You are on page 1of 3

ZUMAIAKO HERRI ESKOLA

ZEREGINEN IKASKUNTZEN GELA

Zereginen Ikaskuntzen gelak, behar konkretu bati erantzuna emateko sortu ziren.Eskola
sistemak duela urte gutxi arte ezberdintzat jotzen zituen pertsonak baztertu egiten
zituen. Hurrengo urratsa, eskola sistemak egitura paraleloak (hau da, gela
espezifikoak)sortzea izan zen. Eta ondoren ,gizarteak ez lukeela gizabidez jokatuko
pertsona batzuk denok elkarrekin bizi behar dugun ingurunetik baztertuz ustearekin,
Zereginen Ikaskuntzen Gelak sortu ziren ikastetxe arruntetan. Gela hauek 16-20 urte
bitarteko hezkuntza premiak
bereziak dituzten ikasleentzat prestatuta daude. Urola Kosta eskualdean, Zereginen
Ikaskuntzen Gela bakarra izan dugu 2005-2006 ikasturterarte. Ikasturte honetan
Zarauzko Institutuan beste ZiGela ireki izan da. Gure gelari dagokionez 1991-1992
ikasturte geroztik Zumaiako Institutuan kokatuta dago. Gela hau sortu zenetik
normalizazioa izan da xede garrantzitsuenetariko bat. Hau da, pertsona bakoitzaren
ezaugarriak kontuan izanik ahalik eta bizimodu autonomoena lortzeko ahalbideratuko
dituen trebeziak garatzea helburu nagusia delarik.

Ikaslearen ordutegia bi gunetan betetzen da. Alde batetik ordu batzuk gela
arruntean burutzen ditu gai ezberdinetan parte hartzen dutelarik (teknologia, plastika,
euskara, gaztelera, lan mundua...) eta gainerako orduak zereginen ikaskuntzen gelan
ikaskuntza espezifikoagoak lantzen direlarik.

Aurreko asmoak aurrera eramateko , gela honetan landuko diren arloak ondorengo
irizpidetan oinarrituta daude:
• Funtzionaltasuna.
• Praktikotasuna.
• Kronologikoki adinari egokituta.
• Bizitzarako prestakuntza.
• Ikaskuntza esanguratsuak.

DBH eta Batxilergoko IKT baliabideak:

Ordenagailu operatiboak eskolan: 112

Mahai ordenagailuak: 104


Ordenagailu eramangarriak: 7
Tablet PC: 1

Erabileraren arabera sailkatuak:


Lan administratiboak: 8
Irakasleen berariazko lanak: 20
Irakaskuntzarako: 83
Asignatu gabeak: 1

Ikasleak erabiltzen dituztenak: 83


(internetara konektatuta)
Kokapenaren arabera:
Informatika ikaskuntzarako geletan: 62
Ohiko ikaskuntza geletan: 12
Ikastetxeko beste geletan: 30
Kokapena zehazteke: 8

INTERNET:

Ikastetxeak interneterako konexioa dauka ADSL bidez. Banda zabalaren ahalmena >512
Kbps eta <=2 Mbps artekoa da.

Ikastetxeak webgunea dauka: www.zumaiahe.com

Webgunea Plazagunea enpresak sortua da.

Bestelako baliabideak:

Ordenagailuak sarean daude kontektatua, sarean ez dago intranet zerbitzurik antolatuta.

Ikastetxeko informatika gelak 6 dira.

Ikastetxeko baliabide periferikoak:

Inpresorak: 22
Eskanerrak: 4
Canon edo plasma pantailak: 2
CDRom grabagailuak: 4
CDRom erreproduktoreak: 100
Webcam: 2
DVD irakurgailuak: 21
Arbel interaktiboak: 2
DVD grabagailuak: 2

IKT arduradunaren iritzia:

IKT arduradunaren lanak bi esparru handi ditu: mantentze lana batetik eta proiektuak
eta programak bilatzea eta instalatzea bestetik.

Arduradun honen ustez, bi pertsonen artean banatu beharko litzateke saila, bat
mantenimentuaz arduratuko litzateke eta bestea proiektuak garatu eta aplikatzeaz. Izan
ere orain urte pare bat horrela zeukaten antolatuta eta askoz hobeto funtzionatzen zuen
sailak. Gaur egun pertsona bakarra dago guztiaz arduratzeko eta sarearen
mantenimenduak denbora gehiegi kentzen dio. Horretaz gain, formazio ikastaroak eman
behar ditu irakasleentzat eta ikasleekin ordu lektiboak ere baditu. Ondorioz, ia ez du
denborarik proiektuak garatzeko eta ikastetxera egokitzeko.
Proiektu horietako batean e-gela sortzea lortu zuten, Gipuzkoako Foru Aldudiaren
laguntzari eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoei esker, horrela arbel
interaktiboa jartzea lortu zuten.

Heziketa Bereziko terapeutaren iritzia:

Heziketa Berezirako programa bereziak oso gutxi daude merkatuan, ia bat ere ez. Gaur
egun, adibidez, diru partida bat daukate programak erosteko baina ez dituzte aurkitzen.
Normalean Berritzegunetik jasotzen dute orientazioa, baina handik ere ez dute nahikoa
informazio jasotzen. Izan ere, merkatuan proiektuak garatzen dira baina gero,
gehienetan, ez dut programa pilotuetatik aurrera egiten eta ez dira merkaturatzen. Horri
hizkuntzaren baldintza gehitu ezkero, ez dago programa informatiko egokiturik.

Horren adibide da ACIERTA egitasmoa. PADetan oinarritutako proiektu pilotu bat egin
zen komunikatzeko arazoak zituzten ikasleentzako. (ikus 1 eranskina)

Azken urteetan, beste batzuen artean, ikusmen urritasuna duten ikasleak izan dituzte eta
hauentzako CRI (Centro de recursos para invidentes) erakundetik programa bereziak eta
hardware bereziak jaso dituzte: teklatuak, EVO programa, lupa… etxean ere ONCEren
bitartez ikasleak ordenagailuak egokituta izaten dituzte.

Lehen Hezkuntzan eta Bigarren hezkuntzako lehen zikloan CDrom standarrak


erabiltzen dituzte: Xango, Ttantto, Click,… eta garapen adinaren arabera maila bat edo
bestekoak erabiltzen dituzte premia bereziak dituzten ikasleak. Baina ZIG-en kasuan
16-19 urte bitarteko ikasleekin erabiltzeko infantilegiak dira eta PT hauek ez dituzte
gustoko.

Beraiek egokituta dute WORDeko programa, eskuliburu pertsonalizatu bat egin dute,
bakoitzaren ahalmenaren arabera funtzio nagusienak ikasteko, eta azalpenak dituzte
pausoz pauso nola egin.

Beraiek egokituta ere INTERNETeko eskuliburua garatu dute, hau IKT arduradunaren
laguntzarekin osatu zuten.

Laguntza geletan ordenagailuak dituzte eta ikasleek beraiek ahalmenen arabera


programak lantzen dituzte eta baita interneten informazioa bilatu ere. Ondoren
inprimatu eta mobilera pasatzen ere badakite.

Heziketa Bereziarekin loturik informazio guztia plantilatan antolatuta daukate, word


programan. Ikasle bakoitzarekin sortu beharreko informazio guzti-guztia
estandaritzatuta daukate eta dokumentu guzti-guztiak karpetatan gordetzen dituzte,
ordenagailuan. Bai, aurreko ikastetxeetako informazioa, bai ZIGen 4 urteetan izandako
bilera, ebaluaketa, eta mediku txostenak, eta baita lan mundurako pausua ematen
duteneko jarraipena ere. (Ikus 2. eranskina).

Aipatu azken pausu hau emateko EHLABEtik CD-rom bat bidaltzen diete, ikastetxeak
eman beharreko informazioa era estandarizatu eta informatizatu batean egon dadin.
(Ikus 3. eranskina).

Rate