You are on page 1of 1

Eskolan elkarbizitza osasuntsua lortzeko, honako irizpide hauek

kontuan hartuko ditugu:

1- Eskola komunitateko partaide guztien (ikasle, familia, ez dozente, irakasle...)


arteko harremanak errespetuan oinarrituko dira.
2- Eskola komunitateko partaide guztien iritziak errespetagarriak eta baliogarriak
direla kontuan hartu behar dugu.
3- Irakasleek espazio eta denbora bat sortzea, non konpartitu dezaketen, modu
naturalean, haien esperientziak, kezkak, lorpenak... gatazkari buruz hausnartzeko
eta hitz egiteko.
4- Denbora bat izatea lehenbailehen hitz egiteko eta konponketaren bat aurkitzeko,
inplikatuen artean, gerorako utzi gabe. Hori bai, beharrezkoa balitz, emozioak
baretzeko denbora ematea, bi baldintzen artean oreka bilatuz.
5- Ikasleen garapenerako (morala, emozionala...) baliogarriak izateko, gatazkak
bideratzeko prozedura egokiak bilatu.
6- Elkarrizketaren garrantzia azpimarratu, gure jokabidean eredu bihurtuz.
Ondorioz, era sistematiko batean, ikasleekin oinarrizko trebetasunak eta
komunikaziorako teknikak landu behar ditugu: entzute aktiboa, ni mezuak...
7- Eskola komunitateko partaide guztiek ikastetxeko funtzionamendua (antolaketa,
funtzioak, ardurak, arauak...) ezagutu behar dituzte. Eta, ondorioz, guztiok
errespetatu behar ditugu.
8- Ikastetxeko esparru guztietan (jangela, autobusa...), gatazkak ekiditzeko,
estrategiak landu behar dira.
9- Gaiari dagokionez, irakasleek era koherente batean jokatzea eta gure inplikazioa
hobetu.
10- Besteek esaten dutena (eskolako partaide guztiak), aurreiritzirik gabe eta era
egoki batean, entzungo dugu.ENTZUTE AKTIBOA
11- Besteen egoera ulertu ahal izateko, besteen tokian jartzen ikasi, teknika
ezberdinak erabiliz. ENPATIA.
12- Norbera eta besteen emozioak identifikatzea, ulertzea, adieraztea eta horien
kontrola landu.
13- Ikastetxeko esparru guztietarako elkarbizitzararako arauak eta ondorio logikoak
ikasleekin adostea. Batzutan egindakoa erreparatzea beharrezkoa izango da.
Adostutakoa ikasgeletan eta esparru guztietan ere egon behar da.
14- Irakasle guztiok amankomuneko irizpideak zehaztu, onartu eta aurrera eraman
behar ditugu, berdin jokatzeko umeen konfliktoen aurrean nahiz eta irizpide
guztiak zure gustukoak ez izan.
15- Koerenteak izateko, familiak ere, inplikatuta egon behar dira. Gai honi
dagokionez, beraien jarrerak hobetzeko prestakuntza bideratu daiteke.

Donostiako Berritzegunea – Tutoretza Mintegia

You might also like