IPUIN MULTIMEDIA

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak Atzerriko Hizkuntza Irakaslea: Nere Amenabar

Sarrera

Jakin badakigu transparentziak eta orotar ikusi-materialak erabilgarriak direla aurkezpenak egiterako orduan.

oso

Transparentziei esker gure interbentzio publikoa estrukturatu dezakegu, eta hauxe da hain zuzen ere bere funtzio didaktikoetako bat. Eskemak eta laburpenak aurkezteaz gain, irudiak, grafikoak... azaltzen laguntzen digute. Egun maiz ikusten ditugu aurkezpenak, aldizkari berri bat ateratzen dutenean lehen aldiz, erakusketa bat inauguratzen dutenean, txapelketa bat aurkezten dutenean,... Horien artean batzuk ondo eginikoak diren bezala, beste batzuk ez hain ongi eginikoak. Teoria mailan gutxienez badira aurkezpen guztiek nahi eta nahi ez bete behar dituzten hainbat eta hainbat ezaugarri. Ziur naiz behin baino gehiagotan entzungo zenutela PowerPoint programari buruz zerbait. Hitz gutxitan esateko, PowerPoint aurkezpenak egiteko erabiltzen den programa zoragarri bat dugu. Erabilerraza da guztiz eta hamaika gauza polit egin daitezke berarekin. Guk gure kasuan ipuin multimedia bat sortuko dugu programa honen bidez. AURKEZPENERAKO GOMENDIOAK Aurkezten ditugun ikusi-materialak nolakoa izan behar du:  Kalitate onekoa: hau honela ez bada ikus-entzuleek kontzentrazioa galduko dute. Hau gure ardura izango da, hots, materiala kalitate onekoa dela.  Erritmo egoki bat bilatu behar da.  Ikus-entzuleen aurrean egin baino lehen froga bat egin dena ondo lotua dagoela ikusteko.  Hasieran ahozko sarrera batekin hastea komenigarri izango da. Badira zenbait elementu lagungarriak direnak kalitatezko zerbait lortzeko: -Ideia bat azaldu behar da -Lerroko sei hitz besterik ez -Lerroak gehitu ezkero letraren tamaina aldatu beharko da eta honek ulermena zaildu dezake. -Hitzak erraz ulertzekoak izan daitezela. -Goi parteko 2/3etan kokatu behar da informazioa, guztiek ongi ikus dezaten. -Orrialdea horizontaldi egotea komeni da. -Izenburua goiko zatian, beste guztiak oreka bat mantendu dezala.

-Letra tamaina ere begiratu behar den zerbait da, guztiek irakurri behar baitute. -Kolorea ere oso elementu inportantea da. Kolore barietate bat erabiltzea komeni da baina beti ere gehiegikerietan erori gabe. Urdina, gorria, berdea, beltza eta horiak kontraste handia sortzen dute. Hauek maiz erabili behar ditugu, monotonia apurtzeko, eta atentzioa erakartzeko. Dena den, ez dugu ahaztu behar gorriak eta laranjak antsietatea sortzen dutela, eta berdeak eta urdinak lasaitasunera egiten digute gonbidapena. Bestalde, kolore naturalak mantentzea komeni da, hau da, sagarra ez dadila izan arrosa, eta zerua horia. Dena den, edozein ikusi-materialen ezaugarri nagusiak ondoko hauek izan behar dute: • • • Irakurgarritasuna: hizkiek, irudiek eta marrazkiak tamaina minimo bat izan behar dute guztiek ongi ikusteko. Argitasuna: hartzaileak lehen begiratuan dena ongi ikusi eta ulertu behar du, informazio gehiegikeria ekidinez. Erraztasuna: ez da esan nahi dugun guztia jaso beharrik.

Marrazkiei dagokienean ere esan, beraien erabilera positiboa izan daitekeela, hau da, giro bat sortzen dute, erlajatu egiten dute,… baina ez da abusatu behar eta askotan orijinala izatea zaila suertatzen da.

Ipuin multimedia
Bigarren jarduera hau egiteko PowerPoint programa erabiliko dugu. Programa erabilerraza izateaz gain eskola gehienetan izango duzuena da. Hitz gutxitan esanda honek diapositiba ezberdinak sortuz aurkezpen moduko bat egiteko aukera paregabea eskaintzen digu. Horretarako diapositiba ezberdinak sortzen joan behar dugu, eta bata bestearen atzean jarriz aurkezpen bat antolatu. Lehenik eta behin zuen espezializaziorako egokia den ipuin bat aukeratuko duzue, liburutegira bisitatxo bat eginez edota etxetik ekarrriz. Beti bezala, programa bat irekitzeko, inicio, todos los programas, microsoft office eta PowerPoint aukeratu. Behin programa ireki eta ondoko leiho honekin egingo duzu topo:

Hau gure lehen diapositiba izango litzateke. Goazen hau pixka bat bat apaintzera: -Eskuineko botoia sakaturik menu bat agertzen zaigu eta hor fondoa aldatzeko aukera dugu,

Aplicar todo sakatu ezkero aurkezpen osorako izango da baliagarria aukeratu duguna eta aplicar aukeratu ezkero diapositiba horrentzat

bakarrik. Gezi horrekin bidez koloreak aukeratu ditzakegu baita bi edota hiru kolore konbinatu ere:

Nik urdin iluna eta urdin argi konbinatuz fondo bat jarri diot nire lehen diapositibari eta testua idazten hasiko naiz:

Handiz diapositiba osoa agertzen zaigu eta ezkerrean laburpen moduan sortzen ari naizen diapositiba guztiak. Oraingoz diapositiba bakar bat sortu dugu eta hortxe ikusten da. Goazen beste bigarren diapositiba bat sortzera: Horretarako, insertar, nueva diapositiba eta aukeratuko eskuineko zutabetik ondoen datorkizuena. Eta honekin ere gauza bera egin, jarri fondoa, idatzi zerbait eta ikusiko duzue ezkerrean nola agertuko den bigarren diapositiba bat. Egin ezazue froga eta gehitu beste diapositiba batzuk. Behin hori egin duzutenean, Presentación, Ver Presentación sakatu eta ordu arte egin duzuen aurkezpena ikusten hasiko zarete. Saguaren klik egiten duzuen bakoitzean hurrengo diapositibara pasako gara.

IRUDIAK SARTUZ

Gure ipuinean irudiak sartzeko bi aukera ditugu gutxienez, internetetik jaitsi edota eskanerra erabiliz eskaneatu eta gero gure aurkezpenean sartu. Horretarako microsoften beste edozein programetan bezala, insertar imagen, desde archivo sakatu eta aukeratu irudia edota marrazkia non dagoen.

Dagoeneko gure aurkezpen hau itxura piska bat hartzen ere hasia da. Beraz, eta beste ezer egin aurretik gorde egin behar dugu. Gogoratu beti ere zuen karpetan gorde behar duzutela. MiPC-ren barruan zuen NANaren zenbakia duen karpetatxo bat izango duzute, hori zuena da eta zuek bakarrik iritsi zaitezkete horretara. Beste edozein tokitan gorde ezkero, ordenagailua itzaltzen den momentuan dena galduko duzute. Erne honekin!!!

AURKEZPENA ANIMATUZ, MUGIMENDUA EMANEZ
Ipuin multimedia bat sortuko genuela esan dugu baina oraindik beste hainbat gauzen artean mugimendua ematea falta zaigu. Horretarako

lehenik eta behin diapositiba batekin besterako trantsizio horretan efektuak jarriko ditugu. Horretarako Presentación, Transición de diapositivas. Eta eskuinean hainbat trantsizio ezberdin agertuko zaizkigu. Probatu itzazue batzuk. Trantsizio guzti horien azpian “Modificar Transición” agertuko zaigu eta hor beste aukera pare bat ere ikusten dugu. Saiatu pixka bat aldatzen. Hor bertan diapositiba batetik bestera pasatzeko sagua erabili nahi duzuen edota hainbat segundoren ondoren gertatzea nahi duzuen zehaztu dezakezue.

Animatzen jarraituz, efektu batzuk sartuko dizkiegun orain arte jarri ditugun esaldi, irudi zein elementuei. Horretarako, presentación, efectos de animación sakatu eta berriro ere trantsizioekin gertatu zaigun bezala eskuinetara zutabe bat agertuko zaigu non efektu guztiak irakurri ditzakegun.

Behin efektu batzuk sartu ditugunean presentación, personalizar animación-en bitartez efektuak ordenez aldatu daitezke, hau da, guk aukeratu dezakegu zein izango den lehen ateratzen den esaldia eta zein azken. Edota alderantziz. Horrez gain, eskuineko zutabean agertzen diren efektu horietan gainean eskuineko botoiarekin sakatu ezkero beste hainbat gauza alda daitezke. Ikusiko ditugu aurrerago. Hau ere eginez eta probatuz ikasten den gauza bat da beraz, lasai saltseatu eta ikusi programak eskaintzen dituen aukera ezberdinak.

AUDIOA SARTUZ
Gure aurkezpenean soinua sartzeko bi aukera ditugu gutxienez, bata guk narrazioa irakurtzea eta gordetzea edo/eta fondoko musika jartzea aurkezpenari. Fondoko musika jartzeko guk mp3 formatoan ekarri beharko dugu sartu nahi dugun abesti hori. Hemen gauzarik garrantzitsuena abesti hori gero niri entregatzen didazuen cdan ere sartu beharko duzutela, hau da, ez dela nahikoa zuen aurkezpeneak sartzearekin, cd berdin horretan abestia bera ere entregatu beharko didazu, bestela nik ez dut entzungo. Narrazioa grabatzeko presentación, grabar narración sakatu eta aurkezpenarekin batera hasi narrazioa grabatzen.

Mikrofonoa ondo entxufatua duzuela ziurtatu eta hasi grabatzen. Zorte on!!! Beste aukera bat fondoko musika sartzea izango da. Horretarako, insertar, peliculas y sonidos, sonido de archivo eta zuek ekarritako mp3 formatuko abestia sartu.

LAGUNGARRI IZAN DAITEZKEENAK
Lanean ari zaretenean, pantailaren behealdean, ezkerretara agertzen diren hiru ikono txiki horiek oso erabilgarriak izango zaizkizue diapositiba asko dituzuenean. Ezker ezkerrekoarekin orain arte ikusi dugun bezala ikusiko dituzue diapositibak, ezkerretara zutabean laburpen txiki bat eta erdian, handian momentu horretan lantzen ari zaretena. Erdikoaren bitartean diapositiba guztiak txikian agertuko zaizkizue. Era hau oso egokia izango da diapositibak ezkutatu, bikoiztu, tokiz aldatu edota ezabatzeko. Eta azkenik, eskuin eskuinean duzuen hori zuzenean aurkezpena ikusteko izango da. Hau F5 teklarekin ere egin daiteke automatikoki.

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful