You are on page 1of 14

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak

2006-2007 ikasturtea

1.-JARDUERAK

1.1.Sarrera
Taldeko hiru kideek beren praktiketako ikastetxeen errealitatea
aztertu eta hirurak konparatu ostean, jarduerak (hobekuntzak)
planteatzeko ikastetxe egokiena Zarautzeko Salbatore Mitxelena
ikastola delakoan gaude. Gure taldekideak, lau urteko haurrekin egin
zituenez praktikak, lau urteko gela honetan kokatuko gara eta honetan
oinarrituz, planteatuko ditugu jarduerak.

Portxeetan kokatzen den gela hau ez da oso handia eta


zaharkitua gelditu da. Hala ere, jarduerak proposatzeko guk gela nola
dagoena antolatua azalduko dugu plano honen bidez. Ondoren, gure
proposamenak (hobekuntzak) azalduko ditugu. Jarduerak proposatzen
hasi aurretik guzti hori argitzea ezinbestekoa delakoan gaude.

Ikasgelaren deskribapena eta lan egiteko modua azaldu aurretik


ikasgelaren eta erdiko gelaren planoak erantsi ditut:

Nesken Komunak
Komunak

Erdiko gela (gela honetan pianoa, sukalde txokoa, HH4A-koen gela (Loreren gela)
ileapaindegia,pertxeroak …)
atea

Telebista,
berogailua

atea Materialak: margoak, paperak,…


Ikasleen kasilleroak, bideoa,...
Ordenagailu

PLASTIKA TXOKOA
irakaslearen gauzak,...
SUKALDE TXOKOA
txokoa

(Loreren gelakoa)
atea
atea
Irakaslea
PIANOA
Ikasleen mahaiak

1. PLANOA: GURE GELA


ILEAPAINDEGIA 2. PLANOA: ERDIKO GELA atea
Arbela

ipuinak,
kotxea,….
Ikasleen mahaiak

Baloiak,

Mutilen komunak

haurrek egindako albumak


Pertxeroak
JOLASEN TXOKOA
MATEMATIKA ETA

berogailua
LIBURUTEGI
Haurrak eseritzeko

TXOKOA
alfombrak

Jolasak,
eraikuntzak SUKALDE TXOKOA
egiteko
materiala, Sukaldeko materiala: janaria,
leihoak

puzzleak, goilarak, sardexkak,... atea


Gutunak, albisteak, zenbakiak,...
ipuinetako pertsonaiak, hiztegiak, hizkiak
GURE GELA
HIZKUNTZA TXOKOA

Txikia izan arren, espazio aldetik ongi antolatuta dagoela esango


genuke, ahalik eta etekin gehien atereaz.

Gure gelara sartu eta ezkerretara, ordenagailua dago. Urtxintxa


metodologiaren CD-Rom interaktiboarekin aritzen dira jolasean. Bertan,

1
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Txirritx aurkitzen dute, abestiak eta ipuinak entzun, olerkiak irakurri,


margotu,... Haurrak oso ongi igarotzen dute hemen jolasean. Denek ibili
nahi izaten dutenez, txandaka aritzen dira. Gehienek etxean dutenez,
erraz manejatzen dute ordenagailua inoren laguntzarik gabe.
Ordenagailuaren goian, paretean, apal bat dago, bertan musika
aparatua dago.

Gure gela ondoan, erdiko gela esaten diogun gela bat dago eta
bertan telebista, bideoa, DVDa, ... dituzte eta haurrek gustuko dute
hemen aritzea.

OHARRA: Errealitatean interneteko konexioa ez dago ikasgela


honetan, baina gure jarduerak burutu ahal izateko konexioa beharko
genukeenez konexioa egingo genuke. Bestalde, ikastetxe honetan ere
lehen esan dugun moduan, ordenagailuak nahiko zaharkituak daude
Haur hezkuntzako geletan, beraz, ikastetxekoek lehenengo egin beharko
luketena ordenagailuak berritzea izango litzake, noski. Ezin badute
internetako konexioa lortu eta ezin badira bideo muntaiak egin etab.
gure proposamenen erdia ere ezingo litzateke gauzatu.

Guzti hau kontutan hartuta hona hemen gure jarduera


proposamenak:

1.2.Proposamenak

1.2.11.JARDUERA: IPUINAK ENTZUTEKO AUKERA

Haurrak internetekin girotu daitezen eta ordenagailua erabilera


bermatzeko, ipuinak internet bidez entzuteko aukera edukiko dute.
Horretarako, irakasleak ipuinen orrialdea nonbaiten gordea izango du
eta haurrak zuzenean sartzeko aukera izango du. Haurrak
ordenagailuaren erabilera ikasteko eta helbide elektroniko horretan

2
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

sartze hori ikasteko txandaka egingo dute. Txandatze prozesu hori,


egun horretan dagokion arduradunaren arabera egingo dute. Izan ere,
Haur hezkuntzan arduradunaren dinamika egunero egiten den
errutinetako bat da. Honek, haurrari segurtasuna bermatzen baitio eta
horrela, eguneroko aspektu funtsezkoenak ikasteko balio dio.

Aukera hori ematen duen web orrialdetan, ipuinak adinaren


arabera daude sailkatuta. Orrialde horretara sartzean audioa entzuten
da. Hona hemen orrialdea:

www.edebedigital.net/contenidos/euskara/eima/ipuinak.htm

1.2.22.JARDUERA: OROIMEN JOKOA

Interneten erabilera bultzatuaz, eskaintzen digun beste


aukeretako bat hizkuntza eta matematika elkarrekin lantzekoarena da.
Hauek lantzeko ipuinen modu berean irakasleak helbideak gordeak
izango ditu eta haurrak bertan sartuko dira ariketa edo jolas hauek
egitera. Hona hemen orrialdea:

www.edebedigital.net/contenidos/euskara/eima/jolasak.htm

1.2.33.JARDUERA: IPUIN KONTAKETA

Irakasleak, urtxintxa metodologiari jarraituaz, ipuin bat behin eta


berriz kontatuko die modu ezberdinetan. Lehenik, irudirik gabe, gero
irudiekin, ondoren, laminak desordenatuta,… Horrela, haurrek ipuina
bereganatu dezaten. Behin hau gertatzean, ipuina marrazki bidez
adierazi beharko dute. Adierazpen honen antolaketa guztien artean
burutuko dute. Honela, aukera emanez guztien artean bat egitea, edota
taldeka,… Azken finean, beraiek erabakiko dute ipuinaren adierazpena
egiteko nola antolatu.

3
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Ipuinaren marrazkiak egin ostean, eskaneatu egingo ditugu.


Horretarako, irakasle gelara joan beharko dugu (aukera edukiko genuke
gelan eskaner bat instalatzeko, baina adin bakoitza lau gela daudenez
gela bakoitzean instalatu beharko litzateke eta honek lana suposatzeaz
gain irakasle gelan eskanerrik gabe geldituko lirateke). Adierazpen
guztiak eskaneatuak izan ondoren, Power point programa erabiliz gure
ipuina sortuko dugu. Egindako lana amaitzeko, egindako lana beste
gelakoei erakutsiko diegu ipuin kontaketa burutuaz.

1.2.44.JARDUERA: MEMORI JOKOA

Jarduera honen helburua memoria lantzea izango da.


Horretarako, memori jokoa proposatu dugu baina ez da betiko memori
jokoa izango. Izan ere, ohituta gaude animaliak, garraiobideak,.. izatea
joko honen protagonista. Oraingo honetan, berriz, teknologia berriak
erabiliaz, hain zuzen ere, kamara digitala, gure gelako haurrak izango
dira protagonista. Horretarako, haurrak elkarri pare bat argazki aterako
dizkiote, baina soilik aurpegiarena. Behin argazki guztiak atera eta
inprimatuta ditugunean, irakasleak txukun-txukun plastifikatuko ditu
eta kutxatxo batean gordeko ditu haurrak jolas daitezen.

1.2.55.JARDUERA: PLASTIKAKO LANEKIN IPUINA

Haurrei adieraziko diegu guztion artean ipuin bat sortu behar


dutela eta horretarako, beharrezko argazkiak atera beharko dituztela.
Hau aintzat izanik, haurrak ipuina sortzeko beharko dituzten
argazkietan oinarrituz beharrezko lan plastikoak egingo dituzte. Lan
plastikoak egiteko abiapuntua bilatzeko irakasleak interneten bidez
informazioa bilatzen lagunduko die. Adibidez, nola egin paperezko
txoriak,…

Lan plastikoak egin ondoren, argazki kamara digitala erabiliz


beren lanei argazkiak aterako dizkiete. Argazki hauek ordenagailuan
sartuko ditugu eta tartean marrazkiren bat edo baldin bada, hauek
eskaneatu egingo ditugu. Material guztia ordenagailuan izatean, ipuina

4
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

osatzeari ekingo diogu. Horretarako, power point programa erabiliko


dugu.

Jarduera osoan zehar irakaslearen laguntza ezinbestekoa izango


da, nahiz eta berak, laguntzaile papera bete. Azken finean, haurrak
baitira jarduera egin behar dutenak eta ez irakaslea.

1.2.66.JARDUERA: HAURREN AHOTSAK EZAGUTZEN

Jolas honen helburua gelakoen ahotsak ezagutzea izango da.


Horretarako, grabagailu bat gelara eraman eta guztion ahotsa
grabatuko dugu. Batetik bestera diferentzia handia ez izateko guztien
artean adostuko dugu zer esango dugun. Behin adostua izanda
grabatzeari ekingo diogu.

Grabaketa guztiak ordenagailuan gordeko ditugu eta honekin


jolastera ekingo diogu. Irakasleak haur ezberdinak entzunaraziko ditu
eta gelakoak zein den asmatu beharko dute. Haurren ahotsak
entzuteko Reproductor Windows Media erabiliko dugu.

1.2.77.JARDUERA: GORPUTZEKO ATAL BEREIZGARRIAK

Jolas hau egiteko, lehenik haurrei galdetuko diegu bere


gorputzeko atal bereizgarriena zein den azaltzeko, markaren bat al
duten, belarri handiak, begi handiak, ile rizoduna… Bakoitzak bere
gorputzeko atala aukeratu eta argazkiak ateratzeari ekingo diegu.
( gorputzeko atal gehienak aukeratzen saiatuko gara). Haurrek atera
beharko dituzte argazkiak.

Ondoren, haur bakoitzari argazkia aterako diogu eta asmakizun


joko bat eratuko dugu. Horretarako, power point bat muntatu beharko
dugu. Lehenik gorputzeko atala eta ondoren haurraren argazkia
azalduko da. Honela, asmakizunaren erantzuna bere hala etorriko da.
Haurrek, gorputzeko atalaren izena ere esan beharko dute bide batez.

5
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Azkenik, inprimatu ditugun gorputzeko atal ezberdinekin mural


bat osatu beharko dugu eta taldeko pertsonaia bat asmatu, guztion
atalak izango dituena eta ahaztu gabe, gure pertsonaia honi izen bat
jarri beharko diogu.

1.2.88.JARDUERA: MUSEOETARA BISITAK

Haurrek museo ezberdinetara bisita birtualak egin ditzakete.


Honela, museo horretan lantzen den gaiaz gain, joku interaktiboetan
ere parte hartzeko aukera izan dezakete. Hauek dira intereseko helbide
batzuk.:Zumalakarregi museoa eta Aquariumeko orrialdean sartzeko
aukera dute eta bertan film interaktiboa, bisita birtuala eta jolasak
egiteko aukerak dituzte. Horretarako, ordea, ikastetxeak bere gakoa eta
pasahitza beharko lituzke. Beraz, erregistratu egin behar du. Hona
hemen web orrialdeak: www.aquariumss.com/es eta
www.gipuzkoakultura.net/euskera/museos/zm/juego.php

1.2.99.JARDUERA: MUNDUARI BIRA

Jarduera honen bitartez, haurrek munduaren kontzientzia har


dezaten, munduan zehar bidaiak egitea proposatzen dugu. Honetarako,
“google earth” programa erabiliko dugu. Programa honekin munduko
edozein lekutara joan gaitezke eta satelite bidez gure eskola ere ikus
dezakegu.

Bidaiak egin ditzakegu ( excursiones atalean) , Adib: Gran cañon


Coloradon, edo Las Vegasera joan gaitezke, Txinako hiri sakratura eta
bertan ageri diren puntutxoak sakatzen badituzte, bertako argazkiak
ere ikusi ditzakegu.

Beste alde batetik haurrek beraiek munduko mapak eskuaren


bitartez edozein puntu sakatu dezakete eta bertara hurbildu. Guk
adieraziko diegu, zein puntutan gauden eta irlak zer diren, sumendiak
zer diren, oihana, basamortua e.a. ikuskatzeko ere erabil dezakegu.

6
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Azkenik, munduan oso famatuak diren eraikuntzak ere ikusi


ditzakegu satelite bidez, Txinako muraila, Egiptoko piramideak e.a…

1.2.1010.JARDUERA: IRAKURKETA-IDAZKETA PROZESUA

Urtxintxa metodologiaren Cd-a edukiko dugula aprobetxatuz,


baliabide honek eskaintzen duen aukeretako bat erabiliko dugu. Hain
zuzen ere, irakurketa-idazketa prozesua lantzekoarena. Horretarako,
haurrek Cd-a sartuko dute ordenagailuan eta beharrezko pausoak
eginaz Txirritxekin arituko dira jolasean. Hori horrela izan dadin,
irakasleak beharrezko laguntza eskainiko die, baina soilik laguntza,
haurrek egin beharko baitute.

Txirritxen sartuta daudenean, irakurketa-idazketa prozesua


lantzeko aukerara sartzeko Txirritx aurkitu beharko dute. Horretarako,
honakoa agertuko zaie pantailan, eta bertan Txirritx izkutatuta egongo
da eta saguaren bidez aurkitu beharko dute.

7
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Txirritx aurkitu dutenean, beste pantaila batera iritsiko dira eta


bertan, hainbat aukeren artean irakurketa-idazketa prozesua
lantzearena dago.

Horrela, Txirritxek esango die hitz bat, adibidez Tigrea. Haurrek


Tigrea nola idazten den ordenatu beharko dute saguaren laguntzaz.
Horretarako, haurrei pantailan TIGREA hitza agertu zaie eta hori
idazteko behar dituzten hizkiak.

1.2.1111.JARDUERA: ZENBAKIAK LANDUAZ

Haurrek zenbakiak ikasi dituzten edo ikasten ari diren ikusteko


aukera eskaintzen duen jarduera da honakoa. Honetarako, haurrek,
aurreko jardueran bezala, Urtxintxaren CD-arekin arituko dira.

Haurrek puntuak lotzeko aukerarena aukeratuko dute oraingoan.


Behin hori aukeratua dutenean, zenbakiak lotzeko pantaila bat ageriko
zaie.

8
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Zenbakiak lotu dituztenean, marrazki bat agertuko zaie.

Guzti hau egiteko audioaren laguntza edukiko dute, beraz,


horretarako, bozgorailuak piztuak eduki beharko dituzte.

1.2.1212.JARDUERA: INGELESA LANDUAZ

Ingelesa ikasten lau urterekin hasten direnez, interesgarria


iruditu zaigu hizkuntza hau teknologia berrien bidez lantzea.
Horretarako, “aprende ingles con pipo” izeneko cd-a edukiko dute.
Bertan, munduko hizkuntza erabiliena bihurtzen ari den hizkuntza
ikasteaz gain, errealitateko gai garrantzitsuak jorratuko dituzte. Hala
nola, koloreak, familia, arropa, arrainak…

9
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

1.2.1313.JARDUERA: GELAKO LISTA OSATZEN

Haurrek word programaren berri edukitzeko gelako lista osatuko


dugu. Honetarako, haurrak txandaka igaroko dira ordenagailu txokotik.
Bakoitzak bere izena eta abizena idatzi beharko dituzte. Horrela,
egiaztatu ahal izango du haurrak bere izen-abizena idazteko gai den edo
ez.

Guzti honetarako, lehenik irakasleak denei batera azalduko die


word programan nola sartu behar den eta teklatua nola erabili behar
den.

Haurrak lanean hasteko txanda iristen denean, haurrak sartu


beharko du word programara. Gerta liteke, haurra galduta egotea,
beraz, irakasleak berriz azalduko dio beharrezko laguntza emanez.

Haur guztiek beren izen-abizenak idazten dituztenean gelako lista


osatua edukiko dugu. Egoera honetan gaudela, irakaslea gelara joango
gara eta imprimatu egingo dugu. Bide batez, haurrei inprimagailuak
nola funtzionatzen duen azalduko diegu.

1.2.1414.JARDUERA: MARRAZKETA LANTZEN

Adin honetako haurrei marraztea asko gustatzen zaiela ikusirik,


ekintza hau egiteko aukera emango dien programa bat landuko dugu.
Hain zuzen ere, Paint programa.

10
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Haurrak programa hau erabili aurretik irakasleak azalduko die


ordenagailuan programa hori non aurkitzen den eta honen erabilera.

Behin hori ezagututa haurren txanda iritsiko da. Honetarako,


txandakatu egingo dira.

1.2.1515.JARDUERA: MARRAZKIEN ALBUMA OSATZEN

Paint programarekin egin dituzten marrazkiekin marrazki albuma


osatuko dugu ikastaroaren amaieran. Honetarako, haurrek Power Point
edota Windows Movie maker erabiltzeko aukera edukiko dute.
Honetarako, windos movie maker programa instalatuko genuke
ikasgelako ordenagailuan.

Irakaslearen laguntzarekin eta horietako programa bat erabiliaz,


haurrek albuma egingo dute. Albuma egiten dutenean, ordenagailuan
ipiniko dute eta gurasoei, ondoko gelakoei erakutsiko die eta bide
batez, ate irekietan erabiltzeko aproposa izango litzateke.

1.2.1616.JARDUERA: ARGAZKIEN MOLDAKETA

Haurrei argazki ezberdinekin guk nahi ditugun irudi edo


argazkiak sortuko ditugula adieraziko diegu. Horretarako, moldatu nahi
ditugun argazkiak behar ditugula azalduko zaie eta etxetik argazki
ezberdinak eskatuko diegu.

Argazkiak ekarri dituztenean, irakasle gelara joango gara


eskanerra erabiltzera. Horretarako, taldetxotan joango gara, bestela
zarata egongo baita irakasle gelan. Talde bakoitzarekin karpeta sortuko
dugu zeinen argazkika diren jakiteko. Guzti hau egiten ari garen
bitartean, haurrei zer eta nola egin behar duten azalduko zaie, gure
laguntza uneoro edukiko dutelarik.

Argazki guztiak eskaneatuak eta gordeta ditugunean, gure gelara


joango gara egin beharreko lana egitera. Moldaketak egiteko programa
berezi beharko dugunez, hau instalatua edukiko dugu. Guk ezagutzen
dugun programa Photoshop denez hau erabiltzen saiatuko gara.

11
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

Lanean hasi aurretik programa honek ematen dituen aukerak


izugarriak direnez programaren hastapenak eta oinarriak nola
erabiltzen den azalduko zaie. Azken finean, gure lana burutzeko behar
duguna.

Aukera hauek zeintzuk diren jakinda haurrek zer egin nahi duten
jakingo dute eta horren arabera, lanari ekingo diote. Lan hau egiteko
txandaka egingo dute irakaslearen laguntza une-oro izanik.

1.2.1717.JARDUERA: ETXEKOEN LANBIDEAK

Lanbideak gai landuko dugunez, haurrek beren gurasoak zertan


egiten duten lan esan beharko dute. Honekin batera, ofizia adierazten
duen argazkiak lortu beharko dituzte. Horretarako, googlen sartuko
dira eta horien irudiak bilatuko dituzte. Guzti hau gauzatu ahal izateko,
beti bezala, haurrei beharrezko azalpenak emango zaizkie.

Irudiak lortuak dituztenean imprimatzeari ekin diogu. Haurrei


galdetuko diegu ea badakiten nola imprimatzen, izan ere, aurreko
jarduera batean ekintza hori egina edukiko baitute eta hori egiteko
aukera emango diegu.

Irudiak eskutan dituztenean, haurrekorri batean itsatsiko dituzte.


Irudien azpian lanbidearen izena idatziko dute pixka bat pentsatuaz.
Izan ere, adin honetako haurrak irakurketa-idazketa prozesuan erabat
murgildurik daude.

Guztiek beren lana bukatzean, goiko pisura igoko gara eta bertan,
plastifikatu eta enkuadernatu egingo dugu. Plastifikatzea eta
enkuadernatzea irakasleak egingo du, nahiz eta haurrei nola egiten den
azalduaz. Horrela, lanbideen albuma edukiko dugularik gelako
liburutegian.

12
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

1.2.1818.JARDUERA: PIRRITX ETA PORROTXEN OSTIRALA

Ikastola honek Pirritx eta Porrotx pailazoekin harremana duenez,


beren “Ostirala” abestia izeneko kantuaren bideoklipa grabatu zuten.
bideoklip hori ikusteko areto nagusira joango gara. Horrela, bertan
bideo kanoia eta DVD-a erabiliko dugularik.

Modu honetan, haurrek bideoklipa ikusteaz gain teknologia berri


ezberdinekin edukiko dute harremana. Haurrei, bideo kanoiak nola
funtzionatzen duen azalduko diegu eta honen aukerak zeintzuk izan
daitezkeen ikusiko dituzte. Aurrerantzean honen erabilera behar
dutenaren araberakoa izateko.

1.2.1919.JARDUERA: ARGAZKIEKIN PUZZLEAK EGIN

Haurrei azalduko diegu argazkiekin puzzleak osatuko ditugula


beraiek jolas librean jolas daitezen. Honetarako, argazkiak beharko
ditugula esango diegu. Hauek beraiek nahi duten modukoak izatea dela
onena jakitean ikastetxeko argazki kamara digitala hartu eta guztiak
elkarrekin lanari ekingo diogu. Honez gain, iazko ikasturtean aterako
argazkiak, irteeretan edota ordenagailuan daudenak ikusiko ditugu.

Aterako argazkiak ordenagailura igarotzeko prozesu hori haurrei


egiten utziko diegu, noski gure laguntza beharrezkoa izango dutelarik.
Argazki guztiak ordenagailuan izatean, sortutako bilduma guztiaren
artean imprimatuko ditugun argazkiak aukeratuko ditugu.

Imprimatu ostean, hauek modu ezberdinetan moztuko ditugu,


ondoren puzzlea osatu ahal izteko. Horretarako, paper berezian,
argazkiak imprimatzeko erabiltzen den papera izan daiteke,
imprimatzen saiatuko gara. Izan ere, bestela puskatuko egingo dira.
Moztu ondoren, plastifikatu eta jolasteko prest egongo da.

1.2.2020.JARDUERA: EMAILA

Ikastetxe ezberdinen arteko komunikazioa teknologien berrien bidez


sustatzeko asmotan, azken urteotan “Pelutxeak” izeneko proiektu bat

13
Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak
2006-2007 ikasturtea

jarri da abian. Proiektu honen funtsa korreo elektronikoan, hau da,


emailan oinarritzen denez eta guk ere proiektu horretako kide izan nahi
dugunez, haurrei honen berri emango diegu.

Honetarako, haurrei azalduko diegu proiektuak zertan datzan, izan ere,


helburutzat komunikazioa duenez beste aukera hau gaur egun
badugula jakinaraziko diegu.

Guzti honekin lanean hasi aurretik emailak zertan datzan,


zertarako balio duen,… azalduko diegu eta behin, haurrek oinarrizko
informazioa jaso eta menperatzen dutela ikusitakoan, proiektuarekin
lanean hasiko gara.

Honetarako, pelutxe bat beharko genuke. Horrela, goiz batean


txango txiki bat eginaz, gure laguna izango denaren bila abiatuko gara
herrira. Gure lana dugunean honi izen bat jarriko diogu denon
adostasunean.

14