IRAKURMENA LANTZEKO IKAS-MATERIALAK HIZKUNTZA KOMUNIKABIDEETAN

Abel Camacho
http://ireki.blogspot.com/
2000-2001 ikasturtean egindako materialak

Ikas-material hauek Creative Commons by-nc-sa 3.0 lizentziaren mende daude

IKAS-MATERIALEN NONDIK-NORAKOAK
Direla egun batzuk, beste dokumentu baten bila ari nintzela, aspaldi egindako material hauek topatu nituen. Antza denez, 2000-2001 ikasturtean egindakoak dira eta gezurra badirudi ere, zeharo ahaztuta eduki ditut azken urte hauetan. Ondo gogoratzen ez banaiz ere, garai hartan Batxilerrerako ikasleei begirako ikasmaterialak sortzeko proiektu batean parte hartzeko gonbitea jaso nuen. Proiektu hartan irakurmena eta idazmena lantzeko zenbait ariketa-sekuentzia diseinatzea egokitu zitzaidan. Urtebete lehenago-edo, Irakurriz ikasi (http://www.buruxkak.org/liburuak/110/irakurriz_ikasi__2__argitalpena_.html) liburua argitaratu nuen eta ildo metodologiko bereko materialak idazteko eskatu zidaten proiektu berrirako. Testuen aukeraketa egitean, kontuan hartu beharreko testuingurua komunikabideak izan ziren, horietan hizkuntzaren zer-nolako erabilera gertatzen den aztertu ahal izateko. Testu guztiak, seigarren unitatekoa izan ezik, idatziak dira eta garai hartako Euskaldunon Egunkarian argitara emandakoak. Kontua da proiektu hori bertan behera geratu zela eta neu zeharo ahaztu nintzela egindako lanaz. Orain, berriz, topatu dudanean, pentsatu dut inori gertatu ahal zaiola erabilgarri. Esan bezala, ez dut ezer ere ukitu, zeuden-zeudenean daude hemen, errore ortografiko bakar batzuk salbu. Irakurmena lantzeko materialak bakarrik bildu ditut zeren idazmenari dagozkionak zirriborratuta baino ez daude. Ordu batzuk egin behar nituzke horretarako eta agian, animatzen banaiz, aurrerago helduko diet horiei. Material hauek 7 unitatek osatzen dute: UNITATEAK 1. Nola irakurtzen duzu normalean 2. Ebola, etsai ikustezina 3. Kontsumitzaileei oharra  Irakur-estiloak Irakur-helburuak  Zailtasunen aurrean zer egin Hitz gakoak  Testuaren informazio orokorra  Testuaren asmo komunikatiboa Testuaren informazio xehea 4. Bai mundu berria! 5. Irakurleak mintzo 6. Gaur egun 7. Hiztegi transgenikoa  Irakurri aurreko hipotesiak Informazio berria aurre-ezagutzekin lotu    Testuen asmo komunikatboa Ahozko ulermenerako estrategien lanketa Testuari eta errealitateari buruzko aurre-ezagutzen garrantzia LANGAIAK

Portzierto, bila nenbilena ez nuen inondik inora topatzerik izan. 2011-10-17

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

1. UNITATEA

NOLA IRAKURTZEN DUZU NORMALEAN?

3

NOLA IRAKURTZEN DUZU NORMALEAN?

1
 

NOLA IRAKURRIKO ZENITUZKE TESTU HAUEK?

 Hona hemen zenbait irakur-egoera posible. Bakarka zaudela, saia zaitez egoera horretan nola irakurriko zenukeen zehazten. Honetarako, jar itzazu beheko irakurestiloak dagozkien laukietan (lau estilo izan arren, bost egoera azalduko dira): Azkar: gainetik irakurri Azkar: zerbaiten bila irakurri
 

Arretaz irakurri ( bi aldiz) Atseginez irakurri

-

Egunkari edo aldizkariren bateko artikulua duzu aurrez aurre. Irakurriko duzun ala ez erabakitzeko, begiratu bat ematen diozu. Zeri buruzkoa den jakin nahi duzu. Zinemara joan nahi duzu, baina ez dakizu zein zinematan ematen duten ikusi gogo duzun pelikula. Hartara, egunkaria hartu duzu. Asteon azterketa garrantzitsu bat izango duzu. Hau dela eta, apunteak ari zara irakurtzen. Asteburuan lagun batzuk afaltzera datozela eta, janari gozo eta berezia prestatu nahi duzu. Errezetaliburua hartu duzu. Nobela, komiki, poema-liburua,... irakurtzen ari zara. Izan ere, irakurzale porrokatua zara, eta horretan ematen duzu denbora luze.

-

-

-

-

 Bikoteka zaudetela, komenta ezazue aurreko ariketa. Modu berean irakurriko zenukete denok? Saia zaitezte beste egoera batzuk asmatzen, bizitza errealekoak ahal dela, eta nola eta zertarako irakurriko zenuketen adierazi. Zer irakurri Zertarako irakurri Nola irakurri

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

2

IRAKUR-HELBURUAREN ARABERAKO IRAKURKETA
 Errepara iezaiozu beheko eskemari (Iturria: HABE: Irakurmena, argitara eman gabeko txostena).

IRAKURKETA ESTILOAK (nola) ARRAZOIAK (zertarako)
Testuari buruzko informazioa lortzea: testua zeri buruzkoa den ikustea du helburua, muinaz jabetzeko.

gainetik azkar

zerbaiten bila (xehea)

Testutik jasotzen den informazioa lortzea: informazio jakin eta zehatza bilatzea du helburu. Testua gainbegiratu eta interesatzen zaigun informazio zatian geratu eta irakurtzen da. Testutik jasotzen den informazioa lortzea: sakoneko ulerkuntza du helburu, mezuaren aldetik zein formarenetik Atsegina edo interesa: irakurlearen atsegina eta plazerra du xede. Ulermen globala adierazten du, zati bakoitzaz jabetzea beharrezkoa izan gabe.

arretaz (intentsiboa)

atseginez (estentsiboa)

5

3

NOLAKO TESTUA, HALAKO IRAKURKETA
 Ataza honetan testu batzuk dituzu. Lehenik eta behin, gainetik begiratu eta irakurriko dituzu, testuari buruzko informazioa topatzeko. Honetarako beheko taula erabil zenezake. Bost minutu dituzu hiru testuak gainetik irakurtzeko, gero, patxada handiagoz irakurtzeko modua izango duzu eta.

1. TESTUA: BETI ESANEN DUT EGIA. Gabriel Aresti
Gaia Testu-mota Testuaren asmo komunikatiboa

Zure interesa, egoera,...

Zertarako irakurriko zenuke?

Nola irakurriko zenuke?

BETI ESANEN DUT EGIA
Beti esanen dut egia. Nire ahotik ezta hitzik aterako, egia eztena. Ezpainak apurtuko zaizkit, mihia ebakiko didate, baina nik eztut gezurrik esanen. Eta inoiz, nire juramentua hautsirik, gezur bat badiot, izanen da eguzkia ilundu eztadin, ilargia argitu dadin, arrosak orriren bat irabaz dezan, klabelinak usainik gal eztezan, haurra beti ditiaz goza dadin, edo dontzeiliari birjindadea joan dakion nobleziaz. Gabriel Aresti Maldan behera

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

2. TESTUA: ENERGIA AURREZTEKO AHOLKUAK. Euskaldunon Egunkaria
Gaia Testu-mota Testuaren asmo komunikatiboa

Zure interesa, egoera,...

Zertarako irakurriko zenuke?

Nola irakurriko zenuke?

ENERGIA AURREZTEKO AHOLKUAK
Nork bere esku du energia aurreztea eta ingurugiroa zaintzea eguneroko bizitzan kontu pixka bat izanik Askotan, aldameneko lantegiak kutsatu egiten duelako kexatzen gara, baina gero, etxean, ez ditugu ingurugiroa zaintzeko beharrezko neurriak hartzen. Badirudi, ingurugiroa zaintzea beste batzuen ardura dela, gure egungo bizimodua dela-eta sortzen ditugun alferrikako hondakinak eta erabiltzen dugun energia piloa guk geuk gutxitu beharrean. Hona hemen energia aurrezteko eta kutsadura nahiz hondakinak gutxitzeko aholku batzuk.

Uraren erabilera zaindu ezazu 1. Dutxatzea bainatzea baino egokiagoa da. Bainatzerakoan 300 litro ur gastatzen ditugu eta bost minutuko dutxa batean, berriz, 100 litro ur. Egunean behin baino gehiagotan dutxatzea ez da higienikoki gomendagarria. Beraz, askotan dutxatzeagatik ez gara garbiagoak izango. Dutxatzerakoan ur epela eta xaboi neutroa erabili. Ez bota alferrik komuneko katetik: 10 litro ur inguru gastatzen ditugu hori egiten dugunero. Iturriak ondo itxi. Minutuko 10 tantek, 2.000 litro ur osatzen dute urtebetean, beraz, ezin da tanta bat bera ere alferrik galdu. Ez erabili ontzigarbigailua beterik ez dagoenean: garbiketa bakoitzean 40 litro ur inguru gastatzen baitugu. Gainera, 2.

ontziak garbitzeko xaboiak osagai kutsagarriak ditu; ahalik eta kopuru txikiena erabili. Gauza bera egin garbigailuarekin. 6. 60 graduko ur beroa nahikoa dugu: hori baino ur beroagoa erabiltzeak energia alferrik gastatzera behartzen gaitu. Horrezaz gain, beharrezkoa denean bakarrik erabili ur beroa. Hondakinak gutxitu itzazu 1. Erabili eta bota egiten diren produktuak ez erosi, denbora gehiago irauten dutenak kalitate handiagokoak dira eta, gainera, hondakin gutxiago sortzen dute. Paperezko musuzapiak eta behar direnean bakarrik erabili. Litro laurdeneko lau botila txikik litroko botila batek baino hondakin gehiago sortzen dute. Beraz, hondakin gutxiago sortzen duten produktuak erosi. Ez nahastu hondakinak. Beira, papera eta kartoia beste

2.

3.

4.

5.

3.

7

zakarrontzi batera bota, bakoitza bere zakarrontzira. Horrela, gero,birziklatu egingo ditugu. 4. 5. Birzikla daitezkeen produktuak erosi. Ez gastatu alferrik papera. Alde batetik bakarrik idatzita dagoenean beste aldea ere erabili. Ez bota hondakinak komunetik behera. Errekak eta ibaiak kutsatu eta hodiak hondatu egiten dituzte.

4. 5.

Ez erosi beharrezkoak ez diren tresna elektrikoak. Ez ireki labearen atea, hori egiten dugunero labearen beroaren % 20a galtzen baita. Aholku orokorrak

1. 6.

Itzali telebista, argiak, irratia eta antzeko tresnak erabiltzen ari ez zarenean. Energia gutxiago kontsumitzen duten bonbilak erabili, merkeagoak dira. Zaindu aluminioaren erabilera; edari baten lata bat egin ahal izateko, gasolina lata baten erdia erabili behar baita. Garraioa: zer, non eta nola erabili

2. 7. Ez bota pila elektrikorik zaborretara, oso kutsagarriak dira. Erabilitako pilak biltzen dituzten ontzietara bota. Berogailua gutxiago erabil ezazu 1. Berogailua gutxiago erabiltzeko, zure etxearen aislamendu termikoa hobetu ezazu. Etxeko leihoak zabalik edukitzeagatik, kristalak finak izateagatik edota zirrikitu batetik, etxeko tenperaturaren %15etik % 20ra galtzen da. Energia gutxiago gastatzen da eta sanoagoa da, berogailua piztu beharrean arropa janztea. Sukaldean energia aurrezteko moduak 1. Ontzi handiak eta tapa dutenak erabili. Presiozko ontzia erabili, denbora gutxiago eta energia gutxiago behar du. Sukalde elektrikoetan, jana egosi baino lehenago itzali sua, bertan gelditzen den beroak egosiko du jana. Hozgailuko izotza sarritan urtu ezazu: 5mm-ko izotz lodierak % 30era igotzen du energia kontsumoa. Era berean, ez sartu hozgailura oso gauza beroak, lan bikoitza egin beharko baitu hori hozteko.

3.

1. Hiri barrura joateko kotxerik ez erabili; energia kontsumoa asko handitzen da. Oinez edota garraio publikoa erabiliz joan. 2. Kotxea geldirik denbora luzean eduki behar baduzu, motorea itzali. 3. Autoaren iheste-hodia ondo ote dagoen maiz begiratu, kutsadura gehiago ez sortzeko. 4. Abiadura handian gehiago kontsumitzen eta kutsatzen dute kotxeek. 100-80 kilometro orduko abiadura nahikoa da. 5. Hiri barruan bizikleta erabili. Jende askok erabiliz gero bizikletan ibiltzeko bideak eta erraztasunak lortzeko aukera gehiago dago. 6. Garraio publikoa erabili. Gutxiago kutsatzen dute eta energia gutxiago kontsumitzen dute. 7. Autoaren gainean zerbait eramateak energia kontsumoa % 16 gehiago igotzen du.

2.

2.

3.

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

8. Kotxearen gurpilak egoera onean edukitzeak energia kontsumoaren % 10a aurrezten du.

Euskaldunon Egunkaria 1996-6-1

3. TESTUA: INDUKZIO ELEKTROMAGNETIKOA. Harluxet Fundazioa
Gaia Testu-mota Testuaren asmo komunikatiboa

Zure interesa, egoera,...

Zertarako irakurriko zenuke?

Nola irakurriko zenuke?

Indukzio elektromagnetiko. FIS. Eremu magnetiko baten barnean kokatutako eroale elektriko batean, fluxu magnetikoaren eta eroalearen artean higidura erlatiboa gertatzen denean (eroalea edota eremu magnetikoa mugitu delako) edo fluxu magnetikoaren intentsitatea aldatzen denean, eroalean indar elektroeragile bat sortzen da. Induzitutako indar elektroeragilea eroalea zeharkatzen duen fluxuaren etete-abiadurarekiko proportzionala da, eta haren korronte induzituak indukzioa eragin duen kausa, fluxu-aldaketa alegia, oztopatuko duen norantzakoa da beti. Indukzio elektromagnetikoaren fenomenoa oso baliagarria da eta garrantzi itzela du: transformadore elektrikoak, irrati-zirkuituak, energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen duten sorgailuak (dinamo eta alternadoreak) eta energia elektriko energia mekaniko bihurtzen duten motore elektrikoak indukzio-fenomenoetan oinarritzen dira. (Euskal Hiztegi Entziklopedikoa, 5. liburukia, 1673 or.)

4

NOLAKO INTERESA, HALAKO AUKERA

 Zein testu izan duzu intereseko edo gogoko? Zer dela eta interes hori? Zer lortu nahi zenuke irakurketarekin? Aukera ezazu hiru testu hauetako bat, irizpide hauek kontuan hartuta. Erabil ezazu zeure irakur-helburuarekin lotzen den estiloa irakurketan zehar.

 Irakur-estilo bera aukeratu duzuenok, nahiz testu ezberdina izan, bildu eta egizue irakurriaren ebaluazioa, beheko irizpideei jarraituta. 1. Zergatik aukeratu duzue testu hori edota estilo hori? 2. Nolako informazioa atera duzue? Informazio orokorra, xehea, interpretazioa,... 3. Nolako zailtasunak izan dituzue irakurketan?

9

4. Hemendik aurrera, nolako inplikazioak izan ditzake norberaren kasuan era honetan irakurtzeak? Edozer irakurtzen ari garela, beti izango dugu irakurtzeko arrazoi bat, helburu bat. Helburu edo arrazoiaren arabera, modu batean ala bestean arituko gara irakurtzen. Beraz, beti ez dugu irakurtzen den-dena ulertzeko edota ñabardura guztiei erreparatzeko. Irakurle ona, neurri handi batean, helburu eta asmoaren arabera irakur-estilo jakin bat aukeratzen dakiena dela esan dezakegu. Testu beraren irakurketa gure interesak, egoerak, gaiak eta abarrekoek baldintzatuko dute.

zuzenketa-orria
Egunkari edo aldizkariren bateko artikulua duzu aurrez aurre. Irakurriko duzun ala ez erabakitzeko, begiratu bat ematen diozu. Zeri buruzkoa den jakin nahi duzu. Zinemara joan nahi duzu, baina ez dakizu zein zinematan ematen duten ikusi gogo duzun pelikula. Hartara, egunkaria hartu duzu. Asteon azterketa garrantzitsu bat izango duzu. Hau dela eta, apunteak ari zara irakurtzen. Asteburuan lagun batzuk afaltzera datozela eta, janari gozo eta berezia prestatu nahi duzu. Errezeta-liburua hartu duzu. Nobela, komiki, poema-liburua,... irakurtzen ari zara. Izan ere, irakurzale porrokatua zara, eta horretan ematen duzu denbora luze.

Azkar: gainetik irakurri

-

Azkar: zerbaiten bila irakurri

-

Arretaz irakurri

-

Arretaz irakurri

-

Atseginez irakurri

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

2. UNITATEA
EBOLA, ETSAI IKUSTEZINA

11

EBOLA, ETSAI IKUSTEZINA

1

ZER EGITEN DUZU HITZEN BAT EZ DAKIZUNEAN?

 Sarritan irakurtzen ari garen testuan ezagutzen ez ditugun hitzak azalduko zaizkigu. Hau edozein hiztunentzat, bai eta gaitasun maila oso altua duenarentzat ere, zeharo normala da. Zer egiten duzu zuk, ordea, honelakoetan? Bakarka zaudela, erantzun beheko galdetegiari. Zer egiten duzu hitzen bat ez dakizunean?
1. Hitz bat ezagutu ezean, irakurtzen jarraitzen dut hurrengo esaldietan argitu baitaiteke horren esanahia. 2. Hiztegian begiratzen dut. 3. Segun eta zein den, albo batera uzten dut, ulerkuntzarako oztopo ez delakoan. 4. Testuinguruak lagun dezake hitz ezezagun baten esanahia argitzen. 5. Hitz ezezaguna eta nik ezagutzen ditudan atzizkiak erlazionatzen saiatzen naiz. 6. Hitz ezezaguna eta nik ezagutzen ditudan antzeko hitzak erlazionatzen saiatzen naiz. 7. Berriro irakurtzen dut hitz hori agertzen deneko pasartea, ea ezer iradokitzen didan. 8. Sintaktikoki zer gogorarazten didan pentsatzen dut, hau da, ezagutzen ditudan bestelako egituren artetik zeinen antza duen. 9. Aukeratu dudan irakur-estiloari esker (gainetik irakurri, kasu) lasai asko uzten ditut albo batera hitz ezezagun mordoa.

BAI

EZ

 Taldean jarri eta komenta itzazue emandako erantzunak. Zer egiten dute ikaskideek zuk egiten ez duzunik? Gogoratu ikaskideei asko ikasi ahal diegula!

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

2

GAINETIK IRAKURRI

 Hona hemen Euskaldunon Egunkarian 1995ean azaldutako erreportaje baten hasierako pasarteak. Azkar irakurriko duzu testuari buruzko informazioa lortzeko. Ez duzu interes handirik, baina irakurketan zehar testua interesatuz gero, ez duzu albo batera uzten arreta handiagoz irakurtzen hastea,

Testu-era
Egunkariko erreportajea

Testu-mota
Azalpena

Irakur-helburua
Testuari buruzko informazioa: nolakoa den ikusi

Irakur-estiloa
Azkar irakurri: gainetik

EBOLA ETSAI IKUSTEZINA
Sudan eta Zaire arteko Ebola ibaiaren ertzetan aurkitu zuten 1987an. Hortik datorkie izena birusaren bi agerpen nagusiei: Sudango Ebola eta Zaireko Ebola. Jende askok horrela uste badu ere, birus gaizto horren bidea ez da Afrikara mugatzen.

Kutsatutakoen % 90 birusarekin kontaktua izan eta hamar egunetara hiltzen da
1967an Alemaniako Marburgo hirian 31 laguni eraso zien birusak. Behring Work laborategiko langileak ziren guztiak. Hasieran amorruaren agerpen bortitza izan zitekeela aipatu bazen ere, birusak eraso zien 7 lagun kutsatu eta egun gutxitara hil egin ziren odolgabetuta. Birusak barne-odoljarioak sortzen ditu. Gorputza odolbilduaz josi eta ehunak karraskatu egiten ditu. Aurpegiko eta hanketako azala usteldu eta nerbio-sistema erasotzen du azkenik. Aluzinazio bortitzen ostean, birusak Marburgoko 31 lagunak eraman zituen. Laborategiko tresneria eta laginketak aztertu zituzten, baina ez zuten arrastorik aurkitu. Gerora jakin ahal izan zenez, Ugandatik ekarritako lau tximinoen odola aztertuta atzeman zuten biruasaren agerpena. Transmisio-mekanismoei dagokienez, giza gorputzaren fluidoen bidez kutsatu zela baieztatu ahal izan zuten.

 Nolako informazioa lortu duzu testutik? Bikoteka zaudetela beheko galderei erantzun a eman:
1. Zein da gaia? 2. Zer lortu nahi du idazleak? 3. Zer iradokitzen dizu? Nola jarraituko du? 4. Zure interes edo gogoko testua da? Irakurtzen jarraituko zenuke?

13

3
1.

ZER EGITEN DU IRAKURLE TREBEAK?

 Testu-pasarte honetan zenbait hitz azpimarratu ditugu. Ikus dezagun irakurle estrategiko batek zer egin lezakeen hitz horiek ezagutu ezean.

EBOLA ETSAI IKUSTEZINA
Ertzetan: Ez dakit zer den ertzetan, baina non aurkitu baldin bada, ertz izango da hitza. Pluralean jokatuta dago. Ibaiek ba omen dituzte ertzak. Orilla izan liteke? Ez dakit baina zentzua du, aurrera!

Sudan eta Zaire arteko Ebola ibaiaren ertzetan 2. aurkitu zuten 1987an. Hortik datorkie izena birusaren bi agerpen nagusiei: Sudango Ebola eta Zaireko Ebola. Jende askok horrela uste badu ere, birus gaizto horren bidea ez da 3. Afrikara mugatzen.

Datorkie: dator eta kie. Zaie baina pluralean zaizkie. Izena haiei datorkie. Etorri baina nor-nori Agerpen: agertu hitza eta –pen atzizkiaz osatutako hitza dirudi, itxaropen bezalakoa. Aparecer bada, aparición izan liteke? Barne-odoljarioak: badirudi birusaren efektuak direla. Odol badakit zer den. Barne ere bai (barru edo barruko). Beraz, agian gorputzaren barruan odola zabaldu edo sakabanatzea izango da. Hemorragia izango ote da? Interna baina? Odolbilduaz josi: diruz josita dago esamoldea gogorarazten dit. Lehen barne-odoljarioa agertuta, hitz hau izango da posible asko, horren ondorioa. Ez dakit, baina!

4.

Amorruaren agerpen bortitza: testuinguruagatik badakit hasieran pentsatu zuten gaixotasunaren arrazoi posiblea dela. Astiroago irakurrita, ikus dezaket neskaren etxe handia bezalako sintagma dela. Beraz, amorrua eta agerpen izenak izan daitezke eta bortitza adjektiboa. Gainera, agertu -> agerpen izan daitekeela, iruditu -> irudipen bezala. Amorratu badirudi amorru-ren aditza dela.

1967an Alemaniako Marburgo hirian 31 5. laguni eraso zien birusak. Behring Work laborategiko langileak ziren guztiak. Hasieran amorruaren agerpen bortitza izan zitekeela aipatu bazen ere, birusak eraso zien 7 lagun kutsatu eta egun gutxitara hil egin ziren odolgabetuta. Birusak barne-odoljarioak sortzen ditu. Gorputza odolbilduaz josi eta ehunak karraskatu egiten ditu. Aurpegiko eta hanketako azala usteldu eta nerbio-sistema 6. erasotzen du azkenik. Aluzinazio bortitzen ostean, birusak Marburgoko 31 lagunak eraman zituen. Laborategiko tresneria eta laginketak aztertu zituzten, baina ez zuten arrastorik aurkitu. Gerora jakin ahal izan zenez, Ugandatik ekarritako lau tximinoen odola aztertuta atzeman zuten birusaren agerpena. Transmisio-mekanismoei dagokienez, giza gorputzaren fluidoen bidez kutsatu zela baieztatu ahal izan zuten.

 Nolako estrategiak erabili ditu irakurle trebe horrek? Unitate honen lehen ariketan hainbat estrategia zenituen zerrendatuta. Bertara jo eta zehaztu horietatik zein erabili dituen:

IRAKURLE TREBEAREN ARAZOAK
1. 2. 3. 4. 5. 6. Ertzetan Datorkie Agerpen Amorruaren agerpen bortitza Barne-odoljarioak Odolbilduaz

ERABILITAKO ESTRATEGIA

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

4

ZURE TXANDA

 Hona hemen testu osoa. Saia zaitez gainetik irakurtzen eta ezagutzen ez dituzun hitzen esanahia ateratzen, gorago ikusi ditugun estrategiez baliatuz. Honetarako, egizu gure irakurle trebeak egin duen bezala, hau da, zure arrazonamenduak idatziz eman.

EBOLA ETSAI IKUSTEZINA
Sudan eta Zaire arteko Ebola ibaiaren ertzetan aurkitu zuten 1987an. Hortik datorkie izena birusaren bi agerpen nagusiei: Sudango Ebola eta Zaireko Ebola. Jende askok horrela uste badu ere, birus gaizto horren bidea ez da Afrikara mugatzen. Kutsatutakoen % 90 birusarekin kontaktua izan eta hamar egunetara hiltzen da 1967an Alemaniako Marburgo hirian 31 laguni eraso zien birusak. Behring Work laborategiko langileak ziren guztiak. Hasieran amorruaren agerpen bortitza izan zitekeela aipatu bazen ere, birusak eraso zien 7 lagun kutsatu eta egun gutxitara hil egin ziren odolgabetuta. Birusak barneodoljarioak sortzen ditu. Gorputza odolbilduaz josi eta ehunak karraskatu egiten ditu. Aurpegiko eta hanketako azala usteldu eta nerbio-sistema erasotzen du azkenik. Aluzinazio bortitzen ostean, birusak Marburgoko 31 lagunak eraman zituen. Laborategiko tresneria eta laginketak aztertu zituzten, baina ez zuten arrastorik aurkitu. Gerora jakin ahal izan zenez, Ugandatik ekarritako lau tximinoen odola aztertuta atzeman zuten birusaren agerpena. Transmisio-mekanismoei dagokienez, giza gorputzaren fluidoen bidez kutsatu zela baieztatu ahal izan zuten.

EEBB-ETAKO AGERPENA 1989an

E

EBBetako hiriburutik 15 kilometrora dago Reston hiriko Research Production laborategian ere izan zuten Ebolaren berririk 1989an. Marburgon gertatutakoa berrituz, gaixotasun ikaragarriaren sintomak Filipinetako 100 bat tximinok pairatu zituzten eta horien odola Fort Dietrick ikerketa-zentro militarrean aztertu eta gero, Ebolaren mamua berriro zabaldu zen. Ofizialki esan zenez. birusak ez zuen gizakirik kutsatu eta birusa desagertarazi zuten eramaileak akatuz. “New Yorker” egunkariko Richard Preston kazetariak, ordea, besterik dio. Erakunde militarrek giltzapean gorde zituzten dituen arabera, Ebola arma bakteriologiko gisa erabiltzea aukeretako bat izan omen zen. EEBBetako agerpenak berezitasun garrantzitsu bat du: lehen aldiz, Ebola birusa airearen bidez kutsa daitekeela frogatu zen. Gizakiei eraso ez bazien ere, fluidoen kontakturik gabe ere kutsa daitekeela onartu zuten ikerlariek. Bazterrak harrotu dituen Ebolaren agerpen berria Zairen gertatu da. 1976an Sudango Nzara eta Maridi herrietan gertatutakoa berritu egin du bertakoen oroimenean. Herri horietan ehundaka lagun hil zituen birusak. Ihes egitea lortu zutenen artean, birusaren eramaileak zeuden. Egun gutxitan, Zaireko muga zeharkatu eta Yambutuko misiora iritsi ziren. Hortik 35 bat herritara hedatu zen birusa, milaka lagun heriotzara kondenatuz. Marburgon gertatu bezala, Zaireko Ebola birusa gaixoen fluidoekin zuzeneko kontaktuaren bidez kutsatu zen, odola edo malkoen bidez, besteak beste.

IKERLARIAK EZINTASUNEAN ORAINGOZ

G

aitzaren transmisio-bideak listua eta odola direla zabaldu da. Horiekiko zuzeneko kontaktua gertatu behar omen da gaixotasuna kutsatzeko. Restongo agerpenak, ordea, airebidezko kutsadura gerta daitekeela baieztatu zuen. Zairen gertatzen ari den izurritean orain arte Ebolak erakutsi dituen aurpegi desberdinak bilduko ote dituen ez daki inork.

15

EZAUGARRIAK

e eta Sudan arteko Ebola ibaia aleak, beherakoa, sukarra eta barne-odoljarioak. Agidanez, birusak odolaren koagulazio-sistema erasotzen du lehen-lehenik. Kutsatu orduko, deak: Zaireko eta Alemaniako agerpenetan gorputzeko fluidoak. Restongo agerpenean gorputzeko fluidoak eta airea. beraz, odolgabetzea da heriotza ekar dezakeen lehen arrazoia. Sukarrak, goragaleak eta beherakoak asa: % 90
Ebolak eraso dien gaixoen babesak minimoetara eramaten dituzten bitartean, birusak erasotzen segitzen du. Ehunak eta organoak -gibela eta birikak, bereziki- usteltzeraino karraskatu egiten ditu. Hilkortasunak damaio Ebolari birusik arriskutsuenaren ospea. Kutsatutako gaixoen %90 hil egiten dira birusarekin lehen kontaktua izan eta 10 egunetara. Momentuz, ez dago birus ikaragarri horren bidea geldiaraziko duen sendabiderik. Ikerlarien ahalegina, izurritea gelditzeaz gain, Ebola birusaren agerpen bortitza azkartzen duten arrazoiak argitzea da. Horretarako, birusa kutsatzen duten eramaileak isolatzea beharrezkoa da. Birusaren jatorrizko eramaileek dituzten babes-sistemak laborategian birsortzea gaitzaren kontrako sendabidea lortzeko lehen urratsa da. Oraingoz, ez da eramailerik isolatzea lortu. Inork ez daki birusaren agerpena zerk azkartzen duen. Batzuen iritziz, Ebola birusak desoreka ekologikoarekin zerikusia izan dezake. Horren arabera, birusak animaliak kutsatzen ditu lehenbizi eta airearen edo odolaren bidez gizakiongana iritsi.

TXIMINOEK ERRURIK EZ

E

bola birusa filobirusen multzoko agerpena da. Animaliek kutsatutako birusa dela uste bada ere, ez da oraindaino teoria hori baieztatzerik izan. Afrikako edo Filipinetako tximino berdeei egotzi izan zaie Ebolaren transmisio-bide izatea. Aitzitik, bere eramailea azkar hiltzen duen birusak transmisio-bideak moztu egiten ditu eta ez da hori gertatu Ebola birusaren kasuan. Tximinoak azkar hiltzearen arrazoia beste eramaileren batek kutsatu izana omen da. Hipotesi horren arabera, tximinoak bigarren mailako eramaileak dira eta ez, askok dioen moduan, jatorrizko eramaile.

BIOSEGURTASUNA

E

bola birusa manipulatu ahal izateko Nazioarteko Osasun-Erakundeek P-4 biosegurtasun-maila eskatzen dute. Segurtasun-maila hori eskaintzen duen instalazio gutxi dago munduan. Gizakiaren heriotza eragiten duten birus edota bakterioak aztertzen dira bertan. HIESaren GIB birusa manipulatzeko, esaterako, P-2 eta zenbait kasutan P-3 biosegurtasun-mailak eskatzen dira. Ebolaren arrisku potentzialak maila horiek gainditu egiten ditu eta, halaber, neurri bereziak hartu behar dira birusa ikertzeko garaian. EEBBetako Atlanta hiriko Gaixotasunen Kontrolerako Ikerketa-Zentruan (CDC) burutzen ari dira Ebola birusari buruzko azterketak. Ikerlariek segurtasun-arropak jantzi behar dituzte, ezinbestez, bakterioarekin edo birusarekin kontakturik ez izateko. Laborategia erabat isolatuta dago: bertan sartzeko arestian aipaturiko arropa bereziak jantzi behar dira eta bertatik ezin da deus ere atera. Horrezaz gain, ikerlariek hartzen dituzten oharrak fax-ez edo posta elektronikoz bidaltzen dira laborategitik kanpora. Ezbairik gabe, ikerlarien zein guztion babeserako hartu beharrekoak dira neurri guzti horiek.

BIRUSAREN ERASO BORTITZA

A

lemaniako, EEBBetako eta Zaireko gaixotasunak Ebola birusaren agerpen desberdinak direla onartu dute ikerlariek. Kutsatzeko zein mekanismo erabiltzen duen ez dute oraindik erabat argitu. Mikroskopio elektronikoaren bidez ikusi ahal izan dutenez, birusak erasotzen dien zelulak erabat suntsitu egiten ditu. Gainera, zelulak berak erakarri egiten du birusa. Behin zelulan sartuz gero, ordu gutxi behar ditu

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

Ebolak bere funtzio guztiak gerarazi eta zelula bera usteltzeko. Prozesu berbera behin eta berriro errepikatzen da zelula guztietan gorputz osora zabalduz. Horren ondorioz, organo guztiei erasotzen die eta ehunak usteldu.

Euskaldunon Egunkaria, 1995eko maiatzaren 18a

5

HITZ GAKOAK

 Orain erdarazko testutxo bat irakurriko duzu. Azalpenezko testua da baina oso erregistro teknikoan idatzia. Daitekeena da, beraz, gaia ezezaguna gertatzea edota hitz asko ere ezagutzea. Edozein kasutan, ziur ulertuko duzuna. Honetarako, nahikoa duzu hitz gakoei erreparatzea, hau da, ulerkuntzarako gakoak direnei. Saia zaitez hitz horiek topatzen.

Testu-era
Testu-liburua

Testu-mota
Azalpena

Irakur-helburua
Testutik jasotzen den informazioa: zer dioen ikusi

Irakur-estiloa
Arretaz irakurri

Las posposiciones son elementos que juegan el papel de indicadores de función, en relación con ciertos casos, pero que son separables, es decir, existen en otros puntos de la cadena. En cambio, los sufijos son monemas funcionales, es decir, elementos no analizables encargados de conferir la autonomía al nominal al que acompañan. Los sufijos siguen siempre al nominal y se distinguen de las posposiciones en que no aparecen jamás en otros puntos de la cadena. Son, pues, elementos ligados

Luis Villasante: Estudios de sintaxis vasca, 1983, 48 or.  Zein dira ulerkuntzarako hitz gako horiek? Zein lokailuri esker igarri dugu testuaren egitura? 1. Hitz gakoak: 2. Lokailua:  Testuko hitz guztiak ezagutu ez arren, gaia identifikatu dugu? Mezu orokorra jaso dugu? Gutxieneko informazioa atera dugu? Taldean eztabaida itzazue puntu hauek.
Testu jakin bat ulertu ahal izateko, ez da nahikoa hizkuntzaren ezagutza eta praktika handia izatea. Honetaz gain, ulermenerako erabateko garrantzia duten beste hainbat alderdi ere kontuan hartu beharra izango dugu, hala nola: 1. Gaiari buruzko aurre-ezagutza 2. Testu-mota eta egituraz dugun ezagutza 3. Erabilitako hizkuntz erregistroa

17

4. Hitz gakoei erreparatzea, gainerakoak bazter utzita

6

ONDORIOAK ATERA NAHIAN

 Taldean zaudetela, saia zaitezte zenbait ondorio ateratzen: zer egin behar genuke hemendik aurrera modu eraginkorragoan irakur dezagun?

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

3. UNITATEA

KONTSUMITZAILEEI OHARRA

19

KONTSUMITZAILEEI OHARRA

1

ETA ZUK ZER USTE DUZU?

 Komenta itzazue honako puntu hauek: 1. Kontsumitzaileen eskubideak ezagutzen dituzue? 2. Zein dira eskubide hauek? 3. Oro har errespetatzen dira?

2

TESTUAREN INFORMAZIO OROKORRA
eskutitz bat. Behean aurkituko duzu testuaren zenbait ezaugarri. Testu-era
Eskutitza

 Hona hemen Euskaldunon Egunkariaren zuzendariari izeneko atalera bidalitako

Testu-mota
Argudioa

Erregistroa
Formala

 Irakur ezazu azkar eta saia zaitez testuaren ideia nagusiak atzematen (gehienez ere bi edo hiru ideia): Irakur-helburua
Testuari buruzko informazioa: nolakoa den ikusi

Irakur-estiloa
Gainetik irakurri

IDEIA NAGUSIAK

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

KONTSUMITZAILEEI OHARRA
Berriro ere, Donostian agertu dira merkatal establezimenduetatik kanpo eta gonbidapen bidez beren produktuak saltzen dituzten enpresak. EKAk (Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketa) era honetan egiten diren erosketek dakartzaten arriskuez donostiarrak ohartarazi nahi ditu. Enpresa hauek zenbait produkturen aurkezpenera gonbidatzen dituzte herritarrak. Hotel batera joateko gonbidapena bidaltzen dute, eta opari baten amua erabiliz herritar asko horietara joaten dira. Behin oparia jasota, saltzaileek, ederki ezagutzen duten estrategia erabiliz, eroslea beren produktuak erostera nolabait bideratzen dute. Halere, esan behar da salmenta mota hau ez dagoela galerazita, eta beraz araututa dagoen aktibitatea dela. Salmenta mota honen aurrean, EKAk kontsumitzaileak ohartarazi eta zenbait aholku eman nahi ditu. Lehenik eta behin, legeak salmenta hauen gainean zer dioen argituko dugu. 26/1991 Lege honek, Europar Batasuneko Aholku Zuzendaritzak dendaz kanpo egiten diren kontratuetan kontsumitzaileen eskubideak babesteko neurriak Estatu espainiarraren zuzenbidean jasotzea du helburu. Europear Arau honek zenbait neurri ezartzen ditu gai honen inguruan, batipat dendaz kanpo egiten diren kontratuetan zenbait irregulartasun gertatzen direlakoan, hala nola, salneurri eta kalitatearen arteko alderaketa egin ezina. Legeak, kontratuaren agiria jasotzea eta kontsumitzaileak hala nahi izanez gero kontratu hori deusezteko edo eteteko eskubideak jasotzen ditu. Dendaz kanpo egiten diren kontratuek ezaugarri hauek bete behar dituzte: Kontsumitzaileari kontratuaren kopia bat ematea, deusezte agiria bertan agertzea eta kontsumitzailearen sinadura. Kontratu agiriak kontsumitzailearen sinadurarako tokiaren gainean kontratu hori deusezteko duen eskubideari buruzko azalpen argi eta garbia eduki behar du. Deusezte agiriak titulu hori beraxe eduki behar du letra argiz goikaldean eta bidali behar zaion pertsonaren izen eta helbidea. Horretaz gain, kontratuaren identifikazio datuak eta kontratatzailearenak ere azaldu behar dute. Behin kontratua sinatu eta gero kontsumitzailearen kopia bat emango zaio. Baldintza hauek guztiak ez badira betetzen kontsumitzaileak lehen aipaturiko guztiarengatik kontratua anula dezake. Kontsumitzaileak inolako arrazoirik eman gabe kontratua anulatu dezake, produktua jasotzen duenetik 7 egunetako epean. Horretarako nahikoa da deusezte agiria bidaltzea edota produktuak itzultzea; hala ere, kontsumitzaileak frogatu beharko du deusezte eskubidea erabili duela. Eskubide hau erabiltzeak ez dio kontsumitzaileari inolako kosturik suposatuko, eta honetaz gain erositako produktuak sortutako gastuak jasotzeko eskubidea du. Kontsumitzaileak erositako produktuak galdu arren, kontratua deusezteko eskubidea du. Kontsumitzaileak erositako produktua ezin badu bueltatu, ordaindu egin beharko du. Joseba Zinkunegi (EKAko Komunikazio Batzordekoa) 1998-11-21

 Taldeka jarri eta komenta itzazue ateratako ideia nagusiak. Saia zaitezte zerrenda
21

bakarra egiten. Gogora ezazue testaren informazio orokorra baino ez dugula lortu nahi.  Nolako helburuz idatzi du egileak testu hau? Zer lortu nahi zuen? Taldeka segitzen duzuela, zehaztu testuaren asmo komunikatiboa zein den.

TESTUAREN ASMO KOMUNIKATIBOA

3

TESTUAREN INFORMAZIO XEHEA
 Orain astiroago irakurriko duzue testua eta informazio xehea lortzen saiatuko zarete. Ondoko puntuei buruzko informazioa lor ezazue:

Irakur-helburua
Testutik jasotzen den informazioa lortzea: mezuari edota formari erreparatzea

Irakur-estiloa
Arretaz irakurri

26/1991 Legearen helburuak eta nolakotasunak

Kontratuen ezaugarriak

Kontratua anulatzeaz

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

 Erantzun honako galdera hauei: 1. Ilegalak dira gonbidapen horiek? 2. Demagun pertsona batek erosten duela horrelako produktu bat, baina jasotakoan konturatzen da ez zela berak espero zuenaren modukoa. Zer egin lezake? 3. Pertsona batek halako produktu bat erosi du. Erosi eta bizpahiru egunetara, kontratua deseustatze eskubidea erabiltzea erabaki du. Produktua itzuli eta dirua ere jaso du baina bidalketa-gastuak ordaintzeko exijitu diote. Honela behar du?

23

4. UNITATEA

BAI MUNDU BERRIA

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

BAI MUNDU BERRIA!

1

NOLAKO AURRERAKUNTZEK LILURATU GAITUZTE?

 Irakurriko dugun artikulu hau Iñaki Irazabalbeitiak 1999an idatzi zuen, XXI. mendea hasi aurretik. Bertan, pasa den mendeko aurrerakuntza zientifiko eta teknologikoez hitz egiten digu. Beraz, artikulua irakurri aurretik, jarri taldeka eta saia zaitezte hipotesiak formulatzen: ZEIN DIRA... gure aitite-amamak gehien liluratu dituzten aurrerakuntzak? gure gurasoak gehien liluratu dituzten aurrerakuntzak? -

geu gehien liluratu gaituzten aurrerakuntzak?

 Komenta itzazue denon artean taldeotan jasotako erantzunak.

2

ARTIKULUARI BURUZKO HIPOTESIAK
 Esan bezala, Iñaki Irazabalbeitiak idatzitako artikulu bat irakurriko dugu. Hona hemen egilearen hainbat datu:

IÑAKI IRAZABALBEITIA
1957an jaiotako donostiar hau ikasketez kimikaria da. Aspaldidanik zientzia eta teknologiaren zabalkunde-lanetan aritu da. Elhuyar kultur elkarteko partaidea da. Hainbeste artikulu eta liburu argitaratu ditu euskaraz, hala nola, Prekozenoen sintesibidean. Anetol eta deribatuen eraztun aromatikoaren hidroxilazio eta nitrazioa (1985), Kimika: materiaren muinean.BBB 3 (1986), Hautsi ditugu kateak, espaziora goaz (1989), e.a.

 Iñaki Irazabalbeitiaren datu biografiko labur hauek irakurrita, zer-nolako testua idatz

25

lezake Euskaldunon Egunkarirako? Egin itzazue hipotesiak beheko galdetegiaz baliatuz eta zuritan dauden atalei erantzunez: Testu-mota: Testu-era: Argitaratze testuingurua Erabiliko duen hizkuntz erregistroa Artikuluaren asmo komunikatiboa Azpimarratuko dituen aurrerakuntzak gure aitite-amamak gehien liluratu dituzten aurrerakuntzak gure gurasoak gehien liluratu dituzten aurrerakuntzak? Geu gehien liluratu gaituzten aurrerakuntzak? XX. mendeko zientzia eraldatu duten aurrerakuntzak Azalpena Artikulua Euskaldunon Egunkaria

3

HIPOTESIAK BAIEZTATU / EZEZTATU

 Irakur ezazue testua bakarka, eta konpara itzazu lehengo hipotesiak testuak dioenarekin. Zein asmatu duzu? Zein ez?

BAI MUNDU BERRIA
Gure aiton-amonei galdetuko bagenie bere bizitzan zehar zein berrikuntza zientifikok edo teknologikok liluratu zituen gehien, erantzun-sorta oparoa jadetsiko genuke. Nireek, bederen, oso gaitza izango lukete horien artean bat bakarra aukeratzea: automobila, abioia, irratia, telebista, bonba atomikoa, gizakia ilargian, penizilina...Hain izan da bizkorra XX. mendeko zientzia eta teknologiaren bilakabidea! Mendearen erdialdean sortu ginenok etxekoak ditugu kontzeptu eta ezagutza asko. Eskolan ikasi ditugu edo etxeko sukaldean ezagutu, baina, halaber, gu ere iraultza teknologiko horren lekuko izan gara. Gure aiton-amonentzat arrotz izan ziren neutroiak, fotoiak, kuantuak edo geneak; guretzat, aitzitik, ezagun. Bidean ikasi ditugu gerorrek, bestalde, txip, klonazio edo pultsare modukoak. Zientziak eta teknologiak berebiziko iraultza ezagutu dute agortzear dagoen mende honetan; arian-arian, etenik gabe, gainera. XIX. mendeko fisikari handienetako batek, James C. Maxwellek, kontzeptualki oso arrotz izango lituzke egungo fisikaren atal asko, adibidez. Munduari begiratzeko ditugun betaurrekoek kristal berriak dauzkate.

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

Hala ere, eraldaketa zientifiko eta teknologiko horretan zeintzuk izan dira egiazko formulazio iraultzaileak? Zeintzuk aldarazi dute munduaren gure ikuspegia? XVII. mendeko zientziaren garapenean Newton-en legeak mugarri izan ziren legez, zerk zedarrituko du XX. mendeko zientzia? Ausardia izanik ere hiru jaulkiko ditut: teoria kuantikoa, ADNaren aurkikuntza eta ordenadorea. Teoria kuantikoak materiaren egitura azaltzeko erreminta izateaz gain, unibertsoaren jatorria eta bilakaera ulertzeko giltza damaigu. ADNaren helize bikoitzak kode genetikoaren liburua irakurtzeko

bideak ireki ditu. Ordenadoreek, azkenik, transistorearen aurkikuntzaren ondorioz, informazioa biltzeko, prozesatzeko eta kudeatzeko ahalmen izugarriz hornitu gaituzte. Beste makina bat aurkikuntza eta kontzeptu txundigarri ere garatu dira joan diren ehun urteotan, baina oinarria horietan dago: materian, bizian eta garunean. Gaurtik aurrera Teknopolis-en zientzia ulergarri zure esku.

Iñaki Irazabalbeitia

EUSKALDUNON EGUNKARIA 1999-2-20

 Komenta ezazue denon artean zertan asmatu duzuen eta zertan ez.

Zein hizkuntz erregistro darabil?

Zein da artikuluaren asmo komunikatiboa? IÑAKI IRAZABALBEITIAREN USTEZ... gure aitite-amamak gehien liluratu dituzten aurrerakuntzak gure gurasoak gehien liluratu dituzten aurrerakuntzak geu gehien liluratu gaituzten aurrerakuntzak XX. mendeko zientzia eraldatu duten aurrerakuntzak

27

Edozer ulertu nahian gabiltzala, ahoz zein idatziz, jasoko dugun informazio berria guk lehenago dakigunarekin lotu behar dugu. Prozesu horretan, dakigunetik abiatuta, entzun edo irakurriko dugunaz hipotesiak egiten jardungo dugu, geroago baieztatu ala ezeztatzeko.

4

ZER DIRA BAINA...?

 Gure aitona-amonentzat arrotz eta guretzat ezagun bide diren zenbait kontzeptu eta ezagutza aipatzen ditu idazleak. Baina, benetan al dakigu zer diren neutroiak, fotoiak, kuantuak, geneak, txipak, klonazioa edo pultsareak, adibidez? Taldeka jarrita, saia zaitezte idatziz banan-banan definitzen. Har ezazue kontuan, neurri handi batean, geure aurre-ezagutzetan oinarrituta, hipotesiak egingo dituzuela, gerora baieztatu ala ezeztatu beharko ditugunak. neutroiak fotoiak kuantuak geneak txipak klonazioa pultsareak

 Bila itzazue hiztegi entziklopedikoren batean aurreko definizioak. Aldera itzazue zeuen definizioak entziklopediakoekin. Honetarako, gida hau erabil ezazue. Edukiaren berrikusketa 1. Informazioaren nolakoa Ondo definitu duzue kontzeptua? Zuek azaldu ez duzuen daturik zekarren entziklopediak? Zein? Entziklopediak azaltzen ez duen daturik jarri duzue? Zein?

Formaren berrikusketa

1. Lexikoa Antzeko hitzak erabili dituzue? Zein bai eta zein ez? Entziklopediaren definizioa ikusirik, ba al da zuen definizioan erregistro formalari ez dagokion hitzik?

2. Informazioaren ordena Entziklopediak nolako ordenan ematen du informazioa? Eta zuen testuek?

2. Sintaxia Nolako aldea dago bi testuen sintaxiaren artean? Zertan dira berdinak eta zertan ez?

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

5. UNITATEA
IRAKURLEAK MINTZO

29

IRAKURLEAK MINTZO

1

NOLAKO GUTUNAK AZALTZEN DIRA HEDABIDEETAN?
 Normalean egunkarietan azaltzen diren irakurleen eskutitzak irakurtzen dituzue? Nolakoak izaten dira? Zertarako? Bikoteka zaudetela, erantzun iezaiezue beheko galderei: 1. Nolako helburuz idatzita daude eskutitz hauek? Zertarako? 2. Zein testu-mota izaten dira? 3. Nolako gaiak ukitzen dituzte? 4. Zuek inoiz idatzi duzue horrelako eskutitzik?

2

ASMO KOMUNIKATIBOA

 Komunikatzen garenean, ahoz edo idatziz, helburu jakin batek gidatuko du geure jarduna. Horri asmo komunikatiboa deituko diogu. Horretaz gain, halako tonuan komunikatzen gara. Irakur ezazue beheko taula. ASMO KOMUNIKATIBOA Informatzea, hartzaileak ezagutzak edo bestelako informazioren bat beregana dezan Argibideak ematea, hartzailea, arazoren bat edo gertakizunen bat ulertzeko, argibideen jabe izan dadin Hartzailea konbentzitzea, norabide jakin eta zehatz baterantz pertsuaditzeko Harreman bat sortzea, solaskideen artean harremanak hasi eta jarraitzeko asmotan

TONUA
Serioa Barregarria Neutroa Ironikoa Kritikoa Objektiboa Subjektiboa Exageratua Zinikoa Dramatikoa Aurreko bat baino gehiago nahas ditzake. Zeintzuk?

-

-

Ekintza bat egitera bultzatzea edo jokabide gidatzea Hartzailea laketzea, olgatzea, bere irudimena garatzea

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

3

IRAKUR DEZAGUN ESKUTITZ PAREA!

 Hona hemen Euskaldunon Egunkaria-ra bidalitako bi eskutitz. Bakarka irakurri eta aurki ezazue eskatzen zaizuen informazioa: Irakur-helburua
Testuari buruzko informazioa: nolakoa den ikusi

Irakur-estiloa
Gainetik irakurri

1. ESKUTITZA:GURE ESKOLA: FRANTZISKO DEUNA ESKOLA ZEIN DA...?
Gaia Testuaren tonua Asmo komunikatiboa

Testu-era
Eskutitza

Testu-mota

Erregistroa

GURE ESKOLA: FRANTZISKO DEUNA ESKOLA
Joan diren egunetan, Frantzisko Deuna Eskoletan, Nafarroako liburutegia jartzeko aukeraren berri irakurri dugu prentsan. Bertan aritzen diren haurren gurasoak garen aldetik eta gure seme-alaben etorkizunaz kezkaturik, honetan zuzeneko eragina izanen bailuke, bai Nafarroako Gobernuari, bat Iruñeko Udalari, honetaz pentsatu duten guztiaren informazioa eskatzen diegu. Gure seme-alabak handik hona eta hemendik hara eraman daitezkeen hiriko mobleria ez direla zer esanik ez. Are gutxiago arlo guztietan baldintza onik ez badu. Bi instituzioen arteko joan-etorri guzti honek, joan den ikasturtean, eskolako teilatua konpontzeko 24 milioi pezetako partida galtzea ekarri zuen, eta ikasturte berri honetan, behin betiko erabaki artean perspektiba bera du. Geroz, behin eta berriz informaturik izateko eskubidea eta hartzeke izan daitezkeen erabakietan gure parte hartzea eskatzen dugu. Gure auzoan, Alde Zaharreko eskola bakarrean, gure eskola: Frantzisko Deuna Eskola. Lourdes Mendiozar (Frantzisko Deuna Eskolako Guraso Elkarteko kidea) IRUÑEA Euskaldunon Egunkaria 1998-11-21

31

2. ESKUTITZA:HAS TENTSIOA + HAZ TENTSIOA = AHAZ TENTSIOA ZEIN DA...?
Gaia Testuaren tonua Asmo komunikatiboa

Testu-era
Eskutitza

Testu-mota

Erregistroa

HAS TENTSIOA + HAZ TENTSIOA = AHAZ TENTSIOA
Arazoa ez da. Arazorik sekula ez dugula izaten irakatsi zigun Konfuzio txinatarrak. Alegia: arazorik bada, konponbidea emaiozu eta ez duzu arazorik izango. Arazoak konponbiderik ez badu, berriz, kezkatzeko arrazoirik ez duzu, arazoak bereganatu zaituelako, zu ere bazarelako arazo hain zuzen. Horrelakoetan arazoa duzu bizimodu. Arazoa egotekotan, arrazoi edo zioren batek sortua omen da. Hortxe dago koska. Izan ere, koskak, gorpuztu ahala, hozka egin ohi digu gure baitan eta tentsioa hasten da. Has tentsioa dator, ondorioz. Arazoa konpondu ezik, tentsioa, hazi, hezi, zuzendu, zabaldu egiten da-dugu gure inguruan. Haz tentsioa-ri bide ematen diogu horrela. Bien bitartean, arazoa mendean hartuko dugulakoanedo, koxka bera onartu eta askotxotan nagusitzen ere lagundu izan diogu tentsioa txalotuz, goratuz eta kantatuz. Abes tentsioa eragiten ari gara orduan. Arazoa koxkortuz gero, koxka bihurriari bultzaka gain hartzerik ez da izaten, disko-jogailuak darabilen diska xahar koxkatuari goldari dabilkion orratz tematsuaren tankera. Beraz, mikro-ildo beretik ekinda, ezin da. Kaxkarra da irtenbidea. Zergatik? Nekea dela, asperra dela edo alferra dela, auziari ez diogulako behar beste atentzio jartzen, aurrena. Hura konpontzeko intentzioa moteltzen zaigulako, hurrena. Kafean azukre koxkorra desegin bezala barneratu, busti, gozotu, asimilatu, disimulatu, ahaztu egiten dugulako hazitako tentsioa, azkenik. Horra ahaz tentsioa, geure buruaren jabe. Arrazoi koxkagilerik ezean, ordea, zalapartaka zioaren alde abesten iharduterik ez dago, arazoa ez delako sortu. Koxkarik gabe kezkarik ez, eta alderantziz. Hortaz, gauza bagara, ikasiko dugu ahazten zioa edo kausa antxintxika ibili barik nor bere autobidean. Halaxe aterako da gugandik at tentsioa. Baina askatuta tentsioa, ABS delakoa erabiltzea ba ote? Arrazoiak arazo. Arazoak marrazo. Marrazoak kosk. Koxkak kezka. Kezkak koxkor. Koxkorrak konfusio. Konfusioak konfusio, Konfuziok arrazoi. Disketxeek ere bai: Imagination. Just an illusion. Illuuuusioooon! Josu Kintas (Gasteiz) Euskaldunon Egunkaria

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

4

IDATZ DEZAGUN ESKUTITZA!
 Demagun egunkari edo aldizkariren batera gutuna idatzi nahi duzuela. Zertarako bidaliko zenukete? Nolako helburuz? Nolako itxuraz? Taldeka zaudetela, bete ezazue beheko taula:

GURE ESKUTITZA: ZEIN DA...?
Gaia Testuaren tonua Asmo komunikatiboa

Testu-era
Eskutitza

Testu-mota

Erregistroa

Ideiak

 Komenta ezazue denon artean hartutako erabakiak.

 Eskutitzaren planifikazioa egin duzuela, idatz ezazue bakarka.

33

6. UNITATEA

GAUR EGUN ALBISTEGIA

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

GAUR EGUN ALBISTEGIA

1

EGIN DEZAGUN HAUSNARKETA!

 Euskaraz zerbait entzuten duzunean, zer / nola saiatzen zara ulertzen? Erantzun iezaiezu bakarka honako galdera hauei:
ADOS 1. Zerbait entzuten dudanean gai horretaz zer dakidan hasten naiz berehala pentsatzen 2. Jasotzen dudan informazio berria dakidanarekin kontrastatzen dut 3. Gai horretaz ulertzen ez dudana testuinguruaren bitartez saiatzen naiz ateratzen 4. Entzun bitartean, hitz solteak edo esaldi / pasarte osoak ulertzen ez baditut, ez naiz blokeatzen eta aurrera segitzen dut adi-adi eta etsi gabe. Zerbait, behintzat, ulertuko ahal dut! AURKA

 Komenta itzazue denon artean emandako erantzunak. Zein dira, zuen ustez, erabilgarrien suerta daitezkeen ulermen-estrategiak? Egizue zerrenda laburra.

2

ZEIN DIRA AZKEN ALBISTEAK?

 Taldeka zaudetela, saia zaitezte ustez izan daitezkeen albiste garrantzitsuenak zerrendatzen. Honekin batera, komenta ezazue labur-labur orain arte zer gertatu den albiste horien inguruan.

GURE ARTEAN

ESTATUAN

NAZIOARTEAN

KIROLETAN

3
35

ALBISTEGIA
 Euskal Telebistak egindako Gaur egun albistegia ikusiko duzu segidan. Berri garrantzitsuenak zein diren jasoko duzu? Jaso ezazu beheko galdetegiaren bitartez informazio berria:

TITULARRAK
 ____________________________________________________________ ____  ____________________________________________________________ ____  ____________________________________________________________ ____  ____________________________________________________________ ____  ____________________________________________________________ ____  ____________________________________________________________ ____

ALBISTE GARRANTZITSUENAK
1. GURE ARTEAN  ____________________________________________________________ ____  ____________________________________________________________ ____ 2. ESTATUAN  ____________________________________________________________ ____  ____________________________________________________________ ____ 3. NAZIOARTEAN  ____________________________________________________________

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

____  ____________________________________________________________ ____ 4. KIROLETAN  ____________________________________________________________ ____  ____________________________________________________________ ____

37

4

ZER EGIN DUZUE ENTZUN BITARTEAN?

 Benetako albistegi bat entzun duzue gaur. Entzun bitartean erabilitako estrategiak ebalua itzazue: 1. Hasierako puntuan komentatu dituzuen estrategiak erabili dituzue? 2. Zein bai eta zein ez? Zergatik? 3. Nolako zailtasunak izan dituzue? 4. Zertan lagundu dizuete estrategia horiek?

Hemendik aurrera
    Nola jarrai dezakezu zeure kasa entzumena lantzen? Zer-nolako grabazio, saio, elkarrizketa... entzungo zenituzke? Zergatik? Etxean honelakorik entzuteko modurik baduzu? Entzun bitartean posible da lehenagoko estrategiak erabiltzea?

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

7. UNITATEA

HIZTEGI TRANSGENIKOA

39

HIZTEGI TRANSGENIKOA

1

ETA ZUK ZER DAKIZU?

 Unitate honetan Luis Fernandezen artikulu bat izango dugu aztergai. Irakurri aurretik, behean dituzuen datuak irakurri eta saia zaitezte galderei erantzuten, taldeka zaudetela.

Luis Fernandez: 1966an Eibarren jaioa
 Kazetaria  Argia eta Jakin aldizkarietako kolaboratzailea izateaz gain, Euskaldunon Egunkarian ere idazten du  Tetris-zutabeak eta lerro solteak (1995) literatur lanaren egile  Euskaldun zaharra 1. Eibarren zein euskalki erabiltzen da? Nola egingo du berak lagunartean? 2. Euskararen erregistro formala menderatzen du?

Euskara batua: 1968an Arantzazun sortua
 Gipuzkera izan zen oinarri  Gainerako euskalkietatik ezer gutxi hartu zen eredu estandarrerako 1. Euskal Herriko zein lurraldek du euskaldun-kopuru altuen? 2. Egun hedabideetan nahiz erregistro formaleko testuinguruetan erabiltzen den euskarak nongo eragin linguistikoa du?

Elikagai transgenikoak
 Genetikoki manipulatutako elikagaiak dira  Era honetako elikagaien inguruan polemika handia gertatu da 3. Zer dakizu polemika honetaz? 4. Badugu zein elikagai transgenikoa den jakiteko modurik?  Komenta itzazue denon artean emandako erantzunak.

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

2

ARRETAZ IRAKURRI
 Hona hemen Luis Fernandezen artikulua. Irakur ezazu arretaz geroagoko galderei erantzun ahal izateko.

Testu-era
Iritzi-artikulua

Testu-mota
argudioa

Irakur-helburua
Testutik jasotzen den informazioa lortzea: mezuari edota formari erreparatzea

Irakur-estiloa
Arretaz irakurri

HIZTEGI TRANSGENIKOA
Ez dut ulertzen ondoegi zein den gipuzkeraren botere ezkutua, baina hor dagoenik ezin daiteke uka. Giputz batekin ezkontzea okurritu zitzaidanetik, nire aitaren etxean izandako kanbioak harrituta nauka. 75 urte bete ondoren, ez da bada geure aita eseri eta asteartea bezalakoak esaten hasi andrea etxera eramaten dudan bakoitzean? Oraindik ez gara iritsi zotinaren eta bekarraren ordez kika eta makarra bezalako barbarismoak esatera, baina batek daki... Edozein egunetan, postrerako pellak eduki beharrean, igual esango digu aitak letxe frita daukagula! Hurrengo inauterietan izango ote da? Jaki transgenikoak supermerkatuko latetan bezala, halaxe txertatu zaigu gure etxean lexiko gipuzkoarra. Gizartearen aurrerakuntza teknologikoaren ondorio derrigorrezkoa balitz bezala. Hiztegi transgenikoaren inbasioak ez du gelditzerik, itxura batean. Esate baterako, inork sumatu du irten aditzaren heriotza misteriotsua? Saritxo bat emango diogu egunkari honetan irten bat aurkitzen duen hurrengoari, bale? Orain, atera besterik ez da existitzen. Garai batean, atera hori intransitibo soil bat besterik ez zen niretzat, baina orain,
41

atera transgeniko transitiboak halako arrakasta ekologikoa izan du, non honezkero ez den inor inora sekula irteten. Manifestariak kalera ateratzen dira, eta jokalari baten ordez, beste bat ateratzen da... Dinosauruen patua, irten aditzarena. Bizkaitik idatzitako kroniketan ere ez da jada hemen haren arrastorik ageri. Beste adibide bat? Orri hau pasatu eta hementxe bertan aurkituko duzun erantzuiguzu sekzioan ere, ezin zaio irakurleari al partikula ez daraman galderarik egin. Gipuzkeraren doinuarekin markatuta galdetzen ez bada, badirudi ez duela naturaltasunik interpelazio horrek. Sekzioaren arduradunak gipuzkoarrak izango direlako izango da (gipuzkera = batua ekuazioa errazegi egiten duten horietakoak. akaso); baina hori baino okerragoa da, itxura guztien arabera, Bizkaiko kazetariek ere ezin dutela, dagoeneko, al ditxosozkorik gabeko galderarik egin elkarrizketetan. Lexiko transgenikoak menderatu gaitu. Klon giputzak gara denok jada. Euskaldunon Egunkaria 1999-01-28

3

INTERPRETA DEZAGUN ARTIKULUA
 Saia zaitezte beheko galderoi erantzuten: 1. Zein da artikuluaren tesia? 2. Nola garatzen ditu tesiaren aldeko argudioak? 3. Artikuluaren hasieran zenbait hitzen erabileraz mintzatzen zaigu egilea. Zein dira... a) Aitak orain darabiltzan hitzak: b) Betidanik erabilitakoak: c) Hemendik gutxira erabiliko dituenak: 5. Zer dela eta alderatzen ditu jaki transgenikoak eta aitak lexikoan aldaketarik izatea? 6. Zergatik da irten aditzaren patua dinosauruen bera? 7. Zer da Erantzuiguzu? Zer leporatzen dio? 8. Zein da egilearen asmo komunikatiboa?

4

ONDORIOAK ATERA NAHIAN

 Saia zaitezte beheko galderoi erantzuten:

BAI
1. Irakurriko dudan testuaren izenburua, egilea,... ikusi bezain laster, gaiaz edo egileaz zer dakidan hasten naiz pentsatzen 2. Irakurtzen ari naizela, zenbait konturi erreparatzen saiatzen naiz, esaterako, gaiaz egiten duen trataeraz (objektiboa, neutroa, teknikoa,...) 3. Egilearen asmo komunikatiboa atzeman nahian aritzen naiz irakurketan zehar 4. Nolako hizkuntz erregistroa darabilen asmatzen saiatzen naiz

EZ

Ezein testu ulertu ahal izateko, irakurleak gaiari buruzko aurre-ezagutzak izan behar ditu. Ezagutza hauek izan ezean, nekez ulertuko du ezer. Nolabait esatearren, bestelako estrategiak eta abarrekoak martxan jarri ala ez, gaiari buruz dakigunak baldintzatuko du ulermena. Halaber, egilearen asmo

Irakurmena lantzeko ikas-materialak

Hizkuntza komunikabideetan

komunikatiboa, darabilen hizkuntz erregistroa, gaiaz egiten duen trataera eta abarrekoak atzematea funtsezkoa izango da ulermena gertatu ahal izateko.

43

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful