You are on page 1of 2

Kutsadura

Duela hamarraldi batzuk garapen ekonomikoak naturan arazo larria


suposatzeko moduko eragina edukiko zuenik pentsaezina zen. Hasieran,
eragin negatiboak industrigune eta hirietara heltzen zen bakarrik.
Baina XX. mendearen bukaeran, gizon-emakumeen ekintzen eragina
Lur osoko airera, uretara eta lurzorura iritsi da.

Kontaminazioa ahal den neurrian murriztu egin behar da, gizon-emakumeen


osasunean, izaki bizidunetan eta gure ingurunean kalte garrantzitsuak sortzen
dituelako.

Egunero euri azidoa, ozono-geruzaren zuloa, baso-soiltzea, marea beltzak


edota gure ibai eta kosten kutsadurari buruz hainbat gauza entzuten dugu.
Horiek dira kezkatzen gaituzten ingurumen-arazoak. Horiek ezagutu eta
konponbide bat lortzeko zer egin dezakegun jakin behar dugu.

Berotegi-efektu naturala eta artifiziala


Atmosferan berotegi-efektu natural bat badago, eta horri esker Lurrean bizia
aurkitzea posible da. Karbono dioxidoa edo CO2 atmosferan aurkitzen dugun
gas naturala da, oxigenoa edo nitrogenoa bezalako beste gas-osagai batzuen
moduan eta bero dezente absorbitzeko kapazitatea dauka. Gaur egun, gizon-
emakumeen ekintzek (berogailuak, ibilgailuak, industriak...) eragindako
isurtzeen ondorioz atmosferaren tenperatura igotzen ari da. Gehiegizko berotze
hori berotegi-efektu artifizialak sortzen du eta egoera honek mundu-mailako
ondorio garrantzitsuak emango ditu, aldaketa klimatikoa horien barnean
aurkitzen delarik.

Aldaketa klimatikoa
Glaziazio desberdinek Lurraren historia glaziazio arteko periodoetan banatzen
dute. Periodo hauen tenperaturan 5 edo 6 ºC bitarteko aldea dago, planetan
bizia mantentzeko aldaketa gogorra sortzeko modukoa. Hortaz, atmosferaren
tenperaturaren gaur egungo gehitze-erritmoa 0,3 ºC 10 urtero izaten jarraitzen
badu, lehen aipatutako berotegi-efektuak eraginda, zientzialari askoren ustez
mende horren erdialdera egoera klimatiko berri baten aurrean jarriko ginateke
eta honen ondorioz tenperaturan, eurian, haizean, ur-mailan& aldaketak
gertatuko lirateke.

Berotegi-efektu artifizialaz gainera, atmosferan gertatzen ari diren beste


aldaketa garrantzitsuak ikertzen ari dira, euri azidoa eta ozono-geruzaren
murrizketa adibidez, biak ere gizon-emakumeen ekintzen ondorioz sortuak.
Ozono-geruzaren murrizketa
Ozono-geruza, lur-azaletik 10 edo 45 kilometro bitarteko distantziara aurkitzen
dena, Eguzkiak bidaltzen dituen bestelako erradiazioak, ultramoreak alegia,
absorbitzeko helburu garrantzitsua dauka. Horiek izaki bizidunentzat oso
kaltegarriak izan daitezke, larruazaleko minbizi kopuru handien errudun baitira,
edota bestelako gaixotasunak eragiten dituztelako kontrolik gabe erradiazio
horien aurrean jartzen garenean.

Ozonoa oso gas ahula da eta kloroarekin edo gizon-emakumeen ekintzen


ondorioz atmosferara isuritako beste sustantziekin erreakzionatzen duenean,
hondatu egiten da. Ozono-geruzaren aldakuntza oso larria da Antartikan batez
ere, hotzaren eraginez eratzen diren kloro kristalak ahalmen hondagarri
handiagoa baitute. Hori dela eta, ozono-geruzaren zuloa esaten zaiona sortu da
eta Antartikari, Hego Amerikako parte bati, Australiari eta Zeelanda Berriari
erasaten die. Azkeneko ikerketek diotenez Ipar Poloari ere erasaten dio.

Lurzoruaren kutsadura
Bizi garen inguruko lurrak aldaketak izan ohi ditu, gizakiak berarengan
zuzenean nahiz zeharka duen eraginagatik. Zuzenean, modu natural batez
hondatzen ez diren eta lurraren azala kutsatzen duten hondakinak sortuz; eta
zeharka, urak eta aireak eragiten duten kutsaduraren bidez.

Lurra kutsatzea eragiten dute:

• Euri azidoaren ekintza. Euri azidoa batez ere landareetan eragiten


duten lurzoru-aldaketen arduraduna dela uste da. Lurzorua euri hauen
eraginez behar baino azidoagoa denean, lurzoruko mineralak konbinatu
egiten dira eta landareek ezin dute bere sustraien bidez horiek xurgatu.
• Higadura eta desertifikazioa. Lurzorua modu naturalean higatzen den
arren, gizon-emakumeen eraginez higadura azkartu egiten da eta
azkenik desertifikazioa gertatzen da. Lurzoruak landare-estaldura
galtzen duenean abeltzaintza eta nekazaritza ekintzen ondorioz edo
azpiegituren eraikuntzagatik, haizearen eta uraren eraginez higadura
gertatzen da. Gainera, urak eta haizeak daramaten hondakinek eta
sustantzia kutsatzaileek higadura-prozesua areagotu egiten dute.
Higadurak lurzoruak euri-tantak atxikitzeko ahalmena galtzea eragiten du eta
ura lurrindu edo itsasoratu egiten da. Gaur egun lur-azalaren %30 baino
gehiago higadura-prozesu batean aurkitzen da.