You are on page 1of 25

TEKNOLOGIA

BERRIAK
1. DESKRIBAPENA
SALESIANOS DEUSTO IKASTETXEA

Gela bakoitzean edo behintzat, ziklo


bakoitzeko gela batean ordenagailu bat
aurkitzen dugu. Beste geletan hurrengo
teknologia berriak aurkitzen ditugu:
 Musika gelan: mini-kadena, telebista, eta
bideoa.
 Informatika gelan: ordenagailuak, arbela
taktila (irakaslearen ordenagailuko
pantalla ikutu egiten da makiltxo
batekin),…
 Bideo gelan: telebista, bideoa, dvd,…
 Irakasle gelan: kaseta, argazki-kamara
digitala, ordenagailua, fotokopiagailua,
proiektorea…
 Heziketa bereziko gelan: ordenagailua.
Gelan dagoen ordenagailua
irakasleak erabiltzen du, gehien
bat. Agian, zenbait gai azaltzeko
ordenagailuaz erabiltzen da
informazioa denek pantaila ikus
dezaten edo taldeka egiten
badute lan ikasleek informazioa
bila dezakete.
Normalean ez da aparteko
prestakuntza eskeintzen irakasleei,
eta hau eskeintzen bada ez da
derrigorrezkoa eta oso puntual izaten
da, adibidez, programa hezitzaileari
buruzko programa baten kurtsilo bat.
Beraz, prestakuntza oinarria daukate,
bakoitzak bere ikasketetan jasotakoa,
esate baterako.
ZUMAIAKO HERRI ESKOLA

Irakasleen prestakuntza ez da
gehiegizkoa ere, talde txiki bat dago IKT
taldean sartuta eta hauek dira bere zikloko
gainontzeko irakasleei teknologia berriei
buruzko informazioa banatzen arduratzen
direnak. Beraz, beraien arteko elkar
laguntza bat izaten da, eta askotan,
informazioaren elkar trukaketa bat ere.
Teknologia berriak, gehien bat
ordenagailuak eta proiektoreak gutxinaka-
gutxinaka ikasi dute erabiltzen. Norbait
arduratu da hau ikasteaz eta berak irakatsi
die gainontzego guztiei, gainontzeko
ikastaro edo prestakuntzarik gabe.

Teknologia berrien erabilera, nabarmena


ikusten dute, hau da, derrizgorrezko
bezelakoa.
Haurren erabilera ez da gehiegizkoa ere,
ordu zehatz batzuk izaten dituzte hauen
erabilera bultzatzeko, talde txikietan
elkartzen dira ordenagailu aurrean eta oso
gustura iharduten dute. Beraz ez da asko
erabiltzen baina tamaina polit batean bai.
Haurrek, bertan jolas asko aurkitzen
dituzte.
AZKOITIKO FLOREAGA IKASTETXEA

Orokorrean hauek erabiltzen dituzte:


ordenagailuak, eskanerrak, inpresorak,
proiektoreak,…

Ikastetxean 60 ordenagailu inguru daude;


5 eskaner; 12 inpresora, hauetako 4
laserrak dira eta 1 laser koloretan; 6
proiektore ere badaude.
Ikastetxe batzuekin konparatuz gutxi
erabiltzen dira eta beste batzuekin
konparatuz berriz dexente, erabilera
erdibidekoa dela esan digute, baina geroz
eta gehiago erabiliko direla ere esaten
diguten. Hauen erabilera gehiagora joatea
nahi dute.

Hauek erabiltzen dira teknologia berriak


erabiltzen ikasteko eta gauzak egiteko
bide berriak ezagutzeko.
3 urtetik aurrerako ikasle guztiak
erabiltzen dituzte ordenagailuak.
Eskanerrak DBH-ko ikasleek soilik
erabiltzen dituzte.

Txikiek programa ezberdinak erabiltzen


dituzte, azalpen bidez ikasten dute
erabiltzen. Adibidez ingeleseko kalseetan
cd ezberdinak erabiltzen dituzte edukiak
lantzeko.
DBH-ko ikasleak informatikako ikasgaian
ordenagailu gelara joaten dira programa
ezberdinen erabilpena ikastera, azalpen bidez
ikasten dute; adibidez: Word, Excel, Acces,…
Beste irakasgaietan proiektuak burutzeko
erabiltzen dituzte teknologia berriak.

Pedagogia zuzendaria arduratzen da irakasle


guztien prestakuntzaz. Honetarako plangintza
bat dute.
Irakasleen prestakuntza azalpen bidez
burutakoa da.
ONDARROAKO ZUBI-ZAHAR IKASTOLA

Ohiko gela guztietan dago ordenagailua. Hala


ere, denetan ez dago internetik, eta impresora
ere bakar batzuk dute. Compac disca ere
badute.

Horrez gain, ikastetxean bi gela daude non


bideoa, DVD-a eta Proiektorea erabiltzen diren.
Irakasleen bilgeletan ere badago ordenagailua,
intranet bidez ordenagailu guztietan internet
dagoelarik.
Azkenik esan, ordenagailu gela dagoela,
eta hemen, ordenagailu guztiek dute
interneterako sarbidea.

Teknologia berri hauek asko erabiltzen


omen dira, egunero hain zuzen ere.

Bai haurrek eta bai irakasleek, biek


erabiltzen dituzte ordenagailua.
Haurrek beraiek esperimentatuz erabiltzen dute
ordenagailua.

Irakasleei dagokienez, korreoa begiratzeko,


informeak, inkestak, eskutitzak, oharrak...
idazteko erabiltzen dute gehienbat.

Irakasleek ordenagailuaren erabilera ikastaroen


bidez ikasi dute, eta IKT proiektuaren bitartez
ere bai.
2.KONPARAZIOA
Lan honetan 3 ikastetxe pribatu eta
publiko bat deskribatu ditugu.
Deustuko ikastetxeari dagokionez
aipagarria iruditzen zaigu gela bakoitzean
ordenagailu bat dagoela eta baliabide
teknologiko asko daudela edozeinen esku;
Zumaiako Herri Eskolari dagokionez berriz,
ez dago ordenagailu bat gela bakoitzean
eta beharra dagoenean portatil bat dute
ziklo bakoitzean erabiltzeko.
Azkoitiko ikastetxean beraien erabilerarako
nahiko baliabide dituztela esan dezakegu.
Baina, agian, beste ikastetxeekin
konparatuz hauek ez dira nahikoak.
Azkenik, Zubi-Zahar ikastolan ere
Bilbokoaren antzera, gela bakoitzean
ordenagailu bat aurkitzen da.
Konparaketa honetan beste puntu
garrantzitsu bat herri eta hiriaren arteko
aldeak dira. Deustuko ikastetxea hirian
kokatzen den bitartean beste hirurak herri
txikietan
Teknologia berriei lotuta irakasleen
prestakuntza aipatu behar dugu. Deustuko
irakasleei dagokionez, ez dute ikastaro
zehatzik prestaturik, beraz, hauen
prestakuntza bakoitzaren gain geratzen da
eta norberaren ezagutzen arabera
oinarrituz joango da. Zumaiako Herri
Eskolan aldiz, talde txiki bat dago IKT
taldean sartuta. Hauek arduratzen dira
beraien zikloko irakasleei azaltzen.
Azkoitiko ikastetxean, ez dute
inolako prestakuntza zehatzik, baina
bai Pedagogi zuzendaria arduratzen
da hauen prestakuntzaz. Zubi-Zahar
ikastetxean, bai ikastaroetan eta
baita ere IKT proiektuan parte hartu
izan dute. Hortaz, bakoitzak duen
prestakuntzaz gain hauetan baliatzen
dira teknologia berriei buruzko
erabilera hobetzeko.
3.ONDORIOAK
 Egungo haurrak Internet garaikoak
direnez, teknologia berriak egunero erabili
beharreko lanabesak dituzte. Informatika,
hezkuntza-etapa desberdinetan helburuak
eskuratzeko eta ikasketa errazteko
baliabide didaktiko gisa erabili behar da.
 Informazioaren teknologia hezkuntzan
sartzea heziketa munduak gaur egun
duen desafiorik handienetakoa da.
 Esan dugun bezala, argi dago teknologia berrien
erabilera oso garrantzitsua bilakatu dela. Gero
eta gorakada handiagoa sumatzen da, gizarteko
eremu askotan eta, noski, hezkuntzan ere bai.
 Ikasleez aparte, irakasleek ere gero eta gehiago
erabiltzen dituzte teknologia hauek alde batetik
ordenagailua informazioa bilatzeko, idatzizko
txostenak prestatzeko, eta abar, bestalde
proiektorea, fotokopiagailua, dvd-a, eta kaseta
gelan sortzen diren beharrak hobeto asetzeko
eta horrela umeen arreta hobeto bereganatzeko
eta hezkuntza aberasteko.
 Bukatzeko, gure ustez teknologia berriak
derrigorrezkoak dira hezkuntzan, ez
bakarrik aisialdirako baizik eta umeen
formakuntzarako eta hauen
etorkizunerako. Gaur egun bizi garen
gizartean hauek ezinbestekoak baitira.
4. IRA DO KIZ UNAK
Irakasleei dagokienez gure iradokizunak
hurrengoak dira:
• Hiru hilabetetik behin ikastaro bat
egitea.
• Hauen erabilera sustatzea.
• Zikloko irakasle bat IKT taldean
ihardutea.
• Ordenagailua egunero erabiltzen
ohituaraztea.
• Baliabide teknologikoak eskura
edukitzea eta era egokian mantentzea.
Ikasleei dagokienez, hauek dira gure
proposamenak:
• Ikaslea formazioaren agente nagusia
izaten bilakatzea.
• Ikaskuntza aktiboago eta
esanguratsuago bat ahalbidetzea.
• Ikasketa prozesua momentu oro
tutorearengatik ikuskatua izatea.
• Munduan moldatzeko ikuspegi
teknologikoa edukitzea.
• Beharra suertatzen zaienean eskura
eduki eta erabiltzen jakitea.
• Honen ondorioz, gure
iradokizunak bai irakasle eta
ikasleen onerako direla
pentsatzen dugu, eta, bide batez,
ikastetxeak ematen duen proiektu
hezgarriari aberastasuna ematen
dio.
• Gure proposamenak aurrera
eramatea lan asko suposa
badezake ere, ezer ez da
ezinezkoa eta hortaz, gutxinaka-
gutxinaka lortu daitekeelakoan
gaude.

Rate