PROZEDUREN ESKULIBURUA HEPRO BERRIKUS: 1 Or.

: 1/13

HEZKUNTZA PROIEKTUA

HEZKUNTZA PROIEKTUA

LEKEITIO BHI 0.- AURKIBIDEA 1.- AURKEZPENA 1.1.- Sarrera 1.2.- Institutuaren deskribapen fisikoa eta aipamen historikoa 1.3.- Logotipoa eta kudeaketa tresna nagusiak 1.4.- Institutuaren Eginkizuna 1.5.-Etorkizunean ondoko ezaugarriak dituen institutua izan nahi dugu 2.- ESKAINTZA AKADEMIKOA 3.- KUDEAKETA SISTEMAREN PROZESUAK 3.1.- Institutuaren ikasturteko plana. Hezkuntza eskaintza. Matrikulazio eta publizitatea. Institutuaren antolakuntza 3.2.- Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen deskribapena eta kontrola 3.3.- Emaitzen neurketa eta kudeaketa. Ez-adostasunen kudeaketa, eskola komunitateko kideen gogobetetasuna eta barne auditoria 3.4.- Dokumentazioaren eta erregistroen kudeaketa 3.5.- Formazioa 3.6.- Laneko Arriskuen Kudeaketa Sistema 4.- HIZKUNTZAK IKASKUNTZA-PROZESUAN ERABILTZEKO IRIZPIDEAK 5.- HEZKUNTZA PROIEKTUA IDENTIFIKAGARRI EGITEKO PLANA 6.- BIZIKIDETZA PLANA 7.- ESKOLA AGENDA 21 8.- KUDEAKETA AGIRIAK 9.- INSTITUTUAREN KONPROMISOAK
PRESTATUA: EE DATA: 09/04/03 ONARTUA: AO eta AF DATA:

PROZEDUREN ESKULIBURUA HEPRO BERRIKUS: 1 Or.: 2/13

HEZKUNTZA PROIEKTUA 1.- AURKEZPENA 1.1.- Sarrera Hezkuntza proiektua aurrera eramateko KH1 Kudeaketa Sistema ezarria du institutuak. Institutuaren Hezkuntza Proiektua (IHP) gure institutuaren izaera eta filosofia biltzen duen dokumentu nagusia da. Proiektu honen zehaztapena antolakuntza eta jarduera arauei dagokienean, Lekeitio BHIko AJA agiria da. Kudeaketa ekonomikoari dagokionez, Ikastetxe publikoen autonomia ezarri zuen Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legean du oinarria; lege horrek ikastetxe publikoen jarduera ekonomiko-finantzaria kudeatzeko autonomia onartu eta jarduera horiek garatzeko markoa finkatu zuen. Era berean, IKASKUDEK (Ikastetxeen Kudeaketa Ekonomikorako Sistema) izango da autonomia duten ikastetxeen jarduera ekonomiko-finantzaria kudeatzeko ezarritako sistema. 1.2.- Institutuaren deskribapen fisikoa eta aipamen historikoa Lekeitio BHI ikastetxea 1975-1976 ikasturtean sortu zen. Urte hartan Lekeitioko LHko Atala izena izan zuen, Bilboko Emilio Campuzano Atxuriko Institutuaren atala zelako. Bi taldek osatu zuten lehenengo ikasturtea, elektrikoak eta administratiboak. Lanbide Heziketako I. graduko ikasketak ematen ziren, 2 urtekoak eta goian aipatutako bi espezialitateetan (elektrikoen taldean denak ziren mutilak eta administratiboan berriz, neskak). Hurrengo ikasturtean, 1976-1977an, gaur egun Kultur Etxea eta lehen Colegio San Jose zen eraikuntza horretara pasatu zen. Ordurako 4 talde zeuden eta Institutuak izena aldatu zuen: Lekeitioko Teknik Ikastegia. 19831984an REM-I (bi ikasturte: 1. eta 2. mailak) delako erreforma martxan jarri zen eta honekin batera D eredua ere. Ordutik aurrera, Erreformako eta LHko taldeak izan zituen.Garai honetan ikastetxe berria lortzeko gestioak hasi ziren. 1990/91 ikasturterako eraiki zuten ikastetxe berria. Hurrengo ikasturtean, 1992-1993an, izen berria ipintzea erabaki zen: Iturriotz institutua. Menditik datorren errekak izen hori baitu. 1993-1994 ikasturtean Atxuriko institutuaren atala izatetik institutu aske edo burujabe izatera pasatu zen. 93-94 ikasturtean Zeregin Ikaskuntzarako Gela ( ZIG ) sortu zen eskualdeko heziketa bereziko ikasleentzat ( 16-20 urte ). 1996-1997 ikasturtean Eskola Publikotik 12 - 14 urte bitarteko ikasleak hartu zituen DBH 1. eta 2. mailak sortuz. Urte berean Batxilergo Teknologikoa eta Heziketa Zikloak jarri ziren martxan. 1997/98 ikasturtean Ondarroa eta Lekeitio arteko bategitea edo fusioa gauzatu zen. Hezkuntza Sailak eragindako bategitearen ondorioz, 10 urtez Ondarroako BHIarekin batera funtzionatu ondoren, bi Institutuak banatzea erabaki da eta

PROZEDUREN ESKULIBURUA HEPRO BERRIKUS: 1 Or.: 3/13

HEZKUNTZA PROIEKTUA 2008-2009 ikasturtean bereizi egingo dira ikastetxe biak, Lekeitio BHIa guztiz “autonomoa” izango delarik. 1.3.- Logotipoa eta kudeaketa tresna nagusiak Institutuak badu bere logotipoa eta Institutuan erabiltzen diren dokumentu, nagusien ereduak ere sailkatu eta bildu egiten dira. Bestalde, Interneten http://www.lekeitiobhi.net gure WEB orria dugu eskegita eta bertan institutuari buruzko informazio multzo handia dago aztergai. Webaren helburuetako bat Institutuaren leiho izatea da, alegia, gizarte osoari ireki, eskua eman eta nornahiri zabaltzea. Institutu barneko informazioa kudeatzeko barneko sarea ere badugu antolatua. Tresna honen bidez institutuaren kudeaketarako informazioa biltzeaz gain, mintegikideek eta irakasle bakoitzak lanerako fitxategiak ere badituzte. 1.4.- Institutuaren Eginkizuna Lekeitio BHIaren Eginkizuna, Lea ibarrean sustraitutako institutu publiko eta euskalduna izanik, inguru hurbileko ikasleentzat kalitatezko hezkuntza publikoa eskaintzea da. Hezkuntza eskaintzaren helburu nagusia ikaslearen formazio osoa garatzea izango da eta horretarako, arlo akademikoaz gain, balioetan oinarritutako prestakuntza integratzailea eta berdintzailea bultzatuko du, ikasle autonomo, kritiko eta solidarioak sustatuz. Institutuak prestakuntza akademiko eta teknikoaz gain, ikaslearen heldutasuna, lanaren ahalegina eta bizitzarako orientazioa landuko ditu, etorkizuneko premiei egoki erantzuteko baliabideak eskura jarriz eta bai familiei baita inguru hurbileko gizarteari ere hezkuntza zerbitzu egokia eskainiz. Zentzu honetan, Eskola Komunitateko partaide guztiok institutu-proiektua geure egiteko lankidetza bultzatuko dugu, partaideon arteko giro ona landuz, ikasle, guraso eta irakasleen iritziak kontuan hartuz eta errespetuzko jokaerak bultzatuz. Institutuaren eguneroko jarduera kalitatean eta etengabeko hobekuntzan oinarrituko da, elkarbizitzari, hezkidetzari eta ikasleen partaidetzari berebiziko garrantzia emanez. Horretarako, ondorengo ildo estrategikoak jorratuko ditugu: 1. Institutuaren antolakuntzan eta kudeaketa ekonomikoan, autonomia, malgutasuna eta gardentasunik handiena lortzea. 2. Hezkuntzan garatu beharreko oinarrizko gaitasun eta gaitasun orokorrak aintzat hartuta, Lekeitioko institutuko Hezkuntza Proiektuaren ardatz diren hezkuntza balioak eta printzipioak adostea. 3. Eskola Komunitatean adostutako printzipio pedagogikoen arabera, ikaskuntza prozesuen berrikuntza metodologikoetan sakontzea,

PROZEDUREN ESKULIBURUA HEPRO BERRIKUS: 1 Or.: 4/13

HEZKUNTZA PROIEKTUA inklusibitatearen printzipioa aintzat hartuta eta bereziki informazio eta komunikazio teknologien arloko berrikuntzak sustatuta. 4. Institutu proiektu erakargarri baten inguruan lan eginez, institutuko langileen arteko elkarlan eraginkorra bultzatzea, bakoitzaren eginkizunak zehaztuz eta harremanak sendotuz. Langileek beren zereginei dagozkien konpromiso eta betebeharrak beteko dituzte, eguneroko lan eta proiektuetan inplikatuz, ikasleen irisgarritasuna bultzatuz eta ikasturteko planean ezarritako helburuetan lagunduz. 5. Kalitate Sistema garatzea, beharrezko ziurtagiriak bideratuz, eguneroko kudeaketarako metodo eta bitarteko eraginkorrak sortuz eta bereziki ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen ebaluazioan oinarritutako etengabeko hobekuntza prozesuak ezarriz. 6. Eskola Komunitatearen hezkuntza premiei erantzutea eta bereziki batxilergo, DBH eta Heziketa Zikloen eskaintzari eustea. 7. Institutuko instalazioak, baliabideak eta ekipamendua gaurkotzea, pertsonen osasuna eta segurtasuna bermatuta eta teknologia berriak sustatuta. 8. Eskola-komunitatearen partaideen arteko bizikidetza-plana adostea, harremanak eta giroa zainduz, komunikazioa erraztuz, guztien iritziak eta inplikazioa bideratuz eta lan-talde desberdinak eratuz. Bizikidetzaren kudeaketarako, ikasle, irakasle eta familien artean bizikidetzarekin lotutako balioak eta irizpideak adosteko ahalegina egingo da, jarrerari buruzko printzipio modura elkarrekiko errespetua, tolerantzia, lankidetza eta alkartasuna hartuz eta institutuaren pluraltasunaz baliatuta, ikasleriaren giza trebetasunak garatzen saiatuz. 9. Berdinen arteko tratu txarrei eta jazarpen psikologikoari erantzutea, arazoa detektatzeko neurriak prestatuz eta ikaslearen segurtasuna bermatuko dituen tratamendu egokirako baliabideak eskainiz. 10. Hezkidetza-helburuak ere jakintza-arlo eta irakasgaien curriculumaren diseinuan integratzea, arreta berezia jarrita emakumeei eta gizonei esleitzen zaizkien portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritzi, estereotipo eta rolak ezabatzeari. Era berean, emakumeen aurkako indarkeriazko jokaerak prebenitzeko, gatazkak konpontzeko indarkeriarik gabeko metodoak eta aniztasunaren eta sexuen berdintasunaren errespetuan oinarritzen diren bizikidetzaereduak landuko dira. 11. Ikasleen ohorea, intimitatea, eta irudi propioa babestea, Ikasleen Eskubide eta Betebeharren 201/2008 dekretuak ezarritakoaren arabera. 12. Balioespen objektiborako eskubidea bermatzea, Ikasleen Eskubide eta Betebeharren 201/2008 dekretuak ezarritakoaren arabera.

PROZEDUREN ESKULIBURUA HEPRO BERRIKUS: 1 Or.: 5/13

HEZKUNTZA PROIEKTUA 13. Ikasle, irakasle eta familia etorri berrien harrera eta bertakotzea bideratzea. 14. Eskolaldian zein eskolaldiz kanpoko jarduera osagarri aproposak bultzatzea. 15. Ingurumen natural eta orekatuaren errespetua sustatzea, garapen iraunkorraren oinarrien gainean, institutua eta inguruaren zaintza eta ardura sustatuz. 16. Herriko ekintzetan parte hartzea. 1.5.-Etorkizunean ondoko ezaugarriak dituen institutua izan nahi dugu: 1. Prestakuntza integrala eskaintzen duen institutua , hezkuntza akademiko eta teknikoaz gainera, giza balioak ardatz hartzen dituena, ikasleen gaitasunak eta ahalmenak indartzen dituen prestakuntza eskaintzen duena. Ikasleen aniztasuna eta desberdintasuna integratzeko gai den institutua, ikasleen partaidetza aktiboa eraginez. 2. Gizartearen premiak kontuan hartuta, ikasleen beharrizanei eta aniztasunari erantzungo dien eskaintza akademiko sendoa eta zabala eskaintzeko gai den instututua , unibertsitate ikasketetarako, goi-mailako zikloetarako eta lan-mundurako prestatuz. Eskaintza hori bideratzeko, balio demokratikoetan eta baliabide teknologiko aurreratuetan oinarrituko da, behar handiagoak dituztenei arreta berezia eskainita. 3. Ikasleen ikasteko gogoa eta jakin-mina suspertuko dituen institutua, DBHko eskola graduatua beraien gutxieneko erronka izanik. 4. Institutuko irakasleen, langile ez-irakasleen eta familien formazio premiei erantzungo dion Institutua, identifikatutako hobekuntza-planen eta berrikuntza proiektu zehatzen arabera. 5. Langileen profesionaltasuna hobetzeko baldintza eroso eta atseginak jorratzen dituen Institutua , besteak beste egonkortasuna bultzatuta. 6. Lehen hezkuntzako ikastetxe publikoarekiko elkarlana sakonduko duen institutua. 7. Beste herrialde batzuetako ikastetxeekin harremanak lantzen dituen eskola, kultura ezagutzeko eta hizkuntzen erabilera hobetzeko. 8. Orientazio eta tutoretza zerbitzu eraginkorrak eskaintzen dituen Institutua , kontuan hartuz: - Ikaslearen beraren parte hartzea, bere ikaskuntza prozesuan. - Ikaslearen gaitasunen araberako hezkuntza ibilbideak adieraztea. - Banan banako laguntza eta jarraipena burutzea. 9. Institutuan ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren komunikazio hizkuntza nagusia euskara izanik, ikasle eleanitzak sustatzeko, hizkuntza ofizialez (euskara eta gaztelania) gainera, ingelesaren ezagutza bermatzeko ildoak

PROZEDUREN ESKULIBURUA HEPRO BERRIKUS: 1 Or.: 6/13

HEZKUNTZA PROIEKTUA zehaztuko dituen Institutua, arreta berezia eskainiz eragozpen eta ezintasun bereziak dituzten ikasleentzat laguntza plan bereziak prestatuz. 10. Barne komunikazioa indartuko duen Institutua, ezarrita dauden komunikazio-bideak ebaluatuz, hobekuntzak ezarriz, zailtasunak gainditu eta gardentasuna bultzatuz. 11. Guztion (pertsonak eta taldeak) zereginak ebaluatu, koordinazio eta birdefinizioak adostuko dituen institutua, hobekuntza guztion ardura dela nabarmenduz. 2.- ESKAINTZA AKADEMIKOA Hezkuntza proiektua aurrera eramateko, besteak beste KH1 Kalitate Kudeaketa Sistema ezarria du Lekeitioko institutuak. Kalitate Eskuliburuan definitutako kalitate-kudeaketa sistemak ondorengo hezkuntza-etapa eta ikasketei eragiten die: - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. - Batxilergoak: Giza eta Gizarte Zientziak eta Zientzia eta Teknologia modalitateak. - Erdi Mailako Heziketa Zikloak: Administrazio Kudeaketa eta Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak tituluak. - Zereginen Ikaskuntza Gela (ZIG). 3.- KUDEAKETA SISTEMAREN PROZESUAK 3.1.- Institutuaren Ikasturteko Plana. Hezkuntza eskaintza. Matrikulazioa eta Publizitatea. Institutuaren antolakuntza. Institutuaren Eginkizuna zehazteko eta berrikusteko; hala nola, Institutuaren Ikasturteko Plana osatzeko eta bere jarraipena, balorazioa eta errebisioa egiteko, PR0101 prozedura dago. Institutuaren Eginkizunaren ondorio modura, Institutuaren Ikasturteko Plana izeneko agiria prestatu behar da ikasturtero. Plana egiteko iturri nagusiak dira: Aurreko Ikasturteko Planaren memoria. Institutuaren Eginkizuna agirian zehaztutakoa. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak helarazitako informazioa. Hezkuntza eskaintza onesteko, eskainiko diren kurtsoak eta beren zehaztapenak egiteko eta, halaber, kurtsoei buruzko publizitatea eta informazioa garatzeko PR0102 prozedura dago. Ikasleriaren matrikula eskaeren berrikuspena, matrikulazioa eta aurrematrikulazioa egin ahal izateko prozedurak zehazteko eta, halaber, matrikularen aldaketak egin eta komunikatzeko PR0103 prozedura dago.

PROZEDUREN ESKULIBURUA HEPRO BERRIKUS: 1 Or.: 7/13

HEZKUNTZA PROIEKTUA Kurtsoen planifikazioa, irakasleriaren eginkizunak eta ordutegiak, ikasleriaren ordutegiak eta baliabideen planifikazioa egiteko (irakasgai-gelak, gela bereziak eta bitarteko didaktikoak) ikasturteko planen eta indarrean dauden irizpideen arabera PR0104 prozedura dago. 3.2.- Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen deskribapena eta kontrola Kurtsoak emateko prozesua identifikatu eta planifikatu egin da eta kontrolatutako baldintzetan gauzatu dela ziurtatzen da. Baldintza horien barruan hauxe sartzen da: Kurtsoak emateko era; prozeduretan dokumentatua (PR02XX). Kurtsoak emateko prozesuaren parametroen kontrola, jarraipenaren eta neurketaren bidez. Kontrol hori kontrol-planetan dago dokumentatuta (KP02XX). Irakaskuntza-/ikaskuntza-prozesuaren barruan hainbat azpi-prozesu daude: Harrera (PR0201) Programazioa (PR0202) Gelako jarduerak (PR0203) Ebaluazioa (PR0204) Tutoretza eta orientazioa (PR0205) Azpi-prozesu bakoitzaren prozeduretan kurtsoak nola ematen diren deskribatzen da, honako hauek kontuan izanik: Gauzatu beharreko jarduerak. Erabili beharreko adierazleak. Onartzeko irizpideak, neurgarriak diren baldintza gisa adierazita. Jardueren arduradunak. Beharrezko baliabideak. Jardueren denbora-epeak. Azpi-prozesuak gainbegiratzeko eta kontrolatzeko, kontrol-planak (KP02XX) prestatzen dira eta horietan zehaztutakoaren betetze-maila kontrolatzeko irizpideak definitzen dira. Kontrol-planetan ondoko hau sartuko da bereziki: Adierazleak. Onarpen-irizpideak eta zein unitatetan neurtuko diren. Kontrolen maiztasunak. Kontrolerako bitartekoak eta metodoak. Emaitzak erregistratzeko dokumentuak. Kontrolaren arduraduna. Azpi-prozesuen kontrolerako kontrol-planez gain, emaitzen kontrol-plana kudeatzen du institutuak (ER02EM). 3.3.- Emaitzen neurketa eta kudeaketa. Ez-adostasunen kudeaketa, eskola komunitateko kideen gogobetetasuna eta barne auditoria

PROZEDUREN ESKULIBURUA HEPRO BERRIKUS: 1 Or.: 8/13

HEZKUNTZA PROIEKTUA Institutuak nahita sortutako zerbitzu ez-adostuak ez dituela sortzen ziurtatzen du; horretarako, PR0301 prozeduran finkatutakoa kontuan hartuta egiten da kontrola. Institutuak ez-adostasunen arrazoiak aztertzen ditu, eta jarduerak zehazten eta ezartzen ditu berriro gerta ez daitezen. Ez-adostasunen kudeaketarako prozeduran (PR0301), konpontze- eta prebentzio-jarduerekin nola jokatu deskribatzen da; ondoren definitutako oinarrizko ildoak jasotzen ditu: Identifikatutako ez-adostasunak berrikusi egiten dira eta konpontze- eta prebentzio-jarduerak martxan jartzeko beharra ebaluatu eta zehazten da. Konpontze- eta prebentzio-jarduerak martxan jartzen dira, ez-adostasunaren zergatiak tratatzeko eta berriro ez gertatzeko. Ez-adostasunen arrazoiak ezabatzeko martxan jarritako konpontze- eta prebentzio-jarduerak antzemandako arazoaren tamainaren eta ekar ditzakeen arriskuen araberakoak dira. Arrazoien analisia egin eta konpontze- eta prebentzio-jarduerak finkatu behar dituztenen partaidetza sustatzen da. Konpontze- eta prebentzio-jardueren aplikatzearen ondoriozko aldaketak kalitate-kudeaketa sistemaren dokumentazioan sartzen dira. Konpontze- eta prebentzio-jarduerak gauzatu direla eta eraginkorrak izan direla ziurtatzeko jarraipena egiten da. Hartutako jardueren emaitzak erregistratu egiten dira. Ez-adostasuna tratatu ondoren, egiaztatu egin behar da prozesua betekizunekin bat datorrela egiaztatzeko. Bestalde, eskola komunitateko kideen gogobetetasun-maila zein den jakiteko PR0302 prozedura finkatuta dago. Azkenik, Kalitate-Sistemaren barne auditoriak egiteko eta horiek planifikatzeko PR0303 prozedura finkatzea. 3.4.- Dokumentazioaren eta erregistroen kudeaketa Kalitate-kudeaketa sistemak eskatutako dokumentazioaren eta erregistroen kontrola PR0401 prozeduran finkatutakoaren arabera egiten da. Prozedura honetan, ondoren definitutako oinarrizko ildoak aipatzen dira: Beharrezkoa denean, baimendutako pertsonek dokumentuak berrikusi eta onartu egiten dituzte, banatzen hasi aurretik. Baliozkoak ez diren edo zaharkiturik dauden dokumentuak dokumentu berria edo bertsio berrikusia onartu orduko baztertzen dira. Dokumentuak banatzeko sistema zehaztu da, eta, horren bidez, bertsio zaharkituak erabiltzea galarazten da. Honetarako: Indarrean dauden dokumentuen bertsioen aurkibideak eta zerrendak egin dira.

PROZEDUREN ESKULIBURUA HEPRO BERRIKUS: 1 Or.: 9/13

HEZKUNTZA PROIEKTUA Funtsezko eragiketak gauzatzen diren puntu guztietan dokumentu egokien edizioen kopia kontrolatuak daude eskura. Erregistroak identifikatzeko, jasotzeko, babesteko, berreskuratzeko, zenbat denbora jaso erabakitzeko eta antolatzeko irizpideak definitu dira. Erregistroak irakurterrazak dira eta erraz berreskuratzeko moduan jasotzen eta kontserbatzen dira, ez hondatzeko, kaltetzeko edo galtzeko instalazio egokietan. Dokumentu zaharkituak eta erregistroak hiru urtez jasotzen dira gutxienez. KH 1 Kudeaketa Sistemaren Eskuliburuaren bertsio zaharkituak epe jakinik gabe jasotzen dira. Erregistroak euskarri informatikoan aurkez daitezke. Hauek eskuratzea mugatzeko pasa-hitzak erabiltzen dira, birusen aurkako neurriak ezarri dira eta segurtasun kopiak egiten dira. 3.5.- Formazioa Langileen trebakuntza-beharrak zehazteko eta asetzeko PR0501 prozedura definitu da. Prozedura honetan aipatzen diren atal nagusienak ondokoak dira: - Irakasleen eta langile ez-irakasleen fitxak. - Formazio beharrak ezagutu ondoren Urteko Prestakuntza Plana egiten da. - Jasotako ikastaro bakoitzaren ondoren, prestakuntza-ikastaroko txostena beteko da. - Egindako ikastaro bakoitzaren eraginkortasuna neurtzen da. Langile berriei eta ordezkoei Institutuaren funtzionamenduaren inguruko eta kalitate-sistemarekin lotutako alderdien inguruko prestakuntza ematen zaie, “Irakasle eta langile ez-irakasleen harrera” deitutako arauan zehazten den moduan. 3.6.- Laneko Arriskuen Kudeaketa Sistema. Institutuak Laneko Arriskuen Kudeaketa Sistema zehazteko eta asetzeko PR0601prozedura definitu da. Bere helburu nagusia lan-istripu edo gaixotasun profesionalen arriskuak ezabatu edo gutxitzea, eta horrekin batera, izan ditzaketen lesio pertsonalak eta kalte materialak murriztea da 4.- HIZKUNTZAK IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA PROZESUAN ERABILTZEKO IRIZPIDEAK Institutuaren berezko hizkuntza euskara dela bermatzeko Zuzendaritzak eta Eskola Kontseiluak bere gain hartuko dituzten konpromisoak hauek dira: 1. Institutuaren komunikazio hizkuntza nagusia euskara izatea, baina ikasleen gaztelania maila bermatzeko neurriak sustatzea. 2. Ikastetxeko talde eta maila orotan lehentasuneko hizkuntza eredua euskara izatea.

PROZEDUREN ESKULIBURUA HEPRO BERRIKUS: 1 Or.: 10/13

HEZKUNTZA PROIEKTUA 3. Institutuko estamentu guztiak, hizkuntza normalkuntzan jorratu beharreko bidean, sustatzaile izatea. 4. Barne bilera guztiak euskaraz egitea. 5. Barne dokumentazio guztia euskaraz egitea. 6. Institutuaz kanpoko talde eta erakundeen ordezkariekiko harremanak, euskaraz izan daitezen bultzatzea. 7. Institutuak kontratatzen dituen zerbitzuetan, barne jardueretarako nahiz kanpo jardueretarako, euskaldunak lehenestea. 8. Euskara ezagutzen ez duten irakasle, zerbitzuetako langile nahiz ikasleei, erreferentzia gune euskalduna eskaintzea. 9. Institutuko zuzendaritzak estamentu desberdinak euskararen aldeko ekimenetan parte har dezaten bultzatuko du. 10. Institutuaren bilakaeraren arabera eta egoerak eskatu ahala HNP-n aldaketak, proposamen berriak eta egokitzapenak egiten joatea. 11. HNParen jarraipena eta ebaluazioa burutzeko batzordeko partaideak mintegi buruak eurak edo mintegietako partaideen artean izenda daitezke. Hizkuntza Koordinatzaileak ondorengo zereginak beteko ditu: - Eskola-komunitatearen estamentuei informazioa eman eta proiektuan integratzeko bitartekoak jartzea, institutuko hizkuntza proiektua gauzatzen lagundu dezaten. - Mintegiak eta departamentuak orientatzea, beren kideen interes eta premiei komeni zaizkien prestakuntza eta moduluei buruz. - Institutuaren hizkuntza eguneratze bibliografikoa gauzatzea. - Hizkuntza normalizazioari dagokienez, informazio eraginkorra eskuratu eta zabaltzea. - Hizkuntza normalizaziorako baliabideen inbentarioa egitea eta institutuak esleituriko aurrekontua kudeatzea. - Testu-zuzenketarako zerbitzua antolatzeko aukera aztertzea. 5.- HEZKUNTZA PROIEKTUA IDENTIFIKAGARRI EGITEKO PLANA Institutuko oinarrizko Hezkuntza Proiektuaren jarraipenari ekiteko EK, zuzendaritza eta irakasleen arteko kohesioa landuko da, lan giroa hobetzeko neurriak hartuz eta baita lan-banaketa orekatzeko neurriak hartuta. Pedagogia Koordinazio Batzordeak, zuzendaritzarekin batera, kudeaketa akademikoaren eta irakasleriaren koordinazioaren ardura zuzena izango du, kalitateko prozesuen kontrolaz gainera, bereziki zaintzak, asistentzia, puntualtasuna eta sistemaren funtsezko betebeharrak modu eraginkorragoan bermatzeko.

PROZEDUREN ESKULIBURUA HEPRO BERRIKUS: 1 Or.: 11/13

HEZKUNTZA PROIEKTUA Kalitate Sistemaren oinarrizko prozesuen kontrolean ere parte zuzena izango du (Harrera, Ebaluazioa, Tutoretza, Gela-jarduera) prozesuen hobekuntza landuz, desadostasunen kudeaketa agirietan oinarrituta. Beste helburu bat Hezkuntza Proiektua identifikagarria egitea izango da. Horretarako, Institutuaren norabidea eta helburuak klaustroari ongi komunikatzen saiatuko gara, irakasleriaren ahalik eta babes handiena lortzeko. Irakasle guztien ardura da EK-n onartu eta Ikasturteko Planean ezarritako helburuetan eta ezarritako proiektuetan laguntzea. 6.- BIZIKIDETZA PLANA Lekeitioko BHIko Eskola Komunitateko partaideok bizikidetza egokia lortzeko, bat egiten dugu Euskal Eskola Publikoak azpimarratzen dituen elkarbizitzaren helburuekin: “Elkarbizitza demokratikoa ahalbidetzen duten baloreetan oinarriturik ikasleen normaltasuna askatasunean garatzea eta heziketa osatua bultzatzea, besteak beste, gaitasun eta joera kritikoa, berdintasuna, zuzentasuna, partaidetza, aniztasunarekiko begirunea, elkartasuna, gizartearekiko kezka, elkar eramankortasuna eta elkarrenganako begirunea, bai eta giza eskubideen aldeko jarrera ere, sustatuko dituela”. Zentzu honetan, “Hezkuntza integrala edo osoa” bultzatzea da gure erronka, curriculumaren edukiak betetzeaz gain, gizaki osatua eraikitzea, Giza Eskubide Unibertsalak bultzatzen dituen baloreak gida orokor gisa harturik. Era berean partaideen arteko berdintasuna sustatzeko Lekeitio BHIk bat egiten du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko legearekin: “Hezkuntza Administrazioak oinarrizko printzipiotzat ezarriko du hezkuntzamaila guztietan indarkeriazko jokaerak prebenitzea, eta eguneroko bizitzari buruzko eduki eta aldi zehatzak ezarriko ditu hezkuntza-maila guztietan. Eduki eta aldiotan, honakoekin zerikusia duten alderdi eta edukiak integratuko dira: etxearekin, pertsonen zainketarekin, harreman pertsonalen funtzionamendua ezagutzearekin, eta gatazkak konpontzeko indarkeriarik gabeko metodoak eta sexuen berdintasunaren eta aniztasunaren errespetuan oinarritzen diren bizikidetza-ereduak ikastearekin ”. Argudio zerrenda luzea idatz dezakegu “Elkarbizitza eta Bake Hezkuntzarako” Programaren beharra justifikatzeko. Nolanahi ere, aski da geure burua bizi garen garaian eta egoerak eskatzen dituen erronketan kokatzea, alor honetan zerbait egin beharra dagoela ondorioztatzeko. Beste aldetik, Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculum dekretuan adierazten den bezala, hezkuntzako oinarrizko konpetentzia da gaur egun Elkarrekin bizitzen ikastea. Gainera, gaitasun orokorra eta hezkuntza oso baterako ardatz erreferentziala da: gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna eta berariaz, harreman positiboak izaten eta, gatazka-egoeretan, elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea. Halaber, gogoz eta demokratikoki parte hartzen

PROZEDUREN ESKULIBURUA HEPRO BERRIKUS: 1 Or.: 12/13

HEZKUNTZA PROIEKTUA ikastea, lankidetzan jarduten eta taldean lan egiten ikastea, eta aniztasuna errespetatzea, elkartasun-jarrerak erakutsiz. Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, eta emozio negatiboak kontrolatzea eta nork bere burua autonomoa izatea, norberak hartutako erabakien ardura hartzea, eta printzipio etikoei jarraitzea… 7.- ESKOLA AGENDA 21 Hezkuntza programa honen bitartez Lekeitio BHIk garapen iraunkorreko aldeko apustua egiten du bai institutuan baita inguru hurbilean ere. Helburuak ondokoak dira: - Garapen iraunkorra bultzatzea institutu barruan eta eskola ingurunean. - Hezkuntza-komunitatearen parte-hartze aktiboa lortzea ingurumena hobetzeko. - Institutuen arteko harremanak sendotzea garapen iraunkorra errealitatea bihurtzeko. - Gure ingurumenarekiko jarrerak aldatzea garapen iraunkorra lortzeko. 8.- KUDEAKETA AGIRIAK - Institutuaren Hezkuntza Proiektua. - institutuaren Curriculum Proiektua lantzen hasia, LOE dekretu berria eta gaitasun berrietara egokitutako irakasgaien programazio berriekin. - Kalitatea Hezkuntzan 1 eskuliburua (Harrera, Programazioa, Ebaluazioa, Gela Jarduera eta tutoretza planerako prozedurak garatuta eta berriak ezartzeko prest). - Institutuaren Urteko Plana eta Memoria: urtero egina eta EK-n onartua. - Antolakuntza eta Jarduera Araudia. - Institutuaren Hizkuntza Proiektua: egiten hasita - Elkarbizitza Plana: behatokia indarrean eta plana egiten. - Eskolako Agenda 21 programa. - Autonomia Proiektua. - Proiektuen Memoriak. 9.- INSTITUTUAREN KONPROMISOAK 1.- Ikasturteko plana prestatu onartu eta dagokion memoria egitea, PR0101 prozeduraren arabera. 2.- Kudeaketa administratiboa hobetzea, zaintzak, ordezkapenak, ikasleriaren arreta eta funtzionamendu akademikoa AJA eta ikasturte hasiera antolatzeko araudiaren arabera betez eta bereziki ikasleen eta irakasleen ordutegiak, taldeen banaketa eta ikasturte hasierako antolaketa zuzen gauzatuz (PR0104).

PROZEDUREN ESKULIBURUA HEPRO BERRIKUS: 1 Or.: 13/13

HEZKUNTZA PROIEKTUA 3.- Ikasleen hutsegiteak zaintzea, AJAn araututako ezaugarrien arabera familiei dagokien jakinarazpena eginez. 4.- Pedagogia Koordinazio eraginkorra sustatzea, PKBaren bidez irakaskuntza jardueren kudeaketa egokia eta institutuko departamentu didaktiko edo mintegien funtzionamendu zuzena ahalbidetuz. 5.- Familia, ikasle eta irakasle berrientzako Urteroko Harrera Prozedura (PR0201) gauzatzea. 6.- Irakasgai guztietako programazioak (PR0202) prest izatea, aurreko ikasturteko ekainaren 30erako eta ikasturte hasieran irakasgai bakoitzaren programazio laburraren ale bana helaraztea ikasle bakoitzari. 7.- Irakasleek irakasgai bakoitzaren programazioaren arabera, asteroko planifikazioak, programazioaren jarraipen egokia egin eta gela jardueren kontrola burutzea, Irakaslearen Koadernoaz (ER020301) baliatuta. 8.- Irakasleek Ebaluazio prozeduran (PR0204) zehaztutako ezaugarrien arabera ebaluatuko dituzte ikasleak eta urte amaieran aurkeztutako memoria kontuan hartuz, irizpideak berraztertu eta horrela badagokio aldatzeko konpromisoa hartzen dute. 9.- Ebaluazio aldi bakoitzean hiru irakasgaitik gora gainditu gabe dituen ikaslearekin eta honen gurasoekin harremanean jarriko da tutorea bere egoera gertutik aztertzeko eta irtenbidea bilatzeko. 10.- Tutoretza eta orientazio prozedura (PR0205) garatzea, ondoko hiru zutabe nagusiak kontuan hartuz: orientazio pertsonala, akademikoa eta profesionala. Orientazio plana tutoreek eta orientatzaileak berak landuko dute. 11.- Lekeitio BHIk etengabeko hobekuntza prozesua du garatuta, emaitzen neurketa eta kudeaketa prozesuaren arabera (PR03), lau arlo hartzen dituelarik. Lehenengoa, ez-adostasunak kudeatzeko metodologian ( PR0301) oinarritzen da, konpromiso agirian hitzartutako punturen bat betetzen ez denerako. Bigarrena, eskola komunitateko kideen gogobetetasuna (PR0302) neurtzera zuzenduta dago. Hirugarrena, barneko auditoria gauzatzea da (PR0303) urte bitik behin. Laugarrena bezeroen iradokizunak, kexuak eta erreklamazio guztiak jaso eta erantzutea (buzoia). 12.- Institutuko komunitatearen partaideen arteko gatazkak eta intzidentziak zuzen kudeatzea. 14.- Institutuan indarrean dauden proiektuen helburuak bultzatzea, koordinazio eraginkorra sustatuz. 15.- Eskola Komunitateko partaideentzako prestakuntza ikastaro egokiak antolatu eta burutzea (PR05).

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful