You are on page 1of 30

HEZKUNTZARI

APLIKATURIKO
TEKNOLOGIA
BERRIAK

EGILEAK:

ARANTXA ANSA

MAITANE ARREGI

TAMARA ESKOBAR
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

AURKIBIDEA

1.- SARRERA...............................................................................................................................................2

2.- IKT HAUR HEZKUNTZAN: ERREALITATEAREN AZTERKETA.............................................3

2.1. SALBATORE MITXELENA IKASTOLA............................................................................................................3


2.2. ELIZATXO IKASTOLA................................................................................................................................7
2.3. LANGILE IKASTOLA...............................................................................................................................11

3.- HIRU IKASTETXEEN KONPARAKETA ETA ONDORIOAK.....................................................13

4.- JARDUERAK.......................................................................................................................................16

4.1. SARRERA.............................................................................................................................................16
4.2. PROPOSAMENAK...................................................................................................................................18

5.- ONDORIOAK.......................................................................................................................................29

1.-SARRERA

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak izeneko ikasgai


honen lan hau aurkezten hasi aurretik gure lanaren nondik-norakoaren
xehetasunak azaltzea funtsezkoa dela iruditzen zaigu. Horregatik,
sarrera hau egitea egokia delakoan gaude.

Lehenik eta behin esan, lanen honen bidez praktikak burutako


ikastetxeetan teknologia berrien erabilera nolakoa den aztertu dugula.
Gure aburuz, informazioaren eta komunikazioaren egungo gizarte
honetan teknologia berriek duten garrantzia ikusirik, hauek ezagutzea
beharrezkoa delakoan gaude. Izan ere, une oro baikaude hauekin
kontaktuan.

2
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Horretarako, ikastetxe horietara joan gara eta bertan informazioa


jasotzen ahalegindu gara. Horrela, errealitatean teknologia berrien
erabilera nolakoa den ikusiaz. Bakoitzak bere ikastetxeko deskribapena
egin ostean, euren arteko konparaketa bat egingo dugu, batetik bestera
dauden ezberdintasunak ikusiaz.

Honen ostean, Haur Hezkuntzan teknologia berrien erabilera


sendotzeko asmotan proposamen ezberdinak egingo ditugu.
Horretarako, guk aztertutako ikastetxeetan erabiltzen duten
metodologiaz gain interneten topatu ditugun zenbait web orrialdeetaz
ere baliatu gara.

Azkenik, gure lanari amaiera emateko, gure ondorioak aterako


ditugu.

2.-IKT HAUR HEZKUNTZAN: ERREALITATEAREN


AZTERKETA

2.1.Salbatore Mitxelena ikastola

Zarautzen kokatzen den Salbatore Mitxelena ikastola pribatua


(kontzertatua) da. Zarautz 23.000tik gorako biztanleria duen kostaldeko
herri bat da. Zarautzeko hiru gune ezberdinetan kokatzen da, hain
zuzen ere, Azken Portu, Ixpilla eta San Pelaio auzoetan; eraikin nagusia
San Pelaion kokatzen delarik.

Ikastola hau 2-16 urte bitarteko


haurrak hezten dituen Zarautzeko

3
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

ikastetxeetako bat da. Ikasle kopurua nahiko esanguratsua dela esan


daiteke, 1000tik gora ditu eta herrian bost ikastetxe daudenez nahiko
kopuru handia da bertakoena. Gainera, azken urte hauetako haurren
etengabeko hazkuntza dela eta hiru lerroko linea lautan ari da
bihurtzen. Hori dela eta, etorkizunari begira ildo berriak jorratzeko
eraikin berria egiteko proiektua martxan da, orain dagoen eraikinaren
ondoan, baina gaur egungo garaietara egokitua. Haur Hezkuntzan
300etik gora ikasle daude.

Teknologia berrien erabilerari dagokionez, Haur Hezkuntzan,


badute nolabaiteko harremana, dena den, ez oso handia. 3,4 eta 5
urtekoen ikasgelan ordenagailuak daude, ordeganailu txokoa izenez
ezagutzen dena. Beheko argazkian, ikastola honetako lau urteko gela
batean ordenagailu txokoa non kokatzen den ikusten da. Hain zuzen
ere, plastika txokoaren ondoan.

Salbatore Mitxelena ikastola, urtxintxa proiektuaren


aintzindarietako bat denez, metodologia hau jarraitzen dute. Horregatik,
haurrak metodologiak aurkezten duen CD-rom interaktiboarekin
aritzen dira jolasean.

Euskara hutsean garaturiko CD-ROM interaktibo honen


jardueren ezaugarrietako bat izaera ludikoa da, haurrari jolasak
eragiten dion motibazioa baitu oinarritzat. Haurrak afektiboki
identifikatuko duen gidari/lagunaren argibide, aholku, iradokizun eta
animo hitzei jarraituz, gogokoa duena aukeratuz jolas egingo du. Hiru
urtekoen kasuan gidaria, Tanto mantagorria izango da, lau urtekoen
kasuan, Txirritx kilkerra eta bost urtekoen kasuan Xango
mantxinsaltoa.

Beste ezaugarria, erabiltzeko erraza izatea da. Sagua haurrek


erabiltzeko moduan egokituta dago. Haurrak irudia Klik bakar batez

4
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

aukeratzen du, eta, ondoren, saguaren botoiari klikatuta eutsi gabe,


irudiak saguaren mugimendua jarraituko du. Irudia toki egokian uzteko
haurrak ez du berriro Klik egin beharrik. Leku egokiaren gainetik
pasatutakoan pantailak irudia zurgatu egingo du. Honela ezinezkoa da
irudia gaizki kokatzea, eta haurrarentzat errazagoa gertatzen da ariketa
burutzea.

Bestalde, gure haurrek ez dituzte ezaugarri, estilo kognitibo,


garapen, jatorri eta bizipen berdinak. Horregatik, horien erantzunak ere
ez dira berdinak. Kontzeptu zabal honi aniztasuna deritzogu. CD-ROM
honen bidez landu daitezkeen aniztasun guztiei erantzutea, zalantzarik
gabe, ezinezkoa dela jakinda ere, hainbat testu, estrategia eta abarren
errepikapenerako aukera ludikoak oso baliagarri gerta dakizkieke
zenbait haur (eta irakasleri). Haurrak trebezia handiarekin aritzen dira.

Une jakin batean behar adina ordenadore eskura ez dagoelako


edo beste arrazoiren bategatik ordenadorea erabiltzerik ez badago,
zenbait errepikapen-jarduera (sailkapenak, zenbaki jolasak, margotzeko
irudiak eta hiztegi jolasak) inprimatzeko aukera eskaintzen da.
Inprimatutako testu hauekin, olerki, asmakizun, marrazki eta beste
gauza askoren bildumak egin ditzakegu Urtxintxa Proiektuaren osagarri
gisa.

Irakurketa-idazketaren ikuspegi eraikitzailea abiapuntutzat


hartuta garatu da Urtxintxa Proiektua. Horregatik, CD-ROM honek ere,
hainbat jarduera eskaintzen ditu:

Hiru urtekoen kasuan “Ttanto” mantagorria da protagonista eta


honekin olerkiak eta asmakizunak entzun, irakurri eta inprimatzeko

5
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

aukera dute, abestiak entzuteko aukera, margotzekoa, zenbakiak


lantzeko, sailkapenak lantzeko, memori jokoa, puzzleak,...

Lau urtekoen kasuan, “Txirritx” kilkerra da protagonista. Honekin


ere Ttantorekin egin daitekezkeen antzeko ekintzak egin daitezke, dena
den, adinean aurrera doazenen zailtasun handiagokoak dira. Ttanton
azaltzen direnez gain, zenbaki segida osatzeko marrazkiak, idazketa
txokoa, laberintoak,...

5 urtekoen kasuan, ostera, Xango


matxinsaltoa da protagonista. Honek ere,
aurrekoek eskaintzen dituen ekintzez gain gehiago eskaintzen ditu,
zailagoak direlarik. Adibidez, idazketa gehiago lantzeko txokoa, ohe
elastikoa, irudi simetrikoak edo margoak ezker- eskuin,...

Ikastolen elkarteko web orrian, hau da, www.ikastola.net,


ikasmaterialaren proiektuaren barruan, zehatz mehatz azaltzen da
urtxintxa metodologiaren nondik norakoa.

CD-romaz gain, zenbaitetan irakasleak ordenagailuan musika


jartzen zien ikasgela girotzeko, baita egindako irteera, jaialdi,...
gogoratzeko argazkiak. Ordenagailuan paint, office, windows media
player bezalako programak dituzte baina haurrek ez dituzte erabiltzen.

6
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Aipagarria iruditzen zait esatea erdiko gelan telebista eta bideoa


daudela eta tarteka, hauek ere erabiltzen dituztela.

Bestalde, LH eta DBHko ikasgeletan ez dago ordenagailurik,


baina solairu bakoitzean informatika gela dago. Informatika gelara
astean pare bat aldiz joaten dira, gutxi gorabehera. LHkoek, Txanela
metodologiak proposatzen duenarekin aritzen dira. Adibidez, ingurunea
lantzeko, ibai eta mendien kokapena,... DBH-n, aitzitik, informatika
irakasgai gisa lantzen dute, bertan, programa ezberdinak erabiltzen
dituztelarik. Gainera, “informatika laborategia irakasgai bat ere
eskaintzen da hautazko gisa.

Ikasgelatik at, irakasle geletan egungo teknologiari egokitutako


ordenagailuak aurkitzen dira, bakoitzak inprimagailua eta eskanerra
dutelarik. Honez gain, ikastetxeak erabiltzeko moduan argazki kamara
digitala, bideo kamara, kanoia ... daude. Teknologia berrien inguruan
irakasleen ezagutzak aberasteko ikastaro ezberdinak antolatzen dituzte.

Ikastetxearen inguruan informazio gehiago eduki nahi izanez


gero, bertako web orrialdean, www.zarauzkoikastola.org, kontsultatu
daiteke.

2.2.Elizatxo ikastola

7
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Elizatxo ikastola, Hernaniko bost ikastetxeetako bat da. Portuko


auzoan, H.H. eta L.H. ematen diren hiru eraikin kokatzen dira eta
Antziola auzoan berriz, D.B.H. osoa ematen den laugarren eraikina
aurkitzen da. Guztira 700 ikasle inguru biltzen dira 2 urtetik 16 urtera.
Eraikinak nahiko atseginak , berriak eta erosoak dira, oro har. H.H.
etapan 240 haur inguru daude momentu honetan, eta eraikin osoa
beraientzat dute. Eraikin honetan, maila bakoitzeko 2 gelaz gain,
irakasleen gela, ingeleseko gela eta psikomotrizitatea egiten duten gela
handi bat aurki ditzakegu. Honetaz gain, biltegi eta komunak nonahi
aurki ditzakegu.

Deskribapen hau egiterakoan, H.H. eta L.H. dauden eraikinetan


zentratu naiz. Teknologia berrien erabilerari erreparatzen badiogu, Haur
Hezkuntza eta L.H. ri dagokionez, 2 urteko gela guztietan ordenagailua
aurki dezakegu. Haur guztiek dute ordenagailuarekin harremana 3
urtetik aurrera. Ordenagailuaren txokoa deitzen diote eta zenbait
gelatan, 5 urtekoetan adibidez bi ordenagailu daude. Haur Hezkuntzan
haurrek ordenagailuarekin duten harremana, Urtxintxa proiektuko CD-
Romarren erabilerari dagokiona da. Hala ere, irakasleak beste zenbait
programetan egin dituzten ikastaroak direla eta Klik programa erabilia
haurren puzzleak eta horrelako gauza batzuk ere egiten dituzte. Dena
den, guzti hau 5 urtekoen gelan egiten dute. Hona hemen 3 urteko bi
haur Ttantto marigorringoaren pintzel jokoa burutzen. Paletan kolorea
auekratzeko nahikoa du klik bat egitearekin eta ondoren margotu nahi
duen zatiaren gainean beste klik bat egin eta aukeratutako kolorez
margotu dezakete. Modu ludikoan hasten dira ordenagailuarekin izango
dituzten lehen harremanak. Jolas ezberdinak aurki ditzakegu: karten
jokoa, abestiak, hiztegiak, puzzleak, seriazioak…Gero eta helduago
gero eta zailago, noski.

8
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Egiten diren jaialdi, irteera eta ekintza konkretuen argazkiak ere


atera ohi dituzte eta irakasleak hauekin muntaiak egin ditzake. Adibide
gisa, azpian ikusten dugun bezala, Psikomotrizitate gelan egindako
udazken festa ederra. Haurrek beraiek ez dituzte kamerak erabiltzen eta
ezta muntaiak egiten ere.

Irakasleak, beraz, hutsuneak betetzen saiatzen dira, beraiek


egindako olerki, errezeta, fitxa e.a-ekin.

Bideoak eta DVDak ikustera, ingeleseko gelara joaten dira edo


bestela , beste eraikinean dagoen, aniztasun gelara.

L.H.-ko gela guztietan ordenagailuak dituzte, hauek sarean


daude, ikasle bakoitzak bere gakoa du sartzeko eta irakasle bakoitzak
baita ere. Ikasturte bakoitzerako programazioa ongi zehaztuta daukate,
hiruhilekotan banatuta eta gehien erabiltzen dituzten programak hauek
dira: “Txanela Proiektua”, “Power Point” “Creative writer”, “Paint”,
“Office” ( “Word” batez ere), “ Publisher”, jokoak (animalienak, hizkiz
opak, Tangram, hiru lerroan…) eta bertsolaritzako programak. Aitzitik
beste hauek ere erabiltzen dituzte noiz edo noiz: “Irfanview”…“Memories
on TV”, Photo shop”… Jarduera asko egokitzen ari dira.

Ikastetxe honetan informatika gela bat dago, hona hemen:

9
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Materialari dagokionez, bost, inpresora daude, Kanoi bat, 3


eskaner, hauek irakasle eta informatika geletan. 2 DVD grabagailu
daude eta CD grabagailua gela guztietan dago. Bideoa eta DVDa ikusi
nahi baditugu ingeleseko gela eta aniztasun gelara joan beharko
genuke. Argazki kamara bakarra dute ikastetxean eta bideo grabagailua
hondatuta daukate. Hala ere berria erostekotan dira.

Irakasleek sarri egiten dituzte ikastaroak: “office”, “Power Point”,


“Publisher”, “Photo shop”, eta Interneteko hastapena ere egin izan
dute. IKT arduraduna, duela bi urte Tere Gainza da eta lan izugarria
egiten ari da, eguneratzen. Irakasleak arduratzen dira, ikastetxeko web
gunea antolatu eta eguneratzeaz, IKT lan talde bat dagoenez.

Amaia, 2. maila “eraikuntzak”:

Maria, 1. maila “udaberria”

10
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

2.3.Langile ikastola

Langile Ikastola ere, Hernaniko bost ikastetxetako ikastola bat.


Ikastetxe honek lau eraikuntza ditu, bi Haur Hezkuntzakoak, beste bat
Lehen Hezkuntza eta D.B.H.ko lehenengo bi mailena eta beste bat
D.B.H.ko azken bi mailena. Eraikuntza hauek, nahiko berriak dira eta
erosotasun handikoak. Kokapena ere nahiko ona dute, ez daude
herritik oso urrun eta bertara iristea ez da batere zaila izaten.

Gaur egun, Langile Ikastolako ikaslea kopurua 900 bat ingurukoa


da eta hauetatik 300 bat Haur Hezkuntzako eraikuntzetan daude.

Esan bezala, Haur Hezkuntzako bi eraikuntza ditu, batean,


Meaben, 2-4 urte bitarteko haurrak izaten dira eta hauen geletan ez da
ordenagailurik, ez inpresorarik eta ezta eskanerrik izaten. Aldiz,
bestean, Bidebietan 5 urteko haurrak izaten dira bertan eta gelan
ordenagailua izaten dute. Honen zergatia jakitearren, ikastolako
zuzendaritzara jo nuen eta bertan azaldu zidatenaren arabera, gerora
ere teknologia berriak nolakoak diren, zertarako balio duten, e.a...
jakiteko denbora badute, horregatik nahiago dute beranduago hastea
kontu hauekin.

Hortaz, Haur Hezkuntzako ikasleetan 5 urterekin hasten dira


ordenegailua erabiltzen. Hauen kasuan, ordenegailua gelan izaten da
beste txoko bat izango balitz bezala. Bertan, Urtxintxa proiektuko cd-
rom-ekin aritzen dira jolasean. Eta hitz egindako irakaslearen arabera
oso gogoko dituzte Ttantto, Xirritx eta Xango.

11
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Hala ere, esan beharra dago, irakasleek badute beren informatika


gela, bertan ordenagailu, inpresora eta eskanerrarekin batera. Bestalde,
gela bakoitzean musika aparatua dute eta eraikuntza osoan bi argazki
kamara digital, bideo kamara eta bideo kanoia musika gelan.

Haur Hezkuntzako etapatik gorako ikasleen kasuan, guztiz


aldatzen da teknologia berrien erabileraren kontua. Hauen kasuan,
ikasle guztiak erabiltzen dute ordenagailua eta guztiek egiten dituzte
lan ezberdinak bertan.

Lehenengo lau mailetan gela bakoitzean ordenagailu bana dute


eta bosgarren mailatik aurrera, berriz, bi ordenagailu daude geletan.
Honetaz gain, informatika gela ere badute, bertan 14 ordenagailu
daudela.

Bestalde, lehenengo lau mailetan inpresorak dituzte geletan baina


ez guztietan, ekipoka bat, hau da, maila bakoitzean dauden hiru
gelatatik batean. Eta bosgarren mailatik gorakoek gela bakoitzean dute
inpresora. Eskanerrak, aldiz, ikastetxe osoan 8 dituzte, ekipoka bana.

Honetaz gain, informatika gelan eta aretoan kanoia fijoak daude


eta beste lau ere badituzte, hitzaldi, gelabilera eta abar egiteko. Argazki

12
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

kamara digitalak ere 4 daude ikastetxe osorako, bideo eta DVD gelak
ere bi.. Eta bideo kamara digital bat eta beste analogiko bat ere badute.

Musika entzuteko gela gehienetan badute musika aparatua,


baina ordenagailuan ere entzun daitekeenez, aparatu hauek ez dira oso
erabiliak izaten.

Ikt-ko arduraduna badago eta honek aditzera eman zidanez,


hauek izaten dira irakasleentzat prestakuntzarako eginiko pregrama
batzuk: Office, Photo shop, Power point, Sarean ibiltzen ikasteko,
Multimedia ikastaroak, eskanerren aukeretaz (irfanview, e.a…), e.a…

3.-HIRU IKASTETXEEN KONPARAKETA ETA


ONDORIOAK

Hiru ikastetxeen deskribapena burutu ostean horien arteko


konparaketa burutuko dugu. Horretarako, hainbat ezaugarri hartu
ditugu aintzat eta horien arabera egingo dugu konparaketa.
Konparaketa egin ostean, taula bat osatuko dugu guztia argiago ikusi
dadin.

Hiru ikastetxeen teknologia berrien erabilera aztertu ostean esan


dezakegu hiruretan dutela teknologia berriekin nolabaiteko harremana.
Ikastetxe guztiei dagokienez, Lehen Hezkuntzan garrantzi handiagoa
ematen die teknologia berrien irakaskuntza eta aplikazioei. Haur
Hezkuntzan, ostera, ezberdintasun batzuk nabaritu ditugu
ikastetxearen arabera. Adibidez, Langile ikastolan Haur Hezkuntzako 2,
3 eta 4 urteko geletan ez dago ordenagailurik eta bestetan, aldiz, 3
urtetik aurrerako geletan bai.

13
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Teknologia berriei dagokionez, esan genezake ezberdintasun


handiena ordenagailu eta honen inguruan erabiltzen diren aparatu eta
aplikazioen artean dagoela. Izan ere, telebista, DVD, bideoa, bideo
kanoia, argazki kamara digitala, bideo kamara etab. ikastetxe guztietan
daude.

IKT-ko koordinatzailea ikastetxe guztietan topatu dugu. Hortaz,


gai honen inguruan gaur egun sortu den mugimendua ikastetxe
gehienetara zabaldu dela esan genezake.

Ordenagailuen erabilera dagokionez, Salbatore Mitxelena


ikastolan metodologiak eskaintzen duen aplikazioetara mugatzen dira
gehienbat. Hau da, urtxintxa, txanela, bertso programa,… Beste bi
ikastetxeetan, aitzitik, hau da , Langile eta Elizatxo ikastoletan, horiez
gain, Nero, Klik, jokuak,.. ere erabiltzen dituzte.

Haur Hezkuntzako hainbat irakasleei entzundakoaren arabera,


ikastetxeetan ordenagailu zaharkituak Haur hezkuntzako geletan
ipintzen dituzte. Horren ondorioz, irakasleak hainbat arazo izaten
dituzte argazki eta bideo muntaiak egin eta ikusi ahal izateko,…

14
AZPIEGITURA IKT ELIZATXO LANGILE SALBATORE MITXELENA

Bideo kanoia Bai Bai Bai


Informatika gela Bai Bai Bai
Ordenagailua gela Bai ( 2 urteko gelan ez) Bai Bai (2 urteko gelan ez)
Impresorak Bai Bai Bai
Impresorak gelan Ez Ekipoka 1,5-6 gela bakoitzean Ez

Eskanerra Bai Bai Bai


Eskanerra gelan Ez Bai, ekipoka 1 Ez
Argazki kamara Bai Bai Bai
Argazki kamara gelan Ez Ez Ez
Bideo eta DVD gela Bai Bai Bai
Bideoa eta DVDa gelan DVD –a ordenagailuan DVD –a ordenagailuan Bideoa bai (DVD ez)
Bideo kamara Ez ( erostekotan) Bai Bai
Musika aparatua Bai Bai Bai
Ikastetxearen Office Bai Bai Bai
software
Paint Bai Bai Bai
programak
Creative writer Bai Bai EZ
Photo story Ez Ez EZ
Movie maker Bai Bai Bai
Internet Bai Bai, sarean Bai (gelan ez)
Besteak.( urtxitnxa, Urtxintxa, Bertso programa, Urtxintxa, Bertsoan programa, Urtxintxa, Txanela, Bertso
txanela,…) Txanela, Xuxen, Daemon, Txanela, Xuxen, Daemon, programa,..
Publisher, Klik, animaliak, Publisher, Klik, Nero…
Irfanview,Jokuak, Memoris on
TV, Nero,..

Windows media Bai Bai BAi


player
IKT koordinatzailea ba al dago? Bai Bai Bai

15
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

4.-JARDUERAK

4.1.Sarrera
Taldeko hiru kideek beren praktiketako ikastetxeen errealitatea
aztertu eta hirurak konparatu ostean, jarduerak (hobekuntzak)
planteatzeko ikastetxe egokiena Zarautzeko Salbatore Mitxelena
ikastola delakoan gaude. Gure taldekideak, lau urteko haurrekin egin
zituenez praktikak, lau urteko gela honetan kokatuko gara eta honetan
oinarrituz, planteatuko ditugu jarduerak.

Portxeetan kokatzen den gela hau ez da oso handia eta


zaharkitua gelditu da. Hala ere, jarduerak proposatzeko guk gela nola
dagoena antolatua azalduko dugu plano honen bidez. Ondoren, gure
proposamenak (hobekuntzak) azalduko ditugu. Jarduerak proposatzen
hasi aurretik guzti hori argitzea ezinbestekoa delakoan gaude.

Ikasgelaren deskribapena eta lan egiteko modua azaldu aurretik


ikasgelaren eta erdiko gelaren planoak erantsi ditut:
Nesken Komunak
Komunak

Erdiko gela (gela honetan pianoa, sukalde txokoa, HH4A-koen gela (Loreren gela)
ileapaindegia,pertxeroak …)
atea

Telebista,
berogailua

atea Materialak: margoak, paperak,…


Ikasleen kasilleroak, bideoa,...
Ordenagailu

PLASTIKA TXOKOA
irakaslearen gauzak,...
SUKALDE TXOKOA
txokoa

(Loreren gelakoa)
atea
atea
Irakaslea
PIANOA
Ikasleen mahaiak

1. PLANOA: GURE GELA


ILEAPAINDEGIA 2. PLANOA: ERDIKO GELA atea
Arbela

ipuinak,
kotxea,….
Ikasleen mahaiak

Baloiak,

Mutilen komunak

haurrek egindako albumak


Pertxeroak
JOLASEN TXOKOA
MATEMATIKA ETA

berogailua
LIBURUTEGI
Haurrak eseritzeko

TXOKOA
alfombrak

Jolasak,
eraikuntzak SUKALDE TXOKOA
egiteko
materiala, Sukaldeko materiala: janaria,
leihoak

puzzleak, goilarak, sardexkak,... atea


Gutunak, albisteak, zenbakiak,...
ipuinetako pertsonaiak, hiztegiak, hizkiak
GURE GELA
HIZKUNTZA TXOKOA

Txikia izan arren, espazio aldetik ongi antolatuta dagoela esango


genuke, ahalik eta etekin gehien atereaz.

16
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Gure gelara sartu eta ezkerretara, ordenagailua dago. Urtxintxa


metodologiaren CD-Rom interaktiboarekin aritzen dira jolasean. Bertan,
Txirritx aurkitzen dute, abestiak eta ipuinak entzun, olerkiak irakurri,
margotu,... Haurrak oso ongi igarotzen dute hemen jolasean. Denek ibili
nahi izaten dutenez, txandaka aritzen dira. Gehienek etxean dutenez,
erraz manejatzen dute ordenagailua inoren laguntzarik gabe.
Ordenagailuaren goian, paretean, apal bat dago, bertan musika
aparatua dago.

Gure gela ondoan, erdiko gela esaten diogun gela bat dago eta
bertan telebista, bideoa, DVDa, ... dituzte eta haurrek gustuko dute
hemen aritzea.

OHARRA: Errealitatean interneteko konexioa ez dago ikasgela


honetan, baina gure jarduerak burutu ahal izateko konexioa beharko
genukeenez konexioa egingo genuke. Bestalde, ikastetxe honetan ere
lehen esan dugun moduan, ordenagailuak nahiko zaharkituak daude
Haur hezkuntzako geletan, beraz, ikastetxekoek lehenengo egin beharko
luketena ordenagailuak berritzea izango litzake, noski. Ezin badute
internetako konexioa lortu eta ezin badira bideo muntaiak egin etab.
gure proposamenen erdia ere ezingo litzateke gauzatu.

Guzti hau kontutan hartuta hona hemen gure jarduera


proposamenak:

17
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

4.2.Proposamenak

4.2.11.JARDUERA: IPUINAK ENTZUTEKO AUKERA

Haurrak internetekin girotu daitezen eta ordenagailua erabilera


bermatzeko, ipuinak internet bidez entzuteko aukera edukiko dute.
Horretarako, irakasleak ipuinen orrialdea nonbaiten gordea izango du
eta haurrak zuzenean sartzeko aukera izango du. Haurrak
ordenagailuaren erabilera ikasteko eta helbide elektroniko horretan
sartze hori ikasteko txandaka egingo dute. Txandatze prozesu hori,
egun horretan dagokion arduradunaren arabera egingo dute. Izan ere,
Haur hezkuntzan arduradunaren dinamika egunero egiten den
errutinetako bat da. Honek, haurrari segurtasuna bermatzen baitio eta
horrela, eguneroko aspektu funtsezkoenak ikasteko balio dio.

Aukera hori ematen duen web orrialdetan, ipuinak adinaren


arabera daude sailkatuta. Orrialde horretara sartzean audioa entzuten
da. Hona hemen orrialdea:

www.edebedigital.net/contenidos/euskara/eima/ipuinak.htm

4.2.22.JARDUERA: OROIMEN JOKOA

Interneten erabilera bultzatuaz, eskaintzen digun beste


aukeretako bat hizkuntza eta matematika elkarrekin lantzekoarena da.
Hauek lantzeko ipuinen modu berean irakasleak helbideak gordeak
izango ditu eta haurrak bertan sartuko dira ariketa edo jolas hauek
egitera. Hona hemen orrialdea:

www.edebedigital.net/contenidos/euskara/eima/jolasak.htm

18
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

4.2.33.JARDUERA: IPUIN KONTAKETA

Irakasleak, urtxintxa metodologiari jarraituaz, ipuin bat behin eta


berriz kontatuko die modu ezberdinetan. Lehenik, irudirik gabe, gero
irudiekin, ondoren, laminak desordenatuta,… Horrela, haurrek ipuina
bereganatu dezaten. Behin hau gertatzean, ipuina marrazki bidez
adierazi beharko dute. Adierazpen honen antolaketa guztien artean
burutuko dute. Honela, aukera emanez guztien artean bat egitea, edota
taldeka,… Azken finean, beraiek erabakiko dute ipuinaren adierazpena
egiteko nola antolatu.

Ipuinaren marrazkiak egin ostean, eskaneatu egingo ditugu.


Horretarako, irakasle gelara joan beharko dugu (aukera edukiko genuke
gelan eskaner bat instalatzeko, baina adin bakoitza lau gela daudenez
gela bakoitzean instalatu beharko litzateke eta honek lana suposatzeaz
gain irakasle gelan eskanerrik gabe geldituko lirateke). Adierazpen
guztiak eskaneatuak izan ondoren, Power point programa erabiliz gure
ipuina sortuko dugu. Egindako lana amaitzeko, egindako lana beste
gelakoei erakutsiko diegu ipuin kontaketa burutuaz.

4.2.44.JARDUERA: MEMORI JOKOA

Jarduera honen helburua memoria lantzea izango da.


Horretarako, memori jokoa proposatu dugu baina ez da betiko memori
jokoa izango. Izan ere, ohituta gaude animaliak, garraiobideak,.. izatea
joko honen protagonista. Oraingo honetan, berriz, teknologia berriak
erabiliaz, hain zuzen ere, kamara digitala, gure gelako haurrak izango
dira protagonista. Horretarako, haurrak elkarri pare bat argazki aterako
dizkiote, baina soilik aurpegiarena. Behin argazki guztiak atera eta
inprimatuta ditugunean, irakasleak txukun-txukun plastifikatuko ditu
eta kutxatxo batean gordeko ditu haurrak jolas daitezen.

19
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

4.2.55.JARDUERA: PLASTIKAKO LANEKIN IPUINA

Haurrei adieraziko diegu guztion artean ipuin bat sortu behar


dutela eta horretarako, beharrezko argazkiak atera beharko dituztela.
Hau aintzat izanik, haurrak ipuina sortzeko beharko dituzten
argazkietan oinarrituz beharrezko lan plastikoak egingo dituzte. Lan
plastikoak egiteko abiapuntua bilatzeko irakasleak interneten bidez
informazioa bilatzen lagunduko die. Adibidez, nola egin paperezko
txoriak,…

Lan plastikoak egin ondoren, argazki kamara digitala erabiliz


beren lanei argazkiak aterako dizkiete. Argazki hauek ordenagailuan
sartuko ditugu eta tartean marrazkiren bat edo baldin bada, hauek
eskaneatu egingo ditugu. Material guztia ordenagailuan izatean, ipuina
osatzeari ekingo diogu. Horretarako, power point programa erabiliko
dugu.

Jarduera osoan zehar irakaslearen laguntza ezinbestekoa izango


da, nahiz eta berak, laguntzaile papera bete. Azken finean, haurrak
baitira jarduera egin behar dutenak eta ez irakaslea.

4.2.66.JARDUERA: HAURREN AHOTSAK EZAGUTZEN

Jolas honen helburua gelakoen ahotsak ezagutzea izango da.


Horretarako, grabagailu bat gelara eraman eta guztion ahotsa
grabatuko dugu. Batetik bestera diferentzia handia ez izateko guztien
artean adostuko dugu zer esango dugun. Behin adostua izanda
grabatzeari ekingo diogu.

Grabaketa guztiak ordenagailuan gordeko ditugu eta honekin


jolastera ekingo diogu. Irakasleak haur ezberdinak entzunaraziko ditu
eta gelakoak zein den asmatu beharko dute. Haurren ahotsak
entzuteko Reproductor Windows Media erabiliko dugu.

20
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

4.2.77.JARDUERA: GORPUTZEKO ATAL BEREIZGARRIAK

Jolas hau egiteko, lehenik haurrei galdetuko diegu bere


gorputzeko atal bereizgarriena zein den azaltzeko, markaren bat al
duten, belarri handiak, begi handiak, ile rizoduna… Bakoitzak bere
gorputzeko atala aukeratu eta argazkiak ateratzeari ekingo diegu.
( gorputzeko atal gehienak aukeratzen saiatuko gara). Haurrek atera
beharko dituzte argazkiak.

Ondoren, haur bakoitzari argazkia aterako diogu eta asmakizun


joko bat eratuko dugu. Horretarako, power point bat muntatu beharko
dugu. Lehenik gorputzeko atala eta ondoren haurraren argazkia
azalduko da. Honela, asmakizunaren erantzuna bere hala etorriko da.
Haurrek, gorputzeko atalaren izena ere esan beharko dute bide batez.

Azkenik, inprimatu ditugun gorputzeko atal ezberdinekin mural


bat osatu beharko dugu eta taldeko pertsonaia bat asmatu, guztion
atalak izango dituena eta ahaztu gabe, gure pertsonaia honi izen bat
jarri beharko diogu.

4.2.88.JARDUERA: MUSEOETARA BISITAK

Haurrek museo ezberdinetara bisita birtualak egin ditzakete.


Honela, museo horretan lantzen den gaiaz gain, joku interaktiboetan
ere parte hartzeko aukera izan dezakete. Hauek dira intereseko helbide
batzuk.:Zumalakarregi museoa eta Aquariumeko orrialdean sartzeko
aukera dute eta bertan film interaktiboa, bisita birtuala eta jolasak
egiteko aukerak dituzte. Horretarako, ordea, ikastetxeak bere gakoa eta
pasahitza beharko lituzke. Beraz, erregistratu egin behar du. Hona
hemen web orrialdeak: www.aquariumss.com/es eta
www.gipuzkoakultura.net/euskera/museos/zm/juego.php

21
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

4.2.99.JARDUERA: MUNDUARI BIRA

Jarduera honen bitartez, haurrek munduaren kontzientzia har


dezaten, munduan zehar bidaiak egitea proposatzen dugu. Honetarako,
“google earth” programa erabiliko dugu. Programa honekin munduko
edozein lekutara joan gaitezke eta satelite bidez gure eskola ere ikus
dezakegu.

Bidaiak egin ditzakegu ( excursiones atalean) , Adib: Gran cañon


Coloradon, edo Las Vegasera joan gaitezke, Txinako hiri sakratura eta
bertan ageri diren puntutxoak sakatzen badituzte, bertako argazkiak
ere ikusi ditzakegu.

Beste alde batetik haurrek beraiek munduko mapak eskuaren


bitartez edozein puntu sakatu dezakete eta bertara hurbildu. Guk
adieraziko diegu, zein puntutan gauden eta irlak zer diren, sumendiak
zer diren, oihana, basamortua e.a. ikuskatzeko ere erabil dezakegu.

Azkenik, munduan oso famatuak diren eraikuntzak ere ikusi


ditzakegu satelite bidez, Txinako muraila, Egiptoko piramideak e.a…

4.2.1010.JARDUERA: IRAKURKETA-IDAZKETA PROZESUA

Urtxintxa metodologiaren Cd-a edukiko dugula aprobetxatuz,


baliabide honek eskaintzen duen aukeretako bat erabiliko dugu. Hain
zuzen ere, irakurketa-idazketa prozesua lantzekoarena. Horretarako,
haurrek Cd-a sartuko dute ordenagailuan eta beharrezko pausoak
eginaz Txirritxekin arituko dira jolasean. Hori horrela izan dadin,
irakasleak beharrezko laguntza eskainiko die, baina soilik laguntza,
haurrek egin beharko baitute.

22
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Txirritxen sartuta daudenean, irakurketa-idazketa prozesua


lantzeko aukerara sartzeko Txirritx aurkitu beharko dute. Horretarako,
honakoa agertuko zaie pantailan, eta bertan Txirritx izkutatuta egongo
da eta saguaren bidez aurkitu beharko dute.

Txirritx aurkitu dutenean, beste pantaila batera iritsiko dira eta


bertan, hainbat aukeren artean irakurketa-idazketa prozesua
lantzearena dago.

Horrela, Txirritxek esango die hitz bat, adibidez Tigrea. Haurrek


Tigrea nola idazten den ordenatu beharko dute saguaren laguntzaz.
Horretarako, haurrei pantailan TIGREA hitza agertu zaie eta hori
idazteko behar dituzten hizkiak.

4.2.1111.JARDUERA: ZENBAKIAK LANDUAZ

Haurrek zenbakiak ikasi dituzten edo ikasten ari diren ikusteko


aukera eskaintzen duen jarduera da honakoa. Honetarako, haurrek,
aurreko jardueran bezala, Urtxintxaren CD-arekin arituko dira.

23
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Haurrek puntuak lotzeko aukerarena aukeratuko dute oraingoan.


Behin hori aukeratua dutenean, zenbakiak lotzeko pantaila bat ageriko
zaie.

Zenbakiak lotu dituztenean, marrazki bat agertuko zaie.

Guzti hau egiteko audioaren laguntza edukiko dute, beraz,


horretarako, bozgorailuak piztuak eduki beharko dituzte.

4.2.1212.JARDUERA: INGELESA LANDUAZ

Ingelesa ikasten lau urterekin hasten direnez, interesgarria


iruditu zaigu hizkuntza hau teknologia berrien bidez lantzea.
Horretarako, “aprende ingles con pipo” izeneko cd-a edukiko dute.
Bertan, munduko hizkuntza erabiliena bihurtzen ari den hizkuntza
ikasteaz gain, errealitateko gai garrantzitsuak jorratuko dituzte. Hala
nola, koloreak, familia, arropa, arrainak…

24
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

4.2.1313.JARDUERA: GELAKO LISTA OSATZEN

Haurrek word programaren berri edukitzeko gelako lista osatuko


dugu. Honetarako, haurrak txandaka igaroko dira ordenagailu txokotik.
Bakoitzak bere izena eta abizena idatzi beharko dituzte. Horrela,
egiaztatu ahal izango du haurrak bere izen-abizena idazteko gai den edo
ez.

Guzti honetarako, lehenik irakasleak denei batera azalduko die


word programan nola sartu behar den eta teklatua nola erabili behar
den.

Haurrak lanean hasteko txanda iristen denean, haurrak sartu


beharko du word programara. Gerta liteke, haurra galduta egotea,
beraz, irakasleak berriz azalduko dio beharrezko laguntza emanez.

Haur guztiek beren izen-abizenak idazten dituztenean gelako lista


osatua edukiko dugu. Egoera honetan gaudela, irakaslea gelara joango
gara eta imprimatu egingo dugu. Bide batez, haurrei inprimagailuak
nola funtzionatzen duen azalduko diegu.

4.2.1414.JARDUERA: MARRAZKETA LANTZEN

Adin honetako haurrei marraztea asko gustatzen zaiela ikusirik,


ekintza hau egiteko aukera emango dien programa bat landuko dugu.
Hain zuzen ere, Paint programa.

25
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Haurrak programa hau erabili aurretik irakasleak azalduko die


ordenagailuan programa hori non aurkitzen den eta honen erabilera.

Behin hori ezagututa haurren txanda iritsiko da. Honetarako,


txandakatu egingo dira.

4.2.1515.JARDUERA: MARRAZKIEN ALBUMA OSATZEN

Paint programarekin egin dituzten marrazkiekin marrazki albuma


osatuko dugu ikastaroaren amaieran. Honetarako, haurrek Power Point
edota Windows Movie maker erabiltzeko aukera edukiko dute.
Honetarako, windos movie maker programa instalatuko genuke
ikasgelako ordenagailuan.

Irakaslearen laguntzarekin eta horietako programa bat erabiliaz,


haurrek albuma egingo dute. Albuma egiten dutenean, ordenagailuan
ipiniko dute eta gurasoei, ondoko gelakoei erakutsiko die eta bide
batez, ate irekietan erabiltzeko aproposa izango litzateke.

4.2.1616.JARDUERA: ARGAZKIEN MOLDAKETA

Haurrei argazki ezberdinekin guk nahi ditugun irudi edo


argazkiak sortuko ditugula adieraziko diegu. Horretarako, moldatu nahi
ditugun argazkiak behar ditugula azalduko zaie eta etxetik argazki
ezberdinak eskatuko diegu.

Argazkiak ekarri dituztenean, irakasle gelara joango gara


eskanerra erabiltzera. Horretarako, taldetxotan joango gara, bestela
zarata egongo baita irakasle gelan. Talde bakoitzarekin karpeta sortuko
dugu zeinen argazkika diren jakiteko. Guzti hau egiten ari garen
bitartean, haurrei zer eta nola egin behar duten azalduko zaie, gure
laguntza uneoro edukiko dutelarik.

Argazki guztiak eskaneatuak eta gordeta ditugunean, gure gelara


joango gara egin beharreko lana egitera. Moldaketak egiteko programa

26
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

berezi beharko dugunez, hau instalatua edukiko dugu. Guk ezagutzen


dugun programa Photoshop denez hau erabiltzen saiatuko gara.

Lanean hasi aurretik programa honek ematen dituen aukerak


izugarriak direnez programaren hastapenak eta oinarriak nola
erabiltzen den azalduko zaie. Azken finean, gure lana burutzeko behar
duguna.

Aukera hauek zeintzuk diren jakinda haurrek zer egin nahi duten
jakingo dute eta horren arabera, lanari ekingo diote. Lan hau egiteko
txandaka egingo dute irakaslearen laguntza une-oro izanik.

4.2.1717.JARDUERA: ETXEKOEN LANBIDEAK

Lanbideak gai landuko dugunez, haurrek beren gurasoak zertan


egiten duten lan esan beharko dute. Honekin batera, ofizia adierazten
duen argazkiak lortu beharko dituzte. Horretarako, googlen sartuko
dira eta horien irudiak bilatuko dituzte. Guzti hau gauzatu ahal izateko,
beti bezala, haurrei beharrezko azalpenak emango zaizkie.

Irudiak lortuak dituztenean imprimatzeari ekin diogu. Haurrei


galdetuko diegu ea badakiten nola imprimatzen, izan ere, aurreko
jarduera batean ekintza hori egina edukiko baitute eta hori egiteko
aukera emango diegu.

Irudiak eskutan dituztenean, haurrekorri batean itsatsiko dituzte.


Irudien azpian lanbidearen izena idatziko dute pixka bat pentsatuaz.
Izan ere, adin honetako haurrak irakurketa-idazketa prozesuan erabat
murgildurik daude.

27
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Guztiek beren lana bukatzean, goiko pisura igoko gara eta bertan,
plastifikatu eta enkuadernatu egingo dugu. Plastifikatzea eta
enkuadernatzea irakasleak egingo du, nahiz eta haurrei nola egiten den
azalduaz. Horrela, lanbideen albuma edukiko dugularik gelako
liburutegian.

4.2.1818.JARDUERA: PIRRITX ETA PORROTXEN OSTIRALA

Ikastola honek Pirritx eta Porrotx pailazoekin harremana duenez,


beren “Ostirala” abestia izeneko kantuaren bideoklipa grabatu zuten.
bideoklip hori ikusteko areto nagusira joango gara. Horrela, bertan
bideo kanoia eta DVD-a erabiliko dugularik.

Modu honetan, haurrek bideoklipa ikusteaz gain teknologia berri


ezberdinekin edukiko dute harremana. Haurrei, bideo kanoiak nola
funtzionatzen duen azalduko diegu eta honen aukerak zeintzuk izan
daitezkeen ikusiko dituzte. Aurrerantzean honen erabilera behar
dutenaren araberakoa izateko.

4.2.1919.JARDUERA: ARGAZKIEKIN PUZZLEAK EGIN

Haurrei azalduko diegu argazkiekin puzzleak osatuko ditugula


beraiek jolas librean jolas daitezen. Honetarako, argazkiak beharko
ditugula esango diegu. Hauek beraiek nahi duten modukoak izatea dela
onena jakitean ikastetxeko argazki kamara digitala hartu eta guztiak
elkarrekin lanari ekingo diogu. Honez gain, iazko ikasturtean aterako
argazkiak, irteeretan edota ordenagailuan daudenak ikusiko ditugu.

Aterako argazkiak ordenagailura igarotzeko prozesu hori haurrei


egiten utziko diegu, noski gure laguntza beharrezkoa izango dutelarik.
Argazki guztiak ordenagailuan izatean, sortutako bilduma guztiaren
artean imprimatuko ditugun argazkiak aukeratuko ditugu.

28
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Imprimatu ostean, hauek modu ezberdinetan moztuko ditugu,


ondoren puzzlea osatu ahal izteko. Horretarako, paper berezian,
argazkiak imprimatzeko erabiltzen den papera izan daiteke,
imprimatzen saiatuko gara. Izan ere, bestela puskatuko egingo dira.
Moztu ondoren, plastifikatu eta jolasteko prest egongo da.

4.2.2020.JARDUERA: EMAILA

Ikastetxe ezberdinen arteko komunikazioa teknologien berrien bidez


sustatzeko asmotan, azken urteotan “Pelutxeak” izeneko proiektu bat
jarri da abian. Proiektu honen funtsa korreo elektronikoan, hau da,
emailan oinarritzen denez eta guk ere proiektu horretako kide izan nahi
dugunez, haurrei honen berri emango diegu.

Honetarako, haurrei azalduko diegu proiektuak zertan datzan, izan ere,


helburutzat komunikazioa duenez beste aukera hau gaur egun
badugula jakinaraziko diegu.

Guzti honekin lanean hasi aurretik emailak zertan datzan,


zertarako balio duen,… azalduko diegu eta behin, haurrek oinarrizko
informazioa jaso eta menperatzen dutela ikusitakoan, proiektuarekin
lanean hasiko gara.

Honetarako, pelutxe bat beharko genuke. Horrela, goiz batean


txango txiki bat eginaz, gure laguna izango denaren bila abiatuko gara
herrira. Gure lana dugunean honi izen bat jarriko diogu denon
adostasunean.

5.-ONDORIOAK

29
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Lan hau amaitu aurretik ondorio gisa, gure gogoeta eta


hausnarketak egitea egokia delakoan gaude.

Lehenik eta behin aipatu nahiko genuke, ez genuela uste internet


eta ordenagailuaren bidez haurrek hainbat gauza egin zezaketela. Izan
ere, jarduerak prestatzen eta hauek burutu ahal izateko informazioa
bilatzen hasi ginenean izugarrizko aukera topatu dugu. Hori dela eta,
esan genezake informazioaren eta komunikazioaren aro honetan gero
eta gehiago erabiltzen direla teknologia berriak haur hezkuntzako
geletan. Hala eta guztiz ere, ikasgela eta ikastetxeen arabera oso
ezberdina da hauen erabilera. Adibidez, Elizatxo eta Salbatore Mitxelena
ikastolan egin dena Haur Hezkuntzan eta Langilen egiten dena.

Bestalde, teknologia berrien inguruan sortutako Ikt.-ari


dagokionez, nahiko berria dela esan daiteke. Izan ere, gure garaian
ordenagailua soilik informatika gelan egoten zen eta lan gehienak ez
genituen ordenagailuz egiten. Gaur egun, berriz, ordenagailuaren
erabilera guztiz ezberdina da. Badirudi gaur egungo ikasleak lan
guztiak ordenagailuz egiten dituztela.

Ikastetxeetara joan garenean IKt-ko informazio eske, taldekide


guztiak ez dugu inolako arazorik izan. Ikastetxe guztietan esku zabalik
hartu baikaituzte. Alabaina, idatziz edukiko zutelakoan geunden eta ez
da horrela izan. Guztia ondo azaldu diguten arren ahozko informazioa
eman baitigute. Hala eta guztiz ere, Salbatore Mitxelena ikastolari
dagokionez, ikastolen elkartearen barnean dagoenez, bertako web
orrialdean (www.ikastola.net) ikastolen elkarteko Ikt-ari buruzko
informazioa agertzen da.

30