dira).
4) 140 edo160 hitz ezagutzea (Preposizioak eta juntagailuak agertuko dira)
5) 200 hitz ezagutzea (Sinfoneak agertuko dira).

Material ezberdinak:

♦ Argazki txartelak Aukeratutako argazkiak txartel zuri batean jarriko dira


(argazkiak txartela baino txikiagoak izan behar dira) eta honen azpian, izena
jarri behar da (pertsonaren izena, gauzaren izena...). Adib:

♦ Hitz txartelak Ariketa honetan, argazki txartelean jarritakoa bi aldiz idatzi


behar da. Jolas honekin honelako gauzak egin daitezke: Txartelak sailkatzea, esaten
den hitza aukeratzea, txartelak ematea hauek izendatzeko ... Adib:
♦ Hitzen lotoak Jarduera honetan, ikasitako hitzak erabiliko dira

♦ Irudien lotoak Jolas hau oso tipikoa da. Izan ere, irudia (marrazkia) hitzarekin
lotu behar da. “Bikoteak” egitea da.

♦ Liburu pertsonalak Ariketa hau egiten duen haur bakoitzak bere liburu propio
bat edukiko du (liburua orriz osaturik egongo da). Orrialde bakoitzak hitz bakar bat
izango du eta hitz hori irakurria izan den momentuan, irudi baten bidez irudikatu
beharko du. Beste orrialde batean berriz, esaldi bat osatuko du. Jarduera honen
helburua hauxe da: Landutako hitzak errepasatzea.

♦ Esaldi txartelak Jolas honen bidez sintaxia lantzen da eta


txarteletan esaldiak agertzen dira. Ariketa hau modu
desberdinez egin daiteke: Esaldi bat irakurri eta ondoren
horren bikotea aurkitzea, esaldiak moztuak izango dira eta
ikasleak aurkitu beharko ditu... Adib:

♦ Fitxak esaldiekin Txartel hauetan esaldiak azaltzen dira eta umearen


betebeharra hau da: Jarraian ilera batzuk irakurtzea. Orrietan, hiru esaldi idatzirik
egongo dira.

♦ Alfabeto pertsonala Jarduera honen xedea ikasleak alfabetoa ikastea da.


Horregatik, hitz bakoitzaren lehenengo hizkia zein den asmatu beharko du. Orrialde
aparte batean, alfabetoko hitz bat agertuko da eta horren aldamenean irudi bat
agertuko da.

♦ Fitxak arkatzarekin lan egitekoAriketa honekin grafomotrizitatea lantzen


hasteko balio du (marrak, borobilak, gurutzeak...). Ariketa hau arkatzarekin egin
behar da eta aurrerantzean eginiko ariketak errepikatzen dira.
Hau, modu ezberdinez egin daiteke. Adib:
♦ Erositako ipuinak Erositako liburuak behar den moduan moldatuko dira eta
egunero pixka bat (minutu batzuk) erabiliko dira irakurtzeko.

♦ Irakurketa zorrotza Irakurketa guztiz mekanikoa ez izateko, material berezi


bat egiten da, non haurrak, arazo batzuk konpondu, erantzunak landu eta ondorioak
atera behar dituzten. Adib:

♦ Morfosintaxia lantzen Izenak esaten duen bezala, ariketa honetan


morfosintaxia lantzen da. Goian esaldi bat agertuko da eta haurrak txartela erabiliz,
esaldi berdina osatzen saiatuko da. Ariketa hau ere, eredurik gabe egin daiteke.
Bigarren etapa: Silabak

Sarrera

Irakurketa erabat osatzeko ezinbestekoa da silabak ikastea. Baina metodologia


silabikoarekin arazo bat dago, izan ere, irakurketaren funtzionaltasuna galtzen da eta
umeek silabak mekanikoki ikasten dituzte.
Silabak ez dira mekanikoki lantzen eta metodo honetan, ez dira ez keinuak eta ez bide
fonetikoak erabiltzen.

Helburuak

Helburu orokorra honako hau da: Haurrak, edozein silaba erabiliz,


egokitasunarekin eta jariakortasunarekin irakurtzea da.

Materiala eta erabilpena

Erabili izango diren material guztien esker, haurrak silaba guztiak automatikoki asmatu,
esan, eta ezagutu beharko ditu.

♦ Egurrezko eta kartoizko silabak

Rate