You are on page 1of 19

Ikastetxeen arteko konparaketa

IKASTETXEEN ARTEKO
KONPARAKETA
Ikastetxeen arteko konparaketa

SARRERA

Gure lanean, praktiketan egon garen ikastetxeetako teknologia berrien


erabilpena aztertu dugu. Hau eginda, taldekide bakoitzak ikastetxe bat deskribatu
du; aztertutako ikastetxeak hauek dira:

- Talaia Ikastola (Hondarribia)


- Haztegi Ikastola (Legazpi)
- La Salle San Martzial (Irun)
- Orioko Herri Ikastola (Orio)

Banakako lan hauen hasieran ikastetxearen kokapena eta ingurunearen


deskribapen labur bat egin dugu. Ondoren, teknologia berrien erabilerari buruzko
deskribapena burutu dugu. Bukatzeko, hauen arteko konparaketa, eta hobetzeko
proposamenak edo iradokizunak egin ditugu.

Ikastetxeek erabiltzen dituzten teknologia berriak zeintzuk diren jakiteko


ikastetxeetara galdetzera joan gara eta interneteko ikastetxeen orrialdeetan
informazioa lortu dugu.
Ikastetxeen arteko konparaketa

TALAIA HONDARRIBIKO ESKOLA

Gipuzkoako ipar-ekialdeko herri hau Irundik 4 km-tara eta Donostiatik 25


km-tara dago. Gutxi gora-behera 16.000 biztanle dituen herri arrantzalea da.

Talaia Hondarribiko Eskola, herrian zeuden bi ikastetxe publikoen


(Hondarribiko ikastola eta Biteri-Soroeta eskola) arteko elkarketaren ondorioz
sortu zen 1.996an. Talaia, Hondarribian dagoen eskola publiko bakarra da, eta
eskola honetan D ereduan soilik irakasten dute.

Nire praktikak Lehen Hezkuntzako eraikuntzan burutu ditut. Eraikuntza hau


harresien parean kokaturik dago; ondoan, Udaltzaingoa, etxeak eta bi parke
daude; eta atzealdean, berriz, euskaltegia eta Jostaldi frontoia.

Irakas eskeintzari dagokionez, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, D.B.H


eta Batxillergoa burutzeko aukera dago, baita erdi mailako zikloak ere. Honela,
828 ikasle daude lau zentrotan banatuta, Lehen Hezkuntzako eraikuntzan, 43
irakasle eta 456 haur daudelarik.

Praktiketan egon naizen denboran ikusitako teknologia eta bere erabilera


aztertuko ditugu.

TEKNOLOGIA

Informatika gelan 16 ordenagailu eta eskaner bat daude. Ikasleak astean


zehar informatikako ordu bat dute. Ni praktiketan bigarren mailan egon naiz eta
informatika ematen zuena tutorea zen. Hirugarren mailatik aurrera, ordea,
informatikako irakasleak ematen du.Word-en erabilera ipuin bat idatziz ikasi
zuten, internet, berriz, gutxi erabili dute. Google bilatzailean informazioa eta
argazkiak bilatzen eta inprimatzen ikasi dute.
Ikastetxeen arteko konparaketa

Matematika lantzeko Mate Blaster, eta Piratak matematika 2; adimena


lantzeko Tamgran, eta margotzeko crayola programak erabiltzen ikusi ditut. Klik
programaren bidez ere, matematika eta hizkuntza landu dituzte.

Irakasleentzat irakasle gelan hiru ordenagailu eta eskaner bat daude.


Eskola osoa kontuan hartuz, berriz, hiru eskaner soilik daude. Aipatzekoa da
irakasleek eskanerra gutxi erabiltzen dutela. Irakasleek ordenagailua nahi duten
denboran erabili dezakete. Hauek, e-mail-a gutxitan erabiltzen dute beraien
artean, baina, orain Intranetaren erabilera ikasten ari dira, era hau nahiago baitute
aukera gehiago ematen baititu.

Laguntza gelan bi ordenagailu daude. P.T-ek normalean irakasle gelako


ordenagailuak erabiltzen dituzte, gelan klasea ematen ari badira ezin dutelako
sartu. Ordenagailu hauek Heziketa Premia Bereziak dituzten ikasleekin lan
egiteko erabiltzen dituzte. Praktiketan lehen ezagutzen ez nituen ordenagailuko
hainbat jokoen erabilera eta izena ikasi dut: euskara lantzeko ordenagailuko
jokoak; Birraitonaren museoa, jolas gaitezen, Piratekin euskaraz 1 eta 2,
Marilitxar, etab. Matematika lantzeko; Mate Blaster, Piratak matematika 1, Ikasi
matematikak Piporekin, etab.

Gela bakoitzean ordenagailu bat dago ikasleak bertan lanak egiteko.


Eguraldi txarra egiten duenean ikasleak ez dira patiora ateratzen, eta gelan
ordenagailuan eta beste jokoetan jolasten geratzen dira.

Zuzendaritzan bi eskaner eta hiru ordenagailu daude. Hemen, ordenagailua


gehienbat txostenak egiteko, Intraneten bidez mezuak bidaltzeko, etab. Erabiltzen
dute. Lehen aipatu dudan bezala, Intranet zerbitzua badute eta honela,
astelehenetan bi orduko ikastaroa jasotzen dute irakasle guztiek. Bertan,
eskanerra, intranet, korreoa, argazki makina digitaleko argazkiak ordenagailura
pasatzen, etab. ikasten dutelarik. Ikastaroa bigarren hiruhilabetean hasi eta
Ikastetxeen arteko konparaketa

maiatzaren erdialdean bukatuko dute eta bertara joatea derrigorrezkoa da.


Klaseak ematen dituena informatikako irakaslea da.

Azkeneko solairuan bideo gela dago. Gela honetan, egunero ikasleak


irratsaioa egiten dute. Maila bakoitzak egun bat du eta astero gela bati tokatzen
zaio. Batzutan, bi mailek elkarturik egiten dute. Irrati programa Hondarribian
bakarrik entzuten da.

Orokorrean programa erabilienak Word, Power Point eta Internet dira.


Interneten Google bilatzailea da bisitatuena.

Talaiak web orrialdea dauka. www.euskanet.net/talaiahh


Ikastetxeen arteko konparaketa

LEGAZPIKO HAZTEGI IKASTOLA

Haztegi ikastola Legazpi erdian dago kokatuta. Bertako leihoetatik kalea


ikus daiteke eta haurrak patioan dauden bitartean edonork ikus ditzake. Bestalde,
ikastolaren ondoan parke bat dago, zehazki ikastolarentzat egina ez dagoen arren,
txikienen entretenigarri bihurtzen dena. Parke hau oso zabala da eta bertan,
ikastolakoa ez den jendea ere ibili ohi da.

Ikastola parean errepide bat dagoen arren, haurrek ez dute bertaraino


joateko aukerarik, eta errepide horren beste aldean etxe eta denda batzuk daude.
Ikastola atzean, berriz, mendi bat dago; eta bertan, herriko auzo ezagun bat.

Beraz, ingurunearen deskribapen labur honen ondoren, ikus daiteke


ikastola nahiko herrikoia dela.

Ikastola eraldatzen joan da denboran zehar, herriko eraikuntza ezberdinak


erabiliz. Gaur egun, bi eraikuntza betetzen ditu. Batean, 4 urte arteko haurrak
daude; bestean, berriz, Haur Hezkuntzako azken urtekoak, Lehen
Hezkuntzakoak, D.B.H.-koak eta D.B.H.O.-koak. Bigarren eraikin hau ere
urteetan zehar aldatu egin da; hasieran “alde-zaharra” deitzen zaion zatia soilik
zegoen; beranduago, beste zati bat eraiki zuten; eta duela urte batzuk, azken zatia
gehitu zitzaion.

Beraz, ikus daiteke denborarekin ikastola handitzen joan dela, eta era
berean, berrikuntzak burutu direla.

Ikastolak honako instalazioak ditu besteen artean:

- Idazkaritza
- Bi liburutegi
- Ikus-entzuneko gela
Ikastetxeen arteko konparaketa

- Teknologia gela
- Areto nagusi bat
- Soinketa gela
- Bi frontoi eta bi patio zabal
- Bi informatika gela.
- etab.

Ikastolan bi informatika gela daude; bat, Lehen Hezkuntzako


ikasleentzako, eta bestea, D.B.H. eta D.B.H.O.ko ikasleentzako. Bertan,
informatikako klaseak ematen dituzte astean bitan. Gainera, Haur Hezkuntzatik
hasita Batxilergora bitarteko gela guztietan ordenagailu bana dago, guztiak
interneteko konexioarekin, ikasleek beren denbora librean nahi dutena kontsulta
dezaten edota gelan lan ezberdinak burutu ditzaten.

Irakasle geletan, berriz, hainbat ordenagailu eskura izateaz gain,


inprimagailuak eta eskanerrak ere badaude. Inpresorak ikastolako ordenagailu
guztiek duten sareko konexioaren bidez erabiltzen dira, hau da, edozein gelatan
egindako lanak ikastolako hiru irakasle geletan inpramatzen dira. Bestalde,
aipagarria da Haztegi Ikastolak web orrialdea duela (haztegi-ikastola.net),
denborarekin berritzen eta osatzen joan dena. Bertan, Intranet-eko zerbitzua
erabil daiteke.

Honez gain, irakasleek formakuntza plan bat jarraitzen dute, Ikastolen


Elkarteak, Berritzeguneak edo beste elkarte batzuek antolatutakoa. Mintegi
ezberdinak izaten dituzte, adibidez: Urtxintxa-Txanela mintegiak, Etorkinen
mintegia, Pedagogi, administrari eta zuzendari mintegiak, Filosofia mintegia,
IKT mintegia, Eleaniztasun Proiektuko mintegiak, Euskaraz Biziko mintegia,
Eskola Agenda 21 mintegia eta Frantses mintegia.

Ikastetxean hiru laguntza gela daude. Bakoitzak ordenagailu bat du, batez
ere, Mocrosoft Word, Microsoft Power Point eta jolasak erabiltzeko. Hauetako
Ikastetxeen arteko konparaketa

batean honako baliabide teknologikoak dituzte ikasleekin maiz erabili ohi


dituztenak:

PLAPHOONS:
Katalan batek sortutako programa berezi bat da. Idazteko edota
marrazkiak egiteko erraztasuna ematen du eta, bestalde, ahots grabaketak egiteko
aukera ere uzten du. Grabaketa hauek irakasleek haurrei lan egiten laguntzeko
edota haurrek beraiek beren lanak sortzeko balio dute.

Honetaz gain, programa honetan, barrido automatiko edo eskaneatze


automatiko bidez mugikortasun gutxiko haurrei lan egiteko modua asko errazten
zaie. Honekin, kurtsoreak banaka seinalatzen ditu pantailako aukerak, haurrak
nahi duen unean klikatuz.

NEOBOOK:
Programa honen bidez, gehienbat ipuinak lantzen dira. Honekin, irudiak
erabiltzeaz gain, grabaketak ere egin daitezke, ipuinak kontatzeko. Oso
lagungarria iruditu zait urritasun psikikoa duten haurrentzat, ipuinak beste era
batean kontatzeko aukera emateaz gain, haurrei deigarriago egiten zaien modu
bat baita.

S.P.C (Sistema Pictográfico de Comunicación):


Baliabide hau garun paralisia duten haurrekin erabiltzen da gehienbat, eta
bertako irudiak asko erabili dituzte Plaphoos-en, Neobook-en eta beste zenbait
lanetan. Oso interesgarria da baliabide hau izatea asko laguntzen baitu, batez ere,
lanak prestatzeko orduan.

MINSPEAK (Comunicación aumentativa y alternativa):


Hitz egiteko gaitasunik ez duten pertsonekin erabiltzen da. Ikono edo
piktograma batzuen bidezko hizkuntza erabiltzen da tresna honekin; ikono
hauetako bakoitzak esanahia ezberdinak dituelarik.
Ikastetxeen arteko konparaketa

MICROSOFT POWER POINT:


Ikasleek (gehienbat haundienek) hainbat lan, aurkezpen edo kontakizun
egiteko erabiltzen dute. Adibide bezala, txikienentzat prestatu dituzten ipuin
batzuk ikusteko aukera izan dut.

MICROSOFT WORD:
Oso erabilia da programa hau, edozein dokumentu idazteko edota
haurrentzako fitxak prestatzeko. Gainera, ikasleek beraiek ere lan asko egiten
dituzte programa honen bidez.

URTXINTXAKO MATERIALAK:
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrekin
urtxintxako materialak erabiltzen dituzte. Hauen artean daude ordenagailukoak.
Batetik, ipuinak eta abestiak, guztien artean lantzen dituztenak; eta bestetik,
jokoak, denbora librean haurrek erabiltzeko aukera izaten dutenak.
Ikastetxeen arteko konparaketa

LA SALLE SAN MARTZIAL IKASTETXEA

Irungo La Salle Ikastetxea Irunen kokatua dago, hirigunetik gertu eta beste
ikastetxe batzuen ondoan, hala nola, Belasko-Enea eskola publikoa, Bidasoa
lanbide eskola eta Pio-Baroja Institutua.

Irungo La salle ikastetxea hiru eraikinetan banatuta dago, bakoitzari bere


izena dagokiolarik. Elizatxo etorbidean kokaturik daude hirurak, elkarren artean
komunikaturik eta eremu zabal bat harturik.

Eraikin zaharrenean, La Salle Enean, hain zuzen ere, D.B.H.-ko gelak


daude kokatuta; hurrengo eraikinean, Lanbiden, Batxilergoak eta Lanbide
Heziketako zikloak aurki ditzakegu, goi eta erdi mailakoak; eta azkenik, La Salle
San Martzial aurkitzen dugu, eraikinik berriena, orain dela bi urte egindakoa.
Azken honetan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako instalazioak kokatuta
daude. Eraikin hau berria denez, azpiegiturak ere berriak dira eta material
gehiena ere berria da, horrela, ordenagailu gehienak berriak dira, baina, hala eta
guztiz ere, eraikin zaharreko ordenagailu zaharren bat ere badago.

La Salle ikastxetxea pribatu/kontzertatua da, eta badakigu, eskola hauetan


normalean, alderdi ekonomikoari asko begiratzen zaiola eta material guztia ahal
den gehien aprobetxatzen dela, baina, egia esan, honetan ez da horrelakorik
ematen.

Nire praktiketako egonaldia gehienbat laguntza gelan izan da, horregatik,


Teknologia Berriekin izandako kontaktua nahiko eskasa izan da, baina, hala ere,
deskribapena egiten saiatuko naiz. Ordu batzuetan Lehen Hezkuntzako gela
batean egon naiz, 2.mailan hain zuzen ere, eta honetan, Teknologia Berriekin
izandako esperientzia deskribatuko dut.
Ikastetxeen arteko konparaketa

La Salle San Martzial ikastetxean, informatikako gela bat aurki dezakegu,


eraikin honetan honelako gela bakarra delarik eta hau, Lehen hezkuntzakoei
bakarrik zuzenduta dago. Bertan, 26 ordenagailu daude, denak inprimagailu
batetara konektatuta. Informatikako gelara, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak
joaten dira astean bitan, ordu beteko saioetara. Saio hauen helburua, ikasleek
ordenagailuarekin familiarizatzea eta eguneroko bizitzan ahalik eta gehien
erabiltzea da. Honetarako, informatikako bi irakasle daude, baina, irakasle hauek
Lehen Hezkuntzako tutoreak ere badira. Normalean, Mi encarta eta Paint-ekin
lan egiten dute.

Ingeleseko asignaturan ere, batzutan informatikako gelara joaten dira eta


honetan Muzzy ingelesa ikasteko programa bat erabiltzen dute.

Irakasleen geletan, berriz, beste ordenagailu batzuk aurkitzen ditugu. Haur


Hezkuntzako irakasleen gelan 2 ordenagailu daude eta Lehen Hezkuntzako gelan
ere beste 2, inprimagailua eta eskaner bat ere aurki ditzakegu. Zuzendariak,
orientatzaileak eta administratiboak bakoitzak bere bulegoan ordenagailua dauka.
Idazkaritzan ere eskanerra eta inprimagailua badaude. Ikusten dugunez, azken
finean, ordenagailu kantitateari dagokionez eskasak geratzen dira
irakasleentzako.

Irakasle gehienek, irakasle geletako ordenagailuak erabiltzen dituzte, batez


ere, zenbait material prestatzeko, ebaluaketak egiteko, notak jartzeko, interneten
informazioa bilatzeko, gurasoekin kontaktuan egoteko, etab. Gehien erabiltzen
diren programak WORD eta INTERNET direlarik.

Esatekoa da, ikusentzuteko bi gela daudela, bat Haur Hezkuntzan eta beste
bat handiagoa Lehen Hezkuntzan.

Laguntza gelan ordenagailu bat aurkitzen dugu, honek bere inprimagailu


eta eskaner propioa dituelarik. Laguntza gelan, PTak , gainerako beste irakasleek
Ikastetxeen arteko konparaketa

bezala erabiltzen du. Normalean, material asko prestatu eta egokitzeko, WORD
programa erabiltzen du, baita P0WER POINT-a ere, baina, oso gutxitan. Premia
berezidun ikasleekin lan egiteko, material asko egokitu eta berria prestatzen da,
ebaluazioak egiten dira, etab. horregatik, PT.-ak ordenagailua dexente erabiltzen
hasi dira gaur egun.

INTERNET oso erabilia da, batez ere, Google bilatzailea, zerbaiti buruz
informazioa bilatu nahi denean, adibidez, premia berezi bati buruz
(hiperaktibitatea, autismoa, irakurketa/idazketa akatsak, etab.). Gainera,
haurrekin lantzeko material dexente ere aurki daiteke. Bestalde, korreo
elektronikoaren erabilera handitu egin da eta horrela, beste zentruetako PT
askorekin kontaktuan egoten dira eta material asko elkartrukatu dezakete.

Laburbilduz, esan genezake, irakasleek gehienbat erabiltzen dituzten


programak hauek direla:

• WORD (materiala prestatzeko, ebaluaketak egiteko,...)


• INTERNET (Google bilatzailea batez ere, korreo elektronikoa,...)
• POWER POINT (gutxitan, materiala prestatzeko)

Aipatzekoa da, La Sallen teknologia berrien alde egin nahi dutela eta
irakasleei formakuntza ematen dietela. Hala eta guztiz ere, irakasleek diotenez,
beraien artean eta “saltxeatzen“ gehiago ikasi dute. Formakuntzaren aldetik,
orain dela urte batzuk, ikastaro txiki bat egin zuten, ordenagailuko oinarrizko
programak erabiltzen ikasteko, lehen aipatutako WORD, POWER-POINT,
INTERNET, etab.

Momentu honetan, beste formakuntza ikastaro bat egiten ari dira. Batez
ere, lortu nahi dutena zera da; irakasleen artean ordenagailuaren bidez materiala
elkartrukatzea, hau da, korreoaren bidez- Honela, hain astunak diren orriak,
liburuak, etab. aldean eramatea alde batera uztea eta elkartrukatze hori
Ikastetxeen arteko konparaketa

korreoaren bidez egitea. Orain arte diotenez, emaitza onak ematen ari da
ikastaroa.

Jarraituz, esan beharra dago, Lehen Hezkuntzako 1. zikloko geletan


ordenagailua dagoela, hau da, 1. eta 2. mailako geletan ordenagailu komun bat
dagoela. Ordenagailu hau haurrek ikasteko erabiltzen dute eta zerrendaren
arabera, egunero haur bati tokatzen zaio honetan aritzea ordu betez. Hemen
erabilitako materiala hizkuntzak, matematika, etab. lantzeko dira, hauen artean:
PIPO (matematika lantzeko), llllllllll (gaztelania lantzeko) eta URTXINTXAKO
Cdak, esaterako, Xango eta Ttantto (euskara lantzeko). Irakasleak nola erabili
azaltzen die eta haurrak nahiko ondo moldatzen dira hauekin.

Laguntza gelan erabiltzen dituzten materialak gela arruntetan erabiltzen


dituzten berdinak dira, lehen aipatu ditudanak, hain zuzen ere. Hala ere, beraien
arazoak direla eta, ikasle hauek zailtasun gehiago dituztela ordenagailua
erabiltzeko, baina, asko nahiko ondo moldatzen dira.

Bukatzeko, esan beharra dago, LA SALLEK INTRANET erabiltzen duela.


Intranet sarea daukate zentruan, ordenagailuak elkarren artean konektatuta
daudelarik eta horrela, irakasleek materiala ipini eta beste irakasleek hauek
eskuratzeko aukera izaten dute.

Bestalde, ikastetxe honek WEB orrialde bat dauka:


www.irungolasalle.org. Honetan informazioa ugari aurki dezakegu:
• Azkeneko albisteak
• Hezkuntza eskaintza
• Argazkiak
• etab.
Ikastetxeen arteko konparaketa

ORIOKO HERRI IKASTOLA

Orioko Herri Ikastola Orion kokatuta dago, Gipuzkoako kostaldeko herri


txiki batean, urola bailaran. Ikastola herrian ongi kokatuta dago, herriko zentruan
baitago. Inguruan, hainbat etxebizitza, dendak, osasun-zentroa eta kiroldegia
daude eta horrek bizitasuna eta aukera ezberdinak ematen dizkio. Gainera,
naturarekin ere lotura zuzena du, Ikastolaren atzean mendi bat baitago eta Oria
Ibaia ere Ikastolaren albotik pasatzen baita.

Orioko Herri Ikastola 1970-eko hamarkadan sortu zen Orioko herritarren


diru, lan eta bultzadaz. Adiministrazioari dagokionez, ikastola pribatua da, guraso
kooperatiba bat zehatzago esateko, hau da, gurasoek jartzen dute dirua, horrela,
irabaziren bat baldin badago ikastetxean inbertitzen delarik.

Instalazioei dagokionez, Ikastolak bi erakin ditu bata bestearen ondoan.


Batean, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak daude eta bestean, Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzakoak. Hasiera batean, nahiko hornituta daudela dirudi, baina,
hutsune handiak dituzte, leku falta handia nabaritzen baita. Hori dela eta,
eraikuntza berri bat egiteko asmoa dute instalazioak zabalduz, hau guztia
burutzeko proiektua martxan dagoelarik. Eraikuntza berri horretan,
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskeiniko dute eta oraingo eraikuntzetan Haur
eta Lehen Hezkuntzarako espazio eta baliabide gehiago izango dute.

Irakas eskeintzari dagokionez, ikasleei 2 urtetik 16 urtera bitarteko


heziketa eskeintzen zaie. 16 urtetik aurrera, berriz, Oteiza Lizeo Politeknikoan
modalitate ezberdineko batxilergoak eta erdi mailako zikloak egiteko aukera
dago. Aipatu beharra dago, Orioko Herri Ikastola, Zarauzko Salbatore Mitxelena
Ikastolarekin batera, Oteiza Lizeo Politeknikoaren proiektuaren partaide dela.
Ikastetxeen arteko konparaketa

Praktiketan egon naizen bitartean teknologia berriekin uste nuena baino


kontaktu gehiago izan dut, baina, hala ere, nahiko eskasa da.

Orioko Ikastolako teknologia berriei dagokionez, gehien erabiltzen den


teknologia ordengailuak dira. Honela, Lehen hezkuntzako eraikinean, irakasle
gelan 4 ordenagailu daude eta laguntza gelan 1. Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako eraikinean, informatika gela bat dute eta bertan, 25 ordenagailu
dituzte, liburutegian ere ordenagailu 1 dute, teknologia gelan 12, laguntza gelan 1
eta irakasle gelan 2.

Ordenagailu hauez gain, 8 ordenagailu portatil dituzte ikasleek ikasgairen


batean behar badituzte geletan erabiltzeko eta beste 2 irakasleek erabiltzeko.
Gainera, bideoa eta 2 kanoi ere badituzte. Idazkaritzan 3 ordenagailu daude eta
zuzendariak bere bulegoan beste 1 du. Eskanerrak eta inprimagailuak ere
badituzte.

Honela, baliabide hauen erabilera egunerokoa izaten da, hau da,


ordenagiluak egunerokotasunean sartzen saiatzen ari dira eta ordenagiluen eta
hauek eskaintzen dituzten baliabideak hezkuntzan aplikatu eta aprobetxatzen.

Ordenagailuetan Windows 2000 Professional sistema dute eta ordenagailu


guztiak sarean konektatuta daude. Horrek, ordenagailu batetik beste edozein
ordenagilutan dagoen informazioa ikusteko eta erabiltzeko aukera ematen du.
Hori dela eta, erabiltzaile bakoitzak ordenagailua erabili ahal izateko eta sarera
konektatzeko erabiltzailearen izena eta pasahitza behar ditu.

Ikasleak informatika gelako ordenagailuak erabiltzen dituzte, bai


informatikako klaseetarako eta batzutan baita ingeleseko klaseetarako ere.
Horretarako, maila bakoitzeko ikasleek pasahitz bat dute. Ordenagailu hauetan
egiten dituzten lanak bakoitzak bere karpetan jasotzen ditu ordenagailuan bertan.
Ikastetxeen arteko konparaketa

Lanak inprimatu nahi badituzte, berriz, sarean konektatuta daudenez,


inprimagailu komun batetan inprima ditzakete.

Informatikako eta ingeleseko ikasgaiez gain, gainontzeko ikasgaietan


ordenagailuen erabilera bultzatzen ari dira, hala nola, euskara, matematika,
teknologia, fisika-kimika, etab. Ekimen hau aurrera eramateko irakasle batek,
bere borondatez, moodle plataforma erabiliz www.teknopolis.org izeneko web
orrialde bat sortu du. Hezkuntza plataforma bat da eta bertan, ikasleek ikasgaiak
lantzeko aukera dute modu birtualean. Honela, apunteak, ariketak (batzuk
interaktiboak), ikasleen artean eztabaidatu eta hitz egiteko aukera dute.
Irakasleari ere dudak galdetu diezaizkiete eta irakasleak beraiei erantzun.

Aipaturiko plataforma honen sorrera ikasturte honetan eman da eta


momentuz irakasle batek bakarrik darama aurrera. Hala ere, gainontzeko
irakasleei azaldu die eta hauek ere proiektuan parte har dezaten saiatzen ari da.
Honela, irakasle honek, teknologia, matematika edo fisika-kimika ematen ari
denean eta plataforma honek azalpenak emateko edo ikasleek gaia ulertzeko
aukera ematen diola ikusten duenean, informatika gelara joan eta erabili egiten
dute. Gainera, ikasleek egiten dituzten proiektuen bideoak ere zintzilikatzen ditu.

Ekimen honek ikasleen artean oso erantzun ona jaso duela esaten du; web
orrialdean sartzen dira, edukiak kontsultatzen dituzte, ariketak egin,
irakaslearekin harremanetan jarri, web orrialdeko lehiaketan parte hartu, etab.
dirudienez gustura daude ekintza berri honekin. Hala ere, esan dudan bezala,
momentuz irakasle batek bakarrik darama aurrera eta beste irakasleek ere parte
hartzea lortu nahi du.

Gainontzean ordenagailuan hainbat programa erabiltzen dituzte, bai


haurrekin lan egiteko (gehienbat laguntza gelan) eta baita irakasleek materiala
bilatu eta presatzeko ere. Honela, irakasleek internet erabiltzen dute edozein
gairi buruzko informazioa bilatzeko, esaterako, haurren batek duen gaixotasunen
Ikastetxeen arteko konparaketa

bati buruzko informazio aurkitzeko, etab. Horretarako, google bilatzailea


erabiltzen dute. Word programa ere erabiltzen dute irakasleek haurrentzako
materiala presatzeko eta baita ikasleek ere, edukiak lantzeko.

Ikasleek erabiltzen dituzten beste programa batzuk honakoak dira:


“Urdintxo eta Pox, matematika”, “Piratekin matematikaren munduan”, “Piratekin
hizkuntzaren munduan”, “Txirritx”, “Xango” (zenbakiak, ipuinak, etab.
lantzeko), “Birraitonaren museoa”, “Klik”, “Irakurlearen ulermena”,
“Comprensión lectora”, “Ostadar” (L.H.-ko euskera, matematika), “Otsoko”,
“Beleko”, “Axelko”, “Ikasdat”, etab. Programa hauek eusker, matematika,
gaztelania eta gizarte lantzeko dira gehienbat.

Bukatzeko, aipatu beharra dago, ikastolak ez duela web orrialderik. Gaur


egun, internetek duen indarra kontuan izanik eta informazio iturri oso
garrantzitsua dela jakinik, hutsune handia iruditzen zait web orrialderik ez izatea.
Ikastetxeen arteko konparaketa

KONPARAKETA

Lauron ikastetxeak konparatu ondoren, ezaugarri nagusienak islatu ditugu.


Berdintasunak eta ezberdintasunak aurkitu ditugu. Hona hemen berdintasun
aipagarrienak:

- Oso erabiliak dira ikastetxe hauetan Microsoft Word programa,


internet eta ordenagailuko jolasak (batez ere laguntza gelan).
- Ikastetxe hauek Intranet zerbitzua eskura dute.
- Informatikako ikastaroak jasotzen dituzte irakasleek.
- Gehienetan teknologia berriak eskasak dira.

Hauek dira ikusi ditugun ezberdintasun esanguratsuenak:

- Ikastetxe hauetako batean, Orioko Herri Ikastolan hain zuzen ere,


irakasle bat irakasgaiak modu birtualean irakasteko plataforma baten
sorrera bultzatzen ari da. Honen bidez, teknologia berrien erabilera
ikasgaietan sartu eta ikasgai horien ikaskuntza ordenagailu bidez
burutu nahi du.
- Hondarribiko Talaia eskolan irratia dago. Besteetan, berriz, ez.
- Haztegi Ikastolan IKT-ko mintegia dago eta hauen helburua
teknologia berrien erabilera sustatzea da. Ikastola honetan ikusi dugu
ohiko programez gain, beste programa eta teknologia berri batzuk ere
erabiltzen dituztela, horien artean: neobook, plaphoons, SPC,
minspeek, etab.

Laburbilduz, esan genezake, zentru guztietan Teknologia Berrien


erabilera ez dela berdin sustatzen. Orion eta Haztegin, ikusi dugun bezala, arlo
honetan lan asko egiten duen jendea badago eta honen ondorioz, ikaskuntzan
Teknologia Berrien erabilera handiagoa eta funtzionalagoa izatea lortzen ari dira.
Ikastetxeen arteko konparaketa

Bestalde, Talaian eta La Sallen Teknologia Berrien erabilera nahiz eta hain
murritza ez izan, oinarrizko gauzetarako erabiltzen dela ikusi dugu.

TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA BULTZATZEKO


IRADOKIZUNAK

• Irakasleentzako formakuntza ikastaro gehiago antolatzea, zentruaren


aldetik eta Hezkuntza Sailaren aldetik.
• Ikastaro hauek motibagarriak eta dinamikoak izatea.
• Ikastaro hauetan ikasitakoa praktikoa eta erabilgarria izatea.
• Hezkuntzan Teknologia Berrien erabilera bultzatzea eta hobetzea, hau da,
irakasgai gehienetarako ordenagailua erabiltzea, adibidez: matematikan,
ingurunean, euskaran, etab.
• Ikasleentzako ere ikastaroak antolatzea, beraien gustuko gaiak zeintzuk
diren jakinda, adibidez: internet, Photo Story, etab.
• Gurasoei ere ikastaroren bat ematea, batez ere, posta elektronikoa
erabiltzeko, horrela, eskolarekin eta irakasleekin kontaktuan egoteko
aukera izango dute beren mugak kontuan hartuz.
• Ordenagailu gehiago izatea bai ikasleen eta baita irakasleen eskura ere.

Rate