You are on page 1of 2

GURE BLOG-A:

Apirilak 24

Gaur plataforma sortu dut nahiz eta ez naizen asko enteratu egin dugunarekin. niretzat
erritmo haundiegian doa, teknologia berriekin ez naizelako ongi konpontzen. Horrez
gain, photo storyrekin bakoitzak bere bideoa egin behar izan dugu karpetan sartuz eta
baita egunkari honetara pasatu ere. Lehenengo googlerera pasatu behar izan dugu.
Gauza larregi batera eta helbideak ere bai baina bueno...Lortu dut egitea eta amaitu eta
gero ez zait hain zaila iruditu. Gauza barri bat ikasi dut.

Maiatzak 7

Gaurko egunez hurrengo egin behar ditugun lanen berri eman du irakasleak. Poztu naiz
zeren orain ikastetxera joan eta paperean egin den zerbait da. Teknologia berriei
buruzko irakasgaia izanda nola ez lan hau azaltzea. taldeka egin beharreko lana da;
lehenengo banaka bakoitzak eskola batera joan eta han teknologiei buruzko galderak
egin beharko ditugu, horrela informazioa bildu nola erabiltzen duten, ze irakasgaitan,
zenbat dauden, klasean barruan dagozan edota informatika gelan soilik... eta gero beste
taldekideekin konparatu beraien eskolekin. Hortik ondorio batzuk atera beharko ditugu
eta denen artean lan bat sortu.

Maiatzak 8

Orain hiru aste lan hau ongi burutzeko utziko duela eta gaurko klasean taldekoak batu
gara eskolan egin beharreko galderak prestatzen. Galderak bakoitzak bereak prestatu
ditu nahiz eta agian bateren batek koinziditu, baina erantzunak normalean desberdinak
izango dira ikastetxe ezberdinetan galdetuko baitugu. Batzuk eskola haundiagoak izango
dira eta besteak txikiagoak; hori dela eta desberdintasun nahiko egongo direla uste
dugu.

NEREKIN egin genuen lana:

Power pointean ipuin bat egin genuen. Esan behar da nahiko kostatu zitzaigula ipuina
aukeratu, musika sartu, mugimenduak, ahotsa... baina osatu genuen ipuina eta ezta
gutxi ere. Teknologia berriak orain modan daude baina erabiltzen ez duenak ez daki nola
erabili. Hori dela eta niri pertsonalki asko kostatzen zait. Lehenengo ipuina aukeratu
genuen liburutegira joanda baina nerek esan zigun liburutik ataratako ipuina sosoa
geratzen zela mugimendurik ezin zitzaiolako atera. Hori dela eta, ideia aldatu eta ipuina
asmatzeari ekin genion. 15 diapositibakoa izan behar zuen gutxienez, eta beraz,
fondoak aurkitzen hasi giñen diapositiba bakoitzerako. Fondoak googlen aukeratu
genituen aukera haundia baitago. Fondoari animazioa emateko, pertsonaia printzipala
eta animali... gifanimadosen lortu genituen. Hori egin eta autoen, pertsonaiaren eta
beste gauza batzuen mugimenduari ekin genion. Amaitzeko musika sartu eta gure
ahotsak grabatuaz ipuina osatu genuen. Ahotsak grabatzen izan ziren arazoak,
transizioak zirela, denbora...Ipuin hori haur batek erakusten duen zoorako grinari
loturikoa zen.

Maiatzak 14

Aurretik esan bezala, orain egin beharreko lanarekin jarraitzen dugu. Bakoitzak eskola
batera joan behar izan du teknologiei buruzko galderak egitera. Aurreko astean erabaki
genuen denon artean ze galdera egin eta orain erantzunak jasota bakoitza bere eskolari
buruzko datuak antolatzen hasiko da. Lan polita izango da lau eskolekin azkenean denen
arteko hausnarketa bat egin behar baita.

Klasearen azken zatian, blog-a nola egin azaldu du eta bere laguntzarekin kontu bat
zabaldu dut googlen gero blog-a sortzeko.
Maiatzak 15

Atzo sortutako blogean ibili naiz zer dagoen ikusten eta ahal izanez gero ahaleginduko
naiz bertan zerbait sartzen.